The words you are searching are inside this book. To get more targeted content, please make full-text search by clicking here.

1910-1970 urte bitartean jaiotako erandioztar euskaldunen berbak biltzen ditu hiztegi honek.

Discover the best professional documents and content resources in AnyFlip Document Base.
Search
Published by Erandioko Euskara zerbitzua, 2023-04-03 02:32:20

Erandioztarren euskara I BERBAK

1910-1970 urte bitartean jaiotako erandioztar euskaldunen berbak biltzen ditu hiztegi honek.

Keywords: Erandio,euskara

241 20. Giza harremanak Atal honetan giza harremanetan jaso ditugunak batzen ditugu (200 sarrera, 206 adiera eta 230 aldaki). Interesgune hau zabala eta konplexua da; azkenean zortzi azpi-atal egitea erabaki dugu: jabetza (23 sarrera, 23 adiera eta 29 aldaki), auzoak eta lagunak (44 sarrera, 48 adiera eta 49 aldaki), jendartea (17 sarrera, 18 adiera eta 17 aldaki), bikoteak (31 sarrera, 31 adiera eta 35 aldaki), lan harremanak (20 sarrera, 20 adiera eta 24 aldaki), kortesia formulak (34 sarrera, 35 adiera eta 35 aldaki), hedabideak (19 sarrera, 19 adiera eta 24 aldaki) eta euskara (12 sarrera, 12 adiera eta 17 aldaki). 20.1. Jabetza deretxo (iz) eskubidea “Estau deretxorik estau ontarako gero, e? [2G]” - (Ez dago eskubiderik ez dago honetarako gero, e?) “Daus bide batzuk pastan dinak sure, sure terrenotik pasatan dire eta, seuser deko ausokok an, seuser deretxoren bat edo seuser pastako, eta esin dosu ixi [4G]” - (Daude bide batzuk pasatzen direnak zure, zure terrenotik pasatzen dira eta, zer edo zer dauka auzokoak han, zer edo zer eskubideren bat edo zer edo zer pasatzeko, eta ezin duzu itxi) erederu (iz) oinordekoa “An larota amalau edo amabost urteko gixona bisi da an, baye a esta erederu, erederu da andrea, aina [2G]” - (Han laurogeita hamalau edo hamabost urteko gizona bizi da han, baina hura ez da oinordekoa, oinordekoa da andrea harena) erentzi (iz) herentzia “Se gero espadeu usau erentzik or daus, esteke familirik, oin lobak dabiltzes alkar yaten or [2A]” - (Ze gero ez badu erabili herentziak hor daude, ez daukate familiarik, orain lobak dabiltza elkar jaten hor) errente (iz) errenta; errentadore, rentadore (iz) errentadorea, errentan dagoena; errentan emon (ad) errentan eman; errentan imini (ad) errentan ipini “Urten pagate san errente, esta? [2G]” - (Urtean ordaintzen zen errenta, ezta?) “Etxa berren errentadorek sartu [2A]” - (Eraitsi beharrean errentadoreak sartu) “Ta orrek i seun onena, barrire yon bisten, eta sarra errentan imini [2A]” - (Eta horrek egin zuen onena, berrira joan bizitzen, eta zaharra errentan ipini) eskriture (iz) eskritura; propietatearena “Ta or jaleo andik on sien or, baye orrek euki deures, eskriturek inte [2G]” - (Eta hor istilu handiak egon ziren hor, baina horiek eduki dituzte, eskriturak eginda) gosamena (iz) gozamena; ondasunen bat erabiltzeko eskubidea eduki baina jabetza ez; esate baterako, soro bat erabili baina jabea norbera izan ez kondesino, kondesiño, kondisino, kondisiño (iz) baldintza “Su ori emon dotze permiso nire semeri, au etxateko kondesinoan [2A]” - (Zu hori eman diote baimena nire semeari, hau botatzeko baldintzan) “Eta kondisino txarratan daula ta ixi ason in otzisan [2A]” - (Eta baldintza txarretan dagoela eta itxi arazi egin zioten) kontribusino (iz) kontribuzioa “Kontribusino bakarrik pagate isen de [2G]” - (Kontribuzioa bakarrik ordaintzen izan dute) partisino (iz) zatiketa “Bai gero, etor dinen partisinok famelitakok eta olan, gerorau te solo txikerrauk, eta etzealdek geroau te txikerrauk, eta etzealde txikerras aurrera urtetako modurik estaule, se pasa da? Apurke apurke, danak bertan bera itxi [2G]” - (Bai gero, etorri direnean zatiketak familietakoak eta hola, gerorago eta soro txikerragoak, eta etxaldeak gerorago eta txikerragoak, eta etxalde txikerrarekin aurrera irteteko modurik ez


242 dagoela, zer pasatu da? Apurka-apurka dena bertan behera utzi) propiedade (iz) propietatea; propietario (iz) jabea, etxe jauna “Es, es, solok es, munarrik osten propiedadek bai [3G]” - (Ez, ez, soroek ez, munarriak ostean propietateak) “Alkalde barriok isete sien orrek propietariorik andienak [2G]” - (Auzo alkateak izaten ziren horiek jaberik handienak) protesino (iz) babesa seguru (iz) asegurua; asegurau (ad) aseguratu “Seguru barik es eser barik eta, apur beteaiti or ondatan da, karo se ba milloak balio ise seitun ainbeste milan arten [2G]” - (Aseguru barik ez ezer barik eta, apur bategatik hor hondatzen da, jakina ze ba milioiak balio izan zituen hainbeste milaren artean) testamentu (iz) testamentua “Baye neba batek i eun testamentu baye bestek eseun in, taren erentzi, errepartidu euresan [2A]” - (Baina bena batek egin zuen testamentua baina besteak ez zuen egin eta haren herentzia, banatu zituzten) usaba (iz) ugazaba, uzaba “Bakisu segaitik ama eta onek isen sien itzel bildurtik, se ama ta orrek isen sien, usabak, a baserrikok eta lurrenak, eta aite ta onek es [3A]” - (Badakizu zergatik ama eta hauek izan ziren itzel beldurtiak, ze ama eta horiek izan ziren, ugazabak, hura baserrikoak eta lurrenak, eta aita eta hauek ez) usandre (iz) ugazabandrea, uzandrea “Akortanas, e, emen Errekalden il san usandre, larota amabi edo amairu urte euki seitun [2G]” - (Akordatzen naiz, hemen Errekalden hil zen ugazabandrea, laurogeita hamabi edo hamahiru urte eduki zituen) “Aiteana etor san usandre [2A]” - (Aitarengana etorri zen ugazabandrea) yaube, yaue (iz) jabea; yaube in, yaue in (ad) jabe egin; yaubetu (ad) jabetu “Dende euki euden ondon eurok, yauek [1A]” - (Denda eduki zuten ondoan eurok, jabeek) “Eta da kanpotarra, eta in da yaue danana [2A]” - (Eta da kanpotarra, eta egin da jabe denena) 20.2. Auzoak eta lagunak alborke (iz) alborka, teila boda “Alborke, esate akon, iminteuren, tallatu etzeri bota sotzesenen, merienda bat, ite seuren [1A]” - (Alborka, esaten zitzaion, ipintzen zuten, teilatu etxeari bota ziotenean, askari bat, egiten zuten) amistade (iz) adiskidantza “Itzeleko amistade euki du, eta estakit aspaldin eser [3A]” - (Itzeleko adiskidantza eduki dugu, eta ez dakit aspaldian ezer) auso (iz) auzoa, auzokoa; ausoko (iz) auzoa, auzokoa; ausotarra (iz) auzotarra “Toka akionen eseun auki parterarik, ta etor sana ausoko andra bat [2A]” - (Tokatu zitzaionean ez zuen eduki emaginik, eta etorri zena auzoko andre bat) “Bearrak in te osten, auso dustik batu eta bederatzi, geuten ite sakon, e, errosario ilte san dustiri [2G]” - (Beharra egin eta ostean, auzo guztiak batu eta bederatzi, gauetan egiten zitzaion, arrosarioa hiltzen zen guztiari) “Nik es, baye yakin dot Iberren, gure auso, se klaro, Ilarik esan dotzun modun gero auso pe usenak dekese, eta, gu bisi garesen lekun, e, porejenplo nire etze Etzebarri geitzen da, baye gero Iberre isete san beste auso bat [4A]” - (Nik ez, baina jakin dut Ibarran, gure auzoa, ze jakina, Hilarik esan dizun moduan gero auzoek ere izenak dauzkate, eta, gur bizi garen lekua, kasurako nire etxea Etxebarri deitzen da, baina gero Ibarra izaten zen beste auzo bat) “Emen esta egon ausotarrik, beirik euki esteunik bate be [2G]” - (Hemen ez da egon auzotarrik, behirik eduki ez duenik bat ere) batzarra (iz) batzarra


243 “Ganaduk aukite seitusenak batzarrak aukite seitusen [2A]” - (Ganaduak edukitzen zituenak batzarrak edukitzen zituen) besine (iz) auzoa (f.); besino (iz) auzoa (m.) “Len, gaur baño kolaborasino giau ote san, e, besinoakas ta dustikes [3G]” - (Lehen, gaur baino lankidetza gehiago egoten zen, auzoekin eta guztiekin) bestalde (iz) auzoa, beste aldea; bizitza biko etxeetan alboko aldea; bestalde bestaldekok (iz) bestalde-bestaldekoak; bestealdeko, bestaldeko (iz) auzoa, beste aldeko; bizitza biko etxeetan albokoa “Muskerra be, muskerra, gure bestaldeko andra bateri besoti barrure yo akon [1A]” - (Muskerra ere, muskerra, gure beste aldeko andre bati besotik barrura joan zitzaion) bolandere (iz) bolandera “Jolin, errepublikek urten yeunen, e, gaueko, amarratan, e, bearreti urten ta beste or Goyerriko bat, or kurtzion sigarro yarrite parata iten gendun, e, despediden, bisikletak imini yeusan ta uren kontran ta yarrite, Portalten dana bolandere ta, Portalten, ta orti klaru klaru asmaten gendun, e? [1G]” - (Jolin, errepublikak irten zuenean, gaueko, hamarretan, beharretik irten eta beste hor Goierriko bat, hor bide gurutzean zigarroa jarrita paratuta egiten genuen, despedidan, bizikletak ipini zituzten eta uraren kontra eta jarrita, Portugaleten dena bolandera eta, Portugaleten, eta hortik argi argi asmatzen genuen, e?) depostario (iz) depositarioa, ermandadeko burua “Se depostariok berak eseun agintan bakarrik, agintan egon sien beste irurek [1G]” - (Ze depositarioak berak ez zuen agintzen bakarrik, agintzen egon ziren beste hirurak) “Igual isete san bat depostario esate akona, kontu eroteuna, esta? [1G]” - (Igual izaten zen bat depositarioa esaten zitzaiona, kontua eroaten zuena, ezta?) ermandade (iz) ermandadea, baserritarren arteko elkartea “Eta batzarratan, ba bei bet gaixorik egoten basan ba il iten san eta, ermandadan, e, danon arten pageta san [2A]” - (Eta batzarretan, ba behi bat gaixorik egoten bazen ba hil egiten zen eta, ermandadean, denon artean ordaintzen zen) erregalu (iz) erregalua, oparia; erregala, erregalau (ad) erregalatu, opari egin “Erregek au erregalu ekar deude [2A]” - (Erregeek opari hau ekarri dute) “Eta erregala i yotzen, e, olan, e, kuadru bet akordatenas bolatoki batena eta, euron etzen egoten salako edo [4A]” - (Eta erregalatu ei zioten, hola, koadro bat akordatzen naiz, bolatoki batena eta, euron etxean egoten zelako edo) Antzinako izena. erremate (iz) errematea, enkantea “Errematea ba, iminte otzen presio ba, eta gero euren satik, satik imini, eta, ya pagateko ordun, tokate akon parte baño eroteun, sera, a paga ber isete san, debalde barik, diru atateko [1G]” - (Errematea ba, ipintzen zioten prezioa ba, eta gero euren zatiak, zatiak ipini, eta, ja ordaintzeko orduan, tokatzen zitzaion partea baino eroaten zuen, zera, hura ordaindu behar izaten zen, doan barik, dirua ateratzeko) gautxori (iz) gautxoria inbitasino, inbitasiño (iz) gonbidapena; inbita (ad) gonbidatu “Inbitate seitusela gure deunari yon [2A]” - (Gonbidatzen zituela gura duena joan) kinto (iz) 1. kintoa, urte bereko soldadu laguna. 2. urte berekoak izatea “Guk ikiten gendun, e, kinto urte beretan, kuadrille bat or etze bakar baten Biskersarren, batuten gintzesan or, e, etze bertan bera itxite egon san etze baten, ilundetan, e, estai pa nik, e, ilebete ingiru ensayetako, entrenamintu euki gendun, or batzen gintzesan, e, berrogei lagun, palu


244 banaas or paraute, eta bueno, koyi gendun ba, geure, rimotxu te gero, in gendun geure errekorridu te batu gendun, e, yatordu in gendun ori esan dotzuten yatordu primerakoa, eta gero diru sobrakunaas bakisu se in gendun? Sanantonio egun beten yon gintzesan Marture, yatordu Erandion, Txatinen amak preparau danontzako, eta gurdies ermiteko, semetariko bat, Gregorio, Gregorio ermiteko Gregorio Madariagak, eron oskun gurdies yatordu, e, Martiarture [2G]” - (Guk edukitzen genuen, kintoa urte berean, koadrila bat hor etxe bakar baten Bizkarzarren, batzen ginen hor, etxea bertan behera utzita egon zen etxe baten, ilundietan, ez dakit ba nik, hilabete ingurua entseatzeko, entrenamendua eduki genuen, hor batzen ginen, berrogei lagun palu banarekin hor paratuta, eta beno, koiu genuen ba, geure, erritmotxoa eta gero, egin genuen geure ibilbidea eta batu genuen, jatordu egin genuen hori esan dizudan jatordu primerakoa, eta gero diru sobratu zitzaigunarekin badakizu zer egin genuen? San Antonio egun baten joan ginen Martiartura, jatordua Erandion, Txatinen amak prestatu denontzat eta gurdiarekin ermitako, semeetariko bat, Gregorio, Gregorio ermitako Gregorio Madariagak, eroan zigun gurdiarekin jatordua, Martiartura) “Eta Larrondon akortanas, in gendun guk, yatordu kintona [2G]” - (Eta Larrondon akordatzen naiz, egin genuen guk, jatordua kintoena) konbidedu 1. (iz) gonbidatua. 2. (ad) gonbidatu “Orko ermiteko yayek eta iten gendusen konbideduk [2A]” - (Horko ermitako jaiak eta egiten genituen gonbidatuak) konfiantze (iz) konfiantza “Il be iten de askok, emen deku bat, ya konfiantzako mutil bet, e, an dabil solon dabil bat, a ba itxon yongo nas, gaube dustin dau begire eskopeteas [3G]” - (Hil ere egiten dute askok, hemen daukagu bat, ja konfiantzako mutil bat, han dabil soroan dabil bat, a ba itxaron joango naiz, gau osoan dago begira eskopetarekin) kuadrille (iz) lagun-taldea; gaste kuadrille (iz) gazte taldea; mutil kuadrille (iz) mutil koadrila, taldea; neska kuadrille (iz) neska koadrila, taldea; ume kuadrille (iz) ume taldea “Nik dekot, saspi urtegas edo sortzigas eskolara ibiliko erretratu bet kuadrilleko [2A]” - (Nik daukat, zazpi urterekin edo zortzirekin eskolara ibiliko erretratu bat lagun taldekoa) “Gaste kuadrillek, ite otzin sarrari, ba amaketako bat [2A]” - (Gazte taldeek, egiten zieten zaharrei, ba hamaiketako bat) “Ume kuadrille ta, laukistarrak egon sin famili bi emen [2G]” - (Ume taldea eta, laukiztarrak egon ziren familia bi hemen) listeru (iz) ermandadeko kontu eroalea okupa (iz) okupa; okupa, okupau (ad) 1. okupatu. 2. lanpetuta egon “Eta arik kuartuk, enbrak okupate situen ta gero gixonak lastegire [2A]” - (Eta gela haiek, andrazkoek okupatzen zituzten eta gero gizonak lastategira) “Emen okupata on sara beti [2G]” - (Hemen okupatuta egon zara beti) presidente (iz) presidentea sekretario (iz) idazkaria sindikato (iz) sindikatua; sindikala (adj) sindikala “Suk sindikato ingiriko jente asko eseten dosu, ta setatik ori ba? [3G]” - (Zuk sindikatu inguruko jende asko ezagutzen duzu, eta zetatik hori ba?) sosio (iz) bazkidea; sosiedade (iz) elkartea “Batzar bat euki du, eta abogadu betek irotamar euro bakotxari kendu oskun, eta gara eun de amar sosio edo eun de amabi gara ondino [2G]” - (Batzar bat eduki dugu, eta abokatu batek hirurogeita hamar euro bakoitzari kendu zigun, eta gara ehun eta hamar bazkide edo ehun eta hamabi gara oraindino) tasadore (iz) tasadorea; ermandadean ganaduaren tasazioa egiten zuena “Bai ori en jeneral tasadorek, len esan dotena, depostario bat eta iru tasadore, estaik isete sien, baye ai pe irurek isen barik, apur bet ulertuteudienak, se auso bakotxen bat [1G]” - (Bai hori gehienetan tasadoreak, lehen esan dudana, depositario bat eta hiru tasadore, ez dakit izaten ziren, baina haiek ere hirurak izan barik, apur bat ulertzen zutenak, ze auzo bakoitzean bat)


245 toto (iz) lorra, totoa, auzolana; auzoari laguntzeko egiten den beharraldia jatordu baten truke; toton (ado) totoan; toton in (ad) totoan egin “Tonton etorte san, ordun Erandion, Erandiondo, ure an bean, an atxineko trena Kateati, Lutxana, an ure, ta ara etorte sien gabarrak, satzaas, ta toto, abisateun aitek idik, ganaduk an, albotan, ta toton aik, aik satzak solora ekarten [1A]” - (Totoan etortzen zen, orduan Erandion, Erandiondo, ura han behean, han antzinako trena Kateatik, Lutxana, han ura, eta hara etortzen ziren gabarrak, satsarekin, eta totoa, abisatzen zuen aitak idiak, ganaduak han, alboetan, eta totoan haiek, sats haiek sorora ekartzen) “Toton bai, ausori laguntan, ausori laguntan esin badeu, toto esate akon igual, ausoko, bat edo bi edo iru, laguntan areri, edo areaitik makal egon bada, ori esate akon toto, laguntasune emoten [1G]” - (Totoan bai, auzoari laguntzen, auzoari laguntzen ezin badu, totoa esaten zitzaion igual, auzoko, bat edo bi edo hiru, laguntzen hari, edo hargatik makal egon bada, hori esaten zitzaion totoa, laguntasuna ematen) tratu (iz) tratua, harremana; trata, tratau (ad) 1. tratatu, harremana eduki, 2. botika egin “Nik Leyoakoas estot auki ainbeste tratu Erandioas bai, se erandioko Landati etor isen dires ona bendejakas eta gure etzaurreti pasaten siren danak eta aitik esetuten isen doas nik ango danak, eta ango euskere eta gure bardin antzen, bardin antzen, se errin bertan euskera gitxi in da, kasik obeto esateko dakigunak dires familikok, oseake osten kanpotarra taus asko, bueno daus eta egon dires urte askotan [2A]” - (Nik Leioakoarekin ez dut eduki hainbeste tratu Erandiorekin bai, ze oraindino Landatik etorri izan dira hona bendejekin eta gure etxaurretik pasatzen ziren denak eta hagatik ezagutzen izan ditut nik hango denak, eta hango euskara eta gurea berdin antzean, berdin antzean, ze herrian bertan euskara gutxi egin da, kasik hobeto esateko dakigunak dira familiakoak, hau da, ostean kanpotarrak daude asko, beno daude eta egon dira urte askotan) “Beti trata da aberatza obeto [1A]” - (Beti tratatu da aberatsa hobeto) “Estosu koiko eser be tratetan espadosus [2G]” - (Ez duzu koiuko ezer ere tratatzen ez badituzu) txarribode (iz) txarriboda “Txarribode be politau isete san ondikarren [3A]” - (Txarriboda ere politagoa izaten zen hondinokarren ) 20.3. Jendartea enemigo (iz) arerioa “Enemigo txarra isen yeun artatxorik beraas [1G]” - (Arerio txarra izan zuen artatxoriak berarekin) eskeko (iz) eskekoa, eskalea “Beti trata da aberatza obeto, aberatzari señor, eta au etorten basan ba, eskeko bat ostikedaka, ori be estau deretxorik [1A]” - (Beti tratatu da aberatsa hobeto, aberatsari jauna, eta hau etortzen bazen ba, eskeko bat ostikadaka, hori ere ez dago eskubiderik) “Eskeko ibil san asko [2G]” - (Eskeko ibili zen asko) indianu (iz) indianoa, amerikanoa jauntxu (iz) jauntxoa “Orrek, e, euron urtetan isen di, erriko jauntxuk [2G]” - (Horiek, euron urteetan izan dira, herriko jauntxoak) jente (iz) jendea “Jente be txarra badau, baye ona be bai, e? [1A]” - (Jendea ere txarra badago, baina ona ere bai, e?) “Ni bigarrena ise nintzen emen eskondu nintzena, beste bat nire aurretik eta ni, ni bigarrena ise nintzen, eta gero andi gora danak, Goyerriko jente dana emen [2A]” - (Ni bigarrena izan nintzen hemen ezkondu nintzena, beste bat nire aurretik eta ni, ni bigarrena izan nintzen, eta gero handik gora denak)


246 jitane (iz) jitanoa, ijitoa (f.); jitanu (iz) jitanoa, ijitoa (m.) “E, jitana baten antza es, alan! [2A]” - (Ijito baten antza ez, hala!) “Jitanuk lotze sin or, karrokas egunetan, guardi sibilek koyu te gero botate seituen, eukite seituen, estait iru egun edo pasau esko, bota ite seitun, or Urgitxin be lotze sien, Loyun be bai, or, e, serantza, e, goiko, residentzire yoteko biden, an Mendigorrirantza sartzen garela, an be lotzen sien [2G]” - (Ijitoak lotzen ziren hor, karroekin egunetan, guardia zibilek koiu eta gero botatzen zituzten, edukitzen zituzten, ez dakit hiru egun edo pasatuz gero, bota egiten zituzten, hor Urgitxin ere lotzen ziren, Loiun ere bai, hor, zererantz, goiko, zahar egoitzara joateko bidean, han Mendigorrirantz sartzen garela, han ere lotzen ziren) lagune (iz) 1. laguna. 2. pertsona; laguntasune (iz) laguntasuna; laguntze (iz) laguntza; laguntzino (iz) laguntza; lagunarte (iz) lagunartea, lagun taldea; lagundu (ad) lagundu “Fabrike ona isen da, laureun lagun edo egon giñen, ta etorte san jente ba Bilboti Barakaldoti, se isen da fabrike, barri isen sales, ondo pagateuden, neuri be, asten amar ogerleko giau pagate usten arten ibili nitzen lekun baño giau pagateusten, eta beste batzuri be ondo pagateutzen, se fabrike barri isen dales, ba jente batzeko, pagau in ber eudin, atarañon, eta treneko biaje pe, ordun esetu neun pagetan, e, inongo fabrikek eta onek pagau iteutzen biejak, trenen ibili ber isen deun ba jenteri edo autobusen edo, presentate isen deude billete, eta gero ille dustiko pageta isen deutze, illen akabun, eta an, e, ego nintzen, tallerren mekaniken, eta, lelau [1G]” - (Fabrika ona izan zen, laurehun lagun edo egon ginen, eta etortzen zen jendea ba Bilbotik Barakaldotik, ze izan da fabrika, berria izan zenez gero, ondo ordaintzen zuten, neuri ere, astean hamar ogerleko gehiago ordaintzen zidaten artean ibili nintzen lekuan baino gehiago ordaintzen zidaten, eta beste batzuei ere ondo ordaintzen zieten, ze fabrika berria izan denez gero, ba jendea batzeko, ordaindu egin behar zuten, hartaraino, eta treneko bidaiak ere, orduan ezagutu nuen ordaintzen, inongo fabrikak eta hauek ordaindu egiten zizkien bidaiak, trenean ibili behar izan duen ba jendeari edo autobusean edo, aurkezten izan dute txartela, eta gero hile osokoa ordaintzen izan diete, hilaren amaieran, eta han, egon nintzen, tailerrean mekanikan, eta, lehenago) “Fruteri bet emen Leyoan da aren lagun andi da [3A]” - (Fruta denda bat hemen Leioan eta haren lagun handia da) “Orrek, e, laguntasune euki eudin italianuk eta alemanakas, eta emekok ba koiteduk esebe eseudin euki, es abioirik es kristori pe [2G]” - (Horiek, laguntasuna eduki zuten italiarrak eta alemaniarrekin, eta hemengoek ba koitaduek ezer ere ez zuten eduki, ez abiorik ez kristorik ere) “Eta eskatu eneun in eta obeto ixeo da, jangoikok lagundu ioskun, e? [1G]” - (Eta eskatu ez nuen egin eta hobeto izango da, jaungoikoak lagundu egin zigun, e?) “Beti ote san laguntze giau [3G]” - (Beti egoten zen laguntza gehiago) “Badaus ba lagunarten ba iten daudie baye osten aurek badaus, urten bestotzi iten erderas [2A]” - (Badaude ba lagunartean ba egiten dute baina ostean eurek badaude, irten ere ez die egiten erdaraz) makete (iz) maketoa (f), erdalduna; maketo (iz) maketoa (m.), erdalduna; maketeri (iz) etorkinak “Eta gerorau ba emen, fabrike tila ta estila maketo asko sartu da [2G]” - (Eta geroago ba hemen, fabrikak direla eta ez direla maketo asko sartu da) “Ni akorta nas landaratan ibilten gintzesanen seme alabak ulertu bai, baye eurok erdera, eta karo estau sereginik se guri pasa daku, Arrian nire lagunek, badinot estakide, eta auron amak eta esateustin niri iyosu oneri euskeras, onek maketa tire, an e, Muruko punten bisite dakienak euskeras obeto, se gu badakisu aldea, aputxu bet retiradutxuau ba, fasilau da yakin ber euskera baye, es, es, eseudin iten, iteudin erdera, onek iten doskuena guri, nire edadekok, e? [2A]” - (Ni akordatzen naiz landaretan ibiltzen ginenean seme-alabek ulertu bai, baina


247 eurok erdara, eta jakina ez dago zereginik zer guri pasatu zaigu, Arriagan nire lagunek, badiot ez dakite, eta euron amak eta esaten zidaten niri egiozu honi euskaraz, hauek maketoak dira, han, Muruko puntan bizi izanda dakitenak euskaraz hobeto, ze gu badakizu aldea, apurtxo bat baztertutxoagoa ba, errazagoa da jakin behar euskara baina ez, ez, ez zuten egiten, egiten zuten erdara, hauek egiten digutena guri, nire edadekoek, e?) “Bai gero, sartu siren, e, beste tandakok, eta eroen a Desierto Erandio, da maketeri giau da, gure da euskeldune [2A]” - (Bai gero, sartu ziren, beste txandakoak, eta eroan zuten Desertura, eta etorkin gehiago da, gurea da euskalduna) persone (iz) pertsona “Asun egon da emen, e, Txorierrin isen danik eta, plasarik ederrena, eta, eta bai, e, gasterik ederrenak gure denporako, milek personak batzen gintzesan or domeka dustitan, paseon Asu dustitik, tabernarik taberna, Apurtuartek eukiun Leorbaso, e, kanpo, eta, Apurtuarte ikusten yon arrastin eta gero, yantzan yoten gintzesan, neska mutilek gasteri dusti, e, batze san ordun jente ba Txorierri dustiko asi, e, Getxon, Getxo, Leyoa, Erandio, Loyu, Sondike, e, Derio, e, Samudio Lesama eta Larrabetzurarteko gaste dustik, Asure yoten gintzesan [2G]” - (Asuan egon da hemen, Txorierrin izan denik eta, plazarik ederrena, eta, eta bai, gazterik ederrenak gure denborako, milak pertsonak batzen ginen hor igande guztietan, paseoan Asua osotik, tabernarik taberna, Apurtuartek eduki zuen Leorbaso, zelaia, eta, Apurtuarte ikusten joan arrastian eta gero, dantzan joaten ginen, neska-mutilak gazteria osoa, batzen zen orduan jendea ba Txorierri osokoa hasi, Getxon, Getxo, Leioa, Erandio, Loiu, Sondika, Derio, Zamudio, Lezama eta Larrabetzura arteko gazte guztiak, Asura joaten ginen) 20.4. Bikoteak alargune (iz) alarguna; alargundu (ad) alargundu “Enbra alargunek egon di etzealdetan, geyenatan [2G]” - (Andrazko alargunak egon dira baserrietan, gehienetan) “Ogetamabi urte daroas alargun, e, il onen emeretzin [2A]” - (Hogeita hamabi urte daroatzat alargun, hil honen hemeretzian) “Ba gero, ba alargundu nintzenen, ba ya ganadu te kendu in gendusen [2A]” - (Ba gero, ba alargundu nintzenean, ba ja ganadua eta kendu egin genituen) andragaya, andregaya (iz) andregaia arreo (iz) arreoa, ezkondukeran etxe berrira eroaten dena “Baye ori bai amari entzunte dekotzet selan gurdin eroten seitun arreo dusti, bueno yoten basin, e, mutilen etzera bisiten [2A]” - (Baina hori bai amari entzunda daukakiot zelan gurdian eroaten zuen arreo guztia, beno joaten baziren, mutilaren etxera bizitzen) birrotxe (adj) birrotxoa (f.); birrotxo (adj) birrotxoa (m.) bixi alargune, bisi alargune (iz) bizialarguna, banatua, dibortziatua “Ba bisi alargune, ba bada ori alargun lotu da, baye batan bateas euko deu seoser, e, kontato besteran bateas eta bisi alargune [2A]” - (Ba bizi alarguna, ba bada hori alargun lotu da, baina baten batekin edukiko du zer edo zer, kontaktua besteren batekin eta bizi alarguna) bode (iz) ezkontza, boda “Len bodak eta iten sien baye, oin esebes [2A]” - (Lehen ezkontzak eta egiten ziren baina, orain ezer ere ez) despedide (iz) despedida “Or kurtzion sigarro yarrite parata iten gendun, e, despediden [1G]” - (Hor Goierriko bat, hor bide gurutzean zigarroa jarrita paratuta egiten genuen, despedidan) dote (iz) dotea “Nire semeas o nire alabeas eskontan bada nik emongotzet au dote [2A]” - (Nire


248 semearekin edo nire alabarekin ezkontzen bada nik emango diot dote hau) eskontze (iz) ezkontza; eskonparri (adj) ezkonberria; eskondu (ad) ezkondu “Or Goyerrin geyena ti alkarreas, e, ordun bakisu orduko denporatan, oin, e, yote sin ta erroldan ausotarran arten, auso auson arten, eskontzarik geyenak ite sien, asau yon barik esaten da [2G]” - (Hor Goierrin gehienak dira elkarrekin, orduan badakizu orduko denboretan, orain, joaten ziren eta errondan auzotarren artean, auzo auzoen artean, ezkontzarik gehienak egiten ziren, asago joan barik esaten da) “Eta, gastek eskondu baño lelaukok iseten basiren danak isete siren surik [2A]” - (Eta, gazteak ezkondu baino lehenagokoak izaten baziren denak izaten ziren zuriak) etzealdatze (iz) etxe aldatzea geyerak (iz) deionak, deierak “Ba geyerak eskontan dinen, elisan iten sin [2A]” - (Ba deierak ezkontzen direnean, elizan egiten ziren) gixongaya (iz) gizongaia “Saldies etor san ta, akorda yakon, e, erregalu bet ite, andregai nai gixongai erregalu bet in ber deula [2G]” - (Zaldiarekin etorri zen eta, akordatu zitzaion, opari bat egitea, andregaia nahi gizongaia opari bat egin behar duela) kasamenteru (iz) ezkontzagina keride (iz) maitalea (f); kerido: maitalea (m) “Bai or paste san, ordun leleko kotxek eukite seituenak eta olan ba, keridakas ta etorte sienak eta, eta klaro orrek ba errespeto sartzeudin, se akortanas, e, Loyun pasa aken, mutil kuadrille bateri, yakiteuden selan etorte san bat, neska gaste bateas ta gixona ya edadeko kotxeas etorte san, sustu bet emon ber tziela ta, yon sien geu beten kuadrille, eta apur beteaiti danak ilten deitu, pistoleas ta, tiroka [2G]” - (Bai hor pasatzen zen, orduan lehenengo kotxeak eduki zituztenak eta hola ba, maitaleekin eta etortzen zirenak eta, eta jakina horiek ba errespetu sartzen zuten, ze akordatzen naiz, Loiun pasatu zitzaien, mutil talde bati, jakiten zuten zelan etortzen zen bat, neska gazte batekin eta gizona ja edadekoa kotxearekin etortzen zen, ikaratu behar dutela eta, joan ziren gau baten taldea, eta apur bategatik denak hiltzen ditu, pistolarekin eta, tiroka) “Ortaringo kerido bat kutxilledaka il seren [2G]” - (Horietariko maitale bat aiztokadaka hil zuten) matrimonio (iz) andre-gizonak “Matrimoniok gure modukok danak euskera, ta inbidi bet emotesten niri [2A]” - (Andre-gizonak gure modukoak denak euskara, eta inbidia bat ematen zidan niri) mutil sarra (iz) mutil zaharra “Bakar bakarrik mutil sar lotu sanen, jitanuk sartu akosan etzera ta jitanuk emo tzin sue [2G]” - (Bakar bakarrik mutil zahar lotu zenean, ijitoak sartu zitzaizkion etxera eta ijitoek eman zioten sua) neska sarra (iz) neska zaharra “An on san barra ta an on sin neska sar bi [2G]” - (Han egon zen taberna eta han egon ziren neska zahar bi) nobie, nobi (iz) andregaia; nobio (iz) gizongaia; nobie-nobiok, nobi-nobiok (iz) andregai-gizongaiak “Nobi-nobiok garela nire andre ta ni nobiok garela eta euro pe bai, laurok ibilte gentzesan domekatan andi orti emeti erromerietati te Bilbora, sinetara ta yoten ta bata ta beste [2G]” - (Andregaigizongaiak garela nire andre eta ni ezkongaiak garela eta eurok ere bai, laurok ibiltzen ginen domeketan handik hortik hemendik erromerietatik eta Bilbora, zinetokietara eta joaten bata eta bestea) “Eta nire nobiok, Asuko, Erandiokon, e, talden ite yeun yantzan goiko landan [3A]” - (Eta nire gizongaiak, Asuko, Erandiokoen, taldean egiten zuen dantzan goiko landan) “Nobie oki nun, amalau urte amabi, plasan, Asuko plasan [3G]” - (Andregaia eduki nuen, hamalau urte hamabi, plazan, Asuko plazan) parade (iz) zita, bikoteak geratzeko lekua “Parade iminte eukiten gendun lekun, onen lekutara urten ta, tabako erre ta tabako erre, ernegaten igual, tabako erre ta tabako erre [1G]” - (Zita ipinita edukitzen genuen lekuan, honen lekutara irten eta, tabakoa erre eta tabakoa erre, ernegatzen igual, tabakoa erre eta tabako erre)


249 pareje (iz) bikotea “Asko asko in dina, parejak Goyerrin, Goyerrin, alkarreas, geyena taus eskondute [2A]” - (Asko asko egin direna, bikoteak Goierrin, Goierrin elkarrekin, gehienak daude ezkonduta) pretendiente (iz) gizongaia “Onaño bai se neuk euki dot pretendienta bat giputze ta, akabun ya, aunke gustau esaneuntzen base sos artesen enas ulertuten ta [1A]” - (Honaino bai ze neuk eduki dut gizongai bat giputza eta, azkenean ja, gustatu arren esan nion baze zoaz artezean ez naiz ulertzen eta) senserrade (iz) zentzerrada soltere (adj) ezkondu bakoa (f); solteru (adj) ezkondu bakoa (m) “Ba beste soltere ixen sales, eseun gu ixen [2A]” - (Ba bestea ezkondu bakoa izan zenez gero, ez zuen gura izan) “An bisi isen dires, nebarrabak solteruk egon direnak, oin ya bat baño esta lotzen [2A]” - (Han bizi izan dira, neba-arrebak ezkondu barik egon direnak, orain ja bat baino ez da lotzen) 20.5. Lan harremanak bearra (iz) beharra, lana; esku bearra (iz) esku beharra; bearren (ado) beharrean; bear in (ad) behar egin “Ba krieda ta gero bearren ba gero esnekas Erandiora, asto ta imini asto ta [1A]” - (Ba neskame eta gero beharrean ba gero esneekin Erandiora, astoa eta ipini astoa eta) “Se nik, e, labatan ite nendun bear [1G]” - (Ze nik, labeetan egiten nuen behar) “Guren aitek, esaun iten bear fabriken, etzen, ama ibilte san esnekas, eta ostantzen ba ni ganadu txagoten [2A]” - (Gurean aitak, ez zuen egiten behar fabrikan, etxean, ama ibiltzen zen esneekin, eta osterantzean ba ni ganaduak jagoten) “Aurrera urtetako modu txarra egon san, ordun, se ondino makineririk esan egon, esku bearras [2G]” - (Aurrera irteteko modu txarra egon zen, orduan, ze oraindino makineriarik ez zen egon, esku beharrarekin) enprese (iz) enpresa “Ni enitzen lotzen sekule be, beskaltan an, etzeti ba bost minutu fabrike ta, etzera etorte nitzen ta ademas, aprobetxa iten isen dot ori denpore, beyeri yaten emon, seoser yaten eta neu pe yan eta, atzera karra yoteko, bos minutun iten nendun, e, yon etorrik eta, alan arreglaten nitzen, baye jente konforme egon san, gero etor san ya, jente, despeditan asi siren, boluntariok eske, diru opetzi eta boluntariok eske eta, jente ya, urtetan asi san, bearra be asko eskastuten, leku dustiko modun, eta, gero neu be in eusten, jubilau nitzen, es, e, urte paño lenau baye, akaburarten an euki eustin, se, diru gobernu euskelduneti, koyu euden diru, e, sertzeko jente botateko baye, enpreseri lelau e, intereseta isen dako jente gaste bota boluntariok, diru emonta, se gu ya, irurogei urteti barrun egon gare eta gure kontu geldi geldi, etorko san gure jubilasiño ta guri aitik aitu oskun, akaburarten, irugotabost urtek in arten [1G]” - (Ni ez nintzen lotzen sekula ere, bazkaltzen han, etxetik ba bost minutu fabrika eta, etxera etortzen nintzen eta gainera, aprobetxatu egiten izan dut denbora hori, behiei jaten eman, zer edo zer jaten eta neuk ere jan eta, atzera karra joateko, bost minutuan egiten nuen, joan etorriak eta, hala konpontzen nintzen, baina jendea konforme egon zen, gero etorri zen ja, jendea, despeditzen hasi ziren, boluntarioak eske, dirua opetsi eta boluntarioak eske eta, jendea ja, irteten hasi zen, beharra ere asko eskasten, leku guztiko moduan, eta, gero neu ere egin ninduten, erretiratu nintzen, ez, urteak baino lehenago baina, azkenera artean han eduki ninduten, ze, dirua gobernu euskaldunetik, koiu zuten dirua, zertzeko jendea botatzeko baina, enpresari lehenago, interesatzen izan zaio jende gaztea bota boluntarioak, dirua emanda, ze gu ja, hirurogei urtetik barruan egon


250 gara eta gure kontua geldi geldi, etorriko zen gure erretiroa eta guri hagatik aditu ziguten, amaitu artean hirurogeita bost urteak egin artean) enkargadu (iz) arduraduna “Gure gixonan enkargadu be isen san [2A]” - (Gure gizonaren arduraduna ere izan zen) erlebo, errelebo (iz) txanda; erlebau (ad) errelebatu “Iru erlebotan iten gendun bear, egon da epoke bear asko egon dana, sapatu, gaube in bear eta gero gero domekan be orduk sartzen siren, ni gitxiten yonas etzen euki ot bearra ta baye geyenak joten siren bearren, gaubes, eta gero, ostebere, orduk sartzen [1G]” - (Hiru txandatan egiten genuen behar, egon da sasoia behar asko egon dena, larunbata, gaua egin behar eta gero gero igandean ere orduak sartzen ziren, ni gutxitan joan naiz etxean eduki dut beharra eta baina gehienak joaten ziren beharrean, gauez eta gero, ostera ere orduan sartzen) erretiro (iz) erretiroa jefe (iz) nagusia “Se bere aite isen san, e, jefe estasinoko, ta gero bere osabe lotu san [2A]” - (Ze bere aita izan zen, nagusia geltokikoa, eta gero bere osaba lotu zen) jubilasino, jubilasiño (iz) erretiroa; jubila, jubilau (ad) jubilatu, erretiratu; jubilaparri (adj) erretiratu berria “Eta asi da kobraten, ori ba jubilasino ori [2G]” - (Eta hasi da kobratzen, hori ba erretiro hori) “Bendejakas, ointzurarten ba, jubila arten [2A]” - (Bendejekin, oraintsura artean ba, erretiratu artean) “Bai esetu ingo du, ba oin jubilaute dau, bai jubilaparri urte bete edo beste edo [2G]” - (Bai ezagutu egingo dugu, ba orain erretiratuta dago, bai erretiratu berri urte bete edo beste edo) kolokasino (iz) enplegua, lanpostua “Orrek etorte sin aste akabutan, nire amak tripekada bat emongo badotzi, umek, gosek ilik danak, eta aiteamak kolokasino onakas baye eseudin naiko irebasten [2G]” - (Hauek etortzen ziren aste-goienetan, nire amak tripakada bat emango dien, umeak, goseak hilik denak eta aita-amak lanpostu onekin baina ez zuten nahiko irabazten) ofisio (iz) ogibidea “Ofisiorik enendules euki ba, tallerra garbitu bateti besteti, eta, matelak sartu, ofisialari kendu estorbuk eta imini matelak an, eta gero, sepillun imini ustin, eta sepillun in doas urte asko [1G]” - (Ogibiderik ez nuenez eduki ba, lantokia garbitu batetik bestetik, eta materialak sartu, ofizialari kendu enbarazuak eta ipini materialak han, eta gero eskobilan ipini ninduten, eta eskobilan egin ditut urte asko) Ontziola. paro (iz) langabezia “Bera jubila san ta neu be bai, jubila baño lelau a paron on san ta yon gintzesan, leku askotara Ibisa ta orti, orrek dustik in dus [2A]” - (Bera erretiratu zen eta neu ere bai, erretiratu baino lehenago hura langabezian egon zen eta joan ginen, leku askotara Ibiza eta hortik, horiek guztiak egin ditugu) tande, txande (iz) txanda “Eta gisonak kurtze, eta tandarik tandara lotu te erresa [1A]” - (Eta gizonak gurutzea, eta txandarik txandara lotu eta erregutu) “Txandatan, satike, ta orreri esate yakon dindirri, eta, arik eta matrise garbitu arten [1G]” - (Txandatan, zatika, eta horri esaten zitzaion dindirria, eta harik eta umetokia garbitu artean) turno (iz) txanda “Ordu bietan urtetan gendun, ordun, beste turno etorte san [1G]” - (Ordu bietan irteten genuen, orduan, beste txanda etortzen zen) txapuse (iz) txapuza


251 “Bai en jeneralen solo bat bakotxak, solo bat labreta eun igual edo bi, ba, arto ta indabe eraiteko edo, e, etzerako gause batzuk iminteko, e, txapusetxuk [2G]” - (Bai gehienetan soro bat bakoitzak, soro bat lantzen zuen igual edo bi, ba, artoa eta indaba ereiteko edo, etxerako gauza batzuk ipintzeko, txapuzatxoak) uelge (iz) greba “Oin, e, uelgan egonta gaus geu be, sei ilebeten, e, Iberian, makinistek eta gu, makinistek egon siren lau ilebeten, batera egon gintzen, makinistek eta gu Iberian, egon gintzesan, gu sei ilebeten [1G]” - (Orain, greban egonda gaude geu ere, sei hilabetean, Iberian, makinistak eta gu, makinistak egon ziren lau hilabetean, batera egon ginen, makinistak eta gu Iberian, egon ginen, gu sei hilabetean) 20.6. Kortesia formulak agur (esak) agur “Eta nik beti agur, eta egun beten moja batek esayosten agur dijo el demonio por no dezir adios [3A]” - (Eta nik beti agur, eta egun baten moja batek esan zidan agur dijo el demonio por no decir adios) alan ekarri (esak) hala ekarri arrastion (esak) arrasti on, arratsalde on aupede (iz) aupada; aupede in (ad) aupada egin bier arte (esak) bihar arte doluminek (iz) doluminak “Doluminek emon dotzesus? [2A]” - (Doluminak eman dizkiozu) egun on (esak) egun on egurdion (esak) eguerdi on entendimintu eriotzan goberna iostesu (esak) entendimentua heriotzan goberna iezadazu eskerrak (iz) eskerrak; eskerrik asko (esak) eskerrik asko; eskertu (ad) eskertu gabon, gaubon (esak) gau on; gau on bat oki (esak) gau on bat eduki gabon jayek ondo pasa (esak) gabon jaiak ondo pasatu; gabon soriontzuak (esak) gabon zoriontsuak gero arte (esak) gero arte gorantzi (esak) goraintzia “Ba ikusten badosu gorantzi asko emo yotzesus [2A]” - (Ba ikusten baduzu goraintzi asko emazkiozu) “Emon gorantzik amari, emon gorantzik aiteri, emon gorantzik familiri bai, gorantzik bai [3A]” - (Eman goraintziak amari, eman goraintziak aitari, eman goraintziak familiari bai, goraintziak bai) ikusi arte (esak) ikusi arte jainkoa lagun (esak) jainkoa lagun; jainkok lagundu deyola (esak) jainkoak lagundu diezaiola “Agur esaten dosunen be, ori esta esaten baye atxine esate san, agur, e! Agur jainkoa lagun [3A]” - (Agur esaten duzunean ere, hori ez da esaten baina antzina esaten zen, agur, e! Agur jainkoa lagun) “Gixajok jainkok lagundu deyola ta bata ta beste ta [2G]” - (Gizajoak jainkoak lagundu diezaiola eta bata eta bestea eta) jaune 1. (deik) jauna. 2. (iz) jauna “Orre pe jaunek iseten sin [2G]” - (Horiek ere jaunak izaten ziren) laguntan dotzut (esak) laguntzen dizut, hiletetan esaten da mesedes (ado) mesedez “Esaten deu, e, ango ausotar batek akorta nas esateula, mesedes esixus angulek imini gaur [2G]” - (Esaten du, hango auzotar batek gomutatzen naiz esaten zuela, mesedez ez itzazu angulak ipini gaur) on ditela osasune (esak) egon dadila osasuna on in diotzula (esak) on egin diezazula “On in diotzula esaten du [3A]” - (Ondo egin diezazula esaten dugu) ondo ibili (esak) ondo ibili ondo urten eta obeto sartu (esak) ondo irten eta hobeto sartu “Ondo, ondo urten eta obeto sartu [3A]” - (Ondo, ondo irten eta hobeto sartu) ordu laburre (iz) ordu laburra, ama izango denari opatzen zaiona; ordu laburre auki (ad) ordu laburra eduki “Bai ordu labur bet auki disula [3A]” - (Bai ordu labur bat eduki dezazula)


252 “Ia badekosu ordu laburtxu bet, ia ondo badator dana, ordu laburre esaten san, esta? [3A]” - (Ea daukazun ordu laburtxo bat, ea ondo datorren dena, ordu laburra esaten zen, ezta?) sentitan dot (esak) sentitzen dut, hiletetan esaten da sorionak (esak) zorionak urte barri on (esak) urte berri on 20.7. Hedabideak berbe (iz) berba; berbabide (iz) berbabidea; berbaikune (iz) berbakunea; berbaldune (adj) berbalduna; berbas (ado) berbaz; berbetan (ado) berbetan; berba in (ad) berba egin “Aik esateudin berbe, jainkon berbe isete san [2G]” - (Haiek esaten zuten berba, jainkoaren berba izaten zen) “Sinestuko senko, esteustena gero giau berbarik in, ak mutilek [2A]” - (Sinetsiko zenuke, ez didana gero gehiago berbarik egin, mutil hark) “Emen be gure berbaikunen, e, asko nastetan du erdere [2G]” - (Hemen ere gure berbakunean, asko nahastatzen dugu erdara) “Berbas esgintzesan arreglaten [1A]” - (Berbaz ez ginen konpontzen) “Eta ser da ba Madalen ba? Gure amamari Madalen geitze akon ta, ser da Madalen ba? Neskato ala mutile, neskato! Ba, neskato bada itxiosu baken, ingo deu berba sobra [2A]” - (Eta zer da ba Madalen ba? Gure amama Madalen deitzen zitzaion eta, zer da Madalen ba? Neskatoa ala mutila, neskatoa! Ba, neskatoa bada utziozu bakean, egingo du berba sobra) bideo (iz) bideoa “Estakisu selan i otzun bideo bat emen, e, etor sanak [4A]” - (Ez dakizu zelan egin zizun bideo bat hemen, etorri zenak) irrati (iz) irratia “Baye oin bakarri nau, alargun geratu nintzen eta bakarrik, eta nire lagunek inopesteu iten euskerarik, eta oin entzuten dotenen irratiti gause asko dinot, i Begoña, orrek gausek, aistu in datzus ya [3A]” - (Baina orain bakarrik nago, alargun geratu nintzen eta bakarrik, eta nire lagunek inork ere ez du egiten euskararik, eta orain entzuten dudanean irratitik gauza asko diot, hi Begoña, gauza horiek, ahaztu egin zaizkizu ja) komunikasino (iz) komunikazioa; komunika, komunikau (ad) komunikatu “Fagoetan ganeko akordurik estekot se estot euki serik, a, estot euki serik aurokas ba, esateko komunikasino estait Fagoetan se ote sin an [2G]” - (Fagoetaren gaineko akordurik ez daukat ze ez dut eduki zerik, ez dut eduki zerik eurekin ba, esateko komunikaziorik ez dakit Fagoetan zer egoten ziren han) mobille, mobilla (iz) mugikorra “Estaldu ingo dotzut mobilla, e? [4A]” - (Estaldu egingo dizut mugikorra e?) notisi (iz) albistea “Gauen otara erretira ta osten ollarrak kantetan badeu, notisi txarra [2G]” - (Gauean otara erretiratu eta ostean oilarrak kantatzen badu, albiste txarra) “Inportantena notisitako ordu isete san, atxe, guk, e, suten eukiten gendun iminte, eta, eukiten gendun ya atxe mania iruretan telebisino ikusteko, iruretan parau baskaltan [2G]” - (Garrantzitsuena albisteetako ordua izaten zen, huraxe, guk, suetean edukitzen genuen ipinita, eta, edukitzen genuen ja mania huraxe hiruretan telebista ikusteko, hiruretan paratu bazkaltzen) periodiku, perediku (iz) egunkaria “Dekot entzunte bai eta esta denpora andirik leidu dotela periodikun ori kasu ori, ondino mundun leku askotan iten dala, eta, pratiku dala [2G]” - (Daukat entzunda bai eta ez da denbora handirik irakurri dudala egunkarian kasu hori, oraindino munduan leku askotan egiten dela, eta praktikoa dela) “Iminte san perediku beten ganen siketan, lelau [3A]” - (Ipintzen zen egunkari baten gainean sikatzen lehenago) propagande (iz) propaganda


253 “Bai se sar inte il san ori androri, ta ya badi urtetxu betzuk il dala, ta propagande i eun, diru batzen asi san, eleixe bertan iteko ta [2G]” - (Bai ze zahar eginda hil zen andre hori, eta ja badira urtetxo batzuk hil dela, eta propaganda egin zuen, dirua batzen hasi zen, eliza bertan egiteko eta) radio (iz) irratia; radiodune (adj) irratiduna “Bueno, radiona baño, ordun, e, radio bakisu lelako, en jeneralen tabernatan egoten sin, ta tabernatara batze san jente entzuteko [2G]” - (Beno, irratiarena baino, orduan, irratia badakizu leheneko, gehienetan tabernetan egoten ziren, eta tabernetara batzen zen jendea entzuteko) telebisino, telebisiño, telebista (iz) telebista, telebista aparailua “Telebisiñon urteta seun ak [2A]” - (Telebistan irteten zuen hark) “Ori su tinosuna giau isen da gero telebisinoas, orreas ba isen da giau [2G]” - (Hori zuk diozuna gehiago izan da gero telebistarekin, horrekin ba izan da gehiago) “Orrek txurretek lengunen telebistan urteudin [2A]” - (Elur kandela horiek lehengo egunean telebistan irten zuten) telefono (iz) telefonoa “Eta geitu eustin telefonoti, eta, ayuntaminture etor ber dotela se, isin dala enterra Erandioko Landan [2A]” - (Eta deitu zidaten telefonotik, eta, udaletxera etorri behar dudala ze, ezin dela ehortzi Erandioko Landan) 20.8. Euskara beori (izenor) berorika tratamendua “Etor ditela beori etzera! [1A]” - (Etor dadila berori etxera!) “Edonos entzun dotzet amari ba, abaderi seoser esaten beori etorko da domekan edo olan baye olan guk diretamente es, se badinot kanpon erdera iten gendun en jeneral se, lagunek alan iteuden [2A]” - (Inoiz entzun diot amari ba, abadeari zer edo zer esaten berori etorriko da igandean edo hola baina hola guk artez ez, ze badiot kanpoan erdara egiten genuen gehienetan ze, lagunek hala egiten zuten) erdere (iz) erdara; erdeldune (adj) erdalduna; erdera, erderas (ado) erdaraz “Eskolara yon garen, e, denporan be erdere, ta ganera egon da emen, obeto esateko kontu ataixu be, Erandio barrun dekoas nik lagunek neure edadekok, euskera estakienak, aldean yayokok, proibidute egon san ta ganera isen san, astotasune, euskere yakite, e, artaburuk esate oskun goiti bajetan gintzesenak, erdera, edo euskera iten gendunak, eskolan, lagunek eta, min ite otzun [2G]” - (Eskolara joan garen, denboran ere erdara, eta gainera egon da hemen, hobeto esateko kontu atera ezazu ere, Erandio barruan dauzkat nik lagunak neure edadekoak, euskara ez dakitenak, aldean jaiokoak, debekatuta egon zen eta gainera izan zen, astotasuna, euskara jakitea, artaburuak esaten ziguten goitik baxatzen ginenak, erdara, edo euskara egiten genuenak, eskolak, lagunek eta, min egiten zizun) “Se gure amak eseun yakin erdera bes [2A]” - (Ze gure amak ez zuen jakin erdara ere ez) “Bai iten gendun aren erderas bai, baye etzen euskera [2A]” - (Bai egiten genuen arean erdaraz bai, baina etxean euskara) “Gure aitek esoskun itxiten etzen erderas iten [3A]” - (Gure aitak ez zigun uzten etxean erdaraz egiten) “Eta nire semek, iru mutil dekoas, olan eta ademas alkarreas estaudi iten berba bat erdera [2A]” - (Eta nire semeek, hiru mutil dauzkat, hola eta gainera elkarrekin ez dute egiten berba bat erdara) “Se eurek yaki eudin, ba, obeto euskera erderas baño, eta ikisteko modu euki eudin [2A]” - (Ze eurek jakin zuten ba, hobeto euskara erdaraz baino, eta ikasteko modua eduki zuten) “Erdeldunek isen sien orrek [2G]” - (Erdaldunak izan ziren horiek)


254 esta eta bada (iz) ezta eta bada, tratamendu neutroaren izena estok eta badok, estok eta baidok (iz) eztok eta badok, hiketanoa, hika tratamendua “Ori da, estok eta badok baño guk giau iten du, ba suabeau, ondino obetuau, estok, e, da berba bat, e, olan, e, fuerteau, e, suabeau baño [1G]” - (Hori da, hika baino guk gehiago egiten dugu, ba suabeago, oraindino hobeto, hika, da berba bat, hola, fuerteago, suabeago baino) “Estait selan esa lein ori, estu akostunbretan se, enbra serentzako estait, ori morrosko arten da giau, estok, i estok badok, ekarik ona eroik, enisu esan ori selan esa litiken [1A]” - (Ez dakit zelan esan litekeen hori, ez dugu erabiltzen ze, andrazko zerentzat ez dakit, hori morrosko artean da gehiago, ez duk, hi ez duk baduk, ekar ezak hona, eroan ezak, ez niezazuke esan hori zelan esan litekeen) “Estok eta badok bai oin be olan iten du guk, alkarreri [2G]” - (Ez duk eta baduk bai orain ere hola egiten dugu guk, elkarri) “Guk mutilen arten bai, estok eta badok in du bai [2G]” - (Guk mutilen artean bai, ez duk eta baduk egin dugu bai) estona ta badona (iz) andrazkoen hika tratamenduaren izena “Estona ta badona, oin be, ori estona olan, e? [3G]” - (Ez dun eta badun, orain ere, hori ez dun hola, e?) “Estok esaten da, gixonari, eta estona esaten da andreri [1A]” - (Ez duk esaten da, gizonari, eta ez dun esaten da andreari) “Kasik geyau, morroskotan baño andratan, estona ta badona, gutzona autzona, gutzona autzona [1A]” - (Kasik gehiago, morroskotan baino andretan, hika gura dion eutsion, gura dion eutsion) euskere (iz) euskara; euskerasko (adj) euskarazkoa; euskeldune, auskeldune (adj) euskalduna; euskera, auskera, euskeras (ado) euskaraz “Oin sikeran libertade apur be teku, bai len Frankon denporan, estu euki libertaderik, berba iteko be euskera es oskun itxiten euskera berba iten be, eta atarañon ta, kanposantun ta be, isenak, euskera egon dinak kendu in seitun, estau deretxorik ortarako, bertako, berbe edo bertako sera idiome isen, eta olan, e, proibiduteko [1G]” - (Orain behintzat askatasun apur bat daukagu, baina lehen Francoren denboran, ez dugu eduki askatasunik, berba egiteko ere euskara ez ziguten uzten euskara berba egiten ere, eta hartaraino eta, kanposantuan eta ere, izenak, euskara egon direnak kendu egin zituzten, ez dago eskubiderik horretarako, bertako, berba edo bertako zera berbeta izan, eta hola, debekatzeko) “Oin sikeran, berba, libre libremente iten du, baye gutzako klaro oingo berbe euskere barrie, estu ulertan geyena, se telebisiño be ikusten du te estu ulertan geyena estu ulertan, baye ondo deritxet, barri te, danak, e, dineudi se, ulertuko garela, alan, e, Frantzin, nai e, Gipuskoan nai, e, Biskaikok, danok ulertuko garela ta len, e, batzuk batera ta beste batzuk bestera [1G]” - (Orain behintzat, berba, aske egiten dugu, baina guretzat jakina oraingo berba euskara berria, ez dugu ulertzen gehiena, ze telebista ere ikusten dugu eta ez dugu ulertzen gehiena ez dugu ulertzen, baina ondo deritzat, berria eta, denak, diote ze, ulertuko garela, hala, Frantzian, bahi, Gipuzkoan nahi, Bizkaikoek, denok ulertuko garela eta lehen, batzuek batera eta beste batzuek bestera) “Ni Arriako nas baye niri beti esan deusti Erandioko euskera dekotela estait seaitik baye, ama isen dales Erandioko ba orreaitik igual, esta? Baye niri Erandioko beti esan deusti [2A]” - (Ni Arriagakoa naiz baina niri beti esan didate Erandioko euskara daukadala ez dakit zergatik baina, aka izan denez Erandiokoa ba horregatik beharbada, ezta? Baina niri Erandiokoa beti esan didate) “Aitek esate yoskun guk espadu iten euskera nok ingo dau, baye momentu atan guri ite yoskuen burle, euskera eiteitearrik, inon dinak esate yoskuen [3A]” - (Aitak esaten zigun guk ez badugu egiten euskara nork egingo du, baina momentu hartan guri egiten ziguten burla, euskara egiteagatik, inon direnak esaten zizkiguten)


255 “Gutza pai, nik, e, txikerretako euskera dekot, e? Bardin bardine [2A]” - (Guretzat bai, nik, txikerretako euskara daukat, e? Berdin berdina) “Euskerasko periodiku, Notisierun te orretan euskera asko etorte san orduko denporatan [2G]” - (Euskarazko egunkaria, Noticieron eta horretan euskara asko etortzen zen orduko denboretan) “Pistitzet artute egon gara, euskeldunek [2G]” - (Piztiatzat hartuta egon gara, euskaldunak) “Astrabudun ya euskeldun askorik es [3A]” - (Astrabuduan ja euskaldun askorik ez) “Geuk atxine giau in du euskera gaur baño be [1A]” - (Geuk antzina gehiago egin dugu euskara gaur baino ere) “Euskeras ni bisi nasen arten, eta ni ilten banas batebat etorko da atzeti [1A]” - (Euskaraz ni bizi naizen artean, eta ni hiltzen banaiz baten bat etorriko da atzetik) “Suok estakisue Nabalen, e, alako denporatan, e, euskeldun betek bear ite ser isen san [3G]” - (Zuek ez dakizue Nabalen, halako denboretan, euskaldun batek behar egitea zer izan zen)


257 21. Aisialdia Giza jardueretan aisialdiak daukan garrantzia gomutan erabilita, beronekin atal berezia osatzean pentsatu dugu; hemen denetara 326 sarrera, 328 adiera eta 366 aldaki biltzen dira. Atala sei azpiataletan bananduta aurkezten da: jokoak (58 sarrera, 60 adiera eta 63 aldaki), musika, dantza eta ikuskizunak (62 sarrera, 62 adiera eta 71 aldaki), kirola (79 sarrera, 79 adiera eta 82 aldaki), jaiak eta atsedena (35 sarrera, 35 adiera eta 41 aldaki), jaiegunak (56 sarrera, 56 adiera eta 67 aldaki) eta ehiza eta arrantza (36 sarrera, 36 adiera eta 42 aldaki). 21.1. Jokoak basto (iz) bastoa bateko (iz) batekoa. Gainerako karten izenak.: biko (iz) bikoa; iruko (iz) hirukoa; lauko (iz) laukoa; bosteko (iz) bostekoa; seiko (iz) seikoa; saspiko (iz) zazpikoa; sote, txanke (iz) txanka; kaballo (iz) zaldia, errege (iz) erregea “Es, yokon ikusten dosu segun se interesa iminten dosun, nik iten dot kaballo atara suk errege, ta onek bateko, koño bateko ta errege yon dire nik iruko, neu nas usaba, ta onek jenerok burun barrun, urrekorako [3G]” - (Ez, jokoan ikusten duzu segun ze arreta ipintzen duzun, nik egiten dut zaldia atera zuk erregea, eta honek batekoa, koño batekoa eta erregea joan dira nik hirukoa, neu naiz ugazaba, eta gauza hauek buruaren barruan, hurrengorako) “Klaro yon da bateko yon da iruko yon da errege yon da beste nire da usaba [3G]” - (Jakina joan da batekoa joan da hirukoa joan da erregea joan da bestea nirea da ugazaba) “Se seu, asten basara berbas, deklara iten dosu ser dekosun, o nik ser dekoten, ta au enteretan da koño orrek deko bateko, orrek deko iruko orrek deko sote [3G]” - (Ze zeu, hasten bazara berbaz, deklaratu egiten duzu zer daukazun, edo nik zer daukadan eta hau enteratzen da koño horrek dauka batekoa, horrek dauka hirukoa horrek dauka txanka) “Da otamaka, medik, pareje, figurak, e? Kartan figurak errege pare, musen, errege pare, e, pareje bi, errege bi, kaballo bi, sotak, medi ti iru jenero dekosenak igualak, o antzekok, iru bosteko, iru kaballo, iru errege, o dana, eta duplek tis, dekosenak bi eta bi, figura bi te bi duplasak lau [3G]” - (Eta hogeita hamaika, erdiak, parea, irudiak, e? Karten irudiak errege parea, musean, errege parea, pare bi, errege bi, zaldi bi, txankak, erdiak dira hiru jenero dauzkanak berdinak, edo antzekoak, hiru bosteko, hiru zaldi, hiru errege, edo dena, eta dobleak dira, dauzkanak bi eta bi, irudi bi eta bi dobleak lau) briske, brisge (iz) briska; briskan, brisken, brisgan (ado) briskan; briskaldi (iz) briskaldia “Bai ni gaste ise nitzenen tabernan, brisgan, musen eta tuten [3G]” - (Bai ni gaztea izan nintzenean tabernan, briskan, musean eta tutean) “An ote san taberna bat, ta ordun jentek diru gitxi ukite seun, ta diru gitxi ukite seules jentek, ba, tabernatara ta olan ba, bai briskaldi bet edo iten, ardau bat, ordun e, yarratxun, ordun txikitorik esan usaten, yarratxun kuartilluko, atarate san, eta an yarratxutik errepartita san basutxutera erote sana [2G]” - (Han egoten zen taberna bat, eta orduan jendeak diru gutxi edukitzen zuen, eta diru gutxi edukitzen zuenez gero jendeak, ba, tabernetara eta hola ba, bai briskaldi bat edo egiten, ardo bat, orduan, pitxartxoan, orduan txikitorik ez zen erabiltzen, pitxartxoan kuartilukoa, ateratzen zen, eta han pitxartxotik banatzen zen edalontzitxoetara eroaten zena) “Len es, len brisken iste san, sei lagunen, yokorik geyenak iten sienak [2G]” - (Lehen ez, lehen briskan izaten zen, sei lagunen, jokorik gehienak egiten zirenak)


258 brome (iz) broma, txantxa “Ordun be alau bromak egote sin [2A]” - (Orduan ere halako bromak egoten ziren) “Beorrek ba klaro broman artze seun beti [2A]” - (Berorrek ba jakina broman hartzen zuen beti) duplek (iz) dobleak; jokaldi baten izena musean enbido (esak) enbidoa “Asten da yoko kita iten dot, paso, iru enbido, enbido, seuk gurosuna [3G]” - (Hasten da jokoa kendu egiten dut, pasoa, hiru enbido, enbido, zeuk gura duzuna) entretenimintu (iz) entretenimendua; entretenidu (ad) entretenitu “Bai afesino itzela yantzarako, bueno orduko, a isen san orduko entretenimintu base, inportantena errimekade [2G]” - (Bai zaletasun itzela dantzarako, beno orduko, hura izan zen orduko entretenimendua baze, garrantzitsuena errimakada) espate (iz) ezpata figure (iz) figura kanpeonato (iz) txapelketa “Tuten, musen kanpeonaton, dustirik [3G]” - (Tutean, musean txapelketan, guztietatik) karte (iz) karta; karta yoko (iz) karta jokoa; karte bota (ad) karta bota, karta jokoan; karte yo (ad) karta jo, karta jokoan “Eta danak batze sien an, karta yokon [2A]” - (Eta denak batzen ziren han, karta jokoan) kope (iz) kopa loteri (iz) loteria medi (iz) media “Gero medik, iru jenero igualak, ta gero yoko laugarrena [3G]” - (Gero mediak, hiru gauza berdinak, eta gero jokoa laugarrena) muse (iz) musa, jokoarean izena; musen (ado) musean; muse emon (ad) musa eman “Oin musen giau ikusten da len baño [2G]” - (Orain musean gehiago ikusten da lehen baino) nagosi (iz) nagusia, handia; jokaldi baten izena musean “Es nagosi, nagosi paso, es txikerra paso, edo yoko seuk gusuna, edo yokatu, gero parek [3G]” - (Ez nagusia, nagusia paso, ez txikerra paso, edo jokoa zeuk gura duzuna, edo jokatu, gero pareak) ordago (esak) ordagoa “De ordago bai, nagosire edo txikerra seuk gusuna, ordago yoko akabateko irebasi edo galdu [3G]” - (Eta ordagoa bai, nagusira edo txikerra zeuk gura duzuna, ordago jokoa amaitzeko irabazi edo galdu) pareje (iz) parea parek (iz) pareak partide (iz) partida; partide bota (ad) partida egin, karta jokoan puntu (iz) 1. tantoa. 2. puntua, musean jokaldi baten izena “Yokorik espadeko punture [3G]” - (Jokorik ez badauka puntura) paso (iz) pasoa señe (iz) keinua; señe bota, señak bota (ad) keinua bota karta jokoan “Su saus or, ta niri dinoste nik iten iruko, señe bota [3G]” - (Zu zaude hor, eta niri dioste nik egiten hirukoa, keinua bota) tranpe (iz) tranpa, iruzurra; tranpabako (adj) amarru bakoa; tranpan ibili (ad) tranpan ibili; tranpan koyu (ad) tranpan harrapatu; tranpe in (ad) tranpa egin, iruzur egin; tranposo (adj) tranpatia, iruzurtia “Eta jentek oin tranpa giau deko [2G]” - (Eta jendeak orain tranpa gehiago dauka) “Tranpabako arrik isen sin esetariko agarradero barik eta [2G]” - (Amarru bako harriak izan ziren ezertariko oraleku barik eta) “Gari joten ibili, eta garik joten etor akonatariko bat koñetu, bere andreas lastategin tranpan koyu, eta buelte emon ta bururi tiro bat emo tzen [2G]” - (Garia jotzen ibili, eta gariak jotzen etorri zitzaionetariko bat koinatua, bere andrearekin lastategian tranpan harrapatu, eta buelta eman eta buruari tiro bat eman zion) “Karga, tranposo dana [3G]” - (Kargatu, tranpatia dena) triunfo (iz) azpia, triunfoa tute (iz) tutea, karta joko baten izena; tuten (ado) tutean “Oin, a, tuten iten da, ikusten dot nik asko iten, esta? Baye osten isten sien len brisken, asko, sei lagunen, edo, tuten bere bai, esta? Baye, geyenak, sei lagunen


259 brisken iseten sien [2G]” - (Orain, tutean egiten da, ikusten dut nik asko egiten, ezta? Baina ostean izaten ziren lehen briskan, asko, sei lagunen, edo, tutean ere bai, ezta? Baina, gehienak, sei lagunen briskan izaten ziren) txikerra (iz) txikerra, txikia; jokaldi baten izena musean urre (iz) urrea yoko (iz) 1. jokoa. 2. musean jokaldi baten izena; yokoaldi (iz) jokaldia; yokolari, yokalari (iz) jokalaria; yokon (ado) jokoan; yokatu (ad) jokatu “Yokolarik denporada onak eta txarrak eukiten deitu, eta misiri andin euki seitula andre ta umek, yokon goraberan [2G]” - (Jokalariak denboraldi onak eta txarrak edukitzen ditu, eta miseria handian eduki zituela andrea eta umeak, jokoaren gora beheran) “Ta lotze sien ba, koputxu bet inte ta yokoalditxu bet inte [2G]” - (Eta lotzen ziren ba, kopautxo bat eginda eta jokalditxo bat eginda) “Unekada ona deko, esaten de yokolarik, irebasten deun egunen, lagunek, leku dustitati arrimaten dakosela, galtzen deun egunen inok esteula esetan, ta egi da ori [2G]” - (Unekada ona dauka, esaten dute jokalariek, irabazten duen egunean, lagunak, leku guztietatik parajetzen zaizkiola, galtzen duen egunean inork ez duela ezagutzen, eta egia da hori) “Ba ikusten dosu selan, a, jentek yokatan deun diru, batzuk giau beste batzuk gitxiau, esta? Baye, orre esteko, ni neuk estot yokatu inos, e? [2G]” - (Ba ikusten duzu zelan, jendeak jokatzen duen dirua, batzuek gehiago beste batzuek gutxiago, ezta? Baina, horrek ez dauka, nik neuk ez dut jokatu inoiz, e?) 21.2. Musika-dantza-ikuskizunak agarrau (iz) baltseoa akordioya (iz) akordeoia “Batzuk egoten sien akordioya joten bestek, e, pandero, eta olan [2A]” - (Batzuk egoten ziren akordeoia jotzen besteak, panderoa, eta hola) altabosa (iz) bozgorailua, musika egiteko plazako jolasean erabiltzen zena “Bai, geroratxua ya altabosa imini en, plasan altabosa imini en ya [2A]” - (Bai, geroagotxo ja bozgorailua ipini zuten, plazan bozgorailua ipini zuten ja) arresku (iz) aurreskua “Arresku serako yantzari batzuk oten sien ba, seren, esta? [2G]” - (Aurresku zereko dantzari batzuk egoten ziren ba, zerean, ezta?) bande (iz) musika banda berbene (iz) berbena “Danak yoten dire berbenatara ta ni seaitik enas yongo [2A]” - (Denak joaten ziren berbenetara eta ni zergatik ez naiz joango) disko (iz) diskoa errepetisino, repetisino (iz) errepikapena errimekade (iz) dantza egitean egiten den arrimada; errimakaldi (iz) dantza egitean egiten den arrimaldia “Bai afesino itzela yantzarako, bueno orduko, a isen san orduko entretenimintu base, inportantena errimekade [2G]” - (Bai zaletasun itzela dantzarako, beno orduko, hura izan zen orduko entretenimendua baze, garrantzitsuena arrimada) erromeri (iz) erromeria; erromeri leku (iz) erromeria lekua “San Bernabe esaten deude, erromeri iseten da San Bernabe, bai danak paraje, danak paraje [2A]” - (San Bernabe esaten dute, erromeria izaten da San Bernabe, baina denak paraje, denak paraje) filarmonike (iz) filarmonika “Filarmonike yoten egon, eta segun antza, estai pa neskaren batzuk adi parau, eta inon suabe suabe berba iteuna isen san aite [2G]” - (Filarmonika jotzen egon, eta segun antza, ez dakit ba neskaren batzuk adi paratu, eta inon suabe suabe berba egiten zuena izan zen aita) gitarre (iz) gitarra


260 gramole (iz) gramola ilandere (iz) dantzaria, andrazkoa denean jasbana (iz) jazbana; jasbanadune (adj) jazbanduna “Jasbana, jasbana edo yote san [1A]” - (Jazbana, jazbana edo jotzen zen) jote (iz) jota; jotalari (iz) jotaria “Es, osten, jotak, e, jotalarik [2G]” - (Ez, ostean, jotak, jotariak) kante (iz) kanta; kantari (iz) kantaria; kantore (iz) kantaria; kanta soñu (iz) kanta soinua; kantzino (iz) kanta; kanta, kantau (ad) kantatu “Mutilek yoten gentzesan tabernatati txikitoran batzuk artzen, sarataran batzuk iten edo kantaran batzuk, ordun kanta mundu dustik iteun txarto danak baye kantau [2G]” - (Mutilak joaten ginen tabernetatik txikitoren batzuk hartzen, zarataren batzuk egiten edo kantaren batzuk, orduan kantatu mundu guztiak egiten zuen txarto denek baina kantatu) “Oin estaipa proibidute badau edo espadau baye oin estau, atxine sasoi ontan, e, ingiru dustik, e, kanta soñun egoten sin, poso dustik ugelarios beterik [2G]” - (Orain ez dakit ba galarazita dagoen edo ez dagoen baina orain ez dago, antzina sasoi honetan, inguru guztiak, kanta soinuan egoten ziren, putzu guztiak ugaraxoz beterik) “Eta kantzino dustik, bueno, Matxin te ordun on sin modan [2A]” - (Eta kanta guztiak, Machin eta orduan egon ziren modan) “Orre pai kantateuren gabonatan ta olan ta, bai etzen [2G]” - (Horiek bai kantatzen zuten gabonetan eta hola eta, bai etxean) karrake (iz) karraka kordiona (iz) akordeoia; kordioniste (iz) akordeoi jolea koru, koro (iz) korua “Eta ak euki un koru bet emen [2A]” - (Eta hark eduki zuen koru bat hemen) “Nik euki nendun lengusu bet, koron kantate yeun, itzeleko olau elisetzu isen san [2A]” - (Nik eduki nuen lehengusu bat, koruan kantatzen zuen, itzeleko holako elizatsua izan zen) makille, makile (iz) makila, dantzan egiteko erabiltzen dena “Bakotxak makile bana preparau te aik makilekas ta [2G]” - (Bakoitzak makila bana prestatu eta makila haiekin eta) musike (iz) musika; musiku (iz) musikaria “Eta ba iminteuren musike ta ori [2A]” - (Eta ba ipintzen zuten musika eta hori) “Bakisu auri iten badau, badaespadan aukiteko, non sartu, musikuk edo joten deudinak [2A]” - (Badakizu euri egiten badu, badaezpadan edukitzeko non sartu, musikariak edo jotzen dutenak) orkeste (iz) orkestra “Ta klaro Leyoako alderrin landa baten iminteuden orkeste ta Erandioko alderrin iminteuden be orkeste [2A]” - (Eta jakina Leioako alderdian landa baten ipintzen zuten orkestra eta Erandioko alderdian ipintzen zuten ere orkestra) panderete (iz) pandereta pandero, fandero (iz) panderoa “Batzuk egoten sien akordioya joten bestek, e, pandero, eta olan [2A]” - (Batzuk egoten ziren akordeoia jotzen besteak, panderoa, eta hola) “Batzuk bai, batzuk igual fanderoas edo filarmonikeas edo [1A]” - (Batzuk bai, batzuk igual panderoarekin edo filarmonikarekin edo) porrusalde (iz) porrusalda; dantza mota programe (iz) egitaraua rimo (iz) erritmoa “Or batzen gintzesan, e, berrogei lagun, palu banaas or paraute, eta bueno, koyi gendun ba, geure, rimotxu te gero, in gendun geure errekorridu te batu gendun [2G]” - (Hor batzen ginen, berrogei lagun palu banarekin hor paratuta, eta beno, koiu genuen ba, geure, erritmotxoa eta gero, egin genuen geure ibilbidea eta batu genuen) soliste (iz) bakarlaria “Kantari soliste onena an yon sana [2G]” - (Kantari solista onena han joan zena) soñu, sonu (iz) soinua; soñulari, soñuleri (iz) soinularia; soñu yo (ad) soinua jo “Ekarte san ya soñu joten dauna ta ortarako [2A]” - (Ekartzen zen ja soinua jotzen duena eta horretarako) “An etze sar baten tejoana baten, soñu yo gison batek eta antxe [1A]” - (Han etxe zahar baten tejabana baten, soinu jo gizon batek eta hantxe)


261 “Bai erromeritan ba panderoas ta soñues, ite san, pandero yo ta, eta kantau [1G]” - (Bai erromerietan ba panderoarekin eta soinuarekin, egiten zen, panderoa jo eta, eta kantatu) tanboline, tanboliñe (iz) danbolina; tanborile (iz) danbolina “Santa Lusire gu yantzan, tanborile ta txistuk asi sien ta gu jota yantzan [3A]” - (Santa Luziara gu dantzan, danbolina eta txistuak hasi ziren eta gu jota dantzan) tanborra (iz) danborra “Txistularik, e, bi etorte sin, bi edo iru, etorte sin txistuas ta tanborras [2A]” - (Txistulariak, bi etortzen ziren, bi edo hiru, etortzen ziren txistuarekin eta danborrarekin) tiketa, tike (iz) tiketa “Tike batzuk emote otzesan, estait peseta bat edo ser kostate san [2A]” - (Tiket batzuk ematen zizkieten, ez dakit pezetan bat edo zer kostatzen zen) toke (iz) jotaldia “Kobra ite san ademas parejari, kobradorek egote sin iminte, al bada aldardi bitzutan, lelau akortanas pageta san, toke bakotxa esate akon, toke, ba piesa bat, txakurrandi bet, eta emote otzun tike amar, e, boletoas, e, koyu te etorte san kobradore ta parejeri, esan gustetan etorte baye, batzutan eskapetan, eta gero ieen, errealera ta gero erreal bi, eta gero pesetara be ien eudin [2G]” - (Kobratu egiten zen gainera bikoteari, kobratzaileak egoten ziren ipinita, ahal bada alderdi bitzuetan, lehenago akordatzen naiz ordaintzen zen, jotaldi bakoitza esaten zitzaion, jotaldia, ba pieza bat, txakur handi bat, eta ematen zizun tiketa hamar, boletorekin, koiu eta etortzen zen kobratzailea eta bikoteari, ez zen gustatzen etortzea baina, batzuetan eskapatzen, eta gero igan zuten, errealera eta gero erreal bi, eta gero pezetara ere, igan zuten) txistu (iz) txistua; txistulari (iz) txistularia; txistu yo (ad) txistu jo “Txistu yoten ikis deu [2A]” - (Txistua jotzen ikasi du) “Emen, txistularik, bitzuk estait egoten espasien [2G]” - (Hemen txistulariak bitzuk ez dakit egoten ez baziren) yantze (iz) dantza; espatayantze (iz) ezpata dantza; jota yantze (iz) jota dantza; yantzari (iz) dantzaria; espatayantzari (iz) ezpata dantzaria; yantza korro (iz) dantza korroa; yantza leku (iz) dantza leku; yantza soltu (iz) dantza soltea; yantzan (ado) dantzan; yantzan in (ad) dantzan egin “Ori isete san lengo yantze [2G]” - (Hori izaten zen lehengo dantza) “Yantza eskatan base, len, e, neska bi yantzan, esta? Ta etorte sin mutilek, bi etorte sin, bakotxantzako bana klaro! [2A]” - (Dantza eskatzen baze, lehen, neska bi dantzan, ezta? Eta etortzen ziren mutilak, bi, etortzen ziren, bakoitzarentzat bana jakina!) “An plasa bat egon san ta an ite san yantze [2A]” - (Han plaza bat egon zen eta han egiten zen dantza) “Tanborile ta txistuk asi sien ta gu jota yantzan [3A]” - (Danbolina eta txistuak hasi ziren eta gu jota dantzan) “An ote san frontoi, yantza leku ote san [2G]” - (Han egoten zen frontoia, dantza lekua egoten zen) “Erromerin ba iten dosun yantzan ba, ite san klasera, yon ta, enbre koyu besarten ta buelta batera ta buelta bestera, ta au te beste [2G]” - (Erromerian ba egiten zenuen dantzan ba, egiten zen erara, joan eta, andrazkoa koiu besartean eta buelta batera eta buelta bestera, eta hau eta bestea) Asua. yolasa (iz) jolasa, plazan egiten zen dantza eta lekua


262 “Atxine egote sales ba yolasa, ba yolasera yantzan etorte san, gero erromeritan, Areataaño Desierturaño ta [1A]” - (Antzina egoten zenez ba jolasa, ba jolasera dantzan etortzen zen, gero erromerietan, Areetaraino Deserturaino eta) 21.3. Kirola agarradero (iz) oralekua, proba harriarena “Tranpabako arrik isen sin esetariko agarradero barik eta [2G]” - (Amarru bako harriak izan ziren ezertariko oraleku barik eta) apostu (iz) apustua, postura ari topeka (iz) ahari topeka; arito pelea (iz) ahari borroka “Akerlanda bakisu sergaiti geitzen dotzen orreri? Akerlanda, lelau, ba, ari topek, ari topekak, danak iseta sin bason, akarrak eta ari topeka, ordun, urdulistarrak batzuk, eta sondikestarrak eta oten sin site, site iminten seden, orra bidera, or alkarreana urtetako, ori pelee iminteko [2G]” - (Akarlanda badakizu zergatik deitzen dioten horri? Akerlanda, lehenago, ahari topekak, ahari topekak, denak izaten ziren basoan, akerrak eta ahari topekak, orduan, urduliztarrak batzuk, eta sondikaztarrak, eta egoten ziren zita, zita ipintzen zuten, horra bidera, hor elkarrengana irteteko, borroka hori ipintzeko) “Arito pelea pai! Ori ikus dot nik Loyuko, jayetan be, emen egon san bat afesinedu itzela [2G]” - (Ahari borrokak bai! Hori ikusi dut nik Loiuko jaietan ere, hemen egon zen bat zale itzela) arri (iz) harria; arri nagosi (iz) harri nagusia “Eta fasil irebasi geuntzen se ari kosta ite akon Oladuri, euki eun arri altzetan estait eun da bost kiloko arri isen san ta, justo juston altzetan [2G]” - (Eta erraz irabazi genion ze hari kostatu egiten zitzaion Oladuri, eduki zuen harri altxatzen ez dakit ehun eta bost kiloko harria izan zen eta justu justuan altxatzen) “Arri nagosies, orreri isete akon bildurre se or, egon san iru mile ta berreun kiloko arri [2G]” - (Harri nagusiarekin, horri izaten zitzaion beldurra ze hor, egon zen hiru mila eta berrehun kiloko harria) baloya (iz) baloia “Mutilek ba, baloyas edo peloteas, ta guk sokara edo olan [2A]” - (Mutilak ba, baloiarekin edo pilotarekin, eta guk sokara edo hola) bestuario (iz) aldagela “Eta yon bestuariotara, eta errope kanbiau, eta murrureko, makiñe preparaute [1G]” - (Eta joan aldageletara, eta arropa aldatu, eta murrurako, makina prestatuta ja) bisiklete (iz) bizikleta “Iru lagun yon gintzen bisikletakas, bi yon sin, e, peskan eta ni txorik koiten euren albon, jilgeruk eta, jaulekas [3G]” - (Hiru lagun joan ginen bizikletekin, bi joan ziren, arrantzan eta ni txoriak harrapatzen euren alboan, kardantxiloak eta, kaiolekin) blokeo (iz) blokeoa “Oin erabilten da apur bet ba, ba engantxateko soke blokeo iteko ta olauk [4A]” - (Orain erabiltzen da apur bat ba, ba engantxatzeko soka blokeoa egiteko eta holakoak) bole (iz) bola bolo (iz) boloa; bolatoki (iz) bolatokia; bola yoko (iz) bola jokoa; bolotara (ado) bolotara “Eta erregala i yotzen, e, olan, e, kuadru bet akordatenas bolatoki batena eta, euron etzen egoten salako edo [4A]” - (Eta erregalatu ei zioten, hola, koadro bat Arriagako proba harria.


263 akordatzen naiz, bolatoki batena eta, euron etxean egoten zelako edo) deporte (iz) kirola “Ganadu dekosunen ta atara dedikaten sarenen, bueno beste deporte edosein deportetan les [2G]” - (Ganadua daukazunean eta hartara dedikatzen zarenean, beno, beste kirol edozein kiroletan legez) desafio (iz) erronka “Imini oskun desafio Oladu arri altzetan, eta gu, anaje biok idikas, guk untzek iten, ogei minutu a isen san, gu untzek iten eta a arri altzetan [2G]” - (Ipini zigun erroka Oladu harria altxatzen, eta gu, anaia biok idiekin, guk iltzeak egiten, hogei minutu hura izan zen, gu iltzeak egiten eta hura harria altxatzen) droge (iz) droga, dopina ekipo (iz) taldea “Baye len ekipo asko giau egoten sien, Arzentalesetik eta Truzios, Abellaneda ta orti pe asko egote san, Enkarterrietatik, eta oin badau, Nafarroan be naikotxu dau [4A]” - (Baina lehen talde asko gehiago egoten ziren, Artzentalesetik, Turtzioz, Avellaneda eta hortik ere asko egoten zen, Enkarterrietatik, eta orain badago, Nafarroan ere nahikotxo dago) enkatxo (iz) engantxoa; karrajuaren zola, harri txikerrezko zola “Mugi barrista sanen, enkatxo kendu eudin, se errin erdin egon san, kendu eudin ta barri imingo dela estela badela, or akaba sin Mugiko probak, taik isen sin famaduenak, ba niri ara etxat suerta yoterik ayeas arrias inos be [2G]” - (Mungia berriztatu zenean, engantxoa kendu zuten, ze herriaren erdian egon zen, kendu zuten eta berria ipiniko dutela ez dutela badutela, hor amaitu ziren Mungiko probak, eta izan ziren famatuenak, ba niri hara ez zait suertatu joaterik harri harekin inoiz ere) entrenamintu (iz) entrenamendua; entrena (ad) entrenatu “Ilundetan, e, estai pa nik, e, ilebete ingiru ensayetako, entrenamintu euki gendun, or batzen gintzesan [2G]” - (Ilundietan, ez dakit ba nik, hilabete ingurua entseatzeko, entrenamendua eduki genuen, hor batzen ginen) “Bearras, e, errementaute ta alan be ilusino, idik entrenaten yoteko [2G]” - (Beharrarekin, leher eginda eta hala ere, ilusioa, idiak entrenatzen joateko) erreglamentu (iz) arautegia “Esin da egon, e, takoyan ta suelen arten estait senbet diferentzi, osea, dana dau, erreglamentu betau danatarako [4A]” - (Ezin da egon, takoiaren eta zoruaren artean ez dakit zenbat alde, hau da, dena dago, arautegi bat dago denetarako) estatuto (iz) estatutua “Irurogeta amasapien edo ya estatutokas eta klu moduen sortu san, esta? [4A]” - (Hirurogeita hamazazpian edo ja estatutuekin eta kluba moduan sortu zen, ezta?) falte (iz) falta “Ta in al dire iru falta, irugarren faltaas beste taldentzat da tirade [4A]” - (Eta egin ahal dira hiru falta, hirugarren faltarekin beste taldearentzat da tiraldia) federasino, federasiño (iz) federazioa “Eta beti pentza isen du, oin emen be bai federasiñon barrun erri kirolan, e, barrun dau, or federasinon sartute dau [4A]” - (Eta beti pentsatu izan dugu, orain hemen ere bai federazioaren barruan herri kirolaren, barruan dago, hor federazioan sartuta dago) fitxe (iz) fitxa “E, oin, e, ba otabost otamar fitxa badekus naiko [4A]” - (Orain, ba hogeita bost hogeita hamar fitxa badauzkagu nahiko) frontoya (iz) frontoia “Bidetxu bet gero, emetik frontoire yoten dana [2G]” - (Bidetxo bat gero, hemendik frontoira joaten dena) fubole (iz) futbola; fuboliste (iz) futbolaria; kanpofubola (iz) futbol zelaia “Despropiau, eta gero auntamentuk, sedidu eun ori, terreno ori, olga deyen fubolera [2A]” - (Desjabetu, eta gero udalak, utzi zuen hori, terreno hori, jokatu dezaten futbolera) “Bueno, fubolan, o, bata batek beti eukite yeun [2G]” - (Beno futbolean, edo, baten batek beti edukitzen zuen) ginasia (iz) gimnasia “Ginasia iten emen ni be iños yoten isenas, oin ya esin dot, oin, e, yoga iten dot [2A]” - (Gimnasia egiten hemen ni ere inoiz


264 joaten izan naiz, orain ja ezin dut, orain, yoga egiten dut) jugadore (iz) jokalaria “Klaro batzuk iseten gintzen bateas eta beste batzuk besteas, bueno jugadoren modun [3A]” - (Jakina batzuk izaten ginen batekin eta beste batzuk bestearekin, beno jokalarien moduan) karraju (iz) karrajua, probalekuan harria erabilteko bidea “Karraju estau, dau, ba, landatxu bet isengo baletike les ta an iten da [2A]” - (Karrajua ez dago, dago, ba, landatxo bat izango balitz legez, eta han egiten da) karrere (iz) lasterketa; saku karrere (iz) zaku lasterketa “Saku karrera pa umentzako ta ba, ta andintzako be bai [2G]” - (Zaku lasterketak ba umeentzat eta ba, eta handientzat ere bai) karreteru (iz) karreterua “Karreteru altu bada igual lusetxuau ingo deus, ortxe be estau megide fijorik estau, aurrekok, e, daro beti akulu laburtxuau, atzeko paño [2G]” - (Karreterua altua bada igual luzetxo egingo ditu, hortxe ere ez dago neurri finkorik ez dago, aurrekoak, daroa beti akuilu laburtxoagoa, atzekoak baino) kategori (iz) maila “Gaur egun be mutiletan daus, lau kategori, pisu desberdinak [4A]” - (Gaur egun ere mutiletan daude, lau maila, pisu desberdinak) konpetisino (iz) txapelketa korredore (iz) korredorea “An iturrin barrun imini korredorek edo jugadorek edo papelak [3A]” - (Han iturriaren barruan ipini txirrindulariak edo jokalariak edo paperak) kronometro (iz) kronometroa “Erloju eskun artu, eta metodiku itzela, eta, karreterukas ta olan asarratute san igual ba, e, sentimetrokaitik edo utz inesko, dirun goraberak andik egote sin, ta ori isen san yokolari urte askotan ondo defendita sana, bai, kronometro eskun iminte eukite [2G]” - (Erlojua eskuan hartu, eta metodiko itzela, eta karreteruarekin eta hola haserretzen zen igual ba, zentimetroengatik edo huts eginez gero, diruaren gora beherak handiak egoten ziren, eta hori izan zen jokalaria urte askotan ondo defenditzen zena, bai, kronometroa eskuan ipinita edukita) laterala (iz) laterala, hegalekoa, soka tiran alboetako epaileak “Egoten da bat erdien, eta bi lateralak [4A]” - (Egoten da bat erdian, eta bi hegalekoak) lesio, lesiño (iz) lesioa “Baye ba, egoten da, eta oin sinture tisela ta estisela, ba klaro sinturek isen san, apurtxu bet ba lesiok eta, ta klaro oin erabilten da apur bet ba, ba engantxateko soke blokeo iteko ta olauk, ta sapatilletan ba bardin [4A]” - (Baina ba, egoten da, eta orain uhalak direla eta ez direla, ba jakina uhalak izan zen, apurtxo bat ba lesioak eta, eta jakina orain erabiltzen da apur bat ba, ba engantxatzeko soka blokeoa egiteko eta holakoak, eta zapatiletan ba berdin) marke (iz) marka “Eta or isete san apur bet gora bera, berrogei untzen aspitik or isete sien markak, segun selau aro daun [2G]” - (Eta hor izaten zen apur bat gora behera, berrogei iltzeren azpitik hor izaten ziren markak, segun zelako aroa dagoen) masajiste (iz) masajista pare (iz) parea, idi parea “Adibides Laukisen, ba, igual iruroi pare, o irutamar, bariku, sapatu eta domeke ta astelena probak, arratzalden ta gauen [4G]” - (Adibidez, Laukizen, ba, igual hirurogei pare, edo hirurogeita hamar, bariku, zapatu eta domeka eta astelehena probak, arratsaldean eta gauean) partidu (iz) partidua “Ba or egon san, guk ameti ikusten dune, partidu [1G]” - (Ba hor egon zen, guk hamendik ikusten duguna, partidua) pelote (iz) pilota; pelotan (ado) pilotan; pelotara (ado) pilotara; pelotari (iz) pilotaria “Pelotara olgaten dun or [1G]” - (Pilotara olgatzen genuen hor) pisu libre (iz) pisu librea “Pisuk isete sin, mille killo, mille killoko idiek, pisuen, eta, kiloko kilo terdi arrin ganera, eta gero pisu librekok besteak [4G]” - (Pisuak izaten ziren, mila kilo, mila kiloko idiak, pisuan, eta, kiloko kilo


265 eta erdi harriaren gainera, eta gero pisu librekoak besteak) plase (iz) plaza “Ta gero proban be, e, adibides ba, ogeigarren plasan geatzen bada urreko pastan danen estako aistuten, an geatzen da [4G]” - (Eta gero proban ere, adibidez ba, hogeigarren plazan geratzen bada hurrengo pasatzen denean ez zaio ahazten, han geratzen da) polideportibo (iz) polikiroldegia porteru (iz) atezaina posture (iz) postura, apustua; posture in (ad) postura egin “Posturek andik, bueno, enjeneral yokolarik egon di profesionalak [2G]” - (Posturak handiak, beno, gehienetan jokalariak egon dira profesionalak) “Afari iten dotzut posture esosela [2A]” - (Afaria egiten dizut postura ez zoazela) premio (iz) saria “Neskak emoten gendun premio ortarako [2A]” - (Neskok ematen genuen saria horretarako) probe (iz) proba, kirol proba; asto probe (iz) asto proba; idi probe (iz) idi proba; saldi probe (iz) zaldi proba; proba arri (iz) proba harria; probaleku (iz) proba lekua; probalari (iz) probalaria “Erandion ite sin lau edo bost proba urte dustitan [2G]” - (Erandion egiten ziren lau edo bost proba urte guztietan) “Takortanas probak ite sinen Larrakotzen, e, proba arrin ganen paraute botate seitun bertzok [2G]” - (Eta akordatzen naiz probak egiten zirenean Larrakoetxen, proba harriaren gainean paratuta botatzen zituen bertsoak) “Or egon da probalari, kategoriko, esango tzut, e, pisu libretako, e, Euskadin egon danik probalaririk onena ori isen da [2G]” - (Hor egon da probalaria, kategoriakoa, esango dizut, pisu libreetakoa, Euskadin egon denik probalaririk onena hori izan da) “Saldi probak oin be iten di, asto proba pe bai [2G]” - (Zaldi probak orain ere egiten dira, asto probak ere bai) “Idi proba tekos, orre tekos idi probak [2G]” - (Idi probak dauzka, horrek dauzka idi probak) “Probaleku gero, osten inte dau, ontxe amar urte edo isengo dies igual apur bet gora bera [2G]” - (Probalekua gero, ostean eginda dago, oraintxe hamar urte edo izango dira igual apur bat gora behera) puntu (iz) puntua, tantoa; puntuasino, puntuasiño (iz) puntuazioa “Eta ori, ba gero iten da biek irebasten badosus iru puntu, e, bat eta bat, e, puntu bana [4A]” - (Eta hori, ba gero egiten da biak irabazten badituzu hiru puntu, bat eta bat, puntu bana) “Eta oin egoten da ori, pasibidaz amar edo amaka minutu pasten disenen, puntuasiñorako da, irebasiko tirade [4A]” - (Eta orain egoten da hori, pasibotasuna hamar edo hamaika minutu pasatzen direnean, puntuaziorako da, irabaziko tiraldia) sake (iz) sakea sikliste (iz) txirrindularia “Seme euki nendun sikliste eta erri dustitatik ibil nentzen, beraas amalau urte euki situnik eta amasortzira arte [2G]” - (Semea eduki nuen txirrindularia eta herri guztietatik ibili nintzen, berarekin hamalau urte eduki zituenetik eta hamazortzira arte) sinture (iz) uhala, soka tiran erabiltzen dena “Plakatxuk eta iminten dakos, eta, eta gero sinture, sinture bat eroten da [4A]” - (Plakatxoak eta ipintzen zaizkio, eta, eta gero uhala, uhal bat eroaten da) soka tire (iz) soka tira “Bai, bai, bueno ba soka tire emen, jo! Gurdot esan emen soka tire ba, Euskal Errin beti isen da edosin plasan soka bat atara ta ya montata dau, esta? [4A]” - (Bai, bai, beno ba soka tira ba, Euskal Herrian beti izan da edozein plazatan soka bat atera eta ja muntatuta dago, ezta?) talde (iz) taldea “Eta erritan beti egon dires taldek eta olan, baye Goyerrin, Goyerriko tekos, e, bueno beti egon da soka tire [4A]” - (Eta herrietan beti egon dira taldeak eta hola, baina Goierrin, Goierrikoak dauzka, beno beti egon da soka tira) tantu (iz) tantoa tirade (iz) tiraldia “Egon dire tiradak, egon dire berrogei minutukok eta, baye luseegik isen sien eta


266 ori dala ta, erreglamentu kanbia in seen [4A]” - (Egon dira tiraldiak, egon dira berrogei minutukoak eta, baina luzeegiak izan ziren eta hori dela eta, arautegia aldatu egin zuten) topeka (iz) topeka, ahari topeka untze (iz) iltzea “Asten da euri, eta, arrik korritaeun idik baño giau, larogeta untzek! [2G]” - (Hasten da euria, eta, harriak korritzen zuen idiek baino gehiago, laurogeita iltzeak!) ustela (iz) idi probetan harriak karrajutik irtetean ustela egiten da; ustela in (ad) ustela egin “Eser geyen bakisu setarako inderra pe asko balio iseten deu? Baye albotik urten in estein, e, arrik urten estein, ikusten deu linea atzeko karreteruk, arrin atzen doanak, eta idik apur bet errimaten badire ertzera, e, sibotadan igual batzutan fasil urtetan deu arrik, eta an balio deu, meritu andi deko, gixonak atzeti donak, gie kanbiateko se martxan, arri fasil mogitan da, martxan doala, selangure mogitan da ta, barrurantza apartau, urten estein, suertaten da alan ta be, ustela in esteko len esan duna, se ustela iten badosu or, e, galtzen dosu parte bat galtzen dosu [2G]” - (Ezer gehien badakizu zertarako indarrak ere asko balio izaten du? Baina albotik irten egin ez dezan, harriak irten ez dezan, ikusten du lerroa atzeko karreteruak, harriaren atzean doanak, eta idiak apur bat arrimatzen badira ertzera, zibotadan igual batzuetan erraz irteten du harriak, eta han balio du, meritu handia dauka, gizonak atzetik doanak, gia aldatzeko ze martxan, harria erraz mugitzen da, martxan doala, zelangura mugitzen da eta, barrurantz apartatu, irten ez dezan, suertatzen da hala eta ere, ustela ez egiteko lehen esan duguna, ze ustela egiten baduzu hor, galtzen duzu parte bat galtzen duzu) “Kanpora urtetan basendun marratik, ustela [4G]” - (Kanpora irteten bazenuen marratik, ustela) yoga (iz) yoga “Yoten gares yogara, yoten gares beste kurso batzutara [2A]” - (Joaten gara yogara, joaten gara beste ikastaro batzuetara) 21.4. Jaiak eta atsedena asto karrere (iz) asto lasterketa bakasino (iz) oporraldia barrake (iz) barraka “Barrakatara utzik eskendun iten urte dustitan yoten gintzen barrakatara [2G]” - (Barraketara hutsik ez genuen egiten urte guztietan joaten ginen barraketara) bertzo (iz) bertsoa; bertzolari (iz) bertsolaria; bertzo papela (iz) bertso papera; bertzo bota (ad) bertsoa bota; bertzotan in (ad) bertsotan egin “Ak, yakiusen, erresaten bere bai, eta, olan bertzo sera batzuk botaten bere bai [2G]” - (Hark, jakin zituen, errezatzen ere bai, eta, hola bertso zer batzuk botatzen ere bai) “Baye emen Erandion esta bertzolaririk inor be egon [2G]” - (Baina hemen Erandion ez da bertsolaririk inor ere egon) bieje, biaje, bije (iz) bidaia “An, bastante paraje baye, lau bije iten gendun egunen, e? Etorri, yoan, ostabere etorri te sartu, orduk sartuten gendusen ordun [2A]” - (Han nahiko paraje baina, lau bidaia egiten genuen egunean, e? Etorri, joan, ostera ere etorri ere sartu, orduak sartzen genituen orduan) “Ote bide, ote basora, an txaletak Unbekok? Ararten idikes, e? Ta ekasu alau gurdi txikitxu bet gero, gurdi andi ba, ekarteko bija baten ota apur bet [3G]” - (Otea bidea, otea basora, han txaletak Unbekoak? Haraino idiekin, e? Eta ekar ezazu halako gurdi txikitxo bat gero, gurdi handia ba, ekartzeko bidaia baten ote apur bat) boltzeru, bolseru (iz) poltsa jagolea “Ori bolseru isete san [2G]” - (Hori poltsa jagolea izaten zen) eskursino (iz) txangoa


267 “Egon da eskursino ara ta yonintzen nire alabe llobakas [2A]” - (Egon da txangoa hara eta joan nintzen nire alaba ilobekin) esposisino (iz) erakusketa farre (iz) parranda; farre in (ad) parranda egin “Batzen giñen, afaltako, eta gero, farre iten gendun [1G]” - (Batzen ginen, afaltzeko, eta gero, parranda egiten genuen) festejo (iz) jaialdia juerge (iz) parranda; juergan in (ad) parrandan egin “Irebasten nuna nik gastate nun juergan [3G]” - (Irabazten nuena nik gastatzen nuen parrandan) “Morsillek ite seitun enbrak, eta, imite san txarriki obun morsillek en jeneral, e? Gero, edo, makallo edo besegu edo beste jenero bat, eta, ondo paste gendun, geurik geyena juergan iten gendun, gaurko bodarik onenak eta banketarik onenak baño obeto ordun pasten gendun, se beste obarik egendules euki, orreas konformau ite giñen eta posik danok [1G]” - (Odolosteak egiten zituzten andrazkoek, eta, ipintzen zen txerrikia obuan odolosteak gehienetan, e? Gero, edo, bakailaoa edo bisigua edo beste gauza bat, eta ondo pasatzen genuen, gaurik gehiena parrandan egiten genuen, gaurko bodarik onenak eta otoruntzarik onenak baino hobeto orduan pasatzen genuen, ze beste hoberik ez genuenez eduki, horrekin konformatu egiten ginen eta pozik denok) karete (iz) karatula katxondeo (iz) katxondeoa; katxondeon ibili (ad) txantxetan ibili “A bueno katxondeon sabiltzeselakon [3G]” - (A beno txantxetan zabiltzalakoan) komisino (iz) jai batzordea “Komisino otesan bai txosnatako komisino esin ixen txosnakas [2A]” - (Batzordea egoten zen bai txosnetako batzordea ez ez ziren izan txosnekin) maskaritak (iz) aratustetako mozorroak; maskaritak yantzi (ad) karatulak jantzi, mozorrotu “Karnabalatan yantzi be bai maskaritak yantzi [1A]” - (Aratusteetan jantzi ere bai karatulak jantzi) muselange (iz) karatula museo (iz) museoa “Baye in seitusen estudiateko estait Bilbora, museora edo [2A]” - (Baina egin zituen estudiatzeko ez dakit Bilbora, museora edo) pelikule (iz) pelikula “Bueno ba pelikulatan ikusi dosusenan moduko pe gon dires emen Lutxenatik asi eta Sondikera [2A]” - (Beno ba pelikuletan ikusi dituzunen modukoa ere egon dira hemen Lutxanatik hasi eta Sondikara) siñe, sine (iz) zinea “Baye eurori, guri es, e? Ta sinera be ni enas yon neuk pagata enas yon iños be [2A]” - (Baina euroi, guri ez, e? Eta zinera ere ni ez naiz joan neuk ordainduta ez naiz joan inoiz ere) sukalki (iz) sukalkia teatro (iz) antzerkia “Bata teatro iteune ba, estait il bada baye [2G]” - (Bata antzerkia egiten zuena ba, ez dakit hil den baina) tertuli (iz) berbaldia “Bueno, uden esan doales, bear asko iten gendun se in in ber san, gero negu isete san apur bet obeto gutzako, negun ba ganadu gauk in, eta, sutondon in sube, eta, ausokas ta, bakarrik batzutan beste batzutan ausokas, ba tertulin ondo pasten gendun [1G]” - (Beno, udan esan dudan legez, behar asko egiten genuen ze egin egin behar zen, gero negua izaten zen apur bat hobeto guretzat, neguan ba ganadua gauk egin, eta, sutondoan egin sua, eta, auzoekin eta, bakarrik batzuetan beste batzuetan auzokoekin, ba berbaldian ondo pasatzen genuen) txitxiburruntxi, txitxiburruntzi (iz) txitxiburruntzia “Txitxiburruntxi bakisu se iten gendun gero? Ba, txarri il, esta? Txarri ilten gendun urte dustitan txarri, eta morsillek iten gendusen, eta, gero txorisok, esta? [2A]” - (Txitxi-burruntzia badakizu zer egiten genuen gero? Ba, txerria hil, ezta? Txerria hiltzen genuen urte guztietan txerria, eta odolosteak egiten genituen, eta, gero txorizoak, ezta?) “Nik ite nendun talo, edo espabe talo edo panaderu etorten basan bederatzi terdik amarrak ingirun, ogi, eguneko ogi, baye, talo be bai ite nintzen, eta, txarri ilten


268 bagendun ba txitxiburruntzi aputxu bet arrotzeran bat edo makallo [3A]” - (Nik egiten nuen taloa, edo ezpabere taloa edo okina etortzen bazen bederatzi eta erdiak hamarrak inguruan, ogia, eguneko ogia, baina, taloa ere bai egiten nion, eta, txerria hiltzen bagenuen ba txitxi-burruntzi apurtxo bat arrautzaren bat edo bakailaoa) txufle (iz) txufla; txuflen egon (ad) txuflan egon “Gauen dausenen txuflen, urreko egunen estakisu? Emen esaten da beti, au ingerun esaten da oste, selaseko oste dekosun! [4G]” - (Gauean daudenean txuflan, hurrengo egunean ez dakizu? Hemen esaten da beti, hau inguruan esaten da ostea, zelaseko ostea daukazun!) yaye, jaye (iz) jaia; yayegune (iz) jai eguna “Ba, yaye iseneskonen, errope ba beti, oin bere ba kanbiaten dosu errope ta ordun be ba beti kanbiate san erropa apur bet, obera [2G]” - (Ba, jaia izenez gero, arropa bat beti, orain ere ba aldatzen duzu arropa eta orduan ere ba beti aldatzen zen arropa apur bat, hobera) “Yayegune da bitarteko yaye [1A]” - (Jaieguna da bitarteko jaia) 21.5. Jaiegunak aberri egune (iz) aberri eguna “Aberri egunen be batera egon gares baskaltan [2A]” - (Aberri egunean ere batera egon gara bazkaltzen) alderdi egune (iz) alderdi eguna andramari egune (iz) Andra Mari eguna “Ori iten gendun andramari egunen, osabak etzen, ta gorpusti egunen, danak aititeana, ori iten gendun bai [2A]” - (Hori egiten genuen Andra Mari egunean, osabak etxean, eta gorpuzti egunean, denak aititarengana, hori egiten genuen bai) andramari martiko (iz) Andra Mari martiko “Ba Basurtuko isen da andiena, ta Begoñako be bai, Begoñan iten isen da andramari martiko ta domusantu [2G]” - (Ba Basurtokoa izan da handiena, eta Begoñakoa ere bai, Begoñan egiten izan da Andra Mari martikoa eta domu santua) arimen egune (iz) arimen eguna asentzio egune (iz) asentsio eguna “Ori isen san, e, san isidro egunen, baye osten gure, jayek isen sien, asentzio be bai, e? Asentzio be bai, baye san, gorpusti giau isen san, gorpusti ta andramari giau isen san [2A]” - (Hori izan zen, san isidro egunean, baina ostean gure, jaiak izan ziren, asentsioa ere bai, e? Asentsioa ere bai, baina zen, gorpuztia gehiago izan zen, gorpuztia eta Andra Mari gehiago izan zen) “Asentzio egunen be bai, gorpusti, gorpusti isete san, andi [3A]” - (Asentsio egunean ere bai, gorpuztia, gorpuztia izaten zen, handia) aste santu (iz) aste santua “Bai aste santun ixeten san, yoten gintzesena olan eta olau gausek [2A]” - (Bai aste santuan izaten zen, joaten ginena hola eta holako gauzak) autzen egune (iz) hautsen eguna bariku guren egune, bariku gure egune, barikuren (iz) bariku guren eguna “Bariku guren egunen Asuti yoten gintzesan [2A]” - (Bariku guren egunean Asutik joaten ginen) “Ta barikuren iseten san Erandion prosesino [2A]” - (Eta bariku gure egunean izaten zen Erandion prozesioa) difuntun egune (iz) defuntuen eguna “Domu santuru egune ta difuntun egune, beti yoten gare, oin be bai [2A]” - (Domu santu eguna eta defuntuen eguna, beti joaten gara, orain ere bai) domu santu, domu santuru (iz) domu santua; domu santu egune, domu santuru egune (iz) domu santu eguna; domu santu bespere (iz) domu santu bezpera “Ordun, e, ser andi ote san domu santutarako, oin estau baye [1A]” - (Orduan, zer handia egoten zen domu santuetarako, orain ez dago baina) “Domu santuru egunen bakarrik mesara, ori bai, eta kandelak bistu, eta


269 kanposanture lora batzuk eron edo olan [2A]” - (Domu santu egunean bakarrik mezara, hori bai, eta kandelak biztu, eta kanposantura lore batzuk eroan edo hola) eguen guren egune, eguen gure egune, egun guren (iz) eguen guren eguna “Baye egun guren en jeneral Loyun isen da beti [2A]” - (Baina eguen guren gehienetan Loiun izan da beti) erramu egune (iz) erramu eguna; erramu domeke (iz) erramu domeka “Erramu egunen emen ite isen da, bai gero iminte isen da etzen erramu bet olan sartute [2A]” - (Erramu egunean hemen egiten izan da, bai gero ipintzen izan da etxean erramu bat hola sartuta) “Erramu domeka baño domeka bat lelau edo, urren isete san [2A]” - (Erramu domeka baino domeka bat lehenago edo, hurrean izaten zen) erregenak (iz) erregeenak; erregen egune (iz) erregeen eguna; errege (iz) erregea “Bueno bikotxak euki nendusen, eta mutiltxu il in san, e, egun beten bisi isen san, ta erregen egune isen san eta mediku esan egon esin, e, aurkitu isen seuden mediku [2A]” - (Beno bikoitzak eduki nituen, eta mutiltxoa hil egin zen, egun baten bizi izan zen, eta erregeen eguna izan zen eta medikua ez zen egon ez ezin, aurkitu izan zuten medikua) “Erregek au erregalu ekar deude [2A]” - (Erregeek opari hau ekarri dute) erromeri egune (iz) erromeria eguna “Erromeri egunen ba erromeri, etzeaurre aurren, eta txistularik eta serak eta ba, orraiti dinot Erandioko alderdin ite sala giau se ari esaken gustaten [2G]” - (Erromeria egunean ba erromeria, etxaurre aurrean, eta txistulariak eta zerak ba, horregatik diot Erandioko alderdian egiten zela gehiago ze haiei ez zitzaien gustatzen) gabonak, gaubonak (iz) gabonak; gabon egune (iz) gabon eguna; gabon jaye (iz) gabon jaia; gabon sarra (iz) gabon zaharra “Gabonatan ba, en jeneral ba beti ote san, konejuan bat o, seoser ya ilteko ta [2G]” - (Gabonetan ba, gehienetan ba beti egoten zen, konexuren bat edo, zer edo zer ja hiltzeko eta) “Bai gabon egunen beti lelau koliflora [4A]” - (Bai gabon egunean beti lehenago azalorea) garisume (iz) garizuma “Eta garisume dustin iñora yolaserik es errosariora [1A]” - (Eta garizuma guztian inora jolasik ez arrosariora) “Garisumen, e, es bakarrik goxen, arrastitan be, errosariora yoten gintzesan, Loyure edo Erandiora, errosariora garisume, pasau arten [2G]” - (Garizuman, ez bakarrik goizean, arrastegia be, arrosariora joaten ginen, Loiura edo Erandiora, arrosariora garizuma, pasatu artean) gorpusti (iz) gorpuztia; gorpusti egune (iz) gorpuzti eguna “Erandioko Landan iten da gorpusti, asentzio bere bai, eta san isidro bere bai, yayasko ite sien Erandioko Landan [2G]” - (Erandioko Landan egiten da gorpuztia, asentsioa ere bai, eta San Isidro ere bai, jai asko egiten ziren Erandioko Landan) “Gorpusti egunen esan atetan santurik, gorpusti egunen abade yote san kurtzeas [2A]” - (Gopuzti egunean ez zen ateratzen santurik, gorpuzti egunean abadea joaten zen gurutzearekin) inusente egune, iñusente egune, inusenten egune (iz) inuzente eguna “Bueno, iñusente egune, iñusente egune, gutzako asko egon siren, esta? Gutzako iñusente egunek asko egon sien urten barrun [2G]” - (Beno, inuzente eguna, inuzente eguna, guretzat asko egon ziren, ezta? Guretzat inuzente egunak asko egon ziren urtearen barruan) kandelario egune (iz) kandelario eguna “Eta kandelario egunen beti Erandiora, e, seras, kandela andi bies, yoten san eta [2A]” - (Eta kandelario egunean beti Erandiora, zerarekin, kandela handi birekin, joaten zen eta) kanpo martxo, kanpoa martxo (iz) kanpora martxo; kanpoa martxo egune (iz) kanpora martxo eguna “Eta gero bai nobiokas asi te gero, yote san, kanpoa martxo egunen, e, Goyerrire gastaya yaten [1A]” - (Eta gero bai gizongaiekin hasi eta gero, joaten zen, kanpora martxo egunean, Goierrira gazta jaten)


270 “Kanpoa martxo landan, gastek, sube in, eta an imini kasuela baten, eta kanpoa martxo usate san [1G]” - (Kanpora martxo landan, gazteek, sue egin, eta han ipini kazola batean, eta kanpora martxo usatzen zen) karnabalak (iz) aratusteak; karnabal egune (iz) aratuste eguna “Bueno, karnabalatan ba tostada batzuk iten sien [2G]” - (Beno aratusteetan ba tostada batzuk egiten ziren) natibitete, natibite (iz) natibitatea “Natibite san [2G]” - (Natibitatea zen) pasko (iz) pazkoa; pasko egune (iz) pazko eguna “Gure bestalden egon san bastante edade andiko andre ta ak, e, truboyak eta egoten disenen fuerte, erramu, erramu, aukite san etzen, eta koyu erramu, eta bota, katxarro batera ur bereinketu, koite sana paskotan, eta agas ite seun, e, etze dusti, etzen alboti, etzen barru te korte ta danak ite seun an bereinketu [2A]” - (Gure beste aldean egon zen nahiko edade handiko andrea eta hark, trumoiak eta egoten direnean indartsu, erramua, erramua, edukitzen zen etxean, eta koiu erramua, eta bota, katxarro batera ur bedeinkatua, koiuten zena pazkoetan, eta harekin egiten zuen, etxe guztia, etxearen albotik, etxearen barrua eta korta eta denak egiten zituen han bedeinkatu) san antonio egune (iz) San Antonio eguna “Erromerin iten gendusen guk ba, San Antonio egunen, Marture, Santa Lusi egunen Loyure, San Pedro egunen be Loyure edo Mugiara, San Kristobal egunen amen, geure patroya da guk emen dekuna, San Kristobal egunen orra [1G]” - (Erromerian egiten genituen guk ba, San Antonio egunean, Martiartura, Santa Luzia egunean Loiura, San Pedro egunean ere Loiura edo Mungiara, San Kristobal egunean hamen, geure patroia da guk hemen daukaguna, San Kristobal egunean horra) san blas egune (iz) San Blas eguna; san blas sinta (iz) San Blas zinta, San Blas kordela “Bilbora eskintesen yoten presisamente san blas sinta bile, ta san blas sinta barik [2G]” - (Bilbora ez ginen joaten berenberegi San Blas zinta bila, eta San Blas zinta barik) san isidro egune (iz) San Isidro eguna “Lelau guri baño, emen ite san jaye, san isidro egunen, ta isete san jaye polite, ote sien, e, atate san santu [3A]” - (Lehenago guri baino, hemen egiten zen jaia, San Isidro egunean, eta izaten zen jai polita, egoten ziren, ateratzen zen santua) san juan egune (iz) San Juan eguna; san juan bespere (iz) San Juan bezpera; sanjuanade (iz) sanjuanada “Kea esta ber san juan egunen [1G]” - (Kea ez da behar San Juan egunean) “San juan besperan in eta gero san juan eguski urten baño lelau imini orrek danak solotan [1A]” - (San Juan bezperan egin eta gero San Juan eguzki irten baino lehenago ipini horiek denak soroetan) “Se an eukiten gendun satza, ta satza egote san lekun, iten gendun, e, sanjuanade [2A]” - (Ze han edukitzen genuen satsa, eta satsa egoten zen lekuan, egiten genuen, sanjuanada) san kristobal egune (iz) San Kristobal eguna “San kristobal egune da beres julion amarren [2A]” - (San Kristobal eguna da berez garagarrilaren hamarrean) san lorentzo egune (iz) San Lorentzo eguna “San Lorentzo egune da Astrabudun selebraten dana [2G]” - (San Lorentzo eguna da Astrabuduan ospatzen dena) sanroke egune (iz) San Roke eguna santageda (iz) Santa Ageda “Santagedatan gaube arin iten deu [2G]” - (Santa Agedatan gaua arin egiten du) santa lusi egune (iz) Santa Luzia eguna “Eta orra yoten gentzesan, konbidedu, osabakana, eta eurok etorte sin, ona, santa lusi egunen gero [2G]” - (Eta horra joaten ginen, gonbidatu, osabengana, eta eurok etortzen ziren, hona, Santa Luzia egunean gero) santimami egune (iz) Santimami eguna; santimamintxu egune (iz) Santimamintxo eguna “Neutzako olan esta, es ori beti isen da Santimami te Santimamitxu, Santimami egunen abade etorten da Erandioko, ta Santimamitxu egunen etorten da Layoako, oritxe da diferentzi dauna, osten garisteko [2G]” - (Niretzat hola ez da, ez hori beti


271 izan da Santimami eta Santimamintxo, Santimami egunean abadea etortzen da Erandiokoa, eta Santimamintxo egunean etortzen da Leioakoa, horixe da aldea dagoena, ostean garaitekoa) santo tomas egune (iz) Santo Tomas eguna urte barri (iz) urte berria. Egun honetan neskato-mutikoek gabonsari eskean irteten zuten auzoetara; urtebarri egune (iz) urte barri eguna; urte barri eske (ado) urte berri eske; urte barri batu (ad) urte barri batu “Urtero, urte askotan, eta guk oin be bai, e, gauben, lenengo koliflora, gabon egunen, e? Urte barri egunen es [4A]” - (Urtero, urte askotan, eta guk orain ere bai, gauean, lehenengo azalorea, gabon egunean, e? Urte berri egunean ez) “Urte barri eguneko da diferente, urte barri eguneko isete san, urte barri eske eta beste isete san santa ageda [1A]” - (Urte berri egunekoa da desberdina, urte berri egunekoa izaten zen, urte berri eske eta bestea izaten zen Santa Ageda) “Bai urte barri batzen, ausora [1G]” - (Bai urte berria batzen, auzora) urte sarra (iz) urte zaharra “Nik ikus dot neure aite ta urte baten yaten emen, e, urte sarren [3A]” - (Nik ikusi dut neure aita eta urte baten jaten hemen, urte zaharrean) 21.6. Ehiza eta arrantza antzulu, ansuelu (iz) amua “Antzulu imini te arra sartute, ta bakotxen bat [1G]” - (Amua ipini eta harra sartuta, eta bakoitzean bat) butrino (iz) butroia errastu (iz) arrastoa, lorratza “Eta bein aite gure yon san, yon san ba ermandade pagetan Erandiora, eta topa yeun solo basterreti yon san, eta, bande, etzera etorri te eskopete koyu, eta tiretu i yotzen, ta il seitusen lau edo, etor sanen bueltan eskopete entregata errasturi pes, bestek, e, sartute barrure [1A]” - (Eta behin aita gurea joan zen, joan zen ba ermandadea ordaintzen Erandiora, eta topatu zuen soro bazterretik joan zen, eta banda, etxera etorri eta eskopeta koiu, eta tiratu egin zien, eta hil zituen lau edo, etorri zenean bueltan eskopeta utzita arrastorik ere ez, besteak, sartuta barrura) erreklamu (iz) erreklamoa erremange (iz) errekako sarea erretere, erratere (iz) erretera, saguak eta harrapatzeko erabiltzen diren tranpak “Eta gero erretere egote san, erretera txikerra pe txorik koiteko [3G]” - (Eta gero erretera egoten zen, erretera txikerrak ere txoriak koiuteko) eskopete, eskupete (iz) eskopeta “Emen egon san emen Elorritxun, Elorritxun egon san gisontxu bet, olau blusa, magoneskoas, bruse sendoas, Txori Elorritxu esate tzen, bajutotxu bet isen san, irurogei kilo, es, ta ferire, gero emeti beste leku betera yon san bisiten, Basurtuko ferin, sarri ikusten gendun, ta emeko jente be esetu te ba, Txori Elorritxu, eta sorginen kontuk, sorginen kontu te, eskopete, kaseru isen san, ta olan yoten sanen iñora, ta gauerditan ta ibilte san ta, eskopeteas [1G]” - (Hemen egon zen hemen Elorritxon, Elorritxon egon zen gizontxo bat, holako brusa, mahonezkoarekin, brusa sendoarekin, Txori Elorritxo esaten zioten, baxutotxo bat izan zen, hirurogei kilo, ez, eta azokara, gero hemendik beste leku batera joan zen bizitzen, Basurtoko azokan, sarri ikusten genuen, eta hemengo jendea ezagutu eta ba, Txori Elorritxo, eta sorginen kontuak, sorginen kontuak eta, eskopeta, ehiztaria izan zen, eta hola joaten zenean inora, eta gauerdietan eta ibiltzen zen eta, eskopetarekin) kañe (iz) kanabera, arrantzan egitekoa kañoya (iz) kanoia kase (iz) ehiza; kasa leku (iz) ehiza lekua; kaseru (iz) ehiztaria; kasan (ado) ehizan; kasan in (ad) ehizan egin “Or be asko ibilte nau ni kasan baya [2G]” - (Hor ere asko ibilita nago ni ehizan baina)


272 “Kaseru jayo nintzenik ona ise nas ni [3G]” - (Ehiztaria jaio nintzenik hona izan naiz ni) kartutxo (iz) kartutxoa “Orrek eukiteusen ordun bai kartutxok eskopetantzako, bai serak eta ba olau gausek [2G]” - (Horrek edukitzen zituen orduan bai kartutxoak eskopetentzat, bai zera eta ba holako gauzak) kiskilleru (iz) salabardoa jaule (iz) kaiola “Jaulako txori ties orrek [2G]” - (Kaiolako txoriak dira horiek) lasu (iz) lakioa lisentzi (iz) baimena “Ni pe lisentzi pagetan dot, ser pentzetaosu ba? Berak olan [2G]” - (Nik ere baimena ordaintzen dut, zer pentsatzen duzu ba? Berak hola) meskele, miskele, miskle (iz) miskela, lika “Gorosti atxine ibilte san, kendu asala eta, txoriek koisteko errekan iminite, miskele iteko [4G]” - (Gorostia antzina erabiltzen zen, kendu azala eta, txoriak harrapatzeko errekan ipinita, miskela egiteko) “Meskele guk, euskera baye [2A]” - (Miskela guk, euskaraz baina) parade (iz) ehiza postua, ehiza lekua pase (iz) pasea; pasu (iz) pasoa; kontrapase (iz) kontrapasea “Bai bai, te bedarran be bai, oin esta sartzen ona esebes, emen asko, lenau, kontrapasen ondino or aprile ingerun ona, galaperra asko sartze sin, oin bapes [3G]” - (Bai, bai, eta belarrean ere bai, orain ez da sartzen hona ezer ere, hemen asko, lehenago, kontrapasean oraindino hor apirila inguruan hona, galeper asko sartzen ziren, orain bat ere ez) perdigoya (iz) perdigoia peske (iz) arrantza; peskan (ado) arrantzan; peska, peskau (ad) arrantzan egin, harrapatu; peskadore (iz) arrantzalea, arrain saltzailea “Peskan bai, peskan giau gustaten yast niri [1G]” - (Arrantzan bai, arrantzan gehiago gustatzen zait niri) “Or kiskillek eta peskate sin [1A]” - (Hor kaskailuak eta harrapatzen ziren) “Orrek en jeneralmente peskadorak, ikus dot ori nik, e, Desiertun Erandion, peskaudunek ibilten dienak, orrek txokolo egurreskok [2A]” - (Horiek gehienetan arrain saltzaileak, ikusi dut hori nik, Desertun Erandion, arraindunak ibiltzen direnak, horiek txokolo egurrezkoak) sare (iz) sarea “Bai, gauen, e, onek paretan dis, e, iminten badosu olan sare bat edo seoser edo alanbreas jaule bat, andi, ilten dotzu txori dustik, bigarren sare imin ber dako aurretik, bakisu seaitik dan? Onek gaues, e, paretan dis, e, adi, eta eurek ikusten deles, eta txorik ikaratuten deseles, txorik dos, e, alanbre kontrara, argitera, antza an atrapaten dotze, eta esin de atara baye il iten dotze [3G]” - (Baina, gauean, hauek paratzen dira, ipintzen baduzu hola sare bat edo zer edo zer edo alanbrearekin kaiola bat, handia, hiltzen dizkizu txori guztiak, bigarren sarea ipini behar zaio aurretik, badakizu zergatik den? Hauek gauez, paratzen dira, adi, eta eurek ikusten dutenez gero, eta txoriak ikaratzen dituztenez gero, txoriak doaz, alanbre kontrara, argitara, antza han harrapatzen ditu, eta ezin dute atera baina hil egiten ditu) sedaso (iz) zetabea “Nire osabek, e, orrekas sedasokas, sakuas inte, aro batzukas, koiten situsen, nire amoman etzaurren [1A]” - (Nire osabak, zetabe horiekin, zakuarekin eginda, eraztun batzuekin, koiuten zituen, nire amamaren etxaurrean) sepo (iz) zepoa, arrapoa tiradore (iz) tiradorea tiragome (iz) tiragoma “Eta orren entzuteas, e, akortanas tiragomeas ta igual txorik ilten ibilte ba saspi sortzi urteas [2G]” - (Eta horren entzutearekin, akordatzen naiz tiragomarekin eta igual txoriak hiltzen ibilita ba zazpi zortzi urterekin) Arraun elkartea Lutxanan.


273 tranpe (iz) tranpa “Edurretako tranpe, emen tranparik esta, tranpe iten gendun, lurre, atxurreas in olau, lur sati bet, ta gero in emen sulo, imini emen, e, yateko iminteko ta, a imini ganen, ta an yote sien yaten, disparate san ta pof! [3G]” - (Elurretako tranpa, hemen tranparik ez da, tranpa egiten genuen, lurra, aitzurrarekin egin holako, lur zati bat, eta gero egin hemen zuloa, ipini hemen, jatekoa ipintzeko eta, hura ipini gainean, eta han joaten ziren jaten, disparatzen zen eta pof!) txinbere (iz) txinbera, karabina “Gu gastetan yoten gintzen be txinbereas leku batetik bestera [4G]” - (Gu gaztetan joaten ginen ere txinberarekin leku batetik bestera)


275 22. Gerratea soldaduska Erandioztar askoren bizimoduan eduki duen eraginagatik gerrateari eta soldaduskari dagokion informazioa aparteko atal baten sartu dugu. Atala banandu barik ematen dugu eta denetara 92 sarrera, 92 adiera eta 99 aldaki jasotzen dira. abiasino (iz) abiazioa “Andi gero, solorik solo, solorik solo, Durongora, ta allega gintzesan Durongora, eta, Santa Mariako elexan, sartu gintzesan, Durongon, elexara, elexatara sartzen gintzesan, e, se jente torretara ta yote san ta, bakisu, ba, estaltan, al den lekure bakotxa, eta, bueno, allegaten gara, an be, txarto, asten dires, karamelok botaten asi sien, e, Gernike, Gernike apurtu iyuden egunen isen san, e? Egun bera, andi abiasino dusti te, asten dires botaten an be, altza in ber gora [1G]” - (Handik gero, sororik soro, sororik soro, Durangora, eta ailegatu ginen Durangora, eta Santa Mariako elizan, sartu ginen, Durangon, elizara, elizetara sartzen ginen, ze jendea dorreetara eta joaten zen eta, badakizu, ba, estaltzen, ahal den lekura bakoitza, eta, beno, ailegatzen gara, han ere, txarto, hasten dira, karameluak botatzen hasi ziren, Gernika, Gernika apurtu egin zuten egunean izan zen, e? Egun bera, handik abiazio guztia eta, hasten dira botatzen han ere, altxatu egin behar gora) alferesa (iz) alfereza “Arten sesiño ba paño esan yoten ara, alferes bateas edo teniente bateas [1G]” - (Artean sekzio bat baino ez zen joaten hara, alferez batekin edo teniente batekin) ametralladora (iz) metrailadorea “Gu konpañia osoa yoten gintzen, ametralladorakas eta konpletamente, sertute preparaute [1G]” - (Gu konpainia osoa joaten ginen, metrailadoreekin eta guztiz, zertuta prestatuta) anarkiste (iz) anarkista “Estai pa nik orduko denporatan segun antza olan ilte sanak eseun euki, es eleixakorik es eser artzeko biderik edo, anarkistek edo, or euki euden, eta inok eseun yakin nor dan estan, maki dala ta, an ilte mutile egon san, tori, akortanas etzera etorri te, esin armosurik yan [2G]” - (Ez dakit ba nik orduko denboretan segun antza hola hiltzen zenak ez zuen eduki, ez elizakorik ez ezer hartzeko biderik edo, anarkistek edo, hor eduki zuten, eta inork ez zuen jakin nor den ez den makia dela eta, han hilda mutila egon zen, eta hori, akordatzen naiz etxera etorri eta, ezin armozurik jan) arme (iz) arma; armamentu (iz) armamentua “Armaute egon sin ba, pistolakas edo, arma andiri peseuden eukiko baye [2G]” - (Armatuta egon ziren ba, pistolekin edo, arma handirik ere ez zuten edukiko baina) “Neuk emon dotzit teorike armamentune ta piesa lusenak, e, irekasten [2G]” - (Neuk eman diet teorika armamentuarena eta pieza luzeenak, irakasten) artilleri (iz) artileria “Artillerik, e, soltaten seitun arrik atxatan, arribolak, e, menditi bera [1G]” - (Artilleriak, soltatzen zituen harriak haitzetan, harri-bolak, menditik behera) asturianu (iz) asturiarra “Emen asturianu egon san emen Euskadiko alderditi asko [1G]” - (Hemen asturiarra egon zen hemen Euskadiko alderditik asko) atake (iz) erasoa; ataka (ad) eraso egin “Enboskaute egon siles, guardi sibilek or, ataken, tiroteok itzelak isen sin emen, eta, il i eudin eurotariko bat [2G]” - (Zelatan egon zirenez gero, guardia zibilak hor, erasoan, tiroketak itzelak izan ziren hemen, eta, hil egin zuten eurotariko bat) baje (iz) baxa “Baja asko egon san ordun [1G]” - (Baxa asko egon zen orduan) bake (iz) bakea; bakean itxi, baken itxi (ad) bakean utzi “Nik esate otzit sarri askotan, ni, surok estekosue bisio baño baye itxixu bakean, gure be triste isen da [2A]” - (Nik esaten diet sarri askotan, ni, zuek ez daukazue


276 bizio baino baina utzi iezaiozu bakean, gurea ere tristea izan da) bale (iz) bala “Eta bateri, pentza jugetena tila, eta mutil beteri alan sartu otzon bala bat [2A]” - (Eta bati, pentsatu jostailuenak direla, eta mutil bati hala sartu zion bala bat) batalloya (iz) batailoia “Ori ibil san, Arana y Goirin ibil san nire anaje, emen, gorrikas esaten yakon, esta? Eta or esan il, a, Sabigain, or Urkiola an menditxu bet yakingo sue suok, Sabigain, non daun? Ta an, lotu siren, e, batalloi dusti siskaute an, amasei lotu sien, ta nire anaje be [1G]” - (Hori ibili zen, Arana y Goirin ibili zen nire anaia, hemen, gorriekin esaten zitzaion, ezta? Eta hor ez zen hil, hura, Sabigain, hor Urkiola han menditxo bat jakingo duzue zuek, Sabigain, non dagoen? Eta han, lotu ziren, batailoia guztia suntsituta han, hamasei lotu ziren, eta nire anaia ere) bateri (iz) bateria “Algortako baterin serbidu dot nik, atzerengo, kinto, gure isen san, da gero kita i yeuren ori bateri, kitau [1G]” - (Algortako baterian zerbitzatu dut nik, atzenengo, kintoa, gurea izan zen, eta gero kendu egin zuten bateria hori, kendu) biskaitarra (iz) bizkaitarra, gerra sasoian abertzaleen sinonimoa “Ordun ba ondino, emeko diruk biskaitarran alderdiko diruk ba eseun balio isen, aikas, aikas, ta diru, ainbeteri emon euntzen gure aite defuntuk diru ordun an, eta laguneri, paga be ite yotzen batzuk baye danak es [1G]” - (Orduan ba oraindino, hemengo diruak bizkaitarren alderdiko diruak ba ez zuen balio izan, haiekin, haiekin, eta dirua, hainbesteri eman zien gure aita defuntuak dirua orduan han, eta lagunei, ordaindu ere egiten zioten batzuek baina denek ez) boluntario (iz) boluntarioa “Gero etor san ya, jente, despeditan asi siren, boluntariok eske [1G]” - (Gero etorri zen ja, jendea, despeditzen hasi ziren, boluntarioak eske, dirua opetsi eta boluntarioak eske) bonbardeo (iz) bonbardaketa; bonbardea (ad) bonbardatu “Baye gerokon, gerra denporan i euden, bonbardeotarako [1G]” - (Baina gerokoan, gerra sasoian egin zuten, bonbardaketarako) “Lelau, e, akortanas Biskargin bota seituen, e, bonbak se soldaduran batzuk egon sien, ta or bota seitun, ortariko bonba inzendiariok eta suek itzelak, emeti ikuste sien, eta orti yon sin gero direto Gernikera bonbardeaten [2G]” - (Lehen, akordatzen naiz Bizkargin bota zituzten, bonbak ze soldaduren batzuk egon ziren, eta hor bota zituzten, horietariko bonba erregarriak eta suak itzelak, hemendik ikusten ziren, eta hortik joan ziren gero artez Gernikara bonbardatzen) bonbe (iz) bonba; eskuko bonbe, esku bonbe (iz) esku bonba “Ta aitek esate sotzen esites or egon, ese ia botaten badeude, obusan edo sera, bonbaran bat edo seoser ia aparaten badotzu, etor sites barrure [2A]” - (Eta aitak esaten zion ez zaitez hor egon, eze ea botatzen duten, obusen edo zera, bonbaren bat edo zer edo zer ea aparatzen bazaitu, etor zaitez barrura) “Eskuko bonbak, ainbet bota doas [1G]” - (Eskuko bonbak, hainbat bota ditut) “Bata batek, e, emon i yotzien esne ta ori te arroskoletxe, eta arroskoletxen bonba bat yausi, eta arrosan ganera yon sala lurre dusti, ori kontate yoskun baye ostantzen olan [3A]” - (Baten batek, eman ei zien esnea eta hori eta arrozesnea, eta arrozenean bonba bat jausi, eta arrozaren gainera joan zela lur guztia, hori kontatzen zigun baina osterantzean hola) defentze (iz) defentsa “Defentzarik es, seas defendidurik eskendun euki geuk [1G]” - (Defentsarik ez, zerekin defenditurik ez genuen eduki geuk) desfile (iz) desfilea “Eta gero ostabere, etor giñen, Bilboko desfilera, lelau Madrille koyu gendun baye, ori albora itxi dot, eta, emen in neun egun batzuk Bilboko desfilen, eta yon ginen, Riojara [1G]” - (Eta gero ostera ere, etorri ginen, Bilboko desfilera, lehenago Madril koiu genuen baina, hori albora utzi dut, eta, hemen egin nituen


277 egun batzuk Bilboko desfilean, eta joan ginen, Errioxara) dibisiño (iz) dibisioa “Eta an egon giñen sortzi egun, guarde sibilegana presenta giñen, eta, an esa oskun, bakotxari etze bat, e, imini oskun, yan ta lo iteko, yan, eta gero lo, an lastategi beten galtzuarten, sortzigarren egunen, geitu oskun, dibisiñok, nora yon ber dun, ta yon ginen, ta an, ya eurokas lagunokas egon giñen eta, ya, Toledo baño berau Tajo pasa gendun, eta gero, ibili te ibili, ibili te ibili, probintzia Ziudarreal, okupa gendun, ta yon ginen [1G]” - (Eta han egon ginen zortzi egun, guardia zibilengana aurkeztu ginen, eta, han esan ziguten, bakoitzari etxe bat, ipini ziguten, jan eta lo egiteko, jan, eta gero lo, han lastategi baten galtzu artean, zortzigarren egunean, deitu zigun, dibisioak, nora joan behar dugun, eta joan ginen, eta han, ja eurokin lagunokin egon ginen eta, ja, Toledo baino beherago Tajo pasatu genuen, eta gero, ibili eta ibili, ibili eta ibili, probintzia Ciudad Real, okupatu genuen, eta joan ginen) dinamite (iz) dinamita “Tirok botate seituen dinamiteas eta gero, eskus [2G]” - (Tiroak botatzen zituzten dinamitarekin eta gero, eskuz) errefujio (iz) aterpea; errefujia (ad) errefuxiatu, aterpetu; errefujiadu (iz) errefuxiatua “Bai dino se, gu asko isen gintzesan txikerrak, ta dino se bonbak ganeti te gu, amaas, karraderan, sera errefujiora, eta bata batek esa i yotzon aiteri, ba, ordu txarren dola, peligro andias daunen, ta gero aititena yon gintzesan, ta gero an osabak auki eun inte errefujio andi bet, eta, an on gintzesan, denpora askotan on gintzesan [2A]” - (Bai dio ze, gu asko izan ginen txikerrak, eta dio ze bonbak gainetik eta gu, amarekin, karraderan, zera aterpera, eta baten batek esan ei zion aitari, ba, ordu txarrean doala, arrisku handiarekin dagoenean, eta gero aititarengana joan ginen, eta gero han osabak eduki zuen eginda aterpe handi bat, eta, han egon ginen, denbora askotan egon ginen) “Aik egon sin epokan errefujiaduk euki gendusen guk etzen [2G]” - (Haiek egon ziren sasoian errefuxiatuak eduki genituen guk etxean) errepublike (iz) errepublika “Errepublikek, neure ustes, ta, sartu espasan abadekas, gaur be igual eukiko gendun errepublike, e? Gaur be igual, gaur be, errepublike, or sartu san, or euki eun ekibokasino andi, fallo andi euki un or, e, kleroas, erlijinoas [1G]” - (Errepublikak, neure ustez, eta, sartu ez bazen abadeekin, gaur ere igual edukiko genuen errepublika, e? Gaur ere igual, gaur ere, errepublika, hor sartu zen, hor eduki zuen errakuntza handia, akats handia eduki zuen hor, kleroarekin, erlijioarekin) erretirade (iz) erretiratzea “Lotu in yakun kamioya, aik erretirata etor sien, erretiradan, etorri siren [1G]” - (Lotu egin zitzaigun kamioia, haiek erretiratuta etorri ziren, erretiratzean, etorri ziren) estraperliste (iz) estraperlista “Mugiko trenen yote sin Mugire, eta gero etzealdetati, indabak erosi te arto erosi, eta gero, ona ekarri te Bilbora ekarri, Diserture ekarri Astrabudure, etzetatik saltzen, etzen euki es eudenari saltzen, estraperlistek esate aken orreri [2G]” - (Mungiko trenean joaten ziren Mungira, eta gero etxaldeetati, indabak erosi eta artoa erosi, eta gero, hona ekarri eta Bilbora ekarri, Desertura, ekarri Astrabudura, etxeetatik saltzen, etxean eduki ez zutenei saltzen, estraperlistak esaten zitzaien horiei) fasiste (iz) faxista “Onek fasistek ixenta morteru ekarri in deude ta, bestek non daus. ba? Ta non on sara su ba? [1G]” - (Hauek faxistak izanda morteroa ekarri egin dute eta, besteak non daude, ba? Eta non egon zara zu ba?) frente (iz) frontea “Gero urrin ogetabederatzin, ostabere frente apurtu san bigarren ofensibe, eta isen san domeke, troka baten mese emoten asi akusen abadek, abade bat, eta, mese emoten gausela balak etorte sien eta kañonaso pe bai, eta mese bertan bera itxi


278 eta eskapau in gendun, gero egurdiko amabitan, edo egurdin amabitan edo estai pa se ordu isen san, rantxo en frio, ba mendin, ba, rantxo en frio, eta ya artilleri goxeko seiretan asi san Korberan atzen, Korbera erri bet Gandesa baño aurrerau, an, e, artilleri egon san enplasaute, italianuk, artilleri bateti eta besteti abiasiño, nasionalanak, dana matxakau euden a, egurdiko amabitan, gure dibisiñoko, setima la lejion, i eun lelau, an esan egon besterik eriduk eta illek [1G]” - (Gero urriaren hogeita bederatzian, ostera ere, frentea apurtu zen bigarren ofentsiba, eta izan zen igandea, troka baten meza ematen hasi zitzaizkigun abadeak, abade bat, eta, meza ematen gaudela balak etortzen ziren kanoikadak ere bai, eta meza bertan behera utzi eta eskapatu egin genuen, gero eguerdiko hamabietan, edo eguerdian hamabietan edo ez dakit ba ze ordu izan zen, jateko hotza, ba mendian ba, jateko hotza, eta ja artilleria goizeko seietan hasi zen Corberaren atzean, Corbera herri bat Gandesa baino aurrerago, han, artilleria egon zen kokatuta, italiarrak, artilleria batetik eta bestetik abiazioa, nazionalenak, den suntsitu zuten hura, eguerdiko hamabietan, gure dibisioko, séptima de la legión, egin zuen lehenago, han ez zen egon besterik zaurituak eta hilak) fusile (iz) fusila “Emen gure or, biden ganen, etor sin emetik frentekok, fusilekas ta kamioyakas ta ingirukes, ba au be koyu seden eurok ekar seren rapa! Or ganaduk eron seituen [1G]” - (Hemen gure hor, bidearen gainean, etorri ziren hemendik frentekoak, fusilekin eta kamioiekin eta inguruekin, ba hau ere koiu zuten eurok ekar zuten rapa! Hor ganaduak eroan zituzten) garite (iz) garita, guardia egiteko aterpea edo etxola “Gero ango guardi gogorra isen san, gogorra isen san se, garitetan be ate ta mirille be kristeleskok, baye, ordu laurenik ordu laurenera, sentinela alerta, preguntate oskuen [1G]” - (Gero hango guardia gogorra izan zen, gogorra izan zen ze, garitetan ere atea eta zirrikitua ere kristalezkoak, baina, ordu laurenik ordu laurenera, begirale alerta, itauntzen ziguten) gerrate (iz) gerratea; gerre (iz) gerra, gerla “Gerre asi sanen sortzi urte euki nendusen, eta, gerraten, ba klaro ba bonbak emeti pasten sin [2A]” - (Gerra hasi zenean zortzi urte eduki nituen, eta, gerratean, ba jakina ba bonbak hemendik pasatzen ziren) “Gero esan doales, gerre akaba i san, akaba san gerre baye, nik ondiño aurrera egon ber nendun, lau urten, eta, amabi egun permiso esan doan modun, biden yon yatesan, yon giñen emeti, ni te beste sortzi lagun, permiso euki gendusenak, yon gintzesan, Saragosara, Saragosan estakiela non daun gure dibisiño, an gobernu sibilen, edo gobernu militarren, i oskun, firma oskun selan egon garen an, gero andi Bayadolisera, Bayadoliseti Abilara, eta bueltaka, akabun, yon giñen, Toledora bota euskuesan, Toledoti, bota euskesan, erri betera, Nabamorfuente esateutzen erri betera, Torrijoseti, edo, berrogetamar kilometro [1G]” - (Gero esan dudan legez, gerra amaitu egin zen, amaitu zen gerra baina, nik oraindino aurrera egon behar nuen, lau urtean, eta, hamabi egun baimena esan dudan moduan, bidean joan zitzaizkidan, joan ginen hemendik, ni eta beste zortzi lagun, baimena eduki genituenak, joan ginen, Zaragozara, Zaragozan ez dakitela non dagoen gure dibisioa, han gobernu zibilean, edo gobernu militarrean egin ziguten, sinatu zigun zelan egon garen han, gero handik Valladolidera, Valladolidera Avilara, eta bueltaka, azkenean, joan ginen, Toledora bota gintuzten, Toledotik, bota gintuzten, herri batera, Navamorcuente esaten zioten herri batera, Torrijosetik, edo berrogeita hamar kilometro) “Alandase orduko urtek, ai! Guk urte txarrak pasa dus, gerrateko urte txarrak pasa dus [2A]” - (Hala da ze orduko urteak ai! Guk urte txarrak pasatu ditugu, gerrateko urte txarrak pastu ditugu) “Gero, amasortzi urteas, gerrara yon ber nendun, Panplonara an ogeta egunek i nendusen, eta yonintzen, erousten obeto esateko, Ebrora, an Ebron, ogeta egunek


279 in gendusen deskantzauten, se lenako ofensiba amaitu san, eta gero ostabere, urrin ota bederatzin apurtu gendun frente, sierra Sabaltzeti [1G]” - (Gero, hamazortzi urterekin, gerrara joan behar nuen, Iruñera han hogeita egunak egin nituen, eta joan nintzen, eroan ninduten hobeto esateko, Ebrora, han Ebron, hogeita egunak egin genituen deskantsatzen, ze lehenengo ofentsiba amaitu zen, eta gero ostera ere, urriaren hogeita bederatzian apurtu genuen frentea, sierra Zabaltzetik) gorrik (iz) gorriak “Gero andik, e, denpora gitxi i nendun, baye, txarrena, denporarik txarrena, e? Bai, ni ibil nitzen ba, gorrin alderditi, gorrin alderditi, eta suerta nitzen, etzean, etzen suerta nitzen, ona sartu sienen, e, Frankon alderdikok [1A]” - (Gero handik, denbora gutxi egin nuen, baina, txarrena, denborarik txarrena, e? Bai, ni ibili nintzen ba, gorrien alderditik, gorrien alderditik, eta suertatu nintzen, etxean, etxean suertatu nintzen, hona sartu zirenean, Francoren alderdikoak) “Eta andi etor sin, e, gorrik esaten gintzena [2G]” - (Eta handik etorri ziren, gorriak esaten geniena) guardesibilek, guardia sibilek, guardi sibilek, gorda sibilek (iz) guardia zibilak “Baye guardi sibilen kuartela egon san Loyure don biden [3A]” - (Baina guardia zibilen kuartela egon zen Loiura doan bidean) “Bai umentzako gurosoak sien gorda sibile paño txarrauk [1G]” - (Bai umeentzat gurasoak ziren guarda zibilak baino txarragoak) guardi (iz) guardia; guardi in (ad) guardia egin “Gero ango guardi gogorra isen san, gogorra isen san se, garitetan be ate ta mirille be kristeleskok, baye, ordu laurenik ordu laurenera, sentinela alerta, preguntate oskuen [1G]” - (Gero hango guardia gogorra izan zen, gogorra izan zen ze, garitetan ere atea eta zirrikitua ere kristalezkoak, baina, ordu laurenik ordu laurenera, begirale alerta, itauntzen ziguten) gudari (iz) gudaria istrusino (iz) instrukzioa, ariketa militarrak “Estait lesinok iten bagendusen, baye istrusino [2A]” - (Ez dakit ikasgaiak egiten bagenituen baina instrukzioa) italianu (iz) italiarra “Bai italianuk etor sin, nasionalakas, abansaten abansaten [2G]” - (Bai italiarrak etorri ziren, nazionalekin, aurreratzen aurreratzen) kanpamentu (iz) kanpamentua kapitana, kapitena (iz) kapitaina “Berrogei urte te iru edo ba, igual eseitusen euko baye, gisona karrerako ta, Garellanon, e, kapitan egoneko, eta beste anaje bat euki eun, e, kapitan, ta Frankon alderditi [1G]” - (Berrogei urte eta hiru edo ba, igual ez zuten edukiko baina, gizona karrerakoa eta, Garellanon, kapitain egonekoa, eta beste anaia bat eduki zuen, kapitain, eta Francoren alderditik) kañoya (iz) kanoia; kañonaso (iz) kanoikada “Orra Sollubeas, Sollube ta Jata ta, pasa gendusen geurek, e? Bu! Defentzarik es, seas defendidurik eskendun euki geuk, eta bestek a, abiasinok ite yoskun bueno, destrosuk ite yoskusen, ta kañoya pe, potentek [1G]” - (Horrek Solluberekin, Sollube eta Jata eta, pasatu genituen geureak, e? Bu! Defentsarik ez, zerekin defenditurik ez genuen eduki geuk, eta besteek hura, abiazioak egiten zigun beno, triskantzak egiten zizkigun, eta kanoiak ere, indartsuak) “Mese emoten gausela balak etorte sien eta kañonaso pe bai, eta mese bertan bera itxi eta eskapau in gendun [1G]” - (Meza ematen gaudela balak etortzen ziren kanoikadak ere bai, eta meza bertan behera utzi eta eskapatu egin genuen) karlisteda (iz) karlistada “Karlistedako gerran, berak, obusek, e, oñe aurren iminte lotze seitula, eta balak eskues lotze seitula ta bete beten ume dustik, korron eukite seitula olau gausek kontetan [2G]” - (Karlistadako gerran berak, obusak, oin aurrean ipinita lotzen zituela, eta balak eskuarekin lotzen zituela eta bete betean ume guztiak, korroan edukitzen zituela holako gauzak kontatzen) karsela, kartzela (iz) kartzela


280 “Eta an esan egon besterik serbisio, autobusetan, trenen, eta karselek eta, serbisio bateti urten eta bestera, eta besteti bestera [1G]” - (Eta han ez zen egon besterik zerbitzua, autobusetan, trenean, eta kartzelak eta, zerbitzua batetik irten eta bestera, eta bestetik bestera) kartille (iz) kartila “Kartilla batzuk egon sien, e, ogi koiteko, asukere ta orio koiteko be bai [3A]” - (Kartila batzuk egon ziren, ogia koiuteko, azukrea eta olioa koiuteko ere bai) kinte (iz) kinta; urte bereko soldadu lagunak; kinto (iz) 1. kintoa, urte bereko soldadu laguna. 2. urte berekoak izatea “Ori apurtu yeudenen, ni etzen suerta nitzen, eta gero, ba nire kinte ondinokarren be, altza barik euki un, e, Frankok, ni ogetabederatziko kinto nas, eta ori ondinokarren be, sertu barik euki un [1G]” - (Hori apurtu zutenean, ni etxean suertatu nintzen, eta gero, ba nire kinta hondinokarren ere, altxatu barik eduki zuen, Francok, ni hogeita bederatziko kintoa naiz, eta hori hondinokarren ere, zertu barik eduki zuen) komandante (iz) komandante “Karo esa yotzon, e, esa yotzon komandantek, esa yotzon, non daus, e, beste morteru pa? [1G]” - (Jakina esan zion, esan zion komandanteak, esan zion, non daude, beste morteroak ba?) “Bueno nire aite isen san, batallon martiartuko, sarjento, ordun isen san kapitana Rotxi, eta komandante, e, Beldarrain [3A]” - (Beno nire aita izan zen, Martiatu batailoiko sarjentua, orduan izan zen kapitaina Rotxi, eta komandantea, Beldarrain) konpañia (iz) konpainia “Gu konpañia osoa yoten gintzen, ametralladorakas eta konpletamente, sertute preparaute [1G]” - (Gu konpainia osoa joaten ginen, metrailadoreekin eta guztiz, zertuta prestatuta) kuartela (iz) kuartela “Taberne emen, kuartela emen, eta sine emen, Asun [3G]” - (Taberna hemen, kuartela hemen, eta zinea hemen, Asun) maki (iz) makia “Emen sartu sin, e, maki kuadilletxu bet armaute, guardi sibilekas enfrentaute Loyun, eta or enboskau sin, seren, e, Laurotako, selan da ori mendi ori ba? Mutilek, aistu yat usena [2G]” - (Hemen sartu ziren, maki talde bat armatuta, guardia zibilekin aurre eginda Loiun, eta hor segada eginda, zerean, Laurotako, zelan da mendi hori ba? Mutilek, ahaztu zait izena) “Aistu yat usena, or enboska sin orrek, eta, armaute egon sin ba, pistolakas edo, arma andiri peseuden eukiko baye, orduko denporatan ba, ikeratuteko naiko, eta etzealderan batzutara geuben, e, yon sin, e, yateko bile, eta esetu seituen, eta bataran bat eurotariko, segun antza gerra denporan Sondiken, e, aeropuerto, or i euden ordun presokas edo ba, presokas, e, in sin or lelako bearrak, eta aikas egonekotarikoran bat isen sala bat, ta batan batek esetu i eula bata ta beste, eta sein leku, Lañeko mendi, Lañamendi, Lañamendin enboskaute egon sin, egunetan or sartute, eta enboskaute egon siles, guardi sibilek or, ataken, tiroteok itzelak isen sin emen, eta, il i eudin eurotariko bat, eta ori akortan yat sapatu beten edo il eudin, eta eskellera baten ganen euki eudin ilte, e, ortusantun, elixen kontran egon san ortusantu ordun, eta eleixako jente dusti an egon san ikusten, danak batzuk eseuden ikusi gure baye, egon san an gixajo eskellera baten ganen, e, mutil majo, ilte, tiro partide, belarrondotati, bekokitik, dana odola be garbitu in barik, ago sabalik, agine pe kendu i otzin urresko aginan batzuk euki seitunak, an egon san [2G]” - (Ahaztu zait izena, hor segada egin zieten horiei, eta, armatuta egon ziren ba, pistolekin edo, arma handirik ere ez zuten edukiko baina, orduko denboretan ba, ikaratzeko nahikoa, eta etxalderen batzuetara gauean, joan ziren, jateko bila, eta ezagutu zituzten, eta baten bat eurotarikoa, segun antza gerra denboran Sondikan, aireportua, hor egin zuten orduan presoekin edo ba, presoekin, egin ziren hor lehenengo beharrak eta haiekin egonekoetarikoren bat izan zela bat, eta baten batek ezagutu egin zuela bata eta bestea, eta zein leku, Lañeko mendia, Lañamendi, Lañamendin zelatan egon ziren, egunetan hor sartuta, eta


281 zelatan egon zirenez gero, guardia zibilak hor, erasoan, tiroketak itzelak izan ziren hemen, eta, hil egin zuten eurotariko bat, eta hori akordatzen zait zapatu baten edo hil zuten, eta eskailera baten gainean eduki zuten hilda, ortu-santuan, elizaren kontran egon zen ortu-santua orduan, eta elizako jende guztia han egon zen ikusten, denak batzuek ez zuten ikusi gura baina, egon zen han gizajoa eskailera baten gainean, mutil majoa, hilda, tiro partida, belarrondoetatik, bekokitik, dena odola ere garbitu egin barik, ahoa zabali, haginak ere kendu egin zizkioten urrezko haginen batzuk eduki zituenak, han egon zen) mandu (iz) mandoa metralle (iz) metraila “Esku bonba bateas, esku bonba bateas, e, metrallek jo, olantxe lekun eta, bost egunen egon san baye bixirik, baye berba barik [1G]” - (Esku bonba batekin, esku bonba batekin, metrailak jo, holaxe lekuan eta, bost egunean egon zen baina bizirik, baina berba barik) milisianu (iz) miliziarra “Eta gero, milisianuk sartu sin ona, italianuk edo, italianu pai, eta, amak iteun bendejetxu etzerako ta ollok eta esne apur bet, eta aikas milisianokas asi san diru apur bet koiten [2A]” - (Eta gero, miliziarrak sartu ziren hona, italiarrak edo, italiarrak bai, eta, amak egiten zuren bendejatxoa etxerako eta oiloak eta esne apur bat, eta miliziar haiekin hasi zen diru apur bat koiuten) militarra (iz) militarra “Gero ya orrek, e, unidadak, desin in siren, eta etor giñen, Panplonara, kuartelera ya militarrak [1G]” - (Gero ja horiek, unitateak, desegin egin ziren, eta etorri ginen, Iruñera, koartelera, ja militarrak) monarkiku (iz) monarkikoa “Baye errentadorekas, e, errentadorekas, Areatako errentadorekas, ba, usaba igual monarkiku isen, esta? Eta obligate yeuresan bai, olau gausek, baye ori ondo estot topaten, e? [1G]” - (Baina errentadoreekin, errentadoreekin, Areatako errentadoreekin, ba, ugazaba igual monarkikoa izan, ezta? Eta behartzen zituzten bai, holako gauzak, baina hori ondo ez dut topatzen, e?) moro (iz) mairua “An bertan gausela be morok, bertan gausela an Loyun, Laurotan, morok pasa sin, ta gure isekoa, moro ti eta, alau bentanatxu batzuk txikitxuk aukiten gendusen ta, selauk ete di, selauk ete di, selauk ete din morok, sei moro pasa sin, kantera batera [2A]” - (Han bertan gaudela ere mairuak, bertan gaudela han Loiun. Laurotan, mairuak pasatu ziren, eta gure izekoa, mairuak dira eta, halako leihotxo batzuk txikitxoak edukitzen genituen eta, zelakoak ote zira, zelakoak ote dira, zelakoak ote diran mairuak, sei mairu pasatu ziren, harrobi batera) morteru (iz) morteroa “Eta gu ibil gintzesan orrekas, eta Irrintzikoko, Irrintziko morterutakok ibil siren, e, baskokas, biskaitarrakas, eta egon gintzesan an, ta, kamino eskinen, bide eskinen egon gintzesan, a, bide barri eskinen ta, irurok, eta beste garikok teniente edo danak, sinko lijero esaten geuntzen ordun, sinko lijerora yonta on sien bai, erderas [1G]” - (Eta gu ibili ginen horiekin, eta Irrintzikokoa, Irrintziko morteroetakoak ibili ziren, euskaldunekin, bizkaitarrekin, eta egon ginen han, eta, kamino izkinan, bide izkinan egon ginen, bide berri izkinan eta, hirurok, eta beste garaikoak teniente edo denak “cinco ligero” esaten genion orduan, cinco ligerora joanda egon ziren, bai, erdaraz) nasionalak (iz) nazionalak “Bai italianuk etor sin, nasionalakas, abansaten abansaten, eta etor sinen, orti, onek, e, sertu sin, ba erretiraten yon siles, emen asturianu egon san emen Euskadiko alderditi asko, eta asturianuk, erretiradan, in seden, ba ganadu dana koyu emen etzetan ta ara eurontzako eron, ta gero in sen, Portualteko subi bota, eta ganadu non pasarik es, ta klaro! Eurok eskapa seden, ganadu lotu san, emetik alderrin [2G]” - (Bai italiarrak etorri ziren, nazionalekin, aurreratzen aurreratzen, eta etorri zirenean, hortik, hauek, zertu ziren, ba erretiratzen joan zirenez gero, hemen asturiarra egon zen hemen Euskadiko alderditik asko, eta asturiarrek,


282 erretiratzean, egin zuten, ba ganadua dena koiu hemen etxeetan eta hara eurontzat eroan, eta gero egin zuten, Portugaleteko zubia bota, eta ganadua non pasaturik ez, eta jakina! Eurok eskapatu zuten, ganadua lotu zen, hemendik alderdian) obuse (iz) obusa “Gerre asi sanen sortzi urte euki nendusen, eta, gerraten, ba klaro ba bonbak emeti pasten sin, kanpo abiasinora, andi Santurtziti kanpo dabiasinora, obusek, obusen modukok, seren ganeti, Sondikeko kanpo dabiasinora, eta goxeko seiretan, se gero klaro esin isen san sartu [2A]” - (Gerra hasi zenean zortzi urte eduki nituen, eta, gerratean, ba jakina ba bonbak hemendik pasatzen ziren, abiazio zelaira, handik Santurtzitik abiazio zelaira, obusak, obusen modukoak, zeraren gainetik, Sondikako abiazio zelaira, eta goizeko seietan, ze gero jakina ezin izan zen sartu) ofensibe (iz) ofentsiba “Gero urrin ogetabederatzin, ostabere frente apurtu san bigarren ofensibe, eta isen san domeke [1G]” - (Gero urriaren hogeita bederatzian, ostera ere, frentea apurtu zen bigarren ofentsiba, eta izan zen igandea) ofisiala (iz) ofiziala “Kontestaten espadosu, etorte san guardi, ofizialaas, ia lo basaus ela selan sausen [1G]” - (Erantzuten ez baduzu, etortzen zen guardia, ofizialarekin, ea lo zauden ala zelan zauden) permiso (iz) baimena “Eta an, yon giñen Tortosaraño, an emoustesan, amabi egun permiso, eta lau egun, biden yan nendusan, ni les nire lagune pe bai, se esan egon, e, nondi etorri, Leridan trena, urrinengo, parajenengo, eta, saspiretan urteteun, tren batek, arrastiko saspiretan, eta trena galdu in gendun se berandu etor giñen, urten gendun, bidera, ia kamioran bateas, Saragosara etor ba, etorri al bageintikes, egendun, e, koyu, kamiori bapes, urruko saspiretarten egon giñen, Leridan, koyu trena, eta, etor giñen, goxeko amakatako Saragosara, Saragosan, ordu bietan euki gendun trena, Bilborako, urten gendun Saragosara ba txoriso apur bet erosi eta ogi apur bet biderako, jateko [1G]” - (Eta han, joan ginen Tortosaraino, han eman zizkidaten, hamabi egun baimena, eta lau egun, bidean jan nituen, nik legez nire lagunek ere bai, ze ez zen egon, nondik etorri, Lleidan trena, aurrenengoa, parajerengoa, eta, zazpietan irteten zuen, tren batek, arrastegiko zazpietan, eta trena galdu egin genuen ze berandu etorri ginen, irten genuen bidera, ea kamioiren batekin, Zaragozara etorri ba, etorri ahal bagintez, ez genuen, koiu, kamioirik bat ere ez, hurrengo zazpietara artean egon ginen, Lleidan koiu trena, eta, etorri ginen, goizeko hamaiketarako Zaragozara, Zaragozan, ordu bietan eduki genuen trena, Bilborako, irten genuen Zaragozara ba txorizo apur bat erosi eta ogi apur bat biderako, jateko) pistole (iz) pistola “Gure etze ondon be on sien boltza batzuk eta pistola batzuk be bai [2A]” - (Gure etxe ondoan ere egon ziren poltsa batzuk eta pistola batzuk ere bai) polbore (iz) bolbora “Egi isengo bada estait, eta, estait nongo ortusantu san ba ortusantuko baten ondoti pasa ber yeun, karo, katu figureko bat, e, serken ganen, ixite ortusantu, ta karo serken ganen ta, panba! Tiretan dotzo ta barruko alderdire bota yotzon, ta arik gero, egunetan, a, ausoko andra bat, enbra bat, e, beso, okertute apurtute edo, nire tirok in dotzo ori orreri, sorgin orreri, sorgin orreri, bai onen kontra, sorginek, e, esteuke seinik esate yeun ak, polboren kontra esteke seinik sorginek, ori esate yeun ak [1G]” - (Egia izango den ez dakit, eta, ez dakit nongo ortu-santuan zen ba ortu-santuko baten ondotik pasatu behar zuen, jakina, katu itxurako bat, hesiaren gainean, itxita ortu-santua, eta jakina hesiaren gainean eta, panba! Tiratzen dio eta barruko alderdira bota zion, eta harik gero, egunetan, auzoko andre bat, andrazko bat, besoa, okertuta apurtuta, edo nire tiroak egin dio hori horri, sorgin horri, sorgin horri, baina honen kontra, sorginek, ez daukate zereginik, esaten zuen hark, bolboraren kontra ez daukate zereginik sorginek, hori esaten zuen hark) presidente (iz) lehendakaria


283 preso (iz) presoa; preso sartu (ad) preso sartu “Presorik iñor estu euki, e? [2A]” - (Presorik inor ez dugu eduki, e?) prisionero (iz) presoa “Gero nik, ayeri kontate neutzen ba, ser ikus doan orti, selau abusok presioneroakas ta egon diran, eta ordun bera be, neure artu san apur bet, eta erruki apur bet artu eusten, len bes gorrotorik niri euki ostelakon, baye atxe eleixatzu isen sales bera, ba eseusten euki ainbeste kariñu, te elexara yote gure iseteun, eta nik, e, esan doales ba, elexeri gorroto apur bet koi neutzen, es gaur, e, gaurko abadek lengok dilaskon, se gaurko abadekas berba ilei, edoseñen modun, bai lengok ministrok isen siren [1G]” - (Gero nik, haiei kontatzen nien ba, zer ikusi dudan hortik, zelako abusuak presoekin eta egon diren, eta orduan bera ere neure hartu zen apur bat, eta erruki apur bat hartu zidan, lehen ere ez gorrotorik niri eduki zidalakoan, baina huraxe elizatsua izan zenez gero bera, ba ez zidan eduki hainbeste maitasun, eta elizara joatea gura izaten zuen, eta nik, esan dudan legez ba, elizari gorroto apur bat koiu nion, ez gaur, gaurko abadeak lehengoak direlakoan, ze gaurko abadeekin berba egin liteke, edozeinen moduan, baina lehengoak ministroak izan ziren) represino (iz) zapalkuntza sarjento (iz) sarjentua “Eta etor san, an egoten sin guardi sibilek, esta? Ta etor san sarjento bat [3A]” - (Eta etorri zen, han egoten ziren guardia zibilak, ezta? Eta etorri zen sarjentu bat) sentinela (iz) zelataria “Gero ango guardi gogorra isen san, gogorra isen san se, garitetan be ate ta mirille be kristeleskok, baye, ordu laurenik ordu laurenera, sentinela alerta, preguntate oskuen [1G]” - (Gero hango guardia gogorra izan zen, gogorra izan zen ze, garitetan ere atea eta zirrikitua ere kristalezkoak, baina, ordu laurenik ordu laurenera, zelataria alerta, itauntzen ziguten) serbisio (iz) zerbitzua, soldaduska “Gero andi bajatu giñen, illebete inte bajatu ginen, ori marson isen san eta boluntariok eskatu eusan urtetako Afrikarako, guk egendun urten beste batzuk urtenuden, baye an serbisio asko egon sales Panplonan, ba, akabun, niri, obligaute atausten, esa oskun, Saragosara gosela injinierutara, eta guk, e, egendules yakin eser be, bueno trenen sartu ta yon giñen, eta Saragosan atek ixite, furgoyatakok eta itxi es bajatan [1G]” - (Gero handik baxatu ginen, hilabete eginda baxatu ginen, hori martian izan zen eta boluntarioak eskatu zituen irteteko Afrikarako, guk ez genuen irten, beste batzuek irten zuten, baina han zerbitzu asko egon zenez Iruñean, ba, azkenean, niri, behartuta atera ninduten, esan zigun, Zaragozara goazela inginiarietara, eta guk, ez genuenez jakin ezer ere, beno trenean sartu eta joan ginen, eta Zaragozan ateak itxita, furgoietakoak eta utzi ez baxatzen) sirene (iz) sirena; sirenotzen (ado) sirena hotsean “Ba sirena, iru sirena igual ta peligro iteen, eta gero, estait iseten basan, normalida [2A]” - (Ba sirena, hiru sirena igual eta arrisku egiten zuten, eta gero, ez dakit izan bazen, normalitatea) “Len eskopeteas tiro bota, ermite dustik, e, kanpak joten, eta an Aspen, egote sin, e, Disertun, barku partide lotute an, filen barkuk, eta argi dustik isetute barku dustik, ta sirenotzen [3A]” - (Lehen eskopetarekin tiro bota, ermita guztiak, kanpaiak jotzen, eta han Axpen, egoten ziren, Desertun, ontzi partida lotuta ha, ilaran ontziak, eta argi guztiak iziotuta ontzi guztiak, eta sirena hotsean) soldadu (iz) soldadua; soldadiske (iz) soldaduska “Egon siren, e, egun batzutan gure etzen soldaduk [1G]” - (Egon ziren, egun batzuetan gure etxean soldaduak) “Nik e, soldadiske inendun, e, uelgako denporan, soldadiske [1G]” - (Nik, soldaduska egin nuen, grebako denboran, soldaduska) teniente (iz) tenientea “Gero yon ginen, au isen san, año cuarentan, yon ginen an eta illebete in gendun, arten, año treintayotxon, an presok eskapa euden, ta arten sesiño ba


284 paño esan yoten ara, alferes bateas edo teniente bateas, baye ordun presok eskapa eudeles, gu konpañia osoa yoten gintzen, ametralladorakas eta konpletamente, sertute preparaute, gero ango guardi gogorra isen san, gogorra isen san se, garitetan be ate ta mirille be kristeleskok, baye, ordu laurenik ordu laurenera, sentinela alerta, preguntate oskuen ta kontesta in ber gendun, alerta el uno alerta el dos alan danok, espabere kontestaten espadosu, etorte san guardi, ofizialaas, ia lo basaus ela selan sausen [1G]” - (Gero joan ginen, hau izan zen, berrogeian, joan ginen han eta hilabete egin genuen artean, hogeita hamazortzian, han presoek eskapatu zuten, eta artean sekzio bat baino ez zen joaten hara, alferez batekin edo teniente batekin, baina orduan presoek eskapatu zutenez, gu konpainia osoa joaten ginen, metrailadoreekin eta guztiz, zertuta prestatuta, gero hango guardia gogorra izan zen, gogorra izan zen ze, garitetan ere atea eta zirrikitua ere kristalezkoak, baina, ordu laurenik ordu laurenera, begirale alerta, itauntzen ziguten eta erantzun egin behar genuen, alerta lehena alerta bigarrena hala denok, ezpabere erantzuten ez baduzu, etortzen zen guardia, ofizialarekin, ea lo zauden ala zelan zauden) tiro (iz) tiroa; tirotza (iz) tiro hotsa; tiroteo (iz) tiroketa; tiro in (ad) tiro egin; tiroka (ado) tiroka “Ba patine ata saun nire gixonan lagun betek, neure gixonak iten saun altosornosen bear, eta lagun betek, e, yakin, yakin saun, ta botaten orrek, e, selan esaten dotzi? Tirok, orrek [2A]” - (Ba patina atera zuen nire gizonaren lagun batek, neure gizonak egiten zuen Labe Garaietan behar, eta lagun batek, jakin, jakin zuen, eta botatzen, horiek, zelan esaten diete? Tiroak, horiek) “Batzuk esaten de, tiro, bonba moduko batzuk baye nik eguno estot olan euki [3G]” - (Batzuek esaten dute, tiroa, bonba moduko batzuk baina nik egundo ez dut hola eduki) “Enboskaute egon siles, guardi sibilek or, ataken, tiroteok itzelak isen sin emen, eta, il i eudin eurotariko bat [2G]” - (Zelatan egon zirenez gero, guardia zibilak hor, erasoan, tiroketak itzelak izan ziren hemen, eta, hil egin zuten eurotariko bat) “Apur beteaiti danak ilten deitu, pistoleas ta, tiroka [2G]” - (Apur bategatik denak hiltzen ditu, pistolarekin eta, tiroka) trintxere (iz) lubakia, trintxera “Niri etxaten tokau, bai terzio la karrera, erreketetara terzio la karrera destina eusenak gau beratan sartu seitusen trintxerara, ori isen san sapatu bet, gero ya lelako ofensiba akaba san, akaba san lelako ofensibe, eta danok erretira in seusen, baja asko egon san ordun, eta ya ogeta egunek in gendusen an olibar baten Gandesan [1G]” - (Niri ez zitzaidan tokatu, baina “tercio la carrera”, erreketeetara “tercio la carrera” destinatu zituztenak gau berean sartu zituzten lubakietara, hori izan zen zapatu bat, gero ja leheneko ofentsiba amaitu zen, amaitu zen leheneko ofentsiba, eta denok erretiratu egin zituen, baxa asko egon zen orduan, eta ja hogeita egunak egin genituen han olibadi baten Gandesan) txapelgorri (iz) txapelgorria “Eta beste batzuk, dino, egon siela be bai an, españolak itzelak, txapelgorrik esate yotzien, nire aitek txapelgorrik, baye esateun se batzuk jente formala isen sala bai [3A]” - (Eta beste batzuk, dio, egon zirela ere bai han, espainiarrak itzelak, txapelgorriak esaten zien, nire aitak txapelgorriak, baina esaten zuen ze batzuk jende formala izan zela bai)


285 23. Orokorrak Atal honetan orokortzat jo daitezkeen berbak paratu ditugu; berba hauek ezin egokiro koka daitezke aurreko ataletan eta horregatik agertzen dira hemen denak batera alfabetikoki ordenatuta; denetara 1838 sarrera, 1935 adiera eta 2120 aldaki dira. A abandona, abandonau (ad) abandonatu, utzi “Gure ama an yayoko da baye aik etzek ya abandonata daus [2A]” - (Gure ama han jaiokoa da baina etxe haiek ja abandonatuta daude) abansa (ad) aurreratu “Bai italianuk etor sin, nasionalakas, abansaten abansaten [1G]” - (Bai italiarrak etorri ziren, nazionalekin, aurreratzen aurreratzen) abanta, aguanta (ad) iraun, eutsi “Unkinesa or para sanen letxuge pe erre ite sin, arbolak danak siketu sin, bakarrik abanta eudin ikok eta sasik, ikok abantaten de kontu ataixu [2G]” - (Unkinesa hor paratu zenean letxugak ere erre egiten ziren, arbolak denak sikatu ziren, bakarrik iraun zuten ikoek eta sasiek, ikoek irauten dute kontu atera ezazu) “Olak barrun, aguantetako erdiko partikeri te [2G]” - (Oholak barruan, eusteko erdiko partikari eta) aber (ado) ea “Oin be esate otzet oneri geitu iosu lantzen bein don Martineri aber selan daun [2A]” - (Orain ere esaten diot honi deitu iezaiozu lantzean behin on Martini ea zelan dagoen) aberatza (adj) aberatsa; aberastasune (iz) aberastasuna; aberastu (ad) aberastu “Aberatzen lekun ibil sara bakarrik, bakarrik aberatzakas ibil sara [2A]” - (Aberatsen lekuan ibili zara bakarrik, bakarrik aberatsekin ibili zara) aberi (iz) aberia, matxura; aberiau (ad) matxuratu “Lantzarrak dusti be beteri taus ta lantzarratan be, aberi itzelak, iten deus [2G]” - (Lantzarrak guztiak ere beterik daude eta lantzarretan ere, aberia itzalak, egiten ditu) abertzale (adj) abertzalea “Itzeleko lagun abertzale, bera les [3A]” - (Itzeleko lagun abertzalea, bera legez) abiatu (ad) abiatu “A bai datorrenen euri, abiatu deu euri, bai [3A]” - (A bai datorrenean euria, abiatu du euri, bai) abile (adj) trebea “Ikusten basan, autxe dok gisonik, abilena, despostariori lagunteko, iru [1G]” - (Ikusten bazen, hauxe duk gizonik, trebeena, depositarioari laguntzeko hiru) abisu (iz) abisua, oharra; abisa (ad) abisatu, ohartu “Oyan egoten basintzen sortzi egun, sortzi egun mediku etzera, etorte san, abisa barik [2A]” - (Ohean egoten bazinen zortzi egunean, zortzi egunean medikua etxera, etortzen zen, abisatu barik) aborta, abortau (ad) abortatu “Abortetan para san, asi san ayenekadaka ta, emen egon san anbulantzi [2G]” - (Abortatzen paratu zen, hasi zen aieneka eta, hemen egon zen anbulantzia) abrosidu (ad) gogaitu, aspertu “Ni abrosidu ite nintzen olan, egoten ainbeste denporan itxedoten [3G]” - (Ni gogaitu egiten nintzen hola, egoten hainbeste denboran itxaroten) abunda (ad) ugaria izan “Eta, dala padesimientu bet, e, Europan norte aldarriti senbet eta norterau, giau abundaten deun gaixo bat da segun antza [2G]” - (Eta, dela oinaze bat, Europan iparraldetik zenbat eta iparralderago, gehiago dagoen gaixo bat da segun antza)


286 Astrabuduko plaza. abusu, abuso (iz) abusua; abusau (ad) abusatu “Gero nik, ayeri kontate neutzen ba, ser ikus doan orti, selau abusok presioneroakas ta egon diran [1G]” - (Gero nik, haiei kontatzen nien ba, zer ikusi dudan hortik, zelako abusuak presoekin eta egon diren) adelantu (iz) aurrerapena “Eta labrantzako bearra beti isen da gogorra len be bai eta oin be bai oin, e, fasiltxuau da se, adelantu andi daus [1G]” - (Eta nekazaritzako beharra beti izan da gogorra, lehen ere bai eta orain ere bai orain, erraztxoago da ze, aurrerapen handiak daude) ademas, amas (ado) gainera “Bai selau urek ademas, amen ure esan egon etzen [1A]” - (Bai zelako urak gainera, hamen ura ez zen egon etxean) “Nire usena deko amas txikerrak [2A]” - (Nire izena dauka gainera txikerrak) adi 1. (post) adi, begira. 2, (ado) adi, begira; adi egon (ad) adi egon; bera adi (ado) behera adi; gora adi (ado) gora adi “Eta ni airi adi airi bieri adi ainbeste bider ago ixiten [2G]” - (Eta ni haiei adi haiei biei adi hainbeste bider ahoa ixten) “Gora adi edo iminte sien [2A]” - Gora adi edo ipintzen ziren) “Gora adi, albos eta, bera adi [3A]” - (Gora adi, alboz eta, behera adi) afana (iz) afana “Ta ayetan urtetan, playarako, serik esan egoten, atañoko afanik [2G]” - (Eta urte haietan, hondartzarako, zerik ez zen egoten, hartarainoko afanik) afisino, afesino (iz) zaletasuna; afesinedu (adj) zalea “Bai jentek, afesino koyu eun, isterrak edo yaten dakos, esta? [2G]” - (Bai jendeak, zaletasuna koiu zuen, izterrak edo jaten zaizkio, ezta?) “Leku danatan, Leyoan, leku danatan, ta Gipuskoan torti, orti oin be sera giau dau, afisino giau dau orti [4G]” - (Leku denetan, Leioan, leku denetan, eta Gipuzkoan eta hortik, hortik orain ere zer gehiago dago, zaletasun gehiago dago hortik) “Emen egon san bat afesinedu itzela [2G]” - (Hemen egon zen bat zale itzela) afo (adj) afoa “Dau, afo, ori bai, igual persona batau, soli, oi se afo dau! Dau, dau ori apur bet, a, afo, gogor estau [2A]” - (Dago, afo, hori bai, igual pertsona bat dago, zoli, oi ze afo dago! Dago, dago hori apur bat, afo, gogor ez dago) afusila, afusilau (ad) fusilatu “Esan yotzon se, oneri dinotzesu fasistek, non egon sara seu ba? Onek afusila? Seuk meresi dosu afusilate [1G]” - (Esan zion ze, hauei diotsezu faxistak, non egon zara zeu ba? Hauek fusilatu? Zeuk merezi duzu fusilatzea) agarra, agarrau (ad) oratu; agarrade (iz) borroka; agarradan (ado) borrokan, errietan “Ta karo, bakotxa pe topaten dau ia señek agarraten daun giau [4A]” - (Eta jakina, bakoitzak ere topatzen du ea zeinek oratzen duen gehiago) “Asi dire orrek agarradan, asarratu dire ta agarradan asi dire [3A]” - (Hasi dira horiek borrokan, haserretu dira eta borrokan hasi dira) agerin, agirin (ado) agirian; agerin egon (ad) agirian egon “Au agerin egon san, ori atze bakarrik es, e? Tellatu bai euki deu baye osten, e, ta gero au garbitu te au ixi te aitu selau lekutxu inte dekun emen [2A]” - (Hau agirian egon zen, atze hori bakarrik ez, e? Teilatua bai eduki dugu baina ostean, eta gero hau garbitu eta hau itxi eta aditu zelako lekutxo eginda daukagun hemen) agertu (ad) agertu


287 “Eta olan agertute akiola, eta aurren, bera aurren aukiko baleko les [2A]” - (Eta hola agertzen zitzaiola, eta aurrean, bera aurrean edukiko balu legez) agindu (ad) 1. agindu; 2. agindu, bidali 3. hitzeman; agindu bat emon adi agindues kontentu bisi ixen adi (esak) agindua bat eta emana bi, aginduarekin kontentu izan hadi “Eta Felipe bateana agindu yun nire aitak [3A]” - (Eta Felipe batengana agindu zuen nire aitak) agirika in; agirike in (ad) agirika egin; agirike (ado) agirika agobia (ad) larritu “Baye bururik inte da aputxu bet ya agobia edo iten dotzuenen, noberari, es? [4A]” - (Baina bururik eginda da apurtxo bat ja larritu edo egiten zaituztenean, norbera, ez?) aiba (esk) aiba “Aiba! Nondi urtenik es gero guk [1G]” - (Aiba! Nondik irtenik ez gero guk) aiko (esk) aiko ain (ado) hain “Nik estait, esateuren, e, beste batek ikusten deunen eta begiskones iten dotzola ain ederra, ta ain sera ikusi eta begiskones ite otzela [2A]” - (Nik ez dakit, esaten zuten, beste batek ikusten duenean eta begizkoa egiten diola hain ederra, eta hain zera ikusi eta begizkoa egiten diola) ainbeste (ado) hainbeste “Motorras gero ainbeste urten [2G]” - (Motorrarekin gero hainbeste urtean) ainbet (ado) hainbat; ainbetxu (ado) haibatxo “Gero ainbet bija in dot andi, te ibil nas andi [2G]” - (Gero hainbat bidaia egin dut handik, eta ibili naiz handik) “Se emen ordun gari koiste san ainbetxu, ollontzat [3A]” - (Ze hemen orduan garia koiuten zen hainbatxo oiloentzat) aistu (ad) ahaztu “Bueno seosertxu aistuko akiden [2A]” - (Beno zer edo zertxo ahaztuko zitzaidan) aitu (ad) aditu, begiratu; aitu berreko isen (esak) aditu beharrekoa izan; aitu beten (esak) aditu baten, begiratu baten “E, nik ya aitu senbet urte dekotesen! [2A]” - (E, nik ja aditu zenbat urte dauzkadan!) “Firusko frakak, e, uden, e, morroskontzat, firusko frakak, orrek, e, plantxateko ta dustireko isete siren, oso, oso aitu berrekok, ori bai, ori entzun dot [2A]” - (Firuzko frakak, udan, morroskoentzat, firuzko frakak, horiek, lisatzeko eta guztirako izaten ziren, oso, oso aditu beharrekoak, hori bai, hori entzun dut) “Esta orren, e, torpe aitu beten [2G]” - (Ez da horren, dorpea aditu batean) ajile (adj) bizkorra akabu (iz) 1. amaiera. 2. azkena. 3. akabua; akabun (ado) amaieran, azkenean; akaburengo (adj) akaburengoa, azkena; akabukotan egon (ad) amaieran egon, agonian egon; akaba, akabau (ad) 1. akabatu, amaitu. 2. hil “Akabureko? Guk buru bajatu ber [1G]” - (Azkenerako? Guk burua baxatu behar) “Akabu txarrak eron deitue emen [2G]” - (Amaiera txarrak eron dituzte hemen) “Ta gero etor san momentu bet mundu dustik ollok imini, saldu esin, merke emon ber, pentzuk gora, eta akabun esan gendun bueno [2G]” - (Eta gero etorri zen momentu bat mundu guztiak oiloak ipini, saldu ezin, merke eman behar, pentsuak gora, eta azkenean esan genuen beno) “Gero beste akaburengo arto oin igertu duna be eron du [2A]” - (Gero bestea akabuko artoa orain igertu duguna ere eroan dugu) “Esto pentzetan akaba deudienik [1A]” - (Ez dut pentsatzen amaitu dutenik) “Eperdi yausten dake ta or akabetan die [2G]” - (Ipurdia jausten zaie eta hor akabatzen dira) “Yake au laskitu akabata dekot [4A]” - (Jaka hau laskitu akabatuta daukat) akabo (esk) akabo “Bein eskondu iten basiren orrek andrak, akabo! [4A]” - (Behin ezkondu egiten baziren andre horiek, akabo!) aklara (ad) aklaratu, uretan pasatu arropa “Olan aklaraten errekara, eta gero imini balde burun eta, ara errekara aklaraten, eta al dala goxen goxetitxu, lelako isetako ure garbi garbi koisteko, baye or ure dana, bai iru edo launtzako, aklarateko erropak [2A]” - (Hola aklaratzen errekara, eta gero ipini balde buruan eta, hara errekara aklaratzen, eta ahal dela goizean


288 goizetitxo, lehenengo izateko ura garbi garbi koiuteko, baina hor ura dena, bai hiru edo laurentzat, aklaratzeko arropak) akopla (ad) batu “Gorte euki deuden lekun, akopla deude etze [2A]” - (Korta eduki duten lekuan, batu dute etxea) akordu (iz) akordua, gomuta; akorda, akordau (ad) 1. akordatu, gogoratu, gomutatu. 2. bururatu; akordu euki (ad) akordua eduki; akordun euki (ad) akorduan eduki. “Asiten banas akordaten, baye, ordun danak datos batera [1G]” - (Hasten banaiz akordatzen, baina, orduan denak datoz batera) “Berari beti gusta nakola esate seun, nik enendun akordurik euki baye [2A]” - (Berari beti gustatu natzaiola esaten zuen, nik ez nuen akordurik eduki baina) “Estekot akordun [1G]” - (Ez daukat akorduan) “Eta akorde akien, serak, usaba eta tasadorek, gure aite defuntu isete san, analfabeto sala, e? En jeneral ausorik geyenan eroteun [1G]” - (Eta bururatu zitzaien, zerak, ugazaba eta tasadoreak, gure aita defuntua izaten zen, analfabetoa zela, e? Gehienetan auzorik gehienean eroaten zuen) akostunbrau (ad) usatu, ekandu, ohitu, erabili “Estu akostunbrau ori estok eta baidok da, selan esango tzut? [1A]” - (Ez dugu erabili hori hika da, zelan esango dizut?) akumula (ad) akumulatu, metatu “Bai se odol txarra, ba, esaten da se tumor klase dustikas, ba, sertzen da akumulaten da, min daun lekutan [2G]” - (Bai ze odol txarra, ba, esaten da ze tumore mota guztiekin, ba, sartzen da metatzen da, min dagoen lekuetan) ala (esk) tira “Fabriken, sortzi orduk in eta gero etzen, ala lotu barik [1G]” - (Fabrikan, zortzi orduak egin eta gero etxean, tira lotu barik) alako baten (ado) halako baten albo (iz) alboa; albos (ado) alboz; alboratu (ad) alboratu “Ta albon dau labadero, ta labaderok ukite seun, ganaduk edateko, poso bat inte albon, oin ixite iminte dau, e, ba ordun sabalik ote san orduko denporan [2G]” - (Eta alboan dago labaderoa, eta labaderoak edukitzen zuen, ganaduak edateko, putzu bat eginda alboan, orain itxita ipinita dago, ba orduan zabalik egoten zen orduko denboran) “Alboratu iten yatzu mete ta yausi iten da [2G]” - (Alboratu egiten zaizu meta eta jausi egiten da) “Bai, edo saus albos edo, igual badau punte baten, e, esaten dotzesu se para saite ondo se saus albos [2A]” - (Bai, edo zaude alboz edo, igual badago punta baten, esaten diozu ze para zaitez ondo ze zaude alboz) aldaskayo (adj) aldestaioa “Igual persona bateri, aldaskayo utze da, gaur au esan deust eta beste baten beste bat esan deust bai, se aldaskayo dan ori! [2A]” - (Igual pertsona bati, aldestaio hutsa da, gaur hau esan dit eta beste baten beste bat esan dit bai, ze aldestaioa den hori!) aldatu (ad) aldatu “Lekuti au, emeti ona, aldatu dosu [3A]” - (Lekutik hau, hemendik hona, aldatu duzu) alde (iz) aldea; alden (post) aldean; alden euki (ad) aldean eduki “Aitite yoten san Altosornosera bisikletan, Asperaño, ordun Aspe ta ordun gasolinon pasa beste aldera [4A]” - (Aitita joaten zen Labe Garaietara bizikletan, Axperaino, orduan Axpe eta orduan gasolinoan pasatu beste aldera) “Aite emeko, eta ama ondino Martu aldeko giau [2A]” - (Aita hemengoa, eta ama Martiartu aldekoa gehiago) “Len diferente yate san gaurkon alden, len ollasko yateko be, gabonak [3G]” - (Lehen desberdin jaten zen gaurkoaren aldean, lehen oilaskoa jateko ere, gabonak) “Atxine oingon alden bear asko iten gendun te [2A]” - (Antzina oraingoaren aldean behar asko egiten genuen eta) “Ta petake ta metxeru beti, alden [2A]” - (Eta petaka eta metxeroa beti, aldean) alderdi, alderri, aldarri (iz) alderdia, aldea “Itxeson andiko alderdi da Fanos ta Enekuri [2A]” - (Itsasoaren handiko alderdi da Fagoeta eta Enekuri)


289 “Bai au be Goyerri, bai esaten du ba San Antonio alderri esaten du a, ta au San Kristobal alderri, ta gero beste batau, e, Santimami [2A]” - (Bai hau ere Goierri, baina esaten dugu ba San Antonio alderdia esaten dugu hura, eta hau San Kristobal alderdi, eta gero beste bat dago, Santimami) alegine (iz) ahalegina; alegine in (ad) ahalegina egin; alegindu (ad) ahalegindu “Ingot alegine akabetan [2A]” - (Egingo dut ahalegina amaitzen) alegre (adj) alaia “Ama isen san kantari, alegre [2A]” - (Ama izan zen kantaria, alaia) al isen (ad) ahal izan “Alabe, sartu al isen da etzen [1A]” - (Alaba sartu ahal izan da etxean) “Al iseteunen ayek, ite oskun solo andi bet [2A]” - (Ahal izaten zuenean hark, egiten zigun soro handi bat) alkar (izenor) elkar; alkartu (ad) elkartu “Alkarreas etor dires [2A]” - (Elkarrekin etorri dira) “Alkarren atzen yarri gara [2A]” - (Elkarren atzean jarri dira) “Danak esetan gares alkar emen, e? [2A]” - (Denok ezagutzen dugu elkar hemen, e?) “Ebaiteurienen gari, ba yoten sin, e, ba kuadrillek gisonanak yoten sin, laguntza otzien alkarreri, baserritakok, eta bueno, an ibil sin yoten, e, garik, eta dusti, orreas akortanas [2A]” - (Ebakitzen zutenean garia, ba joaten ziren, ba koadrilak gizonenak joaten ziren, laguntzen zioten elkarri, baserrietakoek, eta beno, han ibili ziren jotzen, gariak, eta guztia, horrekin akordatzen naiz) “Ollarra, bai se, esti iños be alkartuten, ollarra bi, tirugarrena akabue [1G]” - (Oilarra, bai ze, ez dira inoiz ere elkartzen, oilar bi, eta hirugarrena akabo) alkate (iz) alkate; alkatese (iz) alkatesa “Emen on san alkatek, Frankon denporako alkatek, arregla situsen orrek, bota seituen arrik errikok sabaldu seitusen orrek arrik [2G]” - (Hemen egon zen alkateak, Francoren denborako alkateak, konpondu zituen horiek, bota zituen harriak herrikoak zabaldu zituen harri horiek) “Eta alkatese, yon da Leyoara, ta isen ber san eurek etor ber serela ona [3A]” - (Eta alkatesa, joan da Leioara, eta izan behar zen eurek etorri behar zutela hona) alkila (ad) alokatu “Orrek ayuntamintuk, ba, an ebaiteko ote edo ide, urte dustiten alkila iten situsen ebaiteko [2G]” - (Horiek udalak, ba, han ebakitzeko otea edo ira, urte guztietan alokatu egiten zituen ebakitzeko) allega, allegau (ad) heldu, ailegatu “Or datos atzera bera, eta esate sotzon osaba, gu isin gare yon etzera, moskorra deku tisin gare allega [3A]” - (Hor datoz atzera bera, eta esaten zion osaba, gu ezin gara joan etxera, mozkorra daukagu eta ezin gara ailegatu) alokatu (ad) alokatu “Etzetxu bet alokatu i eun eta an, bisi san [2A]” - (Etxetxo bat alokatu egin zuen eta han, bizi zen) alperra (adj) alperra; alperreko (adj) alperrekoa; alperreko bearra (iz) alperreko beharra; alperrik (ado) alperrik; alperrontzi (adj) alperrontzia; alper begireko isen (esak) alper begirako izan “Bai bai ori alan isen da e? Makine bat alper Altosornosen, eta, Nabalen, onbre bear iteudina pe ongo sin, esta? Baye makine bat alper mantenidu die or, orretan enpresatan, Euskaldunan ta [2G]” - (Bai bai hori hala izan da, e? Makina bat alper Labe Garaietan, eta, Navalen, jakina behar egiten zutenak ere egongo ziren, ezta? Baina makina bat alper mantendu dira hor, enpresa horietan, Euskaldunan eta) “San apur bet aldeanu iseteko alper begireko ta guri irekatzi oskun bear iten baye eskolara bota es [2G]” - (Ze apur bat baserritarra izateko alper begirakoa eta guri irakatsi zigun behar egiten baina eskolara bota ez) “Etzealdek beres esteu emoten, etzealden bear iten espadosu danak dosus alperrekok [2G]” - (Etxaldeak berez ez du ematen, etxaldean behar egiten ez baduzu denak dituzu alperrekoak) “Oin, e, danak ibilte die farra farra ure gastetan baye, nik, e, beti aitzen dot, se isin dot, alperrik, e, ure gasta [2A]” - (Orain, denak ibiltzen dira farra-farra ura gastatzen baina, nik, beti aditzen dut, ze ezin dut, alperrik, ura gastatu)


290 alrebes (ado) aldrebes, alderantziz; alrebesetara (ado) alderantziz “Berdek, gorritatik, eta segun antza, es alrebes, asko inendusen ondo, baye es danak [2G]” - (Berdeak, gorrietatik, eta segun antza, ez aldrebes, asko egin nituen ondo, baina ez denak) “Nik estait ondo esanta badau alrebesetara esaten dot, baye estait ondo esanta badau, e? [2A]” - (Nik ez dakit ondo esanda dagoen alderantziz esaten dut, baina ez dakit ondo esanda dagoen, e?) altu (adj) altua “Esaneskeronen, e, ba altu altu da ba bai sano altu [2A]”- (Esanez gero, ba altu altua da, ba bai sano altua da) altza, altzau (ad) altxatu; altzade (iz) altxada “Baye beti goxetan, altzaten gare saspi terdi ingirun, emen egote nas ni armosu yanta bederatzi ingirurarten solora yoteko, dinotzet jo badator or tenporala o segun, badator denpora ona eguski, lelako berbak goxerikok, saspi terdietako berbak, orretxek [3G]” - (Baina beti goizetan, altxatzen gara zazpi eta erdi inguruan, hemen egoten naiz ni armozua janda bederatzi ingurura artean sorora joateko, diotsat jo badator hor denborala edo segun, badator eguraldi ona eguzkia, lehenengo berbak goizetikoak, zazpi eta erdietako berbak, horiexek) altzikitu, altziketu (ad) altsikatu, altsitu “Danak altzikitu aitek, or etzeaurren, e, euki eun txabolatxu bet, da sue in, [...] eta ume dustik an ote sien gastañak yaten, egosis egosis bai [1A]” - (Denak altsikatu aitak, hor etxaurrean, eduki zuen txabolatxo bat, eta sua egin, [...] eta ume guztiak han egoten ziren gaztainak jaten, egosiz egosiz bai) aluminiosko (adj) aluminiozkoa amaitu (ad) amaitu “Ta gu larri egoten gintzen mese amaitu dein yoteko [3G]” - (Eta gu larri egoten ginen meza amaitu dezan joateko) amata, amatau (ad) amatatu “Etze barrure sartu te argi amata, ori bai iten gendun [3A]” - (Etxe barrura sartu eta argia amatatu, hori bai egiten genuen) amenasu (iz) zemaia, mehatxua; amenasa, amenasau (ad) zemaitu, mehatxatu “Atarañon eta bildurre auki du kanpon berba iteko euskera, se, egon dire kasuk euskera berba eitegarrik, amenasuk eta deteniduk be, detenidute be eron deitues jentek, es tau deretxorik ortarako, apur bet libertade apur bet ber du, danok bisiteko geure airen [1G]” - (Hartaraino eta beldurra eduki dugu kanpoan berba egiteko euskara, ze, egon dira kasuak euskara berba egiteagatik, mehatxuak eta atxilotuak ere, atxilotuta ere eroan dituzte jendeak, ez dago eskubiderik horretarako, apur bat askatasun apur bat behar dugu, denok bizitzeko gure airean) “Beti gaus amenasaute emen bata in ber deudela beste in ber deudela estai pa [1G]” - (Beti gaude mehatxatuta hemen bata egin behar dutela bestea egin behar dutela ez dakit ba) amerikanu (adj) amerikanoa, indianoa aministra (ad) administratu, kudeatu “Koiten dana, aministra iten dot [1G]” - (Koiuten dena administratu egiten dut) amiotu (ad) amiotu, urdindu; amiotute egon (ad) amiotuta egon, kizkortuta egon “Bai amiotu esaten da urtetan dotzonen ori gause asulek, amiotu in da bai [3A]” - (Bai amiotu esaten da irteten dionean hori gauza urdinak, amiotu egin da bai) “Ori ogi esin da yan se amiotute dau [3A]” - (Ogi hori ezin da jan ze amiotuta dago) “Iten dotze ori siketu ason eta, amiotute saus personeri bai ori askotan, amiotu ingo sara [4A]” - (Egiten diote hori sikarazi eta, amiotuta zaude pertsonari bai hori, amiotu egingo zara) amoldau (ad) moldekatu “Eta otzegi badau esin dosu amoldau [3A]” - (Eta hotzegi badago ezin duzu moldekatu) amore (iz) amorea, maitsauna; enamora (ad) maitemindu “Ba nik, e, esetan dot, batzuk, ibil sana bat, e, urtetan, ibil san neska bateas, eta, gero ba beste batek, ademas pariente isen siren, lengusinek isen siren, gero besteas eskondu sanas, eta, aiña, a eskondu sanan amak esa otzen urren, mutileri aitu nireas eskontan basara, orreaiti [...] iten basara aitu emongo tzut, estait senbet dote baye asko, e? Eta bestek segun antza ba gurau


Click to View FlipBook Version