The words you are searching are inside this book. To get more targeted content, please make full-text search by clicking here.

1910-1970 urte bitartean jaiotako erandioztar euskaldunen berbak biltzen ditu hiztegi honek.

Discover the best professional documents and content resources in AnyFlip Document Base.
Search
Published by Erandioko Euskara zerbitzua, 2023-04-03 02:32:20

Erandioztarren euskara I BERBAK

1910-1970 urte bitartean jaiotako erandioztar euskaldunen berbak biltzen ditu hiztegi honek.

Keywords: Erandio,euskara

141 ibili zen hemen morroi egoneko bat ezkondu zen hemen berton) “Se atzen egon san inte granje [2G]” - (Ze atzean egon zen eginda etxaldea) jardine (iz) lorategia “Txomin bedarra yorratu te sortzi egun barru barris, eta barris eta barris, ta ori txomin bedarra etor san, Bilboko jardinetara ekar sen polite dala ta [3G]” - (Txomin belarra jorratu eta zortzi egun barru berriz, eta berriz eta berriz, eta txomin belar hori etorri zen, Bilboko lorategietara ekarri zuten polita dela eta) jusgadu (iz) epaitegia; jusga (ad) epaitu; juesa (iz) epailea “Niri imini ostin Edurne, aor dau jusgadun [2A]” - (Niri ipini zidaten Edurne, haor dago epaitegian) “Eta esa yotzon ademas esa yotzon se, beste bein olaorik estitela pasa, e? Espabe, jusga es eser in barik, afusilako deula, baye berak afusilako deula esan yotzon [1G]” - (Eta esan zion gainera esan zion ze, beste behin holakorik ez dadila pasa, e? Ezpabere, epaitu ez ezer egin barik, fusilatuko duela, baina berak fusilatuko duela esan zion) kalle, kale (iz) kalea “An be egote san kallen bendeje saltzen [3G]” - (Han ere egoten zen kalean bendeja saltzen) “Astrabudutik egon san bide, onantza, orduko denporan onek, e, bide barrik esin egon, e, isen san Meso kalea [4A]” - (Astrabudutik egon zen bidea, honantz, orduko denboran hauek, bide berriak ez ziren egon, izan zen Mezo kalea) “Igual kallen eta olan egongo da ori, ori sera, baye emen es, emen iminte siren, e, serak eta sue in [2A]” - (Igual kalean eta hola egongo da hori, hori zera, baina hemen ez, hemen ipintzen ziren, zerak eta sua egin) kantarille (iz) estolda, hodia kastillu, kastillo (iz) gaztelua “Beste Aspuru bet egon san, beste Aspuru bet egon san, eta, an fuerte edo kastillo, iteko, espropia i otzen, Aspuru ori, beste Aspuru bet egon san [1G]” - (Beste Aizpuru bat egon zen, beste Aizpuru bat egon zen, eta han fuertea edo gaztelua, egiteko, desjabetu egin zioten, Aizpuru hori, beste Aizpuru bat egon zen) “Gero beste kastillo bat, e, an Sanpol, eta beste batau, e, Serantes [1G]” - (Gero beste gaztelu bat, han Sanpol, eta beste bat dago, Serantes) kiosko (iz) kioskoa “Or, e, kioskon eta or bitarten, or egoten gintzesan, ni etor nas asko [2A]” - (Hor, kioskoan eta hor bitartean, hor egoten ginen, ni etorri naiz asko) konsulte (iz) kontsulta “Ba konsulte daun lekun oten gintzesan neskak, eta beste alderdin, mutilek [2A]” - (Ba kontsulta dagoen lekuan egoten ginen neskak, eta beste alderdian mutilak) leku (iz) lekua “Ortxe bertan ayuntamentu sarra egon san lekun [1A]” - (Hortxe bertan udaletxe zaharra egon zen lekuan) “Oin subi daun lekun ote san taberna bat [2G]” - (Orain zubia dagoen lekuan egoten zen taberna bat) lonje (iz) lonja, etxepea monomentu (iz) monumentua otela (iz) hotela “Otela daun aurrekalden lelau, ta gero emen emetikalden [2A]” - (Hotela dagoen aurreko aldean lehenago, eta gero hemen hemendiko aldean) palasio (iz) jauregia “Isen san palasio bat [2A]” - (Izan zen jauregi bat) parke (iz) parkea “Bilbon be suerta yat ikuste, seren be badaus, e, Bilboko parken be, badabiltzes an arbolatatik, e, olgetan punterik punte ibilten di an [2G]” - (Bilbon ere suertatu zait ikustea, zerean ere badaude, Bilboko parkean ere, badabiltza han arboletatik, olgatzen puntarik punta ibiltzen dira han) plase (iz) plaza “Domekatan ta jayetan, ta negun ote san leku beten, frontoya esate ena ta gero, ba uden, plasan [2A]” - (Igandeetan eta jaietan, eta neguan egoten zen leku baten, frontoia esaten zutena eta gero, ba udan plazan) polleri (iz) oilasko erretegia “Ta apur bet berauko da, an Goyerrire selan daun ba, polleri bet iminte barri? [2G]” - (Eta apur bat beheragokoa da,


142 han Goierrira zelan dagoen ba, oilasko erretegi bat ipinita berria?) posade (iz) ostatua; posadan egon (ad) ostatuan egon “Eta asko egon sien bearren emen ibil sienak, posadan dausenak, ostatun egote sien, e [1A]” - (Eta asko egon ziren beharrean hemen ibili zirenak, ostatuan daudenak, ostatuan egoten ziren, e) salditegi (iz) zalditegia “Ta Iberre da, or, oin pikadero daun lekun, salditegi daun lekun? Ba or egoten sin, Asunen taberna an dau etze olan parra bateas ta, Asunen, Enkarnana lelau bere amana isen san, taberna eta denda len iseten sien modukok [4A]” - (Eta Ibarra da, hor, orain zaldi eskola dagoen lekuan, zalditegia dagoen lekuan? Ba hor egoten ziren, Asunen taberna han dago etxea hola parra batekin eta, Asunen, Enkarnarena lehenago bere amarena izan zen, taberna eta denda lehen izaten ziren modukoak) seminario (iz) seminarioa sentro (iz) erdigunea “Sentroti erretirata egon gara, esta igual, kasureko Desiertun bisite bes [2G]” - (Erdigunetik erretiratuta egon gara, ez da beharbada, kasurako Desertun bizitzea ere ez) serbeseri, serbesere (iz) garagardotegia “Serbeseri dau bertan [2A]” - (Garagardotegia dago bertan) “Guardi sibilek etorte ta Unbera, gora yoan serbeserara, ta ikusteuden guardi sibilek [4G]” - (Guardia zibilak etorrita eta Unbera, gora joan garagardotegira, eta ikusten zuten guardia zibilek) surtidore, surtidora (iz) hornitegia “Bat or, Loyurantza igokeran, a Katean asite, selan aixek ointzu denporatxu, mogidu seun etze bat? Aixek, bai tellatu kendu iyotzen, obran ibil sin te, igokeran, oin dau dana barristaute dau, surtidorera ta allega baño lelau, an bat, eta ementxe, seren, Puñalada esaten gintzen, beste bat egon san [2G]” - (Bat hor, Loiurantz igokeran, hura Katean hasita, zelan haizeak oraintsu denboratxo, mugitu zuen etxe bat? Haizeak, bai teilatu kendu zion, obran ibili ziren eta, igokeran, orain dago dena berriztatuta dago, hornitegira eta ailegatu baino lehenago, han bat, eta hementxe, zerean, Puñalada esaten genion, beste bat egon zen) taberne (iz) taberna; tabernasale (adj) tabernazalea “Taberne edo seoser egon san [1A]” - (Taberna edo zer edo zer egon zen) “Puñaladara iseten san atxine, or ote san etze bat, ba, taberna bat [2G]” - (Puñalada izaten zen antzina, hor egoten zen etxe bat, ba, taberna bat) Tabernak Altzagan. torre (iz) dorrea “Bai da torre andi bet eta barrun, e, goyen edo, batan baten bisi isen san jente, ondino ointzurarte [2A]” - (Bai da dorre handi bat eta barruan, goian edo, baten baten bizi izan zen jendea, oraindino oraintsura arte) txabole (iz) txabola “Txabolas beterik oin be andiko alderditi Destuko alderditi, txabolak in situsen eta gero bota in situsen [1A]” - (Txabolaz beterik orain ere handiko alderditik Deustuko alderditik, txabolak egin zituzten eta gero bota egin zituzten) “Baye guk orra, etzaurren, euki gendun, e, txabola bat, ta txabolan, ba, egon san labe, labe egon san txabolan, eta gero txabolan aurren, egon san olan, ba orren sati bet, ta eskinen egon san [2A]” - (Baina guk horra, etxe aurrean, eduki genuen, txabola bat, eta txabolan, ba, egon zen labea, labea egon zen txabolan, eta gero txabolaren aurrean, egon zen hola, ba horren zati bat, eta izkinan egon zen)


143 txaleta, txale (iz) txaleta “Oin Unbe, Unbe da, a goyen txale tekosena an [2G]” - (Orain Unbe, Unbe da, hura goian txaletak dauzkana han) “Or Martun txaleta pe badaus, eta txaleta baten dau, residentzi iminte sarrentzako [2A]” - (Hor Martiartun txaletak ere badaude, eta txaleta baten dago, zahar egoitza ipinita zaharrentzat) txamisu (iz) etxola, txabola “Etor akosen, a, albañil batzuk, laguntan, ausotakok, eta egun bien, e, prepara eutzen, beorren txamisu, te gero, il arten or, e, eron dau beorren bisimodu [2G]” - (Etorri zitzaizkion, igeltsero batzuk, laguntzen, auzoetakoak, eta egun bian, prestatu zioten, berorren txabola, eta gero, hil artean hor, eroan du berorren bizimodua) txosne (iz) txosna “Bai edaries txosna asko oten san [2G]” - (Bai edariarekin txosna asko egoten zen) “Or, e, esan ikusten yatordurik ordun txosnatan es, esan ikusten, bakarrik edateko, serbese edo, olako gausek bai baye ostantzen [2A]” - (Hori, ez zen ikusten jatordurik orduan txosnetan ez, ez zen ikusten, bakarrik edateko, garagardoa edo, holako gauzak bai baina osterantzean) uri (iz) uria, hiria “Beti isen dires, beste klase baten, uri uri klase giaukok [2G]” - (Beti izan dira, beste era batean, hiri hiri era gehiagokoak) 14.2. Mendia eta lurra abaro (iz) abaro, baso zarratu, lohia; abaro in (ad) abaro egin; abarotu (ad) abarotu, abaro egin “Abaro da, ondure sana bason [1A]” - (Abaroa da, sakosta zena basoan) alanbrade (iz) alanbre-hesia “Ta, alanbradak eta esin pasa areas [3G]” - (Eta, alanbre hesiak eta ezin pasatu harekin) aldape (iz) 1. soro burua, soro goiena. 2. aldapa “Aldape solo goyena da [1A]” - (Aldapa soro goiena da) aldatza (iz) aldatsa; aldasbere, aldaspere (iz) aldats behera; aldasbera (ado) aldats behera; aldas beran (ado) aldats beheran; aldasgora (ado) aldats gora “Amen isen san atxineko kalle bat, aldatz apur bet eukieun baye es aldatz andirik be [2G]” - (Hamen izan zen antzinako kale bat, aldats apur bat eduki zuen baina ez aldats handirik ere) “Ure imini aldas beran ureas ta andi ya danak, andi korritan [1A]” - (Ura ipini aldats beheran urarekin eta handik ja denak, handik korritzen) “Bason eta aldaspera andi, eta urek itzeleko inderrak, eta, se ite sen tejoanara sartu, urek, ta tejoanan, ormatati, barrure ure kuarture [2A]” - (Basoan eta aldats behera handia, eta urek itzaleko indarrak, eta, zer izaten zen tejabanara sartu urak, eta tejabanan, hormatik barrura ura gelara) “Palatu da ba aldatza edo aldasbera isete les, palatu bet, palatu, palatu iseten da, normalmente estana, bardine [3G]” - (Palatua da ba aldatsa edo aldats behera izatea legez, palatu bat, palatua, palatua izaten da, normalean ez dena berdina) arlo (iz) arloa; lur arlo (iz) lur arloa “Exe da olau ser bat, pala bat aurren, eta atzen egurreas, mogitako arlo [2G]” - (Exea da holako zer bat, para bat aurrean, eta atzean egurrarekin, mugitzeko arloa) “Ba sati beteri, lurre arlo bat, lur sati beteri arlo bat, lur arlo bat [3G]” - (Ba zati bati, lurra arlo bat, lur zati bati arlo bat, lur arlo bat) arri (iz) harria; arribole (iz) harri-bola; are arri (iz) harea-harria; arri kayule (iz) harri kaiuela; auntzarri (iz) ahuntz harria; arriarte (iz) harri-artea; arrisko (adj) harrizkoa; arritzu (adj) harritsua “Se errekan beti dekosu arri bet edo seoser errope garbitako [2A]” - (Ze errekan beti daukazu harri bat edo zer edo zer arropa garbitzeko)


144 “Artillerik, e, soltaten seitun arrik atxatan, arribolak, e, menditi bera [1G]” - (Artilleriak, soltatzen zituen harriak haitzetan, harri-bolak, menditik behera) “Adokine da, landrillu masisoa, arriskoa [2G]” - (Galtzada-harria da, adreilu tinkoa, harrizkoa) “Onek egoten dis or etze ondotan, sera, etze ondotan, e, arriarte antzera, edo olan, eskonbro daun lekun bai, ni pakit ser dan [3G]” - (Hauek egoten dira hor etxe ondoetan, zera, etxe ondoetan, harri-arte antzera, edo hola, hondakina dagoen lekuan bai, nik badakit zer den) atxa (iz) haitza “Bastante dau, atxa paraje ori daun lekun [2G]” - (Nahiko dago haitza paraje hori dagoen lekuan) aurbere, eurbere (iz) aurbehera, aldats behera bakarleku (iz) bakar lekua “Eta orren entzuteas, e, akortanas tiragomeas ta igual txorik ilten ibilte ba saspi sortzi urteas, eta, esate oskun se, Akarlanda bitartera yon esteko se or, koiten deituela ume txikerrak eta, bildur itzelaas egoten gentzesan, leku, bakarlekutara yoteko, kotxeran bat edo olan ikusisko, troteo totala umek, kuadrilletan egonta be igual [2G]” - (Eta horren entzutearekin, akordatzen naiz tiragomarekin eta igual txoriak hiltzen ibilita ba zazpi zortzi urterekin, eta, esaten zigun ze, Akarlanda bitartera ez joateko ze hor, harrapatzen dituztela ume txikerrak eta, beldur itzalarekin egoten ginen, leku, bakar lekuetara joateko, autoren bat edo hola ikusiz gero, trosta osoa umeak, koadrilan egonda ere berdin) barrena (iz) barrena “Unibersidadeko, barreneko, mendin, beatan, ieun pantanu bet [2G]” - (Unibertsitateko, barreneko, mendian, behetan egin zuen urtoki bat) barruti (iz) barrutia, belarleku itxia base (iz) basa; lokatza; basatze (iz) basatza basasko (adj) basazkoa “Emen seratan ba, dana dau base [2G]” - (Hemen zeretan ba, dena dago basa) baso (iz) basoa; basarte (iz) baso artea; baso eskine (iz) baso izkina; erri baso (iz) herri basoa “Andi basoti, dinede, dinede, ori garbitu danen, datosela onantza [3G]” - (Handik basotik, diote, diote, hori garbitu denean, datozela honantz) “Koyu etzen, txoriso edo, segoser, eta yoten gintzen orra baso eskinera [2A]” - (Koiu etxean, txorizoa edo, zer edo zer, eta joaten ginen horra baso izkinara) “Ona gora etorte san, emen, e, erri baso taus emen goyen, eta euki seitun pastun [2G]” - (Hona gora etortzen zen, hemen, herri basoak daude hemen goian, eta eduki zituen bazka-lekuan) “Erandiok erri basok asko dekos emen [2G]” - (Erandiok herri basoak asko dauzka hemen) bebedero (iz) uraska “Bai an euki eun orrek etze, etzen, bebedero bat edo manatialtxu bet etzen albon [2G]” - (Bai han edukitzen zuen etxea, etxean, uraska bat edo iturburutxo bat etxearen alboan) bedarleku (iz) belarlekua; bedar salle (iz) belar saila; bedar solo (iz) belar soroa; bedartze (iz) belartza “Kordelas megitaun egun dustitan se arlo ebai ber deun solon, bedarra be megidu iteun, kontu atara ixu, bedar solo ebaiteko alaba bies bisi isen san, eta, dekot nik entzute ta egi isengo san, ume giau euki estaiti, e, sekule giau narruten es otzela in [2G]” - (Kordelarekin neurtzen zuen egun guztietan ze arlo ebaki behar duen soroan, belarra ere neurtu egiten zuen, kontu atera ezazu, belar soro ebakitzeko alaba birekin bizi izan zen, eta, daukat nik entzutea eta egia izango zen, ume gehiago ez edukitzeagatik, sekula gehiago narrutan ez ziola egin) bege (iz) ibarra; begade (iz) ibarra “Iru bega, gero Altosornos estait nik, e, Euskaldunak erosi baseitusen edo orrek danak, baye orrek begak isen sin, estait noinak isengo sin, iru egon sin [1A]” - (Hiru ibar, gero Labe Garaiak ez dakit nik, Euskaldunak erosi zituen edo horiek denak, baina ibar horiek izan ziren, ez dakit norenak izango ziren, hiru egon ziren) beresi (iz) beresia “Beresi iseten da olan sakon unekade dausenak basotan, seak [1A]” - (Beresia


145 izaten da hola sakon unada daudenak basoetan, zerak) bustine (iz) buztina “Bearrerako andi, se bustine gogorra da, bustine, bustine buf! Gogorra da, luame ba fasile, jenero koiteko, antzekok [3G]” - (Beharrerako handia, ze buztina gogorra da, buztina, buztina buf! Gogorra da, lugamea ba erraza, jeneroa koiuteko, antzekoak) esi (iz) hesia; ixi (iz) hesia espalde (iz) malda “An eskerrera bajatu te beste espaldatxure dana [2G]” - (Han ezkerrera baxatu eta beste maldatxora dena) goyena (iz) goiena, soro goiena, soroaren goiko aldea irripe (iz) erripa kantere (iz) harrobia “Barrio dustikok ekarte situsen arrik kanterati te olan, eta danan arten inte dau [2A]” - (Auzune guztikoek ekartzen zituzten harriak harrobitik, eta hola, eta denen artean eginda dago) karabi (iz) karobia “Karabi, an dau karabi te beti aukiten gendun bildurre, ganaduk eron basora, esta? Eta ara yausi estaitesan [2A]” - (Karobia, han dago karobia eta beti edukitzen genuen beldurra, ganaduak eroan basora, ezta? Eta hara jausi ez daitezen) “Emen emen es nik, baye seran, bai, Alaban asko, kasan nabilela, buf! Karabik [3A]” - (Hemen hemen ez nik, baina zerean, bai, Araban asko, ehizan nabilela, buf! Karobiak) karkabe (iz) karkaba “Solok, ba, karkabakas, karkabak eukite seitusen solo bakotxak, eta gero usena pe bai [3G]” - (Soroak, ba, karkabekin, karkabak edukitzen zituen soro bakoitzak, eta gero izenak ere bai) kayole (iz) kaiuela, arbela “Kayole ote san arri [2A]” - (Kaiuela egoten zen harria) “Kayole daun lekun urtengo deu urek [2A]” - (Kaiuela dagoen lekuan irtengo du urak) kobasulo, kuebe (iz) koba “Gerra denporan bonbardeotan ta olan, e, mune aspitan ta olan refujiok in sien, ba orrek dustik orrek kuebatzat esi leis euki es [2G]” - (Gerra denboran bonbardaketetan eta hola, muna azpietan eta hola aterpeak egin ziren, ba horiek guztiak horiek kobatzat ezin litezke eduki ez) lande (iz) landa; landamine (iz) landamina “Latzinek ba, landak, bedarra daun lekun ganaduntzat, latzinek esaten dakin [2G]” - (Latzinak ba, landak, belarra dagoen lekuan ganaduarentzat, latzinak esaten zitzaien) lantzarra (iz) lantzarra, lantzen ez den lur saila; lantzar (ado) lantzar; lantzar egon (ad) lantzar egon “Lantzarra normalen iseten da bedarra bakarrik dauna [4G]” - (Lantzarra normalean izaten da belarra bakarrik dagoena) “Onek asko urteten deu lantzarratan ta, onek asko urteten deu [3G]” - (Honek asko irteten du lantzarretan eta, honek asko irteten du) latzine (iz) latzina “Sartu, gure latzine yokeran, biden kontran kontran dau, ori gorosti ori [2G]” - (Sartu, gure latzina joakeran, bidearen kontra kontra dago, gorosti hori) “Orra esin san pasa ta, geure latzinetati ekar seuden [2G]” - (Horra ezin zen pasatu eta, geure latzinetatik ekarri zuten) leixe, lexe, lese (iz) leizea; lesatzu (adj) leizetsua “Bai, bai, au lesatzu da, bai naiko lesatzu [2G]” - (Bai, bai, hau leizetsua da, bai nahikoa leizetsua) limite (iz) muga “Sesuman isen san ya amas, e, limite Erandio Getxo [4G]” - (Sesumagan izan zen ja gainera, muga Erandio Getxo) luame (iz) lugamea “Bustine jenero batzutako obe da, beste batzuetako luame [3G]” - (Buztina jenero batzuetarako hobea da, beste batzuetarako lugamea) lurre (iz) lurra; area lurre (iz) harea lurra; artelurre (iz) arte-lurra, lur gorria; bustin lurre (iz) buztin lurra; bustin utzesko lurre (iz) buztin hutsezko lurra; karea lurre (iz) karea lurra; lur baltza (iz) lur beltza; lur barri, lubarri (iz) lur berria; lur bustine (iz) lur buztina; lur garana (iz) lur garana, lur soltea; lur gorri (iz) lur


gorria; lur asala (iz) lur azala; lurmena (iz) lurmena, lur azala; lurpe (iz) lurpea; lur salle (iz) lur saila; lurresko (adj) lurrezkoa; lurtu (ad) lurtu “Eta ostera gure alde ta, bustinek eta area lurrek eta orrek, e, aste san lar, lar arinegi etorte san, e, en jeneralen gari, eta gari ereiteri itxi akon bastante arin, se ori paste san usteldu ite sin garik, ugerra koiteudin [2G]” - (Eta ostera gure aldea eta, buztinak eta harea lurrak eta horiek, hazten zen lar, lar arinegi etortzen zen, gehienetan garia, eta garia eraiteari utzi zitzaien nahiko arin, ze hori pasatzen zen usteldu egiten ziren gariak, ugerra koiuten zuten) “Lurre bata bustine, dana gogorra, artelurre, ta beste luame [3G]” - (Lurra bata buztina, dena gogorra, arte-lurra, eta beste lugamea) “Bertan atateudin emen se one ti, bustin utzesko lurrek gogorra ti [2G]” - (Bertan ateratzen zuten hemen ze, hauek dira, buztin hutsezko lurrak gogorrak dira) “Gari geyen emoteudin lurrek, orrek isen sin, e, karea lurrek edo [2G]” - (Gari gehien ematen zuten lurra, horiek izan ziren, kara lurrak edo) “Bai lur baltza, ba emen lur baltzik, emen emen emen estau, emen estau lur baltza [3G]” - (Bai lur beltza, ba hemen lur beltzik, hemen hemen hemen ez dago, hemen ez dago lur beltza) “Bueno, guk, e, sati biten euki gendusen, emen etzen ondon, ta gero lubarrik an goyen, eta beste batzuk, sati biten [3G]” - (Beno, guk, zati baten eduki genituen, hemen etxearen ondoan, eta gero lur berriak han goian, eta beste batzuk, zati bitan) “Materiala sera bustine, lur bustine [2G]” - (Materiala zera buztina, lur buztina) “Beko ure ties orrek, beko errekak, dausen errekak lurpen orti [3G]” - (Beheko urak dira horiek, beheko errekak, dauden errekak lurpean hortik) “Eta ara bota opile, kasuela lurresko bateas tapau [1A]” - (Eta hara bota opila, kazola lurrezko batekin tapatu) “Ona baño giau, ona be etorte sin baye ona baño giau, an egon sales, e, lur salla andiauk edo estait baso, se pastoreri baso gustaten daki apur bet, e, uden bero iten seunerako, emen be etorte sin ona be, e? [3G]” - (Hona baino gehiago, hona ere etortzen ziren baina hona baino gehiago, han egon zenez, lur saila handiagoak edo ez dakit basoa, ze artzainei basoa gustatzen zaie apur bat, udan bero egiten zuenerako, hemen ere etortzen ziren hona ere, e?) “Lurmena bai, edurre kentzen danen lurmena iten yoten da [3G]” - (Lurmena bai elurra kentzen denean lurmena egoten joaten da) “Lur asala da, labraten dosu te iten dotze euri ganera, asal txarra, gero, a, preparaten, asal ona da, ba, aurreko axe edo denpora ona ta siketu ondo, ori asala, ona da ori [3G]” - (Lur azala da, lantzen duzu eta egiten die euria gainera, azal txarra, gero, hura, prestatzen azal ona da, ba, aurreko haizea edo eguraldi ona eta sikatu ondo, hori azala, ona da ori) “Bai ser, ser, len, e, lantzar danak oten sin lurtute ta [3G]” - (Baina zer, zer, lehen, lantzar denak egoten ziren lurtuta) mendi (iz) mendia; mendi eskine (iz) mendi izkina; mendi kuskurre (iz) mendi tontorra; menditzu (adj) menditsua “Emen deke, mendi deko ayuntamintuk dekona, Akarlandako [2G]” - (Hemen daukate, mendia dauka udalak daukana, Akarlanda) “Ta or atzen, or bean, ta menditan ta ba, bietan eukiten seituen, emeti, uren emetikalden eta uren bestekalden [2G]” - (Eta hor atzean hor behean, eta mendietan eta ba, bietan edukitzen zituzten, hemendik, uraren hemendiko aldean eta uraren besteko aldean) “An mendi eskinen egon san, etze bat, Urko geitute otzena [2G]” - (Han mendi izkinan egon zen, etxe bat, Urko deitzen diotena) “Koyu trena Katean, eta Mugiraño, ta Mugin koyu autobusen eta, Bakioraño, eta Bakiotik, ara, andik menditik, an oin otelak eta inte dau, serak inte dausen, andi mendi kukuskurretik, mendin olan, uren ganetik yonta, eroten gendun seroser tortillle bat edo seoser yateko [1A]” - (Koiu trena Katean, eta Mungiraino, eta Mungian koiu autobusean eta, Bakioraino, eta Bakiotik, 144 146


147 hara, handik menditik, han orain hotelak eta eginda dago, zerak eginda dauden, handik mendi tontorretik, mendian hola, uraren gainetik joanda, eroaten genuen zer edo zer tortilla bat edo zer edo zer jateko) muge (iz) muga “Da Katea ta, nik estait, bisi gareles mugen [4G]” - (Eta katea eta, nik ez dakit, bizi garenez mugan) mune (iz) muna; munegane (iz) muna gaina; munepe (iz) munapea; munarri (iz) munarria; munarritu (ad) munarritu “Munetan asten die, leku sikutan umek iten deitue [2G]” - (Munetan hazten dira, leku sikuetan umeak egiten dituzte) “Ona bidera oten da munarrikes au, au buelta dusti [2G]” - (Hona bidera egoten da munarriekin hau, buelta hau osoa) “Atara munarri te aspin telle badau, bai [2A]” - (Atera munarria eta azpian teila badago bai) “Biden, e, unibersidadek berak pagata, munarritute dekos [2G]” - (Bidean, unibertsitateak berak ordainduta, munarrituta dauzka) norte (iz) iparra “Eta, dala padesimientu bet, e, Europan norte aldarriti senbet eta norterau, giau abundaten deun gaixo bat da segun antza [2G]” - (Eta, dela oinaze bat, Europan iparraldetik zenbat eta iparralderago, gehiago dagoen gaixo bat da segun antza, eta andrazkoek nekezago daukazue, lantzean batzuk badaude, baina oso gutxi segun antza) “Akerlandatik Unbeko bidetik, eta unibersidadera dona, esaten seun, e, Goyerri dala, baye, andik arantza Goyerri norte [3G]” - (Akarlandatik Unbeko bidetik, eta unibertsitatera doana, esaten zuen, Goierri dela, baina handik harantz Goierri iparra) oeste (iz) mendebaldea ondure (iz) sakosta “Abaro da, ondure sana bason [1A]” - (Abaroa da, sakosta zena basoan) ortu (iz) ortua; ortuari (iz) ortuaria “Ortu ba, ortu bai eta bedarra, ta ortu arto ta indabe [3G]” - (Ortua ba, ortua bai eta belarra, eta ortua artoa eta indaba) palatu (iz) palatua “Palatu iseten da apur bet olan aldatza bera dona edo, jo! Palatu da ori, palatu andi [4G]” - (Palatua izaten da apur bat hola aldatsa behera doana edo, jo! Palatua da hori, palatu handia) pastu (iz) 1. bazka-lekua. 2. bazka “Ta ni yonas ganadukes be, kaminoti emeti, soltun koyu gortan ta eron, tarako solora, kamino dustiti, pastureko, ganaduk, pasture [3G]” - (Eta ni joan naiz ganaduekin ere, kaminotik hemendik, soltean koiu kortan eta eroan, eta harako sorora, kamino osotik, bazka-lekurako, ganaduak, bazka.lekura) “Bai, Otxandioti ona asko, bai pastuen ordun, bai oin oin pasturi pesta iten [1G]” - (Bai, Otxandiotik hona asko, bai bazkalekuan orduan, bai orain orain bazkarik ere ez da egiten) piku (iz) tontorra sakollu (iz) zakoilua, sakosta “Estau estau ugelariorik, emen sakollu dustik karkaba dustik beterik egon di [2G]” - (Ez dago ez dago ugaraxorik, hemen zakoilu guztiak beterik egon dira) “Gero unekada baten akortanas or, beko aldardin, e, denporeas, ure aspiti pasau edo ta enkatxo, unekada baten, sakollu i eun, ta an sakollun, danak lotze sien eta, or, e, ori dala ta estala gero untze giau ite san baye se i eudin, ta ikusi selan an [...] eta gero konpondu i eudin, ta oin dau konpondute [2G]” - (Gero unekada baten akordatzen naiz hor, beheko alderdian, denborarekin, ura azpitik pasatu edo eta engantxoa, unekada baten, zakoilua egin zuen, eta han zakoiluan, denak lotzen ziren eta, hor, hori dela eta ez dela gero iltze gehiago egiten zen baina zer egin zuten, eta ikusi zelan han [...] eta gero konpondu egin duten, eta orain dago konponduta) salle (iz) saila “Ta sindikaton saltzen da ta bein oki nun, erein, sallatxu bet [3G]” - (Eta sindikatuan saltzen da eta behin eduki nuen, erein, sailtxo bat) sastrake (iz) sastraka sintudi (iz) zintudia, harizti luzanga solo (iz) soroa; solo barrena (iz) soro barrena; solo bastarra, solo basterra (iz) soro bazterra; solo ertza (iz) soro hegala,


148 soro ertza; solo eskine (iz) soro ertza; solo goyena (iz) soro goiena “Nik, e, dekot an solo bat, eta esateotze Kastillondo [1G]” - (Nik, daukat soro bat, eta esaten diote Kastillondo) “Aorrek ermite esan dotenak, San Kristobalko ermite bakisu non daun or goyen? Bai bean euki seitun solok, ta ara orti bide txarra egote san [2G]” - (Haorrek ermita esan dudanak, San Kristobaleko ermita badakizu non dagoen hor goian? Baina behean eduki zituen soroak, eta hara hortik bide txarra egoten zen) “Solora donen, sestotxu beten barrun imini, solo bastarren ta, an euki, ta solon bearren [1A]” - (Sorora doanean, zarantxo baten barruan ipini, soro bazterrean eta, han eduki, eta soroan beharrean) “Karkabe, ta karkabati yote san olan solo goyenera, depositu an inte, ara [2G]” - (Karkaba, eta karkabatik joaten zen hola soro goienera, depositua han eginda, hara) sona (iz) zona “Gure sona beti isen da euskeldune, eta beti isen da Desiertu ba, es kategori iguala, kategori be bai, an isen die, oso, kastellanok giau, askos be gu baño, bai, Erandion jayo nintzen [2A]” - (Gure zona beti izan da euskalduna, eta beti izan da Desertu ba, ez maila berdina, maila ere bai, han izan dira, oso, gaztelauak, gehiago, askoz ere gu baino, bai, Erandion jaio nintzen) sulo (iz) zuloa; sulodune (adj) zuloduna; sulo in (ad) zulo egin; sulotu (ad) zulatu “Aukite seun sulotxu bet, olan sulotxu bet eta auspoas [2A]” - (Edukitzen zuen zulotxo bat, hola zulotxo bat eta hauspoarekin) “Baye, orrotzas sulo in te itxiten baosu, atzera serratan da [2A]” - (Baina, orratzarekin zulo egin eta uzten baduzu, atzera zerratzen da) “Apur bet giau aguanta deyon, se espabe ensegida sulotuten dires e? [2A]” - (Apur bat gehiago abanta diezaion, ze ezpabere atoan zulatzen dira, e?) surre (iz) hegoa “Surreti datorrena, esate sakon, erri axea [2G]” - (Hegotik datorrena, esaten zitzaion, herriko haizea) terreno (iz) terrenoa “Orrek gure, osabe defuntun ta terrenotan on san inte [2G]” - (Horiek gure, osaba difuntuaren eta terrenoetan egon zen eginda) “Ta semek eseun gure ixen a etze, ta etze ta terrenok saldu situsen [2A]” - (Eta semeak ez zuen gura izan etxe hura, eta etxea eta terrenoak saldu zituen) tunturre, txuntxurre (iz) tontorra “Ara tunturreraño, e, Erandio da [1G]” - (Hara tontorreraino, Erandio da) “Eta an tunturren dausen etzek dire, Motak [1G]” - (Eta han tontorrean dauden etxeak dira, Motak) “Baye oin dau an txuntxur beten iminte [2A]” - (Baina orain dago han tontor baten ipinita) troke (iz) troka “Ta gero an besten Erandio akabaten da, an beko trokan [2G]” - (Eta gero han bestean, Erandion amaitzen da, han beheko trokan) “Laurotako troka bateko isen san, eta erdera yakin be, bera isen san yoskile [2A]” - (Lauroetako troka batekoa izan zen, eta erdara jakin ere, bera izan zen jostuna) txanto (iz) txantoa, txantela “Entzun dot nik aititeri entzun dotzet, jo! Ara txantora yon ber du, txanto, igual, an, e, sati bet oten isen da igual, apur bet etzeti apartata edo txantora yon ber du [4G]” - (Entzun dot nik aititari entzun diot, jo! Hara txantora joan behar dugu, txantoa, igual, han, zati bat egoten izan da igual, apur bat etxetik apartatuta edo txantora joan behar dugu) unede (iz) unada, unekada; unekade (iz) unekada, unada “Egon nintzen unekada batzutan an laguntan [2A]” - (Egon nintzen unekada batzuetan han laguntzen)


149 14.3. Bideak adokine (iz) galtzada-harria; adokinesko (adj) galtzada-harrizkoa “Adokine da, landrillu masisoa, arriskoa [2G]” - (Galtzada-harria da, adreilu tinkoa, harrizkoa) “Adokinesko plase isen san [2G]” - (Galtzada-harrizko plaza izan zen) arku (iz) zubi begia arrate (iz) harratea asfalto (iz) asfaltoa; asfalta (ad) asfaltatu atajo, ataju (iz) atajua, laster bidea “Atajorik andienetaik koiten su ya bide [2G]” - (Atajurik handienetatik koiuten duzu ja bidea) autobia (iz) autobia “Autobiati satosenen, ona Erandiora sartzeko, or egon sin, or erre seen batzuk [3G]” - (Autobiatik zatozenean, hona Erandiora sartzeko, hor egon ziren, hor erre zituzten batzuk) autopiste (iz) autopista barrere (iz) barrera, trenarena da “Ta or, e, barrerak egon siren, eta, yoten gintzesan Bilbora, ba ilen bein sikan, edo giau [2A]” - (Eta hor, barrerak egon ziren, eta joaten ginen Bilbora, ba hilean behin sikeran, edo gehiago) bide (iz) bidea; bide bastarra (iz) bide bazterra; bide ertza (iz) bide ertza; bide eskine (iz) bide bazterra; bidekurtze (iz) bide gurutzea; gurdibide, gurpide, gurbide, burdibide (iz) gurdibidea; oinbide (iz) oinbidea “A bide Lutxanati Asure in seudenen, eta, etze bota seutzin [1G]” - (Bide hura Lutxanatik Asura egin zutenean, eta, etxea bota zioten) “Bide bastarren saldi taus [3A]” - (Bide bazterrean zaldiak daude) “Ze or egon san Leyoko matadero, bide ertzen, eta orren odolak yoten siren [1G]” - (Ze hor egon zen Leioako hiltegia, bide ertzean, eta horren odolak joaten ziren) “Seren isen san, Abadiño, Abadiño baño apur bet, barrurau, e, bide eskinen, kamino eskinen [1G]” - (Zerean izan zen, Abadiño, Abadiño baino apur bat, barrurago, bide izkinan, kamino izkinan) “Bidekurtze suk non dekosu ba? [2G]” - (Bide gurutzea zuk non daukazu ba?) “Es, ba, esaten sakien ba, gurbide, gurbide, gurdik eroten siles, gurbide [2A]” - (Ez, ba, esaten zitzaien ba, gurdibidea, gurdibidea, gurdiak eroaten zirenez gero, gurdibidea) “Ordun dana burdibidek eta olan oten sin [3A]” - (Orduan dena gurdibideak eta hola egoten ziren) “Oinbide esate san, eta oinbideti yoten gintzesan, ba, danen mesa bat edo olan, baye entierru egunen yon ber isete san kaminoti [2A]” - (Oinbidea esaten zen, eta oinbidetik joaten ginen, ba, denean meza bat edo hola, baina enterru egunean joan behar izaten zen kaminotik) errebuelte (iz) bihurgunea errekorridu, rekorridu (iz) ibilbidea “Eta, badakisu oyan dauna altza be esin dosu in te, goixetan akaba, akaba ordureko, errekorridu iteko denpore egon diten [2G]” - (Eta, badakizu ohean dagoena altxatu ere ezin duzu egin eta, goizetan amaitu, amaitu ordurako, ibilbidea egiteko denbora egon dadin) errepide (iz) errepidea “Diputasinoko da errepide [2A]” - (Aldundikoa da errepidea) erretonde, errotonde, rotonde (iz) errotonda “Tortxe erretondan, ak, daun lekun euki un solo bat [2G]” - (Eta hortxe errotondan, hark, dagoen lekuan eduki zuen soro bat) “Katea isen san or rotonda daun lekun? Ortxe isen san Katea [2A]” - (Katea izan zen hor errotonda dagoen lekuan? Hortxe izan zen Katea) estarte, estratze, estrade (iz) estrata “Iru metro ingiru edo olan dekos etzeti atzera estratzek [2G]” - (Hiru metro inguru edo hola dauzka etxetik atzera estratak) “Estartak, ba, estartak sasi asko daun lekun eta olan, e, ba, kurtze edo estarta, estartak olan, e, se esango tzut Urkitxi edo olan [2A]” - (Estratak, ba, estratak sasi asko dagoen lekuan eta hola, ba gurutze edo estrata, estratak hola, zer esango dizut)


150 “Au estrada bat isen san, estrada bat [3G]” - (Hau estrata bat izan zen, estrata bat) galipota (iz) galipota “Sube in eta ite yen galipota ta [1A]” - (Sua egin eta egiten zuten galipota eta) grabe (iz) legarra kaltzade (iz) galtzada kamino (iz) kaminoa, errepidea; kamino basterra (iz) kamino bazterra; kamino egala (iz) kamino hegala; kamino eskine (iz) kamino izkina, kamino hegala “Eta emen ba, ordun ba, ori kamino ori esan egoten or [2G]” - (Eta hemen ba, orduan ba, kamino hori ez zen egoten hor) “Bota en etze sarren, goiko alderrin, kamino baster basterren egote san, selau ure goso egoten san gero! [2A]” - (Bota zuten etxe zaharrean, goiko alderdian, kamino bazter bazterrean egoten zen, zelako ura gozo egoten zen gero!) “Bai entzute san, en jeneral, gure isen sales kamino eskine, eta sarate andi beti egoten dales, askotan eskintzesan enteraten [2A]” - (Bai entzuten zen, gehienetan, gurea izan zenez kamino izkina, eta zarata handia beti egoten denez, askotan ez ginen enteratzen) kurbe (iz) bihurgunea “Ori kurbe, apur bet kentzeko idea dekila esausten [2A]” - (Bihurgune hori, apur bat kentzeko ideia daukatela esan zidan) kurtze (iz) bide gurutzea; kurtzero, kurtzio (iz) bide gurutzea “Alabe ointxe be ortxe etzen bixi da, ortxe, kurtzioko ortxe etze nausin [2G]” - (Alaba oraintxe ere hortxe etxean bizi da, hortxe bide gurutzeko hortxe etxe nagusian) “Ta gero iseta san igual emeti beti, orra Mesonetarañoko, ta orti be olan etorte san onañoko, olan, kurtze batzutatik [2A]” - (Eta gero izaten zen igual hemendik behetik, horra Mezonetarainoko, eta hortik ere hola etortzen zen honainoko, hola, bide gurutze batzuetatik) paso (iz) pasabidea, bide artekoa “Ta su pasten basara ni be bai te aurrera, amen asi eta atzera, orrek eseudin pasorik eukiten [2G]” - (Eta zu pasatzen bazara ni ere bai eta aurrera, hamen hasi eta atzera, horiek ez zuten pasabiderik edukitzen) “Paso euki seudin te ba, andi arreglate sin [2G]” - (Pasabidea eduki zuten eta ba, handik moldatzen ziren) subi (iz) zubia “An Txertudi egon san lekun dau oin subi [2A]” - (Han Txertudi egon zen lekuan dago orain zubia) “Eta ordun yon ber iseteudien, Sestauti Portualtera oñes, eta subi [3A]” - (Eta orduan joan behar izaten zuten, Sestaotik Portugaletera oinez, eta zubia) tunela (iz) tunela “Or tunela dau, ta mutiltxuten gu, an sartu an iturri sarren, ta emen urtetan gendun, tuneletik, tubo ganetatik, arek tubok, Deserture yoten sin urek orrek [2G]” - (Hor tunela dago, eta mutiltxotan gu, han sartu han iturri zaharrean, eta hemen irteten genuen, tuneletik, hodi gainetik, hodi haiek, Desertura joaten ziren urak horiek) “Sondiketi yote san, e, tuneletik, e, Bilbora, eta, emeti bajeta san Kateatik Lutxanara [2G]” - (Sondikatik joten zen, tuneletik, Bilbora, eta, hemendik baxatzen zen Kateatik Lutxanara) 14.4. Errekak eta itsasoa area (iz) harea; area gorri (iz) harea gorria “Area dusti eurok idikas ekarrite seudin etzera, ta etze majo da, e? [2G]” - (Harea guztia eurok idiekin ekartzen zuten etxera, eta etxe majoa da, e?) dike (iz) nasa, ezponda “An on san Euskalduna, dike [2A]” - (Han egon zen, Euskalduna, nasa) erreke (iz) erreka; erreka eskine (iz) erreka izkina, erreka bazterra; erreka ondo (iz) erreka ondoa; erreka txikerra (iz) erreka txikerra; beko erreke (iz) lur azpiko erreka “Erreke, emeti dau erreka txiki bet, andi Urgitxiti dator, e, emeti [1G]” - (Erreka, hemendik dago erreka txiki bat, handik Urgitxitik dator, hemendik)


151 “Beko ure ties orrek, beko errekak, dausen errekak lurpen orti [3G]” - (Beheko urak dira horiek, beheko errekak, dauden errekak lurpean hortik) “Au da, txori txiker bat ibilten dana, olau erreka eskinetan, estait onen usena selau isengo dan, txikitxu bet, txiki txiki txikitxu beta [3G]” - (Hau da, txori txiker bat ibiltzen dena, holako erreka bazterretan, ez dakit honen izena zelakoa izango den, txikitxo bat, txiki txiki txikitxo bat da) erremolino (iz) zurrunbiloa “Eta erremolinok koiten badotzu, ondo ondo espadakisu uger, an itoten sara [2A]” - (Eta zurrunbiloak harrapatzen bazaitu, ondo ondo ez badakizu igeri, han itotzen zara) espigoya (iz) kai-muturra “Espigoya dau or Sestau aurren [2A]” - (Kai-muturra dago hor Sestao aurrean) “Eta ara espigoiraño yote siren mutilek [2A]” - (Eta hara kai-muturreraino joaten ziren mutilak) iturri (iz) iturria “Iturri aberatza isen da, iturrikas emen, e? [1A]” - (Iturri aberatsa izan da, iturriekin hemen, e?) itxeso, itxoso, itxaso (iz) 1. itsasoa. 2. erreka nagusiaren gainean esaten da; itxoso napartu (ad) itsasoa napartu, belztu; ekaitzaren seinalea izaten da “Artes imin deudi itxeso, ebai in deudi te, oin Sakonire apenas yoten dan, oin yoten da artes Asure [2A]” - (Artez ipini dute itsasoa, ebaki egin dute eta, orain Sakonira ez da joaten antza, orain joaten da artez Asura) “Itxoso egon da or, e, erreke, Nerbion egon da punterik punte, be, beti jentes beterik [2G]” - (Itsasoa egon da hor, erreka, Nerbioi egon da puntarik punta, ere, beti jendez beterik) “Emen segun se axe ta, beti itxasora adi, beti itxasora adi, se andik etorte sin, e, eurik eta danak itxason alderditik [3G]” - (Hemen segun ze haize eta, beti itsasora adi, beti itsasora adi, ze handik etortzen ziren, euriak eta denak itsasoaren alderditik) kanala (iz) ubidea; kanalisa (ad) bideratu “Ta ostera esaten de lurre sanea iten dela, kanalisa iten deles, euri asko iten deunen ta olan ba [2G]” - (Eta ostera esaten dute lurra saneatu egiten dela, bideratu egiten denez gero, euri asko egiten duenean eta hola ba) korriente, korronte (iz) korrontea “Bai paste san barku bet, arek, e, korronte andi iteun, eta eron ite seitusen [2A]” - (Bai pasatzen zen ontzi handi bat, hark, korronte handia egiten zuen eta eroan egiten zituen) laku (iz) laku “Gure etzen kontran egon san alan, lakun bet, andi bet, ure koiten genduna ta erregetako bastarrak eta [3G]” - (Gure etxearen kontra egon zen hala, lakuren bat, handi bat, ura koiuten genuena eta ureztatzeko bazterrak eta) manantiala (iz) manantiala, iturburua “Ba len diru gitxi eukite seules, Erandio pobre isete sales, Getxok erosi situsen manantialak Erandiokok [2G]” - (Ba lehen diru gutxi edukitzen zuenez, Erandio txiroa izaten zenez gero, Getxok erosi zituen manantialak Erandiokoak) manille (iz) eskulekua, patinetik ura ateratzekoa “Lenengon, e, manilleas iten gendun manille bateas [2A]” - (Lehenengoan, eskulekuarekin egiten genuen eskuleku batekin) marea (iz) marea “Se emen dau marea andi, emen dau, bastante, emeti Barakaldora dau, metro asko [2A]” - (Ze hemen dago marea handia, hemen dago, nahikoa, hemendik Barakaldora dago, metro asko) muelle (iz) kaia “Ta or bastante ondo irebaste san segun antza orduko denporatan, beste lekutan bearrik eukiten eseun dusti orra yote san bearren, muelletara [2G]” - (Eta hor nahiko ondo irabazten zen segun antza orduko denboretan, beste lekuetan beharrik edukitzen ez zuen guztia horra joaten zen beharrean, kaietara) “Golperik in barik, yon ta orduk an in, kobrau asten akabun, eta ondo bixi isen dienak, en jeneralen bearrik geyen in denak isen di gure gaste denporan, bueno, aurrerau giau ondino, gu ume txikerrak garela, or Bilboko errekan, Bilbon asi te Santurtzire, muellen, se or isete san, e,


152 karga deskargan barkuk egote sin, albo bitatik, e, erreka dustin, segidu segidu segidun barkuk andiauk edo txikerrauk, eta orrek, lepoas, e, barkure altzate sin karga dustik, porejenplo serealak eta, etorte sin abonuk eta orrek gause dustik, e, eun kiloko sakutan, torrek traslada ber isete sin ba muelletik, edo barkuti muellera edo muelleti barkure, danak lepon [2G]” - (Kolperik egin barik, joan eta orduak han egin, kobratu astearen amaieran, eta ondo bizi izan direnak, gehienetan beharrik gehien egin dutenak izan dira gure gazte denboran, beno, aurrerago gehiago oraindino, gu ume txikerrak garela, hor Bilboko errekan, Bilbon hasi eta Santurtzira, kaian, ze hor izaten zen, karga deskargan ontziak egoten ziren, albo bietatik, erreka osoan, segitu segitu segituan ontziak handiagoak edo txikerragoak, eta horiek, lepoarekin, ontzira altxatzen ziren karga guztiak, kasu baterako zekaleak eta, etortzen ziren ongarriak eta gauza horiek guztiak, ehun kiloko zakutan, eta horiek aldatu behar izaten ziren ba kaitik, edo ontzitik kaira edo kaitik ontzira, denak lepoan) pantano, pantanu (iz) aintzira, urtegia “Andi Lertutxe dator pantanuko, gero berantza yon ber da, ermitera yoteko apur bet, e? [2G]” - (Handik Lertutxe dator aintzirakoa, gero beherantz joan behar da, ermitara joateko apur bat) “Or egon san fabrika bat Unkinesa, ta ori pantano Unkinesarako in san [3A]” - (Hor egon zen fabrika bat Unkinesa, eta urtegi hori Unkinesarako egin zen) patine, patiñe (iz) patina; patine ata (ad) patina atera “Ba, gu lelau yoten gintzesan, e, klaro gero patine ata gendun or [2A]” - (Ba, gu lehenago joaten ginen, jakina gero patina atera genuen hor) “Ni pa, eskondu naitenen, patine ata neun [2G]” - (Nik ba, ezkondu nintzenean, patina atera nuen) playa, playe (iz) hondartza “Se atxine umek ara yoten siren uger, oin yoten dires playara [2A]” - (Ze antzina umeak hara joaten ziren igeri, orain joaten dira hondartzara) “Atxine playara eskintzesan yoten [2A]” - (Antzina hondartzara ez ginen joaten) Erreka. portu (iz) portua “Abonuk ekarri te gero gurdikas koyu, e, portun eta distribusinok iteko edo errepartok iteko [2G]” - (Ongarriak ekarri eta gero gurdiekin koiu, portuan eta distribuzioak egiteko edo banaketak egiteko) poso (iz) putzua, osina; poso bastarra (iz) putzu bazterra “Ta gero poso batera bota ta an konserbate seituen, andik atara ta gero, labati pasau, eta sabalta seituen [2G]” - (Eta gero putzu batera bota han kontserbatzen zituen, handik atera eta gero, labetik pasatu, eta zabaltzen zituen) “Atxine poso bastar dustitan ugelarios beterik ingiru dustik [2G]” - (Antzina putzu bazter guztietan ugaraxoz beterik inguru guztiak) prese (iz) presa, uharka “Or, e, ser bat, Santimami ondon ser bat dau, presa bat, ta or ito in dires ainbet [2A]” - (Hor, zer bat, Santimami ondoan zer bat dago, presa bat, eta hor ito egin dira hainbat) ur basterra (iz) ur bazterra; ur erremolino (iz) ur zurrunbiloa; ur poso (iz) ur putzua; ur saltu (iz) ur saltoa, ur jauzia; urtoki (iz) urtokia “Eta an egongo siren ur erremolinok, se egoten dires [2A]” - (Eta han egongo ziren ur zurrunbiloak, ze egoten dira)


153 15. Landareak Atal honetan landareen gaineko informazioa jasotzen da; denetara 406 sarrera, 416 adiera eta 475 aldaki ematen dira. Interesgunea zazpi azpi-atalek osatzen dute: arbolak (32 sarrera, 32 adiera eta 40 aldaki), basa landareak (69 sarrera, 69 adiera eta 82 aldaki), ortuariak (79 sarrera, 79 adiera eta 95 aldaki), fruituak (64 sarrera, 73 adiera eta 73 aldaki), zekaleak (50 sarrera, 51 adiera eta 56 aldaki), belarra (24 sarrera, 24 adiera eta 29 aldaki) eta landareen atalak eta gaixoak (88 sarrera, 88 adiera eta 100 aldaki). 15.1. Arbolak altza (iz) haltza [Alnus glutinosa] “Altza, altza bai, erreka eskinen, erreka eskinen egote di altzak [3G]” - (Haltza, haltza bai, erreka bazterrean, erreka bazterrean egoten dira haltzak) ametza (iz) ametza [Quercus pyrenaica] “Bai, bai, aretxa, aretxa, ametza be bai, beste, ametza da, aretxa baño txikerrau, txikerrau, eskasau, ametza [3G]” - (Bai, bai, haritza, haritza, ametza ere bai, bestea, ametza da, haritza baino txikerragoa, txikerragoa, eskasagoa, ametza) aretxa (iz) haritza [Quercus robur]; aresti (iz) hariztia; aretxasko (adj) haritzezkoa “Aretxan, orrin antza esteko onek, andrea? [3G]” - (Haritzaren, orriaren antza ez dauka honek, andrea?) arkasi, alkasi (iz) akazia [Robinia pseudoacacia] arte (iz) artea [Quercus ilex] “Kuskurre emon iten deu te, kuskurre, ta artena be bai [3G]” - (Ezkurra eman egiten du eta, ezkurra, eta artearena ere bai) eukalitu, okalitu (iz) eukaliptoa [Eucalyptus] “Ba, eukalitu bai, eukalituk emoten deu au, eukalitun asi da au [3G]” - (Ba, eukaliptoa bai, eukaliptoak ematen du hau, eukaliptoaren hazia da hau) gorosti (iz) gorostia [Ilex aquifolium] “Oneas, e, gorosties iten gendun, gorostin asalaas, ta apur bet lodi iten sanen, gorosti apur bet, eta saku beten imini eta, errekan imini [3G]” - (Honekin, gorostiarekin egiten genuen, gorostiaren azalarekin, eta apur bat lodi egiten zenean, gorostia apur bat, eta zaku batean ipini eta, errekan ipini) Gorostia Faoetan. gurbixe, gurguxe, burbuxe (iz) gurbitza [Ilex aquifolium]; gurbixesko (adj) gurbitzezkoa “An ote sin, gorosti sepa batzuk, burbuxe, urretxa, eta, ortariko ote san, gorosti gitxi ote san [2G]” - (Han egoten ziren, gorosti ondo batzuk, gurbitza, hurritza, eta, horietarikoa egoten zen, gorostia gutxi egoten zen) indi gastañe, idi gastañe (iz) indigaztaina [Aesculus hippocastanum] “Idi gastaña ti amen, onek esaten deure lokotu iten dire onek yaten baye, esate san atxine [3G]” - (Indigaztainak dira hemen, hauek esaten dute zoratu egiten dira hauek jaten baina, esaten zen antzina) lexarra, leixarra (iz) lizarra [Fraxinus excelsior]; San Juan egunean beronen adarrez eta lorez eginiko erramuak eta gurutzeak jartzen dira etxeko ate eta soroetan. Baliokideak: san juan arbole (iz); san juan aretxa (iz); san juan lexarra (iz)


154 “Erramuk emen iminte isen dires, Sanjuanatan, bai solon eta bai etzaurren eta ordun, lexarra [2A]” - (Erramuak hemen ipintzen izan dira, San Juanetan, bai soroan eta bai etxaurrean eta orduan, lizarra) “San juan lexarra da san juan arbole [2A]” - (San Juan lizarra da San Juan arbola) “Iturrire estot entzun, baye san juan lexarra, e, solon imini eskeronen, kosetxa geyau koite sala esate seuden [2A]” - (Iturrira ez dut entzun, baina san juan lizarra, soroan ipiniz gero, uzta gehiago koiuten zela esaten zuten) mimose (iz) mimosa [Acacia dealbata] pago (iz) pagoa [Fagus sylvatica] piñu, pinu (iz) pinua [Pinus pinaster]; pinuasi (iz) pinu hazia; pinu eperdi (iz) pinu ipurdia; pinu errame (iz) pinu abarra; pinu landare (iz) pinu landarea; pinu orri (iz) pinu orria; piñe (iz) pinaburua; pinuarte (iz) pinudia; pinudi, piñudi (iz) pinudia “Serak pinuk bota ta osten para san a, an [2A]” - (Zerak pinuak bota eta ostean pasatu zen hura, han) “Pinu orri, batzeuden bason, eta, e, bedarrak urten estien bitarten, lurre dana, tapate san, pinu orries, ta olan mantenite san, umedo, eta oso bedar gitxik urtetaun [4A]” - (Pinu orria, batzen zuten basoan, eta, belarrek irten ez dezaten bitartean, lurra dena, tapatzen zen, pinu orriarekin, eta hola mantentzen zen, umel, eta oso belar gutxik irteten zuen) “Piñen, e, barruko asik yaten deitue [2G]” - (Pinaburuaren, barruko haziak katen dituzte) “Bakisu seaitik oin giau? Pinuarten bisi die [2G]” - (Badakizu zergatik orain gehiago? Pinu-artean bizi dira) “Lelau gure denporan gatx isete san ikuste lantzen pinudi txiker bat ote san, ta bueno ikuste sien, esta? Bai, emen Erandion egon san disekateko kaseru bet, oin proibidute dau ilte baye [2G]” - (Lehenago gure denboran gaitza izaten zen ikustea lantzean pinudi txiker bat egoten zen, eta beno ikusten ziren, ezta? Bai, hemen Erandion egon zen disekatzeko ehiztari bat, orain galarazita dago hiltzea baina) saretza, saratza (iz) sahatsa [Salix alba] sipresa (iz) zipresa [Cupressus sempervirens] sugatza (iz) zuhaitz “Sugatz andik estausen, e, serari esaten dako beresi [1G]” - (Zuhaitz handiak ez dauden, zerari esaten zaio beresia) tilo (iz) ezkia [Tilia corbata] txopo (iz) makala [Populus nigra] 15.2. Basa landareak amapole (iz) mitxoleta [Papaver rhoeaus] angeru lore (iz) aingeru lorea [Angelica officinalis] arbusto, arbustu (iz) zuhaixka “Ta gero isen san au mediku betena edo, au etze, bueno terreno ta dusti, ta gero ba saldu in san, orrek erosi seun sati bet, gure aititek au, arbusto daun sati [2A]” - (Eta gero izan zen hau mediku batena edo, etxe hau, beno terrenoa eta guzti, eta gero ba saldu egin zen, horrek erosi zuen zati bat, gure aititak hau, zuhaixka dagoen zatia) “Bear asko emote seun se es gendun topetan isen, arbustu be gure gustuko bat [3A]” - (Behar asko ematen zuen ze ez genuen topatzen izan, zuhaixka ere gure gustuko bat) asune (iz) asuna [Urtica dioica] “Asunek, ba katarro eta olan artzeuden, ni txikerra nasela, e? Baye nik ikus dot nire ama, intxun oyan ganean eta, erropak kendu, eta olako erramutxu bet in asunekas, eta jo, lepoan, lepo gustien [4A]” - (Asunak, ba katarroa eta hola hartzen zuten, ni txikerra naizela, e? Baina nik ikusi dut neure ama, etzan ohearen gainean eta, arropak kendu, eta holako sortatxo bat egin asunekin, eta jo, lepoan, lepo guztian) “Asunek lore emoten de batzuk, ta au be asune da, baye one ti beste asun tipo bat, asun bajutxuauk, onelau asune estau, baye asune da au bai [3G]” - (Asunek lorea ematen dute batzuek, eta hau ere asuna da,


155 baina hauek dira beste asun mota bat, asun baxutxoagoak, honelako asuna ez dago, baina asuna da hau bai) batana (iz) batana [Mentha rotundifolia sp.] “Oin eneike esan, ba guk batana geitzen gendun baye estait, badeko beste usen bat euskeras [3G]” - (Orain ez nezake esan, ba guk batana deitzen genuen baina ez dakit, badauka beste izen bat euskaraz) berbene (iz) berbena; berbena bedarra (iz) berbena belarra [Verbena officinalis] “Berbene, edonos artu be, bai nik estot artu iños, e? Nik estot ber isen [3A]” - (Berbena, edonoiz hartu ere, bai nik ez dut hartu inoiz, e? Nik ez dut behar izan) “Berbena bedarra sinusitisentzat da fenomeno [3G]” - (Berbena belarra sinusitisentzat da itzela) berdine (iz) goroldioa brañe (iz) adaska “Ta milek egote sin, on sin emen, erreka eskinetan olan, sera egote san lekutan, e, brañe, brañe ta egote san lekutan [3G]” - (Eta milak egoten ziren, egon ziren hemen, erreka izkinatan hola, zere egoten zen lekuetan, adaska, adaska eta egoten zen lekuetan) elorrantze, elorrontza (iz) elorrantza, elorria [Prunus spinosa eta Crataegus m.] “Amen elorrontza au be, au esta usaten esetarako, neuk estot, e, esetu, e! Usaten esetako, e! [3G]” - (Hamen elorrantza hau ere, hau ez da erabiltzen ezertarako, neuk ez dut, ezagutu, e! Erabiltzen ezertarako, e!) erramu (iz) erramua [Laurus nobilis] “Guren beti on da erramu, berinketute [2G]” - (Gurean beti egon da erramua, bedeinkatuta) erromeru (iz) erromero [Rosmarinus officinalis] espatabedarra (iz) ezpata belarra [Carex pendula] giñarre, iñarra, iñerra (iz) ginarra [Erica]; giñarresko (adj) ginarrazkoa girlu bedarra (iz) txirritxirri belarra; grillu lore (iz) txirritxirri lorea “Eta girlu bedarra da itzel goso ganaduentzako [2G]” - (Eta txirritxirri belarra da itzek gozoa ganaduentzat) intzurri (iz) huntz-orria [Hedera sp] “Bai intzurri da au, au, e, lastateiko entradatan ta, baserrin, ta ormatan ote san [3G]” - (Bai huntz-orria da hau, hau, lastategiko sarreretan eta, baserrian, eta hormetan egoten zen) ire, ide (iz) ira [Pteridium aquilinum] “Gero garbitan sendun onekas irekas iten sendun, e, olan eskobe baletike les [2A]” - (Gero garbitzen zenuen ira hauekin egiten zenuen, hola erratza balitz legez) “Idek obeauk isete siren ota garratzak baño [2A]” - (Irak hobeak izaten ziren ote garratzak baino) itze (iz) ihitza [Juncos sp.] “Itze, itze, sitzudi [3G]” - (Ihitza, ihitza, zihitzudia) kabeline (iz) krabelina [Dianthus sp.] kañabele, kañubele, kañubere (iz) kanabera [Arundo donax] “Suertaten basan, a, kañubela sarrak edo [2G]” - (Suertatzen bazen, kanabera zaharrak edo) “Bai baye, famelikok dis orrek, onek kañabelatan ta artetan ibilten dis baye, emen nekes ikusten dis onek, bueno kañabela padaus oin baye oin estis ikusten, onek kañabelan arten egoten dis [3G]” - (Bai baina, familiakoak dira horiek, hauek kanaberetan eta arteetan ibiltzen dira baina, hemen nekez ikusten dira hauek, beno kanaberak badaude orain baina orain ez dira ikusten, hauek kanaberen artean egoten dira) Kanaberak Asuan. kardu (iz) kardua [Carduus sp.]; kardu latza (iz) kardu latza; asto kardu (iz) asto kardua [Cirsium sp.] “Oin orrek, e, onek, e, orrek karduk oten disenak orrek seratan, e, orrek kanpoko tis orrek, orre tis erreumentzat fenomeno


156 [3G]” - (Orain horiek, hauek, kardu hauek egoten direnak horiek zeretan, horiek kanpokoak dira horiek, horiek dira erreumarentzat itzel) “Kardu latza beste bata [3G]” - (Kardu latza beste bat da) “Asto kardu au txorik yaten deena da, txorik ona, jilgeru eta gustaten dake ori asi [3G]” - (Asto kardu hau txoriek jaten dutena da, txoriek hona, kardantxiloa eta gustatzen zaie hazi hori) karraskille (iz) karraskila [Rhamnus alaternus] “Ori karraskille, jo eta, e, kuskurrek emoten deitus, txorik koiteko, arbola karrakillena iseten san [3G]” - (Hori karraskila, jo eta, ezkurrak ematen ditu, txoriak harrapatzeko, arbola karraskilarena izaten zen) katubedarra (iz) katu belarra [Nepeta cataria] katus (iz) kaktusa [Cactus sp.] “Katus, ori katus da fenomeno, katus da bai fenomeno, e? [3G]” - (Kaktusa, kaktus hori itzela, kaktusa da baina itzela, e?) kukufraka (iz) kuku-praka [Digitalis purpurea] “Kukufraka tis olau txikerrak, eta dis morautxuk orre pe [3A]” - (Kuku-prakak dira holako txikerrak, eta dira moretxoak horiek ere) lirio bedarra (iz) lirio belarra [Iris sp.] lino (iz) lihoa [Linum sp.] mamukio (iz) mamukio; mamukio bedarra (iz) mamukioa [Malva sp., Althaea sp.] “Eta txixe ote san a, inguruan, mamukio ote san [2G]” - (Eta txiza egoten zen hura, inguruan, mamukioa egoten zen) “Bai, mamukio bedarra, ondino badaus emen [3G]” - (Bai, mamukio belarra, oraindino badaude hemen) mantzanille, mansanille (iz) kamamila [Chamomilla recutita] “Orrek, e, mansanilleas garbitan sin [3A]” - (Horiek, kamamilarekin garbitzen ziren) “Ortxe egote san, Gorna egote san, oritxe baso or dauna, or esan egoten arbolik eta ganaduk ibilte sin or erriko isen san ta, on san an gane ganen lantzar bat, jo selau mansanille ite san an! Bai selau mansanille! [3G]” - (Hortxe egoten zen, Gorna egoten zen, horixe basoa hor dagoena, hor ez zen egoten arbolarik eta ganaduak ibiltzen ziren hor herrikoa izan zen eta, egon zen han gain gainean lantzar bat, jo zelako kamamila egiten zen han! Baina zelako kamamila!) mimena (iz) mihimena [Salix viminalis] mispero (iz) mizpira [Mespilus germanica] musgo (iz) goroldioa [Cl. Musci] ote (iz) otea [Ulex europaeus]; otabedarra (iz) ote belarra; otabarra (iz) ote abarra; ota garratza, ota garra (iz) ote garratza; ota pilo (iz) ote piloa “Ote ebaiten yoten gintzen, sera, Goyerrira, Andramari, serak [1G]” - (Otea ebakitzen joaten ginen, zera, Goierrira, Andra Mari, zerak) “Lelako iteudin ideas, es lelako iteudin ota garratzaas, eta gero, idek garbitako apur bet [2A]” - (Lehenago egiten zuten irarekin, ez lehenago egiten zuten ote garratzarekin, eta gero, irak garbitzeko apur bat) “Gero ota pilok txikertu ite sin, kodañeas [2G]” - (Gero ote piloak txikertu egiten ziren, kodainarekin) pinutxe, pinotxe (iz) luki buztana [Equisetum sp.] “Orrek pinutxok egosi te orren ureas garbitu eta oso onak [2A]” - (Luki buztan horiek egosi eta horien urarekin garbitu eta oso onak) “Daus orrek pinutxek txikitxuk ixeten dienak urteten denak errekatan, asko etor dire orra bile, orren bile [2A]” - (Daude luki buztan horiek txikitxoak izaten direnak irteten dutenak erreketan, asko etorri dira horra bila, horien bila) pulmoni bedarra (iz) pneumonia belarra “Guren oten sin, e, etzen, etzen, e, eguski aldeti, parra bat, tan parran, jaiote siren, pulmoni bedarrak [2A]” - (Gurean egoten ziren, etxean, etxean, eguzki aldetik, parra bat, eta han parran jaiotzen ziren, pneumonia belarrak) san bedarra (iz) zain belarra [Plantago major] “San bedarrak ugeri egoten di, e, obeto esateko ba, lur labraun osten, bai oin lantzarratan galdu iten die [2G]” - (Zain belarrak ugari egoten dira, hobeto esateko,


157 lur landuan ostean, baina orain lantzarretan galdu egiten dira) san juan lore (iz) san juan lora sasi (iz) sasia [Rubus sp.]; sasiarte (iz) sasi artea; sasik artu (ad) sasiek hartu “Baye aputxu bet estau fasil fasil topetan, aputxu bet, e, sartu andi landati te gero sartu, bajatu ber da bera apur bet, eta ointxe urte pare bat iru beten estaldu espada, sasies tapa espada an dau, e? [2A]” - (Baina apurtxo bat ez dago erraz erraz topatzen, apurtxo bat, sartu handik landatik eta gero sartu, baxatu behar da behera apur bat, eta oraintxe urte pare bat hiru baten estaldu ez bada, sasiekin tapatu ez bada han dago, e?) “Sasik artu ber deu emen, ondino, eskandalu bet, artu deu, asko artu dea, e? [3G]” - (Sasiak hartu behar du hemen, oraindino, eskandalu bat, hartu du, asko hartu dute, e?) sasilore (iz) sasi lorea sauku, sauko (iz) intsusa [Sambucus nigra] “Bakisu setako usaten dun sauku, suku, lau beste bat ote san, fumateko, fuma iten gendun a, guk, e, a palu [3G]” - (Badakizu zertarako erabiltzen genuen intsusa, intsusa, lako beste bat egoten zen, erretzeko, erre egiten genuen hura, guk, palo hura) sete (iz) ziza; seteru (iz) ziza biltzailea. Motak: gibelurdine (iz) gibelurdina kordere (iz); niskalo (iz); ongo (iz) onddoa; pardille (iz); perretxiko (iz); si suri (iz); txanpiñoya (iz) txanpinoia “Tau seta ba ta [3G]” - (Eta hau ziza bat da) “Emen gibelurdinek ainbet urteten deu barres [3G]” - (Hemen gibelurdinak hainbat irteten du berriz) “Ba setak, ba, pie azul, pardilla, kordere, txanpiñoya, e, sera, niskalo, asko, asko eseten dotes, igual amalau bet [3G]” - (Ba zizak, ba hanka urdina, pago ziza, bildotsa, txanpinoia, zera, niskaloa, asko, asko ezagutzen ditut, igual hamalau bat) “Gaur, e, pasa da emeti, dau seterillo bat emen, e, ibilten egoten da, eron ditus sera batzuk, ongo, iru edo, selau ederrak! Sobretodo bat, igual alaseko, e? [3G]” - (Gaur, pasatu da hemendik, dago ziza biltzailetxo bat hemen, ibiltzen egoten da, eroan ditu zer batzuk, onddoa, hiru edo, zelako ederrak! Batez ere bat, igual halasekoa, e?) sitze (iz) zihitza, ihitza [Juncos sp.]; sitzudi (iz) zihitzudia, zihi ingurua “Sitzudi bai, yingudi, yingudi [3G]” - (Zihitzudia ba, jungudia, jungudia) txarri okerena (iz) txarri okarana txibirite (iz) txibirita, bitxilorea [Bellis sp.] “Basora yoten gintzen, e, orrek, serak, txibiriten modun, selan geituten dan, mansanillen bile, ori bakarrik eta, orreas pentza leike tripetako mine dustik kenduten siela [3G]” - (Basora joaten ginen, horiek, zerak, txibiriten moduan, zelan deitzen den, kamamilaren bila, hori bakarrik eta, horrekin pentsa liteke sabeleko min guztiak kentzen zirela) txoribedarra (iz) txori kardua; txorikardu (iz) txori kardua [Taraxanum officinale] “Txori bedarra beste bata [3A]” - (Txori kardua beste bat da) yingu, yungu, yunku (iz) zihia, ihia [Juncos sp.]; yingudi (iz) jungudia “Sertu an iten da atxan ganen, an dau, olantxe, bide bi, eta atxa agirin, eta ain bien bitarten dau, yingu berde berde berde eta sikete itzela [2G]” - (Zertu han egiten da haitzaren gainean, han dago, holaxe, bide bi, eta haitza agirian, eta haien bien bitartean dago, ihia berde berde berdea eta sikate itzela) 15.3. Ortuariak apio (iz) apioa “Es au apio esta isengo [3G]” - (Ez hau apioa ez da izango) arbi (iz) arbia; arbigare (iz) arbi-gara “Arbigara ti nabonak [3G]” - (Arbi-garak dira arbiarenak) “Ori abono berde edo ori geitzen dotzina, arbik eta olan, estakisu, naste bat da arbin asi eta gero di iderran, e, mota baten


158 modun, balde beten nasta eta olan bota [4G]” - (Ongarri berde hori edo hori deitzen diotena, arbiak eta hola, ez dakizu, nahaste bat da arbiaren hazia eta gero dira ilarraren, mota baten moduan, balde baten nahasta eta hola bota) arto indabe (iz) arto-indaba ase (iz) aza; txakur ase (iz) txakur aza; udebarriko ase (iz) udaberriko aza; asagarak (iz) aza-garak; asa sustraya (iz) aza sustraia; asorri (iz) azorria “Asa batzuk, piper batzuk o, bueno solon koiten dosuna [3G]” - (Aza batzuk, piper batzuk edo, beno soroan koiuten duzuna) “Eta gero egote sien be bai udebarriko asak, isen berren olan borobiltxuk isen berren, aputxu bet olan gorantza, udebarriko asak [3A]” - (Eta gero egoten ziren ere bai udaberriko azak, izan beharrean hola biribiltxoak izan beharrean, apurtxo bat hola gorantz, udaberriko azak) “Gero esate san asagarak, urtete yeutzienen, asagarak iseta san, ya gora ite yeudienen asak, urtete yotzien lorak [3A]” - (Gero esaten zan aza-garak, irteten ziotenean, aza-garak izaten zen, ja gora egiten azek, irteten zioten loreek) “Asa sustraya, orrek edo atara iten di gero, erre edo iteko, urreko urterako, kitateko [3G]” - (Aza sustraia, horiek edo atera egiten dira gero, erre edo egiteko, hurrengo urterako, kentzeko) “Ba, txakur asak, galleguk, galleguk yaten deitue orrek [3G]” - (Ba, txakur azak, gailegoek, gailegoek jaten dituzte horiek) aselge, asalge (iz) azelga, zerba; asalgasale (adj) azelga zalea “Aselgak onek makine bat urtetan saldu deitu [2G]” - (Azelgak honek makina bat urtetan saldu ditu) “Aitu, guren, asalgasale, isen giñen nire aita ta ni [4A]” - (Aditu, gurean, azelga zalea, izan ginen nire aita eta ni) babe (iz) baba; baba andi (iz) baba handia; baba siku (iz) baba sikua; baba txikerra (iz) baba txikerra; babasale, babesale (adj) baba zalea “Sera pe bai, baba pe bai, gero kentzen dinen, indabakas be babe, buf! [3G]” - (Zerak ere bai, babak ere bai, gero kentzen direnean, indabekin ere baba, buf!) “Baba txikerra ta andi diferentzi andiko taus [3G]” - (Baba txikerra eta handia alde handikoak daude) “Jode, ta oin be bai yango neko oin, babe, jo babesale terrible nas ni, terrible, e! [3G]” - (Jode! Eta orain ere bai jango nuke orain, baba, jo! Baba zale itzela naiz ni, itzela, e!) baine, bañe (iz) baina, leka; baña gorri (iz) baina gorria; goxetiko bañe (iz) goizetiko leka “Ilunen ba, bean ikusi nun ilte, ta gero bainak batzen segidu neun aurrera [2G]” - (Ilunean ba, behean ikusi nuen hilda, eta gero bainak batzen segitu nuen aurrera) “Ayas, egi esan ber da, diru iten gendun bañas [2G]” - (Harekin, egia esan behar da, dirua egiten genuen bainarekin) “Eta baña gorri da, estimedu [3G]” - (Eta baina gorria da, estimatua) berakatza (iz) berakatza; berakas buru (iz) berakatz burua; berakas garo (iz) berakatz garaua “Eta aten, aten be, olan imini leixarra bueltan, eta berakatzak eskeite, solon dausenik berakatzak onenak, oin kitaten diles berakatzak, orduko ataten sin te, berakatzak eskeite onenak, eta dana loreas iminte [3A]” - (Eta atean, atean ere, hola ipini lizarra bueltan, eta berakatzak eskegita, soroan daudenik berakatzak onenak, orain kentzen direnez berakatzak, orduko ateratzen ziren eta, berakatzak eskegita onenak, eta dena lorearekin ipinita) berenjene (iz) berenjena “Apiok, berenjenak, txikorik, e, eskarolak, borrajak, orrek danak, esparraguk [3A]” - (Apioak, berenjenak, txikoriak, eskarolak, borrajak, horiek denak, zainzuriak) berro (iz) berroa “Nok esetu au berro bada erretratun [3G]” - (Nork ezagutu hau berroa bada erretratuan) “Guk berrok koiten dus txikerrak disenen, yan be in dotes nik berrok asko, ta atxine, oin estaulako [3G]” - (Guk berroak koiuten ditugu txikerrak direnean, jan ere egin ditut nik berroak asko, eta antzina, orain ez dagoelako) borraje (iz) borraja


159 “Bai borraje da ba yaten dana baye, borraje nok esetu olan, a borraje beste ikusite au olan ikusite [3G]” - (Bai borraja da ba jaten dena baina, borraja nork ezagutu hola, borraja hura bestea ikusita hau hola ikusita) erremolatxe, erremalatxe, erramolatxe (iz) erremolatxa; erremolatxine (iz) erremolatxa “Guk esetu du, gastetxuk isen garesenen, erramolatxe, txikertu, gauen, eta imini al sereno [2A]” - (Guk ezagutu dugu, gaztetxoak izan garenean, erremolatxa, txikertu, gauean, eta ipini freskuran) eskarole (iz) eskarola “Ni txikerra nasela berenjenarik es, eskarolak bai [4A]” - (Ni txikerra naizela berenjenarik ez, eskarolak bai) esparragu (iz) zainzuria “Baye len atxine an esparraguk eta ote sien [1A]” - (Baina lehen antzina han zainzuriak eta egoten ziren) espinake (iz) espinaka gindille (iz) pipermina “Guren akortanas gure ama defuntek, eskatu ite otzien jentek eta, igual mile, urteran batzutan, e, bosteun edo mile iminten gendusen ta, e, gindillek asko emoten de, oso di aberatzak emoten [2G]” - (Gurean akordatzen naiz gure ama defuntuak, eskatu egiten zion jendeak eta, igual mila, urteren batzuetan, bostehun edo mila ipintzen genituen eta, piperminek asko ematen dute, oso dira aberatsak ematen) iderra (iz) ilarra “Eta gero segidun, iderrak, babak, eta gero ya segidun iminte sien, tomatek, piperrak, bañak goxetikok bañak emoteun, diru asko orduko denporatan, goxetik koyu esko [2G]” - (Eta gero segituan, ilarrak, babak, eta gero ja segituan ipintzen ziren, tomateak, piperrak, bainak goizetikoak bainak ematen zuen, diru asko orduko denboretan, goizetik koiuz gero) indabe (iz) indaba. Motak: indaba baltza (iz) indaba beltza; indaba gorri (iz) indaba gorria; indaba suri (iz) indaba zuria; indaba pinta (iz) indaba pintoa; indaba tolosane (iz) indaba tolosarra; berako indabe, beko indabe (iz) beherako indaba; garbantzade (iz) garbantzada, indaba mota; gernikese (iz) Gernikako indaba; goiko indabe, gorako indabe (iz) gorako indaba; gorri biribile (iz) gorri biribila; kaspeadu, jaspeade, jaspeadu (iz) kaspeadua, indaba mota bat; parrako indabe (iz) parrako indaba; pinta (iz) pinta; tolosane (iz) tolosarra “Es, indaba gorrik eta indaba surik, indaba gorrik eta indaba surik bai se solokok, kamaran egoten sien indabak, patatak, eta ori yaten gendun [3A]” - (Ez, indaba gorriak eta indaba zuriak, indaba gorriak eta indaba zuriak bai ze sorokoak, kamaran egoten ziren indabak, patatak, eta hori jaten genuen) “Printzipalena bakisu setarako usaten dan, askok botaten dotzi indabak yateko be bai, indaba surintzako usetan da, asko [2G]” - (Garrantzitsuena badakizu zertarako erabiltzen zen, askok botatzen diote indabak jateko ere bai, indaba zurientzat erabiltzen da, asko) “Bai, tolosana pe daus iru lau klase, jaspeade, garbantzade, klase asko daus indabak [3G]” - (Bai, tolosarrak ere daude hiru lau mota, kaspeadua garbantzada, mota asko daude indabak) “Suri baltza eta gernikese esaten dotzu guk gorriri [3G]” - (Zuria beltza eta gernikarra esaten diogu guk gorriari) “Bai, bai, emen, ori gorri biribile ba, apur bet antzekoa [2G]” - (Bai, bai, hemen, gorri biribil hori ba, apur bat antzekoa) “Kaspeadu bai, kaspeadu beti isen da emen ta gernikese [3G]” - (Kaspeadua bai, kaspeadua beti izan da hemen eta gernikarra) “Eta beste ori tolosana, edo tolosana dinot jaspeada, da apur bet olan luseau [3A]” - (Eta beste hori tolosarra, edo tolosarra diot kaspeadua, da apur bat hola luzeagoa) “Bai egon san bat pinta, suri antzeko olan, e, eta, gausetxu marroyakas, naiko mingotza isen san, asala naiko gogorra bai, pintak [3A]” - (Bai egon zen bat pinta, zuri antzekoa hola, eta, gauzatxo marroiekin, nahiko mingotsa izan zen, azala nahikoa gogorra bai, pintak) “Gari eta arto, arto ta indabe, kontu ataraixu selau bearrak, e, arton bitarten eraite san indabe, eta gorako iseten basan


160 tolosane, gora ieten deu arton, ta ori ebaite san arto ta dusti te gero aik buruk kendu te, artaburuk kendu eta, apartau ite sien indabak apartau [2G]” - (Garia eta artoa, artoa eta indaba, kontu atera ezazu zelako beharrak, artoaren bitartean ereiten zen indaba, eta gorakoa izaten bazen tolosarra, gora igaten du artoan, eta hori ebakitzen zen artoa eta guzti eta gero buru haiek kendu eta, artaburuak kendu eta, apartatu egiten ziren indabak apartatu) jirasola (iz) eguzki lorea kalabase (iz) kalabaza; kalabasine (iz) kalabazina “Se egosinaskon, patate dala, edo ser, kalabase dala edo sera, nasten, bidoyak esate akon orreri [1G]” - (Ze egosiz gero, patata dela, edo zer, kalabaza dela edo zera, nahastean, bidoiak esaten zitzaion horri) kinpulle, kunpille, kunpile, kunpulle (iz) kipula; kinpulle gorri, kunpulle gorri (iz) kipula gorria; kinpulle suri (iz) kipula zuria “Nik, e, kunpillena koiten dot etzen [3G]” - (Nik, kipularena koiuten dut etxean) “Bai bastarran iminte seituen, e, gause ba igual metro bi bakotxantzako, e, ta seston ekarte seitun ba porruek, gero sesto bat utzita seunen iminte seun ba, buelte emon sestori ta an ganean ba porrue, emen letxuge, emen, olan danak, kunpulle gorri edo sebolletak edo [4G]” - (Bai bazterrean ipintzen zituzten, gauza ba igual metro bi bakoitzarentzat, eta zaranean ekartzen zituen ba porruak, gero zaran bat husten zuenean ipintzen zuen ba, buelta eman zaranari eta han gainean ba porrua, hemen letxuga, hemen, hola denak, kipula gorria edo kipulatxoak edo) koniflora, koliflora (iz) azalorea “Eta txitxarro dekula ta, bai besegu kasik es, gerorau, besegu, beti iten sana apur bet diferente, besegu te koliflorak [2A]” - (Eta txitxarro daukagula eta, baina bisigua kasik ez, gerorago, bisigua beti egiten zena apur bat desberdin, bisigua eta azaloreak) letxuge, letxube (iz) letxuga “Ardau, ogies untata ta espabere letxube, ta sera bedartxu, lora txikitxu betzuk [1A]” - (Ardoa, ogiarekin basituta eta ezpabere letxuga, eta zera belartxo, lore txikitxo batzuk) “Nik, ba betikoak, tomate, piperra, letxugek, porruk, e, asak, koliflorak, senorik, kinpulek, berakatzak, patatak [4A]” - (Nik, ba betikoak, tomate, piperra, letxugak, porruak, azak, azaloreak, azenarioak, kipulak, berakatzak, patatak) nabo (iz) arbia “Nabok edo bedarrak edo astogas ekarteko egunen egunen ibili ber iseteudin [2G]” - (Arbiak edo belarrak edo astoarekin ekartzeko egunean egunean ibili behar izaten zuten) patate (iz) patata; patata gorri (iz) patata gorria; patata suri (iz) patata zuria; patata txikerra (iz) patata txikerra, abereentzat dena; patatade (iz) patatada; patatala (iz) patatala, patatatza “Patatak euki tusen albon ta atxurre euki neun patatak ataten ibilte [2G]” - (Patatak eduki zituen alboan eta aitzurra eduki nuen patatak ateratzen ibilita) “Erramak emoteitus patatek igual, bi edo iru o lau segun se etxa dosun an [3G]” - (Adarrak ematen ditu patatak igual, bi edo hiru edo lau segun zer bota duzun han) “Patata gorri da apur bet gogorrau suri baño [3G]” - (Patata gorria da apur bat gogorragoa zuria baino) “Unben beko alderdin egon san patatala gerra denpora osten [2A]” - (Unben beheko alderdian egon zen patatala gerra denbora ostean) “Ta an egosten sien galdaran, olan egon san burni bet, gero eskei an, eta ganaduntzat, e, patata txikerrak, patata asaltzuk, garbitute, e? [3A]” - (Eta han egoten ziren galdaran, hola egon zen burdina bat, gero eskegi han, eta ganaduarentzat, patata txikerrak, patata azaltsuak, garbituta, e?) pepinu (iz) pepinoa “Oin ganadurik estekot, esan doan modun, esteku ganadurik, txarririk es eser bes, baye ala ta dusti bere etzerako jenero asko koiten du, indabak dila, kinpullek, berakatzak, patatak, eta gero, frute pe, aprobetxaten dus, se asko enbotau iten dus, melokotoyak dila, okerana pe bai, orrek gordeta, ederto ederto konserbaten dire, eta letxuge pe koiten dus, tomate


161 dala, patate dala, asak, nabok arbigarak jateko, arbigarak itzel gustaten yakus, eta aselga pe bai, orrek jenero dustik etzerako ber diren jenero tire, indaba pe bai, kinpullek, berakatzak, pepinu, etzen ber dan jenero dana koiten du emen, beti gaus amenasaute emen bata in ber deudela beste in ber deudela estai pa [1G]” - (Orain ganadurik ez daukat, esan dudan moduan, ez daukagu ganadurik, txerririk ez ezer ere ez, baina hala eta guzti ere etxerako jenero asko koiuten dugu, indabak direla, kipulak, berakatzak, patatak, eta gero, frutak ere, aprobetxatzen ditugu, ze asko enbotatu egiten ditugu, melokotoiak direla, okaranak ere bai, horiek gordeta, ederto ederto kontserbatzen dira, eta letxugak ere koiuten ditugu, tomatea dela patata dela, azak, arbiak arbi-garak jateko, arbi-garak itzel gustatzen zaizkigu, eta azelgak ere bai, jenero horiek guztiak etxerako behar diren jeneroak dira, indabak ere bai, kipulak, berakatzak, pepinoa etxean behar den jenero dena koiuten dugu hemen, beti gaude mehatxatuta hemen bata egin behar dutela bestea egin behar dutela ez dakit ba) perejile (iz) perrexila “Perejile ba, asi emoten deu, sar iten danen, udegoyenerantza, eta, ieten deunen, bueno es, uderako emoten deu [2G]” - (Perrexila ba, hazia ematen du, zahar egiten denean, udagoienerantz, eta, igaten duenean, beno ez, udarako ematen du) piperra (iz) piperra; piper berde (iz) piper berdea; piper gorri (iz) piper gorria; piper lodi (iz) piper lodia; piper siku (iz) piper sikua; txoriseru (iz) piper txorizeroa “Eta gero ba, segidun ude parten ba, lotu barik ba, piperrak eta, tomatek saltzen piper asko iminten gendun lodi, an goyen, piper lodi [2G]” - (Eta gero ba, segituan uda partean ba, lotu barik ba, piperrak eta, tomateak saltzen piper asko ipintzen genuen lodia, han goian, piper lodia) “Gero papadak igual, txikertu eta kendu, eta etzen gatzaas in, ta gero piper gorri [4G]” - (Gero okozpeak igual, txikertu eta kendu, eta etxean gatzarekin egin, eta gero piper gorria) “Eta gero, e, piper lodikes, etzeko piper lodikes, filetek, iminte sin, eta gero arroskoletxe ta frute [2A]” - (Eta gero, piper lodiekin, etxeko piper lodiekin, xerrak, ipintzen ziren, eta gero arrozesnea eta fruta) porru (iz) porrua “Porru be san blasetan ereiten san [1A]” - (Porrua ere San Blasetan ereiten zen) “Porruk iminten badus, yon sentikes erromerire, ba ostantzen es, lelengo porruk imin ber [2A]” - (Porruak ipintzen baditugu, joan zintezke erromeriara, ba osterantzean ez, lehenengo porruak ipini behar) sebollete (iz) tipulina “Se esangotzu pa, piperrak tomatek, e, letxugeran batzuk eta, e, bakisu asko se iminten isen dan asko sasoi ontan? Sebolletak, e, etzen berdure apur bet eukiteko [2G]” - (Zer esango dizut ba, piperrak tomateak, letxugaren batzuk eta, badakizu asko sasoi honetan? Tipulinak, etxean berdura apur bat edukitzeko) senaori, senori (iz) azenarioa; senaori asi (iz) azenario hazia “Guk saltzeko euki du bendeje, ba esagotzut ia, asi, e, porejenplo oin sasoi ontan eukiten gendun, e, ase ta koliflora, e, ondino, e, igual negu dustin ataten gendusen porruk eta senorik eukiten gendusen, urte dustitan ba, bendeje segidun eukiten gendun te [2G]” - (Guk saltzeko eduki dugu bendeja, ba esango dizut ea, hasi, kasurako orain sasoi honetan edukitzen genuen, aza eta azalorea, oraindino, igual negu guztian ateratzen genituen porruak eta azenarioak edukitzen genituen, urte guztietan ba, bendeja segituan edukitzen genuen eta) “Senaori asi bota [3G]” - (Azenario hazia bota) tomate (iz) tomatea “Keba! Oingo les es, bai niri kosta yaten ikaste baye, bai, e? Nik igual esetu dot beti etzen tomate, e? [3A]” - (Keba! Oraingo legez ez, bai niri kostatu zitzaidan ikastea baina, bai, e?) txikori (iz) txikoria; atxikori (iz) txikoria “Baye atxikorik igual gero lore emongo deu sarra iten danen, osea, sar iten danen [3G]” - (Baina txikoriak igual gero lorea


162 emango du zaharra egiten denean, hau da zahar egiten denean) txirri (iz) cherry tomatea “Okerana es, tomate dau txirri [3G]” - (Okarana ez, tomatea dago cherrya) 15.4. Fruituak agirre (iz) agirre, gerezi mota “Nik, e, estait, ori, emen etzen dekunak, geyena dire kanpokok, bat da ori, bat bai da urren, orrek, e, selan geitzen dotzi, agirre [4G]” - (Nik, ez dakit, hori, hemen etxean dauzkagunak, gehienak dira kanpokoak, bat da hori, bat bai da hurrean, horiek, zelan deitzen diote, agirre) albertxigo (iz) albertxikoa “Asurrek, albertxigon asurrekas bai in sulo bat eta guitotara, txorro morrora ta [3A]” - (Hezurrak, albertxikoen hezurrekin bai egin zulo bat eta guitoetara, txorro morrora eta) albarikoke (iz) abrikota “Seran asurtxuk iseten sien, e, albarikoken asurtxukes [3A]” - (Zeraren hezurtxoak izaten ziren abrikoten hezurtxoekin) frute (iz) fruitua “Agustin deritxon bat, afesino itzela ta solo bat esa otzen aiteri itxi ber dostesu, frute iminteko, eta erdi sagarra ta erdi madarik imin seitun, ta esa otzin, estosu koiko eser be tratetan espadosus [2G]” - (Agustin deritzan bat, zaletasun itzela eta soro bat esan zion aitari utzi behar didazu, fruta ipintzeko, eta erdia sagarra eta erdia madariak ipini zituen, eta esan zioten, ez duzu koiuko ezer ere tratatzen ez badituzu) gastañe (iz) 1. gaztainondoa [Castanea sativa]. 2. gaztaina; gastañadi, gastañudi (iz) gaztainadia “Domusantutako edo olan asten di gastañak, oin be [3A]” - (Domu santutarako edo hola hasten dira gaztainak, orain ere) “A iseta san fasile ataten sana, se kastañe, gastañe, gatxa isetan da ataten, gastañek eukiten deune, sepe, bertikal barrure, gastañek, albotara bai barrure, a barruko koiteko, andik isete siles, buelta dustin askatu ber iseta san aspiti koiteko, bai gurtedak, gurtedak mukurrek [2G]” - (Hura izaten zen erraz ateratzen zena, ze gaztaina, gaztaina, gaitza izaten da ateratzen, gaztainak edukitzen duena, ondoa, bertikal barrura, gaztainak, alboetara baina barrura, barruko hura koiuteko, handiak izaten zirenez gero, buelta guztian askatu behar izaten zen azpitik koiuteko, bai gurkadak, gurkadak mukurrak) “Bai emen goikalden etzen goikalden unekada bat egon san or gastañudi esate otzina, eta gerra aurretxun bota eudin gatañudi [2G]” - (Bai hemen goiko aldean etxearen goiko aldean unekada bat egon zen hor gaztainadia esaten ziotena, eta gerra aurretxoan bota zuten gaztainadia) iko (iz) 1. ikondoa, pikondoa [Ficus carica]. 2. ikoa. Motak: atxiko (iz) atxikoa; brebe (iz) breba; iko baltza (iz) iko beltza; iko suri (iz) iko zuria; tolodiko (iz) toletikoa “Etze sarran atzen eukiten gendusen ikok, saspi edo sortzi iko [1G]” - (Etxe zaharraren atzean edukitzen genituen ikoak, zazpi edo zortzi iko) “Sanbartolometan eltzen asten dienak atxikok, eta gero iko surik, iko baltzak [2G]” - (San Bartolometan heltzen hasten direnak atxikoak, eta gero iko zuriak, iko beltzak) “Guk emeti atxikok, beti isen dire [3A]” - (Guk hemendik atxikoak, beti izan dira) “Bai, ikok, e, atxikok, iko surik [3A]” - (Bai, ikoak, atxikoak, iko zuriak) Ikoa Faoetan.


163 intxurre (iz) 1. intxaurrondo [Juglans regia]. 2. intxaurra “Frute geyena ote san, matza be bai suri te baltza ta, intxurre ta dana dana ote san [3A]” - (Fruta gehiena egoten zen, mahatsa ere bai zuria eta beltza eta, intxaurra eta dena dena egoten zen) “Egon san intxur andi bet, baye nik pentzaten dot arek eseula emoten, alperrau isen san alperrau! Eseun emoten [3A]” - (Egon zen intxaur handi bat, baina nik pentsatzen dut hark ez zuela ematen, alperragoa izan zen alperragoa! Ez zuen ematen) kerexe, kerixe, keixe (iz) 1. gereziondo [Prunus avium]. 2. gerezia “Sagarrak eta olan, baye onek kerixak eta goxeti etorteko se, arin poda ber iseten sen [2G]” - (Sagarrak eta hola, baina gerezi hauek eta goizetik etortzeko ze, arin inausi behar izaten zuten) “Kerexa pe oki dus an [3G]” - (Gereziak ere eduki ditugu han) “Eta eyotzen itxi, areri te, beste Jesus lengusuri, yaten, e, kerixek, ondiño batu arten, ta gero, batu seitusen neure osabek, beskaltako ordun, se lekurik esales egoten isen danantzat, aik kerixek yaten, eta lotu siren, beskaldu barik [1A]” - (Eta ez zioten utzi, hari eta, beste Jesus lehengusuari, jaten, gereziak, oraindino batu arte, eta gero, batu zituen neure osabak, bazkaltzeko orduan, ze lekurik ez zenez egoten izan denentzat, gerezi haiek jaten, eta lotu ziren, bazkaldu barik) limoya (iz) 1. limoiondoa [Citrus limon]. 2. limoia madari (iz) 1. madariondo [Pyrus communis]. 2. madaria. Motak: andramari madari (iz) Andra Mari madaria; anita madari (iz) anita madaria; gabon madari (iz) gabon madaria; iñurri madari (iz) inurri madaria; kutxillo madari (iz) kutxilo madaria; makatza (iz) makatza; san antonio madari (iz) San Antonio madaria; san juan madari (iz) San Juan madaria; san pedro madari (iz) San Pedro madaria; sidiri, siridi madari (iz) sidiri madaria “Eta madarik eta madarik erreta ite yoskun baye ostantzen es [3A]” - (Eta madariak eta madariak erreta egiten zizkigun baina osterantzean ez) “Madari isete san asko, sanjuaneko madari, txikitxuk, orrek txikitxuk, bai orrek emen nire aman baserrin [3A]” - (Madaria izaten zen asko, San Juaneko madaria, txikitxoak, txikitxo horiek, bai horiek hemen nire amaren baserrian) “Frute batzen eron dot nik, se euki gendusen, frutek, oseake goxetikok eta udekok eta negurartekok, gero, negun ondino, e, gebon aurretan, batzen sien, e, ile pare baten edo irun lotu barik batzen urtebete sagarrak eta gabon madarik eta ortarikok batzen, e, urte batzutan leye iten baeun igual galtze sin [2G]” - (Fruta batzen eroan dut nik, ze eduki genituen, frutak, hau da goizetikoak eta udakoak eta negura artekoak, gero, neguan oraindino, gabon aurreetan, batzen ziren, hile pare baten edo hiruan lotu barik batzen urtebete sagarrak eta gabon madariak eta horietarikoak batzen, urte batzuetan leia egiten bazuen igual galtzen ziren) “Eta madari pe egon sin ba, bai laureun bosteun kilo emote seituenak, kutxillo madarik [2G]” - (Eta madariak ere egon ziren ba, bai laurehun bostehun kilo ematen zituztenak, kutxilo madariak) “Kerexak, san juan madarik, san juan sagarrak, san antonio madarik, san pedro sagarrak, eta asko emoteudin orduko denporatan, garbi te argi egote siren [2G]” - (Gereziak, San Juan madarik, San Juan sagarrak, San Antonio madariak, San Pedro sagarrak, eta asko ematen zuten orduko denboretan, garbi eta argi egoten ziren) “Gu teku bat au san juan madari, entzungo sendun, san juan madari gero, beste bat, akortanas amomak esateun, a dekot duden, sein da sein estakisu, sidiri [4G]” - (Guk daukagu bat hau san juan madaria, entzungo zenuen, San Juan madaria gero, beste bat, akordatzen naiz amamak esaten zuen, hura daukat zalantzan, zein da zein ez dakizu, sidiria) “Bai, gabon madari, esta? Gabon madari be bai, ori badeku bai [4G]” - (Bai, gabon madaria, ezta? Gabon madaria ere bai, hori badaukagu bai)


164 malluki (iz) mailukia; malluki txikerra (iz) mailuki txikerra “Eta dino amak, allegate sanerako, orrek es saldu, ara yote san, ara, Madrilera eroteko, emeko mallukik, eta emeko, bendejak [4A]” - (Eta dio amak, ailegatzen zenerako, horiek ez saldu, hara joaten zen, hara, Madrilera eroateko, hemengo mailukiak, eta hemengo, bendejak) “Pentza lei sera dala, malluki txikerra dala ori [3G]” - (Pentsa liteke zera dela mailuki txikerra dela hori) mandarine (iz) mandarina “Eta badinotzut plasara yoten basan bai laranyak ekarte yoskusan, mandarinen denporan be bai mandarinak [3A]” - (Eta badiotsut plazara joaten bazen bai laranjak ekartzen zizkigun, mandarinen denboran ere bai mandarinak) matza (iz) mahatsa. Motak: amerikanu (iz) amerikarra; matz baltza (iz) mahats beltza; matz suri (iz) mahats zuria; moskatela (iz) moskatela; masti (iz) mahastia “Se bakotxak etzetan eukite seles matza pe, txakoline ite seden [3A]” - (Ze bakoitzak etxeetan edukitzen zutenez mahatsak ere, txakolina egiten zuten) “Amak iteun arroskoletxe ta, moskatel, ta piperrak, e, makalloas, eta ori baskari isete san, ta postre gurea, ta posik [2A]” - (Amak egiten zuen arrozesnea eta, moskatel, eta piperrak, bakailaoarekin, eta bazkari hori izaten zen, eta postrea gurea, eta pozik) “Emen euki gendun amerikanu [3G]” - (Hemen eduki genuen amerikarra) melokotoya, milikota (iz) melokotoia “Baye euki dus, klase dustitako, bai okeranak, madarik, melokotoyak, ikok, e, sagarrak [4A]” - (Baina eduki ditugu, mota guztietakoa, bai okaranak, madariak, melokotoiak, ikoak, sagarrak) naranje, laranye (iz) laranja “Oin naranjak badaus, nire osabek badeko arbolatzarra baye, naranje, ta mandarine gero, kapritxoko frutek apur bet ekarte situn plasati, Bilboti [3A]” - (Orain laranjak badaude, nire osabak badauka arbola tzarra baina, laranja, eta mandarina gero, apetako frutak apur bat ekartzen zituen plazatik Bilbotik) “Askorik es, bueno amak bai, yote sanen plasara, edo mandarinak, edo, laranyak lantzemeinen ekarte seitusen ta gero etzeko sagarrak, sagar errek, se erre iten gendusen sagarrak [3A]” - (Askorik ez, beno amak bai, joaten zenean plazara, edo mandarinak, edo, laranjak lantzean behinean ekartzen zituen eta gero etxeko sagarrak, sagar erreak, zer erre egiten genituen sagarrak) okerana, okarana (iz) 1. okaranondoa [Prunus domestica]. 2. okarana, arana. Motak: goxetiko okerana (iz) goizetiko okarana; klaudia (iz) klaudia; okeran baltza (iz) okaran beltza; okeran gorri (iz) okaran gorria; okeran klaudie (iz) okaran klaudia; okeran suri (iz) okaran zuria; udegoyeneko okerana (iz) udagoieneko okarana; udeko okerana (iz) udako okarana “Ar batzuk daus, e, landare gaste dan arten sagarra, ta madari te okerana ta kerixe ta ontariko, sartzen di, e, tronkora, eta barru dusti yanta siketu iten deituenak ar suriske batzuk, e, txikerra ti barrure sartzen dinen, baye sartze di, e, tronkon, barrure, ta barrun yaten dotzi [2G]” - (Har batzuk daude, landarea gaztea den artean sagarra, eta madaria eta okarana eta gerezia eta hauetarikoa, sartzen dira, enborrera, eta barru guztia janda sikatu egiten dituztenak har zurixka batzuk, txikerrak dira barrura sartzen direnean, baina sartzen dira, enborraren, barrura, eta barruan jaten diote) “Okerana klaudia, konjon de fraile orrek gorrik [3A]” - (Okarana klaudia, cojón de fraile horiek gorriak) “Baye okeran gorrik daus orrek lusek [3A]” - (Baina okaran gorriak daude horiek luzeak) “Okerana dalako dekot, okeran baltza [3G]” - (Okarana delakoa daukat, okaran beltza) pabia: (iz) mertxika “Frute klase dustik se esango tzut asten gintzesan, lenako, goxetirengok aste sien, e, bagilen, e, pabiak [2G]” - (Fruta mota guztiak ze esango dizut hasten ginen, lehenago, goizetirengoak hasten ziren, bagilean, mertxikak) platanu (iz) banana


165 “Matza ekarteun aldarri baten, astotxu beteas ibilte san, eta peskau aldarri beten ta, matza besten ta platanuk eta geusek saltzen gixon txikitxu bet, astoas [2G]” - (Mahatsa ekartzen zuen alderdi batean, astotxo batekin ibiltzen zen, eta arraina alderdi batean eta, mahatsa bestean eta bananak eta gauzak, saltzen gizon txikitxo bat, astoarekin) sagarra (iz) 1. sagarrondoa [Malus domestica]. 2. sagarra. Motak: andramari sagarra (iz) Andra Mari sagarra; anita sagarra (iz) anita sagarra; boskantoi (iz) boskantoia; erreinete, reinete (iz) erreineta; gasa sagarra (iz) gaza sagarra; goldena (iz) goldena; larrabetzuko andramari sagarra (iz) Larrabetzuko Andra Mari sagarra; san antonio sagarra (iz) San Antonio sagarra; san juan sagarra (iz) San Juan sagarra; san pedro sagarra (iz) San Pedro sagarra; txirpi (iz) txirpia; urtebete sagarra (iz) urtebete sagarra; sagardi, sagasti (iz) sagardia; sagarpe (iz) sagarpea “Ia sagar klase egon san sanpedroko sagarra, san juaneko sagarra, guk emen sagar asko euki dus be bai, gerorau iminte [3A]” - (Ea sagar mota egon zen San Pedroko sagarra, San Juaneko sagarra, guk hemen sagar asko eduki ditugu ere bai, gerorago ipinita) “Gero asten gentzesan andramari sagarrakas eta bueno, bariedadek egon di guren, e, estait, esango dotzut apur bet gora bera irurogei baño giau, giau giau egongo sien [2G]” - (Gero hasten ginen Andra Mari sagarrekin eta beno, motak egon dira gurean, ez dakit, esango dizut apur bat gora behera hirurogei baino gehiago, gehiago gehiago egongo ziren) “Anita sagarra be bai egon san, be bai egon san anita sagarra, se nire osaba batzuk an goyen mendin auki seitusien sagar klase pilo bat [3A]” - (Anita sagarra ere bai egon zen, ere bai egon zen anita sagarra, ze nire osaba batzuek han goian mendian eduki zituzten sagar klase pilo bat) “Boskantoi geuk auki dus emen solon [3A]” - (Boskantoia geuk eduki ditugu hemen soroan) “Erreinetak, be bai, erreinetak be bai [3A]” - (Erreinetak, ere bai, erreinetak ere bai) “Bai, gasa sagarra bai, gasa gasak isen sien batzuk bai [3A]” - (Bai, gaza sagarra bai, geza gezak izan ziren) “Selan da oin fruteritan ta egoten dana normalak orrek, e, golden, orrek emen euki dus, eta andramari sagarra pe bai orrek itzeleko andi betzuk [3A]” - (Zelan da orain fruta dendetan eta egoten dena normalak horiek, golden, horiek hemen eduki ditugu, eta Andra Mari sagarra ere bai horiek itzeleko handi batzuk) “Eta egon san bat esate yeudiena, andramari, Larrabetzuko andramari [3A]” - (Eta egon zen bat esaten zutena, Andra Mari, Larrabetzuko Andra Maria) “An beko solo baten, sagardi baye andi, e? Ta okite sen, dustirik, okeranak, ikok san antonio sagarrak [3G]” - (Han beheko soro baten, sagardia baina handia, e? Eta edukitzen zuten, guztirik, okaranak, ikoak, San Antonio sagarrak) “San juaneko isen san aputxu bet ya bellegitxuau [3A]” - (San Juanekoa izan zen apurtxo bat ja beilegitxoagoa) “Suro paño kolore obe koiten deu guren san pedro sagarrak [2G]” - (Zuek baino kolore hobea koiuten du gurean San Pedro sagarrak) “Makatzak imini te lengo lekun sagarrak, iminten gendusen, txirpik esaten dakona [1G]” - (Makatzak ipini eta lehengo lekuan sagarrak, ipintzen genituen, txirpiak esaten zaiena) “Urte bete sagarrak, iru edo lau klasetako urte bete sagarrak negukok, oin estoas ortariko bariedaderik oin estau, estot inon ikusten iminte [2G]” - (Urte bete sagarrak, hiru edo lau motatako urte bete sagarrak negukoak, orain ez ditut horietariko barietaterik orain ez dago, ez dut inon ikusten ipinita) “Se geyau? Ser sagar geyau iseta san? San pedro, san juan, urte betek, egoten sien be urte betek [3A]” - (Zer gehiago? Zer sagar gehiago izaten zen? San Pedro, San Juan, urte beteak, egoten ziren ere urte beteak) “Gero urte bete, isete san beste, olan borobiltxuau, e [3A]” - (Gero urte betea, izaten zen bestea, hola biribiltxoagoa)


166 “Nire aitamak oki de, sagardi itzela [3G]” - (Nire gurasoek eduki dute, sagardi itzela) “Eta gure ama defuntek i yotzon, sagarra, gasa, se len egote san sagarra gasa, oin estait egon ingo bada, gasa [2A]” - (Eta gure ama defuntuak egin zion, sagarra, gaza, ze lehen egoten zen sagarra gaza, orain ez dakit egon egingo den, gaza) “Sagasti te, masti te disen modun, aresti, aresti aretxak dire [3G]” - (Sagastia eta, mahastia eta diren moduan, hariztia, hariztia haritzak dira) urretxa (iz) 1. hurritza [Corylus avellana]. 2. hurritza, hurra “Urretxak, orti iten dis akulue pe, orti urretxati [4G]” - (Urritzak, hortik egiten dira akuiluak ere, hortik hurritzetik) 15.5. Zekaleak abea (iz) oloa “Gero abea ta onek eraiteko, sea, arto ta kendu te osten, udegoyenen [2G]” - (Gero oloa eta hauek ereiteko, zera, artoa eta kendu eta ostean, udagoienean) arto (iz) artoa; artaburu, artoburu 1. (iz) artaburua. 2. (esak) artaburua, iraintzat erabiltzen zuten erdaldunek euskaldunei esateko. artoarte (iz) arto artea, arto soroa. arto berde (iz) arto berdea, arto mota, arto bixerra (iz) arto bizarra, arto ese (iz) arto berdea, arto garau, artagarau, artagaro (iz) artagaraua, arto ierra (iz) arto igerra, labetik pasatukoa, arto lope (iz) arto lope, arto sape (iz) arto zapa, arto bitarte (iz) arto bitartea, artotze (iz) artotza; arto salle (iz) arto saila, arto solo (iz) arto soroa “Oingo beste bedar esan egoten ordun, e? Ordun edo alfafe edo se ordun eraite san arto eraite san gari [2G]” - (Oraingo beste belar ez zen egoten orduan, e? Orduan edo alfafa edo ze orduan ereiten zen artoa ereiten zen garia) “Eta portalen, e, artoburuk suritan eta egoten gintzesenen bere, ba, ak ite seun suteko argitasune, afari etzen iteko eta portalen, e, artoburuk suritako, bietarako [2A]” - (Eta atarian, artaburuak zuritzen eta egoten ginenean ere, ba hark egiten zuen sueteko argitasuna, afaria etxean egiteko eta atarian, artaburuak zuritzeko, bietarako) “Karo, ba kasa txakurrek euki doas, baye emen solotan, artoartetan ite yeusen gure aite defuntuk [1G]” - (Jakina, ba ehiza txakurrak eduki ditut, baina hemen soroetan, arto-arteetan egiten zituen gure aita defuntuak) “Arto berde, eta arto, a talo iteko [3G]” - (Arto berdea, eta artoa, hura taloa egiteko) “Eron, e, astoas, Laurotara, garau, artagarau urune iten [3A]” - (Eroan, astoarekin, Laurotara, garaua, artagaraua irina egiten) “Arto ierra iseta san ya lar siketan sanen [3A]” - (Arto igerra izaten zen ja lar sikatzen zenean) “Esetu dot, e, arto sapakas inte, nik etzen es [3A]” - (Ezagutu dut, arto zapekin eginda, nik etxean ez) bixerbako (adj) bizarbakoa, gari mota bat; bixerdune (adj) bizar garia, gari mota bat “Bata aren bakoa ta bete, bat esaten gendun bixerdune eta beste bixerbako [1A]” - (Bata arean bakoa eta bestea, bat esaten genuen bizarduna eta bestea bizar bakoa) bixerra, bixarra (iz) bizarra “Arton bixerrak diferente tires, puntekok [2A]” - (Artoaren bizarrak desberdinak dira, puntakoak) buru (iz) burua, galburua; galburu (iz) gari burua “Eta orrek, e, samatik pasakeran ganaduri, astule emoten dotzela ta, e, egote sanen beti ebaite san sera baño lelau, buruk urten baño lelau, edo buruk urten aurretik [2G]” - (Eta horiek, samatik pasatukeran ganaduari, eztula ematen diola eta, egoten zenean beti ebakitzen zen zera baino lehenago, buruak irten baino lehenago, edo buruak irten aurretik) burutxe (iz) burutxa galautze (iz) galautsa


167 “Galautze berari kitaten yakona da [1A]” - (Galautsa berari kentzen zitzaiona da) galtzu (iz) galtzua; galtzuondo (iz) galtzu ondoa; galtzu txole (iz) galtzu txola “Babeas betetako ak karu urteta eudin ba alan ta be babe asko emoten geuntzen, babe isen san alimenturik pintzipalena ta galtzu, yateudin [2G]” - (Babarekin betetzeko haiek garesti irteten zuten ba hala eta ere baba asko ematen genion, baba izan zen elikagairik garrantzitsuena eta galtzua, jaten zuten) “Allegate san ilunde, eta esate yeun, e, ai nik ollok itxi doas an bakarri pa, ollok itxi doas bakarri pa, eta gaue in te gero, laguntan geuntzen biderik erdiraño, eta onetariko galtzu txola partide bateas [1A]” - (Ailegatzen zen ilundia, eta esaten zuen, ai nik oiloak utzi ditut han bakarrik ba, oiloak utzi ditut bakarrik ba, eta gaua egin eta gero, laguntzen genion biderik erdiraino, eta hauetariko galtzu txola partida batekin) garagarra (iz) garagarra “Garagarra gitxi egon da emen, aren bai baye gitxiau, garagarra eraite san berdetan ebaiteko se garagarra etorte san, e, esaten da negu pasau te, udebarrira errimaten gentzesela, gari baño aurrerau [2G]” - (Garagarra gutxi egon da hemen, arean bai baina gutxiago, garagarra ereiten zen berdetan ebakitzeko ze garagarra etortzen zen, esaten da negua pasatu eta, udaberrira parajetzen ginela, garia baino aurrerago) garau, garo (iz) garaua “Eta beti esate sen ai selau garau dakarsun! Nik esate neun Sebastiana, in su ona, e? Ese karo, errote arinegi badabil, e, loditxu, osea esteu autze iten, iten dau garautxu itxi [3A]” - (Eta beti esaten zuten ai zelako garaua dakarzun! Nik esaten nuen Sebastiana, egin ezazu ona, e? Eze jakina, errota arinegi badabil, loditxoa, hau da ez du hautsa egiten, egiten du garautxoa utzi) garbe (iz) gara, garba, artoaren lorea gare (iz) gara, garba, artoaren lorea “Garak kentzen dakos garak, eta gero asten danen siketan, bueno asten danen ya elduteko, kentzen da arto, eta gero, orreas puntzetagas, sapak kendu, ta gero ite san tosta [3A]” - (Garak kentzen zaizkio garak, eta gero hasten denean sikatzen, beno hasten denean ja heltzeko, kentzen da artoa, eta gero, puntzeta horrekin, zapak kendu, eta gero egiten zen igertu) “Lelau urtete tzen, birrites ite san, baten urtete otzon garek, baye lore antzeko bat, a kentze akon lelau, eta gero kentze akon lasto, lasto [3G]” - (Lehenago irteten zion, birritan egiten zen, baten irteten zion garak, baina lore antzeko bat, hura kentzen zitzaion lehenago, eta gero kentzen zitzaion lastoa, lastoa) gari (iz) garia; gariarte (iz) gari soroa, garitza; gari asi (iz) gari hazia; gari bixerra (iz) gari bizarra; gari buru (iz) gari burua; gari garau (iz) gari garaua; gari mete (iz) gari meta; gari solo (iz) gari soroa; gari txikerra (iz) gari txikerra; gari txole (iz) gari txola; gari jo, yo (ad) garia jo “Bai, emen gerra osten ba, gu bendejeas ibili gentzesan, baye ondino etzealdek andik isen sinak danak, bakar bakarrik bisi sin gari te artoas ta ganaduran batzuk [2G]” - (Bai, hemen gerra ostean ba, gu bendejarekin ibili ginen, baina oraindino etxaldeak handiak izan zirenak denak, bakar bakarrik bizi ziren garia eta artoarekin eta ganaduren batzuk) “Gari arten, eldu ite san, eta botateun, gari batu baño lelau ya asi botateun [2G]” - (Gari artean, heldu egiten zen, eta botatzen zuen, garia batu baino lehenago ja hazia botatzen zuen) “Ta gero metak in, plegau, garik [2G]” - (Eta gero metak egin, tolestu, gariak) “Susi bai esetu dot ori, ori isete san gari txola, gari txola sue emonta [2A]” - (Zuzia bai ezagutu dut hori, hori izaten zen gari txola, gari txola sua emanda) “Nik ukusi in dot iten baye ondino gaste nintzen eta estot iños garirik yo [2G]” - (Nik ikusi egin dut egiten baina oraindino gaztea nintzen eta ez dut inoiz garirik jo) kapatxa (iz) kapatxa, zapa lasto (iz) lastoa “Artok, lelako lekun lastok kendu bear yaki, gero, artok eurok batu ber dire eldu direnen, ekarri etzera, eta suritu, eta gero, labasu in [1G]” - (Artoak, leheneko lekuan lastoak kendu behar zaizkie, gero artoak


168 eurok batu behar dira heldu direnean, ekarri etxera, eta zuritu, eta gero, labesua egin) puntzeta (iz) artoaren zapa kentzeko iltzea “Palu bet eta untze bat, untze bat puntas, eta ori puntzeta [3A]” - (Palu bat eta iltze bat, iltze bat puntarekin, eta hori puntzeta) sape (iz) zapa “Sapakas iten dan e, koltxoya isete san a [1A]” - (Zapekin egiten den, koltxoia izaten zen hura) sebade (iz) garagarra; sebade urune (iz) garagar irina “Sebade urune bai sikeran [2G]” - (Garagar irina bai sikeran) “Sebade baño gari giau, sebade be aren bai bai gitxi, emen emen sebada gitxi, gari giau [3G]” - (Garagarra baino garia gehiago, garagarra ere arean bai baina gutxi, hemen hemen garagar gutxi, gari gehiago) trongo (iz) enborra, lastoa txole (iz) gari txola, gari eskutada; txolatu (ad) txolatu, txola egin “Arri beten kontran yo be bai, gari yo, imini txolak, txolak [3G]” - (Harri baten kontra jo ere bai, garia jo, ipini txolak, txolak) “Ba kontu atara, jo, arrin ganen iteudien gari, txoletan [2A]” - (Ba kontu atera, jo, harriaren gainean egiten zuten garia, txoletan) txontorra (iz) gari meta txikerra “Siketu, bean baño obeto siketu diten, txontorrak imini, senbet esango tzut? Amar edo amabost, edo, e, segun [1G]” - (Sikatu, behean baino hobeto sikatu dadin, txondorrak ipini, zenbat esango dizut? Hamar edo hamabost, edo, segun) “Txolatxuk in, te siketu, ta lelau ote sien txontorrak, txikitxuk [1G]” - (Txolatxoak egin, eta sikatu, eta lehenago egoten ziren txondorrak, txikitxoak) 15.6. Belarra agin bedarra (iz) hagin belarra alfafe, afafe (iz) alfafa “Eta alan beste makineri asko, len beyekas edo idikes al dan modun, baye gaur makine taus, baye alan da gusti be, bear asko in ber da, eskus be bear asko in ber da, badator udebarri, asten gare berakatzak eraiten, kinpulle gorri imini, gero ostabe lurre preparetan, se apur bet preparaute egon ber deu jenerok eraiteko, arto dala indabe dala, erremalatxe, edo alfalfe, edo sekule bedarra, eta, nabo dala, eta alan, ba jenero dusti segidu segidun, eta euron sasoyan in ber yaki orreri, alan dala meastu, yorratu, eta, erain te bertan itxite be esta iten [1G]” - (Eta hala beste makinaria asko, lehen behiekin edo idiekin ahal den moduan, baina gaur makinak daude, baina hala eta guzti ere, behar asko egin behar da, eskuz ere behar asko egin behar da, badator udaberria, hasten gara berakatzak ereiten, kipula gorria ipini, gero ostera ere lurra preparatzen, ze apur bat preparatuta egon behar du jeneroak ereiteko, artoa dela indaba dela, erremolatxa, edo alfafa, edo sekula belarra, eta, arbia dela, eta hala, ba jenero guztia segitu segituan, eta euron sasoian egin behar zaie horiei, hala dela mehaztu, jorratu, eta, erein eta bertan utzita ere ez da egiten) allorbe (iz) ailorbea; ganaduarentzat ereiten zen belar mota “Batzuri allorbena gusta iten dake, beste batzuri es [3G]” - (Batzuei ailorbearena gustatu egiten zaien beste batzuei ez) aski bedarra (iz) aski belarra “Aski bedarra ba bueno, ona, ebai iten dosu te ba, ganaduri emon yateko [3G]” - (Aski belarra ba beno, ona, ebaki egiten duzu eta ba, ganaduari eman jateko) ayena (iz) aihena; ayan bedarra, ayen bedarra (iz) aihen azkarra “Ori da bedar raro bat esteuna esetarako balio, ayen bedarra [3G]” - (Hori da belar arraro bat ez duena ezertarako balio aihen belarra) “Bai ise letike, ayenana isengo da, ayena, agarraten da lurren ta bueno! Iten deu kalte bat! [3G]” - (Bai izan liteke, aihenarena izango da, aihena, inkatzen da lurrean eta beno! Egiten du kalte bat!)


169 balliko, balleku, balleko (iz) balikoa, ereiteko belar mota “Urreko egunen brotau te, ballekuk bedar asko emoteun [2G]” - (Hurrengo egunean erne eta, balikoak belar asko ematen zuen) “Ganaduntzat? Balliko, sekula bedarra, alfalfe, frantzesa [3G]” - (Ganaduentzat? Balikoa, sekula belarra, alfafa, frantsesa) bedarra (iz) belarra; bedar fresko (iz) belar freskoa; bedar siku (iz) belar sikua; bedartze (iz) bedartza; bedar mete (iz) belar meta; bedar pilo (iz) belar pilo “Se bedarrak, e, berak botaten deu ure, e, urik estako sartzen bedarrari, edo pilori [1G]” - (Ze belarrak, berak botatzen du ura, urik ez zaio sartzen belarrari, edo piloari) errosario bedarra (iz) arrosario belarra, soroetako belar parasitoa frantzesa (iz) frantses belarra “Etzealde dustitan ereite san frantzesa ta ori ba akaba san, a isen san, daunik eta esne bedarrik onena bere epokatxun baye deko epoke [2G]” - (Etxalde guztietan ereiten zen frantsesa eta hori ba amaitu zen, hura izan zen, dagoenik eta esne belarrik onena bere sasoitxoan baina dauka sasoia) grama bedarra (iz) grama belarra, belar parasitoa “Es osten grama bedarrak edo esate akenak sustrai asko emoten den, bedarrak eta sapa bedarrak eta ortarikok, eta orrek, ba, batu esik, eurok inderra koiteudin landarak ber deun inderra, eurok yan eta landare, eser barik, ordun burle ite otzin aldeanuk, bati pestera ikusteudinen, e, solo baten ba, porejenplo, artok bellegitu in yakosela, seitik gobernu falteaitik edo abonu falteaitik edo [2G]” - (Ez ostean grama belarrak edo esaten zitzaienak sustrai asko ematen duten, belarrak eta zapa belarrak eta horietarikoak, eta horiek, ba, batu ezik, eurok indarra koiuten zuten landareak behar duen indarra, eurok jan eta landarea, ezer barik, orduan burla egiten zioten baserritarrek, baserritarrek, batetik bestera ikusten zutenean, soro baten ba, kasurako, artoak beilegitu egin zaizkiola, zergatik gobernu faltagatik edo, ongarri faltagatik edo) iderbaltza (iz) ilar beltza “Bai, e, iderbaltza esaten gendun, iderbaltza [3G]” - (Bai, ilar beltza esaten genuen, ilar beltza) kabra bedarra (iz) kabra belarra sapa bedarra (iz) zapa belarra, belar parasitoa “Es osten grama bedarrak edo esate akenak sustrai asko emoten den, bedarrak eta sapa bedarrak eta ortarikok [2G]” - (Ez ostean grama belarrak edo esaten zitzaienak sustrai asko ematen duten, belarrak eta zapa belarrak eta horietarikoak) sekule bedarra (iz) sekula belarra “Bai, bai, ganaduk yateko, siketute ona da, ostantzen es, berdetarako esta ona, berdetarako bedarrik onenak di esan dunak, sekule bedarra, alfafe, frantzesa [2G]” - (Bai, bai, ganaduek jateko, sikatuta ona da, osterantzean ez, berdetarako ez da ona, berdetarako belarrik onenak dira esan ditugunak, sekula belarra, alfafa, frantsesa) tabako bedarra (iz) tabako belarra txilintxoi bedarra (iz) txomin belarra txomin bedarra (iz) txomin belarra “Txomin bedarra elei batu, ori alperreko da, ori senbet eta giau ibili giau nastetan dosu [2G]” - (Txomin belarra ez liteke batu, hori alperrekoa da, hori zenbat eta gehiago erabili gehiago nahasten da) ustei bedarra, uste bedarra (iz) uzta belarra “Kabra bedarra, tabako bedarra bai, uste bedarra ori [3G]” - (Kabra belarra, tabako belarra bai, uzta belarra hori) 15.7. Landareen atalak eta gaixoak alle (iz) aila arantze (iz) arantza “Orrek arantzak olasekok eukiten deusenak [3A]” - (Horrek arantzak holasekoak edukitzen dituenak)


170 arbole, arbola (iz) arbola; arbola eperdi (iz) arbola ipurdia; arboladi, arboladu (iz) arboladia; arbolape (iz) arbolapea; arbolaspi (iz) arbola azpia “Amen atzen be arbol bat, e, okaran bat, olan erdi erdi erditi, bueno askoreas ebaite les [1A]” - (Hamen atzean ere arbola bat, okaran bat, hola erdi erdi erditik, beno aizkorarekin ebakita legez) “Karea bakisu setako, kare bixi usetan gendun, gastetan, udabarrin, e, arbola eperdik pintetako, e, mikrobiok ilteko edo [2G]” - (Karea badakizu zertarako, kare bizia erabiltzen genuen, gaztetan udaberria, arbola ipurdiak pintatzeko, mikrobioak hiltzeko edo) “Bai egon san, arboladies, e, sarratute etzealde dusti, iko landarak eta arbola andik se, ordun esin, e, esan, e, podako sistemarik egon, egon sin arbolak gur dena dusti medra, medra libren itxite, asko emoteudin, egon sin landara batzuk ba kontu atara ixu, euki dot nik sagarra amar sestakada batu dotzesena [2G]” - (Bai egon zen, arboladiarekin, zerratuta etxalde guztia, iko landareak eta arbola handiak ze, orduan ez ziren, ez zen inausteko sistemarik egon, egon ziren arbolak gura dena guztia hazi, haziera librean utzita, asko ematen zuten, egon ziren landare batzuk ba kontu atera ezazu, eduki dut nik sagarra hamar zarankada batu dizkiodana) “Gure solotan esan egoten arbolarik, esebes, etzen kontra justo justo an, justo justo aurren aurren sagar bat edo madari bet edo bi te esebes giau [3G]” - (Gure soroetan ez zen egoten arbolarik, ezer ere ez, etxearen kontra justu-justu han, justujustu aurrean aurrean sagar bat edo madari bat edo bi eta ezer ere ez gehiago) asala (iz) azala, landareen azala; indaba asala (iz) indaba azala “Batzuk, e, ori, entzun dot selan artzeudin, oin estait iten badeudi baye, indaban asalak estakisu? Egosi, eta ain ure [2A]” - (Batzuek, hori, entzun dut zelan hartzen zuten, orain ez dakit egiten duten baina, indaben azalak ez dakizu? Egosi, eta haien ura) “Gur dot esan, barruko iserdi ori daula ya, badakisu daula ya inderras, esta? Eta ordun, iten dot ostabere ebai aputxu bet ya, ebai olantxe beste bat, e, kanpoko asala, ori barri, euki din, ta gero ba ori iten dot ori, ba punte atara orreri, eta sartu ba, askoreas iten dot olantxe aputxu bet erditik, eta ba an in dila bat besteas or, kanpoko asala estakisu? Beti sartzen da aputxu bet sakonau [4G]” - (Gura dut esan, barruko izerdi hori dagoela ja, badakizu dagoela ja indarrarekin, ezta? Eta orduan, egiten dut ostera ere ebaki apurtxo bat ja, ebaki holaxe beste bat, kanpoko azala, barri hori, eduki dezan, eta gero ba hori egiten dut hori, ba punta atera horri, eta sartu ba, aizkorarekin egiten dut holaxe apurtxo bat erditik, eta ba han egin dezala bat bestearekin hor, kanpoko azala ez dakizu? Beti sartzen da apurtxo bat sakonago) asi (iz) hazia; asi bako (adj) hazi bakoa; asidune (adj) haziduna “Orrek yaten de, pinun asi yaten de orrek [2G]” - (Horiek jaten dute, pinuaren hazia jaten dute horiek) “Asi da ori, ta ori, gero garandu eta seminteran erein [3G]” - (Hazia da hori, eta hori, gero garandu eta mintegian erein) asido (iz) berdemina, azidoa “Tomatek deko asido, eta ori da kentzeko asido kentzeko da [3A]” - (Tomateak dauka azidoa, eta jori da kentzeko azidoa kentzeko da) “Asukere tomateri bai, asidoaitik [3G]” - (Azukrea tomateari bai, azidoagatik) Axpuruko gurutzeak. aste (iz) astea, txortena


171 “Astatxu olan gorantza dekienak eta apurtxu bet luseauk orrek iko surik [3A]” - (Astatxoa hola gorantz daukatenak eta apurtxo bat luzeagoak horiek iko zuriak) astille (iz) zozpala, ezpala “Nik iten dot olantxe, astillera, olantxe [4G]” - (Nik egiten dut holaxe, zozpalera, holaxe) bare (iz) abarra; barete (iz) abar txikerra begi (iz) 1. begia errama bien arteko lotugunea. 2. baba garaua zerukari lotzekoa. “Begi bai, sera da, ori emoten deuna patatek [3G]” - (Begia bai, zera da, hori ematen duena patatak) bole (iz) bola, hazi bola “Ba iten deu, urteten deu errama batek gorarten, ta emen urteten deu bola batek, ta or bole dau garaus beterik, ta ori iten dot nik gero ebai, eta eskegite siketu arten, ereiteko sasoyan [3G]” - (Ba egiten du, irteten du errama batek goraino, eta hemen irteten du bola batek, eta hor bola dago garauz beterik, eta hori egiten dut nik gero ebaki, eta eskegita sikatu artea, ereiteko sasoian) brote (iz) ernakatza; brota, brotau (ad) erne “Beye kanpora botau, eratzi te osten, eta estaipa nik pentzu apurren bat emon eta bota seitun lantzarrera, sekule bedarra ya labretako iden euki un udegoyenen, brotetxu a yan deyen bota ara, eta, estaki inok seitik isen san, bai beye dustik pustu akosen [2G]” - (Baina kanpora bota, eraitsi eta ostean, eta ez dakit ba nik pentsu apurren bat eman eta bota zituen lantzarrera, sekula belarra ja lantzeko ideian eduki zuen udagoienean, ernakatz hura jan dezaten bota hara, eta, ez daki inork zergatik izan zen, baina behi guztiak puztu zitzaizkion) “Matza ba negun, podaten du, gero, brotaten deunen, botikekas bere tratamentuk in ber yakos [1G]” - (Mahatsa ba neguan, inausten dugu, gero, ernetzen duenean, botikekin ere tratamenduak egin behar zaizkio) buru (iz) landareen burua “Tejoanatan igual eskegi, sabaldu orrik, ta buru bakarrik, siketu diten garau [3G]” - (Tejabanetan igual eskegi, zabaldu orriak, eta burua bakarrik, sikatu dadin gehiago) endrina (iz) basarana eperdi (iz) landareen ipurdia “Ta gero urtetan asten danen yorratu, yorratu da lurre betatu a eperdi dana [3G]” - (Eta gero irteten hasten denean jorratu, jorratu da lurra bete ipurdi hura dena) ernekatza, erneketza (iz) ernakatza, begia “Aurretik, e, igual ile bi edo iru ilebete lelau, eta gero asten danen ya ernetan, ikusten dotenen, e, arbolan erneketzak, estakisu dausela ya, ontxe ya loditan, estakisu? [4G]” - (Aurretik, igual hil bi edo hiru hilabete lehenago, eta gero hasten denean ja ernetzen, ikusten dudanean, arbolaren ernakatzak, ez dakizu daudela ja, oraintxe ja loditzen, ez dakizu?) errame (iz) errama, abarra “Ta dire dana erramatxu erramatxu erramatxu deke, eta orrek eroten deitues, ba orti koyu eta etzera eta egosi eta eridek kurau [2A]” - (Eta dira dena erramatxo erramatxo erramatxoa daukate, eta horiek eroaten dituzte, ba hortik koiu eta etxera eta egosi eta zauriak osatu) erramu (iz) erramu, sorta “Ori erramu erote san kanposanture [2A]” - (Sorta hori eroaten zen kanposantura) errepollo (iz) gunea, burua erresine, erresiñe (iz) erretxina gare (iz) gara “Bai garak urtetan dotzienen [3A]” - (Bai garek irteten diotenean) garau, garo (iz) garaua; arto garau, artagarau, artagaro (iz) artagaraua; gari garau (iz) gari garaua; mas garau (iz) mahats garaua “Ta batzuk aitzen dotze garauri yateko [3G]” - (Eta batzuek aditzen diote ganaduari jateko) garri (iz) gerria, arbolaren eta landareen gerria “Piperra, sustreya baño garri, garriti ebaite, bai garriti ebai esko piperrak esteu balio, tomatek garriti ebai, tomatek igual garriti ebai arren be, brote barri emoten deu, bai piperrak es, piperra ebaiten badosu, barri imin ber dosu espabere, ba pe barik lotzen sara [2G]” - (Piperra, sustraia baino gerria, gerritik ebakita, bai gerritik ebakiz gero piperrak ez du balio,


172 tomateak gerritik ebaki, tomateak igual gerritik ebaki arren ere, kimu berria ematen du, baina piperrak ez, piperra ebakitzen baduzu, berria ipini behar duzu ezpabere, bat ere barik lotzen zara) gie (iz) aihena “Se parre da korridu dien, serak giek korridu dien gora, eta berak emote deunes, arek korriten deu, kordelati giek [3G]” - (Ze parra da korritu dezan, zerak giak korritu dezan, eta berak ematen duenez, hark korritzen du kordeletik giak) indabu (iz) indaba azala, zeruka “Indabu, indaba asala, indabu [3G]” - (Zeruka, indaba azala, zeruka) injerto (iz) mentu; injerta (ad) mentatu “Nik iten dot baseas, ba ori ba, onek, e, injertok eta olan iteko, baseas, antzeko da, gurdot esan, baseas baño bustine, bustine estakisu? Bustine iten deudinen injerta [4G]” - (Nik egiten dut basarekin, ba hori ba, hauek, mentuak eta hola egiteko, basarekin, antzekoa da, gura dut esan, basarekin baino buztina, buztina ez dakizu? Buztina egiten dutenean mentatu) jugo (iz) belar ura kime (iz) kima, kimua; kimak ebai (ad) kimuak ebaki “Kime tire podaten dinen yausten dinak bera botaten dinak, a da kime, poda ikeran botaten din erramak [1A]” - (Kimuak dira inausten direnean jausten direnak behera botatzen direnak, hura da kimua, inausi egikeran botatzen diren erramak) kuskurre (iz) kuzkurra, ezkurra “Eta ardi pe bai asko yaten de, ori ardik, e, topaten bade aretxa bat, e, ta yausten badi kuskurrek an bados [3G]” - (Eta ardiek ere bai asko jaten dute, hori ardiek, topatzen badute haritz bat, eta jausten badira kuzkurrak han badoaz) “Au sera, kuskurre, selan au, aretxa isengo da edo arte, bietari bat [3G]” - (Hau zera, kuzkurra, zelan hau, haritza izango da edo artea, bietatik bat) landare (iz) landarea “Bai Deustun ite san baye ya Saninasio in sanik eta ona, baye Saninasioti eta ona ya, gu landaratan yoten gintzesan Deusture se geuk solo eukiten gendules ba, ta yoten gintzesan Deusture se len Deustun egoten siren landarak asko, eta an egoten sirenak, sarrak iteudien, amak eta aitek iteudien euskera baye seme alabak ya es [2A]” - (Bai Deustun egiten zen baina ja San Inazio egin zenik eta hona, baina San Inaziotik eta hona ja, gu landaretan joaten ginen Deustura ze geuk soroa edukitzen genuenez gero ba, eta joaten ginenean Deustura ze lehen Deustun egoten ziren landareak asko, eta han egoten zirenak, zaharrek egiten zuten, amek eta aitek egiten zuten euskara baina seme-alabek ja ez) lore (iz) lorea; lore bota (ad) lorea bota; lore emon (ad) lorea eman “Gero lorek urtetan deu segun nondi te gero emoten deitus, txikitxuk, e? Ta asi txikitxus beterik [3G]” - (Gero loreak irteten du segun nondik eta gero ematen ditu, txikitxoak, e? Eta hazi txikitxoz beterik) “Lorak eta olan erote seitusen, bai soloko gausek bai lorak eta olan Bilbora, ta orrek yote sien lelau Bilboko plasara, e, bera, Erriberara, ta gero batzuk asi sien gora [3A]” - (Loreak eta hola eroaten zituen, bai soroko gauzak bai loreak eta hola Bilbora, eta horiek joaten ziren lehenago Bilboko plazara, behera, Erriberara, eta gero batzuk hasi ziren gora) “Lore emon arten eukiten da batzutan, baye lore emon baño, aurretik da obe, txixe asko iten deu ganaduk a yanesko baye, e, esne emoteko ta olan da, bedar fresko, oso ona, gariko beste alimentu betzuk emonesko beyeri, ganaduk ondo artzen deu ori bedar ori [2G]” - (Lorea eman artean edukitzen da batzuetan, baina lorea eman baino, aurretik da hobea, txiza asko egiten du ganaduak hura janez gero, esnea emateko eta hola da, belar fresko, oso ona, garaiko beste elikagai batzuk emanez gero behiei, ganaduak ondo hartzen du belar hori) masuste (iz) masusta mendu (iz) mentua; menda, mendau (ad) mendatu mingorra (iz) mingotsa, berdamina “Estako igertan, e, yakeran baye esteko ori mingorra [4A]” - (Ez zaio igartzen, jakeran baina, ez dauka mingor hori) mingotza (iz) mingotsa, berdamina


173 “Orrek emoten deu mingotza ta esin da yan gibela [4G]” - (Horrek ematen du mingotsa eta ezin da jan gibela) morde (iz) mordo, mas morde (iz) mahats mordo “Akorda yaten ba, deputesiñora eron ber doala, matzan morda bat [1G]” - (Akordatu zitzaidan ba, Aldundira eroan behar dudala, mahatsaren mordo bat) more (iz) masusta “Au sasi, morak, mora tis onek, sasi, ta orre pe, sasi isengo da, sasi tipo asko daus, sasi be, iru lau tipo daus sasi pe [3G]” - (Hau sasia, masustak, masustak dira hauek, sasia, eta horiek ere, sasia izango da, sasi mota asko daude, sasia ere, hiru lau mota daude sasiak ere) moskole (iz) moskola mukurre (iz) mukurra; mukurrek atara (ad) mukurrak atera “Mukurrekas ya iten san, ta gero erdin iminte seuden, e, ba olan parrille [2A]” - (Mukurrekin ja egiten zen, eta gero erdian ipintzen zuten, ba hola parrilla) muskile (iz) muskila, mutxikina oje (iz) orria “Altzak oja asko deko, e? [3G]” - (Haltzak orri asko dauka, e?) orbela (iz) orbela “Goyen orri eta bean dausenak orbelak [1A]” - (Goian orria eta behean daudenak orbelak) orri (iz) orria; asorri (iz) azorria; tabako orri (iz) tabako orria “Nabon orrik urtetan denak, onek erramak urteta denak eta orrek gero egosi, eta yan iten di [3G]” - (Arbien orriak irteten dutenak, errama hauek irteten dutenak eta horiek gero egosi, eta jan egiten dira) “Orrek kentzeko, kentzen sin, seras, ikon, orries, eta bai kentzen da sagarras be [3A]” - (Horiek kentzeko, kentzen ziren, zerarekin, ikoaren orriarekin, eta bai kentzen da sagarrarekin ere) palu (iz) palua, makila “Korritan dotzu te gero lotzen da an, bai gero emoten dotzus bañak, bertan bai, palu moduko da, e? [3G]” - (Korritzen dizu eta gero lotzen da han, baina gero ematen dizkizu bainak, bertan bai, palu modukoa da, e?) parre (iz) parra; masparre (iz) mahats parra “Bai oin, e, denpore dekoales akorda yaten, parre arreglate, eta arregla dot, parre, sepa batzuk imini, eta, parre, tubokas ta andi orti emeti ederto iminte dekot, eta, emen egoten gare, bein gerespetan besten eguskiten [1G]” - (Bai orain, denbora daukadanez gero akordatu zitzaidan, parra konpontzea, eta konpondu dut, parra, ondo batzuk ipini, eta, parra, hodiekin eta handik hortik hemendik ederto ipinita daukat, eta, hemen egoten gara, behin gerizpetan bestean eguzkitan) penke (iz) orri mamitsua “Aitu, guren, asalgasale, isen giñen nire aita ta ni, osten beste dustik, penkak bai, baye orrie, ino pesteu gure, nik yango neko ordu dustitan, e? [4A]” - (Aditu, gurean, azelga zalea, izan ginen nire aita eta ni, ostean beste guztiak, orri mamitsuak bai, baina orria, inork ere ez du gura, nik jango nuke ordu guztietan, e?) petalo (iz) petaloa pintxo (iz) erbatza, arantza “Pintxok dekes, sentalle lauk [3A]” - (Arantzak dauzkate, zenteila lakoak) “Dekos, kirkirolatzan modun, dana pintxo txiki txikitxuk [3A]” - (Dauzka, kirikolatzaren moduan, dena arantza txiki txikitxoak) pipile (iz) pipila porrille (iz) porrila, naboen eta pataten gaixoa “Nabori ta asari te ite aken porrille, eta ori porrille in estiten ori galdu diten, e, ori mikrobio ori edo ser ori galdu diten, kare bisi botate san solotara bai klaro, ori be karu isete san danan eskure esan egoten, diru apur bet giau manejateunak botate seitun, ta ori isen san abonu ona, inderra emoteko batera ta gero lurre garbitako be bai [2G]” - (Arbiei eta azei eta egiten zitzaien porrila, eta porrila hori egin ez dadin hori galdu dadin, mikrobio hori edo zer hori galdu dadin, kare bizia botatzen zen soroetara baina jakina, hori ere garestia izaten zen denen eskura ez zen egoten, diru apur bat gehiago erabiltzen zuenak botatzen zituen, eta hori izan zen ongarri ona, indarra emateko batera eta gero lurra garbitzeko ere bai) sepe (iz) zepa, ondoa


174 “Sei urterik sei urte ebaite sien, e, sepak [2G]” - (Sei urterik sei urte ebakitzen ziren, zepak) seruke (iz) zeruka, indaba, ilar eta abarren azala; seruketan (ado) zeruketan “Oin estot ori ikusten baye gorri biribile etorte san, e, naiko goxeti, gorri biribile, palues erainesko emoteun asko, seruketan saltze san, plasan ori [2G]” - (Orain ez dut hori ikusten baina gorri biribila etortzen zen, nahiko goizetik, gorri biribila, paluarekin ereinez gero ematen zuen asko, zeruketan saltzen zen, plazan hori) “Seruke bai, dana, au porejenplo seruke indaba ta dusti, seruke [3G]” - (Zeruka bai, dena, hau kasu baterako zeruka indaba eta guzti, zeruka) sile (iz) zila sorri (iz) zorria “Sorri be bai, dana betetu iten da errame baltza baltza baltza sorris beterik [3G]” - (Zorria ere bai, dena bete egiten da errama beltz beltz beltza zorriz beterik) “Selan esate akon areri ba? Sorriaitik iminte yakona, Mesokon bere, arbola egon san ba [1G]” - (Zelan esaten zitzaion hari ba? Zorriagatik ipintzen zitzaiona, Mezokoan ere, arbola egon zen ba) sospala (iz) zozpala, ezpala “Sospalak iseten di lotzen dien saborrak [1A]” - (Ezpalak izaten dira lotzen diren zaborrak) sotza (iz) zotza “Karo, sotzak edo, palu, aparteko usen barik, palukes [3G]”- (Jakina, zotzak edo, palua, apartekoa izen barik, paluekin) suritegi (iz) landareen eta indaben gaixoa sustraye, sustreye (iz) sustraia “Ta dabil atetan atxineko sustreyek [2A]” - (Eta dabil ateratzen antzinako sustraiak) “Emen dekos sustreyek, esta? Ta agarraten dosu te gero errama dustik urtetan dotzue, gora [2A]” - (Hemen dauzka sustraiak, ezta? Eta hartzen duzu eta gero adar guztiek irteten dizute, gora) trokota (iz) trokota, mokorra “Ta orrekas trokotakas ya iten da, trokotak, brase iten dot ba [2G]” - (Eta trokot horiekin ja egiten da, trokotak, txingarra egiten dut ba) trongo, tronko (iz) enborra, mukurra “Ganeti arnase, artu estein, bueno arnase beti artzen deu baye, lurre botate otzin, lurre bota, tapaute imini, eta a ketan ketan ketan egote san, eta, surik in barik apurke apurke, erre eta, tronko dustik iminten sinak brasa iten sien, ta ori da iketza [2G]” - (Gainetik arnasa, hartu ez dezan, bueno arnasa beti hartzen du baina, lurra botatzen zioten, lurra bota, tapatuta ipini, eta hura ketan ketan ketan egoten zen, eta, surik egin barik apurka-apurka, erre eta, enbor guztiak ipintzen zirenak txingarra egiten ziren, eta hori da ikatza) trontzo, trontxo (iz) mutxikina, trontzela, muskila; piper trontzo (iz) piper mutxikina “Trontzo, sagarran trontzo bai baye gero bustena [4A]” - (Muskila, sagarraren muskila bai baina gero buztana) “Orreri be trontzo, piper trontzo [4A]” - (Horri ere mutxikina, piper mutxikina) ube (iz) ubea, pataten eta indaben erramak; patate ube (iz) patata ubea “Ube da pataten sera, orrik, ube [3G]” - (Ubea da patataren zera, orriak, ubea) “Ta nik erote nintzen bateri, orrek, eta indaban ube pe bai [3A]” - (Eta nik eroaten nion bati, horiek, eta indaben ubea ere bai) ugerra (iz) ugerra, gaixo mota “Ze ori paste san usteldu ite sin garik, ugerra koiteudin [2G]” - (Ze hori pasatzen zen usteldu egiten ziren gariak, ugerra koiuten zuten) une (iz) huna


175 16. Animaliak Basa animalien gaineko berbak eta testuak batzen ditugu interesgune honetan (184 sarrera, 184 adiera eta 221 aldaki). Atala honako azpi-atalok osatzen dute: ugaztunak (25 sarrera, 25 adiera eta 31 aldaki), txoriak (80 sarrera, 80 adiera eta 101 aldaki), narrastiak eta anfibioak (15 sarrera, 15 adiera eta 18 aldaki), arrainak eta itsaskiak (12 sarrera, 12 adiera eta 15 aldaki) eta intsektuak (52 sarrera, 52 adiera eta 56 aldaki). 16.1. Ugaztunak ardille (iz) katagorria [Sciurus vulgaris] “Ardille asko dau bai, asko asko, ortariko asko dau [2G]” - (Katagorri asko dago bai, asko asko, horietariko asko dago) arratoya, erratoya, errotoya (iz) arratoia [Rattus sp]; ure errotoya (iz) ur arratoia “Niri erratoya pasa date lepon ganeti, bestek sagu pasa date [3A]” - (Niri arratoia pasatu zait lepoaren gainetik, besteak sagua pasatu zait) “Tau be errotoya da ba, seoser errotoi klase baye selau? Selau? [3G]” - (Eta hau ere arratoia da ba, zer edo zer arratoi mota baina, zelakoa? Zelakoa?) “Au errotoya da, ure errotoya, ta onek biek estai pa se osti disen [3G]” - (Hau arratoia da, ur arratoia, eta hauek biak ez dakit ba ze ostia diren) askunarra, askonarra (iz) azkonarra [Meles meles] “Askunarra bai, oin be asko dau, askunarrak kasik, e, desaparesidute egon san, ta oin atzera askunarra asko, luki baño giau kasik, luki bajatu da asko, or sarne egon san epokan [3G]” - (Azkonarra bai, orain ere asko dago, azkonarrak kasik, desagertuta egon zen, eta orain atzera azkonarra asko, lukia baino gehiago kasik, lukia baxatu da asko, hor sarna egon zen sasoian) basakatu (iz) basakatua [Felis sylvestri] “Au basakatu isengo da [3G]” - (Hau basakatua izango da) basauntze (iz) basahuntza [Capra pyrenaica] “Au errotoya antzeko bata ta, olau klase asko daus te klaro, au bai, basoko, basauntze edo ori [3G]” - (Hau arratoi antzeko bat da eta, holako mota asko daude eta jakina, hau bai, basokoa, basahuntza edo hori) basotxarri (iz) basurdea [Sus scrofa] “Basotxarrik badabiltzes emen [3G]” - (Basurdeak badabiltza hemen) basurde (iz) basurdea [Sus scrofa] “Basurde pe sartu dis or [3G]” - (Basurdeak ere sartu dira hor) erbi (iz) erbia [Lepus sp.] “Bai igual yoten sentzen esen akordu barik, e, asa batzuk ebaiten eta sen aspin urteteuden sustu emoteuden, saltu emoten, erbik eta munetan ta olan ta basotan, ota ebaiten ta ibilten gentzesenen ta altzetan sin erbik, asko egon sin bai [2G]” - (Bai igual joaten zinen ezeren akordu barik, aza batzuk ebakitzen eta zeren azpian irteten zuten ikara ematen zuten, saltoa ematen, erbiak eta munetan eta hola eta basoetan, otea ebakitzen eta ibiltzen ginenean eta altxatzen ziren erbiak, asko egon ziren bai) jinete (iz) katajineta [Gennetta gennetta] “Jineta pe badaus, au, onek jineten antza deko euki, baye, estait isengo bada [3G]” - (Katajinetak ere badaude, hau, honek, katajinetaren antza dauka eduki, baina, ez dakit izango den) kirikiñolatza, kirikolatza, kirkilolatza, kirkiolatza (iz) kirikolatza [Erinaceus europaeu] “Kirkiolatza esaten gendun guk, oin ya eskasau daus, se len, biden bastarratan be ikusten sin ilte [3G]” - (Kirikolatza esaten genuen guk, orain ja eskasago daude, ze lehen, bidearen bazterretan ere ikusten ziren hilda) “Kirikiolatza, esta bat ukusten, desaparesidu in da ori be [3G]” -


176 (Kirikolatza, ez da bat ikusten, desagertu in da hori ere) komandreja (iz) ogigaztaia [Mustela nivalis], (Ik: ogigastaya) lobo (iz) otsoa [Canis lupus] luki (iz) lukia, azeria [Vulpes sp.] “Luki, makine bat ollo eron deuste oin be denpora gitxi, se or barrun daus estaldute, se or daus oin, orrek fasil deke [3G]” - (Lukia, makina bat oilo eroan didate orain ere denbora gutxi, ze hor barruan daude estalduta, ze hor daude orain, horiek erraz daukate) lur pilo (iz) lur piloa, satorrak egiten duena “Lantzarrak dusti be beteri taus ta lantzarratan be, aberi itzelak, iten deus, se lur pilok ataten deitu te gero, segodorakas ta pasteko, e, pilok urteten den alboti segadorek esteu bedarra be ber dan modun koiten, intxun iten deu ebai in berren [2G]” - (Lantzarrak guztiak ere beterik daude eta lantzarretan ere, aberia itzalak, egiten ditu, ze lur piloak ateratzen ditu eta gero, segagailuekin eta pasatzeko, piloek irteten dute albotik segagailuak ez du belarra ere behar den moduan koiuten, etzan egiten du ebaki egin beharrean) muxerra (iz) muxarra [Glis glis] “Muxerra esaten du guk, muxerra [3G]” - (Muxarra esaten dugu guk, muxarra) ogigastaya (iz) ogigaztaia, erbinudea [Mustela nivalis] “Beneno andi deke, nik bein ikus neun yo nitzen, iturrire uren bile, eta, txori txikerrak bi bi bi! Eta, beti, ogigastayak, beneno botateutzen ta txorik esin eskapa [1A]” - (Pozoi handia daukate, nik behin ikusi nuen joan nintzen, iturrira uraren bila, eta, txori txikerrak pi pi pi! Eta, behetik, ogigaztaiak, pozoia botatzen zien eta txoriak ezin eskapa) otzo (iz) hartza [Ursus sp.] “Au au sera, au otzo, emen emen estau olau pistirik [3G]” - (Hau hau zera, hau hartza, hemen hemen ez dago holako piztiarik) sagu (iz) sagua [Mus sp.]; sagu lodi (iz) sagu lodia “Saguk koiteko erretere da, errotoyak koiteko be bai [2A]” - (Saguak harrapatzeko erretera da, arratoiak harrapatzeko ere bai) sagusarra (iz) saguzarra “Es ori dinona sera da, ori, sagusarra [3G]” - (Ez hori dioena zera da, hori, saguzarra) satorra (iz) satorra [Talpa sp.]; satorrak jo (ad) satorrak jo “Da muelleas olan ta iminten da muellen olan, txapa bat, ori txape satorrak iten deu musturreas ta etxaten deu ta bera koiten deu [3G]” - (Eta malguarekin hola eta ipintzen da malguan hola, txapa bat, txapa hori satorrak egiten du muturrarekin eta botatzen du eta bera harrapatzen du) uroya (iz) hudoa [Mustela furo] urtxakurre (iz) urtxakurra [Enhydra sp] “Urtxakurre bai, ba urtxakurrik estot nik emen esetu, e? Estot ikusi in, e? Egon di emen urtxakurrek, e? Antxe Burgosen ikus nendun bat, ta yo nintzen tiretan eskopeteas ta gero tapa iyaten [3G]” - (Urtxakurra bai, ba urtxakurrik ez dut nik hemen ezagutu, e? Ez dut ikusi egin, e? Egon dira hemen urtxakurrak, e? Hantxe Burgosen ikusi nuen bat, eta joan nintzen tiratzen eskopetarekin eta gero tapatu egin zitzaidan) 16.2. Txoriak abi (iz) habia “Eta ordun dine, sarrak urten ber deule beorren abiti [2G]” - (Eta orduan diote, zaharrak irten behar duela berorren habiatik) “Or etorten dis, e, udebarrin, orrek, ta oin, e, agostu ingirun yongo dis, Afrikera edo, ara yoten dis, onek umek, eta onek lurreas iten dede, abik, e? [3G]” - (Hor etortzen dira, udaberrian, horiek, eta orain, abuztu inguruan joango dira, Afrikara edo, hara jaten dira, hauek umeak, eta hauek lurrarekin egiten dituzte, habiak, e?) algaragoya (iz) algaragoia “Kine bai bai, kinek negun, eta au algaragoya, au esta emeko, e? [3G]” -


177 (Kina bai bai, kinak neguan, eta hau algaragoia) amilotxe (iz) amilotxa [Parus sp.] “Amilotxe ba, amilotxe da, txinbon antzeko, txikitxuau txinbo baño, buru baltza dekona da amilotxe [3G]” - (Amilotxa, ba, amilotxa da, txinboaren antzekoa, txikitxoagoa txinboa baino, buru beltza daukana da amilotxa) anillo (iz) eraztuna, txoriei ipintzen zaiena “Au, nire anajek il seun ume bat, negu beten, seratik, anillo bat euki seun [3G]” - (Hau nire anaiak hil zuen ume bat, negu baten, zeretik, eraztun bat eduki zuen) antzarra (iz) antzarra, antzara [Anser anser] “Onek, ausoko tekos or, antzarrak eta olan dekos, pilo bat, orrek mutilek [4G]” - (Auzoko honek dauzka hor, antzarrak eta hola dauzka, pilo bat, mutil horrek) arraya, arraye (iz) haitz arranoa [Buteo buteo] “Onek arraya tis, one pe etor dis ya etzeraño [3G]” - (Hauek haitz arranoak dira, hauek ere etorri dira ja etxeraino) artatxori (iz) artatxoria, kurloia [Passer domesticu] “Enemigo txarra isen yeun artatxorik beraas, bueno artatxoriten garbitan yeun ak, tiro bakotxeko, dosena bateti gora [1G]” - (Arerio txarra izan zuen artatxoriak berarekin, beno artatxoritan garbitzen zuen hark, tiro bakoitzeko, dozena batetik gora) bande (iz) banda, taldea “Selan etorten sin denporalakas negu parten, solo labrautara, bandak etorte sin [2G]” - (Zelan etortzen ziren denboralekin negu partean, soro landuetara, bandak etortzen ziren) basollarra (iz) basoilarra [Upupa epops] bele, belebaltza (iz) belea [Corvus corone] “Eta an ibil gintzesan, e, aiste ta biok aiteas, batuten eta olau bele baltza batek eron soskun dana ya, ta armosu bari itxi soskun [2A]” - (Eta han ibili ginen, ahizpa eta biok aitarekin, batzen eta holako bele beltz batek eroan zigun dena ja, eta armozu barik utzi gintuen) “Bai belek fama txarra euki deu emen, eguno beti, oin ya, orrek gausek aistute daus, baye sarrak ori esateudin [2G]” - (Bai beleak fama txarra eduki du hemen, egundo beti, orain ja, gauza horiek ahaztuta daude, baina zaharrek hori esaten zuten) berdeloya (iz) txirriskila [Chloris chloris] “Onek berdeloyan antza edo pardillo, onek pardillon antza deke [3G]” - (Honek txirriskilaren antza edo burugorria, hauek burugorriaren antza daukate) bidegarro, biregarro, birigarro (iz) birigarroa [Turdus philomelos] “Bidegarro, egon da bat emen, umekas daunen iten de, goiseko, argitan asi baño lelau aste sinak kantaten or ikon parata, oin ya lotu da se umek ata ditus eta ya, arrutzekas daunen, emek, kantaten deu [3G]” - (Birigarroa, egon da bat hemen, umeekin dagoenean egiten dute, goizeko, argitzen hasi baino lehenago hasten zirenak kantatzen hor ikoan paratuta, orain ja lotu da ze umeak atera ditu eta ja, arrautzekin dagoenean, emeak, kantatzen du) burubaltza (iz) burubeltza [Ficedula hypoleuca] “Burubaltza, bai se badau, au isen ber deu, e, arra eta beste batau burugorri [3G]” - (Burubeltza, bai ze badago, hau izan behar du, arra eta beste bat dago burugorria) durdure (iz) durdura [Turdus viscivorus] “Durdure, txori da, ta durdurek arek garauk, yan ite seitusen, durdurek [3G]” - (Durdura, txoria da, eta durdurak garau haiek, jan egiten zituen, durdurak) elaya, elaye (iz) elaia [Hirundo rustica] “Elayak portalen iten situsen abik [1A]” - (Elaiak atarian egiten zituen habiak) “Elayak, egi da, elayak guren beti egon dire, oin be badaus [3G]” - (Elaiak, egia da, elaiak gurean beti egon dira, orain ere badaude) epertikere, eperdikere (iz) ipurdikara, buztanikara [Motacilla alba]; epertikere baltza (iz) ipurdikara beltza; epertikere bellegi (iz) ipurdikara beilegi[Motacilla cinerea]; epertikere pinto (iz) ipurdikara pintoa “A, epertikere diferente da [3G]” - (Hura, ipurdikara desberdina da) “Au epertikere estait, eta au epertikere bellegi, ona etorten dis, e, baltza, pinte eta bellegi, bellegi jeneralmente pason [3G]”


178 - (Hau ipurdikara ez dakit, eta hau ipurdikara beilegia, hona etortzen dira, beltza, pintoa eta beilegia, beilegia gehienetan pasoan) eperra (iz) eperra [Alectoris rufa] “Eta itxite akon arlo bat, e, au umekas daunen txarra da, e? Ollon modun, e? Noperari, e, salta iten dotzo bai, eperra emen estau [3G]” - (Eta uzten zitzaion arlo bat, hau umeekin dagoenean txarra da, e? Oiloen moduan, e? Norberari, saltatu egiten dio bai, eperra hemen ez dago) epetxa (iz) epetxa [Troglodytes troglodytes] “Ta gustate aken abi ite baye, etze ingirun, e? Makine bat abi in dede epetxak amen [3G]” - (Eta gustatzen zitzaien habia egitea baina, etxe ingurua, e? Makina bat habia egin dute epetxek hemen) “Ollagorra txikerra esaten du guk, e, epetxa, se, sunde itxiten dotze txakurreri, e, ollagorran modun [3G]” - (Oilagorra txikerra esaten dugu guk, epetxa, ze, sunda uzten die txakurrei, oilagorraren moduan) eskilaso, eskulaso (iz) eskinosoa [Garrulus glandarius] “Eskilaso, onek, e, frute yaten deu asko, o! Frute badau, eskilaso [3G]” - (Eskinosoa, honek, fruta jaten du asko, o! Fruta badago, eskinosoa) “Eskulaso, onek badaus, baye onek ondino estis, e, etorri, e, errire, orrek bason [3G]” - (Eskinosoa, hauek badaude, baina hauek oraindino ez dira, etorri, herrira, horiek basoan) gabilloya, gabiloya (iz) gabiraia [Accipiter nisus]; gabiloi txikerra (iz) gabirai txikerra “Gabiloya bai, gabiloi txikerra, orrek txikerra tie, orrek txorik txikerrak, orrek errotoyak koiten deitus osti les, errotoyari orrek garrote ataten dotze [3G]” - (Gabiraia bai, gabirai txikerra, horiek txikerrak dira, horiek txori txikerrak, horrek arratoiak harrapatzen ditu ostia lez, arratoiari horrek garrote ateratzen dio) gabontza, gaubontza, gaontza (iz) gauhontza [Bubo sp]; gabontza txikerra (iz) gau-hontz txikerra [Asio otus] “Aitu gabontza pe senbet klase dausen, gabotza pe gabontza au suri, gabontza pe daus klasek, ya estau gabontzi pe [3G]” - (Aditu gau-hontzak ere zenbat mota dauden, gau-hontzak ere gau-hontza hau zuria, gau-hontzak ere daude motak, ja ez dago gau-hontzik ere) galeperra, galaperra (iz) galeperra [Coturnix coturnix] “Ondino be, arinegi dala eta, eta enendun yakin selan, e, se il yaten bat, e, galaperra bat eta pentza nendun a isen sala arra, se kendu neusen eme bi eta arra bat, oin urte bi edo [3G]” - (Oraindino ere, arinegi dela eta, eta ez nuen jakin zelan, ze hil zitzaidan bat, galeper bat eta pentsatu nuen hura izan zela arra, ze kendu nituen eme bi eta ar bat, orain urte bi edo) gastela soso, kastala soso, kastela soso (iz) gaztela zozoa, araba zozoa [Sturnus sp.] “Onek, e, selan da, onek kastela soson moduko dos, baye onek nekes etorten dis [3G]” - (Hauek, zelan da, hauek gaztela zozoen modukoak daude, baina hauek nekez etortzen dira) gautxori (iz) gautxoria “Gauetan au, kaminotan ta olan, egoten da au, gauetan ibilten da beti, gautxori, guk gautxori geitzen gintzen geuk emen [3G]” - (Gauetan hau, kaminoetan eta hola, egoten da hau, gauetan ibiltzen da beti, gautxoria, guk gautxoria deitzen genion geuk hemen) jilgeru, jilgero (iz) kardantxiloa [Carduelis carduelis] “Bai, bai, se jilgeruk ordun nekes egoten sin, oin baño gitxiau, eta guri pasa yakun, e, lengusu difunturi te niri, ori kiñeri erreklamaten seuna, yon basora, ba txakurrek ibilten, eta, jilgerun abi, etorri etzera, koyu jaule bat eta, imini, e, txorik, e, abi, jaulen barrun, eta, amak eta aitek emote yotzen yaten, bai jaulen barrun [3G]” - (Bai, bai, ze kardantxiloak orduan nekez egoten ziren, orain baino gutxiago, eta guri pasatu zitzaigun, lehengusu defuntuari eta niri, hori kina erreklamatzen zuena, joan basora, ba txakurrak ibiltzen, eta kardantxiloaren habia, etorri etxera, koiu kaiola bat eta, ipini, txoriak, habia, kaiolaren barruan, eta, amak eta aitak ematen zieten jaten, baina kaiolaren barruan)


179 kalendre, kalandre (iz) kalandria, txirritxorroa [Melanocorypha calandra] “Bai one teko kalandren antza, kalandrak len, milek pasaten sin, oin bapes [3G]” - (Bai honek dauka kalandriaren antza, kalandriak lehen, milak pasatzen ziren, orain bat ere ez) kamatxuelo (iz) gailupa [Pyrrhula pyrrhula] kanario (iz) kanarioa [Serinus canaria] “Pasa dan asten ekarri osten abadek, bueno oin, e, pasa dan asten il i yaten, emen, e, or txorik dekoas nik elesan barrun, kanariok eta [3G]” - (Pasatu den astean ekarri zidan abadeak, beno orain, pasatu den astean hil egin zitzaidan, hemen, hor txoriak dauzkat nik elizaren barruan, kanarioak eta) karranke, karrankle (iz) karranka; karranke erreala (iz) karranka erreala; karranke pinto (iz) karranka pintoa [Lanius collurio] “Beste bat isete san, karranke erreala andi bet, a be txarra [3G]” - (Beste bat izaten zen, karranka erreala handi bat, hura ere txarra) “Au txarra, karrankle geitzen du guk, baye estait selan dan, e, au txarra be, one pe arrutzek apurtan de [3G]” - (Hura txarra, karranka deitzen dugu guk, baina ez dakit zelan den, hau txarra ere, hauek ere arrautzak apurtzen dituzte) “Elorrontza txorik usaten de, porrejenplo, oin, e, karranke geitzen gintzen txori bet, karranke pinto, oin esta ikusi be iten, orrek arrapate situsen jilgeruk, eta erote situsen ona elorrontzara tza! An elorrontzan seratan itxi te an yan gero, an itxite [3G]” - (Elorrantza txoriek erabiltzen dute, esate baterako, orain, karranka deitzen genion txori bat, karranka pintoa, orain ez da ikusi ere egiten, horrek harrapatzen zituen kardantxiloak, eta eroaten zituen hona elorrantzara tza! Han elorrantzaren zeretan utzi eta han jan gero, han utzita) kausete (iz) kauzeta “Len, e, kiñek eta onek, kausetak eta onek, e, negu dustin egoten sin emen [3G]” - (Lehen, kinak eta hauek, kauzetak eta hauek, negu osoan egoten ziren hemen) kine, kiñe (iz) kina [Vanellus vanellus] “Aukite sen yateko, ta gaue dustin, lengusu biek eta, biek dis difuntuk eta, neu, an etzen kontrako solo baten irurok paretan gintzen, eta goxalden, e, lengusu batek, parate sana erdi erdin, ak erreklamaten seun, eta kiñek bajetan aurren aurren, eta bande andin arten, tiretu bes [3G]” - (Edukitzen zen jateko, eta gau osoan, lehengusu biak eta, biak dira defuntuak eta, neu, han etxearen kontrako soro baten hirurok paratzen ginen, eta goizaldean, lehengusu batek, paratzen zena erdi erdian, hark erreklamatzen zuen, eta kinak baxatzen aurre aurrean, eta banda handien artean, tiratu ere ez) kuku (iz) kukua; kukuaren kantua urteko lehenengoz entzuten denean aldean dirua edukiz gero, ez da urte osoan diru faltarik izango [Cuculus canorus] “Au kuku, aurten estot entzun [3G]” - (Hau kukua, aurten ez dut entzun) larratxori (iz) larratxoria [Alauda sp] “Onek larratxorik, onek bai badis, olau busten suri beteas [3G]” - (Hauek larratxoriak, hauek bai badira, holako buztan zuri batekin) mariero, marigoro (iz) kaioa [Larus sp.] “Marierok, e, urtetan denen, e, itxosotik esaten de tenporala datorrela [2G]” - (Kaioek, irteten dutenean, itsasotik esaten dute denborala datorrela) “Itxosoko, selan geitzen dako orreri, marigoro klase bat, estait selan geitzen dakon [3G]” - (Itsasokoa, zelan deitzen zaio horri, kaio mota bat, ez dakit zelan deitzen zaion) martine, martinete, martin txori (iz) martin txoria [Alcedo atthis] martin soso (iz) marti zozoa mike (iz) mika [Pica pica] “Mike bai, ori txarrena da, eta senbet datosen, orrek, kendu in berko dis, se badakisu ser iten deun onek? Eta arrutze dustik, topaten den, abi dustik topetan den arek yaten de [3G]” - (Mika bai, hori txarrena da, eta zenbat datozen, horiek, kendu egin beharko dira, ze badakizu zer egiten duen honek? Eta arrautza guztiak, topatzen dituzten, habia guztiak topatzen dituzten haiek jaten dituzte) mingorra (iz) mingorra [Gallinago gallinago] miru (iz) mirua [Milvus milvus]; miru txikerra (iz) miru txikerra [Accipiter nisus]


180 “Aitu au miru txikerra da, onek suge pe koiten ditus, sugek eta errotoyak eta [3G]” - (Aditu hau miru txikerra da, honek sugeak ere harrapatzen ditu, sugeak eta arratoiak eta) “Miru bada, miru bai, esaten du miru, baye, miru oin gitxi ikusten dis [3G]” - (Mirua bada, mirua bai, esaten dugu mirua, baina, mirua orain gutxi ikusten dira) okile (iz) okila; okil txikerra (iz) okil txikerra [Picus viridis] “Okil txikerra pe urte danatan ikusi in dotes emen, ki ki ki ki, taurten estot bape ikusi [3G]” - (Okil txikerrak ere urte denetan ikusi egin ditut hemen, ki ki ki ki, eta aurten ez dut bat ere ikusi) “Okile bai, baye emen estait badau [3G]” - (Okila bai, baina hemen ez dakit dagoen) ollagorra (iz) oilagorra [Scolopax rusticola] “Ba ollagorran antzeko, txikerrau, dekos ankak luseauk eta igual, pikue luseau [4G]” - (Ba oilagorraren antzekoa, txikerragoa, dauzka hankak luzeagoak eta igual, mokoa luzeagoa) palome (iz) usoa [Columba sp.]; paloma nausi (iz) uso nagusia; paloma txikerra (iz) uso txikerra “Palomak bai, emetik palomak bai [2A]” - (Usoak bai, hemendik usoak bai) “Au paloma txikerra, emen, sientok ilte sin len, e, etorte sin, epoka baten barres, e? Agostun, e, akabun, agostun otabosten asi, eta setienbren ogei ingururarten, olan euri apur bet iten baseun gauen emen emen isete san tiroteo, bat estau, esta etorten, estait nondi etorte sin nik [3G]” - (Hau uso txikerra, hemen, ehundazak hiltzen ziren lehen, etortzen ziren, sasoi baten berriz, e? Abuztuan, amaieran, abuztuaren hogeita bostean hasi, eta irailaren hogei ingurura artean, hola euri apur bat egiten bazuen gauean hemen hemen izaten zen tiroketa, bat ez dago, ez da etortzen, ez dakit nondik etortzen ziren nik) pardillo, pardillu (iz) burugorria [Linaria cannabina] “Eta gero kanpoti etorte sienak, onek jilgeruk eta piok eta pardilluk [2G]” - (Eta gero kanpotik etortzen zirenak, kardantxilo hauek eta txioak eta burugorriak) “Kanta serak iten deu, niri gustaten dat giau, pardillo, e? [3G]” - (Kantatu zerak egiten du, niri gustatzen zait gehiago, burugorria, e?) pato (iz) ahatea “Igual koiten gendun dosena erdi patok, e, geuk yatordu iteko gero mutil gastek [2G]” - (Igual koiuten genuen dozena erdi ahateak, geuk jatordu egiteko gero mutil gazteek) pistarte (iz) pistartea “Oin beste txori be tau, emen len estana oten isen, esteu iten txoririk emen, ta olau busten gorritxu be ta, pistarte geitzen dotzu emen guk, pistarta, eta a oin emen, e, sertu in da, emen iten ditus abik oin, ta etorte san len negu gogorra ite seunen [3G]” - (Orain beste txori bat dago, hemen lehen ez dena egoten izan, ez du egiten txoririk hemen, eta holako buztan gorritxo bat da, pistartea deitzen diogu hemen guk, pistarta, eta hura orain hemen, zertu egin da, hemen egiten ditu habiak orain, eta etortzen zen lehen negu gogorra egiten zuenean) pepetxine (iz) pepetxina [Parus major] “Ta au pepetxine da, onek sulotan eukiten ditus abik, arbolako sulotan, ta ume pilo bat iten ditus orrek, sortzi edo amar [3G]” - (Eta hau pepetxina da, honek zuloetan edukitzen ditu habiak, arbolako zuloetan, eta ume pilo bat egiten du horrek, zortzi edo hamar) pospoline (iz) pospolina, galeperra [Coturnix coturnix] “Bai pospoline esaten du, emen eukiteu emen bean [3G]” - (Bai pospolina esaten dugu, hemen edukitzen du hemen behean) sasi txori (iz) sasi txoria [Hippolais polyglotta] silbante (iz) txioa [Phylloscopus collybita] “Onek silbante pere emen ote sin, kli kli kli, ya aprileraskeronen, aurten be estot ikusi aren [3G]” - (Hauek txioak ere hemen egoten ziren kli kli kli, ja apirilera ezkero, aurten ere ez dut ikusi arean) soso (iz) zozoa [Turdus merula] “Soso, aurten soso asko egon da emen, in de abiten! [3G]” - (Zozoa, aurten zozo asko egon da hemen, egin dute habiatan!) torkasa (iz) pagausoa [Columba palumbus]


181 “Torkasa pe klase taus te, lau edo [3G]” - (Pagausoak ere motak daude eta, lau edo) tortole (iz) tortola [Streptopelia turtur] txarta (iz) txarta “Txarta geitzen du guk, baye, bai badaus, e, asi dis emen lotzen eta umek, e, atetan emen, se gure etzen kontran badaus ontarikok [3G]” - (Txarta deitzen dugu guk, baina, bai badaude, hasi dira hemen lotzen eta umeak, ateratzen hemen, ze gure etxearen kontra badaude hauetarikoak) txartana (iz) txartana “Au txartana edo olau da [3G]” - (Hau txartana edo holakoa da) txinbo (iz) txinboa [Sylvia sp.] “Txinbori pe estot ikusi be iten ya, makina bat txinbo il dotes nik [3G]” - (Txinborik ere ez dut ikusi ere egiten ja, makina bat txinbo hil ditut nik) txindorra (iz) txindorra [Erithacus rubecula] “Txindorra ta txonte bai, dis sintzoenak [3G]” - (Txindorra eta txonta bai, dira zintzoenak) txio (iz) txio [Apus apus] txiotxu (iz) txiotxoa txirriskile (iz) txirriskila [Serinus serinus] “Au txirriskile geitzen du guk [3G]” - (Hau txirriskila deitzen dugu guk) txirte (iz) txirta [Emberiza cirlus]; txirte nagosi (iz) txirta nagusia “Bertan ibilten sienak, txirtak, orre ties alau berdatxu batzuk, artatxorin antzekok [2G]” - (Bertan ibiltzen zirenak, txirtak, horiek dira halako berdetxo batzuk, artatxorien antzekoak) txonte (iz) txonta [Fringilla coelebs] “Eta au txonte, arra ta eme be, etorten dis umek dekeseles oin be, albora [3G]” - (Eta hau txonta, arra eta emea ere, etortzen dira umeak dauzkatenez gero orain ere, albora) “Marketan dotze, txontari, bide, polite tis [3G]” - (Markatzen diete, txontei, bidea, politak dira) txori (iz) txoria; txorikume (iz) txorikumea; txori abi (iz) txori habia “Eta klaro dana labraute egote sales, mundu kanbiaute dau txori be giau ote san ordun, se yateko giau eukiteun, erain ite san asko ta [2G]” - (Eta jakina dena landuta egoten zenez gero, mundua aldatuta dago txoria ere gehiago egoten zen orduan, ze jateko gehiago edukitzen zuen, erein egiten zen asko eta) “Es esan iñori, txori abi non daun, espabe yon ta koyu umek [1A]” - (Ez esan inori, txori habia non dagoen, ezpabere joan eta koiu umeak) txorrota (iz) sasi txoria [Hippolais polyglotta] “Au txori da txorrota, oin estire aik ikusi be iten [3G]” - (Txori hau da sasi txoria, orain ez dira haiek ikusi ere egiten) txurlinkoya (iz) kurlinka [Numenius arquata] urollande (iz) uroilanda [Gallinula sp.] “Urollande, se urollanda pe daus lau edo bost klase [3G]” - (Uroilanda, ze uroilandak ere daude lau edo bost mota) uso mando (iz) uso mandoa [Columba palumbus] “Au be torkasa da, uso mando geitzen du emen euskeras [3G]” - (Hau ere pagausoa da, uso mandoa deitzen dugu hemen euskaraz) 16.3. Narrastiak eta anfibioak beneno, bereno (iz) pozoia; benenoso (adj) pozoitsua; enbenena (ad) pozoitu “Beneno deko orrek, e? [1A]” - (Pozoia dauka horrek, e?) “Au benenoso da osti lau bedarra [3G]” - (Hau pozoitsua da ostia lako belarra) “Arako Plentziko batzuk selan, e, enbenena ta il sin betiko bisi dustiko seteruk isen sin arek, beti setak, estait se osti pasa san, ta il in sin [3G]” - (Harako Plentziako batzuk, zelan, pozoitu eta hil ziren betiko bizi guztiko ziza biltzaileak izan ziren haiek, beti zizak, ez dakit ze ostia pasatu zen, eta hil egin ziren) bibore (iz) larrasugea “Ta ortariko asko dau emen, biborak asko daus, nik eskun be koyu doas sarri, txikerretan estotzit bildurrik isen, baye oin ba errespeto aputxu bet giau deku se oin mogimintu gitxi dekoteles [2G]” - (Eta


182 horietariko asko dago hemen, larrasugeak asko daude, nik eskuan ere koiu ditut sarri, txikerretan ez diet beldurrik izan, baina orain ba errespetu apurtxo bat gehiago daukagu ze orain mugimendua gutxi daukadanez) lagartije (iz) sugandila, sugalinda (Ik: sugalinde) lagarto (iz) muskerra (Ik: muskerra) “Estait oin, topetako kapas isengo banetike baye bai, bai ikus doas, mogimintu gitxiko ti, lagarton antzekok baye di baltzak [2G]” - (Ez dakit orain, topatzeko gai izango nintzatekeen baina bai, bai ikusi ditut, mugimendu gutxikoak dira, muskerraren antzekoak baina dira beltzak) lupu (iz) lupua, arrabioa “Lupu da beste pisti txiker bat, uretan egoten dana da lupu [3G]” - (Lupua da beste pizti txiker bat, uretan egoten dena da lupua) “Bai, lupu, aukiteko kontu, se lupuk aginke iten badosku, beneno deukiela, lupuk bai, ori esate yoskun [3A]” - (Bai, lupua, edukitzeko kontua, ze lupuak haginka egiten badigu, pozoia daukatela, lupuek bai, hori esaten zigun) muskerra (iz) muskerra “Muskerra be, muskerra, gure bestaldeko andra bateri besoti barrure yo akon, bai asto amarraten yon e, sera pastun asto iminten ta muskerra egon an ta ba, mangati barrure [1A]” - (Muskerra ere, muskerra, gure beste aldeko andre bati besotik barrura joan zitzaion, bai astoa lotzen joan, zera belar lekuan astoa ipintzen eta muskerra egon han eta ba, mahukatik barrura) sapaburu (iz) zapaburua “Eta ara yoten gintzesan, sapaburuk koiten, eta koiten gendusen sapaburuk manantialatan [3A]” - (Eta hara joaten ginen, zapaburuak harrapatzen, eta harrapatzen genituen zapaburuak iturburuetan) sapo (iz) zapoa “Sapok ondo ikusten deu, sapo ta ugelario antzekok die [2G]” - (Zapoak ondo ikusten du, zapoa eta urgaraixoa antzekoak dira) “Sapori bai, se sapok dino bein sartu barrure ta, ixi sue ate se sapok eukiko dus etzeaurren ta ixixu ate esate yoskun [3A]” - (Zapoei bai, ze zapoak dio behin sartu barrura eta, itxi ezazue atea ze zapoak edukiko ditugu etxaurrean eta itxi ezazu atea esaten zigun) sirune (iz) zirauna “Bai baye emen be egoten di, sugek eta biborak eta sirunek eta ortarikok badaus emen be [2G]” - (Bai baina hemen ere egoten dira, sugeak eta larrasugeak eta ziraunak eta horietarikoak badaude hemen ere) “Sugen antzeko bai sirune, solon bai sirune [4G]” - (Sugearen antzekoa bai zirauna, soroan bai zirauna) sugalinde, sugelinde (iz) sugandila, sugalinda “Sugelinde, eta lagarton bitarteko tamañu antzeko ti, eta oso mogimintu gitxi deke [2G]” - (Sugandila, eta muskerraren bitarteko tamaina antzekoak dira, eta oso mugimendu gutxi daukate) Sugandila. suge, sube (iz) sugea; sugetzu (adj) sugetsua “Ba, suge gortara pasa san, danok iten gendun gorte, ta gorte, beye ederra, ta geldi geldi an itxi beyek, suge esne edaten [1A]” - (Ba, sugea kortara pasatu zen, denok egiten genuen korta, eta korta, behi ederra, eta geldi geldi han utzi behiak, sugea esnea edaten) “Mendire igoten dola, bein, atxurreas emongo yotzon burun, eta atxurren, e, i yakon, e, suge bat, ona etzeaurrera ekarri orra bide bastarrera, sabaldu i yeun, suge, ta metro biko isen san suge, itzela itzela itzela [3A]” - (Mendira igotzen doala, behin, aitzurrarekin emango zion buruan, eta aitzurrean, egin zitzaion, suge bat, hona etxaurrera ekarri horra bide bazterrera, zabaldu egin zuen, sugea, eta metro biko izan zen sugea, itzela itzela itzela) “Biborak, au, e, sugetzu isen da barres, au ingeru lelau, e? Au gure, emen, biborak,


183 baye oin esta ikusten, e? Oin ies edo urte bi ikusi neun bat, esta? [3G]” - (Larrasugeak, hau, sugetsua izan da berriz, hau ingurua lehenago, e? Hau gure, hemen, larrasugeak, baina orain ez da ikusten, e? Orain iaz edo urte bi ikusi nuen bat, ezta?) ugelario (iz) ugaraxoa, igela “Pasten dana, ori da, pisti bet emen akabetan dauna, atxine poso bastar dustitan ugelarios beterik ingiru dustik [2G]” - (Pasatzen dena, hori da, piztia bat hemen akabatzen dagoena, antzina putzu bazter guztietan ugaraxoz beterik inguru guztiak) 16.4. Arrainak eta itsaskiak angile, angire (iz) aingira “Or, e, angilaran bat, e, yote san, oin urtek osaba difuntu pe, se euri iten seunen, errosarioas koiten seuren [3G]” - (Hor, aingiraren bat, joaten zen, orain urteak osaba defuntuak ere, ze euri egiten zuenean, arrosarioarekin koiuten zuten) angule (iz) angula “Ta koite seitusen angulek, aitek [2A]” - (Eta harrapatzen zituen angulak, aitak) barbo (iz) barboa gorringo (iz) karramarroa kangreju, kangrejo (iz) karramarroa “Or Goyerriko errekatan, kangrejuk koiten gendusen or be bai selangoak [2G]” - (Hor Goierriko erreketan, karramarroak harrapatzen genituen hor ere bai zelangoak) karramarro (iz) karramarroa “Orra yoten gintzen uger, eta karramarrok oten siren asko, karramarrok, se or egon san Leyoko matadero, bide ertzen, eta orren odolak yoten siren eta dana oten siren karramarrotan [1G]” - (Horra joaten ginen igerian eta karramarroak egoten ziren asko, karramarroak, ze hor egon zen Leioako hiltegia, bide ertzean, eta horren odolak joaten ziren eta dena egoten zen karramarroetan) kaskallu (iz) kaskailua “Kaskalluk orrek txikerrak oten sinak errekatan, baye oin errekak, len garbi garbi oten sin, eta oin estait se pasa dan, kangrejurik es estau, e? [3G]” - (Kaskailuak horiek txikerrak egoten zirenak erreketan, baina orain errekak, lehen garbi garbi egoten ziren, eta orain ez dakit zer pasatu den, karramarrorik ez ez dago, e?) kiskille (iz) kaskailua loine (iz) loina mugle, muble (iz) lazuna “Eta kiskillek, eta mublek eta, beti pesketaudin seoser [2A]” - (Eta kaskailuak, eta lazunak eta, beti harrapatzen zuten zer edo zer) muxulu (iz) muskuilua trutxe (iz) arrankaria 16.5. Intsektuak akana (iz) akaina “Akana bai, akana da, kapar klase bat baye a baño, kaparra baño andiau iten dana, akana andi iten da, odola [3G]” - (Akaina bai, akaina da, kapar mota bat baina hura baino, kaparra baino handiago egiten dena, akaina handi egiten da, odola) arañe (iz) aramua; araña tele (iz) gauna, amarauna; telarañe (iz) gauna, amarauna ardi (iz) ardia, arkakusoa arra (iz) harra; arlope (iz) har lopea; ar suri (iz) har zuria “Arto eraiteko ta, e, mayetzen bederatzin arran egune dala esateun te egun atan, esan ereiten [2G]” - (Artoa ereiteko eta, maiatzaren bederatzian harren eguna dela esaten zuen eta egun hartan, ez zen ereiten) “Arlope da gause bat eta lur txakurre da beste bat [3G]” - (Har lopea da gauza bat eta lur txakurra da beste bat)


184 “Arlope da ar baltza bat, orrek landare iten deu, yan, ebai te yan [3G]” - (Har lopea da har beltz bat, horrek landarea egiten du jan, ebaki eta jan) artesi (iz) mari artazia barakile (iz) barea “Ibili esinik oten sara, eperterreas, bear asko iten dosun ixerdik edo iten deitun, kontratiempok dire orrek, eta ori kuretako estaula gause obarik, barakilen mosto edo karakolana baño, or ekar dostesu karakolan, e, kure bat, ori [2G]” - (Ibili ezinik egoten zara, ipurterrearekin, behar asko egin duzun izerdiak edo egiten dituen, ezbeharrak dira horiek, eta hori osatzeko ez dagoela gauza hoberik, bareen mostoa edo barraskiloena baino, hor ekarri didazu barraskiloen, sendaketa bat, hori) bare (iz) barea bitxo (iz) mamarroa “Erramak asten dien lekurarten a tronko suritu, ordun ite seudin, oin be in ber lekis se or iten daki bitxotan! [2G]” - (Erramak hasten diren lekuraino enbor hura zuritu, orduan egiten zuten, orain ere egin beharko lituzkete ze hor egiten zaie mamarrotan!) eltxo, geltxo (iz) eltxoa epertargi, epetargi (iz) ipurtargia “Epetargi, epetargi, ba oin esta ikusten epetargi, grilluri pestau te, grilluri pestau [3G]” - (Ipurtargia, ipurtargia, ba orain ez da ikusten ipurtargia, txirritxirririk ere ez dago eta, txirritxirririk ere ez dago) erle andi (iz) erlaztarra, urubio handia eruge (iz) erugea “Se eruge batzu taus andik barres [3G]” - (Ze eruga batzuk daude handiak berriz) eskarabajo (iz) eskarabajoa “One pe klaro antzeko ti, ba esti kakarraldok eskarabajok eta eskarabajok, besterik estu esetu [2G]” - (Hauek ere jakina antzekoak dira, baina ez dira kakarraldoak eskarabajoak eta eskarabajoak, besterik ez dugu ezagutu) euli (iz) eulia; baso euli (iz) ezpata; eulí mando (iz) euli mandoa; euli naosi (iz) euli nagusia; euli txikerra (iz) euli txikerra “Orrek eulintzat, e, imini yotzesen idiri bere, imini, pestañak, estitesen yon eulik [3G]” - (Horiek eulientzat, ipini zizkien idiei ere, ipini, piztinak, ez daitezen joan euliak) “Euli sentalla bat koño! Txakurren sundera [1G]” - (Euli zenteila bat koño! Txakurren sundara) “Iru lau klase egongo dis igual, ori euli txikerra [3G]” - (Hiru lau mota egongo dira igual, hori euli txikerra) “Euli txikerra, normala ta nagosi [3G]” - (Euli txikerra, normala eta nagusia) “Mando, euli mando [3G]” - (Mandoa, euli mandoa) grillu, girlu (iz) txirritxirria “Amen yaok lurtxakurre yaok emen, eta bai, e, sulotxu betzuk ite seitun girlu baño lusetxuau isen san, e, olau, arpal batzuk aurrekalden, a, mustur gogorra, eta ayas ebaiteun segun antza landare, ta arrabio itzela isete akon lur txakurreri bai [2G]” - (Hamen zagok lur txakurra zagok hemen, eta bai, zulotxo batzuk egiten zituen txirritxirria baino luzetxoagoa izan zen, holako, arpal batzuk aurreko aldean, mutur gogorra, eta harekin ebakitzen zuen segun antza landarea, eta arrabio itzela izaten zitzaion lur txakurrari bai) “Nik grilluk senbet koyu dotes, onekas, e, serakas, iñurrikes, topa sulo, imini iñurrik an, ta iñurrik sartzen, barrure, usigi te [3G]” - (Nik txirritxirriak zenbat harrapatu ditut, hauekin, zerekin, inurriekin, topatu zuloa, ipini inurriak han, eta inurriek sartzen, barrura, ausiki eta) iñurri (iz) inurria “Iñurrik klasek asko daus, txikitxuk, andiauk, andik [3G]” - (Inurriak motak asko daude, txikerrak, handiagoak, handiak) kakarraldo (iz) kakarraldoa “Beste bat da, kakarraldo da satzen ta olan ibilten dan, e, ser baltz bat da, ganadun bekoratzen ta batzen dana orreri kakarraldo esaten dotzu [2G]” - (Beste bat da, kakarraldoa da satsean eta hola ibiltzen den, zer beltz bat da, ganaduaren bekorotzean eta batzen dena horri kakarraldo esaten diogu) kaparra (iz) kaparra “Karo, kaparra atara, baye atzamarrakas, bai karo, baye se iten nendun, lejias erre [3G]” - (Jakina, kaparra atera, baina


185 atzamarrekin, bai jakina, baina zer egiten nuen, lixibarekin erre) karakola (iz) barraskiloa “Itzela pasa akun, yatorduk danak ondo baye, gause bat imin gendun, kantidade andin, lapiko bat, isengo san bai [...] lapiko bat, karakolakas iminte, eta esateudin, niri esastesan gustetan, baye ondo iminte dausela karakolok, baye se pasa yakun, egune oso bero in, ta egon san lapiko, ixite [2G]” - (Itzela pasatu zitzaigun, jatorduak denak ondo baina, gauza bat ipini genuen, kantitate handian, lapiko bat, izango zen bai [...] lapiko bat, barraskiloekin ipinita, eta esaten zuten, niri ez zitzaizkidan gustatzen, baina ondo ipinita daudela barraskilook, baina zer pasatu zitzagun, eguna oso beroa egin, eta egon zen lapikoa, itxita) koko (iz) kokoa, kotxoa “Koko iten da koko [3G]” - (Kokoa egiten da kokoa) kukaratxe (iz) labe-zomorroa lupu (iz) lupua lurtxakurre (iz) lur txakurra “Baye oin gitxi daus emen, len asko ote sien baye oin gitxi daus lurtxakurre, da alan kangrejo modukotxu bet, iguala kasik, kangrejon antz antzekotxu [1A]” - (Baina orain gutxi daude hemen, lehen asko egoten ziren baina orain gutxi daude lur txakurra, da hala kangrejo modukotxo bat, berdina kasik, kangrejoaren antz antzekotxoa) marigorri (iz) marigorringoa; maritxu telletako (iz) marigorringoa “Maritxu tellatako da ori [3G]” - (Marigorringoa da hori) maripose (iz) txirpilota, tximeleta moskito (iz) eltxoa orratza (iz) mariorratza paspi (iz) bazpia, bartza pikade (iz) ziztada, haginkada; pikadure (iz) haginkada “Sugen pikade gogorra isete san [2G]” - (Sugearen haginkada gogorra izaten zen) “A pikadurek esteko serik ese, a pasten da, a pikadurek ba esteko, a, serik, momentu txarra badeko, esta? Baye pasten da [2G]” - (Haginkada hark ez dauka zerik eze, hura pasatzen da, haginkada hark ez dauka, zerik, momentu txarra badauka, ezta? Baina pasatzen da) saltamatxino (iz) saltamatxinoa “Mayatzen asikeran urtetaudin, saltamatxinok [2G]” - (Maiatzaren hasieran irteten zuten, saltamatxinoek) sangijuele (iz) izaina (Ik: usena) “Atxine, txixen, gortako eskapekas, lur baltza ite san ta karkaban, ote san ba, loye yote san bidetatik, ite san lur baltza edo saskeleri te or atxurreas edo paleas asi te ba, aton ikusten sin sangijuelak bai [2G]” - (Antzina, txizan, kortako ihesekin, lur beltza egiten zen eta karkaban, egoten zen ba, lohia joaten zen bideetatik, egiten zen lur beltza edo saskeleria eta hor aitzurrarekin edo pararekin hasi eta ba, atoan ikusten ziren izainak bai) sapateru (iz) zapateroa sardinere (iz) mari-artazia “Sardinere esate sotzon olau bitxotxu betzuk sardinerak [3A]” - (Mari-artazia esaten zitzaion holako mamarrotxo batzuk mari-artaziak) sitze (iz) sitsa; sitzek yan (ad) sitsak jan “Lelekon, serari, armariori in sakon sitze [2A]” - (Lehenengoan zerari, armairuari egin zitzaion sitsa) “Suk emen ikusten dosu sitze, eta or iminten dosu, eta igual an be badau, eta onena da kendu te barri imini [2A]” - (Zuk hemen ikusten duzu sitsa, eta hor ipintzen duzu, eta igual han ere badago, eta onena da kendu eta berria ipini) sorri (iz) zorria; sorristo (ad) zorriztoa; sorriketan (ado) zorriketan “Yon giñen ta in gendun, oin arten txarto etor gare bieja dustin, kamioyak eta malamaneran, oin, primeran yon ber du ba, neu eta lagunek danok, sartu giñen primerara, eta es gendun eukin besterik miseri baño, sorri bateti sorri besteti, eta, jente sartzen sanak, gu ikusi, ikusten isen geitun modun, eskapau iten seuden [1G]” - (Joan ginen eta egin genuen, orain artean txerto etorri gara bidaia osoan, kamioiak eta era txarrean, orain, lehenengoan joan behar dugu ba, neu eta lagunak denok, sartu ginen lehenengora, eta ez genuen eduki besterik miseria baino, zorria batetik zorria bestetik, eta, jendea sartzen zenak,


186 gu ikusi, ikusten izan gaituen moduan, eskapatu egiten zuten) “Ugerdo da, ugerra, e? Eta sorristo da sorrik dekoselakon [4A]” - (Ugerdoa da, ugerra, e? Eta zorriztoa da zorriak dauzkalako) “Bai sorriketan, sorrik kentzen dabiltzesenen da sorriketan [3A]” - (Bai zorriketan, zorriak kentzen dabiltzanean da zorriketan) txirpilote (iz) txilipetaina, tximeleta “Il iten da, fasil txirpilote, ukutu ordureko taka ilten da, ensegida yausten da [2G]” - (Hil egiten da, erraz txirpilota, ukitu ordurako taka hiltzen da, behingoan jausten da) txintxe (iz) tximintxa urubio (iz) urubioa, kurubioa “Emen, a, erlek baño txikerrauk isten dies onek pintatxuk, urubiok edo serak [2G]” - (Hemen, erleak baino txikerragoak izaten dira pintatxo hauek, urubioak edo zerak) usena, usana (iz) izaina “Ta usena, txupa iten deu, ganaduri be, jo! Errekara edo ure edaten dedikate sinari agon [3G]” - (Eta izaina, xurgatu egiten du, ganaduari ere, jo! Errekara edo ura edaten dedikatzen zirenei ahoan)


187 17. Beharra Joskintza, abelazkuntza eta nekazaritza beharretako lexikoa atal eta azpi-atal berezituetan aurkezten da; atal honetan gainerako beharretan jasotako berbak eta testuak ematen ditugu (433 sarrera, 440 adiera eta 469 aldaki). Atala sei azpi-ataletan banatuta ematen dugu: ogibideak (128 sarrera, 129 adiera eta 139 aldaki), beharlekuak (41 sarrera, 41 adiera eta 45 aldaki), erremintak eta tresnak (50 sarrera, 51 adiera eta 54 aldaki), merkataritza (93 sarrera, 96 adiera eta 100 aldaki), ibilgailuak (47 sarrera, 47 adiera eta 52 aldaki) eta neurriak (74 sarrera, 76 adiera eta 79 aldaki). 17.1. Ogibideak abarketeru (iz) abarketaria “Bai an egote san abarketeru [2G]” - (Bai han egoten zen abarketaria) abogadu (iz) abokatua; erdi abogadu (iz) erdi abokatua; sasi abogadu (iz) sasi abokatua “Batzar bat euki du, eta abogadu betek irotamar euro bakotxari kendu oskun [2G]” - (Batzar bat eduki dugu, eta abokatu batek hirurogeita hamar euro bakoitzari kendu zigun) afiladore (iz) zorroztailea aguasile, agosile (iz) aguazila, udaltzaina “Nire aitite isen san, ba aguasile isengo baletike les [2A]” - (Nire aitita izan zen, ba aguazila izango balitz legez) ajustadore (iz) doitzailea albañela, albañile (iz) igeltseroa; albañiltze (iz) igeltserotza “Bentanak garbitan edo, estait isen basan, e, albañile edo, selan baye etze batetik, yausi san eta il san [2A]” - (Leihoak garbitzen edo, ez dakit izan zen, igeltseroa edo, zelan baina etxe batetik, jausi zen eta hil zen) aldeane (iz) baserritarra, nekazaria (f); aldeanu (iz) baserritarra, nekazaria (m) “Eta bean egoten sien ba puestu bi bai egon sien frutenak bean be bai, baye, ta peskau, peskau olan alderdi beten ta aldeanak besten [2A]” - (Eta behean egoten ziren ba postu bi baina egoten ziren frutenak behean ere bai, baina, eta arraina, arraina hola alderdi baten eta baserritarrak bestean) “Nik estait selan, memorin dekoten, selan, aitu ontxe akordatenas, enas akordaten, ba igual, Sorrosan iten san, feri dusti, oin es, esta? Sorrosa isen san, emeko aldeanun danan, e, feri isete san [2A]” - (Nik ez dakit zelan gogoan daukadan, zelan, aditu oraintxe gomutatzen naiz, ez naiz gomutatzen, ba igual, Zorrotzan egiten zen, azoka guztia, orain ez, ezta? Zorrotza izan zen, hemengo baserritarren denen, azoka izaten zen) almaseneru (iz) biltegizaina “Eta ba, klaro aldeanuk akaba di te koperatibe sarratu in san, nire anaje, defuntu egon san an almaseneru, koperatiben [2G]” - (Eta ba, jakina baserritarrak amaitu dira eta kooperatiba zerratu egin zen, nire anaia, defuntua egon zen han biltegizaina, kooperatiban) aministradore (iz) administratzailea “Isengo letike les aministradore bat, osea isen san ayuntamintu Bilboko baye aurok aministrateudin emeko [2A]” - (Izango litzateke legez administratzaile bat, hau da izan zen udala Bilbokoa baina eurok administratzen zuten hemengoa) andereño (iz) irakasle andrazkoa aña (iz) aina, inudea; aña freska (iz) inude freskoa; aña seka (iz) inude sikua “Orre ti añak [2A]” - (Horiek dira inudeak) aparejadore (iz) aparejadorea argine (iz) hargina “Ordun arginek asko egote sien, eskus ite seituen, e, ormak eta kristo dustik eta orrek yaki euden [2G]” - (Orduan harginak asko egoten ziren, eskuz egiten zituzten, hormak eta kristo guztiak eta horiek jakin zuten) arkiteto (iz) arkitektoa arotza (iz) arotza


188 “In gendun maye bat ortarako, nire osabek i eun, se nire osabe isen san arotza [2A]” - (Egin genuen mahai bat horretarako, nire osabak egin zuen, ze nire osaba izan zen arotza) arrieru (iz) mandazaina asur imintzeile (iz) hezur ipintzailea; asurreru (iz) hezur ipintzailea “Emen olau seoser, e, paste san dustik erote seituen, asurreru esateotzin, Laukisen egon san, e, asurrek artesta seitun bat, ta nik dekot entzute, orrek gixonak euki eula estudiaute, e, kalaberaran bat, e, ortusantutik etzera eronta, estudiaute personen, e, asurrek danak estudiaute euki seitula [2G]” - (Hemen holako zer edo zer, pasatzen zen guztiak eroaten zituzten hezur ipintzailea esaten zioten, Laukizen egon zen, hezurrak artezten zituen bat, eta nik daukat entzutea, gizon horrek eduki zuela etxera eroanda, estudiatuta pertsonen, hezurrak denak estudiatuta eduki zituela) bankeru (iz) bankaria barberu (iz) bizargina “Se bera, ba gustate yakon ulle ebaite, se gero be barberu ibilte san emeti eta ori, eta areri ulle ebai te ite yotziela an [3A]” - (Ze bera, ba gustatzen zitzaion ilea ebakitzea, ze gero ere bizargin ibiltzen zen hemendik eta hori, eta haiei ilea ebaki eta egiten ziela han) barkilleru (iz) barkillo saltzailea “Barkilleru domeka dustitan etorte san Bilbotik [2A]” - (Barkillo saltzailea igande guztietan etortzen zen Bilbotik) barrakeru (iz) barrakaria “Se an egoten dires, e, barrakeruk [2A]” - (Ze han egoten dira, barrakariak) barrendere (iz) kale garbitzailea (f); barrenderu (iz) kale garbitzailea (m) baserritarra (iz) baserritarra “Bai, Loyun be amar terditan iten sien orrek, mesa nagosi, ordun, se esango tzut, ba baserritar danak yote sien mesara [2G]” - (Bai, Loiun ere hamar eta erdietan egiten ziren horiek, meza nagusi, orduan, zer esango dizut, ba baserritar denak joaten ziren mezara) basureru (iz) zarama biltzailea, kale garbitzailea bayeru (iz) bahe saltzailea beargine 1. (iz) behargina. 2. (adj) behargina “Ingo deu orrek, beargine da neskato ori, beargine [3G]” - (Egingo du horrek, behargina da neskato hori, behargina) bendejere (iz) bendejera, bendeja saltzen duena “Ni etzen es, etzen beti etorte san kamioi bile esnen bile, baye beste asko esneas be bai esneas, eta au, au isen san plase, atxine ama etorte san ona bendejeas, bai te emen bean bendejerak [4G]” - (Ni etxean ez, etxean beti etortzen zen kamioia bila esneen bila, baina beste asko esnearekin ere bai esnearekin, eta hau, hau izan zen plaza, antzina ama etortzen zen hona bendejarekin, bai eta hemen behean bendejerak) beterinario, beternario, betrenario, betrario (iz) albaiteroa “Bata bat, bata bat beti ote san, olauk, busterrik ite isen ditunak, beti bata bat ote san, e, osten betrario basan, aikes bisturi [4G]” - (Baten bat, baten bat beti egoten zen, holakoak, buztarriak egiten izan dituenak, beti baten bat egoten zen, ostean albaiteroa bazen, haiekin bisturia) “Paste san betrenarioa, ta begitute seun eta gisedu [4G]” - (Pasatzen zen albaiteroa, eta begiratzen zuen eta gisatua) bonberu (iz) suhiltzailea “Or seran Larrineatan, Larrineatan, oin bonberune, or gusieuren imini, ta egunes or ite san bearra, gauen Erandion an imini a, ara eron, esateuren, e? Gure sarrak, nire aite ta aititek eta igual esetuko yen [1A]” - (Hor zerean Larrineatan, Larrineatan, orain suhiltzaileena, hor gura izan zuten ipini, eta egunez hor egiten zen beharra, gauean Erandion han ipini hura, hara eroan, esaten zuten, e? Gure zaharrek, nire aita eta aititak eta igual ezagutuko zuten) botikeru (iz) botikaria busterrigine (iz) uztarrigina “Emen bertan be euki gendun busterrigine, katikar bat [2G]” - (Hemen bertan ere eduki genuen uztarrigina, gatikar bat) denderu (iz) dendaria “Emen es ainbeste, emen minoristek isete sien, etzerako jenero batzeudinak, baye, e, seren, Merka Bilbaon, yote sien, e,


189 denderuk, oin estait, oin be yongo di lantzen bat, baye oin gitxiau, ba ordun yote sin denderuk, eta jenero ona koiteudinak [2G]” - (Hemen ez hainbeste, hemen xehekakoak izaten ziren, etxerako jeneroa batzen zutenak, baina, zerean Merka Bilbaon, joaten ziren, dendariak, orain ez dakit, orain ere joango dira lantzean bat, baina orain gutxiago, ba orduan joaten ziren dendariak, eta jenero ona koiuten zutenak) diretore (iz) zuzendaria eletrisiste (iz) elektrikaria “Se nire, suñe emen etzen dauna eletrisiste da [2A]” - (Ze nire suhia hemen etxean dagoena elektrikaria da) enfermere (iz) erizaina enterradore, enterradora (iz) ehorzlea “Eta an sartzen san kapillen, eta urreko goxen yote san enterradore [2A]” - (Eta han sartzen zen kaperan, eta hurrengo goizean joaten zen ehorzlea) erradore (iz) perratzailea “Asikeran ori Doroteo, Mentxaka, ta anaje isen siren, or egon sien erradorek [2G]” - (Hasierak hori Doroteo, Mentxaka, eta anaia izan ziren, hor egon ziren perratzaileak) errematxadore, rematxadore (iz) errematxaria “Ta diñotena ak, ordun, karburuas aite defuntu ibilte san eskegi, kakotan, gaues, etorri, e, bere, erremesak in Nabalen, se aite defuntu sera, rematxadore ibil san [2G]” - (Eta diodana hark, orduan, karburoarekin aita defuntua ibiltzen zen eskegi, kakoetan, gauez, etorri, bere, erremesak egin Nabalen, ze aita defuntua zera, errematxari ibili zen) errementari (iz) errementaria “Eta san errementari, mutil sarra, ta ibil sen, probetan emeko aititeas, orreaiti nire aitek eguno esteu gure isen probatan [2G]” - (Eta zen errementaria, mutil zaharra, eta ibili zen, probetan hemengo aititarekin, horregatik nire aitak egundo ez du gura izan probetan) erreru (iz) errementaria “Eta a da oso erreru ona, ondo iten isen deu bear ak [2G]” - (Eta hura da oso errementari ona, ondo egiten izan du behar hark) errotari (iz) errotaria “An egon san errota bat, Bisenti isen san errotari [2A]” - (Han egon zen errota bat, Bizenti izan zen errotaria) ertzaine, ertzañe (iz) ertzaina “Eta, ni akordate nas, eta ies be, an, beko solon ikus nendun olaseko, bide bat inte, ta sugena, se neuk or, e, bean, e, orrek ertzaña paño lelau, bueno ya urte tis, itxi nenduna idik ibilten, eta, or entrenaten nendusen idik, eta bein topa nendun, se goxeko saspiretan edo olan yotenintzen ni idik eskegiten an arbolatan egon ditesen egun dustin an ni bearretik etorri arten, eta bein ikus nendun, baye igual, e, metro bat eta erdi, edo igual giau, asala, asala suge batena, ta ordurik ona enintzen yon giau [3G]” - (Eta, ni akordatzen naiz, eta iaz ere, han, beheko soroan ikusi nuen holasekoa, bide bat eginda, eta sugeena, ze neuk hor, behean horiek ertzainak baino lehenago, beno ja urteak dira, utzi nuena idiak ibiltzen, eta, hor entrenatzen nituen idiak, eta behin topatu nuen, ze goizeko zazpietan edo hola joaten nintzen ni idiak eskegitzen han arboletan egon daitezen egun osoan han ni beharretik etorri artean, eta behin ikusi nuen, baina igual, metro bat eta erdi, edo igual gehiago, azala, azala suge batena, eta ordurik hona ez nintzen joan gehiago) eskiladore (iz) moztailea ferreteru (iz) burdindegiko saltzailea fotografo (iz) argazkilaria “Bodarako be elisera erote san fotografo bat [2A]” - (Ezkontzarako ere elizara eroaten zen argazkilari bat) fruteru (iz) fruta saltzailea gabarreru (iz) gabarra gidaria “Gure aitite gabarreru isen san orduko denporatan [2G]” - (Gure aitita gabarra gidaria izan zen orduko denboretan) ganaderu (iz) abeltzaina “Keba! Estau, estau serarik, non dau ganaderurik, agrikultore, non dau baserri ba? Estau baserritarrik [3G]” - (Keba! Ez dago, ez dago zerik, non dago abeltzainik, nekazari, non dago baserri ba? Ez dago baserritarrik) ganadu yagole (iz) ganadu jagolea, ganadu zaina guarde, gorde (iz) jagolea


190 “Gorda batek deko etze ta dusti inte [2G]” - (Jagole batek dauka etxea eta guzti eginda) “Gure gixonak, e, olan, e, uden ta olan, e, guarda egon san altosornosen, ta, diru geyau ekarte seun ba [2A]” - (Gure gizonak, hola, udan eta hola, jagole egon zen Labe Garaietan, eta, diru gehiago ekartzen zuen) injinieru (iz) inginiaria “Esa oskun, Saragosara gosela injinierutara [1G]” - (Esan zigun, Zaragozara goazela inginiarietara) ispetora (iz) ikuskaria jardineru (iz) lorazaina “Eta gero, eskondu i nitzen, eskondu nitzen se ya nobie esetute euki nendun, Asure yoten giñen, yolasa esaten geuntzen ba, yolasera, emeko ingiruko gaste dustik, eta, gero, itxi neutzen, e, bear orreri, eta, pasa nitzen eskondute, emen etze ondon, Ibañesen fabrikera, Ibañes de Betolazan, onek, tubo fabrike euki eun Lutxanan, baye emen etze ondon, euki deu deko barriada bat, eta emen jardineru modure sartu nitzen, or beste sei urte in doas [1G]” - (Eta gero, ezkondu egin nintzen, ezkondu nintzen ze ja andregaia ezagututa eduki nuen, Asura joaten ginen, jolasa esaten genion ba, jolasera, hemengo inguruko gazte guztiak, eta gero, utzi nion, behar horri, eta, pasatu nintzen ezkonduta, hemen etxe ondoan, Ibañezen fabrikara, Ibañez de Betolazan, honek, hodi fabrika eduki zuen Lutxanan, baina hemen etxe ondoan, eduki du dauka auzune bat, eta hemen lorazain modura sartu nintzen, hor beste sei urte egin ditut) jornaleru (iz) jornalaria kaldereru (iz) galdaragilea kamareru (iz) zerbitzaria kamineru (iz) kamineroa, bidezaina “Emen Erandion, e, kamineruk, ibilte sin [3A]” - (Hemen Erandion, kamineroak, ibiltzen ziren) kanteru (iz) hargina kapitana (iz) kapitaina “Bota ber direnak, gangilen erote seitusen kapitanak, Abrara, ta an botate seitusen [2A]” - (Bota behar direnak, gangilan eroaten zituen kapitainak, Abrara, eta han botatzen zituen) karamelere (iz) karamelu saltzailea karboneru (iz) ikazkina “Ta ara botaten gendun iketza, ekarteun karboneruk etzera, esta? [2A]” - (Eta hara botatzen genuen ikatza, ekartzen zuen ikazkinak etxera, ezta?) kargeru (iz) kargeroa “Eun de amar eun de amabost kilo, sartzen gendusan sakatute, bin arten estutu, ta bota bañak eta, bakisu seaiti isete san, e, karga andiau eroteko ba gero, e, an kargeruk erote seituen, e, kamioitik, plasara eroteko, desplasetako ba, bultu kobreta eudin [2G]” - (Ehun eta hamar ehun eta hamabost kilo, sartzen genituen sakatuta, bien artean estutu, eta bota bainak eta, badakizu zergatik izaten zen, karga handiagoa eroateko ba gero, han kargeroek eroaten zituzten, kamioitik, plazara eroateko, higitzeko ba, fardela kobratzen zuten) karniseru (iz) harakina “Nik etzen dekot ikuste, koño su karniseru nik saldu suri te, bueno, nik salduko tzut, ta emon bordostesu, txuleta bi eta gero balio deuna ganaduk [3G]” - (Nik etxean daukat ikusita, koño zu harakina nik saldu zuri eta, beno, nik salduko dizut, eta eman behar didazu, txuleta bi eta gero balio duena ganaduak) karreteru (iz) itzaina “Baso sati bet koyu, eta a ebai, eta gero karreteruk ekarte oskun [2A]” - (Baso zati bat koiu, eta hura ebaki, eta gero itzainak ekartzen zigun) karteru (iz) postaria “Bai eta karteruk ba ya, denboratxu badaraude ondo [4A]” - (Bai eta postariak ba ja, denboratxoa badaroate ondo) kinkalleru (iz) kinkila saltzailea “Metxak oten sin atxine, bellegik, eta kinkalleruk ekarte sen guren etzera [2A]” - (Metxak egoten ziren antzina, beilegiak eta kinkila-saltzaileek ekartzen zuten gure etxera) kobradore (iz) kobratzailea “Paga yantze pagaten san, kobradorek oten sien [1G]” - (Ordaindu dantza ordaintzen zen, kobratzaileak egoten ziren) komadrone (iz) emagina


Click to View FlipBook Version