The words you are searching are inside this book. To get more targeted content, please make full-text search by clicking here.

1910-1970 urte bitartean jaiotako erandioztar euskaldunen berbak biltzen ditu hiztegi honek.

Discover the best professional documents and content resources in AnyFlip Document Base.
Search
Published by Erandioko Euskara zerbitzua, 2023-04-03 02:32:20

Erandioztarren euskara I BERBAK

1910-1970 urte bitartean jaiotako erandioztar euskaldunen berbak biltzen ditu hiztegi honek.

Keywords: Erandio,euskara

41 “Tia Gregoriak abarkak ibilte situsen solon [4A]” - (Gregoria izekoak abarkak erabiltzen zituen soroan) “Baye bat tiagas, tiak koite situn, gure ama defuntek beste bat, ta olan, e, lantzen andra bat ote sin emeti, e, ordun, ordun [2A]” - (Baina bat izekoarekin, izekoak koiuten zituen, gure ama defuntuak beste bat, eta hola, lantzean andre bat egoten ziren hemendik, orduan, orduan) tio (iz) osaba “Tio batek eukite seitusen kirkiolatzak asko, osaba batek bai [2A]” - (Osaba batek edukitzen zituen kirikolatzak asko, osaba batek bai) umesurtze (iz) umezurtza usaite (iz) ugazaita, aitaordea; usama (iz) ugazama, amaordea. Berba hauek lehen belaunaldiko informatzaile batek eman zituen, Azkuek ere badakartza. 4.3. Adin erlazioak agure (iz) agurea; agure sarra (iz) agure zaharra andre (iz) andrea, andrazkoa, emakumea; andrasko (iz) andrazkoa “Ta gure bestealden egon san andra bat olauk, e, kurate situsena [2A]” - (Eta gure beste aldean egon zen andre bat holakoak, osatzen zituena) “Ta gixonak eta andraskoak, kategori berdiñean, e, al de ibili, lau eta lau, eta pisu beten orrek [4A]” - (Eta gizonak eta andrazkoak, maila berdinean, ahal dute ibili, lau eta lau, eta pisu baten horiek) atzo (iz) atsoa; atzo sarra (iz) atso zaharra “Atzo sarrak dustik elixatik urten barik egote sien orduko denporatan [2G]” - (Atso zaharrak guztiak elizatik irten barik egoten ziren orduko denboretan) bikotxak (iz) bikoitzak, bikiak “Euki seitusen beste seme bi nire amak baye il i akiosan, ayek beste biek, eta gero euki seitusen ni baño lelau bikotxak [2A]” - (Eduki zituen beste seme bi nire amak baina hil egin zitzaizkion, beste bi haiek, eta gero eduki zituen ni baino lehenago bikoitzak) enbre (iz) andrazkoa “Gero lloba bi dekoas, enbre Leide da, emeretzi urte dekos, karrere iten dabil, eta gero, amar urteko mutiltxu bet, ayen e, nebe, dau ba ikastolan, Lauron e, dabil estudiaten, eta, ondo danok ondo, bateti besteti ba emen e, sarri egoten gara batera, eta ondo pasten du [1G]” - (Gero iloba bi dauzkat, andrazkoa Leide da, hemeretzi urte dauzka, karrera egiten dabil, eta gero, hamar urteko mutiltxo bat, haren, neba, dago ba ikastolan, Lauron, dabil estudiatzen, eta, ondo denok ondo, batetik bestetik ba hemen, sarri egoten gara batera, eta ondo pasatzen dugu) gisona, gixona (iz) gizona; gisonesko (adj) gizonezkoa; gisonto, gixonto (adj) gizontoa “Oin daus gixonak kriedu etzetan [1A]” - (Orain daude gizonak morroi etxeetan) “Gisoneskoetan esta esaten ule mengela dekola [4A]” - (Gizonezkoetan ez da esaten ile mengela daukala) “Gixonto andi bet, ta, a ikusi dot umetan kantaten [2G]” - (Gizonto handi bat, eta, hura ikusi dut umetan kantatzen) jenerasino (iz) belaunaldia “Eta orrek gausek akaba di au dau kanbiaute jenerasino biten [2G]” - (Eta gauza horiek amaitu dira hau dago aldatuta belaunaldi bitan) “Bueno nire aman jenerasinoa es, nire amak iteun etzen bear, aitite ta amama bisi sin gues, eta gu, eta, iteun bear solon etzen, eta leku dustitan, asten iru bider yote san plasara, Portualtera [4A]” - (Beno nire amaren belaunaldia ez, nire amak egiten zuen etxean behar, aitita eta amama bizi ziren gurekin, eta gu, eta, egiten zuen behar soroan etxean, eta leku guztietan, astean hiru bider joaten zen plazara, Portugaletera) morrosko (iz) morroskoa; morroskotzarra (iz) morroskokotzarra; morroskeri (iz) morroskeria


42 “Etorte san morrosko bat, olau makinetxu beteas, eta pasteusen ba emeti, an atzen giau topaun, or atzeko alderdin, or topa eun ure giau [2G]” - (Etortzen zen morrosko bat, holako makinatxo batekin, eta pasatzen zituen ba hemendik, han atzean gehiago topatu zuen, hor atzeko alderdian, hor topatu zuen ur gehiago) “Olan itzeleko morrosko ederrak isen die danak [2G]” - (Holako itzeleko morrosko ederrak izan dira denak) “Morroskotzarra dau, morroskotzarra dau, ori bai [2A]” - (Morroskotzarra dago, morroskotzarra dago, hori bai) “Morroskeri egon san emen etzealde dustitan [2G]” - (Morroskeria egon zen hemen baserri guztietan) morroya (iz) morroskoa, morroia mutile (iz) mutila; mutilko, mutiko (iz) mutikoa; mutil koskorra (iz) mutil kozkorra; mutilto (adj) mutikoa; mari mutile (adj) mari mutila “Ta nire mutile pues txikerra isen san [1A]” - (Eta nire mutila ba txikerra izan zen) “Jo! Urte asko mutilko nasela ni [4G]” - (Jo! Urte asko mutilkoa naizela ni) “Ni akortanas etorte ondino mutilto nasela, etorri te, esate oskun se, e, artzen dosunen, komunio artzen dosunen, ostiri ukutu iten badotzesu aginekas be pekatu dekosula, eta txue botaten badosu ba jainko bota dosula agotik [2G]” - (Ni gomutatzen naiz etorrita oraindino mutiltoa naizela, etorri eta, esaten zigun ze, hartzen duzunean komunio hartzen duzunean, ostiari ukitu egiten badiozu haginekin ere bekatua daukazula, eta txua botatzen baduzu ba jainkoa bota duzula ahotik) neske (iz) neska; neskato (iz) neskatoa; neskatile (iz) neskatila; neskatotzarra (iz) neskatotzarra; neskamutilek (iz) neskamutilak “Atxine neske iseten basan neskak erote yen, eta mutile iseten basan mutilek, eta Arriara eron ber gendusan, eta neuri toka yaten [1A]” - (Antzina neska izaten bazen neskek eroaten zuten, eta mutila izaten bazen mutilek, eta Arriagara eroan behar genituen, eta neuri tokatu zitzaidan) “Neskatile ya amabost urte dekosenen edo [2A]” - (Neskatila ja hamabost urte dauzkanean edo) “Eta esan eusten ese yongo nas, ese esetan doas orrek neskatok, estakit yon bada [1A]” - (Eta esan zidan eze joango naiz, eze ezagutzen ditut neskato horiek, ez dakit joan den) “Emen es, len, esan nontzun lengo aldin be, e, gaste batzuk San Kristobal iten deurenak, gero iteuren, or aurreti, ibil sinak edo neka mutilek danak, paella bat edo, bueno, edosein ser bat, ta danak or baskalta yeuren [2A]” - (Hemen ez, lehen, esan nizun lehengo aldian ere, gazte batzuek San Kristobal egiten dutenek, gero egiten zuten, hor aurretik, ibili zirenek edo neska-mutilek denek, paella bat edo, beno, edozein zer bat, eta denek hor bazkaltzen zuten) saspiki (iz) zazpikia señe (iz) seina; etzeko señe (iz) etxeko seina, neba-arreben artean gazteena; seindun egon (ad) seindun egon “Ta ekarteusten niri señe, sarrenak, goxen ekarri te gauen eron [2A]” - (Eta ekartzen zidan niri seina, zaharrenak, goizean ekarri eta gauean eroan) “Señe bai, txikitxu bada baye ostantzen es, olan umeri, señe bada txikerra, lepon ibilteko edo olan bada señe da, baye ostantzen bein oñes yoneskeronen es, etzeko señe ni ise nas, niri señe geitu deusti ointzurarten be bai, niri señe ointzu be bai geitu deusti, atxinekok [2A]” - (Seina bai, txikitxoa bada baina osterantzean ez, hola umeari, seina bada txikerra, lepoan ibiltzeko edo hola bada seina da, baina osterantzean behin oinez joanez gero ez, etxeko seina ni izan naiz, niri seina deitu didate ointsura artean ere bai, niri seina oraintsu ere bai deitu didate, antzinakoek) ume (iz) umea; oyaleko ume (iz) oihaleko umea, mantetako umea; ume makarra (iz) ume makarra, ume txikerra; ume bardingo (iz) ume berdingoa, ertaina; umedun (ado) umedun; ume in (ad) umea egin; ume euki (ad) umea eduki; ume iteko egon (ad) umea egiteko egon; umetasune (iz) umetasuna “Se umerik euki estean fameli, e, akabu txarrak eron deitue emen [2G]” - (Ze


43 umerik ez edukitzean familia, amaiera txarrak eron dituzte hemen) “Bardingo, ume bardingo tires ondino ba igual, iru urte edo lau edo, dekes ta ondino bardingo da, eta amar urte dekosenen be bai [2A]” - (Ertaina, ume ertainak dira oraindino ba igual, hiru urte edo lau edo, dauzkate eta oraindino ertaina da, eta hamar urte dauzkanean ere bai) “Ume eukiteko esaten san bai, umedun [3A]” - (Umea edukitzeko esaten zen bai, umedun) uriko (iz) urikoa, uriko umea; hiritik hartzen den umea “Emen goyen egon sin nebarrebak urikok, eurok bi euki situen eta beste bi ekar situen [2A]” - (Hemen goian egon ziren nebaarrebak urikoak, eurok bi eduki zituzten eta beste bi ekarri zituzten)


45 5. Elikadura Atal honetan giza elikaduraren gainean jasotako berbak biltzen ditugu; denetara 274 sarrera, 274 adiera eta 305 aldaki jaso dira. Interesgunea azpi-ataletan banatzea erreza ez den arren, azkenean bederatzi azpi-ataletan banatuta aurkezten dugu informazioa: jatorduak (23 sarrera, 23 adiera eta 26 aldaki), hastekoak (51 sarrera, 51 adiera eta 60 aldaki), okela-txerrikia (41 sarrera, 41 adiera eta 48 aldaki), arraina (24 sarrera, 24 adiera eta 26 aldaki), arrautzak (10 sarrera, 10 adiera eta 11 aldaki), ogia eta irinkiak (34 sarrera, 34 adiera eta 37 aldaki), esnekiak (15 sarrera, 15 adiera eta 17 aldaki), gozokiak eta postreak (42 sarrera, 42 adiera eta 43 aldaki) eta edariak (34 sarrera, 34 adiera eta 37 aldaki). 5.1. Jatorduak afari (iz) afaria; afari yan (ad) afaria jan, afaldu; afaldu (ad) afaldu “Afari yan estearrik yon in dire [1G]” - (Ez afaltzeagatik joan egin dira) “Afaltan egon gara ta argi yon da [2A]” - (Afaltzen egon gara eta argia joan da) alimentu (iz) elikagaia; alimentasino (iz) elikadura; alimenta (ad) elikatu “Se alimentutzet esteu balio, beste bedar klase dustik obeto esateko, ganaduntzako alimentutzet serbitan deu, balio deu baye orrek es [2G]” - (Ze elikagaitzat ez du balio, beste belar mota guztiak hobeto esateko, ganaduarentzat elikagaitzat zerbitzen du, balio du baina horrek ez) “Agine gogortako esateudin baye alimentateko be bai babe alimentu primerako da [2G]” - (Hagina gogortzeko esaten zuten baina elikatzeko ere bai baba elikagai primerakoa da) amakatako, amaketako (iz) hamaiketakoa “Iminten seden armostako, amakatako edo amakak ingirun, e, txarri ilten daunantzat eta, dausenak oratan txarriri, gibela [3A]” - (Ipintzen zuten gosaltzeko, hamaiketakoa edo hamaikak inguruan, txerria hiltzen duenarentzat eta daudenak oratzen txerriari, gibela) armosu (iz) armozua, gosaria; armosau (ad) armozatu, gosaldu; armosu yan (ad) armozatu, gosaldu “Bijilireko esta ori armosu, bueno itxi ba espada armosu te, es, imini ostesu papeltxu beten se eroteko [2A]” - (Bijiliarako ez da armozu hori, beno utzi ba ez bada armozua eta, ez, ipini iezadazu papertxo baten ze eroateko) “Armosu yaten gendun biok [3A]” - (Armozua jaten genuen biok) bankete (iz) otoruntza “Gaurko bodarik onenak eta banketarik onenak baño obeto ordun pasten gendun [1G]” - (Gaurko bodarik onenak eta otoruntzarik onenak baino hobeto orduan pasatzen genuen) barau (iz) baraua; baraurik, barurik (ado) baraurik; barausi (ad) barautsi “Edo elesara bagos barurik yon ber dogu se komunio artu ber dogu [3A]” - (Edo elizara bagoaz baraurik joan behar dugu ze komunioa hartu behar dugu) “Gero urreko egunen, etorte san, osabe edo lengusu txarri ilteuna famelin beti egon da matariferan bat, etorte san, goxen illunetan, eta, txarri agarretan ba, etzen e, naiko egon espada jente, ausoti edo, lengusuk, edo bataran bat, ataten sin kopak, eta galleta batzuk, barausteko, kostunbre alan isen san ta [1G]” - (Gero hurrengo egunean, etortzen zen, osaba edo lehengusua txerria hiltzen zuena familian beti egon da matariferen bat, etortzen zen, goizean ilunetan, eta, txerriari oratzen ba, etxean, nahikoa egon ez bada jendea, auzotik edo, lehengusuak, edo baten bat, ateratzen ziren kopak, eta gaileta batzuk, barausteko, ohitura hala izan zen eta) baskari, beskari (iz) bazkaria; beskaldu (ad) bazkaldu; baskari yan (ad) bazkaria jan


46 “Esateuren, baten batek esateun ese, aurok errente pagaten deena baño emoten dotzen baskarik giau balio deule [2G]” - (Esaten zuten, baten batek esaten zuen eze, eurok errenta ordaintzen dutena baino ematen dioten bazkariak gehiago balio duela) “Beskari dekot iteko, in, in barik dekot [2A]” - (Bazkaria daukat egiteko, egin, egin barik daukat) “Normalen lagunek afaltan, eta beskaltan, ba fameli, nire aita ta, nire ama nebarreba bi baño esien isen, baye nire aita ta saspi isen sien [4A]” - (Normalean lagunak afaltzen, eta bazkaltzen, ba familia, nire aita eta, nire ama neba-arreba bi baino ez ziren izan, baina nire aita eta zazpi izan ziren) “Eta gero etorri baskari yan, edo barausi, edo armosu, e, sopak, en jeneral sopak esneas eta taloas [2A]” - (Eta gero etorri bazkaria jan, edo barautsi, edo armozua, zopak, gehienetan zopak esnearekin eta taloarekin) kopu (iz) kopaua, mokadua “Kopu bet, da kafesnen kopu bet itxi edo [4A]” - (Kopau bat, da kafesnearen kopau bat utzi edo) meriende (iz) askaria; meriendau (ad) askaria hartu, askaldu “Orrek iseta sin gure meriendek [2A]” - (Horiek izaten ziren gure askariak) “Bai gurditen baye ni enas akortan neure denporan, ori iteuriena bai, nire denporan bai iteudien ori, e, eskeite imini erropa dustik danak erakusteko, eta iten sendun merienda bat, txokolate, eta, iten san [2A]” - (Bai gurdietan baina ni ez naiz akordatzen neure denboran, hori egiten zutena bai, nire denboran bai egiten zuten hori, eskegita ipini arropa guztiak denak erakusteko, eta egiten zenuen askari bat, txokolatea, eta, egiten zen) ondakine (iz) hondakina yateko (iz) jatekoa “Ba, yateko erre datzue [1A]” - (Ba jatekoa erre zaizue) yatordu (iz) jatordua “Ba emoteutzen ba, yatordu ona errentadoreri [2G]” - (Ba ematen zien ba, jatordu ona errentadoreei) 5.2. Hastekoak arrosa (iz) arroza “Eta arrosa be bai ite sen beste lapiko baten aparte [3A]” - (Eta arroza ere bai egiten zuten beste lapiko baten aparte) aseitune (iz) oliba basi (iz) basia, bustikoa, plateretan jaki batzuekin egiten den saltsa; basi in (ad) basi egin, bustikoa egin “Basi, orio es, basi ama! [4A]” - (Basia, olioa ez, basia ama!) “Bai ba, baye ba, bota ber dosu orio, basi iteko [2A]” - (Bai ba, baina ba, bota behar duzu olio, basi egiteko) berdure (iz) berdura “Lelau iminte saun beratuten ta neu pe bai, bueno gero ya nik, e, nire sasoyan ya gero, gastek isen gintzesenen ya gero, gero ba, patine in gendun, eta obre euki gendun, gero ganaduntzat ta erropak garbitu, eta soloko, ba, senaorik eta, garbitu, ta, berdure, plasara yoteko, ba, patinen garbituten gendun [2A]” - (Lehenago ipintzen zuen beratzen eta neuk ere bai, beno, gero ja nik, nire sasoian ja gero, gazteak izan ginenean ja gero, gero ba, patina egin genuen, eta obra eduki genuen, gero ganaduentzat eta arropak garbitu, eta sorokoa, ba, azenarioak eta, garbitu, eta, berdura, plazara joateko, ba, patinean garbitzen genuen) biberoya (iz) biberoia “Aitu beti, titia edo biberoyas edo jeneroas ta [2A]” - (Aditu beti, titia edo biberoiarekin edo jeneroarekin eta) binagre (iz) ozpina bokadillu (iz) ogitartekoa “Bueno, bai, sean ibilten sanak baskari etzeti eroteun, nik erlebotan iteneun bear, eta erlebotan ibiliskon bearren, bokadillu eroteneun te ba besterik es, esta? Baye osten egunes ibilten sanak etzeti eron ber iseteun [2G]” - (Beno, bai, zerean ibiltzen


47 zenak bazkaria etxetik eroaten zuen nik txandatan egiten nuen behar, eta txandatan ibiliz gero beharrean, ogitartekoa eroaten nuen eta ba besterik ez, ezta? Baina ostean egunez ibiltzen zenak etxetik eroan behar izaten zuen) ensalade (iz) entsalada; letxuga ensalade (iz) letxuga entsalada “Ensalada letxugakas bai, tomate es orrenbeste baye bueno [3A]” - (Entsalada letxugekin bai, tomate ez horrenbeste baina beno) “Eta nire aititeri, gustate akon, letxuga ensalade asukereas [4A]” - (Eta nire aititari gustatzen zitzaion, letxuga entsalada azukrearekin) entremesak (iz) zizka-mizkak “Lelau beti iminte san, e, seoser, e? Bai ensaladilla rusa eta orrek gausek, ba pernile eta entremesak, bai gero auntze, eta auntze gisedun [4G]” - (Lehenago beti ipintzen zen, zer edo zer, e? Bai errusiar entsalada eta gauza horiek, ba pernila eta zizka-mizkak, baina gero ahuntza, eta ahuntza gisatuan) fideo (iz) fideoa; fideo sope (iz) fideo zopa “Gastetan ba katxarrokas, ba, ba, iten, e, beskarik, iten gausek olan, umetan, fideok guk geitzen gintzen baye estait se usena dekin osten eni esan [2A]” - (Gaztetan ba katxarroekin, ba, ba, egiten, bazkariak, egiten gauzak hola, umetan, fideoak guk deitzen genien baina ez dakit ze izen daukaten ostean ez nezake esan) garbantzu, garabantzu, grabantzu, krabantzu (iz) garbantzua; garbantzu sope (iz) garbantzu zopa “Astegunen, indabak, gorrik en jeneral, olan lantzen binen iminte seitusen surik, olan jai bet edo, isaten sanen, baye en jeneral gorrik, eta domekatan garbantzuk [2A]” - (Astegunean, indabak, gorriak gehienetan, hola lantzean behin ipintzen zituzten zuriak, hola jai bat edo, izaten zenean, baina gehienetan gorriak, eta igandeetan garbantzuak) “Bueno, etzen, e, arto, indabak, krabantzu lantzen beinen domekatan, eta patata saltza berden, porrusaldak, eta orrek gausek oin be bai, nik orrek iten doas oin be bai [3A]” - (Beno, etxean, artoa, indabak, garbantzua lantzen behinean igandeetan, eta patata saltsa berdean, porrusaldak, eta gauza horiek orain ere bai, nik horiek egiten ditut orain ere bai) gatza (iz) gatza; gatza fine (iz) gatz fina; gatz(a) lodi (iz) gatz lodia; gas garau (iz) gatz garaua; gatzarte (iz) gatz-artea; gatza emon (ad) gatza eman; gatza koxu, gatza koyu (ad) gatza hartu “Eta gero gerra denporan gas bari pe, se esan egoten isen ta, arek gatza igual iten gendun beste gause bat eta, se gatza be esan egoten isen [1A]” - (Eta gero gerra denboran gatz barik ere, ze ez zen egoten izan eta, haiek gatza igual egiten genuen beste gauza bat eta, ze gatza ere ez zen egoten izan) “Gatza fine erosten gendun paketetan, dendan eta gatz lodi erosten san sakun txarri ilten sanerako [3A]” - (Gatz fina erosten genuen paketetan, dendan eta gatz lodia erosten zen zakuan txerria hiltzen zenerako) “Gas garau aputxu bet eta gari, garitxu beteas [3A]” - (Gatz garau apurtxo bat eta garia, garitxo batekin) “Eta ori, ori iminte san gero gatzetan euki, eta atarau, te imini uretan, ta uretan gatza kenduten dakonen, eskeite iminte san ori, euren palutxun ganen sikatu dein [1G]” - (Eta hori, hori ipintzen zen gero gatzetan eduki, eta atera, eta ipini uretan, eta uretan gatza kentzen zaionean, eskegita ipintzen zen hori, euren palotxoaren gainean sikatu dezan) gisedu, gisadu (iz) gisatua, sukalkia; gisedun (ado) gisatuan; gisau (ad) gisatu “Gero auntze iminte san gisedu edo inte [2A]” - (Gero ahuntza ipintzen zen gisatua edo eginda) “Bai gero auntze, eta auntze gisedun [4G]” - (Baina gero ahuntza, eta ahuntza gisatuan) “Ta paellan ganen igual gisadu [3A]” - (Eta paellaren gainean igual gisatua) “Gibela yate san, gisaute, patatakas [1G]” - (Gibela jaten zen, gisatuta, patatekin) grasa (iz) koipea “Grasa txarriri, kitate akon olau luse bat, isete san [2A]” - (Koipea txerriari, kentzen zitzaion holako luze bat, izaten zen) kastañade, gastañade (iz) gaztainada


48 “Ene! Ba gastañade in ber du domekan, ala ba! [2A]” - (Ene! Ba gaztainada egin behar dugu igandean, tira ba) koipe (iz) koipea; txarri koipe (iz) txerri koipea; koipedune (adj) koipeduna “Erdin deke koipe, ta koipe kita ber dake atzamarrakas [2A]” - (Erdian daukate koipea, eta koipea kendu behar zaie atzamarrekin) “Txarri koipe urtute, lapikon urtu, eta gero puxiketan edo gorde, bueno lapikotan se, puxike ba txarrinak koiko seitun ba estaipa nik kilo bi edo iru baye, andi gora es [2G]” - (Txerri koipea urtuta, lapikoan urtu, eta gero puxiketan edo gorde, beno lapikoetan ze, puxika ba txerrienak koiuko zituen ba ez dakit ba nik kilo bi edo hiru baina, handik gora ez) “Oriodunek eta koipedunek, eta gero urreko egunen, isete san garisume [1A]” - (Oliodunak eta koipedunak, eta gero hurrengo egunean, izaten zen garizuma) lapikoko (iz) lapikokoa “Egurdin lapikoko beti indabak, esan egoten duderik [2A]” - (Eguerdian lapikokoa beti indabak, ez zen egoten dudarik) lenteje (iz) dilista “Gero lentejak eta orrek gero bai [3A]” - (Gero dilistak eta horiek gero bai) nardake (iz) nardaka, ortuariak egosita lotzen den zaborreria “Nardake da, sera, ganeti iten dan, e, sera bat, edosein gauseri, bai bitze moduko bat edo [4A]” - (Nardaka da, zera, gainetik egiten den, zer bat, edozein gauzari, bai bits moduko bat edo) “Bai, lapikori be bai, klaro bayetz, danari lotzen dake, klaro, bai nardake [2A]” - (Bai, lapikoari ere bai, jakina baietz, denei lotzen zaie, jakina, bai nardaka) ondarra (iz) hondarra origo, orio (iz) olioa; oriodune (adj) olioduna “Nik indabak orreaitik iminten doas orioas [2A]” - (Nik indabak horregatik ipintzen ditut olioarekin) “Oriodunek eta koipedunek, eta gero urreko egunen, isete san garisume [1A]” - (Oliodunak eta koipedunak, eta gero hurrengo egunean, izaten zen garizuma) origo ase, orio ase (iz) olio aza “Orio asa pe bai, baye nik beti esetu dot koniflora, etzeko koniflora ordun be [3A]” - (Olio azak ere bai, baina nik beti ezagutu dut azalorea, etxeko azalorea orduan ere) paelle (iz) paella “Ta aberatza isete san iminte sana, paelle, ollo satikes ta [3A]” - (Eta aberatsa izaten zen ipintzen zena, paella, oilo zatiekin eta) patatade (iz) patatada “Yote gintzen tabernara amabik ingirun, armusu baskari, yateseun sentaileko patatade [3G]” - (Joaten ginen tabernara hamabiak inguruan, armozu bazkaria, jaten zuen zenteileko patatada) pimentoya (iz) piperrautsa pintxo (iz) pintxoa “Igual andra bi errekaduk iten igual, bada pintxo tortillena, gero bada kafekoletxe [2A]” - (Igual andre bi errekaduak egiten igual, bada pintxo tortillarena, gero bada kafesnea) salde (iz) salda; indaba salde (iz) indaba salda; ollo salde (iz) oilo salda; porrusalde (iz) porrusalda “Salde andrentzako eta okele gixonantzako [2A]” - (Salda andrearentzat eta okela gizonarentzat) “Bai ollo salde artze san baye, printzipalena isete san arto urune, talo ta orrek gausek, ta bueno, e, yateko, modun para esko okele edo, a nei ori [2G]” - (Bai oilo salda hartzen zen baina, garrantzitsuena izaten zen arto irina, talo eta gauza horiek, eta beno, jateko, moduan paratuz gero okela edo, hura nahi hori) “Ta egurdin yate san, solon egoten basan, porru denporan porrusalde [3A]” - (Eta eguerdian jaten zen, soroan egoten bazen, porru denboran porrusalda) saltze (iz) saltsa; saltza berde, salsa berde (iz) saltsa berdea “Diferente se arten esan oten besterik, a, indabak edo patatak, a, saltzan, o [2G]” - (Desberdin ze artean ez zen egoten besterik, indabak edo patatak, saltsan, edo) “Saltza berdeko patatak makallo sati beteas [3A]” - (Saltsa berdeko patatak bakailao zati batekin) “Eta gauen, ba, amak iminteuna, e, lelau, yaten gendun, e, taloas, ba egoten sana, patatak salsa berden edo arrosa, edo,


49 egoten sana, edo porrusalde edo, eta gero esne sopakas [2A]” - (Eta gauean, ba, amak ipintzen zuena, lehenago jaten genuen, taloarekin, ba egoten zena, patatak saltsa berdean edo arroza, edo, egoten zena, edo porrusalda edo, eta gero esnea zopekin) sope (iz) zopa. Zopa motak: berakas sope (iz) berakatz zopa; fideo sope (iz) fideo zopa; garbantzu sope (iz) garbantzu zopa “Sopa ta krabantzuk bai, ta gero okele tomateas [3A]” - (Zopa eta garbantzuak bai, eta gero okela tomatearekin) “Ordun be garbantzu sope isete san, e? [3A]” - (Orduan ere garbantzu zopa izaten zen, e?) 5.3. Okela eta txerrikia amase (iz) buzkantzak eta txorizoak egiteko prestatzen den orea edo saltsagarria “Prepara amase dusti egun beratan in ber dosu [2A]” - (Prestatu masa guztia egun berean egin behar duzu) beso (iz) txerriaren aurreko hanka “Gero urruko egunen, txarri txikerteun matarifek, eta, gatza emote yakon, besori te pernileri te danari, eta, gasundegin sartu, gatzarten [1G]” - (Gero hurrengo egunean, txerria txikertzen zuen matarifeak, eta, gatza ematen zitzaion, besoei eta pernilei, eta, gatzun askan sartu, gatz artean) biskarra (iz) bizkarra, bizkarkia; biskarki (iz) bizkarkia, bizkarreko hezur aldeko hezur zatia “Biskarra bai, biskarra, txarrin biskarra, ite san porrusalde ta ite san, e, egosi te goso [3A]” - (Bizkarra bai, bizkarra, txerriaren bizkarra, egiten zen porrusalda eta egiten zen, egosi eta gozoa) buskentza (iz) buzkantza “Erain erain gogortu esdeiten, gero, buskentzak, ta odolostek iteko, odoloste txikitxue ta buskentza andie [1G]” - (Eragin eragin gogortu ez dadin, gero, buzkantzak, eta odolosteak egiteko, odolostea txikitxoa eta buzkantza handia) filete (iz) xerra “Eta gero, e, piper lodikes, etzeko piper lodikes, filetek, iminte sin [2A]” - (Eta gero, piper lodiekin, etxeko piper lodiekin, xerrak, ipintzen ziren) gatzure (iz) gatzura “Ta gatzure be iminte san, txarrintzako be bai arrotza bat etxate seden eta, salmuedan iminteko ta, urdi te pernile ta orrek [3A]” - (Eta gatzura ere ipintzen zen, txerrientzat ere bai arrautza bat botatzen zuten eta, salmoan ipintzeko eta, urdaia eta pernila eta horiek) giarre, giarra (iz) giharra “Pernile espadosu iten, espadosu txikertan, e, ori, txorisotarako, ori okela, da giarra [3A]” - (Pernila ez baduzu egiten, ez baduzu txikertzen, hori, txorizoetarako, okela hori, da giharra) girrisge (iz) kurruska kallo, kallu (iz) tripakia “An yaten sien kallo batzuk [2G]” - (Han jaten ziren tripaki batzuk) lope (iz) lopea, odolosterik lodiena “Bai te lope ta orrek, iten sendusen, gero bestekas serak, odolostek [2A]” - (Bai eta lopea eta horiek, egiten zenituen, gero besteekin zerak, odolosteak) “Lope, lope andiena ori iseten da andi, lope [4G]” - (Lopea, lopea handiena hori izaten da handia, lopea) lukainke (iz) lukainka “Batzuk, e, mandarine bat, beste batzuk igual, e, diru apur bet be igual, edo igual, e, lukainke sati bet, segun [1G]” - (Batzuek, mandarina bat, beste batzuek igual, diru apur bat ere igual, edo igual, lukainka zati bat, segun) musturre (iz) txarri muturra eta edozein piztiarena eta pertsonarena “Argi ikusten dau, se musturreas urtetan daunen sulotik, e, bein argitara pasauesko taka eskapetan deu, esaten de, e, dekot nik entzute, e, porejenplo ude parten, e, bero andik dausenen, eguskik koiten badeu il iten dala ensegida, eguskik il iten deula [2G]” - (Argia ikusten du, ze muturrarekin


50 irteten duenean zulotik, behin argitara pasatuz gero taka eskapatzen du, esaten dute, daukat nik entzutea, kasurako uda partean, bero handiak daudenean, eguzkiak hil egiten duela) mortzile, morsille (iz) odolostea, buzkantza “Morsillek orde deko, eroten badosu eron esik es [2A]” - (Odolosteak ordea dauka, eroaten baduzu eroan ezik ez) “Bai, len ote san, baserrietan ote san, ori, ba, baserrik eukite seun txarri, ba botateun urdi sati bet eta morsille batzuk [4G]” . (Bai, lehen egoten zen, baserrietan egoten zen, hori, ba, baserriak edukitzen zuen txerria, ba botatzen zuen urdai zati bat eta odoloste batzuk) odoloste, odoleste (iz) odolostea “Odolostek iten sendusen txikerrakas ta bestekas morsillek [2A]” - (Odolosteak egiten zenituen txikerrekin eta besteekin buzkantzak) okele (iz) okela; okela pikau (iz) okela xehatua “Okela sati ederras iminte oskun bokadillu [2G]” - (Okela zati ederrarekin ipintzen zigun ogitartekoa) “Txulete yan al deunak, yan dila okele pikau merkeau da [2A]” - (Txuleta jan ahal duenak, jan dezala okela xehatua merkeagoa da) papade (iz) okozpea, okotzazpia “Emen es, gero emeko alboko papada pai, onek papada pai, gero papadak igual, txikertu eta kendu, eta etzen gatzaas in, ta gero piper gorri eta indabari iminteko o, txikertu olan kutxilluas ta buelta buelta arten yateko [4G]” - (Hemen ez, gero hemengo alboko okozpeak bai, okozpe hauek bai, gero okozpeak igual, txikertu eta kendu, eta etxean gatzarekin egin, eta gero piper gorria eta indabei ipintzeko, edo, txikertu hola aiztoarekin eta buelta buelta artean jateko) pernile (iz) pernila, urdaiazpikoa; pernil asurre (iz) pernil hezurra “Orrek kargata yote sien, etzeko pernilerik onenas ta, txorisokas ta, indabak eta al iseten yenaas [1A]” - (Horiek kargatuta joaten ziren, etxeko pernilik onenarekin eta, txorizoekin eta, indabak eta ahal izaten zutenarekin) salmuera, salmueda (iz) salmoa, gatzura “Txarrintzako be bai arrotza bat etxate seden eta, salmuedan iminteko ta, urdi te pernile ta orrek [3A]” - (Txerrientzat ere bai arrautza bat botatzen zuten eta, salmoan ipintzeko eta, urdaia eta pernila eta horiek) saltxitxe (iz) saltxitxa “Pagaten badosu, se pagaten dosu ba? Segun trase bijili ite da, es bijili ite, kasu beterako, txulete yan al deunak, yan dila okele pikau merkeau da, edo saltxitxa batzuk, orrek yan leis segun trase [2A]” - (Ordaintzen baduzu, ze ordaintzen duzu? Segun traza bijilia egitea da, ez bijilia egitea, kasu baterako, txuleta jan ahal duenak, jan dezala okela xehatua merkeagoa da, edo saltxitxa batzuk, horiek jan litezke segun traza) sankarroya (iz) zankarroia sarteneko (iz) zartaginekoa, txerriki frijitua sayetza (iz) saihetsa; sayeski (iz) saiheskia “Nik dana iten dot txorisok, bueno dana es, sayetza eta solomo orrek es [4G]” - (Nik dena egiten dut txorizoak, beno dena ez, saihetsa eta solomoa horiek ez) “Gustaten daki, ba morsille ta txoriso, ta sayeski te danak botata [2A]” - (Gustatzen zaie, ba buzkantza eta txorizoa, eta saiheskia eta denak botata) sebo (iz) bilgorra sesine (iz) zezina “Sesine, ite akon orreri [1G]” - (Zezina, egiten zitzaion horri) solomillo (iz) solomotxoa “Solomillo iseten da, e, biskarrasurren ganen, alderri bietan eta gero, sayetza atara, solomillo atara, sayetza atara ta sayetzan aspin lotzen da solomo [4G]” - (Solomotxoa izaten da, bizkar hezurraren gainean, alderdi bietan eta gero, saihetsa atera, solomotxoa atera, saihetsa atera eta saihetsaren azpian lotzen da solomoa) solomo (iz) solomoa “Solomo be ataten sendun te iminten sendun eskeite [2A]” - (Solomoa ere ateratzen zenuen eta ipintzen zenuen eskegita) tajade (iz) xerra txarri ilte (iz) txerri hiltzea txarriki (iz) txerrikia; txarri belarrik (iz) txarri belarriak; txarri buru (iz) txerri burua; txarri patak (iz) txerri hanka


51 “Morsillek ite seitun enbrak, eta, imite san txarriki obun morsillek en jeneral, e? [1G]” - (Odolosteak egiten zituzten andrazkoek, eta, ipintzen zen txerrikia obuan odolosteak gehienetan, e?) “Prepaten san ba, yatordu ser bat, sertxuau, ba bien txarri patakas, o txarri belarrikes [2G]” - (Prestatzen zen ba, jatordu zer bat, zertxoagoa, ba edo txerri hankekin, edo txerri belarriekin) “Txarri patak o, txarri belarrik yaten sien [2G]” - (Txerri hankak, edo, txerri belarriak jaten ziren) Harategia Altzagan. txintxorta (iz) txintxorta “Txintxorta da, atate san, nik estait se ingiruti txarriri, eta gero ite sin koipe dusti kendu, eta geratze san txintxorta, geratze san olan gogor gogortxu yateko [3A]” - (Txintxorta da, ateratzen zen, nik ez dakit ze ingurutatik txerriari, eta gero egiten ziren koipe guztia kendu, eta geratzen zen txintxorta, geratzen zen hola gogor gogortxo jateko) txoriso (iz) txorizoa “Eta yoten gintzesan aorra abarora, ta txoriso batzuk edo urdi sati bat edo eroten gendun [1A]” - (Eta joaten ginen haorra Abarora, eta txorizo batzuk edo urdai zati bat edo eroaten genuen) txulete (iz) txuleta “Gero, esan doales beti ba, emen e, beti egoten gare jente, fameli dusti, batera, eta au txakoline, aprobetxaten du, eurok ekarten deude, edo sayetza dala edo sardiñe tila, edo txuletak korderonak, eta jan, eta edan iten du, eta, ondo aprobetxaten du txakoline ona eukiten du te [1G]” - (Gero, esan dudan legez beti ba, hemen, beti egoten gara jendea, familia guztia, batera, eta txakolin hau, aprobetxatzen dugu, eurok ekartzen dute, edo saihetsa dela edo sardinak direla, edo txuletak artxoarenak, eta jan, eta edan egiten dugu, eta, ondo aprobetxatzen dugu txakolina ona edukitzen dugu eta) urdei, urdi, urdeye (iz) urdaia “Arrotzak eta txorisok eta urdeye, eta frijidu sartenen in sue, eta dana batu te, neskak yon bai, baye gero mutile pe etorri te [1A]” - (Arrautzak eta txorizoak eta urdaia, eta frijitu zartaginean egin sua, eta dena batu eta, neskak joan bai, baina gero mutila ere etorri eta) “Sartenan imini ta koipe dusti kentze yakon, igual isengo san, urdeyen asala [3A]” - (Zartaginean ipini eta koipe guztia kentzen zitzaion, igual izango zen, urdaiaren azala) urdille (iz) urdaila “An etorten da urdille eta lope [2A]” - (Han etortzen da urdaila eta lopea) 5.4. Arraina angule (iz) angula, txitxardina “Erandiondo isen san, ba erreka loi bet, an, e, yote sien balde bateas, ta ordu bat baño lelau balde bete angulaas etorten sien etzera [1A]” - (Erandiokoa izan zen, ba erreka lohi bat, han, joaten ziren balde batekin, eta ordu bat baino lehenago balde bete angularekin etortzen ziren etxera) antxoe (iz) antxoa “Edo sardine denpore isete sanen igual giau etorte san, eta antxoak eta txitxarrok eta ekarte seitusen aik [2A]” - (Edo sardina denbora izaten zenean igual


52 gehiago etortzen zen, eta antxoak eta txitxarroak eta ekartzen zituen hark) “Onek antxoak brindringi batzuk baño estire, asi barik ber dan modun [4A]” - (Antxoa hauek brindringi batzuk baino ez dira, hazi barik behar den moduan) arrañe, arraña (iz) arraina “Igual etorte sien Santurtziti, arraña ekarten [3A]” - (Igual etortzen ziren Santurtzitik, arraina ekartzen) asurre (iz) arrainen hezurra berdela (iz) berdela “Eta ordun egote san ugeri, gaur se esango tzu pa berdela daun baño ugeriau besegu egon san [2G]” - (Eta orduan egoten zen ugari, gaur zer esango dizut ba, berdela dagoen baino ugariago bisigua egon zen) besegu (iz) bisigua “Urten urten yote san, e, Bermeora, besegun bile gabonatan [1A]” - (Urtean urtean joaten zen, Bermeora, bisiguaren bila gabonetan) “Gero aitite bisi arten, aitite yon arten, berantzako, besegue [4A]” - (Gero aitita bizi artean, aitita joan artean, berarentzat, bisigua) ganbe (iz) ganba “Lur txakurre pe olauk, pintza antzeko tekos, bai, ganba baten antzen modure edo, olau bitxo bat da, baltza bai [2G]” - (Lur txakurrak ere holakoak, hagin antzekoak dauzka, bai, ganba baten antzean modura edo, holako pizti bat da, beltza bai) jibioya (iz) txipiroia lape (iz) lapa late (iz) kontserba lata, potea; lateri (iz) lateria; piper late (iz) piper lata, potea “Rantxo en frio esaten da, latak sardiñenak edo a edo ori te ogi sati bet, ogi txusko bat [1G]” - (Jateko hotza esaten da, latak sardinenak edo hura edo hori eta ogi zati bat, ogi atal bat) lebatza (iz) legatza “Eta lebatza, lebatzetzarrak olan es oingo modun prindingrik [1A]” - (Eta legatza, legatz tzarrak hola ez oraingo moduan eskasak) makallo (iz) bakailaoa “Baye beratu bari pere esan dotzuten modun, e? Txapan ganen erre makallo, e, satik atara, eta ure irikiten sartu, ure beron sartu, gatza kentzeko [3A]” - (Baina beratu barik ere esan dizudan moduan, e? Txaparen gainean erre bakailaoa, zatiak atera, eta ura irakiten sartu, ur beroan sartu, gatza kentzeko) mojojoya (iz) muskuilua peskau (iz) arraina; peskaudune (iz) arrainduna, arrain saltzailea “Peskau diferente andi ekarte seun, Riberati Bilboti [3A]” - (Arrain desberdina handik ekartzen zuen, Erriberatik Bilbotik) salmoya (iz) izokina sardine, sardiñe (iz) sardina; gallegu sardine (iz) sardina zaharra; sardine sarra (iz) sardina zaharra; sardinade (iz) sardinada “Edo sardinek ama yon basan plasara sardinek edo, antxoak edo, txitxarrok, ordun besegu pe yaten gendusen, besegu asko, eta gero aten atzen makallo eskeite beti [3A]” - (Edo sardinak ama joan bazen plazara sardinak edo, antxoak edo, txitxarroak, orduan bisiguak ere jaten genituen, bisigu asko, eta gero atearen atzean bakailaoa eskegita beti) “Eta sardine sarrak yaten gendusen be bai sarri sarritan [3A]” - (Eta sardina zaharrak jaten genituen ere bai sarri sarritan) txipiroya (iz) txipiroia txitxarro (iz) txitxarroa “Besegu yaten gendun, koliflora lelau, eta koliflora espada ase be bai, baye koliflora iseten san, eta urte txarretan txitxarro be bai [2A]” - (Bisigua jaten genuen, azalorea lehenago, eta azalorea ez bada aza ere bai, baina azalorea izaten zen, eta urte txarretan txitxarroa ere bai)


53 5.5. Arrautzak abiseri (iz) abizaria, galduko arrautza; abiseritu (ad) abizaritu “Abiserie da sarra, usteltan dana, ori da abiseri [1A]” - (Abizaria da zaharra, usteltzen dena, hori da abizaria) “Ori da, abiseri da, esaten dako, arrotze, arrotze ustela edo arrotze usteldute daunen [4G]” - (Hori da, abizaria da, esaten zaio, arrautza, arrautza ustela edo arrautza ustelduta dagoenean) “Esate san, airen eukiskon, truboi ikeran, beti galdu iten dala asko, abiseritu, esate akon orreri [1G]” - (Esaten zen, airean edukiz gero, trumoi egikeran, beti galdu egiten dela asko, abizaritu esaten zitzaion horri) arrutze, arrotze (iz) arrautza; kareasko arrotze (iz) abizaria “Atxine baserrietan ote san, baserriko ollo andi iseta san ollo andi, eta arrotze pe ite seitun andiauk bai gitxiau [4G]” - (Antzina baserrietan egoten zen, baserriko oilo handia izaten zen oilo handia, eta arrautzak ere egiten zituen handiagoak baina gutxiago) asala (iz) azala; arrautza azala gorringo (iz) gorringoa kaskare (iz) azala, arrautza azala “Ollo arrutze iteko ya kaskara ta dusti, baye gero barrun urtete yen beste batzuk, e, asala bigun bigun biguntxu [3A]” - (Oiloa arrautza egiteko ja azala eta guzti, baina gero barruan irteten zuten beste batzuek, azala bigun bigun biguntxoa) mintze (iz) mintza “Mintze da, ori lotzen dana kaskara barik, ori, ganeti lotzen yakona, orreri esaten dotzi mintze, estotzi esaten? [2A]” - (Mintza da, hori lotzen dena oskola barik, hori, gainetik lotzen zaiona, horri esaten diote mintza, ez diote esaten?) suringo (iz) zuringoa “Eta gero arrotze, suringoas bakarrik, erdies isete san naiko [3A]” - (Eta gero arrautza, zuringoarekin bakarrik, erdiarekin izaten zen nahikoa) tortille (iz) tortilla “Nire amari dekotzet entzunte, e? Ori seoser iteaiti iteudin ori, in tortille bat eta kanpon yan [2A]” - (Nire amari daukakiot entzunda, e? Hori zer edo zer egiteagatik egiten zuten hori, egin tortilla bat eta kanpoan jan) 5.6. Ogia eta irinkiak amase, mase (iz) masa, ogia egiteko orea; amasa, amasau (ad) masa egin, orea egin “Artoas amase inte bere esetu doas [2G]” - (Artoarekin masa eginda ere ezagutu ditut) anporra (iz) apurra, mamurreria “Anporra tire, igual oira sos, esta? Ta igual galleta bat koyu ta, Jesus! Anporrak dustik yausi yates emeti [3A]” - (Apurrak dira, igual ohera zoaz, ezta? Eta igual gaileta bat koiu eta, Jesus! Apurrak guztiak jausi zaizkit hemendik) arto (iz) arto irinez egiten zen ogia; arto lope (iz) surtako txingarretan egiten zen ogia; auspeko arto (iz) hauspeko artoa; auspeko luki (iz) hauspeko lukia bollo (iz) opila “Egunen egunen amakatan urtetan gendun eskolatik, esta? Etorte san kamioi bet serera, asilora, eta asilon paraten gintzesan kolan, eskolakok, eskolakok, amakatako yateko, eta eskolakok yoten gintzesan, eta emote soskun, e, bollutxu bet [2A]” - (Egunean egunean hamaiketan irteten genuen eskolatik, ezta? Etortzen zen kamioi bat zerera, zaharren etxera, eta zaharren etxean paratzen ginen ilaran, eskolakoak, eskolakoak, hamaiketakoa jateko, eta eskolakoak joten ginen, eta ematen ziguten, opiltxo bat) drungulu (iz) drungulua, ahia “Drungulu ite san mase, eta gero yate sanik, niri esaten gustetan, e? Talo bai, baye a es, ta a botate san esne berotara bolatxu bet eta satike satike yan [3A]” -


54 (Drungulua egiten zen masa, eta gero jaten zenik, niri ez zitzaidan gustatzen, e? Taloa bai, baina hura ez, eta hura botatzen zen esne berotara bolatxo bat eta zatika zatika jan) igerra (iz) igerra, labean txigortuko artoa edo arto irina kuskurre (iz) kuzkurra, kurruskua “Beti ote san a kuskurre, beti lotzen san [2A]” - (Beti egoten zen kuzkur hura, beti lotzen zen) lebadure (iz) legamia mami (iz) mamia “Pamitxe da mami [3A]” - (Pamitxa da mamia) morokile (iz) morokila “Morokile da gause bat, eta drungulu da a baño lodiau [3A]” - (Morokila da gauza bat, eta drungulua da hura baino lodiagoa) “Talo, talo, erreko taloas, txikertu te egosi esneas, asukera aputxu beteas ta, baye talo, es morokile [3A]” - (Taloa, taloa, erreko taloarekin, txikertu eta egosi esnearekin, azukrea apurtxo batekin eta, baina taloa, ez morokila) ogi (iz) ogia; ogi anporra (iz) ogi apurra, ogi mamurreria; ogi asala (iz) ogi azala; ogi baltza (iz) ogi beltza, zahi eta guzti egiten den ogia; ogi mami (iz) ogi mamia; ogi pistola (iz) ogi pistola, ogi mota, mehea eta luzanga; ogi suri (iz) ogi zuria, zahi bako ogia. “Nosonos ba ogian bat iten baseun, yayetarako olantxe baye es esan, esan, e [2G]” - (Noiz edo noiz ba ogiren bat egiten bazuen jaietarako holaxe baina ez ez zen, ez zen) “Gari ereiteudin eta ite seitusen ogik asten bein [2A]” - (Garia ereiten zuten eta egiten zituzten ogiak astean behin) “Umeri txupetako ona dala, ogi asala, asala, ogi asala olan ebagi eskinetxu, ta a emon [2A]” - (Umeari xurgatzeko ona dela, ogi azala, azala, ogi azala hola ebaki izkinatxoa, eta hura eman) “Nik esetu dot ogi suri, gerra aurren, bai ya bein gerre sarratu sanen, ogi baltza, eta a be eskas, ogitxu bana, bakotxari emote otzin errasino [2G]” - (Nik ezagutu dut ogi zuria, gerra aurrean, baina ja behin gerra zerratu zenean, ogi beltza, eta hura ere eskas, ogitxo bana, bakoitzari ematen dioten errazioa) “Lelau esate san ogi baltza bai, saye dusties etorte san ogi [3A]” - (Lehenago esaten zen ogi beltza bai, zahi guztiarekin etortzen zen ogia) “Eta gero, onek sartu sienen sortzi egunen emoskuen ogi suri, ta gero ostabe baltza, ta a be meidute [2G]” - (Eta gero, hauek sartu zirenean zortzi egunean eman ziguten ogi zuria, eta gero ostera ere beltza, eta hura ere neurtuta) opile (iz) opila; oropile (iz) errautsen azpian egiten zen opila “Beko surten garbitu bea, eta ara bota opile, kasuela lurresko bateas tapau, ta ari ganen sue in, sue egurrekas edo otakas [1A]” - (Beheko surtan garbitu behea, eta hara bota opila, kazola lurrezko batekin tapatu, eta hari gainean sua egin, sua egurrekin edo oteekin) “Selan geitze san a, arto be geitze san, baye beste usen bat euki seun arek, oropile, oropile edo [3G]” - (Zelan deitzen zen hura, artoa ere deitzen zen, baina beste izen bat eduki zuen hark, oropila, oropila edo) “Emen talo mea ite san, niri semet meau berris beti gusta dat giau, baye ori oropile, puf! Batzuk iteuren [3G]” - (Hemen talo mehea egiten zen, niri zenbat meheagoa berriz beti gustatu zait gehiago, baina hori oropila, puf! Batzuek egiten zuten) ore (iz) orea, ogia egiteko erabiltzen dena pamitxe (iz) pamitxa papille (iz) ahia, drungulua talo (iz) taloa “Goxen ta afarin, talo yaten san [1G]” - (Goizean eta afarian, taloa jaten zen) txusko (iz) ogi zatia “Olan, e, txuskotxu bet emote otzen, areas ser yango gendun ainbeste lagunek? [2A]” - (Hola, agi zatitxo bat ematen zioten, harekin zer jango genuen hainbeste lagunek?) urune (iz) irina; arto urune, artarune (iz) arto irina; gari urune (iz) gari irina; urun suri (iz) irin zuria, gari irina; tostabako urune (iz) txigortu bako irina; urundu (ad) irindu “Opile bai arto urunaas [1A]” - (Opila bai arto irinarekin)


55 “Guk beti esan du urun suri, gari urune edo urun suri [3A]” - (Guk beti esan dugu irin zuria, gari irina edo irin zuria) “Emen naturala egon da beti, emen beti egon da naturala, bat berde, yate isen dana, in barik, ta beste, artaburu arto iteko, urune iteko [3G]” - (Hemen naturala egon da beti, hemen beti egon da naturala, bat berdea, jaten izan dena, egin barik, eta bestea, artaburua artoa egiteko, irina egiteko) “Baye gero ondo amasen ganera, batzuk botaten dere, apurtu estiten urun suri aputxu bet [3A]” - (Baina gero ondo orearen gainera, batzuek botatzen dute, apurtu ez dadin, irin zuri apurtxo bat) “Arto urune ta gari urune nastata [3G]” - (Arto irina eta gari irina nahastuta) 5.7. Esnekiak amase (iz) orea, masa; gazta egiteko erabiltzen dena bitze (iz) kipurra, bitsa; esne bitze (iz) esne bitsa esne (iz) esnea; auntz esne (iz) ahuntz esnea; bei esne (iz) behi esnea; esne gordine (iz) esne gordina, egosi bakoa; esne barri (iz) esne berria, behiak txahala egin ondoren ematen duen hasierako esnea “Esne utze estate gustaten se beyena bes [3A]” - (Esne hutsa ez zait gustatzen ze behiarena ere ez) gastaya, gastai (iz) gaztaia, gazta; gastai fresko (iz) gaztai freskoa “Eta etorte san andi bideti, Goyerriko bideti, ba Diserture edo orti gastayak saltzen [3A]” - (Eta etortzen zen handik bidetik, Goierriko bidetik, ba Desertura edo hortik gaztaiak saltzen) “Gastai fresko ta, sagarrak eta ori beti euki dus, bai postretxu bet beti yaten gendun egurditan [3A]” - (Gaztai fresko eta, sagarrak eta hori beti eduki ditugu, bai postretxo bat beti jaten genuen eguerdietan) gatzatu (iz) gatzatua “Ardik, iteko iseten san bakarrik, sera, e, esne edo gastaya edo gatzatu edo olau gausek iteko [4A]” - (Ardiak egiteko izaten zen bakarrik, zera, esnea edo gazta edo gatzatua edo holako gauzak egiteko) mantekille, mantekilla (iz) gurina “Nik edonos in dot mantekille [3A]” - (Nik inoiz egin dut gurina) materi (iz) oritza “Materi bai, materi bai, materi da esne estalako naturala [3G]” - (Oritza bai, oritza bai, oritza da esnea ez delako naturala) nate (iz) bitsa, kipurra “Gustaten saten, beyen esnena, nate ite san natatzarra, ogin barrun koyu an, asukera partide ta ori gustate saten [3A]” - (Gustatzen zitzaidan, behiaren esnearena, bitsa egiten zen bits tzarra, ogiaren barruan koiu han, azukre partida eta hori gustatzen zitzaidan) “Nata andi bet lodi eukite seun beyena [3A]” - (Bits handi bat lodia edukitzen zuen behiena) tele (iz) esne tela, bitsa, kipurra “Esnen teleas, egosi te osten, biskotxok iten gendusen, areas, a tele kendu [3A]” - (Esnearen telarekin, egosi eta ostean, bizkotxoak egiten genituen, harekin, tela hura kendu) 5.8. Gozokiak eta postreak almibarra (iz) almibarra “Bueno, ordun, e, normelen, e, postre isete san, melokotoya, ba almibarrean, almibarreko melokotoya [4A]” - (Beno, orduan, normalean, postrea izaten zen, melokotoia, ba almibarrean, almibarreko melokotoia) almimere (iz) almimera, ardotan egosiko frutak arroskoletxe (iz) arroz esnea


56 “Baye arroskoletxe bai, ta tostadak, ostantzen, e [3A]” - (Baina arroz esnea bai, eta tostadak, osterantzean) asukere (iz) azukrea; asukera baltza (iz) azukre beltza; asukera suri (iz) azukre zuria “Gero a, bota asukera aputxu bet eta edan, jarabe [2A]” - (Gero hura, bota azukrea apurtxo bat eta edan, xarabea) barkillu (iz) barkilloa biskotxo (iz) bizkotxoa “Biskotxok eta gordeta atxine inor etorte sanen etzera, galleta surtiduk edo txokolate ite san edo meriende emon, familikori arrastin inte [3A]” - (Bizkotxoak eta gordeta antzina inor etortzen zenean etxera, askotariko gailetak edo txokolatea egiten zen edo askaria eman, familiakoei arrastegian eginda) dulse (iz) gozokia “Eta atxine ite san, oin esta iten baye, auberi edo giñarraberi edo, makallotxu bet, edo botilletxu bet, jeres botilletxu bet, edo dulsetxu betzuk, edo erote san, oin esta iten [1A]” - (Eta antzina egiten zen, orain ez da egiten baina, aubeari eta ginarrebari edo, bakailaotxo bat, edo botilatxo bat, jerez botilatxo bat, edo gozoki batzuk edo eroaten zen, orain ez da egiten) erregalise (iz) erregaliza erroskille (iz) erroskila “Eta polito yonas ba, baten baño giautan, e? Ta oin erromeri modure iten dere, iminten de, kioskok eta gausek iminte ditus an, erroskillek eta gausek [2A]” - (Eta polito joan naiz ba, baten baino gehiagotan, e? Eta orain erromeria modura egiten dute, ipintzen dute, kioskoak eta gauzak ipintzen dituzte han, erroskilak eta gauzak) esti (iz) eztia “Erle an lotute esan oten, an esti iteko leku eukiteun antza dauneti [2G]” - (Erlea han lotuta ez zen egoten, han eztia egiteko lekua edukitzen zuen antza denez) flana (iz) flana gallete (iz) gaileta “Galletatxu betzuk eskun te mistela edan ta yote sin gortara gero, ta gero armosu, arek akabaten sinen bearrak [3A]” - (Gailetatxo batzuk eskuan eta mistela edan eta joaten ziren kortara gero, eta gero armozua, haiek amaitzen zirenean beharrak) intxur saltze (iz) intxaur saltsa “Baye entzun bai in doas bai intxur saltzak, eta merito andi emoteutzen askok orreri [2G]” - (Baina entzun bai egin ditut intxaur saltsak, eta meritu handia ematen zioten askok horri) jalea (iz) jalea “Urtebarri egunen jalea, ori kaja redondon orreas imini txirrindolo bat imini, kañubele ta posik, urtebarri eske, intxur bi batek, urrukok sagar bat, naranja bat [1A]” - (Urteberri egunean jalea, hori kaxa biribilaren horrekin ipini txirrindola bat ipini, kanabera eta pozik, urteberri eske, intxaur bi batek, hurrengoak sagar bat, laranja bat) kakauete(iz) kakahuetea kanela (iz) kanela “Alau fuente batzuk andi iminte, arroskoletxe alan kanela iminte ta, mayegas [2A]” - (Halako erretilu batzuk handik ipinita, arroz esnea hala kanela ipinita eta, mahaiarekin) karamelo (iz) karamelua “An be, txarto, asten dires, karamelok botaten asi sien [1G]” - (Han ere, txarto, hasten dira, karameluak botatzen hasi ziren) konpota (iz) konpota “Bai konpota baño giau iten gendusen sagar errek, e? Sagar errek giau konpota baño, bai konpota bai, konpota bai ite san [3A]” - (Bai konpota baino gehiago egiten genituen sagar erreak, e? Sagar erreak gehiago konpota baino, bai konpota bai, konpota bai egiten zen) “Baserritan eta iten san giau gorde eta, esta? Eurek yateko konpotak eta [4G]” - (Baserrietan eta egiten zen gehiago gorde eta, ezta? Eurek jateko konpotak eta) konserbe (iz) kontserba “Konserbak bai, amak bai edonos in daus, e, ia, amak iminte yeun, se iminte yeun? Ite yeun sagarrakas [3A]” - (Kontserbak bai, amak bai inoiz egin ditu, ia, amak ipintzen zuen, zer ipintzen zuen? Egiten zuen sagarrekin) menbrillo, menbrillu (iz) menbriloa “Nik iten dot sagarrakas menbrillo, ori nik iten dot etzen [3A]” - (Nik egiten dut


57 sagarrekin menbriloa, hori nik egiten dut etxean) mermelade (iz) mermelada “Okeranakas iteyeun, mermelada bat [3A]” - (Okaranekin egiten zuen, mermelada bat) natillak (iz) natillak “Natillak iten baseitusen ta sagarrak, ta ostantzen es [3A]” - (Natillak egiten bazituen eta sagarrak, eta osterantzean ez) pasa (iz) pasa; iko pase (iz) iko pasa; mas pase (iz) mahats pasa “Bai lelau bai maletintxu bet edo, iko pasa batzuk edo, barrun sartute eta bai, seoser eukiten gendun bai [2A]” - (Bai lehenago bai maletatxo bat edo, iko pasa batzuk edo, barruan sartuta eta bai, zer edo zer edukitzen genuen bai) pastela (iz) pastela Gozoki denda. postre (iz) postrea “Eta gero postre isete san, sagar errek edo arroskoletxe [3A]” - (Eta gero postrea izaten zen, sagar erreak edo arroz esnea) sagar erre (iz) sagar errea “Garbantzu sope, garbantzu, ase, eta gero piperraas aik, eta gero, arrokoletxe batzutan, beste batzutan sagar errek, bai kastañade be bai [3A]” - (Garbantzu zopa, garbantzua, aza, eta gero piperrarekin haiek, eta gero, arrozesnea batzuetan, beste batzuetan sagar erreak, bai gaztainada ere bai) sopak (iz) zopak; batxi sope (iz) batxi zopa; esne sopak (iz) esne zopak; talo sope (iz) talo zopa; sopak in (ad) zopak egin “Atate yeun amak labati, arek tankatxuk, arek sopak artu te oira [3A]” - (Ateratzen zuen amak labetik, tanketxo haiek, zopa haiek hartu eta ohera) “Nik etzen sopak beti, esne sopak [3A]” - (Nik etxean zopak beti, esne zopak) “Guk yaten gendun, e, urrengo egunen talo geratzen basan, batxi sope esate yeun aitak [3A]” - (Guk jaten genuen, hurrengo egunean taloa geratzen bazen, batxi zopa esaten zuen aitak) “Batxi sopak, oin bere, oin be ori esango nenko, batxi sopak yaten dus goxetan [2A]” - (Batxi zopak, orain ere, orain ere hori esango nuke, batxi zopak jaten ditugu goizetan) “Seas yaten san? Ogies yaten san, eukiteune ogi eta espaegoan ta, ayetan urte txarratan ba taloas ba, o danas, sopa batzuk in taloas ta [2G]” - (Zerekin jaten zen? Ogiarekin jaten zen, edukitzen zuena ogia eta ez bazegoen eta, urte txar haietan ba taloarekin ba, edo denarekin, zopa batzuk egin taloarekin eta) tostade (iz) tostada; ogi tostade (iz) ogi tostada “Ogi tostadak iseten sien en jeneral, eta, artoas amase inte bere esetu doas, se ogirik esan oten, baye tostadak, ogies sienak [2G]” - (Ogi tostadak izaten ziren gehienetan, eta, artoarekin masa eginda ere ezagutu ditut, ze ogirik ez zen egoten, baina tostadak, ogiarekin zirenak) “Ba preparate sien ba arrotze batzukes erain, eta, estait ogi beratan edo iminten baeuren espaeuren, o, arrotzeas serak in, saltze edo sea, potaje sera in te an, a, untau serak ogik, eta gero sartenen frijidu eta a isen da tostade [2G]” - (Ba prestatzen ziren ba arrautza batzuekin eragin, eta, ez dakit ogia beratzen edo ipintzen bazuten ez bazuten, edo, arrautzarekin zerak egin, saltsa edo zera, lapikoko zera egin eta han, basitu zerak ogiak, eta gero zartaginean frijitu eta hura izan da tostada) turroya (iz) turroia “Aiteri emote yotzien altosornosen an seren, turroyak [3A]” - (Aitari ematen zioten Labe Garaietan han zerean turroiak) txokolate (iz) txokolatea; txokolatade (iz) txokolatada


58 “Ta arrastitan meriende txokolate ta ogies [3A]” - (Eta arrastietan askaria txokolatea eta ogiarekin) txutxeri (iz) txibizkeria “Eta mesillen ganen itxite soskun mandarine bat edo, iru intxurre edo ba txutxeritxu betzuk [2A]” - (Eta mesanotxearen gainean uzten zizkigun mandarina bat edo, hiru intxaur edo ba txibizkeria batzuk) yogurre (iz) jogurta 5.9. Edariak anise (iz) anisa “Mistelas eta aniseas koi dot nik moskorra, giau estot koyu inos, e? [3A]” - (Mistelarekin eta anisarekin koiu dut nik mozkorra, gehiago ez dut koiu inoiz, e? “Artute yen anis aputxu bet galleta bies, gortara yoteko beyek eratziten [3A]” - (Hartzen zuen anis apurtxo bat gaileta birekin, kortara joateko behiak eraisten) ardau (iz) ardoa “Ta txakoline be ote san baye ino peseun edaten txakoline, ardau, ardau, txakoline txarribodatan ta olan giau in deude [3A]” - (Eta txakolina ere egoten zen baina inork ere ez zuen edaten txakolina, ardoa, ardoa, txakolina txarribodetan eta hola gehiago egin dute) barrike (iz) barrika, upela “Matza pe bere bearrak dekos, jenero dustin modun, esteu balio imini, eta bertan bera itxi, euron sasoyan euron bearrak in ber yakis, eta matza ba negun, podaten du, gero, brotaten deunen, botikekas bere tratamentuk in ber yakos, lantzen biñen, amabosterik e, amabostera edo iru asterik iru astera, in ber yakos bere tratamentuk, gero, badator garau, eta, batu in ber da, eta, esan doales len, ba, in ber da sapaldu, edo oin prense dekules prensan iten du, esta? Baye gero, barriketara sartzen da, eta barriketan irikiten asten da, eta irikitan daun arten, an itxiten yako, gero, ya irikiteri itxi dotzenen, ordun, tapau iten du barrikek, gero dator ba, len esan doan modun, trasbasek in, eta enbotella, eta orrek bearrak danak [1G]” - (Mahatsa ere bere beharrak dauzka, jenero guztien moduan, ez du balio ipini, eta bertan behera utzi, euron sasoian euron beharrak egin behar zaizkie, eta mahatsa ba neguan, inausten dugu, gero, ernetzen duenean, bitikekin ere tratamenduak egin behar zaizkio, lantzean behinean, hamabosterik, hamabostera edo hiru asterik hiru astera, egin behar zaizkio bere tratamenduak, gero, badator garaua, eta, batu egin behar da, eta, esan dudan legez lehen, ba, egin behar da zapaldu, edo orain prentsa daukagunez gero prentsan egiten dugu, ezta? Baina gero, barriketara sartzen da, eta barriketan irakiten hasten da, eta irakiten dagoen artean han uzten da, gero, ja irakiteari utzi dionean, orduan, tapatu egiten ditugu barrikak, gero dator ba, lehen esan dudan moduan, ontzi-aldaketak egin, eta botilaratu, eta behar horiek denak) dollara, dollare (iz) dolarea “Au matza iteko prense sera matzan, dollara edo [3G]” - (Hau mahatsa egiteko prentsa zera mahatsaren, dolarea edo) edari (iz) edaria “Edari isete san, e, adibides kafe artu, igual jayetan edo lagun batzuk etorten basiren aiten lagunek, kafe artu, ta koñaka eta anise [3A]” - (Edaria izaten zen, adibidez kafea hartu, beharbada jaietan edo lagun batzuk etortzen baziren aitaren lagunak, kafea hartu, eta koñaka eta anisa) gaseosa (iz) gaseosa “Suk estekosu entzuterik kaniken bateas iten sinak gaseosak atxine? Antxe ite seitusen [1A]” - (Zuk ez daukazu entzuterik kanikaren batekin egiten zirenak gaseosak antzina? Hantxe egiten zituen) infusino (iz) infusioa jinegre (iz) gina kafe (iz) kafea; kafekoletxe (iz) kafesnea “Nire denporan kafekoletxe ta kafe ta dana usa da [2A]” - (Nire sasoian kafesnea eta kafea eta dena erabili da) “Baye asko dau jente asko, otzak ilte, kafekoletxe bat artu esinik, eta misiris beterik [1A]” - (Baina asko dago jende


59 asko, hotzak hilda, kafesne bat hartu ezinik, eta miseriaz beterik) koñaka, koña (iz) koñaka “Egon gintzesan kamino eskinen, tabako naye eukite, tabako emote yoskuen, eta au, a, koñaka edo, koñaka edo, alkola, salta parapetos esaten geuntzen, salta parapetos, a edaten gendun, galletak yan ta a edan, ta tabako, an on gintzesan [1G]” - (Egon ginen kamino izkinan, tabako nahia edukita, tabakoa ematen ziguten, eta hau, koñaka edo, koñaka edo, alkohola, “salta parapetos” esaten genion, “salta parapetos”, hura edaten genuen, gailetak jan eta hura edan, eta tabakoa, han egon ginen) kope (iz) kopa “Altzaten sanen, lelengo kopatxu eta galletak, eta gero gortara, eta emon yaten, eratzi lelengo, eta gero emon yaten, eta gero etorri baskari yan, edo barausi, edo armosu, e, sopak, en jeneral sopak esneas eta taloas [2A]” - (Altxatzen zenean, lehenengo kopatxoa eta gailetak, eta gero kortara, eta eman jaten, eraitsi lehenengo, eta gero eman jaten, eta gero etorri bazkaria jan, edo barautsi, edo armozua, zopak, gehienetan zopak esnearekin eta taloarekin) kortxo (iz) kortxoa “Botille baten sartu, ta kortxoas, ixi [1G]” - (Botila baten sartu, eta kortxoarekin, itxi) limonade (iz) limonada “Ardau nik beti esetu dot yaten, eta sera be bai, limonade be bai [3A]” - (Ardoa nik beti ezagutu dut jaten, eta zera ere bai, limonada ere bai) mistela (iz) mistela “Egunen egunen es, egunen egunen edate san igual goxetan asko, mistela [3A]” - (Egunean egunean ez, egunean egunean edaten zen beharbada goizetan asko, mistela) moskorra (iz) mozkorra; moskorti (adj) mozkortia; moskortu (ad) mozkortu “Eta or benga edan ta yan ta edan ta, moskorra koyu arten eta batzuk gero isin yon etzera [3A]” - (Eta hor tira edan eta jan eta edan eta, mozkorra koiu artean eta batzuk gero ezin joan etxera) “A geu dustitan egote san tabernan erdi moskortu denpora asko, bertzok botaten, baye ori bertzolaritzet esenki kontau ba [2G]” - (Hura gau guztietan egoten zen tabernan erdi mozkortu denbora asko, bertsoak botatzen baina hori bertsolaritzat ez zenezake kontatu ba) mosto (iz) mostoa “Igual andra bi errekaduk iten igual, bada pintxo tortillena, gero bada kafekoletxe gero, lelau igual a yaten de mosto bateas edo, kas bateas, ta gero kafekoletxe ganen ta, aituisu an, andra orrek se diru botaten deun an, eta gero etzera yonta, ser? Eser [2A]” - (Igual andre bi errekaduak egiten igual, bada pintxo tortillarena, gero bada kafesnea gero, lehenago igual hura jaten dute mosto batekin edo, kas batekin, eta gero kafesnea gainean eta, aditu ezazu han, andre horrek ze diru botatzen duen han, eta gero etxera joanda, zer? Ezer) orujo (iz) orujoa, lapa “Orujo nire anaje pai in deu orujo, seran Mugin [3G]” - (Orujoa nire anaiak bai egin du orujoa, zerean Mungian) patxarana (iz) patxarana “Es ona esta, au esta patxarana iten, patxaranana da, diferente [3G]” - (Ez ona ez da, hau ez da patxarana egiten, patxaranarena da, desberdina) pitipine, pitipiñe (iz) pitipina, mahats hondarrekin egiten den edaria “Eta or lotzen sin asalari, pitipine esate akon, ure botata in, baye goso isete san, e? [2G]” - (Eta hor lotzen ziren azalei, pitipina esaten zitzaion, ura botata egin, baina gozoa izaten zen, e?) prense (iz) prentsa; prentza (ad) prentsatu “Oin seme enpeña san, eta berak ekar deu, prensa bat, se len sapaldu iten gendun matza, etzen sapaldu, eta gero koyu, katxarrotan edo al dan modun, eta beste etze batera, prense daun lekure eroten gendun, eta oin, e, esteku ori bearrori, prenseas, gause ederra da, etzen iten du dana, eta danak deuke, eta deku, boluntade ona, iminten du danok eta, ederto arreglaten gare, iñora eron barik [1G]” - (Orain semea tematu zen, eta berak ekarri du, prentsa bat, ze lehen zapaldu egiten genuen mahatsa, etxean zapaldu, eta gero koiu, katxarroetan edo ahal den moduan, eta beste etxe batera, prentsa dagoen lekura eroaten genuen, eta orain, ez


60 daukagu behar hori, prentsarekin, gauza ederra da, etxean egiten dugu dena, eta denek daukate, eta daukagu, borondate ona, ipintzen dugu denok eta, ederto konpontzen gara, inora eroan barik) “Sapaldu lelau, bai te gero, au, lotze san saborreri, au bota ona ta prensa [3G]” - (Zapaldu lehenago, bai eta gero, hau, lotzen zen zaborreria, hau bota eta prentsatu) sagardau (iz) sagardoa sangri (iz) sangria sapotza (iz) tapotza, zapotza; barrika ixtekoa serbese (iz) garagardoa “Denpore pasate sanen edo seoser artu, serbesa bat edo seoser artu te etzera [2A]” - (Denbora pasatzen zenean edo zer edo zer hartu, garagardo bat edo zer edo zer hartu eta etxera) txakoline (iz) txokolina; txakolin suri (iz) txakolin zuria “Akorda yaku, txakoline in ber dala, txakoline in ber dala, eta ortara dana aprobetxateko, eta, etorten da ba, matza elduten danen ondo eldute egon ber deu, txakoline iteko [1G]” - (Akordatu zaigu, txakolina egin behar dela, txakolina egin behar dela, eta horretara dena aprobetxatzeko, eta, etortzen da ba, mahatsa heltzen denean ondo helduta egon behar du, txakolina egiteko) txikito (iz) txikitoa, tabernetako ardo basokadatxoa; txikiteon ibili (ad) txikiteoan ibili “Eta biok kanpon, eta gisonak barrure txikito bana edaten eta kastaña bineas etor sien kanpora [1A]” - (Eta biok kanpoan, eta gizonak barrura txikito bana edaten eta gaztaina binarekin etorri ziren kanpora) “Lelako entrade txikitoran bat edo beste artu te gero, yantzan Asure edo Apurtuarte ikusten yoteko, eta, danak euskeras emen [2G]” - (Lehenengo sarrera txikitoren bat edo beste hartu eta gero, dantzan Asura edo Apurtuarte ikusten joateko, eta, denak euskaraz hemen) txirrintola (iz) barrikaren burdinazko uztaia ure (iz) ura “Onarten, emeti datorren ure, ondo dau [2G]” - (Honaino, hemendik datorren ura, ondo dago)


61 6. Jantziak Janzkeraren gaineko berbek osatzen dute atal hau, denetara 239 sarrera, 244 adiera eta 269 aldaki biltzen dira. Interesgunea lau azpi-ataletan banatuta aurkezten da: arropak (55 sarrera, 58 adiera eta 66 aldaki), oinetakoak (29 sarrera, 30 adiera eta 33 aldaki), osagarriak (64 sarrera, 65 adiera eta 69 aldaki) eta joskintza beharrari dagokiona (91 sarrera, 91 adiera eta 101 aldaki). 6.1. Arropak abrigo (iz) abrigoa, berokia “Arik eta kita arten, urte terdin se ingo deu ba? Eta abrigo eseun ikusi be in gure! [2A]” - (Harik eta kita arte, urte eta erdian zer egingo du ba? Eta berokia ez zuen ikusi ere egin gura!) alkondare (iz) alkondara, alkandora “Etzeko erropa dustik berak yoste oskusen alkondarak eta, frakak eta ortariko gause dustik [2G]” - (Etxeko arropa guztiak berak josten zizkigun alkondarak eta, frakak, eta horietariko gauza guztiak) aspiko gone (iz) azpiko gona “Aspiko gonea ori beti, ori falta barik [2A]” - (Azpiko gona hori beti, hori falta barik) “Arropa, esta mogitan danen espabere, maskala da arropak erote isen ditusenak andrak, ba gonak eta aspiko gonak eta, danak orrek gausek, maskalak, dusti batera [4A]” - (Arropa, ez da mugitzen denean ezpabere, maskala da arropak eroaten izan dituztenak andreek, ba gonak, azpiko gonak eta, denak gauza horiek, maskalak, guztia batera) baske (iz) baska, marinera; andrazkoen alkondara modukoa; baska suri (iz) baska zuria “Baskak eta gero gonak, gone, gone fruntzeas, eta gero baskak, ba, emen olan pintzatxu bet edo bi eukiteudin eta, gero amentala ganen [2A]” - (Baskak eta gero gonak, gona, gona izurrarekin, eta gero baskak, ba, hemen hola pintzatxo bat edo bi edukitzen zuten eta, gero amantala gainean) “Eta egun beten, e, baska bat, ona euki euna, berak garbita otzenen, ta ai a baske esostesun imingo leleko, esta? [2A]” - (Eta egun baten, baska bat, ona eduki zuena, berak garbitzen ziona, eta ai baska hura ez zenidan ipiniko lehenengo, ezta?) bate (iz) bata, jantzia “Astegunen beste batzuk eta, domekatan, ba, batatxu bet ala jerse edo abrigotxu edo, esan oten bariasino andirik [2A]” - (Astegunean beste batzuk eta, igandeetan, ba, batatxo bat ala jertsea edo abrigotxoa edo, ez zen egoten bariazio handirik) bruse (iz) brusa, hau lehen nagusiek janzten zutena da “Baye Desiertu Erandioti etorte atesen, e, santagedarako ber deurela ta beste ta, eroteuren, e, bruse [2A]” - (Baina Desertu Erandiotik etortzen zitzaizkidan, Santa Agedarako behar dutela eta bestea eta, eroaten zuten, brusa) elastiku (iz) elastikoa “Elastiku bet, ganeko, iminten dan ser bat, erote isen deurena igual, marinere eta, eta gone erote isen dena len, edadeko personak, eta ganera elastiku gero, olau txaketa moduko [2A]” - (Elastiko bat, gainekoa, ipintzen den zer bat, eroaten izan dutena igual, marinera eta, eta gona eroaten izan dena lehen, edadeko pertsonek, eta gainera elastikoa gero, holako txaketa modukoa) errope, arrope (iz) arropa “Taukite seitusan, domekatarako erropak, mesara yoteko erropatxuk, ayek erropak esin yantziten seitusan astegunes, eta intierrutarako [1A]” - (Eta edukitzen zituen igandeetarako arropak, mezara joateko arropatxoak, arropa haiek ezin janzten zituen astegunez, eta enterruetarako)


62 “Oingo beste arropa esan oten, e? Ni neuk sikeran estot euki, e? [2G]” - (Oraingo beste arropa ez zen egoten, e? Nik neuk behintzat ez dut eduki, e?) faje, faxe (iz) faxa “Olan fajan iminte aken [2A]” - (Hola faxan ipintzen zitzaien) “Aren ganen ostabe faja bat yote san [2A]” - (Haren gainean ostera ere faxa bat joaten zen) faldoya (iz) faldoia “Faldoya bai, onbre, faldoya sera, bautisaten eroten ta bueno oso elegante [2A]” - (Faldoia bai, beno, faldoia zera, bataiatzen eroaten eta beno oso dotorea) frakak (iz) 1. frakak. 2. kuleroak; fraka lusek (iz) fraka luzeak; fraka txikerrak, laburrek (iz) fraka laburrak. Fraka motak: bakero (iz) bakeroa; firusko frakak (iz) firuzko frakak, harizko frakak; frantzesillesko frakak (iz) frantzesillazko frakak; milrayas (iz) mila-arraia; milrayasko (adj) mila-arraiazkoa “Yoteko mesara ba, garbitu in ber dostes frakak [1G]” - (Joateko mezara ba, garbitu egin behar dizkit frakak) “An atxineko andrak, erote situsen frakak, baye erote situsen frakak emen aurreti atzeraño soltun darela [1A]” - (Han antzinako andreek, eroaten zituzten kuleroak, baina eroaten zituzten kuleroak hemen aurretik atzeraino soltean daroatela) “Mutilek aukite situsen fraka txikerrak beti [2A]” - (Mutilek edukitzen zituzten fraka laburrak beti) “Es, frantzesillesko frakak dires diferentek, frantzesille da fuerteau [2A]” - (Ez, frantzesillazko frakak dira desberdinak, frantzesilla da indartsuagoa) “Gero usa dot ta panasko baye, gaste ise nintzenen panaskok estoas usau, uden, milrayaskok, ta negun lanaskok [2G]” - (Gero erabili dut eta panazkoa baina, gaztea izan nintzenean panazkoak ez ditut erabili, udan mila arraiazkoak, eta neguan artilezkoak) “Baye frantzesillekok dires, ba bakerok isengo baletike les apur bet lodiauk [2A]” - (Baina frantzesillekoak dira, ba bakeroak izango balira legez apur bat lodiagoak) galtzerdi, kaltzerdi (iz) galtzerdia “Nik igual samako mine, emen iminteko, kaltzerdi baten, e, barrun imini a, bero emen [2A]” - (Nik igual samako mina, hemen ipintzeko, galtzerdi baten, barruan ipini hura, beroa hemen) gone (iz) gona; gona maskala (iz) gona maskala “Baye entierruren batera edo mesara yon ber iseten isen baseun, ain gona barri, domekatarako barri, e? [2A]” - (Baina enterruren batera edo mezara joan behar izan bazuen, haren gona berria, igandeetarako berria, e?) “Gona maskala tis, gone da au eta maskala da barruti darosuna [3A]” - (Gona maskalak dira, gona da hau eta maskala da barrutik daroazuna) gorantxa, gorantza (iz) gerruntza, gorontza “Gorantxari iminteko? Noperantzat, enbrantzat? Bai ori da, e, sera amarraten dana [2A]” - (Gorontzari ipintzeko? Norberarentzat, andrazkoentzat? Bai hori da, zera lotzen dena) jerse (iz) jertsea “Ikisi seun, e, iten jersek makineas [3A]” - (Ikasi zuen, egiten jertseak makinarekin) jugoya (iz) juboia “Eskribidute senbet amentala, senbet jugoi, senbet sesto, senbet atxur, amak ekar seitun danak daus, atxine kontratu ite san [1A]” - (Idatzita zenbat amental, zenbat juboi, zenbat zaran, zenbat aitzur, amak ekarri zituen denak daude, antzina kontratua egiten zen) kaiku (iz) kaikua “Kaiku akaba san, bai kaikuk, a, urte batzuk serauk euki eusen [2G]” - (Kaikua amaitu zen, bai kaikuak, urte batzuk zeragoak eduki zituen) kaltzetine (iz) galtzerdia “Sapatak setako imingo tzeas, imini neunkesan, esta? Baye kaltzetinek imini neutzesan [2A]” - (Zapatak zertarako ipiniko dizkiot, ipin nitzakeen, ezta? Baina galtzerdiak ipini nizkion) kamise (iz) kamisa, mahuka bako goitik beherako azpiko gona antzekoa kamisete (iz) kamiseta kamisoya (iz) kamisoia “Bai baye ori da kamisoya [4G]” - (Bai baina hori da kamisoia)


63 kantzonsillo, kantzontzilu, kansonsillo (iz) galtzontziloa korpiño (iz) gorontza kortze, korse (iz) kortsea “Korse modun bai [2A]” - (Kortse moduan bai) kuleru, kulero (iz) kuleroa “An iminten gendusen an kuleruk eta ori ta an yagoya emon eta garbitu an, eta an iten gendusen olan iyurdi [3A]” - (Han ipintzen genituen han kuleroak eta hori eta han xaboia eman eta garbitu han, eta han egiten genituen hola igurtzi) mantarra (iz) mantarra “Mantarrakas, mantarrakas oten sin ume txikerrak, nos iminte isen dus, ba? Denpore pasten isen dakenen ilebetek asko, pasten dinen ordun seoser iminte kanbiata, bai ostantzen mantarrakas, karo! [2A]” - (Mantarrekin, mantarrekin egoten ziren ume txikerrak, noiz ipintzen izan ditugu, ba? Denbora pasatzen izan zaienean hilabeteak asko, pasatzen direnean orduan zer edo zer ipinita aldatuta, baina osterantzean mantarrekin, jakina!) marinere, mariñere (iz) marinera, andrazkoen alkandora “Elastiku bet, ganeko, iminten dan ser bat, erote isen deurena igual, marinere eta, eta gone erote isen dena len [2A]” - (Elastiko bat, gainekoa, ipintzen den zer bat, eroaten izan dutena igual, marinera eta, eta gona eroaten izan dena lehen) maskala (iz) 1. oihala. 2. gona maskala “Bai maskalak dire gonak en jeneral, gonak [4A]” - (Bai maskalak dira gonak gehienetan, gonak) “Maskalak altzata iseten da arropak altzata, ama! [4A]” - (Maskalak altxatuta izaten da arropak altxatuta, ama!) mude (iz) muda, aldagarria; muda, mudau (ad) 1. mudatu. 2. kolorgetu “Nik komunioko yantzi be, goye asi te bera, eron eurokas, Bilbora, sapatak, kaltzetik, beko mude ta arropa dusti erosi an [1A]” - (Nik komunioko jantzia ere, goia hasi eta behera, eroan eurokin, Bilbora, zapatak, galtzerdiak, beheko muda eta arropa guztia erosi han) “Mudako san ta ondo, nik estinot esala garbituko persone [2A]” - (Mudatuko zen eta ondo, nik ez diot ez zela garbituko pertsona) “Domekan danak mudetan gintzesan ta garbitu balde sabal baten [2A]” - (Igandean denak mudatzen ginen eta garbitu balde zabal baten) oyala (iz) oihala pijame (iz) pijama pololok (iz) pololoak soñeko (iz) soinekoa “Bai, soñeko, soñeko barri [2A]” - (Bai soinekoa, soineko berria) sujetadore (iz) titi zorroa “Klaro se espabere, esales eroten sujetadorerik, ba titik emen egote sin bean [2A]” - (Jakina ze ezpabere, ez zenez eroaten titi zorrotik ba titiak hemen egoten ziren behean) traje (iz) trajea “Ordun entreñaten san ta traje barrik eta, korbatak eta morroskok, enbra pe traje barrikes ta arro [3A]” - (Orduan estreinatzen zen eta traje berriak eta, gorbatak morroskoek, andrazkoek ere traje berriekin eta harro) trapu (iz) trapua, oihalaren azpian ipintzen zena “Bueno, trapu, al dien garbien eta gause sera, baye bai [2A]” - (Bueno, trapua, ahal diren garbien eta gauza zera, baina bai) txakete (iz) jaka “Eta ganera elastiku gero, olau txaketa moduko [2A]” - (Eta gainera elastikoa gero, holako txaketa modukoa) txaleko (iz) txalekoa txamarre (iz) txamarra txapine (iz) txapina, artilezko galtzerdia eta baita umeen galtzerdi txikerrei ere esaten zaie; txapintxu (iz) txapintxoa, ume txikien txapina; mugi txapine (iz) mungitxapina, artilezko txapin lodia “Solorako ta dusti orrek abarkak, batzuk sakonak, bestek, serauk asalauk, eta txapine surikas, auron frakan ganeti te iminte [2A]” - (Sororako eta guzti horiek abarkak, batzuk sakonak, besteak, zeragoak azalagoak, eta txapin zuriekin, euron fraken gainetik eta ipinita) “Gero txapinetan eta txapine pe ba, diferintzi egote san segun selako laneas iten san [4A]” - (Gero txapinetan eta


64 txapina ere ba, aldea egoten zen segun zelako artilerekin egiten zen) “Txapintxuk, bai umentzako txapintxuk, txikerrak [2A]” - (Txapintxoak, bai umeentzako txapintxoak, txikerrak) “Mugi txapinek esate akon, txapinek, e, ardi laneas inte, orrek bero tire ta lodik [2G]” - (Mungi-txapinak esaten zitzaion, txapinak, artilearekin eginda, horiek beroak dira eta lodiak) “Mugi txapinek bai, orrek isen sin, iminte seitusenak orrek eta gero, gero yantziten seitusenak, sapata pere, basokok, basoko sapatak, eta txapinek edo orrek ona gorañoko iminte [2A]” - (Mungi-txapinak bai, horiek izan ziren, ipintzen zituztenak horiek eta gero, gero janzten zituztenak, zapatak ere, basokoak, basoko zapatak, eta txapinak edo horiek hona gorainoko ipinita) yake (iz) jaka “Baye frakak eta, yake, beti narruskok eukite seitusen, eurireko [2A]” - (Baina frakak eta jaka, beti larruzkoak edukitzen zituen, eurirako) “Es, es, yake es, mariñera lau [2A]” - (Ez, ez, jaka ez, marinera lakoa) yantzi (iz) jantzia “Bai gero, solon be iteun amak bera pe, ta gero bendejeas be yon, ta ser, danerako eseun emoten, ba berak, e, berak inte yantzi guk ibil du asko, e? Bai, txikerretan fasilau [2A]” - (Bai gero, soroan ere egiten zuen amak berak ere, eta gero bendejarekin ere joan, eta zer, denerako ez zuen ematen, ba berak, berak eginda jantzia guk erabili dugu asko, e? Bai, txikerretan errazagoa) yasteko (iz) jantzia “Amak i seusten, e, yasteko [2A]” - (Amak egin zidan jantzia) “Yastekok asko iten deu gero, e? Asko iten deu [2G]” - (Jantziak asko egiten du gero, e? Asko egiten du) 6.2. Oinetakoak abarke (iz) abarka; abarka mante (iz) abarka manta; abarken gainetik janzten ziren mantakiak; gomasko abarke (iz) gomazko abarka; narrusko abarke (iz) larruzko abarka “Amarrau edo, abarkan, e, kordelagas edo eta, esan mugitan, auri eineitearrik eta joder! [2G]” - (Lotu edo, abarkaren, kordelarekin edo eta, ez zen mugitzen, euri egin arren eta joder!) “Baye abarkak sereskok, e, gomasko abarkak, gomaskok, ori narruskotan dinot nik [2A]” - (Baina abarkak zerezkoak, gomazko abarkak, gomazkoak, hori larruzkoetan diot nik) “Abarkak, bai, bai, geuren be on dire ta, es es gomaskok es bestek, narruskok edo [2A]” - (Abarkak, bai, bai, geurean ere egon dira eta, ez ez gomazkoak ez besteak, larruzkoak edo) abarkete (iz) abarketa “Ordun ori iste san, abarketak oingo modun, yantzite [2G]” - (Orduan hori izaten zen, abarketak oraingo moduan, jantzita) “Atxine abarketa pe, abarketa surik, e? Gasteri yote san igual, fraka suri, alkondara suri, garriko gorri, txapel gorri, eta abarketa surik, olan iminte baye [2A]” - (Antzina abarketak ere, abarketa zuriak, e? Gazteria joaten zen igual, fraka zuria, alkondara zuria, gerriko gorria, txapel gorria, eta abarketa zuriak, hola ipinita baina) borsegi (iz) bortzegia “Txarrin sile, borsegiri botari emoteko [1A]” - (Txerriaren zila, bortzegiei botei emateko) bote (iz) bota “Eta, kanpon, topa seuden iten sala, e, bedarran ganen, eta botakas [4A]” - (Eta, kanpoan, topatu zuten egiten zela, belarraren gainean, eta botekin) errosete (iz) begizta “Errosete esaten du guk, errosete [3A]” - (Begizta esaten dugu guk, begizta) kordela (iz) kordela, lokarria; sapata kordela (iz) zapata kordela; kordeldune (adj) kordelduna


65 “Ori kordel bateas amarrate san goyen [2A]” - (Hori kordel batekin lotzen zen goian) “Kordela ba bai, kordela Bilbotik koite san o, ekarte san o [2G]” - (Kordela ba bai, kordela Bilbotik koiuten zen, edo, ekartzen zen edo) kordoya (iz) kordoia “Ori kordoya, esakisu selan, sigarrok isituteko [2A]” - (Kordoi hori, ez dakizu zelan, zigarroak iziotzeko) lustre (iz) 1. lustrea, betuna. 2. distira; lustre kaje (iz) lustre kaxa; lustre emon (ad) lustrea eman mante (iz) manta, abarken gainetik ipintzen zirenak busti ez egiteko Zapata denda. mendigoisale, mendigosale (iz) bortzegia, zapata mota bat “Ta esaten sakon, e, sapatari, e, mendigosale, mendigosale esate akon, orrek siren, sapatak, baye aspin tatxuelakas [2G]” - (Eta esaten zitzaion, zapatari, mendigoizalea, mendigoizalea esaten zitzaion, horiek ziren, zapatak baina azpian tatxetekin) oñetakok (iz) oinetakoak “Oñetakok, bat eta beste, baye orrek Disertun bai baye emen Erandion estis egon, orrek dendatxuk euki seun, saltze sin abarketak eta txanklok [3A]” - (Oinetakoak, bat eta beste, baina horiek Desertuan bai baina hemen Erandion ez dira egon, dendatxo horrek eduki zuen, saltzen ziren abarketak eta txankloak) playerak (iz) hondartza oinetakoak “Es ba, materiala, ber dan, e, materila iseten da ba ori, goma gañen tiretuten badosu, e, playerak [4A]” - (Eta ba, materiala, behar den, materiala izaten da ba hori, goma gainean tiratzen baduzu, hondartza oinetakoak) sandali (iz) sandalia “Sandalik surik badakit baye, gerra ostean, telari pesan egon [2A]” - (Sandaliak zuriak badakit baina, gerra ostean, ehunik ere ez zen egon) sapate (iz) zapata; sapata kaje (iz) zapata kaxa “Ba enbrak eta ba sapatak eroste seitusen, ba negun eta sapatak, aik sapatak yantzi te gero buelte esin in [2A]” - (Ba andrazkoek eta ba zapatak erosten zituzten, ba neguan eta zapatak, zapata haiek jantzi eta gero buelta ezin egin) “Baye ori da, itxosora edo, dabiltzesenak igual, peskauas edo olan, orrek olau antzeko sapatak [2A]” - (Baina hori da, itsasora edo, dabiltzanak igual, arrainarekin edo hola, horiek holako antzeko zapatak) “Sapata kaja baten, ordun sinestu [2A]” - (Zapata kaxa baten, orduan sinetsi) sapatille (iz) zapatila “Yayegunen es, yayegunen ba, ude ba, ba, bien sapatillek, eta negun serak, sapatak, baye abarkak es, abarkak astegunen [2G]” - (Jaiegunean ez, jaiegunean ba, uda ba, ba, zapatilak, eta neguan zerak, zapatak, baina abarkak ez, abarkak astegunean) soru (iz) zorua suele (iz) zorua “Asi sirenen ba, botak iseten siren olan txiruka antzekok, eta gero takoyan metal bat iminten dako, eta seran be bai, e, suelan, edo aurreko parten [4A]” - (Hasi zirenean ba, botak izaten ziren hola txiruka antzekoak, eta gero takoian metal bat ipintzen zaio eta zerean ere bai, zoruan, edo aurreko aldean) takoya (iz) takoia “Orrek, or, plano badau, nitzat esta, takoya euki ber deu apur bet [2A]” - (Horiek, hor, laua badago, niretzat ez da, takoia eduki behar du apur bat) tatxuele (iz) tatxuela, tatxeta, mendigoizale zapatek zoruan edukitzen zituztenak “Bai, jente askok, batzuk usateuren ori, barrun sera dekenak, burnei esan isetan baye bueno, gause, tatxuelak [2A]” - (Bai, jende askok, batzuek esaten zuten hori,


66 barruan zera daukatenak, burdina ez zen izaten baina beno, gauza, tatxuelak) txispegi (iz) txizpegia, lustretzat erabiltzen zen txarri koipearen zatia txokolo, txakolo, txanklo, txankolo (iz) txokoloa, hauek egurrezkoak izaten ziren eta abarken gainetik janzten ziren “Orrek en jeneralmente peskadorak, ikus dot ori nik, e, Desiertun Erandion, peskaudunek ibilten dienak, orrek txokolo egurreskok [2A]” - (Horiek gehienetan arrain saltzaileak, ikusi dut hori nik, Desertun Erandion, arraindunak ibiltzen direnak, horiek txokolo egurrezkoak) “Eta or sartu eta, aukite deitues sapatillek igual noperak diferentek, eta busti esteko ba, iminte deitue beste txokolok edo serak, iminite yon [2A]” - (Eta hor sartu eta, edukitzen dituzte zapatilak igual norberak desberdinak, eta ez bustitzeko ba ipintzen dituzte beste txokoloak edo zerak, ipinita joan) “Txanklok, txokolok, txokolo pe bai [2A]” - (Txokoloak, txokoloak, txokoloak ere bai) 6.3. Osagarriak adarra (iz) buruko zapiaren adarra adornu (iz) apaingarria alaje (iz) bitxia “Pitxitxuk niretza tires, e, gause txikerrak ba, isengo baletikes ba, bolatxuk, edo alajatxuk edo, olan bai [4A]” - (Pitxitxoak niretzat dira, gauza txikerrak ba, izango balira ba, bolatxoak, edo bitxiak edo, hola bai) amentala (iz) amantala “Baye amentala be oso elegante, plantxaute [2A]” - (Baina amantala ere oso dotore, lisatuta) aro (iz) arrakadatzat erabiltzen den eraztuna arrakade (iz) arrakada “Eta neuk urte bigarrenen be, arrakadak be baltzak imin nendusen [1A]” - (Eta neuk urte bigarrenean ere, arrakadak ere beltzak ipini nituen) “Bai andra batek ori iteun bai, berak euki seitusen estait, sortzi edo bederatzi ume, baye edosein be bado ara, arrakadakas ensegida dakar etzera ume, iminte yun patata bat atzen eta taka sartze otzen listo! [2A]” - (Bai andre batek hori egiten zuen bai, berak eduki zituen ez dakit, zortzi edo bederatzi ume, baina edozein ere badoa hara, arrakadekin atoan dakar etxera umea, ipintzen zuen patata bat atzean eta taka sartzen zion listo!) baberu (iz) baberoa, adur zapia boltze (iz) 1. boltsa, poltsa. 2. boltsikoa, poltsikoa; boltzakade (iz) poltsakada “Ni akordatenas selan auki eren diru, non aukiteren, sera, erloju andi bet eukiun romano amak, eta antxe ganen guk koyu esteko, ta a itxiten an boltza bat [2A]” - (Ni gomutatzen naiz zelan eduki zuten dirua, non edukitzen zuten, zera, erloju handi bat eduki zuen erromatarra amak, eta hantxe gainean guk ez koiuteko, eta hura uzten han poltsa bat) borle (iz) borla, piztina bufande (iz) bufanda, lepokoa diademe (iz) ile-uztaia elastune (iz) eraztuna erloju, erleju (iz) erlojua “Se gure denporan ainbet yon sin Ameriketara ta etor sin atzeti ba, diru apur bet edo, ordun emen dirurik esan egoten ta, enbra dustin usabak isete sin Ameriketati etorrite, sinturoi andikas ta barrenta ber sin te erloju urregorriskoran bat, edo urregorrisko aginek eta iminte [2G]” - (Ze gure denboran hainbat joan ziren Ameriketara eta etorri ziren atzetik ba, diru apur bat edo, orduan hemen dirurik ez zen egoten eta, andrazko guztien ugazabak izaten ziren Ameriketatik etorrita, garriko uhal handiekin eta barruntatu behar ziren eta erloju urregorrizkoren bat, edo urregorrizko haginak eta ipinita) gabardine (iz) gabardina gafak (iz) betaurrekoak “Orrek gafak ekarri ostesus ia [3G]” - (Betaurreko horiek ekar iezazkidazu ea) “Ekasus orrek gafak, ia se usen iminten den emen ia [3G]” - (Ekar itzazu


67 betaurreko horiek, ea ze izen ipintzen duten hemen ea) garriko (iz) gerrikoa “Garrikok barrik eta fuertek euki gendusen, e? [1G]” - (Gerrikoak berriak eta sendoak eduki genituen, e?) “Nik etzen ikus dotzetena da baltza, garriko baltza [2A]” - (Nik etxean ikusi diodana da beltza, gerriko beltza) gorro (iz) txanoa guante (iz) eskularrua “Nik eguno estot imini guante bat eskun [1A]” - (Nik egundo ez dut ipini eskularru bat eskuan) guardasola, gardasola (iz) guardasola, aterkia “Eta guardasolak arregla eta, tankek eta lapikok eta danak arreglate seitusen [2A]” - (Eta guardasolak konpondu eta, tankeak eta lapikoak eta denak konpontzen zituen) “Al iseten baeudin, eta esin iseten baeudin ba, ba olan lapikok arreglaten, ta gardasolak arreglaten bisiten sien [2A]” - (Ahal izaten bazuten, eta ezin izaten bazuten ba, ba hola lapikoak konpontzen, eta guardasolak konpontzen bizitzen ziren) iladillo (iz) xingola “Baye erote seuren olan, e, iladillo moduko bat edo, elegante yote sirenen gonen atzetik [4A]” - (Baina eroaten zuten hola, xingola moduko bat edo, dotore joaten zirenean gonaren atzetik) kartere (iz) kartera, diru-zorroa kaskabela (iz) kaskabela, dindirria katxabe (iz) makila “Yon siren erri betera, bide estu daula, eta eron ber dala, katxabe, espabere, ba trokara yausten dala, estait ser, ta erosi seudesan orrek, urtek dekies orrek [1A]” - (Joan ziren herri batera, bide estua dagoela, eta eroan behar dela, makila, ezpabere, ba trokara jausten dela, ez dakit zer, eta erosi zituzten horiek, urteak dauzkate horiek) kepise (iz) bisera “Ori kepise, ori nongo da ba? Ori esta emeko [2A]” - (Bisera hori, hori nongoa da ba? Hori ez da hemengoa) kollarra (iz) idunekoa “Ordun landan dausen txibiritekas be gu dibertidute gintzen kollarak iten ta [3A]”- (Orduan landan dauden xiribitekin ere gu dibertitzen ginen idunekoak egiten eta) korbete, korbate, gorbete (iz) gorbata “Gorbete ba, lastorri ise litike, ba, bere usena auskeras, ese, gorbete erdera, ta gorbete auskera [2G]” - (Gorbata ba, lasto orria izan liteke, ba, bere izena euskaraz, eze, gorbata erdara, eta gorbata euskara) lasade (iz) begizta; lasu (iz) begizta “Plasara yote sanen be gure amak, ba amentala maonesko, maonesko amentala, esta? Emen lasadeas [2A] - (Plazara joaten zenean ere gure amak, ba amantala mahonezkoa, mahonezko amantala, ezta? Hemen begiztarekin) lige (iz) galtzaria makuto (iz) zakutoa, zorroa “Eta ekarte yeudien olan makuto bat, makuto bat baltza, or ni pe bai esautu dot e? [3A]” - (Eta ekartzen zuten hola zorro bat, zorro bat beltza, hor nik ere bai ezagutu dut, e?) mantille (iz) mantila “Mantille iminte, urte askotan yon gare seiretan, seitarditan [2A]” - (Mantila ipinita, urte askotan joan gara seietan sei eta erdietan) mantoya (iz) mantoia mode (iz) moda; modan (ado) modan; modan para (ad) modan paratu “Matxin te ordun on sin modan [2A]” - (Machin eta orduan egon ziren modan) “Ya gero pase san, ori mode ori gero egon san olantxe, santageda edo beste, gause bat olan iten dan gause baterako, edo, olan bakarrik [2A]” - (Ja gero pasatu zen, moda hori gero egon zen holaxe, Santa Ageda edo beste, gauza bat hola egiten den gauza baterako, edo, hola bakarrik) orkille (iz) gantxoa “Olau orkilleri iten dako, sartu a punte, temeti imini, ta emen punten agarra seuk, esta? Bieri, batera, oneri orkilleri, seuk aguanta, ta este emen [2A]” - (Holako gantxoari egiten zaio, sartu punta hura, eta hemendik ipini, eta hemen puntan oratu zeuk, ezta? Biei batera, gantxo honi, zeuk eutsi eta hestea hemen) pañelu (iz) zapia; buruko pañelu (iz) buruko zapia; esku pañelu (iz) esku zapia; iru punteko pañelu (iz) hiru puntako zapia;


68 ume txikerrei janzten zitzaiena kokotea ez okertzeko “Nire aube pe, baye selako moñotxu selako pañeluas! [2A]” - (Nire aubeak ere, baina zelako mototxoa zelako zaparekin!) “Se eskuk lotze akiosan, e, olan suri suri, e, isin iminirik, eta esa neuntzen, e, kendu ixu ori pañelu ori [2A]” - (Ze eskuak lotzen zitzaizkion, hola zuri zuri, ezin ipinirik, eta esan nion, kendu ezazu zapi hori) “Ume jayote sanen, iru punteko, pañelutxu bet, iru punten imini [2A]” - (Umea jaiotzen zenean, hiru puntako, zapitxo bat, hiru puntan ipini) “Umen asuntun, e, yantzan edo olan asten disenen ori iru punteko pañelu, bai, baye ostantzen [2A]” - (Umeen asuntoan, dantzan edo hola hasten direnean hori hiru puntako zapia, bai, baina osterantzean) partikere, fartikere (iz) patrikera “Fartikere geitze sen ari, a eukiteuden garrin amarrata [2A]” - (Patrikera deitzen zuten hari, hura edukitzen zuten garrian amarratuta) petake (iz) petaka, tabakontzia “Ta petake ta metxeru beti, alden [2A]” - (Eta tabakontzia eta metxeroa beti, aldean) pipe (iz) pipa; piperu (adj) pipa zalea ponpoya (iz) borla “Ponpoya modun, ponpoya modun, atxine sapatillek, ponpoyakas [2A]” - (Borla moduan, borla moduan, antzina zapatilak, borlekin) pulsere (iz) eskuturrekoa sinte (iz) zinta “Ite otzesan sulotxuk, eta gero sinte batzuk ite otzesan [2A]” - (Egiten zizkien zulotxoak, eta gero zinta batzuk egiten zizkien) sinture (iz) gerriko uhala; sinturoya (iz) gerriko uhala “Sinturoi andikas ta barrenta ber sin [2G]” - (Gerriko uhal handiekin eta barruntatu behar ziren) sonbreru (iz) kapela; sonbrerukade (iz) sonbrerukada (neurria) “Baye gero ya eseuren euki umerik, isen san, e, sonbrerues ta etorte san beti [2A]” - (Baina gero ja ez zuten eduki umerik, izan zen, kapelarekin eta etortzen zen beti) “Olau sonbreru sar ba tekot or, gustoso dekot eta [2G]” - (Holako kapela zahar bat daukat hor, gustosoa daukat eta) tirante (iz) tirantea tokille (iz) lepo-oihala; iru punteko tokille (iz) hiru puntako lepo-oihala “Bai gure amak tokille baltza, iru punteko [2A]” - (Bai gure amak lepo-oihal beltza, hiru puntakoa) txapela (iz) txapela; txapeldune (adj) txapelduna “Txapela bai, nire aitek beti ibil dau [2A]” - (Txapela bai, nire aitak beti erabili du) txori (iz) txoria, umeei uletan eta egiten zaizkien begiztak “Bai, ene! Txoritxuk iminte, aitu se polito daun txoritxuk iminte [2A]” - (Bai, ene! Txoritxoak ipinita, aditu ze polito dagoen txoritxoak ipinita) “Mutileri es, neskatori, txoritxuk iminte [2A]” - (Mutilei ez, neskatoei, txoritxoak ipinita) txoto (iz) txanoa “Ta orretxetearrik, nik, eukite nendun, txototxu bet gauetarako [2A]” - (Eta horrexegatik, nik, edukitzen nuen, txanotxo bat gauetarako) urre (iz) urrea; urresko (adj) urrezkoa “Eta emotzon urre, etze pagateko [2G]” - (Eta eman zion urrea, etxea ordaintzeko) “Umeri sertxu bet iminte aken, urresko es, baye olan imajentxu bet [2A]” - (Umeei zertxo bat ipintzen zitzaien, urrezkoa ez, baina hola iruditxo bat) urregorri (iz) urregorria, urrea; urregorrisko (adj) urregorrizkoa, urrezkoa “Sinturoi andikas ta barrenta ber sin te erloju urregorriskoran bat, edo urregorrisko aginek eta iminte [2G]” - (Garriko uhal handiekin eta barruntatu behar ziren eta erloju urregorrizkoren bat, edo urregorrizko haginak eta ipinita) urresuri (iz) urrezuria, zilarra “Orrek isen sin emen gerra osten, urresuri dusti eroeudienak, kontu ataraixu Portugalera pasteudin [2G]” - (Horiek izan ziren hemen gerra ostean, urrezuri guztia eroan zutenak, kontu atera ezazu Portugalera pasatzen zuten) “Eta apurke apurke kajatan sartute Portugalera eroteudin te, emeko urresuri dusti Portugalera eron san, ta etzealde


69 dustitan, batzutan gitxiau beste batzutan giau, urresuri asko egon san emen [2G]” - (Eta apurka-apurka kaxetan sartuta Portugalera eroaten zuten eta, hemengo urrezuri guztia Portugalera eroan zen, eta etxalde guztietan, batzuetan gutxiago beste batzuetan gehiago, urrezuri asko egon zen hemen) 6.4. Joskintza adabu (iz) adabua, ipinkia “Barruti, imini? Baye ori ya da beste sati bet iminte, adabu, adabu, ori bai [2A]” - (Barrutik, ipini? Baina hori ja da beste zati bat ipintzea, adabua, adabua, hori da) algodoya (iz) algodoia; algodoisko (adj) algodoizkoa “Iseneskeronen barruko mudek dires algodoiskok eta giau aguantaten de [2A]” - (Izanez gero barruko mudak dira algodoizkoak eta gehiago irauten dute) arreglu (iz) konponketa; arregla, arreglau (ad) konpondu “Emeti Laukisera oñes yon gintzesan ni te nire aiste areas, tan gixon bat egote san arreglateuna [2A]” - (Hemendik Laukizera oinez joan ginen ni eta nire ahizpa harekin, eta han gizon bat egoten zen konpontzen) “Ta gero etzerako, ure edateko, or aurretxun dau, or leleko etzen, oin dauna emen arreglata, or beko alderditi dau ure edateko [2A]” - (Eta gero etxerako, ura edateko, hor aurretxoan dago, hor lehenengo etxean, orain dagoena hemen konponduta, hor beheko alderditik dago ura edateko) artesik (iz) artaziak “Koyu orrasi te artesik eta traka traka ebaite yotzien [3A]” - (Koiu orrazia eta artaziak eta traka traka ebakitzen zien) barrena (iz) barrena, azpildura; fraka barrena (iz) fraka barrena; gona barrena (iz) gona barrena “Bai, bai, yantzin barrena narras darosu beti, lurreti darosu yantzin barrena, narras [3A]” - (Bai, bai, jantziaren barrena narraz daroazu beti, lurretik daroazu jantziaren barrena, narraz) “Bai, gona barrena bai te fraka barrena be bai, orrek bai [2A]” - (Bai, gona barrena bai eta fraka barrena ere bai, horiek bai) bañeke (iz) bainika begi (iz) orratz begia bespunte (iz) atzera puntada; bespuntau (ad) atzera puntadak egin “Bespuntaute edo estait se demonio [4A]” - (Atzera puntadak eginda edo ez dakit ze demonio) bixerra (iz) kirtena, flekoa; bixerrak urten (ad) bizarrek irten, kirtenek irten arropan “Abarketak ordun eseudin aguantetan bapes se isete siren, ensegida urtetan otzesan bixerrak se [2A]” - (Abarketek orduan ez zuten irauten bat ere, ze izaten ziren, atoan irteten zieten bizarrek ze) bolante (iz) bolantea botoya (iz) botoia “Baye firusko botoyak bai egoten siren baye elegantek isetan siren ya [4A]” - (Baina firuzko botoiak bai egoten ziren baina dotoreak izaten ziren ja) “Eukite situsen orrek, e, diferentek, botoi diferentek [4A]” - (Edukitzen horiek, desberdinak, botoi desberdinak) bragete (iz) brageta “Atxine olan bragetati sabaldu, ta onañoko frakak, eta au sabalik, klaro paraten sien txixe iten, eta beres urteta yen [1A]” - (Antzina hola bragetatik zabaldu, eta honainoko frakak, eta hau zabalik, jakina paratzen ziren txiza egiten, eta berez irteten zuen) buelu (iz) magala; bueludune (adj) magalduna “Buelues dau ori gone [2A]” - (Magalarekin dago gona hori) “Bueludune, ori da guk esaten isen dune [2A]” - (Magalduna, hori da guk esaten izan duguna) dandarra (iz) dandarra; dandarres (ado) dandarrez “Mangala esaten da aputxu bet tatarres, dandarra dola mangala, selau gona mangala dekosun, baye dandarra esaten


70 du andi edo [3A]” - (Mangala esaten da apurtxo bat tatarrez, dandarra doala mangala, zelako gona mangala daukazun, baina dandarra esaten dugu handiak edo) “Sakadis be bai, bai dandarres geyau, ordun, gero ya, sakadis, fasilau, baye arten gasteautan dandarres [2A]” - (Sakadiz ere bai, baina dandarrez gehiago, orduan, gero ja, sakadiz, errazago, baina artean gazteagotan dandarrez) dobladillu (iz) barrena “Bai klaro, koyute dobladillu barrurantza doblata ta ondo iminte [2A]” - (Bai jakina, koiute barrena barrurantz tolestuta eta ondo ipinita) enkaje (iz) xerra “Eukiten gendun aspin ba, aspin forro bat, ta gero ganen, ba enkajeas, ta gero erdi bordata, ba noperan usenas ta apellidues [2A]” - (Edukitzen genuen azpian ba, azpian azpiko bat, eta gero gainean, ba xerrarekin, eta gero bordatuta, ba norberaren izenarekin eta abizenarekin) eperdi (iz) orratzaren ipurdia ere (iz) jantzien era, iruntziaren kontrakoa esporra (iz) galtzerdiak egiteko ehun mota “Kaltzerdi surik esporrak [2A]” - (Galtzerdi zuriak, esporrak) felpe (iz) felpa; felpasko (adj) felpazkoa festoya (iz) festoia “Festoya ite sotzen bean, ta festoyas [2A]” - (Festoia egiten zion behean, eta festoiarekin) firu (iz) firua, haria; firusko (adj) firuzkoa, harizkoa “Imini firuk alan makinetan suk iten dosun modun ortxe [2A]” - (Ipini firuak hala makinetan zuk egiten duzun moduan hortxe) “Bai orrek dires frakak, e, firuskok iseten sien [2A]” - (Bai horiek dira frakak, firuzkoak izaten ziren) fleko (iz) mendela; flekobako (adj) mendel bakoa forro (iz) azpikoa; forra (ad) forratu “Eta gero, aukiteuden, ba sera, ganeti forro bat [2A]” - (Eta gero, edukitzen zuten, ba zera, gainetik azpiko bat) frantzesille (iz) frantzesilla; fransesillesko (adj) frantzesilazkoa “Frantzesille isete san frakantzat, morroskon frakantzat [2A]” - (Frantzesilla izaten zen frakentzat, morroskoen frakentzat) fruntze (iz) fruntzea, izurra “Baskak eta gero gonak, gone, gone fruntzeas, eta gero baskak [2A]” - (Baskak eta gero gonak, gona, gona izurrarekin, eta gero baskak) ilbana, ilbine (iz) albainua; ilbandu, ilbindu (ad) albaindu “Ilbana sartu, ilbana, ori bai! Ilban bat [2A]” - (Albainua sartu, albainua, hori bai! Albainu bat) “Oin bere, koiten badu dobladillu bean ba, ori koiten du, ilban bat sartu [2A]” - (Orain ere, koiuten badugu barrena behean ba, hori koiuten dugu, albainu bat sartu) “Ilbindu te gero makinen pasa [3A]” - (Albaindu eta gero makinan pasatu) inperdible (iz) ixteko orratza, traba orratza (Ik: trabe) “Eta akortanas txirpilotaas, andi betzuk etorte sien, eta koyu te, inperdiblekas orman, e, pegaute ta eukite seituen afesino eukiteudinak, txirpilotak koiten esateuden ba, txirpilotak koiten dabilena buruti estabilela sano, baye bueno [2G]” - (Eta akordatzen naiz txirpilotarekin, handi batzuk etortzen ziren, eta koiu eta, trabekin horman, inkatuta eta edukitzen zituzten zaletasuna edukitzen zutenak, txirpilotak koiuten esaten zuten ba, txirpilotak koiuten dabilena burutik ez dabilela sano, baina beno) irobale, idobale (iz) idobala, firubala “Ser esango tzut idobala bateas edo [2A]” - (Zer esango dizut idobala batekin edo) “Normalen len idobala apur beteas amarrau ite san [4G]” - (Normalean lehen idobala apur batekin lotu egiten zen) iruntziere (iz) iruntzia; iruntzitara (ado) iruntzitara “Batzuk iruntzitara imini txapela, baye en jeneral emen asustau [1A]” - (Batzuek iruntzitara ipini txapela, baina gehienetan hemen ikaratu) ixurre, isurre (iz) izurra; ixurtzu (adj) izurtsua “Gone, gure amak, e, gonak ba garriti berakok, ixurtzu ixurtzuk [2A]” - (Gona, gure amak, gonak ba gerritik beherakoak, izurtsu izurtsuak)


71 kolko (iz) kolkoa kollu (iz) iduna, arroparen gainean esaten da “Olan kollu, olan festoyas, inte, amak i sosten, eta onek eskuturre pe bai festoyas [2A]” - (Hola iduna, hola festoaiarekin, eginda, amak egin zidan, eta hauek eskuturrak ere bai festoiarekin) kordoya (iz) kordoia “Kordoya olan suri, beti, en jeneralmente suri, iseten da, isete san, oin bere ori kordoya suri, ori ikuste da oin be [2A]” - (Kordoia hola zuria, beti, gehienetan zuria, izaten da, izaten zen, orain ere kordoi hori zuria, hori ikusten da orain ere) kortxete (iz) kortxetea “Kortxete da beste engantxaten isen dana, sartu iten da bestera kortxete, kortxete olan [2A]” - (Kortxetea da bestea engantxatzen izan dena, sartu egiten da bestera kortxetea, kortxetea hola) kremallere (iz) kremailera kutxillo (iz) arteziekin ebakitzean artez barik diagonalki egitea ebakia “Artesa isen berren, sartze san, olan, ori da kutxillo [3A]” - (Arteza izan beharrean, sartzen zen, hola, hori da kutxilloa) lane (iz) artilea; ardi lane (iz) artilea; lanasko (adj) artilezkoa “Es es, emen dendak beti egon dires, eta guk dendatan eros dus lanak, lane, oin erosten dan modun [2A]” - (Ez ez, hemen dendak beti egon dira, eta guk dendetan erosi ditugu artileak, artilea, orain erosten den moduan) “Ba ganen esila imin ber, ba lanaskok eta erropa delikeduk [2A]” - (Ba gainean ez zirela ipini behar, ba atilezkoak eta arropa delikatuak) makine (iz) makina, josteko makina “Eta nire ama yote san baserririk baserrire, burun makine bateas, esagutu dosus orrek makinek olan emon? Ba nire ama yote san baserri dustitati, orrek, e, yositen [3A]” - (Eta nire ama joaten zen baserririk baserrira, buruan makina batekin, ezagutu dituzu makina horiek hola eman? Ba nire ama joaten zen baserri guztietatik, horiek, josten) “Bai orrek ekarte yuren aurok makine bat, etzetara, eta badekosu ser yosi edo, konpondu edo, ite yeuren eurok [2A]” - (Bai horiek ekartzen zuten eurok makina bat, etxeetara, eta badaukazu zer josi edo, konpondu edo, egiten zuten eurok) Jantziak salgai. mangala, magala (iz) magala; gona magala (iz) gona magala “Mangala esaten da aputxu bet tatarres, dandarra dola mangala [3A]” - (Magala esaten da apurtxo bat tatarrez, dandarra doala magala) mange (iz) mahuka “Bai asto amarraten yon e, sera pastun asto iminten ta muskerra egon an ta ba, mangati barrure [1A]” - (Bai astoa lotzen joan, zera belar lekuan astoa ipintzen eta muskerra egon han eta ba, mahukatik barrura) maona (iz) mahona; maonesko, magonesko (adj) mahonezkoa “Maona da alkondarak ite sina [2A]” - (Mahona da alkondarak egiten zirena) “Emen egon san emen Elorritxun, Elorritxun egon san gisontxu bet, olau blusa, magoneskoas, bruse sendoas [1G]” - (Hemen egon zen hemen Elorritxon, Elorritxon egon zen gizontxo bat, holako brusa, mahonezkoarekin, brusa sendoarekin) ojale (iz) botoi zuloa orrotza, orratza (iz) orratza. Motak: albandorrotza (iz) albandorratza; burudun orrotzak (iz) burudun orratzak; burukortza (iz) buruko orratza; buruko orratza, buruko orrotza (iz) buruko zapiari eusteko erabiltzen zena; firu orratza (iz) firu orratza; kaltzerdi orratza (iz) kaltzetorratza; yostorrotza, yostako orrotza (iz) jostorratza; orratz eperdie (iz) orratzaren ipurdia, begia aldeari esaten zaio; orrostoki (iz) orraztokia “Aitu burun, burun aitu, esta? Ta orrotza be, eperdias, yostorrotzan eperditxuas, e?


72 Banan banan, banan banan, eskinetxutati, sorrik kendu [2A]” - (Aditu buruan, buruan aditu, ezta? Eta orratza ere, ipurdiarekin, jostorratzaren ipurditxoarekin, e? Banan banan, banan banan, izkinatxoetatik, zorriak kendu) “Gaur sartu dot orrotza, orrontzan burun, e, sera, firu [2A]” - (Gaur sartu dut orratza, orratzaren buruan, zera, firua) “Orrek, e, orrotzak eukite seitusen lodik, eta orrotzakas traka-traka, amoma Peñeskok ite seitusen txapinek, lau orrotzagas [2A]” - (Horiek, orratzak edukitzen zituzten lodiak, eta orratzekin traka-traka, amama Peñeskoak egiten zituen txapinak, lau orratzarekin) “Albandorrotza, ori isete san nire amak yoste yeunen, e, bai koltxoyak, albandorrotzak [3A]” - (Albandorratza, hori izaten zen nire amak josten zuenean, bai koltxoiak, albandorratza) “Baye esetu dosus asko, se orrotzak egon dire albandorrotzak egon dire, egon dire orrotzak, e, iteko sera [4A]” - (Baina ezagutu dituzu asko, ze orratzak egon dira albandorratzak egon dira, egon dira orratzak, egiteko zera) “Beste ori burudunek estait selan dekon etxata akordaten ta [1A]” - (Beste hori burudunak ez dakit zelan daukan ez zait akordatzen eta) “Orrek dire buruko orratzak, moñon iminten dinak buruko orratzak [3A]” - (Horiek dira buruko orratzak, motoan ipintzen direnak buruko orratzak) “An, orrostoki, titere eta, euren, sera, an, partikere [1A]” - (Han, orraztokia, titarea eta, euren, han, patrikera) “Yostako orrotzak eta bestek beste usen bat deki [1A]” - (Josteko orratzak eta besteek beste izen bat daukate) “Baye guk iten gendun buruko orratzak, gutzat isete sin baltzak, erote serenak moño eutziteko [3A]” - (Baina guk egiten genuen buruko orratzak, guretzat izaten ziren beltzak, eroaten zituztenak motoari eusteko) pane (iz) pana, ehun mota; panasko (adj) panazkoa “Eta gero negun ba, apur bet ba serauk, lodiauk, es panaskok eta olan, esta? [2G]” - (Eta gero neguan ba, apur bat ba zeragoak, lodiagoak, ez panazkoak eta hola, ezta?) puntille (iz) puntila “Nik dekot erretratu bet nire amana, baska surias, ta puntillekas ta [2A]” - (Nik daukat erretratu bat nire amarena, baska zuriarekin eta puntilekin eta) puntu (iz) puntua; puntusko (adj) puntuzkoa; puntu in (ad) puntu egin sapi (iz) zapia, ehuna “Solora yote sien neskak, ni baño sarrauk, bai yote sien sapi iminte, aurreraño, eta gero sonbreru bateas [3A]” - (Sorora joaten ziren neskak, ni baino zaharragoak, bai joaten ziren zapia ipinita, aurreraino, eta gero kapela batekin) sede (iz) zeta; sedasko (adj) zetazkoa serrepollere (iz) zierrapoilera “A, serrepollere, serrepollere da beti, beti da serrepollera bat, klak iten dauna [2A]” - (A, zierrapoilera, zierrapoilera da beti, beti da zierrapoilera bat, klak egiten duena) tele (iz) ehuna; telasko (adj) ehunezkoa “Eta baserririk baserri ibilte sin saltzen telak [3A]” - (Eta baserririk baserri ibiltzen ziren saltzen ehunak) titere (iz) titarea “An, orrostoki, titere eta, euren, sera, an, partikere [1A]” - (Han, orraztokia, titarea eta, euren, han, patrikera) trabe (iz) traba orratza, kate orratza “Bai, trabe, e, iminten dosunen, sartute, olan, orrotzan moduko ta ixiten danen, trabe esaten dotzu, trabe andiauk edo txikerrauk [4A]” - (Bai, traba, ipintzen duzunean, sartuta, hola, orratzaren modukoa eta ixten denean, traba esaten diogu, traba handiagoak edo txikerragoak) troñu (iz) troinua, korapiloa; troñu emon (ad) troinua eman, korapiloa eman “Firutxu itxi bertan, troñotxu emon ta bertan itxi [2A]” - (Firutxoa utzi bertan, troinutxoa eman eta bertan utzi) yoskure, yosture (iz) jostura yosteko makine (iz) josteko makina “Yosteko makine apurtu in da [2A]” - (Josteko makina apurtu egin da)


73 7. Bizilekua Bizilekua izeneko atal honetan 405 sarrera, 416 adiera eta 466 aldaki jasotzen dira. Interesgunea hamar azpi-ataletan banatuta aurkezten da: etxea egiteko materialak (38 sarrera, 38 adiera eta 42 aldaki), etxearen egitura eta banaketa (70 sarrera, 74 adiera eta 86 aldaki), atea, leihoak eta eskailerak (23 sarrera, 23 adiera eta 29 aldaki), sua (51 sarrera, 51 adiera eta 60 aldaki), argia (16 sarrera, 16 adiera eta 18 aldaki), ura (26 sarrera, 28 adiera eta 29 aldaki), tresnak eta ontziteria (81 sarrera, 83 adiera eta 89 aldaki), altzariak (41 sarrera, 43 adiera eta 46 aldaki), etxeko arropak eta bogada (18 sarrera, 19 adiera eta 21 aldaki) eta garbikuzia (41 sarrera, 41 adiera eta 46 aldaki). 7.1. Etxea egiteko materialak amase (iz) masa area (iz) harea; areatzu (adj) hareatsua “Ta gero aitan kanpon iminite, yo ta yo, arik eta area in arte [2G]” - (Eta gero haietan kanpoan ipinita, jo eta jo, harik eta harea egin arte) “Beste san iñurri madari edo olan, olantxe, estakisu, areatzu modun [4G]” - (Bestea zen inurri madaria edo hola, holaxe, ez dakizu hareatsu moduan) arri (iz) harria; area arri (iz) harea-harria; arrilose (iz) harlauza “Askore sorrostuteko ba, area arrin orman [3G]” - (Aizkora zorrozteko ba, hareaharriaren horman) “Beste batzutan, a, arrilosa andik topau eta aik iminte [2G]” - (Beste batzuetan, harlauza handiak topatu eta haiek ipinita) astille, astile (iz) arrakala, arraildura, pitzadura baldose (iz) lauza “Batzuk ola iminte seden, beste batzuk baldosak baye en jeneral, lurre edo semento [3A]” - (Batzuek ohola ipintzen zuten, beste batzuek lauzak baina gehienetan, lurra edo porlana) burni (iz) burdina; burnisko (adj) burdinazkoa “Len esan dotzutena estakitela ser san a, erruedatik engantxeta yoten din lekun ba bueno, a yote san, ta ordun seguru ibilteudin, eseuden ibilten burni, ordun ibilteudin ba egurre [2G]” - (Lehen esan dizudana ez dakidala zer zen hura, txirringatik engantxatuta joaten diren lekuan ba beno, hura joaten zen, eta orduan seguru erabiltzen zuten, ez zuten erabiltzen burdina, orduan erabiltzen zuten ba egurra) “Burnitxu bet, ta gero an burnin eskeite, kateak [2A]” - (Burdinatxo bat, eta gero han burdinan eskegita, kateak) “A isete san fuerte, se gariko egurreskok burnisko isen esen, apurtu ite sin igual ba a es, a gogorra da [2G]” - (Hura izaten zen indartsua, ze garaiko egurrezkoak burdinazkoak izan ezean, apurtu egiten ziren igual ba hura ez, hura gogorra da) erretalle, erretelle (iz) erreteila “Agarrekok i eudinen erretalle ba yon san laguntan [2A]” - (Agarrekoek egin zutenean erreteila ba joan zen laguntzen) igeltzo (iz) igeltsua “Eta guren an auson oin dau or restaurante daun lekun bisi san andra bat, gure aman edadeko, eta, ara, ak andrek iteun etzeko, etzeko botike bat, eta botate akon olan, e, trapu ser batera ta iminte otzon, burun umeri, ta gero ite san a, igeltzo modun gogortu, a auki, estai pa senbet denpora, ori estait senbet denporan, ta bueno, gero a kendu, a denpore pasata, kentzen badako, ta segitan badeu negarres, edo ondinokarren espadako ixi, oseake barris, a iminte utzen [2A]” - (Eta gurean han auzoan orain dago hor jatetxea dagoen lekuan bizi zen andre bat, gure amaren edadekoa, eta, hara, andre hark egiten zuen etxeko, etxeko botika bat, eta botatzen zitzaion hola, trapu zer batera eta ipintzen zion, buruan umeari, eta gero egiten zen hura, igeltsu moduan gogortu, hura eduki, ez dakit ba zenbat denbora, hori ez dakit zenbat denboran, eta beno,


74 gero hura kendu, denbora hura pasatuta, kentzen bazaio, eta segitzen badu negarrez, edo hondinokarren ez bazaio itxi, hau da, berriz, hura ipintzen zion) kristela, kristala (iz) kristala; kristelesko, kristalesko (adj) kristalezkoa “An iturrin barrun imini korredorek edo jugadorek edo papelak, erredondok, kristal bat ganetan [3A]” - (Han iturriaren barruan ipini txirrindulariak edo jokalariak edo paperak, biribilak, kristal bat gainetan) “Gero ango guardi gogorra isen san, gogorra isen san se, garitetan be ate ta mirille be kristeleskok [1G]” - (Gero hango guardia gogorra izan zen, gogorra izan zen ze, garitetan ere atea eta zirrikitua ere kristalezkoak) ladrillu (iz) adreilua; ladrillu gorri (iz) adreilu gorria; ladrillusko (adj) adreiluzkoa “Ekarri ladrilluk, e, kanpotik, eta ladrillu betzuk imini, e, kuartun, eta ladrillun ganera altza oyak [2A]” - (Ekarri adreiluak, kanpotik, eta adreilu batzuk ipini, logelan, eta adreiluen gainera altxatu oheak) “Nik esetu dot ladrillu, ladrillu gorri bet [3A]” - (Nik ezagutu dut adreilua, adreilu gorri bat) “Mediasta esate yakon, e, ormari, ormari, mediasta, isete san pentzaten dot, ladrilluk olan, asta olan [3A]” - (Mediasta esaten zitzaion, hormari, hormari, mediasta, izaten zen pentsatzen dut, adreiluak hola, asta hola) late (iz) lata letxade (iz) kare-esnea lose (iz) harlauza marmola (iz) marmola; marmolesko (adj) marmolezkoa morteru (iz) mortairua ola (iz) ohola “Edoselan be orra yote san jente ta orrek iminte seitun, olakas amarraute ta bueno lantzen bat kureta san, beste batzuk igual txarto lotze sin [2G]” - (Edozelan ere horra joaten zen jendea eta horiek ipintzen zituen, oholekin lotuta eta beno lantzean bat osatzen zen, beste batzuk igual txarto lotzen ziren) orme (iz) horma “Ori kastillon orme isen san [1G]” - (Hori gazteluaren horma izen zen) “Es txarto txarto bai lar ondo bes, eta gero akabun imini eudin, orma bat i eurien portalen, ieudin orma bat [2A]” - (Ez txarto txarto baina lar ondo ere ez, eta gero azkenean ipini zuten, horma bat egiten zuten atarian, egin zuten horma bat) ormigoya (iz) hormigoia; ormigoisko (adj) hormigoizkoa; ormigonera (iz) hormigoi makina “Atxine egote san, egurreskoak inte, egurreas, nire aititenen egurreskok isen sin, ta nire etzen, oin be an dekotes kendu barik, gortan, aitek ya isen sien ba, ormigoya ladrillues ta inte [4G]” - (Antzina egoten zen, egurrezkoak eginda, egurrarekin, nire aititarenean egurrezkoak izan ziren, eta nire etxean, orain ere han dauzkat kendu barik, kortan, aitak ja izan ziren ba, hormigoia adreiluarekin eta eginda) porlana (iz) porlana semento (iz) porlana; sementosko (adj) porlanezkoa “Etze batzuk lurre eukite seden, beste batzuk ladrillu, te beste batzuk semento bakarrik [3A]” - (Etxean batzuek lurra edukitzen zuten, beste batzuek adreilua eta beste batzuek porlana bakarrik) tabloya (iz) ohol luzea, tabloia “Lelau egon sin tabloyagas, e, inte [2G]” - (Lehenago egon ziren tabloiarekin, eginda) telle (iz) teila; tellape (iz) teilapea, aterpea “Bai etzen aspin, ondino akortanas obre in gendunen sondea gendun apur bet eta labak, topa gendusen atxine, tellak eta ladrilluk egosteko labak topa gendusen [2G]” - (Bai etxearen azpian, oraindino akordatzen naiz obra egin genuenean zundatu genuen apur bat eta labeak, topatu genituen antzina, teilak eta adreiluak egosteko labeak topatu genituen) “Sikeran tellapen egoteko [2A]” - (Sikeran teilapean egoteko) ugerra (iz) ugerra; ugerdo (adj) ugerdoa; ugerra koyu (ad) ugerra koiu; ugertu (ad) ugertu “Es esaten de infesino gitxiau dekola, bada, ugerra dekon burni, ba estait ba egi edo gusurre dan, gusurre isengo da enjeneral, nik eguno beti in doas, makine


75 bat akulu in doas ta, untzeas [2G]” - (Ez esaten dute zoldura gutxiago daukala, bada, ugerra daukan burdina, ba ez dakit ba egia edo gezurra den, gezurra izango da gehienetan, nik egundo beti egin ditut, makina bat akuilu egin ditut eta, iltzearekin) “Ugerdo da, ugerra, e? Eta sorristo da sorrik dekoselakon [4A]” - (Ugerdoa da, ugerra, e? Eta zorriztoa da zorriak dauzkalako) “Kamotak eroteko, iten gendun serrineas, olan, e, bolatxu bet, lau, e, yosi, eta klaro euki ber san kontus serrine estiten busti, se gero iten sin kamotak, ugerra koyu [3A]” - (Kamotak eroateko, egiten genuen zerrautsarekin, hola, bolatxo bat, lakoa, josi, eta jakina eduki behar zen kontuz zerrautsa ez dadin busti, ze gero egiten ziren kamotak, ugerra koiu) 7.2. Etxearen egitura eta banaketa abitasino (iz) gela “Atetik urtekeran, egon san olan eskilleratxu bet, eta gero euki gendun, bakisu, bixileku normala, ba iru abitasino eta sute, bakisu normala [2A]” - (Atetik irtekeran, egon zen hola eskaileratxo bat, eta gero eduki genuen, badakizu, bizileku normala, ba hiru gela eta suetea, badakizu normala) age (iz) habea “Orrek bestek dire agek, one tire agek [3A]” - (Beste horiek dira habeak, hauek dira habeak) aleru (iz) teilatu hegala arku (iz) arkua “Iturri makartxu ortxe aurren ego san, olan manenteltxu bet, beorren arkutxues [2G]” - (Iturri makartxoa hortxe aurrean egon zen, hola iturburutxo bat, berorren arkutxoarekin) asensora (iz) igogailua bañu (iz) 1. bainugela. 2. bainuontzia. 3. bainua “Derrigorra da bañu, e? Bañu da, e, yate les gaur [1A]” - (Derrigorra da bainua, e? Bainua da, jatea legez gaur) basterra, bastarra (iz) bazterra “Tabako orrin modukoa, bardin bardin bardin, eta emoten deu, sustraya, bastante sakona, eta gero asi emoten deu ugeri, eta urtetan bastarratara botata be gero urten iten deu orren, e, ustei bedarra bai [2G]” - (Tabako orriaren modukoa, berdin berdin berdin, eta ematen du, sustraia, nahiko sakona, eta gero hazia ematen du ugaria, eta urteetan bazterretara botata ere gero irten egiten du horren, uztai belarra bai) bea (iz) 1. behea, zola. 2. behea; bean gane (iz) behearen gaina, zola; bekalden (ado) beheko aldean; bekalderdi (iz) beheko alderdia; berengo (iz) beherengoa; bera adi (ado) behera adi “Arregla in bari tau te, lurre dau ondino, atxineko etzetan lurre ote san bean [1A]” - (Konpondu egin barik dago eta, lurra dago oraindino, antzinako etxeetan lurra egoten zen behean) “Olau arri andikas ineko bea, guk auki gendun [2A]” - (Holako harri handiekin egineko behea, guk eduki genuen) “Bean ganen imini txarri te erre, ta orrek gausek gixonanak isete sin [3A]” - (Behearen gainean ipini txerria eta erre, eta gauza horiek gizonenak izaten ziren) “Bera adi, auspes be esaten da [2A]” - (Behera adi, ahospez ere esaten da) bestalde, bestealde (iz) beste aldea bizitza biko etxeetan; bestalde biko (iz) bizitza biko etxea “Bestalden egon sana isen san, txarrik gobernateko olan, ona, ona yakin selan, e, goberna ber dan txarri [2A]” - (Beste aldean egon zena izan zen, txerriak gobernatzeko hola, ona, ona jakin zelan, goberna behar den txerria) “Dekus, ba, guk solo bat eta gure bestealdekok beste solo bat [2A]” - (Dauzkagu, ba, guk soro bat eta gure beste aldekoak beste soro bat) “Ba nire amamanen ori, on siren bestealde bestealde [2A]” - (Ba nire amamarenean hori, egon ziren beste alde beste alde) bisileku, bixileku (iz) bizilekua; bisileku biko etze (iz) bizitza biko etxea


76 “Ese etze baten, biste san famili bat, ta an ya gaur iru sera atata daus, iru bisileku [2G]” - (Eze etxe baten, bizitzen zen familia bat, eta han ja gaur hiru zera aterata daude, hiru bizileku) bisitze, bixitze (iz) bizitza, etxearen alde bakoitza, bizilekua; bixitze biko etze (iz) bizitza biko etxea “Au Arriako sarrena da, au bixitze biko isen san [1A]” - (Hau Arriagako zaharrena da, hau bizitza bikoa izan zen) “Ontxe gausen lekun, au len, e, bixitze bi euki situn onek, gu orti alderditi, eta errentadore bere euki gendun, orti sute, ta au kuartue, ta ori beste kuartu bet euki eun, lau ume euki situn ak [2A]” - (Oraintxe gauden lekuan, hau lehen, bizitza bi eduki zituen honek, gu hortik alderditik, eta errentadorea ere eduki genuen, hortik suetea, eta hau gela, eta hori beste gela bat eduki zuen, lau ume eduki zituen hark) biximodu (iz) 1. bizimodua. 2. bizitza “Gure biximodu, gure denporan triste isen san, gaurko alden [1G]” - (Gure bizimodua, gure denboran tristea izan zen, gaurko aldean) bodege (iz) sotoa “Eta gero, txarritoki len e, txarrik eukiten isen dusen an, eta an deku bodege iminte, leku fresko fresko dau, eta an tunbaute iminten dus botillek [1G]” - (Eta gero, txerritokia lehen, txerriak edukitzen izan genituen han, eta han daukagu sotoa ipinita, leku fresko fresko dago, eta han etzanda ipintzen ditugu botilak) egala (iz) hegala “Aite defuntu karburoas ibilte san, etzeaurren, on sin, a, okeran batzuk egaleti, gero madari betzuk, estait bost edo fila bakotxen, etzaurreko seren, alako madarik, itzelak batzuk, beste batzuk san juan madari [2G]” - (Aita defuntua karburoarekin ibiltzen zen, etxaurrean, egon ziren, okaran batzuk hegaletik gero madari batzuk, ez dakit bost edo ilara bakoitzean, etxaurreko zerean, halako madariak, itzelak batzuk, beste batzuk San Juan madaria) entrade (iz) sarrera “Eta ori isen san, tejoane, eta ori entrade, berak i yeun, sartuteko eta urtetako [2A]” - (Eta hori izan zen, tejabana, eta hori sarrera, berak egin zuen sartzeko eta irteteko) ertza (iz) ertza “Ilede erokeran ertze bateti bestera, beti areak batu iteudin [2G]” - (Ilara eroakeran ertz batetik bestera, beti areek batu egiten zuten) eskine (iz) izkina, kantoia, hegala “Klaro, se orrek in ber dosus, e, ondo eskinek artute ademas yosi [2A]” - (Jakina, ze horiek egin behar dituzu, ondo izkinak hartuta gainera josi) “Ortxe, ortxe egon san beko surte guren, amentxe eskinen [3G]” - (Hortxe, hortxe egon zen beheko sutea gurean, hementxe izkinan) etze (iz) etxea; etzaurre, etzeaurre (iz) etxeaurrea; etze buelte (iz) etxe ingurua; etze ondo (iz) etxe ondoa, etxe ingurua; etze yan (ad) etxea jan, molokot egin; etze yantzi (ad) etxea jantzi “An etzen bataren bat seaitik estosude sartzen, bisitzen ba? [1A]” - (Han etxean baten bat zergatik ez duzue sartzen, bizitzen ba?) “Bai, araño do, Txakursulo an egon san etze bat [1G]” - (Bai, haraino doa, Txakurzulo han egon zen etxe bat) “Etzaurren, olan etze, ta emeti aurrerantza lande, baye isen san erriko [2G]” - (Etxeaurrean, hola etxe, eta hemendik aurrerantz landa, baina izan zen herrikoa) “Ta an deko etzeaurren iminte, oin lorakas ta, beran aitena, beran aitek ibilte seuna [4G]” - (Eta han dauka etxe-aurrean ipinita, orain loreekin eta, beraren aitarena, beraren aitak erabiltzen zuena) “Labe egon san, etze ondon laba bat [3A]” - (Labea egon zen, etxe ondoan labe bat) “Bai iserak eta oirako ta, eta gero etze yantziteko beste jenero batzuk eta, arreo ori san [2A]” - (Bai izarak eta oherakoa eta, eta gero etxea janzteko beste gauza batzuk eta, arreoa hori zen) gallurre (iz) gailurra “Gallurren, gallurren iminte san bai [2G]” - (Gailurrean, gailurrean ipintzen zen bai) gotere (iz) itogina


77 “Ta yon, e, goterako, tellatuti datorren goterako dales otzau, bota ure, kanpo pe ekarri, betatu ostabere aparte a, ta ostabe sartu [2A]” - (Eta joan, itogineko, teilatutik datorren itoginekoa denez gero hotzago, bota ura, kanpoak ere ekarri bete ostera ere aparte hura, eta ostera ere sartu) goye (iz) goia, sabaia “Ta erdi emote otzon señeri eta beste erdi emote otzon, lloberi, ta olau kume andi bet euki gendun, e, inte olan serakas, ta iminte gendun beti te beste iminte gendun goiti [2A]” - (Eta erdia ematen zion seinari eta beste erdia ematen zion, lobari, eta holako kuma handi bat eduki genuen, eginda hola zerekin, eta ipintzen genuen behetik eta bestea ipintzen genuen goitik) jere (iz) jera kabrio (iz) gapirioa “Kabrio tis, dosenak, gallurretik basterrera [3A]” - (Gapirioak dira, doazenak, gailurretik bazterrera) kakaleku (iz) kaka lekua kamare (iz) kamara, ganbara “Eukiten gendun kamare eta lastotegi esaten gintzena beste alderdin [2A]” - (Edukitzen genuen kamara eta lastategia esaten geniona beste alderdian) “Or, e, or txoko daun lekun, or euki gendusen, bosteun ollo, eta bosteun imin nendusen, kamaran goyen [2G]” - (Hor, hor txokoa dagoen lekuan, hor eduki genituen bostehun oilo, eta bostehun ipini nituen kamaran goian) kanala (iz) teilatuko ubidea; kanaloya (iz) ubidea “Karo deskalabru, eta gero ayek kanaloyak eta ayek, karo ure ganeti pasaten da [3G]” - (Jakina triskantza, eta gero ubide haiek eta haiek, jakina ura gainetik pasatzen da) kantoya (iz) kantoia karraju, karreju (iz) karrajua “Sueten esan kabitan, ta gero pasillon karrajun [3A]” - (Suetean ez zen sartzen, gero iraganbidean karrajuan) komedora, komedorra (iz) jantokia “Gero, bearrak eskastan asi siren, eta, guri erlebo pe kendu i oskusen, danok imini oskusen egunes, normal bearren, eta ordun jentek komedora be eskatu eun, errosoyas ta bakotxak e ba, nik, paraje euki ot etze, baskaltan joteko edo, bai beste batzuk, asao Barakaldoti eta etorten isen dan jentek, komedora eskatu euden, te imi euden komedora be, eta bertan lotzen sien yaten, se, merke eta ondo emoteutzen yaten [1G]” - (Gero, beharrak eskasten hasi ziren, eta, guri txandak ere kendu egin zizkiguten, denok ipini gintuzten egunez, normal beharrean, eta orduan jendeak jantokia ere eskatu zuen, arrazoiarekin eta bakoitzak, ba, nik paraje eduki dut etxea, bazkaltzen joateko edo, baina beste batzuek, asago Barakaldotik eta etortzen izan den jendeak, jantokia eskatu zuten, eta ipini zuten jantokia ere, eta bertan lotzen ziren jaten, ze, merke eta ondo ematen zieten jaten) komune (iz) komuna “Nik mediku au iten estot ikusi se komune on da beti [3A]” - (Nik medikua hau egiten ez dut ikusi ze komuna egon da beti) kuartu (iz) logela “Ni gisona il sanen be, enintzen kuarture yon be, ortxe kuartun il san ta, ni emen ego nintzen, ta ni orra enintzen sartu [1A]” - (Ni gizona hil zenean ere, ez nintzen logelara joan ere, hortxe logelan hil zen eta, ni hemen egon nintzen, eta ni horra ez nintzen sartu) “Bai kuartutan iminten sotzun, kuartu bietan, ta, kanpoko aten be bai [2A]” - (Bai geletan ipintzen zizun, gela bietan eta, kanpoko atean ere bai) Arriagako etxeak. lastategi, lastotegi, lastegi, lastei (iz) lastategia “Kadere apurtu akon baten, lasteiti yausi te kadere apurtu [2G]” - (Hanka apurtu zitzaion baten, lastategitik jausi eta hanka apurtu) “Eta gero ostabere fardok iteko, ba sertu, imini filetan, eta tratora etorko san, onek iteko, ta arek etzera ekarri, ta gero


78 lastategire altza [2A]” - (Eta gero ostera ere fardoak egiteko, ba zertu, ipini ilaratan, eta traktorea etorriko zen, hauek egiteko, eta haiek etxera ekarri, eta gero lastategira altxatu) listoya (iz) listoia obre (iz) obra, beharra, konponketa; obran (ado) obran “Barrio dustikok lagundu i euren iten obre [2A]” - (Auzune guztikoek lagundu egin zuten egiten obra) “Sinestuko senko, lau kamioi, ortariko andik, obratakok eron seudesela, lau kamioi, e! [2A]” - (Sinistuko zenuke, lau kamioi, horietariko handiak, obretakoak eroan zituztela, lau kamioi, e!) okollu (iz) okoilua, bazterra “Yoskile isen sales, eta okullu askotan aldean ibil dales, onek yakin deu asko, bersok eta [1G]” - (Jostuna izan zenez gero, eta okoilu askotan aldean ibili denez gero, honek jakin du asko, bertsoak eta) pasillu, pasillo (iz) iraganbidea, karrajua “Eta gero, ba pasillo bastante andi euki gendun [2A]” - (Eta gero, ba iraganbidea nahikoa handia eduki genuen) pisu (iz) pisua, solairua; errentako pisu (iz) errentako pisua “An oin be iru pisuko etze dau inte segun trasa, ni enas fija in baye iru pisu baju, dau an inte [2A]” - (Han orain ere, hiru pisuko etxea dago eginda segun traza, ni ez naiz fijatu egin baina hiru pisu baxu, dago han eginda) “Lengo egunen etor san ortik ori, Sarrias bisi da ori andratxu ori, Astrabudun dekola esan osten alabe, eta oin emoten dotzodela, orti dola bide barri, eta milloi erdi urtetarrik, eta esan eusten ese, topako baneko emeti pisutxu bet, se gu sarrak ya gares ya, alaba tekoas iru, eta ori mutil ori dau eskontako eta ori eskontan danen, pisun urtetan du, biontzako, sartxu gares ya ta, eta esan esten ese, pisutxu bet Astrabudun edo batabaten topako nenko errentako, oin estau errentako pisurik, esanotzen ese [1A]” - (Lehengo egunean etorri zen hortik hori, Sarriarekin bizi da andretxo hori, Astrabuduan daukala esan zidan alaba, eta orain ematen diotela, hortik doala bide berria, eta miloi erdi irteteagatik, eta esan zidan eze, topatuko banu hemendik pisutxo bat, ze gu zaharrak ja gara ja, alabak dauzkat hiru, eta mutil hori dago ezkontzeko, eta hori ezkontzen denean, pisuan irteten du, biontzat, zahartxoak gara ja eta, eta esan zidan eze, pisutxo bat Astrabuduan edo baten baten topatuko nuke errentako, orain ez dago errentako pisurik, esan nion eze) portala, portale (iz) ataria “Arten esoskun itxiten, arten isen san, emen bean bisileku bet eta goyen, ori erdi dusti, au portale txiki daun lekun baño asko andiau, portalena isen dana, ta gero in gendun, berrotamarren dana barri [2G]” - (Artean ez zigun uzten, artean izan zen, hemen behean bizileku bat eta goian, erdi hori guztia, hau atari txikia dagoen lekuan baino asko handiagoa, atariarena izan dena, eta gero egin genuen, berrogeita hamarrean dena berria) poste (iz) postea, zutabea “Iminte seitun, e, poste batzuk, eta gero, beste bat etorte san [1G]” - (Ipintzen zituen, poste batzuk, eta gero, beste bat etortzen zen) puntala, puntela (iz) zurkaitza sale (iz) egongela “Eta esin kabitan sueten se ordun esan oten, e, olau salarik es ese besan egoten, eta sueten esan kabitan, ta gero pasillon karrajun [3A]” - (Eta ez ziren sartzen suetean ze orduan ez zen egoten, holako egongelarik ez ezer ere ez zen egoten, eta suetean ez zen sartzen, gero iraganbidean karrajuan) saloya (iz) saloia, egongela sapate (iz) zapata, euskarria sementasino (iz) oinarria; simindu (iz) oinarria “Se karo ainbeste urte ineko etzek, ba sementasinok eseitusen euki onak [2A]” - (Ze jakina hainbeste urte egineko etxeak, ba oinarriak ez zituen eduki onak) sotanu (iz) sotoa “Andi sotanuti, gora ietako eskillare, eskonbrokas tapata, aiba! Nondi urtenik es gero guk [1G]” - (Handik sototik, gora igateko eskalera, hondakinekin tapatuta, aiba! Nondik irtenik ez gero guk) sute, suete (iz) suetea, sukaldea “Ba sartu te eskoako alderdin sute [1G]” - (Ba sartu eta eskumako alderdian suetea)


79 “Guk emen baserrin, suteko bentanatik ilten gendusen txorik [3G]” - (Guk hemen baserrian, sueteko leihotik hiltzen genituen txoriak) tejabane, tejoane (iz) tejabana, teilapea; tejabanape, tejoanape (iz) tejabanapea “An etze sarren an aurreko tejoanan be on dies ointzurarten oin estait akaba badires [2A]” - (Han etxe zaharrean han aurreko tejabanan ere egon dira, oraintsura artean orain ez dakit amaitu diren) “Guren aite defuntuk beti iteun, koyu saku bet, terdirarte amarrata olan ba, tejabanapen edo seren, amarraute, ta beti saku bet, umek ukutu estien txarriri, seatan [1G]” - (Gurean aita defuntuak beti egiten zuen, koiu zaku bat, eta erdiraino amarratuta hola ba, tejabanapean edo zerean, amarratuta, eta beti zaku bat, umeek ukitu ez diezaioten txerriari, zeretan) “Bai se emon ite akon yaten, guk euki du txarri bet, arto, arto soloa igual, e? Buruk kendute, eta ak solo korritaun, eta koiteun, artaburu yakiteun non dan beti, koyu, eta artaburu agon ondora etorte san tejoanapera [1G]” - (Bai ze eman egiten zitzaion jaten, guk eduki dugu txerri bat, artoa, arto soroa igual, e? Buruak kenduta, eta hark soroa korritzen zuen, eta koiuten zuen, artaburua jakiten zuen non den beti, koiu, eta artaburua ahoan ondora etortzen zen tejabanapera) tellatu, telletu (iz) teilatua; telletupe (iz) teilatupea “Tejoane esaten da ba, etzeti saliente bat egoten da ba tellatuas bakarrik, gurdi edo sartzeko ara isete san [2A]” - (Tejabana esaten da ba, etxetik eranskin bat egoten da ba teilatuarekin bakarrik, gurdia edo sartzeko hara izaten zen) “Bai gero konpondu in siren, se klaro, barri iteko bere, ba, bixileku bi in ber ixen seuresan, se se telletupe barri iteko, emote sotzen ba, permiso [2A]” - (Bai gero konpondu egin ziren, ze jakina, berria egiteko ere, ba, bizileku bi egin behar izan zituzten, ze ze teilatupe berria egiteko, ematen zioten ba, baimena) txixeleku (iz) txiza lekua; txixe poso (iz) txiza putzua txoko (iz) txokoa “Gero negun, pasten gare ba txokora edo, an deku, len esan doan modun ba, txokon deku, sutegi, eta an, gero eurok ekarten deitues batzutan sardiñek, beste batzutan e, biskerra, e, biskerra dala beste batzutan e, beste jenero bat eta emen e, preparau eta emen denpore emoten du alkarreas ondo, sartegireko gause andi da au [1G]” - (Gero neguan, pasatzen gara ba txokora edo, han daukagu, lehen esan dudan moduan ba, txokoan daukagu, sutegia, eta han, gero eurok ekartzen dituzte batzuetan sardinak, beste batzuetan, beste jenero bat eta hemen, prestatu eta hemen denbora ematen dugu elkarrekin ondo, zahartegirako gauza handia da hau) 7.3. Atea, leihoak eta eskailera ate (iz) atea; albate (iz) albatea; atebentanak (iz) ate-leihoak “Suteko aten eskeiten gendun a karburo [2A]” - (Sueteko atean eskegitzen genuen karburo hura) “Abadeas egon lelau, ume sartu baño lelau, ta gero abadek urteten dotzu atera [2A]” - (Abadearekin egon lehenago, umea sartu baino lehenago, eta gero abadeak irteten dizu atera) balaustre (iz) balustra, leihoen kanpoaldean egoten diren burdinazko hesiak “Se esaten gendun? Balaustrak, e? [3A]” - (Zer esaten genuen? Balustrak, e?) balkoya (iz) balkoia “Erretratu bet badekot gure balkoiti koite [2A]” - (Erretratu bat badaukat gure balkoitik koiuta) barandille (iz) eskudela bentane (iz) leihoa; kontrabentane (iz) kontraleihoa “Eta olau, sabalerako bentanak, bentanati, ormek olaseko bentanak eukite seitun ta ate pe bai [3A]” - (Eta holako, zabalerako


80 leihoak, leihotik, hormak holaseko leihoak eduki zituen eta ateak ere bai) berje (iz) burdin hesia “Ote san, e, etzetxu bet ixite berjeas [2G]” - (Egoten zen, etxetxo bat itxita burdin hesiarekin) deskantzillu (iz) eskalera burua “Deskantzillun, etzeko deskantzillu sean, ebaite oskun ulle ba niri te beste askori [2G]” - (Eskailera buruan, etxeko eskailera buruan zerean, ebakitzen zigun ilea ba niri eta beste askori) eskallere, eskellere, eskillere (iz) eskailera; eskallera barrena, eskalleran barrena (iz) eskailera barrena; eskallera buru, eskalleran buru (iz) eskailera burua; eskallera malle (iz) eskailera maila; eskallerape, eskillerape (iz) eskailerapea “Ta gortara yoteko bere, ba saskelirik edo etorri estitesan edo, eskilleratxu bet egon [2A]” - (Eta kortara joateko ere, ba saskeleriak edo etorri ez daitezen edo, eskaileratxo bat zegoen) “Eta egon gintzesan, eskelleratan mese akaba arten [2A]” - (Eta egon ginen, eskaileretan meza amaitu artean) “Bai eskalleran burun ganen, eskalleran burun ganen bai [3A]” - (Bai eskaileraren buruaren gainean, eskaileraren buruan gainean bai) “Eskillarapen itxi dot saku [3A]” - (Eskailerapean utzi dut zakua) “Eskalleran barrenan iki doas sapatak [3A]” - (Eskailera barrenean eduki ditut zapatak) giltze (iz) giltza “Orrek giltzek andik, eta imini, ba ori, gaue pasa serenora, edo seren imini, esta? Eta gero urruko goisen, agas pasau eta esateudien osatan dala, nik estait bada egi ori, esta? [2A]” - (Giltza horiek handiak, eta ipini, ba hori, gaua pasa freskuran, edo zerean ipini, ezta? Eta gero hurrengo goizean, harekin pasatu eta esaten zuten osatzen dela, nik ez dakit den egia hori, ezta?) kisketa (iz) kisketa malle (iz) maila, eskailera maila manille (iz) maratila marko (iz) markoa “Gero bentanak, onen sabalera ingiritxun, marko dustin, asule [2A]” - (Gero leihoak, honen zabalera ingurutxoan, marko guztian, urdina) pasadora (iz) kisketa trange, tranke (iz) tranga “Trankak egoten sin len [3A]” - (Trangak egoten ziren lehen) tranpe (iz) tranpa, lastategira igotzekoa 7.4. Sua auspo (iz) hauspoa “Auspo bekosuen derrigor bear da [2G]” - (Hauspoa beheko suan derrigor behar da) “Ostabere, aupoas, bistu, a berotu in ostabere, se gu lusero egon gara argi barik [2A]” - (Ostera ere, hauspoarekin, biztu, hura berotu egin ostera ere, ze gu luzaro egon gara argi barik) autze (iz) hautsa, errautsa; surteko autze (iz) surtako hautsa “Imini tineku bet, es, imini erropak, ta gero bota ur bero ganera, eta gero autze [2A]” - (Ipini tinako bat, ez, ipini arropak, eta gero bota ur beroa gainera, eta gero hautsa) “Eta surteko autzeas, ba giau loituko siren esate neutzen nik, ta es, es, ondo lotze san errope [2A]” - (Eta surtako hautsarekin, ba gehiago lohituko ziren esaten nion nik, eta ez, ez, ondo lotzen zen arropa) bartzune (iz) bartzuna, errautsa kentzeko erabiltzen zen burdinazko tresna beko sue, beko sute, beko surte (iz) beheko sua “Beko sue klaro esetu dotena an etzen [2A]” - (Beheko sua jakina ezagutu dudana han etxean) “Beko suten ba, txingarran ganen, txingarrakas edo, igual, e, egosten sendusen yatekok gero igual ba, lapikon, e, seoser imini, treberen ganen imini [2A]” - (Beheko suan ba, txingarren gainean, txingarrekin edo, igual, egosten zenituen jatekoak gero igual ba, lapikoan, zer edo zer ipini, treberaren gainean ipini)


81 “Tximini andi beteas ta beko surte, ta an tankarrak eta egosten [2A]” - (Tximinia handi batekin eta beheko sutea, eta han tankarrak eta egosten) brase, prase (iz) txingarra “Brase oten sanen, amataten sanen, iten san, a beko sera garbitu [2G]” - (Txingarra egoten zenean, amatatzen zenean, egiten zen, hura beheko zera garbitu) burruntxi, burruntzi (iz) burruntzia “Burruntxi gantxo bat isete san, gantxo [2A]” - (Burruntzia gantxo bat izaten zen, gantxoa) butano (iz) butanoa “Ote ta egurretxu te serak, ba ordun ese be esan butanorik eser es ordun, ta a eroteko andi estratzatati esan oten bide geyau [2G]” - (Otea eta egurtxoa eta zerak, ba orduan ezer ere ez zen butanorik ezer ez orduan, eta hura eroateko handik estratetatik ez zen egoten bide gehiago) errodillo (iz) arrabola “Lelau dekos, e, errodillok, iru, bai, gero ayen errodillon aspin, deko, leku, kajatxu bet, osea atetxu bet urtetako autze, ta gero beste alderdin labe, eukite seun [2A]” - (Lehenago dauzka, arrabolak, hiru, bai, gero arrabola haien azpian, dauka, lekua, kaxatxo bat, hau da, atetxo bat irteteko hautsa, eta gero beste alderdian labea, edukitzen zuen) gantxo (iz) gantxoa “Eta gero an aukiun trabes burni bet, orma bateti bestera, gero andi, kateak eskeite, emeti katea bat, temeti beste bat, tan tankar bat, gantxo bat olan, tankar bat iminte san an gantxon, eta besten beste [2A]” - (Eta gero han eduki zuen trabes burdina bat, horma batetik bestera, gero handik, kateak eskegita, hemendik katea bat, eta hemendik beste bat, eta han tankar bat, gantxo bat hola, tankar bat ipintzen zen han gantxoan, eta bestean bestea) garra (iz) garra “Batzutan sue iten da dana kea dana kea, baye or be garra, ikusi iten dosu, gorri gorri sue ikusi iten dosu [2A]” - (Batzuetan sua egiten da dena kea dena kea, baina hor ere garra, ikusi egiten duzu, gorri gorri sua ikusi egiten duzu) gasa (iz) gasa “Kalefasino gasas euki eun [2G]” - (Kalefakzio gasarekin eduki zuen) gedarra, kedarra (iz) kedarra “Onek egurrek erretan disenen, ya giau estinen erretan, lotzen dake punten olau gause baltza, erreko, kedarra [2A]” - (Egur hauek erretzen direnean, ja gehiago ez direnean erretzen, lotzen zaie puntan holako gauza beltza, erreko, kedarra) iketza (iz) ikatza; ikesdune (adj) ikazduna; iketzasko (adj) ikatzezkoa “Sue in barik nau, e, seren, ikesdune, ta aitu selau umedasino sartu yaten etzen [1A]” - (Sua egin barik nago, zerean, ikazduna, eta aditu zelako hezetasuna sartu zaidan etxean) “Bakisu makinek ordun iketzaskok ibilte sien trasporten, bertan barruko trasporten [1G]” - (Badakizu makinak orduan ikatzezkoak ibiltzen ziren garraioan, bertan barruko garraioan) “Ori da iketza ite les, iketza ite seren bason, igual antzeko, txikerren baye [3G]” - (Hori da ikatza egitea legez, ikatza egiten zuten basoan, igual antzekoa, txikerrean baina) ilinti (iz) ilintia “Ori ilinti ori, ilinti igual, e, erreta punte, esta? Eta an itxi barik ba, sakontxuau sartzeko, ba egurretxu imini, ori ilinti sartu ixu barrurau [2A]” - (Ilinti hori, ilintia igual, erreta punta, ezta? Eta han utzi barik ba, sakontxoago sartzeko, ba egurtxoa ipini, ilinti hori sartu ezazu barrurago) kalefasino (iz) berokuntza “Esaten da kalefasino, guk eskendun kalefasinorik ber, leye iteunen be, leye ta edurre ganeti kendu te, kakoas eta atxurreas bedarra batu, ganeko bedarra eta gero kakoas, e, labretan gendun [2G]” - (Esaten da berokuntza, guk ez genuen berokuntzarik behar, leia egiten zuenean ere, leia eta elurra gainetik kendu eta, kakoarekin eta aitzurrarekin belarra batu, gaineko belarra eta gero kakoarekin, lantzen genuen) karbonere (iz) ikaztokia “Txape au da porejenplo, ta emen aukite seun uekutxu bet, karbonere geitze akon, e? [2A]” - (Txapa hau da kasurako, eta


82 hemen edukitzen zuen hutsune bat, ikaztokia deitzen zitzaion, e?) katea (iz) katea “Katea iminte san tximinen [2A]” - (Katea ipintzen zen tximinian) kea (iz) kea; kearte (iz) ke artea “Txapek, badau axe andi, ba atzera botaten dotzu kea, ta ordun ixi ber dotzesu apur bet, baye, badau osten, e, sera, erdi ingiru edo olan, sabaldu aputxu bet, lelau goratxuau eukite saun, olan, e, se esango tzut? Ta, tapatxu bet olan, ta gero ba, ataten sintzen, ta iten basaun axe andi, ba igual atzera botateun kea [2A]” - (Txapak, badago haize handia, ba atzera botatzen dizu kea, eta orduan itxi behar diozu apur bat, baina, badago ostean, zera, erdi ingurua edo hola, zabaldu apurtxo bat, lehenago goratxoago edukitzen zuen, hola, zer esango dizut? Eta, tapatxo bat hola, eta gero ba, ateratzen zenion, eta egiten bazuen haize handia ba igual atzera botatzen zuen kea) labatzu (iz) laratzua, laratza metxe (iz) metxa; metxasko (adj) metxazkoa “Kandelak aukiten deude metxatxu bet [2A]” - (Kandelek edukitzen dute metxatxo bat) “Ba metxa bat egote san ta arritxu bet sartze akion [2A]” - (Ba metxa bat egoten zen eta harritxo bat sartzen zitzaion) metxeru (iz) metxeroa “Ba saltze seitusen metxerun, e, arrik [2A]” - (Ba saltzen zituzten metxeroaren, harriak) misto (iz) mistoa “Yagote senak mistori isetute iminteurien [1G]” - (Jagoten zutenek mistoari iziotuta ipintzen zuten) mukurre (iz) mukurra, sutan erabiltzen den egur enborra; mukur sue (iz) mukur sua olline (iz) kedarraren hautsa pale (iz) para, taloak egitekoa parrille (iz) parrilla “Gero talok imini an parrillen ganen [2A]” - (Gero taloak ipini han parrillaren gainean) sue, sube (iz) sua; surte (iz) surtea; sutegi (iz) sutegia; sutondo (iz) sutondoa; sue artu (ad) sua hartu; sube in, sue in (ad) sua egin; sube emon, sue emon (ad) sua eman; sue il (ad) sua hil “Pisu isen letiken modun, tankarrak, e, engantxateko or, ta gero sueri [2A]” - (Pisua izan litekeen moduan, tankarrak, engantxatzeko hor, eta gero suari) “Amak imin deu lapiko surten [2A]” - (Amak ipini du lapikoa surtan) “Klaro ekar seitusen txola bi gari, eta emoutzen sue [2A]” - (Jakina ekarri zituen txola bi gari, eta eman zien sua) “Jenero bateri emoten dotzesu ba sue, esta? Sanjuaneri porejenplo, sanjuan besperan, suek iten dies, eta, ba sueri iminte dotzesu baye gero, garrak olan dos gorantxa, gorantxa, sue, sue yoten da gora [2A]” - (Jenero bati ematen diozu ba sua, ezta? San Juani kasurako, San Juan bezperan, suak egiten dira, eta, ba suari ipintzen diozu baina gero, garrak hola doaz gorantz, gorantz, sua, sua joaten da gora) “Saskeleri, soloko saskeleriri, sue emon bortzet [3G]” - (Saskeleria, soroko saskeleriari, sua eman behar diot) “Ta gero ba, laban barrun, sue in [2A]” - (Eta gero ba, labearen barruan, sua egin) “Nire ama etorte san orra bera, sue artu den an, albora, Laurakera, a, Remetalera, goxeko, seirek baño len, bostaterditan etorte san, garbitan [3A]” - (Nire ama etortzen zen horra behera, sua hartu duen han, albora, Laurakera, Remetalera, goizeko seiak baino lehen, bostak eta erdietan etortzen zen garbitzen) “Igual nire etzen orain dekoten etzen es, baña len baserrin, sue il iten san, il iten san, se amataten san, osea, itxiten san eta gero gauben, danak oira, txape lotzen san bistute [4A]” - (Igual nire etxean orain daukadan etxean ez, baina lehen baserrian, sua hiltzen zen, hil egiten zen, ze amatatzen zen, hau da, uzten zen eta gero gauean, denak ohera, txapa lotzen zen biztuta) “Len esan doan modun ba, txokon deku, sutegi [1G]” - (Lehen esan dudan moduan ba, txokoan daukagu, sutegia) “Sutondon, kumetxu iminte ta alan asi gendusen guk [2A]” - (Sutondoan, kumatxoa ipinita eta hala hazi genituen guk) susi (iz) zuzia, tortxa


83 “Susi ote san, garin, e, txoleas, yoteko, iñora yoteko oin ba linterne edo sea dan modun, susi, galtzuri sube ta galtzuas yote san [1A]” - (Zuzia egoten zen, gariaren, txolarekin, joateko, inora joateko orain ba linterna edo zera den moduan, zuzia, galtzuari sua eta galtzuarekin joaten zen) talaburni (iz) talo burdina “Talaburni da talo iteko, es trebere, talaburni, talaburni, erredondo bat, astatxu beteas [2A]” - (Talo burdina da taloa egiteko, ez trebera, talo burdina, talo burdina, biribil bat, astatxo batekin) tanboline (iz) danbolina tenesak (iz) tenazak, kurrikak, orrikak; txingarrak eta ilintiak hartzeko erabiltzen ziren “Tenesak, tenesak iketza koiteko eta olau, pintzak, pintza batzuk dinak [2A]” - (Tenazak, tenazak ikatza koiuteko eta holako, pintzak, pintza batzuk direnak) trebere (iz) trebera “Treberek euki eules kaderak, olauk iru kaderatxu treberek, ain ganen iminte san talaburni [2A]” - (Treberak eduki zituenez hankak, holakoak hiru hanka treberak, haien gainean ipintzen zen talo burdina) txape (iz) txapa “Emen nik estot etzen esetu, txape esetu dot yayo garenik eta aurrera, se emen txape imini eudin, baye beko surtek esetu doas emen [2G]” - (Hemen nik ez dut etxean ezagutu, txapa ezagutu dut jaio garenik eta aurrera, ze hemen txapa ipini zuten baina beheko suteak ezagutu ditut hemen) tximini, tximine (iz) tximinia “Gero goyen tximine, guk auki gendune aolan isen san, olan, e, erredondo bat [2A]” - (Gero goian tximinia, guk eduki genuena haola izan zen, hola, biribil bat) “Gero andi, ba ladrilluas altzata tellature, ta andi atara tximinetxu [2A]” - (Gero handik, ba adreiluarekin altxatuta teilatura, eta handik atera tximiniatxoa) txingerra (iz) txingarra “Txingerrak, e, kanporatxuau ata gure badosus, agas, agas atate sin olan, aputxu bet sabaltako [2A]” - (Txingarrak, kanporatxoago atera gura badituzu, harekin, harekin ateratzen ziren hola, apurtxo bat zabaltzeko) txispe (iz) txinparta; txisparri (iz) sua egiteko harria “Baye ak arritxu bet aukiteun, arritxu bet, ak errueda txikitxuk arritxu bet, eta ain kontrara txa! Txispe atateseun [2A]” - (Baina hark harritxo bat edukitzen zuen, harritxo bat, hark txirrinka txikitxoak harritxo bat, eta haren kontrara txa! Txinparta ateratzen zuen) txondorra (iz) txondorra “Imini pilotute onetara, txondorren imini [2G]” - (Ipini pilatuta honetara, txondorrean ipini) 7.5. Argia argi (iz) argia; argi poste (iz) argi postea. Argi motak: karburu argi, karburo argi (iz) karburo argia; petroleo argi (iz) petrolio argia “Argi etze baten ser dan, argi ser dan etze baten! [1A]” -(Argia etxe baten zer den, argia zer den etxe baten!) “Eta geuben yan ber dila karakolak, afaltako, erromeri, akaba sanen se argirik esan egoten orduko denporatan, Goyerrin, ta karo argi amata sanen, karburo argik euki situn, e, Anton, txosnako, txosne euki eurenak, Antonek, ta agana yoten gintzesan, serbese artzen eta, ak gorde oskun lapiko, sabaltan de lapiko mekaguen! Atza! Goyerri dusti atzitu san [2G]” - (Eta gauean jan behar direla barraskiloak, afaltzeko, erromeria, amaitu zenean ze argirik ez zen egoten orduko denboretan, Goierrin, eta jakina argia amatatu zenean, karburo argiak eduki zituen, Anton, txosnakoa, txosna eduki zutenak, Antonek, eta harengana joaten ginen, garagardoa hartzen eta, hark gorde zigun lapikoa, zabaltzen da lapikoa mekaguen! Hatsa! Goierri guztia hatsitu zen) “Petroleo argi eta farola gauerako, farolan barrun imini kandelatxu eta [1A]”


84 - (Petrolio argia eta farola gauerako, farolaren barruan ipini kandelatxoa) bonbille (iz) bonbilla entxufe (iz) entxufea farola (iz) farola “Farolaas, oriotxu metxatxues, gortara, a erote san, farola [2G]” - (Farolarekin, oliotxoa metxatxoarekin, kortara, hura eroaten zen farola) interrutora (iz) argi-giltza “Egon sien interrutora batzuk txaramelak esaten gendusenak [3A]” - (Egon ziren argi-giltza batzuk txaramelak esaten genituenak) kako (iz) kakoa, eskegi lekua “Ta diñotena ak, ordun, karburuas aite defuntu ibilte san eskegi, kakotan, gaues [2G]” - (Eta diodana hark, orduan, karburoarekin aita defuntua ibiltzen zen eskegi, kakoetan, gauez) kandele (iz) kandela; kandela negarra (iz) kandela negarra “Eta au da ojalatasko, surin edo baltzen edo, eta emen eukiteu sulotxu bet, Begoñan be badaus orrek serak, orrek serak, eta emen iminten dake, kandele edo orio edo, dekena, emen sertxu bet deke, atara edo imini, kandele iminte yeun berak [1A]” - (Eta hau da latorrizkoa, zurian edo beltzean edo, eta hemen edukitzen du zulotxo bat, Begoñan ere badaude horiek, zerak, horiek zerak, eta hemen ipintzen zaie, kandela edo olioa edo, daukatena, hemen zertxo bat daukate, atera edo ipini, kandela ipintzen zuen berak) karburu, karburo (iz) karburoa “Karburo baye karburo gortara esan eroten, karburok eta, garra deke, ori erote san farola, orioas, basutxuen, ta orio ta metxatxu, eta ayeas ite san [2G]” - (Karburoa baina karburoa kortara ez zen eroaten, karburoak eta, garra daukate, hori eroaten zen farola, olioarekin, edalontzitxoan, eta olioa eta metxatxoa, eta harekin egiten zen) korriente (iz) argi indarra “Korrienteas iminte estoas esetu [2G]” - (Argi indarrarekin ipinita ez ditut ezagutu) linterne (iz) linterna petroleo (iz) petrolioa txaramela (iz) argi-giltza zaharrak “Txaramelak isete sien argi isituteko, txaramela esaten gendun, e, ba interrutorari [3A]” - (Txaramelak izaten ziren argia iziotzeko, txaramela esaten genuen, ba argi giltzari) 7.6. Ura arri (iz) harria, sukaltarria; arripe (iz) harripea “Eta andi atara ure beroti arrire [3A]” - (Eta handik atera ura berotik harrira) “Arripe, arrin aspiko, arripe bai [3A]” - (Harripea, harriaren azpikoa, harripea bai) balde, baldi (iz) baldea; balde sabala (iz) balde zabala; balde nagusi, balde nagosi (iz) balde nagusia; baldekade (iz) baldekada (neurria) “Gu len, e, gastek isen gintzenen balde burun artu te yoten gintzesan [2A]” - (Gu lehen, gazteak izan ginenean baldea buruan hartu eta joaten ginen) “Berotu lapiko andi beten ure ta, balde sabal batera ta an garbitan gintzesan [2A]” - (Berotu lapiko handi baten ura eta, balde zabal batera eta han garbitzen ginen) “Bai dekotzet entzute, angulek, koite seituen, baldekadak, orduko denporatan [2G]” - (Bai daukakiot entzunda, angulak, koiuten zituzten, baldekadak, orduko denboretan) “Beste bat, balde nagusi beteas egosten, egosten, e, balde nagusi beten egosten [3A]” - (Beste bat, balde nagusi batekin egosten, egosten, balde nagusi baten egosten) “Ite seden amase, balde nagosi beten mugidu ite seden eurek mugidu [3A]” - (Egiten zuten masa, balde nagusi baten mugitu egiten zuten eurek mugitu) bonbe (iz) bonba, ura garraiatzekoa depositu (iz) depositua, biltegia


85 “Uren depositu daun lekun [2A]” - (Uren depositua dagoen lekuan) errade (iz) errada, arrada, ura garraiatzeko erabiltzen zen ontzia “Bai errade iseta san, olan, beti isetan san sabaltxuau eta goyen, e, estutxuau [2A]” - (Bai arrada izaten zen, hola, behetik izaten zen zabaltxoagoa eta goian, estutxoagoa) “Bai eta tapa bateas, eta errade ekarten gendun burun, nire amak euki eun andi bet berantzat eta nik txikerrau bat [2A]” - (Bai eta tapa batekin, eta arrada ekartzen genuen buruan, nire amak eduki zuen handi bat berarentzat eta nik txikerrago bat) Arriagako iturria. kantaru (iz) kantarua, kantina, ura garraiatzeko erabiltzen zen ontzia “Kantaru isen san, balde antzera bakarrik [3A]” - (Kantarua izan zen, balde antzera bakarrik) kañeri (iz) hoditeria, hodia “Ta asikeran ara bisten yon sienak dustik, lelako koyu eudina ise san akortanas, e, txapak eta kañeri dustik, pisutakok, apurtu te danak saldu [2G]” - (Eta hasieran hara bizitzen joan zirenek guztiek, lehenengo koiu zutena izan zen akordatzen naiz, txapak eta hodi guztiak, pisuetakoak, apurtu eta denak saldu) saneamentu, saneamintu (iz) saneamendua “Ni gaste isen nintzenen, imin neun Astrabudun, iturri, lelengo iturri, ta saneamentu, ni mutiltxu, amabi urte edo [1G]” - (Ni gaztea izan nintzenean, ipini nuen Astrabuduan, iturria, lehenengo iturria, eta saneamendua, ni mutiltxo, hamabi urte edo) tangade (iz) tanta, tangada; tangadaka (ado) tangadaka tubo (iz) hodia; tuberi (iz) 1. hoditeria. 2. hodia “Tuboti etorten da ure ona, urerik estau es [2G]” - (Hoditik etortzen zen ur ona, urik ez dago ez) “Gero len esan doan modun, Bidebitarte bide bin erdin daun etze bata, eta, konpletamente amen in ber deudela beste in ber deudela ta emen dabiltzes megitan ta bateti besteti, eta, tuberi bet pase oskun, andi, emeti Plentzire Sadorrako dala ta Plentzireño dareudela, eta terreno sati bet kendu oskun, oin ostabere ayuntamentuk [...], kanpo fubolak eta in ber deitula emen, eta estaipa ser isengo dan leku txarren gaus emen, e, aurrera, jenero eroteko [1G]” - (Gero lehen esan dudan moduan, Bidebitarte bide bien erdian dagoen etxe bat da, eta, guztiz hamen egin behar dutela bestea egin behar dutela eta hemen dabiltza neurtzen eta batetik bestetik, eta hodi bat pasatu ziguten, handik, hemendik Plentziara Zadorrakoa dela eta Plentziaraino daroatela, eta terreno zati bat kendu ziguten, orain ostera ere udalak [...], futbol zelaiak eta egin behar dituela hemen, eta ez dakit ba zer izango den leku txarrean gaude hemen, aurrera jeneroa eroateko) txorro (iz) 1. txorrota, giltza. 2. txorroa, txorrotada “Bueno ba esaten deu berak, e? Txorron dekola ure, baye ara yoten dala ure edatekon bile [2A]” - (Beno ba esaten du berak, e? Txorroan daukala ura, baina hara joaten dela ur edatekoaren bila) “Txorro txikerra egoten sanen, ba, an ainbeste denporan itxon in ber, katxarro betatu arten [2A]” - (Txorro txikerra egoten zenean, ba, han hainbeste denboran itxeron egin behar, katxarroa bete arte) ure (iz) ura; ur depositu (iz) ur depositua; ur palu (iz) ur palua, ur makila, ura eta esnea garraiatzeko erabiltzen zen makila, mutur bietan gantxo bina edukitzen zituen baldeak edo kantinak eskegitzeko; erriko ure (iz) herriko ura, udalarena dena; goterako ure (iz) itaxurreko ura; ure in


86 (ad) ura egin; urek artu (ad) urak hartu, urak arropa laburtu; urtu (ad) urtu; urtzu (adj) urtsua “Alandase badakit ser dan ure euki este etzen [2A]” - (Hala da ze badakit zer den ura ez edukitzea etxean) “Tankar batzukes, ur palu, igur bet olan apur bet doblaute daune, ta emeti, a, engantxe bi imini [2G]” - (Tankar batzuekin, ur palua, egur bat apur bat tolestuta dagoena, eta hemendik, engantxe bi ipini) “Aitu in ber dake, ure iteko bere, edo satza ber deurela, edo beste botike klase bat ber deula, aurori be, orreri aitu in ber dake [2A]” - (Aditu egin behar zaie, ura egiteko ere, edo satsa behar dutela, edo beste botika mota bat behar duela, euroi ere, horiei aditu egin behar zaie) “Sartzen dosu erropa bat, e, eta urek artu deu, bai, laburtu in da eta urek artu deu [2A]” - (Sartzen duzu arropa bat, eta urak hartu du, bai, laburtu egin da eta urak hartu du) “Txarri koipe urtute, lapikon urtu, eta gero puxiketan edo gorde [2G]” - (Txerri koipea urtuta, lapikoan urtu, eta gero puxiketan edo gorde) “Beten da fuertena, ordun dau, ordun dau dana topera, urtzuau dau dana [1G]” - (Betean da indartsuena, orduan dago, orduan dago dena topera, urtsuago dago dena) 7.7. Tresnak eta ontziteria aisto (iz) aiztoa “Aisto andi beteas, garbitute akon ondo, ureas [1G]” - (Aizto handi batekin, garbitzen zitzaion ondo, urarekin) amatroste (iz) tramankulua aste (iz) asta, ontzien oralekua “Trebere da, olan, iru, iru kadera dekos, iru dekos, ta erredondo goyen, ta gero olan asta luse, surten iminteko [2A]” - (Trebera da, hola, hiru, hiru hanka dauzka, hiru dauzka, eta biribila goian, eta gero hola asta luzea, surtan ipintzeko) bandeje (iz) erretilua “Sagar errek eta mandarinek, dana, bandejan mandarinek eta sagar errek eta olan [3A]” - (Sagar erreak eta mandarinak, dena erretiluan mandarinak eta sagar erreak eta hola) barreñu (iz) barreinua, terreina basije (iz) arrada (Ik: errade) basu (iz) basoa, edalontzia; basukede (iz) basokada (neurria) “Bedartxu beteas an sulon ibilite geldi geldi, sertu, eta urteteunen, tapa! Eta basutxure edo tankatxu batera edo eroten gendun eta ara bota [1A]” - (Belartxo batekin han zuloan ibilita geldi geldi, zertu, eta irteten zuenean, tapa! Eta edalontzitxora edo tanketxo batera edo eroaten genuen eta hara bota) batidore (iz) irabiagailua “Mantekille sartzen badosu suk batidora baten, eltzen da momentu bat, asko emoten badotzesu, lotzen da ure alde bateti, eta ordun koiten dosu, ure kendu, iturrin [3A]” - (Gurina sartzen baduzu zuk irabiagailu baten, heltzen da momentu bat, asko ematen badiozu, lotzen da ura alde batetik, eta orduan koiuten duzu, ura kendu, iturrian) bote (iz) 1. potea. 2. zahatoa; enbota, enbotau (ad) enbotatu “Se normalen nik enbotau iten dot tomate, ta etzeko tomatek deko ori bisitasun ori, eta, botaten badotzesu niri giau gustaten dat [4A]” - (Ze normalean nik enbotatu egiten dut tomatea, eta etxeko tomateak dauka bizitasun hori, eta, botatzen badiozu niri gehiago gustatzen zait) botille, botile (iz) botila; enbotella, enbotellau (ad) botillaratu “Eta gero ur berinketu botilletxu beten ta oin be badekot [2A]” - (Eta gero ur bedeinkatua botilatxo baten eta orain ere badaukat) “Botille baten barrun, botille olan deula, ta suge barrun [3A]” - (Botila baten barruan, botila hola duela, eta sugea barruan) “Oin trasbase bigarrena in, eta gero uden, enbotellau iten du, txakoline [1G]” -


87 (Orain aldaketa bigarrena egin, eta gero udan, botilaratu egiten dugu, txakolina) brotxe (iz) brotxa “Landarak ebaiten badosus, Yonek segun se landarari emoten dotzo brotxatxu beteas gause bat [3A]” - (Landareak ebakitzen badituzu, Jonek segun ze landareri ematen dio brotxatxo batekin gauza bat) despertadora (iz) iratzargailua enbudo (iz) onila “Ta atzamarras betete seden, bota olan enbudo batera ta olan [3A]” - (Eta atzamarrarekin betetzen zuten, bota hola onil batera eta hola) ensaladere (iz) entsalada ontzia eperdi (iz) lapiko eta kazolen ipurdia “Lapikon eperdik iten ta, tanke pe atarañon ta, tankarrak eta balderi be eperdik iminte akesan ordun, kontu ataixu selau denporak [2G]” - (Lapikoen ipurdiak egiten eta, tankeak ere hartaraino eta, tankarrak eta baldeei ere ipurdiak ipintzen zitzaizkien orduan, kontu atera ezazu zelako denborak) fianbrere (iz) jaki ontzia fruteru (iz) frutontzia fuente (iz) erretilua “Ta lelango arroskoletxe be ite san, fuente atara, ta andi yan [1A]” - (Eta lehenengo arrozesnea ere egiten zen, erretilua atera, eta handik jan) galdare (iz) galdara; galdarille (iz) galdarila “Galdarille esne egosteko isen dana, olan asta bat dekona [2A]” - (Galdarila esnea egosteko izan dena, hola asta bat daukana) “Galderille gause bat eta galdare beste bat, galderille isen san txikerra, esnetarako, eta galdare isete san, e, andiau, ya isete san andiau [3A]” - (Galdarila gauza bat eta galdara beste bat, galdarila izan zen txikerra, esnetarako, eta galdara izaten zen, handiagoa, ja izaten zen handiagoa) gantxo (iz) 1. gantxoa. 2. arropa eskegitzeko gantxoa “Burruntxi gantxo bat isete san, gantxo [2A]” - (Burruntzia gantxo bat izaten zen, gantxoa) garrafoya (iz) garrafoia “A pe senbet bije in daun ona, garrafoyas uren bile, bai, asten asten etorte san [1A]” - (Hark ere zenbat bidaia egin duen hona, garrafoiarekin uraren bila, bai, astean astean etortzen zen) jikere (iz) kikara “Kafetxu bet artu, tala jikere atarasu armarioti jikere [3A]” - (Kafetxo bat hartu eta hala kikara atera ezazu armairutik kikara) kafe errote (iz) kafe errota kafetere (iz) kafegailua kanariere (iz) ogia edukitzeko mihimenezko otzaratxoa kantine (iz) kantina; kantintxu (iz) kantintxoa “Eta errade burun eta kantine eskun eta base, eta bueno! Pasa dus [2A]” - (Eta arrada buruan eta kantina eskuan eta basa, eta beno! Pasatu ditugu) “Sartze sin orrek, asto sesto bakotxen sartze sin iru kantin [2G]” - (Sartzen ziren horiek, asto otzara bakoitzean sartzen ziren hiru kantin) kantinflore (iz) kantina, kantinplora “En jeneral ekartesena, kantinflorak isete sien [2G]” - (Gehienetan ekartzen zituztenak, kantinplorak izaten ziren) kasu (iz) kazua kasuele (iz) kazola “Eukiten gendun, e, bean, kasuelak [2A]” - (Eukitzen genuen, behean kazolak) katillu (iz) katilua “Esta eguno estosten itxiten niri, kafekoletxe katillu bet kafekoletxe eron barik oira [2A]” - (Eta egundo ez zidan uzten niri, kafesne katilu bat kafesnea eroan barik ohera) katxarro (iz) katxarroa “Ataringo botaten sendun katxarrotxu betera ta ak asul asule soltate tzen an [2A]” - (Harietarikoa botatzen zenuen katxarrotxo batera eta hark azul azula soltatzen zien han) “Besperan in eta euron katxarrotan itxiten dosu otzitu ditesan [2A]” - (Bezperan egin eta euron katxarroetan uzten duzu hoztu daitezen) koladora (iz) iraztontzia kollare (iz) koilara “Eta kollarak eta basuk eta platerak eta danak, eta ademas paper baten, aukiun apuntata ekar seitusen gause dustik [2A]” - (Eta koilarak eta edalontziak eta platerak eta denak, eta gainera paper baten, eduki


88 zuen apuntatuta ekarri zituen gauza guztiak) konjeladore (iz) hozkailua “Bai oin, konjeladore tausenen, iminten dosus batzuk olan [2A]” - (Bai orain, hozkailuak daudenean, ipintzen dituzu batzuk hola) kope (iz) kopa kutxarra, kutxare (iz) burruntzalia kutxillu, kutxillo (iz) ganibeta, kutxiloa “Batzuk makineas ite sen, baye kutxilloas ineko isete san txoriso gosoena [3A]” - (Batzuek makinarekin egiten zuten, baina ganibetarekin eginekoa izaten zen txorizo gozoena) lababu (iz) konketa labañe (iz) labaina lapiko (iz) lapikoa; lapiko gorri (iz) lapiko gorria; lapiko nausi (iz) lapiko nagusia; lapiko eperdi (iz) lapiko ipurdia; lapikokade (iz) lapikokada (neurria) “Ta an ganen iminte sin lapikok edo jenerok [2A]” - (Eta han gainean ipintzen ziren lapikoak eta gauzak) “Lapiko eperdik apurtan sirenen lapikok iminte otzin eperdi barri te areas aurrera [2A]” - (Lapiko ipurdiak apurtzen zirenean lapikoak ipintzen zien ipurdi berria eta harekin aurrera) masillu (iz) almaiza “Masillu da ba, onen gausen antzeko bat kasureko, punten ser bat deke, pintxo batzuk, ta masillu isete san [2A]” - (Almaiza da ba, gauza honen antzeko bat kasurako, puntan zer bat daukate, pintxo batzuk, eta almaiza izaten zen) morteru (iz) morteroa, almaiza oreñela (iz) txizontzia palangane (iz) palankana pasadora (iz) iragaztontzia platera (iz) platera; plater asala (iz) plater azala; plater sakona (iz) plater sakona; platerkade (iz) platerkada “Ordureko, imin nendusen nik lelengos, aik etor sieles, plater bana [1A]” - (Ordurako, ipini nituen nik, lehenengoz, haiek etorri zirenez gero, plater bana) “Korbeteas ta trajeas yantzite ibilko san, esta? Baye, indaba platerkada bateas eseun, bi edo iru be yango seitun seitik gose eukiteulako jentek [2G]” - (Gorbatarekin eta trajearekin jantzita ibiliko zen, ezta? Baina, indaba platerkada batekin ez zuen, bi edo hiru ere jango zituen zergatik gosea edukitzen zuelako jendeak) porroya (iz) porroia potijo (iz) potiza “Aputxu bet potijoa sartute yoaten san [1A]” - (Apurtxo bat potiza sartuta joaten zen) sagi (iz) zahagia sartena (iz) zartagina “Aten atzen eskegite guren eguno beti, ni akortanas koiten gendun, eta desmigaute bota iten gendun sartenera ta, in basi te yate san a, makallo [2G]” - (Atearen atzean eskegita gurean egundo beti ni akordatzen naiz koiuten genuen, eta papurtuta bota egiten genuen zartaginera eta, egin basi eta jaten zen hura, bakailaoa) “Eta gero ondo ondo kendu ure, eta berakatzatxukes, sartenan yaten [3A]” - (Eta gero ondo ondo kendu ura, eta berakaztxoekin, zartaginean jaten) seniseru (iz) hautsontzia sine (iz) zina; sin sabala (iz) zin zabala tankarra (iz) tanka, tanga “Laba ondon eukiten gendun gu pe egosarik iteko, olan eskegite burni beteti eskegite tankar andi bet imini, eta an ite sin egosarik eta, patate be egoste emote neutzen txarriri [2G]” - (Labearen ondoan edukitzen genuen guk ere egosariak egiteko, hola eskegita burdina batetik eskegita tankar handi bat ipini, eta han egiten ziren egosariak eta patata ere egosita ematen nion txerriari) tanke (iz) tanka, tanga “Bai litroko katxarro, tanke, tanka bat, ta litroko tanke o kuartilluko erdi, bi ote sin [3G]” - (Bai litroko katxarroa, tanka, tanka bat, eta litroko tanka edo kuartilukoa erdia, bi egoten ziren) tape (iz) tapa, sukaldeko ontzien estalkia; tapa, tapau (ad) 1. tapatu, estali. 2. erronketan eta kirolean marka gainditu “Atxineko tapakas, tapak, e, sueteko lapikonakas [3A]” - (Antzinako estalkiekin, estalkiak, sueteko lapikoenekin)


89 “Bai au eukiteun beti tapaute ikusi estekion [2G]” - (Bai hau edukitzen zuen beti tapatuta ikusi ez dakion) “Eta dana tapata oseake barrun, amomak eukiteun Peñeskok, estakisu selan euki eun? [2A]” - (Eta dena estalita hau da barruan, amamak edukitzen zuen Peñeskoak, ez dakizu zelan eduki zuen?) tapoya (iz) tapoia “Ojalate iten gendun guk, ojalate, olau serak, serbesak, tapoyak, serak, tapak, ba iteko ta materila, baldek eta, olau gausek iteko materiala iten gendun [1G]” - (Latorria egiten genuen guk, latorria, holako zerak, garagardoak, tapoiak, zerak, tapak, ba egiteko materiala, baldeak eta, holako gauzak egiteko materiala egiten genuen) tarro (iz) potea “Eta beste gauseran bat ite yeun olan itzeleko tarro andi betzuten [3A]” - (Eta beste gauzaren bat egiten zuen hola itzeleko pote handi batzuetan) tartere (iz) tartera, beharginek fabrikara eroaten zutena tase (iz) kikara baino handiagoa denaren gainean esaten da tenedora, tenedorra (iz) sardexka “Eta es yagoyas, ango, areas katxarrok garbitu iten, tenedorak eta kollarak eta, areas es lurreas [1A]” - (Eta ez xaboiarekin, hangoa, harearekin katxarroak garbitu egiten, sardexkak eta koilarak eta, harearekin ez lurrarekin) tiestu (iz) lorontzia “Tiestu beten forme, galdarille, tiestu beten forma lau eperdi estuau, eta gero aste [2A]” - (Lorontzi baten forma, galdarila, lorontzi baten forma lako ipurdia estuagoa, eta gero asta) tine (iz) tina traste (iz) trastea “Eta gero artu gurdi te oyak eta, traste dustik eta ala! [2A]” - (Eta gero hartu gurdia eta oheak eta, traste guztiak eta tira!) tresna (iz) tresna; suetean erabiltzen dena; tresneri (iz) tresneria tupine (iz) tupina yarre, yarro (iz) pitxerra “Eta beste, errade isen san, olan beti loditxuau gero emen, e, apur bet estu ta alau, yarre isengo baletike les baye andin botateko ure [3A]” - (Eta bestea, arrada izan zen, hola behetik loditxoagoa gero hemen, apur bat estua eta halako, pitxerra izango balitz legez baina handian botatzeko ura) 7.8. Altzariak anke (iz) hanka aparadore (iz) arasa “Aparadore an aukiteun, papeltxu beten barrun sartute an aukiteun [2A]” - (Arasa han edukitzen zuen, papertxo baten barruan sartuta han edukitzen zuen) arke (iz) arka “Arkak oten siren, ta ara botate seen garau [1G]” - (Arkak egoten ziren, eta hara botatzen zuten garaua) arkoya (iz) arkoia “Bai oin, konjeladore tausenen, iminten dosus batzuk olan, e, plastikuten, eta sera, dosena bat edo dosena terdi orretara, botaten dosu konjeladorera, arkoire [2A]” - (Bai orain, hozkailuak daudenean, ipintzen dituzu batzuk hola, plastikotan, eta zera, dozena bat edo dozena eta erdi horretara, botatzen duzu hozkailura, arkoira) armario (iz) armairua, arasa “Urte dustireko, estait nik, an armarion aukiteun, aparador esaun amak, aparadore an aukiteun, papeltxu beten barrun sartute an aukiteun [2A]” - (Urte guztirako, ez dakit nik, han armairuan edukitzen zuen, arasa esan zuen amak, arasa han edukitzen zuen, papertxo baten barruan sartuta han edukitzen zuen) aspire (iz) azpira, oramahia “Aspire an talok iteko, an, e, sera, tapa bat altzaten san ta, an iten san talo [1G]” - (Azpira han taloak egiteko, han, zera, tapa bat altxatzen zen eta, han egiten zen taloa) asto (iz) astoa aurki (iz) aulkia, hau errespaldo bakoa da


90 “Iminte ba, ol bies, aurki bin ganean, txarri an intxun, matarife koyu gantxoas, eta gero elduteko [1G]” - (Ipinita ba, ohol birekin, aulki biren gainean, txerria han etzan, matarifeak koiu gantxoarekin, eta gero heltzeko) balde (iz) 1. apalategia. 2. apala bañere (iz) bainuontzia banku, banko (iz) 1. jesarlekua. 2. lanka “Banku yarriteko ta dustirik dau [2A]” - (Jesarlekua jartzeko eta guztietatik dago) “Bankotxu betau yarriteko [2A]” - (Jesarlekutxo bat dago jartzeko) baule (iz) baula bentiladora (iz) haizagailua dutxe (iz) dutxa; dutxa (ad) dutxatu “Atxine esan oten ba, dutxerik es eser [2A]” - (Antzina ez zen egoten ba, dutxarik ez ezer) espillu (iz) ispilua “Baye gure etze dau kurben, justo, dau kurbe, oin deke an espillu bet iminte, ikus daiten, ikus daiten batabat badator edo [2A]” - (Baina gure etxea dago bihurgunean, justu, dago bihurgunea, orain daukate han ispilu bat ipinita, ikus dadin, ikus dadin baten bat datorren edo) gasundegi, gasundi (iz) gatzun aska; gasun tine (iz) gatzun aska “Gatza tapata eukiteyeun tapa bat eta gero yoten sintzen koiten eta tape altza ta an ataten sendun urdi eta ori gasundegiti [3A]” - (Gatza tapatuta edukitzen zuen tapa bat eta gero joaten zinen koiuten eta tapa altxatu eta han ateratzen zenuen urdaia eta hori gatzun askatik) “Orrek gordeten dis gatzan, gatzaas, gasun tinen [4G]” - (Horiek gordetzen dira gatzean, gatzarekin, gatzun askan) kaje (iz) kaxa “Lau kaja, lau ol saties inte, ta a erain [1A]” - (Lau kaxa, lau ohol zatirekin eginda, eta hura eragin) kajoya (iz) tiradera “Or kajoyan dekosuna da ayotza [3A]” - (Hor tiraderan daukazuna da aihotza) koltxoya (iz) koltxoia; lanasko koltxoya (iz) artilezko koltxoia “A ba Jesus! Ori bai eta muellek aspiko muelle pe bai, ori egote san jente etorte sana koltxoyak iten, atara, koltxoyan barruko, e, koltxoyak iten sien ardin, e, lanagas, eta kanpora atara, ixera andi betzuk ganen imini eguski artu, eta baña palu beteas, yo ite saken soltetako a, ta bien bitarten nire amak garbita yeun tele a dusti, eta barriro sartu eta yosi [3A]” - (A ba Jesus! Hori bai eta malguak azpiko malguak ere bai, hori egoten zen jendea etortzen zena koltxoiak egiten, atera, koltxoiaren barrukoa, koltxoiak egiten ziren ardiaren, ilearekin, eta kanpora atera, izara handi batzuk gainean ipini eguzki hartu, eta baina palu batekin, jo egiten ziren soltatzeko hura, eta bien bitartean nire amak garbitzen zuen ehun hura guztia, eta berriro sartu eta josi) komade, komode (iz) komoda “Se komodak isete sin kuartuten aukiten gendusenak [3A]” - (Ze komodak izaten ziren logeletan edukitzen genituenak) “Ori egote san baserri dustitan, ori isete san gelan, kuartun, kuartun egote san, e, komodan ganen, mediku etorten basan [3A]” - (Hori egoten zen baserri guztietan, hori izaten zen gelan, logelan, logelan egoten zen, komodaren gainean mediku etortzen bazen) kume (iz) kuma “Eta es an, e? Kumen be euki dot nik kanpon, e? Axe artu dien, orti ibil berren, se etzen bearrak oten sin [2A]” - (Eta ez han, e? Kuman ere eduki dut nik kanpoan, e? Haizea har dezan, hortik ibili beharrean, ze etxean beharrak egoten ziren) kuxe (iz) kuxa, ohearen armadizuan buru eta hanken alderdiak dira kuxak lastamarra (iz) lastamarra, lastamarraga, arto kapaxekin egiten zen koltxoia maye (iz) mahaia “Maye aparte euki eun amen es, e, sueteko, aparte euki eun beste mai bat, e, jayetarako [2A]” - (Mahaia aparte eduki zuen hamen ez, suetekoa, aparte eduki zuen beste mahai bat, jaietarako) mesanotxe, mesadenotxe (iz) mesanotxea, gau-mahaia “Bateren bat ilten basan, etzen, saldi bet, iminte san basu beten mesadenotxe ganen, eta etorte san, atxine etzetati, su ilten basara porejenplo, ni ilten banintzen atxine porejenplo, emen barrio dustiko sera andra dustik etorte sien segidun,


Click to View FlipBook Version