The words you are searching are inside this book. To get more targeted content, please make full-text search by clicking here.

1910-1970 urte bitartean jaiotako erandioztar euskaldunen berbak biltzen ditu hiztegi honek.

Discover the best professional documents and content resources in AnyFlip Document Base.
Search
Published by Erandioko Euskara zerbitzua, 2023-04-03 02:32:20

Erandioztarren euskara I BERBAK

1910-1970 urte bitartean jaiotako erandioztar euskaldunen berbak biltzen ditu hiztegi honek.

Keywords: Erandio,euskara

91 erresaten edo, eta gero gauen errosario ite san [1A]” - (Baten bat hiltzen bazen, etxean, zaldi bat, ipintzen zen edalontzi bate, mesanotxe gainean, eta etortzen zen, antzina etxeetatik, zu hiltzen bazara kasurako, ni hiltzen banintzen antzina, esaterako, hemen auzune guztiko zera andre guztiak etortzen ziren segituan, erregutzen edo, eta gero gauen arrosarioa egiten zen) mesille (iz) mesanotxea, gau-mahaia “Eta mesillen ganen itxite soskun mandarine bat edo, iru intxurre edo ba txutxeritxu betzuk [2A]” - (Eta mesanotxearen gainean uzten zizkigun mandarina bat edo, hiru intxaur edo ba txibizkeria batzuk) mueble (iz) altzaria; muebledune (adj) altzariduna “Olau mueble bat lau kaderaas, ta ori ba erdin [3A]” - (Holako altzari bat lau hankarekin, eta hori ba erdian) muelle (iz) malgua “Atxineko, oyan muellek, an barrun yote san burni, a san aseradu, osten igual iten sin, e, orrek burnik, e, doblau edo serak, untzek, baye ori esan iten, ori, eta gero, iminten gintzen [2G]” - (Antzinako, ohearen malguak, han barruan joaten zen burdina, hura zen altzairatua, ostean berdin egiten ziren, burdina horiek, tolestu edo zerak, iltzeak, baina hori ez zen egiten, hori, eta gero, ipintzen genion) nebere (iz) hozkailua “Nik, itxiten dot, e, erramak ebaite, esta? Itxiten dotes erramak ebaite, eta, eta ya aurreti dekotes onek kimak eta onek guroasenak, sartzen doas trapu busti beten eta plastiku beten, eta or neberan badekus, esta? [4G]” - (Nik, uzten dut, erramak ebakita, ezta? Uzten ditut erramak ebakita, eta, eta ja aurretik dauzkat kimu hauek eta hauek gura ditudanak, sartzen ditut trapu busti baten eta plastiko baten, eta hor hozkailuan badauzkagu, ezta?) oya (iz) ohea; oyaseru (iz) ohe-zerua, antzinako oheek zeukaten estalkia, lau zutaberen gaineko zerua; saldi suri (esak) ohea “Afari baño lelau, ta lo, lo oira yoteko, egun dustitan, kaminon eskiñen, arbolan aspin, kantaten biok, eta jente dusti bentanan ondiño yon barik oira [1G]” - (Afaria baino lehenago eta lo, lo ohera joateko, egun guztietan kaminoaren izkinan, arbolaren azpian, kantatzen biok, eta jende guztia leihoan oraindino joan barik ohera) “A! Saldi suri oya [3A]” - (A! Zaldi zuria ohea) sille (iz) aulkia, hau errespaldoduna izaten da “Etorte san atzo sar bat, koitede, isin egon sutunik eta emon ite neuntzen sille nik [2A]” - (Etortzen zen atso zahar bat, koitadua, ezin egon zutunik eta eman egiten nion aulkia nik) Altzari denda. tiradora, tiradera (iz) tiradera “Bai tiradera bai, kajoya sabaltako [3A]” - (Bai tiradera bai, kajoia zabaltzeko) tokadora (iz) apaintze mahaia txisillu (iz) zizeilua, karrajuan edo suetean egoten zen jesarleku luzea yarleku, yarrileku (iz) jarlekua, jesarlekua “Se yatorduk eta olan, txarribodak eta olan, ba maye ta sera, yarrilekuk osea bankuk, kabidute sin [2A]” - (Ze jatorduak eta hola txarribodak eta hola, ba mahaia eta zera, jarlekuak hau da lankak, sartzen ziren) 7.9. Etxeko arropak alfonbre (iz) alfonbra “Bueno alfonbra bat isengo baletike modun, iminten da bean ganen da, an ganen, e, tireten de, oin be iten da, e? [4A]” - (Beno alfonbra bat izango balitz moduan, ipintzen da behearen gainean eta,


92 han gainean, tiratzen dute, orain ere egiten da, e?) almuade, almuede, aulmade (iz) burukoa, burkoa “Almuede dala atzen iminten dana ba, oyan atzen [2A]” - (Burukoa dela atzean ipintzen dena ba, ohearen atzean) bayete (iz) baieta “Bero konserbaten deula ta trapu betzutan edo, bayeta batzukas imini, eta bero konserba dein se bero dala ona, pulmonintzako ta yarrite egote nentzen ni [2G]” - (Beroa kontserbatzen duela eta trapu batzuetan edo, baieta batzuekin ipini, eta beroa kontserba dezan ze beroa dela ona, pneumoniarentzat eta jarrita egoten nintzen ni) ixere, isere (iz) izara “A, nire aitek erote seitusen frakak, e, be bai, e, iminte, tela beste tela bateas, eta oyako ixera bere bai iminte sien, eta selan geitze sin orrek serak? Konpondu ber dires aitan frakak se imin ber dotzet? [3A]” - (A, nire aitak eroaten zituen frakak, ere bai, ipinita, ehuna beste ehun batekin, eta oheko izarak ere bai ipintzen ziren, eta zelan deitzen ziren horiek zerak? Konpondu behar dira aitaren frakak zer ipini behar diet) kortine (iz) gortina “Ta gero ari in nontzesan nik, ari, ba, kortinetxu bet [2A]” - (Eta gero hari egin nizkion nik, hari, ba gortinatxo bat) mante (iz) manta, tapa; manta in (ad) manta egin, ganaduaren gainean esaten da “Baye Orduñara ero yeudiela, se amak esate yeun lagun beteas yon sala, estait selan yon sien lelau, trenan gero estait selan, manta batzuk eroten, e, Orduñara [3A]” - (Baia Urduñara eroan zutela, ze amak esaten zuen lagun batekin joan zela, ez dakit zelan joan ziren lehenago, trenean gero ez dakit zelan, manta batzuk eroaten, Urduñara) “Seoser igual, e, euri iten seun edo seoser igual, e, saku sarrak edo konpontan edo, mantak iten saku sarrakas beyentzako edo seoser, ordun kontate sin baye, ya akorda bes [3G]” - (Zer edo zer igual, euria egiten zuen edo zer edo zer igual, zaku zaharrak edo konpontzen edo, mantak egiten zaku zaharrekin behientzat edo zer edo zer, orduan kontatzen ziren baina, ja akordatu ere ez) mantela (iz) zamaua, mahai-estalkia “Au da ogi, eta parate san dusti mayen, eta batek erresaten deu aite gure bat edo, abe maria bat edo dakinak bakotxak, eta iten da, koiten da ogi bet, eta oso, ogi oso, in kurtze bat oneri, mosu bet emon, eta punte bat gordeta san mantelan aspin, ta ogetalau ordun, a ogi goyen lotute san [1A]” - (Hau da ogia, eta paratzen zen guztia mahaian, eta batek errezatzen du aita gure bat edo, abemaria bat edo dakienak bakoitzak, eta egiten da, koiuten da ogi bat, eta osoa, ogi osoa, egin gurutze bat honi, musu bat eman, eta punta bat gordetzen zen zamauaren azpian, eta hogeita lau orduan, ogi hura goian lotzen zen) pañu (iz) oihala “Ta mamukio usate san, e, ganaduentzat, e, egosi, ta pañuk emote akosan, aren ureas, mamukio, orrek mamukiok oin be urteten de [3G]” - (Eta mamukioa erabiltzen zen, ganaduentzat, egosi, eta oihalak ematen zitzaizkion, haren urarekin, mamukio, mamukio horiek orain ere irteten dute) “Egosi apur bet eta gero, seran, pañu beten edo, nik gallegu beteri eron dotzet [3G]” - (Egosi apur bat eta gero, zerean, oihal baten edo, nik gailego bati eroan diot) sapi (iz) zapia; arriko sapi (iz) harriko zapia sobrekame (iz) ohazala sorki (iz) 1. sorkia, sukaldeko trapua. 2. zamak garraiatzeko buruan ipintzen zena; esku sorki (iz) esku sorkia “Osten ganaduri te emoteko, ba labaderoti, erropak garbitan bere, ba labaderora, balde ontariko nausi artu, e, burun eta, imini sorki, sorki olan in, buelta buelta bueltaka ta imini an ta, ara bera, labaderora [2A]” - (Ostean ganaduari eta emateko, ba labaderotik, arropak garbitzen ere, ba labaderora, balde horietariko nagusia hartu, buruan eta, ipini sorkia, sorkia hola egin, buelta buelta bueltaka eta ipini han eta, hara behera, labaderora) toalle (iz) eskuzapia


93 “Ba eukalitun orrik batu, eta egosi, eta gero, ba a egosten sanen, ba, suetik, e, atara eta, toalla bat imini edo sapi bet ganeti eta an aguanta, ta arnasa artu [4A]” - (Ba eukaliptoaren orriak batu, eta egosi, eta gero, ba hura egosten zenean, ba, sutatik, atera eta, eskuzapi bat ipini edo zapi bat gainetik eta han eutsi, eta arnasa hartu) trapu (iz) trapua, sorkia; trapusko (adj) trapuzkoa “Ta traputxun barrun etorten siren, ta an traputxun punten amarrata [2A]” - (Eta traputxoaren barruan etortzen ziren, eta han traputxoaren puntan amarratuta) ule (iz) ulea, mahai gainean ipintzen den plastiko antzekoa 7.10. Bogada eta garbikuzia almidoya (iz) almidoia “Kolluk almidoyas plantxata ta yote sien [2A]” - (Idunak almidoiarekin lisatuta eta joaten ziren) anile, anille (iz) anila; berau arropari kolore emateko erabiltzen izan da “Anile ote sin atxine, olau erredondotxuk, arritxu antzekotxuk [2A]” - (Anila egoten ziren antzina, holako biribiltxoak, harritxo antzekotxoak) “Gero anille edo emote aken ordun [2A]” - (Gero anila edo ematen zitzaien orduan) arriko (iz) harrikoa; arriko ure (iz) harriko ura autze (iz) hautsa; austu (ad) haustu; autzetu (ad) hautseztatu “Autze ba, altzate sanaas, suritute urteten gendun mutil gastetxuk [2G]” - (Hautsa ba, altxatzen zenarekin, zurituta irteten genuen mutil gaztetxoek) “Austu ingo su [4A]” - (Haustu egingo duzu) “Eta au da trapu bet aukiten genduna tapetako autze koyu esteko [3A]” - (Eta hau da trapu bat edukitzen genuena tapatzeko hautsa ez koiuteko) “Onek iten de autzetu onek, e, apur bet, e, sarriten sapaldu te puf! Autze deke barrun [3G]” - (Hauek egiten dute hautseztatu hauek, apur bat, sarritan zapaldu eta puf! Hautsa daukate barruan) barande (iz) baranda, arropa eskegitzeko lekua “Nire aite defuntuk, bisde gitxi euki un, bai nire erropak, eskegi sinen, barandan, ikeratute lotu san [1G]” - (Nire aita defuntuak, ikusmen urria eduki zuen, baina nire arropak, eskegi zirenean, barandan, ikaratuta lotu zen) basureru (iz) sastarlekua bogade (iz) bogada “Bogade ba, asten bein edo etzen iten gendun lantzen bein frakak edo bai garbitu baye, baldeas edo, aklara [2A]” - (Bogada ba, astean behin edo etxean egiten genuen lantzean behin frakak edo bai garbitu baina, baldearekin edo, aklaratu) “Bogade, domekatan danok mudetan gintzesan, emen be bai Arrian be bai [2A]” - (Bogada, igandeetan denok mudatzen ginen, hemen ere bai Arriagan ere bai) borre (iz) zaborra “Ikusten sendun an, e, selan botaten den borre edo sera [2G]” - (Ikusten zenuen han, zelan botatzen duten zaborra edo zera) erreka arri (iz) bogada harria, arropa jotzeko erabiltzen zen harria; erreka ola (iz) bogada ola, arropa jotzeko erabiltzen zen ohola; erropa arri (iz) bogada harria, arropa jotzeko erabiltzen zen harria “Erropa arri nik etzen be bai esetu dot, arrin, olasko [3A]” - (Bogada harria nik etxean ere bai ezagutu dut, harrian oholezkoa) eskame (iz) xaboi mota “Ba jaboya baye eskamatan, baye apur bet arinau, bigundu diten [2A]” - (Bai xaboia baina eskametan, baina apur bat arinago, bigundu dadin) eskobe (iz) erratza “Len eskobeas pasa ta kitu! Beti ote san garbitute [2A]” - (Lehen erratzarekin pasatu eta kito! Beti egoten zen garbituta) estropatxu (iz) espartzua “Emen balde bat emen beste bat, emen, e, bai estropatxu esate san, estropatxu, eta


94 jaboya emen, eta emen beste trapu bet [3A]” - (Hemen balde bat hemen beste bat, hemen, bai espartzua esaten zen, espartzua, eta xaboia hemen, eta hemen beste trapu bat) fregone (iz) lanbasa garbikusi (iz) garbi-ikuzia jaboya, yaboya, yagoya, yaboye (iz) xaboia; jabona (ad) xaboiztatu “Emen yaboya, eta emen medikuk garbita seitusen eskuk, eta emeti botate yakon [3A]” - (Hemen xaboia, eta hemen medikuak garbitzen zituen eskuak, eta hemendik botatzen zitzaion) “Asten bein iten gendun, domekatan iten gendun jabona ta gero astelenen, pasa [2A]” - (Astean behin egiten genuen, domeketan egiten genuen xaboiztatu eta gero astelehenean, pasatu) labadero (iz) labaderoa, ikuztokia “Nire etzen beti isen da, idiek ba, etzaurren labadero, eta labaderora atara, eta an edateun ta ostabe barrure [4G]” - (Nire etxean beti izan da, idiak ba, etxeaurrean labadero, eta labaderora atera, eta han edaten zuten eta ostera ere barrura) “Gure da labadero, labadero ba, erropak garbitan gendusen an, arri andi bet egote san, erropak, e, ba sertzeko [2A]” - (Gurea da labaderoa, labaderoa ba, arropak garbitzen genituen han, harri handi bat egoten zen, arropak, ba zertzeko) Labaderoa. labadora (iz) ikuzgailua “Labadora estropea dat, esayostesu a, esayostesu beste [3A]” - (Ikuzgailua hondatu zait, esadazu hura, esadazu bestea) lanprastade (iz) lanprastada, garbi-ikuzi arina, gainetik egiten dena “Edonos entzun dotelako dekot lanprastade bai [3A]” - (Inoiz entzun dudalakoa daukat lanprastada bai) lejia (iz) lixiba “Bildurre eukite san ukutako lejias [3A]” - (Beldurra edukitzen zen ukitzeko lixibarekin) loye (iz) lohia, ugerra “A tximiniko loye, erreta dau [2A]” - (Tximiniako lohi hura, erreta dago) mantxe (iz) lohidura, ispila “Ikusten bakion seoser mantxa dekola ba emoten geuntzen apur bet [2A]” - (Ikusten bazitzaion zer edo zer lohidura daukala ba ematen genion apur bat) pintze (iz) arropa eskegitzeko gantxoa plantxe (iz) plantxa; plantxa, plantxau (ad) lisatu “Esplika be esin in a plantxe, tximine te dusti plantxatxu [2A]” - (Azaldu ere ezin egin plantxa hura, tximinia eta guzti plantxatxoa) “Ta olan pilok eukiten gendusen platxetako baye [2A]” - (Eta hola piloak edukitzen genituen lisatzeko baina) saborra (iz) zaborra, zarama; saborreri (iz) zaborreria “Errueda andi betegas tra tra bueltak eta bueltak eta ak iteun axe ta ak garbiteun, gari garbi alderdi betera, eta beste ganeko, kitate seitun saborrak, botate seitun beste alde batera [2G]” - (Txirrinka handi batekin tra tra bueltak eta bueltak eta hark egiten zuen haizea eta hark garbitzen zuen, garia garbi alderdi batera, eta bestea gainekoa, kentzen zituen zaborrak, botatzen zituen beste alde batera) “Sapaldu lelau, bai te gero, au, lotze san saborreri, au bota ona ta prensa [3G]” - (Zapaldu lehenago, bai eta gero, hau, lotzen zen zaborreria, hau bota eta prentsatu) saskeleri (iz) saskeleria, sakeleria “Nik batu sera dustik, e, saskeleri dustik eta bai, e, sasik eta dustik ta imini seren


95 eta erre [2A]” - (Nik batu zer guztiak, saskeleria guztiak eta bai, sasiak eta guztiak ipini zerean eta erre) “Se gerra osten nik ondino urte askotan, estot esetu esetariko saskeleririk botaten lurrera [2G]” - (Ze gerra ostean nik oraindino urte askotan, ez dut ezagutu ezertariko saskeleriarik botatzen lurrera) sastarra (iz) zaborra sepillu (iz) eskobila sosa (iz) sosa “Ordun sosa edo ori sera usate san [2A]” - (Orduan sosa edo hori zera erabiltzen zen) tineku (iz) tinakoa, arropak garbitzeko erabiltzen zen egurrezko ontzia “Arrik eta gero botaten sendunen tineku betera, eta ure bota, ta gero, andi iten sin ta, ak iteun gero kareas [2A]” - (Harriak eta gero botatzen zenuenean tinako batera, eta ura bota, eta gero, handi egiten ziren eta, hark egiten zuen gero karearekin) trenak garbitu (ad) tresnak garbitu, harrikoa egin “Eta or euki gendun txape, eta emen beko surte, ta or arri, trenak garbitako, e? [2A]” - (Eta hor eduki genuen txapa, eta hemen beheko sutea, eta hor harria, tresnak garbitzeko, e?) txarrikeri (iz) txerrikeria “Eta beti gusteta sakon, goixen goxeti yote, esate seun, se an txarrikerik yoten dila ta, ta jabonaten ta an ibilten dila, seren, ta gusteta sakon aklarate, errope, ur garbi gabies, tara yoten gintzesan, ara bera [2A]” - (Eta beti gustatzen zitzaion, goizean goizetik joatea, esaten zuen, ze han txerrikeriak joaten direla eta, eta xaboiztatzen eta han ibiltzen direla, zerean, eta gustatzen zitzaion uretan pasatzea, arropa, ur garbi gabiarekin, eta hara joaten ginen, hara behera) txinbo (iz) txinboa, xaboi mota baten izena ugerra (iz) ugerra


97 8. Sineskerak Atal honetan sineskerei dagozkien berbak batzen ditugu; sineskera horietariko gehienak elizari dagozkio; denetara 150 sarrera, 151 adiera eta 187 aldaki jaso dira. Interesgunea lau azpi-ataletan banatuta aurkezten da. Lehen azpi-atalean, eliza izenekoan, eraikinari eta bertako objektuei dagozkien berbak batzen dira (34 sarrera, 34 adiera eta 44 aldaki), bigarrenean erlijioari berari dagokiona jasotzen da (93 sarrera, 94 adiera eta 116 aldaki), hirugarrena kleroari dagokio (14 sarrera, 14 adiera eta 15 aldaki) eta laugarrenean gainerako sineskerak aurkezten dira (9 sarrera, 9 adiera eta 12 aldaki). 8.1. Eliza altare, altarra (iz) aldarea “Eta bueno altaren ote nas ni, abaderi laguntan [1G]” - (Eta beno aldarean egoten naiz ni, abadeari laguntzen) “Baye gero albotan daus, altara asko [2A]” - (Baina gero alboetan daude, altara asko) arimanak (iz) ilundeko kanpaien izena “Ilunden, e, arimanak yote seitusan [1A]” - (Ilundean, arimenak jotzen zituzten) atxero (iz) kandela mutila “Atxero oin be badau, a organun aspin [2A]” - (Kandela mutila orain ere badago, hura organoaren azpian) banku (iz) jarleku “Eta aurren daus, grupo bat bankuna, an iseten dies enbrak en jeneral [2A]” - (Eta aurrean daude, multzo bat jarlekuena, han izaten dira andrazkoak gehienetan) eleise, elise, elese, elexe (iz) eliza; eleixalde (iz) eliza-aldea; eleixaurre, elisaurre (iz) elizaurrea; eleixondo (iz) eliza ondoa; eleisatzu, elisetzu, eleixatzu (adj) elizatsua; elixas isen (ad) elizaz izan; elisako isen (ad) elizakoa izan, elizatsua izan “Ona gora ba, ontxe estai pa senbet, a, pisu in deuresen or, a, eleixen ondon [2G]” - (Hona gora ba, oraintxe ez dakit ba zenbat, pisu egin dituzten hor, elizaren ondoan) “Orre ti, Erandio, erris eta eleisas Laukis, urren, e? [2G]” - (Horiek dira, Erandio, herriz eta elizaz Laukiz, hurrean, e?) “Bueno, saspi peseta irebasten gendun ordun, baye ordun, e, ba, sortzi te olan ba, geyen irebasten yeunak esta? Baye guk, a, bearra ona euki gendun geu pe, beti, e, barrun, barrun bear, kuadrillen ibil sienak irebasten yeuden, sortzi, baye bearra txarra, bearra txarra, guk, e, ba ni ondo o nintzen an, baye guren bere, ama, ba eleixatzu isen san, esta? Ama eleixatzu, eta nik egunek danak in ber isete neusen domekak, domeke bakisu domeke ba, domekak eta danak ba, bear, yayek eta domekak eta danak bear, esta? Eta ori parate yakon txarto, eta gero seuser koiteko, e, altosornosen [1G]” - (Beno, zazpi pezeta irabazten genuen orduan, baina orduan, ba, zortzi eta hola ba, gehien irabazten zuenak, ezta? Baina guk, beharra ona eduki genuen geuk ere, beti, barruan, barruan behar, koadrilan ibili zirenek irabazten zuten, zortzi, baina beharra txarra, beharra txarra, guk, ba ni ondo egon nintzen han, baina gurean ere, ama, ba, elizatsua izan zen, ezta? Ama elizatsua, eta nik egunak denak egin behar izaten nituen igandeak, igandea badakizu igandea ba, igandeak eta denak ba, behar, jaiak eta igandeak eta denak behar, ezta? Eta hori paratzen zitzaion txarto, eta gero zer edo zer koiuteko, Labe Garaietan) ermite (iz) baseliza “Eta alantxen da, sanagustineko ermite, eta polite isen sana lastime isen dana bota deurina [2A]” - (Eta halaxe da, San Agustineko ermita, eta polita izan zena lastima izan dena bota dutena) errepike (iz) errepika


98 “Bai, bai, ba, errepike modun, umena errepike modun, klin klan klin klan, kanpa txiker bateas an sakristin kontran egon sana kanpa txiker bateas [3G]” - (Bai, bai, ba, errepika moduan, umeena errepika moduan, klin-klan klin-klan, kanpai txiker batekin han sakristiaren kontra egon zena kanpai txiker batekin) Andra Mari eliza (Erandiogoikoa). kandele (iz) kandela; kandeleru (iz) kanderailua “Kandelak saltzen egote san elexan enbra bat [2A]” - (Kandelak saltzen egoten zen elizan andrazko bat) “Trapu lelengo, trapu suri, eta gero kandeleru, eta kandele, eta batzuk bat iminteudin eta beste batzuk bi, gure amak bi iminte seitusen beti [2A]” - (Trapua lehenengo, trapu zuria, eta gero kanderailua, eta kandela, eta batzuek bat ipintzen zuten eta beste batzuek bi, gure amak bi ipintzen zituen beti) “Etzera ekarten gendusen alau kandeleruk [2A]” - (Etxera ekartzen genituen halako kanderailuak) kanpe (iz) kanpaia; kanpanille (iz) txilina “Kanpak yote sen ilunden beti, eta amabitan be bai [2A]” - (Kanpaiak jotzen zituzten ilundean beti, eta hamabietan ere bai) “Erandioko Landan kanpak botate seitusen, e, bata bat ilten sanen [2A]” - (Erandioko Landan kanpaiak botatzen zituzten, baten bat hiltzen zenean) kapille (iz) kapera “Kapillen itxite san urreko egunerarten se jeneralen entierru isete san arrastin [2A]” - (Kaperan uzten zen hurrengo egunera arten ze gehienetan enterrua izaten zen arrastian) kope (iz) kaliza “Eroteseun, sera, kope, abadek, ta albon yote sin krutzeas [2A]” - (Eroaten zuen, zera, kopa, abadeak, eta alboan joaten ziren gurutzearekin) koru (iz) korua; korupe (iz) korupea “Edo korure igoten deu, edo korupen [2A]” - (Eta korura igotzen du, edo korupean) “Gixonak atzen, bai lotzen dires, e, korupen [2A]” - (Gizonak atzean, bai lotzen dira, korupean) kurse, kurtze (iz) gurutzea “Eta gisonak kurtze, eta tandarik tandara lotu te erresa [1A]” - (Eta gizonak gurutzea, eta txandarik txandara lotu eta erregutu) lanparille (iz) lanparatxoa “Eta areri iminte akion, e, basu beten, imini ur apur bet, ta gero orio bota ganera, eta lanparille [2A]” - (Eta hari ipintzen zitzaion, edalontzi baten, ipini ur apur bat, eta gero olioa bota gainera, eta lanparatxoa) mie (iz) mihia, ezkila-mihia, kanpai-mihia organu (iz) organoa “Atxero oin be badau, a organun aspin [2A]” - (Kandela mutila orain ere badago, hura organoaren azpian) parroki (iz) parrokia portiku, portiko (iz) elizpea “En jeneral aurreti eukiten deu portikotxu bet, andi ate [2G]” - (Gehienetan aurretik edukitzen du elizpetxo bat, handik atea) “Ite san sue aputxe bet portikuten [2A]” - (Egiten zen sua apurtxo bat elizpeetan) pulpitu (iz) pulpitua “Es, e, pulpitun egon sanen, pulpitu sarran egon sanen, bai abade, baye [3G]” - (Ez, pulpituan egon zenean, pulpitu zaharrean egon zenean, bai abadea, baina) sakristi (iz) sakristia “Gero kanposanture gorpu eroten sanen a sakristin entregate isete san [1A]” - (Gero kanposantura gorpua eroaten zenean hura sakristian ematen izaten zen) sotane (iz) sotana “Ni yonintzen san jose egun beten lengusu beten bodara, Loyun isen san, ta, yon sin beskaltan abade bi, bat emeko ta beste Loyuko, ta Loyuko sotanakas [3A]” - (Ni joan nintzen San Jose egun baten lehengusu baten ezkontzara, Loiun izan


99 zen, eta, joan ziren bazkaltzera abade bi, bat hemengoa eta bestea Loiukoa, eta Loiukoa sotanekin) torre (iz) dorrea “Elexatara sartzen gintzesan, e, se jente torretara ta yote san ta, bakisu, ba, estaltan [1G]” - (Elizetara sartzen ginen, ze jendea dorreetara eta joaten zen eta, badakizu, ba, estaltzen) txiline (iz) txilina ur bereinketu, ur berinketu (iz) ur bedeinkatua; ur berinketu ontzi (iz) ur bedeinkatu ontziak “Baten bat ilten bada, bakisu selan eukiteuden oyan albon, e, eta an ur bereinketu aputxu bet igual [2A]” - (Baten bat hiltzen bada, badakizu zelan edukitzen zuten ohearen alboan, eta han ur bedeinkatu apurtxo bat igual) 8.2. Erlijioa abemari, abemaria (iz) abemaria “Au da ogi, eta parate san dusti mayen, eta batek erresaten deu aite gure bat edo, abe maria bat edo dakinak bakotxak [1A]” - (Hau da ogia, eta paratzen zen guztia mahaian, eta batek errezatzen du aita gure bat edo, abemaria bat edo dakienak bakoitzak) agur mari (iz) agur maria aitearena (iz) aitarena; aitearen in (ad) aitaren egin aite gurea (iz) aita gurea, otoitz baten izena “Gero lotu ite san abade, eta erresateun, aite gure bat [2A]” - (Gero lotu egiten zen abadea, eta egiten zuen, aita gure bat) “Aite gurea iseten salako dekot fijo enitzu esan baye urren iseten san [2A]” - (Aita gurea izaten zelakoa daukat fixo ez niezazuke esan baina hurrean izaten zen) amabirjine (iz) amabirjina “Bietarik baten da ori egune, amabirjinena [2A]” - (Bietatik baten da egun hori, amabirjinarena) “Se ademas eskondu nintzeles, se amabirjine Begoñakon egunen, eta an Erandioko Landan da jaye [2A]” - (Ze gainera ezkondu nintzenez gero, ze amabirjina Begoñakoaren egunean, eta han Erandioko Landan da jaia) angeru (iz) aingerua anjeluse (iz) angelusa “Nik ikusi dot peloratik eta, anjelusen amabitan, ikus dot, e, errestan, e? Oin te dusti, e? Ikus doas [2A]” - (Nik ikusi ditut pilotariak eta, angelusean hamabietan, ikusi ditut, errezatzen, e? Orain eta guzti, e? Ikusi ditut) arime (iz) arima ateo (adj) ateoa “Ateo isen san totala, sinestu es, sinestu gure es [2G]” - (Ateoa izan zen guztizkoa, sinestu ez, sinestu gura ez) bautiso, bautisu (iz) bataioa; bautisabako (adj) batea bakoa; bautisa, bautisau (ad) bataiatu; bateatu, batiatu (ad) bataiatu “Olan bautisuko egunen olan botaten? Bai, bai, onek es bai nik neure denporan bai, etxaten seitusen, etxate oskun [2A]” - (Hola bataioko egunean hola botatzen? Bai, bai, hauek ez baina nik neure denboran bai, botatzen zituen, botatzen zigun) “Bautisabako umek estisela kristiñuk eta an enterrate sin [2A]” - (Bataiatu bako umeak ez direla kristauak eta han lurpetzen ziren) “Bautisa ta dusti, eskondu te dusti, primera komunion ta dusti Lakanpa Erandion [2A]” - (Bataiatu eta guzti, ezkondu eta guzti, lehen jaunartzea eta guzti Erandioko Landan) “Atxine ermite bota eudin lastime badekot, or batiatu dires nire semealabak [2A]” - (Antzina ermita bota zuten lastima badaukat, hor bataiatu dira nire semealabak) bedeinkesino, bereinkesino, berinkasino, bedenkesiño, bendesino (iz) bedeinkazioa; bereinketusko (adj) bedeinkatuzkoa; bereinketu, berinketu (ad) bedeinkatu “Or ibil san berinkasino etxaten, ta, ak esa otzen seguru nik enendun entzun, e, baye aitek eta esanta, jaune, berinkasinorik onena satza ta karea, dila [2G]” - (Hor ibili zen bedeinkazioa botatzen, eta, hark


100 esan zion seguru nik ez nuen entzun, baina aitak eta esanda, jauna, bedeinkaziorik onena satsa eta karea, direla) “Egun ortan, etzen emote akesan bereinkesinok edo, egoten basan ganadu makal edo, igual abade ekarri bereinketuten, e, ganadurik il estiten tandi orti emeti te, ordun sineste andi egon san, e, etzealdetan, andi be andi! Oso andi, bai [2G]” - (Egun horretan, etxean ematen zitzaizkien bedeinkazioak edo, egoten bazen ganadu makal edo, igual abade ekarri bedeinkatzen, ganadurik hil ez dadin eta handik hortik hemendik eta, orduan sineste handia egon zen, baserrietan, handia ere handia! Oso handia, bai) “Eseun inongo andra batek urtetan etzetik, Begoñati edo Erandioko elixati edo elixa bateti, bereinketu barik [1A]” - (Ez zuen inongo andre batek irteten etxetik, Begoñatik edo Erandioko elizatik edo eliza batetik, bedeinkatu barik) “Ori isete san ba igual arto eraiteko ta gero bereinketuteko arto ta [2A]” - (Hori izaten zen ba igual artoa ereiteko eta gero bedeinkatzeko artoa eta) “Gero yoten gintzen, ori ni be yon nas, San Felizisimora bereinketuten, e, bautisau te osten, yoten sintzen San Felizisimora edo Begoñara suk gu iseten sendun lekure ta an iten otzun bereinketu [2A]” - (Gero joaten ginen, hori ni ere joan naiz, San Felizisimora bedeinkatzen, bataiatu eta ostean, joaten zinen San Felizisimora edo Begoñara zuk gura izaten zenuen lekura eta han egiten zintuen bedeinkatu) “Bedinkesiño, bai, gu, e, Begoñara yonas ni biekas, ta abadek urtetan dotzu, ta abade aurren ite su atzeti, umeas, yoten sara elisara [2A]” - (Bedeinkazioa, bai, gu, Begoñara joan naiz ni biekin, eta abadeak irteten dizu, eta abadea aurrean egiten duzu atzetik, umearekin, joaten zara elizara) “Au be ume, bereinketusko [2A]” - (Hau ere umea, bedeinkatuzkoa) bederatzi urrunek, bederatzi urrenak (iz) bederatzi urrunak “Ausotarran bat ilte sanen, ordun ite otzin bederatzi urrune [2G]” - (Auzotarren bat hiltzen zenean, orduan egiten zioten bederatzi urrunak) bijili (iz) bijilia “Karu esixu yan merke yanten badosu bijili iten dosu segun trase [2A]” - (Garesti ez ezazu jan merkea jaten baduzu bijilia egiten duzu segun traza) “Au da armosu txoriso bijilin [2A]” - (Hau da armozua txorizoa bijilian) bulde, bule (iz) bulda “Ta ori olan isen san, buldeas, libre [2G]” - (Eta hori hola izan zen, buldarekin, libre) deabru (iz) demonioa, deabrua “Eta deabruk gordetako be bai eukiteudin kantillo bat segun antza segun antza tapaute eta an deabruk gordeta seituen [2G]” - (Eta deabruak gordetzeko ere bai edukitzen zuten kantilo bat segun antza segun antza tapatuta eta han deabruak gordetzen zituzten) dotrine (iz) doktrina “Bai lelau, lelau, dotrinen, e, serak, eukiten gendun, e, libru, eta, dana, yakin ber iseta san, e? [2A]” - (Bai lehenago, lehenago, doktrinan, zerak, edukitzen genuen, liburua, eta, dena, jakin behar izaten zen, e?) ebanjelio (iz) ebanjelioa “Ebanjelio ta komunio asiloko, moja batek emon soskun [2A]” - (Ebanjelioa eta komunioa zahar etxeko, moja batek eman zigun) elixakok (iz) elizakoak “Segun antza olan ilte sanak eseun euki, es eleixakorik es eser artzeko biderik [2G]” - (Segun antza hola hiltzen zenak ez zuen eduki, ez elizakorik ez ezer hartzeko biderik) erlejino, erlijino (iz) erlijioa; erlijinobako (adj) erlijio bakoa “Or euki eun ekibokasino andi, fallo andi euki un or, e, kleroas, erlijinoas [1G]” - (Hor eduki zuen errakuntza handia, akats handia eduki zuen hor, kleroarekin, erlijioarekin) erresu (iz) otoitza; erresa, erresau (ad) errezatu, erregutu, otoitz egin; erresuk in (ad) otoitzak egin “Yonta abaden aurrera, abadek bereinketu, ama ta ume, ta erresuk in te, atxe in te gero urten andrek konprak iten, edo amak, arten esan urtetan [1A]” -


101 (Joanda abadearen aurrera, abadeak bedeinkatu ama eta umea, eta otoitzak egin eta, huraxe egin eta gero irten andreak erosketak egiten, edo amak, artean ez zuen irteten) “Eta itxedoixu ba, erousten amak ilunden eta, errestako an, eta koño! Rejina urte askotan bisi isen san bere alabe [2G]” - (Eta itxaron ezazu ba, eroan ninduen amak ilundean eta, errezatzeko han, eta koño! Rejina urte askotan bizi izan zen bere alaba) “Erramu bet eukite san, ur bereinketuas, se etorte san abade iten erresuk, egote san ur bereinketuas imini basu bet, eta an sartzeun erramu eta iteun [2A]” - (Erramu bat edukitzen zen, ur bedeinkatuarekin ze etortzen zen abadea egiten otoitzak, egoten zen ur bedeinkatuarekin ipini edalontzi bat, eta han sartzen zuen erramua eta egiten zuen) “Ni akortanas an, an bisi nintzenean, ba ori ilten sanen bat yoten gintzen dustik eta bat Marzelo, Iturregi isen san, ak errestan eun, eta, esateudin etor da Marzelo, es esta etorri bueno oin etorko da, etorten sanen a, ak errestan aun, eta, etorten san jente asko, e? Jente asko asko oten san [2A]” - (Ni akordatzen naiz han, han bizi nintzenean, ba hori hiltzen zenean bat joaten ginen guztiak eta bat Marzelo, Iturregi izan zen, hark errezatzen zuen, eta, esaten zuten etorri da Marzelo, ez ez da etorri beno orain etorriko da, etortzen zenean hura, hark errezatzen zuen, eta, etortzen zen jende asko, e? Jende asko asko egoten zen) errobatibe, errogatibe (iz) errogatiba; errobatibe in (ad) errogatiba egin “Ba se errobatibe bat in du auri iteko, baye in dau, baye emen es [2A]” - (Ba ze errogatiba bat egin dugu euri egiteko, baina egin du, baina hemen ez) “Ermite batera yon mese emoten abadek errobatibe in eta jente mesara eta ermite bakotxen, erriko ermitetan, e? Erriko abadek yote siren siketeaitik euri in dein [1A]” - (Ermita batera joan meza ematen abadeak errogatiba egin eta jendea mezara eta ermita bakoitzean, herriko ermitetan, e? Herriko abadeak joaten ziren sikateagatik euri egin dezan) errosario (iz) arrosarioa; errosario in (ad) arrosarioa egin “Gure biximodu, gure denporan triste isen san, gaurko alden, bear eta bear, eta, eleisara yon, eta domekan, justo juston yaye, domeka dusti bes, egurdaten beyek yabon, arrastin, e, gero, errosariora, joasotesten aitek, bera elisatzu isen sales, ba nik errosariora yon ber, gero etzera etorte nitzen eta pregunta iteusten nok in deun errosario, eta garisumen kursek ite siles, kurse pe ia nok in deitun, eta nik, e, eleiseri egi esanta ordun gorroto apur bet euki neutzen [1G]” - (Gure bizimodua, gure denboran tristea izan zen, gaurko aldean behar eta behar, eta, elizara joan, eta igandean, justu justuan jaia, igande osoa ere ez, eguerdi artean behiak jagon, arrastian, gero, arrosariora, joan arazten zidan aitak, bera elizatsua izan zenez gero, ba nik arrosariora joan behar, gero etxera etortzen nintzen eta itaundu egiten zidan nork egin duen arrosarioa, eta garizuman gurutzeak egiten zirenez gero, gurutzeak ere ea nork egin dituen, eta nik, elizari egia esanda orduan gorroto apur bat eduki nion) “Eta guren, beti in da etzen, e? Aititek, eta aitek eta amak eta danok in du errosario, e? [2A]” - (Eta gurean, beti egin da etxean, e? Aititak, eta aitek eta amak eta denok egin dugu arrosarioa, e?) “Jente, ba, ausok, ausok esate yakin, auso dustik etorten siren, eta, bat ote san iteuna errosario, errestan san a errosario ta bueno bakotxa euren etzetara [2A]” - (Jendea, ba, auzoak, auzoak esaten zitzaien, auzo guztiak etortzen ziren, eta, bat egoten zen egiten zuena arrosarioa, errezatzen zen arrosario hura eta beno bakoitza euren etxeetara) eskupulario, eskopulario (iz) eskapulario, kutuna, inork umeari begizko egin ez diezaion jartzen zena “Oin bere, eskopulariok en jeneral umeri edo txikerretan edo sera asko iminten dakes [2A]” - (Orain ere, eskapularioak gehienetan umeei edo txikerretan edo zera asko ipintzen zaizkie) “Estait nik san filisisimon en jeneralmente olau eskopulariok artute [2A]” - (Ez dakit


102 nik San Felizisimon gehienetan holako kutunak hartuta) espiritu santu (iz) izpiritu saindua “Ta amabirjine be bai, kontu ataraixu espiritu santuas, e, lotu san ernari segun antza baye [2G]” - (Eta Amabirjina ere bai, kontu atera ezazu izpiritu santuarekin, lotu zen ernari antza baina) fede (iz) fedea gure jaune (iz) gure jauna imajena (iz) irudia “Umeri sertxu bet iminte aken, urresko es, baye olan imajentxu bet [2A]” - (Umeei zertxo bat ipintzen zitzaien, urrezkoa ez, baina hola iruditxo bat) induljensi (iz) induljentzia “Atxine esate yeden, induljensik irebasi iten diela [1A]” - (Antzina esaten zuten, induljentziak irabazi egiten direla) infernu, ifernu (iz) infernua “Infernu da beti suten, segun antza, egote san [2G]” - (Infernua da beti sutan, segun antza, egoten zen) jainko, jangoiko (iz) jaungoikoa “Gur danen eguskiten gurdanen gerespetan, eta, gero, parre akorda yaten iminte, se, malamaneran euki nendun, egurrekas ta inte jainkok gur deun modun se nik len estot euki astirik, onetan bearratan ibilteko, beye tila, fabrike dala, eta gero ba, bendeja apur be pe iten gendun eta, arto erain ber dala erramolatxe erain ber dala, ta nik estot euki egi esanta denporarik ortarako [1G]” - (Gure denean eguzkitan gura denean gerizpetan, eta, gero, parra akordatu zitzaidan ipintzea, ze, txarto eduki nuen, egurrekin eta eginda jainkoak gura duen moduan ze nik lehen ez dut eduki astirik, behar hauetan ibiltzeko, behiak direla, fabrika dela, eta gero ba, bendeja apur bat ere egiten genuen eta, artoa erein behar dela erremolatxa erein behar dela, eta nik ez dut eduki egia esanda denborarik horretarako) “Segun antza konbentzidu in gure un abadek atzerengo ordun ya ilteko daula, jainkori, besakada bat emon dayola, eta, bestetara infernure yongo dala, eta, abadek esa otzen segun antza atzerengo ordun se, onbre, ba, leku txarrera yon bearra dekosu ba! Infernure yongo sara, se, ya estekosu, lusetarako bisirik se, kaderak otzitan datzus te, Jaune, leku onera no, berotako esa otzen ordun be bai, es otzen segun antza konbentziminturik emon [2G]” - (Segun antza konbentzitu egin gura zuen abadeak azken orduan ja hiltzeko dagoela, jainkoari, besakada bat eman diezaiola, eta, bestetara infernura joango dela, eta abadeak esan zion segun antza azken orduan ze, jakina, ba, leku txarrera joan beharra daukazu ba! Infernura joango zara, ze, ja ez daukazu, luzetarako bizirik ze, hankak hozten zaizkizu eta, Jauna, leku onera noa, berotzeko esan zion orduan ere bai, ez zion segun antza konbentzimendurik eman) jaunartze (iz) jaunartzea, komunioa “Ta nik jaunartze be Erandion inendun [2A]” - (Eta nik jaunartzea ere Erandion egin nuen) katekesi (iz) katekesia; katesismo (iz) katekesia “Katesismotik yote siren, e, neskatok, playera [2A]” - (Katekesitik joaten ziren, neskatoak, hondartzara) komunino, komunio (iz) komunioa, jaunartzea; komunio artu (ad) jaunartu; komunio in (ad) komunioa egin; komunio emon (ad) komunioa eman “Nik, e, goxeko seiretan inendun komunioa [2A]” - (Nik, goizeko seietan egin nuen komunioa) “Ori erresa ber dosu komunio iten dosunen [2A]” - (Hori errezatu behar duzu komunioa egiten duzunean) “Komunio artzen dosunen, ostiri ukutu iten badotzesu aginekas be pekatu dekosula [2G]” - (Komunio hartzen duzunean, ostiari ukitu egiten badiozu haginekin ere bekatua daukazula) “Komunio erain i yostelako iten, amak eta aitek komunio [3G]” - (Komunioa eragin egin zidatelako egiten, amak eta aitak komunioa) “Abaderi emote neuntzen, e, armosu, se abade etorte san komunio emoten [2A]” - (Abadeari ematen nion, armozua, ze abadea etortzen zen jaunartzea ematen) konfesino (iz) konfesioa, aitortza; konfesa (ad) aitortu “Gastetan eskolara yon es, baye konfestan ta komulgaten ile dustitan yoten gintzesan


103 [2G]” - (Gaztetan eskolara joan ez, baina aitortzen eta jaunartzen hil guztietan joaten ginen) konfirmasino (iz) konfirmazioa “Bateatu eta konfirmasino an i nendusen txikerra nasela [2A]” - (Bataiatu eta konfirmazioa han egin nituen txikerra naizela) konfite (iz) konfitea; bataioetan botatzen izan dena kredo (iz) kredoa “Yakin ber gendusen, senbet mandamintu dekosan, e, serak, kredo, salbe [2A]” - (Jakin behar genituen zenbat agindu dauzkan, zerak, kredoa, salbea) kristiñu (adj) kristaua “Bautisa bako umek estisela kristiñuk eta an enterrate sin [2A]” - (Bataiatu bako umeak ez direla kristauak eta han lurpetzen ziren) letani, letañe (iz) litania “Nik memoris dakit se letani gu pe mojatan beti iten gendun [2A]” - (Nik buruz dakit ze litania guk ere mojetan beti egiten genuen) “Es, esan egoten esebe, esebes giau, bakarrik andi urten eta ori suk esan dosun modun, letañe edo, erresa, ta orra ermiteraño, esebes geyau [2A]” - (Ez ez zen egoten ezer ere, ezer ere ez gehiago, bakarrik handik irten eta hori zuk esan duzun moduan, litania edo, errezatu, eta horra ermitaraino, ezer ere ez gehiago) limosne (iz) limosna linbo (iz) linboa, bataiatu bako umeak hiltzen zirenean linbora joaten ei ziren “Esateudin linbora yoten direla [2A]” - (Esaten zuten linbora joaten direla) mandamintu (iz) agindua “Yakin ber gendusen, senbet mandamintu dekosan, e, serak, kredo, salbe [2A]” - (Jakin behar genituen zenbat agindu dauzkan, zerak, kredoa, salbea) mese (iz) meza; mesa nagosi, mesa naosi, mesa nausi (iz) meza nagusia; mesa ata (ad) meza atera; mese agindu (ad) meza agindu; mese emon (ad) meza eman; mese entzun (ad) meza entzun; sangregorio mesak (iz) san gregorio mezak. “Bueno baye len esan egoten, e, urte askotan egon da mese ta orrek, baye arten esan egoten eser [2A]” - (Beno baina lehen ez zen egoten, urte askotan egon da meza eta horiek, baina artean ez zen egoten ezer) “Mesa asko ote sien, estaipa lau edo bost edo sei mesa emote seituen [2G]” - (Meza asko egoten ziren, ez dakit ba lau edo bost edo sei meza ematen zituzten) “Mesa nagosire basos sure mantille ta txikerrera basos be bai [2A]” - (Meza nagusira bazoaz zure mantila eta txikerrera bazoaz ere bai) “Elixan ordun eukiteudin, e, mesa, nagusi esate akona amar terditako, Erandion [2G]” - (Elizan orduan edukitzen zuten, meza nagusia esaten zitzaiona hamar eta erdietakoa, Erandion) “An mesak ataten siren [2A]” - (Han mezak ateratzen ziren) “Yon elesara ta mesa bat agindu eun, eta gero giau esakion agertu [2A]” - (Joan elizara eta meza bat agindu zuen, eta gero gehiago ez zitzaion agertu) “Guri ondo etorte akigun, se orra etor san abade bat eta, etorten san mese emoten eta, ba Erandiora baño parajeau [2A]” - (Guri ondo etortzen zitzaigun, ze horra etorri zen abade bat eta, etortzen zen meza ematen eta, ba Erandiora baino parajeago) “Ba mesa bat entzuten edo mesa bat agintan edo olan [2A]” - (Ba meza bat entzuten edo meza bat agintzen edo hola) “Bai, se batzuk ba igual, e, yoten gares enterrure ta ataten du an mese, bai beste batzuk emoten dotzu eskure igual, ta eskure emoten dotzunas yoten sara [2A]” - (Bai ze batzuk ba igual, joaten gara enterrura eta ateratzen dugu meza, baina beste batzuek ematen dizute eskura igual, eta eskura ematen dizutenarekin joaten zara) milagro (iz) miraria “Enentzen yon beste mundure milagro santu bateaiti saspi urteas [2G]” - (Ez nintzen joan beste mundura mirari santu bategatik zazpi urterekin) misino (iz) misioa orasiño, orasino (iz) errezoa, orazioa, otoitza osti (iz) ostia “Komunio artzen dosunen, ostiri ukutu iten badotzesu aginekas be pekatu dekosula [2G]” - (Komunio hartzen duzunean,


104 ostiari ukitu egiten badiozu haginekin ere bekatua daukazula) paraiso (iz) paradisua “Ortariko abonukas koite sien emen oso gause ederrak, au isen san orduko denporatan egi esanta, paraiso bat, etzealde bata baño beste obeto gobernaute, dana labraute, eta, bueno atati bisi san jente dusti obeto esateko aldeanuk danak atati bisi isen di [2G]” - (Horietariko ongarriekin koiuten ziren hemen oso gauza ederrak, hau izan zen orduko denboretan egia esanda, paradisu bat, etxalde bata baino bestea hobeto gobernatuta, dena landuta, eta, beno hartatik bizi zen jende guztia hobeto esateko baserritarrak denak hartatik bizi izan dira) paternosterra (iz) aita gurea, errespontsua (Ik: aite gurea) patroya (iz) patroia “San Kristobal egunen amen, geure patroya da guk emen dekuna, San Kristobal egunen orra [1G]” - (San Kristobal egunean hamen, geure patroia da guk hemen daukaguna, San Kristobal egunean horra) “Gure egune emen, Erandio gustin, da Andramari, se Erandioko patroya da Andamari [3A]” - (Gure eguna hemen, Erandio osoan, da Andra Mari, ze Erandioko patroia da Andra Mari) pekatu (iz) bekatua; pekatu mortala (iz) bekatu mortala; pekatutasune (iz) bekatutasuna “Eta bueno, orrek gausek tragaute eukite akortanas, e, biden berba inori iteko be bildurreas, seoser artu arten alimenturan bat artu arten, estu te larri etorri, e, seretik, mesatik etorri etzera, seoser artu ur tragu bet edo kafekoletxe apur bet ta ordun ya salbaute, ostantzen pekatues, beti pekatu [2G]” - (Eta beno, gauza horiek irentsita edukita gomutatzen naiz, bidean berba inori egiteko ere beldurrarekin, zer edo zer hartu artean elikagairen bat hartu artean, estu eta larri etorri, zeretik, mezatik etorri etxera, zer edo zer hartu ur zurrutada bat edo kafesne apur bat eta orduan ja salbatuta, osterantzean bekatuarekin, beti bekatu) “Eta bueno, amabost amasei urte euki dusenen enbrari aitu, eta a be pekatu, pekatu mortalen egoten gintzesan beti eta bueno ba alan [2G]” - (Eta beno, hamabost hamasei urte eduki ditugunean andrazkoei aditu, eta hura ere bekatu, bekatu mortalean egoten ginen beti eta beno ba hala) “Bai, baye estot iños entzun ori pekatutasunik [2A]” - (Bai, baina ez dut inoiz entzun hori bekatutasunik) peregrinasino (iz) pelegrinazioa promese (iz) promesa; promesa in (ad) promesa egin “Eta atxine, medikurik esales ortarako, ba i otzean promesa eroteko aiteri, a, urte dustik, arterik be yote san, eta arreskero urte dusti dusti dustitan yonas, oin enas yoten oin esi nas [1A]” - (Eta antzina, medikurik ez zenez horretarako, ba egin zioten promesa eroateko aitari, urte guztiak, artetik ere joaten zen, eta harrezkero urte guzti guzti guztietan joan naiz, orain ez naiz joaten orain ezin naiz) prosesino (iz) prozesioa “Erandion iten san prosesino, eta, gorpusti egunen, eta yoten gintzen oñes [2G]” - (Erandion egiten zen prozesioa, eta, gorpuzti egunean, eta joaten ginen oinez) “Prosesino antzera, baye prosesino emen ite san atxine, e, Dolorosa ta Kristo ta San Juan ta etorten sin, ta kurtze, Asuti dustin, Asuko jentek esango sotzun, an Asuti bueltan plasati, buelte atzera Erandiora, sirkulasino pe lotu ite situen, ta erote seden, San Juan da urren ela Kristo? Eskonduparrik, gisonak, eskondu, in dinak ordun, lepon, eta Dolorose, San Juan gasteauk, la Dolorosa beste batzuk eta, olan prosesino oñes, kanta, erresa ta bide dustin [3A]” - (Prozesio antzera, baina prozesio hemen egiten zen antzina, Dolorosa eta Kristo eta San Juan eta etortzen ziren eta gurutzea, Asutik guztian, Asuko jendeak esango zizun, han Asutik bueltan plazatik, buelta atzera Erandiora, zirkulazioak ere lotu egiten zituzten, eta eroaten zuten, San Juan da hurrean ala Kristo? Ezkonberriek, gizonek, ezkondu egin direnek orduan, lepoan, eta Dolorosa, San Juan gazteagoek, Dolorosa beste batzuek eta, hola prozesioa oinez, kantatu, errezatu eta bide osoan) purgatorio (iz) purgatorioa


105 “Oin akaba di orrek dustik, oin estau infernurik es purgatoriorik, es, e, serurik, bat es beste, dana kople [2G]” - (Orain amaitu dira horiek guztiak, orain ez dago infernurik ez purgatoriorik, ez, zerurik, bat ez beste, dena kopla) salbasino (iz) salbazioa; salba, salbau (ad) salbatu “Tak salba osten niri [2A]” - (Eta hark salbatu ninduen ni) salbe (iz) salbea salide (iz) eliza sartzea, umea egin eta ostean amak elizara egiten zuen lehen irteera “Salide be bai gero, salide in barik, elisera eron barik, esan iñora urtetan, e? [1A]” - (Irteera ere bai gero, irteera egin barik, elizara eroan barik, ez zen inora irteten, e?) sante (iz) santua (f.); santu 1. (iz) santua (m.) 2. (adj) santua; santu santak (iz) santusantak, santuak “Erandioko eleisara basos eta santu bet ikusten badosu, santu suri bet an erdin, atxe da gure [2A]” - (Erandioko elizara bazoaz eta santu bat ikusten baduzu, santu zuri bat han erdian, huraxe da gurea) “Ori bakisu setarako iminten gentzen, etorte san santu esaten gentzan, sagrada familia bat, e, elesatik etorten san, eta barrio dusti korritaun [2A]” - (Hori badakizu zertarako ipintzen genion, etortzen zen santua esaten genion, sagrada familia bat, elizatik etortzen zen, eta auzune guztia korritzen zuen) “Yantzi iten sin santuk, eta beste batzutan, tapa iten sin, santuk [3G]” - (Jantzi egiten ziren santuak, eta beste batzuetan, tapatu egiten ziren, santuak) “Len prosesino iten san, sein euri, sein abasuse, sein, e, edoser, yon in ber san, e, emetik asi, eta Asutik bueltan, eta atzera ona, sein euri iten badeu, sein, edurre iten baseun yon in ber san, ta santuk eroten sin, e, lepos [3G]” - (Lehen prozesioa egiten zen, zein euria, zein abazuza, zein, edozer, joan egin behar zen, hemendik hasi, eta Asuatik bueltan, eta atzera hona, zein euria egiten duen, zein, elurra egiten bazuen joan egin behar zen, eta santuak eroaten ziren, lepoz) “Leleko ordun, ilunetan, beyek eratzi, gero, koyu erremintak eta solora egun santu dustin solon, lotu barik [2G]” - (Lehenengo orduan, ilunetan, behiak eraitsi, gero, koiu erremintak eta sorora egun santu guztian soroan, lotu barik) sermoya (iz) sermoia seru (iz) zerua “Oin akaba di orrek dustik, oin estau infernurik es purgatoriorik, es, e, serurik, bat es beste, dana kople [2G]” - (Orain amaitu dira horiek guztiak, orain ez dago infernurik ez purgatoriorik, ez, zerurik, bat ez beste, dena kopla) sineste (iz) sinestea; sinestu (ad) sinestu; sinestorra (adj) sineskorra; sines gogorra (esak) sines gogorra “Bueno olau sinestak, e, egote sien pentzetan dot aldeanu dustin arten, se egon sin, e, begiskones, eta, selan isete san beste seoser be bai [2G]” - (Beno holako sinesteak, egoten ziren pentsatzen dut baserritar guztien artean, ze egon ziren, begizkoa, eta, zelan izaten zen beste zer edo zer ere bai) “Es mesara lantzen beinen yotenintzen gero be bai, gerorau nekesau nekesau, an, e, iminteudin la patria por delante de Dios, eta orrek gausek ikusi eta an ikusi, selan beste erri betzutako jentek, e, estekon orrenbeste sinesta, eta apurke apurke estaipa nik gero aputxu bet mundu giau ikusi eta selan, mundu pentzaten dan baño ganorabakoau dan asko be, eta selan danak gusurreas aurretik ibil doskun, bisi dustin, se dominaute euki geitu, abadek gu euki geitu dominaute, totalmente [2G]” - (Ez mezara lantzean behin joaten nintzen gero ere bai, geroago nekezago nekezago, han, ipintzen zuten “La patria por delante de Dios”, eta gauza horiek ikusi eta han ikusi, zelan beste herri batzuetako jendeak, ez daukan horrenbeste sineste, eta apurkaapurka ez dakit ba nik gero apurtxo bat mundu gehiago ikusi eta zelan, mundua pentsatzen den baino ganorabakoagoa den asko ere, zelan denak gezurrarekin aurretik erabili gaituzten, bizi osoan, ze menperatuta eduki gaituzte, abadeek gu eduki gaituzte menperatuta, guztiz) “Nik, e, edonos kontaten dotzitenen nire llobari esin dostie sinestu, itzela isen san itzela itzela [3A]” - (Nik, inoiz kontatzen


106 diedanean nire ilobei ezin didate sinestu, itzela izan zen itzela itzela) “Ta esango tzut, orrek gausek sinestan isen deudienak, persona asko egon dila orduko denporatan [2G]” - (Eta esango dizut, gauza horiek sinesten izan dituztenak, pertsona asko egon direla orduko denboretan) 8.3. Kleroa abade (iz) abadea “Astrabuduko, abadek, nire amari eskatu otzen, e, permiso ia itxiten badotze, kursek iteko an [1G]” - (Astrabuduko, abadeak, nire amari eskatu zion, baimena ea uzten dion, gurutzeak egiteko han) “Orduko denporatan, e, lau abade egon sien Erandion, eta oin bat be estau, bat mese emoteko, mesa bat emoteko, Bilbotik etorten da [2G]” - (Orduko denboretan, lau abade egon ziren Erandion, eta orain bat ere ez dago, bat meza emateko, meza bat emateko, Bilbotik etortzen da) aite santu (iz) aita santua “Santu, aite santu iseten san? Bai gastek eroten gendun guk, kuadrille, gastek eroten gendun, e, au, e, Jesusen, e, lau palues, imini an ganen ta, astune iseten san [3G]” - (Santua, aita santua izaten zen? Baina gazteak eroaten genuen guk, gazteak eroaten genuen, hau, Jesusen, lau palorekin, ipini han gainean eta, astuna izaten zen) atzipreste (iz) artziprestea, artzapeza “Ori egon da Berangon, oin atzipreste da, Txorierri dustiko ori [2A]” - (Hori egon da Berangon, orain artziprestea da, Txorierri guztikoa hori) fraile (iz) fraidea kapellana (iz) kapilaua “Eta abade bat, e, eurekas ibil san kapellana, manduk eta danak, e, orrek Sabigain, e, koyu i yeuden, koyu i yeuden, e? nire anajek eta Sabigain koyu i yeuden, ta, e, destrosuk in yeutzesan besteri be, baye urrengo egunen, irurogei abioi, irurogei, e? Abioi [1G]” - (Eta abade bat, eurekin ibili zen kapilauak, mandoak eta denak, horiek Sabigain, koiu egin zuten, koiu egin zuten, e? Nire anaiek eta Sabigain koiu egin zuten, eta, triskantzak egin zizkieten besteei ere, baina hurrengo egunean, hirurogei hegazkin, hirurogei, e? Hegazkin) katekiste (iz) katekista “Ya dau katekista bat enkargaten dana ya [2A]” - (Ja dago katekista bat enkargatzen dena ja) klero (iz) kleroa “Or euki eun ekibokasino andi, fallo andi euki un or, e, kleroas, erlijinoas [1G]” - (Hor eduki zuen errakuntza handia, akats handia eduki zuen hor, kleroarekin, erlijioarekin) moje, monje (iz) moja “Eta, badinot, yoten gintzesan ara eta mojakas, olgetan, eurekas [2A]” - (Eta, badiot, joaten ginen hara eta mojekin olgatzen, eurokin) “Eta yositen ta ori bai, arrastitan bai bordetan ikesi te yositen ta ori mojakana yote nintzen bere bai [3A]” - (Eta josten eta hori bai, arrastegietan bai bordatzen ikasi eta josten eta hori mojengana joaten nintzen ere bai) monagillo (iz) meza-mutila, meza-laguna “Eta gero ya asi siren abadek, mutilek eseudin guseten etorri, e, monagillo, ta abade bakarrik etorte san [2A]” - (Eta gero ja hasi ziren abadeak, mutilek ez zuten gura izaten etorri, meza-mutil, eta abadea bakarrik etortzen zen) obispo (iz) apezpikua parroko (iz) parrokoa “An, onbre, parrokok eta, selan, e, oin aistu yat usena, parrokona, baña oso gogorra, gogorra! [2A]” - (Han, jakina, parrokoak eta, zelan, orain ahaztu zait izena, parrokoarena, baina oso gogorra, gogorra!) sakristane (iz) sakristaua (f.); sakristau (iz) sakristaua (m.) “Kurtze, es, kurtze yote san aurretik, kurtze aurretik, sakristane yote san kurtze bateas, eta gero sestilledune, eta gero yote


107 san, e, gorpu [1A]” - (Gurutzea, ez, gurutzea joaten zen aurretik, gurutzea aurretik, sakristaua joaten zen gurutze batekin, eta gero zareduna, eta gero joaten zen, gorpua) “Nik, e, ikus nendun erretan, baye enendun barrunta, fijo, fijo joko sila, e? Se ordun sakristane egon san emen [3G]” - (Nik, ikusi nuen erretzen, baina ez nuen barruntatu, fixo, fixo joko zirela, e? Ze orduan sakristaua egon zen hemen) sermolari (iz) sermolaria 8.4. Gainerako sineskerak anbotoko señore (iz) Anbotoko andrea beste munduko (iz) beste mundukoa jentille (iz) jentila Andra Mari elizako hilobia lamia (iz) lamina “Segun istori, eurena, or lamiak etorte sin, edo egon sin [3A]” - (Segun istorioa, eurena, hor laminak etortzen ziren, edo egon ziren) ogi salatadu, ogi santu (iz) ogi salatua, ogi salutero; gabon afarian bedeinkatu eta zamauaren azpian gordetzen den ogi zatia “Es, mantela beti, mantela beti, te ogi santu beti, suok estakisue, lelako ogi sati, mantelan aspin, batzen san, erresa, eta a ote san, beste egunerarten ta gero armarion amak, e, eta iseten dala ona, txakurren, amurruturi emoteko [2A]” - (Ez, zamaua beti, zamaua beti, eta ogi saluteroa beti, zuek ez dakizue, lehenengo ogi zatia, zamauaren azpian, batzen zen, errezatu, eta hura egoten zen, beste egunera artean eta gero armairuan amak, eta izaten dela ona, txakurren, amorratuei emateko) sakamantekas, sakalamanteka (iz) gantzerua “Aite yote san guren ota ebaiten basora ara Unbe mendire ta yote san, eta nik baskari erote neuntzen, auto bat ukusi te, estaldu, sakalamanteka dila ta, sartu pinuartera ta estaldu te, kotxe bat, sakalamanteka dila ta bildurreas [1A]” - (Aita joaten zen gurean otea ebakitzen basora hara Unbe mendira eta joaten zen, eta nik bazkaria eroaten nion, auto bat ikusi eta, estaldu, gantzeruak direla eta, sartu pinu-artera eta estaldu eta, auto bat, gantzeruak direla eta beldurrarekin) sorgine, sorgiñe (iz) sorgina; sorgintasune (iz) sorgintasuna; sorginderi (iz) sorginkeria “Garbitu bai e, etze garbitu barik iños bes oira, sorginek yantzan iten deudelako, loye daun lekun sorginek yantzan iten deudela esateuden, eta logureas etorri arren, garbitu in erain, in in ber [1A]” - (Garbitu bai, etxea garbitu barik inoiz ere ez ohera, sorginek dantzan egiten dutelako, lohia dagoen lekuan sorginek dantzan egiten dutela esaten zuten, eta logurarekin etorri arren, garbitu egin eragin, egin egin behar) “Sorginen, e, asuntoa, nik, e, gastetati, amalau urteas asi nitzen bearren eta, gauek orduk dekosen dustitan ibil nas kanpoti, nik estot, e, sorginik [1G]” - (Sorginen, gorabehera, nik, gaztetatik, hamalau urterekin hasi nintzen beharrean eta, gauak orduak dauzkan guztietan ibili naiz kanpotik, nik ez dut, sorginik) “Sorgiñek emen Akarlandan ote siela atxine [2A]” - (Sorginak hemen Akarlandan egoten zirela antzina) “Sorgiñek or batze siela eta orko yantzak eta orko kantak eta esateuren entzute siela [2A]” - (Sorginak hor batzen zirela eta horko dantzak eta horko kantak eta esaten zuten entzuten zirela) “Nire ama be akortanas, yote san bere aisteas, se nire ixekori pasa akon gerra denporan, gixonak eskapau i otzen bertan


108 bera itxi eun iru ume txikerreas, eta eseudin yakin nora yon san, eta koño sorgiñek esaten dela non daun, eta kartak botaten yote sin Lutxanako, sorgin beteana, fame olan koyueun, e, bateana yote sin aste akabutan edo, yote sin yakiteko nondi daun baye [2G]” - (Nire ama ere akordatzen naiz, joaten zen bere ahizparekin, ze nire izekoari pasatu zitzaion gerra denboran, gizonak eskapatu egin zion bertan behera utzi zuen hiru ume txikerrekin, eta ez zuten jakin nora joan zen, eta koño sorginek esaten dutela non dagoen, eta kartak botatzen joaten ziren, Lutxanako sorgin batengana, ospea hola koiu zuen, batengana joaten ziren aste akabuetan edo, joten ziren jakiteko nondik dagoen baina) “Bueno ordun sorgiñek, e, nik entzute dekot, kurtze dustitan egote siela [2G]” - (Beno orduan sorginak, nik entzutea daukat, bide gurutze guztietan egoten zirela) “Es, sorgiñek batzeko leku nik entzute dekot Artebakarra isen sala [2G]” - (Ez, sorginak batzeko lekua nik entzutea daukat Artebakarra izan zela) “Ori batzuk esaten deude sorginderi dala ta estala, ta badala, gure ama defunte il sanen, a tripen eroyeun ori paper ori, ta ontxe, amar urte auki nendusen baye, ukusiko baneko les kanposantun ukus nendun [1A]” - (Hori batzuek esaten dute sorginkeria dela eta ez dela, eta badela, gure ama defuntua hil zenean, hark tripan eroan zuen paper hori, eta oraintxe, hamar urte eduki nituen baina, ikusiko banu lez kanposantuan ikusi nuen) “Sorgiñek, sorgiñek ori beti entzun dotzet nik aiteri te, sorgiñek isete sila or, eta or itzeleko yantzak eta kantak eta isete siela, ori, esateuren beti baña, oin ekusi eurok esteurela in, e? Ori beti esan deure, ikusi estu in, e? [2A]” - (Sorginak, sorginak hori beti entzun diot nik aitari eta, sorginak izaten zirela hor, eta hor itzeleko dantzak eta kantak eta izaten zirela, hori esaten zuten beti baina, orain ikusi eurok ez dutela egin, e? Hori beti esan dute, ikusi ez dugu egin, e?)


109 9. Heriotza Atal honetan heriotzari eta beronen inguruari dagokion lexikoa eta testuak batzen dira. Interesgune honek berak osatzen du atala eta ez dago banaketarik. Denetara 37 sarrera, 39 adiera eta 47 aldaki ematen dira. angeru (iz) aingerua, bataiatu barik hiltzen den umea agoni (iz) agonia, hilzoria andabide (iz) andabidea, gorpua etxetik elizara eroateko bidea “Ba andabide egote san an aldatzetik, ara Erandioko Landara be bai, eta oinbide [2A]” - (Ba andabidea egoten zen han aldatsetik, hara Erandioko Landara ere bai, eta oin-bidea) anderole (iz) anda eroalea, andaria; gorpua kanposanturaino eroaten zutenak “Eroteseun, sera, kope, abadek, ta albon yote sin krutzeas, kurtze bies, e, sea, anderolak [2A]” - (Eroaten zuen, zera, kopa, abadeak, eta alboan joaten ziren gurutzearekin, gurutze birekin, zera, anda eroaleak) ataute (iz) atautea, zerraldoa aurregi (iz) aurre ogia; gorpua eroatean segizioaren aurretik eroaten zen ogia “Eta kurse batek, eta, aurregi esate akon sestotxu bet, enbra batek, amabitxi aitebitxik esate sen ordun isete sienak, edo familikok, aurregi ba sestotxu bet tapata [1A]” - (Eta gurutzea batek, eta, aurre ogia esaten zitzaion saretxo bat, andrazko batek, amabitxi aitabitxiak esaten zuten orduan izaten zirenak, edo familiakoak, aurre ogia ba zaretxo bat tapatuta) bisi (iz) bizitza; bisirik, bixirik (ado) bizirik; bisitasune (iz) bizitasuna; bixi ixen, bisi isen (ad) bizi izan; biximodu, bisimodu (iz) bizimodua “Eta gero ekarri be ite san, falta isete sanen se bendejeas, ibilte sanen, guren okela faltarik esta inos be egon, okele egun dustitan yan da bisi dustin [2G]” - (Eta gero ekarri ere egiten zen, falta izaten zenean ze bendejarekin, ibiltzen zenean, gurean okela faltarik ez da inoiz ere egon, okela egun guztietan jan da bizi osoan) “Se normalen nik enbotau iten dot tomate, ta etzeko tomatek deko ori bisitasun ori [4A]” - (Ze normalean nik enbotatu egiten dut tomatea, eta etxeko tomateak dauka bizitasun hori) “Nik entzute dekotzet eurori, e? Areas diruas asi sien bisten ostabere [2A]” - (Nik entzutea daukakiet euroi, e? Dira harekin hasi ziren bizitzen ostera ere) “Len dana lurreti ata ber san, se emen bertan be, ingirun, frabrike gitxi egon san, eta, kanpon be, fabrike pai bai bearra, askorik es, eta jentek urtetaun jente apurrek emendi ba, Barakaldo edo, Sestao edo, Desiertu edo orti jotesan, eta etzen, ataten gendun, bisimodu mayormente etzen, labrantzati [1G]” - (Lehen dena lurretik atera behar zen, ze hemen bertan ere, inguruan, fabrika gutxi egon zen, eta, kanpoan ere, fabrikak bai baina beharra, askorik ez, eta jendeak irteten zuen jende apurrak hemendik ba, Barakaldo edo, Sestao edo, Desertu edo hortik joaten zen, eta etxean, ateratzen genuen, bizimodua gehienetan etxean, nekazaritzatik) “Eta orregaiti dino aitek, ba aregaitik gisonaitearrik bera bisiri tauela [3A]” - (Eta horregatik dio aitak, ba gizon hargatik bera bizirik dagoela) defunte 1. (iz) defuntua (f). 2. (adj) difuntua (f); defuntu, difuntu 1. (iz) defuntua (m). 2. (adj) difuntua (m) “Areri bai iminte akiosan, baye difunturi iminte akiosan kandelak [2A]” - (Hari bai ipintzen zitzaizkion, baina defuntuari ipintzen zitzaizkion kandelak) “Eta ona etor sen, lelengo etor san ona, Jesus defuntu il sen, gero Arrietan eleixa ondora eskondu sen [2A]” - (Eta hona etorri zen, lehenengo etorri zen hona, Jesus defuntua hil zen, gero Arrietan eliza ondora ezkondu zen) “Gero ilte san egunen, lelako ordun goxen, e, gibela yate san, txarrin gibela, txarri il eta freskotan, e, iminteun ama defuntek gibela, eta ausotar dustin arten gibela yan,


110 eta diskusino, se pisu deko ta romaneas pisau [2G]” - (Gero hiltzen zen egunean, lehenengo orduan goizean, gibela jaten zen, txerriaren gibela, txerria hil eta freskotan, ipintzen zuen ama defuntuak gibela, eta auzotar guztien artean gibela ja, eta eztabaida, ze pisu dauka eta erromanarekin pisatu) Arriagako kanposantua. enterru, entierru, intierru (iz) enterrua, lurpetzea “Amen gu ixen du, dusti in, baye ilten disenen, es enterru, enterru Erandiora, baye ixeten da salideko mesak eta orrek gausek emen ixeten sien danak [2A]” - (Hamen gura izan dugu, guztia egin, baina hiltzen direnean, ez enterrua, enterrua Erandiora, baina izaten da arimen ondrak eta gauza horiek hemen izaten ziren denak) “Txikerretan akorta nas gu saspi sortzi urteas yon gara or, kandelak eroten enterrure, akorta nas, eta gure ama orra errestan isete san, errosario errestan ibilte san gure ama etzerik etze [2G]” - (Txikerretan akordatzen naiz gu zazpi zortzi urterekin joan gara hor, kandelak eroaten enterrura, akordatzen naiz, eta gure ama horra errezatzen izaten zen, arrosarioa errezatzen ibiltzen zen gure ama etxerik etxe) eriotze, eriotza (iz) heriotza “Gure amomak esate seun eriotzako ordu laburre isen ditela, aita santiago, aita santiago eriotzako ordun emoyostesu ordu laburre, eta urteixu bidera [3A]” - (Gure amak esaten zuen heriotzako ordu laburra izan dadila, aita Santiago, aita Santiago heriotzako orduan emadazu ordu laburra eta irten ezazu bidera) errespontzo, respontzo (iz) errespontsua “Segun, errespontzo, mantel batzutan igual egote san, e, ba sera, bueno, igual ogei peseta edo, edo otabost edo beste baten iru edo, ta, e, mantelik mantel etorte san, e, abade erresaten [2A]” - (Segun, errespontsua, zamau batzuetan igual egoten zen, ba zera, beno, igual hogei pezeta edo, hogeita bost edo beste baten hiru edo, eta zamaurik zamau etortzen zen, abadea erregutzen) eskele (iz) eskela “Baye eurok estotze esaten Desierto, eskelatan be batzuk, e, Erandio [2A]” - (Baina eurek ez diote esaten Desertu, eskeletan ere batzuek, Erandio) funerala (iz) hileta “Baya askenengo ikusi nendunen funeral baten Leyoan, itzeleko lastime emo yosten [3A]” - (Baina azkeneko ikusi nuenean hileta baten Leioan, itzeleko lastima eman zidan) funerari (iz) ehorztetxea “Se nire nebe il sanen, ba funerarikok abisako eudin selan enterrateko [2A]” - (Ze nire neba hil zenean, ba ehorztetxekoek abisatuko zuten zelan ehorzteko) “Nire amamari, ordun bide egon san estu, eta au, e, bide emetik elesatik dona Goyerrire, an egon san funerarie eta andik etorten sin batzuk elisara lepos [3G]” - (Nire amamari, orduan bidea egon zen estua, eta hau, bidea hemendik elizatik doana Goierrira, han egon zen ehorztetxea eta handik etortzen ziren batzuk elizara lepoz) gorpu (iz) gorpua “Gero asi san eleisera eroten, gero asi siren erote orra sera, ostantxen gorpu barik, e, gorpu kanposanture edo [1A]” - (Gero hasi zen elizara eroaten, gero hasi ziren eroaten horra zera, osterantzean gorpu barik, gorpua kanposantura) “Ba atxine entierruk, etzetik, e, atateudin gorpu, ta jente dusti yote san atzen [2A]” - (Ba antzina enterruak, etxetik, ateratzen zuten gorpua, eta jende guztia joaten zen atzean) ile, ille (iz) hila “Gero ilan bat oten sanen bistuteko olan isete siren [1A]” - (Gero hilaren bat egoten zenean bizteko hola izaten ziren)


111 kaje (iz) atautea, zerraldoa “Kurtze aurrerengo, kurtze ta aurregi atzen, eta gero kaje [1A]” - (Gurutzea aurrerengoa, gurutzea eta aurre ogia atzean, eta gero atautea) “Enterrurik es esebes, koyu kajan ta erote seituen bereinkesiño artute, kanposanture [2A]” - (Enterrurik ez ezer ere ez, koiu kaxan eta eroaten zituzten bedeinkazioa hartuta, kanposantura) kanposantu (iz) kanposantua, ortu-santua, hilerria “Eta an il san neskatxu bet, eta orduko denporan Erandioko kanposantu ixite egon san, gaixo bat egon san, eta ixite egon san [1A]” - (Eta han hil zen neskatxo bat, eta orduko denboran Erandioko kanposantua itxita egon zen, gaixo asko egon zen, eta itxita egon zen) “Se ointxe bere kanposanture yote nasenen egun txarra pasetan dot [2A]” - (Ze oraintxe ere kanposantura joaten naizenean egun txarra pasatzen dut) lutu (iz) lutua, dolu jantzia; medio lutu (iz) lutu erdia; lutusko (adj) lutuzkoa “Urte terdies eta lutues, abrigu baltza, yantzi be lutusko bateas, eta kaltzetin baltzak, ta abarkakas [2A]” - (Urte eta erdiarekin eta lutuarekin, abrigo beltza, jantzia ere lutuzko batekin, eta galtzerdi beltzak, eta abarkekin) memorila (iz) memoriala; urte memorila (iz) urteko meza “Len atxine, iseko bat ilten basan be, iru asten es sendun urtetan memorilak eta danak in arten etzetik [1A]” - (Lehen antzina, izeko bat hiltzen bazen ere, hiru astean ez zenuen irteten memorialak eta denak egin artean etxetik) nitxo (iz) horma-hilobia ortusantu (iz) kanposantua, ortu-santua, hilerria “Ta egon san enterrata Kastelloneko ortusantun [1G]” - (Eta egon zen ehortzita Castelloko ortu-santuan) panteoya (iz) panteoia “Onen modun on dinak emen danak deke panteoya [1A]” - (Honen moduan egon direnak hemen denek daukate panteoia) “I eudin panteoya, a enterrateko, ya bisi dala ondino, e? Suñe bisi dala [2A]” - (Egin zuten panteoia, hura ehorzteko, ja bizi dela oraindino, e? Suhia bizi dela) plañidere (iz) erostaria “Baye es atxine esateudien modun yoten sirela batzuk, plañiderak, es [2A]” - (Baina ez antzina esaten zuten moduan joaten zirela batzuk, erostariak, ez) serke (iz) hesia “Egi isengo bada estait, eta, estait nongo ortusantu san ba ortusantuko baten ondoti pasa ber yeun, karo, katu figureko bat, e, serken ganen, ixite ortusantu, ta karo serken ganen [1G]” - (Egia izango den ez dakit, eta, ez dakit nongo ortu-santuan zen ba ortu-santuko baten ondotik pasatu behar zuen, jakina, katu itxurako bat, hesiaren gainean, itxita ortu-santua, eta jakina hesiaren) salide (iz) arimen ondra “Il te enterru isen ta urreko egunen asite saliderako edo, bederatzi, urrune esate otzin eurok, bederatzi egunetan, yote sin ilundetan ni txikerra nasela [2G]” - (Hil eta enterrua izan eta hurrengo egunean hasita arimen ondrarako edo, bederatzi urruna esaten zioten eurok, bederatzi egunetan, joaten ziren ilundeetan ni txikerra naizela) sepulture, sepultura (iz) sepultura, elizan familiaren hilekoen oroimenez jartzen zen petrila eta beronen gainean sorki beltz bat zamau zuri batek estalia, beronetan kandelak biztuta egoten ziren “Sepulturak elisan egote sin, pañelu bet, e, sabaldu te ara botateko domekan an andra dustik, e, ara sepulturan kandela be isetu, ta pañelu edo trapu bat imini te ara botaten, e, sepulturak orrek [1A]” - (Sepulturak elizan egoten ziren, zapi bat, zabaldu eta hara botatzeko igandean han andre guztiak, hara sepulturan kandela ere iziotu, eta zapia edo trapu bat ipini eta hara botatzen, sepulturak horiek) tanatorio (iz) beilatokia “Nire nebe il sanen be, e, tanatorion ego san, eta, tanatorioti elisara, pasa seurien [2A]” - (Nire neba hil zenean ere, beilatokian egon zen, eta, beilatokitik elizara, pasatu zuten) trapu (iz) trapua, zamaua; sepulturetan ipintzen zena


112 “Ni akordate nas selan egoten sin trapuk eta domeka dustitan iminten san, e, mesa bakotxen iminte san trapu bet, baye orrek ya kendu sin [3G]” - (Ni akordatzen naiz zelan egoten ziren trapuak eta domeka guztietan ipintzen zen, meza bakoitzean ipintzen zen trapu bat, baina horiek ja kendu ziren)


113 10. Umezaroa Atal honetan umezaroaren gaineko berbak jasotzen ditugu; denetara 181 sarrera, 184 adiera eta 208 aldaki dira. Atala hiru azpi-ataletan bananduta aurkezten da; umeen olgetak, hemen olgeta tradizionalei gagozkie (57 sarrera, 57 adiera eta 65 aldaki), umeen lexikoa, hau da, nagusiok umeekin erabiltzen ditugun berba berezian (68 sarrera, 70 adiera eta 76 aldaki) eta hezkuntza (56 sarrera, 57 adiera eta 67 aldaki). 10.1. Umeen olgetak alkar koitera (ado) elkar harrapatzera “Edo alkar koitera, bakisu umen kontuk [2A]” - (Edo elkar harrapatzera, badakizu umeen kontuak) alkar topaten (ado) elkar topatzen “Ba estalduten ori be, martxa batera ta martxa bestera ta, alkar topaten [3A]” - (Ba estaltzen hori ere, joan batera eta joan bestera eta, elkar topatzen) arretxiko (ado) arretxiko, batak bestea gainean eroatea; arretxikotan (ado) arretxikotan, arrelepo “Eta arretxiko darola alabe [2A]” - (Eta arretxiko daroala alaba) bilbo ikusi (ad) Bilbo ikusi, umea altxatzea masailetatik oratuta botxo (iz) botxoa, lurrean egiten den zuloa kanikak, guitoak edo intxaurrak sartzeko “Ortarako es gendun esaten, nik pentzaten dot sulo esaten gendula, iten gendun al dala munen, es bean, botxo bean bai [3A]” - (Horretarako ez genuen esaten, nik pentsatzen dut zuloa esaten genuela, egiten genuen ahal dela munan, ez behean, botxoa behean bai) dendatara (ado) dendatara diabolo (iz) diaboloa “Eta tabatara be bardin, diabolo [3A]” - (Eta tabatara ere berdin, diaboloa) etze etzeka (ado) etxe-etxeka guito (iz) guitoa, fruituaren hezurra; guitotara (ado) guitoetara “Botxo bat in, eta olan emon ta ara botxora botaten serak guitok [1A]” - (Botxo bat egin, eta hola eman eta hara botxora botatzen zerak guitoak) “Bueno ori mutilek iteudien, serak, guitokas edo onekas bai [2A]” - (Beno hori mutilek egiten zuten, zerak, guitoekin eta hauekin bai) inke (iz) inkea, kinkina “Inkena, trongotxu bet oten san [1G]” - (Kinkinarena, enbortxo bat egoten zen) Sertxu bet inke esate otzen, burni sati bet, nok parajeen sartzen daun, o nok an errayen sartzen daun [2G]” - (Zertxo bat kinkina esaten zioten, burdina zati bat, nork parajeen sartzen duen, edo nork han marran sartzen duen) ister ostaka (ado) iztertolaka, hankurkilo “A bai egi da ister ostaka bai [2A]” - (A bai egia da iztertolaka bai) iturri (iz) iturria, olgatzeko erabiltzen ziren botilen latorrizko txapak “Iturrik, e, edari dustinak topa, eta, an iturrin barrun imini korredorek edo jugadorek edo papelak, erredondok, kristal bat ganetan, mutilen gausek [3A]” - (Iturriak, edari guztienak topatu, eta, han iturriaren barruan ipini txirrindulariak edo jokalariak edo paperak, biribilak, kristal bat gainetan, mutilen gauzak) itzu itzuke, itzu ilunpen (ado) itsu-itsuka; begiak estalita eta lagunak dendatuta nortzuk diren igartzeko egiten den olgeta. jugete (iz) jostailua “Oingo modun ainbeste jugete esties ber, umentzako, umek, edosein gauseas, iten dau beorren serak [2G]” - (Oraingo moduan hainbeste jostailu ez dira behar, umeentzat, umeak edozein gauzarekin, egiten diru berorren zerak) kamote (iz) buruko orratza, kamota; gure informatzaileen arabera buru orratzak buruko zapiari eusteko erabiltzen zirenak


114 ziren eta kamotak, berriz, olgatzeko erabiltzen ziren koloreetakoak. “Kamotak die, ba onek burukortza baltzak estakisu buru dekiena baltza bueno, aik isete sin koloretakok, eta aikas iten gendun eta, iten basintzen, e, montau besteri, irebasi iten sendun [2A]” - (Buruko orratzak dira, ba hauek buruko orratz beltzak ez dakizu buru daukatena beltza beno, haiek izaten ziren koloreetakoak, eta haiekin egiten genuen eta, egiten bazenien, muntatu besteari, irabazi egiten zenuen) kanike (iz) kanika; kaniketara, kaniketan (ado) kamiketara “Suk estekosu entzuterik kaniken bateas iten sinak gaseosak atxine, antxe ite seitusen [1A]” - (Zuk ez daukazu entzuterik kanikaren batekin egiten zirenak gaseosak antzina, hantxe egiten zituen) “Umetan ba, kaniketan olgetan bere bai [2G]” - (Umetan ba, kaniketan olgatzen ere bai) kirrinkarran (iz) kirrin-karran kordelera (ado) soka dantza korro (iz) korrua; korron (ado) korruan “Soldadun artikuluk irekasten euki doas neuk korron paraute soldaduk [2G]” - (Soldaduen artikuluak irakasten eduki ditut neuk korruan paratuta soldaduak) koxoka (ado) koxoka, hanka baten gainean ibiltzea kromo (iz) kromoa “Iten gendun kromok imini, batzuk iminte otzun bat eta beste bat eta gero, olan jo, eta altzaten basendun, irebasiten sendun, eta espabere ba besteri emon ber iseten sintzen [2A]” - (Egiten genuen kromoak ipini, batzuek ipintzen zizuten bat eta beste bat eta gero, hola jo, eta altxatzen bazenuen, irabazten zenuen, eta ezpabere ba besteari eman behar izaten zenion) kuike (ado) kuika, ostu-ostuka kukurumio, kukulumixo (ado) kukulumuxu; kukurumio para (ad) kokoriko paratu muñeke (iz) andrakila, panpina (f.); muñeko (iz) andrakila, panpina (m.) “Kartoisko muñeke andi betzuk, atxinekok bai aik yantziten, erropatxuk iten, ta orrek bai [1A]” - (Kartoizko panpina handi batzuk, antzinakoak bai, haiek janzten, arropatxoak egiten eta horiek bai) olgete (iz) olgeta; olga, olgau (ad) olgatu, jolastu “Ta an bera ibilte san bakarrik, bere jugetekas olgetan [2A]” - (Eta han bera ibiltzen zen bakarrik, bere jostailuekin olgatzen) “Eta klaro ibilte nintzen beyek yagoten eta nire lagunek dustik, olgetan ibilte sin or igual, eta nik onek beyek etzera eron ber dotes, se beste batzuk olgetan dabiltzes ta ni emen nau, eta es! [2A]” - (Eta jakina ibiltzen nintzen behiak jagoten eta nire lagunak guztiak, olgatzen ibiltzen ziren hor igual, eta nik behi hauek etxera eroan behar ditut, ze beste batzuk olgatzen dabiltza eta ni hemen nago, eta ez!) palatarri (iz) palatarrika olgetan erabiltzen den harriaren izena; palatarrike (ado) palatarrika pelote (iz) pilota “Eskolan be, peloteas alkarreri, txulin txulinke esate akon atxine, esta? [2A]” - (Eskolan ere, pilotarekin elkarri, txilintxalanka esaten zitzaion antzina, ezta?) santu (iz) olgatzeko erabiltzen ziren misto kaxen irudiak soke (iz) soka; soka salto (iz) soka saltoa; sokara, sokan (ado) sokan; soka yantzan (ado) soka dantza, soka saltoa “Ba batek soka bat agarrata ta bestek besteti eta olan [2A]” - (Ba batek soka bati oratuta eta besteak bestetik eta hola) “Baye ori, soka yantzan ori fuerte in ber da [1A]” - (Baina hori, soka dantzan hori indartsu egin behar da) tabe (iz) taba; tabatara (ado) tabatara “Ba tabak bota sei taba, bota bera, para bean yarrite, ta sei tabaas, kanike gora, ta koyu aik, e [1A]” - (Ba tabak bota sei taba, bota behera, paratu behean jarrita, eta sei tabarekin, kanika gora, eta koiu haiek) “Bueno ba ori, dinotzutena, tabatara, orreas, kamotas [2A]” - (Beno ba hori, diotsudana, tabetara, horrekin, buruko orratzarekin) “Geuk inte, trapu sar bat, igual isengo sin fraka sar batzuk edo, aiten, e, sera, alkondara sar bat, bueno iten gendun, sakutxu bet, tabak eroteko [3A]” - (Guk eginda, trapu zahar bat, igual izango ziren fraka zahar batzuk edo, aitaren, zera


115 alkondara zahar bat, beno egiten genuen, zakutxo bat, tabak eroateko) Umeek olgatzeko lekua Arriagan. talara (ado) perretilka “Tabatara bai, eta, talara [2A]” - (Tabetara bai, eta perretilka) tronpe (iz) tronpa, ziba “Atxineko tronpe, ba atxineko sera da [2G]” - (Antzinako tronpa, ba antzinako zera da) trukame (iz) perretilka, trukame txikon, txikotan (ado) txikoan, arretxikoan “Onek koisten denen sille ta atzes yarrite txikotan [3A]” - (Hauek koiuten dutenean aulkia eta atzez jarrita txikotan) txine (iz) txin, ea nori tokatzen zaion esateko txirinbuelte, txiribuelta (iz) txirinbuelta; txiribueltaka (ado) txirinbueltaka; txirinbuelte bota (ad) txirinbuelta bota “Txirinbuelte, bota txiribuelta bat, txirinbuelta bat [4G]” - (Txirinbuelta, bota txirinbuelta bat, txirinbuelta bat) txirrindole, txirrindolo, txirrinbole (iz) txirrindola; txirinbolaka (ado) txirrindolaka “Urtebarri egunen jalea, ori kaja redondon orreas imini txirrindolo bat imini, kañubele ta posik, [1A]” - (Urteberri egunean jalea, hori kaxa biribilaren horrekin ipini txirrindola bat ipini, kanabera eta pozik) txiu (iz) txinboa txorro morro, txorro morroka, txorro morrora (ado) txorro-morroka; txorro morro piko tallo ke (esak) txorro-morroka olgetan esaten zena “Asurrek, albertxigon asurrekas bai in sulo bat eta guitotara, txorro morrora ta [3A]” - (Hezurrak, albertxikoen hezurrekin bai egin zulo bat eta guitoetara, txorro morrora eta) “Ori gutzat txorro morro isen san [3A]” - (Hori guretzat txorro morro izan zen) txulin txulinke (ado) txilin-txalanka “Txulin txulinke, peloteas, e, bateri bota besteri bota [2A]” - (Txilin-txalanka, pilotarekin, bati bota, besteari bota) yibu (iz) txinboa “Domekak olantxe pasaten gendusen, ta espaben yibun [2A]” - (Igandeak holaxe pasatzen genituen, eta ezpabere txinboan) 10.2. Umeen lexikoa andi-andi (ado) handi-handi; paseoan joateko esaten den berba “Goasen, andi-andi [4A]” - (Goazen handi-handi) apapan (ado) apapan; ibili; apapan yon (ad) apapan joan; paseoan joan apatxe (ado) apatxe; jartzeko esaten da; apatxe in, apatx in (ad) apatxe egin, jarri atatan (ado) atatan, ibiltzeko esaten den berba; atatan yon (ad) atatan joan, paseoan joan “Atatan be bai, goasen atatan, bai, te andi-andi be bai [4A]” - (Atatan ere bai, goazen atatan, bai, eta handi-handi ere bai) aupale (ado) aupale, aupa; altxatzeko esaten da; aupa in (ad) altxatu “Bai baye giau, aupale, altzateko bai [4A]” - (Bai baina gehiago, aupale, altxatzeko bai) droge (iz) droga, bihurrikeria; drogan (ado) drogan, bihurrikeriatan; droge euki (ad) droga eduki; drogoso (adj) drogosoa, bihurria, okerra “An ibil siren droga utzen [4A]” - (Han ibili ziren droga hutsean) “Ori beti ibilten da drogan esango sengos [4A]” - (Hori beti ibiltzen da drogan esango zenuke) “Bai, ise letike drogoso bai, beti drogan, orrek beti deko droge [4A]” - (Bai, izan


116 liteke drogosoa bai, beti drogan, horrek beti dauka droga) et (ado) ez “Et! Kontus, e! Ortik esin da pasa [4A]” - (Ez! Kontuz, e! Hortik ezin da pasatu) fu (iz) sua; fu euki (ad) sua eduki; fu in (ad) sua egin, erre “Probateko igual, seoser bero emoten dosunen, kontus, e? Se fu deko edo fu iten deu [4A]” - (Probatzeko igual, zer edo zer bero ematen duzunean, kontuz, e? Ze fu dauka edo fu egiten du) “Kontus e? Se fu iten deu, e? [4A]” - (Kontuz, e? Ze fu egiten du, e?) kilikili (iz) kili-kilia; kilikili in (ad) kili-kili egin koko (iz) koko, gozokia, txokolatea kokolobatxi (deik) kokolobatxi, deikaria da kuku (esk) kuku, ezkutunetik begiratzea kukulus (ado) kukulumuxu lastana (deik) laztana lau txakur (ado) lau txakur, katuka lolo 1. (iz) lolo, loa 2. (ado) lo; lolo in, lolito in (ad) lolo egin, lo egin; lolo yon (ad) lolo joan, lotara joan mama (iz) ura “Ume batek esango baleskit mama, yakingo neko ure dala [4A]” - (Ume batek esango balit mama, jakingo nuke ura dela) mañe (iz) maina, treta; mañoso (adj) 1. mainatia, mainosoa (m). 2. trebea. mañak euki (ad) mainak eduki; mañak in (ad) mainak egin mau (ad) mau, jan, irentsi “Irentzi baño mau esango neskio, usigi dein, es? [4A]” - (Irentsi baino mau esango nioke, haginka egin dezan) mosumerke (adj) musu merkea, musuak erraz ematen dituen umea pa (iz) pa, musua; pa bota (ad) pa bota, musua bota; pa emon (ad) pa eman, musua eman papa (iz) papa, ogia papau (iz) papaua, kokomarroa; umeak ikaratzeko erabiltzen izan den berba “Papau, bai, bai, bai, dude barik, amomak papau, bai [4A]” - (Papau, bai, bai, bai, duda barik, amamak papau, bai) pete (iz) tete, txupetea pipi (iz) txoria, hegaztia pitxi (iz) pitxia “Pitxitxuk niretza tires, e, gause txikerrak ba, isengo baletikes ba, bolatxuk, edo alajatxuk edo, olan bai [4A]” - (Pitxitxoak niretzat dira, gauza txikerrak ba, izango balira ba, bolatxoak, edo bitxiak edo, hola bai) pitxin (deik) pitxin, deikari amultsua plisti-plausta (hots) plisti-plasta jo ponbala (iz) punbala, jausi; ponbala in, punbala in, punbale in, punba in (ad) punbala egin, jausi “Punbale in barik, e? [4A]” - (Punbala egin barik, e?) popota (iz) popota, olgatzeko kotxea “Popotan, e, yongo gare [4A]” - (Popotan, joango gara) pospoline (deik) pospolina, neskatoei esaten zaie amultsuki pupu (iz) pupu, mina; pupu in (ad) pupu egin, min egin tale ta tale in (ad) tale eta tale, jo “Nik, e, eperdin ingo tzutes, tale eta tale, osea da jotzea [4A]” - (Nik, e, ipurdian egingo dizkizut, tale eta tale, hau da jotzea) tarratole (deik) neskato loditxoei esaten zaie tas-tas (esk) tas-tas, jo; tas-tas in (ad) tas-tas egin, jo trete (iz) treta; trete koyu (ad) treta koiu; tretoso (adj) treta asko edukitzen dituen umea “Koyu deu trete [4A]” - (Koiu du treta) txatxa (iz) txatxa; fruta txatxurre, txantxurre (iz) txatxurra; lehen haginek irtekeran esaten den berba hagin txikerren gainean. “Aitu selako txantxurtxuk urten dotzien umeri [4A]” - (Aditu zelako txatxurtxoek irten dioten umeari) txetxe (iz) txetxea, umea; txetxatxu (iz) txetxatxoa, umetxoa “Bai txetxe ume txikitxuntzat [4A]” - (Bai txetxe ume txikitxoentzat) “Aitu selau txetxatxu! [4A]” - (Aditu zelako txetxatxo) txi (ad) erre txipli-txapla (hots) txipli-txapla; ur azalean kolpeak ematea txitxi (iz) txitxi; okela txupete (iz) txupetea ume moko (adj) ume mokoa, umekondoa


117 “Onek ume mokook! [4A]” - (Hauek ume mokook!) yaurtakade (iz) jaurtakada, treta edukitzean egiten dutena “Olau yaurtakadarik niri es in [4A]” - (Holako jaurtakadarik niri ez egin) 10.3. Hezkuntza analfabeta (adj) alfabetatu bakoa, eskola bakoa (f.); analfabeto (adj) alfabetatu bakoa, eskola bakoa (m.) “Amak esteu yakin eser bere, eta, ademas eskolari pesteu euki, analfabeta isen da, ak esteu yakin firmaten be [1G]” - (Amak ez du jakin ezer ere, eta gainera eskolarik ere ez du eduki, alfabetatu bakoa izan da, hark ez du jakin sinatzen ere) “Se nire aitite antza analfabeto isen san, ta eseun yakin ser daron [3A]” - (Ze nire aitita antza analfabetoa izan zen, eta ez zuen jakin zer daroan) bakasinok (iz) oporrak “Emen ibil dire astesantu dustin, bakasinok emen euki ditu, pinturetan ta [2A]” - (Hemen ibili dira aste santu osoan, oporrak hemen eduki ditu, pinturetan eta) dibisino, dibisiño (iz) zatiketa dibuju (iz) marrazkia; dibuja (ad) marraztu “Asikeran grasi itzela dibujaten ta pinturekas ta, kontu atara ixu ba, porfesore bateana Bilbon ibil san [2G]” - (Hasieran grazia itzela marrazkiak egiten eta pinturekin eta, kontu atera ezazu ba, irakasle batengana Bilbon ibili zen) disionario (iz) hiztegia “Ta gero ori dala ta estala akorda yaten koño ba, disionario nik or partide bat dekoas, eta aitu disionariori, kaguen la puñeta selau gaixoak, berak, padesidu una ingles batek, Dalton deritxon batek selan, e, agertu eun ori ba, atzerengo, askenengo siglon selan agertu eun ori gaixo klase bat, bisdek dekona dala ba, eta, dala padesimientu bet, e, Europan norte aldarriti senbet eta norterau, giau abundaten deun gaixo bat da segun antza, eta enbrak, nekesau dekosue, lantzen batzuk badaus, bai oso gitxi segun antza, morroskon aldeti dau, ori gaixo ori giau sabaldute [2G]” - (Eta gero hori dela eta ez dela gomutatu zitzaidan koño ba, hiztegia nik hor partida bat dauzkat, eta aditu hiztegiari, zelako gaixoak, berak, jasan zuena ingeles batek, Dalton deritzan batek zelan, agertu zuen hori ba, atzenengoa, azkenengo mendeak zelan agertu zuen hori gaixo mota bat, ikusmenak daukana dela ba, eta, dela oinaze bat, Europan iparraldetik zenbat eta iparralderago, gehiago dagoen gaixo bat da segun antza, eta andrazkoek nekezago daukazue, lantzean batzuk badaude, baina oso gutxi segun antza, morroskoen aldetik dago, gaixo hori gehiago zabalduta) errekreo (iz) atsedenaldia eskole (iz) 1. eskola, eraikina. 2. eskola, edukia; eskolabako (adj) eskola bakoa; eskola emon, eskole emon (ad) eskola eman; eskola euki (ad) eskola eduki “Arriako eskolan ondo ondon bixi da ori [2A]” - (Arriagako eskolan ondo ondoan bizi da hori) “Franko sartu sanen, Franko, gerren, gerraten, eskolara sartu eskole esaten gintzen, eskolara sartu baño lelau, beti arriba españa, karal sol [2A]” - (Franco sartu zenean, Franco, gerran, gerratean, eskolara sartu eskola esaten genion, eskolara sartu baino lehenago, beti “arriba España, cara al sol”) “Kironen aurren daus eskola batzuk, estot pentzaten ya dabiltzesenik arek eskolak, Goyerriko eskolak [3A]” - (Quironen aurrean daude eskola batzuk, ez dut pentsatzen ja dabiltzanik eskola haiek, Goierriko eskolak) “Ta, an, eta ara yoteko, ilunde gustitan eskole ikisten [2G]” - (Eta, han, eta hara joateko, ilunde guztietan eskola ikasten) “Nire aitetaman, e, famelik, alan alderdi beteti nai besteti, danak bardin, eskolabakok isen dire [1G]” - (Nire aita amen, familiak, hala alderdi batetik nahi bestetik, denak berdin, eskola bakoak izan dira)


“Baye kondesinoas, Asun, e, maestro bat ordun, emoten seun ba gauetan eskole, emen be olango asko erdi serak, esta? Ta, an, eta ara yoteko, ilunde gustitan eskole ikisten [2G]” - (Baina baldintzarekin, Asuan, maisu bat orduan, ematen zuen ba gauetan eskola, hemen ere holako asko erdi zerak, ezta? Eta, han, eta hara joateko, ilunde guztietan eskola ikasten) “Emen euskera guren, beti in du etzen, eta gureko modun ausotan be, se, nire aite ta ama, euskeldunek isen dire aitek erdera apur be yakin deu se, sei urte in deitus serbision gero, bearren be kanpon, baye aitek edo amak esteu yakin eser bere, eta, ademas eskolari pesteu euki, analfabeta isen da, ak esteu yakin firmaten be [1G]” - (Hemen euskara gurean, beti egin dugu etxean, eta gureko moduan auzoetan ere, ze, nire aita eta ama, euskaldunak izan dira aitak erdara apur bat jakin du ze, sei urte egin ditu zerbitzuan gero, beharrean ere kanpoan, baina aitak edo amak ez du jakin ezer ere, eta gainera eskolarik ere ez du eduki, alfabetatu bakoa izan da, hark ez du jakin sinatzen ere) estudio (iz) ikasketa; estudiante (iz) ikaslea; estudiobako (adj) estudio bakoa; estudia, estudiau (ad) estudiatu, ikasi “Gero itxi otzen, bai, asikeran grasi itzela dibujaten ta pinturekas ta, kontu atara ixu ba, porfesore bateana Bilbon ibil san, Bilbon egon sanik profesorerik onen, e, as ibil san ainbeste urtetan eta, Madilen be egonta, estudiok iten ta andi orti emeti, te amasortzi amasaspi amasortzi urte euki situenen esa otzin se, itxiteko ori bide ori, se, esteula aurrera urtengo ta seaitik? Ba, enbre dalako [2G]” - (Gero utzi zion bai, hasieran grazia itzela marrazkiak egiten eta pinturekin eta, kontu atera ezazu ba, irakasle batengana Bilbon ibili zen, Bilbon egon zenik irakaslerik onenarekin ibili zen hainbeste urtetan eta, Madrilen ere egonda, ikasketak egiten eta handik hortik hemendik, eta hamazortzi hamazazpi hamazortzi urte eduki zituenean esan zioten ze, uzteko bide hori, ze, ez duela aurrera irtengo eta zergatik? Ba, andrazkoa delako) “Eta bear bat polite emo otzen or, bijilateko ganaduk eta gausek eta, itxi seitun estudiok gerorau segitako, ta ostantzen estudiante ona isen san [2G]” - (Eta behar bat polita eman zioten hor, jagoteko ganaduak eta gauzak eta, utzi zituen ikasketak gerorago segitzeko, eta osterantzean ikasle ona izan zen) “Alandase aputxu bet ikiste ondo dau, e? Oin estudia estudia esaten deude baye lelau bere, segun, segun selau saren, ordun egote san jente ba, yosten esauna gu isen yon [2A]” - (Hala da ze apurtxo bat ikastea ondo dago, e? Orain estudiatu estudiatu esaten dute baina lehenago ere, segun, segun zelakoa zaren, ordun egoten zen jendea ba, josten ez zuena gura izan joan) “Olgetan olgetan eta ikisi seun, ofisio, estudiata baño obe [3A]” - (Olgatzen olgatzen eta ikasi zuen, lanbidea, estudiatuta baino hobe) gome (iz) ezabagoma grede (iz) klariona ikastole (iz) ikastola “Ara ikastolara ibilte daus biek [2A]” - (Hara ikastolara ibilita daude biak) Altzagako institutua. istituto (iz) institutua 118 “Onek in deu geyen, onek in deu geyen, eta Edurnitak pe bai txikerretan, eskolara asi sanen esekien erderarik, baye gero, se akabo! Se istitutora asi danen ademas, arten e, etzeko berbatxuk iten isen deitus baye gero, asi danen istitutora adios! Aren bes, baye aren besteu iten, gero esaten deusti ni tekotela erru! Baye, nik iten dotzet eta eurok erdera iten deudi, ser ingo dotzet ba! [2A]” - (Honek egin du gehien, honek egin du gehien, eta Edurnetxok ere


119 bai txikerretan, eskolara hasi zenean ez zekien erdararik, baina gero, akabo! Ze institutura hasi denean gainera, artea, etxeko berbatxoak egiten izan ditu baina gero, hasi denean institutura agur! Arean ere ez, baina arean ere ez du egiten, gero esaten didate nik daukadala errua! Baina nik egiten diet eta eurok erdara egiten dute, zer egingo diot ba!) kalbe (iz) sasieskola; kalba in (ad) sasieskola egin kalkulo (iz) kalkulua; kalkula (ad) kalkulatu “Eta euron kalkulok isen sin andi gora pasau esko, esin seles mantenidu eta, alkarreas apartatu isen siren il arten biek [2G]” - (Eta euron kakuluak izan ziren handik gora pasatuz gero, ezin zenez mantendu eta, elkarrekin apartuta izan ziren hil artean biak) “Etorte san jente baye esengi kalkula se jente etorte san, e? [3A]” - (Etortzen zen jendea baina ez zenezake kalkula ze jende etortzen zen, e?) karrere (iz) karrera “Eta gero orre pe ba karrere be akaba deu, alabek [2G]” - (Eta gero horrek ere ba karrera ere amaitu du) “Aitek gure ise seun seoser karrere in nies [3G]” - (Aitak gura izan zuen zer edo zer karrera egin nirekin) kartille (iz) kartila “Eukiten gesun kartillak [2A]” - (Edukitzen genituen kartilak) kastigu (iz) zigorra; kastiga, kastigau (ad) zigortu “Eta ondo deretxet, sikeran, e, geure, euskerek aurrera segidu deila, es oin arteko modun kastigaute egon garen modun [1G]” - (Eta ondo deritzat, behintzat, geure, euskarak aurrera segitu dezala, ez orain arteko moduan zigortuta egon garen moduan) “Edo beti egote san, kastiguran bat, e, txarto gausek iten situnantzako ta, olau gauserik koyu estoteles, nik esetariko kastigu barik, libra nentzen, an ego nentzen denpora dustin [2G]” - (Edo beti egoten zen, zigorren bat, txarto gauzak egiten zituenarentzat eta, holako gauzarik koiu ez dudanez gero, nik ezertariko zigor barik, libratu nintzen, han egon nintzen denbora guztian) kolejio (iz) ikastetxea “Bilbon be egon da abade, seren kolejioran baten be egon da [2A]” - (Bilbon ere egon da abade, zerean ikastetxeren baten ere egon da) “Bueno ni ibil nitzen kolejiora, e, Areatara [2A]” - (Beno ni ibili nintzen ikastetxera, Areatara) kontu (iz) buruketa “Igual isete san bat depostario esate akona, kontu eroteuna, esta? [1G]” - (Igual izaten zen bat depositarioa esaten zitzaiona, kontua eroaten zuena, ezta?) “Eta legitan eta eskribitan esteu yakin, e? Bai kontuten, u! [2A]” - (Eta irakurtzen eta idazten ez du jakin, e? Baina kontutan, u!) kuaderno (iz) koadernoa kulture (iz) kultura “Eta estai pa nik, karo gero, kulture sabaldu dala ta andi orti emeti baye ointxe be, geubek bildurre emoten deu, eta inoskorik geyen ointxe, se lapurreta asko dabil gero, oin jente krisiseas tandi orti emeti, txarto dabileles orrek inderra koyu deu oin [2G]” - (Eta ez dakit ba nik, jakina gero, kultura zabaldu dela eta handik hortik hemendik baina oraintxe ere, gauak beldurra ematen du, eta inoizkorik gehien oraintxe, ze lapurreta asko dabil gero, orain jendea krisiarekin eta handik hortik hemendik, txarto dabilenez gero horrek indarra koiu du orain) kurso (iz) ikasturtea, ikastaroa “Akabuko, kursok akabaten diresenen mayetza, junion edo mayetza akabun, iten da barrin beste bat, jai bi iten dires or [2A]” - (Azken, ikastaroak amaitzen direnean maiatza, bagila edo maiatza amaieran, egiten da berrian beste bat, jai bi egiten dira hor) lapise (iz) lapitza lesino (iz) ikasgaia “Estait lesinok iten bagendusen, baye istrusino [2A]” - (Ez dakit ikasgaiak egiten bagenituen baina instrukzioa) letre (iz) letra “Esijentzi, bardin bardin esijentzi ba, bisde, letre tensino, belarri [3G]” - (Exijentzia, berdin berdin exijentzia ba, ikusmena, letra, tentsioa, belarria) liburu, libiru, libru (iz) liburua


120 “Esteu ekarri libururik [2A]” - (Ez du ekarri libururik) “Aurek yakieudin euskera, aurek irakatzi, es es libiruk erosi [2A]” - (Eurek jakin zuten euskara, eurek irakatsi, ez ez liburuak erosi) “Legidu in ber deu, igual libru bet legidu ber deu eta, emeretzi oja, atzo esaeun falta dakosela [2A]” - (Irakurri egin behar du, igual liburu bat irakurri behar du eta, hemeretzi orri, atzo esan zuen falta zaizkiola) maistre, maestre (iz) maistra “Eta lelau, e, eskolan be bai prepara, maistrek, e? [2A]” - (Eta lehenago, eskolan ere bai prestatu maistrak, e?) “Gero itxi amalau urteas, amalau urteas isten gendun, baye gero, gure amak aistu iten dala beti eta, beste maestra bat egon san Loyun partikular emoten seuna, ta a, ara yoten gintzesan [2A]” - (Gero utzi hamalau urterekin, hamalau urterekin uzten genuen, baina gero, gure amak ahaztu egiten dela beti eta, beste maistra bat egon zen Loiun partikular ematen zuena eta hura, hara joaten ginen) maisu, maisue, maixu, maestro (iz) maisua; eskola maisu (iz) eskola maisua “Eta bean egon san, maisue [1A]” - (Eta behean egon zen, maisua) “Onek informatika estudiauen ta oin, maixu dau, urte asko daro [2A]” - (Honek informatika estudiatu zuen eta orain maisu dago, urte asko daroa) “Maestro bat ordun, emoten seun ba gauetan eskole [2G]” - (Maisu bat orduan, ematen zuen ba gauetan eskola) maletine (iz) maletina, maletatxoa “Beste batzuk igual giau baye, eskolarako ba maletin txiki bet edo, bai eukiten gendun bai, eukiten gendun [2A]” - (Beste batzuek igual gehiago baina, eskolarako ba maletin txiki bat edo, bai edukitzen genuen bai, edukitzen genuen) matematike (iz) matematika numeru, lumeru (iz) zenbaki; numerasiño (iz) numerazioa “Lenengon, euki gendun numeru bat, lenengo, bat isen san, eta gero ya bigarrenen enas akordetan, beste numeru bet, eta oin deku ogetasaspi, oin dala urte gitxi [4A]” - (Lehenengoan, eduki genuen zenbaki bat, lehenengo bat izan ze, eta gero ja bigarrenean ez naiz akordatzen, beste zenbaki bat, eta orain daukagu hogeita zazpia, orain dela urte gutxi) “Guk lumeruk yakiusek [1A]” - (Guk zenbakiak zakizkiagu) papela (iz) papera; papelesko (adj) paperezkoa “O nintzen lelau, taberna baten, kordelerire sartu baño lelau, andi, bertati tabernan, e, konpondu nendusen papelak, sartzeko kordelerire, eta an esetu nendun, aitite [2A]” - (Egon nintzen lehenago, taberna baten, kordeleriara sartu baino lehenago, handik, bertatik tabernan, konpondu nituen paperak, sartzeko kordeleriara, eta han ezagutu nuen, aitita) parbulito (iz) umetxoa “Eta gu, e, goyen, leleko pisun oten gintzesan parbulitok, eta gero, bean, konsulte medikune, bakisu non daun, ba konsulte daun lekun oten gintzesan neskak, eta beste alderdin, mutilek, neskak eta mutilek aparte oten gintzesan beti [2A]” - (Eta gu, goian, lehenengo pisuan egoten ginen umetxoak, eta gero, behean, kontsulta medikuarena, badakizu non dagoen, ba kontsulta dagoen lekuan egoten ginen neskak, eta beste alderdian mutilak, neskak eta mutilak aparte egoten ginen beti) partikularra (adj) partikularra, eskola partikularra “Ni, emen aurren dau eskola bat, bai ni beti ibil nas partikular, emen es emen errin, ta gero emeti yote nintzen Diserture partikular [3G]” - (Ni, hemen aurrean dago eskola bat, baina ni beti ibili naiz partikular, hemen ez hemen herrian, eta gero hemendik joaten nintzen Desertura partikular) patio (iz) jolastokia piperra (iz) sasi eskola; piperra in (ad) piperra egin pisarre (iz) arbela tise (iz) klariona “Arri bet, arri bet kuadradotxu bet, in, e, tiseas beko serak eta andi [1A]” - (Harri bat, harri bat karratutxo bat, egin, klarionarekin beheko zerak eta handik) titulu (iz) titulua; titulubako (adj) titulu bakoa


121 unibersidade (iz) unibertsitatea “Unibersidaden ondoraño do Erandio [1G]” - (Unibertsitatearen ondoraino doa Erandio) “Bai baye Liboa dusti be apurtu saun unibersidadek [4A]” - (Bai baina Liboa guztia ere apurtu zuen unibertsitateak)


123 11. Denbora Denboraren gaineko berbek eta testuek osatzen dute atal hau; denetara 110 sarrera, 110 adiera eta 144 aldaki dira. Interesgunea sei azpi-atalek osatzen dute: urtaroak (4 sarrera, 4 adiera eta 4 aldaki), hilak (20 sarrera, 20 adiera eta 27 aldaki), astegunak (8 sarrera, 8 adiera eta 8 aldaki), denboraren banaketa (53 sarrera, 53 adiera eta 63 aldaki), egunaren banaketa (17 sarrera, 17 adiera eta 29 aldaki) eta egunen arteko erlazioak (8 sarrera, 8 adiera eta 13 aldaki). 11.1. Urtaroak negu (iz) negua “Ta domekatan iten gendun, yolasa on san, Asun, bertan be bai, negureko ta uderako [2A]” - (Eta igandeetan egiten genuen, jolasa egon zen, Asun, bertan ere bai, negurako eta udarako) ude (iz) uda “Gero usa dot ta panasko baye, gaste ise nintzenen panaskok estoas usau, uden, milrayaskok, ta negun lanaskok [2G]” - (Gero erabili dut eta panazkoa baina, gaztea izan nintzenean panazkoak ez ditut erabili, udan mila arraiazkoak, eta neguan artilezkoak) udebarri (iz) udaberria “Udebarriko, denpore, berotan deun epoka antzen da geyen urtetan dena kanpora, txirpilotak bai [2G]” - (Udaberriko, aroa, berotzen duen sasoi antzean da gehien irteten dena kanpora, txirpilotak bai) udegoyena (iz) udagoiena, udazkena “Da peligroso, udegoyenen, e, porejenplo, a, bero iten deunen edo en jeneral, iten espada, pilotu iten badosu, beratu iten da [2G]” - (Da arriskutsua, udagoienean, kasurako, bero egiten duenean edo gehienetan, egiten ez bada, pilatu egiten baduzu, beratu egiten da) 11.2. Hilak abendu (iz) abendua “Ba Santa Lusi da, e, abendun amairun isen ites, ba emen selebrate san, San Pedron urreko egunen [2G]” - (Ba Santa Luzia da, abenduaren hamahiruan izan egitez, ba hemen ospatzen zen, San Pedroren hurrengo egunean) abustu, agostu, agustu (iz) abuztua “Ekarte neusen, a, agostu osten eta gero urruko agostu ingirun kendute neusen [2G]” - (Ekartzen nituen, abuztu ostean eta gero hurrengo abuztu inguruan kentzen nituen) apirile, aprile (iz) apirila “Tomatek, e, gu pe imin dus eta neu pe koi doas goxetiau, aprilen akaburantza iminte, sarriten, baye suertaten bayatzu, kaskaragarra edo egun otzan bat edo igual galdute gero, barriro imin ber, baye probak iten beti ibil gara se, aputxu bet goxetiau jenero koyu esko beti [2G]” - (Tomateak, guk ere ipini ditugu eta neuk ere koiu ditut goizago, apirilaren amaierarantz ipinita, sarritan, baina suertatzen bazaizu, kazkabarra edo egun hotzen bat edo igual galduta gero, berriro ipini behar, baina probak egiten beti ibili gara ze, apurtxo bat goizago jeneroa koiuz gero beti) bagile (iz) bagila, ekaina “Tomatek eta piperrak iminteko sasoya mayetza da, bueno, bagilen be imin leis, bai mayetzen koiten badosus, obeto datos [2G]” - (Tomateak eta piperrak ipintzeko sasoia maiatza da, bueno bagilean ere ipini litezke, baina maiatzean koiuten badituzu, hobeto datoz) disienbre (iz) abendua (Ik: abendu)


124 “Disienbren ogetabaten, isete san ori errente ori pagateko [2G]” - (Abenduaren hogeita batean, izaten zen errenta hori ordaintzeko) enero (iz) urtarrila (Ik: urterrile) “Nik lloba bat dekot eneron bautisa sana [2A]” - (Nik iloba bat daukat urtarrilean bataiatu zena) febrero (iz) zezeila, otsaila (Ik: sesalle) “Febreron amakan iten doas urtek eta [2A]” - (Zezeilaren hamaikan egiten ditut urteak eta) garagarrile (iz) garagarrila, uztaila iralle, iraille (iz) iraila julio (iz) garagarrila, uztaila (Ik: garagarrile) “Julion in ber dotes [2A]” - (Garagarrilean egin behar ditut) junio (iz) bagila, ekaina (Ik: bagile) “Junio dustin egote san emen Loyun yolasa [2A]” - (Bagil osoan egoten zen hemen Loiun jolasa) marti (iz) martia, martxoa “Ni martiko nas, martin yayoko [1G]” - (Ni martikoa naiz, martian jaiokoa) mayetza, mayatza (iz) maiatza “Mayetzen asikeran sartzen di orrek, eta mayetza da, e, arto eta indabe eraiteko sasoirik onena be, ta landarak iminteko be bai [2G]” - (Maiatzaren hasieran sartzen dira horiek, eta maiatza da, artoa eta indaba ereiteko sasoirik onena ere, eta landareak ipintzeko ere bai) nobienbre (iz) zemendia, azaroa (Ik: semendi) “Otubren ela nobienbren estait dan ostabe barriro Begoñako egune [2A]” - (Urrian eta zemendian ez dakit den ostera ere berriro Begoñako eguna) otubre (iz) urria (Ik: urri) “Agostun bai, bai esta ordun amabirjine Begoñakon egune, es, egune bera da, otubre, nobienbren! [2A]” - (Abuztuan bai, bai ez da orduan amabirjina Begoñakoaren eguna, ez, eguna bera da, urria, zemendian!) semendi (iz) zemendia, azaroa sesalle, sesaille (iz) zezeila, otsaila “Gero, iten dotzu, trasbase bat, gaubonak aurren, eta beste bat, gaubon osten, sesallen edo martin iten du [1G]” - (Gero, egiten diogu, ontzi aldaketa bat, gabonak aurrean, eta beste bat, gabon ostean, otsailean edo martxoan egiten dugu) setienbre (iz) iraila (Ik: iralle) “Beste batzuk ereiten de, setienbren igual erein aurok, gero usteldu negun igual be bai [3G]” - (Beste batzuek ereiten dute, irailean igual erein eurok, gero usteldu neguan igual ere bai) urri, urrite (iz) urria “Urritako sein domeka iseten da? Urritan be bai, Sanantoniora yoten da jente [2G]” - (Urriko zein igande izaten da? Urrian ere bai, San Antoniora joaten da jendea) urterrile (iz) urtarrila 11.3. Astegunak astelena (iz) astelehena “Baye astelanatan esin da an aparkatu eta an dau merkadillo baye len emen egote san plase [2A]” - (Baina astelehenetan ezin da han aparkatu eta han dago azoka txikia baina lehen hemen egoten zen plaza) bariku (iz) barikua, ostirala “Jente geyau egoten sanen isete san bariku eta sapatu [2A]” - (Jende gehiago egoten zenean izaten zen barikua eta zapatua) domeke (iz) domeka, igandea “Oin be domekan domekan dau mese an [1A]” - (Orain ere igandean igandean dago meza han) eguena (iz) eguena, osteguna “Pentzau bes segiduko dunik, baye gero fabrikera be etorte san aputxu bet laguntan, gauetan, eguenetan, e? Ta geroa ta giau, geroa ta giau, danari pasten dakena [2A]” - (Pentsatu ere ez segituko dugunik, baina gero fabrikara ere etortzen zen apurtxo bat laguntzen, gauetan, eguenetan, e? Eta geroago eta gehiago, geroago eta gehiago, denei pasatzen zaiena) eguestena (iz) eguaztena, asteazkena ilena (iz) astelehena martitzena (iz) martitzena, asteartea


125 “Ba bogade ta orko egunen sarriten etzera guren, astelena edo matitzena, ixerak beti garbitu dus, e? [2A]” - (Ba bogada eta horko egunean sarritan etxera gurean, astelehena edo martitzena, izarak beti garbitu ditugu, e?) sapatu (iz) zapatua, larunbata “Bueno porejenplo bada astelenes, iten deudi, sapatu, domeke ta astelena, ta an akabaten da [2A]” - (Bueno kasurako bada astelehenez, egiten dute, zapatu, igandea eta astelehena, eta han amaitzen da) 11.4. Denboraren banaketa aldi (iz) aldia; aldikade (iz) aldikada amabosta (iz) hamabosta, hamabostaldia “Amabosten amabosten, e, ule ebaiteudinak asko egote sin, olan belarri ukutu esko, ule, olan sienatan albon ta olan aputxu bet, barberire, barberuk ordun, e, bear ikeragarri iteudien [2G]” - (Hamabostean hamabostean, ilea ebakitzen zutenak asko egoten ziren, hola belarria ukituz gero, ilea, hola lokietan alboan eta hola apurtxo bat, bizartegira, bizarginek orduan, behar ikaragarri egiten zuten) aste (iz) astea; aste akabu, asten akabu (iz) aste-goiena, asteburua; asteburu (iz) asteburua, aste-goiena; aste bitarte (iz) aste bitartea; astegoyena (iz) aste-goiena, asteburua; astegune (iz) asteguna; asten asten (ado) astean astean “Paragueruk, asten iru lau pasten sin, e, etze dustitatik [2G]” - (Aterki konpontzaileak astean hiru lau pasatzen ziren, etxe guztietatik) “Orrek etorte sin aste akabutan [2G]” - (Hauek etortzen ziren aste-goienetan) “Atxine domeketarako erropatxu bet eukiten gendun te astegunetarako beste bat, giau esan egoten isen [1A]” - (Antzina igandeetarako arropatxo bat edukitzen genuen eta astegunetarako beste bat, gehiago ez zen egoten izaten) “Eta es gaurko modun ba yongo gare tabernara yaten, yongo gare tabernara edaten, olaurik bapes, e? Nik aite erotenun, sapatun, segun se egun sapatu domeke ferire, ta an yate seun barris, baskari te armosu, biek, asten asten, e? [3G]” - (Eta ez gaurko moduan ba joango gara tabernara jaten, joango gara tabernara edaten, holakorik bat ere ez, e? Nik aita eroaten nuen zapatuan, segun ze egun zapatua igandea azokara, eta han jaten zuen berriz, bazkaria eta armozua, biak, astean astean, e?) asti (iz) astia “Pisuk asko kostetan dires, enbra pe daus bearren, eta esteki astirik, umek yagoteko bes [2A]” - (Pisuak asko kostatzen dira, andrazkoak ere daude beharrean, eta ez daukate astirik, umeak jagoteko ere ez) bespere, bispere (iz) bezpera “Len, etzalderik geyenatan, aldeatan geyenatan ilte san txarri, aste san, besperan, txarri ilten dan besperan, kinpullek txikertan enbrak, ixekok, lengusinek arrebak, danak, se eskus txikertan sien len kinpullek [1G]” - (Lehen, etxalde gehienetan, aldeatan gehienetan hiltzen zen txerria, hasten zen, bezperan, txerria hiltzen den bezperan, kipulak txikertzen andrazkoak, izekoak, lehengusinak arrebak, denak, ze eskuz txikertzen ziren lehen kipulak) bider (iz) bider “Ainbet bider ba, Santimamin be bai iru edo lau lekutan [1G]” - (Hainbat bider ba, Santimamin ere bai hiru edo lau lekutan) denpore (iz) denbora; denporade, tenporade (iz) denboraldia; gaste denpore (iz) gazte denbora; gerra denpore (iz) gerra denbora; mesa denpore (iz) meza denbora; asa denpore (iz) aza sasoia. Denbora adierazteko “aurre”: gabon aurre, gebon aurre (iz) gabon aurrea; gerraurre (iz) gerra aurrea eta “oste”: gabon oste (iz) gabon ostea; gerra oste (iz) gerra ostea; mesoste (iz) meza ostea, erabiltzen dira konposatuetan “Se denpora i yun estakit [2A]” - (Ze denbora egin zuen ez dakit)


126 “Diru kanbiaun Euskadik, gerra denporan [2A]” - (Dirua aldatu zuen Euskadik, gerra denboran) “Gerraurren, akortanas emeti aitu ite neuntzen ango gariri, or, lurrek dustik gari erainte egote sien [2G]” - (Gerra aurrean, gomutatzen naiz hemendik aditu egiten nien hango gariei, hor, lurrak guztiak garia ereinda egoten ziren) “Erbi asko egote san ordun, gerra osten [2G]” - (Erbi asko egoten zen, orduan, gerra ostean) “Emen, geyena, yayerik, gabonostetan isen dana Mugiko santatoyak [2G]” - (Hemen, gehiena, jairik, gabon osteetan izan dena Mungiko San Antonak) “Asa denporan asakas bere erote usen [2G]” - (Aza sasoian azekin ere eroaten genituen) “Eta denporada baten, proibite egon san, partidu in ber isete san, eta ordun, pasa bateri in estearrik [1G]” - (Eta denboraldi baten, galarazita egon zen, banandu egin behar izaten zen, eta orduan, pasatu bati ez egiteagatik) “Aitu guk euki gendun tenporada baten mallukin landarak iminte, eta pinu orri, batzeuden bason, eta, e, bedarrak urten estien bitarten, lurre dana, tapate san, pinu orries, ta olan mantenite san, umedo, eta oso bedar gitxik urtetaun [4A]” - (Aditu guk eduki genuen denboraldi baten mailukien landareak ipinita, eta pinu orria, batzen zuten basoan, eta, belarrak irten ez dezaten bitartean, lurra dena, tapatzen zen, pinu orriarekin, eta hola mantentzen zen, heze, eta oso belar gutxik irteten zuen) egune (iz) eguna; egunaro, egunero (ado) egunero; egunes (ado) egunez; egunen egunen (ado) egunero; egune in (ad) eguna egin; egun ikere (iz) egunsentia “Suri suri para akion ulle egun beten [2A]” - (Zuri zuri paratu zitzaion ilea egun baten) “Nire aititek yate situsen berakatzak, gordinik, egunero, erreumentzako [4A]” - (Nire aititak jaten zituen berakatzak, gordinik, egunero, erreumarentzat) “Bai emen egunen egunen egote san plase, baye, egun dustitan esien etorten danak, ulertan dosu? [2A]” - (Bai hemen egunean egunean egoten zen plaza, baina, egun guztietan ez ziren etortzen denak, ulertzen duzu?) “Guri erlebo pe kendu i oskusen, danok imini oskusen egunes [1G]” - (Guri txandak ere kendu egin zizkiguten, denok ipini gintuzten egunez) “Artu eta egune iteko begire egote giñen [1G]” - (Hartu eta eguna egiteko begira egoten ginen) epoke (iz) sasoia “Gastañak, e, oin epokan oten sin [2A]” - (Gaztainak, orain sasoian egoten ziren) ile, ille (iz) hila; ilebete, illebete (iz) hilabetea “Atxine porejenplo letxugek etorteko, iminten sendusen gaur ta ile bigarrenerarten esien etorten isen [1A]” - (Antzina kasurako letxugak etortzeko, ipintzen zenituen gaur eta hil bigarrenera artean ez ziren etortzen izan) “Bedeatzi ilebete, pagata bedeatzi ilebete, ba, sei ilebete uelgan egonitzen ta gero ba, iru ilebete [1G]” - (Bederatzi hilabete, ordainduta bederatzi hilabete, ba, sei hilabete greban egon nintzen eta gero ba, hiru hilabete) “Bai neuk gu iseten nendun, bueno ba iten dot, e, datorren asten edo ilebetegarrenen edo olan, bakotxak iten eun berak gu iseten eune [2A]” - (Bai neuk gura izaten nuen, beno ba egiten dut, datorren astean edo hilabetegarrenean edo hola, bakoitzak egiten zuen berak gura izaten zuena) “Or San Kristobal ilen amarren, eta San Antonio isen da ilen, pasa dan ilen amairun, San Bernabe, Erandio danak, e? San Bernabe ilen amakan, eta gero Santimami ilen amasaspin [3A]” - (Hor San Kristobal hilaren hamarrean, eta San Antonio izan da hilaren, pasatu den hilaren hamahiruan, San Bernabe, Erandio denak, e? San Bernabe hilaren hamaikan, eta gero Santimami hilaren hamazazpian) minutu, minetu (iz) minutua “Fasil yoten badi, ba, minetuko untze bi [2G]” - (Erraz joaten badira, ba, minutuko iltze bi) momentu (iz) momentua “Se lelau, lelau egote sin entierruk, momentun enterraten eudienak, eta gero, itxi eudin, nik enendun yakin seaitik, e? [2A]” - (Ze lehenago, lehenago egoten


127 ziren ehorzketak, momentuan ehorzten zutenak, eta gero, utzi zuten, nik ez nuen jakin zergatik, e?) ordu (iz) ordua; desordu (iz) desordua; ordu erdi (iz) ordu erdia; ordu terdi (iz) ordu eta erdia; ordu laurena, ordu laurdena (iz) ordu laurdena “Ta ibil nitzen be, sei ordun be, lau erreleboan, lau, lau ser, lau tandatan [1G]” - (Eta ibili nintzen ere, sei orduan ere, lau txandatan, lau, lau zer, lau txandatan) “Etorte sien, ordurik ordure, Plentzireko trenak [2G]” - (Etortzen ziren, ordurik ordura, Plentziarako trenak) “Ordu erdiko bide elisara ta yon san [2A]” - (Ordu erdiko bidea elizara eta joan zen) “Beroas sein eurias, sein neguas, baskaltan etzera, ordu terdi eukiten gendun [2A]” - (Beroarekin zein euriarekin, zein neguarekin, bazkaltzen etxera, ordu eta erdia edukitzen genuen) “Orreas yoten siren, bueno parajeau da, e, ordu lauren bes, amar minutun e, serak, bajaten siren, Erandiora, Erandio bera [1G]” - (Horrekin joaten ziren, beno parajeago da, ordu lauren ere ez, hamar minutuan, zerak, baxatzen ziren, Erandiora, Erandio behera) plasu (iz) epea “Esan doales, fabrike dusti gero garetikok egon siren, egunes bearren, sartze siren goxeko sortziretan, amabitan urten, beskaldu, eta gero, atzera ostabere ordu batatan bearren aste sien, eta gero, en jeneral, bear asko beti egon da ordun, eta, laurena iteuden, ordu bi, sarri askotan lau ordu be bai, selan bearra daun alan, eta makiñe pe ba, klientek eskata seudenen, ser bat iminteuden plasu bet entregateko, eta ori plasu, errimaten isen danen, bearra larriau geroau te giau in ber iseten isen da, ordu giau sartu, ni gitxiten yonas baye, beste batzuk alan ibil dire [1G]” - (Esan dudan legez, fabrika guztia gero garaitekoak egon ziren, egunez beharrean, sartzen ziren goizeko zortzietan, hamabietan irten, bazkaldu, eta gero, atzera ostera ere ordu batetan beharrean hasten ziren, eta gero, gehienetan, behar asko beti egon da orduan, eta, laurena egiten zuten, ordu bi, sarri askotan lau ordu ere bai, zelan beharra dagoen hala, eta makinak ere ba, bezeroek eskatzen zutenean, zer bat ipintzen zuten epe bat emateko, eta epe hori, parajetzen izan denean, beharra larriago geroago eta gehiago egin behar izaten izan da, ordu gehiago sartu, ni gutxitan joan naiz baina, beste batzuk hala ibili dira) puntun (ado) puntuan sartegi (iz) zahartegia, zahartzaroa; sartzaro (iz) zahartegia, zahartzaroa “Sartegireko gause andi da au [1G]” - (Zahartegirako gauza handia da hau) “Gero sartzaro tristek egon ber siren, bakisu, ordun esan jubilasinorik es kristorik eta bueno [2G]” - (Gero zahartzaro tristeak egon behar ziren, badakizu, orduan ez zen erretirorik ez kristorik eta beno) sasoya (iz) sasoia; sasoyan egon (ad) sasoian egon “Bai eskolara yoteko sasoyan eskolara yon berren etzen erreta [2G]” - (Bai eskolara joateko sasoian eskolara joan beharrean etxean erreta) segundu (iz) segundoa siglo (iz) gizaldia, mendea “Pasa den siglon es arteko siglon [2A]” - (Pasatu den mendean ez arteko mendean) trimestre (iz) hiruhilekoa “Lelako, trimestre, eta bigarrena, kuarentaiunokok, danak olan, e, sabaldu i san, [1G]” - (Lehenengo, hiruhilekoa, eta bigarrena berrogeita batekoak, denak hola, zabaldu egin zen) unekade (iz) unea, unekada “Aputxu bet erretrasuk auki gendusen unekada baten ta estela pagetan ondo, ta Elak, e, bastante dirutxu atara seun bai [2A]” - (Apurtxo bat atzerapenak eduki genituen unekada baten eta ez dutela ordaintzen ondo eta ELAk, nahiko dirutxoa atera zuen bai) urte (iz) urtea; urtaro, urtero (ado) urtero; urtek koyu (ad) urteak koiu, urteetara heldu “Eta beonek euki usen amasei urte [1G]” - (Eta beronek eduki zituen hamasei urte) “Emen, urtes urtaro satza botate aken, ta bason ba [3G]” - (Hemen, urtez urtero satsa botatzen zitzaien, eta basoan ba)


128 “Urtero urtero kanbiaten da bisimodu te, diferenteko gausek eta [3A]” - (Urtero urtero aldatzen da bizimodua eta, gauza desberdinak eta) 11.5. Egunaren banaketa arrasti (iz) arrastia “Gu isen gares iru nebarraba, bueno isen lau isen gares, baye bat, urte beteas il akon amari, ba, e, San Kristobal egunen jayo, eta egun beratan, San Kristobal arrastin jayo, ta urte betegarrenen san kristobal arrastin il san [2A]” - (Gu izan gara hiru neba-arreba, beno izan lau izan gara, baina bat, urte batekin hil zitzaion amari, ba, San Kristobal egunean jaio, eta egun berean, San Kristobal arrastian jaio, eta urte betegarrenean San Kristobal arrastian hil zen) arratzalde, atzalde (iz) arratsaldea “Domeka atzalden yote neitenen nobiana, bisikletan yote neiten [2G]” - (Domeka arratsaldean joaten nintzenean andregaiarengana, bizikletan joaten nintzen) Ilunde gorria. egurdate, egurdiarte (iz) eguerdi artea “Egurdiartetan ibilte san, e, limonadak repartitan, e, tabernatan [2A]” - (Eguerdi arteetan ibiltzen zen, limonadak banatzen, tabernetan) egurdi (iz) eguerdia “Es es bi, egurdin, igual amabik ingirun urten etzeti, ta ordu bitan sartu arik eta bostak edo seiretararten eskole [3G]” - (Ez ez bi, eguerdian, igual hamabiak inguruan irten etxetik, eta ordu bietan sartu harik eta bostak edo seietara artean eskola) gaue, gaube, geue (iz) gaua; gauerdi, gauberdi (iz) gau erdia; gaubes, gaues (ado) gauez; gaue in (ad) gaua egin; geube geubekoentzat (esak) gaua gauekoentzat “Eta, geurik goxera, desaparesidu in san derrepente [2G]” - (Eta, gauetik goizera, desagertu egin zen bat-batean) “Kaseru isen san, ta olan yoten sanen iñora, ta gauerditan ta ibilte san ta, eskopeteas [1G]” - (Ehiztaria izan zen, eta hola joaten zenean inora, eta gauerdietan eta ibiltzen zen eta, eskopetarekin) “Baye geyenak joten siren bearren, gaubes, eta gero, ostebere, orduk sartzen [1G]” - (Baina gehienak joaten ziren beharrean, gauez eta gero, ostera ere orduan sartzen) “Gaue in te gero, laguntan geuntzen biderik erdiraño [1A]” - (Gaua egin eta gero, laguntzen genion biderik erdiraino) “Geube geubekoentzat esateudin atxine be ta [2G]” - (Gaua gauekoentzat esaten zuten antzina ere eta) goixe, goxe, gose (iz) goiza; goixalde, goxalde (iz) goizaldea; goxeti, goxetik (ado) goizetik; goxetiko (adj) goizetikoa; goxetirengo (ado) goizetirengoa; gois gorri arratzaldi euri (esak) goiz gorri arratsalde euri “Ni goxetan egoten nas, amen alan adi, alan egoten da baltzitute goye dusti, Nabarra Bituri, orti aldeti te oneri dinotzet, estai pa gaur espadau tenporalan ba pa, ser ba? A dana dau baltzitute [3G]” - (Ni goizetan egoten naiz, hemen hala adi, hala egoten da belztuta goia guztia, Nafarroa Gasteiz, hortik aldetik eta honi diotsat, ez dakit ba gaur ez badago denboralen bat ba, zer ba? Hura dena dago belztuta) “Podak esaten da ba, poda al dala goxeti in ber dala [2G]” - (Inausketak esaten da ba, inausketa ahal dela goizetik egin behar dela) “Bañak goxetikok bañak emoteun, diru asko orduko denporatan, goxetik koyu esko [2G]” - (Bainak goizetikoak bainak ematen zuen, diru asko orduko denboretan, goizetik koiuz gero)


129 “Goxetirengok aste sien, e, bagilen, e, pabiak [2G]” - (Goizetirengoak hasten ziren, bagilean, mertxikak “Ori daunen goyen esaten deude, gois gorri arratzaldi euri [2A]” - (Hori dagoenean goian esaten dute, goiz gorri arratsalde euri) ilunde, illunde, ilundi (iz) ilundea; iluntze (iz) ilundea “Fabriken bear, etzen be bear, gero basora be jon ber san, ote ekarri, beyentzako aspitarako, egurre be bai, egurre be ganaduntzako, goxen berotu iten gendun, berdurek, eta, illunden be bai gauen emoteko berotute yateko se ordun negu pe gogorrauk isen siren emen oin baño [1G]” - (Fabrikan behar, etxean ere behar, gero basora ere joan behar zen, otea ekarri, behientzat azpietarako, egurra ere bai, egurra ere ganaduentzat, goizean berotu egiten genuen, berdurak, eta ilundean ere bai gauean emateko berotuta jateko ze orduan neguak ere gogorragoak izan ziren hemen orain baino) “Guk bakisu se iten gendun? Ilunden ba, ilunden? [1G]” - (Guk badakizu zer egiten genuen? Ilundean ba, ilundean?) 11.6. Egunen arteko erlazioak areñeun, arañeun, arañaun, arañun (ado) herenegun; areñegun atzeti, areñeun atzeti (ado) herenegun atzetik “Ondino nos isen da atzo edo arañaun enterru edo olan? [2A]” - (Oraindino noiz izan da atzo edo herenegun enterrua edo hola) “Baye areñegun atzeti ise litike, egun bet edo egun geyau [3A]” - (Baina herenegun atzetik izan liteke, egun bat edo egun gehiago) “A bai ondino badaus, arañeun ikus nendun bat [3G]” - (A bai oraindino badaude, herenegun ikusi nuen bat) atzo (ado) atzo; atzo goxekok isen (esak) atzo goizekoak izan “Atzo, atzo ondinokarren etor da emeti furgoneta baten [2A]” - (Atzo, atzo hondinokarren etorri da hemendik furgoneta baten) “Ta gu bagentikes atzo goxekok, urte barri edo etze barrire ba [2A]” - (Eta gu bagina atzo goizekoak, urte berria edo etxe berrira ba) bier, biar (ado) bihar “Bier etor netike? [2A]” - (Bihar etor ninteke?) etzi (ado) etzi; etzilume (ado) etzidamu “Badinotzut bier edo etzi etorko dast, oyan naules lorik in barik aitu au esan ber nintzen edo beste esan ber gendun [3A]” - (Badiotsut bihar edo etzi etorriko zait, ohean nagoenez lorik egin barik aditu hau esan behar nion edo beste esan behar genuen) gaur (ado) gaur “Ori yoten da bearren, gaur bearren yon da atzo egon san etzen urren [1A]” - (Hori joaten da beharrean, gaur beharrean joan da atzo egon zen etxean hurrean)


131 12. Meteorologia Atal honetan meteorologiaren gaineko informazioa batzen dugu; denetara 103 sarrera, 108 adiera eta 123 aldaki dira. Interesgunea bost azpi-atalek osatzen dute: eguraldia eta tenperatura (23 sarrera, 27 adiera eta 24 aldaki), euria eta ekaitza (35 sarrera, 35 adiera eta 44 aldaki), elurra eta leia (23 sarrera, 24 adiera eta 26 aldaki), haizea (14 sarrera, 14 adiera eta 19 aldaki) eta lainoa eta hodeiak (8 sarrera, 8 adiera eta 10 aldaki). 12.1. Eguraldia eta tenperatura aro (iz) aroa, eguraldia “Ba denporeri, kasureko gaur estau aro ona [2A]” - (Ba eguraldiari, kasurako gaur ez dago aro ona) bero 1. (iz) beroa. 2. (adj) beroa; bero larri (iz) bero larria; berotasune (iz) berotasuna; bero in (ad) bero egin; berotu (ad) 1. berotu. 2. abereen zeloa “Bero dau te esin da ibili olau denporeas [2A]” - (Bero dago eta ezin da ibili holako eguraldiarekin) “Se bedarrana isen ber deu beron [2A]” - (Ze belarrarena izan behar du beroan) “Solon be igertan da, e? Se koño! Denpora txarra, ladarek fastidia in ber deu, galdu in ber deu, denpore bero larri, errega esposu iten siketu in ber deu, ta onek jenerok [3G]” - (Soroan ere igartzen da, e? Ze koño! Eguraldi txarra fastidiatu egin behar du, galdu egin behar du, eguraldia bero larria ureztatu ez baduzu egiten sikatu egin behar du, eta gauza horiek) “Es, es, a, eta, e, sera, imiteun, e, jugoi loditxu bet, ta alkondara, eta a berotasune [4A]” - (Ez, ez, eta, zera ipintzen zuen, jipoi loditxo bat, eta alkondara, eta berotasun hura) “Aitek ite yeun laban, e, menditi ekarte yeudien, e, otak eta ori, eta labe, sartu egurre, labe bero bero bero iteko, eta labe bero bero egote sanen atarate san, a dusti, eta an sartute sien artaburuk, tostetako [3A]” - (Aitak egiten zuen labean, menditik ekartzen zuten, oteak eta hori, eta labea, sartu egurra, labea bero bero bero egiteko, eta labea bero bero egoten zenean ateratzen zen, hura guztia, eta han sartzen ziren artaburuak, igartzeko) “Bai ongo siren, ortan bai, baye isete siren batzutan, ba igual ladrillu bet, berotute, eta eron, edo botille bat ureas beroas, edo olan ikus dot nik ikus dotenen seren, olan, olan ikus dot [2A]” - (Bai egongo ziren, horretan bai, baina izaten ziren batzuetan, ba igual adreilu bat, berotuta, eta eroan, edo botila bat urarekin, edo hola ikusi dut nik ikusi dudanean zerean, hola, hola ikusi dut) denpore (iz) eguraldia; denpora berde (iz) eguraldi berdea, txarra “Denpora oso txarra dau, bai bai denpora txarra [2A]” - (Eguraldia oso txarra dago, bai bai eguraldi txarra) “Batzuk bai, baye osterau be bai, osterau asko, ondino samarkotan, e, denpora ona esan egoten, es, atzeratxuau isete sien en jeneralmente, geroratxuau [2A]” - (Batzuk bai, baina ostera hau ere bai, ostera hau asko, oraindino San Markosetan, aro ona ez zen egoten, ez, atzeratxoago izaten ziren gehienetan, geroratxoago) esotasune (iz) hezetasuna fresko 1. (iz) freskoa. 2. (adj) freskoa “Or uden egoten san ure, fresko fresko [2A]” - (Hor udan egoten zen ura, fresko fresko) otza 1. (iz) hotza. 2. (adj) hotza; oskirri (iz) hozkirria; otzak ilik (esak) hotzak hilik; otzitu (ad) hotzitu, hoztu “Kendu in san umedade, osten egon da, es es ure, espadase beti otza eta [2A]” - (Kendu egin zen hezetasuna, ostean egon da, ez ez ura, ezpadaze beti hotza eta) “Ostxu dekosu esne [2A]” - (Hoztxo daukazu esnea)


132 “Ta arrosa be itxi ber dosu gauen otzitu diten [2A]” - (Eta arroza ere utzi behar duzu gauean hoztu dadin) sargori (iz) sargoria sikete (iz) sikatea “Olan sikete andi bet egon san, eta errogatibek, euri in dein [2A]” - (Hola sikate handi bat egon zen, eta errogatibak, euri egin dezan) Sikatea. tenperature (iz) tenperatura tenporak (iz) garta-denborak; kuarta tenporak (iz) garta-denborak “Kuarta tenporak se olau, liburu bet egon san sana, da an legitan gendun, e, nik, aitek esateusten, legidu ixu ia ser iminten deun ia, eta an legitan nendun neuk [2A]” - (Garta-denborak ze holako, liburu bat egon zen zena, eta, han irakurtzen genuen, nik, aitak esaten zidan, irakur ezazu ea zer ipintzen duen ea, eta han irakurtzen nuen neuk) txangota (iz) txangota, galda umedade (iz) umeltasuna, hezetasuna; umedasiño, umedasino (iz) hezetasuna; umedo (adj) umela, hezea “Plake be kendu in ber isen san obre iteko, se umedade on san andi [2A]” - (Plaka ere kendu behar izan zen obra egiteko, ze hezetasuna egon zen handia) “Beti emen umedasino asko ta koko, beti ibili ber sendun ba! [4G]” - (Beti hemen hezetasun handia eta kokoa, beti ibili behar zenuen ba!) “Olan mantenite san, umedo, eta oso bedar gitxik urtetaun [4A]” - (Hola mantentzen zen, umel, eta oso belar gutxik irteten zuen) 12.2. Euria eta ekaitza afrontu, afruntu (iz) afrontua “Atze, atze emon, tenporalari, ta afronturi, atze emon [3G]” - (Atzea, atzea eman, denboralari, eta afrontuari, atzea eman) “Afruntu, afruntu batzutan baye, nik pentzateot dala, afruntu da axe ta euri nasten, esta? [4G]” - (Afrontua, afrontua batzuetan baina, nik pentsatzen dut dela, afrontua da haizea eta euria nahastean, ezta?) asaro (iz) azaroa, hau euri onuragarriaren gainean esaten da; asaro in (ad) azaroa egin “Asaro ederra in deu estait se, egoten sintzen eurin begire, denpore asaro, se asaro in deun [3G]” - (Azaro ederra egin du ez dakit ze, egoten zinen euriaren begira, denbora azaroa, ze azaro egin duen) aterri (iz) aterri, ateri; atertu (ad) atertu; aterpe (iz) aterpea “Ba atertu dau, aterri, oin dau aterri goasen [2A]” - (Ba atertu du, aterri, orain dago aterri goazen) bitze (iz) bitsa “Edosein gauseri, bai bitze moduko bat edo [4A]” - (Edozein gauzari, bai bits moduko bat edo) denporala, tenporala, tenpoala (iz) denborala “Selan etorten sin denporalakas negu parten, solo labrautara, bandak etorte sin, e, klaro arrak eta topeta seituen yateko ta, yaten etorte sin bai, denporalakas etorte sin, bai, marierok etorte sin [2G]” - (Zelan etortzen ziren denboralekin negu partean, soro landuetara, bandak etortzen ziren, jakina harra eta topatzen zituzten jateko eta, jaten etortzen ziren bai, denboralekin etortzen ziren, kaioak etortzen ziren) “Olan tenpoalak esate sen, tenpoalak orti, Afrika aldeti edo orti datorrela edo [3G]” - (Hola denboralak esaten zuten,


133 denboralak hortik Afrika aldetik edo hortik datorrela edo) eskutu, eskutune (iz) ezkutunea, ezkutalekua; eskutuleku (iz) ezkutalekua, aterpea “Porejenplo, denporala badau, yon ber da eskutune, eskine batera, aparkaten [3G]” - (Esate baterako, denborala badago, joan behar da ezkutune, izkina batera, aparkatzen) euri, auri: (iz) euria; eurialdi (iz) eurialdia; euri edurre (iz) euri elurra; euri garo (iz) euri garoa; euri golpe (iz) euri kolpea; euri saparrade (iz) euri zaparrada; euri siri (iz) euri ziria; euri trase (iz) euri itxura; euri ugerra (iz) euri ugerra; euri in, auri in (ad) euri egin; euri epela baño txarrau isen (esak) euri epela baino txarragoa izan “Es, es, euri ona, euri fuerte [3G]” - (Ez, ez, euri ona, euri indartsua) “Aitu pasa yakun guri andikalden, solo andi beten, bier yongo gare arrastiko bostatan, batzen, a sanroke egune isen san ademas, asi san auri, eta ala! Arek bedarrak esen balio isen [2A]” - (Aditu pasatu zitzaigun guri handiko aldean, soro handi baten, bihar joango gara arrastegiko bostetan, batzen, hura San Roke eguna izan zen gainera, hasi zen euria eta hara! Belar haiek ez zuten balio izan) “Euri bada euri siritxu bada euri siri, garo, euri garo [1A]” - (Euria bada euri ziritxoa bada euri ziria, garoa, euri garoa) “Auri pestosku iten in du errogatibe ta ser ta, bai, baye non estu eskatu, esateuren, atxine abade bate pe esaun, non estu eskatu [2A]” - (Euri ere ez digu egiten egin dugu errogatiba eta zer eta, bai, baina non ez dugu eskatu, esaten zuten, antzina abade batek ere esan zuen, non ez dugu eskatu) “Oin Mendigorritik, esta? Amoman baserritik, gure amoma, bueno amatxun ama da orko, Mendigorri da emen, Akarlanda estakisu or, aitu Mendigorritik asi da ya auri iten, edo laño dau edo [4G]” - (Orain Mendigorritik, ezta? Amamaren baserritik, gure amama, beno amatxoren ama da horkoa, Mendigorri da hemen, Akarlanda ez dakizu hor, aditu Mendigorritik hasi da ja euri egiten, edo lainoa dago edo) “Billur isete sirelakon, eta alan yote sien lagun beteas yoten basien ara, ta ordun usate san, kanpora urteikeran, enbrea batera laguntan, eta aik, e, euri epela baño txarruak [1G]” - (Beldur izaten zirelako, eta hala joaten ziren lagun batekin joaten baziren hara, eta orduan usatzen zen, kanpora irteeran, andrazkoa batera laguntzen, eta haiek, euri epela baino txarragoak) “Ugerra esaten duna guk, e, au da euri ugerra edo, euri ugerra [3G]” - (Ugerra esaten duguna guk, hau da euri ugerra edo, euri ugerra) galerne (iz) galarrena “Kanpoa martxo egun bet isen san, galerna itzela i euna [2A]” - (Kanpora martxo egun bat izan zen, galarrena itzala egin zuena) garriko (iz) ostarkua, ostadarra “Garriko esaten gintzen, [...] garrikoa isete sen, bellegi eta asule [2G]” - (Ostarkua esaten genion, ostarkua izaten zen beilegia eta urdina) garo (iz) garoa “Garo iseten da, ori bedar ganetan daun e, freskurea, freskure esaten yako edo garo esaten yako [1A]” - (Garoa izaten da, hori belar gainetan dagoen, ihintza, ihintza esaten zaio edo garoa esaten zaio) gote (iz) tanta, tangada “Eta bota ure aputxu bet, eta bota anil gotatxu betzuk, suritxuau egon diten etze, eta urte dustitan, e, ba portale ta sute ta, iten gendusen suritu, kareas [2A]” - (Eta bota ur apurtxo bat, eta bota anil tantatxo batzuk, zuritxoago egon dadin etxea, eta urte guztietan, ba ataria eta suetea eta, egiten genituen zuritu, karearekin) saparrade (iz) zaparrada “Igual esaten du, jo! Se saparradak iten ditun! [2A]” - (Igual esaten dugu, jo! Ze zaparradak egiten dituen!) sirimiri (iz) zirimiria “Sirimiri be esaten dosu, esta? Ugerra be esaten yako, danen ondino sirimiri baño sera, meau, estakisu, finau, esta? Esaten yako ugerra [4G]” - (Zirimiria ere esaten duzu, ezta? Ugerra ere esaten zaio, denean oraindino zirimiria baino zera, meheagoa,


134 ez dakizu, finagoa, ezta? Esaten zaio ugerra) tangade (iz) tanta, tangada tormente (iz) trumonada, ekaitza “Urreko egunen badator tormenta bat asten da euri [2G]” - (Hurrengo egunean badator trumonada bat hasten da euria) truboya, trugoya (iz) trumoia; truboi euri (iz) trumoi euria; truboya in, truboi in (ad) trumoia egin “Baye atxine truboi asko ite yeun [1A]” - (Baina antzina trumoi asko egiten zuen) “Kandelario egunen be bai baye, ordun ite san ori, urte dustin, iten badeu truboya edo iten badeu estait ser, ixetute eukiteko a, martxateko truboyak [3A]” - (Kandelario egunean ere bai baina, orduan egiten zen hori, urte osoan, egiten badu trumoia edo egiten badu ez dakit zer, iziotuta edukitzeko hura, alde egiteko trumoiek) “Kodañak eta bueno, yisturik egoten sienen egongo san trugoyak eta kanpon eta ordun solon esan ibilten inor [3A]” - (Kodainak eta beno, oinaztuak egoten zirenean egongo zen trumoiak eta kanpoan eta orduan soroan ez zen ibiltzen inor) txipristure (iz) zipriztina, zapasta uriolak (iz) uriolak, uholdeak “Eta sarritan egote san denpora txarra uriola itzelak, eta, gasolino esan ibilten [3A]” - (Eta sarritan egoten zen aro txarra uriola itzelak, eta, gasolinoa ez zen ibiltzen) yisturi, yusturi (iz) oinaztua, justuria “Denpora txarra bakisu, negun, oten die ba truboi andik eta yusturik itzelak [2A]” - (Aro txarra badakizu, neguan, egoten dira ba trumoi handiak eta justuriak itzalak) “Au etze erreta dau yisturies, e? [2A]” - (Etxe hau erreta dago justuriarekin, e?) “Eta au askotan bereinketute dau, ta au imingo du ia, ia yusturik espadaku etorten [2A]” - (Eta hau askotan bedeinkatuta dago, eta hau ipiniko dugu, ea, ea justuriak ez bazaizkigu etortzen) 12.3. Elurra eta leia abasuse (iz) abazuza, txingorra; abasuse in (ad) abazuza egin, txingorra egin “Abasuse iten daunen? Abasuse [2A]” - (Abazuza egiten duenean? Abazuza) “Nik entzute bakarrik dekot, abasuse gure etzen geyenetan, ta kaskagarra be bai [4G]” - (Nik entzutea bakarrik daukat, abazuza gure etxean gehienetan, eta kazkabarra ere bai) alparra (iz) elur metxa, maluta arri (iz) harria, abazuza handia; arri in (ad) harria egin “Arri isengo da andina igual [4G]” - (Harria izango da handiena igual) “Arri in in deu [2A]” - (Harria egin egin du) edurre (iz) 1. elurra. 2. izotza; edur kandele (iz) elur kandela; goitik dingilizka kristal egindako ura; edur pilo (iz) elur piloa; edurtze (iz) elurtza; edurre in (ad) elurra egin “Pentzun bile, ganaduri yatekon bile, se edurre ta, benga edurre ta benga edurre ta yateko ta solon bes ta, sindikatora karron ta bueno! [3G]” - (Pentsuen bila, ganaduari jatekoen bila, ze elurra eta, tira elurra eta tira elurra eta jateko eta soroan ere ez eta, sindikatura karroan eta beno!) “Oin baño edurtze andiauk oten sien, ta otza pe andiauk [1A]” - (Orain baino elurtza handiagoak egoten ziren, eta hotzak ere handiagoak) “Orreri astori pasa yakon, yoten nintzen esnekas, e, egun dustitan, ta edurre iteun aren, eta koiteduk isterra apurtu yeun [2A]” - (Asto horri pasatu zitzaion, joaten nintzen esneekin, egun guztietan, eta elurra egiten zuen arean, eta koitaduak izterra apurtu zuen) freskure (iz) freskura, ihintza “Bedarratan egoten dana da freskure [1A]” - (Belarretan egoten dena da ihintza) kandele (iz) elur kandela; goitik dingilizka kristal egindako ura “Nire gaste denporan akordetanas, sera, tellatu dustik kandelas beterik [2A]” -


135 (Nire gazte denboran akordatzen naiz, zera, teilatu guztiak kandelaz beterik) kaskaragarra, kaskagarra, kaskabarra (iz) kazkabarra, abazuza, txingorra; kaskagarra in, kaskabarra in (ad) kazkabarra egin “Eta bueno iteun kaskabarra iteun, ta lepon eroeuden [2A]” - (Eta beno egiten zuen kazkabarra egiten zuen, eta lepoan eroaten zuten) “Kaskagarra be bai, baye bueno, nitzako dire biek bat [4G]” - (Kazkabarra ere bai, baina beno, niretzat dira biak bat) kristela (iz) kristala, ura elurtzea putzuetan; kristela in (ad) kristala egin, izoztu leye (iz) leia; lei baltza (iz) lei beltza, ikusten ez den leia izaten da, baina ikusi ez arren lurra gogortu egiten du; lei suri (iz) lei zuria; leye in (ad) leia egin “Se leyek errementa ite seitusen tubo dustik [1A]” - (Ze leiak lehertu egiten zituen hodi guztiak) “Leye iteunen be, leye ta edurre ganeti kendu te, kakoas eta atxurreas bedarra batu [2G]” - (Leia egiten zuenean ere, leia eta elurra gainetik kendu eta, kakoarekin eta aitzurrarekin belarra batu) lumetxa (iz) elur maluta “Eta bestek lodik lumetxak, edo, lumetxak bai [4G]” - (Eta besteak lodiak elur malutak, edo, elur malutak bai) txotorra (iz) elur txotorra; abazuza xehea “Orrek txikerrak, orreri esaten yaki txotorra [4G]” - (Txiker horiek, horiei esaten zaie txotorra) txurrete (iz) elur kandela “Ta txurretek, orrek txurretek lengunen telebistan urteudin [2A]” - (Eta elur kandelak, elur kandela horiek lehengo egunean telebistan irten zuten) 12.4. Haizea aire (iz) airea; airen (ado) airean “Botaten deu aire ta salbetan da [2G]” - (Botatzen du airea eta salbatzen da) “Libertade apur bet ber du, danok bisiteko geure airen [1G]” - (Askatasun apur bat behar dugu, denok bizitzeko gure airean) axe, aixe (iz) haizea. Motak: albo axe (iz) albo haizea; aurre axe, aurreko axe (iz) aurre haizea, hego haizea; erriko axe, erri axe (iz) herriko haizea, hego haizea; gallegu axe (iz) mendebaleko haizea; itxosoko axe (iz) itsasoko haizea; norteko axe, norteko, norte (iz) ipar haizea; urri axe (iz) urriko hego haizea, urriko haize epela; axe golpe (iz) haize kolpea; axe ata (ad) haizea atera; axetu (ad) haizetu “Andik urteten gendun, ba estekoles nondik axerik arturik [2G]” - (Handik irteten genuen, ba ez daukanez nondik haizerik harturik) “Eta oin be ikusten doas nik, bai denporalak eta axe fuertek eta urtetan denen, ikusten dosus altureti selan dabiltzesan marierok gero barriro erretiraten di [2G]” - (Eta orain ere ikusten ditut nik, bai denboralak eta haize indartsuek eta irteten dutenean, ikusten dituzu alturatik zelan dabiltzan kaioak bero berriro erretiratzen dira) “Axe golpe emon deu, jo selau axe golpe emon deu [3G]” - (Haize kolpea eman du, jo zelako haize kolpea eman du) “Surreti datorrena, esate sakon, erri axea [2G]” - (Hegotik datorrena, esaten zitzaion, herriko haizea) korriente (iz) korrontea


136 12.5. Lainoa eta hodeiak brume (iz) gurma “Bai ori brumen moduko ori, ori brume [2A]” - (Bai hori gurmaren moduko hori, hori gurma) edoya (iz) hedoia, hodeia; edoi gorri (iz) hedoi gorria; edoyatu, odeyatu (iz) hedoiatua, goibela “Kasik edoya pe ikusten gendusen gorrik [4A]” - (Kasik hodeiak ere ikusten genituen gorriak) “Baltz dator, e? Odeyatu baltza tatos [4G]” - (Beltz dator, e? Hedoiatu beltzak datoz) “Eta trugoya etorteko isen ber de edoyak, e, baju dau oin be, bean dau, ta trugoya etorteko edoyak egon ber de goyen [3G]” - (Eta trumoia etortzeko izan behar dute, hodeiek, baxu dago orain ere, behean dago, eta trumoia etortzeko hodeiek egon behar dute goian) enbata (iz) enbata “Enbata eta laño bata dalako dekot, e? Nik pentzaten dot bayetz [2A]” - (Enbata eta lainoa bat delakoa daukat, e? Nik pentsatzen dut baietz) iluntze, inuntze (iz) ihintza “Iluntze da enbata [1A]” - (Ihintza da enbata) laño (iz) lainoa “Laño modun pate san, e? Serantes, ta pate san laño modun, fijo fijo iteaun auri [2A]” - (Laino moduan paratzen zen, e? Serantes, eta paratzen zen laino moduan, fixo fixo egiten zuen euria) montorra (iz) montorra, hodei-murrua “Orrek montorrak dilako dekot nik, estakisu selan oten din olan igual iluntasune olan, sati beten [2A]” - (Horiek montorrak direlako daukat nik, ez dakizu zelan egoten diren hola igual iluntasuna hola, zati baten)


137 13. Zerua eta astroak Atal honetan zeruaren eta astroen gaineko informazioa batzen da multzo bakar batean; denetara 29 sarrera, 29 adiera eta 33 aldaki dira interesgunea osatzen dutenak. argitasune (iz) argitasuna “Eguskin sera, argitasuneas, ikusten sien bonbak selan yausten siren [1G]” - (Eguzkiaren zera, argitasunarekin, ikusten ziren bonbak zelan jausten ziren) eguski (iz) eguzkia; eguski begi (iz) eguzki begia; eguski suri (iz) eguzki zuria, gutxi berotzen duena da; eguski txangota (iz) eguzki txangota, eguzki galda “Ba iminixu sonbreru baju, estitzun koyu eguskik, bai igual urtetan deusti [2A]” - (Ba ipini ezazu kapela baxu, ez diezazun koiu eguzkiak, baina igual irteten didate) “Bai eskus, neu pe eskus inte, egosi eta, imini eguskiten ta gero ba, bakotxak erongo seitun, e, bere tellature, pentzetan dot [2G]” - (Bai eskuz, neuk ere eskuz eginda, egosi eta, ipini eguzkitan eta gero ba, bakoitzak eroango zituen, bere teilatura, pentsatzen dut) “Eguskik kolore galtzen deula, nik estot pentzaten inos, espadase eguskik kolore, arteko kolore itxiten deula [2A]” - (Eguzkiak kolorea galtzen duela, nik ez dut pentsatzen inoiz, ezpadaze eguzkiak kolorea, arteko kolorea uzten duela) “Bai eguski suri dau gaur [2A]” - (Bai eguzki zuria dago gaur) gerese (iz) geriza; gerespe (iz) gerizpea; gerespe emon (ad) gerizpea eman “Au gerespe neutzako ta neure familintzako be gause ederra da, soloti natorrenen kantzaute, nai fabriketi, beroas pasaute, eta, emen gerespetan yarrite egote, gause ederra da ordu erdi edo ordu bet al dana, se beharra beti egoten da, baye, ori bearrori, urtetan egonas apur bet e, geldi geldi iten, eta, imin du obun, e, etze ingiru au imin du obun [1G]” - (Gerizpe hau niretzat eta nire familiarentzat ere gauza ederra da, sorotik natorrenean nekatuta, nahi fabrikatik, beroarekin pasatuta, eta, hemen gerizpetan jarrita egotea, gauza ederra da ordu erdi edo ordu bat ahal dena, ze beharra beti egoten da, baina, behar hori urteetan egon naiz apur bat, geldi geldi egiten, eta, ipini dugu obuan, etxe inguru hau ipini dugu obuan) “Arto ta indabe lelau, e, ite san artoarten, erain, biek koiteko, ta gero a usa san palu baye, indabe obe da artoarteko, se artok estait se iten dotzo gerespe emon indaberi, ta asko indaba obe koiten da artoarten osten baño [3G]” - (Artoa eta indaba lehenago, egiten zen arto artean, erein, biak koiuteko, eta gero hura erabili zen palua baina, indaba hobea da arto artekoa, ze artoak ez dakit zer egiten dio gerizpea eman indabari, eta asko indaba hobea koiuten da arto artean ostean baino) ilbere (iz) ilbehera; ilbera (ado) ilbehera; ilberan (ado) ilbeheran “Dustireko, guk, e, akuluk, akuluk idiekas ta ibilteko bere, jo! Beti, ilberan ebagite [2G]” - (Guztirako, guk, akuiluak, akuiluak idiekin eta ibiltzeko ere, jo! Beti, ilbeheran ebakita) “Ebaiteko modu egoten basan, e, bedarrak siketako be baite sien ilberan, gaur es da olau gauserik aitzen, bakarrik aitzen da, denpora ona daunen koyu te ebaiteko, siketako, eta oin ori bes se oin bolak iteko ba koyute berdetan sartze deitue ta [2G]” - (Ebakitzeko modua egoten bazen, belarrak sikatzeko ere ebakitzen ziren ilbeheran, gaur ez dago holako gauzarik aditzen, bakarrik aditzen da, aro ona dagoenean koiu eta ebakitzeko, sikatzeko, eta orain hori ere ez ze orain bolak egiteko ba koiuta berdetan sartzen dituzte eta) “Baye amabost eguneko ilberarik estau, urek altuau te bajuau, baye dis sortzi egun gora ta sortzi egun bera urek [1A]” - (Baina hamabost eguneko ilbeherarik ez dago, urak altuago edo baxuago, baina dira zortzi egun gora eta zortzi egun behera urak) “Lelengo goikon dau, ilbere andiau, gero besten txikerrau, esta? [1A]” - (Lehenengo


138 goikoan dago, ilbehera handiagoa, gero bestean txikerragoa, ezta?) “Gabonatako ilbere da onena [2G]” - (Gabonetako ilbehera da onena) “Atxine esate yen, e, umek yayoteko be, ilberan iseneskeonen, diferentzi eukiten dela batzutan, ilberan [1A]” - (Antzina esaten zuten, umeak jaiotzeko ere, ilbeheran izanez gero, aldea edukitzen dutela batzuetan, ilbeheran) ilgore (iz) ilgora; ilgora: ilgora (ado); ilgoran (ado) ilgoran “Ilbere esateudin beste gause baterako be bai, bedarrak ebaiteko, konserbateko, autze iten dakela ilgoran ebaiten badosu, te ilberan ebaiten badosu, estait nik egi ala gusurre dan ba, ori ba [2G]” - (Ilbehera esaten zuten beste gauza baterako ere bai, belarrak ebakitzeko, kontserbatzeko, hautsa egiten zaiela ilgoran ebakitzen baduzu, eta ilbeheran ebakitzen baduzu, ez dakit nik egia ala gezurra den, ba hori ba) iretargi (iz) iretargia; iretargi barri, idergi barri (iz) iretargi berria, ilargi berria; iretargi bete (iz) iretargi betea; iretargi oso, idergi oso (iz) iretargi betea “Bai iretargi, ilberan, ilberan en jeneral, bai ori, batzuk esotzen inportantzirik emon iten se gatzetan sartze sales, bai beste batzuk bai, en jeneral beti ilberan [1G]” - (Bai ilargia, ilbeheran, ilbeheran gehienetan, bai hori, batzuek ez zioten garrantzirik eman egiten ze gatzetan sartzen zenez gero, baina beste batzuek bai, gehienetan beti ilbeheran) ixerra, ixarra (iz) izarra; ixerratu, ixarratu (iz) izarratua; ixerratu egon (ad) izarratua egon “Ixarrak asko daus [4G]” - (Izarrak asko daude) “Baye atxine, esales egoten argirik iñon be, semet ilunau, ordun ikusten sendusen dana bete, ixarratu itzela [2A]” - (Baina antzina, ez zenez egoten argirik inon ere, zenbat ilunago, orduan ikusten zenituen dena bete, izarratu itzala) “Bai ixarratute dau bai [4G]” - (Bai izarratuta dago bai) menguante (iz) ilbehera (Ik: ilbere) “Akulu ite isen du negun, negun menguantean, neguen ebei, ta siketzen danen, etzen artestu [4G]” - (Akuilua egiten izan dugu neguan, neguan ilbeheran, neguan ebaki, eta sikatzen denean, etxean arteztu) seru (iz) zerua; seru argi (iz) zeru argia; seru garbi (iz) zeru garbia “Ba esaten du igual, se garbi daun seru, esta? [2A]” - (Ba esaten dugu igual, ze garbi dagoen zeru, ezta?) Zeru iluna Erandiogoikoan. urek andik (iz) urak handiak, ilgora; urek txikerrak (iz) urak txikerrak, ilbehera; urek bera (ado) urak behera, ilbehera; urek gora (ado) urak gora, ilgora “Amabost egunen urek andik eta bestek txikerrak, ak esate yeun, e? [1A]” - (Hamabost egunean urak handiak eta besteak txikerrak, hark esaten zuen, e?) “Ak esate yeun sortzi egunen urek gora, eta sortzi egunen bean dausela [1A]” - (Hark esaten zuen zortzi egunean urak gora, eta zortzi egunean behean daudela)


139 14. Ingurunea Atal hau ingurunearen gaineko berbek osatzen dute (244 sarrera, 248 adiera eta 281 aldaki). Atala lau azpi-ataletan bananduta ematen dugu; herri ingurunea (57 sarrera, 58 adiera eta 70 aldaki), mendia eta lurra (118 sarrera, 120 adiera eta 126 aldaki), bideak (35 sarrera, 35 adiera eta 45 aldaki) eta errekak eta itsasoa (34 sarrera, 35 adiera eta 40 aldaki). 14.1. Herri ingurunea abadetze (iz) abade-etxea “Bai, bai Erandion on san etze, abadetze [2A]” - (Bai bai Erandion egon zen etxea, abade-etxea) “Abadetze isen san atxine [2G]” - (Abadeetxea izan zen antzina) aldea (iz) baserria; aldea etze, aldetze (iz) baserria “Arondo isen san beste aldea bat [3G]” - (Arondo izan zen beste baserri bat) “Astrabudun lau aldea etze egon san ta [1G]” - (Astrabuduan lau baserri egon zen eta) “Or egon san aldea etze bat, Kukularra, aldea sar bat egon san, ta a isen san Kukularra ta [1G]” - (Hor egon zen baserri bat, Kukularra, baserri zahar bat egon zen, eta hura izan zen Kukularra eta) anbulatorio (iz) anbulatorioa aparkamintu (iz) aparkamendua; aparka (ad) aparkatu “Disertun, e, aparkemintu bakisu non daun oin, an egon san plasa bat lurreskoa, eta an selebraten sin probak, urren [2G]” - (Desertun, aparkamendua badakizu non dagoen orain, han egon zen plaza bat lurrezkoa, eta han egiten ziren probak, hurrean) “Oin aparkaten da, aste dustin aparkaten dis an kotxek [2A]” - (Orain aparkatzen da, aste osoan aparkatzen dira han kotxeak) asilo (iz) zaharren etxea, asiloa “Dau erresidentzi bai len asilo isen san, etze bakar bat, ta oin a bota in deudi [2A]” - (Dago zaharren egoitza bat lehen asiloa izan zen, etxe bakar bat, eta orain hura bota egin dute) ayuntamentu, ayuntamintu, auntamentu (iz) 1. udaletxea. 2. udala “Erandio, se leleko ayuntamentu, Erandioko ayuntamentu antxe bertan dau [1A]” - (Erandio, ze lehenengo udaletxea, Erandioko udaletxea hantxe bertan dago) “Erandioko patatala on san ayuntamintuk inte [2G]” - (Erandioko patatatza egon zen udalak eginda) “Aitu atxine, auntamentu be emen on san ta gure aitite, emen bean bisi sana gure aiten aite, isen san lengo denporan konsejala [2G]” - (Aditu antzina, udaletxea ere hemen egon zen eta gure aitita, hemen behean bizi zena gure aitaren aita, izan zen lehengo denboran zinegotzia) barra (iz) taberna “Pinubarri ori, barra daun leku, Pinubarri da, gero sera, geroau be badau beste barrio bat [2G]” - (Pinubarri hori, taberna dagoen lekua, Pinubarri da, gero zera, geroago ere badago beste auzune bat) barriade (iz) auzunea, auzotegia “Baye emen etze ondon, euki deu deko barriada bat [1G] - (Baina hemen etxe ondoan, eduki du dauka auzune bat) barrio (iz) auzunea “Osten, gero beste barrio bat, beste etze batzuk, daus, aputxu bet sartute andik Asutik Zamarripas [1A]” - (Ostean, gero beste auzune bat, beste etxe batzuk, daude, apurtxo bat sartuta handik Asuatik Zamarripa) baserri (iz) baserria; baserritarra (iz) baserritarra “Nire ama ortxe Santimamiko baserri baten, Subiko, eta nire aita Madariako


140 aputxu bet gorau Erandio gorau, Erandiokok biek [3A]” - (Nire ama hortxe Santimamiko baserri baten, Zubikoa, eta nire aita Madariagakoa apurtxo bat gorago Erandio gorago, Erandiokoak biak) “Au isen san baserri bet dana, ta gero, emeko Olabarrieta dana isen san, ta arek emo yotzesan gero, iru llobari, bateti iru baserri in sin, ta naiko politek, e? In sin emen [3G]” - (Hau izan zen baserri bat dena, eta gero, hemengoa Olabarrieta dena izan zen, eta hark eman zizkien gero, hiri ilobari, batetik hiru baserri egin ziren, eta nahiko politak, e? Egin ziren hemen) batzoki (iz) batzokia “Se ni, Batzoki bakisu Erandioko Batzoki? Ain ondoan bisi nas ni [2A]” - (Ze ni, Batzokia badakizu Erandioko Batzokia? Haren ondoan bizi naiz ni) diputasino, deputesiño (iz) aldundia “Ori, diputasinona da ori [2A]” - (Hori, Aldundiarena da hori) “Diputasinok konpondu ditu orrek ingiruk, e? [2A]” - (Aldundiak konpondu ditu inguru horiek, e?) edifisio, edifizio (iz) eraikina “Len isen san, e, ayuntamintu te eskole ta dana edifizio baten, e, orain atzekalden in deudi [2A]” - (Lehen izan zen, udaletxea eta eskola eta dena eraikin baten, orain atzeko aldean egin dute) erresidentzi, residentzi (iz) zahar egoitza “Eta oin atxe in deudi te dabiltzes, residentzi iten sera, gutzako, sarrentzako, oin etzen estau lekurik sarrak aukiteko [2A]” - (Eta orain huraxe egin dute eta sabiltza, egoitza egiten zera, guretzat, zaharrentzat, orain etxean ez dago lekurik zaharrak edukitzeko) “Bueno bai, bai, etzen sobran egotekonen obeto saus erresidentzin [2A]” - (Bueno bai, bai, etxean sobran egotekotan hobeto zaude, egoitzan) errestaurante, restaurante (iz) jatetxea “Aiste sarrena be igual, oten san restaurante baten Bilbon, bai gabonatarako etzera, danak danak etzera [2A]” - (Ahizpa zaharrena ere beharbada, egoten zen jatetxe baten Bilbon, baina gabonetarako etxera, denak denak etxera) “Emen egote san, Basurtun aurreko alderdin restaurante andi bet, auskeldun auskeldune, ara yote sin aldeanu dustik, yaten [3G]” - (Hemen egoten zen, Basurton aurreko alderdian jatetxe handi bat, euskaldun euskalduna, hara joaten ziren baserritar guztiak, jaten) erri (iz) herria; erbesteko (iz) erbestekoa; erris isen (ad) herriz izan “Or probaleku gauk inte dau, probaleku, gauk inte errik inte [3G]” - (Hor probalekua geuk eginda dago, probalekua, geuk eginda herriak eginda) “Erriti dabil bai, baye onaño estator [3A]” - (Herritik dabil bai, baina honaino ez dator) “Orre ti, Erandio, erris eta eleisas Laukis, urren, e? [2G]” - (Horiek dira, Erandio, herriz eta elizaz Laukiz, hurrean, e?) etzalde, etzealde (iz) baserria “Klaro, saldu iteudin, se etzealdetako jentek ordun, e, solora ta etzera ta etzera ta solora, ta aik denporarik eseuden eukiten [2G]” - (Jakina, saldu egiten zuten, ze baserrietako jendea orduan, sorora eta etxera eta etxera eta sorora, eta haiek denborarik ez zuten edukitzen) “Ni akorta nas, nire ama eta onek, e, yoten siren, ba Mendigorri isen san etzaldea or, bason goyen, aik egun dustitan yoten sin astoas, Desture, esneas, oñes, e? Egun dusti dustiten, eta an, an euki eudin baseri, eta etzerik etze eroteudin [2A]” - (Ni akordatzen naiz, nire ama eta hauek, joaten ziren, ba Mendigorri izan zen etxaldea hor, basoan goian, haiek egun guztietan joaten ziren astoarekin, Deustura, esnearekin, oinez, e? Egun guzti guztietan, eta han, han eduki zuten bezeria, eta etxerik etze eroaten zuten) farmasi (iz) farmazia, botika “Ta farmasin aurren, egote san, taberna bat, eta, aren aurren egote san, len es [2A]” - (Eta farmaziaren aurrean, egoten zen, taberna bat, eta, haren aurrean egoten zen, lehen ez) granje (iz) etxaldea; ollo granje (iz) oilo etxaldea “Urte baten or granjan ibil san emen kriedu egoneko bat eskondu san emen berton [2G]” - (Urte baten hor etxaldean


Click to View FlipBook Version