291 isen eun, e, diru, amore baño, ta itxi eun beste nobi eta gero besteas eskondu san [2A]” - (Ba nik, ezagutzen ditut, batzuk, ibili zena bat, urteetan, ibili zen neska batekin, eta, gero ba beste batek, gainera senideak izan ziren, lehengusinak izan ziren, gero batekin ezkondu zenarekin, eta harena, hura ezkondu zenaren amak esan zion hurrean, mutilari aditu nirearekin ezkontzen baza, horregatik [...] egiten bazara aditu emango dizut, ez dakit zenbat dote baina asko, e? Eta besteak segun antza ba gurago izan zuen, dirua, maitasuna baino, eta utzi zuen beste andregaia eta gero bestearekin ezkondu zen) amotza (adj) motza, kamutsa; amostu (ad) amoztu amurrutu, amorrutu (ad) amorratu; amurru emon (ad) amorrua eman “Sortzi amar urte ingiru, i sosten txakur amorrutu betek usike, niri ta neu beste, eta gure ausoko bat, e, amorrutu in san [2G]” - (Zortzi hamar urte inguru, egin zidan txakur amorratu betek haginka, niri eta neu beste, eta gure auzoko bat, amorratu egin zen) anabake (iz) nahastea “Dana gusurre ta kople ta anabake bueno olau gausetan, orrek gausek bados aputxu bet galtzen baye, ondino be Lurdesera yoten da segun antza jente [2G]” - (Dena gezurra eta kopla eta anabaka beno holako gauzetan, gauza horiek badoaz apurtxo bat galtzen baina, oraindino ere Lourdesera joaten da segun antza jendea) andi (adj) handia; andiki (adj) handikia; andito (adj) handitoa; anditu, aunditu (ad) handitu “Beso anditu akon, eta egunetan egon san, a, fastidiaute [2G]” - (Besoa handitu zitzaion, eta egunetan egon zen, hura fastidiatuta) “Ori andiki da, itzel andiki da [3A]” - (Hori handikia da, itzel handikia da) andi orti emeti (esak) handik hortik hemendik “Madrilen be egonta, estudiok iten ta andi orti emeti, te amasortzi amasaspi amasortzi urte euki situenen esa otzin se, itxiteko ori bide ori, se, esteula aurrera urtengo [2G]” - (Madrilen ere egonda, ikasketak egiten eta handik hortik hemendik, eta hamazortzi hamazazpi hamazortzi urte eduki zituenean esan zioten ze, uzteko bide hori, ze, ez duela aurrera irtengo) anesino (iz) anexioa “Anesino i eudinen, isen san [2A]” - (Anexioa egin zutenean, izan zen) anima (ad) animatu “Bai, nire ama asi baño lenau yote san amoma, astoas, Astrabudure, asten birrites edo iru bider, segun se sasoyan, egote san, e, jenero geyau edo es, baye amoma ya ba ori, ya edadetxu bet artu eun eta, ama anime san, karneta ataten berrogei urteas [4A]” - (Bai, nire ama hasi baino lehenago joaten zen amama, astoarekin, Astrabudura, astean birritan edo hiru bider, segun ze sasoitan, egoten zen, jenero gehiago edo ez, baina amama ja ba hori, ja edadetxo bat hartu zuen eta, ama animatu zen, karneta ateratzen berrogei urterekin) “Anima sana isen san au Etxatxuko, estakit, e, dau or abade inte bat, Berangon egon da ori [2A]” - (Animatu zena izan zen hau Etxatxukoa, ez dakit, dago hor abade eginda bat, Berangon egon da hori) anotau (ad) anotatu antza 1. (iz) antza. 2. antza (ado) antza; antzeko 1. (adj) antzekoa. 2. (post) antzekoa; antzen (ado) antzean; antzera (ado) antzera; antza euki (ad) antza eduki; antza dauneti (esak) antza denez “Dekot lobe, neure antza euki deune txikerretan [2A]” - (Daukat loba, neure antza eduki duena txikerretan) “Esteko euri iteko antzik [2A]” - (Ez dauka euri egiteko antzik) “Eta esan egon antza erramurik [1A]” - (Eta ez zen egon antza erramurik) “Erle an lotute esan oten, an esti iteko leku eukiteun antza dauneti [2G]” - (Erlea han lotuta ez zen egoten, han eztia egiteko lekua edukitzen zuen antza denez) “Antzeko isengo da paluko nei parrako [3G]” - (Antzekoa izango da palukoa nahi parrakoa) “Errotak ure egoneskonen, a, solotan bear ona itearrik, e, an barrin in ber isete san, ta, iote sendules sera, batzeko, bardin antzen [2G]” - (Errotak ura egonez gero,
292 soroetan behar ona egiteagatik, han berriro egin behar izaten zen, eta ehotzen zenuenez zera, batzeko, berdin antzean) “Edoser ba, erropa sarrak eta orti ba, urteteuna, komo ke, sea isengo baletike, esango tzut ba, sorgiñek, antzera isengo baletikes urteteuren, esta? [2G]” - (Edozer ba, arropa zaharrak eta hortik ba, irteten zuena [..] zera izango balitz, esango dizut ba, sorginak, antzera izango balira irteten zuten, ezta?) añadidu (ad) gehitu apara, aparau (ad) aparatu “Okerrak bakisu se i uden batzuk, iteuren karburoas imini, karburo in sulo bat, imini tanka bat, an suloan ta karburo barrun, ta karburori airi sue emon, bunba! Gora danak, ta batzuk apara bekokin, eta eridu [1A]” - (Okerrak badakizu zer egin zuten batzuek, egiten zuten karburuarekin ipini, karburoa egin zulo bat, ipini tanke bat, han zuloan eta karburoa barruan, eta karburo hari sua eman, bunba! Gora denak, eta batzuk aparatu bekokian, eta zauritu) aparta, apartau (ad) 1. apartatu. 2. banandu; aparte (ado) aparte; aparteko (adj) apartekoa “Ta saldias eta karroas, batzen satza, ta baldetxu beteas botate akion eta, ara botate seitusen ta klaro tankek aparta ite seitusan [2A]” - (Eta zaldiarekin eta karroarekin, batzen satsa, eta baldetxo batekin botatzen zitzaion eta, hara botatzen zituen eta jakina tankeak apartatu egiten zituen) “Bueno ba andreanik aparta san, eta or gosek ilik konejuk asten egon san [2G]” - (Beno ba andreagandik apartatu zen, eta hor goseak hilik konexuak hazten egon zen) “Oin aik, e, terrenotati, ba, bide Loyurantzeko bide in sen andi, an labaderoti esan oten a bide ba Loyureko, oin aparte ineko da, a estratze ote san an [2G]” - (Orain haiek, terrenoetatik, ba, bidea Loiuranzko bidea egin zen handik, han labaderotik ez zen egoten bide hura ba Loiurako, orain aparte eginekoa da, estrata hura egoten zen han) “Santimami aparteko da [3G]” - (Santimami apartekoa da) apatza (adj) apatza “Apatz, apatz badau, bai, gustosoa edo bigune edo [4A]” - (Apatz, apatz badago, bai, gustoso edo biguna) apellidu, apellido (iz) abizena, deitura “Orrek Intxurbek apelliduti datos urren [2A]” - (Horiek Intxurbeak abizenetik datoz hurrean) “Apellido estait selan dekon [2G]” - (Abizena ez dakit zelan daukan) apenas (ado) antza “Orrentzat estau apenas, e, gause andirik [1A]” - (Horrentzat ez dago antza, gauza handirik) aplasta, aplastau (ad) zapaldu “Gauetan lo iminten dusenen, txototxu imini, lo badau, ta aik belarritxuk aplastata, txoton barruntxun [2A]” - (Gauetan lo ipintzen ditugunean, txanotxoa ipini, lo badago, eta belarritxo haiek zapalduta, txanoaren barruan) aplauso (iz) txaloa “Estaipe, berrogei untze bitarten edo in gendusen, eta idik ondo tiretute proba ona inte, dana aplauso ta barrabaskeri [2G]” - (Ez dakit ere, berrogei iltze bitartean edo egin genituen, eta idiek tiratuta proba ona eginda, dena txalo eta barrabaskeria) aprobe (iz) proba aprobetxa, aprobetxau (ad) baliatu, aprobetxatu “Aik urek aprobetxate seden an oten sinek [2G]” - (Ur haiek aprobetxatzen zituzten han egoten zirenek) aproposa (adj) aproposa; apropos (ado) apropos; apropostu (ad) apropostu “Apropos ineko moduko isen san [2G]” - (Apropos egineko modukoa izan zen) “Atxine entierruk, estait entzun badosu iños baye, saldies eta karro, olau, e, apropostuko berantzat [2A]” - (Antzina enterruak, ez dakit entzun duzun inoiz baina, zaldiarekin eta karroa, holako, apropostukoa berarentzat) apunta, apuntau (ad) apuntatu “An pasa akun guri urte baten, lelako egun bireko probak egon sin, egon sin estait amalau pareja edo amasei apuntaute [2G]” - (Han pasatu zitzaigun guri urte baten, lehenengo egun birako probak egon ziren, egon ziren ez dakit hamalau pare edo hamasei apuntatuta) apurtu (ad) apurtu
293 “Eta neu ganen eta neuk eser enendun in, ta berak isterra apurtu yeun [2A]” - (Eta neu gainean eta neuk ezer ez nuen egin, eta berak izterra apurtu zuen) ara! (esk) hara! arbindun (ad) artegatuta “Eta baten eron nendun arrana, arbindun egote san arra ta ara [2G]” - (Eta baten eroan nuen arragana, artegatuta egoten zen arra eta hara) ardure (iz) ardura; ardure euki (ad) ardura eduki; ardure isen (ad) ardura izan; ardure emon (ad) ardura eman “Yote nitzen, fabrikera bai fabriken, etzeko ardureas, se etzen bearra asko, eta, etzeko ardureas, etorri etzera eta, bearrari oratu, eta bata akabau te beste, oratu, eta, lotu barik [1G]” - (Joaten nintzen, fabrikara baina fabrikan, etxeko ardurarekin, ze etxean beharra asko, eta, etxeko ardurarekin, etorri etxera eta, beharrari oratu, eta bata amaitu eta bestea, oratu, eta, lotu barik) “Nire aitak esate yeun gerra denporan euren ardure dusti isen sala altosornos [3A]” - (Nire aitak esaten zuen gerra denboran euren ardura osoa izan zela Labe Garaiak) “Egon san bearren baye, txarto urteotzen ba, bueno, etzen egon san, eta esan sotzen esteko ardurerik, estekosu eskribidu bearrik [2A]” - (Egon zen beharrean baina, txarto irteten zion ba, beno, etxean egon zen, eta esan zion ez dauka ardurarik, ez daukazu idatzi beharrik) “Guri se ardure dosku batak sein bestek baye bueno, nik be ointxe be gureko nengo, lengok aurrera segidu dien baye bueno [2G]” - (Guri ze ardura digu batak zein besteak baina beno, nik ere oraintxe ere gurako nuke, lehengoek aurrera segitu dezaten baina beno) “Ikusko nendun, baye, ardure be emon bes [3G]” - (Ikusiko nuen, baina, ardura ere eman ere ez) aren (ado) arean, zertxobait, apur bat; aren bako (adj) arean bakoa “Estat gustetan aren bes [4A]” - (Ez zait gustatzen arean ere ez) “Bai guk, e, estot iños pentza nik eguskik, e, kolore diferente deunik, obeau kolore, eguskies obeau, aren bako baño [2A]” - (Bai guk, ez dut inoiz pentsatu nik eguzkiak, kolore desberdina duenik, hobea kolorea, eguzkiarekin hobea, arean bakoa baino) argala (adj) argala; argaldu (ad) argaldu; argaldade (iz) argaldadea, larrikuntza “Ori estau ain argal [2A]” - (Hori ez dago hain argal) “Argaldade modun, argaldade da, e, bajonaso bat, argaldade dekosu edo Jesus! Selau argaldade dekot ointxe, aunkesea ur aputxu betek iten deust [3A]” - (Argaldade moduan, argaldadea da, larrikuntza bat, argaldadea daukazu edo Jesus! Zelako argaldadea daukat oraintxe, besterik ezean ur apurtxo batek egiten dit) Goierriko San Kristobal ermita argaski (iz) argazkia “Emen egongo sintzen? Au argaski suk inte da? [3A]” - (Hemen egongo zinen? Argazki hau zuk eginda da?) argi (adj) argia; argitu (ad) argitu; argi te garbi egon (esak) argi eta garbi egon “Ser esan gure daun estait, katu begik, argik direslakon? Ala es? [4A]” - (Zer esan gura duen ez dakit, katu begiak, argiak direlako? Ala ez?) “Eta atxineko, eskrituretan esteu argituten ondo [2A]” - (Eta antzinako, eskrituretan ez du argitzen ondo) arin (ado) arin, laster; arine (adj) arina; arindu (ad) arindu “Santagedatan gaue arin iten deu [2G]” - (Santa agedatan gaua arin egiten du) arlote (adj) arlotea armasoya (iz) armazoia arma, armau (ad) armatu; armatu (ad) armatu, harrotu “Emen sartu sin, e, maki kuadilletxu bet armaute [2G]” - (Hemen sartu ziren, maki talde bat armatuta) “Aitek eta busterrik iminte yotzienen armatu ite yeudien busterrik [3A]” - (Aitak
294 eta buztarriak ipintzen zizkienean armatu egiten zituen buztarriak) arrabio (iz) amorrua; arrabio emon (ad) amorrua eman; arrabio isen (ad) amorrua izan; arrabio koyu (ad) amorrua hartu “Es giau es gitxiau, orreaitik, koyu eun atarañoko arrabio! [2G]” - (Ez gehiago ez gutxiago, horregatik, koiu zuen hartarainoko amorrua) “Arrabio koyu neuntzen ori esa eustelako be maisuri kontu atar ixu [2G]” - (Amorrua koiu nion hori esan zidalako ere maisuari kontu atera ezazu) “Niri emote seusten arrabio bat! Mutilek sartze sin, e, tabernara, eta enbrak an, e, ta enbrak an kanpon begire [2A]” - (Niri ematen zidan amorru bat! Mutilak sartzen ziren, tabernara eta andrazkoak han, eta andrazkoak han kanpoan begira) “Ondino be nik beleri arrabio badotzit, e? [2G]” - (Oraindino ere nik beleei amorru badiet, e?) arrak yo (ad) harrak jo arranka, arrankau (ad) erauzi “Eta emen eskola barrik dausen lekun inte, egon san, sera, lau orma, bueno iru orma eta erdi, eskillerak egon sin arrankata, bai leleko, pisure egon sien, satik, tori isen san atxineko batzoki [3A]” - (Eta hemen eskola berriak dauden lekuan eginda, egon zen, zera, lau horma, beno hiru horma eta erdi, eskailerak egon ziren erauzita, baina lehen pisura egon ziren, zatiak, eta hori izan zen antzinako batzokia) arrapa (ad) harrapatu “Karo oin ardik bota doas or eta oin, garbi garbi dau, oin orrek suge pe estere gure alan garbin ibilte se goikok, e, arrapaten dotze [3G]” - (Jakina orain ardiak bota ditut hor eta orain, garbi garbi dago, orain suge horiek ere ez dute gura hala garbian ibiltzea ze goikoek, harrapatzen dituzte) arraro, raro (adj) arraroa “Ori da bedar raro bat esteuna esetarako balio, ayen bedarra [3G]” - (Hori da belar arraro bat ez duena ezertarako balio aihen belarra) arraska, arraskau (ad) 1. urratu. 2. karrankatu “Txarri eskeite sen garbitute, arraska iten sotzen olan [3A]” - (Txerria eskegitzen zuten garbituta, karrankatu egiten zioten hola) arraskero, arreskero (ado) harrezkero “Arreskero urte dusti dusti dustitan yonas, oin enas yoten oin esi nas [1A]” - (Harrezkero urte guzti guzti guztietan joan naiz) arrasta (ad) herrestatu arrima, arrimau (ad) parajetu, hurbildu “Bildur barik koi deu edo arrima da txakurreana bildur barik edo esteu auki bildurrik txakurreeiti, atrebidu baño giau esango nenko nik [2A]” - (Beldur barik koiu du edo parajetu da txakurrarengana beldur barik edo ez du eduki beldurrik txakurragatik, atrebitu baino gehiago esango nuke nik) arrisgu (iz) arriskua “Landaran sustraye ebaiten delako, piperra sobre todo iminiparrin inderra koyu arten se piperra pe, e, andi iten danen ta gogortu iten danen esteko, arrisgurik, bai txikerretan, oso da landara bigune ta delikedu, eta orrek ebai iteudin, ebai te siketu te gero barrik imini ber [2G]” - (Landareen sustraia ebakitzen delako, piperra batez ere ipini berrian indarra koiu artean ze piperrak ere, handi egiten denean eta gogortu egiten denean ez dauka, arriskurik baina txikerretan, oso da landare biguna eta delikatua, eta horiek ebakitzen zuten, ebaki eta sikatu eta gero berriak ipini behar) arro (adj) harroa; arrokeri (iz) harrokeria; arroputze (adj) harroputza; arrotu (ad) harrotu “Ta gero igual yan es baye emon ite sotzuen, ba arro [3A]” - (Eta gero igual jan ez baina eman egiten zizuten, ba harro) “Bai osten arrokeri egote san [3A]” - (Bai ostean harrokeria egoten zen) “Askok esaten deure emen ingeru gustien, neu eno arrotuten, e? Ni paño obeto, emen esteula iñopere iten euskeras [1G]” - (Askok esaten dute hemen inguru guztian, neu ez noa harrotzen, e? Nik baino hobeto, hemen ez duela inork ere egiten euskaraz) arte (post) arte; arten 1. (post) arte, artean. 2 (post) artean. 3. (ado) artean, lehenago; arteko (iz) arteragokoa, artekoa; arte bitarten (esak) arte bitartean
295 “Patineas arreglaten ise nas, esta? Arik eta ure imini arte [2G]” - (Patinarekin konpontzen izan naiz, harik eta ura ipini arte) “Barrio dustikok ekarte situsen arrik kanterati te olan, eta danan arten inte dau [2A]” - (Auzune guztikoek ekartzen zituzten harriak harrobitik, eta hola, eta denen artean eginda dago) “Arten es euki te gero, e, gorpu pasa ta osten bide euki [1A]” - (Artean ez eduki eta gero, gorpua pasatu eta ostean bidea eduki) “Krieda egon san eskondu arten [2A]” - (Kriada egon zen ezkondu artean) “Bai etze selan isen san eurona, arten bisi siena [2G]” - (Bai etxea zelan izan zen eurona, artean bizi zirena) “Inos in deu oin arten ba, e? Estait nik baye urte batzuk badi in dena, e? [3G]” - (Inoiz egin du orain artean ba, e? Ez dakit nik baina urte batzuk badira egin dutena, e?) “Asko in deure, andrak esteure aitu, e, a ba gaur bado tabernara edo bado serera, baye nik arte bitarten an in ber dot, eta espadatos etzera gortara yon ber dot beyek erasten [2A]” - (Asko egin dute, andreek ez dute aditu, hura ba gaur badoa tabernara edo badoa zerera, baina nik arte bitartean han egin behar dut behiak erasten) “Arteraukok yon dies, e? Besperan urtenta [2A]” - (Arteragokoak joan dira, e? Bezperan irtenda) arte artu esinik, artek artu esinik (esa) artea(k) hartu ezinik, artega “Arte artu esinik saus [2A]” - (Artea hartu ezinik zaude) “Bai artek artu esini pai [3A]” - (Bai arteak hartu ezinik bai) artesa (adj) arteza, zuzena; artesen (ado) artez, zuzen; artesa, artesau (ad) 1. arteza. 2. arteztu, zuzendu; artestu (ad) arteztu “Trentze imini ber da, belarri aplasta diela, belarrin ganen, a yon diten artes [2A]” - (Ile txorta ipini behar da, belarria zapaldu dezala, belarriaren gainean, hura joan dadin artez) “Eta medikuk eta gausek esin artesa, ni lotu netzen olan [2A]” - (Eta medikuek eta gauzak ezin arteztu, ni lotu nintzen hola) “Eta oin in de, ori bide, emetik artesen imini [2G]” - (Eta orain egin dute, bide hori, hemendik artezean ipini) “Orrek muellek koxu, ebai sati bet, artestu, se oin be iten dot etzen nik ori [4G]” - (Malgu horiek koiu, ebaki zati bat, arteztu, ze orain ere egiten dut etxean nik hori) “Eta gero begire, eurres beti, buru ontara deula, kaderak, igual kadera bat olan doblaute, eta orreaitik isete san a tasadorea, eskue sartu eta barrun artesau, barrun artesau ondo etorri diten [1G]” - (Eta gero begira, aurrez beti, burua honetara duela, hankak, igual hanka bat hola tolestuta, eta horregatik izaten zen tasadore hura, eskua dartu eta barruan arteztu, barruan arteztu ondo etorri dadin) artiste (adj) artista; artistade (iz) artistada “Gure aite artiste isen san ebaiten ote [3G]” - Gure aita artista izan zen ebakitzen otea) “Busterri ondo ite beste sera bata, e? Beste artistada bat, e? [3G]” - (Buztarria ondo egitea beste zera bat da, e? Beste artistada bat, e?) artu (ad) hartu “Ta gerran bere gasterik, amar urterako yon nintzen, artu eustin kriedu be bai [1G]” - (Eta gerran ere gazterik, hamar urterako joan nintzen, hartu ninduten morroi ere bai) asala (adj) azala, sakonaren kontrakoa “Nire ama, yoten sanen mallukikes, Portualtera, erote seitusen ba olako, sestille, baye, es, e, es sakonak asalak, ara allega, eta saldute [4A]” - (Nire ama joaten zenean mailukiekin, Portugaletera eroaten zituen ba holako, zarea, baina ez, ez sakonak azalak, hara ailegatu, eta salduta) asao, asau (ado) asago, urrun “Asao enintzen yoten ordun se txikerra ise nintzen [2A]” - (Asago ez nintzen joaten orduan ze txikerra izan nintzen) “Emeti be bai dau metro asau [3A]” - (Hemendik ere bai dago metroa asago) asarratu (ad) haserretu; asarre (ado) haserre; asarrakuntze (iz) haserrekuntza “Su etzera etorko basentikes esentikes asarratuko [1A]” - (Zu etxera etorriko bazina ez zinateke haserretuko)
296 “Egon sin, dosenardiran bat, alkarreri kentzen, seoser giau agindu edo es edo, ta aldeanu pe ba, pesta bi edo iru giau atateko modu, ikusisko ba besteri emon ta, alkarreas asarre ta ibilten sin, e, ori dala ta estala, ta kinkalle ekarteudin, bide bates eurok saltzeudin [2G]” - (Egon ziren, dozena erdiren bat, elkarri kentzen, zer edo zer gehiago agindu edo ez edo, eta baserritarrak ere ba, pezeta bi edo hiru gehiago ateratzeko modua, ikusiz gero ba besteari eman eta, elkarrekin haserre eta ibiltzen ziren, hori dela eta ez dela, eta kinkila ekartzen zuten, bide batez eurok saltzen zuten) asarta (ad) aparatu “Ba asikeran, lelau aitu in berko dosu eta asartaten badosu, ori, aber, e, selan ondo ebai senkin edo pasten datzun, baletike, txarto urtetan dotzula dana pe, se espadakisu, yosten ikisten ibil gentzen gu [2A]” - (Ba hasieran, lehenago aditu egin beharko duzu eta aparatzen baduzu, hori, ea, zelan ondo ebaki zenezakeen edo pasatzen zaizun, baliteke, txarto irteten dizula denak ere, ze ez badakizu, josten ikasten ibili ginen gu) aseradu (adj) altzairatua “Atxineko, oyan muellek, an barrun yote san burni, a san aseradu [2G]” - (Antzinako, ohearen malguak, han barruan joaten zen burdina, hura zen altzairatua) asetu (ad) asetu asi (ad) 1. hasi. 2. hazi; asikere (iz) hasiera; asito (adj) hazitxoa “Anditxe asi gintzesan ta gero lau urte edo beraas [2A]” - (Handixe hasi ginen eta gero lau urte edo berarekin) “Eta an bisi gintzesan, an asi gares danok [2A]” - (Eta han bizi ginen, han hazi gara denok) “Bueno ba asikeran, e, inportantena bakisu se isete san notisik ikuste [2G]” - (Beno ba hasieran, garrantzitsuena badakizu zer izaten zen albisteak ikustea) “Baye asitotxu ekarten basu es [2G]” - (Baina hazitotxoa ekartzen baduzu ez) aska (ado) hazka; aska in (ad) hazka egin “Askordinek dekosus, askordine normalen isete san, aska sabiltzesenen, askordinek dekosus [4G]” - (Azkordinak dauzkazu, azkordina normalean izaten zen, hazka zabiltzanean, azkordinak dauzkazu) askena (iz) azkena “Lelau danak etor die Erandioti, askeneko isen san Jabier Agirre, bertan bisi sana [2A]” - (Lehenago denak etorri dira Erandiotik, azkenekoa izan zen Jabier Agirre, bertan bizi zena) asko (ado) asko “Oritxe yon natzu esaten bai, or on san, e, orti etze asko [2A]” - (Horixe joan natzaizu esaten bai, hor egon zen, hortik etxe asko) askorra (adj) hazkorra “Ba, mutil askorra edo mogidu edo, biskorra [4A]” - (Bai mutil hazkorra edo mugitua edo, bizkorra) asma (ad) asmatu “Nik asma dot aurten be, baye estot dirurik auki boltzan, baye igual da [2A]” - (Nik asmatu dut aurten ere, baina ez dut dirurik eduki poltsan, baina berdin dio) ason (ad) arazo, arazi “Baye gero damutu i nintzen, se ni yon banintzen, nik artu ason ingo nentzesan, baye [2A]” - (Baina gero damutu egin nintzen, ze ni joan banintzen, nik harrarazi egingo nizkion, baina) aspaldi (ado) aspaldi; aspaldin (ado) aspaldian “Egon san, e, eskondute ta bisi san an, e, seran, e, guardan etzen, guarde isen san gixona, e, diputasinoko guarde, pinudik eta eukalituk ta euki seitun ak, oin be eukiko itu an iminte, esta? Pentzetan dot ori baso ori, aspaldiko denporatan enas ni andi yon baye [2G]” - (Egon zen, ezkonduta eta bizi zen han, zerean, guardaren etxean, guarda izan zen gizona, Aldundiko guarda, pinudiak eta eukaliptoak eta eduki zituen hark, orain ere, edukiko ditu han ipinita, ezta? Pentsatzen dut baso hori, aspaldiko denboretan ez naiz ni handik joan baina) “Baliente dabil aspaldin, e? Paralis bet emon sotzon [2A]” - (Ausart dabil aspaldian, e? Paralisi bat eman zion) aspi 1. (iz) azpia. 2. (post) azpian “A mantela, urreko egunen iminten basan maye a ogi aspin ote san [1A]” - (Zamau hura hurrengo egunean ipintzen bazen mahaia ogi hura azpian egoten zen)
297 astiro (ado) astiro; astiro astiro (ado) astiroastiro “Ba se bear ba, ba batzeko da, delikadu es, urrekoa, bai, baye ikis gendun batzen, bai se yon ber dosu oso astiro, tiretu esteko ta apurtu estiten gie ta orrek gausek [4A]” - (Ba zer behar ba, ba batzeko da, delikatua ez, hurrengoa, bai, baina ikasi genuen batzen, bai ze joan behar duzu oso astiro, ez tiratzeko eta apurtu ez dadin gia, eta gauza horiek) “Pastan dotzet apur bet, tratora ganetik astiro astiro pun-pun da, tapa in diotzin apur bet sera, lurre ganetik [4G]” - (Pasatzen diot apur bat, traktorea gainetik astiro astiro pun-pun eta, tapatu egin diezaien apur bat zera, lurra gainetik) astraka (iz) aztraka; astrakada (iz) azterkada; astrakan (ado) aztrakan “Baye makine bat astrakada, inde edadeko andrak eta gixonak [3G]” - (Baina makina bat azterkada, eginda edadeko andreek eta gizonek) “Astraka, ollok, astrakan, en jeneral ollalokak txitek ta danak, ak barres, olan, e, ubide bat edo eukikeran, e, konturetu orduko geyena, arrankau, arrak topaten, umentzako [1G]” - (Aztraka, oiloak, aztrakan, gehienetan oilalokak txitak eta denak, hark berriz, hola, ubide bat edo edukikeran, konturatu orduko gehiena, erauzi, harrak topatzen, umeentzat) astune (adj) astuna “Eta libretakok ainbeste lekutan, e, iru mile bitartekok, brimile ta bosteun, brimile seireun sortzireun, eta, dau, e, Elorrion dau, e, Euskal Errin daunik eta astunena lau mile kiloko [2G]” - (Eta libretakoak hainbeste lekutan, hiru mila bitartekoak, bi mila eta bostehun, bi mila seiehun zortziehun, eta dago, Elorrion dago, Euskal Herrian dagoenik eta astunena lau mila kilokoa) asule (adj) urdina; asuliske (adj) urdinxka; asuldu (ad) azuldu, urdindu “Es ori esta berde ori asule da [2A]” - (Ez hori ez da berdea hori azula da) “Eta gero bentanak, bentanak, au bentane, esta? Eta emeti orma satitxu, anileas asuldu [2A]” - (Eta gero leihoak, leihoak, leiho hau, ezta? Eta hemendik horma zatitxoa, anilarekin azuldu) asunto, asuntu (iz) asunto “Telebisinoko asunton, koloka da [2A]” - (Telebistako asuntoan kolokatu da) “Batera antzen isen san ori asuntu dusti [3G]” - (Batera antzean izan zen hori asunto guztia) asustau (ad) ikaratu “Entretenidute daunen seuseas asustau eta kitaten dala, estait iten bada, e? [1A]” - (Entretenituta dagoenean zer edo zerekin ikaratu eta kentzen dela, ez dakit egiten den, e?) atara, ata, atarau (ad) atera “Eta esotzen in esebe, e? Atara yun te esebes [1A]” - (Eta ez zioten egin ezer ere, e? Atera zuen eta ezer ere ez) ataraño, atarañon, ataño (ado) hatarainoko “Eseuen euki atañoko serik [2G]” - (Ez zuen eduki hartarainoko zerik) atase (iz) ataza “Atase dekot atase [4A]” - (Ataza daukat ataza) atendidu (ad) kasu egin; atensino, atentzino (iz) atentzioa; atentzino emon (ad) atentzioa eman; atensino imini (ad) atentzioa ipini “Bai, bueno, bateri baño esotzen atendidu, se lelengo nire isekoas auki un [2A]” - (Bai, beno bati baino ez zion kasu egin, ze lehenengoa nire izekoarekin eduki zuen) “Ak yakiteusen nik estotzet imini atensinorik, esta? [2G]” - (Hark jakiten zituen nik ez diot ipini atentziorik, ezta?) aton (ado) atoan, berehala “Bruselosis be aton nastaten da batek badekotzu gortan, e? A, etxaten deun sera, arnase [3G]” - (Bruzelosia ere atoan nahastatzen da batek badaukakizu kortan, e? Hura, botatzen duen zera, arnasa) atrabesa, atrabesau (ad) zeharkatu “Luki pe neuk ikus dot kamino atrabeseta [1A]” - (Lukia ere neuk ikusi dut kaminoa pasatuta) atrapa (ad) harrapatu “Alkar atrapaten, pañelu koiten atzetikera, eta selan, oritxe selan esaten geuntzen? [1A]” - (Elkar harrapatzen, zapia koiuten atzetik era, eta zelan, horixe zelan esaten genion?) atrasu (iz) atzerapena “Igual lotuko san arnasa barik bertan ta orreaiti isengo san atrasu euki una [2A]” -
298 (Beharbada lotuko zen arnasa barik bertan eta horregatik izango zen atzerapena eduki zuena) atrebidu (ad) ausartu “Bai se gaur, e, Bilbon be Saspikalletatik, bein e, geubeko amarrak amakak bitartetik, e, inor esta atrebidu iten kanpotik ibiltea [2G]” - (Bai ze gaur, Bilbon ere Zazpi Kaleetatik, behin, gaueko hamarrak hamaikak bitartetik, inor ez da ausartu egiten kanpotik ibiltzen) atxaka (ad) egotzi “Bai, bai, beste alderdire gure dula pasa ta, esoskun atxaka [1G]” - (Bai, bai, beste alderdira gura dugula pasatu eta, ez zigun egotzi) atxaki (iz) aitzakia atxine (ado) antzina; atxineko (adj) antzinakoa “Se txoriso atxine ite san, ba, olan, papelan barrun imini [2A]” - (Ze txorizoa antzina egiten zen, ba, hola, paperaren barruan ipini) “Erriko bidetxuk atxinekok, e? Arreglaute dausenak, orrek [2G]” - (Herriko bidetxoak antzinakoak, e? Konponduta daudenak, horiek) atze (iz) atzea; atzekalde (ado) atzeko aldea; atzekalderdi, atzekalderri (ado) atzeko alderdi; atzera (ado) atzera, berriz; atze emon (ad) atzea eman; atzeratu, atzeatu (ad) atzeratu; atzerengo (ado) atzerengoa; atzeneko (adj) azkenekoa, atzenekoa; atzes (ado) atzez; atzekos aurrera, atzes aurrera (ado) atzekoz aurrera “Lo, alborantxa iten baosu lo asko bere, atze lusetu iten da [2A]” - (Lo, alborantz egiten baduzu lo asko ere, atzea luzatu egiten da) “Portiku atzekalden, eta klaro i yakon ba, emeko, aurreko atea kendu, andi atzeti imini ordun [2A]” - (Elizpea atzeko aldean, eta jakina egin zitzaion ba, hemengo, aurreko atea kendu, handik atzetik ipini orduan) “Ain atzekalderriti yote san estratze [2G]” - (Haren atzeko alderditik joaten zen estrata) “Baye au esan ixen, an yote san jente eta gero ostabe, arrastin barriro, atzera, eta ba iminteuren musike ta ori [2A]” - (Baina hau ez zen izan, han joaten zen jendea eta gero osterabe, arrastian berriro, atzera, eta ba ipintzen zuten musika eta hori) “Atzera datortzu seuri, e? [2A]” - (Atzera datorkizu zeuri, e?) “Atzeratu, e? Ta espabe emen lotzen sara [2A]” - (Atzeratu, e? Eta ezpabere hemen lotzen zara) “Atzerengo, Boluen, errote ote san atxine [2G]” - (Atzerengoa, Boluan, errota egoten zen antzina) “Bai, atzeneko lekun o nitzenen, e, euskera ite san ainbetxu [3A]” - (Bai, atzeneko lekuan egon nintzenean, euskara egiten zen hainbatxo) “Beye yausi yaten kanterati bera, freskotxu, siku on san ta, atzes antza denetik [1G]” - (Behia jausi zitzaidan harrobitik behera, freskotxo, siku egon zen eta, atzez, antza denetik) aurre (iz) aurrea; aurrekalden (ado) aurreko aldean; aurren (post) aurretik, baino lehen; aurrerabide (iz) aurrerabidea; aurretasune (iz) arretasuna; aurrerantzen (ado) aurrerantzean; aurrerengo (ado) aurrerengoa; aurres aurres, aurres aurre (ado) aurrez aurrez; aurretisik (ado) aurretik; aurreratu (ad) aurreratu “Etzen aurren be parre euki du, oin be badau an [1G]” - (Etxearen aurrean ere para eduki dugu, orain ere badago han) “Denpora baten, uki gendun, urtetxu batzuk, e? Ni gastetxu nasela, e, ori aurre dusti, mallukik [4A]” - (Denbora baten, eduki genuen, urtetxo batzuk, e? Ni gaztetxoa naizela, aurre hori guztia, mailukiak) “Yan aurren emen yarriten gare, gero besten gero ona salitara [2A]” - (Jan aurrean hemen jartzen gara, gero bestean gero hona salatxora) “Udebarrin asi ber dosu labretan, preparetan lurre ereiten, gero aurrerantzen bere bearrak iteko [1G]” - (Udaberrian hasi behar duzu lantzen, prestatzen lurra ereiten, gero aurrerantzean bere beharrak egiteko) “Kurtze aurrerengo, kurtze ta aurregi atzen, eta gero kaje [1A]” - (Gurutzea aurrerengoa, gurutzea eta aurre ogia atzean, eta gero atautea) “Danak es, e, emeti bajatu eta, e, lenengo etzek dau bidetxu bet barrurantza, eta or
299 daus segidon, alkarren atzen badaus, bost etze edo, ori da Iketzata, eta eskerrera dausen beste biek aurres aurres, bide dau erdin, orre pe dis Iketzak [4A]” - (Denak ez, hemendik baxatu eta, lehenengo etxeak dago bidetxo bat barrurantz, eta hor daude segituan, elkarren atzean badaude, bost etxe edo, hori da Ikatzata, eta ezkerretara dauden beste biak, aurrez aurre, bidea dago erdian, horiek ere dira Ikatzak) “Santimami es aurreratu, koño! Askanen aurreratu, Santimami, San Kristobal da goyen, Goyerrin [1G]” - (Santimami ez aurreratu, koño! Azkenean aurreratu, Santimami, San Kristobal da goian, Goierrin) “Eureri eser emon barik, aurretasun emon barik, guarda sibilen modun, gogortu, eta bide ebai, umeri, listo etorrite bere, ta guresok iseteuren errurik geyen geyenen, neutzako be [1G]” - (Eurei ezer eman barik, aurretasun eman barik, guardia zibilen moduan, gogortu, eta bidea ebaki, umeei, listo etorrita ere, eta gurasoek izaten zuten errurik gehien gehienean, niretzat ere) aurten (ado) aurten “Aurten estosue labretan solo? [1A]” - (Aurten ez duzue lantzen soroa?) “Iesko ta aurtengo ongo da [2A]” - (Iazkoa eta aurtengoa egongo da) ausegi, usigi, usegi 1. (ad) haginka egin. 2 (iz) haginkada; usike in, usigi in (ad) haginka egin “Suerta da, sugen ausegies ilte [2G]” - (Suertatu da, sugeen haginkadarekin hiltzea) “Sugena da gogorrau, sugeas, a, usegiten badotzu, sur espababiltzes, garbitu, ensegida garbitan sara [2G]” - (Sugearena da gogorragoa, sugearekin, haginka egiten badizu, zuhur ez bazabiltza, garbitu, atoan garbitzen zara) “Irentzi baño mau esango neskio, usigi dein, es? [4A]” - (Irentsi baino mau esango nioke, haginka egin dezan) “Sortzi amar urte ingiru, i sosten txakur amorrutu betek usike [2G]” - (Zortzi hamar urte inguru, egin zidan txakur amorratu betek haginka) ausi (ad) hautsi “Eta esan an erruede ausi eta urrungo egunen, e, ur barik jente [2G]” - (Eta ez zen han txirrinka hautsi eta hurrengo egunean, ur barik jendea) auspes, aospes (ado) ahuspez “Ba enitzu esan bada lo iteko, baye auspes bai [2A]” - (Ba ez niezazuke esan den lo egiteko, baina ahospez bai) autoridade (iz) autoritatea “Kateati buelta prosesino andi iseten san, autoridade dusti Desirtuko [2A]” - (Kateatik buelta prozesio handia izaten zen, autoritate guztia Desertukoa) autorisa, autorisau (ad) baimendu “Emen egon san etzealde bat, autorisata egon sana, eta solok eraite seitun tabakoas, e, estaduk autorisaute [2G]” - (Hemen egon zen etxalde bat, baimenduta egon zena, eta soroak ereiten zituen tabakoarekin, estatuak baimenduta) B babalasto (adj) babalastoa “Babalasto ori! [4A]” - (Babalasto hori!) badaspadan, badaespadan (ad) badaezpadan “Ordun be bildurreas ibilte nintzen ia sapaltan badot, e, badaespadan, se orrek karo, sapaltan badosu, e, bustena edo olan, buelta erdi emoten de [3G]” - (Orduan ere beldurrarekin ibiltzen nintzen ea zapaltzen dudan, badaezpadan, ze horiek jakina, zapaltzen baduzu, buztana edo hola, buelta erdia ematen dute) baju (adj) baxua; bajuto (adj) baxutoa; baja; bajatu (ad) baxatu; bajakere (iz) baxaera, jaitsiera “Baye amabost eguneko ilberarik estau, urek altuau te bajuau [1A]” - (Baina hamabost eguneko ilbeherarik ez dago, urak altuago edo baxuago) “Sabalote bajutotxu txikitxu gixona baye sabala [2G]” - (Zabalkote baxutotxo txikitxoa gizona baina zabala)
300 “An topa deudi, marea bajatu danen, topa deudi kotxe, eta, sereko, Santurtziko gixon bat isen da [2A]” - (Han topatu dute, marea baxatu denean, topatu dute autoa, eta, zerekoa, Santurtziko gizon bat izan da) “Or bajakera batau, ta labadero batau, te erreka bat, errekati arantza da Goyerri [2G]” - (Hor baxaera bat dago, eta labadero bat dago, eta erreka bat, errekatik harantz da Goierri) bai (ado) bai; bai ba (esk) bai ba; bayetz (ado) baietz “Batzuk dine bayetz beste batzuk esetz, surrumurru dabil [3A]” - (Batzuek diote baietz beste batzuek ezetz, zurrumurrua dabil) “Bai ori be trontzo da, nik pentzaten dot bayetz, be bai [2A]” - (Bai hori ere mutxikina da, nik pentsatzen dut baietz, ere bai) bakarra (adj) bakarra; bakarrik (ado) bakarrik “Eta olau poso bakarrak eta, atxine leku askotan iten sin ganaduk ure edateko, eta olau lekutan asten sin, baye, milek oten sien, beterik ote san ingiru dusti, ugelarioas, ta oin esta ikusten aren, akaba in die, estait seaitik baye akaba in die [2G]” - (Eta holako putzu bakarrak eta, antzina leku askotan egiten ziren ganaduak ura edateko, eta holako lekuetan hazten ziren, baina, milak egoten ziren, beterik egoten zen inguru guztia, ugaraxoz, eta orain ez da ikusten arean, amaitu egin dira, ez dakit zergatik baina amaitu egin dira) “Bai, iyo, iyo ite san neguen, se neguen, etzerako bakarrik es, ba beyentzako bere, beyeri be emote sakean [2G]” - (Bai, eho, eho egiten zen neguan, ze neguan, etxerako bakarrik ez, ba behientzat ere, behiei ere ematen zitzaien) bakotxa (iz) bakoitza “Klaro! Etzen, etzen danak, ondo urtetan badeu edo txarto, bakotxa, al daun modun [2A]” - (Jakina! Etxean, etxean denak, ondo irteten badu edo txarto, bakoitza, ahal duen moduan) baliente (adj) ausarta; balientetasune (iz) ausardia “Oin urtetxu batzuk dires, ba San Antonio egun beten, erromerin, eta, pareja bi, pareja bi egon, eta bueno ba, ilunden, ba gauen puf! Arrian eurok bixi, eta Jesus! Ba or, bados, a, kita errope, nik estait baliente isetearrik enbran aurrerau, nik estaipa seitearrik, kendu erropak, eta fup! Ala! Bat an lotu san [2A]” - (Orain urtetxo batzuk dira, ba San Antonio egun baten, erromerian, eta bikote bi, bikote bi egon, eta beno ba, ilundean, ba gauean puf! Arriagan eurok bizi, eta Jesus! Ba hor, badoaz, erantzi arropa, nik ez dakit baliente izateagatik andrazkoen aurrean, nik ez dakit ba zergatik, kendu arropak, eta fup! Tira! Bat han lotu zen) balio isen (ad) balio izan “Atxineko gausek gaur este balio esetarako be, gaur mundu barrin bisi gara [2G]” - (Antzinako gauzek gaur ez dute balio ezertarako ere, gaur mundu berrian bizi gara) Udaletxe zaharra. balore (iz) balorea; balora (ad) baloratu “Beyek erosteko be bai, se beye be ba, okela giau badeko beti deko balore giau, eta bai txalak asteko, txala pe, tratante pe danak eukiteuden kordela [2G]” - (Behiak erosteko ere bai, ze behia ere ba, okela gehiago badauka beti dauka balore gehiago, eta bai txahalak hazteko, txalak ere, tratanteek ere denek edukitzen zuten kordela) “Ta gero balora iteutzuen, porejenplo etze [3G]” - (Eta gero baloratu egiten zizuten, kasurako etxea) baltza (adj) beltza; baltziske (adj) belxka; baltzik (ado) beltzik, beltzez; baltzingo (adj) baltzingoa; baltzitu (ad) belztu “Olau bitxo bat da, baltza bai [2G]” - (Holako pizti bat da, beltza bai)
301 “Belek abaderi be esateotzin belek, orduko denporatan, karo baltzik yantzite ibilte oin esti olan ibilten oin ya ba [2G]” - (Beleak abadeei ere esaten zieten beleak, orduko denboretan, jakina beltzik jantzita ibilita orain ez dira hola ibiltzen orain ja ba) “Ta traje baltzitu i otzean, ta nik estait se koloreko isen san, ta baltzitu i otzean, eta aretxeas baltzaas eskondu gintzesan gu [1A]” - (Eta trajea belztu egin zioten, eta nik ez dakit zer kolorekoa izan zen, eta belztu egin zioten, eta harexekin beltzarekin ezkondu ginen gu) banandu (ad) banandu, banatu; banan banan (ado) banan-banan; banaka (ado) banaka “Se gu ba amar isen gintzesen ta, banan banan talok erretan esin gintzesan egon [2A]” - (Ze gu ba hamar izan ginen eta, banan-banan taloak erretzen ezin ginen egon) “Banakaren batek iten deu segidun, esta? Baye osten es [2G]” - (Banakaren batek egiten du segituan, ezta? Baina ostean ez) bandere (iz) bandera “Ni jayo nintzenen ayuntamintu egon san Lakanpa Erandion, eskole ta dusti, alan, e, bandereas ta dusti [2A]” - (Ni jaio nintzenean udaletxea egon zen Erandioko Landan, eskola eta guzti, hala, banderarekin eta guzti) bando (iz) bandoa “Nire aitite isen san, atxine, selan esaten da, bando esateudin [2A]” - (Nire aitita izan zen, antzina, zelan esaten da, bandoa esaten zuten) baño (post) baino, baizik “Leku betzuten, guren es, se esan egoten ama baño [2G]” - (Leku batzuetan, gurean ez, ze ez zen egoten ama baino) “Klase bat oin berrotamar daus, baye ordun esan egoten klase bat baño [2G]” - (Mota bat orain berrogeita hamar daude, baina orduan ez zen egoten mota bat baino) bardine (adj) berdina; bardingo (adj) berdingoa, ertaina; bardin antzeko (adj) berdin antzekoa; bardin antzen (ado) berdin antzean; bardindu (ad) berdindu; bardin isen (ad) berdin izan; desbardine (adj) desberdina “Alkarren ondon bi daus, orrek usaba bardine tis [2A]” - (Elkarren ondoan bi daude, horiek ugazaba berdinak dira) “Or klaro or esan euririk egon or enkatxon ganen, e, danak bardin ibil ber ta or [2G]” - (Hor jakina hor ez zen euririk egon hor engantxoaren gainean, denak berdin ibili behar eta hor) “Loyun eta Larrondon esta iten bardin, e? Loyun gure antzeko da [4A]” - (Loiun eta Larrondon ez da egiten berdin, e? Loiun gure antzekoa da) “Bardingo, ume bardingo tires ondino ba igual, iru urte edo lau edo, dekes ta ondino bardingo da, eta amar urte dekosenen be bai [2A]” - (Ertaina, ume ertainak dira oraindino ba igual, hiru urte edo lau edo, dauzkate eta oraindino ertaina da, eta hamar urte dauzkanean ere bai) “Danok dosak bardin antzekok ta [2G]” - (Denok dituk berdin antzekoak eta) “Ango euskere eta gure bardin antzen, bardin antzen, se errin bertan euskera gitxi in da [2A]” - (Hango euskara eta gurea berdin antzean, berdin antzean, ze herrian bertan euskara gutxi egin da) “Aitu justo emen, txokon aurren daun, e, bai, urrengo, oin obran daus, se or, oin, nire semek in gur dau, esplanada bat bardindu, se aldas bera dau, bardindu eta, semento apur bet bota ta gero bedarra, ta or, e, eukiteko leku, egoteko eta [4A]” - (Aditu justu hemen, txokoaren aurrean dagoen, bai, hurrengoa, orain obran daude, ze hor, orain, nire semeak egin gura du, zelaigune bat berdindu, ze aldats behera dago, berdindu eta, porlan apur bat bota eta gero belarra, eta hor, edukitzeko lekua egoteko eta) “Ta igual errama batek emote situsen, saspi lora, eta igual saspi lorati sei isete sin desbardinek, baye, asiterako urreko urterako, itxi ber san, ama esate tzona berak, lelauko urten deuna ta ite san andiena, ba arek esateun ama itxi ber sa asiterako, bestek estere balio [3A]” - (Eta igual arrama batek ematen zituen, zazpi lore, eta igual zazpi loretatik sei izaten ziren desberdinak, baina, hazitarako hurrengo urterako, utzi behar zen, ama esaten ziona berak, lehenengo irten duena
302 eta egiten zen handiena, besteek ez dute balio) bariasino (iz) bariazioa “Esan oten bariasino andirik [2A]” - (Ez zen egoten bariazio handirik) bariedade (iz) mota “Bariedadek egon di guren, e, estait, esango dotzut apur bet gora bera irurogei baño giau, giau giau egongo sien [2G]” - (Motak egon dira gurean, ez dakit, esango dizut apur bat gora behera hirurogei baino gehiago, gehiago gehiago egongo ziren) barik (post) barik; bako (post) bakoa “Yongo siren plantxa barik erropak, se ensegida otzita san [2A]” - (Joango ziren lisatu barik arropak, ze atoan hozten zen) “Eskatu barik emon doskue [2A]” - (Eskatu barik eman digute) barrabana (adj) barrabana barrabasa (adj) barrabasa; barrabas (esk) barrabasa; barrabaskeri (iz) barrabaskeria “Suerte euki nun il inte, se ilunetan ba se, bai osten, a, il barik lotu basan, bildurre isengo gintezen dustiok bai, antxe, goiko krusen on san batute suge barrabasa [2G]” - (Zortea eduki nuen hil eginda, ze ilunetan ba ze, baina ostean, hura, hil barik lotu bazen, beldurra izango ginen guztiok bai, hantxe, goiko bide gurutzean egon zen batuta suge barrabasa) “Es, se umeri be bai esaten dako barrabasa, e? [4A]” - (Ez, ze umeari ere bai esaten zaio barrabasa, e?) “Gero, matza aukiten gendun, ainbet, asko ondo esateko asko, baye, galdu iten yakun, ser dekon nor deko sulfato in beste in, eta, jentek esateusten se sulfato in bear yako, sulfato iten dotzet se barrabas! Ser ingo tzet? Baye, kasu da galdu iten yakun, matza dusti, iru edo lau edo bost, e, karretille, satzera botaten gendun, se eseun balio esetako [1G]” - (Gero, mahatsa edukitzen genuen, hainbat, asko ondo esateko asko, baina, galdu egiten zitzaigun, zer daukan nor daukan sulfatoa egin bestea egin, eta, jendeak esaten zidan ze sulfatoa egin behar zaio, sulfatoa egiten diet ze barrabas! Zer egingo diet? Baina, Kasua da galdu egiten zitzaigun, mahats guztia, hiru edo lau edo bost, eskorga, satsetara botatzen genuen, ze ez zuen balio ezertarako) “Eta lelako egunen suerta akun guri, itzeleko eguski eder bateas egurdi beten, eta, danak baño marka andiau inte, estaipe, berrogei untze bitarten edo in gendusen, eta idik ondo tiretute proba ona inte, dana aplauso ta barrabaskeri [2G]” - (Eta lehenengo egunean suertatu zitzaigun guri, itzeleko eguzki eder batekin eguerdi baten, eta, denek baino marka handiagoa eginda, ez dakit ere, berrogei iltze bitartean edo egin genituen, eta idiek tiratuta proba ona eginda, dena txalo eta barrabaskeria) barri (adj) berria; barrin (ado) berriro; barriro (ado) berriro; barris (ado) berriro; barrista, barristau, barristu (ad) berriztatu; barritu (ad) berritu “Baserri es, aititek eta amak albon, bai gure aite ta ama, eskondu sin pisu barri betera [2A]” - (Baserri ez, aititak eta amak alboan, baina gure aita eta ama, ezkondu ziren pisu berri batera) “Ta barri barri dau, au estau asko usata barri barri dau [2A]” - (Eta berri berri dago, hau ez dago asko erabilita berri berri dago) “Bai askotan yausi be in dat errade burutik eta barrin yon ber betatuten [2A]” - (Bai askotan jausi ere egin zait arrada burutik eta berriro joan behar betetzen) “Gero barriro asten sintzen [3A]” - (Gero berriro hasten zinen) “Beorrek kantateun, ta berak kantateune gero guk, barris kantau [2G]” - (Berorrek kantatzen zuen, eta berak kantatzen zuena gero guk, berriro kantatu) “Oin dana dau barristata, oin dana in deitues fabrikek an [2A]” - (Orain dena dago berriztatuta, orain dena egin dituzte fabrikak han) “Gero i eudin au etze au eta, lotu san emen, bueno au esta, se ni tekot oson, totalmente barristaute, oin dala ogeiran bat urte edo [2G]” - (Gero egin zuten etxe hau eta, lotu zen hemen, beno hau ez da, ze nik daukat osoan, guztiz berriztatuta, orain dela hogeiren bat urte edo) “Orrek kendu te gero, barritu in arten beste urte bi edo iru pasa sin edo lau edo [2G]” - (Horiek kendu eta gero, berritu egin artean beste urte bi edo hiru pasatu ziren edo lau edo)
303 “Estait ser esaten san baye oten sin lekun ukutu eta ya, bestek, ak in ber iseten aun barrin a parau, eta su yoten sintzen barrin olgetan [2A]” - (Ez dakit zer esaten zen baina egoten ziren lekuan ukitu eta ja, besteak, hark egin behar izaten zuen berrian hura paratu, eta zu joaten zinen berrian olgatzen) “Es, es, es, orrek es, ori bentane estot pentzetan barristuko sanenik [2A]” - (Ez, ez, ez, horiek ez, leiho hori ez dut pentsatzen berrituko zenik) barru 1. (iz) barru. 2. (post) barru “Jenten jenteas, esin isen san sartu barrure [2A]” - (Jendearen jendearekin, ezin izan zen sartu, barrura) “Gaues eron ara, eta dino ara eron ta gero urreko egun, estait senbet egun barru yon urunen bile, eta abastokok yon dila ta kendu te urun barik etorri [3A]” - (Gauez eroan hara, eta dio hara eroan eta gero hurrengo egun, ez dakit zenbat egun barru joan irinaren bila, eta abastokoak joan direla eta kendu eta irin barik etorri) barrunta, barruntau (ad) barruntatu, sentitu “Eta oin estot barruntaten bate be, urtek di bape ikusi estotela [2G]” - (Eta orain ez dut barruntatzen batek ere, urteak dira bat ere ikusi ez dudala) bart (ado) bart “Bart yonas, bart egonas, or etzeaurren, bai ori bai ori asko [3A]” - (Bart joan naiz, bart egon naiz, hor etxaurrean, bai hori bai hori asko) bastante (ado) nahiko “Emeti bastante iten dies, eta an a, nik an goiko alderdin dekot solo bat eta, an asko iten sien ademas [2G]” - (Hemendik nahiko egiten dira, eta han hura, nik han goiko alderdian daukat soro bat eta, han asko egiten ziren gainera) “Nik, e, ni ise nas, bastante ondo yonasen denporan, e, bakarrik bat ise nas ni, eta bueno ba, aite ta ama sano egon dires eta beti batan bat geyau euki du, baye enas txarto bisi isen [2A]” - (Ni, ni izan naiz, nahiko ondo joan naizen denboran, bakarrik bat izan naiz ni, eta beno ba, aita eta ama sano egon dira eta beti baten bat gehiago eduki dugu, baina ez naiz txarto bizi izan) basto (adj) bastoa “Ya apur bet gari bastoau dala ori su tinosuna [2G]” - (Ja apur bat gari bastoagoa dela hori zuk diozuna) batera (ado) batera “Kuartun, e, ba, nik eta aistek beti iten gendun batera lo, eta nebek beste kuartu beten [2A]” - (Gelan, ba, nik eta ahizpak beti egiten genuen batera lo, eta nebak beste gela baten) bates be (ado) batez ere batidu (ad) irabiatu “Biskotxo iteko ite san be bai batidu [3A]” - (Bizkotxoa egiteko egiten zen ere bai irabiatu) bat in (ad) bat egin; bat isen (ad) bat izan “Beresi te abaro ba ties [1A]” - (Beresia eta abaroa bat dira) “Ordurarten dana isen san bat [2G]” - (Ordura arte dena izan zen bat) “Guk eukiten gendun gure sera, danak dis gause bat, baye yakiteko ser dan gause bat eta beste iten gendun buruko orrotzak, eta iseten sien merkeau pe erosteko [3A]” - (Guk edukitzen genuen gure zera, denak dira gauza bat, baina jakiteko zer den gauza bat eta bestea egiten genuen buruko orratzak, eta izaten ziren merkeagoak ere erosteko) batu (ad) batu “Ta firu batu iten san [2A]” - (Eta firua batu egiten zen) batxi (adj) batxi, baldarra; batxi sopa ori (esak) batxi zopa hori “Sobresaltaten badau berbatan edo ser, saus isilik batxi sopa ori! [2A]” - (Nabarmentzen badago berbetan edo zer, zaude isilik batxi zopa hori!) “Saus isilik batxi sopa! [2A]” - (Zaude isilik batxi zopa!) bearra (iz) beharra, premia; bearrisena, berrisena (iz) beharrizana “Berrisenik eyeun euki errentenik, markesak isen sien ba ta [2G]” - (Beharrizanik ez zuten eduki errentarenik, markesak izan ziren ba eta) begi (ado) begi, apur bat; begire (post) begira, zain; begireko (ado) begirakoa, apur bat; begire on (ad) begira egon, zain egon; begitu (ad) begiratu “Ta gero modifika in ber da edo lisu begi imini edo [2G]” - (Eta gero aldatu egin behar da edo lisu begi ipini edo)
304 “Asaro ederra in deu estait se, egoten sintzen eurin begire [3G]” - (Azaro ederra egin du ez dakit ze, egoten zinen euriaren begira) “Andi begirekok isen sienak, gero gari kendu te osten, eraite sin nabok edo asak imini koliflorak imini, ta olan negureko, negureko gausek imini [2G]” - (Handi begirakoak izan zirenak, gero garia kendu eta ostean, ereiten ziren arbiak edo azak ipini azaloreak ipini, eta hola negurako, negurako gauzak ipini) “Begire egote siren, gibela atetako, armostan iminteko, emeko armosu ordun isete san amakak, edo amaka terdik, bai begire egote siren gibela, iminteko armostako [1G]” - (Begira egoten ziren, gibela ateratzeko, armozatzen ipintzeko, hemengo armozua orduan izaten zen hamaikak, edo hamaika eta erdiak, baina begira egoten ziren gibela, ipintzeko armozatzeko) “Begitu da gause bat, eta aitu da beste bat [3A]” - (Begiratu da gauza bat, eta aditu da beste bat) “Begitu su txapan dauna! [3A]” - (Begiratu ezazu txapan dagoena) bein (ado) behin; beingon (ado) behingoan “Ni bein yonas nobioas, nobiotan [2G]” - (Ni behin joan naiz gizongaiarekin, ezkongaietan) “Asten bein etorte sien Goyerrikok eta Laukisekok eta asaukok [2A]” - (Astean behin etortzen ziren Goierrikoak eta Laukizkoak eta asagokoak) belu (ado) belu, berandu “Bere lagune belu yatorko beti [1A]” - (Bere laguna belu datorkio beti) “Estot pentza iten etorko danik belu [1G]” - (Ez dut pentsatu egiten etorriko denik belu) bellegi (adj) beilegia, horia; bellegiske (adj) beilegixka; bellegitu (ad) beilegitu, horitu “Au baño lodiau isete san metxe, ta bellegi [2A]” - (Hau baino lodiagoa izaten zen metxa, eta beilegia) “Koipe be bellegitu iten dake [2A]” - (Koipea ere beilegitu egiten zaie) benetan (ado) benetan; benetako (adj) benetakoa “Jentek bene benetan artute eukiteun, or yatosak beste mutilok, nos etorriko ete din [2G]” - (Jendeak bene benetan hartuta edukitzen zuen, hor zatozak beste mutilok, noiz etorriko ote diren) “Ba ori, estalako benetako barrea [4A]” - (Ba hori, ez delako benetako barrea) benga (esk) tira “Es, es, es, benga! Erdu ona! [3A]” - (Ez, ez, ez, tira! Erdu hona!) benga, bengau (ad) mendekatu “Berdun be etor san batzuk, benga gur isete senak arpegik tapau, eta besteri [...] tordun kendu i eudien ori [1G]” - (Ba orduan ere etorri ziren batzuk, mendekatu gura izaten zutenak aurpegiak tapatu, eta besteari [...] eta orduan kendu egin zuten hori) bentaje (iz) abantaila “Orrek esteko bentajarik, estot pentzetan nik esetarako aprobetxateko biderik gero ganadu pe esteu yaten, esteu balio [2G]” - (Horrek ez dauka abantailarik, ez dut pentsatzen nik ezertarako aprobetxatzeko biderik gero ganaduak ere ez du jaten, ez du balio) berandu (ado) belu, berandu “Gero gu asi gintzenen, e, ba baskari yan ta gero, gordetan gendun, isen da, ori be, Marturarte ta ori dusti, ta emeti ta Erandiora ta seren, denpore ber iseten san, e, prepareta, se gero ori jentek ite seun askok igual, berandu yoten bagintzen, oira yon [2G]” - (Gero gu hasi ginen, ba bazkaria jan eta gero, gordetzen genuen, izan da, hori ere, Martiarturaino eta hori guztia, eta hemendik eta Erandiora eta zerean, denbora behar izaten zen, prestatuta, ze gero hori jendeak egiten zuen askok igual, berandu joaten baginen, ohera joan) beratu (ad) beratu “Gero domekatan ba imini iten gendun beratan [2A]” - (Gero domeketan ba ipini egiten genuen beratzen) “Beratan bota ta yaten gendun urreko egunen edo ori [3A]” - (Beratzen bota eta jaten genuen hurrengo egunean edo hori) berdaderu (adj) egiazkoa, benetakoa “Esango deure koño ori erlejino kontra dok, guk euki dun Erandion, parrokoa, ta gero alan urten bieun, marike bes marikoya, berdaderu, e? Es barre in, se gero ikus nendun ondo, marikoya san ba,
305 sakristire yonta, lloba baten paperak artesaten, ui! Biek alkarreri mosuke [1G]” - (Esango dute koño hori erlijio kontra duk, guk eduki genuen Erandion, parrokoa, eta gero hala irten ere egin zuen, marika ez marikoia, egiazkoa, e? Ez barre egin, ze gero ikusi nuen ondo, marikoia zen ba, sakristiara joanda, iloba baten paperak artezten, ui! Biak elkarri musuka) berdastu, berdestu (ad) galdarraztatu, galdostu “Sartenen edo seren apur bet, a, berdastu apur bet, beroas, eta a imini seran ganen, berdastu te osten, daun modun es, e? Bai sarteneti pasau orio aputxu beteas seretan, ta a imini ganen ta bueno [2G]” - (Zartaginean edo zerean apur bat, galdarraztatu apur bat, beroarekin, eta hura ipini zeraren gainean, galdarraztatu eta ostean, dagoen moduan ez, e? Bai zartaginetik pasatu olio apurtxo batekin zeretan, eta hura ipini gainean eta beno) “Nik ori bai, amomak iten seitusen ta, oin morsillek berdastu ber dus [4A]” - (Nik hori bai, amamak egiten zituen eta, orain odolosteak galdarraztatu behar ditugu) berde (adj) berdea; berdaske (adj) berdexka; berdatxa (adj) berdatxa, beltzarana “Papela isen san, e? Gero, ni akordatenas, e, idikas, eta arrias, atzeti akuluas, eta a isen san papela, au Franko edo, daun modun edo Juankarlos edo dala, eta a ordun iseten sala alan berde moduko, alau sera, eta, arri eta idikas [2A]” - (Papera izan zen, e? Gero, ni akordatzen naiz, idiekin, eta harriarekin, atzetik akuiluarekin, eta hura izan zen papera, hau Franco edo, dagoen moduan edo Juan Carlos edo dela, eta hura orduan izaten zela hala berde modukoa, halako zera, eta, harria eta idiekin) “Berdatxa da kolore motza, kolore berde antzeko bai [3A]” - (Berdatxa da kolore motza, kolore berde antzekoa bai) beres (ado) berez; beresko (adj) berezkoa “Eta ori kasu ori pasa san beste bein akortanas, Arrian, es, Arrian be bai, baye, emen Santimamitan, Santimamitan be, itzeleko proba ona inte besperan, ta asten da euri, asten di, bueno, esaten dotzuten modun, ba korritan deu, arrik korritan deu, uretan ba, idi paño be giau bein martxe koyuesko beres [2G]” - (Eta kasu hori pasatu zen beste behin akordatzen naiz, Arriagan, ez, Arriagan ere bai, baina, hemen Santimamitan, Santimamitan ere, itzeleko proba ona eginda bezperan, eta hasten da euria, hasten dira, beno, esaten dizudan moduan, ba korritzen du, harriak korritzen du, uretan ba, idiek baino ere gehiago behin martxa koiuz gero berez) ber isen (ad) behar izan; berren (ado) beharrean “Erote seitusen, e, altosornoseko, serak, ba estaipa, bota ber iseten sirenak, Abrara erote seitusen [2A]” - (Eroaten zituen, Labe Garaietako, zerak, ba ez dakit ba, bota behar izaten zirenak, Abrara eroaten zituen) “Amak berko yeun bera paño baye estait, setarako edo norako erote yeudien diru, ba, euron gausetarako edo bai [3A]” - (Amak beharko zuen berak baino baina ez dakit, zertarako edo norako eroaten zuten dirua, ba, euron gauzetarako edo bai) “Eta esayeun nik estot asma, agineko minik, se lepoti, e, il berren mineas [2A]” - (Eta esan zuen nik ez dut asmatu, hagineko minik, ze lepotik, hil beharrean minarekin) berren, barren (post) beharrean “Ladrillues in berren adokineas [2G]” - (Adreiluarekin egin beharrean galtzadaharriarekin) “Guk emen arintxuau akabaten du ogi, ogie esan berren ogi [2A]” - (Guk hemen arintxoago amaitzen dugu ogi, ogie esan beharrean ogi) bertakotu (ad) bertakotu bertan bera itxi, bertan bera lotu (esak) bertan behera utzi “Bertan bera lotute dau, esta? [2G]” - (Bertan behera lotuta dago, ezta?) “Eta or dau bertan bera itxite, lengo baten orma sati bet yausi da ta or ibil di konpontan [2G]” - (Eta hor dago bertan behera utzita, lehengo baten horma zati bat jausi da eta hor ibili dira konpontzen) beste (post) beste “Bueno badaus ondino, baye es atxineko beste [2G]” - (Beno badaude oraindino, baina ez antzinako beste) bestela, bestala (ado) bestela, ederto
306 “Bestala bisi da oin [2G]” - (Bestela bizi da orain) beterre (adj) beterrea “Beterre utze sara, ori, esan doste niri bein baño giautan [4A]” - (Beterre hutsa zara, hori, esan didate niri behin baino gehiagotan) betetu, betatu (ad) bete; bete beten (ado) bete betean; bete beteko isen (ad) bete betekoa izan; bete bete egon (ad) bete betea egon; bete bete in (ad) bete bete egin; beterik (ado) beterik “Estireko eskandalu! Ortarikok on sin lau bet edo bai, ta beteta urten urten bete bete ote sin [2G]” - (Eztirako eskandalua! Horietarikoak egon ziren lau bat edo bai, eta beteta urtean urtean bete bete egoten ziren) “Bete bete galletakas iten sin, artu esne ta oira [2A]” - (Bete bete gailetekin egiten ziren, hartu esnea eta ohera) “Karlistedako gerran, berak, obusek, e, oñe aurren iminte lotze seitula, eta balak eskues lotze seitula ta bete beten ume dustik [2G]” - (Karlistadako gerran berak, obusak, oin aurrean ipinita lotzen zituela, eta balak eskuarekin lotzen zituela eta bete betean ume guztiak) “Egun ilune iteunen emen lotze sien, solo dustik beterik, emen isete san gerre [2G]” - (Egun iluna egiten zuenean hemen lotzen ziren, soro guztiak beterik, hemen izaten zen gerra) “Arria dusti etorte san orra bertara, olan, katxarro bateas artu, ta betetu [1A]” - (Arriaga guztia etortzen zen horra bertara, hola, katxarro batekin hartu, eta bete) “Betatuten gendun lelengo a, se guk jabonata eroten gendun, klaro arinau iteko [2A]” - (Betetzen genuen lehenengo hura, ze guk xaboiztatuta eroaten genuen, jakina arinago egiteko) beti (ado) beti “Ni Arriako nas baye niri beti esan deusti Erandioko euskera dekotela estait seaitik baye, ama isen dales Erandioko ba orreaitik igual, esta? Baye niri Erandioko beti esan deusti [2A]” - (Ni Arriagakoa naiz baina niri beti esan didate Erandioko euskara daukadala ez dakit zergatik baina, ama izan denez Erandiokoa ba orregatik igual, ezta? Baina niri Erandiokoa beti esan didate) bide (iz) aukera; bide bates (ado) bide batez; bide emon (ad) bide eman “Eta aunke pisu giau emoten deun, e, arloko, ori eraiteko, bide gitxi egote san [2G]” - (Eta pisu gehiago ematen duen arren, arloko, hori ereiteko, aukera gutxi egoten zen) “Asten bein, errekaduk inte bide bates, saltzeudin seosertxu te erote seitusen orio ta, ber isen seitusen, e, bai useta seitusen gausek etzerako [2A]” - (Astean behin, erosketak eginda bide batez, saltzen zuten zer edo zertxo eta eroaten zituen olioa eta, behar izaten zituen, bai erabiltzen zituen gauzak etxerako) “Segun antza bisteko, bide emote otzen, tabakon kultibok [2G]” - (Segun antza bizitzeko, bidea ematen zion, tabakoaren lantzeak) bigune (adj) biguna; bigundu (ad) bigundu “Yaboye, jabon txinbo moduko bat ekarteun, ak andrek berak etzen inte a be, ta ataringo iminten gendun, guk segun antza, traputxu beteas amarra ta a, ta ak iteun gero bigundu [2A]” - (Xaboia, txinbo xaboi moduko bat ekartzen zuen, andre hark berak etxean eginda hura ere, eta haietarikoa ipintzen genuen, guk segun antza, traputxo batekin amarratu eta hura, eta hark egiten zuen gero bigundu) bijila, bijilau (ad) sorotsi; bijilantzi (iz) zaintza “Eta orrek bijiletan sin eta igerta san, suk tronkori aitu, te ikusten sendun an, e, selan botaten den borre edo sera, aspire yaten deuna kanpora suloti ataten de, eta ikusten dosu an serrine yauste [2G]” - (Eta horiek sorosten ziren eta igartzen zen, zuk enborrari aditu, eta ikusten zenuen han, zelan botatzen duten zaborra edo zera, azpira jaten duena kanpora zulotik ateratzen dute, eta ikusten duzu han zerrautsa jausita) bildurre (iz) beldurra; bildurre auki (ad) beldurra eduki; bildurti (adj) bildurtia; bildur isen (ad) beldur izan; bildurtu (ad) beldutu “Eskendun pasa, alan bildurrik es esebe [2A]” - (Ez genuen pasatu, hala beldurrik ez ezer ere)
307 “Deko bildurre atxe txarto in estein ta gero txarrau [2A]” - (Dauka beldurra huraxe txarto egin ez dezan eta gero txarrago) “Ori imin deunik eta ona pentza lei jente bildur dala [2A]” - (Hori ipini duenik eta hona pentsa liteke jendea beldur dela) “Aite es, ama bai, ama oso bildurti isen san, aite es [3A]” - (Aita ez, ama bai, ama oso beldurtia izan zen, aita ez) “Bai, beti, e, orrek bildurtan esteun gauserik estau, yisturik bildurtan esteun serik, edo pertsonarik estaulako dekot nik [2A]” - (Bai, beti, horrek, beldurtzen ez duen gauzarik ez dago, justuriak beldurtzen ez duen zerik, edo pertsonarik ez dagoelakoa daukat nik) bile (post) bila “Etorri astoas, nabon bile, ganaduntzet, astoas [3G]” - (Etorri astoarekin, arbien bila, ganaduarentzat, astoarekin) bilusik (ado) biluzik biortu, bigortu, biurtu (ad) bihurtu “Patate sarra iten danen ta gero biortu, iten da batu, ta sufritan deu patatek [3G]” - (Patata zaharra egiten denean eta gero bihurtu, egiten da batu, eta sufritzen du patatak) “Nik entzute dekot iten sendun biortu bai, iten san sanatenes [3A]” - (Nik entzutea daukat egiten zenuen bihurtu bai, egiten zen zain etenez) biosganen lotu (ad) bihotz gainean lotu, jatekoak kalte egin, larritu biribile (adj) biribila “Lastegin daus iru edo lau edo, olango biribil betzuk, baye, ba onen alture ingirukok inte, an ba artaburuk eta ekarten gendusen soloti, artok ba gero labasu iteko [2G]” - (Lantegian daude hiru edo lau edo, holako biribil batzuk, baina, ba honen altuera ingurukoak eginda, han ba artaburuak eta ekartzen genituen sorotik, artoak ba gero labesua egiteko) birrine (adj) birrina, biguna “Ogi birrine da bigun bigun daunen gause [3A]” - (Ogi birrina da bigun bigun dagoenean gauza) birrites (ado) birritan; birriteko aldis (ado) birriteko aldiz “Enbra bat dekolako, e, asten birrites edo iru biderres, e, garbitako etze edo sera ta [2G]” - (Andrazko bat daukalako, astean birritan edo hiru biderrez, garbitzeko etxea edo zera eta) “Dau ermite bai, dau ermite, enas egon sarri, e? Birrites edo olan urren osten baño giautan enas egon [2A]” - (Dago ermita bai, dago ermita, ez naiz egon sarri, e? Birritan edo hola hurrean ostean baino gehiagotan ez naiz egon) bisio (iz) bizioa “Bueno, ba, es, e, miskeri andirik, bastante, ba, basiko esaten dana, faltarik es igual, baye osten bisio gitxias, oso gitxias, goserik es, esta? Baye osten ba, bisio gitxi, saspi, saspi eta eurokas bere bi bederatzi [2A]” - (Bueno, ba, ez, mizkeria handirik, nahiko, ba, oinarrizkoa esaten dena, faltarik ez igual, baina ostean bizio gutxirekin, oso gutxirekin, goserik ez, ezta? Baina ostean ba, bizio gutxi, zazpi, zazpi eta eurokin ere bi bederatzi) Lutxanako eraikina. bisita (ad) bisitatu “Agarrata edo olan bai, baye ostantzen esin da ibili, orraitik yote nas sarri bisitaten [2A]” - (Oratuta edo hola bai, baina osterantzean ezin da ibili, horregatik joaten naiz sarri bisitatzen) biskorra (adj) bizkorra bistu (ad) biztu; berbistu (ad) berpiztu “Gero ilan bat oten sanen bistuteko olan isete siren [1A]” - (Gero hilaren bat egoten zenean bizteko hola izaten ziren) “Joe! Ba estinotzut esebe esanesko abaderi errima in dotzesula enbreri te bistu in sarela edo olan mekaguen la puñeta, pekatu mortalen, errestan egun santu dustin gero [2G]” - (Joe! Ba ez diotsut
308 ezer ere esanez gero, abadeari arrimatu egin diozula andrazkoari eta biztu egin zarela edo “me cago en la puñeta”, bekatu mortalean, erregutzen egun saindu osoan gero) “Berbistu in da, berbistu [2A]” - (Berpiztu egin da, berpiztu) bitarte (iz) bitartea; bitarten (ado) bitartea; bitarteko (iz) bitartekoa; bien bitarten (ado) bien bitartean “Andramari iturri, dau, Akarlandatik Unbera bitarten [3G]” - (Andramari iturria, dago, Akarlandatik Unbera bitartean) “San Juan pasau esko, al dala in ber dala San Antonio San Juan bitarten, gustu obe ta ganaduk obeto yan dein bedarra [2G]” - (San Juan pasatuz gero, ahal dela egin behar dela San Antonio San Juan bitartean, gustu hobea eta ganaduak hobeto jan dezan belarra) “Amasortzi, emeretzi ogei urte bitarten, apurke apurke dana itxi gendun [2G]” - (Hamazortzi, hemeretzi hogei urte bitartean apurka-apurka dena utzi genuen) “Danak, e, lengusu bitartekok, isen die [2G]” - (Denak, lehengusu bitartekoak, izan dira) “Ta bien bitarten nire amak garbita yeun tele a dusti, eta barriro sartu eta yosi [3A]” - (Eta bien bitartean nire amak garbitzen zuen ehun hura guztia, eta berriro sartu eta josi) borda, bordau (ad) brodatu, bordatu “Ta nire aisteak daki ondo bordetan, ta yosten be bai [2A]” - (Eta nire ahizpak daki ondo bordatzen, eta josten ere bai) borontade, boluntade (iz) borondatea “Se nik emoten badot, neure borontades eta neure biotzas, estekosu emon bearrik, e, emon bearri pesteke niri atzera baye [3A]” - (Ze nik ematen badut, neure borondatez eta neure bihotzez, ez daukazu eman beharrik, eman beharrik ere ez daukate niri atzera baina) borra (ad) ezabatu “A Desierto da gutzako, e? Batzuk, su ba Desierto borra ber deu urren, se oingo barrik estakie Desierto non daun be [2A]” - (Hura Desertu da guretzat, e? Batzuk, zu ba Desertu ezabatu behar du hurrean, ze oraingo berriek ez dakite Desertu non dagoen ere) bota, botau (ad) 1. bota. 2. bidali “Gure au ser dala ta bota ber da? [2A]” - (Gure hau zer dela eta bota behar da?) “Gosan ara se etze botaten badeude bere an, e, estaku pasako eser [2A]” - (Goazen hara ze etxea botatzen badute ere han, ez zaigu pasatuko ezer) botasino (iz) hauteskundea; botau (ad) boto eman brillu (ad) dirdiratu; brillante (adj) dirdiratsua “Negun ba askordinek eta, beas txikitxun ba, brillute, gorri gorri iminte brillute, ta askure, ta askure, senbet eta giau inau giau gura [2A]” - (Neguan ba azkordinak eta, behatz txikitxoan ba, dirdiratuta, gorri gorri ipinita dirdiratuta, eta azkura, eta azkura, zenbat eta gehiago eginago gehiago gura) “Esaune tie e? Emek brillante brillatetxu goyen eta bestek lisu lisu tire, andiauk [1A]” - (Ezagunak dira, e? Emeek dirdiratsu dirdiratsutxoa goian eta besteak liso lisoak dira, handiagoak) buelte (iz) buelta; bueltan (ado) bueltan; bueltaka (ado) bueltaka; buelta, bueltau (ad) bueltatu, itzuli; buelte artu, buelta artu (ad) buelta hartu; buelta in, buelte in (ad) buelta egin; buelte emon, buelta emon (ad) buelta eman; buelte egon (ad) buelta egon; bueltan in (ad) bueltan egin, bueltaka egin; bueltan bueltan batu (ad) bueltan bueltan batu; bueltan bueltan in (ad) bueltan bueltan egin; bueltan etorri (ad) bueltan etorri, itzuli “Txarrau isete san, e, kanposantuko buelte [2A]” - (Txarragoa izaten zen, kanposantuko buelta) “In in ber isen da, estau estau bueltarik, eta gaurkon, diferentzi andi [2A]” - (Egin egin behar izan da, ez dago ez dago bueltarik, eta gaurkoan, alde handia) “Gero andi Bayadolisera, Bayadoliseti Abilara, eta bueltaka [1G]” - (Gero handik Valladolidera, Valladolidera Avilara, eta bueltaka) “Es trapu bueltan imini, mante modun [2A]” - (Ez trapu bueltan ipini, manta moduan)
309 “Eurt buelta artzeko, idieri, o atzeatu etorri o [4G]” - (Eurt buelta hartzeko, idiei, edo atzeratu etorri edo) “Eta etzen barrun gisonak eseuden iten isen bear ba ordun, doble in ber isen deure, estau bueltarik [4A]” - (Eta etxearen barruan gizonek ez zuten egiten izan behar ba orduan, bikoitza egin behar izan dute, ez dago bueltarik) “Aldatzati gora buelte emoten dosuna antxe bertan [1A]” - (Aldatsetik gora buelta ematen duzuna hantxe bertan) “Diferente, totalmente diferente, buelta emonta dau mundu, buelta emonta dau [3G]” - (Desberdina, guztiz desberdina, buelta emanda dago mundua, buelta emanda dago) “Araño, ta buelte in, ta atxe paseo [1A]” - (Haraino, eta buelta egin, eta paseo huraxe) “Burdi bueltau te, tragasa eron batera ta bestera, orrek ite seitusen [1A]” - (Gurdia bueltatu eta, tragaza eroan batera eta bestera, horiek egiten zituzten) “Ta or deku, olau burni beteas inte kateak bueltate sanen korridu din, batera edo bestera [3G]” - (Eta hor daukagu, holako burdina batekin eginda kateak bueltatzen zenean korritu dezan, batera edo bestera) burle (iz) burla; burleka (ado) burlaka; burleti (adj) burlatia; burle in (ad) burla egin; burlesar (ado) burlazar, burlaka; burlesar artu (ad) burlezar hartu; burlesar in (ad) burla egin; burlesarrekotzat euki (ad) burlazarrekotzat eduki “Burle ganera in, euskera iteaitik, kontu atara ixu, mundu selan egon dan, ta oin danak daus, seloas ikisi esinik gerorau, ikisten ibilte ta bata ta beste [2G]” - (Burla gainera egin, euskara egiteagatik, kontu atera ezazu, mundua zelan egon den, eta orain denak daude, zeloarekin ikasi ezinik geroago, ikasten ibilita eta bata eta bestea) “Bueno esoskuen itxiten, bai burle senbet ite yoskuen guri euskera iten gendulakon [3A]” - (Beno ez ziguten uzten, baina burla zenbat egiten ziguten guri euskara egiten genuelako) “Danari burleka ibilte san [2A]” - (Denari burlaka ibiltzen zen) “Burleti san ta umeri burle ite oskun [2G]” - (Burlatia zen eta umeei burla egiten zigun) “Burlesar mundu dustiri, burlesar ibilte san ta, bertzok botaten be yakieun, eta san ba, erriko mutilik indertzuna [2G]” - (Burlazar mundu guztiari, burlazar ibiltzen zen eta, bertsoak botatzen ere jakin zuen, eta zen ba, herriko mutilik indartsuena) “Ta nik esate netzen, e, baten, burlesar itesten, e? [2G]” - (Eta nik esaten nion, bate, burlazar egiten zidan) “Plantatxu, burlesarrekotzat eukiten gendun Plantatxu, bertzolari [2G]” - (Plantatxu, burlazarrekotzat edukitzen genuen Plantatxu, bertsolaria) busti (ad) busti; busti busti in (ad) bustu busti egin; bustitze (iz) bustitza “Iturrin, iturrire yon ta lelengo aurpegi garbitu buru, aurpegi busti, eta an imini lelengo san juan artetxa, san juan aretxa bai [1A]” - (Iturrian, iturrira joan eta lehenengo aurpegia garbitu burua, aurpegia busti, eta han ipini lehenengo san juan haritza, san juan haritza bai) “Batzutan egote san freskure goirik bera busti busti inte [2G]” - (Batzuetan egoten zen ihintza goitik behera busti busti eginda) D damutu (ad) damutu; damutasune (iz) damutasuna “Damutute egon san yona be aite defuntu te osaba bat yon siren [1G]” - (Damututa egon zen joana ere, aita defuntua eta osaba bat joan ziren) “Badekot damutasune berandu etorri [2A]” - (Badaukat damutasuna berandu etorria) dana (iz) dena “Len dana labraten san [1G]” - (Lehen dena lantzen zen)
310 “Orrek danak isen dires, nias batera eskolara ibil direnak [2A]” - (Horiek denak izan dira, nirekin batera eskolara ibili direnak) debalde (ado) doan “A paga ber isete san, debalde barik, diru atateko [1G]” - (Hura ordaindu behar izaten zen, doan barik, dirua ateratzeko) dedika (ad) dedikatu “Estait selan geitze san baye, ori asko, dedika sin eroten saltzen, e? Plasara, gabonatan [3G]” - (Ez dakit zelan deitzen zen baina, hori asko, dedikatu ziren eroaten saltzen, e? Plazara, gabonetan) defendidu (ad) defendatu “Ori isen san yokolari urte askotan ondo defendita sana, bai, kronometro eskun iminte eukite [2G]” - (Hori izan zen jokalaria urte askotan ondo defenditzen zena, bai, kronometroa eskuan ipinita edukita) dejenera (ad) degeneratu; dejeneradu (adj) degeneratua “Onek emoten deitu, dejenerata daules, au arto estait gero iten dako gaiso modun, autse baten moduko iten dako oneri [3G]” - (Honek ematen ditu, degeneratuta dagoenez gero, arto hau ez dakit gero egiten zaio gaixo moduan, hauts baten modukoa egiten zaio honi) “Au da, olan, e, beres urteten deun arto dejeneradu bet, beres urteten deu, erain barik urteten deu onek [3G]” - (Hau da, hola, berez irteten duen arto degeneratu bat, berez irteten du, erein barik irteten du honek) deklara (ad) deklaratu “Se seu, asten basara berbas, deklara iten dosu ser dekosun, o nik ser dekoten, ta au enteretan da [3G]” - (Ze zeu, hasten bazara berbaz, deklaratu egiten duzu zer daukazun, edo nik zer daukadan eta hau enteratzen da) delikedu (adj) delikatua “Ba ganen esila imin ber, ba lanaskok eta erropa delikeduk [2A]” - (Ba gainean ez zirela ipini behar, ba artilezkoak eta arropa delikatuak) demonio (esk) demonio “Bespuntaute edo estait se demonio [4A]” - (Atzera puntadak eginda edo ez dakit ze demonio) denuntzi (iz) salaketa; denuntzia (ad) salatu “Nire aite, denuntzia i yotzien beste aldeko batek, bai, Orduñan dagoela [3A]” - (Nire aita, salatu egin zuen beste aldeko batek, bai, Urduñan dagoela) derditxe (ado) asko “Eta orrek yote sin ara, ba, ona bestera Urgitxire derditxe [2G]” - (Eta horiek joaten ziren hara, ba, hona bestera Urgitxira asko) derrepente (ado) bat-batean; derrepenteko (iz) bat-batekoa “Eta auki seitun amasei edo amasaspi urte, eta, geurik goxera, desaparesidu in san derrepente [2G]” - (Eta eduki zituen hamasei edo hamazazpi urte, eta, gautik goizera, desagertu egin zen bat-batean) “Derrepentekorik estau, egune lelau bere, makal edo gaixo edo segoser, beti seoser pasetan da [2A]” - (Bat-batekorik ez dago, eguna lehenago ere, makal edo gaixo edo zer edo zer, beti zer edo zer pasetan da) derretidu (ad) urtu “Eukiten deu plomo, eukiten deu, e, derretidute, sarten baten edo ser baten [2A]” - (Edukitzen du beruna, edukitzen du, urtuta, zartagin baten edo zer baten) derrigorra (iz) derrigorra; derrigor (ado) derrigor; derrigorren (ado) derrigorrez “Derrigor yon ber isen gendun, areri laguntan, ai espabe mareatu ingo nas, ai gosan, gosan [2A]” - (Derrigor joan behar izan genuen, hari laguntzen, ai ezpabere zorabiatu egingo naiz, ai goazen, goazen) “Derrigorreko jenero bai, igual, makallo edo, nik etzen ikuste dekot makallo erosi, yon Erriberara Bilbora ta, ekarri, autobusen o oñes be bai [3G]” - (Derrigorreko jeneroa bai, igual, bakailaoa edo, nik etxean ikusita daukat bakailoa erosi, joan Erriberara Bilbora eta, ekarri, autobusean edo oinez ere bai) “Akorda bes ordun, gastetan, e, justo justo etorri in ber derrigorren mesara [3G]” - (Akordatu ere ez orduan, gaztetan, justujustu etorri egin behar derrigorrean mezara) desagertu (ad) desagertu “Dino yote siela basora, ota ebaiten, eta, e, Andramari iturri ingirun, an, e, Pososabale ta Andramari iturri ingirun, nire aitek esauten seitusen ango iturri, e,
311 manantiala dustik, yakite yeun non dausen urek, eta dino egun beten yon, e, ure koiten edo segoser koiten, eta sasi artetik, andra batek urte yotzola, ijo, ijo, ijo! Sálvame sálvame! Eta dino, sálvame! Eta ekarri yeudiela Erandiora, Erandio Goikora, elisan ondora, an egon san beste bat barberu bet, eta euron, taberna bat, ta lagune, eta araño ekarri eudiela, bueno berak ekarri yeula araño, eta, ara egon sala esaten ser pasa dakon, berari mendin, dino se sala andra bat txiki txikitxu argala gause txarra, bueno! Eta ara sartu, kontetan ser pasa yakon, urte yeudienen, desagertu san andre ta giau eseuden yakin eser beti beti beti kontate yoskun ori [3A]” - (Dio joaten zirela basora, ote ebakitzen, eta, Andramari iturri inguruan, han, Pozozabale eta Andramari iturri inguruan, nire aitak ezagutzen zituen hango iturri, iturburu guztiak, jakiten zuen non dauden urak, eta dio egun baten joan, ura koiuten edo zer edo zer koiuten, eta sasi artetik, andre batek irten ziola, hijo, hijo, hijo! Sálvame, sálvame! Eta dio, sálvame! Eta ekarri zutela Erandiora, Erandio Goikora, elizaren ondora, han egon zen beste bat bizargin bat, eta euron, taberna bat, eta laguna, eta haraino ekarri zutela, beno berak ekarri zuela haraino, eta hara egon zela esaten zer pasatu zaion, berari mendian, dio ze zela andre bat txiki txikitxoa argala gauza txarra, beno! Eta hara sartu, kontatzen zer pasatu zitzaion, irten zutenean, desagertu zen andrea eta gehiago ez zuten jakin ezer beti beti beti kontatzen zigun hori) desanesino (iz) desanexioa desaparesidu (ad) desagertu “Egungarrenetan, irugarren egunen edo ba, urtengo eun gora, uren ganera, baye esan giau agertu, te gaur arten, mutile desaparesidu in san [2G]” - (Egungarrenetan, hirugarren egunean edo ba, irtengo zuen gora, uraren gainera, baina ez zen gehiago agertu, eta gaur artean, mutila desagertu egin zen) desarma (ad) desarmatu “Desarma gendun, e, morteru ori te koyu lepon [1G]” - (Desarmatu genuen, mortero hori eta koiu lepoan) desarrollo (iz) garapena; desarrolla (ad) garatu “Diferentzi andi persona batzutarik bestera desarrollon badau, bear iteko [2G]” - (Alde handia pertsona batzuetatik bestera garapenean badago, behar egiteko) desbarajuste (iz) nahastea “Desbarajuste konpleto etor da, boluntariok eske, eta diru emoteuden urtetearrik [1G]” - (Nahaspila osoa etorri da, boluntarioak eske, eta dirua ematen zuten irtetearren) desea (ad) deseatu “Eta umek deseaten ori morsillek errepartitako ote sien [2A]” - (Eta umeak deseatzen hori odolosteak banatzeko egoten ziren) desforma, deformau (ad) deformatu, desitxuratu “Desforma iten da buru [2A]” - (Deformatu egiten da burua) “Trentze in ber da baye, belarrik, koi disela, ak in estein, deformau in estiten, ulertuten dosu? Trentzak, es belarrin atzen imini, trantzak belarritxuk tapaten [2A]” - (Ile txorta egin behar da baina, belarriak, koiu ditzala, hark egin ez dezan, desitxuratu egin ez dadin, ulertzen duzu? Ile txortak, ez belarrien atzean ipini, ile txortak belarritxoak tapatzen) desgastau (ad) higatu “Eta ensegida limeas ba, desgastetan dosu te fin fin iminten dotzesu, punte gastaute, fin fin imini [2G]” - (Eta behingoan limarekin ba, desgastatzen duzu eta fin fin ipintzen diozu, punta higatuta, fin fin ipini) desgrasi (iz) ezbeharra; desgrasiadu (adj) zorigaiztokoa, zoritxarrekoa desgustu (iz) disgustu, atsekabea; desgusta (ad) atsekabetu “Desgustu itzela koyu eun itxi ber eunen osasun falteaiti [2G]” - (Disgustu itzela koiu zuen utzi behar zuenean osasun faltagatik) “Saspi urteas erote sin, geure ama defunte yon san, ondo negarres ta ondo desgustata, saspi urteas enterrateko ume [2A]” - (Zazpi urterekin eroaten ziren, geure ama defuntua joan zen, ondo negarrez eta ondo atsekabetuta, zazpi urterekin ehorzteko umea)
312 desidrata (ad) deshidratatu “Ordun asko iten da be bai desidratate, ta, pisun sartzeko [4A]” - (Orduan asko egiten da ere bai deshidratatu, eta pisuan sartzeko) desin (ad) desegin “Oin barri in deudela, oin ya orrek etze barrik ikeran, a Arriako ya desin deude [2A]” - (Orain berria egin dutela, orain ja etxe berri horiek egikeran, hura Arriagakoa ja desegin dute) deskalabru (iz) triskantza; eskalabra (ad) triskatu “Mulok eta dusti an deskalabru bet isen san [1G]” - (Mandoak eta guzti han triskantza bat izan zen) “Eta tasadorek, gur iseteurien igual yon, eta, bei bet gaisorik edo eskalabraten bada, ak yakin deyen, apur bet gora bera, se pisu euki deun, se askok inorau se pisu dekon es esebes [1G]” - (Eta tasadoreek, gura izaten zuten igual joan, eta, behi bat gaisorik edo triskatzen bada, hark jakin dezan, apur bat gora behera, ze pisu eduki duen, ze askok jakin ez ze pisu daukan ez ezer ere ez) deskarga (ad) deskargatu; deskargan (ado) deskargan “Ori eroten san fundisiñorako, or, e, ta, enbrak, deskargetan, enbrak, igual, berreun enbrak, sestokas, deskargetan gabarratik, kamiotara, eroten fabrikara [1G]” - (Hori eroaten zen fundiziorako, hor, eta, andrazkoak, deskargatzen, andrazkoak, beharbada, berrehun andrazko, zaranekin, deskargatzen gabarratik, kamioetara, eroaten fabrikara) “Ze or isete san, e, karga deskargan barkuk egote sin, albo bitatik, e, erreka dustin [2G]” - (Ze hor izaten zen, karga deskargan ontziak egoten ziren, albo bietatik, erreka guztian) deskonfiantze (iz) deskonfiantza deskuida (ad) deskuidatu “Ta egurre emon deskuida esko gasteri [2G]” - (Eta egurra eman deskuidatuz gero gazteei) desmigau (ad) papurtu “Desmigaute bota iten gendun sartenera ta, in basi te yate san a, makallo [2G]” - (Papurtuta bota egiten genuen zartaginera eta, in basi eta jaten zen hura, bakailaoa) desordena (iz) desordena “Desordena euki deu, desordena itzela bisimodun auki deu [3A]” - (Desordena eduki du, desorden itzela bizimoduan eduki du) despedidu (ad) 1. agurtu. 2. kaleratu; despedide (iz) agurra “Gero etor san ya, jente, despeditan asi siren, boluntariok eske [1G]” - (Gero etorri zen ja, jendea, despeditzen hasi ziren, boluntarioak eske) “Goyerriko bat, or kurtzion sigarro yarrite parata iten gendun, e, despediden [1G]” - (Goierriko bat, hor bide gurutzean zigarroa jarrita paratuta egiten genuen, despedidan) desplasau (ad) higitu “An kargeruk erote seituen, e, kamioitik, plasara eroteko, desplasetako ba, bultu kobreta eudin [2G]” - (Han kargeroek eroaten zituzten, kamioitik, plazara eroateko, higitzeko ba, fardela kobratzen zuten) despresio (iz) mespretxua; despresia (ad) mesprezatu “Etzen be bai, ese len, seak, ermandadakok, igual bei bet, ume ikeran edo, eskalabra edo, eta karniseruk despresia ite otzen, eurek gur deuren presion eron [1G]” - (Etxean ere bai, eze lehen, zerak, ermandadekoak, igual behi bat, umea egikeran edo, triskatu edo, eta harakinak mesprezatu egiten zien, eurek gura duten prezioan eroan) despropia, despropiau (ad) espropiatu, desjabetu “Auntamentuk despropia in situsen orrek danak [2A]” - (Udalak desjabetu egin zituen horiek denak) destina (ad) destinatu “Alkañisen be, yon ginen eta atek ixite, sabaldu es, gero Botera gaueko amakatan allege esan doskun modun, allega gintzen an, eta Boten, ya destina gusen batzuk erreketetara beste batzuk falanjera esan doan modun, bateti besteti, primera dibision de Nabarrara, koyu, gau atan, eta ero gusan trintxeratara [1G]” - (Alcañizen ere, joan ginen eta ateak itxita, zabaldu ez, gero Botera gaueko hamaiketan ailegatu esan zigun moduan, ailega ginen han, eta Boten, ja destinatu gintuzten batzuk
313 erreketeetara beste batzuk falangera esan dudan moduan, batetik bestetik, “Primera división de de Navarra”ra, koiu, gau hartan, eta eroan gintuzten trintxeretara) destrosu (iz) triskantza; destrosau (ad) birrindu, suntsutu “Nire anajek eta Sabigain koyu i yeuden, ta, e, destrosuk in yeutzesan besteri be [1G]” - (Nire anaiek eta Sabigain koiu egin zuten, eta, triskantzak egin zizkieten besteei ere) “Au be itzeleko, industri sentro isen da au Asu ingiru, oin gaur konpletamente, destrosaute dau dana [1G]” - (Hau ere itzeleko, industria gunea izan da hau Asu ingurua, orain gaur guztiz, suntsituta dago dena) detenidu (ad) atxilotu “Atarañon eta bildurre auki du kanpon berba iteko euskera, se, egon dire kasuk euskera berba eitegarrik, amenasuk eta deteniduk be, detenidute be eron deitues jentek [1G]” - (Hartaraino eta beldurra eduki dugu kanpoan berba egiteko euskara, ze, egon dira kasuak euskara berba egiteagatik, mehatxuak eta atxilotuak ere, atxilotuta ere eroan dituzte jendeak) dibididu (ad) zatitu, banatu “An goiri berakon urek dibiditan deu [2G]” - (Han goitik beherakoan urak banatzen du) dibertidu (ad) dibertitu “Ordun landan dausen txibiritekas be gu dibertidute gintzen kollarak iten ta [3A]”- (Orduan landan dauden xiribitekin ere gu dibertitzen ginen idunekoak egiten eta) diferente (adj) desberdina; diferentzi (iz) desberdintasuna, aldea “Oin dana dau diferente, atxine Santimamiko erromerire yoten gintzesan gu [2A]” - (Orain dena dago desberdin, antzina Santimamiko erromeriara joaten ginen gu) “Asentziok eta gorpustik, diferentzi eukiten deu segun, e, astesantuk selan urteten deun [3G]” - (Asentsioak eta gorpuztiak, aldea edukitzen du segun, aste santuak zelan irteten duen) din-dan (hots) kanpaiaren zarata diputasino, deputesiño (iz) aldundia “Bueno gero matzagas esales dana eta egendun aprobetxaten eser bere, akorda yaten ba, deputesiñora eron ber doala, matzan morda bat, eta, se, Destun dekos, e, deputesiñok ofesiñe batzuk ontarako, eta yo nitzen, eta esausten, sulfaton muestre be eron neutzen, se ser iten dotzean, eta esausten se, sulfato ona dala, baye matza tekola gaixo bat, idoil [1G]” - (Beno gero mahatsarekin e zen legez dena eta ez genuen aprobetxatzen ezer ere, akordatu zitzaidan ba, Aldundira eroan behar dudala, mahatsaren mordo bat, eta ze, Deustun dauzka, Aldundiak bulego batzuk honetarako, eta joan nintzen, eta esan zidan, sulfatoaren lagina ere eroan nion, ze zer egiten diodan, eta esan zidan ze, sulfato ona dela, baina mahatsak daukala gaixo bat, idoil) direto (ado) artez, zuzen; diretamente (ado) artezean, zuzenean “Eta orti yon sin gero direto Gernikera bonbardeaten [2G]” - (Eta hortik joan ziren gero artez Gernikara bonbardatzen) “Eta ordun, esnek saltzen ibilte sien, e, aldeanu dustik bastante ondo bisite sien, se, esne diretamente saldu esko, negosio isen san [2G]” - (Eta orduan, esneak saltzen ibiltzen ziren, baserritar guztiak nahiko ondo bizitzen ziren, ze, esne artezean salduz gero, negozioa izan zen) dirijidu (ad) gidatu, bideratu “Kapritxoso isen san ta ondo dirijidute erote seitun ollok [2G]” - (Apetatsua izan zen eta ondo bideratuta eroaten zituen oiloak) Axpe industrialdea. disekau (ad) disekatu “Eta afesino euki un olau gausek, e, koyu te gero disekau, preparaute euki seitun etzen batzuk [2G]” - (Eta zaletasuna eduki zuen holako gauzak, koiu eta gero disekatu, prestatuta eduki zituen etxean batzuk) disfrasau, desfrasau (ad) mozorratu
314 “Bai arrastin, desfrasau edo, arrastin ba, ordun ba seoser yolase egoten san ba jente gaste ba yolasera ta, olantxe [2G]” - (Bai arrastian, mozorratu edo, arrastian ba, orduan ba zer edo zer jolasa egoten zen ba jende gaztea ba jolasera eta, holaxe) disimula (ad) disimulatu “Seosertxu disimula ulleas edo jenerokas, bai mutilek, belarrik olan deituela [2A]” - (Zer edo zertxo disimulatu ilearekin edo gauzekin, baina, mutilak, belarriak hola dituztela) diskutidu (ad) eztabadatu; diskusino, diskusiño (iz) eztabaida “Suerta aten ta, alan, diskutite beraas [1A]” - (Suertatu zitzaidan eta, hala, eztabaidatzea berarekin) “Eta bestek esateun se au bide au nire dok, estok eta badok ortati, e, diskusino, eta ikusi eunen baten atzeti yonta, okasino ikusi eunen askore koyu, eta txikertu i eun ausoko gixona [2G]” - (Eta besteak esaten zuen ze bide hau nire duk, ez duk eta baduk horretatik, eztabaida, eta ikusi zuenean baten atzetik joanda, aukera ikusi zuenean aizkora koiu, eta txikertu egin zuen auzoko gizona) disloka (ad) lokatu, trokatu dispara, disparau (ad) disparatu “A imini ganen, ta an yote sien yaten, disparate san ta pof! [3G]” - (Hura ipini gainean, eta han joaten ziren jaten, disparatzen zen eta pof!) distribusino (iz) distribuzioa, banaketa “Fabrikeran bat egon sana, eta distribusino eukiteudin [2G]” - (Fabrikaren bat egon zena, eta banaketa edukitzen zuten) ditadore (adj) diktadorea “Beti, astegunean, etzen, aiteri ta amari lagundu soloan, eta gero ba domeke olan isete san, eta, amasei amasaspi urteas be ni errosariora yonas, se osten aitek, nik orreaitik estiñot, gaurko abadekaitik bai lengok, ditadorek isen siren, Frankon antzekok edo txarrauk ondino [1G]” - (Beti, astegunean, etxean, aitari eta amari lagundu soroan, eta gero ba igande hola izaten zen, eta, hamasei hamazazpi urterekin ere ni arrosariora joan naiz, ze ostean aitak, nik horregatik ez diot, gaurko abadeengatik baina lehengoak, diktadoreak izan ziren, Francoren antzekoak edo txarragoak oraindino) dobla, doblau (ad) 1. tolestu. 2. behea jo “Kanpon yan ta dusti inte geuen etor diren, doblaute geuben gorta bearrak iten se ba, se ba lelau euki dus ba sei sortzi, amar bei gero atzerengon, ogei edo ogetabat ogetabi [2G]” - (Kanpoan jan eta guztia eginda gauean etor diren, behea jota gauean korta beharrak egiten ze ba, ze ba lehenago eduki ditugu ba sei zortzi, hamar behi gero atzerengoan, hogei edo hogeita bat hogeita bi) “Erramak dobla iten dakosela ori bai, dobla, eta imin ber dakola ba, sujetata seoser aspiti baya [2A]” - (Erramak okertu egiten zaizkiola hori bai, okertu, eta ipini behar zaiola, eutsita zer edo zer azpitik) doble (adj) bikoitza “Paga dosunik, doble, iteuren, urtegarrenen, baye, erdi, pentzuterako, eta beste erdi, norberantzako [2G]” - (Ordaindu duzunik, bikoitza, egiten zuten, urtegarrenean, baina, erdia, pentsuetarako, eta beste erdia, norberarentzat) doma (ad) hezi “Len normalen artute san idi domata etorte san ya [4G]” - (Lehen normalean hartzen zen idia hezita etortzen zen ja) dominio (iz) menperatzea; dominau (ad) menperatu “Bakisu ditadorek isen sin, e, en jeneralen, enbra paño morroskok, morrosko isete san, etzen dominio, totala eukiteuna ta egurre emon deskuida esko gasteri [2G]” - (Badakizu diktadoreak izan ziren, gehienetan, andrazkoak baino morroskoak, morroskoa izaten zen, etxearen menperatzea, guztizkoa edukitzen zuena eta egurra eman deskuidatuz gero gazteei) “Se dominaute euki geitu, abadek gu euki geitu dominaute, totalmente [2G]” - (Ze menperatuta eduki gaituzte, abadeek gu eduki gaituzte menperatuta, guztiz) donau (ad) donatu dude (iz) duda, zalantza “Egurdin lapikoko beti indabak, esan egoten duderik [2A]” - (Eguerdian lapikokoa beti indabak, ez zen egoten dudarik)
315 dusti (ado) guzti, oso; dustis (ado) guztiz “Eta ara yote san domeka dustitan [2A]” - (Eta hara joaten zen igande guztietan) “Dustis inusente da [2A]” - (Guztiz inuzentea da) E ebai, ebei (ad) ebaki; eperditi ebai (ad) ipurditik ebaki “Oingo ebaite euki ber gendusen baye, or daus ebai barik [2G]” - (Oraingo ebakita eduki behar genituen baina, hor daude ebaki barik) “Keba, nire aite, bera yote san batzutan, ta etzera etorte yakosan be bai ebaiten [3A]” - (Bai zera, nire aita, bera joaten zen batzuetan, eta etxera etortzen zitzaizkion ere bai ebakitzen) ebakuau (ad) ebakuatu “Gu, eskentzesan ebakuaute, batzuk, asko yon siren ordun, asko, gu es etzeti mogidu es [2A]” - (Gu, ez ginen ebakuatuta, batzuk, asko joan ziren orduan, asko, gu ez etxetik mugitu ez) edade (iz) edadea, adina; edadeko (adj) edadekoa, adinekoa, zaharra; edadedune (adj) edadeduna “Nire edadeko estau batere [1G]” - (Nire edadeko ez dago bat ere) “Bakit isen sana ya edade andiko gixon bat, ta seme bi euki seitun baye semek eseuden gu isen ta semek bearren asi sin [2G]” - (Badakit izan zena ja edade handiko gizon bat, eta seme bi eduki zituen baina semeek ez zuten gura izan eta semeak beharrean hasi ziren) “Bai, bai, etorte san bat, e, emeti Galdames alderditi, e, todoterreno bateas ta, ortan dedikatan, nire edadeko isen san [4G]” - (Bai, bai, etortzen zen bat, hemendik Galdames alderditik, edonorako ibilgailu batekin eta, horretan dedikatzen, nire edadekoa izan zen) “Sarkotxo esaten da giau, e, ba edadedun jenteas ibilten disen ume txikerrak, ta iten deurela berba olan, ba repipitxu eta, ba ori, orrek [4A]” - (Zaharkotxoa esaten da gehiago, ba, edadeko jendearekin ibiltzen diren ume txikerrak, eta egiten dutela berba hola, ba pedante eta, ba hori, horiek) edan (ad) edan “Eta or benga edan ta yan ta edan ta, moskorra koyu [3A]” - (Eta hor tira edan eta yan eta edan eta, mozkorra koiu artean) ederra (adj) ederra; ederto (ado) ederto “Pisu eder bat euki gendun barri barri eurok estreñata [2A]” - (Pisu eder bat eduki genuen berri berria eurok estreinatuta) “An garbitu iten nendun te lau ordutxu, e? Lau ordu te erderto ederto ederto [2A]” - (Han garbitu egiten nuen eta lau ordutxo, e? Lau ordu eta ederto ederto ederto) edifika (ad) eraiki “Edifikaten yon, ta selan edifika alan diru yon kobraten [2G]” - (Eraikitzen joan, eta zelan eraiki hala dirua joan kobratzen) egas (ado) hegaz; egas in (ad) hegaz egin; egaskade (iz) hegazkada “Bai baye orre dire, egas iten deurienak? Baye orrek estakit [3A]” - (Bai baina horiek dira, hegaz egiten dutenak? Baina horiek ez dakit) “Ori, yoten da lo iten, estait, e, ieten deu alture batera ta, beti ego sabalakas, entzute dekot, e, au estala lotzen, justo justo umek iteko arrutzek yagoteko ostantzen bisi dustin iten deula egas [3G]” - (Hori, joaten da lo egiten, ez dakit, igotzen du altura batera eta, beti hego zabalekin, entzutea daukat, hau ez dela lotzen, justu-justu umeak egiteko arrautzak jagoteko osterantzean bizi osoan egiten duela hegaz) egi (iz) egia; egi esan (esak) egia esan; egi santu (esak) egia santua “Nik estot euki egi esanta denporarik ortarako [1G]” - (Nik ez dut eduki egia esanda denborarik horretarako) “Au egi santu da, e? [1G]” - (Hau egia saindua da, e?) “Es es es, ori egi da, ori egi da, ta selau solon isen san ta dusti be bai [3A]” - (Ez ez ez, hori egia da, hori egia da, eta zelako soroan izan zen eta guztia ere bai)
316 egon, eon, on (ad) 1. egon. 2. itxaron “Astrabuduko began egoten siren [1G]” - (Astrabuduko ibarrean egoten ziren) egosi (ad) egosi “Yote sin denpore pastan, eta koiten baeudin seoser ba, ekarteudin etzera ta gero, egosi te yan [2A]” - (Joten ziren denbora pasatzen, eta harrapatzen bazuten zer edo zer ba, ekartzen zuten etxera eta gero, egosi eta jan) egositu, egostu (ad) egostu “Egostute dekot [4A]” - (Egostuta daukat) egundo, eguno (ado) egundo; egundo beti, eguno beti (ado) egundo beti “Se aitu dumusanturu egunen Erandioko Landan, aurten egon dan baño jente gitxiau estot ikusi eguno bes [2A]” - (Ze aditu domu santu egunean Erandioko Landan, aurten egon den baino jende gutxiago ez dut ikusi egundo ere ez) “Ori etze jentes beterik egon da eguno beti, te oin ba utzi tau [2G]” - (Etxe hori jendez beterik egon da egundo beti, eta orain ba hutsik dago) ei (part) ei, omen “Andi sortzi egun barru alboko gison batek suge andi bet il, topa eyeun pastuko lekun [1A]” - (Handik zortzi egun barru alboko gizon batek suge handi bat hil, topatu ei zuen bazka lekuan) “Edo lepon, ta berotako lepo, otza ei deko, ba asunekas emon [2A]” - (Edo lepoan, eta berotzeko lepoa, hotza ei dauka, ba asunekin eman) ekarri (ad) ekarri “Neuk ekar dot seuk eron esteko [1G]” - (Neuk ekarri dut zeuk ez eroateko) ekibokasino (iz) errakuntza (Ik: errakuntze) “Or euki eun ekibokasino andi, fallo andi euki un or, e, kleroas, erlijinoas [1G]” - (Hor eduki zuen errakuntza handia, akats handia eduki zuen hor, kleroarekin, erlijioarekin) ekin (ad) ekin; ekintasune (iz) ekintasuna “Baserritan ekin da apur bet, ba oin be an apurke apurke galtzen yon da [2G]” - (Baserrietan ekin da apur bat, ba orain ere han apurka-apurka galtzen joan da) eko (iz) oihartzuna elabora (ad) prestatu “Orrek yakingo eun selan elaboraten dan edo pentzaten dot [2G]” - (Horrek jakingo zuen zelan prestatzen den edo pentsatzen dut) eldu 1. (ad) heldu. 2. (adj) pertsona heldua “Gari arten, eldu ite san, eta botateun, gari batu baño lelau ya asi botateun, eta urterik urte gerorau te giau [2G]” - (Gari artean, heldu egiten zen, eta botatzen zuen, garia batu baino lehenago ja hazia botatzen zuen, eta urterik urte gerorago eta gehiago) elegante (adj) dotorea “Larrabetzun, Larrabetzutik eta etor nas idikas oñes, eta Arrietati be bai, Arrietatik, idik, ondo politek elegantek artu nendusen nik an [2G]” - (Larrabetzun, Larrabetzutik eta etorri naiz idiekin oinez, eta Arrietatik ere bai, Arrietatik, idiak, ondo politak dotoreak hartu nituen nik han) elejidu (adj) aukeratua “Konformidade, eskendun auki non elejidu asko, bapes [2A]” - (Konformitatea, ez genuen eduki non aukeratu asko, bat ere ez) elemente (iz) elementua (f.); elementu (iz) elementua (m.) “Geu be elementak isen gares, e? [2A]” - (Geu ere elementuak izan gara, e?) eletriku (adj) elektrikoa “Gero asi sien onek, e, eletrikuk eta serak [1A]” - (Gero hasi ziren hauek, elektrikoak eta zerak) eletronike (iz) elektronika “Semek e, karrere edo, erdi karrere i eun, e, eletronike [1G]” - (Semeak, karrera edo, erdi karrera egin zuen, elektronika) emon (ad) 1. eman. 2. itxura eduki, iruditu “Emon emon seitusen urte bi edo iru emen [2A]” - (Eman eman zituen urte bi edo hiru hemen) “Ta gero etze, bestek emo yosten niri, ba, ya ke ta etzen egon nasen nebakas ta aiteas ta amaas, ba etze emo yosten niri [2A]” - (Eta gero etxea, besteek eman zidaten niri, ba, zeren etxean egon naizen nebekin eta aitarekin eta amarekin, ba etxea eman zidaten niri) enbarasu in, enbrasu in (ad) enbarazu egin “Bai oin be or dekoas neuk ondino bi, enbrasu inte [2G]” - (Bai orain ere hor dauzkat neuk oraindino bi, enbarazu eginda)
317 “Suri estotzue enbarasurik iten, itxi ixus or eta an dekoas [2A]” - (Zuri ez dizute enbarazurik egiten, utzi itzazu hor eta han dauzkat) enboska, enboskau (ad) segada egin “Emen sartu sin, e, maki kuadilletxu bet armaute, guardi sibilekas enfrentaute Loyun, eta or enboskau sin, seren [2G]” - (Hemen sartu ziren, maki talde bat armatuta, guardia zibilekin aurre eginda Loiun, eta hor segada eginda, zerean) ene, enei (esk) ene “Bueno, a ser ete da? Ser ete da? Ser ete da? Ni beresiti yo nintzen etzerantza, eta esa nendun, ene! Aitu ser daun or osaba ta, ser dan ta, abioya eta, eurok yakingo en ser dan, bai ni saspi urteas, pentza bes ser dan, ta gerre gerre isen san, orra serera yausi san ademas [2A]” - (Beno, hura zer ote da? Zer ote da? Zer ote da? Ni beresitik joan nintzen etxerantz, eta esan nuen, ene! Aditu zer dagoen hor osaba eta, zer den eta, hegazkina eta, eurok jakingo zuten zer den, eta gerra gerra izan zen, horra zerera jausi zen gainera) enfrentau (ad) aurre egin; enfrentamintu (iz) liskarra “Emen sartu sin, e, maki kuadilletxu bet armaute, guardi sibilekas enfrentaute Loyun, eta or enboskau sin, seren [2G]” - (Hemen sartu ziren, maki talde bat armatuta, guardia zibilekin aurre eginda Loiun, eta hor segada eginda, zerean) “Eta, an enfrentamintu uki sen ta, kutxilledaka il sen an [2G]” - (Eta, han liskarra eduki zuten eta, aiztokadaka hil zuten han) engaña (ad) engainatu “Selan engaña nosu ni dirues ta? [2A]” - (Zelan engainatu nauzu ni diruarekin eta?) engantxe (iz) engantxea; engantxa, engantxau (ad) lotu, krokatu “Tankar batzukes, ur palu, igur bet olan apur bet doblaute daune, ta emeti, a, engantxe bi imini [2G]” - (Tankar batzuekin, ur palua, egur bat apur bat tolestuta dagoena, eta hemendik, engantxe bi ipini) “Partike ba, sea, idik engantxetan siena [2G]” - (Partika ba, zera, idiak lotzen zirena) engrasau (ad) gantzutu “Atara erruede ta basora ta ya asteko ota bile edo egurre ta bile, engrasau iten gendusen [2G]” - (Atera txirrinka eta basora eta ja hasteko ote bila edo egurra eta bila, gantzutu egiten genituen) en jeneral (ado) gehienetan; jeneralmente (ado) gehienetan “Eta, gero sortzigarren egunen yoten sintzen Begoñara, Begoñara edo [...] baye, en jeneral Begoñara, salide iten, ama yote san señeas [1A]” - (Eta gero zortzigarren egunean joaten zinen Begoñara, Begoñara edo [...] baina, gehienetan Begoñara, irteera egiten ama joaten zen seinarekin) “Suterako en jeneralmente, ba baso deku guk amen bertan, eta basoti ba, erramak eta gausek, aretxanak eta [2A]” - (Sueterako gehienetan, ba basoa daukagu guk hamen bertan, eta basotik ba, arramak eta gauzak, haritzarenak eta) enkarga (ad) enkargatu “Bai nik badekot baye ni ya enas enkargaten oneas [2A]” - (Bai nik badaukat baina ni ja ez naiz enkargatzen honekin) enpeñu (iz) tema; enpeña (ad) tematu “Esan doales, len, ondo pasten gare alkarreas, eta emen, seme ba Galdakaon bisi da, eta, alabe emen paraje bisi da, baye emen e, etze, etzealde ondo arreglaute deku, arbolak, dekus, frutek danerik dekus, melokotoyak, okeranak, semen enpeñu isen da, frutek imin ber direla, eta imin gendun eta, terreno aibet deku, etzeaurren [1G]” - (Esan dudan legez, lehen, ondo pasatzen dugu elkarrekin, eta hemen, semea ba Galdakaon bizi da, eta, alaba hemen paraje bizi da, baina hemen, etxea, etxaldea ondo konponduta daukagu, arbolak, dauzkagu, fruituak denetik dauzkagu, melokotoiak, okaranak, semearen tema izan da, fruituak ipini behar direla, eta ipini genuen eta, terrenoa hainbat daukagu, etxaurrean) “Oin seme enpeña san, eta berak ekar deu, prensa bat [1G]” - (Orain semea tematu zen, eta berak ekarri du, prentsa bat) enplasa, enplasau (ad) kokatu “Bide eskinen, ba, e, enplasata euki gendun, e, kolokata euki gendun morteru, morterutan ibili nitzen ni [1G]” - (Bide
318 izkinan, ba, kokatuta eduki genuen, ezarrita eduki genuen morteroa, morterotan ibili nintzen ni) enredo (iz) endredoa, nahastea; enreda (ad) 1. txirikordatu. 2. nahastu “Se enredo dau edo [4A]” - (Ze endredo dago edo) “Baye enreda ite sin gero, ebaiten baitzesun [3G]” - (Baina txirikordatu egiten ziren gero, ebakitzen bazenion) “Ni enreda ite nas, estomagu buf! [3G]” - (Ni nahastu egiten naiz, urdaila buf!) enroska (ad) kiribildu “Se lelau eskontan yote sanen bere, ba, erramu, erramun enroskata erote san errosario, nik alan ero nendun, ta beste batzu pe erongo seuden [2A]” - (Ze lehenago ezkontzen joaten zenean ere, ba, sorta, sortan kiribilduta eroaten zen arrosarioa, nik hala eroan nuen, eta beste batzuek ere eroango zuten) ensarta (ad) kordatu “Piperrak ensartateko be, orrotzak egoten sin, albandorrotza, bai albandorrotza [2A]” - (Piperrak kordatzeko ere, orratzak egoten ziren, albandorratza, bai albandorratza) ensaya (ad) entseatu “Ilundetan, e, estai pa nik, e, ilebete ingiru ensayetako, entrenamintu euki gendun, or batzen gintzesan [2G]” - (Ilundietan, ez dakit ba nik, hilabete ingurua entseatzeko, entrenamendua eduki genuen, hor batzen ginen) ensegida (ado) behingoan, atoan “Ori yan ite seen ensegida antzen, se fresko egote sales [3A]” - (Hori jan egiten zuten behingoan antzean, ze fresko egoten zenez gero) entera (ad) enteratu “Se gero entera ite sin [2A]” - (Ze gero enteratu egiten ziren) enterra, enterrau, entierra (ad) ehortzi, lurperatu “Gu il arten deku an deretxo, enterrateko [2A]” - (Gu hil artean daukagu han eskubidea, ehorzteko) “Koi eudin or, panteoya ta, aurok enterrau eudin or [2A]” - (Koiu zuten hor, panteoia eta eurok ehortzi zuten hor) entrega, entregau (ad) eman “Koyu Urdulisen trena, ta Bilbora entrega in ber deula atzera [2A]” - (Koiu Urdulizen trena, eta Bilbora eman egin behar duela atzera) entzun (ad) entzun; entzunbako (adj) entzun bakoa; entzute (iz) entzutea; entzute andiko isen (esak) entzute handikoa izan “Inori entzun dotzet, or Layoako ser bateri [2G]” - (Inori entzun diot, hor Leioako zer bati) “Euskera entzunesko igual yantzarik esoskuen emoten [2G]” - (Euskaraz entzunez gero igual dantzarik ez ziguten ematen) “Berba batzuk inos entzun bakok [2A]” - (Berba batzuk inoiz entzun bakoak) “Eta jitanuri bildurre isete akon, umek, barres itzeleko bildurre, se entzute txarratakok isen di eguno beti jitanuk, eta ondino be segitan de [2G]” - (Eta ijitoari beldurra izaten zitzaion, umeak, berriz itzeleko beldurra, ze entzute txarretakoak izan dira egundo beti ijitoak eta oraindino ere segitzen dute) “Oso oso entzute andiko isen san ori [2A]” - (Oso oso entzute handikoa izan zen hori) “Ori amari entzute dekotzet, ama te aite bai yoten siela [3A]” - (Hori amari entzunda daukakiot, ama eta aita bai joaten zirela) epela (adj) epela; epeldu (ad) epeldu; epeldute egon (ad) epelduta egon, ondoezik egon era batera (ado) era batera; eran kontrara (ado) eraren kontrara; eras (ado) eraz; erara (ado) erara “Orrek Asuko eskolak, eta Arriako, eta Goyerrikoak, era batera inte daus, ta nik estreña nendusen [1A]” - (Horiek Asuako eskolak, eta Arriagakoak eta Goierrikoak era batera eginda daude) “Eras da, ber dan modun [4A]” - (Eraz da, behar den moduan) erabili (ad) erabili “Guk erabilten gendun sapak kentzeko artori, puntzetak [3A]” - (Guk erabiltzen genituen zapak kentzeko artoari, puntzetak) erain, erein (ad) 1. erein. 2. eragin 3. eragin faktitiboa; sulora erain (ad) zulora erein
319 “Lau kaja, lau ol saties inte, ta a erain [1A]” - (Lau kaxa, lau ohol zatirekin eginda, eta hura eragin) “Iteun te bier erein in ber da arto, garandu dana ta gero ba erein [3G]” - (Egiten zuen eta bihar erein egin behar da artoa, garandu dena eta gero ba erein) “Orreri barre eraingo tzi [2A]” - (Horri barre eragingo diote) “Orreri etorri erain al isengo tzi edo ekarri al isengo deudi edo olan [2A]” - (Horri etorri eragin ahal izango diote edo ekarri ahal izango dute edo hola) “Ba ereite san solo, se solo andik isete sien, eta tapetan, osea batek ereiteun, nire iseko isete san en jeneralen iteuna [2A]” - (Ba ereiten zen soroa, ze soro handiak izaten ziren, eta tapatzen, hau da batek ereiten zuen, nire izekoa izaten zen gehienetan egiten zuena) erakutzi (ad) erakutsi “Ta erakutzi i nintzen ori erretratu ori [2A]” - (Eta erakutsi egin nion erretratu hori) eralgi (ad) eralgi erantzi (ad) erantzi eratzi (ad) 1. eratzi. 2. eraitsi, jaitsi “Esne eratzi, ta imini or etzeaurren, e, kantinetan esnek, letxeru etorte sakun, ta imini or eta gero, bendeje salduten Erandiora, edo Bilbora [2A]” - (Esnea eraitsi, eta ipini hor etxaurrean, kantinetan esneak, esneketaria etortzen zitzaigun, eta ipini hor eta gero, bendeja saltzen Erandiora, edo Bilbora) “Atarañon ta kanpon ibilte sin, e, beyeri be esne be bai, e, eraste otzin kontu atara ixu, ori be esetu dot nik [2G]” - (Hartaraino eta kanpoan ibiltzen ziren, behiei ere esnea era bai, eraisten zieten kontu atera ezazu, hori ere ezagutu dut nik) erdu, erduse (ad) erdu; berau agintera baino ez da. “Erduse barrure! [1A]” - (Erduze barrura!) “Mari Karmen erdu ona se otza dau [2A]” - (Mari Karmen erdu hona ze hotza dago) eretxi 1. (iz) iritzia. 2. (ad) iritzi “Ondo eretxiten dotzet orreri [1A]” - (Ondo irizten diot horri) “Eujenio deritxon bat, danan usaba isen sana [2G]” - (Eugenio deritzan bat, denen ugazaba izan zena) erion (ad) erion, trinko moduan baino ez da erabiltzen “Ori be bai ikusten badako, igual emen jerseti segoser dariola edo dala, su, dandarres dekosu seoser! Se pasaten da? [2A]” - (Hori ere bai ikusten bazaio, igual hemen jertsetik zer edo zer dariola edo dela, zu, dandarrez daukazu zer edo zer! Zer pasatzen da? erkin, irkin (adj) erkina “Au erkin dau, estait onek ingo badeu eser, erkin [3G]” - (Hau erkin dago, ez dakit honek egingo duen ezer, erkin) erne (ad) erne “Inte simintere ta satzas betetu te gero, ba alanbre imini txorikaiti edo, mantakas edo tapata, kristelak, e, esiles egoten, asko tardate seun ernetan [2G]” - (Eginda mintegia eta satsarekin bete eta gero, ba alanbrea ipini txoriengatik edo, mantekin edo tapatuta, kristalak, ez zirenez egoten, asko behar zuen ernetzen) ernega, ernegau (ad) ernegatu “Dana akaba ta osten, kafe bat artzen yon ber deudi estai nora ta ala, ango sararten, ta Edurne an ernegaten, enei! [2A]” - (Dena amaitu eta ostean, kafe bat hartzen joan behar dute ez dakit nora eta hara, hango zereraino, eta Edurne han ernegatzen, ene!) eron (ad) eroan “Lepon eroteudin, lepon eroteudin, ori neuk ikus dot askotan [2A]” - (Lepoan eroaten zuten, lepoan eroaten zuten, hori neuk ikusi dut askotan) “Baye ya, ya urte batzuk darus, estoskuna iten [2A]” - (Baina ja, ja urte batzuk daroatzagu, ez diguna egiten) erosi (ad) erosi “Nire alabek euki ditus atarikok baye oin erosikok, baye gure aitek ite seitusen beyen narruas [2A]” - (Nire alabak eduki ditu haietarikoak baina orain erosikoak, baina gure aitak egiten zituen behiaren larruarekin) errasa (iz) maila; errasen (ado) arrasean “Gero ba, danak lotu di, erras bat antzen urtek pasa dinen baye orrek, e, euron urtetan isen di, erriko jauntxuk [2G]” -
320 (Gero ba, denak lotu dira, maila bat antzean urteak pasa direnean baina, horiek, euron urteetan izan dira, herriko jauntxoak) errasino (iz) errazioa “Es, e, suk eroten su dendara, eta orreas, e, selluas, emoten dotzu errasino [2A]” - (Ez, zuk eroaten duzu dendara, eta horrekin, seiluarekin ematen dizu errazioa) “Errasinon emoteuden tabako [1G]” - (Errazioan ematen duten tabakoa) errasionamentu, errasonamintu, rasinamientu (iz) errazionamendua “Txarto pasa gendun, dana rasinamientun, orio bada rasinamientun, eta asukere be bada bai rasinamientuas ta, gixonan tabako be bai, dana dana rasinamientun [2A]” - (Txarto pasatu genuen, dena errazionamenduan, olioa bada errazionamenduan, eta azukrea ere bada bai errazionamenduarekin eta, gizonen tabakoa ere bai, dena dena errazionamenduan) “Orio falte asukera falte, errasionamentu egon san, e, ni yonentzenen soldadu, tabako errasinon egon san, ogi be errasionamentun ondino egon san ogi baltza esaten geuntzen [2G]” - (Olio falta azukre falta, errazionamendua egon zen, ni joan nintzenean soldadu, tabakoa errazioan egon zen, ogia ere errazionamenduan oraindino egon zen ogi beltza esaten genion) erratu (ad) erratu; errakuntze (iz) errakuntza “Erratute saus ese, ondino estekot, e, nobio topetako ganarik [2A]” - (Erratuta zaude eze, oraindino ez daukat, gizongaia topatzeko gogorik) “Baye jentek errakuntzandi deko [2A]” - (Baina jendea errakuntza handia dauka) erraye (iz) marra “Ori ba, erraye bat in, eta ara errayera ia olau, sertxu bet inke esate otzen, burni sati bet, nok parajeen sartzen daun, o nok an errayen sartzen daun [2G]” - (Hori ba, marra bat egin, eta hara marrara ea holako, zertxo bat kinkina esaten zioten, burdina zati bat, nork parajeen sartzen duen, edo nork han marran sartzen duen) erre 1. (ad) erre. 2. (adj) errea, bortitza “Ta dana in seun sue, eta ba etze dana erre san [2G]” - (Eta dena egin zuen sua, eta ba etxe dena erre zen) “Suerta yakun, ordun bixirik urten gendun ulle bateaiti, e? Koño, ba ormen kontrako, e, sertute eukiten, bai, bai, beste alderdire gure dula pasa ta, esoskun atxaka, teniente erre bat euki gendun, txarra, bera librateko gure yun, bera librateko, se isen san a bere, ortariko, ortariko asko egon san ordun, e? Ta itxi geitusen, seren isen san, Abadiño, Abadiño baño apur bet, barrurau, e, bide eskinen, kamino eskinen, bide eskinen, ba, e, enplasata euki gendun, e, kolokata euki gendun morteru, morterutan ibili nitzen ni, morterutan, eta iru lotu gintzesan, neu eta neure lagun bet ameko, ortxe neure ausoko lagune, ta beste Destuko bat [1G]” - (Suertatu zitzaigun ordun bizirik irten genuen ile bategatik,e? Koño, ba hormaren kontrako, zertuta edukitzen zuten, bai, bai, beste alderdira gura dugula pasatu eta, ez zigun egotzi, teniente erre bat eduki genuen, txarra, bera libratzeko, gura zuen, bera libratzeko, ze izan zen hura ere horietarikoa, horietariko asko egon zen orduan, e? Eta utzi gintuen, zerean izan zen, Abadiño, Abadiño baino apur bat, barrurago, bide izkinan, kamino izkinan, bide izkinan, ba, kokatuta eduki genuen, ezarrita eduki genuen morteroa, morterotan ibili nintzen ni, morterotan, eta hiru lotu ginen, neu eta neure lagun bat hemengoa, hortxe neure auzoko laguna, eta bestea Deustuko bat) errebolbidu (ad) larritu “Se bein, ondo pentzaskeronen, ondo pentzaskeronen, pentzetan egote nas, etzen makal basaus, otza dekosu? Ba beste manta bat igual dekosu, eta an gureta, eta arras beterik, an ustelduten persone, etzen, estimedu euki dosuna, bueno ni pentzaues bakarrik, estomagu errebolbidu iten dat, egi da, egi da [2A]” - (Ze behin, ondo pentsatuz gero, ondo pentsatuz gero, pentsatzen egoten naiz, etxean makal bazaude, hotza badaukazu? Ba beste manta bat igual daukazu, eta han gurata, eta harrez beterik, han usteltzen pertsona, etxean, estimatua eduki duzuna, bueno ni pentsatuarekin bakarrik, urdaila larritu egiten zait, egia da, egia da)
321 erredondo, redondo (adj) biribila “Gure neskatori iminten nintzen ba olan, e, plastiku bet, ba erredondo andi, andi, ta gero a dusti, dana jugetes beterik [2A]” - (Gure neskatoari ipintzen nion ba hola, plastiko bat, ba biribil handia, handia, eta gero hura guztia, dena jostailuz beterik) erreferentzi (iz) erreferentzia “Baye Seranteseti bai iten gintzen bai, baye emen ba bueno ba estu, esteku erreferentzi bet [2A]” - (Baina Serantesetik bai egiten ginen bai, baina hemen ba bueno ba ez daukagu erreferentzia bat) errega (ad) ureztatu “Bedarra badator kitau, errega, bedarrak yaten badeu, estau seinik [3G]” - (Belarra badator kendu, ureztatu, belarrak jaten badu, ez dago zereginik) erregular (ado) erregular, antza, itxuraz “Edo, estai pa, olau seoser esan gure deu erregular [1A]” - (Edo, ez dakit ba, holako zer edo zer esan gura du erregular) errejistra (ad) erregistratu “Gure, aistek arik eta, errejistra, bueno, arik eta eskondu arten, eseun yakin bere apelliduk seintzuk isen din, gero, yon san, ya papelak arreglaten eskontako, se otabi urte barik eskondu san, eta, an egon san [2A]” - (Gure, ahizpak harik eta, erregistratu, beno, harik eta ezkondu artean, ez zuen jakin bere abizenak zeintzuk izan diren, gero, joan zen, ja paperak konpontzen ezkontzeko, ze hogeita bi urte barik ezkondu zen, eta, han egon zen) errekisau (ad) konfiskatu erreklama, erreklamau (ad) 1. erreklamatu. 2. txoriei erreklamo egin; reklamasino (iz) erreklamazioa “Amak erreklama eun [2A]” - (Amak erreklamatu zuen) errekuerdo (iz) gomuta “Estekot errekuerdo lar onak arenarik [3G]” - (Ez daukat gomuta lar onak harenik) errekupera, rekupera (ad) 1. berreskuratu. 2. errekuperatu “Ori galdu baño lelau, e, errekupera gendun, in gendun mendatu beste arbola bateas, e, gaste baten, eta errekupera du, eta estait bada oin dekotena sidiri edo beste klase [4G]” - (Hori galdu baino lehenago, berreskuratu genuen, egin genuen mentatu beste arbola batekin, gazte baten, eta berreskuratu dugu, eta ez dakit den orain daukadana sidiria edo beste mota) “Beso anditu akon, eta egunetan egon san, a, fastidiaute baye bueno rekupera san [2G]” - (Besoa handitu zitzaion, eta egunetan egon zen, hura fastidiatuta baina beno errekuperatu zen) errekurridu (ad) errekurritu “Eskendulako oki leku sindikal bat ese, gause baten nora errekurridu es, esebes [3G]” - (Ez genuelako eduki leku sindikal bat eze, gauza baten nora errekurritu ez, ezer ere ez) Plazako kioskoa Altzagan. errellena (ad) bete “Ayegas errellena gero, gero erain landare, eta atzera areas fineas tapa, gero errega [3G]” - (Harekin bete gero, gero erein landarea, eta atzera fin harekin tapatu, gero ureztatu) errekonosidu, rekonosidu (ad) onartu “Errekonosidute dau, eta ordun badau manual bat eta badaus arau batzuk, amabi uste dot disela iten disen faltak eta akabun dana da, e, talde batek besteri irebasteko lau metro eron ber dotzos [4A]” - (Onartuta dago, eta orduan badago esku liburu bat eta badaude arau batzuk, hamabi uste dut direla egiten diren faltak eta azkenean da, talde batek besteari irabazteko lau metro eroan behar dizkio) erremangau (ad) garbaldu errematxau (ad) errematxatu
322 errementa, errementau (ad) errementatu “Sagar bat botate seden ara egosire, ara, orio artera, eta gero ak sagarrak errementate seunen, ya orio ondo dau, sagarra kita ta, otzitan danen orio, txorisok sartu osorik an [3A]” - (Sagar bat botatzen zuten hara egosira, hara, olio artera, eta gero sagar hark errementatzen zuenean, ja olioa ondo dago, sagarra kendu eta, hozten denean olioa, txorizoak sartu osorik han) erremese (iz) erremesa “Orti etorten isen sienak, uden etorte sien, erremesa pasten baye gero negureko erretira ite situen emeti [1A]” - (Hortik etortzen izan zirenak, udan etortzen ziren, aldikada pasatzen baina gero negurako erretiratu egiten zituzten hemendik) erreparto (iz) banaketa; errepartidu, repartidu (ad) banatu, banandu; errepartisino (iz) banaketa “Abonuk ekarri te gero gurdikas koyu, e, portun eta distribusinok iteko edo errepartok iteko [2G]” - (Ongarriak ekarri eta gero gurdiekin koiu, portuan eta distribuzioak egiteko edo banaketak egiteko) “Eta gero karo emen errepartisinok in ber sin [2A]” - (Eta gero jakina hemen banaketak egin behar ziren) “Se goyerristarrak esnekas nire etzen aurreti, ni bisi nintzen etze aurreti, pastan siren egun dustitan, astoas eta yoten sin, Desierture esnek errepartitan [2A]” - (Ze goierriztarrak esneekin nire etxearen aurretik, ni bizi nintzen etxe aurretik, pasatzen ziren egun guztietan, astoarekin eta joaten ziren, Desertura esneak banatzen) errepasa, errepasau (ad) errepasatu, jostean erreselo (iz) susmoa; erreselo euki (ad) susmoa eduki erreskade (iz) erreskada; erreskan (ado) erreskadan errespeto (iz) begirunea; errespeto emon (ad) errespetu eman, begirune izan; errespeto euki (ad) errespetu eduki; errespeto sartu (ad) errespetu sartu, begirunea sartu; errespeta, errespetau (ad) errespetatu “Estotzit bildurrik isen, baye oin ba errespeto aputxu bet giau deku se oin mogimintu gitxi dekoteles [2G]” - (Ez diet beldurrik izan, baina orain ba errespetu apurtxo bat gehiago daukagu ze orain mugimendua gutxi daukadanez) “Beste batzuk estede in gure san isidro pasa arten, nik lelau iten dot, batzuk esaten de esin dosu erein, san isidro da aldeanu, ta areri errespetau [3G]” - (Beste batzuek ez dute egin gura San Isidro pasatu artean, nik lehenago egiten dut, batzuek esaten dute ezin duzu erein, San Isidro da baserritarra, eta hari errespetatu) “Eta orrek errespeto sartze otzen idi dustiri se, arri andikas sartu esko idik akaba iten di, proba bat edo bi ingo tzus onak baye gero [2G]” - (Eta horrek errespetu sartzen zien idi guztiei ze, harri handiekin sartuz gero idiak akabatu egiten dira, proba bat edo bi egingo dizkizu onak baina gero) errestasune (iz) erraztasuna “Se len aiteas ta amaas orrek gausek olan esate neusen eta oin, eta bakisu ser dan [...] aspaldi, errestasune nola galtzen [3A]” - (Ze lehen aitarekin eta amarekin gauza horiek hola esaten nituen eta orain, eta badakizu zer den [...] aspaldi, erraztasuna noala galtzen) erresulta (ad) ona izan, ondo lotu “Es narruskok estaure erresultaten [2G]” - (Ez larruzkoak ez dira ondo lotzen) erretira (ad) erretiratu “Sentroti erretirata egon gara [2G]” - (Erdigunetik erretiratuta egon gara) erretrasu (iz) atzerapena “Aputxu bet erretrasuk auki gendusen unekada baten ta estela pagetan ondo [2A]” - (Apurtxo bat atzerapenak eduki genituen unekada baten eta ez dutela ordaintzen ondo) erretratu (iz) erretratua, argazkia; erretratau (ad) erretratatu, argazkia egin “Ta an dau erretratu [2A]” - (Eta han dago erretratua) “Eta an dau erretrataute [2A]” - (Eta han dago erretratatuta) erretxasau (ad) ukatu “Berdek, gorritatik, eta segun antza, es alrebes, asko i nendusen ondo, baye es danak, eta ori dala ta estala erretxasau [2G]” - (Berdeak, gorrietatik, eta segun antza, ez aldrebes, asko egin nituen ondo,
323 baina ez denak, eta hori dela eta ez dela ukatu) errima, errimau (ad) 1. parajetu, gerturatu, ondoratu, alboratu. 2. arrimatu, ezkondu barik bikotekidearekin bizi izan; errimen (ado) arrimuan; errimakaldi in (ad) arrimaldia egin, dantzan “Sagarran batzuk erretan edo iminten basien aputxu bet errima [2A]” - (Sagarren batzuk erretzen edo ipintzen baziren apurtxo bat parajetu) “Errimen da esta eskondu dekon enbreas [2G]” - (Arrimuan da ez da ezkondu daukan andrazkoarekin) errite (iz) errieta; erritan in (ad) errietan egin; errestan (ado) errietan erroldan, errondan (ado) errondan; erroldan etorri (ad) errondan etorri; erroldan in (ad) errondan egin “Niri es baye nire aisteri bai, ba etorri mutilek etzera, erroldan [1A]” - (Niri ez baina nire ahizpari bai, ba etorri mutilak etxera, errondan) “Erroldan etorte sien mutilek neskakana, nire sasoyan ya es, e? Arten bai gure aistek, nire aistek e, iteuren erroldan mutilek [1A]” - (Errondan etortzen ziren mutilak neskengana, nire sasoian ja ez, e? Artean bai gure ahizpak, nire ahizpak, egiten zuten errondan mutilek) “Enbrak egote sien etzetan, yote sien gauen, e, mutilek errondan [1A]” - (Andrazkoak egoten ziren etxeetan, joaten ziren gauean, mutilak erroldan) erronke (iz) erronka, errieta; erronkak in (ad) erronkak egin; erronkan ibili (ad) erronkan ibili errope jo, yo (ad) arropa jo errosoya, errasoya (iz) arrazoia “Ilberan erain ber da, sarrak esaten delako, errosoya badau espadau estait nik baye bueno, kinpulek, eraiten badosus ilgoran, ien iten dela danak, estakisu entzute eukiko su, esta? Ien iten dela, eta ieten deun kinpulek esteu balio, ien estin isen ber dala ilberan erainte [2G]” - (Ilbeheran erein behar da, zaharrek esaten dutelako, arrazoia dagoen ez dagoen ez dakit nik baina beno, kipulak, ereiten badituzu ilgoran, igan egiten dutela denek, ez dakizu entzutea edukiko duzu, ezta? Igan egiten dutela, eta igaten duen kipulak ez du balio, igan ez dezan izan behar dela ilbeheran ereinda) “Eta errasoya auki eudin [2A]” - (Eta arrazoia eduki zuten) erru (iz) errua; errudune (adj) erruduna “Ori egi da, e? Nik oin be esaten dot neure erru da, e? [2A]” - (Hori egia da, e? Nik orain ere esaten dut neure errua da, e?) erruki (iz) errukia “Erruki apur bet artu eusten, len bes gorrotorik niri euki ostelakon [1G]” - (Erruki apur bat hartu zidan, lehen ere ez gorrotorik niri eduki zidalako) es (ado) ez; esetz (ado) ezetz “Estai pa dosenan bat urte edukite ta olgetan ibilite, barriro apurtu un [2G]” - (Ez dakit ba dozena bat urte edukita eta olgatzen ibilita, berriro apurtu zuen) “Badau jente gose pasa deuna, eta dinodena esetz, e? [1A]” - (Badago jendea gosea pasatu duena, eta diotena ezetz, e?) esan (ad) 1. esan. 2. tratatu; esakere (iz) esaera; esalege (iz) esalegea; esate baterako (esak) esate baterako “Guk esaten du, bagos Erandiora bada, Erandio aona [2A]” - (Guk esaten dugu, bagoaz Erandiora bada, Erandio haona) “Atxineko esalegek ointxe be errasoya deke [1A]” - (Antzineko esalegeek oraintxe ere arrazoia daukate) esato (ado) zehatz, doi “Megide esato nik badinotzut igual, terreno aprobetxateiti edo leku segun selau leku dan edo, bai sei metro lar deritxet, e? [2G]” - (Neurri zehatza nik badiotsut igual, terreno aprobetxatzeagatik edo lekua segun zelako lekua den edo, baina sei metro lar deritzat, e?) esaune, eseune (adj) ezaguna; esaune isen, eseune isen (ad) ezagun izan “Eseune da, sera, urune, ona bada ta sarra bada [2A]” - (Ezaguna da, zera, irina, ona den eta zaharra den) esetu, eseutu (ad) ezagutu; eseuntasune (iz) ezagutza, ezaguntasuna “Esta urte asko, se neuk esetu dot ni eskondu te osten [2A]” - (Ez da urte asko, ze neuk ezagutu dut ni ezkondu eta ostean) “Bueno eseuntasune itzela, desgustu itzela koyu eun itxi ber eunen osasun falteaiti se emen auki eun te eskillerak ien esinik eta, au asi san laguntan lelakon, ta gero
324 furgoneta bat artu gendun eta au yote san bendejeas, e, lelau yote san ango plasara, bai gero andi, mayoristek Areatan gu bota i oskun, Merkabilbaure, gero Karmen Merkabilbaure yote san furgoneteas [2G]” - (Beno ezaguntasun itzela, disgustu itzela koiu zuen utzi behar zuenean osasun faltagatik ze hemen eduki zuen eta eskailerak igan ezinik eta, hau hasi zen laguntzen lehenagoetan, eta gero furgoneta bat hartu genuen eta hau joaten zen bendejarekin, lehenago joaten zen hango plazara, baina gero handik, handizkako merkatariak Areetan gu bota egin gintuen, Merka Bilbaora, gero Karmen Merka Bilbaora joaten zen furgonetarekin) esijentzi, isijentzi (iz) exijentzia “Esijentzi, bardin bardin esijentzi ba, bisde, letre tensino, belarri [3G]” - (Exijentzia, berdin berdin exijentzia ba, ikusmena, letra, tentsioa, belarria) esik, esen (post) ezik, ezean “Ta ber dan modun gobernau esik elei aurrera urten [2G]” - (Eta behar den moduan gobernatu ezik ez luke aurrera irten) “Tori kendu esen, orrek ganadu akaba iteun [2G]” - (Eta hori kendu ezean, horrek ganadua akabatu egiten zuen) esin isen, isin isen (ad) ezin izan; esinik (ado) ezinik “Bai Desiertuko oin esin da esan Desierto se esteude entzun gure Desirtukok Desiertu usenik [2A]” - (Bai Desertuko orain ezin da esan Desertu ze ez dute entzun gura Desertukoek Desertu izenik) “Eta batzuk gero isin yon etzera [3A]” - (Eta batzuk gero ezin joan etxera) “Alperreko bearra, eta ganera gastu deko konserbateko esteu emoten besterik sasi, eta bedar txarra eta ona badekosu be, ni bisi dustin ibil nas, erosten diruaiti erosten bedar faltan ibil nas beti, se lurrek labra iten isen doas ta ganaduntzako ber isen dot, e, bedarra eta ekar dot ba, galtzu kanpoti eroste, alfafa siku eta, ingirutan inon topetan isen badot, e, solo bat edo lantzar bat ebaiteko, beti erosten eta, urte baten karu pagetan isen badosu urreko urten giau, eta modu ortan ibil gara beti, e, topau esinik, jenero topau esinik [2G]” - (Alperreko beharra, eta gainera gastua dauka kontserbatzeko ez du ematen besterik sasia, eta belar txarra eta ona badaukazu ere, ni bizi osoan ibili naiz, erosten diruagatik erosten belar faltan ibili naiz beti, ze lurrak landu egiten izan ditut eta ganaduarentzat behar izan dut, belarra eta ekarri dut ba, galtzua kanpotik erosita, alpapa sikua eta, inguruetan inon topatzen izan badut, soro bat edo lantzar bat ebakitzeko, beti erosten eta, urte baten garesti ordaintzen izan baduzu hurrengo urtean gehiago, eta modu horretan ibili gara beti, topatu ezinik, jeneroa topatu ezinik) eskandalu (ado) eskandalua, makina bat, asko “Estireko eskandalu! Ortarikok on sin lau bet edo bai, ta beteta urten urten bete bete ote sin [2G]” - (Eztirako eskandalua! Horietarikoak egon ziren lau bat edo bai, eta beteta urtean urtean bete bete egoten ziren) eskape (iz) ihesa; eskapaka (ado) eskapan; eskapa, eskapau (ad) eskapatu, ihes egin “Atxine, txixen, gortako eskapekas, lur baltza ite san [2G]” - (Antzina, txizan, kortako ihesekin, lur beltza egiten) “Amomak niri asko guresten emeko amomak aman amak bueno, ta nik eskapaka beti [3G]” - (Amamak niri asko gura zidan hemengo amamak amaren amak beno, eta nik eskapan beti) “Ta baten bei bete pe eskapa in yosten, erdi lotan, beyek eskapa in yosten, ni an lau beyeas eta bat etzen begire [3G]” - (Eta baten behi batek ere eskapatu egin zidan, erdi lotan, behiak eskapatu egin zidan, ni han lau behirekin eta bat etxean begira) eskarabille (iz) ikatz hondakina “Eskarabille es, eskarabille aprobetxaten san, etzetara jenteri erote otzen [2A]” - (Ikatz hondakina ez, ikatz hondakina aprobetxatzen zen, etxeetara jendeari eroaten zioten) eskasa (adj) eskasa; eskasi (iz) eskasia; eskastu (ad) eskastu, murriztu “Ordun, gause eskas egon san epokan [2G]” - (Orduan, gauza eskas egon zen sasoian)
325 “Se nire denporatan esan, ogi egon san eskas be bai [3A]” - (Ze nire sasoian, ez zen, ogia egon zen eskas ere bai) “Bearra eskastu in san danen, eta ya, pediduri pes eta gruek iteri itxi eutzin, eta, asi siren karretillekas karretillekas baye, karretillekas be salide gitxi, eta, pilotute an, e, makinek, pilotute, eta, ordun, e, ya desbarajuste konpleto etor da, boluntariok eske, eta diru emoteuden urtetarrik, eta gutzako, esan egon, e, dirurik, gutzako eskatu i otzen gobernu, euskelduneri, jente eskastuteko baye, jente sarra itxi oskun se gastek botate interesaten isen dotze eurori, gure, edade andin egon giñenen, geldi geldi etorko yakula edade, etzera etorteko ta [1G]” - (Beharra eskastu egin zen denean, eta ja, eskaerarik ere ez, eta garabiak egiteari utzi zioten, eta, hasi ziren eskorgekin eskorgekin baina, eskorgekin ere irteera gutxi, eta pilatuta han, makinak, pilatuta, eta, orduan, ja nahaspila osoa etorri da, boluntarioak eske, eta dirua ematen zuten irtetearren, eta guretzat, ez zen egon, dirurik, guretzat eskatu egin zion Eusko Jaurlaritzari, jendea eskasteko baina, jende zaharra utzi gintuzten ze gazteak botatzea interesatzen izan zaie eurei, gurea, edade handian egon ginenean, geldi geldi etorriko zitzaigula edadea, etxera etortzeko eta) eskatu (ad) eskatu; eskari (iz) eskaria “Tratantek ba en jeneral, sei balio baditus sortzi eskatu [2G]” - (Tratanteak ba gehienetan, sei balio baditu zortzi eskatu) “Es baye bakisu, an eskari inte edo, San Antoniori erresu betzuk in te urreko, domekan nobio topau [2G]” - (Ez baina badakizu han eskaria eginda edo, San Antoniori otoitz batzuk egin eta hurrengo, igandean gizongaia topatu) eske (post) eske; esken (ado) eskean “Gero etor san ya, jente, despeditan asi siren, boluntariok eske [1G]” - (Gero etorri zen ja, jendea, despeditzen hasi ziren, boluntarioak eske) “Elese baño lapur andiaurik esta jayo mundun, elese beti dau eske [3G]” - (Eliza baino lapur handiagorik ez da jaio munduan, eliza beti dago eske) eskegi, eskei (ad) eskegi “Karburo eskegi, olan, e, eskallera antzeko, egurresko ser baten eskegi, eta, beyek erasten edo ote san ta kortan [2G]” - (Karburoa eskegi, hola, eskalera antzekoa, egurrezko zer baten eskegi, eta, behiak erasten edo egoten zen kortan) “Txoriso, gure amak beti txarri ilte sanen ta gero, eskeite sin suten txorisok [2A]” - (Txorizoa, gure amak beti txerria hiltzen zenean eta gero, eskegitzen ziren suetean txorizoak) eskonbro (iz) hondakina “Eta a be apurtute egon san, tellatu te danak, e, eta sotanun an, eskonbron ganera, salta gendun [1G]” - (Eta hura ere apurtuta egon zen, teilatua eta denak, eta sotoan han, hondakinen gainera, saltatu genuen) eskori (iz) eskoria eskribidu (ad) idatzi “Eta bota otzen aiteri, beste batek eskribidute [2G]” - (Eta bota zion aitari, beste batek idatzita) espabila, espabilau (ad) bizkortu, azkartu “Urte dustin daola espabilata, san juan egunen, espabilaskonen, goxeko freskure, gero urte dustireko dala balio deula esaten deure [1A]” - (Urte osoan dagoela azkartuta, San Juan egunean, azkartuz gero, goizeko ihintza, gero urte osorako dela balio duela esaten dute) esperantze (iz) esperantza esperientzi (iz) esperientzia “Koñak gotak eta gustu emoteko ta botaten ta olau gausek iten esperientzik iten baye, esotzin ondo esotzin urtetan apenas, apenas se, eseudin gusture fumetan [2G]” - (Koñak tantak eta gustua emateko eta botatzen eta holako gauzak eegiten esperientziak egiten baina, ez zien ondo ez zien irteten antza, antza ez, ez zuten gustura erretzen) espesiala (adj) berezia “Ori gixon ori, manejate san, gaur erropa espesialak dabis [2G]” - (Gizon hori moldatzen ze, gaur arropa bereziak darabiltza) esplika, esplikau (ad) azaldu “Autxe tautxe tautxe pasa yaku, dana esplika neutzen, e? [1G]” - (Hauxe eta hauxe eta hauxe pasatu zaigu, dena azaldu nion, e?)
326 esplotasino (iz) ustiapena “Gari te arto isen san esplotasino uniku danantzako [2G]” - (Garia eta artoa izan zen ustiapen bakarra denentzat) espoliatu (ad) espoliatu “Eta ain diru inok estaki non dauen, dana, bueno, espoliaute dana [2G]” - (Eta haren dirua inork ez daki non dagoen, dena, beno, espoliatuta dena) esponjoso (adj) apatza “Au aretxak emoten dee, au da aretxak emoten deune, sera bat, olan esponjoso esponjoso iseten da au [3G]” - (Hau haritzek ematen dute, hau da haritzak ematen duena, zer bat, hola apatz apatza izaten da hau) espropia, espropiau (ad) desjabetu “An fuerte edo kastillo, iteko, espropia i otzen, Aspuru ori [1G]” - (Han fuertea edo gaztelua, egiteko, desjabetu egin zioten, Aizpuru hori) estadu (iz) estatua “Emen egon san etzealde bat, autorisata egon sana, eta solok eraite seitun tabakoas, e, estaduk autorisaute [2G]” - (Hemen egon zen etxalde bat, baimenduta egon zena, eta soroak ereiten zituen tabakoarekin, estatuak baimenduta) estaldu (ad) estaldu, ostu, ezkutatu “Gerra denporan egoten gintzen estaldute [2A]” - (Gerra denboran egoten ginen estalduta) “Eskopetak estaldute ta olan egoten sin lantzen etzeran baten [2G]” - (Eskopetak estalduta eta hola egoten ziren lantzean etxeren baten) estaño (iz) eztainua estiloko (post) estilokoa, erakoa; estilon, estilora (post) estiloan, eran “Onen estiloko, lusetxuau, lusetxuau, ta torpetxuau, e? [2A]” - (Honen estilokoa, luzetxoagoa, luzetxoagoa, eta dorpetxoagoa, e?) “Bai barruti dona, ba ise letike gonen estilon, ganeti darona baño apur bet laburrau, aspiko erongo deu? Edo estakit oritxe [2A]” - (Baina barrutik doana, ba izan liteke gonaren erara, gainetik daroana baino apur bat laburragoa, azpikoa eroango du? Edo ez dakit horixe) estima (ad) estimatu; estimedu (adj) estimatua “Se ogerleko estimedu egote san ordun ondino, ogerleko diru andi isen san [2G]” - (Ze ogerlekoa estimatua egoten zen orduan oraindino, ogerlekoa diru handia izan zen) estinkade (iz) estrinkada, bultzakada “Zra! Estinkade in dotzet eta kendu dotzet illeratik [4A]” - (Zra! Estrinkada egin diot eta kendu dut ilaratik) estorbu (iz) enbarazua, eragozpena; estorbu in (ad) enbarazu egin “Bakotxak, e, ba estorbu iteun apur bet, baye osten esan egoten, e, iñor be, nok ebairik [2G]” - (Bakoitzak, ba enbarazu egiten zuen apur bat, baina ostean ez zen egoten, inor ere, nork ebakirik) estranjeri (iz) estranjeria “Se orrek amerikanuek auki yen, estranjerin, eta, ak erosi yoskun guri etze [1A]” - (Ze horiek amerikarrek eduki zuten, estranjerian, eta, hark erosi zigun guri etxea) estrañau (ad) harritu “Bai dekot entzute, klaro yokolarik denporada onak eta txarrak eukiten deitu, eta misiri andin euki seitula andre ta umek, yokon goraberan ta estat estrañetan [2G]” - (Bai daukat entzutea, jakina jokalariak denboraldi onak eta txarrak edukitzen ditu, eta miseria handian eduki zituela andrea eta umeak, jokoaren gora beheran eta ez zait harritzen) estreña (ad) estreinatu “Orrek Asuko eskolak, eta Arriako eta Goyerrikoak era batera inte daus eta nik estreña nendusen [1A]” - (Horiek Asuko eskolak, eta Arriagakoak eta Goierrikoak era batera eginda daude eta nik estreinatu nituen) estropea, estropeau (ad) hondatu, maiztu “Bueno ba, apurtu, estropeau [4A]” - (Beno ba, apurtu, hondatu) estu (adj) estua; estutu, istutu (ad) estutu; estu te larri (esak) estu eta larri egon “Olan darosu estutute, ta tiretu seuk eskuas [2A]” - (Hola daroazu estututa, eta tiratu zeuk eskuarekin) “Baye erdi aberatzak edo olan dirun konture bisi isen direnak eta orrek, e, estu te larri buru ikusko de askok igual, e? [2G]” - (Baina erdi aberatsak edo hola diruaren kontura bizi izan direnek eta
327 horiek, estu eta larri burua ikusiko dute askok beharbada, e?) esupide (iz) ezaupidea esusena (iz) ezizena “Eta eukieun, esusen bat [4A]” - (Eta eduki zuen ezizen bat) eta kitu (esk) eta kito “Alandase, yan ingo du txala, ta kitu! [2A]” - (Hala da ze, jan egingo dugu txahala eta kito!) eta punto (esk) eta puntu “Bai es oingo modun, bai, bai, pasten dana ba bueno, e, besegu beteas, danantzako esan eltzen, eta bueno guri be askorik, es oskun emoten amak iminteun, e, beste gause bat, eta punto, baye aititeri besegu [4A]” - (Bai ez oraingo moduan, bai, bai, pasatzen dena ba beno, bisigu batekin, denentzat ez zen heltzen, eta beno guri ere askorik, ez zigun ematen amak ipintzen zuen, beste gauza bat, eta puntu, baina aititari bisigua) ete (ado) ete, ote “Ser ete deretxe? [2A]” - (Zer ote deritze?) “Selan ete dau? Selan ete dau? [2A]” - (Zelan ete dago? Zelan ete dago?) etorri (ad) etorri; etorkere (iz) etorrera “Nosik eta ona esta etorri? [2A]” - (Noizik eta hona ez da etorri?) etxa (ad) bota, kanporatu, eraitsi “Permiso emoyotzen, bai lengo sarra etxateko [2A]” - (Baimena eman zioten, baina lehengo zaharra botatzeko) “Etxaten dosun modun dana, garautxu txiki txikitxuk, da etxaten dotena nik, baye ori da inderra solori emoteko apur bet [3G]” - (Botatzen duzun moduan dena, garautxo txiki txikitxoak, da botatzen dudana nik, baina hori da indarra sorori emateko apur bat) euki, auki, oki (ad) eduki “Lelengotan txikerretan sortzi urte auki gendusenen, ya, etorten sin, Erandioko Landara, Goyerrikoak, Astrabuduakok, e, emeko Arriakok, or Fanokok, Astikas, Asu, danak yoten sin Erandioko Landara, orra gora [1A]” - (Lehenengotan txikerretan zortzi urte eduki genituenean, ja, etortzen ziren, Erandioko Landara, Goierrikoak, Astrabudukoak, hemengo Arriagakoak, hor Fagoetakoak, Astika, Asua denak joaten ziren Erandioko Landara, horra gora) “Euki un, e, portiku [2A]” - (Eduki zuen, elizpea) “Ba, okiko ditus igual eun de, larogeta sortzi urte igual, eukikoitus onek etzek [2A]” - (Bai, edukiko ditu igual ehun eta, laurogeita zortzi urte igual, edukiko ditu etxe honek) euskadi (iz) Euskadi “Diru kanbiaun Euskadik, gerra denporan [2A]” - (Dirua aldatu zuen Euskadik, gerra denboran) euskal erri (iz) Euska Herria “Orti Sanander te orti bai, giau, baye emen Euskal Errien estu orrenbeste [4G]” - (Hortik Santander eta hortik bai, gehiago baina hemen Euskal Herrian ez dugu horrenbeste) eutzi, eutzin, autzi (ad) eutsi “Esin dosuna eutzin garnu, garnuk iten dotzu urten [3A]” - (Ezin duzuna eutsi gernua, gernuak egiten dizu irten) “Ta bat isetan basan bromaste beste giau, ta txarriri eutziten ba [1G]” - (Eta bat izaten bazen burlatia bestea gehiago, eta txerriari eusten ba) F faene (iz) faena “Ikurriña boltzan, estaldute ta olan koyute edo olau, faenakas [2G]” - (Ikurrina poltsan, estalduta eta hola koiuta edo holako, faenekin) fallo (iz) akatsa, errakuntza; falla, fallau (ad) huts egin “Or euki eun ekibokasino andi, fallo andi euki un or, e, kleroas, erlijinoas [1G]” - (Hor eduki zuen errakuntza handia, akats handia eduki zuen hor, kleroarekin, erlijioarekin) “Ia urtek dekus asko ta, fallaten asten di gausek [3G]” - (Ia urteak dauzkagu asko eta, huts egiten hasten dira gauzak)
328 falte (iz) 1. falta. 2. akatsa; falta (ad) faltatu; falta isen (ad) falta izan; faltan (post) faltan; faltan egon (ad) faltan egon “Bateti ba aititek eta, beti eukien, e, terreno asko ta, alan falta falta andirik esta baye, sueldun bile bear isen eun yoan ta Euskaldunara, ganadu paño giau emote otzon [2A]” - (Batetik ba aititak eta, beti eduki zuten, terreno asko eta, hala falta falta handirik ez da baina, soldataren bila behar izan zuen joan eta Euskaldunara, ganaduak baino gehiago ematen zion) “Baye uren falte badeko bai, baye, satzan falte eta beste gause batzuk badekos [2A]” - (Baina uraren falta badauka bai, baina, satsaren falta eta beste gauza batzuk badauzka) “Fabrike jainko, grasies batera ba paraje etzeti paraje Lauraken ite nendun bear, eta lau bei etzen, batzutan giau beste batzutan gitxiau baye lau beyek beti, e, falta barik [1G]” - (Fabrika jainko, graziarekin batera ba paraje etxetik paraje Lauraken egiten nuen behar, eta lau behi etxean, batzuetan gehiago beste batzuetan gutxiago baina lau behiak beti, faltatu barik) “Eta ure esta falta inos bes [2A]” - (Eta ura ez da faltatu inoiz ere ez) “Esofagu estabil ondo, falta dako ayeaitik edo orreaitik [3G]” - (Heste gorria ez dabil ondo, falta zaio haregatik edo horregatik) “Aiten faltan ba, aite bisi san arten ba, etzera ekarteun jenero [2A]” - (Aitaren faltan ba, aita bizi zen artean ba, etxera ekartzen zuen jeneroa) fame (iz) fama, ospea; famose (adj) famatua (f), famoso (adj) famatu (m); famadu (adj) famatua, ospetsua “Etzealde ganadues ta, ta, e, fama andi eukieun [2G]” - (Baserria ganaduarekin eta, eta, fama handia eduki zuen) “Ba isen san famadu segun antza ba, Luis Kandelasen estilora edo, diru aberatzari kendu te, pobreri edo txirori emote otzela ta olau gausek, entzute, ta baliente isen sala, saldi ganen ibilte sala ta bata ta beste, eta, or batze sala bere lagunakas Artebakarreko arbol aspin [2G]” - (Ba izan zen famatua segun antza ba, Luis Candelasen estilora edo, diru aberatsei kendu eta, pobreei edo txiroei ematen ziela eta holako gauzak, entzutea, eta ausarta izan zela, zaldi gainean ibiltzen zela eta bata eta bestea, eta, eta, hor batzen zela bere lagunekin Artebakarreko arbola azpian) fanfarroya (adj) harroa; fanfarroikeri (iz) harrokeria “Eta persona fanfarroyak lantzen proba bat irebasteudienak eta olan itzelak egon sin [2G]” - (Eta pertsona harroak lantzean proba bat irabazten zutenak eta hola itzelak egon ziren) “Nik estot fanfarroikeririk inos be euki, irebas dotenen aurrera posa bai, posa itzela irebasi ite, e, esteu diruk pagetan ori [2G]” - (Nik ez dut harrokeriarik inoiz ere eduki, irabazi dudanean aurrera poza bai, poza itzela irabazi egitea, ez du diruak ordaintzen hori) farra-farra (hots) farra-farra “Oin, e, danak ibilte die farra-farra ure gastetan [2A]” - (Orain, denak ibiltzen dira farra-farra ura gastatzen) fasile (adj) erraza; fasildu (ad) erraztu; fasilita (ad) erraztu “Es pentzau gure pe, txikerrak fasilau itxiko leko sarrena paño [1A]” - (Ez pentsatu gureak ere, txikerrak errazago utziko luke zaharrenak baino) “Sotasaldu ite san karo fasilduteko gero [3G]” - (Zotasaldu egiten zen jakina errazteko gero) “Orrek isen di gero, fasilitateko, orrekas ba fasilau iteko, atara be fasilau, aspigarri baño fasilau atara be [2G]” - (Horiek izan dira gero, errazteko, horiekin ba errazago egiteko, atera ere errazago, azpigarria baino errazago atera ere) fastidia, fastidiau (ad) fastidiatu “Aitik nau ni emeti garriti fastidiata, bero, esta? Andi te ixerdi eta lepon beti, e, axe ra-ra-ra ta [1G]” - (Haitik nago ni hemendik gerritik fastidiatuta, beroa, ezta? Handia eta izerdia eta lepoan beti, haizea ra-ra-ra eta) fenomeno (adj) fenomenoa “Ta karea galtzues eta, ollo kakaas naste, fenomeno abonurako [2G]” - (Eta karea galtzuarekin eta, oilo kakarekin nahastea, fenomenoa ongarrirako)
329 fermenta, fermentau (ad) fermentatu, egosi; fermentasiño in (ad) fermentazioa egin “Ure botate otzen, ta itxi fermentaten apur bet, ta isete san apur bet garratxu baye edan ite san [3G]” - (Ura botatzen zien, eta utzi fermentatzen apur bat, eta izaten zen apur bat garraztxoa baina edan egiten zen) “Setako ori? Bueno ori setako, ori fermentasiño iteko bero [4G]” - (Zertarako hori? Beno hori zertarako hori fermentazioa egiteko beroa) fetxe (iz) data “Enitzu esan, a, se fetxatan iten san baye apur bet gora bera, ordun iste sien [2G]” - (Ez niezazuke esan, ze datatan egiten zen baina apur bat gora behera, orduan izaten ziren) fia (ad) fidatu; fietako isen (esak) fidatzekoa izan “Esin bape fietakok isen [2G]” - (Ez ziren bat ere fidatzekoak izan) figure (iz) irudia “Figure dau dana apurtute [2A]” - (Irudia dago dena apurtuta) fija (ad) fijatu “Gure etze da, e, Agurtzanen bide? Bueno ba akabetan da or? Landati basatos, Erandio Goikoatik, basatos ona, emeko estait fija basara, or kurtze bat dau, es? [4A]” - (Gure etxea da, e, Agurtzaneren bidea? Beno ba amaitzen da hor? Landatik bazatoz, Erandio Goikotik, bazatoz hona, hemengoa, ez dakit fijatu zaren, hor bide gurutze bat dago, ez?) fijo 1. (adj) fixoa, finkoa. 2 (ado) ziur “Akaba deunen koxu deudi te an dau, fijo estau baye posi tau [2A]” - (Amaitu duenean koiu dute eta han dago, fixo ez dago baina pozik dago) “Aitu fijo eneitzu esan [2A]” - (Aditu ziur ez niezazuke esan) file (iz) ilara, lerroa “Paraten gintzen olan filen yarrite bean [2A]” - (Paratzen ginen hola ilaran jarrita behean) filtra (ad) irazi “Filtraute euki eudin sunde [2G]” - (Irazita eduki zuten sunda) fine, fiñe (adj) fina “Bai danak yon sin etzeti ba, esin bape, finek isen etzeko labrantze esaken gustetan [2G]” - (Bai denak joan ziren etxetik ba, ez ziren bat ere finak izan etxeko nekazaritza ez zitzaien gustatzen) “Gero badeko okele fiñe ta goso [4G]” - (Gero badauka okela fina eta gozoa) firme (iz) sinadura; firma, firmau (ad) sinatu; firme etxa (ad) sinatu “Nebarreba dustik firma ber gendun [2A]” - (Neba-arreba guztiek sinatu behar genuen) “Ene, se akordako yaku ba? Legidute seak in, firme etxaten justo justotxun dakit ostantxen enei giau eser in, firme, bakisu oritxe [1A]” - (Ene, ze akordatuko zaigu, ba? Irakurrita zerak egin, sinatzen justu justutxoan dakit osteratzean ez nezake ezer egin, sinadura, badakizu horixe) “Eta, karne atateko, ber iseten sendun, gisonan, gisonan firme [3A]” - (Eta, karneta ateratzeko, behar izaten zenuen, gizonaren, gizonaren sinadura) fisiku (iz) fisikoa “Ta gero fisiku, fisiku, asko, asko in ber da be bai, eta gero pisu kontrola ber da asko, se klaro, pisu beten sartu ber sara [4A]” - (Eta gero fisikoa, fisikoa, asko, asko egin behar da ere bai, eta gero pisua kontrolatu behar da asko, ze jakina, pisu baten sartu behar zara) formala (adj) formala “An garbitu iten nendun te lau ordutxu, e? Lau ordu te erderto ederto ederto, deretxo dustikas, eta, or euki gendun, selan geitzen da suk esan dosuna, sindikato, bai, bai, oso formalak, e? Elaas onintzen [2A]” - (Han garbitu egiten nuen eta lau ordutxo, e? Lau ordu eta ederto ederto ederto, eskubide guztiekin, eta hor eduki genuen, zelan deitzen da zuk esan duzuna, sindikatua, bai, bai oso formalak, e? ELArekin egon nintzen) forme (iz) forma, irudia, itxura; forma, formau (ad) formatu “Ganeti serratute dau, tapaute dau, ba barruti, olan dau bentanen, e, forme [2A]” - (Gainetik zerratuta dago, tapatuta dago, ba barrutik, hola dago leihoaren, itxura) “Ba arten emoten badotzesu ganaduri, asido bat formetan deu te [2G]” - (Ba artean ematen badiozu ganaduari, azido bat egiten du eta) foto (iz) argazkia; fotografi (iz) argazkia
330 “Ondino fotografi bet dau or [2G]” - (Oraindino argazki bat dago hor) “Eta badinot, laurok in gendun, ordun foto, esebes [2A]” - (Eta badiot, laurok egin genuen, orduan argazkia, ezer ere ez) frakasa (ad) molokot egin Arriagako eskola zaharrak. frankista (adj) frankozalea “Eta Orduñan egon sienen, dino txarto pasa yeudiela baye egon sala bat, frankista bat, Bilbon bisiko, Bilbon Erriberan, aurren, senbat bider, berak esate yoskun non bisi san a gisona, ta itzeleko gison formala isen sala [3A]” - (Eta Urduñan egon zirenean, dio txarto pasatu zutela baina egon zela bat, frankista bat, Bilbon bizikoa, Bilbon Erriberaren, aurrean, zenbat bider, berak esaten zigun non bizi zen gizon hura, eta itzeleko gizon formala izan zela) franku (ado) franko “Franku be bai, baye es ainbeste, bai olan diru franku deko orrek [2A]” - (Franko ere bai, baina ez hainbeste, bai hola diru franko dauka horrek) frijidu (ad) frijitu “Segun selan iten doasen ta alan yaten deusti, nik askotan esan dot ori, patatak frijitan ibili te, segun selan nik in aurek yan [2A]” - (Segun zelan egiten ditudan hala jaten didate, nik askotan esan dut hori, patatak frijitzen ibili eta, segun zelan nik egin eurek jan) frontere (iz) muga “An in gendusen ille bi edo, eta andi eron gintzen, Nabarrako fronterara Eugire, beste batzuk Erron eta an, e, banandute, gu ordun, eguno lelakorik, frentera eron gusenen, falanjekok isen giñen, beste batzuk, reketek, eta beste batzuk morokana [1G]” - (Han egin genituen hile bi edo, eta handik eroan ginen, Nafarroako mugara Eugira, beste batzuk Erron eta han, bananduta, gor orduan, egundo lehenagorik, frentera eroan gintuztenean, falanjekoak izan ginen, beste batzuk, erreketeak, eta beste batzuk mairuengana) frota, frotau (ad) igurtzi “Bigundu, surten edo aputxu beten berotu ta, a frota [2A]” - (Bigundu, surtan edo apurtxo baten berotu eta, hura igurtzi) fuerte 1. (ado) indartsu. 2 (adj) indartsua “Axe, fuerte batzuk on siren, estait se urtetan isen san [2G]” - (Haize, indartsu batzuk egon ziren, ez dakit ze urtetan izan zen) fulana (iz) urlia (f.); fulano (iz) urlia (m.) “Eta ai! Estau fulana ta selan ingo du errosario ta [2A]” - (Eta ai! Ez dago urlia eta zelan egingo dugu arrosarioa eta) “Iseten san ba, bueno ba paratan gintzen igual, bat paratan san kontetan modun, eta bestek estaltan siren, eta suk yon ber iseten sendun, e, ba topetan ia nondi dan, eta ya, ikusten basendun bat, yoten sintzen, e, on saren lekure bueno, fulana, yasta, esaten sendun [2A]” - (Izaten zen ba, beno ba paratzen ginen igual, bat paratzen zen kontatzen moduan, eta besteak estaltzen ziren, eta zuk joan behar izaten zenuen, ba topatzen ea nondik den, eta ja ikusten bazenuen bat, joaten zinen, egon zaren lekura beno, urlia, badago, esaten zenuen) “Bai fulanok il deu txarri, bai txarri bai, il in deu baye, gero, saltzen eron deudie, plasara [1G]” - (Bai urliak hil du txerria, bai, txerria bai, hil egin du baina, gero, saltzen eroan dute, plazara) fuma, fumau (ad) erre; fumadore (iz) erretzailea “Mundu bestera paraute dau se gure denporan, bakarrik sinen ikuste sin enbrak fumetan, ba oin, e, esango tzut kasi kasi igual morrosko paño giau gasten arten fumetan dela enbrak [2G]” - (Mundua bestera paratuta dago ze gure denboran, bakarrik zinean ikusten ziren andrazkoak erretzen, ba orain, esango dizut kasik kasik igual morroskoek baino gehiago gazteen artean erretzen dutela andrazkoek)
331 “Isetuten sanen ba areas sigarro erre iteudin, nire aite isen da fumadore, bueno! [2A]” - (Iziotzen zenean ba harekin zigarroa erre egiten zuten, nire aita izan da erretzailea, beno!) funda (ad) fundatu “Ta gero asi san, Letxe Ona, funda sanen, e, kamioyakas batzen eta ordun, proibidu euden, e, esne saltze [2G]” - (Eta gero hasi zen, “Leche Ona”, fundatu zenean, kamioiekin batzen eta orduan, galarazi zuten, esnea saltzea) fundamento (iz) ganora “Igual esta saskeldo, baña santarra, fundamento barik [4A]” - (Igual ez da saskeldoa, baina zantarra, ganora barik) fundidu (ad) urtu “Begiskones, ori ite san, segun antza, plomo fundidu sartenen, eta gora bota eta, figurek urteta eudin, estakiguneri beti, segun antza, antzan bat topeta otzin [2G]” - (Begizkoa, hori egiten zen, segun antza, beruna urtu zartaginean, eta gora bota eta, irudiek irteten zuten, ez dakigunari beti, segun antza, antzen bat topatzen zioten) funtziona (ad) funtzionatu G galanta (adj) galanta galdu (ad) 1. galdu. 2. hil. 3. desagertu “Galdu yakusen karakolak [2G]” - (Galdu zitzaizkigun barraskiloak) “Itxikotzut baye galdu esteko [2A]” - (Utziko dizut baina ez galtzeko) gane (iz) gaina; ganen 1. (ado) gainean. 2 (post) gainean, ganera (ado) gainera, ganeska (ado) gainezka; ganes in, ganeska in (ad) gainezka egin “Gibelan ganen, batzuk makallo beste batzuk besegu, iminte seden [3A]” - (Gibelaren gainean, batzuek bakailaoa beste batzuek bisigua ipintzen zuten) “Or denpore galtze san, ta ganera ganadu be kobardetu [2G]” - (Hor denbora galtzen zen, eta gainera ganadua ere koldartu) “Ure goiti, ba goyen iminten dotzesu megide bat, se ure da, ganeska in estin ulerta su? [2G]” - (Ura goitik, ba goian ipintzen diozu neurri bat, ze ura da, gainezka egin ez dezan ulertzen duzu) “Edo ganes in deu, ganes, oin be bai, ganes in deu [3A]” - (Edo gainez egin du, gainez, orain ere bai, gainez egin du) “Mediku etorten basan, egoten san an, e, komodan ganen, ori iminte, au ureas [3A]” - (Medikua etortzen bazen, egoten zen han, komodaren gainean, hori ipinita, hau urarekin) ganore (iz) ganora; ganorabako (adj) ganorabakoa “Baye inos urten deu, begi ingiru, arpegi ingiru anditute ta ganora barik bere [2G]” - (Baina inoiz irten du, begi ingurua, aurpegi ingurua handituta eta ganora barik ere) “Eta, jente ganorabako konpleto isen san, e? An, e, lastategi andiko baten dustik iten gendun lo [1A]” - (Eta, jende ganorabako guztiz izan zen, e? Han, lastategi handiko batean guztiok egiten genuen lo) garana (adj) garana, xehea; garandu (ad) garandu, aletu “Klaro lelau kuxu ber dosu aputxu bet eldute daunen, suritu da aputxu bet se siketu, gero labati pasa, gero garandu, onak, e, txarrak badaus bota, eron lelau Sangurisera, gero, a, Loyure, Laurotara, eta gero Gamisera [3A]” - (Jakina lehenago koiu behar duzu apurtxo bat helduta dagoenean, zuritu eta apurtxo bat ze sikatu, gero labetik pasatu, gero garandu, onak, txarrak badaude bota, eroan lehenago Sangronizera, gero, Loiura, Lauroetara, eta gero Gamizera) garbi (adj) garbia; garbitasune (iz) garbitasuna, garbitu (ad) 1. garbitu. 2. hil; garbi egon (ad) garbi egon zerua edo eguraldia “Bueno, trapu, al dien garbien eta gause sera, baye bai [2A]” - (Bueno, trapua, ahal diren garbien eta gauza zera, baina bai) “Saskeldo da, e, garbitasun falta ori [4A]” - (Saskeldoa da, garbitasun falta hori)
332 “An deko, esta denpora andirik yonintzena ta, andik txabolak daus txakurrentzat eta iminte, baye garbitute deko a dusti [2G]” - (Han dauka, ez da denbora handirik joan nintzena eta, handik txabolak daude txakurrentzat eta ipinita, baina garbituta dauka hura guztia) “Sugena da gogorrau, sugeas, a, usegiten badotzu, sur espababiltzes, garbitu, ensegida garbitan sara [2G]” - (Sugearena da gogorragoa, sugearekin, haginka egiten badizu, zuhur ez bazabiltza, garbitu, atoan garbitzen zara) “Bai, aor, aortxe goyen, or, e, patatalen, or, yarri edo intxun te, usigite, garbitu! [3G]” - (Bai, haor, haortxe goian, hor, patatatzan, hor, jarri edo etzan eta, haginka eginda, garbitu!) garetikok, garestiko, gaistekok (ado) garaitekoak, garaikoak “An etze atan, yayoko nas ni, bueno ni te gaistekok sera pere bai [2G]” - (Han etxe hartan, jaiokoa naiz ni, beno ni eta garaitekoak zerak ere bai) gariko (ado) garaikoa, garaitekoa; garikon (ado) garaikoan, osterantzean “Ta nire aiten alderditi bera il san, berrota amairues, eta gariko danak, larogetabosteti, a es, Miren aite es, ori irurota estait senbet, eta ori Mari esan dotzutena yoskile, se ordun esate san yoskile, ori be irorogeta amasei edo, bai garikok, larotamarretik eta batek larotamabost [3A]” - (Eta nire aitaren alderditik bera hil zen, berrogeita hamahirurekin, eta garaiko denak, laurogeita bostetik, a ez, Miren aita ez, hori hirurogeita ez dakit zenbat, eta hori Mari esan dizudana joskilea, zer orduan esaten zen joskilea, hori ere hirurogeita hamasei edo, bai garaikoek, laurogeita hamarretik eta batek laurogeita hamabost) garrakadaka (ado) karrakadaka, beleak zarataka “Bele pare ikusten basan garrakadaka etze ondotik, koño! Bataran batek, ausotarran batek il ber yok [2G]” - (Bele parea ikusten bazen karrakadaka etxe ondotik, koño! Baten batek, auzotarren batek hil behar dik) garratza (adj) garratza; garrastasune (iz) garraztasuna, garrastu (ad) garraztu “Osaba batzuk ite yeudien, baye esakun gustaten se oso garratza iseta san atxineko txakoline, esteko seikusirik oin txakolineas [3A]” - (Osaba batzuek egiten zuten, baina ez zitzaigun gustatzen ze oso garratza izaten zen antzinako txakolina, ez dauka zerikusirik orain txakolinarekin) “Ikeran bai, ni pe bai botaten dot, e? Ba ori garrastasune kentzeko [4A]” - (Egikeran bai, nik ere bai botatzen dut, e? Ba garraztasun hori kentzeko) gasa (adj) geza “Bai, gasa sagarra bai, gasa gasak isen sien batzuk bai [3A]” - (Bai, gaza sagarra bai, geza gezak izan ziren) gasi (adj) gazia; gasitasune (iz) gazitasuna “Ba au baskari gasi dau [2A]” - (Ba bazkari hau gazi dago) gasta, gastau (ad) 1. gastatu. 2. higatu “Orrek, e, deko ainbeste diru estakina setan gasta [2A]” - (Horrek, dauka hainbeste diru ez dakiena zertan gastatu) “Gasta esaten du guk, gasta, emen deku, sera, e, beson, sera, eta orrek iten deu gasta, eta guk esaten du gastateko ori ba iminsu or seoser, gasta estiten [2A]” - (Gastatu esaten dugu guk, gastatu, hemen daukagu, zera, besoaren, zerak eta horrek egiten du gastatu, eta guk esaten dugu gastatzeko hori ba ipin ezazu hor zer edo zer, gasta ez dadin) gaste 1. (adj) gaztea. 2. (iz) gaztea; gasteri (iz) gazteria; gasterik (ado) gazterik; gastetasune (iz) gaztetasuna “Oingo gastek estakie lebatza ser dan [1A]” - (Oraingo gazteek ez dakite legatza zer den) “Ta bost urte edo sei dekos sei urte ni baño gasteau tori yayo san Berangon [2G]” - (Eta bost urte edo sei dauzka sei urte ni baino gazteagoa eta hori jaio zen Berangon) “Gaste bi yoten sin etzerik etze, abisaten, se orduten isete san errosario, ta se orduten isete san entierru [2A]” - (Gazte bi joaten ziren etxerik etxe, abisatzen, ze ordutan izan zen arrosarioa, eta ze ordutan izaten zen enterrua) “Oin saskeldu akabata dau gasteri [2A]” - (Orain saskeldu amaituta dago gazteria)
333 “Denpora ortan, seguru se gasterik lotu san alargun [2A]” - (Denbora horretan, seguru ze gazterik lotu zen alargun) gatxa (adj) gaitza, zaila “Gatxa isengo letike topa ite [2G]” - (Gaitza izango litzateke topatu egitea) “Askos gatxau da [2A]” - (Askoz gaitzagoa da) gatx in (ad) gaitz egin gause (iz) gauza; gause isen (ad) gauza izan, gai izan “Eta ni ondino be akorda ite nas orrekas gausekas, bai, bai akorda itenas, e? [2A]” - (Eta ni oraindino ere akordatu egiten naiz gauza horiekin, bai, bai akordatu egiten naiz, e?) “Diferentzi andi persona batzutarik bestera desarrollon badau, bear iteko, se batzuk isen di, esetarako gause estienak eta beste batzuk, e, aurrera atara ta danak bearran podasus, alde andi egon da ortan [2G]” - (Alde handia pertsona batzuetatik bestera garapenean badago, behar egiteko, ze batzuk izan dira, ezertarako gauza ez direnak eta beste batzuk, aurrera atera eta denak beharraren porazuz, alde handia egon da horretan) geitu (ad) deitu; geike (ado) deika; gedarra (iz) deia; gedar in (ad) dei egin “Geitute san ta etorte san abade ta monagillo [2A]” - (Deitzen zen eta etortzen zen abadea eta meza mutila) “Gedar in dotzut [1G]” - (Dei egin dizut) geldi (ado) geldi; geldi-geldi (ado) geldigeldi; geldiro (ado) geldiro; geldirogeldiro (ado) geldiro geldiro “Lusetuten bada tirade, normalmente ain lusek iseten disenen da, iñok esteko inderrik beste, batek esteko inderrik beste eroteko ta geldi egoten dire [4A]” - (Luzatzen bada tiraldia, normalean haiz luzeak izaten direnean da, inork ez dauka indarrik bestea, batek ez dauka indarrik bestea eroateko eta geldi egoten dira) “Se gu ya, irurogei urteti barrun egon gare eta gure kontu geldi geldi, etorko san [1G]” - (Ze gu ja, hirurogei urtetik barruan egon gara eta gure kontua geldi geldi, etorriko zen) gero (ado) gero “Gero au, pilo dusti Erandio da, gero, dator, ameti, ameti, gero Santimamiti, Goyerrire [1G]” - (Gero hau, pilo osoa Erandio da, gero, dator, hemendik, hemendik, gero Santimamitik, Goierrira) geyena (ado) gehiena; geyen bat (ado) gehien bat; geyenean, geyenetan (ado) gehienean; geyenes (ado) gehienez “Geyenak labra iten sin, alandase basok [1A]” - (Gehienak landu egiten ziren, hala da ze basoak) “Bueno emen iten san geyen bat semento ganen [4A]” - (Beno hemen egiten zen gehien bat porlanaren gainean) “Alde be egoten da, geyenetan, gitxiten, esta egoten alderik, beti egoten da aldetxu, alde batera edo bestera [4A]” - (Aldea ere egoten da, gehienetan, gutxitan, ez da egoten alderik, beti egoten da aldetxoa, alde batera edo bestera) “Geyenes ori pisa senke, geyenes ori, gero gitxiaues tiretu senke [4A]” - (Gehienez hori pisatu zenezake, gehienez hori, gero gutxiagorekin tiratu zenezake) giau, geyau (ado) gehiago “Danak posik alan ta dusti be, aitu misiri dustias be, danak isen gara antzekok, bata bat ongo san aren giau, esta? Bai pentza bes giau dala, pentza bes [2A]” - (Denak pozik hala eta guzti ere, aditu miseria guztiarekin ere, denak izan gara antzekoak, baten bat egongo zen arean gehiago, ezta? Baina pentsatu ere ez gehiago dela, pentsatu ere ez) “Disertu isen san geyau ordun, Astrabudun ondino gitxiau isen san, denpora orretan, Disertun on san geyau, orreas [2A]” - (Desertu izan zen gehiago orduan, Astrabuduan oraindino gutxiago izan zen, denbora horretan, Desertun egon zen gehiago, horrekin) gisajo, gixajo (adj) gizajoa “Ta aite gixajok bear iten seun ta gero, tratun edo ibilten san [1A]” - (Eta aita gizajoak behar egiten zuen eta gero tratuan edo ibiltzen zen) “Ori da gisajo bat, gaurko egunen, topa esin danatarikoa [2G]” - (Hori da gizajo bat, gaurko egunean, topatu ezin denetarikoa) gitxi (ado) gutxi; gitxienes (ado) gutxienez; gitxieneti (ado) gutxienez; gitxi gora bera (esak) gutxi gora behera
334 “Eta ya, gero gitxiaure, se urte pe gora dos ta [1G]” - (Eta ja, gero gutxiagora, ze urteak ere gora doaz eta) “A in sala, Arondo Barri, isengo di, gitxi gora bera, larogei urte [2G]” - (Hura egin zela, Arondo Barri, izango dira, gutxi gora behera, laurogei urte) gobernu (iz) 1. gobernua. 2. zaintza; gobernu euskeldune (iz) Eusko Jaurlaritza; gobernu militarra (iz) gobernu militarra; gobernu sibile (iz) gorbernu zibila; goberna, gobernau (ad) gobernatu “Artok bellegitu in yakosela, seitik gobernu falteaitik edo abonu falteaitik edo [2G]” - (Artoak beilegitu egin zaizkiola, zergatik zaintza faltagatik edo, ongarri faltagatik edo) “Akaburarten an euki eustin, se, diru gobernu euskelduneti, koyu euden diru [1G]” - (Azkenera artean han eduki ninduten, ze, dirua Eusko Jaurlaritzatik, koiu zuten dirua) “Saragosan estakiela non daun gure dibisiño, an gobernu sibilen, edo gobernu militarren, i oskun, firma oskun selan egon garen an [1G]” - (Zaragozan ez dakitela non dagoen gure dibisioa, han gobernu zibilean, edo gobernu militarrean egin ziguten, sinatu zigun zelan egon garen han) “Goberna isus orrek giltzek galdu estaitesan [1G]” - (Goberna itzazu giltza horiek galdu ez daitezen) gogoan euki (ad) gogoan eduki “Len isete san, ta oin be bai, esta? Plase isete san ogetabost metrokoa, eta sabalere estait senbet ointxe, gogoan estekot sabalera [4G]” - (Lehen izaten zen, eta orain ere bai, ezta? Plaza izaten zen hogeita bost metrokoa, eta zabalera ez dakit zenbat oraintxe, gogoan ez daukat zabalera) gogorra (adj) gogorra; gogortasune (iz) gogortasuna; gogortu (ad) gogortu “Bueno lelau, e, estot esan baye, eskondu nitzen etorrite, eskondu nitzen, eta seme alaba bi euki neusen, baye, esan doales bisimodu gogor [1G]” - (Beno lehenago, ez dut esan baina, ezkondu nintzen etorrita, ezkondu nintzen, eta seme-alaba bi eduki nituen, baina, esan dudan legez bizimodua gogor) “Orrek gogortasunek kendu esango nenko nik [3A]” - (Gogortasun horiek kendu esango nuke nik) “Babe emokeran bakisu gogortu ite aken, e, agine eta gero galtzu ondo yateudin, eta ondo gobernaute egote sin beti, bear iteko ta sano ta gogor [2G]” - (Baba emakeran badakizu gogortu egiten zitzaien, hagina eta gero galtzua ondo jaten zuten, eta ondo gobernatuta egoten ziren, behar egiteko eta sano eta gogor) golfe (adj) alproja (f.); golfo (adj) alproja (m.); golferi (iz) barrabaskeria; golfo akabo (adj) alproja handia goloso (adj) gozozalea gome (iz) goma; gomasko (adj) gomazkoa “Ta gomatxu beteas untzetxu bet imini emen ta emen, ta, an esan ikusten gero ser daun te [2A]” - (Eta gomatxo batekin iltzetxo bat ipini hemen eta hemen, eta, han ez zen ikusten gero zer dagoen eta) “Bai sapatan modun aurren bere, ba, inte dibujuk dibujuk, kordelak dekeselako modun, bai gomaskok, aik esin, e, kordelakas esin amarrau, aik, e, sartu te atara, gomaskok isete sin, gorritxu betzuk, guri ekarri oskusen, eskolara ta yon iteko, gure amak [2A]” - (Bai zapaten moduan aurrean ere, ba, eginda marrazkiak marrazkiak, kordelak dauzkalako moduan, baina gomazkoak, haiek, ezin, kordelekin ezin amarratu,. haiek, sartu eta atera, gomazkoak izaten ziren, gorritxo batzuk, guri ekarri zizkigun, eskolara eta joan egiteko, gure amak) goraberak (iz) gorabeherak; goraberan (esak) gora beheran “Utz inesko, dirun goraberak andik egote sin, [2G]” - (Huts eginez gero, diruaren gora beherak handiak egoten ziren) “Gixon batek, e, esa oskun, orren goraberan, au ibilte san papelak besarten ditula [2G]” - (Gizon batek, esan zigun, horren gora beheran, hau ibiltzen zen paperak besartean dituela) gorde (ad) gorde “Baye abantateudin, e, urtebarritan be lusero ondino bean yauste txorik yaten, e, frute ordun konserbate san, etzen gordetan gendusen amas gero, karutxuau saltzeko [2G]” - (Baina irauten zuten, urteberritan ere luzaro oraindino behean jausita txoriek
335 jaten, fruta orduan kontserbatzen zen, etxean gordetzen genituen gainera gero, garestitxoago saltzeko) gordine (adj) gordina; gordinik (ado) gordinik “Olan gordinik yan ber disenak, gordinik gustaten badatzus, erdi sikun edo iminte disenen txorisok, artagarun barrun sartu, gogortu estitesen [2A]” - (Hola gordinik jan behar direnak, gordinik gustatzen bazaizkizu, erdi sikuan edo ipintzen direnean txorizoak, artagarauaren barruan sartu, gogortu ez daitezen) gorri (adj) gorria; gorriske, gorriste (adj) gorrixka, gorririk (ado) gorririk, gorriz, gorritu (ad) gorritu “Txingerra, gorritute, erre iten di, ai ti, txingerrak ai tis [2A]” - (Txingarra, gorrituta, erre egiten dira haiek dira, txingarrak haiek dira) “Arrutzek, aren aren gorrsitea bai, aren gorristea, eta beste batzuk ba suri surie [1G]” - (Arrautzak, arean arean gorrixka bai, arean gorrixka, eta beste batzuk ba zuri zuria) gorroto (iz) gorrotoa; gorroto emon (ad) gorrotoa eman, gorroto euki (ad) gorrotoa eduki, gorroto isen (ad) gorrotoa izan “Eta nik, e, eleiseri egi esanta ordun gorroto apur bet euki neutzen [1G]” - (Eta nik, elizari egia esanda orduan gorroto apur bat eduki nion) “Emoten deust gorroto bat entzuten dotenen, Asua Erandiokoaitik eta esta [2A]” - (Ematen dit gorroto bat entzuten dudanean, Asua Erandiokoagatik eta ez da) “Erruki apur bet artu eusten, len bes gorrotorik niri euki ostelakon [1G]” - (Erruki apur bat hartu zidan, lehen ere ez gorrotorik niri eduki zidalako) goso (adj) gozoa; gosotasune (iz) gozotasuna “Sunde goso eukiteun ak tabakok ori akortan yat [2G]” - (Sunda gozoa edukitzen zuen tabako hark hori akordatzen zait) “Guk etzen bakarrik iten gendun, e, talo, talo fin fintxu ta talo goso goso [3A]” - (Guk etxean bakarrik egiten genuen, taloa, talo fin fintxoa eta taloa gozo gozoa) goye (iz) goia; goyalde (ado) goi aldea; goikalden (ado) goiko aldean; goikoalderdi (ado) goiko alderdi “Rotondatik, e, ba, orrek goye danak, ya Loyu dis, e? [2G]” - (Errotondatik, ba, goi horiek denak, ja Loiu dira, e?) “Ori dau, e, justo, goyen, kurtzera allegaten saenen, goyen, an goyen ikusten dan etze, aik [2A]” - (Hori dago, justu, goian, kurtziora ailegatzen zarenean, goian, han goian ikusten den etxea, haiek) Astikako etxea. grabau (ad) grabatu; grabasino (iz) grabazio “Gorte euki doan lekun be, txoko edo, gastentzako gasten ilusino isen da ta in dot, ta oin au be, grabasino iten naun lekun be ba len gorte isen dan lekun dau, eta, an dekot sutegi bet, an iten du lantzen beinen sube, apur bet berotako edo tertulin egoteko [1G]” - (Korta eduki dudan lekuan ere, txokoa edo, gazteentzat gazteen ilusioa izan da eta egin dut, eta orain hau ere, grabazioa egiten nagoen lekuan ere ba lehen korta izan den lekuan dago, eta, han daukat sutegi bat, han egiten dugu lantzean behinean sua, apur bat berotzeko edo berbetaldian egoteko) “Grabetan saus ori? [3A]” - (Grabatzen zaude hori) grasi (iz) grazia; grasi in (ad) grazia egin “Leku, kuadrilletan, beti dau baten bat, seose grasi dekona [2G]” - (Lekua, koadriletan, beti dago baten bat, zer edo zer grazia daukana) “Igual, e, etorte san persona bat erromeriti edo besteti te, bestek grasi itearrik igual urteta seuden ta olan [2A]” - (Igual, etortzen zen pertsona bat erromeriatik edo bestetik eta, besteek
336 grazia egiteagatik igual irteten zuten eta hola) grasik 1. (post) eskerrak. 2. (esk) eskerrak “Bear ta bear arten be, eta ordun be bear iteko, osasune euki nendun grasik, eta, bearren, fabriken, eta etzen [1G]” - (Behar eta behar artean ere, eta orduan ere behar egiteko, osasuna eduki nuen eskerrak, eta, beharrean, fabrikan, eta etxean) “Grasik etorri dana [1G]” - (Eskerrak etorri dena) grise (adj) grisa “Eukiten seitusen beste kolore batzuk grise ta [2A]” - (Edukitzen zituen beste kolore batzuk grisa eta) grupo (iz) taldea “Urterik urtera ba, gausek kanbia iten dies, ta, gaur igual daus, batzuk, a, grupon agintan dauenak, ta urreokon beste batzuk eta ba [2G]” - (Urterik urtera ba, gauzak aldatu egiten dira, eta, gaur igual daude, batzuk, taldean agintzen daudenak, eta hurrengoan beste batzuk eta ba) guape (adj) galanta (f.); guapo (adj) galanta (m.) “Bai yoskile, yoskile yoskile bai, ta bastante ona, e? Bastante ona, bere, aitu or dau erretratu, bere, bere erropak dustik berak itusen, eskontako be, eta oso guapa dau, e? Oso guapa dau [2A]” - (Bai jostuna, jostuna jostuna bai, eta nahiko ona, e? Nahiko ona, bere, aditu hor dago erretratua, bere, bere arropak guztiak berak egin zituen, ezkontzeko ere, eta oso galanta dago, e? Oso galanta dago) gurau isen (ad) gurago izan, nahiago izan “Segiduko baleke nik gurau isengo nekola ba, maketok oin para baño [2G]” - (Segituko balute nik gurago izango nukeela ba, maketoak orain paratu baino) “Gurau dot bier etorri [2A]” - (Gurago dut bihar etorri) gure isen, gur isen, gu isen (ad) 1. gura izan, nahi izan. 2. maitatu “Gure deude emen egon gintesan [1G]” - (Gura dute hemen egon gaitezen) “Eta esasosten se, bera estotela gure, pobre dalako [2A]” - (Eta esan zidan ze, bera ez dudala gura, pobrea delako) “Bai, bai emen asko gure isen dako [2A]” - (Bai, bai hemen asko gura izan zaio) “Yongo nas orrantza Ilari ba yongo nas ba egun baten eta estakit ser ta, bai baye, gure bai baye [2A]” - (Joango naiz horrantz Hilari ba joango naiz ba egun baten eta ez dakit zer eta, bai baina, gura bai baina) gusta, gustau (ad) gustatu; gustoso (adj) gustosoa; desgustoso (adj) desgustosoa “Ite san bai, guri esakun gustetan [2A]” - (Egiten zen bai, guri ez zitzaigun gustatzen) “Neuk imingo tzut, e, orkille batzukas ta gustosoau, ta ya kendu i eun, baye isin imini iseteulako, e? [2A]” - (Neuk ipiniko dizut, gantxo batzuekin eta gustosoago, eta ja kendu egin zuen baina ezin ipini izaten zuelako, e?) “Txokolok, e, esetu doas etzen baye gitxi, se desgustoso ties [2A]” - (Txokoloak, ezagutu ditut etxean baina gutxi, ze desgustosoak dira) gusurre (iz) gezurra; gusurresko (adj) gezurrezkoa “An daus ormak, esta gusurre ori, an dau [2A]” - (Han daude hormak, ez da gezurra hori, han dago) “Orduko kontuk kontetan asite, gaur edosein, e, gaste batek, barre iten dotzu te pentzako tzu gusurre esaten dosula ta esta alan [2G]” - (Orduko kontuak kontatzen hasita, gaur edozein, gazte batek, barre egiten dizu eta pentsatuko dizu gezurra esaten duzula eta ez da hala) I ia (ado) ea “Euki seitun Arritakok ia Solluben bisi sin, lau etzealde, yon san sarrena soldadu, seguru be, nik entzuteti aiteri te eurori, e? [2G]” - (Eduki zituen Arrietakoak ea Solluben bizi ziren, lau baserri, joan zen zaharrena soldadu, antza, nik entzutetik aitari eta eurei, e?) ibili (ad) 1. ibili. 2. erabili
337 “Bataran bat ibilten da, baye nor bisi dan estait [1A]” - (Baten bat ibiltzen da, baina nor bizi den ez dakit) idea, idia (iz) ideia “Ideari pestekot oin inok badeko be [2G]” - (Ideiarik ere ez daukat orain inork daukan ere) ien, igon (ad) igan, igo “Batzuk kanpon ude parten, e, arbolatara ienta ikotara ienta ta or etzaurren iteudin lo, bero ote sanen baye otzen, barrure sartze sin akorta nas [2G]” - (Batzuek kanpoan uda partean, arboletara iganda ikoetara iganda eta hor etxaurrean egiten zuten lo, beroa egoten zenean baina hotzean, barrura sartzen ziren akordatzen naiz) “Ni ise nas txiker txikerratarik, oñes ikis dotenik eta aurrera, lelau aite defuntuk gorrik keixek onek eta, bera bean parau eta ni gora ienda arbolatan eskegite ibil nas frute batzen [2G]” - (Ni izan naiz txiker txikerretarik, oinez ikasi dudanik eta aurrera, lehenago aita defuntuak gorriak gerezi hauek eta, bera behean paratu eta ni gora iganda arboletan eskegita ibili naiz fruta batzen) “Yoten sin ta isin igonik gora moskortute [3A]” - (Joaten ziren eta ezin igorik gora mozkortuta) ieron (ad) irago iertu; igertu (ad) 1. igertu, txigortu. 2. ihartu; ierra (adj) igertua, txigortua “Labati pasau, iertu esaten geuntzen, errotara gero eroteko, ber danen, urune iteko, eta, gero, etzen ba ganadu, beti yaukin ber yako, ude dala nai negu dala yaukin ber yako ganaduri, yatekok in eratzi, gorte garbitu, euron bearrak dekis [1G]” - (Labetik pasatu, igertu esaten genion, errotara gero eroateko, behar denean, irina egiteko, eta, gero, etxean ba ganadua, beti jauki egin behar zaio, uda dela nahi negua dela jauki egin behar zaio ganaduari, jatekoak egin eraitsi, korta garbitu, euron beharrak dauzkate) “Guren dekot ori, baye beti nau duden beste bateas, beste bat igertu san, euki gendun sar bat igertu san [4G]” - (Gurean daukat hori, baina beti nago zalantzan beste batekin, beste bat ihartu zen, eduki genuen zahar bat ihartu zen) “Eta or, iten gendun estaldu, eta emen etzen, bota seen etze sar bat egon san, labe, arto igertuten dan labe ta ara sartzen gintzen, es gendun eukiten bildurrik, e? Ondo pentzaskeron, arek ladrilluk, e, bai iños esta yausi bat, e? [3A]” - (Eta hor, egiten genuen estaldu, eta hemen etxean, bota zuten etxe zahar bat egon zen, labea, artoa igertzen den labea eta hara sartzen ginen, ez genuen edukitzen beldurrik, e? Ondo pentsatuz gero, adreilu jaiek, baina inoiz ez da jausi bat, e?) igerri (ad) igarri “Igerri dotzut selan saren emeko [1G]” - (Igarri dizut zelan zaren hemengoa) iges, ies (ado) iaz, igaz “Ni enas lotu ies arten, San Blasera yon barik, neure konosimentun [1A]” - (Ni ez naiz lotu iaz artean, San Blasera joan bariik, neure ezagutzan) “Bikotxak asi siren iges yantzan iten [2A]” - (Bikoitzak hasi ziren iaz dantzan egiten) igual (ado) beharbada; iguala (adj) berdina; igual antzeko (adj) berdin antzekoa; igual isen (ad) berdin izan “Guri etorko lekigu, igual etorko letike aitite [1A]” - (Guri etorriko litzaiguke, beharbada etorriko litzateke aitita) “Ta ori ure esan galtzen iños, urte dustin, ori ote san botillen igual igual [2A]” - (Eta ur hori ez zen galtzen inoiz, urte osoan, hori egoten zen botilan berdin berdin) “Ba kolorek igual antzeko tekos, e? [2A]” - (Ba koloreak berdin antzekoak dauzka, e?) “Etzen igual, amak igual ba, igual ollo ilko saun edo, beste edo, edo koneju edo beste, bai, osten esan gurot kanpoko olan serik es [2A]” - (Etxean igual, amak igual ba, igual oiloa hilko zuen edo, bestea edo, edo konexua edo bestea, baina, ostean esan gura dut kanpoko hola zerik ez) igurdi, igordi, igurtzi, iyurdi, iyordi (ad) igurtzi “Ba aginetako, berakatza ta berakatza, bai berakatza amen kokoten igordi, berakatzaas, bai asko, emen, e, seren [2A]” - (Ba haginetako, berakatza eta berakatza, bai, berakatza hamen kokotean igurtzi, berakatzarekin, baina asko, hemen, zerean)
338 “Uretan sartu te an igurdi apur bet eta ostabere sartu [2A]” - (Uretan sartu eta han igurtzi apur bat eta ostera ere sartu) “Eta iyurdi, iyurdi orrela, gogor gogor gogor eta gero an uretan garbitu [3A]” - (Eta igurtzi, igurtzi horrela, gogor, gogor gogor eta gero han uretan garbitu) ikeratu (ad) ikaratu; ikeragarri (adj) ikaragarria “Saltuke or ibilten di, ikeratu iten di, esta? Norbera ikusisko, baye fasil ikusten di [2G]” - (Saltoka hor ibiltzen dira, ikaratu egiten dira, ezta? Norbera ikusiz gero, baina erraz ikusten dira) “Barberuk ordun, e, bear ikeragarri iteudien [2G]” - (Bizarginek orduan, behar ikaragarri egiten zuten) ikisi, ikesi (ad) ikasi “Bertan ikisi, gaste gasterik sartute, sarrenak aren giau daki te, gasteri, ikisten ta ikisi in gendun ori be iten [2A]” - (Bertan ikasi, gazte gazterik sartuta, zaharrenek arean gehiago dakite eta, gazteei, ikasten eta ikasi egin genuen hori ere egiten) ikola (adj) ikola ikurriñe, ikurriña (iz) ikurrina “Ikurriña boltzan, estaldute ta olan koyute edo olau, faenakas, kartzelan be sartu eudin [2G]” - (Ikurrina poltsan, estalduta eta hola koiuta edo holako, faenekin, kartzelan ere sartu zuten) ikusi, ukusi (ad) ikusi; ikusgarri (adj) ikusgarria “Aite eguno be esta yon probatara ikusten, eta ibil nas amasortzi urten asi eta irurogeirarten ni [2G]” - (Aita egundo ere ez da joan probetara ikusten, eta ibili naiz hamazortzi urtean hasi eta hirurogeira artean ni) il (ad) hil “Bei bet il, il ite san ta aprobetxa ite san [2G]” - (Behi bat hil, hil egiten zen eta aprobetxatu egiten zen) “Brimile ta irun il san aite, ta brimile ta laun ama [3A]” - (Bi mila eta hiruan hil zen aita, eta bi mila eta lauan ama) “Esateun se, egunan baten berak il ber deula atxurreas, se artok eta olan yate otzesan beyek [2G]” - (Esaten zuen ze, egunen baten berak hil behar duela aitzurrarekin, ze artoak eta hola jaten zizkion behiak) ilune, illune (adj) iluna; iluntasune (iz) iluntasuna; ilundu (ad) ilundu; ilun egon (ad) ilun egon zerua edo eguraldia “Gona ilune etzen, ilun bet gris bet olan aspitik [2A]” - (Gona iluna etxean, ilun bat gris bat hola azpitik) “Estakisu selan oten din olan igual iluntasune olan, sati beten [2A]” - (Ez dakizu zelan egoten diren hola igual iluntasuna hola, zati baten) ilusino, ilusiño (iz) ilusioa “Lelau isi isilik ainbeste denporan euki gendun, e, bai gero sarrenak esaun seoser, eta esaun, e, seaitik esateotzesu ba, ba, egi dalako, gero ba ilusino kendu iten datzu, baye, bueno, gero be seoser ongo san [2A]” - (Lehenago isil isilik hainbeste denboran eduki genuen, baina gero zaharrenak esan zuen zer edo zer, eta esan zuen, zergatik esaten diozu ba, ba egia delako, gero ba ilusioa kendu egiten zaizu, baina, beno, gero ere zer edo zer egongo da) imini (ad) ipini “Beste bat be bai, a eskendun iminten, a eskendun iminten, nik eneun iminten a [1A]” - (Beste bat ere bai, hura ez genuen ipintzen, hura ez genuen ipintzen, nik ez nuen ipintzen hura) in (ad) egin; inparri (adj) egin berri “Oin seitik iten da ori? [3G]” - (Orain zergatik egiten da hori)? “Bat euki nendun, ume inparri, oso bei ona [2G]” - (Bat eduki nuen, ume egin berri, oso behi ona) inagura, inegura (ad) inauguratu “Gure aiteri entzute dekotzet nik, e, Mugiko trena, inegura sala bera jayo san egunen [2A]” - (Gure aitari entzutea daukakiot nik, Mungiko trena, inauguratu zela bera jaio zen egunean) inbidi (iz) inbidia, bekaitza “Mutiltxu be ekarri lelau Donostire, eta matrimoniok gure modukok danak euskera, ta inbidi bet emotesten niri, bai gero guk erdera, guk erdera, etzen es, etzen euskeras in du, e? [2A]” - (Mutiltxoa ere ekarri lehenago Donostiara, eta andregizonak gure modukoak denak euskara, eta inbidia bat ematen zidan niri, baina gero
339 guk erdara, guk erdara, etxean ez, etxean euskaraz egin dugu, e?) infeta (ad) zoldu (Ik: soldu) “Kaparra da peligrosoena badau infetata [3G]” - (Kaparra da arriskutsuena badago zolduta) ingiru, ingeru 1. (iz) ingurua. 2. (ado) gutxi gora behera; ingirun, ingerun (ado) inguruan, gutxi gora behera “Dana sera, sasi te, ingiru, buelta, ingiru gustik, esan egoten besterik [2G]” - (Dena zera, sasia eta ingurua, buelta, inguru guztiak, ez zen egoten besterik) “A dau bastante sanoau au ingiru baño [2G]” - (Hura dago nahiko sanoago hau ingurua baino) ingresa (ad) ingresatu “Gero neskatokas es, neskatokas ya yo nintzen ingresata [2A]” - (Gero neskatoekin ez, neskatoekin ja joan nintzen ingresatuta) inka, inkau, inketu, ingetu (ad) 1. indar egin. 2. inkatu “Baye olan altza bes su es inkaten egon, e? Nik altzaten dotzutenen suk trankil altza [2A]” - (Baina hola altxatu ere zu ez inkatzen egon, e? Nik altxatzen dizudanean zuk trankil altxatu) “Orrek, inkatako makina bat olga du orreas, di-da ta pega [3G]” - (Horiek, inkatzeko makina bat olgatu dugu horrekin, di-da eta itsatsi) “Alan da, baye, seoser ingetan badosu, lotzen da [3G]” - (Hala da, baina, zer edo zer inkatzen baduzu, lotzen da) inorantzi (iz) jakineza “Suok segite su orreas inorantzies [3G]” - (Zuek segitzen duzue jakinez horrekin) inportante (adj) garrantzitsua; inportantzi (iz) garrantzia; inportantzi emon (ad) garrantzia eman “Torrek inderra galdu deu baye ori isen da, Biskain egon danik eta erromeririk inportantena gure denpora dustin, urte askotan, e? [2G]” - (Eta horrek indarra galdu du baina hori izan da, Bizkaian egon denik eta erromeriarik garrantzitsuena gure denbora osoan, urte askotan) “Labrantzako bearrari etxako emoten inportantzirik, baye inportantzi deko, iten esteunak esteu pentzaten baye, udebarrin asi ber dosu labretan, preparetan lurre ereiten, gero aurrerantzen bere bearrak iteko [1G]” - (Nekazaritzako beharrari ez zaio ematen garrantzirik, baina garrantzia dauka, egiten ez duenak ez du pentsatzen baina, udaberrian hasi behar duzu lantzen, prestatzen lurra ereiten, gero aurrerantzean bere beharrak egiteko) insultau (ad) iraindu “Eta aldeanuk txarrak isete sien, alkarreri, insultau ite otzin eta arrokeri eukiteudin, batak ona koiten badeu, bestek txarra badeko edo, ganadu alkarrena ikusten yote sienen, batek ederra badeko edo bestek txikerra badeko, emen akortanas [2G]” - (Eta baserritarrak txarrak izaten ziren, elkarri iraindu egiten zioten eta harrokeria edukitzen zuten, batak ona koiuten badu, besteak txarra badauka edo, ganadua elkarrena ikusten joaten zirenean, batek ederra badauka, edo besteak txikerra badauka, hemen akordatzen naiz) integra (ad) integratu “Eta bai integra da asko barrion nik estinot esetz [2A]” - (Eta bai integratu da asko auzunean nik ez diot ezetz) interesa (iz) arreta; interesa, interesau (ad) interesatu “Es, yokon ikusten dosu segun se interesa iminten dosun [3G]” - (Ez, jokoan ikusten duzu segun ze arreta ipintzen duzun) “Enpreseri lelau e, intereseta isen dako jente gaste bota boluntariok [1G]” - (Enpresari lehenago, interesatzen izan zaio jende gaztea bota boluntarioak) intxun (ad) etzan “Garik eta or, esin intxunten garik, emen Erandion sakollutan ta olan, intxun edo usteldu ite sin garik, baye or es, or koiten de alture bat, ta brillu itzela ta itzeleko gari ederrak ite sien or [2G]” - (Gariak eta hor, ez ziren etzaten gariak, hemen Erandion zakoiluetan eta hola, etzan edo usteldu egiten ziren gariak, baina hor ez, hor koiuten dute altuera bat, eta dirdira itzela eta itzeleko gari ederrak egiten ziren hor) inusente (adj) inuzentea; inusentekade (iz) inuzentada; inusentekeri (iz) inuzentekeria; inusentetu (ad) inuzentetu “Bueno, guk, mamala da, inusente antzeko [4A]” - (Beno, guk, mamala da, inuzente antzeko)
340 “Inusentekerik esan berren isilik obeto saus [2A]” - (Inuzentekeriak esan beharrean isilik hobeto zaude) “Isengo da, igual batan bat, igual erdi inusentetute edo [2A]” - (Izango da, beharbada baten bat, beharbada erdi inuzentetuta edo) io, igo, iyo (ad) eho “Errote bai kafe iotekori errote esaten yako [1A]” - (Errota bai kafea ehotzekoari esaten zaio) iosi, iyosi (ad) igurtzi, ferekatu (Ik: igurdi) “Iosi, iosi da ondo esaten dotzesunen [4G]” - (Igurtzi, igurtzi da ondo esaten diozunean) irebasi, irabasi (ad) irabazi “Bai urten nendunen ni ondo onitzen, e? Baye irabasi gitxi ite san [1G]” - (Bai irten nuen ni ondo egon nintzen, e? Baina irabazi gutxi egiten zen) “Ni gasterik asi nintzen, irebasten gero, e? Sartu nintzen ensegida fabrike baten ta [2A]” - (Ni gazterik hasi nintzen, irabazten gero, e? Sartu nintzen behingoan fabrika baten eta) irekatzi, irakatzi (ad) irakatsi “Nok irekatzi dotzu ori? Te amamak [2A]” - (Nork irakatsi dizu hori? Eta amamak) “Nik estot euki etzen be nok irakatzirik iñor ite [2A]” - (Nik ez dut eduki etxean ere nork irakatsirik inor egitea) iribitu (ad) irabiatu irikin (ad) irakin; irikinaldi (iz) irakinaldia “Makallo be bai iminte, berakatzatxu betzukes makallo, sarriten erre makallo, kendu, irikiten, imini irikiten ure beron, eta gero gatza kentzeko, eta berakatzatxukes [3A]” - (Bakailaoa ere bai ipinita, berakaztxo batzuekin bakailaoa, sarritan erre bakailaoa, kendu irakiten, ipini irakiten ur beroan, eta gero gatza kentzeko, eta berakaztxoekin) “Pasa bayako a irikinaldi, esteko peligrurik, ba arten emoten badotzesu ganaduri, asido bat formetan deu te, tripe barrutan eta ganaduk, anditu, eta errementa ta il iten di [2G]” - (Pasatu bazaio irakinaldi hura, ez dauka arriskurik, ba artean ematen badiozu ganaduari, azido bat egiten du eta, tripa barruetan eta ganaduak, handitu eta errementatu eta hil egiten dira) iruldi (ad) irauli iruntzi (ad) irentsi “Oso oson, iruntzi eun anis botile ori [2G]” - (Oso osoan irentsi zuen anis botila hori) isen, ixen (ad) izan; isekere (iz) izaera “A isen san Erandio bakarrik [1A]” - (Hura izan zen Erandio bakarrik) isetu, ixetu, isitu (ad) iziotu, biztu “Gero segun selan erre, alan atate otzen gorantxa, segun selan erre emeti ba sigarro isetan [2A]” - (Gero segun zelan erre, hala ateratzen zioten gorantz, segun zelan erre hemendik ba zigarroa iziotzen) “Niretzat bistu da bistu argi, baye isetu da isetu sue [4A]” - (Niretzat biztu da biztu argia, baina iziotu da iziotu sua) isildu, iseldu (ad) isildu; isilik (ado) isilik “Eta karo, ni eskine eskinen ego nintzen, eskine eskinen ego nintzen, eta etor san kotxe bat, ta kotxe, etorkeran, ni iseldu i nintzen edo esku bajatuko nendun edo, nik estai pa se i nendun, etorten da maestre emousten plastada bat, amen, kaskade, e? [2A]” - (Eta jakina, ni izkina izkinan egon nintzen, izkina izkinan egon nintzen, eta etorri zen kotxe bat, eta kotxea, etorkeran, ni isildu egin nintzen edo eskua baxatuko nuen edo, nik ez dakit ba zer egin nuen, etortzen da maistra eman zidan plastada bat, hamen, kaskada, e?) “Txarto itekotan obeto isilik egon [2A]” - (Txarto egitekotan hobeto isilik egon) “Buruko mine iminte otzun, iseldu bes [3A]” - (Buruko mina ipintzen zizun, isildu ere ez) istrumentu (iz) tresna (Ik: aparatu) “Oin bisimodu konpletamente kanbiaute dau lengorik, len, bisiklete, iseten gendun, e, istrumenturik ariñena, ibilteko batera edo bestera, ostantxen asto edo, saldi, e, oin, e, egaskiñe dala, autobusek, ni yo nas, e, Italiara be, yon giñen autobusen, eta an e, saspi egun edo sortzi in gendusen bateti besteti, ibili [1G]” - (Orain bizimodua guztiz aldatuta dago lehengorik, lehen, bizikleta, izaten genuen, tresnarik arinena, ibiltzeko batera edo bestera, osterantzean astoa edo, zaldia, orain, hegazkina dela, autobusak, ni joan naiz, Italiara ere, joan ginen autobusean, eta han, zazpi egun edo zortzi egin genituen batetik bestetik ibili)