The words you are searching are inside this book. To get more targeted content, please make full-text search by clicking here.

1910-1970 urte bitartean jaiotako erandioztar euskaldunen berbak biltzen ditu hiztegi honek.

Discover the best professional documents and content resources in AnyFlip Document Base.
Search
Published by Erandioko Euskara zerbitzua, 2023-04-03 02:32:20

Erandioztarren euskara I BERBAK

1910-1970 urte bitartean jaiotako erandioztar euskaldunen berbak biltzen ditu hiztegi honek.

Keywords: Erandio,euskara

341 istori, isturi (iz) istorioa “Atxineko isturi dusti estakit [3A]” - (Antzinako istorio osoa ez dakit) ito (ad) ito “Nabalekok Erandion isen siren, ito sinak [1A]” - (Nabalekoak Erandion izan ziren, ito zirenak) “Yausi da segun antza, errekara, ta an ito da [2A]” - (Jausi da segun antza, errekara, eta han ito da) itxedon, itxodon (ad) itxaron “Baye urte bete terdi itxedon esteaiti paga eun ogeimile ogerleko, eun mile peseta paga seitun [2G]” - (Baina urte bete eta erdi ez itxaroteagatik ordaindu zuen hogei mila ogerleko, ehun mila pezeta ordaindu zituen) itxi (ad) . utzi “Eta derrigor itxi ber deudi [2A]” - (Eta derrigor utzi behar dute) itxure (iz) itxura; itxures (ado) itxuraz “Es ogei urtekok, morrosko da gison bat ya bueno, itxures gison bat [4A]” - (Ez hogei urtekoak, morroskoa da gizon bat ja beno, itxuraz gizon bat) “Enbrak tabernara sartze, ser txarra euki euren, itxure txarra [2G]” - (Andrazkoak tabernara sartzea, zer txarra eduki zuten, itxura txarra) itzel (ado) itzel; itzela (adj) itzela; itzelesko, itzeleko (adj) itzelezkoa “Ba, erosi te saldu, eta gero, ba solo itzel gustate akon, itzel itzel itzel [2A]” - (Ba, erosi eta saldu, eta gero, ba soroa itzel gustatzen zitzaion, itzel itzel itzel) “An isen sien euskeldun itzelak, an Fagoeta ingirun [3A]” - (Han izan ziren euskaldun itzelak, han Fagoeta inguruan) “Ta ordun sartu san Euskaldunan, eta iteen bear, bueno bueno bueno, barkuk, itzelesko bear iteen, e? [2A]” - (Eta orduan sartu zen Euskaldunan, eta egiten zuten behar, beno beno beno, ontziak, itzelezko behar egiten zuten, e?) “Itzeleko yatorduk ite seitusela [2A]” - (Itzelezko jatorduak egiten zituela) itzu (adj) itsua; itzutu (ad) itsutu “Eguski oneas estot eser, e, itzutu iten deust [4A]” - (Eguzki honekin ez dut ezer, itsutu egiten nau) “Gure aite barris isen san itzu tomate gordine yaten [3G]” - (Gure aita berriz izan zen itsua tomate gordina jaten) ixartu (ad) itzartu; ixarrik (ado) itzarrik “Batek lotu ber deu, e, konpañi, gobernateko ixarrik, ordu bi, ta ordu birik ordu bire erlebaten di [2G]” - (Batek lotu behar du, konpainia, gobernatzeko itzarrik, ordu bi, eta ordu birik ordu bira txandakatzen dira) “Pasa dat, e? Neuri neuri pasa datena dinotzut, igual, e, ilebete, osea, ama il, ama il, eta igual gauen, e, lo egote nintzen, esta? Lo, lo egote nintzen, ta, Karmen entzuten nendun, esaten nentzen, itxoisu apurtxu beten, amak ikuste neu, baken saus Karmen, se ama bakisu non daun, ta ya, ixartute nintzen, ta esate nintzen arrasoya dekosu [1A]” - (Pasatu zait, e? Neuri neuri pasatu zaidana diotsut, igual, hilabete, hau da, ama hil, ama hil, eta igual gauean, lo egoten nintzen, ezta? Lo, lo egoten nintzen, eta, Karmen entzuten nuen, esatem nion, utzi iezaiozu apurtxo baten, amak ikusten nau, bakean zaude Karmen, ze ama badakizu non dagoen, eta ja, itzartzen nintzen, eta esaten nion arrazoia daukazu) “Eta, e, gixona il satenen bere, ba, eukiten gendun or sale egon san lekun, abitasino bat, bakisu or, eukiten gendun abitasino bat, eta, emen, tejabane, e, bedarrak eta gurdi te gausek, ba, or sute, eta, senbet bider, igual gau erdi eta, Karmen! Asmaten nendun neuk, ta ointxe no esaten nendun, ta igual altzate nintzen, ta neure alabeas iten nendun, e, batzutan ixartuten sendun, ta se ama? Ta inora bes, txixe iten, bota nintzen ba disimulatearrik, eta entzun iten nendun [2A]” - (Eta, gizona hil zitzaidanean ere, ba, edukitzen genuen hor egongela egon zen lekuan, gela bat, badakizu hor, edukitzen genuen gela bat, eta, hemen, tejabana, belarrak eta gurdia eta gauzak, ba, hor suetea, eta, zenbat bider, igual gau erdia eta, Karmen! Asmatzen nuen nik, eta oraintxe noa esaten nuen, eta igual altxatzen nintzen, eta neure alabarekin egiten nuen, batzuetan itzartzen zenuen, eta ze ama? Eta inora ere ez, txiza egiten, bota nion ba disimulatzeagatik, eta entzun egiten nuen)


342 ixen esik, isen esik (post) izan ezean “Yon dire beste dustik ba ori, nebe isen esik, edo anaje isen esik, segun nor dan esaten deuna [2A]” - (Joan dira beste guztiak ba hori, neba izan ezik, edo anaia izan ezik, segun nor den esaten duena) ixi (ad) itxi “Goyerrin baye, es ya Goyerrin urtek ya dauna ixite, on san oin urtetan on san an eskole [2A]” - (Goierrin baina, ez ja Goierrin urteak ja dagoena itxita, egon zen orain urteetan egon zen han eskola) J jaleo (iz) istilua “Txarto markaute igual solo bat emen, beste bat emen, besten iñona emen, ta gero ba jaleok, nire da au bestena, giau gitxiau, jaleok be egoten sin [2G]” - (Txarto markatuta beharbada soro bat hemen, beste bat hemen, besteren inorena hemen, eta gero ba istiluak, nirea da hau bestearena, gehiago gutxiago, istiluak ere egoten ziren) jenio (iz) jenioa “Ta bera jenio txarren para san [4A]” - (Eta bera jenio txarrean paratu zen) “Orrotzak, klasek, ba, dekonak, e, jenio asko ba jerse batzuk iteko, eta seoser olau gausek iteko bai, bai ni enas isen iños [2A]” - (Orratzak, motak, ba, daukanak, jenio asko ba jertse batzuk egiteko, eta zer edo zer, holako gauzak egiteko bai, baina ni ez naiz izan inoiz) jesus (esk) jesus “Jesus! Abadeas guk konfiantza andi euki du beti [1A]” - (Jesus! Abadearekin guk konfiantza handia eduki dugu beti) “Jesus! Senbet anpor yausi din gaur bera [3A]” - (Jesus! Zenbat apur jausi diren gaur behera) jiboso (adj) konkorduna jo (esk) jo “Jo! Nabalen in dot nik bear, berrogeta saspi urten [1G]” - (Jo! Nabalen egin dut nik behar, berrogeita zazpi urtean) joder, jode (esk) joder, jode “Jode, ta oin be bai yango neko oin, babe [3G]” - (Jode! Eta orain ere bai jango nuke orain, baba) jodidu (ad) joditu, izorratu “Iru urterako emoten de bakarrik se, emeti estot entzuten esebe, emeti, fabriken jodidu nun au belarri au, ta estot entzuten [3G]” - (Hiru urterako ematen dute bakarrik ze, hemendik ez dut entzuten ezer ere, hemendik, fabrikan joditu nuen belarri hau, eta ez dut entzuten) junta, juntau (ad) elkartu, batu “Baye bueno, ordun igual juntaten gintzen, e, gaste bi edo iru emen albokok [2A]” - (Baina beno, orduan igual elkartzen ginen, gazte bi edo hiru hemen albokoak) jurementu (iz) biraoa justo (ado) justu; justo-justo (ado) justujustu; juston (ado) justuan; justo-juston (ado) justu-justuan “Se ori isetan san justo Errekurtze, Errekurtze geitzen dako, bueno oin estako asko esaten, baye lengok esaten seren, Errekurtze da justo Elordui ta da taberna eskolak dausen lekun? Orreri Errekurtze esaten yakon [4A]” - (Ze hori izaten zen justu Errekurtze, Errekurtze deitzen zaio, beno orain ez zaio asko esaten, baina lehengoek esaten zuten, Errekurtze da justu Elordui eta da taberna eskolak dauden lekuan? Horri Errekurtze esaten zitzaion) “Ene, se akordako yaku ba? Legidute seak in, firme etxaten justo justotxun dakit ostantxen enei giau eser in, firme, bakisu oritxe [1A]” - (Ene, ze akordatuko zaigu, ba? Irakurrita zerak egin, sinatzen justu justutxoan dakit osteratzean ez nezake ezer egin, sinadura, badakizu horixe) “Nik esetu doas justo antzen [1A]” - (Nik ezagutu ditut justu antzean)


343 K kabidu (ad) kabitu, sartu “Sueten esan kabitan, ta gero pasillon karrajun [3A]” - (Suetean ez zen sartzen, gero iraganbidean karrajuan) kabreau (ad) haserretu “Estorbu itzela iten dotzi orrek eta egoten da beti kabreaute egoten da solon, satorrakas [2G]” - (Enbarazu itzela egiten diote horiek eta egoten da beti haserre egoten da soroan, satorrekin) kalendario (iz) egutegia kalidade (iz) kalitatea “Se arek emote seun giau beste baño, txakoline es igual kalidade ain ona baye [3G]” - (Ze hark ematen zuen gehiago besteak baino, txakolina ez igual kalitatea han ona baina) kalma, kalmau (ad) baretu, lasaitu “Ta gero aputxu bet kalmetan kalmetan gero, klaro, yateko gane be kendu, gause bat emon beste bat emon ta eser be yan gure es, eser bes [2G]” - (Eta gero apurtxo bat baretzen baretzen gero, jakina, jateko gogoa ere kendu, gauza bat eman beste bat eman eta ezer ere jan gura ez, ezer ere ez) kamille (iz) ohatila “Kamillen ekar seuden ona, esin san yon [2G]” - (Ohatilan ekarri zuten hona, ezin zen joan) kanbio (iz) aldaketa; kanbia, kanbiau (ad) aldatu; kanbiora (ado) kanbiora, trukera “Ixeko bat ibili san lelau, Loyuko bateas, eta on san, e, gerra denporan, ba, estaldute etzen nonon, ta gero kanbia i san, bateti isen san falanje, lelau es, ta gero urteune, ta gure ixekok, e, itxi otzon bost urten ibilte [2A]” - (Izeko bat ibili zen lehenago, Loiuko batekin, eta egon zen, gerra denboran, ba, estalduta etxean non edo non, eta gero aldatu egin zen, batetik izan zen falanje, lehenago ez, eta gero irten zuena, eta gure izekoak, utzi zuen bost urtean ibilita) “Gernike apurtu eudinen emen ba, akorta nas, e, lantzen bat etorte sin te egon san andra bat, lusero ibil sana emen urtetan, bakarrik lotu fameli, eta, atxurre lepon deula ibilte san, e, yatordun kanbiora edo [2G]” - (Gernika apurtu zutenean hemen ba, akordatzen naiz, lantzean bat etortzen ziren eta egon zen andre bat, luzaro ibili zena hemen urteetan, bakarrik lotu familia, eta, aitzurra lepoan duela ibiltzen zen, jatorduaren kanbiora edo) Asuko erreka eta industriak. kankala (adj) kankala, mamala “Kankala, ba, inusente moduko bat [4A]” - (Kankala, ba, inuzente moduko bat) kanpo (iz) kanpoa; kanpotarra (adj) kanpotarra “Fabrikek martxan asi arten emen, esta usau esetariko insetisidarik, esetarikori pes, eta egon da kanpo garbi, te argi, ta gause ederrak koiten [3G]” - (Fabrikak martxan hasi artean hemen, ez da erabili ezertariko intsektizidarik, ezertarikorik ere ez, eta egon da kanpoa garbi, eta argi, eta gauza ederrak koiuten) “Bai gero, onek etor siren gastetxuauk, e, ya edadeas ya, dana etor san kanpotarra, e? [2A]” - (Bai gero, hauek etorri ziren gaztetxoagoak, ja edadearekin ja, dena etorri zen kanpotarra, e?) kantillo (iz) ontzitxoa “Eta deabruk gordetako be bai eukiteudin kantillo bat segun antza segun antza tapaute eta an deabruk gordeta seituen [2G]” - (Eta deabruak gordetzeko ere bai edukitzen zuten kantilo bat segun antza segun antza tapatuta eta han deabruak gordetzen zituzten) kantza, kantzau (ad) nekatu “Asto bastante arin kantzaten da, bai arrias arin kantzaten da bastante bai [2G]” - (Astoa nahiko arin nekatzen da,


344 bai harriarekin arin nekatzen da nahikoa bai) kapa, kapau (ad) 1. irendu. 2. gutxitu “Kapau esik esteu balio yateko, sunde txarra edo koiten deula dekot entzute, esta? [2G]” - (Irendu ezik ez du balio jateko, sunda txarra edo koiuten duela daukat entzutea, ezta?) kapas isen (ad) gauza izan, gai izan “Ia al basara kapas yo iteko [2A]” - (Ea ahal bazara gai jo egiteko) “Eta egon di etzealdek, e, ba, beti, misirin bisi isen dienak, lurre eukite ta dusti be, kapas isen estielako, gausek ber dan modun eroteko, ortariko asko egon da [2G]” - (Eta egon dira etxaldeak, ba, beti, miserian bizi izan direnak, lurra edukita eta guzti ere, gai izan ez direlako, gauzak behar den moduan eroateko, horietariko asko egon da) kapritxo (iz) apeta; kapritxoso (adj) apetatsua “Kapritxoko frutek apur bet ekarte situn plasati, Bilboti [3A]” - (Apetako frutak apur bat ekartzen zituen plazatik Bilbotik) “Orrek satza sisen, ogon sinik satzik onenak, bakisu seaiti, orrek aspitarako, kapritxoso isen san ta ondo dirijidute erote seitun ollok, eta botate otzen aspitara, karea, eta galtzu, ta karea galtzues eta, ollo kakaas naste, fenomeno abonurako, solorako takortanas bañak iminteko ta, piperrak erre ite seitun inderras unekada batzutan baye, ber dan modun lurren nasta esko, itzeleko indarras landarak [2G]” - (Sats horiek ziren, egon zirenik satsik onenak, badakizu zergatik, horrek azpitarako, apetatsua izan zen eta ondo bideratuta eroaten zituen oiloak, eta botatzen zien azpitara, karea, eta galtzua, eta karea galtzuarekin eta, oilo kakarekin nahastea, fenomenoa ongarrirako, sororako, eta akordatzen naiz bainak ipintzeko eta, piperrak erre egiten zituen indarrarekin unekada batzuetan baina, behar den moduan lurrean nahastatuz gero, itzeleko indarrarekin landareak) kargu (iz) kargua; kargu euki (ad) kargu eduki; kargu in (ad) kargu egin, jagon “Areri, orientau, se pisu, ser dekon nor dekon, kontu eron, kontu daronak, gero onenbesteko bat, pagate otzen areri, ori kargu euki deulakoan [1G]” - (Hari orientatu, ze pisu, zer daukan nor daukan, kontua eroan, kontua daroanak, gero honenbesteko bat, ordaintzen zion hari, kargu hori eduki duelako) kariñu (iz) maitasuna; kariñose (adj) amultsua (f.); kariñoso (adj) amultsua (m.) “Baye atxe eleixatzu isen sales bera, ba eseusten euki ainbeste kariñu [1G]” - (Baina huraxe elizatsua izan zenez gero bera, ba ez zidan eduki hainbeste maitasun) “Kariñose, bai kariñose selau dan [2A]” - (Amultsua, bai amultsua zelakoa den) karneta, karne (iz) karneta “Solon baño, biximodu fasilau atetan dala ta bata ta beste, eta karne atetan yoa nentzen ni espesiala atateko, e, kamoyantzako karne espesiala ata ber ba, ta erretxasau i ostin [2G]” - (Soroan baino, bizimodua errazago ateratzen dela eta bata eta bestea, eta karneta ateratzen joan nintzen ni berezia ateratzeko, kamioientzat karnet berezia atera behar ba, eta ukatu egin zidaten) “Ata eun, e, karneta [4A]” - (Atera zuen karneta) karra (ado) karra; karra in (ad) karra egin; karraderaka (ado) karraderaka; karraderan (ado) karraderan, korrika “Neu pe yan eta, atzera karra yoteko, bos minutun iten nendun [1G]” - (Neuk ere jan eta, atzera karra joateko, bost minutuan egiten nuen) “Se esin dosu karraderaka yon [2A]” - (Ze ezin duzu karraderaka joan) “Bai dino se, gu asko isen gintzesan txikerrak, ta dino se bonbak ganeti te gu, amaas, karraderan, sera errefujiora [2A]” - (Bai dio ze, gu asko izan ginen txikerrak, eta dio ze bonbak gainetik eta gu, amarekin, karraderan, zera aterpera) karte (iz) gutuna “Ba soldadiskera yon san, ta kartak eta botate seustesan [2A]” - (Ba soldaduskara joan zen, eta gutunak eta botatzen zizkidan) kartela (iz) kartela “Bein imini oskuen, justo or, nire, gu bisi garen lekun, imin sen kartel bat Erandio asten sala andik bera, eta kartela mogitze san, kendu te errekara, estakisu justo,


345 Magdalena Errepidetik an selan daun subi, olan subi txiker bat? Ba orrek errekek esaten de, orrek errekek markaten deula, Erandio eta Goyerrin, e [4A]” - (Behin ipini ziguten, justu hor, nire, gu bizi garen lekuan, ipini zen kartel bat Erandio hasten zela handik behera, eta kartela mugitzen zen, kendu eta errekara, ez dakizu justu, Magdalena Errepidetik han zelan dagoen zubia, hola zubi txiker bat? Ba erreka horrek esaten dute, erreka horrek markatzen duela, Erandio eta Goierri) kartoya (iz) kartoia; kartoisko (adj) kartoizkoa “Kartoisko muñeke andi betzuk, atxinekok bai [1A]” - (Kartoizko panpina handi batzuk, antzinakoak bai) karu (adj) garestia “Bai gero orrek eseun sartu asko, karu isengo san edo estait ser, ba papela akordate nas, e? [2A]” - (Bai gero horrek ez zuen sartu asko, garestia izango zen edo ez dakit zer, ba papera gomutatzen naiz, e?) kasik, kasi (ado) kasik “Ni etzen bertan, ba beti kasi kasi se, eskondu nintzen etzera, etzera eskondu nintzen, eta kasik kasik beti etzen aite ta amaas, aite ta amaas ta, aiste bateas be bai, or Alsasuan bisi danas, areas be bai, etzen, eta gero an in gendusen, amabost urte, aite ta aman, e, gero Sondiken, e, erosi gendun pisue, eta ordurarte, bertan [2A]” - (Ni etxean bertan, ba beti kasik kasik ze, ezkondu nintzen etxera, etxera ezkondu nintzen, eta kasik kasik beti etxean aita eta amarekin, aita eta amarekin eta, ahizpa batekin ere bai, hor Altsasun bizi denarekin, harekin ere bai, etxean, eta gero han egin genituen, hamabost urte, aita eta amaren, gero Sondika, erosi genuen pisua, eta ordura arte, bertan) kasu (iz) kasua; kasu beterako (esak) kasu baterako, adibidez kasureko (esak) kasurako; kasu da se (esak) kasua da ze “Eta ori kasu ori pasa san beste bein akortanas, [2G]” - (Eta kasu hori pasatu zen beste behin akordatzen naiz) “Kasu beterako, txulete yan al deunak, yan dila okele pikau merkeau da, edo saltxitxa batzuk, orrek yan leis segun trase [2A]” - (Kasu baterako, txuleta jan ahal duenak, jan dezala okela xehatua merkeagoa da, edo saltxitxa batzuk, horiek jan litezke segun traza) “Eta gero, estatena gusta egi dinot, beti, etzeko, oingo mode porejenplo, ilten da persona bat, e? Kasureko no, e? Ta suk asko gure dotzesu, te dusti, ta koiten dosu te eroten dosu ba serera, bake [2A]” - (Eta gero, ez zaidana gustatu egia diot, beti, etxeko, oraingo moda kasurako, hiltzen da pertsona bat, e? Kasurako no, e? Eta zuk asko gura diozu, eta guzti, eta koiuten duzu eta eroaten duzu ba zerera, bake) “Kasu da se ayuntamintuk esteu in subi, subi barik dau a, bide [2G]” - (Kasua da ze udalak ez du egin zubia, zubi barik dago hura, bidea) kasualidade (iz) kasualitatea “Kasualidades auki ber dosu [2A]” - (Kasualitatez eduki behar duzu) kategori (iz) 1. maila. 2. kategoria “Gure sona beti isen da euskeldune, eta beti isen da Desiertu ba, es kategori iguala, kategori be bai, an isen die, oso, kastellanok [2A]” - (Gure zona beti izan da euskalduna, eta beti izan da Desertu ba, ez maila berdina, maila ere bai, han izan dira, oso, gaztelauak) kauk in (ad) kok egin “Obliga, iten badosus entrenamintutan, idik, e, kauk iten dau [2G]” - (Behartu, egiten badituzu entrenamenduetan, idiak, kok egiten du) kauskitu (ad) kauskitu “Sera sagar, iru lau sagar on sin an etzen iertu dis baye bueno, eta, gitxi emoten yaken, aginek kauskitu esteko [3A]” - (Zera sagar, hiru lau sagar egon ziren han etxean ihartu dira baina beno, eta, gutxi ematen zitzaien, haginak ez kauskitzeko) keba (esk) bai zera “Ta antza dauneti ori mutil ori ba yon san amaas, eta yon san ba, igur seran bat a koiten, ta antza dauneti suge batek pika otzon, etzera justo juston allega san ta keba! [2G]” - (Eta antza dagoenetik mutil hori ba joan zen amarekin, eta joan zen ba, egur zeraren bat koiuten, eta antza dagoenetik suge batek haginka egin zion, etxera justu justuan ailegatu zen eta bai zera)


346 keje (iz) kexa; kejas (ado) kexaz; kejas egon (ad) kexaz egon; keja (ad) kexatu “Bai, bai ordurik ordure urren iteurin, estait Loyun Loyun, bueno eta Erandion be bai yoteurien, baye Loyun, ba, eta gauen be bai yote seitusen, eta gero asi sanen ya jente, ba barri etorten, or etze barrik in seitusenen eta jente kanpoko jente etorten, baya keja siren eta gero, bai bai itxi eudien yoteri, bai bai! Olantxe, se molestate otzin, eta bueno [2A]” - (Bai, bai ordurik ordura hurrean egiten zuten, ez dakit Loiun Loiun, beno eta Erandion ere bai jotzen zuten, baina Loiun, ba, eta gauean ere bai jotzen zituzten, eta gero hasi zenean ja jendea, ba berria etortzen, hor etxe berriak egin zituztenean eta jendea, kanpoko jendea etortzen, baina kexatu ziren eta gero, bao bai utzi zioten jotzeari, bai, bai! Holaxe, ze molestatzen zituen, eta beno) “Oin be kejas gaus, esta? [2G]” - (Orain ere kexaz gaude, ezta?) kendu (ad) kendu “Aitek esteu gure kentze ta erdi, beste erdi an in seden, au isen san emeko etzerik sarren sarrena or dau arri bet [1A]” - (Aitak ez du gura kentzea eta erdia, beste erdia han egin zuten, hau izan zen hemengo etxerik zaharren zaharrena hor dago harri bat) keto (adj) ketoa “Keto bat isen san, bear iteko eseun balio ta seme alaba bi euki seitun [2G]” - (Keto bat izan zen, behar egiteko ez zuen balio eta seme-alaba bi eduki zituen) kinau (ad) kinatu “Setan ingo tzesu, bato atzeti karreteru en jeneral bat atzeti, kinetan, eta, arriri laguntan al dala, eta aurrekok ba tire batzu tekos busterrin iminte, idiri setan ukutu esteko, akulues geitu bakarrik [2G]” - (Zertan egingo diozu, bat doa atzetik itzaina gehienetan bat atzetik, kinatzen, eta, harriari laguntzen ahal dela, eta aurrekoak bat tira batzuk dauzka buztarriak ipinita, idiari zetan ukitu ez dauka, akuiluarekin deitu bakarrik) kiputze, giputze (adj) giputza “Erdera yakin eseudiena pe bai, Markinekok Ondarroakok, erdera yakin eseudienak, kontu atara ixu, e? Euki doas nik lagunek, eta kiputze pe bai [2G]” - (Erdara jakin ez zutenak ere bai, Markinakoak Ondarroakoak, erdara jakin ez zutenak, kontu atera ezazu, e? Eduki ditut nik, lagunak, eta giputzak ere bai) kiskeldu (ad) kiskaldu “Lar inte badau asala kiskeldute [3A]” - (Lar eginda badago azala kiskalduta) “Kiskeldu, eta niri entzun yostesun ori, kiskeldu bai? [3A]” - (Kiskaldu, eta niri entzun zenidan hori, kiskaldu bai?) kiskorra (adj) 1. kizkurra. 2. kizkurra, ilea; kiskortu (ad) kizkurtu “A txoriso kiskor kiskor ite san [2A]” - (Txorizo hura kizkur kizkur egiten zen) “Ori kiskortan asi da, e? [3A]” - (Hori kizkurtzen hasi da, e?) kita, kitau (ad) kendu “Ta ordun aiteri karga apur bet kitateko, emen euki nun ixeko bat ementxe albon [2G]” - (Eta orduan aitari karga apur bat kentzeko, hemen eduki nuen izeko bat hementxe alboan) klak in (ad) klak egin “A, serrepollere, serrepollere da beti, beti da serrepollera bat, klak iten dauna [2A]” - (A, zierrapoilera, zierrapoilera da beti, beti da zierrapoilera bat, klak egiten duena) klaro, karo (esk) jakina “Bai klaro dausena! [1A]” - (Ba jakina daudena!) “Karo ori ingo yeun, se yateko eroten gendun [1A]” - (Jakina hori egingo zuen, ze jateko eroaten genuen) “Klaro iten dana [3G]” - (Jakina egiten dena) klaru (adj) argia “Portalten, ta orti klaru klaru asmaten gendun, e? [1G]” - (Portugaleten, eta hortik argi argi asmatzen genuen, e?) “Ori da orreaiti isen san, ori, ni ori, dekot klaru, nik ori dekot klaru [2A]” - (Hori da horregatik izan zen, hori, ni hori, daukat argi, nik hori daukat argi) klase (iz) klasea, mota “Ak bai, ak, e, il esteun txori klaserik estau [1G]” - (Hark bai, hark, hil ez duen txori klaserik ez dago) “Gaur be nik, ser klase bi dabilteas, onek gorrik [3G]” - (Gaur ere nik, zer mota bi darabiltzat, gorri hauek) klasera, klasen (post) modura


347 “Apur bet sera iten sanen, auspora bota, asunen klasera [2G]” - (Apur bat zera egiten zenean, hauspora bota, asunen modura) “Se an sakollu iminten badotzesu, entrada klasen, kaskuk aspin koyu te aberik itzelak iten deitu modu ortan [2G]” - (Ze han zakoilua ipintzen badiozu, sarrera moduan, kaskoak azpian koiu eta aberiak itzelak egiten ditu modu horretan) klaun-klaun (hots) bideko zuloetan sartzean egiten den zarata kobardetu (ad) koldartu “Probak galtzeko bide sarriten, se or denpore galtze san, ta ganera ganadu be kobardetu [2G]” - (Probak galtzeko bidea sarritan, ze hor denbora galtzen zen, eta gainera ganadua ere koldartu) kobra, kobrau (ad) kobratu “Gison sar batek an yoteun soñu ta antxe tejoana baten eta kobra iteun [1A]” - (Gizon zahar batek han jotzen zuen soinua eta hantxe tejabana baten eta kobratu egiten zuen) kobre (iz) kobrea; kobresko (adj) kobrezkoa koitede (adj) koitadua (f); koitedu (adj) koitadua (m) “Estotzesu itxiko koitedea, sutunik [2A]” - (Ez duzu utziko koitadua, zutunik) “An in dotze oneri koitedu oneri an in dotze begiskones [2A]” - (Han egin diote koitadu honi han egin diote begizkoa) “Ondino, gixajo ori edo koitedu ori, gaste da ta [2A]” - (Oraindino, gizajo hori edo koitadu hori, gaztea da eta) kokolo (adj) kokoloa; kokolobatxi (adj) kokolobatxi, ume txikerrei esaten zaie “Bai kokolo geyau [4A]” - (Bai kokoloa gehiago) “Kokolobatxi be ori, seoser pasten badires [2A]” - (Kokolobatxi ere hori, zer edo zer pasatzen badira) kolaborasino (iz) lankidetza “Len, gaur baño kolaborasino giau ote san, e, besinoakas ta dustikes, beti ote san laguntze giau [3G]” - (Lehen, gaur baino lankidetza gehiago egoten zen, auzoekin eta guztiekin, beti egoten zen laguntza gehiago) kole (iz) 1. kola, lekeda. 2. ilara “Etorte san kamioi bet serera, asilora, eta asilon paraten gintzesan kolan, eskolakok [2A]” - (Etortzen zen kamioi bat zerera, zaharren etxera, eta zaharren etxean paratzen ginen ilaran, eskolakoak) koloka, kolokau (ad) 1. ezarri. 2. kolokatu, lanpostua topatu “A pe seoser estudia in deu te posik dau, Samudioko seratan koloka da or [2A]” - (Hark ere zer edo zer estudiatu egin du eta pozik dago, Zamudioko zeretan kolokatu da hor) kolore (iz) kolorea; kolorga (ado) kolorge; kolorga egon (ad) kolorge egon “Ba koloretati, enau ni ondo, bakisu seaiti daltoniko nas ni [2G]” - (Ba koloreetatik, ez nago ni ondo, badakizu zergatik daltonikoa naiz ni) “Kolorga bai noperari esaten dotzen modun, se pasaten datzu? Se kolorga sausen! Edo ser saus! [2A]” - (Kolorge bai norberari esaten dioten moduan, zer pasatzen zaizu? Ze kolorge zauden! Edo zer zaude!) komenta (ad) komentatu “Estaki ser estaki nor asko komentate san [2A]” - (Ez dakit zer ez dakit nor asko komentatzen zen) komersia (ad) komertziatu “Segun antza komersiate seituen gausek [2G]” - (Segun antza komertziatzen zituzten gauzak) komulga, komulgau (ad) jaunartu “Gastetan eskolara yon es, baye konfestan ta komulgaten ile dustitan yoten gintzesan [2G]” - (Gaztetan eskolara joan ez, baina aitortzen eta jaunartzen hil guztietan joaten ginen) komuniste (iz) komunista konbensidu, konbentzidu (ad) konbentzitu; konbentzimintu (iz) konbentzimendua “Abadek pentzetan se atzerengo ordun konbensiduko dala ya ilteko ordun a para danen baye ordun be esa otzen es larritu jaune se leku, leku onera no berotako [2G]” - (Abadeak pentsatzen ze atzerengo orduan konbentzituko dela ja hiltzeko orduan hura paratu denean baina orduan ere esan zion ez larritu jauna ze leku, leku onera noa berotzeko) “Es otzen segun antza konbentziminturik emon [2G]” - (Ez zion segun antza konbentzimendurik eman) konbersasino (iz) elkarrizketa


348 “Kanpon dana erdera, dustik nire lagunek, aitek auskeldunek dananak isen sien, baye euskera, bai, ulertu bai, iteudin baye, in berba, ba, berba batzuk soltuk, edo ite aurina be, asko kostetan, osea konbersasino bat kostata yakien, baye etzen etzen, niri etzen esostin itxiten in erderarik, ni bein i nendun erdera, eta nire aitak esaosten, emen estu ulertan, e? Akaburengo esausten, e? Ingo sunik erdera etzen, es? Ta nik enendun in giau, beti euskeras in dot [2A]” - (Kanpoan dena erdara, guztiak nire lagunak, aitak euskaldunak denenak izan ziren, baina euskara, bai, ulertu bai, egiten zuten baina, egin berba, ba, berba batzuk solteak, edo egiten zutena ere, asko kostatzen, hau da elkarrizketa bat kostatzen zitzaien, baina etxean etxean, niri etxean ez zidaten uzten egiten erdararik, nik behin egin nuen erdara, eta nire aitak esan zidan, hemen ez dugu ulertzen, e? Azkena esan zidan, e? Egingo duzunik erdara etxean, ez? Eta nik ez nuen egin gehiago, beti euskaraz egin dut) konbinau (ad) konbinatu konforma, konformau (ad) konformatu; konforme, koforme (ado) konforme, ados; konformidade (iz) konformitatea, adostasuna; konformista (adj) konformista “Se beste obarik egendules euki, orreas konformau ite giñen eta posik danok [1G]” - (Ze beste hoberik ez genuenez eduki, horrekin konformatu egiten ginen eta pozik denok) “Ni ni koforme nau, nik al dotena iteko emen nau urrukon bere etorri [1A]” - (Ni konforme nago, nik ahal dudana egiteko hemen nago hurrengoan ere etorri) “Konformidade, eskendun auki non elejidu asko, bapes [2A]” - (Konformitatea, ez genuen eduki non aukeratu asko, bat ere ez) “Konformista es, baye, bai gurot esan jaleok armateko es [3A]” - (Konformista ez, baina, bai gura dut esan istiluak armatzeko ez) konfundidu (ad) erratu “Konfundidute, konfundidu ber isen seun se eseun yakin esteela balio [2A]” - (Erratuta, erratu behar izan zuen ze ez zuen jakin ez dutela balio) konjela, konjelau (ad) izoztu “Badekosu indaba asko, konjela, batu te konjela estiten bitxorik in [3G]” - (Badaukazu indaba asko, izoztu, batu eta izoztu ez dadin mamarrorik egin) konsejala (iz) zinegotzia “Oin estau baye egon in da emen konsejal [2G]” - (Orain ez dago baina egon egin da hemen zinegotzi) konseju (iz) aholkua “Guresok estakiela, gastek es, be, ori da pregunta bat, gastek guruson konsejurik esteu ber ortarako, orrek erreminte biek, esteke bateko jainkon sinestarik, batek lotza gitxi, bestek gitxiau [1G]” - (Gurasoek ez dakitela, gazteek ez, ere, hori da itaun bat, gazteak gurasoen aholkurik ez du behar horretarako, horiek erreminta biak, ez daukate bateko jainkoaren sinesterik, batek lotsa gutxi, besteak gutxiago) konparasino (iz) konparazioa konplejo (iz) konplexua “Badinotzut ni amasaspi urteraño, bisi nintzen an ta yoten gintzesan Diserture, eskolara, menditi gora, menditi gora yoten gintzesan eskolara, bai, ni monjakana, Disertuko monjakana, eta andi yoten gintzesan esateun aldeana burra, eta niri aitek, nik estot euki konplejorik iños aldeana esaiteitearrik, se aitek esate yen, guri iskuntzak, arrotu in ber doskula, esgarela lotu ber, dala gure iskuntza ta guk in ber dula, nire lagunik inok eseun iten euskerarik inok [3A]” - (Badiotsut ni hamazazpi urteraino, bizi nintzen han eta joaten ginen Desertura, eskolara, menditik gora, menditik gora joaten ginen eskolara, baina, ni mojengana, Desertuko mojengana, eta handik joaten ginen esaten zuen “aldeana burra”, eta niri aitak, nik ez dut eduki konplexurik inoiz aldeana esateagatik, ze aitak esaten zuen, gu hizkuntzak, harrotu egin behar gaituela, ez garela lotu behar, dela gure hizkuntza eta guk egin behar dugula, nire lagunik inork ez zuen egiten euskararik inork) konpleto (ado) guztiz, osotoro; konpletamente (ado) guztiz “Eta, jente ganorabako konpleto isen san, e? [1A]” - (Eta, jende ganorabako guztiz izan zen, e?)


349 “Eta, alandase, gure bisimodu oingo, konpletamente kanbiaute dau, len esan doan modun ondo deretxet [1G]” - (Eta, hala da ze, gure bizimodua oraingo, guztiz aldatuta dago, lehen esan dudan moduan ondo deritzat) konpondu (ad) konpondu “Oin dabiltzes konpontan [1A]” - (Orain dabiltza konpontzen) “Konpondute daus eta iminte ber dan modun [1A]” - (Konponduta daude eta ipinita behar den moduan) Erandiogoikoa Faoetatik. konpromiso (iz) konpromisoa konserba, konserbau (ad) kontserbatu “Santa Lusik konserba distela biste esaten nendun [2A]” - (Santa Luziak kontserba diezadala ikusmena esaten nuen) “Alperreko bearra, eta ganera gastu deko konserbateko [2G]” - (Alperreko beharra, eta gainera gastua dauka kontserbatzeko) konta, kontau (ad) 1. kontatu. 2. zenbatu “Eta onek asi sinen anditxuk ya, txikerra baye, giltzeas ta ibili san berori, a, konforme, konforme es, esta? Baye, eta gero or, ba, irurogei urte arten, ta gero urten orti kanpoti, ostean, e, lanean beti, esa notzun nik ser konta asko estekotzut [2A]” - (Eta hauek hasi zirenean handitxoak ja txikerra baina giltzarekin eta ibili zen berori, konforme, konforme ez, ezta? Baina, eta gero hor, ba, hirurogei urte artean, eta gero irten hortik kanpotik, ostean, lanean beti, esan nizun nik zer konta asko ez daukakizut) “Eta kontate yoskun, e, ba, selan, e, bera egon san asko, bueno, Elgetan, Elgetan egon san bai, eta orduko gausek asko askori pes baye bueno [3A]” - (Eta kontatzen zigun, ba, zelan, bera egon zen asko, beno, Elgetan, Elgetan egon zen bai, eta orduko gauzak asko askorik ere ez baina beno) kontaminante (iz) kutsatzailea “Ori isen san kontaminante totala [2G]” - (Hori izan zen guztizko kutsatzailea) kontesta (ad) erantzun “Ba soldadiskera yon san, ta kartak eta botate seustesan baye eguno be estotzet kontesta, se setako suri espadatzu gustetan [2A]” - (Ba soldaduskara joan zen, eta gutunak eta botatzen zizkidan baina egundo ere ez diot erantzun, ze zertarako zuri ez bazaizu gustatzen) kontra, kontran, kontrara (post) kontra “Se elixan kontran daus orrek inte [2A]” - (Ze elizaren kontra daude horiek eginda) “Baye ak arritxu bet aukiteun, arritxu bet, ak errueda txikitxuk arritxu bet, eta ain kontrara txa! Txispe atateseun [2A]” - (Baina hark harritxo bat edukitzen zuen, harritxo bat, hark txirrinka txikitxoak harritxo bat, eta haren kontrara txa! Txinparta ateratzen zuen) kontrario (iz) kontrarioa, arerioa “Sikete da kontrario eurona andi, sikete, lurre gogor badau esin deu jo edo estait se pasaten dakon [3G]” - (Sikate da arerioa eurona handia, sikatea, lurra gogor badago ezin du jo edo ez dakit zer pasatzen zaion) kontratienpo (iz) makurra “Euskerek deko kontratienpo andi, erri beterik bestera diferente da [2G]” - (Euskarak dauka makur handia, herri batetik bestera desberdina da) kontrola (iz) kontrola; kontrola, kontrolau (ad) kontrolatu “Txarri andi iten gendun beti, eta baye kontrolik es [1A]” - (Txerri handia egiten genuen beti, eta baina kontrolik ez) “Normalen asko esin dake ebei, ese auro pe adarragas, kontrola iten de, e, baye jaten deusen askak eta dana [4G]” - (Normalean asko ezin zaie ebaki, eze eurok ere adarrarekin, kontrola egiten dute, baina jaten dituen askak eta dena) kontu (iz) 1. kontua, istorioa. 2. kontua; kontu atara, ata (esak) kontu atera; kontu euki (ad) kontu eduki; konture (post) kontura; konturetu (ad) konturatu; kontus


350 (ado) kontuz; kontus euki (ad) kontua eduki “Bueno ta gero se iten dosu onekas kontukes ba? [2A]” - (Beno eta gero zer egiten duzu kontu hauekin ba?) “Eseudin yakin, e, papelan konturik es esebes [2A]” - (Ez zuten jakin, paperen konturik ez ezer ere ez) “Nire aitek oso ondo ite yeun tauki ber iseta san kontu itzela, erre estiten, bakarrik beroas [3A]” - (Nire aitak oso ondo egiten zuen eta eduki behar izaten zen kontu itzela, erre ez dadin, bakarrik beroarekin) “Gaste gastetarik bata batek esa tzola aiteri, ba peligro andi deko se danakas doa, serera, errefujiora, eta gane ganen dausenen, kontu ataixu, e? Gane ganen abioyak, gane ganen, ta gero, danak yon gintzesan Loyure, iru, iru yon gintzesan Loyure, Laurotara [2A]” - (Gazte gaztetatik baten batek esan ziola aitari, ba arriski handia dauka ze denekin doa, zerera, aterpera, eta gain gainean daudenean, kontu atera ezazu, e? Gain gainean abioiak, gain gainean, eta gero, denak joan ginen Loiura, hiru hiru joan ginen Loiura, Lauroetara) “Baye erdi aberatzak edo olan dirun konture bisi isen direnak eta orrek, e, estu te larri buru ikusko de askok igual, e? [2G]” - (Baina erdi aberatsak edo hola diruaren kontura bizi izan direnek eta horiek, estu eta larri burua ikusiko dute askok beharbada, e?) “Seosertxu igual berba batzutan bai, berba batzutan baye gitxi, baye eurok igertaudin, nik es, ni enintzen konturetuten, nik pentzetan nendun igual iten dotela baye es, danak esateustin au erandiostarra da, esate ostin an [1A]” - (Zer edo zertxo igual berba batzuetan bai, berba batzuetan baina gutxi, baina eurok igartzen zuten, nik ez, ni ez nintzen konturatzen, nik pentsatzen nuen igual egiten dudala baina ez, denek esaten zidaten hau erandioztarra da esaten zidaten han) “Kontus ibil ber da orreas se begiskones iten deu orrek igual [2A]” - (Kontuz ibili behar da horrekin ze begizkoa egiten du horrek igual) kontzegidu (ad) lortu kontzola (ad) kontsolatu “Bedarrak ebaiten kontzolata nau ya, kantzata nau edo [2A]” - (Belarrak ebakitzen kontsolatuta nago ja, nekatuta nago edo) koño (esk) koño “A ise sales, nebena, aman nebena etze, amak emonta, in seden ba koño andi urten ta au i yun, ta gero emen nau bisi dustin [3G]” - (Hura izan zenez, nebarena, amaren nebarena etxea, amak emanda, egin zuten ba koño handik irten eta hau egin zuen, eta gero hemen nago bizi osoan) kople (iz) kopla “Kopla gitxi ote san gutzako [2G]” - (Kopla gutxi egoten zen guretzat) kordatu (ad) kordatu; kordan (ado) kordan korridu (ad) korritu “Bean ganen korriduten deu, osea esteu olan gora ieten [2A]” - (Behearen gainean korritzen du, hau da, ez du hola gora igotzen) “Barrio dusti korritaun [2A]” - (Auzune osoa korritzen zuen) “Se inglesas, korridu senki mundu dusti, Txinan estait ingo bade [2G]” - (Ze ingelesarekin, korri zenezake mundu osoa, Txinan ez dakit egingo duten) korte (iz) ebakia, ebaketa “Boltze eukiteuden, olan, e, korte bat inte, gonek, korte bat inte barrukok, eta ganekok, gona biek, olan korte bat inte [2A]” - (Poltsa edukitzen zuten, hola, ebaki bat eginda, gonak, ebaki bat eginda barrukoak, eta gainekoak, gona biek, hola ebaki bat eginda) kosine (iz) sukaldean egitea, sukaldaritza koskorra (adj) koskorra “Jo, mutilek, e, koskorra da ondino, baye gero dekosenen amabost edo amasei urte, jo! Selako mutile! [2A]” - (Jo, mutilak, koskorra da oraindino, baina gero dauzkanean hamabost edo hamasei urte, jo! Zelako mutila!) kosta, kostau (ad) kostatu; kostoso (adj) kostosoa “Neskek arin ikisi eun, bai mutileri kosta sakon aputxu bet [2A]” - (Neskak arin ikasi zuen, baina mutilari kostatu zitzaion apurtxo bat) “Eta Benidorrera be yo nas, an be, in doas zortzi egun, amabost egun in dus an be, eta oin e, rapido yoten da batera nai bestera


351 esta lengo les, kostoso mogimentu pe [1G]” - (Eta Benidormera ere joan naiz, han ere, egin ditut zortzi egun, hamabost egun egin ditugu han ere, eta orain, arin joaten da batera nahi bestera ez da lehengo lez, kostosoa mugimenduak ere) kostunbre (iz) ohitura; kostunbra (ad) usatu, ekandu “Dinotzuten modun kostunbre batzu tis onak, ta beste batzu tis txarrak [2A]” - (Diotsudan moduan ohitura batzuk dira onak, eta beste batzuk dira txarrak) koyu, koixu, koxu (ad) koiu, harrapatu “Leyoa, Erandio, Sondike ta Loyu bear asko in te arto gitxi koyu bai [2G]” - (Leioa, Erandio, Sondika eta Loiu behar asko egin eta arto gutxi koiu bai) “Beti oten dis auron ya, e, koxute auron serak [4G]” - (Beti egoten dira euron ja, koiuta euron zerak) “Koxu ber dies tranpak [3A]” - (Koiu behar dira tranpak) kri-kri (hots) gurdiaren txirringen zarata krintzabako (adj) krintza bakoa, ganora bakoa “Batzuk, e, krintzabakok be bai, beste batzuk ya popularrak apur bet buruti tragaute ote sinak [2G]” - (Batzuk, krintza bakoak ere bai, beste batzuk ja popularrak apur bat burutik tragatuta egoten zirenak) kris-kris (hots) kizkorraren hotsa kristo (iz) kristo; kristo dusti (esak) kristo guztia “Eta au da ogetasaspi, eta Madalena errepidean dau beste ogetasaspi bet, or bean, estakisu selau kristo, kartakas [4A]” - (Eta hau da hogeita zazpia, eta Magdalena errepidean dago beste hogeita zazpi bat, hor behean, ez dakizu zelako kristoa, gutunekin) “Etzeko artok eta garik eta kristo dustik aik yate seituen [2G]” - (Etxeko artoak eta gariak eta kristo guztiak haiek jaten zituzten) kritika (ad) kritikatu “Txarto ikusten san, e, ikusiko san ordun be txarto bai kritika kritika esin dosus, osten seas yango seuden [4A]” - (Txarto ikusten zen, ikusiko zen orduan ere txarto kritikatu kritikatu ezin dituzu, ostean zerekin jango zuten) krusen in (ad) gurutzea egin “Firuas krusen in eta kredo erresau iten dan arten eta gero, san bedarrak emen, san bedar sendo batzuk ostabe imini origoas, berotu [1A]” - (Firuarekin gurutzean egin eta kredoa errezatu egiten den artean eta gero, zain belarrak hemen, zain belar sendo batzuk ostera ere ipini olioarekin, berotu) kuadru (iz) 1. koadroa, artailua, 2. laukia; kuadrado, kuadradu (adj) karratua; kuadrusko (adj) koadrozkoa “Denpora libre asko dekoles oin, eta bear iteri ba itxi ber isen dotzo ta andi orti emeti, te, lantzen kuadru bet iten deula edo, badau emen etzen kuadruren bat emen, ointxe estau bai or badau [2G]” - (Denbora libre asko daukanez orain, eta behar egiteari ba utzi behar izan dio eta handik hortik hemendik, eta, lantzean koadro bat egiten duela edo, badago hemen etxean koadroren bat hemen, oraintxe ez dago bai hor badago) “Arri bet, arri bet kuadradotxu bet, in, e, tiseas beko serak eta andi [1A]” - (Harri bat, harri bat karratutxo bat, egin, klarionarekin beheko zerak eta handik) “Nik yantzi be, enendun, nire aistek bai nik, e, primera komunion be, alan kuadrusko yantzi beteas i nendun eta jersetxu beteas [2A]” - (Nik jantzia ere, ez nuen, nire ahizpak bai nik, lehen jaunartzean ere, hala koadrozko jantzi batekin egin nuen eta jertsetxo batekin) kuidadu (iz) kontua “Eta bai bueno esaten da urdi bakarrik es eta gordetan dosuna dusti txorisotarako ta, gause dustitarako bai, eta pernilek gordetako, ilberan ilte san txarri, ori eukite san kuidadu itzela, txarri ilberan ilteko bai [2G]” - (Eta bai beno esaten da urdaia bakarrik ez eta gordetzen duzuna guztia txorizoetarako eta, gauza guztietarako bai, eta pernilak gordetzeko, ilbeheran hiltzen zen txerria, hori edukitzen zen kontu itzela, txerria ilbeheran hiltzeko bai) kuku in (ad) kuku egin; kukuke (ado) kukuka “Eta andi kukuke guk, selan iten den gerre abioyak [2A]” - (Eta handik kukuka guk, zelan egiten duten gerra hegazkinek) kultiba (ad) kultibatu


352 “Tabako orduko denporatan orrek kultibateun [2G]” - (Tabakoa orduko denboretan horrek kultibatzen zuen) kura, kurau (ad) 1. ondu, heldu. 2. osatu “Tardaute eride dusti, txarraura espadoa kuraten da [2G]” - (Berandututa zauri guztia, txarragora ez badoa osatzen da) “Es, es, ori astori te olan eridek kurateko isete san [3G]” - (Ez, ez, hori astoari eta hola zauriak osatzeko izaten zen) kuriosidade (iz) kuriositatea, jakin-mina kurioso 1. (adj) itxuroso, garbi, apain. 2. nonzebarri. 3. kontuz “Eta idikas ta gobernateuden etzealde, kurioso kurioso [2G]” - (Eta idiekin eta gobernatzen zuten etxaldea, kontuz kontuz) kurtzeau (ad) gurutzatu, zeharkatu kurtze in (ad) gurutzea egin “Ba gero, busterri ikeran igual, e, kurtze iten de [4G]” - (Ba gero, uztarria egikeran igual, gurutzatu egiten dute) kustiño da se (esak) kuestioa da ze kutxillade (iz) aiztokada; kutxilledaka (ado) aiztokadaka “Eta kutxilledaka il seles, ordurik eta ona areri geitzen dako Puñalade [2G]” - (Eta aiztokadaka hil zutenez gero, ordutik eta hona hari deitzen zaio Puñalada) kutxillatu (ad) kutxilatu; fraka zaharrak erabilita, txatalak ipintzea batzuei iraunarazteko L labandu (ad) labaindu; laban in (ad) labain egin; labankade (iz) labainkada, laprastada “Kontus, e? Labankadakas be, leyekas, e? [3G]” - (Kontuz, e? Labainkadekin ere, leiekin, e?) “Al dan lisuentxu labandu diten ondo [3A]” - (Ahal den lisoentxoa labaindu dadin ondo) labra, labrau (ad) laiatu, landu “Geitu ite osten, e, etor ona, ta solo bat labra istek eta konpondu istek au, eta erremintek kargau gurdin, yon goxeko lauretan, e, solok, e, batzuk artzen gendusen ba, igual ba, bueno onenbeste kostauko yak akabun te, labrau te konpondu te [2G]” - (Deitu egiten zidan, etorri hona, eta soro bat landu iezadak eta konpondu iezadak hau, eta erremintak kargatu gurdian, joan goizeko lauretan, soroak, batzuk hartzen genituen ba, igual ba, beno honenbeste kostatuko zait azkenean eta, landu eta konpondu eta) laburre (adj) laburra; laburtu (ad) laburtu “Laburrek, e, gitxi isete sien len, luseak geyau [2A]” - (Laburrak, gutxi izaten ziren lehen, luzeak gehiago) “Laburtuteaitik edo, danak esaten deudi Muguru [2A]” - (Laburtzeagatik edo, denek esaten dute Muguru) lantzen (ado) lantzean, noizean behin; lantzen biñen, lantzen beiñen, lantzen beinen, lantzen binen, lantzen bein (ado) lantzean behin, noizean behin “Emen lantzen bat oten sin baye [2G]” - (Hemen lantzean bat egoten ziren baina) “Erlek ba iten deures, estaipa se, urte dustiten o lantzen beinetan, iten deures ba, antza dauneti umek iten deures [2G]” - (Erleek ba egiten dituzte, ez dakit ba ze, urte guztietan edo lantzean behin, egiten dituzte ba, antza dagoenetik umeak egiten dituzte) “Lantzen beinen ilten du bat, e? Atxurreas begire, ortxe dau, boust! [3G]” - (Lantzean behinean hiltzen dugu bat, e? Aitzurrarekin begira, hortxe dago, boust!) “Eta gero a tapata ote sin denboran lantzen beinetan, erein in ber iseta san [2A]” - (Eta gero hura tapatuta egoten ziren denboran lantzean behin, eragin egin behar izaten zen) “Bai ona be etorte san lantzen binen [3A]” - (Bai hona ere etortzen zen lantzean behin) “A lantzen beiñen ikus da baye [3G]” - (Hura lantzean behin ikusi da baina) lapurre (iz) lapurra; lapurrete (iz) lapurreta; lapurretan (ado) lapurretan “Egon san segun antza, arte andi bet ta esateudin estai pa mile urte dekosela edo, itzeleko arbol andi bet, eta, lapurrek, orduko denporatan, e, erritan ta ostuteudina, alkarreas, partita eudiela an,


353 proyektok iminteko ta gausek iteko, eta, an, e, diruk edo batze seitun gausek alkarreas, e, segun antza komersiate seituen gausek, eta, an arten aspin, e, batze siela, eta ain arten ingirure inor esan errimaten segun antza bildurreas [2G]” - (Egon zen segun antza, arte handi bat eta esaten zuten ez dakit ba mila urte dauzkala edo, itzeleko arbola handi bat, eta, lapurrak, orduko denboretan, herrietan eta ostuten zutena, elkarrekin, banatzen zutela han, proiektuak ipintzeko eta gauzak egiteko, eta, han, diruak edo batzen zituzten gauzak elkarrekin, segun antza komertziatzen zituzten gauzak, eta, han artearen azpian, batzen zirela, eta arte haren ingurura inor ez zen parajetzen segun antza beldurrarekin) “Bai Patakon deretxon bat edo egon san, estai pa nik isengo di sigloran bi edo isengo dis, segun antza, lapurre famadu [2G]” - (Bai Patakon deritzan bat edo egon zen, ez dakit ba nik izango diren menderen bi edo izango dira, segun antza, lapurra famatua) “Lapurretan koyu deudi [2A]” - (Lapurretan harrapatu dute) “Inoskorik geyen ointxe, se lapurreta asko dabil gero [2G]” - (Inoizkorik gehien oraintxe, ze lapurreta asko dabil gero) lar (ado) lar, gehiegi; larra (iz) larra, gehiegitasuna; larreko (adj) larrekoa, gehiegizkoa “Isen san ona mutile, e? Egi da, lar onegi isen san, baye esaten gustetan, esaten gustetan [2A]” - (Izan zen ona mutila, e? Egia da, lar onegia izan zen, baina ez zitzaidan gustatzen, ez zitzaidan gustatzen) “Brimile ta lauen lotu nitzen, ya enintzen ibili lar ondo be ordun [3A]” - (Bi mila eta lauean lotu nintzen, ja ez nintzen ibili lar ondo ere orduan) “Seuk dekosuna barrun, larreko igual isengo da baye [2A]” - (Zeuk daukazuna barruan, larrekoa igual izango da baina) “Lar erre barik al dala [1G]” - (Lar erre barik ahal dela) larrosa (adj) arrosa laseko (post) laseko, tamainakoa “Su ori beste laseko sara edo ori laseko sara [2A]” - (Zu hori bestea lasekoa zara edo hori lasekoa zara) laskitu (ad) laskitu “Edo igual yatekoren bat edo nonok, etorten da ta, laskitu baño estosu in yateko [4A]” - (Edo igual jatekoren bat edo nork edo nork, etortzen da eta, laskitu baino ez duzu egin jatekoa) laster (ado) laster “Laster itxi eudiela etzera etorteko libre edo olan [3A]” - (Laster utzi dutela etxera etortzeko libre edo hola) lastime (iz) lastima (Ik: pene); lastimegarri (adj) lastimagarria; lastime emon (ad) lastima eman “Es banintzen eongo kontu ataisu selan eongo san, yausi ingo yatzude etze lastime da, bate bat sartu in ber senkoe [1A]” - (Ez banintzen egongo kontu atera ezazu zelan egongo zen, jausi egingo zaizue etxea, lastima da, baten bat sartu egin behar zenukete) “Askenengo egon nintzen beraas, itzeleko lastime emo yosten [3A]” - (Azkenengo egon nintzen berarekin, itzeleko lastima eman zidan) “Yote sala ta lastimetearrik itxiko yotzien yoten, se ostantzen ya esan egoten [3A]” - (Joaten zela eta lastimagatik utziko zioten joaten, ze osterantzean ja ez zen egoten) lasu (adj) laxoa; lasatu (ad) laxatu “Mie apur bet lasatu, esta? [2A]” - (Mihia apur bat laxatu, ezta?) “Aputxu bet lasatu aputxu bet asala, estakisu, eta an sartu, bin bitarten eta estait [4G]” - (Apurtxo bat laxatu apurtxo bat azala, ez dakizu, eta han sartu, bien bitartean eta ez dakit) latza (adj) latza “Ba, bai baye onek ondo eldute on esik latza tis [3G]” - (Ba, bai baina hauek ondo helduta egon ezik latzak dira) lau (post) lakoa, bezalakoa “Aite teko lau yake ekar deu [2A]” - (Aitak daukan lako jaka ekarri du) “Ekar dot gastai bet, e, suk ekar dosu lau edo [2A]” - (Ekarri dut gazta bat, zuk ekarri duzun lakoa edo) “Gu lauk estu iten ya esebes! [3A]” - (Gu lakoek ez dugu egiten ja ezer ere ez!) layetu (ad) laiatu “Nik esetu dot layetako makine [3G]” - (Nik ezagutu dut laiatzeko makina)


354 lebe, llebe (iz) leba, garrantzia; lebe euki (ad) leba eduki; lleba in (ad) leba egin “Esteko lebarik [2A]” - (Ez dauka lebarik) “Solorik solo, solorik solo, ebai in bear balakas, gu aurrera, aurrera, in te besoskun in llebarik ya, e? Ya ba askata on gintzesan, rapa-rapa, rapa-rapa, allega gintzesan, e, Abadiñora, eleixan sartu gintzesan Abadiñon, gora, eleixako, torrera, ebai in ber, andi gero urten gendun [1G]” - (Sororik soro, sororik soro, ebaki egin behar balekin, gu aurrera, aurrera, egin eta ere ez zigun egin lebarik ja, e? Ja ba askatuta egon ginen, raparapa, rapa-rapa, ailega ginen, Abadiñora, elizan sartu ginen, Abadiñon, gora, elizako, dorrera, ebaki egin behar, handik gero irten genuen) lege (iz) legea “Ori nik estot ondo topaten, bakotxak, e, gure deun lekure in dila, itxi ber da, lege ori da [1G]” - (Hori nik ez dut ondo topatzen, bakoitzak, gura duen lekura egin dezala, utzi behar da, legea hori da) “Etor aken, e, lege bat [2G]” - (Etorri zitzaien, lege bat) legidu (ad) irakurri “Legiduten oin ibiltenas ta ulertan dot ba apur bet dakitelako euskera, osten estait eskribitan es legitan [2A]” - (Irakurtzen orain ibiltzen naiz eta ulertzen dut ba apur bat dakidalako euskara, ostean ez dakit idazten ez irakurtzen) lekun (post) lekuan, ordez “Bueno ordun yoten siren ba aitebitxi amabitxi te, eta aite, eta, yoten san ume eroten, e, beste bat, ama yoteko lekun ba beste bat yoten san [2A]” - (Beno orduan joaten ziren ba aitabitxia amabitxia eta, eta aita, eta, joaten zen umea eroaten, beste bat, ama joateko lekuan ba beste bat joaten zen) lelengos, lelekos (ado) lehenengoz “Lopategi nau ikuste, ordun nik amabi urte amalau, bera be gaste isen san, ta berak irebasi eun San Kristobalen Goyerrin, an dekot nik ikuste lelekos Lopategi [2G]” - (Lopategi nago ikusita, orduan nik hamabi urte hamalau, bera ere gaztea izan zen, eta berak irabazi zuen San Kristobaletan Goierrin, han daukat nik ikusita lehenengoz Lopategi) lelo (adj) leloa “Lelo bai asko esate isen da, oin ya es [2A]” - (Lelo bai asko esaten izan da, orain ja ez) “Lelo ori! Saus isilik [2A]” - (Lelo hori! Zaude isilik) len (ado) lehen “Bai, baye len, e, dana isen san lantzarra ta dana, jo! Leyoa se isen san ba? Iru etze, Leyoa, iru etze [4G]” - (Bai, baina lehen, dena izan zen lantzarra eta dena, jo! Leioa zer izan zen ba? Hiru etxe, Leioa hiru etxe) lenbaiselen, lenbaselen (ado) lehen baizen lehen “Len basen len yon ber da [2A]” - (Lehen baizen lehen joan behar da) lendakari (iz) lehendakaria “Esaiudin ingo deudiela tranbi bat imini, aitu ieudin pabelloi andi bet, egon sanen lendakari, e, ori, e, selan da? Soeko [3A]” - (Esan zuten egingo dutela tranbia bat ipini, aditu egin zuten pabilioi handi bat, egon zenean lehendakari, hori, zelan da? Psoekoa) lengo aldin (ado) lehengo aldian “Ni mile ta bederatzieun ta berrogetabiko nas, larogei urte lengo aldin in doas [3A]” - (Ni mila eta bederatziehun eta berrogeita bikoa naiz, laurogei urte lehengo aldian egin ditut) leorra (adj) lehorra les (post) legez, lez “Beko surte olan, esta? Au isete les [2A]” - (Beheko surtea hola, ezta? Hau izatea legez) “Bai guk beti euki dules, e, aite les, ta berak gu gureso les, emen, e, asi san, emeti eskondu san [2A]” - (Bai guk beti eduki dugun legez, aita legez, eta berak gu guraso legez, hemen, hazi zen, hemendik ezkondu zen) letreru (iz) kartela “Se imin dotzi letreru bet [2A]” - (Ze ipini diote kartel bat) leune (adj) leuna libre (ado) libre, aske; libra (ad) 1. libratu. 2. umea egin; libre in (ad) umea egin; libertade (iz) libertadea, askatasuna “Atxine esate yen, eta bulde dekonak, astesantun, astesantun isete san libre ote sana [1A]” - (Antzina esaten zuten, eta


355 bulda daukanak, aste santuan, aste santuan izaten zen libre egoten zena) “Ta alan ai pe, orduran bat libre egoten basan adi egote sin igual, usaba nondi dabilen ta ostu [2G]” - (Eta hala haiek ere, orduren bat libre egoten bazen adi egoten ziren igual, ugazaba nondik dabilen eta ostu) “Beti in du atxurreas libra eskine dusti [3G]” - (Beti egin dugu aitzurrarekin libratu izkina guztia) “Ama libraten da [4A]” - (Ama libratzen da) “Lotzagarri isen da emeko, bisimodu euki duna, oin sikeran libertade deku [1G]” - (Lotsagarria izan da hemengo bizimodua eduki duguna, orain behintzat libertatea daukagu) likido (iz) likidoa “Beastune iseten da, e, olau boltza bat, eta bera iseten da likido berde bateas [4G]” - (Behazuna izaten da, holako poltsa bat, eta izaten da likido berde batekin) lio (iz) nahastea “Lio bat dekot se eske emen Iketzatan beste Dionisia bat egon san [4A]” - (Nahaste bat daukat ze hemen Ikatzetan beste Dionisia bat egon zen) lisensiau, lisentziau (ad) lizentziatu “Lau urte inendusen serbision eta lisensiau usten, baye ostabere atzera geitu osten, ille bigarrenen edo, yo nitzen Biturire, Biturin, artilleria pesadara sartu eustin, andi beintizinkora, eta an urte bi, in nendusen, lengo lauren ganera, beste urte bi [1G]” - (Lau urte egin nituen soldaduskan eta lizentziatu ninduten, baina ostera ere atzera deitu zidaten, hil bigarrenean edo, joan nintzen Gasteizera, Gasteizen, artilleria astunera sartu ninduten, handik hogeita bostera, eta han urte bi, egin nituen, lehengo lauren gainera, beste urte bi) liste (adj) listoa, azkarra, zuhurra (f.); listo 1. (adj) listoa, azkarra, zuhurra (m.) 2. (ado) azkar. 3. (esk) amaitukotzat jo. 4. (ado) prest “Bai neskak, ondo pasaten gendun, gaues yonta be, atzasalak pinta, beti ote san listatxuren bat [2A]” - (Baina neskak, ondo pasatzen genuen, gauez joanda ere, atzazalak pintatu, beti egoten zen zuhurtxoren bat) “Beste gustik baño listoao isen san [2G]” - (Beste guztiak baino azkarragoa izan zen) “Baye emoten denen, atxurreas listo egote, ta atxurreas ataten di selangure [2G]” - (Baina ematen dutenean, aitzurrarekin zuhur egotea, eta aitzurrarekin ateratzen dira zelangura) “Gero beste batzuk, e, baye sue emo yotzen, e, an goyen Arrian, sue emon yotzen, ta egon sin segun trase listo urekas eta [3G]” - (Gero beste batzuk, baina sua eman zieten, han goian Arriagan, sua eman zieten, eta egon ziren antza denez zuhur urekin eta) lisu (adj) lisoa, laua “Ondo, alkarreas ondo sertute, lisu lisu lisun [2A]” - (Ondo elkarrekin ondo zertuta, liso liso lisoan) lodi (adj) lodia; lodito (adj) loditoa; loditu (ad) loditu; lodiere (iz) lodiera (neurria) “Ta gero aik firuk, batu beste leku betera, lodiauas [2A]” - (Eta gero firu haiek beste leku batera, lodiagoarekin) “Andra loditotxu bet oin estait selan daun baye [1A]” - (Andre loditotxo bat orain ez dakit zelan dagoen baina) “Au yaten dot loditu esteko [1G]” - (Hau jaten dut ez loditzeko) “Gero eukiteun, koipe eta, urdi, olau lodierako urditzarra [2G]” - (Gero edukitzen zuen, koipea eta, urdaia, holako lodierako urdaitzarra) lokatu (ad) lokatu “Eta gero, arik eta lokatu arten, etorten eta esin topau abie, bai, lokatute sanen, an en jeneral ba, ori, amabost, amalau [1G]” - (Eta gero, harik eta lokatu arte, etortzen eta ezin topatu habia, bai, lokatzen zenean, han gehienetan ba, hori, hamabost, hamalau) loko (adj) zoroa (Ik: soro); lokotu (ad) zoratu (Ik: soratu) “Nire urtetakok nire lagunek, daus, bueno, lokotute daus kasaas, lokotute [4G]” - (Nire urteetakoak nire lagunak, daude, beno, zoratuta daude ehizarekin, zoratuta) “Gastetan antza dauneti erdi lokotxu edo sera isen san [2G]” - (Gaztetan antza


356 dagoenetik erdi zorotxoa edo zera izan zen) lotu (ad) gelditu, lotu “Fabriken, sortzi orduk in eta gero etzen, ala lotu barik [1G]” - (Fabrikan, zortzi orduak egin eta gero etxean, tira lotu barik) “Bueno gaste batzuk lotu dis bisten beste batzuk beste leku betera yon dis [4A]” - (Beno gazte batzuk lotu dira bizitzen beste batzuk beste leku batera joan dira) lotze (iz) lotsa; lotzabako (adj) lotsa bakoa, lotsagabea; lotzabakokeri (iz) lotsabakokeria; lotzagarri (adj) lotsagarria; lotzorra (adj) lotsorra; lotzatu (ad) lotsatu “Nire aitetaman, e, famelik, alan alderdi beteti nai besteti, danak bardin, eskola bakok isen dire, eta, erdera iñopesteu yakin, iñopesteu yakin erdera, lotzagarri isen da emeko, bisimodu euki duna, oin sikeran libertade deku [1G]” - (Nire aita amen, familiak, hala alderdi batetik nahi bestetik, denak berdin, eskola bakoak izan dira, eta, erdara inork ere ez du jakin, inork ere ez du jakin erdara, lotsagarria izan da hemengo bizimodua eduki duguna, orain behintzat libertatea daukagu) “Ba andi isen san ta lotzatu ite san txikerrakas [1A]” - (Ba handia izan zen eta lotsatu egiten zen txikerrekin) “Es orrek lotzarik eguno este euki [3G]” - (Ez horiek lotsarik egundo ez dute eduki) loye (adj) lohia; loirik (ado) lohirik; loitu (ad) lohitu “Loi badau atzera iten dotzu keak [2A]” - (Lohi badago atzera egiten dizu keak) “Klaro erropa asko badarosus, loitu iten da [2A]” - (Jakina arropa asko badaroatzazu, lohitu egiten da) luju (iz) luxua “Ni enintzen akordaten paga in ber dotelako be, alauk lujuk, e, es, mutilek pagateen, yantzan itearri pe mutilek, guk eskendun pagetan [2A]” - (Ni ez nintzen akordatzen ordaindu egin behar dudalako ere, halako luxuak, ez, mutilek ordaintzen zuten, dantzan egiteagatik ere mutilek, guk ez genuen ordaintzen) lupu (adj) lupua “Ba lupue, okerra, traisioneru edo [4A]” - (Ba lupua, okerra, traidorea edo) luse (adj) luzea; lusenge (adj) luzanga; lusero (ado) luzaro; luseske (adj) luzeska; lusetu (ad) luzatu; lusere (iz) luzera (neurria) “Eta egon san bere bai, e, beste bat luse a apurtu san [3A]” - (Eta egon zen ere bai, beste bat luzea hura apurtu zen) “Aitite ta amamaas on gintzesan lusero [2A]” - (Aitita eta amamarekin egon ginen luzaro) “Baye len, lusetan san, gorpu etzera erote, sos lelau Goyerriraño, ta Goyerriti ostabe orra, segun nongo dan, ba emeko ba emeti saltu beten dekosu [2A]” - (Baina lehen, luzatzen zen, gorpua etxera eroatea, zoaz lehenago Goierriraino, eta Goierritik ostera ere horra, segun nongoa den, ba hemengoa ba hemendik salto baten daukazu) “Sute teko iru metro lusere [2A]” - (Sueteak dauka hiru metro luzera) M madre (esk) madre, itzela “Eta an in gendun, e, juerge madre! Yan ta edan ta [2G]” - (Eta han egin genuen, parranda madre!) “Elorrontzak, e, bakisu setako usa, madre da, e! [3G]” - (Elorrantzak, badakizu zertarako erabili, madre da, e!) majo 1. (adj) atsegina, dotorea (m). 2. (ado) majo, ondo antzean. 3. (esk) majo, itzel; maje (adj) atsegina (f); majarik (ado) majarik “Bai majo artesaten dis, es, es! Itxiotzesu mutileri gur deuna gusti iten! [2A]” - (Bai majo artezatzen dira, ez, ez! Utziozu mutilari gura duen guztia egiten!) “Begoña sano neskato maje! [3G]” - (Begoña sano neskato jatorra!) makala (adj) makala, gaixoa; makalik (ado) makalik, gaixorik; makaldu (ad) makaldu, gaixotu; makal egon (ad) makal egon “Jente etzera abade be, geitu, makal daunari geitu te etorte san abade be ba,


357 seraas, komunioas ta [2A]” - (Jendea etxera abadea ere, deitu, makal dagoenari deitu eta etortzen zen abadea ere ba, zerarekin komunioarekin eta) “Etzen makal basaus, otza dekosu? Ba beste manta bat igual dekosu [2A]” - (Etxean makal bazaude, hotza badaukazu? Ba beste manta bat igual daukazu) “Eguno esta egon makalik, eguno es, gogorrau da beste paño [2A]” - (Egundo ez da egon makalik, egundo ez, gogorragoa da besteak baino) makarra (adj) txikerra “Neu be ume makarratan ibil nas, gero eneun eukiten astirik baye ume makarratan bai, txorik koiten [2G]” - (Neu ere ume txikerretan ibili naiz, gero ez nuen edukitzen astirik baina ume txikerretan bai, txoriak harrapatzen) makine bat (ado) makina bat “Makine ba bider etor da [2A]” - (Makina bat bider etorri da) “Barrik esteu balio, etzek iteko materila pe, or, e, erratu di makine bat, e, aretx gaste, e, ebaiten badosu, aton polilek koiten deu te [2G]” - (Berriak ez du balio, etxeak egiteko materialak ere, hor, erratu dira makina bat, haritz gaztea, ebakitzen baduzu atoan sitsak koiuten du eta) makurtu (ad) makurtu maldesino (iz) biraoa; maldesinante (iz) biraolaria “Eta fame euki eun maldesinok botaten ditula okerratariko dala, txarratariko dala [2G]” - (Eta ospea eduki zuen biraoak botatzen dituela okerretarikoa dela, txerritarikoa dela) “Segun antza maldesinante isen san, ta orreaitik ago sabalik lotu san [2G]” - (Segun antza biraolaria izan zen, eta horregatik ahoa zabalik lotu zen) malete (iz) maleta “Maleteas yoten san Marture, sein Santa Lusire, sein San Juanera, e, Sondikera be bai [2A]” - (Maletarekin joaten zen Martiartura, zein Santa Luziara, zein San Juanera, Sondikara ere bai) malesi (iz) malezia malletu (ad) mailatu “Bai, ba akabun kolpe bat edo daunen malletu iten da, asala [4A]” - (Bai, ba azkenean kolpe bat edo dagoenean mailatu egiten da, azala) mamala (adj) mamala “Ori tia Gregorik eta Eluk asko, mamalori! [4A]” - (Hori Gregori izekoak eta Eluk asko, mamala hori!) mamarre(adj) mamarra, mamala “Mamarren modun saus berba iten edo [2A]” - (Mamarraren moduan zaude berba egiten edo) mamurtu (ad) mamurtu Trena Lutxanan. maneja (ad) 1. maneiatu. 2. moldatu “Manejate sen, gero au etze in sen, ta emen lurre, au erosi in sen, ba orduko denporatan [3G]” - (Maneiatzen zuten, gero etxe hau egin zuten, eta hemen lurra, hau erosi egin zuten, ba orduko denboretan) manie (iz) mania “Ordun, aldatu, etzen, lantzen beinen apur bet sera in ditesan, kendu daken ori manie [4G]” - (Orduan, aldatu, etxean, lantzean behin apur bat zera egin daitezen, kendu dakien mania hori) manifestasino (iz) manifestazioa manku (adj) besamotza mantenidu (ad) mantendu; mantenimintu (iz) mantentzea “Solo bastarratan, alturetxutan, edo leku sikutan iten deitue umek eta gero orrek, pasten di mantenitako ba, solorantza [2G]” - (Soro bazterretan, altueratxoetan, edo leku sikuetan egiten dituzte umeak eta gero horiek, pasatzen dira mantentzeko ba, sororantz) “Lagundu iten dotzet abaderi, elese apur bet, e, mantenimintun ingeru, eta gero, e, domekatan eta olan atek sabaldu eta, e, boltze pasa, dosenari, ta gero atek ixi te argik amata ta [3G]” - (Lagundu egiten


358 diot abadeari, eliza apur bat, mantentzearen ingurua, eta gero, domeketan eta hola ateak zabaldu eta, boltsa pasatu, doazenei, eta gero ateak itxi eta argiak amatatu eta) mantzo (adj) otzana “Artatxorin antzekok baye, mantzoauk, mantzoauk, artatxori surre da [2G]” - (Artatxoriaren antzekoak baina, otzanagoak, otzanagoak, artatxoria zuhurra da) marike (adj) maritxua; marikoya (adj) marikoia “Ara txarto berba inte, orrek sien marikek es marikoyak [1G]” - (Hara txarto berba eginda, horiek ziren maritxuak ez marikoiak) marke 1. (iz) marka 2. (esk) marka; marka, markau (ad) markatu “Ba karo idiek yokeran bidetik, markau ite sen marke burni sera, marka esebes, suritxu bet ikuste san [4G]” - (Ba jakina idiek joakeran bidetik, markatu egiten zuten marka burdina zera, marka ezer ere ez, zuritxo bat ikusten zen) markesa (iz) markesa “Markesa baten etzek isen sien [2G]” - (Markes baten etxeak izan ziren) marroya (adj) marroia; marroiske (adj) marroixka “Nire amomak esateun nire begikaitik, nik marroyak dekotes, es? [4A]” - (Nire amamak esaten zuen nire begiengatik, nik marroiak dauzkat, ez?) martxe (iz) martxa; martxan (ado) martxan; martxan parau (ad) martxan paratu; martxa, martxau (ad) alde egin “Suñek esebes, suñek bere martxe deko, suñe bere, estudiok itxite eon san, ibil san panaderu [2G]” - (Suhiak ezer ere ez, suhiak bere martxa dauka, suhia bere, ikasketak utzita egon zen, ibili zen okin) “Oin, erretira i nintzen, eta urte batzuk segidu doas neure martxan beyekas ta, solon bearren, baye, geldi geldi ya, danari itxite no, se, ganaduen be, gero ta isijentzi giau, gitxi pagau, okele be bai, eta ya, esatamente dana kendu du [1G]” - (Orain, erretiratu egin nintzen, eta urte batzuk segitu ditut neure martxan behiekin eta, soroan beharrean, baina geldi geldi ja, denari utzita nago, ze ganaduan ere, gero eta betebehar gehiago, gutxi ordaindu, okela ere bai, eta ja, zehazki dena kendu dugu) “Gure morteru bakarrik, e, salba sales, beste iru edo lau morteru, e, an lotu siren, se danak martxa euden ta gu bertan lotu gintzesan, ta guk geure morteru ekarri in gendun [1G]” - (Gure morteroa bakarrik, salbatu zenez gero, beste hiru edo lau mortero, han lotu ziren, ze denek alde egin zuten eta gu bertan lotu ginen, eta guk geure morteroa ekarri egin genuen) masiso (adj) trinkoa “Adokine da, landrillu masisoa, arriskoa [2G]” - (Galtzada-harria da, adreilu tinkoa, harrizkoa) materiala, materila, matela (iz) materiala “Gastaña asko egon san ordun, ta gastañe da materil ona, usako udin gastañe igual usako udin [2G]” - (Gaztaina asko egon zen orduan, eta gaztaina da material ona, erabiliko zuten gaztaina igual erabiliko zuten) matrake (iz) matraka matxakau (ad) suntsitu, birrindu “Artilleri bateti eta besteti abiasiño, nasionalanak, dana matxakau euden [1G]” - (Artilleria batetik eta bestetik abiazioa, nazionalenak, dena suntsitu zuten) mea (adj) mehea “Oin meauk daus sikeran [3A]” - (Orain meheagoak daude behintzat) “Aukiten seden eurek inte ya maye olau metxu, baye maye aukite seden inte, te banku pe bai, olan estuk, banku betzuk [3A]” - (Edukitzen zuten eurek eginda ja mahaia holako mehetxoa, baina mahaia edukitzen zuten eginda, eta bankuak ere bai, hola estuak, banku batzuk) mearra (adj) meharra meatza (adj) mahatza; meastu (ad) mehaztu “Eta gero ba bota, baye meatz, e? Es dana era batera, meatz, suk koiten dosu asi, ta bota [3G]” - (Eta gero ba bota, baina mehatz, e? Ez dena era batera, mehatz, zuk koiuten duzu hazia, eta bota) “Meastu dala esan doan modun, eta yorratu, euron sasoyan, gero, jenerok solon an daus, batu in ber dire [1G]” - (Mehaztu dela esan dudan moduan, eta


359 jorratu, euron sasoian, gero, jeneroak soroak han daude, batu egin behar dira) medio (iz) baliabidea “Ordun ba, mediorik esan oten, a, inora mogiteko, kotxe bat esan egoten, ser bat esan egoten [2G]” - (Orduan ba, baliabiderik ez zen egoten, inora mugitzeko, kotxe bat ez zen egoten, zer bat ez zen egoten) medre (iz) haziera; medra, medrau (ad) handitu, hazi; medra in (ad) handitu, hazi; medra libren (ado) haziera librean “Bai, bai, aren anditxuau, sabaltxuau da baye asko andiau es, ugelario bera be, e, medretan deu, e? [2G]” - (Bai, bai, arean handitxoagoa, zabaltxoagoa da baina asko handiagoa ez, ugaraxoa bera ere, hazten da, e?) “Estau probarik iten, estau medrarik iten esate saun amomak [4A]” - (Ez du probarik egiten, ez da handitzen esaten zuen amamak) “Egon sin arbolak gur dena dusti medra, medra libren itxite [2G]” - (Egon ziren arbolak gura dena guztia hazi, haziera librean utzita) mejora (ad) hobetu “Amomak esate saunen mejora in sara ta soli dau, akabo! [4A]” - (Amamak esaten zuenean hobetu egin zara eta zoli dago, akabo!) mekaniku (adj) mekanikoa; mekanisa (ad) mekanizatu memelo (adj) memeloa memorin euki (ad) gogoan eduki; memoris yakin (ad) buruz jakin “Oin estekot memorin [1A]” - (Orain ez daukat gogoan) “Eta memorin euki dot be bai edurre se [2A]” - (Eta gogoan eduki dut ere bai elurra ze) “Nik memoris dakit se letani gu pe mojatan beti iten gendun [2A]” - (Nik buruz dakit ze letania guk ere mojetan beti egiten genuen) mengano (iz) berendia “Entera ite sin, se klaro pregunta ite seuden, fulanoas, e, yon gares ta menganoas, ta onen etzetara yon gares [2A]” - (Enteratu egiten ziren, ze jakina itaundu egiten zuten, urliarekin, joan gara eta berendiarekin, eta hauen etxeetara joan gara) mengela (adj) mengela “Ui, au es mengela da [4A]” - (Ui, hau ez mengela da) mengile (adj) mingila “Ori mengile edo mengilau, e, esateko les esteu balio esetako bes [3A]” - (Hori mingila edo mingilago, esateko legez ez du balio ezertarako ere ez) meresi isen (ad) merezi izan “Seuk meresi dosu afusilate [1G]” - (Zeuk merezi duzu fusilatzea) meritu, merito (iz) meritua “Baye entzun bai in doas bai intxur saltzak, eta merito andi emoteutzen askok orreri [2G]” - (Baina entzun bai egin ditut intxaur saltsak, eta meritu handia ematen zioten askok horri) “Estait selan urten yeuren bixirik, ta amasei lotu sien bakarrik, ak, a, kapellanak, abadeak, gero a, etzera bota yeusen, gero barris, ostabere, formateko ba, etzera bota yeudesan, etor san, alaseko bixerraas, ordun bixarrari, gaur etxako meriturik emoten, esta? [1G]” - (Ez dakit zelan irten zuten bizirik, eta hamasei lotu ziren bakarrik, hark, kapilauak, abadeak, gero hura, etxera bota zituen, gero berriz, ostera ere, formatzeko ba, etxera bota zituzten, etorri zen halaseko bizarrarekin, orduan bizarrari, gaur ez zaio meriturik ematen, ezta?) merke (adj) merkea “Se oten sana merke da makallo [1A]” - (Ze egoten zena merke da bakailaoa) mesede (iz) mesedea; mesede in (ad) mesede egin mespretxu (iz) mesprezua “Yaurti in dau, bota, yaurti da apur bet, mespretxues, es? [4A]” - (Jaurti egin du, bota, jaurti da apur bat, mespretxuarekin) metala (iz) metala “Eta gaur egun tiretuten da asko, e, ori metala iminite baye bota tires, patinajekok edo eski botak [4A]” - (Eta gaur egun tiratzen da asko, metal hori ipinita baina botak dira, patinatzekoak edo eski botak) metodo (iz) metodoa; metodiku (adj) metodikoa “Gero metodo barri imini eudin onek Antoniok eta, nire anaje defuntu te orrek,


360 gero ya nik itxi in te osten, bide barritati ibilte sien, serakas [2G]” - (Gero metodo berria ipini zuten hauek Antoniok eta, nire anaia defuntua eta horiek, gero ja nik utzi egin eta ostean, bide berrietatik ibiltzen ziren, zerekin) “Erloju eskun artu, eta metodiku itzela, eta, karreterukas ta olan asarratute san igual [2G]” - (Erlojua eskuan hartu, eta metodiko itzela, eta karreteruarekin eta hola haserretzen zen igual) mikrobio (iz) mikrobioa “Karea bakisu setako, kare bixi usetan gendun, gastetan, udabarrin, e, arbola eperdik pintetako, e, mikrobiok ilteko edo [2G]” - (Karea badakizu zertarako, kare bizia erabiltzen genuen, gaztetan udaberria, arbola ipurdiak pintatzeko, mikrobioak hiltzeko edo) miliki (adj) milikia mimau (ad) mimatu minerala (iz) minerala mingotza (adj) mingotsa “Edo segun se yaten dosun, atxineko sagar orrek mingotzak, o! Kauskitu [3A]” - (Edo segun zer jaten duzun, antzinako sagar horiek mingotsak, o! Kauskitu) ministro (iz) ministroa “Gaurko abadekas berba ilei, edoseñen modun, bai lengok ministrok isen siren [1G]” - (Gaurko abadeekin berba egin liteke, edozeinen moduan, baina lehengoak ministroak izan ziren) miseri, misiri (iz) miseria “Gero, andi ba etor nitzen etzera, etzen, miseri baño enendun topau, se aite gaixorik itxi nendun, eta il san, anaye bape il san, eta, etzen sorrak topa neusen [1G]” - (Gero, handik ba etorri nintzen etxera, etxean, miseria baino ez nuen topatu, ze aita gaixorik utzi nuen, eta hil zen, anaia bat ere hil zen, eta, etxean zorrak topatu nituen) “Misirik gause onik esteko ta [2G]” - (Miseriak gauza onik ez dauka eta) miskau (ad) miazkatu miskeri (iz) mizkeria; misketu (adj) mizketu “Ta beti euki dot, neure mogimintutxu beti euki dot, baye, esateotzena, miskeri askorik es, dana miseri [2A]” - (Eta beti eduki dut, neure mugimendutxoa beti eduki dut, baina, esaten dizudana, mizkeria askorik ez, dena miseria) “Misketu bada gur deuna dusti dekona, gur deuna dusti [2A]” - (Mizketua bada gura duena guztia daukana, gura duena guztia) moderno (adj) modernoa modifika (ad) aldatu “Ber dan modun iten espadotzesu megide artu, kaskuk aspin igual ganaduk koiten dotzus, ta gero modifika in ber da edo lisu begi imini edo, se an sakollu iminten badotzesu, entrada klasen, kaskuk aspin koyu te aberik itzelak iten deitu modu ortan [2G]” - (Behar den moduan egiten ez badiozu neurria hartu, kaskoak azpian igual ganaduak koiuten dizkizu, eta gero aldatu egin behar da edo lisu begi ipini edo, ze han zakoilua ipintzen badiozu, sarrera moduan, kakoak azpian koiu eta aberiak itzelak egiten ditu modu horretan) modu (iz) 1. modua. 2. modua, maila ekonomikoa; moduko (post) modukoa; modun (post) moduan; modure (post) modura; modu ona euki, egon (esak) modu ona eduki; modu oneko isen (ad) modu onekoa izan “Danak baye beste modu beten segun antza, ikusten doas nik [2G]” - (Denak baina beste modu batean segun antza, ikusten ditut nik) “Oin leku batzuten, ba, gause asko iten sien, segun se modu eukiteun persone pere, alan ite sien gause asko [2G]” - (Orain leku batzuetan, ba, gauza asko egiten ziren, segun ze modu edukitzen zuen pertsonak ere, hala egiten ziren gauza asko) “Ostean etzealdek, e, andik isen dienak ba bisteko modu be euki de, ganadues bakarrik be bai unekada baten, e, ganadues, dosena bat ganaduti gora euki esko, ber dan modun gobernaute fameli bet bisteko modu euki un [2G]” - (Ostean etxaldeek, handiak izan direnek ba bizitzeko modua ere eduki dute, ganaduarekin bakarrik ere bai unekada baten, ganaduarekin, dozenak bat ganadutik gora edukiz gero, behar den moduan gobernatuta famili bat bizitzeko modua eduki zuen)


361 “Ausoak ba, lau edo etzealde on sien besterik es, se gitxi isen gare, baye or, e, ba etzeko modukok, ta yoan ta, eskatu urtebarri [2A]” - (Auzoak ba, lau edo etxalde egon ziren besterik ez, ze gutxi izan gara, baina hor, ba etxeko modukoak, eta joan eta, eskatu urteberria) “Asko galtzen dosu ya etzean lotuteas, oingo modun, oin be etzean lotzen basara ser dekosu, deretxo dustik galtzen dosus [2A]” - (Asko galtzen duzu ja etxean lotzearekin, oraingo moduan, orain ere etxean lotzen bazara zer daukazu, eskubide guztiak galtzen dituzu) “Modu ona oten espasan ba, beti ite san gause gitxiau [2G]” - (Modu ona egoten ez bazen ba, beti egiten zen gauza gutxiago) “Isen sien modu onekok [2G]” - (Izan ziren modu onekoak) “Aitek iteun tratante modure, eta gero baserrin bear [2A]” - (Aitak egiten zuen tratulari modura, eta gero baserrian behar) molesta (ad) molestatu “Eta nire erranari, molesta ite yakon, esate yeun [3A]” - (Eta nire erranari, molestatu egiten zitzaion, esaten zuen) monta (ad) muntatu “Enplasata euki gendun, kolokata montata euki gendun, e, morterue [1G]” - (Lekututa eduki genuen, kokatuta muntatuta eduki genuen, morteroa) moradu, morau (adj) morea “Kukufraka tis olau txikerrak, eta dis morautxuk orre pe [3A]” - (Kuku-prakak dira holako txikerrak, eta dira moretxoak horiek ere) moreno (adj) beltzarana; morene (adj) beltzarana “Eta neskato morena morena bat isen san [2A]” - (Eta neskatoa beltzaran beltzaran bat izan zen) mosto (iz) mostoa, ezpainen inguruan geratzen dena likido batzuk edandakoan mostradore (iz) mostradorea “Iminte situen mostradoren ganen yosite [2A]” - (Ipintzen zituzten mostradorearen gainean josita) motxile (iz) motxila “Emeti yoten die motxilegas ta domekatan ta asko ta [2G]” - (Hemendik joaten dira motxilarekin eta igandeetan eta asko eta) motza (adj) motza, itsusia “Bai ikusten doas, umetxu betzuk, eta gause motza da [2A]” - (Bai ikusten ditut, umetxo batzuk, eta gauza motza da) muestre (iz) lagina “Sulfaton muestre be eron neutzen [1G]” - (Sulfatoaren lagina ere eroan nion) mulete (iz) makulua multe (iz) multa, isuna “Suritxu bet ikuste san, ta guardi sibilek eta multe [4G]” - (Zuritxo bat ikusten zen, eta guardia zibilek eta multa) mundu (iz) mundua “Ta alan da mundu, ta alan lotuko da [1A]” - (Eta hala da mundua, eta hala lotuko da) mutu (adj) mutua N nabega (ad) nabigatu nagosi, nausi (adj) nagusia “Alabe ointxe be ortxe etzen bixi da, ortxe, kurtzioko ortxe etze nausin [2G]” - (Alaba oraintxe ere hortxe etxean bizi da, hortxe bide gurutzeko hortxe etxe nagusian) naiko (ado) nahiko “Eta olan suritan sanen olan, e, sati bet, ya igertan san selan, e, selan daun naiko [2A]” - (Eta hola zuritzen zenean hola, zati bat, ja igartzen zen zela, zelan dagoen nahikoa) “Oin dinoudie Goyerri naiko beraño len Goyerri isen san, gutzat, San Kristobaletik gora, baye oin es, Goyerri ya dinoudie berau, baye Santimami, gutzat Santimami isen da [3A]” - (Orain diote Goierri nahiko beheraino lehen Goierri izan zen, guretzat, San Kristobaletik gora, baina orain ez, Goierri ja diote beherago, baina Santimami, guretzat Santimami izan da) narras, narres (ado) narras; narran imini (ad) narran ipini; narras ibili (ad) narras ibili; narrastu (ad) narrastu


362 “Ure imini aldas beran ureas ta andi ya danak, andi korritan, basas beterik, eta, neskari agarrata narras eron [1A]” - (Ura ipini aldats beheran urarekin eta handik ja denak, handik korritzen, basaz beterik, eta nekei oratuta narras eroan) narruten in (ad) narrutan egin “Akerlandari be, Akerlanda be, Unbe da isen ites, ba Akerlanda, i deko usena, se Akerlandara atxine yote sin orrek putek yote sin, kotxe ukite seuna jente ba dirudunek, ba Unbeko biden iyoten sen Loyutik gora, eta an Akerlanda dustin an lotzen sin ta an kotxetan narruten ite seren, ta orreaitik usena kanbia otzen Akerlanda [2G]” - (Akarlandari ere, Akarlanda ere, Unbe da izan egitez, ba Akarlanda, ei dauka izena, ze Akarlandara antzina joaten ziren horiek putak joaten ziren, kotxea edukitzen zuena jende ba dirudunak, ba Unbeko bidean igotzen zen Loiutik gora, eta han Akarlanda osoan han lotzen ziren eta han kotxeetan narrutan egiten zuten, eta horregatik izena aldatu zioten Akarlanda) naste (iz) nahastea; naste borraste (iz) nahaste borrastea; nasten (ado) nahastean; nasta, nastau (ad) 1. nahastu. 2. nahastu, kutsatu. 3. karta jokoan nahastu “Eta botate otzen aspitara, karea, eta galtzu, ta karea galtzues eta, ollo kakaas naste, fenomeno abonurako [2G]” - (Eta botatzen zien azpitara, karea, eta galtzua, eta karea galtzuarekin eta, oilo kakarekin nahastea, fenomenoa ongarrirako) “Orrek porruk eta, kinpulle ta ori, batera nasten egosi ber da besperan [3A]” - (Horiek porruak eta, kipula eta hori, batera nahastean egosi behar da bezperan) “Ganaduri bakarrik, baye, noperak eron ullen edo, batan bateas, e, eroten badosu, nastako tzu, eta suk erongo su gortara [3G]” - (Ganaduari bakarrik baina, norberak eroan ilean edo, baten batekin, eroaten baduzu, nahastuko dizu, eta zuk eroango duzu kortara) naturala (adj) naturala “Ume in te osten da esne lodi, lodi lodi, esta naturala lodi da, ta ori da txalantzat, arik eta garbitu arten errape [3G]” - (Umea egin eta ostean da esne lodia, lodi lodia, ez da naturala lodia da, eta hori da txahalarentzat, harik eta garbitu artean errapea) naye (ado) nahia, zenbat-gura “Iturrik naye egon dis, e? [1A]” - (Iturriak nahia egin dira, e?) “Orrek bitxok, naye oten sien erreka eskinetan [2G]” - (Mamarro horiek, nahia egoten ziren erreka izkinetan) negau (ad) ukatu nekatu (ad) nekatu nekes (ado) nekez “Ni neure eretxin, e, gerorau te gitxiau bakisu seaiti ingo den igual, oin saskeleri asko daulako ta ikusi nekesau ingo dire baye, atxine dana garbi ote sales, orrek solo bastarratan ta olan, ikusi ite sin asauti, se klaro ori argi ori ikusten da, jolin! Ba se esangotzu ba igual eun metroti [2G]” - (Ni neure iritzian, gerorago eta gutxiago badakizu zergatik egingo duten igual, orain saskeleria asko dagoelako eta ikusi nekezago egingo dira baina, antzina dena garbi egoten zenez gero, horiek soro bazterretan eta hola, ikusi egiten ziren asagotik, ze jakina argi hori ikusten da, jolin! Ba zer esango dizut ba igual ehun metrotik) nonbrau (ad) izendatu; nonbradu, nonbraue (adj) famatua “Joe, artistek, gurdi ondo karga, ondo kargate seune artiste isete san, nonbraute ote sin, e? Artistek [3G]” - (Joe, artistak, gurdia ondo kargatu, ondo kargatzen zuena artista izaten zen, izendatuta egoten ziren, e? Artistak) “Bai leku batzuten bai, baye orrek nonbrauek isten sien [2G]” - (Bai leku batzuetan bai, baina horiek famatuak izaten ziren) nondi norako barik (esak) nondik norako barik “Apurke apurke, ba sorrak iten asi sien, eta akabun, e, nondi norako barik enprese ori akaba san [1G]” - (Apurka-apurka, ba zorrak egiten hasi ziren, eta, akabuan, nondik norako barik enpresa hori amaitu zen) nontzebarri (adj) nontzerberria “Nontzebarri, ba, gause asko gustetan dakela yakite ta preguntate ta [4A]” - (Nontzerberria, ba, gauza asko gustatzen zaiela jakitea eta itauntzea eta)


363 normala (adj) normala; normalen (ado) normalean; normalmente (ado) normalean; normaldu (ad) normaldu; normalisa (ad) normaldu “Batzuk ori gorri, gorri gorri, au usen bat, dekela baye emen olaurik esta in, e? Emen normal naturala talo iteko urune, eta berde ganaduntzat emoteko [3G]” - (Batzuek gorri hori, gorri gorria, hau izen bat, daukatela baina hemen holakorik ez da egin, e? Hemen normal naturala talo egiteko irina, eta berdea ganaduarentzat emateko) “Bai normalen, otamar berrogei untze bitarte isete san, arri andikas [2G]” - (Bai normalean, hogeita hamar berrogei iltze bitartea izaten zen, harri handiekin) “Emen normalmente palu bateas jote san [3G]” - (Hemen normalean palo batekin jotzen zen) “Gero asi gintzesan gau irebasten apur bet, eta normalisa san aputxu bet eta gure denpore ori isen da [2A]” - (Gero hasi ginen geu irabazten apur bat, eta normaldu zen apurtxo bat eta gure denbora hori izan da) nosepeinen (ado) noizean behin; nosikuandon (ado) noizean behin nota (ad) igarri “Eta notaten da, ba keak estaula ondo urtetan [2A]” - (Eta igartzen da, ba keak ez duela ondo irteten) ño (esk) ño O obe (adj) hobea; oba 1. (esk) hobe. 2 (adj) hobea; obeto (ado) hobeto “Diferente diferente da ta oba da, e? Oba da [2A]” - (Desberdina desberdina da eta hobea da, e? Hobea da) “Olan obeto dau [1G]” - (Hola hobeto dago) obliga, obligau (ad) behartu; obligasino (iz) betebeharra “Bearrak in te osten ni ilundetan, or goyen euki gendun arri bet, gantxo bateas iminte, arri bet esan pisu andiko isen se klaro esta ber bes obliga, iten badosus entrenamintutan, idik, e, kauk iten dau [2G]” - (Beharrak egin eta ostean ni ilundietan, hor goian eduki genuen harri bat, gantxo batekin ipinita, harri bat ez zen pisu handikoa izan ze jakina ez da behar ere ez behartu, egiten badituzu entrenamenduetan, idiak, kok egiten du) obun (ado) obuan, ondotxo, pasatzeko moduan egon; obuko (adj) obukoa; obu antzen (ado) obu antzean, ondo antzean “Len esan dotzuen modun akorda yaten, parre ba, obun imin gendun, lenau e, sepak iminte euki nendusen, eta akorda yaten ba, parre, arreglau in ber dala edo ber dan modun imin ber dala, gerespe apur bet eukiteko [1G]” - (Lehen esan dizudan moduan akordatu zitzaidan, parra ba, obuan ipini genuen, lehenago, ondoak ipinita eduki nituen, eta akordatu zitzaidan ba, parra, konpondu egin behar dela edo behar den moduan ipini behar dela, gerizpe apur bat edukitzeko) “Asi sien ya ogi errasino kenduten, berrotamar urten, ogi errasinon, alandase, etzen, talo apur bet, eukiteune o esne apur bet, obu antzen ibilte san [2G]” - (Hasi ziren ja ogi errazioa kentzen, berrogeita hamar urtean, ogi errazioan, hala da ze, etxean, talo apur bat, edukitzen zuena edo esne apur bat, obu antzean ibiltzen zen) “Gasteena neure edadeko da ta a obun dabil [2G]” - (Gazteena neure edadekoa da eta hura obuan dabil) ofendidu (ad) ofenditu Arbolak Goierrin.


364 oin (ado) orain; ointzu (ado) oraintsu; ointzurengo (ado) oraintsurengo “Bai isen san, ganose, oin be bai e? Oin be bai, e? [2A]” - (Baina, izan zen, gogotsua, orain ere bai, e? Orain ere bai, e?) “Bendejakas, ointzurarten ba, jubila arten [2A]” - (Bendejekin, oraintsura artean ba, erretiratu artean) “Ointzurengo bisi isen dana bai [2G]” - (Oraintsurengo bizi izan dena bai) oiture (iz) ohitura “Etzerako matza batzuk bai, baye txakoline iteko oiture asko es, Goyerri alden geyau, geyau andi Peñesetati, Pinu, orre pai, orretan bai, or egon da or txakoline, orretan [2A]” - (Etxerako mahats batzuk bai, baina txakolina egiteko ohitura asko ez, Goierri aldean gehiago, gehiago handik Peñesetatik, Pinu horiek bai, horietan bai, hor egon da hor txakolina, horietan) ojala (esk) hobe “Ojala etorko baletikes! [2A]” - (Hobe etorriko balira!) “Ojala ongo baletikes ondo! [2A]” - (Hobe egongo balira ondo) okasino (iz) aukera “Ta unibersidadek emoutzen okasino [2G]” - (Eta unibertsitateak eman zion aukera) okerra (adj) okerra; okerreko lekuti yon (esak) okerreko lekutik joan); okertu (ad) okertu “Orretan makine bat barre iten isen da, se astok okerra ti, pentzetan dan baño okerrau ti te en jeneralen, gusurre dala esa lei baye, saldik esteu gixona botako, lepo ganetik, bai astok en jeneralen, ori, truko deko ori te tranpatxu deko, bai bai bai, astok bota iten deu, fasil [2G]” - (Horretan makina bat barre egiten izan da, ze astoak okerrak dira, pentsatzen den baino okerragoak dira eta gehienetan, gezurra dela esan liteke baina, zaldiak ez du gizona botako, lepo gainetik, baina astoak gehienetan, amarru hori dauka hori eta tranpatxoa dauka, bai bai bai, astoak bota egiten du erraz) “Bai okerreko lekuti yon da [3A]” - (Bai okerreko lekutik joan da) “Gallurrekok eta orrek untzek, igual yon eta, a okertu in da, ta beste bat imin ber dot eta a okerra [3A]” - (Gailurrekoak eta iltze horiek, igual joan eta, hura okertu egin da, eta beste bat ipini behar dut eta hura okerra) okurrentzi (iz) burutapena olinpiku (adj) olinpikoa “Ori esan notzunen, ori, es, olinpiku isen san, e, soka tire bere denporatan, eta, irurogetabederatzian da orti olinpiku isen san [4A]” - (Hori esan nizunean, hori, ez, olinpikoa izan zen, soka tira bere denboretan, eta, hirurogeita bederatzian eta hortik olinpiko izan zen) omenaje (iz) omenaldia “An i yotzien itzeleko omenaje [3A]” - (Han egin zieten itzeleko omenaldia) ona (adj) ona; ona egon (ad) ona egon; on in (ad) on egin “Martxa onen egon gintzen ordureko gu [2G]” - (Martxa onean egon ginen ordurako gu) “Ereiteko esta bape ona ori [3G]” - (Ereiteko ez da bat ere ona hori) “On ite otzola, ta on ite otzoles ba artu iteusen [2G]” - (On egiten ziola, eta on egiten zionez gero ba hartu egiten zituen) ondatu (ad) hondatu; ondamena (iz) hondamena “Yokon goraberan egon san ori, ondatute ainbeste bider, totalmente ondatute sorras beterik [2G]” - (Jokoaren gorabeheran egon zen hori, hondatuta hainbeste bider, guztiz hondatuta zorrez beterik) ondino, ondiño (ado) oraindino; ondinokarren, ondikarren (ado) ondinokarren, hondinokarren “Ondino urte askoko esta, gure orrek etzek eukiko deitus, eunde ogetamar urte edo orti [1G]” - (Oraindino urte askokoa ez da, gure etxe horrek edukiko ditu, ehun eta hogeita hamar urte edo hortik) “Areri estako pasau ondikarren, urte bete bes, estako pasaten, solotan imin barik, lexarra ta aten [3A]” - (Hari ez zaio pasatu hondinokarren , urte bete ere ez, ez zaio pasatzen, soroetan ipini barik, lizarra eta atean) ondo (ado) ondo; ondo esan (ad) ondo esan; ondu (ad) ondu; ondu bayetz (esak) ondu baietz


365 “Ni ondo bisi ise nas, gaur bisi nas txarto [3G]” - (Ni ondo bizi izan naiz, gaur bizi naiz txarto) “Koperatibe Erandion euki du, ondo indertzu barres [2G]” - (Kooperatiba Erandion eduki dugu, ondo indartsua berriz) “Ondo esate otzunak, se biek isen sien, ondo esateko, esta? Baye, pentzate osu obeto sausela, klinika baten [2A]” - (Ondo esaten dizutenak, ze biak izan ziren, ondo esateko, ezta? Baina, pentsatzen duzu hobeto zaudela, klinika baten) ondo (iz) ondoa, alboa; ondon (ado) ondoan, alboan “Estaka, palu betzukes yoten gintzen an, uren ondora [2G]” - (Taketa, palu batzuekin joaten ginen han, uraren ondora) “Eta emen Martu ondon be bai urren daus inte [2A]” - (Eta hemen Martiartu ondoan ere bai hurrean daude eginda) onenbeste bayetz (esak) honenbeste baietz opetzi (ad) opetsi, eskaini “Diru opetzi eta boluntariok eske eta, jente ya, urtetan asi san [1G]” - (Dirua opetsi eta boluntarioak eske eta, jendea ja, irteten hasi zen) oratu (ad) oratu “Ta txarriri oratu gantxoas, ekarri tejabanapera [1G]” - (Eta txerriari oratu gantxoarekin, ekarri tejabanapera) orbista (ad) orbiztu “Bai orbista di bai [3G]” - (Bai orbiztu dira bai) orbistu (ad) orbiztu “Bistu iten dala, orbistu iten deure [4A]” - (Biztu egiten dela, orbiztu egiten dute) orde (iz) ordea; ordes (post) ordez “Emon dotze ain, e, ba terrenon ordes [2G]” - (Eman diote haren, ba terrenoaren ordez) “Ausori beti, ausori bai, ya, ori san, eta orde paga ber, batek eroten botzo besteri bere [1G]” - (Auzoei beti, auzoei bai, ja, hori zen. eta ordea ordaindu behar, batek eroaten badio besteari ere) ordun (ado) orduan “Ordun Olentzerorik esan egoten [3A]” - (Orduan Olentzerorik ez zen egoten) organisa (ad) antolatu “Bai erromeri beti, biek, orko iten deula lantzarra, Erandioko erdi eta Leyoako erdie, ta or beti egote san, e, gasten arten, batek organisa gure [1G]” - (Bai erromeria beti, biek, horkoa egiten duela lantzarra, Erandioko erdia eta Leioako erdia, eta hor beti egoten zen, gazteen artean, batek antolatu gura) orienta (ad) orientatu, bideratu “Kontau beti, beti egote sien, bata paño giau, yakin dakienak, besteri apur bet, orientaten, alan edo [1G]” - (Kontatu beti, beti egoten ziren, batak baino gehiago, jakin dakitenak, besteari apur bat, orientatzen, hala edo) or konpon (esak) hor konpon “Orrek esteudi yakin gure eser bes, aurona, eta su or konpon [2A]” - (Horiek ez dute jakin gura ezer ere ez, eurona, eta zu hor konpon) orrenbeste (ado) horrenbeste “Es errimau se beneno deke esate oskun, apenas deke orrenbeste baye bueno, entzutetati ba [2G]” - (Ez parajetu ze pozoia daukate esaten zigun, ez dirudi daukatenik horrenbeste baina beno, entzuteetatik ba) ortosik (ado) ortozik “Sapaldu ite seden, para an ortosik eta [2G]” - (Zapaldu egiten zuten, paratu han ortozik eta) osatu (ad) osatu “Nik entzunte dekot ba estait, e, baye ori urte ti entzunte dekotena, osea, gauben, e, giltze bat, olan, e, ba kanpoko alderdin bentanako kanpoko alderdin, eta gero urruko goxen, e? Ain otzaas, pasau a, ta osatan dala [2A]” - (Nik entzunda daukat ba ez dakit, baina hori urteak dira entzunda daukadana, hau da, gauean, giltza bat, hola, ba kanpoko alderdian leihoko kanpoko alderdian, eta gero hurrengo goizean, e? Haren hotzarekin, pasatu hura, eta osatzen dela) oso 1. (adj) osoa. 2. (ado) oso, sano; oson (ado) osoan; oso oson (ado) oso osoan; osorik (ado) osorik; osorik egon (ad) osorik egon, oraindino ume egiteko egon “Eta euskeras dana ta ori, abadeas, e, egun dustitan iteun errosario santu, bai oso ona isen san, ama, aite es ain ona, e, baye ama isen san oso ona [2A]” - (Eta


366 euskaraz dena eta hori, abadearekin, egun guztietan egiten zuen arrosario saindua, bai oso ona izan zen, ama, aita ez hain ona, baina ama izan zen oso ona) “Sondiken ostera bai, an ereite san, an solo osok ereite sin [2A]” - (Sondikan ostera bai, han ereiten zen, han soro osoak ereiten ziren) “Ta garisume oson baye, barikutan [3A]” - (Eta garizuma osoan baina, ostiraletan) “Otzitan danen orio, txorisok sartu osorik an [3A]” - (Hozten denean olioa, txorizoak sartu osorik han) “Ondiño osori tau? [4A]” - (Oraindino osorik dago) ostabere, ostabe (ado) ostera ere “Baye orrekas, eta dino se, a diru apur bet aukiko en, aikas dirukas asi sien, diru benetako, areas asi sin bisten ostabere [2A]” - (Baina horiekin, eta dio ze, diru hura apur bat edukiko zuten, diru haiekin hasi ziren, dirua benetakoa, harekin hasi ziren bizitzen ostera ere) “Orduko denporatan, e, famelik esne asko gasteta eun, se isen sin, fameli numerosok geyenak, lau bost umetik bera ba, obeto esateko inok eseitun eukiten ta, oin gause kanbia in da ostabe ta [2G]” - (Orduko denboretan, familiak esne asko gastatzen zuen, ze izan ziren, familia ugariak gehienak, lau bost umetik behera ba, hobeto esateko inork ez zituen edukitzen eta, orain gauza aldatu egin da ostera ere eta) ostantzen, ostantxen (ado) osterantzean “Bai, ikusten badosu esteula, estala ioten gorantza, edo esteula ostantzen iten, ba esteu probarik iten [2A]” - (Bai, ikusten baduzu ez duela, ez dela igotzen gorantz, edo ez duela osterantzean egiten, ba ez du probarik egiten) ostatu (iz) ostatua; ostatun egon (ad) ostatuan egon “Eta asko egon sien bearren emen ibil sienak, posadan dausenak, ostatun egote sien, e [1A]” - (Eta asko egon ziren beharrean hemen ibili zirenak, ostatuan daudenak, ostatuan egoten ziren, e) oste (iz) 1. ostea. 2. ostea, biharamoan, ajea; osten (ado) ostean “Bai se be bai esaten da se oste txarra dekosun edo se oste txarra dekoten [2A]” - (Bai ze ere bai esaten da ze oste txarra daukazun edo ze oste txarra daukadan) “Batzuk gabon aurreti, beste batzuk osten, guren, e, nire aititek eta amamak osten iten seden [3A]” - (Batzuek gabon aurretik, beste batzuek ostean, gurean, nire aititak eta amamak ostean egiten zuten) “Ta gero, karo, orren osten egon san Martin, bai Matin yote san Erandiora, se Erandion euki eun, e, etze, e, sartuteko [2A]” - (Eta gero, jakina, horren ostean egon zen Martin, baina Martin joaten zen Erandiora, ze Erandion eduki zuen, etxea, sartzeko) ostia (esak) ostia “Ori da, setak, baye sete esta, ori arbolatan, egoten da pegata, eta gogorrau da ostie baño ori [3G]” - (Hori da, zizak, baina ziza ez da, hori arboletan, egoten da atxikita, eta gogorragoa da ostia baino hori) “Emen urte baten, e, milloyak egon sin urte baten, ontxe, nik senbet urte okiko neusen ba, amasortzi urte, oin larotabat dekoteas, bai baye milloyak etor sin, estait nondi ostia etor sin arek [3G]” - (Hemen urte baten, milioiak egon ziren urte baten, oraintxe, nik zenbat urte edukiko nituen ba, hamazortzi urte, orain laurogeita bat dauzkat, bai baina milioiak etorri ziren, ez dakit nondik ostia etorri ziren haiek) ostu (ad) ostu “Urrungo asten ya esan egon es jaulerik es abirik, ostu i yoskun [3G]” - (Hurrengo astean ja ez zen egon ez kaiolarik ez habiarik, ostu egin ziguten) P padesidu (ad) jasan, nozitu “Zelau gaixoak, berak, padesidu una ingles batek, Dalton deritxon batek [2G]” - (Zelako gaixoak, berak, jasan zuena ingeles batek, Dalton deritzan batek) papau (adj) papaua


367 “Eta papau esaten da, isilik on saites papau ori [4A]” - (Eta papau esaten da, isilik egon zaitez papau hori) para, parau (ad) paratu, jarri “Es guk esta lur asko euki gendulakon bes se gu para gendunerako rentadore ona, ya etze dustik koita on sien, eta ya, nik amar urte eukiko nendusen ordureko ta ya jente, etze dustik okupata arreskero emen, etze gitxi in da, barririk [1A]” - (Eta guk ez da lur asko eduki genuelako ere ez ze gu paratu genuenerako errentadore hona, ja etxe guztiak koiuta egon ziren, eta ja, nik hamar urte edukiko nituen ordurako eta ja jendea, etxe guztiak okupatuta harrezkero hemen, etxe gutxi egin da, berririk) “Eta gauen parau nintzen txarto txarto [2A]” - (Eta gauean paratu nintzen txarto txarto) paraje (ado) paraje, hurbil; parajenengo (ado) parajerengoa; parajetu (ad) parajetu “Ote san ta dau beste bat, a baño parajeau gure etzeti [2G]” - (Egoten zen eta dago beste bat, hura baino parajeago gure etxetik) “Leridan trena, urrinengo, parajenengo, eta, saspiretan urteteun, tren batek, arrastiko saspiretan [1G]” - (Lleidan trena, aurrenengoa, parajerengoa, eta, zazpietan irteten zuen, tren batek, arrastegiko zazpietan) pareje (iz) parea, bikotea “Ta idi asko batze san ordun, ta artu gendun pareja bana [2G]” - (Eta idi asko batzen zen orduan, eta hartu genuen pare bana) paren (ado) parean “Layoako entradan bere bai, ementxe Eroskin paren, ortxe goiko alderditxun bere bai egote san beste bat [2G]” - (Leioako sarreran ere bai, hementxe Eroskiren parean, hortxe goiko alderditxoan ere bai egoten zen beste bat) parkatu (ad) barkatu; parkeske (ado) barkeske “Se lelako lekun ba seme alaba pa, parkatu be eleye in se dau mundu kanbiaute ta bueno [2G]” - (Ze lehenengo lekuan ba seme-alabek ba, barkatu ere ez lezakete egin ze dago mundua aldatuta eta beno) parte (iz) 1. aldea. 2. partea, zatia; parte euki (ad) parte eduki “Fameli ona ona euki du, aiten parteti es ainbeste ainbeste ona, baye aman parteti, oso ona euki dus [2A]” - (Familia ona ona eduki dugu, aitaren aldetik ez hainbeste hainbeste ona, baina amaren aldetik, oso ona eduki ditugu) “Negu parten, bedar berde eukiteko, nik eguno beti euki dot ganadu euki doten arten, negun, negureko erainte solo bat edo bi [2G]” - (Negu aldean, belar berde edukitzeko, nik egundo beti eduki dut ganadua eduki dudan artean, neguan, negurako ereinda soro bat edo bi) “Unibersidaderantza sosela ondino Erandio da emetiko parte be bai, ermiteraño, se unibersitatera sosela ermite eskerrara dau [3A]” - (Unibertsitaterantz zoazela oraindino Erandio da hemendiko aldea ere bai, ermitaraino, ze unibertsitatera zoazela ermita ezkerrera dago) “Eta nik dekot or parte igual igual [2A]” - (Eta nik daukat hor parte berdin berdin) partidu (ad) banatu, zatitu “Eta partidu eudin, lau, lau nebarreban arten etzealde [2G]” - (Eta banatu zuten, lau, lau neba-arreben artean baserria) partikularra (adj) partikularra “Bai labadero ba partikularra isen san, e? [2G]” - (Bai labaderoa ba partikularra izan zen, e?) pasa, pasau (ad) 1. pasatu. 2. gertatu, jazo. 3. eralgi. “Ori egi da, se geuren pasa da [1A]” - (Hori egia da, ze gurea pasatu da) “Se estoskue itxiten pastan gure solotara [2A]” - (Ze ez digute uzten pasatzen gure soroetara) paseo (iz) paseoa; paseon (ad) paseoan; pasea (ad) paseatu “Errosariora yon ta gero ara, ta gero, iten gendun paseo bat, ara Sondikeko, abiasino daun lekun olau etze andi bet dau, araño, ta buelte in, ta atxe paseo [1A]” - (Arrosariora joan eta gero hara, eta gero, egiten genuen paseo bat, hara Sondikako, abiazioa dagoen lekuan holako etxe handi bat dago, haraino, eta buelta egin, eta paseo huraxe)


368 “Yoa nas paseon eta egarritu nas [4A]” - (Joan naiz paseoan eta egarritu naiz) patxadas, fatxadas (ado) patxadaz pega, pegau (ad) erantsi, atxiki “Ra! Pegate sien an ta gero esin solta [2A]” - (Ra! Eransten ziren han eta gero ezin soltatu) “Pega, pega iten dires [2A]” - (Erantsi, erantsi egiten dira) pelea (iz) borrokaldia; pelean imini (ad) borrokan ipini “Astrapale seoser mobida, dauanen edo, edo, e, pelearen bat edo [4A]” - (Astrapala zer edo zer istilua, dagoenean edo, edo, borrokaren bat edo) peligru, peligro (iz) arriskua; peligroso (adj) arriskutsua “Amas umek eta egoteko estau peligrurik aren be [2A]” - (Gainera umeak eta egoteko ez dago arriskurik arean ere) “Peligro isen san, badatos, badatos, badatos, dana abioya, ba senbet, igual ogetamar baño giau, dana kargata, eta aik bota en, bakisu, baten besten, emen Artxandan be senbet bota eden, Bilbon be bai, eta estinotzut Gerniken ser botaeen, baye alan gause larririk nik estot ikusi, estot ikusi [2A]” - (Arriskua izan zen, badatoz, badatoz, badatoz, dena hegazkina, ba zenbat, igual hogeita hamar baino gehiago, dena kargatuta, eta haiek bota zuten, badakizu, batean bestean, hemen, Artxandan ere zenbat bota zuten, Bilbon ere bai, eta ez diotsut Gernikan zer bota zuten, baina hala gauza larririk nik ez dut ikusi, ez dut ikusi) “Kaparra da peligrosoena badau infetata [3G]” - (Kaparra da arriskutsuena badago zolduta) pene (iz) pena; penagarri (adj) penagarria “Ain eskatu osten pena andiegas [2A]” - (Hain eskatu zidan pena handiarekin) “Tikusten doas batzuk, te penagarrik, e? Penagarrik, lastime, se aik, e, gerorau te, serau dos, aik igual igual dos [2A]” - (Eta ikusten ditut batzuk, eta penagarriak, e? Penagarriak, lastima, ze haiek, gerorago eta, zerago doaz, haiek berdin berdin doaz) pentza, pentzau (ad) 1. pentsatu. 2. iruditu, eman; pentzaurik (ado) pentsaturik; pentzun (post) pentsuan “Justo abade etorri eta, pentza euken begire on dala [2A]” - (Justu abadea etorri eta, pentsa zitekeen begira egon dela) “Eta ito i aken ume bigarrena, sei edo saspi ilebeteas, eta gero dino negar baño eseula iten gure amak, pentzaurik, jainkok danak darotzesala ta ia setan giau euki, esteula isengo ta gero etor gentzesan nire anaje defuntu, oin urte bi il san, ni baño urte bi sarrau, eta ni eta arreba bakarra Leyoan bisi dana [2G]” - (Eta ito egin zitzaien ume bigarrena, sei edo zazpi hilabeterekin, eta gero dio negar baino ez zuela egiten gure amak, pentsaturik, jainkoak denak daroazkiola eta ea zertan gehiago eduki, ez duela izango eta gero etorri ginen nire anaia defuntua, orain urte bi hil zen, ni baino urte bi zaharragoa, eta ni eta arreba bakarra Leioan bizi dena) permitidu (ad) baimendu, onartu; permiso (iz) baimena “Andrek, bear iteko be gisonan permiso ber isete seun, bear iteko! [3A]” - (Andreak, behar egiteko ere gizonaren baimena behar izaten zuen, behar egiteko!) persegidu (ad) pertsegitu “Es ortan suerte andi euki gendun, e? Iños besti, persegidu, ta esaten dan modun [2A]” - (Ez horretan zorte handia eduki genuen, e? Inoiz ere ez dira, pertsegitu, eta esaten den moduan) pertenesidu (ad) -ren izan “Urerik esales oten, asi, ba, Akerlandan, eta Erandioko Landararten, danak etorte sin, pertenesidute seen ona posora, ona [2G]” - (Urik ez zenez egoten, hasi, ba, Akarlandan, eta Erandioko Landaraino, denak etortzen ziren, putzu honetakoak ziren, hona) peste (iz) kiratsa “Eta ni isterrak anditute etor nitzen, eta miseri, sorri te peste, naye [1G]” - (Eta ni hankak handituta etorri nintzen, eta miseria, zorri eta peste, nahia) pikante (adj) samina “Eta karakolak, eta kallontzako eta olan, usetan da pikantea bai [2G]” - (Eta barraskiloak, eta tripakientzat eta hola, erabiltzen da samina bai) pika, pikau (ad) 1. haginka egitea, sugeek, mamarroek, e. abarrek. 2. xehatu, txikitu.


369 3. errotarria zein kodaina pikatu. 4. pikatu, mindu “Lusero dausenen, sertu in ber di, pikau [2G]” - (Luzaro daudenean, zertu egin behar dira, mindu) “Orrek biek ibilte sin esnek a karroas ta ama astoas, ta beti pikata [3G]” - (Bi horiek ibiltzen ziren esneak hura karroarekin eta ama astoarekin, eta beti pikatuta) pike (adj) pikea “An isen san, mendi ain pike, eta, arrikas artillerik, e, soltaten seitun arrik atxatan, arribolak, e, menditi bera, eta, atarañon ta mulok eta dusti an deskalabru bet isen san [1G]” - (Han izan zen, mendia hain pika, eta, harriekin artilleriak, soltatzen zituen harriak haitzetan, harri-bolak, menditik behera, eta, hartaraino eta mandoak eta guzti han triskantza bat izan zen) pil-pil (hots) pil-pil, irakinaren zarata “Porru orrik etxa ta, an uretan irikiten, pil-pil pil-pil, ta gero, pintxa ite sotzen atara lantzen beinen ta pintxa ite sotzen, ia odolik urtetan badeu, ta odolik espadeu urtetan ba ondo egoste [3A]” - (Porru orriak bota eta, han uretan irakiten, pil-pil pil-pil, eta gero, ziztatu egiten zion atera lantzean behin eta ziztatu egiten zion, ea odolik irteten duen, eta odolik ez badu irteten ba ondo egosita) pinta, pintau (ad) pintatu “Bai neskak, ondo pasaten gendun, gaues yonta be, atzasalak pinta, beti ote san listatxuren bat [2A]” - (Baina neskak, ondo pasatzen genuen, gauez joanda ere, atzazalak pintatu, beti egoten zen zuhurtxoren bat) pintxa, pintxau (ad) ziztatu “Andi sortzi egun barru alboko gison batek suge andi bet il, topa eyeun pastuko lekun eta olaseko bustena falta, a bustena kendu yotzenen se ingo yotzen ayeri beyeri ba pintxa [1A]” - (Handik zortzi egun barru alboko gizon batek suge handi bat hil, topatu ei zuen bazka lekuan eta holaseko buztana falta, buztan hura kendu zionean ze egingo zion behi hari ba ziztatu) “E, aldeanu dustik, e, barrio dustitan batan bat egote san eukiteuna ori katxarro ori, pintxetako askenengo ordun, eta orrek pintxa seitun te akortanas bi, e, sei pintxau, eta, bi il in ber seitun [2G]” - (Baserritar guztiak, auzune guztietan baten bat egoten zen edukitzen duena katxarro hori, ziztatzeko azkeneko orduan, eta horrek ziztatu zituen eta akordatzen naiz bi, sei ziztatu eta, bi hil egin behar zituen) pintxela (adj) dotorea “A ikusi dot olan kaikues, ni, ba, mutil gaste, esta? Eta beori ba, or, ogei urte ingiruko o amasortzi urte ingiruko baye, iste san pintxela ta, sentalle baño eleganteau yote san [2G]” - (Hura ikusi dut hola kaikuarekin, ni, ba mutil gaztea, ezta? Eta berori ba, hor, hogei urte ingurukoa edo hamazortzi urte ingurukoa baina, izaten zen dotorea eta, zenteila baino dotoreago joaten zen) piperrik es (esak) piperrik ez pisa, pisau (ad) pisatu “Eta diskusino, se pisu deko ta romaneas pisau [2G]” - (Eta eztabaida, ze pisu dauka eta erromanarekin pisatu) “Geyenes ori pisa senke, geyenes ori, gero gitxiaues tiretu senke [4A]” - (Gehienez hori pisatu zenezake, gehienez hori, gero gutxiagorekin tiratu zenezake) pitau (ad) txistua jo pititxu bet (ado) pititxo bat, apurtxo bat “Eta umedasino pititxu bet eta Jesus! [3A]” - (Eta hezetasun piti bat eta Jesus!) “Bai eta arek, bustiten da pititxu bet [3A]” - (Bai eta haiek, bustitzen da pititxo bat) plano, planu (adj) laua “Orrek, or, plano badau, nitzat esta, takoya euki ber deu apur bet [2A]” - (Horiek, hor, laua badago, niretzat ez da, takoia eduki behar du apur bat) “Biribile isen berren, asko lodie ta planu asko, ordun, busterri kolokatzeko [4G]” - (Biribila izan beharrean, asko lodia eta laua asko, orduan, buztarria kolokatzeko) planta (ad) plantatu “Plasan erdi erdin itxi nendun, plantata [2A]” - (Plazan erdi erdian utzi nuen, plantatuta) “Mendiku pe kaballoas etorte sien gaixok, e, ba, sertzen, leleko medikuk emen planta sinak, kaballoas [2A]” - (Medikuak ere zaldiarekin etortzen ziren gaixoak, ba, zertzen, lehenengo medikuak hemen plantatu zirenak, zaldiarekin) plante (iz) planta


370 “Armere iseten da idien beran plantea [4G]” - (Armera izaten da idiaren beraren planta) plantille (iz) txantiloia “Gero ondo siketuten sanen ebaite seitusen, berak auki seitusen plantille batzuk [2A]” - (Gero ondo sikatzen zenean ebakitzen zituen berak eduki zituen txantiloi batzuk) plastiku, plastiko (iz) plastikoa; plastikusko (adj) plastikozkoa “Baye ori, justo, ori aurre dusti, euki gendun guk mallukikas, eta urtetxu batzutan, eta gero ori pinu orri imin berren, plastiko [4A]” - (Baina hori, justu, hori aurre guztia, eduki genuen guk mailukiekin, eta urtetxo batzuetan, eta gero hori pinu orri ipini beharrean plastikoa) “Eta plastikuskok abantetan seitun urtek [2G]” - (Eta plastikozkoak irauten zituen urteak) plega, plegau (ad) tolestu “Eta bat iminte san, olan, e, estaka andi bet, sera artes, eta, ara bota sera, plega, plega [1G]” - (Eta bat ipintzen zen, hola, taket handi bat, zera artez, eta, hara bota zera, tolestu, tolestu) Altzaga. plomo (iz) beruna “Oneri begiskones in dotze, ta gero seragas, plomogas, sartenen imini ta ganeti olan pasa, ta klaro amen urteten dau Erandioko elexek [2A]” - (Honi begizkoa egin diote, eta gero zerarekin, berunarekin, zartaginean ipini eta gainetik hola pasatu, eta jakina hamen irteten du Erandioko elizak) ploust, plaust (hots) jaustearen zarata “Ploust urtetan deude, emeko porkeri dustik [2A]” - (Ploust irteten dute, hemengo txerrikeria guztiek) pobre (adj) txiroa, pobrea; pobresi (iz) pobrezia, txirotasuna “Eta pobrentzat eukite yen makallo, eta aberantzentzat, gisedu [1A]” - (Eta txiroentzat edukitzen zuten bakailaoa, eta aberatsentzat, gisatua) poderoso isen (ad) poderosoa izan, etxaguna izan “Gixona il sanen, poderoso gixona isen sales sustraiko [2G]” - (Gizona hil zenean, poderosoa gizona izan zenez gero sustraikoa) polite (adj) polita; polito (ado) polito “Esaotzin suontzat isengo letike polite ori etze [2A]” - (Esan zien zuentzat izango litzateke polita etxe hori) “Bai polito iminte deki, se an beste etze ba pe egon san da yausi san [2A]” - (Bai polito ipinita daukate, ze han beste etxe bat ere egon zen eta jausi zen) politike (iz) politika; politiku (iz) politikaria “Politiken yon-etorri ixen sala asko eta lotu san in barik [2G]” - (Politikaren joanetorria izan zela asko eta lotu zen egin barik) pol-pol (hots) ur irakinaren zarata popularra (adj) popularra “Batzuk, e, krintzabakok be bai, beste batzuk ya popularrak apur bet buruti tragaute ote sinak [2G]” - (Batzuk, krintza bakoak ere bai, beste batzuk ja popularrak apur bat burutik tragatuta egoten zirenak) porasus, podasus (post) porasuz “Ta gure bisimodu, alan isen da gaurko, gasten bisimodu, konpletamente distinto da, eta ondo deretxet, se gu, gure bisimodu triste isen da, bearran porasus bisi isen gintzen, eta gaur, askos obeto bisi dire gastek, eta alan isen ber deu bisimoduk, bear in ber deu persona pobrek, baye es ortaraño gu ibil garen modun [1G]” - (Eta gure bizimodua, hala izan da gaurko, gazteen bizimodua, guztiz desberdina da, eta ondo deritzat, ze gu, gure bizimodua tristea izan da, beharraren porasuz bizi izan ginen, eta gaur, askoz hobeto bizi dira gazteak, eta hala izan behar du bizimoduak, behar egin behar du pertsona txiroak, baina ez horretaraino gu ibili garen moduan) porejenplo (esak) esate baterako


371 “Bai, bai siketu iten die, porejenplo sustraire beti, solon bean barrun, estai sek iten dotzen, baye an galdu iten dis, te siketu iten da dana [3G]” - (Bai, bai sikatu egiten dira, kasurako sustraira beti, soroan behearen barruan, ez dakit zerk egiten dion, baina han galdu egiten dira, eta sikatu egiten da dena) porkeri (iz) txerrikeria “Ploust urtetan deude, emeko porkeri dustik [2A]” - (Ploust irteten dute, hemengo txerrikeria guztiek) portau (ad) portatu posa (iz) poza; posgarri (adj) pozgarria; posik (ado) pozik; postu (ad) poztu “Posa itzela irebasi ite, e, esteu diruk pagetan ori [2G]” - (Poza itzela irabazi egitea, ez du diruak ordaintzen hori) “Ni emen bisiko banentike posik egongo nentike [1A]” - (Ni hemen biziko banintz pozik egongo nintzateke) “Poste nas emen egoteas [2A]” - (Pozten naiz hemen egotearekin) posibilidade (iz) aukera “Estau posibilidaderik iteko se estotzue emoten permisorik [4A]” - (Ez dago aukerarik egiteko ze ez dizute ematen baimenik) potente (adj) indartsua “Orreri botate akon, e, diazinon esate akon beneno potente bat, persone be arnase artu esko bertan ilteko modukoa [2G]” - (Horri botatzen zitzaion, diazinon esaten zitzaion pozoi indartsu bat, pertsona ere arnasa hartuz gero bertan hiltzeko modukoa) potole (adj) potoloa (f.); potolo (adj) potoloa (m.) “Baye txikitxu be badator, e, potolo eta sera, mutilto dau, mutilto dau [2A]” - (Baina txikitxoa ere badator, potoloa eta zera, mutilto dago, mutilto dago) pratiku (adj) praktikoa “Bai ikusi in dot nik layeas lantzen bat labretan baye kako isen san pratikuau [2G]” - (Bai ikusi egin dut nik laiarekin lantzean bat lantzen baina kakoa izan da praktikoagoa) prebenidu (ad) prebenitu pregunte (iz) itauna; pregunta (ad) itaundu “Su trankilo pregunta gurosuna [3G]” - (Zu trankil itaundu gura duzuna) “Guk eskendun pregunta bearrik eukiten, se beti egoten sin indabak [2A]” - (Guk ez genuen itaundu beharrik edukitzen, ze beti egoten ziren indabak) prepara, preparau (ad) prestatu “Eta andrak, amabik ingirun edo olan ya preparata sin, morsillek iteko balde andi beteas [3A]” - (Eta andreak, hamabiak inguruan edo hola ja prestatzen ziren, odolosteak egiteko balde handi batekin) presente (ado) presente; presenta, presentau (ad) aurkeztu, agertu “Eta oin beste batzuk iten deudi, ba, gorpu presente in eta urrengo egunen erre [2A]” - (Eta orain beste batzuek egiten dute, ba, gorpua presente egin eta hurrengo egunean erre) “Presentate isen deude billete, eta gero ille dustiko pageta isen deutze, illen akabun [1G]” - (Aurkezten izan dute txartela, eta gero hile osokoa ordaintzen izan diete, hilaren amaieran) presino (iz) presioa prest (ado) prest; prestu (adj) prestua; presta, prestau (ad) 1. prestatu. 2. mailegatu “Martin beti egon da Goyerrirako prest, asko, asko gudotzo Goyerriri [4A]” - (Martin beti egon da Goierrirako prest, asko, asko gura dio Goierriri) “Beti isen san gixon prestu da, atzerengo ikusi nendunen domu santuru egunen, enendun ikusi bape ondo [2A]” - (Beti izan zen gizon prestua da, atzerengo ikusi nuenean domu santu egunean, ez nuen ikusi bat ere ondo) primerako (adj) primerakoa; primeran (ado) primeran; primerako isen (ad) primerakoa izan “Oin es baye ordun bai, bueno oin goldena deku emen ta, rainetaran bat, baye, orduko sagarrak, ni txikerretako sagarrak, ya estoas ikusi estait senbet urten, or bean egon sin sagar batzuk, primerakok [4A]” - (Orain ez baina orduan bai, beno orain goldena daukagu hemen eta, errainetaren bat, baina, orduko sagarrak, ni txikerretako sagarrak, ja ez ditut ikusi ez dakit zenbat urtean, hor behean egon ziren sagar batzuk, primerakoak) “Su lasai egon, nik lagunduko tzut, ta alan isen san, berak euki eun bildurre ba


372 teorikari, ataun primeran, arin eta lenengoan [4A]” - (Zu lasai egon, nik lagunduko dizut, eta hala izan zen, berak eduki zuen beldurra ba teorikari, atera zuen primeran, arin eta lehenengoan) prindingri, brindringri (adj) eskasa “Eta lebatza, lebatzetzarrak olan es oingo modun prindingrik [1A]” - (Eta legatza, legatz tzarrak hola ez oraingo moduan eskasak) “Birrin birrin, baye birrin da beste gause bat, birrin da bigun, bai brindringi da eskas daun gause [2A]” - (Birrin birrin, baina birrin da beste gauza bat, birrin da bigun, baina prindingria da eskas dagoen gauza) printzipala (adj) garrantzitsua “Printzipalena bakisu setarako usaten dan, askok botaten dotzi indabak yateko be bai, indaba surintzako usetan da, asko, eta karakolak, eta kallontzako eta olan, usetan da pikantea bai [2G]” - (Garrantzitsuena badakizu zertarako erabiltzen zen, askok botatzen diote indabak jateko ere bai, indaba zurientzat erabiltzen da, asko, eta barraskiloak, eta tripakientzat eta hola, erabiltzen da samina bai) prise (iz) presa; prisas (ado) presaz “Eta prisa asko badau, gaues, sortziretan sartu, eta an goxeko amarretarten [2A]” - (Eta presa handia badago, gauez, zortzietan sartu, eta han goizeko hamarretara artean) proba (ad) 1. probatu. 2. dastatu “Bilbon, Bilbora yote san, telak erosi, eta, ni probetan igual enas yoan iños, e? [2A]” - (Bilbon, Bilbora joaten zen, ehunak erosi, eta ni probatzen igual ez naiz joan inoiz, e?) probe (iz) 1. proba. 2. haziera, proba; proba in (ad) 1. proba egin. 2. hazi “Nik estot proba inos in baye entzun in dot [2G]” - (Nik ez dut proba inoiz egin baina entzun egin dut) “Bai, ikusten badosu esteula, estala ioten gorantza, edo esteula ostantzen iten, ba esteu probarik iten [2A]” - (Bai, ikusten baduzu ez duela, ez dela igotzen gorantz, edo ez duela osterantzean egiten, ba ez du probarik egiten) probetxu (iz) probetxua “Itzel politek eta ondo iminte euki seitun baye gero, akabuko ordureko bertan bera itxi danak, seitiik ba gastu giau probetxu baño [2G]” - (Itzel politak eta ondo ipinita eduki zituen baina gero, azkeneko ordurako bertan behera utzi denak, zergatik ba gastu gehiago probetxua baino) probleme (iz) arazoa “Satorrak probleme eguno beti emon deu, se ugeri dau [2G]” - (Satorrek arazoa egundo beti eman du, ze ugaria da) probintzi (iz) herrialdea probokau (ad) probokatu profesionala (adj) profesionala “Orrek anaje bi etor sin ona, Erandiora bisiten, ta bata isen san yokolari profesionala [2G]” - (Horiek anaia bi etorri ziren hona, Erandiora bizitzen, eta bata izan zen jokalari profesionala) proibidu (ad) galarazo, debekatu “Gero proibidute egon da ori [2A]” - (Gero galarazita egon da hori) “Guardi sibilek etorte ta Unbera, gora yoan serbeserara, ta ikusteuden guardi sibilek, ba karo idiek yokeran bidetik, markatu ite sen marke burni sera, marka esebes, suritxu bet ikuste san, ta guardi sibilek eta multe ta ordun, ya proibitan asi sin orrek gurdiek kanpora ataten ta imin eudien kamioyen erruedak [4G]” - (Guardia zibilak etorrita eta Unbera, gora joan garagardotegira, eta ikusten zuten guardia zibilek, ba jakina idiek joakeran bidetik, markatu egiten zuten marka burdina zera, marka ezer ere ez, zuritxo bat ikusten zen, eta guardia zibilek eta multa eta orduan, ja debekatzen hasi ziren gurdi horiek kanpora ateratzen eta ipini zituzten kamioien txirringak) propine (iz) eskupekoa “Etze bat ote san beti propine andi emoteuna [1G]” - (Etxe bat egoten zen beti eskupeko handia ematen zuena) protejidu (ad) babestu; protesino (iz) babesa “Bueno or be naiko, jaleotxu egoten da se, sinture isen san aputxu bet garri ta, protejiduteko lesiñotatik protejitako, baye aputxu bet oin ba, akabun [4A]” - (Beno hor ere nahiko, istilutxoa egoten da ze, uhala izan zen apurtxo bat gerria eta,


373 babesteko lesioetatik babesteko, baina apurtxo bat orain ba, azkenean) protestau (ad) protestatu proyekto (iz) proiektua; proyekta (ad) proiektatu “Lapurrek, orduko denporatan, e, erritan ta ostuteudina, alkarreas, partita eudiela an, proyektok iminteko ta gausek iteko, eta, an, e, diruk edo batze seitun gausek alkarreas [2G]” - (Lapurrak, orduko denboretan, herrietan eta ostuten zutena, elkarrekin, banatzen zutela han, proiektuak ipintzeko eta gauzak egiteko, eta, han, diruak edo batzen zituzten gauzak elkarrekin) “Emongo tzuni pes, edo es itxureri pes proyektako deunik etze batzuk iteko [4A]” - (Emango diogunik ere ez, edo ez itxurarik ere ez proiektatuko duenik etxe batzuk egiteko) publika (ad) argitaratu “Publikaten di lantzen bat baye es danak [2G]” - (Argitaratzen dira lantzean bat baina ez denak) punte (iz) punta, muturra; puntebako (adj) punta bakoa; puntes (ado) puntaz, behatz puntetan “Erresate san, eta gero ogi ebaite san eta puntetxu, puntetxu, mantelan aspin gordeta san urreko egunerako [3A]” - (Erregutzen zen, eta gero ogia ebakitzen zen eta puntatxoa, puntatxoa, zamauaren azpian gordetzen zen hurrengo egunerako) puñala (iz) sastakaia “Batek, e, besteari puñala sartu otzen [1A]” - (Batek, besteari sastakaia sartu zion) pustu (ad) puztu; puske (ado) puzka; putzin (ad) putz egin “Tripe pustute il ite sin, makine bat ganadu il da emen, pastukas bakarri pe [2G]” - (Tripa puztuta hil egiten ziren, makina bat ganadu hil da hemen, larreekin bakarrik ere) pute (iz) puta; puterrange (iz) puta “Ba Akerlanda, i deko usena, se Akerlandara atxine yote sin orrek putek yote sin [2G]” - (Ba Akarlanda, ei dauka izena, ze Akarlandara antzina joaten ziren horiek putak joaten ziren) “Ori ba, san puterranga bat san, ta ori mutil sar bateas eskondu san [2G]” - (Hori ba zen puta bat zen, eta hori mutil zahar batekin ezkondu zen) R rapa-rapa (hots) rapa-rapa, ahalegina adierazteko “Rapa-rapa, rapa-rapa, allega gintzesan, e, Abadiñora [1G]” - (Rapa-rapa, raparapa, ailega ginen, Abadiñora) rebelde (adj) bihurria “Oingo modun gasteri rebelde isete san [2G]” - (Oraingo moduan gazteri bihurria izaten zen) regula (ad) arautu “Eta ordun badau, nasioarteko federasiño batau, eta orrek regulaten dau dusti, ta ganera ori federasiño dau, koik rekonosidute dau [4A]” - (Eta orduan badago, nazioarteko federazio bat dago, eta horiek arautzen dute guztia, eta gainera federazio hori dago, COIk onartuta dago) rekautxuta (ad) birgomaztatu “Rekautxuta iten die eta, bueno, ba or, egoten da diferentzi materiala baten eta beste baten arten eta bueno or egoten da, aputxu bet, jaleotxu egoten da [4A]” - (Birgomaztatu egiten dira, beno, ba hor, egoten da aldea materiala baten eta beste baten artean eta beno hor egoten da, apurtxo bat, istilutxoa egoten da)


374 S sabala (adj) zabala; sabaldu (ad) zabaldu; sabalik (ado) zabalik; sabalote (adj) zabalkotea; sabalere (iz) zabalera (neurria) “Erain takortanas, siketan euki orrek eskeite alanbran, eskegite ta, baye eseudin elaboraten yakin edo estait se paste aken baye eseuden, e, ber dan moduko tabakorik apenas atetan, ugeri emoten deu tabakok, koño orri sabal sabalak eta ederrak [2G]” - (Erein eta akordatzen naiz, sikatzen eduki horiek eskegita alanbrean, eskegita eta, baina ez zuten lantzen jakin edo ez dakit zer pasatzen zitzaien baina ez zuten, behar den moduko tabakorik ateratzen antza, ugari ematen du tabakoak, koño orri zabal zabalak eta ederrak) “Batzutan esakon sabaltan aterik esotzen sabaltan, orre pa, sera tie ta orreri bapes sabaldu es, beste batzuk euskeldunek edo dienak airi ate sabaldu [1A]” - (Batzuetan ez zitzaion zabaltzen aterik, ez zieten zabaltzen, horiek ba, zerak dira eta horiei bat ere ez zabaldu ez, beste batzuk euskaldunak edo direnak haiei atea zabaldu) “Eta nik entzute txikerretan euki nendun se, ilten sienen, e, txarrak, ago sabalik lotze siela [2G]” - (Eta nik entzutea txikerretan eduki nuen ze, hiltzen zirenean, txarrak, aho zabalik lotzen zirela) “Sabalote bajutotxu txikitxu gixona baye sabala [2G]” - (Zabalkote baxutotxo txikitxoa gizona baina zabala) “Etze kanpoti be suritute eta gero bentanak, onen sabalera ingiritxun, marko dustin, asule [2A]” - (Etxe kanpotik ere zurituta eta gero leihoak, honen zabalera ingurutxoan, marko guztian, urdina) saja (ad) ebaki “Ta Kurtzetan i otzen saja ta atara ser dusti [2A]” - (Eta Gurutzetan egin zioten ebaki eta atera zer guztia) sakadis (ad) sakadiz “Sakadis be bai bai dandarres be bai, sapatillek dakasus dandarres, ori, lelengo berbe ori da lengo [2A]” - (Sakadiz ere bai baina dandarrez ere bai, zapatilak dakartzazu dandarrez, hori, lehenengo berba hori da lehenagokoa) sakatu (ad) sakatu “Beti amas etzen iminte yeun simintera guk, e, piperra tomaterako, lelango satza, goxen atara, ta satza freskue beti karretilleas, barrure, eta gero sakatu ondo ondo ondo [4G]” - (Beti gainera etxean ipintzen zuen mintegia guk, piperra tomaterako, lehenengo satsa, goizean atera, eta sats freskoa beti eskorgarekin, barrura, eta gero sakatu ondo ondo ondo) sakona (adj) sakona; sakonekade (iz) sokonekada; sakondu (ad) sakondu “Tabako orrin modukoa, bardin bardin bardin, eta emoten deu, sustraya, bastante sakona [2G]” - (Tabako orriaren modukoa, berdin berdin berdin, eta ematen du, sustraia, nahiko sakona) sakrifika (ad) sakrifikatu; sakrifikadu (adj) sakrifikatua “Bai an euki eun orrek etze, etzen, bebedero bat edo manatialtxu bet etzen albon, eta an ikusi un amabirjine segun antza ta, ara yoten di ba ondino, bueno oin aputxu bet inderra galdu deu, baye, asikeran asi san jente emeti, oñes yote san Barakaldo aldeti te, emeti kuadrillek yote sin emetikok, oñes sakrifikaten [2G]” - (Bai han edukitzen zuen etxea, etxean, uraska bat edo iturburutxo bat etxearen alboan, eta han ikusi zuen amabirjina segun antza eta, hara joaten dira ba oraindino, bueno orain apurtxo bat indarra galdu du, baina, hasieran hasi zen jendea hemendik, oinez joaten zen Barakaldo aldetik eta, hemendik koadrilak joaten ziren hemendikoak, oinez sakrifikatzen) “Es, baye asko kostaten da jente, jente barri etorte, asko, naiko sakrifikadu da, e? Se entrena be iten de, iru lau egun asten ta [4A]” - (Ez, baina asko kostatzen da jendea, jende berria etortzea, asko, nahiko sakrifikatua da, e? Ze entrenatu behar dute, hiru lau egun astean eta) saldu (ad) saldu “Saldu arrotzetxu betzuk edo, esne apur bet emon, e, danari, danari edo, dekonari edo estait selan isengo san [2A]” - (Saldu arrautzatxo batzuk edo, esne apur bat


375 eman, denei, denei edo daukanari edo ez dakit zelan izango zen) saliente (iz) muturra “Ari estakari ori, saliente, amarreta, an gora joan diten artes [2G]” - (Taket hari hori, muturra, lotuta, han gora joan dadin artez) san antoniok yagon deila (esak) san antoniok jagon dezala “San Antoniok yagon deila [1A]” - (San Antoniok jagon dezala) sanea, saneau (ad) saneatu “Ta ostera esaten de lurre sanea iten dela, kanalisa iten deles, euri asko iten deunen ta olan ba, saneateko lurre onak diela baye estot pentzetan ori [2G]” - (Eta ostera esaten dute lurra saneatu egiten dela, bideratu egiten denez gero, euri asko egiten duenean eta hola ba, saneatzeko lurra onak direla baina ez dut pentsatzen hori) sangrau (ad) odolustu “Ta txarriri oratu gantxoas, ekarri tejabanapera, eta, sangrau gero [1G]” - (Eta txerriari oratu gantxoarekin, ekarri tejabanapera, eta, odolustu gero) sano 1. (ado) sano. 2 (adj) sanoa “Polite ti, itzeleko, pisti polite ti, sano di politek bai [2G]” - (Politak dira, itzeleko, pizti politak dira, sano dira politak bai) “A dau bastante sanoau au ingiru baño [2G]” - (Hura dago nahiko sanoago hau ingurua baino) “Eta gero iten dotzet, olantxe, zinta aislanteas buelte emon sano, esta? Eta gero ganeti estakisu ori? Masille modun, orreas iten dot, eta nik ori, ikus dot in bustineas, edo bustine edo base ureas nasten olantxe se akabun, gurosuna topa da, e, sartu estitzien barrun, e, estakisu kanpoko ba bero, eta egon diten barrun fresko eta olan [4G]” - (Eta gero egiten diot, holaxe, zinta isolatzailearekin buelta eman sano, ezta? Eta gero gainetik ez dakizu hori? Mastika moduan, horrekin egiten dut, eta nik hori, ikusi dut egiten buztinarekin, edo buztina edo basa urarekin nahasten holaxe ze azkenean, gura duzuna topatu da, sartu ez dakien barruan, ez dakizu kanpoko ba beroa, eta egon dadin barruan fresko eta hola) santarra (adj) zantarra “Igual esta saskeldo, baña santarra, fundamento barik [4A]” - (Igual ez da saskeldoa, baina zantarra, ganora barik) sapaldu (ad) zapaldu “Emen seras ite seden sapaldu lelau, ankakas [3A]” - (Hemen zerarekin egiten zuten zapaldu lehenago, hankekin) sapo (esk) apoa, iraintzat erabiltzen da sarkotxe (adj) zaharkotxoa (f); nagusien gauzak egiten dituen umea; sarkotxo (adj) zaharkotxoa (m) “Sarkotxatxu, batzuk, berbas ba sarkotxatxu ties giau [2A]” - (Zaharkotxatxoa, batzuk, berbaz ba zaharkotxatxoak dira gehiago) “Eta bueno, atrebitan dies geyau be bai esaten, sarkotxatxu, gause giau [2A]” - (Eta beno ausartzen dira gehiago ere bai esaten, zaharkotxatxoa, gauza gehiago) sarra (adj) zaharra; sar in (ad) zahar egin, zahartu; sartu (ad) zahartu “Mutil sarra, da urte bi sarrau ni baño [2G]” - (Mutil zaharra, da urte bi zaharrago ni baño) “A etze in baño lelau, emen egon san etze sarra [2A]” - (Etxe hura egin baino lehenago, hemen egon zen etxe zaharra) “Ni eskondu te gero, bueno ya sar inte urten dot apur bet kanpoti, osten Erandioti urten bes, Bilbora [2A]” - (Ni ezkondu eta gero, beno ja zahar eginda irten dut apur bat kanpotik, ostean Erandiotik irten ere ez, Bilbora) sarratu, serratu 1. (ad) zarratu, itxi. 2. (adj) zarratua, itxia; sarratu para (ad) zerua ilundu “Baye, orrotzas sulo in te itxiten baosu, atzera serratan da, ba firutxuas itxiten badosu a an dau [2A]” - (Baina, orratzarekin zulo egin eta uzten baduzu, atzera zerratzen da, ba firutxoarekin uzten baduzu hura han dago) “Edo se serratu para dan! [4G]” - (Edo ze zerratu paratu den!) “Es katarroas egon san, eta medikuk esa otzen, sarratute dekola, estakila selan ibiliko dan ta bueno [2A]” - (Ez katarroarekin egon zen, eta medikuak esan zion, zarratuta daukala, ez dakiela zelan ibiliko den eta beno) sarri (ado) sarri; sarriten, sarritan (ado) sarritan; sarri askotan (ado) sarri askotan


376 “Seitarditan sarri yon gare, seitarditako mesara, e? [2A]” - (Sei eta erdietan sarri joan gara, sei eta erdietako mezara, e?) “Bakisu sarri askotan selan dan gusurre dusti baye bueno, seuk dekosuna barrun, larreko igual isengo da baye [2A]” - (Badakizu sarri askotan zelan den gezurra guztia baina beno, zeuk daukazuna barruan, larrekoa igual izango da baina) “Olau segoseaitik isengo san, se sarritan yoten sien Butroire [3A]” - (Holako zer edo zergatik izango zen, ze sarritan joaten ziren Butroera) sartu (ad) sartu “Eta ori etze estait espaba Sondike, or sartzen dalako dekot [2A]” - (Eta etxe hori ez dakit ez den Sondika, hor sartzen delakoa daukat) saskela (adj) saskela, lohia; saskeldo (adj) saskeldoa; saskeldu (ad) saskeldu “Igual esta saskeldo, baña santarra, fundamento barik [4A]” - (Igual ez da saskeldoa, baina zantarra, ganora barik) “Estait se pasa dan tuberiri, baye erreke saskeldute dau [2A]” - (Ez dakit zer pasatu den hoditeriari, baina erreka saskelduta dago) satzetan in (ad) satsetan egin; neska-lagunari laguntzea “Satzetan etzera lagundu batzuk [1A]” - (Satsetan etxera lagundu batzuek) searra (adj) zeharra; searren (ado) zeharrean “Len iste san searra, autxe, solo moduko sera [2G]” - (Lehen izaten zen zeharra, hauxe, soro moduko zera) seatu (ad) xehatu seatza (adj) zehatza sedidu (ad) utzi “Eta gero sedidu iyotzen a Apurtuarteri, kanpo iminteko ta [2A]” - (Eta gero utzi egin zioten hura Apurtuarteri, zelaia ipintzeko eta) se erremedio (esk) ze erremedio sega (ad) segatu; segan (ado) segan, kodainan “Segaten, en jeneral gari segaten, se iritias sega ber isete sin, tite san txolatxuk, taik txolatxuk in, len esan dotena [1G]” - (Segatzen, gehienetan garia segatzen, ze igitaiarekin segatu behar izaten ziren, eta egiten zen txolatxoak, eta txolatxo haiek egin, lehen esan dudana) segidu (ad) segitu; segidun (ado) segituan “Oin e, sinenbargo danak kentzen dabiltzes, danak, Lipereide kendu deude, eta, Tejere kendu deude, Kordeleri be ixite dau, Remetalek segitan deu, baye, geyenak kendu, ostabe garbitu eta emen oin e, bateko rotonda dala besteko, beste dala, esan doales, alandase mille, asko emen bear iten isen deude fabrike baten dala besten dala [1G]” - (Orain, ostera, denak kentzen dabiltza, denak, Lipperheide kendu dute, eta Tejera kendu dute, Kordeleria ere itxita dago, Remetalek segitzen du, baina, gehienak kendu, ostera ere garbitu eta hemen orain, bateko errotonda dela, besteko, bestea dela, esan dudan legez, hala da ze mila, asko hemen behar egiten izan dute fabrika baten dela bestean dela) “Frontoi te segidun, ote san, e, etzetxu bet ixite berjeas [2G]” - (Frontoia eta segituan, egoten zen, etxetxo bat itxita burdin hesiarekin) segun (ado) segun; segun antza (esak) segun antza, antza denez; segun trase, sugun trasa (esak) segun antza, antza denez “Ni yote nitzen orra, Berangora eta Plentzire, ta lantzen beinen segun Portualtera [3G]” - (Ni joaten nintzen horra, Berangora eta Plentzira, eta lantzen beinen segun Portugaletera) “Danak baye beste modu baten segun antza ikusten doas nik [2G]” - (Denak baina beste modu batean segun antza ikusten ditut nik) “Batzuk, e, imini iten deude, estait dineude, e, onek bitxok edo txarrak dausenak, orreri segun trase, e, bota iten dotzela sundeas edo seoser, estisela sartzen [3G]” - (Batzuek, ipini egiten dute, ez dakit diote, mamarro hauek edo txarrak daudenak, horiek segun traza, bota egiten dituela sundarekin edo zer edo zer, ez direla sartzen) seguru (ado) 1. ziur. 2. beharbada, antza; seguro antzeti, seguru antzeti (esak) seguru antzetik; seguru antzen (esak) seguru antzean “Bai Eguskietze da seguru [2A]” - (Bai Eguzkietxe da antza) “Edo seraas be bai, kareagas be bai erraye inte, bai kareas asko tapau ite san ta, atxurreas marka inte a seguruau isete san [2G]” - (Edo zerarekin ere bai,


377 karearekin ere bai marra eginda, baina karearekin asko tapatu egiten zen eta, aitzurrarekin marka eginda hura seguruagoa izaten zen) “Seguro antzeti, begire ya egongo da [2A]” - (Seguru antzetik, begira ja egongo da) “Oin seguru antzen koiko banenko a libru, legidu iru lau bider ta, seguru antzen esango nenko koño se, selan aistu yatak ba ain fasil isenta [2G]” - (Orain seguru antzean koiuko banu liburu hura, irakurri hiru lau bider eta, seguru antzean esango nuke koño ze, zelan ahaztu zaidak ba hain erraz izanda) “Yote san seguru lau ume, neskatok, imini asto ganen ta yote sin seguru, gauen lope yaten, ara, eta onantza etorte isen dinen ekarte en txarri erdi etzera [2A]” - (Joaten zen antza lau ume, neskatoak, ipini asto gainean eta joaten ziren antza, gauean lopea jaten, hara, eta honantz etortzen izan direnean ekartzen zuten txerri erdia etxera) seikusi, serikusi (iz) zerikusia “Esteko orrek busterrias serikusirik [4G]” - (Ez dauka horrek uztarriarekin zerikusirik) “Esteko seikusirik oin txakolineas [3A]” - (Ez dauka zerikusirik orain txakolinarekin) sekule (ado) sekula “Arik eta ona, enas yon feri betera, ikusi bestot in gure ganadurik, sekuleko bake [2G]” - (Harik eta hona, ez naiz joan azoka batera, ikusi ere ez dut egin gura ganadurik, sekulako bakea) “Arrutze gordinik sekule estat gusta [3A]” - (Arrautza gordinik sekula ez zait gustatu) selebra (ad) ospatu “Selebraten du beskari [2A]” - (Ospatzen dugu bazkaria) selebre (adj) xelebrea; selebrekeri (iz) xelebrekeria “Selebretan yantzite, satik, e, alanbrakas iminte igual, e, frakatan ta bueno bueno, apropos ineko moduko isen san [2G]” - (Xelebretan jantzita, zatiak, alanbreekin ipinita igual, fraketan eta beno beno, apropos egineko modukoa izan zen) “Ume bat badatortzu olan, selebrekeri bateas edo olan, igual, e, bere edadeko estan gause, esta? Ta onek ume mokook! [4A]” - (Ume bat badatorkizu hola, xelebrekeria batekin edo hola, igual, bere edadekoa ez den gauza, ezta? Eta hauek ume mokook!) sellu (iz) seilua “Es, e, suk eroten su dendara, eta orreas, e, selluas, emoten dotzu errasino [2A]” - (Ez, zuk eroaten duzu dendara, eta horrekin, seiluarekin ematen dizu errazioa) selo (iz) zeloa, bekaitza “Asarratu iten sien, e, neska sarrak, alan, gausek, politek espaeusen botaten, selok [2A]” - (Haserretu egiten ziren, neska zaharrak, hala, gauzak, politak ez bazituen botatzen, zeloak) “Bai beti deko aren selo [2A]” - (Bai beti dauka haren zeloa) sendo (adj) sendoa; sendotasune (iz) sendotasuna “Oi bi on sin an, olan sendok, bat, e, olan eta beste segidun oi bi [2A]” - (Ohe bi egon ziren han, hola sendoak, bat, hola eta bestea segituan ohe bi) “Eta orren doble koiteun saranak, se sarana isen san, sendotasunen, e, sesto bat dala, e, onen tipokoa luseau, sabala baño luse doble dekola, astak oratute kargeta san [2G]” - (Eta horren bikoitza koiuten zuen zaranak, ze zarana izan zen, sendotasunean, otzara bat dela, honen tipokoa luzeagoa, zabala baino luzea bikoitza daukala, astak oratuta kargatzen zen) sendalle (iz) seinalea sentalle, sentaile (esk) zenteila; sentaileko (esk) zenteilekoa; sentalle baño larriau (esak) zenteila baino larriago “Yateseun sentaileko patatade [3G]” - (Jaten zuen zenteileko patatada) “Nire llobe, ori yausi san, eta atara in seun, se san sapatu gois baten, oin Kruses dau baye ordun Krusek es sentallek, ta batek ero yotzen, estait Laukisera edo Urdulisera, bateana, eta sartu yotzen bere lekun [3A]” - (Nire iloba, hori jausi zen, eta atera egin zuen, ze zen zapatu goiz baten, orain Gurutzeta dago baina orduan Gurutzeta ez zenteilak, eta batek eroan zuen, ez dakit Laukizera edo Urdulizera, batengana, eta sartu zion bere lekuan) sentidu (ad) 1. sentitu. 2. behia txahala egiteko dagoenean sentitzen da


378 sentimentu (iz) sentimendua “Dirues elis orrek gausek pagau orrek sentimentuk eta [2G]” - (Diruarekin ez litezke gauza horiek ordaindu sentimendu horiek eta) sera (iz) zera; sertu (ad) zertu “Eta gero edade giau gu ya, anditxuauk isen gintzesenen, Euskaldunan sartu san, Euskalduna es emeko sereko, Asuko, oin daunen Guenjein an on san Euskalduna [2A]” - (Eta gero edade gehiago gu ja, handitxoagoak izan ginenean, Euskaldunan sartu zen, Euskalduna ez hemengo zereko, Asukoa, orain dagoenean Guggenheim han egon zen Euskalduna) “Bai eukite seun sera bai, eukite seun beste usen bat [3G]” - (Bai edukitzen zuen zera bai, edukitzen zuen beste izen bat) “Bedartxu betzuk imini te saldarrari sertu [1A]” - (Belartxo batzuk ipini eta zaldarrari zertu) Erreka, Atxabidetik. serbidu (ad) 1. zerbitu, gerratean edo soldaduskan. 2. balio izan “Beste bedar klase dustik obeto esateko, ganaduntzako alimentutzet serbitan deu, balio deu baye orrek es [2G]” - (Beste belar mota guztiak hobeto esateko, ganaduarentzat elikagaitzat zerbitzen du, balio du baina horrek ez) “Algortako baterin serbidu dot nik [1G]” - (Algortako baterian zerbitu dut nik) serbitzu (iz) zebitzua “Bai perejile, bueno ori oin be bai etzerako ba, perejile apur bet gitxias koiten dosu etzerako serbitzurako bai perejile bai saltzeko be bai, gindille pe bai [2G]” - (Bai perrexila, beno hori orain ere bai etxerako ba, perrexil apur bat gutxirekin koiuten duzu etxerako zerbitzurako bai perrexila bai saltzeko ere bai, piperminak ere bai) ser da kontu (esak) zer da kontu seregine, seine (iz) zeregina “Yoten gintzesan Erandiora beste sein barik, kandela bereinketuk, e, aukiteko gero [2A]” - (Joaten ginen Erandiora beste zeregin barik, kandela bedeinkatuak, edukitzeko gero) “Karo, landarek espadeko urik esteko seinik [3G]” - (Jakina, landareak ez badauka urik ez dauka zereginik) sigarro (iz) zigarroa “Gero papel baten ite seun, sigarrotxu [3A]” - (Gero paper baten egiten zuen, zigarrotxoa) sikeran, sikaran, sikean, sikan (ado) gutxienez, behinik behin, behintzat “Guk estu esan sikean [1A]” - (Guk ez dugu esan behintzat) “Nik esetu dot sikeran [2G]” - (Nik ezagutu dut behintzat) siku (adj) sikua; sikun (ado) sikuan; siketu (ad) sikatu “Bedarra eta ekar dot ba, galtzu kanpoti eroste, alfafa siku eta, ingirutan inon topetan isen badot, e, solo bat edo lantzar bat ebaiteko [2G]” - (Belarra eta ekarri dut ba, galtzua kanpotik erosita, alpapa sikua eta, inguruetan inon topatzen izan badut, soro bat edo lantzar bat ebakitzeko) “Estait ser isete san, bai seoser suri isete san taukiteun eskeite, siketu arten [2A]” - (Ez dakit zer izaten zen, baina zer edo zer zuria izaten zen eta edukitzen zuen eskegita, sikatu artean) “Bai gero gatzetan iminte sienen, gatzetan iminte sien sikun, sikun iminte sienen bai [1G]” - (Bai gero gatzetan ipintzen zirenean, gatzetan ipintzen ziren sikuan, sikuan zirenean bai) silbestre (adj) basa, basatia “Au, bai au, okeran silbestren antza deko, okeran ba tau silbestre dana [3G]” - (Hau, bai okaran basaren antza dauka, okaran bat dago basatia dena) simela (adj) zimela; simeldu (ad) zimeldu “Bai siketu be bai, bai simel [3G]” - (Bai sikatu ere bai, bai zimel) “Simeldu be eguski askoas, pasa iten deu eguskik, au selan simeldu dan [3G]” - (Zimeldu ere eguzki askorekin, pasatu egiten du eguzkiak, hau zelan zimeldu den) sine (iz) zinka; sinesko (adj) zinkezkoa sinpatike (adj) atsegina (f); sinpatiko (adj) atsegina (m)


379 sinsorgo (iz) txotxoloa “Ni ain sinsorgo yateko, ain sinsorgo [1G]” - (Ni hain txotxoloa jateko, hain txotxoloa) sintz in (ad) zintz egin siorra (adj) malgua sirkin in (ad) zirkin egin siskau (ad) birrindu, suntsitu “Ta an, lotu siren, e, batalloi dusti siskaute an, amasei lotu sien [1G]” - (Eta han, lotu ziren, batailoia guztia suntsituta han, hamasei lotu ziren) sisteme (iz) sistema “Gero etor san sisteme, esne batzen asi sinen andi ganaderitati, ba, bakotxak etzerako aste seitun eta gero, eseuden saldu gure ixeten, e, esne beye onik [2G]” - (Gero etorri zen sistema, esnea batzen hasi zirenean handik ganadutegietatik, ba, bakoitzak etxerako hazten zituen eta gero, ez zuten saldu gura izaten, esne behi onik) site (iz) zita “Urdulistarrak batzuk, eta sondikestarrak eta oten sin site, site iminten seden, orra bidera, or alkarreana urtetako, ori pelee iminteko [1G]” - (Urduliztarrak batzuk, eta sondikaztarrak, eta egoten ziren zita, zita ipintzen zuten, horra bidera, hor elkarrengana irteteko, borroka hori ipintzeko) sobra (ad) sobratu; sobre (iz) soberakina; sobra euki (ad) sobra eduki; sobran (ado) sobran; sobran egon, sobra egon (ad) sobran egon “Eta sobraten sana edo lusetxu erosten baun, emen ite otzen troñu andi bet, an batzen sun, ta gero boltzara [2A]” - (Eta sobratzen zena edo luzetxo erosten bazuen, hemen egiten zion troinu handi bat, han batzen zuen, eta gero boltsara) “Etzen sobran egotekonen, se ikus dus sobran on disena pe asike, emen esaus ondo ta emen bes ta besten bes eta ondo egon esen ba [2A]” - (Etxean sobran egotekotan, ze ikusi ditugu sobran egon direnak ere hala da ze, hemen ez zaude ondo eta hemen ere ez eta bestean ere ez eta ondo egon ezean ba) “Niaitik eliseko arrik, e, sobra daus [3G]” - (Nigatik elizako harriak, sobra daude) sobre (iz) gutunazala “Asten kobrate nun fabriketan, asten, ta sobretxu beten emote yoskuen [3G]” - (Astean kobratzen nuen fabriketan, astean, eta sobretxo baten ematen ziguten) sofistika (ad) sofistikatu “Bearreko botak edo txiruka antzekok edo, oin ya asko sofistika da gause baye bueno [4A]” - (Beharreko botak edo txiruka antzekoak edo, orain ja asko sofistikatu da gauza baina beno) soldau (ad) soldatu soldu (ad) zoldu, zornatu “Ta soldu in saten [2A]” - (Eta zoldu egin zitzaidan) soli (adj) zolia; solitu (ad) zolitu “Soli dau da, lodi dau, baye oneri es esan ori, lodi dau, lodi [2A]” - (Zoli dago da, lodi dago, baina honi ez esan hori, lodi dago, lodi) “Beti konserba da ondo, solitute, beti dau ori ondo [2A]” - (Beti kontserba da ondo, zolituta, beti dago hori ondo) solisita (ad) eskatu “Errentadore isen dales, solisita eun etze [2G]” - (Errentadorea izan denez gero, eskatu zuen etxea) solte (adj) soltea, soltua; solten (ado) soltean, solte; soltu (ado) solte; soltun (ado) soltean; solta, soltau (ad) askatu “Eta klaro isen sin kiputzek, basterratakok, erdi basterratakok, Markiñe aldekok, Elorriotarrak, eta aldeanu aldeanuk, eta erdera lantzen berba soltu bet baño eseuden iten, eta nik erdera ta euskera bitzutara ite neuntzen [2G]” - (Eta jakina izan ziren giputzak, bazterretakoak, erdi bazterretakoak, Markina aldekoak, Elorriotarra, eta baserritar baserritarrak, eta erdara lantzean berba solte bat baino ez zuten egiten, eta nik erdara eta euskara bitzuetara egiten nien) “Geyenetan bat amarraute euki du eta beste bat soltun, txikerra soltun [1G]” - (Gehienetan bat amarratuta eduki dugu eta beste bat soltean, txikerra soltean) “Eta nire amak ite yoskun be bai bere abrigo bateas, se ordun esan erosten negu dustitan abrigo, e, solta, garbitu, buelte emon eta, niri ite yosten [3A]” - (Eta nire amak egiten zigun ere bai bere abrigo batekin, ze orduan ez zen erosten negu


380 guztietan abrigoa, soltatu, garbitu, buelta eman eta, niri egiten zidan) solusino (iz) konponbidea sondea (ad) zundatu “Bai etzen aspin, ondino akortanas obre in gendunen sondea gendun apur bet [2G]” - (Bai etxearen azpian, oraindino akordatzen naiz obra egin genuenean zundatu genuen apur bat) soporta (iz) eutsi, jasan “Ese bero badator bere, ba obeto soportaten dosu [2G]” - (Eze bero badator ere, ba hobeto jasaten duzu) sorioneko (adj) zorionekoa “Eta gero, sorioneko gixon orrek mutile gure iseun ba berari laguntako [2G]” - (Eta gero, zorioneko gizon horrek mutila gura izan zuen ba berari laguntzeko) “Atxine lutu, sorioneko lutu, dana baltz [2A]” - (Antzina lutua, zorioneko lutua, dena beltz) soro (adj) zoroa; soratu (ad) zoratu “Patata frijiduk edo, ordun ondo posik, soratu ite san bera bakarrik [3A]” - (Patata frijituak edo, orduan ondo pozik, zoratu egiten zen bera bakarrik) sorra (adj) sorra, mina dela eta esaten da txikerra baina iraunkorra denean “Dekot min bet sor, sor, sor [2A]” - (Daukat min bat sor, sor, sor) sorrotza (adj) zorrotza; sorrostu (ad) zorroztu “Bai kutxillo sorrotza in ite, ol baten ganen fin fin txikertute, ta fumetako preparau iteudin baye [2G]” - (Bai aizto zorrotza egin egitea, ohol baten gainean fin fin txikertuta, eta erretzeko prestatu egiten zuten baina) “Eta sartu akulun eta puntea sorrostu, limeas [2G]” - (Eta sartu akuilua eta punta zorroztu, limarekin) sosegau (ad) baretu sostenidu (ad) eutsi sotasaldu (ad) zotasaldu “Sotasaldu be bai, saldu iten da atxurreas, sotasaldu, ori erabilte san ba ganadu gitxi ote sanen, sera eskus ite san asko, sotasaldu ite san [3G]” - (Zotasaldu ere bai, saldu egiten da aitzurrarekin, zotasaldu, hori erabiltzen zen ba ganadu gutxi egoten zenean, zera ikusi egiten zen asko, zotasaldu egiten zen) suabe (adj) suabea “Inon suabe suabe berba iteuna isen san aite [2G]” - (Inon suabe suabe berba egiten zuena izan zen aita) subastara bota (ad) errematan bota, enkantean bota subentzino (iz) subentzioa suerte (iz) zortea; suertes (ado) zortez; suerta (ad) suertatu; suertera bota (ad) zortera bota; suerte euki, suerte auki (ad) zortea eduki; suerte txarreko isen (esak) zorte txarrekoa izan “Ta suerte euki nun, atxurreas yo ta il i neun [2G]” - (Eta zortea eduki nuen, aitzurrarekin jo eta hil egin nuen) “Ordun, grasik atxe suerta sana osten garbitan geitue [1G]” - (Orduan, eskerrak huraxe suertatu zena ostean garbitzen gaituzte) “Ni suerte txarreko isen nas, eta gero sei urte in doas an, sei urtek in eta, lelau lau urte in neusen eta gero etor nitzen etzera, eta atzera geitu osten, beste urte bi in nendusen, ordun gerra mundialak urteun, eta, etorri andi, eta bearra eskatu nendun, Asun e, fabrike baten, eta, aton eseusten geitu, emen etze ondon obra batzuk egon siren, barriada bat iten asi siren ta an asi nitzen, illebete edo bi i neusen bearren an, andi, geitu osten ya, orra fabrikera, bearren joteko, da yo nintzen, tan sei urte in doas, bearren, gero ama gaixorik euki nendun biotzekoas, eta, biotzekoas gaixorik euki nendules, in ber nendun ba, permiso eskatu eta permiso eskatu nendun, eta emousten baye esaosten, gero, ber badot, ber baneude artuko neudela, baye espabere, ba esetz [1G]” - (Ni zorte txarrekoa izan naiz, eta gero sei urte egin ditut han, sei urteak egin eta, lehenago lau urte egin nituen eta gero etorri nintzen etxera, eta atzera deitu zidaten, beste urte bi egin nituen, orduan munduko gerrak irten zuen, eta, etorri handik, eta beharra eskatu nuen, Asuan, fabrika baten, eta, atoan ez zidaten deitu, hemen etxe ondoan obra batzuk egon ziren, auzune bat egiten hasi ziren eta han hasi nintzen, hilabete edo bi egin nituen beharrean han, handik, deitu zidaten ja, horra fabrikara, beharrean joateko, eta joan nintzen, eta han sei urte egin ditut, beharrean, gero


381 ama gaixorik eduki nuen bihotzekoarekin, eta bihotzekoarekin gaixorik eduki nuenez, egin behar nuen ba, baimena eskatu eta baimena eskatu nuen, eta eman zidaten baina esan zidaten, gero, behar badut, behar banaute hartuko nautela, baina ezpabere, ba ezetz) “Sakollu beten egon sin, segun antza etzen aspin bi, e, suerta akun topetea bai [2G]” - (Zakoilu baten egon ziren, segun antza etxearen azpian bi, suertatu zitzaigun topatzea bai) sufridu (ad) sufritu, jasan; sufrimintu (iz) sufrimendua, oinazea “Makine bat sufridu erai neuntzen nik amari, se ori segun antza, dau entzute ori gaixo ori orduko denporatan, e, gogorraure dola bederatzi egunetan, bederatzi urrune esate otzin bederatzi egunetan, gaixo koyu eta geroau gogorrau te gogorrau, eta iminte ostisen, enplastuk olan, eskoako alderdin koyu nendun pulmoni, eta, e, abarketa berok imini erretan [2G]” - (Makina bat sufritu eragin nion nik amari, ze hori segun antza, dago entzutea gaixo hori orduko denboretan, gogorragora doala bederatzi egunetan, bederatzi urruna, esaten zioten bederatzi egunetan, gaixoa koiu eta geroago gogorrago eta gogorrago, eta ipintzen zizkidaten, enplastuak hola, eskoako alderdian koiu nuen alborengoa, eta, abarketa beroak ipini erretzen) “Sufrimintu andi eukiteudin gabarreruk ordun umedadekas, esta? [2G]” - (Sufrimendu handia edukitzen zuten gabarreroek orduan hezetasunekin, ezta?) suisida (ad) burua hil sujeta (ad) eutsi; sujesino (iz) lotura “Surrune gero ba ganen, andi koyu eta ba serak, sujetatako, otak eta egurrek eta ba sujetatako surrune [2G]” - (Zurruna gero ba gainean, handik koiu eta ba zerak, eusteko, oteak eta egurrak eta ba eusteko zurruna) “Se orkatille edo esku edo beso edo, e, andi nai orti min iten badosu, amarrau ite beti dau ondo se ba, sujesino apur bet dekosu [2G]” - (Ze orkatila edo eskua edo besoa edo, handik nahi hortik min egiten baduzu, amarratu egitea beti dago ondo ze ba, lotura apur bat daukazu) suri (adj) zuria; suriske (adj) zurixka; suririk (ado) zuririk; suritu (ad) 1. zuritu. 2. zuritu, azala kendu “Sera gaue baten berak ukus deu, idi bat, suri bet, gaues, argikas, olau kontu, idi suri bet argikas [1G]” - (Zera gau baten berak ikusi du, idi bat, zuri bat, gauez, argiekin, holako kontua, idi zuri bat argiekin) “Suririk yantzite etorte san ta monagillo bat ekarte seun albon [2A]” - (Zuririk jantzita etortzen zen eta meza-mutil bat ekartzen zuen alboan) “Gaueko, seak, iten deu giau suritu errope [3A]” - (Gaueko, zerak, egiten du gehiago zuritu arropa) “Nik orrek dustik, e, lelau suritu, e? Suritu es asalaas es, gero txikertu, eta iminten dot, e, ur apur beteas, egosten ta ara etxa tosten, gero ardau yon etxaten [3A]” - (Nik horiek guztiak, lehenago zuritu, e? Zuritu ez azalarekin ez, gero txikertu, eta ipintzen dut, ur apur batekin, egosten eta hara bota eta ostean, gero ardoa joan botatzen) “Ta emoten deu, e, garautxu betzuk, suriske antzeko batzuk, dis oso, oso bigunek [3G]” - (Eta ematen du, garautxo batzuk, zurixka antzeko batzuk, dira, oso, oso bigunak) surre (adj) zuhurra; sur egon (ad) zuhur egon; sur ibili (ad) zuhur ibili “Artatxorin antzekok baye, mantzoauk, mantzoauk, artatxori surre da [2G]” - (Artatxoriaren antzekoak baina, otzanagoak, otzanagoak, artatxoria zuhurra da) “Sur egon ber da, e? Listo tie, es pentza, tonto tisena [3G]” - (Zuhur egon behar da, e? Zuhurrak dira, ez pentsa tontoak direna) susatu (ad) suseratu sustentzi (iz) suntantzia; sustentzibako (adj) sustantzi bakoa sustu (iz) susto, ikara; sustu emon, susto emon (ad) ikaratu; sustu artu (ad) ikara hartu “Eta esateudin, gau dustitan, agertute akiola, gauen oyan egoten sanen, agertu ite akiola, etagertu ite akiola, eta klaro ba sustu artzeula, esateudin [2A]” - (Eta esaten zuten, gau guztietan, agertzen


382 zitzaiola, gauean ohean egoten zenean, agertu egiten zitzaiola, eta agertu egiten zitzaiola, eta jakina ba ikara hartzen zuela, esaten zuten) “Ure edan esaten deude batzuk, sustu emon beste batzuk [1A]” - (Ura edan esaten dute batzuek, ikara eman beste batzuek) sutunik (ado) zutunik, zutik; sutundu (ad) zutundu “Itxi iten seuntzen atzo sar bateri, estotzesu itxiko koitedea, sutunik [2A]” - (Utzi egiten zenion atso zahar bati, ez duzu utziko koitadua, zutunik) T tabako (iz) tabakoa “Ta gero garbitu te ilteko, tabako ta ite otziela ta [3G]” - (Eta gero garbitu eta hiltzeko, tabakoa eta egiten ziela eta) taka in (ad) taka egin “Ba in ber dus, arrakadak imin ber dus eta arrakadan sulok in ber dires, baye beste barik ote sana igual, andra bat barrion, ba, ite seitusena, iminteun patata bat, atzen edo seren eta, taka ite seitusen sulok [2A]” - (Ba egin behar ditugu, arrakadak ipini behar ditugu eta arrakaden zuloak egin behar dira, baina beste barik egoten zena igual, andre bat auzotegian, ba, egiten zituena, ipintzen zuen patata bat, atzean edo zerean eta, taka egiten zituen zuloak) taka-taka (hots) ume txikiek oinez ikasteko tresna tantun (ado) tantoan, egineko kopuruaren arabera kobratzen den beharra; tantun in (ad) tantoan egin tapa (esk) tapa! “Bedartxu beteas an sulon ibilite geldi geldi, sertu, eta urteteunen, tapa! [1A]” - (Belartxo batekin han zuloan ibilita geldi geldi, zertu, eta irteten zuenean, tapa!) tapa-tapa (hots) arintxo ibiliaren zarata tar, star (atzi) -tar, -star; atzizki hau jentilizioak egiteko erabiltzen da. arratiarra (adj) arratiarra; arriostarra (adj) arriagarra; berangostarra (adj) berangoztarra; bilbostarra (adj) bilbotarra; destustarra (adj) deustuarra; erandiostarra (adj) erandioztarra; gamistarra (adj) gamiztarra; gatikarra, katikarra (adj) gatikarra; gernikarra (adj) gernikarra; goyerristarra (adj) goierriztarra; lapurtarra (adj) lapurtarra; laukistarra (adj) laukiztarra; leyostarra (adj) leioaztarra; loyustarra (adj) loiuztarra; sondikostarra, sondikestarra (adj) sondikoztarra; urdulistarra (adj) urduliztarra “Berangostar neska bat [2A]” - (Berangoztar neska bat) “Mutil sar inte osten eskondu san bilbostar bateas ta or bisi da ba [2G]” - (Mutil zahar egin eta ostean ezkondu zen bilbotar batekin eta hor bizi da ba) “Destustarra in gendun, pisurik gitxieneko isen san, bion arten, e, imini, e, eskonbrok, ladrilluk eta batu an, e, derrepente eskus, saskelerik batu andi imini piloa, pilo imini, aren ganeti koyu biok, altza gendun a gora [1G]” - (Deustuarra egin genuen, pisurik gutxienekoa izan zen, bion artean, ipini, hondakinak, adreiluak eta batu han, batbatean eskuz, saskeleriak bat handik ipini piloa, piloa ipini, haren gainetik koiu biok, altxatu genuen hura gora) “Seosertxu igual berba batzutan bai, berba batzutan baye gitxi, baye eurok igertaudin, nik es, ni enintzen konturetuten, nik pentzetan nendun igual iten dotela baye es, danak esateustin au erandiostarra da, esate ostin an [2A]” - (Zer edo zertxo igual berba batzuetan bai, berba batzuetan baina gutxi, baina eurok igartzen zuten nik ez, ni ez nintzen konturatzen, nik pentsatzen nuen berdin egiten dudala baina ez, denak esaten zidaten erandiostarra da, esaten zidaten han) “Eta gaur egun be badekogus, lapurtarrak eta orre pe badaus batzuk [4A]” - (Eta gaur egun ere badauzkagu, lapurtarrak eta horiek ere badaude batzuk) “Laukisetik astoas etorten siren laukistarrak [2A]” - (Laukizetik astoarekin etortzen ziren laukiztarrak)


383 “Urdulistarrak batzuk, eta sondikestarrak eta oten sin site, site iminten seden, orra bidera, or alkarreana urtetako, ori pelee iminteko [1G]” - (Urduliztarrak batzuk, eta sondikaztarrak, eta egoten ziren zita, zita ipintzen zuten, horra bidera, hor elkarrengana irteteko, borroka hori ipintzeko) “Alabe da or eskondute dauna katikar bateas [2G]” - (Alaba da hor ezkonduta dagoena gatikar batekin) “Guri arratiar batek ite oskusen asko, Etxesarragak, aitu nondi, Arratiti etorte san a [3G]” - (Guri arratiar batek egiten zizkigun asko, Etxezarragak, aditu nondik, Arratiatik etortzen zen hura) tarda, tardau (ad) 1. behar izan. 2. berandutu “Batzutan es, bai beste batzuk bai, igual egun bet edo bi tardaten basitusen bai yote san, baye jeneralmente, ba ama barik, ama barik asko, se esien, e, denpore, eseren eukiten ondino, etzen eukiteuresen umek eta, oin oingo umek eukite esta atxineko isen [2A]” - (Batzuetan ez, bai beste batzuk bai, igual egun bat edo bi behar bazituen bai joaten zen, baina gehienetan, ba ama barik, ama barik asko, ze ez ziren, denbora, ez zuten edukitzen oraindino, etxean edukitzen zituzten umeak eta, orin oraingo umeak edukitzea ez da antzinakoa izan) tartamutu (adj) berbatua tasa (ad) tasatu tatarres (ado) tatarrez “Mangala esaten da aputxu bet tatarres, dandarra dola mangala [3A]” - (Mangala esaten da apurtxo bat tatarrez, dandarra doala mangala) telteka (ado) dardarka tema euki (ad) tema eduki terko (adj) tematia; terkedade (iz) burugogorkeria, setakeria terrible (adj) itzela “Terriblen aitentzako isen san [2A]” - (Itzela aitarentzat izan zen) “Jo! Babesale terrible nas ni, terrible, e! [3G]” - (Jo! Baba zale itzela naiz ni, itzela, e!) testigu (iz) lekukoa “Ta ordun yon ber gendun testigukes [2A]” - (Eta orduan joan behar genuen lekukoekin) tik-tak (hots) kolpeen hotsa “Se kakoas dekosu bentaje, atetan dosu mokile, arpala, eta tik-tak golpek jo eta apurtu iten dosu [2G]” - (Ze kakoarekin daukazu abantaila, ateratzen duzu mokila, arpala, eta tik-tak kolpeak jo eta apurtu egiten duzu) tinta (ad) tindatu; tintabako (adj) tindatu bakoa “Ulle suries lotu gure deude beste batzuk tinta [4A]” - (Ile zuriarekin lotu gura dute beste batzuek tindatu) “Esangure dosu tintabakoa [4A]” - (Esan gura duzu tindatu bakoa) tipoko (post) modukoa, erakoa “Au be, sera, mallukin tipoko da, bai estait se isengo dan bai [3G]” - (Hau ere, zera, mailukiaren modukoa da, baina ez dakit zer izango den bai) tire in (ad) tira egin; tireka (ado) tiraka; tirekade (iz) tirakada; tiretu, tiratu (ad) 1. tiratu, erakarri. 2. tiro egin “Eskoako alderditi ba gurdi olan do, ta aldapa andie, ba beti bata mat, eskerreko alderriti, tire iten apur bet estiten gurdi andiko alderdire yon [4G]” - (Eskumako alderditik ba gurdia hola doa, eta aldapa handia, ba beti baten bat, ezkerreko alderditik, tira egiten apur bat ez dadin gurdia handiko alderdira joan) “Tireka be iseten da [4G]” - (Tiraka ere izaten da) “Ak, e, piesori, e, ata oskun andi goiti tiretute [1G]” - (Hark, pieza hori, atera zigun handik goitik tiratuta) “Busti barri egote sanen ta lurrek labraukok isete sienen, tirekadeas aparte san ta pilotu te gero siketu te erre, olan [2G]” - (Busti berri egoten zenean eta lurrak landukoak izaten zirenean, tirakadarekin apartatu zen eta pilotu eta gero sikatu eta erre, hola) tisiku (adj) tisikoa “Baye jente asko il san, tisiku esate yen [1A]” - (Baina jende asko hil zen, tisiko esaten zuten) toka, tokau (ad) tokatu “Ta urte baten ba, toka san bijili egun atan [2A]” - (Eta urte baten ba, suertatu zen bijilia egun hartan) tonto (adj) leloa; tonteri (iz) lelokeria


384 “Bai gero etor san gerre, proibidu san, eta ganera, tontotzat imini euskera iten deuna [2G]” - (Bai gero etorri zen gerra, galarazi zen, eta gainera, lelotzat ipini euskara egiten duena) “Aitu, esixu nies tonteririk in ese, egunan baten, erdin itxiko seitus, e? [2A]” - (Aditu, ez ezazu nirekin lelokeriarik egin eze, egunen baten, erdian utziko zaitut, e?) topa, topau (ad) topatu “Orrek danak, munarrik, danak topa ditus [2G]” - (Horiek denak, munarriak, denak topatu ditu) “Bueno, nik estot topaten txarto, esta? [2G]” - (Beno, nik ez dut topatzen txarto, ezta?) tope (iz) topea; topen (ado) topean; topera (ado) topera; topetadaka (ado) topeka “Aitamak gogorrak eta bear tope, ori be bai [3G]” - (Gurasoak gogorrak eta behar tope, hori ere bai) “Santamarine, topen ote san [2G]” - (Santa Marina, topean egoten zen) “Beten da fuertena, ordun dau, ordun dau dana topera, urtzuau dau dana [2G]” - (Betean da indartsuena, orduan dago, orduan dago dena topera, urtsuago dago dena) “Topetadaka, aritok iminte sien [2G]” - (Topeka, aharitoak ipintzen ziren) torpe, trope (adj) 1. tropea, dorpea. 2. dorpea, sorra “Torpeenak, mudek edo olan ganen, ba ayek koi deiden, e, txarrena dusti [2A]” - (Dorpeenak, mudak edo hola gainean, ba haiek koiu dezaten, txarrena guztia) “Torpe dau, atzerengo nik ikusi nendunen, e, Krusetan ikus nendun [3G]” - (Dorpe dago, atzerengo nik ikusi nuenean, Gurutzetan ikusi nuen) tosta, tostau (ad) txigortu, kiskali; tostabako (adj) txigortu bakoa “Gibela lelau ite yeudien tosta, apur bet eta gero, kinpulleas ta lapikon imini, bai lelau tosta ite yeudien, ori beterinario etorte osten, e? Lelau etorte san beterinario ta gero [3A]” - (Gibela lehenago egiten zuten txigortu, apur bat eta gero, kipularekin eta lapikoan ipini, baina lehenago txigortu egiten zuten, hori albaiteroa etorri eta ostean, e? Lehenago etortzen zen albaiteroa eta gero) “Esta urune ona, da urune tostabako [3A]” - (Ez da irina ona, da irina txigortu bakoa) totala (adj) guztizkoa; totalmente (ado) guztiz “Ateo isen san totala, sinestu es, sinestu gure es [2G]” - (Ateoa izan zen guztizkoa, sinestu ez, sinestu gura ez) “Gero apurke apurke itxiten yon gintzesan ta gero, ni soldadu yonintzenen itxi nendun totalmente eleixara yote [2G]” - (Gero apurka-apurka uzten joan ginen eta gero, ni soldadu joan nintzenean utzi nuen guztiz elizara joatea) trabe (iz) traba, oztopoa “Trabe beste gause bat da [2A]” - (Traba beste gauza bat da) trabes (ado) trabes; trabesa (iz) trabesa; trabestu (ad) trabestu “Eta gero an ote sin, ba bateti bestera trabes, burni bet, ta an engantxate sin kateak, kateak gantxo bateas [2A]” - (Eta gero han egoten ziren, ba batetik bestera trabes, burdina bat, eta han krokatzen ziren kateak, kateak gantxo batekin) “Ta jente asko trabestute, se batzuk gure iseuren kobrau eta desin in [2G]” - (Eta jende asko trabestuta, ze batzuek gura izaten zuten kobratu eta desegin egin) tradisionala (adj) tradizionala “Ori iste san, a, tradisionala, sera koite, txokolate sera koite bai [2G]” - (Hori izaten zen, tradizionala, zer koiutea, txokolatea zera koiutea bai) tradusidu (ad) itzuli tragau (ad) irentsi (Ik: iruntzi) “Eta bueno, orrek gausek tragaute eukite akortanas, e, biden berba inori iteko be bildurreas [2G]” - (Eta beno, gauza horiek irentsita edukita gomutatzen naiz, bidean berba inori egiteko ere beldurrarekin) traisioneru (adj) traidorea “Ba lupue, okerra, traisioneru edo [4A]” - (Ba lupua, okerra, traidorea edo) traka-traka (hots) idien zaratea harriari tira egitean “Orrek, e, orrotzak eukite seitusen lodik, eta orrotzakas traka-traka, amoma Peñeskok ite seitusen txapinek, lau orrotzagas [2A]” - (Horiek, orratzak edukitzen zituzten lodiak, eta orratzekin


385 traka-traka, amama Peñeskoak egiten zituen txapinak, lau orratzarekin) trankil, trankilo (ado) trankil, lasai “Suertaten bayatzu pinuarten trankil trankil basaus, or goyen paretan basara, igual batzutan piñe goiti botaten de, saltetan de bera [2G]” - (Suertatzen bazaizu pinu-artean trankil trankil bazaude, hor goian paratzen bazara, igual batzuetan pinaburua goitik botatzen dute, saltatzen dute behera) trasbase (iz) aldaketa “Oin trasbase bigarrena in, eta gero uden, enbotellau iten du, txakoline, botille batzuk e, etzen usena, se etzek deko usena Bidebitarte, au dau, au etze au dau, bide bin erdin, eta orregaitik esaten yako Bidebitarte deko usena [1G]” - (Orain aldaketa bigarrena egin, eta gero udan, botilaratu egiten dugu, txakolina, botila batzuk, etxearen izena, ze etxeak dauka izena Bidebitarte, hau dago, etxe hau dago, bide biren erdian, eta horregatik esaten zaio Bidebitarte dauka izena) trastade (iz) bihurrikeria; trasto (adj) bihurria, okerra “Eta in gendun trastade, madre! [2G]” - (Eta egin genuen bihurrikeria, madre!) trentza (ad) kordatu “Gero trentza iten san ba makinakas [2A]” - (Gero kordatu egiten zen ba makinarekin) triskillau (ad) triskilatu triste (adj) tristea; tristesi (iz) tristezia; tristetu (ad) tristatu “Triste etzera etor barik, komedorren emote otzen baskarias, ta es bera danak [2A]” - (Tristea etxera etorri barik, jantokian ematen zioten bazkariarekin, eta ez bera denak) “Ite sana tristetu olau egunetan [1A]” - (Egiten zena tristatu holako egunetan) “A il sanen ain tristetu san koitedu, gu es baye [2A]” - (Hura hil zenean hain tristatu zen koitadua, gu ez baina) trokatu (ad) trokatu, bihurtu “Okertu, trokatu bai, biortu, guk biortu esaten gendun, biortu, trokatu bai baye, nik pentzaten dot orkatileas giau, esta? [3A]” - (Okertu, trokatu bai, bihurtu, guk bihurtu esaten genuen, bihurtu, trokatu bai baina, nik pentsatzen dut orkatilarekin gehiago, ezta?) truko (iz) trukua, amarrua “Bai astok en jeneralen, ori, truko deko ori te tranpatxu deko, bai bai bai, astok bota iten deu, fasil [2G]” - (Baina astoak gehienetan, amarru hori dauka hori eta tranpatxoa dauka, bai bai bai, astoak bota egiten du erraz) tuerto (adj) begibakarra tunbau (ad) etzan “An tunbaute iminten dus botillek [1G]” - (Han etzanda ipintzen ditugu botilak) turdidu (ad) turditu, sorgortu “Ta danak lotu sin turdidute [3A]” - (Eta denak lotu ziren turdituta) tutubiotu (ad) tutubiotu, zorabiatu “Tutubiotu da aputxu bet, segoser pasata erdi inusentetute edo erdi mareata edo olan [3A]” - (Tutobiotu da apurtxo bat, zer edo zer pasatuta erdi inuzentetuta edo erdi mareatuta edo hola) TX txarle (iz) hitzaldia “Andik aldetik Portualten in seren lalauko txarle, Portualten, arrasti beten [3G]” - (Handik aldetik Portugaleten egin zuten lehen hitzaldia, Portugaleten, arrasti baten) txarolesko (adj) txarolezkoa “Sapatak txarolesko baltzak [2A]” - (Zapatak txarolezko beltzak) txarra (adj) txarra; txarto (ado) txarto; txartu (ad) txartu “Gero txarrau isen da gerre ta dusti, atzerau isen danen, esta? Baye, txikerretan es, e? Txikerretan es [2A]” - (Gero txarrago izan da gerra eta guzti, atzerago izan denean, ezta? Baina, txikerretan ez, e? Txikerretan ez) “Estu euki gause txarrik iñoni pes [2A]” - (Ez dugu eduki gauza txarrik inorenik ere ez) “Txarto iteko obeto da itxi [2A]” - (Txarto egiteko hobeto da utzi)


386 “Txartu iten gara [2G]” - (Txartu egiten gara) txasta (hots) metxeroa piztueran egiten den zarata txatarra (iz) txatarra “Ta areri, areri, i Tomas eroik au txatarrara bota berren ba, lastime emoteosten, sorrotza se isen san barres, a gure aititek ekarriko isengo da, nire aititek, edo lelau [3G]” - (Eta hari, hari, hi Tomas eroan ezak hau txatarrera bota beharrean ba, lastima ematen zidan, zorrotza zer izan zen berriz, hura gure aititak ekarrikoa izango da, nire aititak, edo lehenago) txato (adj) sudurmotza txerpaka (ado) txerpaka; txerpaka in (ad) txerpaka egin txikerra (adj) txikerra, txikia, “txu” txikigarria gehitzean txikitxu erabiltzen da; txikertu (ad) txikertu “Ta andik, se andias esin sales ibili ba, txikerragas botaten gendusen [2G]” - (Eta handiak, ze handiarekin ezin zen lez ibili ba, txikerrarekin botatzen genituen) “Orrek oso txikerra dies, burutxu bakarrik dekenak, eta euro pe txikitxuk [2A]” - (Horiek oso txikerrak dira, burutxoa bakarrik daukatenak, eta eurok ere txikitxoak) “Gero atzera txikertu kodañeas, aspitara botateko sati txikerrak [3G]” - (Gero atzera txikertu kodainarekin, azpitara botatzeko zati txikerrak) “Ba gu, giau isen gintzesan baye, txikerretan, e, ni jayo baño lelau, il yakion nire amari seme bi [2A]” - (Ba gu, gehiago izan ginen baina, txikerretan, ni jaio baino lehenago, hil zitzaion nire amari seme bi) txiro (adj) txiroa, pobrea “Diru aberatzari kendu te, pobreri edo txirori emote otzela ta olau gausek [2G]” - (Diru aberatsei kendu eta, pobreei edo txiroei ematen ziela eta holako gauzak) txistoso (adj) barregarria txitik in (ad) txintik egin txor txor (hots) artatxorien zarata txotxolo (adj) txotxoloa “Olauk iseten di apurtxu bet txotxolok edo [2G]” - (Holakoan izaten dira apurtxo bat txotxoloak edo) txupa, txupau (ad) 1. miazkatu. 2. hurrupatu. xurgatu “Atzamarra sartu, txupa, ia gatza ta gausek ondo badekos [3A]” - (Atzamarra sartu, hurrupatu, ea gatza eta gauzak ondo dauzkan) “Orrek, pistiri, ollori te orreri, e, il iten dotze, eta odola txupa [3G]” - (Horrek, piztiei, oiloei eta horiei, hil egiten ditu, eta odola xurgatu) txutxu (iz) gogo, afana “Baye es asko, e? Es asko, baye txutxu kentzeko bai [2A]” - (Baina ez asko, e? Ez asko, baina afana kentzeko bai) U ueku (iz) hutsunea “Emen aukite seun uekutxu bet, karbonere geitze akon, e? [2A]” - (Hemen edukitzen zuen hutsune bat, ikaztokia deitzen zitzaion, e?) uger (ado) igeri; uger in (ad) igeri egin “Se uger yoten gintzen orra, Udondora [1G]” - (Ze igerian joaten ginen horra, Udondora) “Ostantzen iteudin uger ondo [2A]” - (Osterantzean egiten zuren igeri ondo) ugeri 1. (adj) ugaria. 2. (ado) ugari “Nik satza ugeri usa dot beti, etzen be ganadu asko, orduko denporatan ba, amar amabi ganadu eukiten gendusen, ordun, eskus erasteko [2G]” - (Nik satsa ugari erabili dut beti, etxean ere ganadu asko, orduko denboretan ba, hamar hamabi ganadu edukitzen genituen, orduan, eskuz erasteko) “Oso da bedar ugeri [2G]” - (Oso da belar ugaria) ukutu, ikutu (ad) ukitu “Negu negun ba, umek ba bakisu ba, esteke odolik ondinokarren ta ba bueno, gero iminten geuntzen, ba boltza bat ure boltza bat, baye, kaderatxutan porejenplo, baye es ukutute berari, e? Asautxu [2A]” -


387 (Negu neguan ba, umeek ba badakizu ba, ez daukate odolik hondinokarren eta ba beno, gero ipintzen genion, ba poltsa bat ur poltsa bat, baina, hankatxoetan kasurako, baina ez ukituta berari, e? Asagotxo) ulertu (ad) ulertu “Nik estot ulertan, batzuk ainbeste deki, eta a dusti nondi etor san? Dinot nik [2A]” - (Nik ez dut ulertzen, batzuek hainbeste daukate, eta hura guztia nondik etorri zen?) umore (iz) aldartea “Baye da gause bat, beres etorri ber deuna, da ori, beres beres, umoreas [1G]” - (Baina da gauza bat, berez etorri behar duena, da hori, berez berez, aldartearekin) uniku (adj) bakarra (Ik: bakarra); unikamente (ado) bakarrik (Ik: bakarrik) “Ayek, dires uniku lengusuk estakiena euskera [3A]” - (Haiek dira lehengusu bakarrak ez dakitenak euskara) “Baye esta diferentzi andi, bai emeti te bai Larrabetzu, unikamente da, batzutan dala garau, andiau [3G]” - (Baina ez da desberdintasun handia, bai hemendik eta bai Larrabetzu, bakarrik da, batzuetan dela garaua, handiagoa) unta, untau (ad) 1. koipeztatu, igurtzi, gantzutu. 2. basi egin, bustikoa egin; plateretan lotzen dena ogiz batzea (Ik: basi in). “Sagarraas untate san, lau sati sagarra in, ta lau satikes untau te gero a gorde ikusko estan leku beten [1A]” - (Sagarrarekin gantzutzen zen, lau zati sagarra egin, eta lau zatiekin basitu eta gero hura gorde ikusiko ez den leku baten) urdin egon (ad) urdin egon, zurbil egon; urdindu (ad) urdindu “Ori neske se guapa daun, urdin urdin dau, esate san [3A]” - (Neska hori ze galant dagoen, urdin urdin dago) “Aberatzak egoten sien urdin [4A]” - (Aberatsak egoten ziren urdin) urketu, urkitu (ad) urkatu “Urketu i eun bere buru [2G]” - (Urkatu egin zuen bere burua) urreko, urruko (adj) hurrengoa “Ta urreko egunen, ba kanpoa martxo iteko egune, oritxe akordaten dat kontu ataixu [2A]” - (Eta hurrengo egunean, ba kanpora martxo egiteko eguna, horixe gomutatzen zait kontu atera ezazu) “Ta urruko egunen ya parate sin, e, iru lau morrosko ta enbra igual, e, maye baten imini, euren oltxukes, ta txikertan satik [3A]” - (Eta hurrengo egunean ja paratzen ziren, hiru lau morrosko eta andrazko igual, mahai baten ipini, euren oholtxoekin, eta txikertzen zatiak) urren (ado) hurrean, beharbada, aurki “Bai urren gisona il yako [1A]” - (Bai hurrean gizona hil zaio) “Ondisen bere urren, Leyoan bere beste bat egon da [1G]” - (Ondizen ere hurren, Leioan ere beste bat egon da) urten (ad) irten; urtekere (iz) irteera “Eta gero orti urten bederatzitan, ta yote san Sigara baskarik iten berreun [3A]” - (Eta gero hortik irten bederatzietan, eta joten zen Zigara bazkariak egiten berrehun) usa, usau (ad) erabili; usaute egon (ad) ohituta egon; usu (iz) ekandua, ohitura; userio (iz) ekandua, ohitura; usun (post) modura, ekandura, usadiora “Atxine asko usaten sin onek, sardinen tinekuek [2G]” - (Antzina asko erabiltzen ziren hauek, sardinen tinakoak) “Baye astoas be esin yon ganen, paraute esin yon isete nintzen se, olan yote san asto, bein bera, bein gora, esales usaute egon andi erditi, usaute egoten sana, erditi iten bide, bai gure esales egon usaute ba, ia non daun leku topetan ibilte san [2G]” - (Baina astoarekin ere ezin joan gainean, paratuta ezin joan izaten nintzen ze, hola joaten zen astoa, behin behera, behin gora, ez zenez ohituta egon handik erditik, ohituta egoten zena, erditik egiten bidea, baina gure ez zenez egon ohituta ba, ea non dagoen lukua topatzen ibiltzen zen) “Ser bat, atxineko usuko edo, patin bet inte an [2G]” - (Zer bat, antzinako ohiturako edo, patin bat eginda han) “Plantxa bat eukiten gendun atxineko usun [2A]” - (Plantxa bat edukitzen genuen antzinako usadiora) usena (iz) izena; usentasiño (iz) izentazioa, izendapena “Txarto nau, sea, usenak aistuten yates ta [1A]” - (Txarto nago, zera, izenak ahazten zaizkit eta)


388 ustela (adj) ustela; usteldu (ad) usteldu “Eta bueno lantzen beinen, e, aitze aken apur bet eta ustelak apartau, eta gero aik karutxuau saltze sin, pisu be asko galtzeudin, karuau ibilte sin, baye usteldu es, abantateudin mayatzerarten [2G]” - (Eta beno lantzean behinena, aditzen zitzaien apur bat eta ustelak apartatu, eta gero haiek garestitxoago saltzen ziren, pisua ere asko galtzen zuten, garestiago ibiltzen ziren, baina usteldu ez, irauten zuten maiatzera artean) “Selan sagarra usteldu, alan usteltan sin [2A]” - (Zelan sagarra usteldu, hala usteltzen ziren) utile (adj) erabilgarria, baliagarria “Asto isen da, on danik, serik utilena [2G]” - (Astoa izan da, egon denik, zerik baliagarriena) utze (adj) hutsa; utzik (ado) hutsik; utz in (ad) huts egin; utzitu (ad) hustu “Au aite utze da [2A]” - (Hau aita hutsa da) “Se niri, esne utze estate gustetan, neuri be [3A]” - (Ze niri, esne hutsa ez zait gustatzen, neuri ere) “Or ba, ekarten gendun edo Bilbotik edo Disertotik edo Erandioti bai emen, etzealde askotan egote sin aldeanuk, etzeti urtetan eseudenak, e, mesara baño besterik domekatan mesara, ori bai, or eseun utzik inope iten [2G]” - (Hor ba, ekartzen genuen edo Bilbotik edo Desertutik edo Erandiotik baina hemen, etxalde askotan egoten ziren baserritarrak, etxetik irteten ez zutenak, mezara baino besterik igandeetan mezara, hori bai, hor ez zuen hutsik inork ere egiten) “Markate sendun, utz in esteko [3G]” - (Markatzen zenuen ez huts egiteko) “Lelau iten sotzon utzitu igual kaka edo, utzitu, pasa txorron eta gero buelte emon [3A]” - (Lehenago egiten zion hustu igual kaka edo, hustu, pasatu txorroan eta gero buelta eman) uxetu (ad) uxatu Y ya (ado) ja, jada “Ba ba ya itxi euren ya Erandion i euren, Erandion i euren [1A]” - (Ba ba ja utzi zuten ja Erandion egin zuten, Erandion egin zuten) “Onek urte asko daro ya Erandion, e? [3G]” - (Honek urte asko daroa ja Erandion, e?) yagon, yabon (ad) jagon, zaindu; yagole (iz) jagolea, zaindaria “Ta ni isete nintzen euren, yagole [2A]” - (Eta ni izaten nintzen euren, jagolea) yakin (ad) jakin; yakitune (adj) jakituna “Gordeko dotzut nonon eta estosu yakingo non [4A]” - (Gordeko dizut non edo non eta ez duzu jakingo non) yalgi (ad) jalgi “Yalgi bai badau, baye biortan dana, klaro, yalgi, yalgi apur bet [2A]” - (Jalgi bai badago, baina bihurtzen dena, jakina, jalgi, jalgi apur bat) yan (ad) jan; yakana (adj) jakana, jangarra; yatune (adj) jatuna “Ba semek dana yan deu [1A]” - (Ba semeak dena jan du) “Yakana, yakana, baye yakana, gause batzukas, or dau beste diferentzi bet [2A]” - (Jakana, jakana, baina jakana, gauza batzuekin, hor dago beste diferentzi bat) “Klaro gur deunerako da yakana [2A]” - (Jakina gura duenerako da jakana) yantzi (ad) jantzi “Otzitu baño lelau, iteudin garbitu apur bet eta yantzi, ya entierrako dan modun, erroparik onenaas en jeneral [2A]” - (Hoztu baino lehenago, egiten zuten garbitu apur bat eta jantzi, ja lurperatuko den moduan, arroparik onenarekin gehienetan) yarri (ad) jarri, jesarri “Basaus igual yarrite be, ta ordun datos burure gustiek, ber estanen [1G]” - (Bazaude igual jarrita ere, eta orduan datoz burura guztiak, behar ez denean) yauki (ad) jauki, eragin


389 “Gorberna in ber da, goberna, yauki bai, normalmente atendidu in ber dako [3G]” - (Gobernatu egin behar da, gobernatu, jauki bai, normalean kasu egin behar zaio) “Es, es, es yauki ber da gero, yorratu, bedarrak kitau [3G]” - (Ez, ez, ez jauki behar da gero, jorratu belarrak kendu) yaurti, yaurtin (ad) jaurti “Yaurti in dau, bota, yaurti da apur bet, mespretxues, es? [4A]” - (Jaurti egin du, bota, jaurti da apur bat, mespretxuarekin) yausi (ad) jausi “Kadere apurtu akon baten, lasteiti yausi te kadere apurtu [2G]” - (Hanka apurtu zitzaion baten, lastategitik jausi eta hanka apurtu) “Ure yausteko bai, badaus erropa batzuk, e, olan imini ber dienak, ure yausteko [2A]” - (Ura jausteko bai, badaude arropa batzuk, hola ipini behar direnak, ura jausteko) yayo, jayo (ad) jaio; jayobarri, yayoparri (adj) jaioberria “Eta a jayo sanen sartu san, Euskaldunan, urte asko [2A]” - (Eta hura jaio zenean sartu zen, Euskaldunan, urte asko) “Yayoparrik, e, mantarra andikas, e, denpora askon oten sien koiteduk, oin ya, lelengo egunerik daus, e, ya kaderak seren iminte [2A]” - (Jaioberriak, mantarra handiekin, denbora askoan egoten ziren koitaduak, orain ja, lehenengo egunik daude, ja hankak zerean ipinita) “Nire osten, yayo san, neskatotxu bet, eta il in san [2A]” - (Nire ostean, jaio zen, neskatotxo bat, eta hil egin zen) yo, jo (ad) jo “Orrek yo in deust [1G]” - (Horrek jo egin nau) yon (ad) joan; yon-etorrik (iz) joan-etorriak “Sondiketik urtetaun eta Olatik Bilbora yote san [2A]” - (Sondikatik irteten zuen eta Olatik Bilbora joaten zen) “Yon-etorririk esan egoten or [2G]” - (Joan-etorririk ez zen egoten hor) yosi (ad) 1. josi. 2. iltzeak josi “Ite otzesan sulotxuk, eta gero sinte batzuk ite otzesan, e, narruas beraas, eta sartze seitusen ayetan sulotxutan, eta ayekas ibilten gitzesan, aurren apur bet yosi [2A]” - (Egiten zizkien zulotxoak, eta gero zinta batzuk egiten zizkien, larruarekin berarekin, eta sartzen zituen zulotxo haietan, eta haiekin ibiltzen ginen, aurrean apur bat josi)


Click to View FlipBook Version