191 “Komadrone egote san, komadrone etorte san [2A]” - (Emagina egoten zen, emagina etortzen zen) “Bai, partere be bai, baye komadrone ta partere bardin ikus du guk [2A]” - (Bai, partera ere bai, baina emagina eta partera berdin ikusi dugu guk) kontramaistre (iz) kontramaisua kontratiste (iz) kontratista kosinere (iz) sukaldaria (f.); kosineru (iz) sukaldaria (m) “Ta mutile kosineru in da, esteu gur isen estudia ta, ba kosineru para da [1A]” - (Eta mutila sukaldari egin da, ez du gura izan estudiatu eta, ba sukaldari paratu da) kriade, kriede (iz) kriada, neskamea (f); kriedu, kridu (iz) kriadua, morroia (m); kriedutze (iz) morrointza “Nik, amabi urteas kriada yonintzen [1A]” - (Ni hamabi urterekin neskame joan nintzen) “Eta an urte asko in seitusen kriedu [2A]” - (Eta han urte asko egin zituen morroi) labradore (iz) nekazaria letxere (iz) esneketaria (f); letxeru (iz) esneketaria (m) “Ordun astokas ibilte sin ba letxerak [2G]” - (Orduan astoekin ibiltzen ziren ba esneketariak) “Paste san letxeru bere, Urduliseti etorte sien, eta pasten sien orti kaminoti bai [2G]” - (Pasatzen zen esneketaria ere, Urdulizetik etortzen ziren eta pasatzen ziren hortik kaminotik bai) makiniste (iz) makinista “Bai gixona euki eun makiniste [2A]” - (Ba gizona eduki zuen makinista) marineru (iz) marinela “Ortxe bean egon dires, ba, es marineruk espase bat kapitana isen san ta beste, estakit ser, sera, barkuko, bai karreratakok, egon dis bi, bat, e, gaste gasterik il san, karrere akaba ta barkun sartu sanen ensegida il san, ta beste dau bisirik, ta beste oin, bisi da, Algortan [2A]” - (Hortxe behean egon dira, ba, ez marinelak ezpadaze bat kapitaina izan zen eta bestea, ez dakit zer, zera, ontzikoa, baina karrerakoak, egon dira bi, bat, gazte gazterik hil zen, karrera amaitu eta ontzian sartu zenean behingoan hil zen, eta bestea dago bizirik, eta bestea orain, bizi da, Algortan) matarife (iz) matarifea, piztia hiltzailea “Artu eta egune iteko begire egote giñen, txarri ilteko, argitan aste san, yoten giñen matarifeas, gortara, ta txarriri oratu gantxoas, ekarri tejabanapera, eta, sangrau gero, koite gendun, e, irekas edo galtzu txolakas edo, erre [1G]” - (Hartu eta eguna egiteko begira egoten ginen, txerria hiltzeko, argitan hasten zen, joaten ginen matarifearekin, kortara, eta txerriari oratu gantxoarekin, ekarri tejabanapera, eta, odolustu gero, koiuten genuen, irekin edo galtzu txolekin edo, erre) mediku (iz) medikua “Oin medikuk dekus or [2A]” - (Orain medikuak dauzkagu hor) “Badeko espadeko aitu dien, aitu dien medikuk [2A]” - (Badauka ez badauka aditu dezan, aditu dezan medikuak) mekaniku (iz) mekanikaria mekanografa (iz) mekanografoa (f.) “Bai neskak asko, koloka siren, telefoniste, mekanografa, neskak ordun asi siren emen [1G]” - (Baina neskak asko, kolokatu ziren, telefonista, mekanografoa, neskak orduan hasi ziren hemen) merkatari (iz) merkatari modiste (iz) jostuna “Probetan yoten sanen, modisteana yoten siñenen, eta egoten sanen bakarrik pasata firukes, selan geitu isen dotzesu orreri? [4A]” - (Probatzen joaten zenean, jostunarengana joaten zinenean, eta egoten zenean bakarrik pasatuta firuekin, zelan deitu izan diozu horri?) munisipala (iz) udaltzaina obreru (iz) behargina, langilea “Or bear iteudin obreruk urteteudin, fabriketi, eta sinestukostesu, eurokas laguntzet inok eseun yon gure [2G]” - (Hor behar egiten zuten beharginek irteten zuten fabrikatik, eta sinestuko didazu, eurokin laguntzat inork ez zuen joan gura) ofisiala (iz) ofiziala “Eta, matelak sartu, ofisialari kendu estorbuk eta imini matelak an [1G]” - (Eta materialak sartu, ofizialari kendu enbarazuak eta ipini materialak han) ojalateru (iz) iturgina
192 panadere (iz) okina (f); panaderu (iz) okina (m) “Ya ordun panaderu etorte san etzera [2G]” - (Ja orduan okina etortzen zen etxera) paragueru (iz) aterki konpontzailea “Bai gero ya ni anditxau nasela ya, gero, paragueruk Arriara [2A]” - (Bai gero ja ni handitxo naizela ja, gero, aterki konpontzaileak Arriagara) partere (iz) emagina “Neure gixonan ama isen san, partere, e, Erandio dustiko, domekan euki gendun, e, beskari euki gendun Batzokin [2A]” - (Neure gizonaren ama izan zen, emagina, Erandio osokoa, igandean eduki genuen, bazkaria eduki genuen Batzokian) “Baye, nire aistek, bi euki, iru euki situn, bat il in yakon, mutiltxu bet, ba iruti bi, e, euki seun seraas, partereas [2A]” - (Baina, nire ahizpak, bi eduki, hiru eduki zituen, bat hil egin zitzaion, mutiltxo bat, ba hirutik bi, eduki zuen zerarekin, emaginarekin) pastore (iz) artzaina “Baye ayek emote otzin pastoreri ba, seoser emote otzin ta urte dustitan etorte sin negun orra [2A]” - (Baina haiek ematen zioten artzainari ba, zer edo zer ematen zioten eta urte guztietan etortzen ziren neguan horra) pelukere (iz) ile apaintzailea “Ta alabe deko pelukere [2G]” - (Eta alaba dauka ile apaintzailea) peoya (iz) peoia; peoitze (iz) peoitza “Eta gero etor di, albañilakas ta olan, peoitzen [2G]” - (Eta gero etorri dira, igeltseroekin eta hola, peoitzan) peskadore (iz) arrain saltzailea “Orrek en jeneralmente peskadorak, ikus dot ori nik, e, Desiertun Erandion [2A]” - (Horiek gehienetan arrain saltzaileak, ikusi dut hori nik, Desertun Erandion) pintore (iz) pintorea “Arrebe pintore isen da kontu ataraixu [2G]” - (Arreba pintorea izan da kontu atera ezazu) pintxe (iz) mutila, morroia polisi (iz) polizia porteru (iz) atezaina pratikante (iz) praktikantea “Frontoi te segidun, ote san, e, etzetxu bet ixite berjeas, an biste san pratikante [2G]” - (Frontoia eta segituan, egoten zen, etxetxo bat itxita burdin hesiarekin, han bizitzen zen praktikantea) profesore, profesora (iz) irakaslea “Asikeran grasi itzela dibujaten ta pinturekas ta, kontu atara ixu ba, porfesore bateana Bilbon ibil san [2G]” - (Hasieran grazia itzela marrazkiak egiten eta pinturekin eta, kontu atera ezazu ba, irakasle batengana Bilbon ibili zen) sapateru (iz) zapataria “Imini ite neuntzesan, eron sapateruana, eta olan, beste narru bet [2A]” - (Ipini egiten nizkion, eroan zapatariarengana, eta hola, beste larru bat) sardinere (iz) sardina saltzailea “Dende iminiun te, gero arreskero, a isen san, askenengo ibilte sana, bai lelau sardinerak asko ibil di emeti [2G]” - (Denda ipini zuen eta, gero harrezkero, hura izan zen, azkenengo ibiltzen zena, baina lehenago sardina saltzaileak asko ibili dira hemendik) sastre (iz) jostuna segadore (iz) segalaria seladore (iz) fielato jagolea sesteru (iz) otzara egilea “Sesteruk useta eudin sestok iteko, arpalak atara ta [2G]” - (Otzara egileak erabiltzen zuten otzarak egiteko, arpalak atera eta) soldadore (iz) soldadorea taberneru (iz) tabernaria teladune (iz) ehunduna, ehun saltzailea “Erandioko plasan be ote sin olan teladunek [2A]” - (Erandioko plazan ere egoten ziren hola ehundunak) telefoniste (iz) telefonista “Bai neskak asko, koloka siren, telefoniste, mekanografa, neskak ordun asi siren emen [1G]” - (Baina neskak asko, kolokatu ziren, telefonista, mekanografoa, neskak orduan hasi ziren hemen) torneru (iz) tornularia txatarreru (iz) txatarrerua txoferra (iz) txoferra “Ta ain lloba bat, emen ayuntamintun ibilten isen da txofer [2G]” - (Eta haren iloba bat, hemen udaletxean ibiltzen izan da txofer)
193 yoskile (iz) joskilea, jostuna; yoskiltze (iz) joskiltza “Asi nintzenen nobioas esen gu isen, pentzateen mutile etor sela niaiti, ta ni asi nintzenen gero aititeas, ba asi sien, e, kontu ateixu, yoskile be eurok pagate osten, tabernakok [2A]” - (Hasi nintzenean gizongaiarekin ez zuten gura izan, pentsatzen zuten mutila etorri zela nigatik, eta ni hasi nintzenean gero aititarekin, ba hasi ziren, kontu atera ezazu, jostuna ere eurok ordaintzen zidaten, tabernakoek) 17.2. Beharlekuak almasena (iz) tegia, biltegia “Propietariok arreglate pentza du, eta goyen euki gendun Goyerrin almasen bat, sosion arten inte, eta unibersidadek kendu oskun espropiaute kendu oskun, eta ain diru inok estaki non dauen, dana, bueno, espoliaute dana [2G]” - (Jabeok konpontzea pentsatu dugu, eta goian eduki genuen Goierri biltegi bat, bazkideen artean eginda, eta unibertsitateak kendu zigun desjabetuta kendu zigun, eta haren dirua inork ez daki non dagoen, dena, beno, espoliatuta dena) astillero (iz) ontziola banku (iz) banketxea “Gero alabe, etzen dau, len egon da kolokaute edo apur bet denpora apur beten baye, suñe, bankun dau kolokaute, ta emen, e, geyenen emen daus, geues, paraje gauseles, seme apur bet, e, asau dau, e, Galdakoti baye, oin e, kotxeas len esan doan modun arin iten da batera nai bestera, emen egoten gare [1G]” - (Gero alaba, etxean dago, lehen egon zen kolokatuta edo apur bat denbora apur baten baina, suhia, banketxean dago kolokatuta, eta hemen, gehienean hemen daude, geurekin, paraje gaudenez gero, semea apur bat, asago dago, Galdakaotik baina, orain, kotxearekin lehen esan dudan moduan arin egiten da batera nahi bestera, hemen egoten gara) barberi (iz) bizartegia “Leku dustitan ote sin barberuk ta oin akaba di barberuk, oin pelukeritara ta andi orti emeti, oin ya barberin usenik esteko bate pe [2G]” - (Leku guztietan egoten ziren bizarginak eta orain amaitu dira bizarginak, orain ile apaindegietara eta handik hortik hemendik, orain ja bizartegiaren izenik ez dauka batek ere) bearleku (iz) beharlekua departamentu (iz) departamentu, saila “Saspi departamentuten eukite, saspi astetan, mile ollasko saltze seitun aste bakotxen [2G]” - (Zazpi departamentutan edukita, zazpi astetan, mila oilasko saltzen zituen aste bakoitzean) erreri (iz) errementeria “Erreri egon san [1A]” - (Errementeria egon zen) fabrike (iz) lantokia; goma fabrike (iz) goma fabrika; grue fabrike (iz) garabi fabrika; kristel fabrike (iz) kristal lantegia; pinture fabrike (iz) pintura fabrika; serbesa fabrike (iz) garagardo fabrika; tubo fabrike (iz) hodi fabrika “Fabriketan ibil dina pe, gure denporan beti euki de bei bet, edo bi edo iru edo lau, danak euki deitue, ganaduk danak euki deitue [2G]” - (Fabriketan ibili direnek ere, gure denboran beti eduki dute behi bat, edo bi edo hiru edo lau, denek eduki dituzte, ganaduak denek eduki dituzte) “Emen len, frabrike gitxi egon da Asun, Asu Katea emen ingirun, fabrike gitxi, au Siga esate otzena, goma fabrike isen san, gero, Tejere, eta, gerra osten in dire, Lipereide, beste bat, e, Euskalduna, Kordeleri, Laurak, Remetal, eta emen frabrike asko in da [1G]” - (Hemen lehen, fabrika gutxi egon da Asun, Asua Katea hemen inguruan, fabrika gutxi, hau Ziga esaten diotena, goma fabrika izan zen, gero, Tejera, eta, gerra ostean egin dira, Lipperheide, beste bat, Euskalduna, Kordeleria, Laurak, Remetal, eta hemen fabrika asko egin dira) “Mekanikera yon nitzen or daus ba tallerra taus, kaldereri, mekanike eletrike, pinture, danerik egon da, se isen da, grue fabrike [1G]” - (Mekanikara joan nintzen
194 hor daude ba lantegiak daude, galdaragintza, mekanika elektrikoa, pintura, denetik egon da, ze izan da, garabi fabrika) “Kristel fabrike ta, saspi urte in gendusen [1G]” - (Kristal fabrika eta, zazpi urte egin genituen) “Oin, e, pinture fabrike ta in deudina [2A]” - (Orain, pintura fabrika eta egin dutena) “Onek, tubo fabrike euki eun Lutxanan [1G]” - (Honek, hodi fabrika eduki zuen Lutxanan) fatori (iz) faktoria fundisino, fundisiño (iz) burdinola “Ori eroten san fundisiñorako, or, e, ta, enbrak, deskargetan, enbrak, igual, berreun enbrak, sestokas, deskargetan gabarratik, kamiotara, eroten fabrikara [1G]” - (Hori eroaten zen fundiziorako, hor, eta, andrazkoak, deskargatzen, andrazkoak, beharbada, berrehun andrazko, zaranekin, deskargatzen gabarratik, kamioietara, eroaten fabrikara) ganaderi (iz) ganaderia “Beti aldeanuk, e? Beti ganaderi, e? [3G]” - (Beti baserritarrak, e? Beti ganaderia, e?) Eskailera mailak Faoetan. guarderi (iz) haurtzaindegia “Baye nik estot gure Sabi, guarderire eron [2A]” - (Baina nik ez dut gure Xabi haurtzaindegira eroan) industri (iz) industria; industri sentro (iz) industria gunea “Au be itzeleko, industri sentro isen da au Asu ingiru, oin gaur konpletamente, destrosaute dau dana [1G]” - (Hau ere itzeleko, industria gunea izan da hau Asua ingurua, orain gaur guztiz, suntsituta dago dena) kaldereri (iz) galdaragintza “Gero, or bear asko in ber nendun eta, aldeako klaseko bearra solon eta ganadu gobernau eta, eneutzen eretxi ya kantzau in nitzen or, e, segitan, eta, Katean Laurak, dau, fabrike, eta, an eskatu nendun bearra, eta, ensegida geitu osten, eta ordun, or asi nitzen, bearren, eta Mekanikera yon nitzen or daus ba tallerra taus, kaldereri, mekanike eletrike, pinture, danerik egon da, se isen da, grue fabrike [1G]” - (Gero hor behar asko egin behar nuen eta, baserriko klaseko beharra soroan eta ganadu gobernatu eta, ez nion iritzi ja nekatu egin nintzen hor, segitzen, eta, Katean Laurak, dago, fabrika, eta, han eskatu nuen beharra, eta, behingoan deitu zidaten, eta orduan, hor hasi nintzen, beharrean, eta Mekanikara joan nintzen hor daude ba lantegiak daude, galdaragintza, mekanika elektrikoa, pintura, denetik egon da, ze izan da, garabi fabrika) klinike (iz) klinika “Bai mutilek biek etzen, entzun besan iten gero kliniken, e? Txarto badator esateen [2A]” - (Bai mutilak biak etxean, entzun ere ez zen egiten gero klinikan, e? Txarto badator esaten zuten) koperatibe (iz) kooperatiba “Eta ekar dot nik Loyuko koperatibetik, e, ies be bai te oin barriro, or gabiltzes iminten, benenok iminten, erratoyak ilteko ta ortariko [2G]” - (Eta ekarri dut nik Loiuko kooperatibatik, iaz ere bai eta orain berriro, hor gabiltza ipintzen, pozoiak ipintzen, arratoiak hiltzeko eta horietarikoa) kordeleri (iz) kordeleria “Kordeleri isete san ordun, eta, antxe in gendusen, ba, eskondurarten [2A]” - (Kordeleria izaten zen orduan, eta, hantxe egin genituen ba, ezkondu artean) kostrusiño (iz) eraikuntza labrantze (iz) nekazaritza “Eta labrantzako bearra beti isen da gogorra len be bai eta oin be bai oin, e, fasiltxuau da se, adelantu andi daus [1G]”
195 - (Eta nekazaritzako beharra beti izan da gogorra, lehen ere bai eta orain ere bai orain, erraztxoago da ze, aurrerapen handiak daude) laminasino (iz) laminazioa matadero (iz) hiltegia “Bilbon asi te Santurtzirarten or, e, ikusten sendun lotu barik, ni akortanas txikerretan aite defuntuk erote osten, mataderora ta olan ganaduran bateas edo feritara ta yonta, eta or egote san jente, ba esango tzut kilometrotan, kilometro asko di ba Bilboti asite, Bilbo Sarreti asite ba, Getxorarten, erreka alderdi biek egon di or, beti gabarrakas, ta barku txikerrak eta andiau pe bai, lantzen bat [2G]” - (Bilbon hasi eta Santurtziraino hor, ikusten zenuen lotu barik, ni akordatzen naiz txikerretan aita defuntuak eroaten ninduen, hiltegira eta hola ganaduren batekin edo azokara eta joanda, eta hor egoten zen jendea, ba esango dizut kilometroetan, kilometro asko dira ba Bilbotik hasita, Bilbo Zaharretik hasita ba, Getxoraino erreka alderdi biak egon dira hor, beti gabarrekin, eta ontzi txikerrak eta handiagoak ere bai, lantzean bat) murru (iz) sirena “Goxen sartzen ginen gu, seiretan, baye seiretan murru joteun eta murru jo ordureko, txaperu, egote san txape eta txape koyu, eta yon bestuariotara, eta errope kanbiau, eta murrureko, makiñe preparaute ya, bearren asteko, murruk joten seunen ba bearren asi, eta, gero, emote oskun ordu laurena armostako, goxen, ordu lauren, bederatzitan, eta gero, ordu bietan urtetan gendun, ordun, beste turno etorte san, ordu bietan sartze siren, eta, aye pe, amarratararten, ayeri emoteutzen arrastiko saspiretan, bokadillu jateko denpore, gero, amarratan ostabe etorte isen da beste turno, taye pe, gau dusti bear in, egote sien eta ordu bietan, bokadillureko ordu, ordu lauren emoteuden, bokadillu yan, eta gero, seiretarten ostabere [1G]” - (Goizean sartzen ginen gu, seietan, baina seietan murrua jotzen zuen, eta murrua jo ordurako, txaperoa, egoten zen txapa edo txapa koiu, eta joan aldageletara, eta arropa aldatu, eta murrurako, makina prestatuta ja, beharrean hasteko, murruak jotzen zuenean ba beharrean hasi, eta, gero, ematen ziguten ordu laurena gosaltzeko, goizean, ordu laurena, bederatzietan, eta gero, ordu bietan irteten genuen, orduan, beste txanda etortzen zen, ordu bietan sartzen ziren, eta, haiek ere, hamarretara artean, haiei ematen zieten arrastegiko zazpietan, ogitartekoa jateko denbora, gero, hamarretan ostera ere etortzen izan da beste txanda, eta haiek ere, gau osoa behar egin, egoten ziren eta ordu bietan, ogitartekorako ordua, ordu laurena ematen zuten, ogitartekoa jan, eta gero, seietara artean ostera ere) negosio (iz) negozioa “Bueno euron negosiok eukite seitun saldik eta, astok, erosi te saldu ite seituen [2G]” - (Beno euron negozioak edukitzen zituzten zaldiak eta, astoak, erosi eta saldu egiten zituzten) ofisiñe, ofesiñe (iz) bulegoa “Destun dekos, e, deputesiñok ofesiñe batzuk ontarako [1G]” - (Deustun dauzka, Aldundiak bulego batzuk honetarako) ospitala, ospitale (iz) ospitalea “Beko, oin dana ospitale, a barri in seden [3A]” - (Behekoa, orain dena ospitalea, hura berri egin zuten) pabelloya (iz) pabilioia “Bueno a pabelloya inte daun lekun, ba Erandiok deko an, sona bat, an, e, osorik, bardine dauna [2G]” - (Beno pabilioi hura eginda dagoen lekuan, ba Erandiok dauka han zona bat, han, osorik, berdina dagoena) papelere (iz) paper fabrika peskeri (iz) arrain fabrika serreri (iz) zerrategi sesiño (iz) sekzioa sesteri (iz) zarantegia “Lelako, daun etzen eskerretara, Loyurantza yokeran, antxe egon san sesteri [2G]” - (Lehenengo, dagoen etxean ezkerretara, Loiurantz joakeran, hantxe egon zen zarantegia) “Beste bat emen asko egon sana bai kriedu egon san, Gamisen euki seudin sesteri, baye esteule emoten an Gamisen sesterik, eta kriedu ona etorte egon san [2G]” - (Beste bat hemen asko egon zena bai morroi egon zen, Gamizen eduki zuten
196 zarantegia, baina ez duela ematen han Gamizen zarantegiak, eta morroi hona etorrita egon zen) tallerra (iz) lantegia “Ta fabrike inportante isen da se grua andik iten isen di or, orra, Balentzire eta Barselonara eta leku dustire, grua fortikuk eta, puentek, eta gero, asi siren ostabere, karretillek, firme frantzesa batek koyu euden eta, karretillek elebadorak makine elebadorak esate yeudena, mekanikekok, mekanike isen da tallerra ba, tornuk, taladrok, eta fresadorak, ori da, tallerra mekaniku, eta, ori, tallerra ori, egon san, fabrike dustin, bakarrik erlebon be eurok, geu egon giñen bakarrik, ori tallerra, erlebon [1G]” - (Eta fabrika garrantzitsua izan da ze garabi handiak egiten izan dira hor, horra, Valentziara eta Bartzelonara eta leku guztira, garabi portikuak eta, zubiak, eta gero, hasi ziren ostera ere, eskorgak, marka frantses batek koiu zuten eta, eskorgak jasotzaileak, makina jasotzaileak esaten zutena, mekanikakoak, mekanika izan da lantegia ba, tornuak, daratuluak, eta fresatzekoak, hori da, lantegia mekanikoa, eta, hori, lantegi hori, egon zen, fabrika guztian, bakarrik erreleboan ere eurok, geu egon ginen bakarrik, lantegi hori, erreleboan) tellere, telleri (iz) teileria, teila fabrika “Geuk euki gendulako ori, ba arreglaute egon san Goyerrire bide, bai guk Asuti ekar gendun tellerati, ba tella satik apurtan sinak ladrilluk eta ingiruk eta euki gendun arreglaute, osten emeti atzerantza orrek esin sin, esin seudin [2G]” - (Geuk eduki genuelako hori, ba konponduta egon zen Goierrira bidea, baina guk Asutik ekarri genuen teileriatik, ba teila zatiak apurtzen zirenak, adreiluak eta inguruak eta eduki genuen konponduta, ostean hemendik atzerantz horiek ezin ziren, ezin zuten) trokeleri (iz) trokel fabrika 17.3. Erremintak eta tresnak andamio (iz) aldamio aparatu, aparato (iz) aparatua “Neu tekot aparato bat an, sulon iminteko [3G]” - (Neuk daukat aparatu bat han, zuloan ipintzeko) “Eguno estot koyu, ta an dekot, bi dekot, aparatu bi, e? [3G]” - (Egundo ez dut koiu, eta han daukat, bi daukat, aparatu bi, e?) arrodillu (iz) arrabola asto (iz) gauzei gainean eusteko erabiltzen den tresna asuele (iz) azuela, zeioa; zurgintzan erabiltzen den tresna, goian burdinazko atal birekin, alde batera aitzurraren antzerakoa, bestean gubia edukitzen zuen, gurdiak lantzeko eta erabilia. bidoya (iz) bidoia “Se egosinaskon, patate dala, edo ser, kalabase dala edo sera, nasten, bidoyak esate akon orreri, aik igual, sutegin, kateas, imini, eta an naste in [1G]” - (Ze egosiz gero, patata dela, edo zer, kalabaza dela edo zera, nahastean, bidoiak esaten zitzaion horri, haiek igual, sutegian, katearekin, ipini, eta han nahastea egin) birbiki (iz) birbikina eskabadore (iz) zulagailua estena (iz) eztena formoya (iz) formoia fresadore (iz) fresatzeko makina “Isen da tallerra ba, tornuk, taladrok, eta fresadorak, ori da, tallerra mekaniku, eta, ori, tallerra ori, egon san, fabrike dustin [1G]” - (Izan da lantegia ba, tornuak, daratuluak, eta fresatzekoak, hori da, lantegia mekanikoa, eta, hori, lantegi hori, egon zen, fabrika guztian) garlope (iz) garlopa ginbeleta (iz) ginbaleta “Barrikek, e, eta iten dana, txakolinen barrikek eta sulo iteko ginbeleta [3G]” - (Barrikak, eta egiten dena, txakolinaren barrikak eta zuloa egiteko ginbaleta) laratro (iz) laratroa, daratulua lime (iz) lima; egur lime (iz) egur lima “Eta sartu akulun eta puntea sorrostu, limeas [2G]” - (Eta sartu akuilua eta punta zorroztu, limarekin)
197 llane (iz) igeltseroak erabiltzen duen paleta mota mangere (iz) mangera “Aunke beti euki dot nik garbitute oseake atara aspik, eta mangereas edo baldekada bi edo iru botata, garbitu, baya alan ta usteldu ite san burni, ensegida [2G]” - (Nahiz eta beti eduki dudan nik garbituta hau da atera azpiak, eta mangerarekin edo baldekada bi edo hiru botata, garbitu, baina hala eta usteldu egiten zen burdina, atoan) makine, makiñe (iz) makina; makineri (iz) makinaria “Egun ori dala, ta gero, garbitako makine be euki gendun [2G]” - (Egun hori dela, eta gero, garbitzeko makina ere eduki genuen) “Aurrera urtetako modu txarra egon san, ordun, se ondino makineririk esan egon, esku bearras [2G]” - (Aurrera irteteko modu txarra egon zen, orduan, ze oraindino makineriarik ez zen egon, esku beharrarekin) mallu (iz) mailua “Malluas in deudi [2A]” - (Mailuarekin egin dute) martillu (iz) mailu masille (iz) mastika “Ta gero, kristaltxu beteas iten gendun txi txi txi ebai, eta an sartu estiten estropea, eta kristala, kontus kontus in, eta gero masilleas, betatu [3A]” - (Eta gero, kristaltxo batekin egiten genuen txi txi txi ebaki eta han sartu ez dadin hondatu, eta kristala, kontuz kontuz egin, eta gero mastikarekin bete) motorra (iz) motorra “Amar patiñe in gendun, ta, motorras ta [1G]” - (Hamar patina egin genuen, eta, motorrarekin eta) ojalate (iz) latorria; ojalatasko (adj) latorrizkoa “Eta gero, ba, fabriken, ordun be Sestaon, lelekon altosornosen sartu nitzen, esta? Baye gero Sestaora, Sestaoko alderdire pasa gintzen, Iberia esaten yakon taller batera, ojalate iten gendun guk, ojalate, olau serak, serbesak, tapoyak, serak, tapak, ba iteko ta materila, baldek eta, olau gausek iteko materiala iten gendun, eta entera sien ba etzean naula geitu i ostin, yonitzen ara ta gero an lotu nitzen, e, Frankoas egun be pestot in, gero aor lotu nitzen, e, ibilko baletike modun, gerran ibilko banetike modun, olantxe, ori olantxe suertaten gerrako denporan [1G]” - (Eta gero, ba, fabrikan, orduan ere Sestaon, lehenengoan Labe Garaietan sartu nintzen, ezta? Baina gero Sestaora, Sestaoko alderdira pasatu ginen, Iberia esaten zitzaion lantegi batera, latorria egiten genuen guk, latorria, holako zerak, garagardoak, tapoiak, zerak, tapak, ba egiteko materiala, baldeak eta, holako gauzak egiteko materiala egiten genuen, eta enteratu ziren ba etxean nagoela deitu egin zidaten, joan nintzen hara eta gero han lotu nintzen, Francorekin egun bat ere ez dut egin, gero haor lotu nintzen, ibiliko balitza moduan, gerran ibiliko banintz moduan, holaxe, hori holaxe suertatu zitzaidan gerrako denboran) “Ojalatasko edo isen san tape [2A]” - (Latorrizkoa edo izan zen estalkia) ordenadora (iz) ordenagailua palanke (iz) palanka “Makine euki gendun sera iteko palanka bateas, batek bedarra sartu te beste biek istutu [2G]” - (Makina eduki genuen zera egiteko palanka batekin, batek belarra sartu eta beste biek estutu) palete (iz) paleta pikotxoya (iz) pikatxoia “Arbolan sustrayek, esta? Arbolak ebaite dausen lekun be bai, sustrayek, pikotxoyas ta palankeas ite seusen garbitu lurre dusti, ta aik atara, ta aik kargau gurdin ta aik ekarri etzera [2A]” - (Arbolen sustraiak, ezta? Arbolak ebakita dauden lekuan ere bai, sustraiak, pikatxoiarekin eta palankarekin egiten zituen garbitu lurra guztia, eta haiek atera, eta haiek kargatu gurdian eta haiek ekarri etxera) piku (iz) pikatxoia “Ferin, e, egoten siren, serak, atxurrek eta, pikuk eta orrek, layak eta [1G]” - (Azokan, egoten ziren, zerak, aitzurrak eta, pikotxak eta horiek, laiak eta) pinture (iz) pintura “Esan beste pinturerik egon nire gaste denpora dustin, e, ba akorta nas, etzealde dustik, e, surita sien jai besperatan [2G]” - (Ez zen beste pinturarik egon nire gazte
198 denbora osoan, ba akordatzen naiz, etxalde guztiak, zuritzen ziren jai bezperetan) polea (iz) polea “Paleas ta atxurreas, lurreas, ta goyen bat, a, seas, polea bateas ataten a lurre, eta gero albañilak koyu iskinek, a, seren [2G]” - (Pararekin eta aitzurrarekin, lurrarekin, eta goian bat, zerarekin, polea batekin ateratzen lur hura, eta gero igeltseroak koiu izkinak zerean) porre (iz) porra puntero (iz) punteroa, errotarria pikatzeko erabiltzen zena ere bai regle (iz) erregela sepillu (iz) eskuila “Eta gero, sepillun imini ustin, eta sepillun in doas urte asko [1G]” - (Eta gero eskobilan ipini ninduten, eta eskobilan egin ditut urte asko) serrine (iz) zerrautsa “Eta ikusten dosu an serrine yauste [2G]” - (Eta ikusten duzu han zerrautsa jausita) serrote (iz) zerrotea sirge (iz) zirga taladro (iz) laratroa, daratulua “Isen da tallerra ba, tornuk, taladrok, eta fresadorak, ori da, tallerra mekaniku, eta, ori, tallerra ori, egon san, fabrike dustin [1G]” - (Izan da lantegia ba, tornuak, daratuluak, eta fresatzekoak, hori da, lantegia mekanikoa, eta, hori, lantegi hori, egon zen, fabrika guztian) tenase, tenese (iz) kurrika “Nik bai esatu dot, atxine bai, atxine, tenasa batzukes koxute sekortxu dala, a tenasa itxi egun betzuk an, ta nerbioa sakatzen tzon ta, gero siketu ite san ta alan [4G]” - (Nik bai ezagutu dut, antzina bai, antzina, kurrika batzuekin koiuta zekortxoa dela, kurrika hura utzi egun batzuk han, eta nerbioa sakatzen zion eta, gero sikatu egiten zen eta hala) tenple (iz) 1. tenplea, erreminten tenplaketa 2. tenplea, lurra eta gorputzaren egoera tornillu (iz) torlojua tornu, torno (iz) tornua “Isen da tallerra ba, tornuk, taladrok, eta fresadorak, ori da, tallerra mekaniku, eta, ori, tallerra ori, egon san, fabrike dustin [1G]” - (Izan da lantegia ba, tornuak, daratuluak, eta fresatzekoak, hori da, lantegia mekanikoa, eta, hori, lantegi hori, egon zen, fabrika guztian) txape (iz) txapa; txapasko (adj) txapazkoa txikote (iz) txikota “Gero ta andiauk iteko txikotek iseten sien [2A]” - (Gero eta handiagoak egiteko txikotak izaten ziren) txirlore (iz) txirlora “Lelau ba basoko, saskelerik botaten geuntzesan aspitara baye ori bear gogorra isete san, ta bakarrik lotu nentzenen denporarik es eta gero txirlore botaten asi nentzen aspitara, galtzu, ta txirlore ta serrine, orrek isen di gero, fasilitateko, orrekas ba fasilau iteko, atara be fasilau, aspigarri baño fasilau atara be [2G]” - (Lehenago ba basoko, saskeleriak botatzen genizkien azpitara baina hori behar gogorra izaten zen, eta bakarrik lotu nintzenean denborarik ez eta gero txirlora eta zerrautsa, horiek izan dira gero, errazteko, horiekin ba errazago egiteko, atera ere errazago, azpigarria baino errazago atera ere) untze (iz) untzea, iltzea “Otzara baten eskeite, suteko untze baten, ta or dekosus eskriturek eta [2A]” - (Otzara baten eskegita, sueteko iltze baten, eta hor dauzkazu eskriturak eta) 17.4. Merkataritza alogera, (iz) alogera; alogeren, alogoren, (ado) alogerean “Etzerik etzerik bakisu alogoren esate akena, ibilte san bearren [2G]” - (Etxerik etxe badakizu alogerean esaten zitzaiena, ibiltzen zen beharrean) amaseiko (iz) hamaseikoa, txanpon zahar baten izena bendeje (iz) bendeja, plazara saltzeko eroaten den jeneroa “Bendeje beti in da emen asko [2G]” - (Bendeja beti egin da hemen asko)
199 “Baye jente bai bendejak eta be bai, baye fabrikera be bai yoten sin, e, gisonak [2A]” - (Baina jendea bai bendejak eta ere bai, baina fabrikara ere bai joaten ziren, gizonak) bente (iz) salmenta “Plasan bente giau arrutzek, aren gorristea bada, suri suri baño [1G]” - (Plazan salmenta gehiago arrautzak, arean gorrixka bada, zuri zuria baino) besere (iz) bezeroa (f.); beseri (iz) bezeroa “Aitu nire amama yote san Desture, saltzen, baye, egon an saltzen esan oten, eroten seitusen, beseritara, e? Ya euki eusen ba eseune isete sales, ba, se orrenbeste bendeja eseuden iten nire amamak eta onek, iteurin seoser baye, se on san jente, dedikaten sina bendejak iten, e? Baye ak es ak, igual, bañen denporan edo, seran denporan eroten eunen, eta beseritan, egon barik an plasan saltzen ba saltzen seitun [2A]” - (Aditu nire amama joaten zen Deustura, saltzen, baina, egon han saltzen ez zen egoten, eroaten zituen bezeroetara, e? Ja eduki zituen ba ezaguna izaten zenez gero, ba, ze horrenbeste bendeja ez zuten egiten nire amamak eta hauek, egiten zuten zer edo zer baina, ze egon zen jendea, dedikatzen zirenak bendejak egiten, e? Baina hark ez hark, igual, bainen denboran edo, zeraren denboran eroaten zuenean, eta bezeroetan, egon barik han plazan saltzen ba saltzen zituen) bitzuk (iz) bitzuk “Ak iteun ogi, bai gutzako eta bai alboko serantzako be bai, bitzuntzeko iteun ak ogi [2G]” - (Hark egiten zuen ogia, bai guretzat eta bai alboko zerentzat ere bai, bitzuentzat egiten zuen hark ogia) bultu (iz) fardela “Bultu kobreta eudin [2G]” - (Fardela kobratzen zuten) dende (iz) denda; lora dende (iz) lore denda; makallo dende (iz) bakailao denda; tela dende (iz) ehun denda “Jente dusti se an egon san denda bat, ni txikerra ise nintzenen, e? Oin estau ya, baye ordun egon san dendatxu bet [2A]” - (Jende guztia ze han egon zen denda bat, ni txikerra izan nintzenean, e?) diru (iz) dirua; dirudune (adj) diruduna; dirusale (adj) diruzalea; dirutzu (adj) dirutsua; dirutze (iz) dirutza; diru fardo (iz) diru fardoa “Emon sotzen diru emon ber dana ta [2A]” - (Eman zion dirua eman behar dena eta) “Kotxe ukite seuna jente ba dirudunek, ba Unbeko biden iyoten sen Loyutik gora [2G]” - (Kotxea edukitzen zuena jende ba dirudunak, ba Unbeko bidean igotzen zen Loiutik gora) “Ta senbet eta plañidera giau yon, ba jente dirutzu [2A]” - (Eta zenbat eta erostari gehiago joan, ba jende dirutsua) drogeri (iz) drogeria “Karburo eroste san drogeritan [2A]” - (Karburoa erosten zen drogerietan) erreala (iz) erreala, txanpon zahar baten izena; erreal biko (iz) erreal bikoa, txanpon zaharra “Ta egun beten, olau, e, errealtxuk orrek sulo dekenak, ortaringok, emen, e, emon etzesen, e, gixon bat barberu ixen san, ta ekarteko jaboya, barberureko, emon tzesen, arik errealtxu biek, gure ama defunteri, ta yon san ta emon i tzon [2A]” - (Eta egun baten, holako, errealtxoak horiek zuloa daukatenak, horietarikoak, hemen, eman zizkion, gizon bat bizargina izan zen, eta ekartzeko xaboia, bizartegirako, eman zizkion, eta joan zen, eta eman egin zion) “Erreal biko be bai, alan sulo dekona [2A]” - (Erreal bikoa ere bai, hala zuloa daukana) errebendedore, rebendedore (iz) errekardaria “An ote san goixetan, e, sera bendejera dustik ara yote siren, etorten sien, e, Barakaldoti ta, Portalteti erosten, serak, rebendedorak [1G]” - (Han egoten zen goizetan, zera bendejera guztiak hara joaten ziren, etortzen ziren, Barakaldotik eta, Portugaletetik erosten, zerak, errekardariak) erregatere (iz) errekardaria, erosi eta saldu egiten duena plazan edo azokan (f.) errekadu (iz) 1. erosketa, mandatua. 2. abisua; errekaduk in (ad) 1. erosketak egin. 2. abisu egin
200 “Errekaduk iten ba nik ba, ixeko yote sanen esnekas Astrabudure, eta en jeneral aston ekarteseun errekaduk beti ba [2G]” - (Erosketak egiten ba nik ba, izekoa joaten zenean esneekin Astrabudura, eta gehienetan astoan ekartzen zuen mandatuak beti ba) “Ba bota otzen aiteri errekadu se, Arrietako alkate san, aite esan isen analfabeto analfabeto [2G]” - (Ba bota zion aitari errekadu ze, Arrietako alkatea zen, aita ez zen izan eskola bakoa eskola bakoa) erresibo (iz) erreziboa “Yoten gintzen ara karroas, astoas, betatu te ekarri, tite oskuen, se koi dosun erresibotxu bet, ta gero ilen akabun, paga [3G]” - (Joaten ginen hara karroarekin, astoarekin, bete eta ekarri, eta egiten ziguten, zer koiu duzun errezibotxo bat, eta gero hilaren amaieran ordaindu) eskaparate (iz) erakusleihoa “Erosten gendusen igual be bai mantelak iteko, beti gorrik eta berdek eta surik telak, Bilbon eskaparatetan eseurien itxiten iminten [3A]” - (Erosten genituen igual ere bai zamauak egiteko, beti gorriak eta berdeak eta zuriak ehunak, Bilbon erakusleihoetan ez zuten uzten ipintzen) eskupeko (iz) eskupekoa estanko (iz) estankoa “Nik lelau etzen klaro beti esetu doteles fumetan, makine bat bije in dot nik estankotara, txikerretan, tabako bile Loyure ta Erandiora [2G]” - (Nik lehenago etxean jakina beti ezagutu dudanez erretzen, makina bat bidaia egin dut nik estankora, txikerretan tabako bila Loiura eta Erandiora) euro (iz) euroa “Berrotamar euro kobraten deu [3G]” - (Berrogeita hamar euro kobratzen du) feri (iz) azoka; ganadu feri (iz) ganadu azoka; feri leku (iz) azoka lekua; urte feri (iz) urte azoka; urtean behin baino egiten ez zen azoka “Nik esetu dot feri Basurtun [1G]” - (Nik ezagutu dut azoka Basurton) “Idin feri ite san, e, ilen lelako domekatan, Laudion [2G]” - (Idien azoka egiten zen, hilaren lehenengo igandean Laudion) “Bonberu tausen lekun, badakisu, esta? An egon da feri leku [2G]” - (Suhiltzaileak dauden lekuan, badakizu, ezta? Han egon da azoka lekua) “Ganadu feri, te ordun a san inportateena gure denporan, ta yoten gintzen a sera, Asure ta trenen, Mugire, besegu yaten ta aldeanuk ba feri ikusi te, gero ba bai, bueltan arrastin lauretan bueltan, atzera ta gero oñes etzera ostabe [2G]” - (Ganadu azoka, eta orduan hura zen garrantzitsuena gure denboran, eta joaten ginen zera, Asura eta trenean, Mungira, bisigua jaten eta baserritarrek ba azoka ikusi eta, gero ba bai, bueltan arrastian lauretan bueltan, atzera eta gero oinez etxera ostera ere) ferreteri (iz) burdina-denda “Saguk koiteko erreterak, txorik koiteko erreterak, olau gausek ferreterin saltze sien [2G]” - (Saguak harrapatzeko erreterak, txoriak harrapatzeko erreterak, holako gauzak burdina-dendan saltzen ziren) fielato (iz) fielatoa, merkantziak herri batetik bestera pasatzen zergak ordaindu behar izaten ziren lekuaren izena “Gure etze ondon egon san fielato [3A]” - (Gure etxe ondoan egon zen fielatoa) fruteri (iz) fruta denda “Selan da oin fruteritan ta egoten dana normalak orrek, e, golden [3A]” - (Zelan da orain fruta dendetan eta egoten dena normalak horiek, golden) gastu (iz) gastua “Alperreko bearra, eta ganera gastu deko konserbateko [2G]” - (Alperreko beharra, eta gainera gastua dauka kontserbatzeko) jenero (iz) jenero, gauza, salgaia “Bide barri eta jenerok in ditusenen, kendu i san, eta gero, gero beste ba tau atzerau, Txikoneko, iturri [2A]” - (Bide berria eta jeneroak egin dituztenean, kendu egin zen eta gero, gero beste bat dago atzerago, Txikoneko iturria) “Or bear in denak bate pes teu irurogei urtera allegau, ta orrek jenerok inok estakis baye danak il sin [2G]” - (Hor behar egin dutenek batek ere ez du hirurogei urtera ailegatu, eta jenero horiek inork ez dakizki baina denak hil ziren) jornala (iz) soldata, lan saria
201 “Dana etzen, ta gero, nobioas asi nintzen, ta esanendun etzen bueno nik jornala, dana emongot, baye ordutxuk neutzat, erropatxu betzuk erosteko, neutzat, e, gorde nendun, osten es, osten, e, sueldu dana oso etzera, entregaten nendun [2A]” - (Dena etxean, eta gero gizongaiarekin hasi nintzen, eta esan nuen etxean beno nik soldata, dena emango dut, baina ordutxoak neuretzat, arropatxo batzuk erosteko, soldata dena osoa etxera, ematen nuen) kalderille (iz) diru xehea kanbio (iz) kanbioa “Gero kanbiok eta jenerok, amentalako, boltzan [2A]” - (Gero kanbioak eta jeneroak, amantaleko, poltsikoan) karneseri, karnaseri, karniseri (iz) harategia “Txarrien koipe, koipe txarri, etzen ite san koipe, a, ba, berotu, dana, sera ite san, uren modun parate san, eta gero koiste yun, karniseritik, e, ganaduena be, koipe apur bet eta nastatu [4G]” - (Txerriaren koipea, koipea txerri, etxean egiten zen koipea, ba, berotu, dena, zera egiten zen, uraren moduan paratzen zen, eta gero koiuten zuen, harategitik, ganaduarena ere, koipe apur bat eta nahastu) kartille (iz) kartila “Kartille bat okiteko, su bearren sausela, eskonduten basintzen, orra pasten san [3A]” - (Kartila bat edukitzeko, ze beharrean zaudela, ezkontzen bazinen, horra pasatzen zen) kinkalle (iz) kinkila “Emen be gero ibil dinak kinkalle saltzen be ibilte sin, kinkalleruk, en jeneralen galleguk [2G]” - (Hemen ere gero ibili direnak kinkila saltzen ere ibiltzen ziren, kinkila-saltzaileak, gehienetan gailegoak) kliente (iz) bezeroa; klientele (iz) bezerotza “Klientek eskata seudenen, ser bat iminteuden plasu bet entregateko, eta ori plasu, errimaten isen danen, bearra larriau geroau te giau in ber iseten isen da [1G]” - (Bezeroek eskatzen zutenean, zer bat ipintzen zuten epe bat emateko, eta epe hori, parajetzen izan denean, beharra larriago geroago eta gehiago egin behar izaten izan da) “Bilbora be sartu sin, ya klientele koite ta martxa andin paraute, granjeas ibil sin [2G]” - (Bilbora ere sartu ziren, ja bezerotza koiuta eta martxa handian paratuta, etxaldearekin ibili ziren) konpetentzi (iz) konpetentzia konpre (iz) erosketa “Yonta abaden aurrera, abadek bereinketu, ama ta ume, ta erresuk in te, atxe in te gero urten andrek konprak iten [1A]” - (Joanda abadearen aurrera, abadeak bedeinkatu ama eta umea, eta otoitzak egin eta, huraxe egin eta gero irten andreak erosketak egiten) kontratu (iz) kontratua “Atxine kontratu ite san [1A]” - (Antzina kontratua egiten zen) kreditu (iz) 1. kreditua. 2. mailegua “Martuko pe euki un kreditu, e, nobio topetako ta olan, e, enbrantzako bai, gure denporan be ondino [2G]” - (Martiartukoak ere eduki zuen kreditua, gizongaia topatzeko eta hola, andrazkoentzat bai, gure denboran ere oraindino) mayoriste (iz) handizkako merkataria “Bai gero andi, mayoristek Areatan gu bota i oskun, Merkabilbaure, gero Karmen Merkabilbaure yote san furgoneteas [2G]” - (Baina gero handik, handizkako merkatariak Areetan gu bota egin gintuen, Merka Bilbaora, gero Karmen Merka Bilbaora joaten zen furgonetarekin) merkadu (iz) merkatua, azoka; merkadillo (iz) azoka txikia “Se astelenatan emen, e, plase, merkadillo oin an dau [2A]” - (Ze astelehenetan hemen, plaza, azoka txikia orain han dago) milloi erdi (iz) miloi erdia minoriste (iz) xehekakoa “Ya minoristek esti orrek, eurok dendan saltzeko [2G]” - (Ja xehekakoak ez dira horiek, eurok dendan saltzeko) monede (iz) txanpona ogerleko (iz) ogerlekoa; txanpon zaharra “Pagaten basusen, etxateaiti olantxe, ogei mile ogerleko, ilkeran ingo susen, berrogei mile ogerleko, baye erdi isten san pentzutarako ta beste erdi, seure bearrerako [2G]” - (Ordaintzen bazenituen, botatzeagatik holaxe, hogei mila ogerleko, hilkeran egingo zenituen, berrogei mila ogerleko, baina erdia izaten
202 zen pentsutarako eta beste erdia, zeure beharrerako) page (iz) paga; pagu (iz) ordaina; paga, pagau (ad) ordaindu “Berrotasaspi urteas yonintzen ni, Laurakera bearren, baye or deretxo dustikas, sartu nintzenerako deretxo dustikas, pagak eta segurok eta dusti dusti dusti, ta ederto ederto ortxe [2A]” - (Berrogeita zazpi urterekin joan nintzen ni, Laurakera beharrean, baina hor eskubide guztiekin, sartu nintzenerako eskubide guztiekin, pagak, eta aseguruak eta guzti guzti guztia, eta ederto ederto hortxe) “Eta gero buelta sanen, esaotzon ese, urre emon dot etze erosteko ta oin papelas pagaten doste [2G]” - (Eta gero buelta zenean, esan zion eze, urrea eman dut etxea erosteko eta orain paperarekin ordaintzen didate) panaderi (iz) okindegia pasteleri (iz) gozotegia “Or otela in deudi Asuko plasan, otela in deudi oin, atxine pasteleri isen san [2A]” - (Hor hotela egin dute Asuko plazan, hotela egin dute orain, antzina gozotegia izan zen) pedidu (iz) eskaera “Bearra eskastu in san danen, eta ya, pediduri pes [1G]” - (Beharra eskastu egin zen denean, eta ja, eskaerarik ere ez) pelukeri (iz) ile apaindegia “Ara yoten da, an bisi da tara, yoten da baye, sarri etorten da ona, andre pe, pelukeri beten iten deu profesora da ta an iten deu bear [1G]” - (Hara joaten da, han bizi da eta hara, joaten da baina, sarri etortzen da hona, andreak ere, ile apaindegi baten egiten du irakaslea da eta han egiten du behar) pentzino (iz) pentsioa pesete (iz) pezeta; txanpon zaharra; peseta biko (iz) pezeta bikoa, txanpon zaharra “Gero papela, baye, surok es baye suron aitek bai, seguru seguru, e? Ba peseta isen san, e, papela, gero bosteko, biko be bai, peseta biko be bai, baye, papelak, e? Papelak, ta bosteko be bai, bosteko lusero isen san, e? [2A]” - (Gero papera, baina, zuek ez baina zuen aitak bai, seguru seguru, e? Ba pezeta izan zen, papera, gero bostekoa, bikoa ere bai, pezeta bikoa ere bai, baina, paperak, e? Paperak, eta bostekoa ere bai, bostekoa luzaro izan zen, e?) “Peseta biko, baye urresuri, e? Bai, eta pesete be bai, ondino be badekoas nik aren [2A]” - (Pezeta bikoa, baina urrezuria, e? Bai, eta pezeta ere bai, oraindino ere badauzkat nik arean) plase (iz) plaza, azoka “Eta bere bendejetxu inte, saltzen yote sien, yote san, a Desierto Erandio, yote san gero, an on san plasa andi te [2A]” - (Eta bere bendejatxoa eginda, saltzen joaten ziren, joaten zen, “a Desierto Erandio”, joaten zen gero, han egon zen plaza handia eta) piku (iz) koska, akatsa postu, puestu (iz) postua, merkatuko saltokia “Gu ibil gara bendejeas ba esango tzut berrogetamar urte baño giautan, Bilbora, amak euki un puestu Riberan [2G]” - (Gu ibili gara bendejarekin ba esango dizut berrogeita hamar urte baino gehiagotan, Bilbora, amak eduki zuen postua Erriberan) presio (iz) prezioa; erdi presio (iz) prezio erdia “Ba, presio, esnen presio, aragi, non il, gause asko egon san, gause asko [3G]” - (Ba, prezioa, esnearen prezioa, haragia, non hil, gauza asko egon zen, gauza asko) romane (iz) erromana, baskula mota “Eta diskusino, se pisu deko ta romaneas pisau [2G]” - (Eta eztabaida, ze pisu dauka eta erromanarekin pisatu) salgai (iz) salgai “Ori il san ta or dau giau salgai [2A]” - (Hori hil zen eta hor dago gehiago salgai) sapateri (iz) zapata denda sari (iz) soldata “Es, es, badaus personak, yagon, itearrik, ya sari emongo lekenak [1A]” - (Ez, ez, badaude pertsonak, jagoteagatik, ja saria emango luketenak) sastreri (iz) jostundegia sentimu, sentimo (iz) zentimoa “Txakur txikerran bat edo sentimu bi edo, kobretan seuden [1A]” - (Txakur txikerren bat edo zentimo bi edo, kobratzen zuten) serbeseri (iz) garagardotegia soldate (iz) soldata
203 “Etze barrik iten sinen be, abade ekarte san inagurateko edo, bereinkesino emoteko ta abaderi yaten emote akon ta, ganera soldate pagau abaderi etorteko [2G]” - (Etxe berriak egiten zirenean ere, abadea ekartzen zen inauguratzeko edo, bedeinkazioa emateko eta abadeari jaten ematen zitzaion eta, gainera soldata ordaindu abadeari etortzeko) “Enbrak ya, ya pentzaten eskontan danen ya etzen lotu ber dala, eta gixonan soldateas, gixonak ser dakarren areas konpondu [2A]” - (Andrazkoak, ja, ja pentsatzen zuten ezkontzen denean ja etxean lotu behar dela, eta gizonaren soldatarekin, gizonak zer dakarren harekin konpondu) sorra (iz) zorra; sorren (ado) zorrean “Il sanen ondino emen, alabe ibil san urtetan, etzealdetati, e, aiteri itxiko sorrak kobretan apurke apurke [2G]” - (Hil zenean oraindino hemen, alaba ibili zen urteetan, baserrietatik, aitari utziko zorrak kobratzen apurka-apurka) “Etze barri inte eta sorren [3A]” - (Etxe berria eginda eta zorrean) sueldu (iz) soldata, lan saria “Sueldutxu, bearreko ganen, irebasteko posik egote san ta, ak ebaiten seitun bedarrak [2G]” - (Soldatatxoa, beharreko gainean, irabazteko pozik egoten zen eta, hark ebakitzen zituen belarrak) tratu (iz) tratua; tratante (iz) tratantea; azokan tratuak egiten dituena; tratu in (ad) tratu egin “Batzuk, e, artesen bere pasaten siren, baye beste batzutan segun se tratu in dan, e? [1G]” - (Batzuk, artezean ere pasatzen ziren, baina beste batzuetan segun ze tratu egin den, e?) “Baten bat, e, tratu tratu es, baye, es, suri entzunte, suron edadeko ta olan, ba aitek gure deula agas eskontako eta ori, ordun be egote san [4G]” - (Baten bat, tratu tratua ez, baina, ez, zuri entzunda, zuen edadekoa eta hola, ba aitak gura duela harekin ezkontzeko eta hori, orduan ere egoten zen) “Bai Loyun eta bai Mugien saltzen ibilten sienak, igualak isen sien, bat isen, se, orra etorte sien ganaduk, ekartesan en jeneral tratantek [2G]” - (Bai Loiun eta bai Mungian saltzen ibiltzen zirenak, berdinak izan ziren, bat izan, ze, horra etortzen ziren ganaduak, ekartzen zituzten gehienetan tratanteek) txakurrandi (iz) txakur handia; txakur txikerra (iz) txakurtxikerra; aspaldiko txanpon motak “Goxe dustin dau emen txakurrandi bet ata barik [1A]” - (Goiz osoan dago hemen txakur handi bat atera barik) “Txakur txikerran bat edo sentimu bi edo, kobretan seuden [1A]” - (Txakur txikerren bat edo zentimo bi edo, kobratzen zuten) Arriagako etxea. txarkuteri (iz) urdaitegia “Ta goyen egon siren, ba serak, okele, kordero, txarkuteri, arrutzek, frutek [2A]”- (Eta goian egon ziren, ba zerak, okela, artxoa, urdaitegia, arrautzak, frutak) ultramarino (iz) janari denda “Antxe La Kanpan estanko bat on san ta, iteun, e, estanko ta, ultramarinos, dana iteun [2A]” - (Hantxe Landan estanko bat egon zen eta, egiten zuen, estankoa eta, janari denda, dena egiten zuen) 17.5. Ibilgailuak abiade (iz) abiada, abiadura abioya (iz) hegazkina; abiasino, abiasiño (iz) abiazioa
204 “Gero bera il san, seme abioyan il akon [2A]” - (Gero bera hil zen, semea hegazkinean hil zitzaion) “Artilleri bateti eta besteti abiasiño, nasionalanak, dana matxakau euden [1G]” - (Artilleria batetik eta bestetik abiazioa, nazionalenak, dena suntsitu zuten) aeropuerto, aeroportu (iz) aireportua “Estait egi bada ori baye, or Sondikeko aeroportu in baño lelau, Sondikeko terrenok isen sin, Biskaiko, e, arlo por arlo, gari geyen emoteudin lurrek,orrek isen sin, e, karea lurrek edo [2G]” - (Ez dakit egia den hori baina, hor Sondikako aireportua egin baino lehenago, Sondikako terrenoan izan ziren, Bizkaiko, arloka, gari gehien ematen zuten lurra, horiek izan ziren, kara lurrak edo) anbulantzi (iz) anbulantzia “Emeko atzeko, neska batek egun beten, lelengo etzeko, txarto para san, igual da suk badakisu orrenbeste, aik denporatan abortan, eta, abortetan para san, asi san ayenekadaka ta, emen egon san anbulantzi, eta kamillen ekar seuden ona, esin san yon [2G]” - (Hemengo atzeko, neska batek egun baten, lehenengo etxekoa, txarto paratu zen, berdin dio zuk badakizu horrenbeste, denbora haietan abortatzen, eta, abortatzen paratu zen, hasi zen aieneka eta, hemen egon zen anbulantzia, eta ohatilan ekarri zuten hona, ezin zen joan) asidente (iz) istripua “Eta badabiltzes martxa batzuk, emen egunen baten egongo da asidenteren bat, lodi [2G]” - (Eta badarabiltzate martxa batzuk, hemen egunen baten egongo da istripuren bat, lodia) auto (iz) autoa “Nik baskari erote neuntzen, auto bat ukusi te, estaldu, sakalamanteka dila ta [1A]” - (Nik bazkaria eroaten nion, auto bat ikusi eta, estaldu, gantzeruak direla eta) autobuse (iz) autobusa “Arantxi Algortara etorten da autobusen, estai nik [2A]” - (Arantxi Algortara etortzen da autobusean, ez dakit nik) bagoya (iz) bagoia “Iseten san, e, bagoi biko trena Lutxanatik Sondikera [2A]” - (Izaten zen, bagoi biko trena Lutxanatik Sondikara) barku (iz) ontzia “Eta ibil san a barkuten kosineru, eta a etorte san ogi iten Santimamitarako [2G]” - (Eta ibili zen hura ontzietan sukaldari, eta hura etortzen zen ogia egiten Santimamitarako) batela (iz) batela billete (iz) txartela, tren txartelak “Ta orra, Kateara oin ixite dau baye, Kateako estasinora, yoten gintzen, billetek bile [3A]” - (Eta horra, Kateara orain itxita dago baina, Kateako geltokira, joaten ginen, txartelak bila) bote (iz) batela “Lau errelebon ibil nitzenen Iberian gaueko amabitan urten an ta, boten ametik aldera pasa ta ordu batak iten yatas or, ta guk muda ber iseten gendun, garbitu, muda, ta, gero bote koyu, emetiko alderdire pasa Lamiakora, ta andi ona etorri ba, ordu biek edo [1G]” - (Lau txandatan ibili nintzen Iberian gaueko hamabietan irten han eta, batelean hamendik aldera pasatu eta ordu batak egiten zitzaizkidan hor, eta guk mudatu behar izaten genuen, garbitu, mudatu, eta, gero batela koiu, hemendiko alderdira pasatu Lamiakora, eta handik hona etorri ba, ordu biak edo) egaskiñe (iz) hegazkina “Len, bisiklete, iseten gendun, e, istrumenturik ariñena, ibilteko batera edo bestera, ostantxen asto edo, saldi, e, oin, e, egaskiñe dala, autobusek [1G]” - (Lehen, bizikleta, izaten genuen, tresnarik arinena, ibiltzeko batera edo bestera, osterantzean astoa edo, zaldia, orain, hegazkina dela, autobusak) estasino, estasiño (iz) geltokia “Len an estasinon bere, iminteun Desierto [2A]” - (Lehen han geltokian ere, ipintzen zuen Desertu) freno (iz) galga, balazta; frenau (ad) galgatu, balaztatu “Ta gero atzen atzen, erote sen, e, egur bet, sapate moduko, galge emote akena, ak frenate seun gero [3G]” - (Eta gero atzean atzean, eroaten zen, egur bat, zapata
205 modukoa, galga ematen zitzaiena, hark galgatzen zuen gero) funikularra (iz) funikularra furgonete (iz) furgoneta “Pastore ibilte san, bai furgonetatxu beteas baserritatik [1G]” - (Artzaina ibiltzen zen, bai furgoneta batekin baserrietatik) furgoya (iz) furgoia “Emetik, e, normalen, egote san bat, kamiotik ibilte sana o furgoya, eta kargate seitusen gause danak, eta, goxen, goxeko seiretan igual, eta erote seitusen ara, sestok kargata ya bendejakas [4G]” - (Hemendik, normalean, egoten zen bat, kamiotik ibiltzen zena edo furgoia, eta kargatzen zituen gauza denak, eta, goizean, goizeko seietan igual, eta eroaten zituen hara, zaranak kargatuta ja bendejekin) gabarre (iz) gabarra “Emen gabarrak asko, emen asko, emen moimintu andi egon da beti [2A]” - (Hemen gabarrak asko, hemen asko, hemen mugimendu handia egon da beti) gangile, gangille (iz) gangila “Gangille tire, eroten deurenak, saskelerik danak eta, fabriketan [1G]” - (Gangilak dira, eroaten dutenak, txerrikeriak denak eta, fabriketan) “Gangile isen san barku bet, barku txiker bat [2A]” - (Gangila izan zen ontzi bat, ontzi txiker bat) garaje (iz) garajea “Baye aurten ibil di bueltaka bueltaka, eta esti lotu, baye in deudes urte batzuk, e, bi edo iru etor barik, baye arten, urte dusti dustitan, orreaitik iten seen edo garajen edo baten baten iten seen, e, abik, eta ondino an daus abik, baye aurten estis etorri, e, abik iten [3G]” - (Baina aurten ibili dira bueltaka bueltaka, eta ez dira lotu, baina egin dituzte urte batzuk, bi edo hiru etorri barik, baina artean, urte guzti guztietan, horregatik egiten zuten edo garajean edo baten baten egiten zituzten, habiak, eta oraindino han daude habiak, baina aurten ez dira etorri, habiak egiten) gasoline (iz) gasolina; gasolinere (iz) gasolindegia “Gasolinerara urteten da biden, eta gero dau ori [2A]” - (Gasolindegira irteten da bidean, eta gero dago hori) gasolino (iz) erreka pasatzeko ontzia, gasolinoa “Iru gasolino egote siren, ixi pe bai ikusi doas eta sabalik be bai [2A]” - (Hiru gasolino egoten ziren, itxiak ere bai ikusi ditut, eta zabalik ere bai) “Aspen koite yen gasolino, eta Asperaño bisikletan, bueno oñes [3A]” - (Axpen koiuten zuten gasolinoa, eta Axperaino bizikletan, beno oinez) grue (iz) garabia “Gruek iteri itxi eutzin [1G]” - (Garabiak egiteari utzi zioten) kamionete (iz) kamioneta “Ba, etorte akun kamioneta bat, e, Bilboko sosio bi, emen ikusi deudinak bendeja asko iten dala, ta asi sien, e, etzerik etze batzen [2G]” - (Ba etortzen zitzaigun kamioneta bat, Bilboko bazkide bi, hemen ikusi dutenak bendeja asko egiten dela, eta hasi ziren, etxerik etxe batzen) kamioya (iz) kamioia; kamikade (iz) kamioikada (neurria) “Gero tratantekas ganaduten sera, kamioi andik erote seen saltzeko edo erosteko [2A]” - (Gero tratanteekin ganaduetan zera, kamioi handiak eroaten zituzten saltzeko edo erosteko) “Guk kamikadak galtzu, ganadu asko eukiten gendun te, kamikadak galtzu ekarten gendusen orti, kanpoti [2G]” - (Guk kamioikadak galtzu, ganadu asko edukitzen genuen eta, kamioikadak galtzu ekartzen genituen hortik, kanpotik) kasku (iz) ontziaren kaskoa “Baye, a gangile isete san, kasku, kasku bet, oseake esan isen barku andi bet [2A]” - (Baina, gangila hura izaten zen, kaskoa, kasko bat, hau da ez zen izan ontzi handi bat) kotxe (iz) kotxea, autoa “Badakit se kotxe batabil, kotxe batabil andi, se esin deu urten kaminoti, ta, eskapa deu [3G]” - (Badakit ze kotxe bat dabil, kotxe bat dabil handik, ze ezin du irten kaminotik, eta eskapatu du) linea (iz) linea “Loyun egote san linea bat, e, autobusek eta kamioi betzuk iten goxen, goxeko
206 seiretan Loyun kargata san, kantinek eta bendejak eroteko [2G]” - (Loiun egoten zen linea bat, autobusak eta kamioi batzuk egiten goizean, goizeko seietan Loiun kargatzen zen, kantinak eta bendejak eroateko) lokomotora (iz) lokomotora “Keaas eta sueas, lokomotorak esate otzin [2A]” - (Kearekin eta suarekin, lokomotorak esaten zieten) llegade (iz) helduera “Gaubeko amarratan euki eun, llegade orrek, e, tren orrek, Bilbora, goixeko botaterditan etor san [1G]” - (Gaueko hamarretan eduki zuen, helduera horrek, tren horrek, Bilbora, goizeko bost eta erdietan etorri zen) metro (iz) metroa “Eseun yakin metro badau Erandion, guk emen esteku metrorik baye bueno, an yon san eta, ume non dau? [4G]” - (Ez zuen jakin metroa dagoen Erandion, guk hemen ez daukagu metrorik baina beno, han joan zen eta, umea non dago?) motorra (iz) motorra “Berrotairu urte in doas bearren, ta ainbeste urtetan ba, dustirik ibili nas, oñes, bisikletan, motorren, ta danerik [2G]” - (Berrogeita hiru urte egin ditut beharrean, eta hainbeste urtetan ba, guztietatik ibili naiz, oinez, bizikletan, motorrean, eta denetik) parade (iz) geltokia “Autobusen iminten deu parade La Puñalada [2A]” - (Autobusean ipintzen du geltokia La Puñalada) parkine (iz) aparkalekua “An dau inte, parkine [2G]” - (Han dago eginda, aparkalekua) trabesak (iz) trabesak trafiko (iz) trafikoa tranbi (iz) tranbia “Eta nik esagutu dot nire koltxoya iteko, nire ama, e, tranbin yon, ixeko bateas, noraño, Arratiko, estait noraño yon sin tranbi baten [3A]” - (Eta nik ezagutu dut nire koltxoia egiteko, nire ama, tranbian joan, izeko batekin, noraino, Arratiako, ez dakit noraino joan ziren tranbia baten) trasporte (iz) garraioa “Bakisu makinek ordun iketzaskok ibilte sien trasporten, bertan barruko trasporten [1G]” - (Badakizu makinak orduan ikatzezkoak ibiltzen ziren garraioan, bertan barruko garraioan) trena (iz) trena; trenbide (iz) trenbidea “Se len, e, beste alderdire pastako, trenen aspiti pasa ber isete san [2A]” - (Ze lehen, beste alderdira pasatzeko, trenaren azpitik pasatu behar izaten zen) “Bai Katea aparteko da, baye se, Katea justo justo da, ori Katea, e, trenbiden, e, barrera taus, ori esate san bakarrik Katea [3G]” - (Bai Katea apartekoa da, baina, Katea justu-justu da, hori Katea, trenbidearen, barrerak daude, hori esaten zen bakarrik Katea) trolebuse (iz) trolebusa txokolatere, txokolatera (iz) ikatzezko trenen gainean esaten izan da “Txokolatera, estakisu ser dan txokolatera ondino? Ba, keas eta iketzaas eta, egurreas egoten san makine [2A]” - (Txokolatera, ez dakizu zer den txokolatera oraindino? Ba, kearekin eta ikatzarekin eta, egurrarekin egoten zen makina) 17.6. Neurriak alture (iz) altuera “Bedarrarten ta olan, gordeta sien, ta arton ganen, besten, sestakada bota ta, olau alturen iminte [2G]” - (Belar artean eta hola, gordetzen ziren, eta artoaren gainean, bestean, zarankada bota eta, holako altueran ipinita) anege (iz) anega; anega erdi (iz) anega erdia “Anege da pisuko, gari o su kusuna, saku bete gari edo anega bat, berrotamar kilo dala dekot [3G]” - (Anega da pisukoa, garia edo zuk gura duzuna, zaku bete gari edo anega bat, berrogeita hamar kilo dela daukat) apurre (iz) apurra; apur bet (ado) apur bat; aputxu bet (ado) apurtxo bat; apurke-
207 apurke (ado) apurka-apurka; apur bet gora bera (esak) apur bat gora behera “Oin ya yagon iten da apur bet [2A]” - (Orain ja jagon egiten da apur bat) “Erritan klaro basterratan aite amak eta besteri in estotziles umerik, an aldeatan ta olan, e, baserritan ekin da apur bet, ba oin be an apurke apurke galtzen yon da [2G]” - (Herrietan jakina bazterretan aita amak eta besteari egin ez dietenez umerik han aldeetan eta hola, baserrietan ekin da apur bat, ba orain ere han apurka-apurka galtzen joan da) “Enitzu esan, a, se fetxatan iten san baye apur bet gora bera, ordun iste sien [2G]” - (Ez niezazuke esan, ze datatan egiten zen baina apur bat gora behera, orduan izaten ziren) arra (iz) arra, zehea “Senbetekos, arra bat bost ar edo sei arra [3A]” - (Zenbat dauzka, arra bat bost arra edo sei arra) arrobe, arroa (iz) arroa “Gero txarri ilten gendun gabon ingirun aurren edo osten, amar edo amabi arroako txarri, eta, fameli dusti lengusuk eta osabak eta danak, batzen giñen, afaltako, eta gero, farre iten gendun [1G]” - (Gero txerria hiltzen genuen gabon inguruan aurrean edo ostean, hamar edo hamabi arroako txerria, eta familia guztia lehengusuak eta osabak denak, batzen ginen, afaltzeko, eta gero, parranda egiten genuen) “Arrobek amabi kilo dekos [2G]” - (Arroak hamabi kilo dauzka) “Amabi terdi dis arroba bat [3G]” - (Hamabi eta erdi dira arroa bat) asunbre (iz) azunbrea; asunbre erdi, asunberdi (iz) azunbre erdia “Isete san asunbre edo asunbre erdi [2G]” - (Izaten zen azunbrea edo azunbre erdia) atza (iz) hatza, neurri moduan erabiltzen dena, kasurako joskintzan distantzi (iz) distantzia “Solo tekos ba distantzitxun etzeti [2G]” - (Soroak dauzka ba distantziatxoan etxetik) dosene (iz) dozena; dosena erdi (iz) dozena erdia “Ba ekarte seun, igual dosena bat besegu [1A]” - (Ba ekartzen zuen, igual dozena bat bisigu) “Dosena erdi edo dosena bat edo artze seitusen gure amak eta eukite seitusen beti [2A]” - (Dozena erdi edo dozena bat edo hartzen zituen gure amak eta edukitzen zituen beti) erdi (iz) erdia; erdin (ado) erdian; erdi bana (ado) erdi bana; erdibitu (ad) erdibitu “Se ermite da, erdi Erandikoa erdi, Leyoakoa [1A]” - (Ze ermita da, erdia Erandiokoa erdia, Leioakoa) “Patata bat erdibitu, imini emen emetikalden, e, atzen patate, sati, eta orrotza bateas in sulo, bateti bestera, ta, ta firu, orrotzari firu, eta firutxu itxi bertan, troñotxu emon ta bertan itxi [2A]” - (Patata bat erdibitu, ipini hemen, hemendiko aldean, atzean patata, zatia, eta orratz batekin egin zuloa, batetik bestera, eta, eta firua, orratzari firua, eta firutxoa utzi bertan, troinutxoa eman eta bertan utzi) “Eta erdi bana i eudin [2A]” - (Eta erdi bana egin zuten) erralde (iz) erraldea, bost kiloko pisua etarea (iz) hektarea “Itxiosu ia, etarea bate tekos ogetabost giselan dekos etareak [2G]” - (Utzi iezaiozu ea, hektarea batek dauzka hogeita bost gizalan dauzka hektareak) giselana (iz) gizalana, honek 380 metro karratu dauka “Idi onakas, labretan da asko, se nik solok, e, andik itenendusen egune, e, amar giselan bai egunen [2G]” - (Idi onekin, lantzen da asko, ze nik soroak, handiak egiten nituen eguna, hamar gizalan bai egunean) “Ta emen olan solok en jeneral isen di, lelau, amar amabi giselaneko solok isen di en jeneralen emen ingirutako dustik [2G]” - (Eta hemen hola soroak gehienetan izan dira, lehenago, hamar hamabi gizalaneko soroak izan dira gehienetan hemen inguruetako soroak) gradu (iz) gradua gramo (iz) gramoa kane (iz) kana, ehuna neurtzeko neurria “Ai ori bai aiteri entzun dotzet, baye ori, ori megide baye, telatarako, kane? [3A]” - (Ai hori bai aitari entzun diot, baina hori, neurri hori baina, ehunetarako kana?)
208 kantare (iz) kantara, likidoak neurtzeko erabiltzen zen 16 litroko neurria; kantara erdi (iz) kantara erdia, 8 litrokoa “Serak kantarak, megidek, kantara bat ardau gurdot [3G]” - (Zerak kantarak, neurriak, kantara bat ardo gura dut) kantidade (iz) kantitatea, kopurua “Itzela pasa akun, yatorduk danak ondo baye, gause bat imin gendun, kantidade andin [2G]” - (Itzela pasatu zitzaigun, jatorduak denak ondo baina, gauza bat ipini genuen, kantitate handian) kilo, killo (iz) kiloa; kilo erdi (iz) kilo erdia; kilo terdi (iz) kilo eta erdia “En jeneral eukiteudin, e, arotzak eukiteudin saltzeko, eta etorte sin Lemoa aldeti edo orti iteudin fabrikeran bat egon sana, eta distribusino eukiteudin, almasen dustitan egote san, e, saku txikerratan kargaute, berrogetamar kiloko, ogetabosteko ta berrogetamar kiloko sakuk [2G]” - (Gehienetan edukitzen zuten, arotzek edukitzen zuten saltzeko, eta etortzen ziren Lemoa aldetik edo hortik egiten zuten fabrikaren bat egon zena, eta banaketa edukitzen zuten, biltegi guztietan egoten zen, zaku txikerretan kargatuta, berrogeita hamar kiloko, hogeita bosteko eta berrogeita hamar kiloko zakuak) “Klaro, kartille, kartille bai, ta senbet, e, ba, litro erdi orio, kontu ataixu, eta asukere, kilo erdi, alan isen san dana, dana, dana [2A]” - (Jakina, kartila, kartila bai, eta zenbat, ba, litro erdi olio, kontu atara ezazu, eta azukrea, kilo erdi, hala izan zen dena, dena, dena) “Pisuk isete sin, mille killo, mille killoko idiek, pisuen, eta, kiloko kilo terdi arrin ganera [4G]” - (Pisuak izaten ziren, mila kilo, mila kiloko idiak, pisuan, eta, kiloko kilo eta erdi harriaren gainera) kilometro (iz) kilometroa “Or esta on, e, kilometrorik, bertan bertan dana [2A]” - (Hor ez da egon, kilometrorik, bertan bertan dena) kuartillu (iz) kuartilua; kuartillu erdi (iz) kuartilu erdia; kuartillu terdi (iz) kuartilu eta erdia “Egote sin tanke bi, bat litroko, ta beste bat kuartilluko [3G]” - (Egoten ziren tanke bi, bat litrokoa, eta beste bat kuartilukoa) “Onek botillek ardaunak, onek kuartillu terdikok dire [2G]” - (Botila hauek ardoarenak, hauek kuartilu eta erdikoak dira) “Bai, bai, olan, e, tanka bat olan, e, estait isete san, e, bai or or atzen dau bat, estait, baye eukiteurien, e, kuartillu erdikok eta, kuartillukok eta estait selan, eta, koiteudien, e, kantinetati edo katxarroetati, koiteudien eta emoten eudien olan [2A]” - (Bai, bai, hola, tanke bat hola, ez dakit izaten zen, bai hor hor atzean dago bat, ez dakit, baina edukitzen zuten, kuartilu erdikoak eta, kuartilukoak eta ez dakit zelan, eta, koiuten zuten, kantinetatik edo katxarroetatik, koiuten zuten eta ematen zuten hola) laurdena, laurena (iz) laurena “Onenbeste ogetamar ta lauren, ogetamar terdi edo, edo iru lauren edo, iru lauren ta onenbeste sentimetro meidute [2G]” - (Honenbeste hogeita hamar eta lauren, hogeita hamar eta erdi edo, edo hiru lauren edo, hiru lauren eta honenbeste zentimetro neurtuta) libre (iz) libra; liberdi (iz) libra erdia; libre terdi (iz) libra eta erdia “Libre bat o liberdi, liberdi, libre bat o kilo bat, o libre terdi [3G]” - (Libra bat edo libra erdia, libra bat edo kilo bat, edo libra eta erdia) litro (iz) litroa; litro erdi (iz) litro erdia “Akortanas, e, ba erote seitun gure ixekok, aldardi bietan, e, ogei litroko bi eta bitarten, beste bat apur bet txikerrau, eta, txikerrak gero partitako litro bikok edo irukok edo, esnek, bakotxari, e, eroteko litro bi edo iru edo [2G]” - (Akordatzen naiz, ba eroaten zituen gure izekoak, alderdi bietan, hogei litroko bi eta bitartean, beste bat apur bat txikerragoa, eta, txikerrak gero banatzeko litro bikoak edo hirukoak edo, esneak, bakoitzari, eroateko litro bi edo hiru edo) megide (iz) 1. neurria. 2. esnea saltzeko erabiltzen zen tankearen izena; megidu, meidu (ad) neurtu “Atzekok ber deu sendoau, se arrin atzeti, e, allegateko idiana, ber deu apur bet luseao atzekok, baye, megide desbardinek usetan die, estau, e, patroi bat estau ortati, megitako [2G]” - (Atzekoak behar du
209 sendoagoa, ze harriaren atzetik, ailegatzeko idiagana, behar du apur bat luzeagoa atzekoak, baina, neurri desberdinak erabiltzen dira, ez dago, patroi bat ez dago horretatik, neurtzeko) “Esaten inos, ekasu ori, megide be bai, bai megide be bai ori megide ekasu [3G]” - (Esaten inoiz, ekar ezazu hori, neurria ere bai, bai neurria ere bai, neurri hori ekar ezazu) “Aiten anajek eta, beti, e, feritara, aunke erosi es, ikusten ta megitan [2G]” - (Aitaren anaiak eta, beti, azoketara erosi ez arren, ikusten eta neurtzen) metro (iz) metroa; metro erdi (iz) metro erdia; metro terdi (iz) metro eta erdia “Laureun metro bosteun ukiko itus, tubok imini, eta, tapau in situsen onek [2G]” - (Laurehun metro bostehun edukiko ditu, hodiak ipini, eta, tapatu egin zituen honek) “Alkondarak inte ta gero saltze seitun baye asikeran, en jeneralen, e, errope, megidu iteun palu olau, e, metroko palu betas [2G]” - (Alkondarak eginda eta gero saltzen zituen baina hasieran, gehienetan, arropa, neurtu egiten zuen palu holako, metroko palu batekin) “Nik ukus dot suge bat metro terdiko metro biko suge, il i euren an bedarra ebaiten ibil siren gurekok eta il euren, eta sapo bi barrun bisi bisirik, bisirik, e! Sapo bi, neuk ukusiko da [1A]” - (Nik ikusi dut suge bat metro eta erdikoa metro biko sugea, hil egin zuten han belarra ebakitzen ibili ziren gurekoak eta hil egin zuten, eta zapo bi barruan bizi bizirik, bizirik, e! Zapo bi, neuk ikusikoa da) moltzo (iz) multzoa montoya (iz) piloa; montoitu (ad) pilotu “Eta ademas egun beten akortanas, e, on gintzen an se isen siren santiagotan yoten gintzen ara, e, ba egunetan yoten gintzen lengusin partide bat eta juntetan gintzen an, an, e, an etzalden, eta, eskapa yakosen, erlek, Fermin geitzen san alboko, eta an, e, estait isen san iko bat edo estait kerixe isen san, eta bera asi san joten olan, taborra joten po, po, po, se iten ete dau orrek? Eta batu siren an erlek, eta olau montoi bet in sien erlena, e? [2A]” - (Eta gainera egun baten akordatzen naiz, egon ginen han ze izan ziren Santiagoetan joaten ginen hara, ba egunetan joaten ginen lehengusina partida bat eta elkartzen ginen han, han, han etxaldean, eta, eskapatu zitzaizkion, erleak, Fermin deitzen zen albokoa, eta han, ez dakit izan zen iko bat edo ez dakit gerezia izan zen, eta bera hasi zen jotzen hola, danborra jotzen po, po, po, zer egiten du horrek? Eta batu ziren han erleak, eta holako pilo bat egin ziren erleena, e?) mordo (iz) mordoa neurri (iz) neurria; neurri kordela (iz) neurri kordela, ganaduaren pisua kalkulatzeko erabiltzen den kordela ontze (iz) ontza, pisu neurri txikia “Nik esne, etxa ber dot derrigor, kafe, edo espabere, txokolate ontza bat [3A]” - (Nik esnea, bota behar dut derrigor, kafea, edo ezpabere, txokolate ontza bat) pakete (iz) paketea “Yoten sintzesenen erosten sein, e, ardau bet artzen sein danak an, erosten sendun igual, garabantzu pakete bat, artzen sendun bide bates ardau bat eta alpargata batzuk, edo irobale edo [4A]” - (Joaten zinenean erosten zein, ardo bat hartzen zein denak han, erosten zenuen igual, garbantzu pakete bat, hartzen zenuen bide batez ardo bat eta abarketa batzuk, edo idobala edo) pare (iz) parea; pare bat (iz) pare bat “Ointxe urte pare bat iru beten estaldu espada, sasies tapa espada an dau, e? [2A]” - (Oraintxe urte pare bat hiru baten estaldu ez bada, sasiekin tapatu ez bada han dago, e?) parte (iz) partea, zatia “Tokate akon parte baño eroteun, sera, a paga ber isete san, debalde barik, diru atateko [1G]” - (Tokatzen zitzaion partea baino eroaten zuen, zera, hura ordaindu behar izaten zen, doan barik, dirua ateratzeko) partide (iz) partida, piloa; partide bat (iz) partida bat “Eraite seitun solo partide bat or basoran ba pe labraute ta, tabako orduko denporatan orrek kultibateun, orrek yakingo eun selan elaboraten dan edo pentzaten dot, eta bai te segun antza bisteko, bide emote otzen, tabakon kultibok [2G]” - (Ereiten zituen soro partida bat hor basoren bat ere landuta eta, tabakoa
210 orduko denboretan horrek kultibatzen zuen, horrek jakingo zuen zelan prestatzen den edo pentsatzen dut, eta bai eta segun antza bizitzeko, bidea ematen zion, tabakoaren lantzeak) piese (iz) pieza “Ta ordun, ba, serak ibilte sin, telak, e, piesak, piesak [2A]” - (Eta orduan, ba, zerak ibiltzen ziren, ehunak, piezak, piezak) pilo (iz) piloa; pilotu (ad) pilotu “Se beti in du batu saskeleri dustik, pilo batera, ta gero sue emon [3G]” - (Ze beti egin dugu batu saskeleria guztiak, pilo batera, eta gero sua eman) “Tirekadeas aparte san ta pilotu te gero siketu te erre, olan [2G]” - (Tirakadarekin apartatu zen eta pilotu eta gero sikatu eta erre, hola) pisu (iz) 1. pisua. 2. pisatzeko tresna “Eta aunke pisu giau emoten deun, e, arloko, ori eraiteko, bide gitxi egote san [2G]” - (Eta pisu gehiago ematen duen arren, arloko, hori ereiteko, aukera gutxi egoten zen) “Sortzi neskaas edo sortzi andraas ba iten san, ba pisu bi daus, andratan kategori bi daus [4A]” - (Zortzi neskarekin edo zortzi andrerekin ba egiten zen, ba pisu bi daude, andretan maila bi daude) sati (iz) zatia; satike (ado) zatika; sati in (ad) zati zati egin; satitu (ad) zatitu “Eta gero emote yaken beyeri satitxu bana edo [1A]” - (Eta gero ematen zitzaien behiei zatitxo bana edo) “A botate san esne berotara bolatxu bet eta satike satike yan [3A]” - (Hura botatzen zen esne berotara bolatxo bat eta zatika zatika jan) “Imini otzen sano ondo satitute, ta imini gendun gatzundegin, ori, urren isen san, txarri atzerengo, txarri il te osten [2A]” - (Ipini zion sano ondo zatituta, eta ipini genuen gatzun askan, hori, hurrean izan zen, txerria atzerengo, txerria hil eta ostean) selemine (iz) zelemina sentimetro (iz) zentimetroa “Akabun laburtu arten se bakisu, eperdi barri imikeran, sentimetro bat edo bat eta erdi galtzen deus, e, eperdin bueltan koiten dotzi aspin eperdi barri iminteko [2G]” - (Azkenean laburtu artean ze badakizu, ipurdi berria ipinikeran, zentimetro bat edo bat eta erdi galtzen ditu, ipurdiaren bueltan koiuten diote azpian ipurdi berria ipintzeko) tamañu (iz) tamaina “Tamañukok oten dies andiauk ta txikerrauk, esta? [2G]” - (Tamainakoak egoten dira handiagoak eta txikerragoak, ezta?) tonelade (iz) tona “Ba aselgak toneladak saltzen gendusen, egunen egunen erote seitun onek eun kiloti gora [2G]” - (Ba azelgak tonak saltzen genituen, egunean egunean eroaten zituen honek ehun kilotik gora) tramu (iz) tramua, tartea “Baye an gure, an tramun, esteu iminten argi [2A]” - (Baina han gure, han tramuan, ez du ipintzen argi) txorte (iz) txorta “Berakatzakas iminte san txorta bat, amarraute, an barrun saltzan barrun euki [1G]” - (Berakatzekin ipintzen zen txorta bat, lotuta, han barruan saltsaren barruan eduki)
211 18. Abelazkuntza Erandioztarren jardueretan abelazkuntzak garrantzi berezia eduki duenez gero, atal berezituan biltzea erabaki dugu; denetara 280 sarrera, 281 adiera eta 300 aldaki jaso dira. Azpi-atalak abere moten arabera osatu dira eta azkenekoan arteragokoetan ezin bildu izan direnak agertuko dira; denetara 6 azpi-atal egin dira: ganadua (122 sarrera, 122 adiera eta 130 aldaki), ardiak eta ahuntzak (18 sarrera, 18 adiera eta 19 aldaki), zaldiak eta astoak (28 sarrera, 28 adiera eta 34 aldaki), txerria (28 sarrera, 28 adiera eta 29 aldaki), hegaztiak (42 sarrera, 43 adiera eta 46 aldaki) eta gainerakoak (42 sarrera, 42 adiera eta 42 aldaki). 18.1. Ganadua adarra (iz) adarra; adar kalbo (iz) adar kalboa; adar okerra (iz) adar okerra; tella adarra (iz) teila adarra; adar punte (iz) adar punta; adarka (ado) adarka; adarkade (iz) adarkada; adarka in (ad) adarka egin “Eta suk preparetan esposus alperrik da, alperrik da, preparetan esposus, esentike emeti orra be yon, se aton, e, adarra altzetan de [2G]” - (Eta zuk prestatzen ez badituzu alperrik da, alperrik da, prestatzen ez badituzu, ez zintezke hemendik horra ere joan, ze atoan, adarra altxatzen dute) “Inos in da idian bateri adarra ebei be bai [4G]” - (Inoiz egin da idiren bati adarra ebaki ere bai) “Bai, inporta iseten da adarrana, adarra andie deko, o, esaten da igual dekos tella adarrak, tella adarra iseten da, biribile isen berren, asko lodie ta planu asko, ordun, busterri kolokatzeko [4G]” - (Bai, inportatu izaten da adarrarena, adarra handia dauka, edo, esaten da igual dauzka teila adarrak, teila adarra izaten da, biribila izan beharrean, asko lodia eta laua asko, orduan, buztarria kolokatzeko) aida (esk) aida; aurrera egiteko esaten den berba “Aida ya iseten da, e, igual arinau sera iten dan, aida, aida, proban egon ta aida aida! [4G]” - (Aida ja izaten da, beharbada arinago zera egiten den, aida, aida, proban egon eta aida aida!) anke (iz) hanka apatxa (iz) apatxa; apatxarteko (iz) apatxartekoa, ganaduaren gaixoa “Ganadu asko erote san, e, apatxak ebaiten edo, gortan dausen ganaduk, lusero, geldi dausena pe, beye pe neu pe eron doas [2G]” - (Ganadu asko eroaten zen, apatxak ebakitzen edo, kortan dauden ganaduak, luzaro, geldi daudenak ere, behiak ere neuk ere eroan ditut) “Es apatxarteko da bat, ta beste nafarregi da beste bat [3G]” - (Ez apatx-artekoa da bat, eta bestea nafarreria da beste bat) armere (iz) armera, ganaduaren adarrek osatzen dute armera; armeratzu (adj) armeratsua “Armere iseten da idien beran plantea [4G]” - (Armera izaten da idiaren beraren planta) “Jo! Armeratzu dau, o armera sabala deko, armera sera, baye esteko orrek busterrias serikusirik [4G]” - (Jo! Armeratsu dago, edo armera zabala dauka, armera zera, baina ez dauka horrek uztarriarekin zerikusirik) arrana (iz) arrana arrase, errase (iz) arraza, enda “Selan isen san errase? [3A]” - (Zelan izan zen enda?) aske (iz) aska; aska leku (iz) aska lekua “Aske aurreko alderdien, yateko emoteko da askea [4G]” - (Aska aurreko alderdian, jatekoa emateko da aska) aspi (iz) azpia, kortan ganaduari egiten zaion ohantzea; aspigarri (iz) azpigarria, azpia egiteko materiala “Eta ekarri etzera, pilotu imini metan txikertu te aspitara, ganaduri, aspitara botateko ekarte sien orrek [2G]” - (Eta ekarri etxera, pilotu ipini metan txikertu
212 eta azpitara, ganaduari, azpitara botatzeko ekartzen diren horiek) “Orrek isen di gero, fasilitateko, orrekas ba fasilau iteko, atara be fasilau, aspigarri baño fasilau atara be [2G]” - (Horiek izan dira gero, errazteko, horiekin ba errazago egiteko, atera ere errazago, azpigarria baino errazago atera ere) asufre (iz) sufrea “Ebagi, kaskuk ebagi, odolak urtetako, eta esaten de sistemarik onena dala ta, gero tapau, e, asufre ta gausek bota an, saskeleri betzuk botau, eta sakukas tapau ta amarraute imini te bueno, kureta sin batzuk beste batzuk es [2G]” - (Ebaki, kaskoak ebaki, odolak irteteko, eta esaten dute sistemarik onena dela eta, gero tapatu, sufrea eta gauzak bota han, saskeleri batzuk bota, eta zakuekin tapatu eta lotuta ipini eta beno, osatzen ziren batzuk beste batzuk ez) ausnarra (iz) hausnarra; ausnartu (ad) hausnartu “Espabere seoser deko lotute, espadeu iten onenbeste ausnar segidun, ya enas akordaten senbet iseten sin, baye, iseten sin onenbeste, eta egoten gintzen kontetan [3G]” - (Ezpabere zer edo zer dauka lotuta, ez badu egiten honenbeste hausnar segituan, ja ez naiz akordatzen zenbat izaten ziren, baina, izaten ziren honenbeste, eta egoten ginen kontatzen) axetu, asetu (ad) haizatu, ganaduen gaixoa “Eta ori be, bero emoten badotzesu ganaduk asetute [3G]” - (Eta hori ere, bero ematen badiozu ganaduak haizatu) bayeste (iz) baiestea, idiak ibilkeran hanka kanporantz ateratzea “Bayeste geitzen gintzen, guk bayeste geitzen gintzen [3G]” - (Baiestea deitzen genion, guk baiestea deitzen genion) bekorotza, bokoratza (iz) bekorotza “Basoti ekarte san saskeleri bota, e, gortara, eta gortan ganaduk sapaldu eta bekoratzas eta txixeas, betatu te gero, saspilon imini te usteldu teori isen san abonurik onena [2G]” - (Basotik ekartzen zen saskeleria bota, kortara, eta kortan ganaduek zapaldu eta bekorotzarekin eta txizarekin, bete eta gero, sats piloan ipini eta usteldu eta hori izan zen ongarririk onena) belarri (iz) erradura belarria berge (iz) zakila beso (iz) animalien aurreko hanka, aurreko besoa; besaka (ado) besaka; buztarrian ganaduak barrurantz egitea; besaka in (ad) besaka egin “Es, es, besaka, besoakas olan, alkar, ta ibili es [4G]” - (Ez, ez, besaka, besoekin hola, elkar, eta ibili ez) “Gero inos in da, biek ibili igual [...] ta besaka in, besaka esaten gendun [4G]” - (Gero inoiz egin da, biak erabili igual [...] eta besaka egin besaka esaten genuen) beye (iz) behia; bei arra (iz) behi arra, behi antzua; beintxe (iz) bigantxa, bigaia; esne beye (iz) esne behia; okela beye (iz) okela behia “Beintxak ederrak erakutzi otziesen ba asteko or [2G]” - (Bigantxak ederrak erakutsi zizkion ba hazteko hor) “Eseuden saldu gure ixeten, e, esne beye onik [2G]” - (Ez zuten saldu gura izaten, esne behi onik) “Ori beyeitearrik esaten san [3A]” - (Hori behiagatik esaten zen) “Eta gauetan yon eta koño! Beye esne barik urreko goixen, eta bein topa yeden suge [3G]” - (Eta gauetan joan eta koño! Behia esne barik hurrengo goizean, eta behin topatu zuten sugea) bruselosis (iz) bruzelosia “Bruselosis be aton nastaten da [3G]” - (Bruzelosia ere atoan nahastatzen da) buelta (esk) buelta! Ganaduari buelta egin dezan esaten zaio bustena (iz) buztana “A bustena kendu yotzenen se ingo yotzen ayeri beyeri ba pintxa [1A]” - (Buztan hura kendu zionean ze egingo zion behi hari ba ziztatu) dindirri (iz) dindirria, behiak ernari handia daukanean, sentitzeko seinalea izaten da dindirria naturatik dariola paratzea “Dindirri esaten gendun atxine, igual ganadu betek, iten daunen ume edo ser, onek dindirri deko ondino alden edo au edo beste, ori bai [2A]” - (Dindirria esaten genuen antzina, igual ganadu batek, egiten duenean umea edo zer, honek dindirria dauka oraindino aldean edo hau edo bestea, hori bai)
213 enpajada, enpajade (iz) enpajada, ganaduaren jatekoa “Ori normalen idiri emote ise aken, galtzu, galtzu ekarri te saye, bota ta ur apur bet bota, eta, saye ta botate akon urun apur be pe bai, eta nastatu ure beroas, ta ori enpajada [4G]” - (Hori normalean idiei ematen izan zitzaien, galtzua, galtzua ekarri eta zahia, bota eta ur apur bat bota, eta, zahia eta botatzen zitzaion irin apur bat ere bai, eta nahastu ur beroarekin, eta hori enpajada) ernari (ado) ernari; ernaritu (ad) ernaritu “Ta amabirjine be bai, kontu ataraixu espiritu santuas, e, lotu san ernari segun antza baye [2G]” - (Eta Amabirjina ere bai, kontu atera ezazu izpiritu santuarekin, lotu zen ernari antza baina) erradure (iz) erradura, ferra; erraduretu (ad) ferratu; erra, erratu (ad) ferratu “Orrek, e, akabun ya ni enentzen yoten, emen kargau beyek eta berak eron ta, an yateun txulete ango taberna baten ta etorte san gero, erradurek iminte edo konpondu kaskuk eta [2G]” - (Horiek, azkenean ja ni ez nintzen joaten, hemen kargatu behiak eta berak eroan eta, han jaten zuen txuleta hango taberna baten eta etortzen zen gero, erradurak ipinita edo konpondu kaskoa eta) “Au be ointzurarte ibil da erraduretuten, ni baño gasteau isen da asko be [2G]” - (Hau ere oraintsura arte ibili da ferratzen, ni baino gazteagoa izan da asko ere) erro (iz) erroa; erro sikua (iz) erro sikua; errape (iz) errapea; errape galdu (ad) errapea galdu “Iseta san, beyeri mamitis, etorri esteko, se mamitis ite aken errapen [2A]” - (Izaten zen, behiei errapeko mina, ez etortzeko, ze errapeko mina egiten zitzaien errapean) “Eta gaues yote san eta intxute sanen, e, beye, edan, erro baten, e? [3G]” - (Eta gauez joaten zen eta etzaten zenean, behia, esan, erro baten, e?) eske (ado) kanporantz egitea buztarrian “Besaka da, olan besaka ta olan da eske [3G]” - (Besaka da, hola besaka eta hola da eske) esku (iz) eskua, idiek daukaten ibiltzeko era “Idik idik eurok esku deke, bakotxak bere esku [3G]” - (Idiek idiek eurok eskua daukate, bakoitzak bere eskua) eskubille, eskutille (iz) eskuila “Sarrantxe ta eskutille, sarrantxa bat eta eskutille [4G]” - (Txarrantxa eta eskuila, txarrantxa bat eta eskuila) esofagu (iz) heste gorria “Ba makineri ba, ibilteko ondo berrogetabosteti gora in ber deitus, berrotamar iten badeitu obeto, andi berrogetamabost eta ogetamaka estabil ondo sera, esofagu [3G]” - (Ba makinaria ba, ibiltzeko ondo berrogeita bostetik gora egin behar ditu, berrogeita hamar egiten baditu hobeto, handik berrogeita hamabost eta hogeita hamaika ez dabil ondo zera, heste gorria) estramiñe (iz) estramina, asken arteko banaketa “Estramiñe da, e, ba, esangotzut, idiek bi badaus emen, emen estramiñe, gero or beste bei bi, beste estramiñe bat [4G]” - (Estramina da, ba esango dizut, idiak bi badaude hemen, hemen estramina, gero hor beste behi bi, beste estramina bat) eutz, eurt (esk) eurt, buelta egiteko esaten zaie “Eurt buelta artzeko, idieri, o atzeatu etorri o [4G]” - (Eurt buelta hartzeko, idiei, edo atzeratu etorri edo) “Ba eutz atzeatuteko, eutz eutz atzeatuteko, eutz eutz! [4G]” - (Ba eurt atzeratzeko, eurt eurt atzeratzeko, eurt eurt!) fregasino (iz) fregazioa “Asunek, e, iteotzien, fregasino [2A]” - (Asunak, egiten zioten, fregazioa) ganadu (iz) ganadua. Ganadu endak: asturianu (iz) asturiarra; bersianu (iz) bertzianoa; suiso (iz) suitzarra; terreñu (iz) terreinua; tudanko (iz) tudankoa; ganaderi (iz) 1. abelazkuntza. 2. ganadutegia; okela ganadu (iz) okela ganadua; ganadusale (adj) ganaduzalea “Subi bota deeles, ganadu danak, gero ganadu danak gero, gortatati te danak eronta, yon in ber san ganadun bile, bakotxa beranana [2G]” - (Zubia bota dutenez gero, ganadu denak, gero ganadu denak gero, kortetatik eta denak eroanda, joan egin behar zen ganaduaren bila, bakoitza berarenarengana)
214 “Eta gero pisu librerako iseten dis ba suisuk edo asturianuk, gorputz andiau idiek, pisu andikok iseten die [4G]” - (Eta gero pisu librerako izaten dira ba suitzarrak eta asturiarrak, gorputz handiagoa idiek, pisu handikoak izaten dira) “Emen beti ibilte isen de, esaten dakona ba, bersianuk, terreñuk o tudankok [4G]” - (Hemen beti ibiltzen izan da, esaten zaiona ba, bertzianoak, terreinuak edo tudankoak) “Tudankoa isete san, ona urteteko bat, gatxa, eta eskuetarako oso txarra ibilteko, proban [4G]” - (Tudankoa izaten zen, ona irteteko bat, gaitza, eta eskuetarako oso txarra ibiltzeko, proban) “Beti euki doas ba okela ganaduk [2G]” - (Beti eduki ditut okela ganaduak) “Gero etor san sisteme, esne batzen asi sinen andi ganaderitati [2G]” - (Gero etorri zen sistema, esnea batzen hasi zirenean handik ganadutegietatik) “Ni ganadusale giau isen nas, landatu, serak landara paño, e? [3G]” - (Ni ganaduzalea gehiago izan naiz, landatu, zerak landareak baino, e?) gatzarri (iz) gatz harria giñarre (iz) ginarra, korta garbitzeko ginarrezko erratza gorte, korte (iz) korta; gorta bearra (iz) korta beharra; gorte in (ad) korta egin, korta atondu “Beyek eta satza kortakoa ta bedarrak eta, jenero dustik oin, e, oin kendu i nendusen nik [1A]” - (Behiak eta satsa kortakoa eta belarrak eta, jenero guztiak orain, orain kendu egin nituen nik) “Au dusti atze gorte isen san len ganaduas [2A]” - (Hau guztia atzea korta izan zen lehen ganaduarekin) “Ganadu be bai, gorte ite san ta [2A]” - (Ganadua ere bai, korta egiten zen eta) “Doblaute geuben gorta bearrak iten se ba, se ba lelau euki dus ba sei sortzi, amar bei [2G]” - (Behea jota gauean korta beharrak egiten ze ba, ze ba lehenago eduki ditugu ba sei zortzi, hamar behi) idi (iz) idia; idi eskerra (iz) idi ezkerra, ezkerreko aldetik dabilen idia; idi eskoa (iz) idi eskoa, eskoako aldetik dabilen idia; idi kalbo (iz) idi kalboa; adarrak atzerantz dauzkan idia “Normalen oin erosi iten dires, etorten dire Portugaleti, orti etorten da idi asko, Portugalen asko dago, ori idi txikiek, ba urte bat urte bikok [4G]” - (Normalean orain erosi egiten dira, etortzen dira Portugaletik, hortik etortzen da idi asko, Portugalen asko dago, hori idi txikiak, ba urte bat urte bikoak) “Idi kalbok, busterri iminteko txarrak kalbok [3G]” - (Idi kalboak, buztarria ipintzeko txarrak kalboak) kable (iz) kablea; adarrak ebakitzeko erabiltzen dena “Erre iten deules, ebaiten doales berotu iten da kable, esta? Eta odola lotzen deula ak, estait egi ala gusurre bada isengo da igual [2G]” - (Erre egiten duenez, ebakitzen doanez berotu egiten da kablea ezta? Eta odola lotzen duela hark, ez dakit egia ala gezurra den izango da igual) kalbo (adj) kalboa; adarrak atzerantz dauzkan idia “Ba busterri iteko, kalbo isete sana, gatxau isete san busterri ite [3G]” - (Ba buztarria egiteko, kalboa izaten zena, gaitzagoa izaten zen buztarria egitea) karbunko (iz) kabrankoa; ganaduaren gaixoa kasku (iz) kaskoa “Sakute isete san, kaskuek ori gaixo, kaskuek yauste akesan bera [4G]” - (Sakutea izaten zen, kaskoak gaixo hori, kaskoak jausten zitzaizkien behera) kate (iz) katea ganadua amarratzeko egoten dena “Bai, dineude, egoten sila, astok eta pasetako ta, beyeri eta pasetako kateak iminten seitusela [1A]” - (Bai, diote, egoten zirela, astoak eta pasatzeko eta, behiei eta pasatzeko kateak ipintzen zituela) leana (iz) legena; ganaduaren gaixoa “Bai eta noperari nasta iten dako ensegida, leana, buf! [3G]” - (Bai eta norberari nahastatu egiten zaio behingoan, legena, uf!) mamitise (iz) errapeko mina “Iseta san, beyeri mamitis, etorri esteko, se mamitis ite aken errapen [2A]” - (Izaten zen, behiei errapeko mina, ez etortzeko, ze errapeko mina egiten zitzaien errapean) materi (iz) oritza, txahala egin eta ostean behiak ematen duen hasierako esnea
215 matrise (iz) umetokia “Eskegi, edo intxunte imini te buelte ya, bisiri taula, bera iminte bosu penas, berak topaten deu bere lekue, bere lekue, matrisera, sertuteko [1G]” - (Eskegi, edo etzanda ipini eta buelta ja, bizirik dagoela, bera ipintzen baduzu penaz, berak topatzen du bere lekua, bere lekua, umetokira, zertzeko) matxorra (iz) behi arra; susaratzen ez dena mie (iz) arranaren mihia murruke (ado) murruka; murruken in (ad) murrukan egin murruse (iz) murrusa; murruse in (ad) murrusa egin “Bai beyen murruse, idina be murruse, orrek [4G]” - (Bai behien murrusa, idiena ere murrusa, horiek) musturre (iz) muturra; musturke (ado) muturka; musturke in (ad) musturka egin “Musturre normalen, ba, lantzen beinen bai, baye es [4G]” - (Muturra normalean, ba, lantzean behin bai, baina ez) nafarregi (iz) nafarreria “Nafarregi gaixo txarra da, kalenture koiten de [3G]” - (Nafarreria gaixo txarra da, kalentura koiuten dute) “Sakute, nafarregi sakute da [3G]” - (Sakutea, nafarreria Sakutea da) narru (iz) narrua, larrua; narrusko (adj) narruzkoa “Ori etzean, normalean, e, narrues inte oten da, narrues inte oten da, ibili esteko kentzen [4G]” - (Hori etxean normalean, larruarekin eginda egoten da, larruarekin eginda egoten da, ez ibiltzeko kentzen) “Bai ortarako bai eukite isen du narrusko sera, iteko, ganaduntzako iminteko seraas, busterries, busterries iminteko [2A]” - (Bai horretarako bai edukitzen izan dugu narruzko zera, egiteko, ganaduentzat ipintzeko zerarekin, buztarriarekin, buztarriarekin ipintzeko) nature (iz) natura, behien alua o (iz) o, ganadua lotzeko esaten zaiena orio baltza (iz) olio beltza, legena osatzeko ematen zaiona ganaduari “Eta nik orio baltza emote nintzen, baye bataren baten, e, ukutu in nendun, besoas [3G]” - (Eta nik olio beltza ematen nion, baina baten baten, ukitu egin nuen, besoarekin) orroa (iz) orroa; orroaka (ado) orroka “Orroaka normalen sekorra [4G]” - (Orroka normalean zekorra) ostikede (iz) ostikada “Ba lantzen batek ostikeda bat igual botatzeen, kordela botakeran, baye bueno listo egoten gentzesan koyu esteko [2G]” - (Bai lantzean batek ostikada bat igual botatzen zuten, kordela botakeran, baina beno zuhur egoten ginen ez koiuteko) otzikere (iz) hotzikara parrille (iz) goiko aska parto (iz) erditzea “Bai baye ya parto aurren urteteotzen ori, osten osten geyau urteteun, ori igual tandatan, batzuk igual golpe bat emoten de [1G]” - (Bai baina ja erditze aurrean irteten zion hori, ostean ostean gehiago irteten zuen, hori igual txandatan, batzuek igual kolpe bat ematen dute) pentzu (iz) pentsua “Ta pentzu, guren pentzu yateudin egunen egunen, ta pentzu ona, se orti Disierture ibilteko egunen egunen esan brome isten karroas [2G]” - (Eta pentsua, gurean pentsua jaten zuten egunean egunean, eta pentsu ona, ze hortik Desertura ibiltzeko egunean egunean ez zen broma izaten karroarekin) potro (iz) potroa pulmoni (iz) pneumonia pulpe (iz) pulpa “Onbre yaten ondo emote aken, pulpe apur be pe se pisu andiko idik isete sin eta [2G]” - (Jakina jaten ondo ematen zitzaien, pulpa apur bat ere ze pisu handiko idiak izaten ziren eta) sakute (iz) sakutea, ganaduaren gaixoa “Sakute, ori kaderatako gaiso isete san bai [3G]” - (Sakutea, hori hanketako gaixoa izaten zen bai) sarrantxe (iz) txarrantxa, ganadua garbitzeko erabiltzen den metalezko tresna “Sarrantxe ta eskutille, sarrantxa bat eta eskutille [4G]” - (Txarrantxa eta eskuila, txarrantxa bat eta eskuila) sekorra (iz) zekorra; paradako sekorra (iz) umeak egiteko erabiltzen den zekorra “Normalen, normalen sekorra egote san Erandio Lakanpa leku beten, o Sesumagan beste leku beten, Sesuman isen san ya amas, e, limite Erandio Getxo, eta an,
216 jentek erote seun beye, ara erote san [4G]” - (Normalean, normalean zekorra egoten zen Erandioko Landan leku baten, edo Sesumagan beste leku baten, Sesumagan izan zen ja gainera, muga Erandio Getxo, eta han, jendeak eroaten zuen behia, hara eroaten zen) sirine (iz) zirina “Sirine serari, e, oneri, serari, sirine oingo, gorta barritan sirine koiten dana [3G]” - (Zirina zerari, honi, zerari, zirina oraingo korta berrietan zirina koiuten da) sotala (iz) zotala, korta garbitzeko osagai kimikoa suldarra (iz) zuldarra toro (iz) zekorra, zezena “Suk e, estai nik, guk e, ori estu, baye, bai, toro eros du [2A]” - (Zuk, ez dakit nik, guk, hori ez dugu, baina, bai zezena erosi dugu) torte (iz) torta tuberkulosise (iz) tuberkulosia, ganaduaren gaixoa txala (iz) txahala “Eta gure aite matarife isen sales, [...] il txalak eta gausek eta eron danantzat [2A]” - (Eta gure aita matarifea izan zelez, [...] hil txahalak eta gauzak eta eroan denentzat) une (iz) adarraren barruko mamia, muina “Une koxu dotzu une [4G] - (Muina koiu diogu muina) untze yoa (iz) iltze joa, ganaduaren gaixoa “Untze yoa isete san ba normalen, e, kaskuen barrun urtete tzon, olango, ba se esango tzu pa, odolbatu bet, yon erradoreana ta erradorek koiste seun, ba koxu te kutxilloas kentze otzon, eta errementa iten deu [4G]” - (Iltze joa izaten zen ba normalean, kaskoaren barruan irteten zion, holako, ba zer esango dizut ba, odolbatu bat, joan perratzailearengana eta perratzaileak koiuten zuen, ba koiu eta aiztoarekin kentzen zion, eta errementatu egiten du) 18.2. Ardiak eta ahuntzak akarra (iz) akerra “Orreri kurtzio ori, or ori sera dana kurtzio ori, or krus roja dauna kurtzio orreri Akerlanda esaten yako, Akerlanda, Akerlanda, atxine sorginen denporako seren, ba, or akarrak ote siela gauen akarrak [1G]” - (Horri bidegurutze hori, hor hori zera dena bide gurutze hori, hor gurutze gorria dagoena bide gurutze horri Akarlanda esaten zaio, Akarlanda, Akanlanda, antzina sorginen denborako zerean, ba, hor akerrak egoten zirela gauean akerrak) ardi (iz) ardia; ardi arra (iz) eskatzen ez duen ardia; ardi gaste (iz) ardi gaztea; ardisarra (iz) ardi zaharra “Irureun de piku euki ditunen, danak dakiela sein sein dan, ardi danak esetan deitula [2G]” - (Hirurehundaka eduki dituenean, denak dakiela zein zein den, ardi denak ezagutzen zituena) arito (iz) aharitoa “Arito da, ardine, eta akarra da, txiba [1A]” - (Aharitoa da, ardiarena, eta akerra da, ahuntza) arkume (iz) arkumea, artxoa “Arkume txikerrari, ardi andiri eta akarra arrari [1A]” - (Arkumea txikerrari, ardia handiari eta akerra arrari) artegi (iz) artegia, artaldea “Goyerrin bai egon san artegi andi bet eta nire lagun beten amomak ite yeun [3A]” - (Goierrin bai egon zen artegi handi bat eta nire lagun baten amamak egiten zuen) artxo (iz) artxoa, bildotsa “Artxok emen, emen esti iseten, orti etorte sin ona [2A]” - (Artxoak hemen, hemen ez dira izaten, hortik etortzen ziren hona) aume (iz) ahuma, antxumea “Esaula aukiko aumerik etzean, es diru emonda be [3G]” - (Ez zuela edukiko aumarik etxean, ez dirua emanda ere) auntze (iz) ahuntza “Ori bai ori da, iminten dako ganaduri katea iminteko modun, olan imini, serari ori auntzeri te olan iminten dake normalmente, gero amarrateko orti [3G]” - (Hori bai hori da, ipintzen zaio ganaduari katea ipintzeko moduan, hola ipini, zerari hori ahuntzari eta hola
217 ipintzen zaie normalean, gero lotzeko hortik) bekade (iz) bekekorra; bekadaka, bekekaka (ado) bekadaka, bekekorra; bekade in (ad) bekekorre egin “Olantxe dator antza bekekaka [2G]” - (Holaxe dator antza bekadaka) billotza (iz) bildotsa “Billotzak obeto ixeo da, euskeras billotza da, erderas da kordero [1A]” - (Bildotsak hobeto izango da, euskaraz bildotsa da, erdaraz da cordero) errebañu (iz) artaldea kordero (iz) bildotsa “Kordero naye ta, arrosa imin nendun ta kordero naye, ta lebatza [1A]” - (Bildotsa nahia eta, arroza ipini nuen eta bildotsa nahia, eta legatza) trabille (iz) trabila, ahuntzak lotzeko erabiltzen dena 18.3. Zaldiak eta astoak arrantzo, arrantze (iz) arrantza; arrantza in (ad) arrantza egin arre (esk) arre, astoari aurrera joateko esaten zaio asto (iz) astoa; astoarra (iz) asto arra; asto eme (iz) asto emea; astakume, astokume (iz) asto kumea; astokeri (iz) astakeria; astotasune (iz) astotasuna; astokillo (adj) astakiloa; astoko (adj) astokoa, astakiloa “Esnekas yoten sienen erote san asto [2G]” - (Esneekin joaten zirenean eroaten zen astoa) “Gure amama difuntek euki eun asto bat, asto ona, euki eun asto eme, ta euki eun umeas [2G]” - (Gure amama defuntuak eduki zuen asto bat, asto ona, eduki zuen asto emea, eta eduki zuen umearekin) “Ganera isen san, astotasune, euskere yakite, e, artaburuk esate oskun goiti bajetan gintzesenak [2G]” - (Gainera izan zen, astotasuna, euskara jakitea, artaburuak esaten ziguten goitik baxatzen ginenak) “Ai! Astokillo kendu emendik, astokillo esin dosu ori in [4A]” - (Ai! Astakilo kendu hemendik, astakilo ezin duzu hori egin) biorra, beorra (iz) behorra burriño, burriñe (iz) burrinoa galope (iz) trosta; galopen (ado) trostan irrintze (iz) irrintzia; irrintze in (ad) irrintzi egin kaballo (iz) zaldia; kaballeri (iz) zalditeria “Neu be ibil nas ayeas kaballoas ta, gastetxu nasela [3A]” - (Neu ere ibili naiz zaldi harekin eta, gaztetxoa naizela) “Simintere? Egoten da ladrillues ta inte, lelau iten dako, satza, satza bero normalmente, fermenta din arin, satza beroas betatu, ta gero, kaballerin, e, satza normalmente, eukite sen olau piko baten siketan, ta a trigeruti pasa, fin fin fin, eta ayegas errellena gero, gero erain landare, eta atzera areas fineas tapa, gero errega [3G]” - (Mintegia? Egoten da adreiluarekin eginda, lehenago egiten zaio, satsa, satsa beroa normalean, hartzitu dezan arin, sats beroarekin bete, eta gero, zalditeriaren, satsa normalean, edukitzen zuten holako piku baten sikatzen, eta hura trigerutik pasatu, fin fin fin, eta harekin bete gero, gero erein landarea, eta atzera fin harekin tapatu, gero ureztatu) konpade (iz) girleta, zaldiak lotzeko erabiltzen da Astoak Arriagan. mando (iz) mandoa mule (iz) mandoa (emea); mulo (iz) mandoa (arra) “Mulok eta dusti an deskalabru bet isen san [1G]” - (Mandoak eta guzti han triskantza bat izan zen) saldi (iz) zaldia; saldikume (iz) zaldikumea
218 “Ori e, ori etor san Sananderretik giau, Sananderriti te orti ibilten da, olan saldik eta, karroas ta, emen es [4G]” - (Hori, hori etorri zen Santanderretik gehiago, Santanderretik eta hortik ibiltzen da, hola zaldiak eta, karroarekin eta, hemen ez) trote, troteo (iz) trosta; trotan, troten (ado) trostan; trototzen (ado) trosta hotsean “Kotxeran bat edo olan ikusisko, troteo totala umek, kuadrilletan egonta be igual [2G]” - (Autoren bat edo hola ikusiz gero, trosta osoa umeak, koadrilan egonda ere berdin) “Eta a arri altzetan ta guk idi onak euki gendusen eta, trotan yon ta etorri ta yon ta etorri [2G]” - (Eta hura harria altxatzen eta guk idi onak eduki genituen eta, trostan joan eta etorri eta joan eta etorri) 18.4. Txerria apo (iz) apoa, txerri arra, umeak egitekoa “Tapoa ori, arra [1G]” - (Eta apoa hori, arra) arkela (iz) txerri emea “Txarrin umen sera, arkelea esate akona, amari, errebañu eukiteun, a amari, arkele [1G]” - (Txerriaren umeen zera, arkela esaten zitzaiona, amari, taldea edukitzen zuen, hura amari arkela) bara sare (iz) bare sarea “Bara sare, neu pe entzun dot eta esin dot esplikau in [1A]” - (Bare sarea, neuk ere entzun dut eta ezin dut azaldu egin) biriki (iz) birikia “Atxine gibela yan ite san, gibela ta biriki pe bai [4G]” - (Antzina gibela jan egiten zen, gibela eta birikak ere bai) egosari (iz) egosaria; txerrientzat prestatzen den jatekoa, batzuek ganaduentzat prestatzen denari ere esaten diote “Egosarik ite sien tankarrakas, ganaduntzako [2A]” - (Egosariak egiten ziren tankarrekin, ganaduentzat) este (iz) hestea; estegorri (iz) hestegorria; este mea (iz) heste mehea “Gero enbrak, e, ba, txarriri, tripek atara ordureko, aste sien estek garbitan, estek garbitu, eta euron bearrak iten, eta, estek beti eroste seuden kanpoti se naiko esan egoten etzen, e, morsillek iteko, se morsille asko ite san, famili dustiri edo lengusuri edo, osabari te danari partidu iten yakisan morsillek, eta etzen be asko jate san, egun ortan, txarribodan [1G]” - (Gero andrazkoak, ba, txerriari, tripak atera ordurako, hasten ziren hesteak garbitzen, hesteak garbitu, eta euron beharrak egiten, eta, hesteak beti erosten zituzten kanpotik ze nahiko ez zen egoten etxean, odolosteak egiteko, ze odoloste asko egiten zen, familia osoari edo lehengusuei edo, osabei eta denei banatu egiten zitzaizkien odolosteak, eta etxean ere asko jaten zen, egun horretan txarribodan) “Estegorri, bai baletike estegorri [4G]” - (Hestegorria, bai baliteke hestegorria) “Este meas, ta gero eskeite sen suetetan, kañabela ganen [3A]” - (Heste mehearekin, eta gero eskegitzen zen suetetan, kanabera gainean) gantxo (iz) gantxoa, txerriari oratzeko erabiltzen dena hiltzean “Ta txarriri oratu gantxoas, ekarri tejabanapera [1G]” - (Eta txerriari oratu gantxoarekin, ekarri tejabanapera) gantzagi (iz) gantzagi, tripa bueltako koipea gibela (iz) gibela “Gibela yate san, gisaute, patatakas, ondo iminte goso, niri asko gustaten yaten, ta gero makallo edo, segoser ostabere baye a armosu baño baskari isete san, ta ordu be ya, amabik edo ordu batak etorte sien mayeti altzau ordureko [1G]” - (Gibela jaten zen, gisatuta, patatekin, ondo ipinita gozo, niri asko gustatzen zitzaidan, eta gero bakailaoa edo, zer edo zer ostera ere baina hura armozua baino bazkaria izaten zen, eta orduan ere ja, hamabiak edo ordu batak etortzen ziren mahaitik altxatu ordurako) girrintze, irrintzi (iz) girrintzea; irrintzi in (ad) irrintzia egin “Girrintze txarrina da, txarrina, girrintzeka dau [4G]” - (Girrintzea txerriarena da, txerriena, girrintzeka dago)
219 “Eta leku askotan irrintzi, irrintzies, txarrien etzen, eta, yan beste leku beten saldu, estosu ulertan? [1G]” - (Eta leku askotan irrintzia, irrintziarekin, txerriaren etxean, eta jan beste leku baten saldu, ez duzu ulertzen?) “Irrintzikeran, atzes tarratade ba [1G]” - (Irrintzi egikeran, atzez tarratada ba) gorgollo (iz) gorgoila korotza (iz) gorotza makere (iz) makera, txerrama; txerri emea kumak egin eta ostean “Makere da, umek iten deitun txarri ama, ta ordotza da arra [2G]” - (Makera da, umeak egiten dituen txerri ama, eta ordotza da arra) “Baye albon da makere, baye umek iten makereri beti kendu ite yakosan umeak, sapaldu edo a edo ori, in esteyen [1G]” - (Baina alboan da makera, baina umeak egiten makerari beti kendu egiten zitzaizkion umeak, zapaldu edo hura edo hori, egin ez dezaten) mantille (iz) mantila; txerriaren barrukietan hesteak eta tripako mami-urdaiaren bitartean izaten den koipezko sarea. “Or mantillen oten da ori, olango iseten da se esango tzupa gibelan koloreko [4G]” - (Hor mantilan egoten da hori, holakoa izaten da zer esango dizut ba gibelaren kolorekoa) “Gero a mantille iminte san, siketan, imini palu beten, eta siketute mantille an [1G]” - (Gero mantila hura ipintzen zen, sikatzen ipini palo baten, eta sikatuta mantila han) ordotza (iz) ordotza, txerri arra “Au ordotza da au beste eme da, au ordotza da [4G]” - (Hau ordotza da beste hau emea da, hau ordotza da) orosko txarri (iz) orozko txerria, txerri enda “Bai, asko, orosko, txarri esate yakon, mustur sendori, beste bat txato, txatoa, belarri laburrekas, ta beste batzuk, belarri andik, dekosena, a isete san en jeneral, bentarik geyen eukiteuna, belarri andikes ta egote sana [1G]” - (Bai, asko, orozko txerria esaten zitzaion, mutur sendoari, beste bat txato, txatoa, belarri laburrekin, eta beste batzuk, belarri handiak, dauzkana, hura izaten zen gehienetan, salmentarik gehien edukitzen zuena, belarri handiekin eta egoten zena) osale (iz) ozalea, txerriari prestatzen zaion jatekoa “Osale ite san, ba, koixu negun ba bai, erremalatxe edo naboak txikertu, o patata satiek edo etzeko serak eta gero botate akon ara, urun apur bet, eta saye ta birsai apur bet eta mugidu, ure beroas, ta txarriri emoteko osale [4G]” - (Ozalea egiten zen, ba, koiu neguan ba bai, erremolatxa edo arbiak txikertu, edo patata zatiak edo etxeko zerak eta gero botatzen zitzaion hara, irin apur bat, eta zahia eta birzahi apur bat eta mugitu, ur beroarekin, eta txerriari emateko ozalea) puxike (iz) puxika “Txarri koipe urtute, lapikon urtu, eta gero puxiketan edo gorde [2G]” - (Txerri koipea urtuta, lapikoan urtu, eta gero puxiketan edo gorde) txarri (iz) txerria; txarri arra (iz) txerri arra; txarrieme (iz) txerri emea; txarrikume (iz) txerrikumea; txarritoki (iz) txerritokia; toki (iz) txerritokia “Gero txarriran bat edo beste be artzen gendun urten, urterako etzen, negun ilteko, gabon ingirun ilten gendun txarri, guk beti il du, jainkon grasik batera, beti il du txarri, amar edo amabi arrobako txarri [1G]” - (Gero txerriren bat edo beste ere hartzen genuen urtean, urterako etxean, neguan hiltzeko, gabon inguruan hiltzen genuen txerria, guk beti hil dugu, jainkoari eskerrak batera, beti hil dugu txerria, hamar edo hamabi arroako txerria) “Normalen txarri arra, e, kapatuta ekarte san beti, ese, espabere usine ta koyuteko, eta iseten da arra obe, emea baño se eme pasa da sarri askotan, ba etzen euki, eta, ba esateun ba txarri berotute dau, txarri berotute dau ta esin il [4G]” - (Normalean txerri arra, irenduta ekartzen zen beti, eze, ezpabere usaina eta koiuteko, eta izaten da arra hobea, emea baino, ze emea pasatu da sarri askotan, ba etxean eduki, eta, ba esaten zuen ba txerria berotuta dago, txerria berotuta dago eta ezin hil) “Bueno nire aititek eukite seitun atxine, nire aitite pai, txarrikumek [4G]” - (Beno nire aititak edukitzen zituen antzina, nire aititak bai, txerrikumeak) “Eta gero, txarritoki len e, txarrik eukiten isen dusen an [1G]” - (Eta gero,
220 txerritokia lehen, txerriak edukitzen izan genituen han) txiki-txiki (hots) txikina, txerriari deitzeko berba 18.5. Hegaztiak abi (iz) habia “Len abik ote sin euronak bai bedarraas o galtzues inte, etaurok ite sen abi, te aurok beti arrotze an ite sen [4G]” - (Lehen habiak egoten ziren euronak bai belarrarekin edo galtzuarekin eginda, eta eurok egiten zuten habia, eta eurok beti arrautza han egiten zuten) birope, biripo, biro (iz) biroa “Ia ollon orko selan da? Birope [3A]” - (Ea oiloaren horkoa zelan da? Biroa) “Biro betatan da, eta botillek esteu emoten jaleo, bai biro pai [3A]” - (Biroa betetzen da, eta botilak ez du ematen istilua, baina biroak bai) egasti (iz) hegaztia “Nori gustate akon ba, ausoko egasti bet, noperan solora etortea? [1G]” - (Nori gustatzen zitzaion ba, auzoko hegazti bat, norberaren sorora etortzea?) ego (iz) hegoa “Bai asikeran ba arra ti, gero urteten dotzi egok eta apurke apurke ba, mogitan asten di te ba, eskapetan de egas gero, txorin modun bardin, baye orrek arinau, orrek denpora gitxin formetan die, egun gitxiten, egun gitxiten paretan di martxan [2G]” - (Bai hasieran ba harrak dira, gero irteten diote hegoak eta apurka-apurka ba, mugitzen hasten dira eta ba, eskapatzen dute hegaz gero, txorien moduan berdin, baina horiek arinago, horiek denbora gutxian formatzen dira, egun gutxitan, egun gutxitan paratzen dira martxan) errote (iz) errota, hegaztien urdaila “Birope ta errote [3A]” - (Biroa eta errota) espuele (iz) ezproia gallinero (iz) oilo-tokia gangarra 1. (iz) gangarra. 2 (adj) harroa; gangartu (ad) gangartu, harrotu “Gangarra, se esango tzut? Batzuk artes artesa beste batzuk doblaute, segun ser [1G]” - (Gangarra, zer esango dizut? Batzuek artez arteza beste batzuek doblatuta, segun zer) “Gangartu da, aputxu bet gangarra, apur bet ganorabako edo olau, se gangarra da ori! [3A]” - (Gangartu da, apurtxo bat gangarra apur bat ganorabakoa edo holako, ze gangarra da hori!) garrangille (iz) garrangila kapoya (iz) kapoia kakaraka (iz) oiloek egiten duten zarata “Kakaraka daus ollok [4G]” - (Kakaraka daude oiloak) kukurruku (iz) kukurruku, oilarraren hotsa; kukurruku in (ad) kukurruku egin “Dana kukurruku dana sarate isete san etzen goxen lelako ordun aste sin kantetan ollaskok, kukurruku iten [2G]” - (Dena kukurruku dena zarata izaten zen etxean goizean leheneko orduan hasten ziren kantatzen oilaskoak, kukurruku egiten) kurra (iz) kurra, oiloei deitzeko erabiltzen den berba “Ollokana sosenen, kurra, kurra bai [4A]” - (Oiloengana zoazenean, kurra, kurra bai) legorra (iz) lehorra, oilo enda “Beste batzuk legor, esate akon, kaderak bellegik, bellegik, eta gangarra bere, doblaute [1G]” - (Beste batzuk lehor, esaten zitzaion, hankak beilegiak, beilegiak, eta gangarra ere, doblatuta) loka (iz) loka, oiloen zeloa lume (iz) luma; lumetu (ad) lumatu “Eta berak lumetu, berari gustate yakon, e, bera lumetuten kurioso [1G]” - (Eta berak lumatu, berari gustatzen zitzaion, bera lumatzen kontuz) minpeko (iz) mihipekoa, mihiaren azpian oiloei egiten zaien mintza ollande (iz) oilanda “Eta asi san lelekon, txitek asi te ollandak arrutzek iminteko saltzen, eta gero berak imin seitun ollok tandra gixonak ibilte sien, furgoneta andi beteas, e, or, e, Getxo aldeti te Bilbora be sartu sin, ya klientele koite ta martxa andin paraute, granjeas ibil sin
221 [2G]” - (Eta hasi zen lehenengoan, txitak hazi eta oilandak arrautzak ipintzeko saltzen, eta gero berak ipini zituen oiloak eta andre-gizonak ibiltzen ziren, furgoneta handi batekin, hor, Getxo aldetik eta Bilbora ere sartu ziren, ja bezerotza koiuta eta martxa handian paratuta, etxaldearekin ibili ziren) ollarra (iz) oilarra; marti ollarra (iz) marti oilarra; urteko ollarra (iz) urteko oilarra “Ollasko, ollasko ta gero ya olloak, se iten dis, ollarra segun se resultaten dan, o ollotarako itxi o ollarratarako itxi, ia koxuten dan [4G]” - (Oilaskoa, oilaskoa eta gero ja oiloak, ze egiten dira, oilarra segun zer ateratzen den, edo oilotarako utzi edo oilarretarako utzi, ea koiuten den) “Ollarrak edo urteko ollarrak saltze sin ordun, e, gebonatan, enpeñu itzela egote san aik asteko, etzeko artok eta garik eta kristo dustik aik yate seituen [2G]” - (Oilarrak edo urteko oilarrak saltzen ziren orduan, gabonetan, tema itzela egoten zen haiek hazteko, etxeko artoak eta gariak eta kristo guztiak haiek jaten zituzten) ollasko, ollosko (iz) oilaskoa “Saspi departamentuten eukite, saspi astetan, mile ollasko saltze seitun aste bakotxen, saspi mile euki seitun iminte, txikerretan artu, txitek artu, eta saspi asten, oseake segidun asten asten asten, saltzeun ta ori, saspilo, txirlore botate otzen aspire eta ollon satza oso da ona lurrerako, ta nik ekarte neuntzen, ari erosite, satza landarari botateko [2G]” - (Zazpi departamentutan edukita, zazpi astetan, mila oilasko saltzen zituen aste bakoitzean, zazpi mila eduki zituen ipinita, txikerretan hartu, txitak hartu, eta zazpi astean, hau da segituan astean astean astean, saltzen zuen eta hori, sats piloa, txirlora botatzen zien azpira eta oiloen satsa oso da ona lurrerako, eta nik ekartzen nion, hari erosita, satsa landareei botatzeko) ollo (iz) oiloa; ollo gorri (iz) oilo gorria; ollo suri (iz) oilo zuria; ollo baltza (iz) oilo beltza; ollo kaka (iz) oilo kaka; ollolume (iz) oilo luma; ollaloka (iz) oilo loka; ollotoki (iz) oilotokia “Bai da, ollona segoser baye oin estakitzut esaten [3A]” - (Bai da, oiloena zer edo zer baina orain ez dakitsut esaten) “Ollo gorrik ederrak egote sien [2G]” - (Oilo gorriak ederrak egoten ziren) “Ollaloke, txitek, txitek sertuten deitunen beti oten da kla kla kla, beti ibilten da kanpon, bai ollaloke [4G]” - (Oilo loka, txitak, txitak zertzen dituenean beti egoten da kla kla kla beti ibiltzen da kanpoan, bai oilo loka) “Baltza bai, bai en jeneral, nik Erandion dekot esetute parrokoak, ollo baltzak, gangarra gorries, eta esateuden se egastirik finena tiela, arrotzek iminteko [1G]” - (Beltza bai, bai gehienetan, nik Erandion daukat ezagututa parrokoak, oilo beltzak, gangarra gorriarekin, eta esaten zuten ze hegaztirik finenak direla, arrautzak egiteko) ote (iz) otea; oilotokian egoten den egurrezko armadizoa oiloek lo egiteko “Edo igual ollo batzuk, akostunbrata kanpon beti etzera etor barik, etzeko otara etor barik, a, bildurreatik igual tejoanapera edo, eta sartzen basan, ba, euri dator [1G]” - (Edo igual oilo batzuk, ohituta kanpoan beti etxera etorri barik, etxeko otera etorri barik, hura, beldurragatik igual tejabanapera edo, eta sartzen bazen, ba, euria dator) pabo (iz) indioilarra pato (iz) ahatea “Igual koiten gendun dosena erdi patok, e, geuk yatordu iteko gero mutil gastek [2G]” - (Igual koiuten genuen dozena erdi ahateak, geuk jatordu egiteko gero mutil gazteek) parrille (iz) oiloek lo egiteko lekuan dagoen armadizoa pikede (iz) ziztada piku (iz) mokoa “Eta arrutzek abiti esteituela mogitan ostantzen txorik egun dustitan arrutzeri buelte emoten dotzela abin ba pikues ta [2G]” - (Eta arrautzak habiatik ez dituela mugitzen osterantzean txoriak egun guztietan arrautzei buelta ematen diela habian ba mokoarekin eta) pipite (iz) pipita; oiloen gaixoa, mhiaren azpian egiten zaiena
222 “Bai olau segoser isen san, pipite kendu edo pipite ebai edo olau segoser [3A]” - (Bai holako zer edo zer izan zen, pipita kendu edo pipita ebaki edo holako zer edo zer) txite, txito (iz) txita; txitek atara (ad) txitak atera “Ba ollo ilte san batzutan ta gero en jeneral emeko baserri dustitan sera on da, ollaskok eta etzen asite, txitok atata asi, ta ollasko [3A]” - (Ba oiloa hiltzen zen batzuetan eta gero gehienetan hemengo baserri guztietan zera egon da, oilaskoak eta etxean hazita, txitak aterata hazi, eta oilaskoa) “Eta sustu itzela koyu eun unekada baten, e, kalefasino gasas euki eun, eta, il i akosen estait, amar mile txite edo giau, eta seguru barik es eser barik eta, apur beteaiti or ondatan da, karo se ba milloak balio ise seitun ainbeste milan arten [2G]” - (Eta susto itzela koiu zuen unekada baten, kalefakzio gasarekin eduki zuen, eta, hil egin zitzaizkion ez dakit, hamar mila txita edo gehiago, eta aseguru barik ez ezer barik eta, apur bategatik hor hondatzen da, jakina ze ba milioiak balio izan zituen hainbeste milaren artean) 18.6. Gainerakoak alta (iz) txakurren zeloa amurru (iz) amorrua argisaye (iz) argizaria arra (iz) arra “Eta baten eron nendun arrana, arbindun egote san arra ta ara [2G]” - (Eta baten eroan nuen arragana, artegatuta egoten zen arra eta hara) ausi (iz) adausi; ausi in (ad) adausi egin eme (iz) emea “Eta orretarrik emeas kontu andi orretan koite seun [4G]” - (Eta horregatik emearekin kontu handia horretan koiuten zuen) erle (iz) erlea; erleleku (iz) erlautza, erlauntza; erle pilo (iz) erle piloa “Ba akortanas, e, selan, eta ak erlek, bueno nik an beti esetu dot, ak beti euki situsen erlek [2A]” - (Ba akordatzen naiz, zelan, eta hark erleak, beno nik han beti ezagutu dut, hark beti eduki zituen erleak) eroste (iz) erosta; erostaka (ado) erostaka; erosta in (ad) erosta egin “Atxine esate san, joe! Erosta baten dau txakurre, ba baserriren baten seose pasako ete san [4G]” - (Antzina esaten zen, joe! Erosta baten dago txakurra, ba baserriren baten zer edo zer pasatuko ote zen) “Erostaka be bai, txakurre negarres daunen erostaka dau txakurre [4G]” - (Erostaka ere bai, txakurra negarrez dagoenean erostaka dago txakurra) erpe (iz) atzaparra erregine (iz) erregina kaski (iz) hileko piztia, hilkia “Kaski da, pisti beten, e, pisti bet ilte, atza botaten deunen, ya okele usteltan danen, e, kaski geitzen yako [2G]” - (Hilkia da, pizti baten, pizti bat hilda, hatsa botatzen duenean, ja okela usteltzen denean, hilkia deitzen zaio) katu (iz) katua Katuak. koneju (iz) konexua, untxia “Lebatza frijidu te saltzan kategori gero, gero ganen txulete edo ollasko etzen dekusenak, se jente askok etzen aste situn ollaskok edo koneju edo olan [3A]” - (Legatza frijitu eta saltsan kategoria gero, gero gainean txuleta edo oilaskoa etxean
223 dauzkaguna, ze jende askok etxean hazten zituen oilaskoak edo konexu edo hola) miau (hots) miau, katuaren soinuaren onomatopeia mis-mis (hots) katuei deitzeko pisti (iz) piztia “Gerespetako pisti da, bai ilunetako gerespetako [2G]” - (Gerizpetako piztia da, bai ilunetakoa gerizpetakoa) ollua (iz) aulerioa; olluaka (ado) alarauka “Txakurre olluaka dau, bata bat, e, baserrien baten txarto dau edo il in da edo beti [4G]” - (Txakurra alarauka dago, baten bat, baserriren baten txarto dago edo hil egin da edo beti) saparra (iz) saparra tomaki (esak) txakurrei esaten zaie uxatzeko txakurre (iz) txakurra; txakurrarra (iz) txur arra; txakurkume (iz) txakurkumea; txakurreme (iz) txakur emea; ardi txakurre (iz) ardi txakurra, artzakurra; erbi txakurre (iz) erbi txakurra; kasa txakurre (iz) ehiza txakurra; txakur amorrutu (iz) txakur amorratua “Karo, ba kasa txakurrek euki doas, baye emen solotan, artoartetan ite yeusen gure aite defuntuk, bede ixite ote sanen ademas [1G]” - (Jakina, ba ehiza txakurrak eduki ditut, baina hemen soroetan, arto-arteetan egiten zituen gure aita defuntuak, debekualdia itxita egoten zenean gainera) ume (iz) umea, kumea; ume il (ad) umea hil; umea galdu; umeile (iz) ume hila, abortoa; umile etxa (ad) ume hila bota, abortatu; umeile in (ad) ume hila egin, abortatu; umetoki (iz) umetokia “Gure amama difuntek euki eun asto bat, asto ona, euki eun asto eme, ta euki eun umeas [2G]” - (Gure amama defuntuak eduki zuen asto bat, asto ona, eduki zuen asto emea, eta eduki zuen umearekin) “Ume in te osten da esne lodia [3G]” - (Umea egin eta ostean da esne lodia) “Dindirri? Las parias, umetokie, dindirri [1G]” - (Dindirria? Las parias, umetokia, dindirria) “Batzuk bai emen iten deude umek, beste batzuk, estait urteas yoten dis, Frantzin gora eta ortik, e, yoten dis, onek, e, emen, batzuk, e? Onek emen este iten [3G]” - (Batzuek bai hemen egiten dituzte umeak, beste batzuek, ez dakit urtearekin joaten dira, Frantzian gora eta hortik, joaten dira, hauek, hemen batzuek, e? Hauek hemen ez dute egiten) urrume (iz) urruma; urrumaka (ado) urrumaka “Kontus urrumaka dau txakurre, e! [4G]” - (Kontuz urrumaka dago txakurra, e!) xapi (hots) izapi, zapi; katua uxatzeko erabiltzen den berba
225 19. Nekazaritza Abelazkuntzarekin gertatzen den bezala, nekazaritza ere jarduera garrantzitsua izan denez gero, aparteko atal baten biltzea erabaki dugu; denetara 325 sarrera, 330 adiera eta 381 aldaki ematen dira. Interesgunea bost azpi-atalek osatzen dute: soro lanketa (168 sarrera, 172 adiera eta 198 aldaki), baso lanketa (42 sarrera, 43 adiera eta 47 aldaki), errota (27 sarrera, 27 adiera eta 30 aldaki), labea (8 sarrera, 8 adiera eta 9 aldaki) eta garraioa (80 sarrera, 80 adiera eta 97 aldaki). 19.1. Soro lanketa abonu, abono (iz) ongarria, kimikoa gehienetan; abono berde (iz) ongarri berdea “Lurrerako ori isen da, e, danik abonurik onena [2G]” - (Lurrerako hori izan da, denik ongarririk onena) agine (iz) erreminten ahoetan egiten diren akatsak ago (iz) erreminten ahoa alanbre (iz) alanbrea, burdin haria; alanbrasko (adj) alanbrezkoa “Ta alanbra bat olan kurbetxu iminte sartu barrure ta, krok inkau, orrek urteta eudin kanpora ta, bake isete san ordun [2G]” - (Eta alanbre bat hola kurbatxoa ipinita sartu barrura eta, krok inkatu, horiek irteten zuten kanpora eta, bakea izaten zen orduan) alle (iz) aila, kodaina ahoa “Alle ba porejenplo, kodañen alle, edo besten alle, ya diferente da, patateri te ube [3G]” - (Aila ba kasurako, kodainaren aila, edo bestearen aila, ja desberdina da, patatari eta ubea) amarre (iz) amarra, lokarria; amarra, amarrau (ad) amarratu, lotu “Gortarako asko es, gortarako olan baño amarra geyauas dos, orrek esin isetan goratarako modukok, solorako, bai fasilau, bai gortan, es, pistikas olan [2A]” - (Kortarako asko ez, kortarako hola baino lokarri gehiagorekin doaz, horiek ez ziren izaten kortarako modukoak, sororako, bai errazago, baina kortan ez, piztiekin hola) “Layek euki in doas, bakisu setako usetan gendun asto amarrateko, lekuti kanbiateko [2G]” - (Laiak eduki egin ditut, badakizu zertarako erabiltzen genuen astoa amarratzeko, lekutik kanbiatzeko) anille, anillo (iz) kodainaren eraztuna are (iz) area; are asto (iz) are subila; are mangu (iz) are eskua, eskutila; are ortza (iz) are hortza; are subile (iz) are subila “Areakas pasa, eta mokil giauk urten [1G]” - (Areekin pasatu, eta mokil gehiagok irten) arpala, artala (iz) 1. ilara sakona 2. zestoak egiteko zumitzak “Iledan paraute, segun antza iteudin bueno ikusi be in dot nik, iledan paraute senbet, morroskeri parau, e, laye banaas, ta koyu solo dustin ilede, eta, karo, batek bakarrik, kanbiau ber deitu lekuk, koiteko soye, baye iledan paretan basara, distantzin koiten dosu, arpala oso, eta fasilita iten dosu arinau akabetako, arlo arinau akabetako [2G]” - (Ilaran paratuta, segun antza egiten zuten beno ikusi ere egin dut nik, ilaran paratuta zenbat, morroskeria paratu, laia banarekin, eta koiu soro osoaren ilara, eta, jakina, batek bakarrik, aldatu behar ditu lekuak, koiuteko zohia, baina ilaran paratzen bazara, distantzian koiuten duzu, arpala osoa, eta erraztu egiten duzu arinago amaitzeko, arloa arinago amaitzeko) arrastillu, arrastellu, arrastillo (iz) eskuarea “Arrastellutxukas batu, ordun esan oten besterik eta [2G]” - (Eskuareekin batu, orduan ez zen egoten besterik eta) artze (iz) artza, zumitzezko galbahe modukoa, alderdi batetik irekia eta asta bikoa, indabak eta garbitzeko erabiltzen zen
226 “Artze, gari garbituteko ta [1A]” - (Artza, garia garbitzeko eta) asala (iz) lurrari landu eta ostean egiten jakon azala; sarritan “asal ona” (iz) edo “asal txarra” (iz) esaten da; asala in (ad) azala egin lurrean “Lur asala da, labraten dosu te iten dotze euri ganera, asal txarra [3G]” - (Lur azala da, lantzen duzu eta egiten die euria gainera, azal txarra) “Asala in dako bai [3A]” - (Azala egin zaio bai) asatza (iz) azatza; soroan ereiten ibiltzen denean, hazia non bota den jakiteko ezaugarri batzuk jartzen dira, horiexek dira azatzak aste (iz) asta, kirtena; kodainarena eta garaiteko erremintena izaten da asto (iz) subila atxurre (iz) aitzurra; kakoatxurre (iz) kakoaitzurra; ortu atxurre (iz) ortu aitzurra; atxur mangu (iz) aitzur kirtena; atxurtu (ad) aitzurtu “Orrek ilteko ba, bakisu ser dan sistemarik onena pasten dala denpore galdu ber dala, baye emoten denen, atxurreas listo egote, ta atxurreas ataten di selangure [2G]” - (Horiek hiltzeko ba, badakizu zen den sistemarik onena pasatzen dela denbora galdu behar dela, baina ematen dutenean, aitzurrarekin zuhur egotea, eta aitzurrarekin ateratzen dira zelangura) “Inteusen makilek, bere bai, baye, erostesun atxur mangu bet, ta inte eukitesu, kurioso ta ser onen [2G]” - (Egiten genituen makilak, ere bai, baina, erosten zenuen aitzur kirten bat, eta eginda daukazu, kurioso eta zer onean) baña palu (iz) baina palua “Eguski artu, eta baña palu beteas, yo ite saken soltetako a [3A]” - (Eguzki hartu, eta baina palu batekin, jo egiten ziren soltatzeko hura) belena, melena, belene (iz) zabortegietako satsaren izena, konposta “Esate san ararte gabarrak etorte sin, melena sarras, solorako, ekarte situsen gabarretan [1A]” - (Esaten zen haraino gabarrak etortzen ziren, belena zaharrarekin, sororako, ekartzen zituzten gabarretan) “Ta gero andi, belene gastate sales, Bilboko, andi solotara eron [3G]” - (Eta gero handik belena gastatzen zenez gero, Bilbokoa, handik soroetara eroan) bitarte (iz) bitartea, ilaren artekoa botike (iz) 1. botika, ongarri kimikoaren gainean esaten da. 2. mamarroak hiltzeko erabiltzen den hilgarri kimikoa “Botikekas bere tratamentuk in ber yakos [1G]” - (Botikekin ere tratamenduak egin behar zaizkio) bostortza, bostortzako (iz) bostortza; bostortzako tragesa (iz) bostortzeko tragaza “Bostortzako be ongo da [3G]” - (Bostortza ere egongo da) buru (iz) burua, erremintena detano (iz) botika mota “Eta emen patatarik koiteko modurik esan egon, insetisidak usa barik detano, tedete, useta san ordun [2G]” - (Eta hemen patatarik koiuteko modurik ez zen egon intsektizidak erabili barik detanoa, dedetea, erabiltzen zen orduan) errature (iz) erratura “Erraturak, emen emen emen es, emen erratura gitxi ite san [3G]” - (Erraturak, hemen hemen hemen ez, hemen erratura gutxi egiten zen) erreminte (iz) erreminta, lanabes “Gero, koyu erremintak eta solora egun santu dustin solon, lotu barik [2G]” - (Gero, koiu erremintak eta sorora egun santu guztian soroan, lotu barik) eskutille (iz) eskuarea eskutiro (iz) esku tiroa, ereiteko era “Normalmente atxurreas ereiten gendun ori, sulora, sulok inte ta, eskutiro be bai [3G]” - (Normalean aitzurrarekin ereiten genuen hori, zulora, zuloak eginda eta, esku tiroa ere bai) estake (iz) taketa “Sartu lurren onenbeste, eta gero, estaka bat iminte san an, ta ari estakari ori, saliente, amarreta, an gora joan diten artes [2G]” - (Sartu lurrean honenbeste, eta gero, taket bat ipintzen zen han, eta taket hari hori, muturra, lotuta, han gora joan dadin artez) exe, ese (iz) exea; exabarre (iz) exabarra; exapunte (iz) exe punta; exatu (ad) exatu
227 “Eseas iteun marka, eseas marka dana, eta gero pausurik pausu [3G]” - (Exearekin egiten zuen markatu, exearekin markatu dena, eta gero pausurik pausu) “Iseko sarrak ite seitusen exabarrak [2A]” - (Izeko zaharrak egiten zituen exabarrak) “Exe da orrek gero, orreas exeas iten gendun ba gari exatu bere, gero exabarrak iteko iminte akon ba, arbolatxu bet edo garbitu dein eskinetara [2G]” - (Exea da horiek gero, exe, horrekin egiten genuen ba garia exatu ere, gero exabarrak egiteko ipintzen zitzaion ba, arbolatxo bat edo garbitu dezan izkinetara) fardo (iz) fardoa; enfardadora, enfardadore (iz) 1. enfardadorea. 2. fardo egilea; fardotu (ad) fardotu; enfarda, enfardau (ad) enfardatu “Bedarrak ebaiten sendusen gero fardok iteko, baye lelau in ber sendun, batu, bueno lelau ebaite yeun, gixonak seraas, seraas, makineas, gero siketan dinen batu [2A]” - (Belarrak ebakitzen zenituen gero fardoak egiteko, baina lehenago egin behar zenuen, batu, beno lehenago ebakitzen zuen, gizonak zerarekin, zerarekin, makinarekin, gero sikatzen direnean batu) “An iteuren fardotu iskus [2G]” - (Han egiten zuten fardotu eskuz) giltze (iz) kodaina estutzeko erabiltzen dena girtena, kirtena (iz) kirtena granulau (iz) pikortsua; ongarri mota “A bueno ori bai, sekule bedarra, edo asiran batzuk bota solon, nik ori iten dot oin, solori inderra emoteko granulau, saltzen de koperatiben, granulau, satza etxa berren, onek aputxu bet inderra iteko ta iten dot sabaldu [3G]” - (Hura beno hori bai, sekula belarra, edo haziren batzuk bota soroak, nik hori egiten dut orain, soroari indarra emateko pikortsua, saltzen dute kooperatiban, pikortsua, satsa bota beharrean, hauek apurtxo bat indarra egiteko eta egiten dut zabaldu) ilere, ilede, ilade (iz) ilara; iledan (ado) ilaran “Ileran dausenak danak [1A]” - (Ilaran daudenak denak) “Gari naturala, emen eraite sana isen san, e, lau iladakoa, eta orrek emoten deitus sei ilada, orrek, e, bixarra dekonak, bixarra bixarra dekonak [2G]” - (Gari naturala, hemen ereiten zena izan zen, lau ilarakoa, eta horrek ematen ditu sei ilara, bizarra daukanak, bizarra, bizarra daukanak) “Atzo sarrak dustik iledan yoten sin, e, amar terditako mesara Erandiora [2G]” - (Atso zaharra guztiak ilaran joaten ziren, hamar eta erdietako mezara Erandiora) inbernadero (iz) berotegia “Inbernaderotxu betzuk inte aurren dekosena [2G]” - (Berotegitxo batzuk eginda aurrean dauzkana) insetiside (iz) intsektizida “Fabrikek martxan asi arten emen, esta usau esetariko insetisidarik, esetarikori pes, eta egon da kanpo garbi, te argi, ta gause ederrak koiten [3G]” - (Fabrikak martxan hasi artean hemen, ez da erabili ezertariko intsektizidarik, ezertarikorik ere ez, eta egon da kanpoa garbi, eta argi, eta gauza ederrak koiuten) iriti (iz) igitaia “Yo nas ixekoana Arriara be bai urte dustitan ebaiteudin gari asko eraiteudin, eta garik ebaiten irities ebaite san ordun, orduko denporatan [2G]” - (Joan naiz izekoarengana Arriagara ere bai urte guztietan ebakitzen zuten gari asko ereten zuten, eta gariak ebakitzen igitaiarekin ebakitzen zen orduan, orduko denboretan) irurke, idurke (iz) egurrezko sarda italle (iz) itaila “Gari eraiten sanen, len gari, ebai te osten, bedar txarrak eta urteteudin, eta ordun paseta san italle edo karramarro esate akona, eta area pe bai, eta, ilede erokeran ertze bateti bestera, beti areak batu iteudin, e, bedar, e, sustraya, eta bedar txarra dusti batu, eta an, atara, ta areak altzau eta kendu bedar txarrak, bota pilora, eta orrek gero, pilotu eta, erre ite sien danak [2G]” - (Garia ereiten zenean, lehen garia, ebaki eta ostean, belar txarrak eta irteten zuten, eta orduan pasatzen zen itaila edo karramarroa esaten zitzaiona, eta areak ere bai, ilara eroakeran ertz batetik bestera, beti areek batu egiten zuten, belar, sustraia, eta belar txarra guztia batu, eta han, atera, eta areak altxatu eta kendu belar txarrak, bota pilora, eta horiek gero, pilotu eta, erre egiten ziren denak)
228 itaurren (ado) itaurrean; soroko beharretan abereen aurretik ibiltzea “Guk eskola andi andirik esteku, ordun gure denporan eskolara nor yoate san ba? Justo justoan apur bet, eta bai ikesi itaurren eta idikas, eta or be aititen eta amoman etzera [1A]” - (Guk eskola handi handirik ez daukagu, orduan gure sasoian eskolara nor joaten zen ba? Justu-justuan apur bat, eta bai ikasi itaurrean eta idiekin, eta hor ere aititaren eta amamaren etxera) kakarraldo (iz) kakarraldoa “Tragesa kakarraldo, eta bostortzako ori be bai tragesa, bostortzako tragesa, beste tragesa [3G]” - (Tragaza kakarraldoa, eta bostortzekoa hori ere bai tragaza, bostortzeko tragaza, beste tragaza) kako (iz) kakoa; kako txikerra (iz) kako txikerra; saskako (iz) sats kakoa; kakotu (ad) kakotu “Kakoas, senbet bider in dot nik ayek solok, kakoas [2A]” - (Kakoarekin, zenbat bider egin dut nik soro haiek, kokoarekin) kare, karea (iz) karea; karearri (iz) karea harria; kare bisi, kare bixi (iz) kare bizia; karearrisko (adj) kare harrizkoa; karetu (ad) karetu “Karea bakisu setako, kare bixi usetan gendun, gastetan, udabarrin, e, arbola eperdik pintetako, e, mikrobiok ilteko edo [2G]” - (Karea badakizu zertarako, kare bizia erabiltzen genuen, gaztetan udaberria, arbola ipurdiak pintatzeko, mikrobioak hiltzeko edo) “Bai etzerako, etze pe danak, pinteta sien kareas, kare bisi bota uretara, eta, e, sartze sanen, matoya esate akon, ilte sanen, karea ilte sanen se lelau a, kare bisik irikin iten deu, botaten dosu uretara, ta irikiten dau iru edo lau egunetan, bero bero iminten deu, ure, eta gero a ilten danen da ba, ormak pintetako, alan useta san [2G]” - (Bai etxerako, etxeak ere denak, pintatzen ziren karearekin, kare bizia bota uretara, eta, zertzen zenean matoia esaten zitzaion, hiltzen zenean, karea hiltzen zenean ze lehenago hura, kare biziak irakin egiten du, botatzen duzu uretara, eta irakiten dago hiru edo lau egunetan, bero bero ipintzen du, ura, eta gero hura hiltzen denean da ba, hormak pintatzeko, hala erabiltzen zen) “Sera nabok eta eraiteko beti karetu iten gendusen solok danak, iten seituen, nik, e, gitxi in doas, e? [2G]” - (Zera arbiak eta ereiteko beti karetu egiten genituen soroak denak, egiten zituzten, nik, gutxi egin ditut) karela (iz) karela “Bai orrek palu bakotxak eukiko seitun, e, batzuk lodienak igual dosena bat kilo, apur bet meak isen sinak, karelak iteko [2G]” - (Bai horiek palu bakoitzak edukiko zituen, batzuek lodienek igual dozena bat kilo, apur bat meheak izan zirenak, karelak egiteko) karramarro, karramarru (iz) karramarroa “Eta ordun paseta san italle edo karramarro esate akona [2G]” - (Eta orduan pasatzen zen itaila edo karramarroa esaten zitzaiona) kate (iz) katea kodañe (iz) kodaina; kodaña aste (iz) kodaina astea; bedar kodañe (iz) belar kodaina; ota kodañe (iz) ote kodaina “Bedarra be ebai, oin dana dau makine, baye ordun, e, kodañeas ite seden [3A]” - (Belarra ere ebaki, orain dena dago makina, baina orduan, kodainarekin egiten zuten) “Kodañe klase bi emen beste kodañe estot ikusten, au isete san bason ote ebaiteko, sasi, olan ebaiteko kodaña labur bet [3G]” - (Kodaina mota bi hemen beste kodaina ez dut ikusten, hau izaten zen basoan otea ebakitzeko, sasia, hola ebakitzeko kodaina labur bat) “Bai ori da kodañe, bai bedar kodañe [3G]” - (Bai hori da kodaina, baina belar kodaina) “Bedar kodañe ta beste da ota kodañe [3G]” - (Belar kodaina eta bestea da ote kodaina) kosetxe (iz) uzta; kosetxau (ad) uzta batu “Baye kosetxe, batzuten koiteusen ta beste batzuten es, lixarra iminiaitik [2G]” - (Baina uzta, batzuetan koiuten zituen eta beste batzuetan ez, lizarra ipiniagatik) kultibo (iz) lantzea “Segun antza bisteko, bide emote otzen, tabakon kultibok [2G]” - (Segun antza bizitzeko, bidea ematen zion, tabakoaren lantzeak)
229 lankate (iz) lan katea “Ta gursotza gero, gursotza sartzen da, iseten da gursotza olango, e, asko es, andi es, eta gursotza sartzen dako, se aukiten deu egurresko, eta gero gantxoko lankatean engantxaten da [4G]” - (Ta gurzotza gero, gurzotza sartzen da, izaten da gurzotza holako, asko ez, handia ez, eta gurzotza sartzen zaio, ze edukitzen du egurrezkoa, eta gero gantxokoa lan katean krokatzen da) lapotzare (iz) lapotzara “Dendati seoser ekarteko bere bai ori lapotzare usate san [2G]” - (Dendatik zer edo zer ekartzeko ere bai lapotzara hori erabiltzen zen) laya, laye (iz) laia “Layakas nik estot in, aukiten gendusen kamaran, e? [2A]” - (Laiekin nik ez dut egin, edukitzen genituen kamaran, e?) lerro (iz) ereiteko lerroa “Au exe da, gero arto ereiteko ta ite san oneas, lerro [3G]” - (Hau exea da, gero artoa ereiteko eta egiten zen honekin lerroa) makine, makiñe (iz) lurra lantzeko makina, aho bikoa makinari esaten zaio; makinetu (ad) makinatu, goldatu “Nik esetu dot layetako makine [3G]” - (Nik ezagutu dut laiatzeko makina) “Erain in ber isen da or, erain, estau bueltarik, solok bai makinetu eta erain, baya solok gero sertu in ber dire, pasa in ber dire sallek, artok eta indabak eta, batzeko gero bearra dau, eta gero piperrak edo gausek, uderako seoser iminten dosu, ba bendeje be, batu in ber dires eroteko, ba es, ortan bearra ori bai [2A]” - (Erein egin behar izan da hor, erein, ez dago bueltarik, soroak bai makinatu eta erein, baina soroak gero zertu egin behar dira, pasatu egin behar dira sailak, artoak eta indabak eta, batzeko gero beharra dago, eta gero piperrak edo gauzak, udarako zer edo zer ipintzen duzu, ba bendeja ere, batu egin behar dira eroateko, ba ez, horretan beharra hori dago) mallu (iz) mailua, kodaina pikatzekoa mangu (iz) kirtena markadora (iz) markadora, soroan ildoak markatzeko erabiltzen den tresna masete (iz) 1. mokil ostea; mokilak hausteko erabiltzen zena. 2, mazeta, artoa garantzeko “Ba lelau, idikes in baot labrau, ta gero, apurtu be idikes igual areakas edo ta gero, trator txiker onek agertu sien, onek motor txikerras, ortarikok, orreas, se lelau, e, mokilek jo maseteas be bai, makine bat [3G]” - (Ba lehenago, idiekin egin badut landu, eta gero, apurtu ere, idiekin igual areekin edo eta gero, traktore txiker hauek agertu ziren, hauek motor txikerrarekin, horietarikoak, horrekin, ze lehenago, mokilak jo mokil ostearekin ere bai, makina bat) Soroak landuta. masu (iz) mazoa matoya (iz) hileko karea “Kare bisi bota uretara, eta, e, sartze sanen, matoya esate akon, ilte sanen, karea ilte sanen se lelau a, kare bisik irikin iten deu [2G]” - (Kare bizia bota uretara, eta, zertzen zenean matoia esaten zitzaion, hiltzen zenean, karea hiltzen zenean ze lehenago hura, kare biziak irakin egiten du) mete (iz) meta; meta nagosi, meta nagusi (iz) meta nagusia; meta pillo (iz) meta piloa “Meta pe, emen in doas, emen in doas, baye an es [2G]” - (Metak ere, hemen egin ditut, hemen egin ditut, baina han ez) “Kanpoan be ollok soltun ibilte sinen, beti, e, ba, meta pillo, ote san alboan ta beti meta pillon albon ta auron lekuk, ta an ite sen arrotze beti [4G]” - (Kanpoan ere oiloak solte ibiltzen zirenean, beti, ba, meta piloa, egoten zen alboan eta beti
230 meta piloaren alboan eta euron lekuak, eta han egiten zuten arrautza beti) mokile, mokille (iz) mokila; mokilek jo (ad) mokil jo “Mokile isete san, ta mokilek ote sin andik [3G]” - (Mokila izaten zen, eta mokilak egoten ziren handiak) narra, narre (iz) narra; mokilak hausteko erabiltzen zen tresna “Bueno, batzuk bai, beste batzuk errementarin iten sien, e, olaas gero, urte seun be bai, narre, bai, pintxokas [3G]” - (Beno, batzuk bai, beste batzuk errementarian egiten ziren, oholarekin gero, irten zuen ere bai, narra, baina, hortzekin) ortza (iz) hortza, erreminten burdinazko hortza osto, esto (iz) estoa, narra; soroko mokilak hausteko erabiltzen zen tresna. Egurrezko armazoi baten bidurrez egiten zen behea; pintxodun esto (iz) iltzedun narra “Orrek euki eudin ondo iminte, orrek ite seitun erreminte klase dustik aldeatarako, areak, gurdik, karretillek, ta estok solok sapaltako ta pintxon, e, pintxodun estok eta, erreminte klase dustik exak eta ite seituen [2G]” - (Horiek eduki zuten ondo ipinita, horrek egiten zituen erreminta mota guztiak baserrietarako, areak, gurdiak, eskorgak, eta estoak soroak zapaltzeko eta iltzeen, iltzedun narra eta, erreminta mota guztiak, exeak eta egiten zituzten) otzare (iz) otzara; otzara sabala (iz) otzara zabala; otzara txikerra (iz) otzara txikerra “Otzarakas imini te an kantinek imini te esnekas, Erandioko Landati Arriati, saspiretako trena, Arriati pasa ber san, kontu atara selan urteten gendun, e, eta negun uden egune, bai gaue, edo negun, ilunetan andi gora [1A]” - (Otzarekin ipini eta han kantinak ipini eta esneekin, Erandiok Landatik, Arriagatik, zazpietako trena, Arriagatik pasatu behar zen, kontu atera zelan irteten genuen, eta neguan udan eguna, bai gaua, edo neguan, ilunetan handik gora) perekito (iz) zaran txikerra pikemalluk, pikamalluk (iz) pika mailuak kodaina pikatzeko erabiltzen diren mailu eta jungada; pike (iz) kodaina pikatzeko mailua “Pika mallues, pikau [3G]” - (Pika mailuarekin pikatu) pintxo (iz) hortza “Ganadukes ori traesa, pintxo partide bat deko, bost pintxo, narras eron ta solta ber lurre dana [3G]” - (Ganaduekin tragaz hori, hortz partida bat dauka, bost hortz, narraz eroan eta soltatu behar lurra dena) sarana (iz) zarana; saran nausi (iz) zaran nagusia; sarankade (iz) zarankada “Eta orren doble koiteun saranak, se sarana isen san, sendotasunen, e, sesto bat dala, e, onen tipokoa luseau, sabala baño luse doble dekola, astak oratute kargeta san [2G]” - (Eta horren bikoitza koiuten zuen zaranak, ze zarana izan zen, sendotasunean, otzara bat dela, honen tipokoa luzeagoa, zabala baino luzea bikoitza daukala, astak oratuta kargatzen zen) “Ba arto botateko ba aik, e, saran nausitati ba ara botaten gendun [2G]” - (Ba artoa botatzeko ba haiek, zaran nagusietatik ba hara botatzen genuen) “Ba piper lodik saltzen gendusen egunen egunen, e, sarankada bi eun kilo bitarten egunen egunen egunen, sortzi amar amabi mile piper iminten gendusen [2G]” - (Ba piper lodiak saltzen genituen egunean egunean, zarankada bi ehun kilo bitartean egunean egunean egunean, zortzi hamar hamabi mila piper ipintzen genituen) sarde (iz) sarda; kakosarde (iz) kako-sarda “Ta sardeas yo sakun barrun garandu diten dana [3G]” - (Eta sardarekin jo zakuaren barruan garandu dadin dena) satza (iz) satsa; ollo satza (iz) oilo satsa; saspilo (iz) sats piloa; sastegi (iz) sastegia, sats-lekua; satzak atara (ad) satsak atera “Gero iteun piperra erain an, ondo sakatute, eta gero botateun ganeti satza mea [4G]” - (Gero egiten zuen piperra erein han, ondo sakatuta, eta gero botatzen zuen gainetik satsa mehea) “Bueno bai oin orrek txoriok bakarrik itxoson estaus, e, saspilo dustitan daus, e, satzak batute deituen lekuetan, e, edosein lekutara yoten di [2G]” - (Beno bai orain txori horiek bakarrik itsasoan ez daude, sats pilo guztietan daude, satsak batzen
231 dituzten lekuetan, edozein lekutara joaten dira) “Ollo satzak inder andi deko ta, asko botaten badosu erre iten deu [4G]” - (Oilo satsak indar handia dauka eta, asko botatzen baduzu erre egiten du) segadore (iz) segagailua “Segadorek esteu bedarra be ber dan modun koiten, intxun iten deu ebai in berren [2G]” - (Segagailuak ez du belarra ere behar den moduan koiuten, etzan egiten du ebaki egin beharrean) semintere, simintere (iz) mintegia “Eta simentera bat auki yeden kanpon, ta galtzu aukite yeden an [1A]” - (Eta mintegi bat eduki zuten kanpoan, eta galtzua edukitzen zuten han) “Nik aor be dekoas or, siminteran, piperrak [3G]” - (Nik haor ere dauzkat hor, mintegian, piperrak) sestañe (iz) zaran mota “Bai sesto asko ite san orduko denporatan, bai, guren, e, sarri gastetan sien, sestok asko, e, saranak, sestañe pe bai, eta, e, asto sestok, esneas yoteko [2G]” - (Bai otzara asko egiten zen orduko denboretan, bai, gurean, sarri gastatzen ziren, otzara asko, zaranak, zestainak ere bai, eta, asto otzarak, esnearekin joateko) sestille, sestile (iz) zarea, otzara txikerra eskuan erabiltzekoa; sestilledune (adj) zareduna “Eta autobusen bertan be bai, autobusek goyen eukite seun, kontu atara ixu gora altzeta seituen kantinek eta, sestilek, e, bendejeas ta gausek saltzeko [2G]” - (Eta autobusean bertan ere bai, autobusak goian edukitzen zuen, kontu atera ezazu gora altxatzen zituzten kantinak eta, zareak, bendejarekin eta gauzak saltzeko) “Emen sestille koyu baskaries ta, asi orti beti, altosornosera bearren oñes [3G]” - (Hemen zarea koiu bazkariarekin eta, hasi hortik behetik Labe Garaietara beharrean oinez) “Eta gero sestilledune, eta gero yote san, e, gorpu [1A]” - (Eta gero zareduna, eta gero joaten zen, gorpua) sesto (iz) zarana, otzara; bedar sesto (iz) belar zarana; sestotxu (iz) zaran txikerra; sestakade (iz) zarankada (neurria); sesta palu (iz) zaran paloa “Asto ba, sestoas, sestokas, eta ba, baste, baste eta sestok [1A]” - (Astoa ba, otzararekin, otzarekin, eta ba, basta, basta eta otzarak) “Sesto andik ote sien olan bedar sestok [2A]” - (Zaran handiak egoten ziren hola belar otzarak) “Piperrak eta ontarikok ba sestakada osok, eta frutek eta bañak sakutedak, sakutadak, pulpe sakutan sartzen gendusen, bañak, gero ba sisteme kanbia san, eta nik entzute dekot oin olan modu ortan eleila eser be saldu, kajatan iminte bost edo sei kiloko kajatxutan, bai ordun, eunde kilotako sakuk kargetan gendusen [2G]” - (Piperrak eta hauetarikoak ba zarankada osoak, eta frutak eta bainak zakukadak, zakukadak, pulpa zakuetan sartzen genituen, bainak, gero ba sistema aldatu zen, eta nik entzutea daukat orain hola modu horretan ez daitekeela ezer ere saldu, kaxatan ipinita bost edo sei kiloko kaxatxoetan, baina orduan, ehunka kilotako zakuak kargatzen genituen) “Nik sesteri etzen estot euki baye eron in doas, eron in doas nik, e, paluk, sesta paluk esate aken [2G]” - (Nik zarantegia etxean ez dut eduki baina eroan egin ditut, eroan egin ditut nik, paloak, zaran paloak esaten zitzaien) sokile (iz) zokila, mokila “Sokile be bai ta mokile be bai biek esaten dus [3G]” - (Zokila ere bai eta mokila ere bai biak esaten ditugu) sorrotzarri (iz) zorroztarria, kodaina zorrozteko erabiltzen dena soto (iz) sotoa, zuloa; sotatu (ad) sotatu; sotora erain (ad) sotora erein soye (iz) zohia “Soye da makinek ataten deuna [1A]” - (Zohia da makinak ateratzen duena) “Eta layeas atara ber dosu soye oso [2G]” - (Eta laiarekin atera behar duzu zohia osoa) subile (iz) subila sulfato (iz) sulfatoa; sulfatau (ad) sulfatatu; sulfato in (ad) sulfatoa egin “Sulfato in beste in, eta, jentek esateusten se sulfato in bear yako, sulfato iten dotzet se barrabas! [1G]” - (Sulfatoa egin bestea egin, eta, jendeak esaten zidan ze sulfatoa
232 egin behar zaio, sulfatoa egiten diet ze barrabas!) sumintze, sumetza (iz) zumitza; sumintzesko (adj) zumitzezkoa “Ori iten da biribile, eta gero an amarretan di, arpalakas edo, sumetzakas [2G]” - (Hori egiten da biribila, eta gero han lotzen dira, arpalekin edo, zumitzekin) “Beskari, atxine sestilletxuten erote san, sentilletxuk, eote sin ba sumintzeskok [2A]” - (Bazkaria, antzina saretxoetan eroaten zen, zaretxoak, egoten ziren ba zumitzezkoak) surku (iz) ildoa “Bai, surku, surku in beras lurreas, ta orreitik iminte yakon, aldean, alanbra bat, surreko espanen, in dein a suloa, sartu an doblau [1G]” - (Bai, ildoa, ildoa egin berarekin lurrarekin, eta horregatik ipintzen zitzaion, aldean, alanbre bat, sudurreko ezpainean, egin dezan zulo hura, sartu han tolestu) Baserritarren kooperatiba. taketa (iz) taketa tako (iz) takoa “Au trasplante, in dot takotan, tako ties, inbernaderon iminteko [3G]” - (Aldaketa hau, egin dut takoetan, takoak dira, berotegian ipintzeko) tragasa, tragesa (iz) tragaza, bostortza “Tragesak eta orrek, sera, errementarik iten seusen [1G]” - (Tragaza eta horiek, zera, errementariak egiten zituen) trape (iz) iltze narra trasplante (iz) aldaketa; trasplanta (ad) aldatu “Sarratuegi egon, asi bota lar ta sarratuegi, ta sarratuegin esta landara ona, ese iten da me me mea eta loditu es, eta in dot atara, eta itxi, olan apur bet gora bera, iskus atara, ta au trasplante, in dot takotan, tako ties, inbernaderon iminteko [3G]” - (Zerratuegi egon, hazi bota lar eta zerratuegi, eta zerratuegian ez da landare ona, eze egiten da mehe mehe mehea eta loditu ez, eta egin dut atera, eta utzi, hola apur bat gora behera, eskuz atera, eta aldaketa hau, egin dut takoetan, takoak dira, berotegian ipintzeko) “Ise litike, koiteko seuk andik porejenplo senaori erein, eta gero trasplanta [3G]” - (Izan liteke, koiuteko zeuk handik kasurako azenarioa erein, eta gero aldatu) tratora (iz) traktorea “Buelte emon ta tratorak aspin koyu te il i eun [2G]” - (Buelta eman eta traktoreak azpian koiu eta hil egin zuen) trenak (iz) tresnak trilladore, trilladora (iz) garia jotzeko makina “Ta gero ite yun, makine ekarri trilladore, a beluau isen san, ta besino dustik, erote sen, porejenplo gaur suk, nik erote neun etzi, onek erote seun domekan, auron bearrak in arten, idikes, etzerik etze makine eroten emen [3G]” - (Eta gero egiten zuen, makina ekarri garia jotzeko makina, hura beluago izan zen, eta auzo guztiek, eroaten zuten, kasurako gaur zuk, nik eroaten nuen etzi, honek eroaten zuen igandean, euron beharrak egin artean, idiekin, etxerik etxe makina eroaten hemen) “Guk eukite, guk es, gure aitek eta beste bik, eukite seden trilladora, ordun isen san elegante [3A]” - (Guk edukita, guk ez, gure aitak eta beste bik, edukitzen zuten garia jotzeko makina, orduan izan zen dotorea) txilindro (iz) txilindroa txirpi (iz) kimua “Txirpi da, sera, sera iten dana, mendau iten dana, e, txirpies, txirpik oten die, txirpi, serana elorrontzana, txirpi, txirpi betzu taus, ta a iten da, dales, e, silbestre, ayegas iten da gero [3G]” - (Mendua da, zera, zera egiten dena, mendatu egiten dena, kimuarekin, kimuak egoten dira, kimua, zerarena elorrantzarena, kimua, kimu batzuk daude, eta hura egiten da, denez, basatia, harekin egiten da gero) txoriyagole, txoriagole (iz) txorimaloa txorko (iz) txorko, ereiteko zuloa “Aro ona daunen iten da txorkotan olantxe imini eta txorkotan botaten da [4G]” -
233 (Aro ona dagonean egiten da txorkoetan holaxe ipini eta txorkoetan botatzen da) txorte (iz) txorta txotorra (iz) gari piloa urkullu (iz) urkulu yibite (iz) jibita; yibite emon (ad) jibita eman, egurra eman, jo “Yibite ise letike, ise letike bai, ise letike, yibite da, garrote da ta, bai, emon yibite [3G]” - (Jibita izan liteke, izan liteke bai, izan liteke, jibita da, garrotea da eta, bai, eman jibita) yorre (iz) jorra; yorran (ado) jorran; artayorran (ado) artajorran; arto yorre (iz) artajorra; yorratu (ad) jorratu; yorraye (iz) jorraia “Punte baten asi te bestera, allegaten sintzenerako yorrak, bueno! Lar andi ite san [2A]” - (Punta baten hasi eta bestera, ailegaten zinenerako jorrak, beno! Lar handi egiten zen) “San juanatan, e, sanjuanatan yorratu iten san arto [1G]” - (San Juanetan, San Juanetan jorratu egiten zen artoa) “Nik estot euki, berrotamar edo irurogei urten, urterik, atxur bet gasta estotela, urte dustitan gasta iten isen dot yorran, atxur bet eta kodañe bat be bai [2G]” - (Nik ez dut eduki, berrogeita hamar edo hirurogei urtean, urterik, aitzur bat higatu ez dudala, urte guztietan higatu egiten izan dut jorran, aitzur bat eta kodaina bat ere bai) “Koño! Antonio mesedes, seme bat edo bi laguntan, bai, segan, edo artayorran, edo seratan, laguntan, esku emoten [1G]” - (Koño! Antonio mesedez, seme bat edo bi laguntzen, bai, segan, edo artajorran, edo zeretan, laguntzen, eskua ematen) yungede, yungude (iz) ingudea 19.2. Baso lanketa ago (iz) aizkora ahoa eta beste erreminta batzuena apea (iz) apea “Apeak dires, e, tronkok, arbolen tronkok [2A]” - (Apeak dira, enborrak, arbolen enborrak) arratxurre (iz) aitzur mota, gaineko aldean koskor bat edukitzen du, basoak aitzurtzeko erabiltzen da ariotza, ayotza (iz) aihotza “Aitu lengo aldin pasa yaten, seme sarrena, ta dinotzet estait ser ayotza, suk badakisu ayotza ser dan? Eta dinost semek ama ser da ori? [3A]” - (Aditu lehengo aldian pasatu zitzaidan, seme zaharrena, eta diotsat ez dakit zer aihotza, zuk badakizu aihotza zer den? Eta diost semek ama zer da hori?) askore (iz) aizkora; askora ago, askoren ago (iz) aizkora ahoa; askora aste (iz) aizkora kirtena; askora begi (iz) aizkoraren begia; askora doru (iz) aizkora dorua; askora lepo (iz) aizkora lepoa “Okasino ikusi eunen askore koyu, eta txikertu i eun ausoko gixona [2G]” - (Aukera ikusi zuenean aizkora koiu, eta txikertu egin zuen auzoko gizona) aste (iz) astea, kirtena astille (iz) zozpala, ezpala begi (iz) 1. begia, kirtena sartzeko zuloari esaten zaio. 2. sokari puntan egiten zaiona “Bai, soka baten begi bai iminten dotzesu, baye soka baten begi da, olan lotzen dana [2A]” - (Bai, soka baten begia bai ipintzen diozu, baina soka baten begia da, hola lotzen dena) bidurre (iz) bidurra “Bidurre esaten dako, ba, selan punte bateri, arbolan punte bat edo, ametzan sera kendu eta, iertuskero esta apurtan [1G]” - (Bidurra esaten zaio, ba, zelan punta bati, arbolaren punta bat edo, ametzaren zera kendu eta ihartuz gero ez da apurtzen) doru (iz) dorua egurre, igurre (iz) egurra; egurresko (adj) egurrezkoa “Ta jente yote san igurre bile ara [2G]” - (Eta jendea joaten zen egur bila hara) “Baye atxine egurreas inte ote sin orrek [4G]” - (Baina antzina egurrarekin eginda egoten ziren horiek) “Karburo eskegi, olan, e, eskallera antzeko, egurresko ser baten eskegi [2G]”
234 - (Karburoa eskegi, hola, eskalera antzekoa, egurrezko zer baten eskegi) entresake (iz) entresaka, mehazketa kuñe (iz) ziria larratxurre (iz) larraitzurra, arraitzurra “Larratxurre da, otaño, luse dauna [1A]” - (Larraitzurra da, horretaraino, luzea dagoena) maketza (iz) maketsa; esku maketza (iz) esku maketsa matxeta (iz) matxetea; aihotza eta matxetea gauza bi dira motosierre (iz) motozerra mukurre (iz) mukurra “Mukurrek baye, figura asko dekenak, e? Es, e, lisuk eta erredondok, es, es [2A]” - (Mukurrak baina, irudi asko daukatenak, e? Ez, lisoak eta biribilak, ez, ez) orrasi (iz) zerra mota bat podadore (iz) inausgailua pode (iz) inausketa; poda, podau (ad) inausi; poda in (ad) inausi “Kime tire podaten dinen yausten dinak bera botaten dinak [1A]” - (Kimuak dira inausten direnean jausten direnak behera botatzen direnak) “A da kime, poda ikeran botaten din erramak [1A]” - (Hura da kimua, inausi egikeran botatzen diren erramak) porre (iz) porra, mailu modukoa baino handiagoa serre (iz) zerra; eskuserre (iz) esku zerra; trontzaserre (iz) trontza zerra; serran (ado) zerran; serratu (ad) zerratu “Menditik ekarte seitusen egurrek, eta txikertu serreas, eta txapara [2A]” - (Menditik ekartzen zituen egurrak, eta txikertu zerrarekin, eta txapara) “Trontzaserre geitzen dako orreri [2A]” - (Trontza zerra deitzen zaio horri) “Txolak, gari txolak atxine iten sinak gero serratuteko, or emon nintzenen, emon nintzen nik au obre in gendunen, or dekos batek, Tomas Olabarrieta il da baye, badeko orrek, badeko jenerotan! [3G]” - (Txolak, gari txolak antzina egiten zirenak gero zerratzeko, hor eman nionean, eman nion nik obra hau egin genuenean, hor dauzka batek, Tomas Olabarrieta hil da baina, badauka horrek, badauka gauzetan!) soke (iz) soka “Urke ta gero iminte otzen, amarrata, sokakas, ba, yausi ite aikion biden asko [2A]” - (Urka eta gero ipintzen zioten, lotuta, sokekin, ba, jausi ba, jausi egiten zitzaion bidean asko) soto (iz) sotoa tauki (iz) taukia, egurra aizkoraz txikertzeko erabiltzen den egur mukur handia trontzadora (iz) trontza-zerra; trontze (iz) trontza, trontza-zerra “Surrune esan isten besterik artesa ekarri menditi, eta aurren olan, e, ebagi alderdi bietati serregas, ordun esan oten besterik edo trontzadora, edo serre, eta gero seraas, atzen ebagi [2G]” - (Zurruna ez zen izaten besterik arteza ekarri menditik, eta aurrean hola, ebaki alderdi bietatik zerrarekin, orduan ez zen egoten besterik edo trontza zerra, edo zerra, eta gero zerarekin, atzean ebaki) txontorra, txondorra (iz) txondorra 19.3. Errota antapara (iz) antapara, aldaparoa “Antaparak deko, bean konporta [2G]” - (Antaparak dauka, behean konporta) arri (iz) harria, errota harria; errotarri (iz) errotarria “Errotarri garbitako, au isengo da ortarako arri atateko, au isengo da, arri atateko poleas edo, pikateko, se au pika in ber iseten da gastaten danen [3G]” - (Errotarria garbitzeko, hau izango da horretarako harria ateratzeko, hau izango da, harria ateratzeko polearekin edo, pikatzeko, ze hau pikatu egin behar izaten da higatzen denean) asto (iz) artaburua garantzeko erabiltzen zen zulodun kaxa antzekoa. “Bai arto bai, sera bateas, maseta bateas, teun teun! Guren egon san, asto, asto bai
235 [3G]” - (Bai artoa bai, zer batekin, mazo batekin, teun-teun! Gurean egon zen, astoa, astoa bai) baye, baya (iz) bahea “Baye urune pastako da [1A]” - (Bahea irina pasatzeko da) bende (iz) menda, errotariaren saria “Errotarik esaten da, bendea edo esate sen, kendute sotzon, aurontzako bost kilo [2G]” - (Errotariak esaten da, menda edo esaten zuten, kentzen zion, eurontzat bost kilo) birsaye (iz) birzahia “Eta beyeri be pulpea, atxine pulpe etorte san, e, ba sakuetan ta gero beratu ite san, ureas imini beratuten asi ite san, ta pulpe saye, birsaye ta ori, ta urune, urune normalen bai, urune [4G]” - (Eta behiei ere pulpa, antzina pulpa etortzen zen, ba zakuetan eta gero beratu egiten zen, urarekin ipini beratzen hazi egiten zen, eta pulpa zahia, birzahia eta hori, eta irina, irina normalean bai, irina) errote (iz) errota “Orti be errotak on die lau edo [2A]” - (Hortik ere errotak egon dira lau edo) galbaya, galbaye (iz) galbahea; galbaitu (ad) galbahetu “Tranpak, galbaya bateas, e, edurre ite seunen, galbaya bateas, bota yateko apur bet, tiretu kordelaas, eta aitite defuntu txorik lumetan [3G]” - (Tranpak, galbahe batekin, elurra egiten zuenean, galbahe batekin, bota jateko apur bat, tiratu kordelarekin, eta aitita defuntua txoriak lumatzen) konportea (iz) konporta “Eskapa dein, deko emen, e, konportea [2G]” - (Eskapa dezan, dauka hemen, konporta) saku (iz) zakua; asukera saku (iz) azukre zakua; pentzu saku (iz) pentsu zakua; pulpe saku (iz) pulpa zakua; sakutade (iz) zakutada (neurria) “Dustiri tau, buruk eukite deu, batzuk andik beste batzuk txikitxuk, ta onen antzekok, bai berden, e? Berden, es laban sartute, berden, ori batu solon, eron etzera, ta saku beten barrun, saku bete igual, gero garantako ereiteko [3G]” - (Guztitik dago, buruak edukitzen du, batzuk handiak beste batzuk txikitxoak, eta honen antzekoak, baina berdean, e? Berdean, ez labean sartuta, berdean, hori batu soroan, eroan etxera, eta zaku baten barruan, zaku bete igual, gero garantzeko ereiteko) “Ordun, e, asukera sakuk ibilten sin asko [2G]” - (Orduan, azukre zakuak erabiltzen ziren asko) “Eta frutek eta bañak sakutadak, sakutadak, pulpe sakutan sartzen gendusen [2G]” - (Eta frutak eta bainak zakukadak, zakukadak, pulpa zakuetan sartzen genituen) saye (iz) zahia “Gorrin denporan bere, gerra aurretxun ogi txarra, dana, bueno bueno, pentza euken, a, sayeas inte daule, txarra, e? Bate! [2G]” - (Gorrien sasoian ere, gerra aurretxoan ogi txarra, dena, beno beno, pentsa zitekeen, hura zahiarekin eginda dagoela, txarra, e? Bate!) sinfine (iz) errotaren zatia beti zarataka dabilena sorro (iz) zorroa tape (iz) errotarriaren estalkia tolbe (iz) tobera tranpe (iz) konporta trigeru, trigiru (iz) trigerua; trigeruti pasa (ad) trigerutik pasatu, eralgi “Trigeru sabalau, trigeru estuau eta baye [3A]” - (Trigeru zabalagoa, trigeru estuagoa eta bahea) “Satza normalmente, eukite sen olau piko baten siketan, ta a trigeruti pasa [3G]” - (Satsa normalean, edukitzen zuten holako piku baten sikatzen, eta hura trigerutik pasatu) txifloya (iz) txifloia ubide (iz) ubide urun aske (iz) irin aska
236 19.4. Labea basnere (iz) basnera, irekin egiten zen ginarra modukoa, hau busti eta labea beronekin garbitzen zen belaki (iz) belakia, labean txingarrak ateratzeko eta artoari buelta eragiteko erabiltzen zen makila luzea irurke, idurke (iz) irurka labasu (iz) labesua; labasu in (ad) labesu egin “Or, e, be iten gendusen atxineko otak, e, ganaduri aspire botateko ta, egurrek labasuk iteko ta dustik, orretati ekarten gendusen, egote sanen [2G]” - (Hor, ere egiten genituen antzinako oteak, ganaduari azpira botatzeko eta, egurrak labesuak egiteko eta guztiak, horretatik ekartzen genituen, egoten zenean) “Lelau iteun batu soloti, batu solo ekarri etzera, suritu, sera, ta gero garandu, bai garandu baño lelau labasu da [3G]” - (Lehenago egiten zuen batu sorotik, batu soroa ekarri etxera, zuritu, zera, eta gero garandu, baina garandu baino lehenago labesua da) labe (iz) labea “Labako sue iteko an eukiten gendusen ta gero andi bota labara [2G]” - (Labeko sua egiteko han edukitzen genituen eta gero handik bota labera) Labea. pale (iz) para “Gero beste pala antzeko bat egon san, ta areas mogidu ber, erre estitesen artaburuk [2A]” - (Gero beste para antzeko bat egon zen, eta harekin mugitu behar, erre ez daitezen artaburuak) urkulu (iz) urkulua, egurrezko sarda otea labean sartzekoa 19.5. Garraioa akulu, akullu (iz) akuilua, ganadua kinatzeko erabiltzen den makila “Ta ni ote nintzen ba akullues edo seren ta [2G]” - (Eta ni egoten nintzen ba akuiluarekin edo zerean eta) albo estake (iz) albo taketa aldamena (iz) aldamena, gurkamaren alboetan dauden makilak “Aldamenak, albotakok, gurkame, baye aldamenak onek, emen iste les, gero emen, e, oratako aldamenak [2G]” - (Aldamenak, alboetakoak, gurkama, baina aldamenak hauek, hemen izatea legez, gero hemen, oratzeko aldamenak) angarile, angarille (iz) angarila, gauzak andan eroateko egiten den ohatila antzekoa aparaju, apareju (iz) apareju “Iminte akon ba, lelau aparaju olau, ser bat [2G]” - (Ipintzen zitzaion, ba, lehenago aparejua holako, zer bat) ardinarru (iz) ardi larrua, buztarriaren gainean ipintzen dena “Ardinarru bakisu eukite yena, ganaduk [1A]” - (Ardi larrua badakizu edukitzen zutena, ganaduek) asto (iz) astoa, aldamenen azpian ardatzari eusteko dagoen egurra asto otzare (iz) asto otzara; asto sesto (iz) asto otzara “Ser batzuk basten ganen iminte akosenak, kantiflorak eta serak iminteko, otzarak bai, asto otzarak, orretxek [2G]” - (Zer batzuk bastaren gainean ipintzen zitzaizkion, kantinplorak eta zerak ipintzeko, otzarak bai, asto otzarak, horiexek) balantzine (iz) balantzina “Balantzin bet dekosu karron, ba, batzuk iten de balantzine ta beste batzuk gantxo batzuk [3G]” - (Balantzin bat daukazu
237 karroan, ba, batzuek egiten dute balantzina eta beste batzuek gantxo batzuk) barande (iz) karroaren partiken izena bare (iz) jorrariaren eta karroaren partika txikerra baste (iz) basta “Eta osten ba, urke bere basten ganen iminte akon urren, bai [2G]” - (Eta ostean ba, urkea, ere bastaren gainean ipintzen zitzaion hurrean, bai) bride (iz) zaldiekin erabiltzen den uhala brosala (iz) brozala, zaldiari saman ipintzen zaiona burtzile (iz) ardatza, txirrinka batetik bestera doana busterri (iz) buztarria, uztarria; busterri bakarra (iz) buztarri bakarra; busterri ganbela (iz) buztarri ganbela; idi busterri (iz) idi uztarria; bustertu (ad) buztartu, uztartu “Bai probarako busterriri, ori kendu ite yakon se probarako beti iten da sokeas [4G]” - (Bai probarako buztarriari, hori kendu egiten zitzaion ze probarako beti egiten da sokarekin) “Bai, bai, idi be pakarrik, ta iminte akon gero, astori iminten dakon modun saldiri iminten dakon modun, alboatati, baranda bi, eta an barrun, ta bastarratati engantxata, busterri bakarra [4G]” - (Bai, bai, idi bat bakarrik, eta ipintzen zitzaion gero, astoari ipintzen zaion moduan zaldiari ipintzen zaion moduan, alboetatik, baranda bi, eta han barruan, eta bazterretatik engantxatuta, buztarri bakarra) “Ganbela, bai, busterri ganbela, bai, bai, ganbela [3G]” - (Ganbela, bai, buztarri ganbela, bai, bai, ganbela) ede (iz) hedea, uhala “Oin arten es, gure denporan beti isen da edeakas, edeakas eta fronterak imini, eta busterri amarrau [2G]” - (Orain artean ez, gure denboran beti izan da hedeekin, hedeekin eta fronterak ipini, eta buztarria lotu) eje (iz) ardatza erraile (iz) errailak, aldamen batetik bestera doazen makilak gurkama osatzeko erramala (iz) erramala “Barkun usabak, etorte sien, se barkuk erote sien orrek erramalakas gero amarrateko, eta orrek iten gendusen guk ainbeste urten [2A]” - (Barkuaren ugazabak, etortzen ziren, ze barkuak eroaten ziren horiek erramalekin gero lotzeko, eta horiek egiten genituen guk hainbeste urtean) erruede, arruede (iz) txirrinka; errueda sarratu (iz) txirrinka zerratua “Egun beten erruedek, guren ni ondino enintzen sertzen, ordun aitu orra, e? Unben, kargau, otak, Loyuti, Elorritxutati, Asuti, bueno Asuko orko Kateako errotondati, emen Erandioti eta Erandion bakisu ser pasa san? Krieduk etor sin, gurtedeas ta ya gaue, ta esan Erandion iturririk, oin residentzi te daun lekun, egon san, esan etzetan urik egoten, ure, iturri egon san, ta goixetan ba olan an, a, ure koyuteko bakotxak etzerako begire, eta esan an erruede ausi eta urrungo egunen, e, ur barik jente [2G]” - (Egun baten txirringak, gurean ni oraindino ez nintzen zertzen, orduan aditu horra, e? Unben, kargatu, oteak, Loiutik, Elorritxotatik, Asutik, beno, Asuko horko Kateako errotondatik, hemen Erandiotik eta Erandion badakizu zer pasatu zen? Morroiak etorri ziren, gurkadarekin eta ja gaua, eta ez zen Erandion iturririk, orain zahar egoitza eta dagoen lekuan, egon zen, ez zen etxeetan urik egoten, ura, iturria egon zen, eta goizetan ba hola han, ura koiuteko bakoitzak etxerako begira, eta ez zen han txirrinka hautsi eta hurrengo egunean, ur barik jendea) espate (iz) ezpata, gurkamaren aurreko aldean tente jartzen den makila “Gurdi, gurdi idiena, e, espateas ta seraas dago, punteas ta danas dago, an, erdin koisten deu idie biena san [4G]” - (Gurdia, gurdia idiena, ezpatarekin eta zerarekin dago, puntarekin eta denarekin dago, han, erdian koiuten du idia biena zen) estribu (iz) estriboa frontere (iz) frontera sapa, buztartzeko ganaduren kopetetan jartzen direnak “Ta edek esaten gintzen ba, fronteratan ta yoten sienari engantxaute [2G]” - (Eta hedeak esaten genien ba, fronteretan eta joaten zirenei engantxatuta)
238 galge (iz) galga, balazta; galga, galgatu (ad) galgatu, balaztatu, galge emon (ad) galga eman “Ta gero atzen atzen, erote sen, e, egur bet, sapate moduko, galge emote akena, ak frenate seun gero [3G]” - (Eta gero atzean atzean, eroaten zen, egur bat, zapata modukoa, galga ematen zitzaiena, hark galgatzen zuen gero) gana (iz) akuilu gaina ganbela (iz) ganbela “Ganbela, bai, busterri ganbela, bai, bai, ganbela [3G]” - (Ganbela, bai, buztarri ganbela, bai, bai, ganbela) gurdi, burdi (iz) gurdia; gurdi bolante (iz) gurdi bolantea, gurdi soke (iz) gurdi soka; gurkame (iz) gurkama; gurpartike (iz) gurdi partika; gurdikede, gurkade, burkade, gurtede (iz) gurkada, gurdikada (neurria) “An asi, eta Laurotako ermitera, esan egon ori, biderik, olantxe baño, bide, gurdik inte, eta ba erditi ibil ber isete san [2G]” - (Han hasi, eta Laurotako ermitara, ez zen egon hori, biderik, holaxe baino, bidea, gurdiek eginda, eta ba erditik ibili behar izaten zen) “Segun selau gurdi klasek, gurdi klase pe egon sin bat, bi baño giau te [3G]” - (Segun zelako gurdi motak, gurdi motak ere egon ziren bat, bi baino gehiago eta) “Aldamenak, albotakok, gurkame, baye aldamenak onek [2G]” - (Aldamenak, alboetakoak, gurkama, baina aldamenak hauek) “Krieduk etor sin, gurtedeas ta ya gaue, ta esan Erandion iturririk [2G]” - (Morroiak etorri ziren, gurkadarekin eta ja gaua, eta ez zen Erandion iturririk) gurpile (iz) gurpila, txirrinka “Gurpilek daro, au isete les, sera, bara bat, luse emen sulo bat eta emen sartze san, atzera es aurrera estiten yon [3A]” - (Gurpilak daroa, hau izatea legez, zera, partika bat, luzea hemen zulo bat eta hemen sartzen zen, atzera ez aurrera ez dadin joan) gursotza, bursotza (iz) gurzotza, larakoa. Uztartu eta ostean, partika mugi ez dadin puntan gurzotz bi sartzen dira uztarriari eusteko “Gursotzagas lotzen sin [2G]” - (Gurzotzarekin lotzen ziren) gurtede, burtede (iz) gurtedea, uztarriak daukan uhalezko uztai modukoa partika sartzeko “Sulo emeti bestekaldera, idik olan ote sin sartute ta emen eukiteudin ba sera, gurtede esaten gintzen, narrues inte [2G]” - (Zuloa hemendik besteko aldera, idiak hola egoten ziren sartuta eta hemen edukitzen zuten ba zera, gurtedea esaten genion, larruarekin eginda) “Bai ori iseten da burtede esaten dana, gurtede [4G]” - (Bai hori izaten da gurtedea esaten dena, gurtedea) gurtakarra, gurtekarra (iz) gurtakarra “Gurtekarra ba, espate aurren, an yote les porejenplo ta gurtekarra emen, atze aldeko partiken [2G]” - (Gurtakarra ba, ezpata aurrean, han joatea legez kasurako eta gurtakarra hemen, atze aldeko partikan) kabesala (iz) kabezera, asto eta zaldien burukoa kabesere (iz) kabezera, asto eta zaldien burukoa “Kabesera barrik, txilinek lerro bikok, lerro batekok, aitenak, dana tekotes iminte [4G]” - (Kabezera berriak, txilinak lerro bikoak, lerro batekoak, aitarenak, denak dauzkat ipinita) kame (iz) kama, gurkama; gurdiaren kaxaren armazoia “Espate ba, gora yote san egur bet, kamati gora, serak, e, otak eta egurrek eta kargetako [2G]” - (Ezpata ba, gora joaten zen egur bat, kamatik gora, zerak, oteak eta egurrak eta kargatzeko) kapela (iz) kapela, txirringaren burdinazko uztaia “Kapela? Aik serak erruedan ganen eroten seitun [2G]” - (Kapela? Haiek zerak txirringen gainean eroaten zituen) karge (iz) zama; atze karge (iz) atzera karga; aurre karge (iz) aurrera karga; karga, kargau (ad) kargatu “Ote, sera, gurdi kargaten san oteas [1G]” - (Otea, zera, gurdia kargatzen zen otearekin) “Atze karge? Karo dana, lar kargaten badosu atzera, ostike eron deu, ganadu pe esin deu eron [3G]” - (Atze karga? Jakina
239 dena, lar kargatzen baduzu atzera, ostiaka eroan du, ganaduak ere ezin du eroan) “Ba espabe egurre apurtu iten salako gero ya karga andikas, lelao es, bai idi pe egote siles ba, andiauk eta serauk ba [2G]” - (Ba ezpabere egurra apurtu egiten zelako gero ja karga handiekin, lehenago ez, baina idiak ere egoten zirenez ba, handiagoak eta zeragoak ba) karretille (iz) eskorga “Igual sortzi amar lagun karkabak garbitan, eta, karretillekas eta euron serakas, ta ite seuden [3G]” - (Igual zortzi hamar lagun karkabak garbitzen, eta, eskorgekin eta euron zerekin, eta egiten zuten) karro (iz) karroa; gurdia eta karroa desberdinak dira, gurdia itxiari esaten zaio, karroa, berriz, astoekin edo ibiltzen denari edo irekiari “Lelau emen, etzealde dusti dustitan geu asite, ba, yote sien Diserture, edo Desture edo Bilbora, al dan modun, e, eta Algortara be bai ibil di lantzen bat, saldikas ta karrokas ta astokas, astokas sestok albotan iminite, esnek saltzen kantinek sartute, gure, e, ixeko be ibil san [2G]” - (Lehenago hemen, etxalde guzti guztietan geu hasita, ba, joaten ziren Desertura, edo Deustura edo Bilbora, ahal den moduan, eta Algortara ere bai ibili dira lantzean bat, zaldiekin eta karroekin eta astoekin, astoekin otzarak alboetan ipinita, esneak saltzen kantinak sartuta, gure, izekoa ere ibili zen) kollarra (iz) koilarra; ekinoei idunean ipintzen zaiena karrotik tiratu ahal izateko “Baye euskera beste usen bat eukiko deu, kollarra [3G]” - (Baina euskara beste izen bat edukiko du, koilarra) llante (iz) kapela mesille (iz) karro mota baten izena “Mesille geitzen dako, eskinek estekosen karro, au lisun dekona [2A]” - (Mesila deitzen zaio, izkinak ez dauzkan karroa, hau lisoan daukana) moso (iz) mozoa; buztarria kentzean gurdiaren partikaren puntan ipintzen den makila oreka gordetzeko ola (iz) ohola; albo ola (iz) albo ola; aspiola (iz) azpi ohola, garraio batzuetarako gurkamaren azpiko aldean ipintzen diren oholak; kartola (iz) kartola, gurtola; olesko, olasko (adj) oholezkoa “Orrek gero, ba areak eta gausek eroteko olak iminte akosen [3G]” - (Horiek gero, ba hareak eta gauzak eroateko oholak ipintzen zitzaizkion) “Aspin kamen ganen, iten seudenak kame, aspiolak [2G]” - (Azpian kamaren gainean, egiten zutenak kama, azpi oholak) “Olesko kajatxu bet olan, eta aren erruedeas, ite yotzen guresok, kañabera bateas, karretille [1A]” - (Oholezko kaxatxo bat hola, eta haren txirringarekin, egiten zioten gurasoek, kanabera batekin eskorga) “Se au barru dusti olasko do emen [2A]” - (Ze barru hau guztia oholezkoa doa hemen) partike (iz) partika, gurdiaren kamatik buztarrirainoko makila luzea “Partike or ser bigas, oin be or dau karro bedarrak ekarteko [2G]” - (Partika hor zer birekin, orain ere hor dago karroa belarrak ekartzeko) pestañe (iz) piztina, borla “Orrek eulintzat, e, imini yotzesen idiri bere, imini, pestañak, estitesen yon eulik [3G]” - (Horiek eulientzat, ipini zizkien idiei ere, ipini, piztinak, ez daitezen joan euliak) petrala (iz) petrala, asto aparejuaren uhala radio, rayo (iz) arraioa soke (iz) soka “Soka bies, surrune estututen san [1G]” - (Soka birekin, zurruna estutzen zen) sotza (iz) zotza, larakoa “Burnisko normalmente ibilten gendun, sotza [3G]” - (Burdinazkoa normalean erabiltzen genuen, zotza) surrune (iz) zurruna, gurdia kargatu eta ostean aurreko ezpatatik atzeko gurtakarrerainoko makila “Egur bet surrune or dau ondino etze atzen, usteldu bari dau aitu se urte dekon baye, egur ona isen san se or dau te estot gure txikerterik [2G]” - (Egur bat zurruna hor dago oraindino etxe atzean, usteldu barik dago aditu zer urte daukan baina, egur ona izan zen ze hor dago eta ez dut gura txikertzerik) taketa (iz) taketak, aldamenetan ipintzen diren egur txikerrak
240 tenta moso (iz) tente mozoa; buztarria kentzean gurdiaren partikaren puntan ipintzen den makila oreka gordetzeko txiline (iz) txilina; lerro bateko txilinek (iz) lerro bateko txilinak; lerro biko txilinek (iz) lerro biko txilinak “Ordun, a, yoten gintzen orrek eta txilinek eta gausek eta iten, Bilbon Atxurire, espaben Mugin be iten seitun, Mugin abarketeru esateotzinak [2G]” - (Orduan, joaten ginen horiek eta txilinak eta gauzak eta egiten, Bilbon Atxurira, ezpabere Mungian ere egiten zituen, Mungian abarketaria esaten ziotenak) “Kabesera barrik, txilinek lerro bikok, lerro batekok, aitenak, dana tekotes iminte [4G]” - (Kabezera berriak, txilinak lerro bikoak, lerro batekoak, aitarenak, denak dauzkat ipinita) txintxe, sintxe (iz) zintxa “Amarra ite san bai, txintxeas [4G]” - (Lotu egiten zen bai, zintzarekin) txirrinke (iz) txirringa ubela, ugela (iz) uhala urke (iz) urka, txalma “Urke bedarrantzako isete san [2G]” - (Urka belarrentzat izaten zen)