The words you are searching are inside this book. To get more targeted content, please make full-text search by clicking here.

Liburuki honetan Erandioko euskaldun batzuen gramatikaren aldakortasuna eta dibertsitatea islatzen da

Discover the best professional documents and content resources in AnyFlip Document Base.
Search
Published by Erandioko Euskara zerbitzua, 2023-04-03 02:40:10

Erandioztarren euskara II GRAMATIKA

Liburuki honetan Erandioko euskaldun batzuen gramatikaren aldakortasuna eta dibertsitatea islatzen da

Keywords: Erandio,euskara,gramatika

141 10. Aditz ez jokatuak Lehen atalean aditz morfologiaren gainean egin dugun sailkapena gogotan, atal honetan aditz ez jokatuen erabileraren gainean jaso ditugun esaldi ereduak batzen ditugu. Aditz ez jokatuak partizipioak eta aditz izenak izan daitezkeenez gero, atal hau azpi-atal bitan banatuta aurkezten dugu. 10.1. Partizipioak Azpi-atal honetan partizipioen erabileraz arduratuko gara eta ez euron osaeraz (ikusi horretarako 11.2.1. sekzioa). Aditz partizipioak artikuluarekin, deklinabide atzizki batzuekin, “-ta” morfemarekin eta hainbat postposiziorekin batera erabil daitezke. Partizipio soila erabil daiteke azaleko ezelako marka barik (1). Aditz partizipioa absolutuan galdetzaile batekin batera erabiltzen denean, zehar galdera ez jokatuak egiten dira (2), partizipioari partitiboaren kasu marka ere gehitu dakioke (3). (1) “Badekot damutasune berandu etorri [2A]” (Badaukat damutasuna berandu etorria) (2) “Badakit nondi sartu [2A]” (Badakit nondik sartu) “Badakit ser esan [2A]” (Badakit zer esan) “Umek, e, edosein gausetara topaten deu denpore non emon [2G]” (Umeak, edozein gauzatara topatzen du denbora non eman) (3) “Andik urteten gendun, ba estekoles nondik axerik arturik [2G]” (Handik irteten genuen, ba ez daukanez nondik haizerik harturik)


142 “Portualteko subi bota, eta ganadu non pasarik es [1G]” (Portugaleteko zubia bota, eta ganadua non pasaturik ez) “Nora yonik eseuren euki [2G]” (Nora joanik ez zuten eduki) Instrumentalarekin batera “gero” erabilita, baldintza ez jokatuak lortzen dira; (4)ko adibideetan ikusten den bezala, aukera bat baino gehiago bildu dugu: “eskeron”, “eskeronen”, “esko”, eta “eskonen”. (4) “Denpora ona ineskero yo letike [2A]” (Aro ona eginez gero joan liteke) “Denpora ona espadau es, ta denpora ona ineskeron ba yo letike [2A]” (Aro ona ez badago ez, eta aro ona eginez gero ba joan liteke) “Espabe au inte apurtu iten da, iertu eskeron asala, esta apurtan [1G]” (Ezpabere hau eginda apurtu egiten da, ihartuz gero azala, ez da apurtzen) “Orrek ties eskarlatinek, ese orrek kendu eskeron lotzen dis, sulotxuk, eta omoten deu askure andi [3A]” (Horiek dira eskarlatinak, eze horiek kenduz gero lotzen dira, zulotxoak, eta ematen du azkura handia) “Esaneskeronen, e, ba altu altu da ba bai sano altu [2A]” (Esanez gero, ba altu altua da ba bai sano altua) “Eskolara ibili eskeronen beste gause bata [2A]” (Eskolara ibiliz gero beste gauza bat da) “Se bein, ondo pentzaskeronen, ondo pentzaskeronen, pentzetan egote nas, etzen makal basaus, otza dekosu? [2A]” (Ze behin, ondo pentsatuz gero, ondo pentsatuz gero, pentsatzen egoten naiz, etxean makal bazaude, hotza badaukazu?) “Eta beste batzuk ikusiskeronen lapurrek olan etorten disela ta estait ser bota i eun [2A]” (Eta beste batzuk ikusiz gero lapurrak hola etortzen direla eta ez dakit zer bota egin zuen) “Arrik korritan deu, uretan ba, idi paño be giau bein martxe koyuesko beres [2G]” (Harriak korritzen du, uretan ba, idiek baino ere gehiago behin martxa koiuz gero berez) “Joe! Ba estinotzut esebe esanesko abaderi errima in dotzesula enbreri te bistu in sarela [2G]” (Joe! Ba ez diotsut ezer ere esanez gero, abadeari arrimatu egin diozula andrazkoari eta biztu egin zarela) “Euskera entzunesko igual yantzarik esoskuen emoten [2G]” (Euskaraz entzunez gero igual dantzarik ez ziguten ematen) “Urte dustin daola espabilata, san juan egunen, espabilaskonen, goxeko freskure, gero urte dustireko dala balio deula esaten deure [1A]” (Urte osoan dagoela azkartuta, san juan egunean, azkartuz gero, goizeko ihintza, gero urte osorako dela balio duela esaten dute) “-ko” genitiboaren morfema partizipioari eransten zaionean, erlatibo ez jokatuak egiten dira (5). (5) “Ori sinestu esineko da [2A]” (Hori sinetsi ezinekoa da) “Au orrena da baye au amak ineko da [2A]” (Hau horrena da baina hau amak eginekoa da)


143 “Emen dekosu suk ineko [2A]” (Hemen daukazu zuk eginekoa) “Ori emen jayoko da [2A]” (Hori hemen jaiokoa da) “Ori kanpoti etorriko da [2A]” (Hori kanpotik etorrikoa da) Egoerak adierazteko edo, nahiago bada, partizipioetan oinarritutako adberbio egiturak sortzeko erabiltzen da “-ta” morfema (6). “-ta” honekin batera postposizio batzuk erabil daitezke: “osten” (7), “artes” (8) eta “be” (9). “-ta” morfema aditz partizipioari eranstean kontuan hartu behar da, beste barietate askotan ez bezala, hemen “t” ez dela “d” bihurtzen (“egonta”, “edanta”, “eronta”, e.a.); bestalde, “a” bokala asimilatzeko araua betetzen da (“inte”, “entzunte”, “apurtute”, e.a.). (6) “Bedarrak ebaiten kontzolata nau ya [2A]” (Belarrak ebakitzen kontsolatuta nago ja) “Edo entzunte dekot [2A]” (Edo entzunda daukat) “Ori apurtute dau [2A]” (Hori apurtuta dago) “Ori da galdute dekuna [2A]” (Hori da galduta daukaguna) “Ori dau amak inte [2A]” (Hori dago amak eginda) “Ori esanta dau [2A]” (Hori esanda dago) “Ebai da bentane apurtute [2A]” (Ebaki da leihoa apurtuta) (7) “Baskari yan ta osten yongo gares etzera [2A]” (Bazkaria jan eta ostean joango gara etxera) “Au bearra in te osten yango du baskari [2A]” (Behar hau egin eta ostean jango dugu bazkaria) “Sakun barrun sartu, labati pasa ta osten, eta jo maseteas ta garandu [2G]” (Zakuaren barruan sartu, labetik pasatu eta ostean, eta jo mazoarekin eta garandu) (8) “Etorri te artes yon da oira [2A]” (Etorri eta artez joan da ohera) (9) “Ya kotxen yonta be eskara allegaten [2A]” (Ja kotxean joanda ere ez gara ailegatzen) “Emeko ixenta be nik estot esetuten [2A]” (Hemengoa izanda ere nik ez dut ezagutzen) Jarraian aditz partizipioekin batera erabiltzen diren postposizio batzuen erabileren adibideak emango ditugu: “aiti/eitearrik” (10), “arren” (11), “arte/arten” (12), “baño lelau” (13),


144 “barik (be/bere)” (14), “berren” (15), “esik/esen” (16) eta “ordureko” (17). Era berean aitzinkariekin egiten diren erabilera batzuen adibideak aurkezten ditugu: “aunke” (18), “senbet eta” (19) eta “selan... alan...” (20). (10) “Bearra iteko badau in, bero egonaiti nai otza egonaiti sasoyan danen, bearra, danari itxi te in [1G]” (Beharra egiteko badago egin, beroa egonagatik nahi hotza egonagatik sasoia denean, beharra, denari itxi eta egin) “Amarrau edo, abarkan, e, kordelagas edo eta, esan mugitan, auri eineitearrik eta joder! [2G]” (Lotu edo, abarkaren, kordelarekin edo eta, ez zen mugitzen, euri egin arren eta joder!) (11) “Danak etorri arren ba yango du seoser [2A]” (Denak etorri arren ba jango dugu zer edo zer) “Eta logureas etorri arren, garbitu in erain, in in ber [1A]” (Eta logurarekin etorri arren, garbitu egin eragin, egin egin behar) “Tomatek igual garriti ebai arren be, brote barri emoten deu [2G]” (Tomateak gerritik ebaki, tomateak igual gerritik ebaki arren ere, kimu berria ematen du) (12) “Eurok etorri arte emen egongo gara [2A]” (Eurok etorri arte hemen egongo gara) “Itxedon ingo dotzu suk akaba arten [2A]” (Itxaron egingo dizugu zuk amaitu arte) “Eta ori esin isete san edan arik eta egun betzuk pasa arten [3A]” (Eta hori ezin izaten zen edan harik eta egun batzuk pasatu artean) “Lapikoti atara ta iminte otzen plater bat indaba ta apurtu arte yateun [2G]” (Lapikotik atera eta ipintzen zion plater bat indaba eta apurtu arte jaten zuen) (13) “Sube isetu baño lelau ixi isu bentane [2A]” (Sua iziotu baino lehenago itxi leihoa) “Baskari yan baño lelau garbitu eskuk [2A]” (Bazkaria jan baino lehenago garbitu eskuak) “Abadeas egon lelau, ume sartu baño lelau, ta gero abadek urteten dotzu atera [2A]” (Abadearekin egon lehenago, umea sartu baino lehenago, eta gero abadeak irteten dizu atera) “Surtidorera ta allega baño lelau, an bat, eta ementxe, seren, Puñalada esaten gintzen, beste bat egon san [2G]” (Hornitegira eta ailegatu baino lehenago, han bat, eta hementxe, zerean, Puñalada esaten genion, beste bat egon zen) (14) “Ikusi barik esetu dot [2A]” (Ikusi barik ezagutu dut) “Eskatu barik emon doskue [2A]” (Eskatu barik eman digute) “Iru egunetan etor barik egonas [2A]” (Hiru egunetan etorri barik egon naiz)


145 “Baye beratu bari pere esan dotzuten modun, e? Txapan ganen erre makallo, e, satik atara, eta ure irikiten sartu, ure beron sartu, gatza kentzeko [3A]” (Baina beratu barik ere esan dizudan moduan, e? Txaparen gainean erre bakailaoa, zatiak atera, eta ura irakiten sartu, ur beroan sartu, gatza kentzeko) (15) “Guk in berren obeto da inte erosi [2A]” (Guk egin beharrean hobeto da eginda erosi) “Inusentekerik esan berren isilik obeto saus [2A]” (Inuzentekeriak esan beharrean isilik hobeto zaude) “Orti yon berren obeto sos emetik [2A]” (Hortik joan beharrean hobeto zoaz hemendik) “Etzen yan berren ba yon ingo gara orti yaten [2A]” (Etxean jan beharrean ba joan egingo gara hortik jaten) (16) “Goxetik yon esik estu ikusko [2A]” (Goizetik joan ezik ez dugu ikusiko) “Kotxe auki esik esin da yon ara [2A]” (Autoa eduki ezik ezin da joan hara) “Ta ber dan modun gobernau esik elei aurrera urten [2G]” (Eta behar den moduan gobernatu ezik ez luke aurrera irten) “Tori kendu esen, orrek ganadu akaba iteun [2G]” (Eta hori kendu ezean, horrek ganadua akabatu egiten zuen) “Yaten emon esen sekorra esta ser iten, e? [2G]” (Jaten eman ezean zekorra ez da zer egiten, e?) (17) “Akaba ordureko apurtu in da [2A]” (Amaitu ordurako apurtu egin da) “Eta, badakisu oyan dauna altza be esin dosu in te, goixetan akaba, akaba ordureko, errekorridu iteko denpore egon diten [1G]” (Eta, badakizu ohean dagoena altxatu ere ezin duzu egin eta, goizetan amaitu, amaitu ordurako, ibilbidea egiteko denbora egon dadin) “Il iten da, fasil txirpilote, ukutu ordureko taka ilten da, ensegida yausten da [2G]” (Hil egiten da, erraz txirpilota, ukitu ordurako taka hiltzen da, behingoan jausten da) “Gero enbrak, e, ba, txarriri, tripek atara ordureko, aste sien estek garbitan [1G]” (Gero andrazkoak, ba, txerriari, tripak atera ordurako, hasten ziren hesteak garbitzen) (18) “Aunke amarratan akaba ba ya berandu da [2A]” (Hamarretan amaitu arren ba ja berandu da) “Aunke denpora txarra in ba yon ingo gara [2A]” (Aro txarra egin arren ba joan egingo gara) “Aunke goxeti etorri guk ya estu ikusko [2A]” (Goizetik etorri arren guk ja ez dugu ikusiko) “Aunke es etorri esteko ardurerik [2A]” (Etorri ez arren ez dauka ardurarik)


146 (19) “Senbet eta gorau igon obeto ikusten da [2A]” (Zenbat eta gorago igo hobeto ikusten da) “Ta senbet eta plañidera giau yon, ba jente dirutzu [2A]” (Eta zenbat eta erostari gehiago joan, ba jende dirutsua) “Ta askure, ta askure, senbet eta giau inau giau gura [2A]” (Eta azkura, eta azkura, zenbat eta gehiago eginago gehiago gura) “Txomin bedarra elei batu, ori alperreko da, ori senbet eta giau ibili giau nastetan dosu [2G]” (Txomin belarra ez liteke batu, hori alperrekoa da, hori zenbat eta gehiago erabili gehiago nahasten da) (20) “Edifikaten yon, ta selan edifika alan diru yon kobraten [2G]” (Eraikitzen joan, eta zelan eraiki hala dirua joan kobratzen) 10.2. Aditz izenak Aditz izenak egiteko gehien erabiltzen den morfema “-TE” da, gainerako alomorfoak 11.2.2. sekzioan ikus daitezke aditz perifrastikoen aspektuen gainean dihardugunean. “–KERA” morfema erabiltzen da denborazko esaldi ez jokatu batzuk egiteko. Aditz izenak deklinabide morfema batzuekin erabiltzen dira (10.1. taula): absolutua (21), ergatiboa (22), datiboa (23), partitiboa (24), soziatiboa (25), motibatiboa (26), instrumentala (27), inesiboa (28), adlatiboa (29), ablatiboa (30) eta genitiboa (31). Absolutuarekin erabiltzen denean (21), funtzio bi betetzen dira, esaldiaren subjektua izan daiteke (21a) edo objektua (21b); bestalde “les” postposizioarekin batera ere ager daiteke (21c). Genitiboaren “-ko” morfemari beste morfema batzuk atxiki dakizkioke, “-tekotan” (31a) edo postposizioak (31b). Kasua -TE Absolutua -TE Ergatiboa -TEK Datiboa -TERI Genitiboa -TEKO Soziatiboa -TEAS Motibatiboa -TEARRIK Instrumentala -TES Inesiboa -TEN Adlatiboa -TERA Ablatiboa -TETI Genitiboa -TEKO 10.1. taula: Aditz izenen deklinabidea. (21a) “Aistu in dat ate ixite [2A]” (Ahaztu egin zait atea ixtea) “Akorda dast eroste [2A]” (Akordatu zait erostea) “Amari gustaten dako etzen yate [2A]” (Amari gustatzen zaio etxean jatea)


147 “Bason ibilte ona da [2A]” (Basoan ibiltzea ona da) “Ori esate esta ona [2A]” (Hori esatea ez da ona) “Orreri ondo yate gustaten daki [2A]” (Horiei ondo jatea gustatzen zaie) “Umeri olgete gustaten daki [2A]” (Umeei olgatzea gustatzen zaie) (21b) “Len etorte san baye oin ya estator, itxi in deu etorte [2A]” (Lehen etortzen zen baina orain ja ez dator, utzi egin du etortzea) “Orrek gu emen egote gure deudi [2A]” (Horiek gu hemen egotea gura dute) “Orrek itxi deu fumete [2A]” (Horrek utzi du erretzea) (21c) “Beko surte olan, esta? Au isete les [2A]” (Beheko sutea hola, ezta? Hau izatea legez) “Palatu da ba aldatza edo aldasbera isete les [3G]” (Palatua da ba aldatsa edo aldats behera izatea legez) “Beseri da ba, niri ekarte les etzera, esne [2A]” (Bezeroa da ba, niri ekartzea legez etxera esnea) (22) “Ondo ukusi estek, buruko mine emoten doste [1G]” (Ondo ez ikusteak, buruko mina ematen dit) (23) “Gari ereiteri itxi akon bastante arin [2G]” (Garia eraiteari utzi zitzaien nahiko arin) “Ta gero ya eraiteri itxi gintzenen ba gari [2G]” (Eta gero ja ereiteari utzi genionean ba garia) “Gruek iteri itxi eutzin [1G]” (Garabiak egiteari utzi zioten) (24) “Espabere eseuren gure isetan esaterik begiskones ingo deu [1A]” (Ezpabere ez zuten gura izaten esaterik begizkoa egingo du) “Oin estau yoterik baye ordun ba, yokeran idik salta estein, se osten salata iteuden [2G]” (Orain ez dago joaterik baina orduan ba, joakeran idiak salta ez dezan, ze ostean saltatu egiten zuten) “Egur ona isen san se or dau te estot gure txikerterik [2G]” (Egur ona izan zen ze hor dago eta ez dut gura txikertzerik) (25) “Ori esateas estosu eser be iten [2A]” (Hori esatearekin ez duzu ezer ere egiten)


148 “Posi nau ikusteas [2A]” (Pozik nago ikustearekin) “Poste nas emen egoteas [2A]” (Pozten naiz hemen egotearekin) “Ori ekarteas estu iten eser [2A]” (Hori ekartzearekin ez dugu egiten ezer) (26) “Arinegi ibilteeiti yausi in da [2A]” (Arinegi ibiltzeagatik jausi egin da) “Asko edateeiti i lei kalte [2A]” (Asko edateagatik egin liteke kalte) “Es yateeiti afari yon dires [2A]” (Ez jateagatik afari joan dira) “Esteu in lorik kafe artzeeiti [2A]” (Ez du egin lorik kafea hartzeagatik) “Afari yan estearrik yon in dire [1G]” (Afaria ez jateagatik joan egin dira) “Ondo in estearrik txarto [1G]” (Ondo ez egiteagatik txarto) “Ondo entzun estearrik estot ulertu [1G]” (Ondo ez entzuteagatik ez dut ulertu) “Es, es, badaus personak, yagon, itearrik, ya sari emongo lekenak [1A]” (Ez, ez, badaude pertsonak, jagoteagatik, ja saria emango luketenak) “Suk eroten sendun igual ogetamar kilo ta bost edo estait iru edo lau edo, kendu ite yotzuen, e, urune eiteitearrik [3A]” (Zuk eroaten zenuen igual hogeita hamar kilo eta bost edo ez dakit hiru edo lau edo, kendu egiten zizuten, irina egiteagatik) “Momentu atan guri ite yoskuen burle, euskera eiteitearrik [3A]” (Momentu hartan guri egiten ziguten burla, euskara egiteagatik) (27) “Nire andre, emen Goyerriko alabe da isetes [2G]” (Nire andrea, hemen Goierriko alaba da izatez) (28) “Ori fasile da iten [2A]” (Hori erraza da egiten) “Ama ikusten etor nas [2A]” (Ama ikusten etorri naiz) “Bano yaten [2A]” (Banoa jaten) “Gitxiten lotu da lo iten [2A]” (Gutxitan lotu da lo egiten) “Ingot alegine akabetan [2A]” (Egingo dut ahalegina amaitzen) “Itxi deust pasetan [2A]” (Utzi dit pasatzen) “Lagundu in dotzet akabetan [2A]” (Lagundu egin diot amaitzen)


149 “Orrek badaki kantetan [2A]” (Horrek badaki kantatzen) “Orrek estudiaten segitan deu [2A]” (Horrek estudiatzen segitzen du) “Txistu yoten ikis deu [2A]” (Txistua jotzen ikasi du) “Yaten asi nas [2A]” (Jaten hasi naiz) “Sos ikusten non egongo dan [2A]” (Zoaz ikusten non egon den) “Irekatzi in dotzo iten [2A]” (Irakatsi egin dio egiten) (29) “Toton koyu te arin akabatera bearra, koyu ser bat igual, onenbesteko denporako baye, toton in, batu eta eurek arin atatera [1A]” (Totoan koiu eta arin amaitzera beharra, koiu zer bat igual, honenbesteko denborako baina, totoan egin, batu eta eurek arin ateratzera) (30) “Euki seitun Arritakok ia Solluben bisi sin, lau etzealde, yon san sarrena soldadu, seguru be, nik entzuteti aiteri te eurori, e? [2G]” (Eduki zituen Arrietakoak ea Solluben bizi ziren, lau baserri, joan zen zaharrena soldadu, antza, nik entzutetik aitari eta eurei, e?) (31) “Amak esan deu emen egoteko [2A]” (Amak esan du hemen egoteko) “Au iteko dau [2A]” (Hau egiteko dago) “Esan dotzut isilik egoteko [2A]” (Esan dizut isilik egoteko) “Esteko euri iteko antzik [2A]” (Ez dauka euri egiteko antzik) “Esteko yateko ganarik [2A]” (Ez dauka jateko gogorik) “Ori etorteko dau [2A]” (Hori etortzeko dago) “Orrek deko bildurre yausteko [2A]” (Horrek dauka beldurra jausteko) “Txarto iteko obeto da itxi [2A]” (Txarto egiteko hobeto da utzi) “Yosteko makine apurtu in da [2A]” (Josteko makina apurtu egin da) “Itxikotzut baye galdu esteko [2A]” (Utziko dizut baina ez galtzeko) (31a) “Txarto itekotan obeto isilik egon [2A]” (Txarto egitekotan hobeto isilik egon)


150 “Txarto itekotan obeto da itxi [2A]” (Txarto egitekotan hobeto da utzi) “Itekotan in ber da ondo edo espabere obeto in es [2A]” (Egitekotan egin behar da ondo edo ezpabere hobeto egin ez) “Amarratan yatekotan oin prepara ber dot [2A]” (Hamarretan joatekotan orain prestatu behar dut) (31b) “Erosteko idian yo nas eta estot erosi [2A]” (Erosteko ideian joan naiz eta ez dut erosi) “Yonas dendara ba alkondara bat erosteko idian [2A]” (Joan naiz dendara ba alkandora bat erosteko ideian) “Guas berba iteko idias etor dire [2A]” (Gurekin berba egiteko ideiarekin etorri dira) “Ama yoteko lekun ba beste bat yoten san [2A]” (Ama joateko lekuan ba beste bat joaten zen) Bizkaiko mendebaldeko barietate askotan ezezko nominalizazioak egitean (Gaminde, 1990a) “es” aditzondoa aditz partizipioa eta aditz izena bihurtzeko morfemaren artean kokatzen da (32). (32) “Yaten dus berdurek loditu esteko [2A]” (Jaten ditugu berdurak ez loditzeko) “Ibili este txarra da [1G]” (Ez ibiltzea txarra da) “Afari yan estearrik yon in dire [1G]” (Afari ez jateagatik joan egin dira) “Ondo entzun estearrik estot ulertu [1G]” (Ondo ez entzuteagatik ez dut ulertu) Aditz izenak egiteko, orain arte ikusiko baliabideez gain, badugu beste bat ere, “-KERA” atzizkia, hain zuzen. Atzizki honen bidez aditz partizipioak aditz izen bilaka daitezke denbora esapideetan (33). (33) “Urtekeran ixikot [2A]” (Irtekeran itxiko dut) “Etorkeran ikusi saitut [2A]” (Etorreran ikusi zaitut) “Etzeti urtekeran txakurrek ausigi dotzo [2A]” (Etxetik irtekeran txakurrak haginka egin dio) “Aixek, bai tellatu kendu iyotzen, obran ibil sin te, igokeran, oin dau dana barristaute dau [2G]” (Haizeak, bai teilatu kendu zion, obran ibili ziren eta, igokeran, orain dago dena berriztatuta dago) “Sartu, gure latzine yokeran, biden kontran kontran dau, ori gorosti ori [1G]” (Sartu, gure latzina joakeran, bidearen kontra kontra dago, gorosti hori) “Eta orrek, e, samatik pasakeran ganaduri, astule emoten dotzela ta [2G]” (Eta horiek, samatik pasaeran ganaduari, eztula ematen diola eta)


151 11. Aditz jokatuak Atal honen helburua aditz jokatuak aurkeztea eta euron azterketa egitea da. Aditz jokatuetan trinkoak eta perifrastikoak bereizten dira. Perifrastikoetan batetik aspektuak aztertzen dira eta, bestetik, aditz laguntzaileak. Gure azterketa aditz neutroetan oinarritzen da batez ere, izan ere, Erandion aditz alokutiboak behin honezkero galdu aginean daudela esan dezakegu. Hemen aurkeztuko ditugunak lehen eta bigarren belaunaldietako informatzaileekin jasotakoak dira. 11.1. irudian grafikoki erakusten da aditz jokatuen banaketa. 11.1. irudia: Aditz jokatuen banaketa. Aditz jokatuak aztertu ahal izateko bigarren atalean deskribatu dugun lagina erabili dugu, lagin horretan 7733 adizki jokatu agertzen dira, eurotariko 6201 (% 80,2) laguntzaileak dira eta 1532 (% 19,8) trinkoak. 11.1. taulan adizki mota bakoitzaren kopuruak eta ehunekoak ematen ditugu informatzaileen generoaren arabera; bertan agertzen den bezala, aldeak oso txikiak dira eta ez dira estatistikoki esanguratsuak. 11.2. taulan datuak ematen dira informatzaileen belaunaldien arabera; bertan ikus dezakegu, trinkoen ehunekoak haziz doazela belaunaldietan aurrera egin arauka (11.2. irudiko grafikoa); alde hau estatistikoki esanguratsua da (χ 2 = (a.m.: 3) 53,931; p = 0,000). laguntzaileak trinkoak Kopurua % Kopurua % Andrazkoak 2513 79,40 652 20,60 Gizonezkoak 3688 80,74 880 19,26 11.1. taula: Aditz laguntzaileen eta trinkoen kopuruak eta ehunekoak informatzaileen generoaren arabera.


152 laguntzaileak trinkoak Kopurua % Kopurua % 1. bel 1249 82,88 258 17,12 2. bel 3459 81,68 776 18,32 3. bel 1051 76,60 321 23,40 4. bel 442 71,41 177 28,59 11.2. taula: Aditz laguntzaileen eta trinkoen kopuruak eta ehunekoak informatzaileen belaunaldien arabera. 11.2. irudia: Aditz trinkoen ehunekoak informatzaileen belaunaldien arabera. Hemengo azpi-atal batzuetan aditz taulak aurkeztuko baditugu ere, gure helburua harago doa eta, horiekin batera, adizkien azterketa morfofonologikoa ere egingo dugu5 ; era berean, ahal denean, bariazioaren gaineko azterketak ere burutuko ditugu. Azpi-atal guztietan taulekin batera, morfemen eta alomorfoen inbentarioak aurkeztuko dira gehien erabiltzen direnekin osatuta; halaber, arau fonologikoak eta aldaera fonetikoak emango dira. Adizkien aldakiak aurkeztean euskara batuaren adizkiak etiketatzat erabiliko ditugu. Atala bost azpi-ataletan bananduta aurkezten dugu; lehen azpi-atalean aditz trinkoez jardungo dugu, bigarrenean aspektuez, hirugarrenean aditz laguntzaileez, laugarrenean adizki alokutiboez eta, azkenik, bosgarrenean informatzaileen sailkapena aurkeztuko da. 11.1. Aditz Trinkoak Aditz trinkoetan batzuek oso adizki gutxi dauzkate; kasu baterako, “erion” aditzaren adizki jokatu bakarra agertzen da; gehienetan “-la” menderagailuarekin eta “egon” aditzarekin batera agertzen da eta esapidetzat jo daiteke (1). “eutsi” eta “erdu” aditzen kasuan agintera batzuk baino ez dira erabiltzen izan (2). (1) “Ori be bai ikusten badako, igual emen jerseti segoser dariola edo dala, su, dandarres dekosu seoser! Se pasaten da? [2A]” (Hori ere bai ikusten bazaio, igual hemen jertsetik zer edo zer dariola edo dela, zu, dandarrez daukazu zer edo zer! Zer pasatzen da? 5 Zilegi izan bekigu bariazioaren adibidetzat honako adizkiok erakustea: “da” (da), “de” (dute), “di” (dira), “do” (doa) eta “du” (dugu).


153 (2) “Kasik geyau, morroskotan baño andratan, estona ta badona, gutzona autzona, gutzona autzona [1A]” (Kasik gehiago, morroskotan baino andretan, hika gura dion eutsion, gura dion eutsion) “Mari Karmen erdu ona se otza dau [2A]” (Mari Karmen erdu hona ze hotza dago) “Erduse barrure! [1A]” (Erduze barrura!) Azpi-atal honetan jokabide osoagoak dauzkaten aditzekin arduratuko gara. Azpi-atala sekzio bitan banatuta aurkezten dugu. Lehen sekzioan aditz trinko iragangaitzak emango ditugu eta bigarrenean iragankorrak. 11.1.1. Aditz iragangaitzak Sekzio honetan aurkeztuko ditugun aditz iragangaitzak “egon”, “joan”, “etorri” eta “ibili” dira. NOR saileko adizkiak denetan erabiltzen dira eta NOR-NORI sailekoak, berriz, “joan”, “etorri” eta “ibili” aditzekin baino ez. Beste barietate batzuen aldean aditz trinko hauek ez daukate iragan aldiko adizkirik (gure laginean egon aditzaren “egoan” adizkia baino ez da agertu). Bestalde NOR-NORI saileko taulak ezin dira guztiz bete. “NOR” saileko adizkietan Gaminderen (1985) beharra oinarritzat hartu dugu. 11.3. taulan “egon” aditzaren adizkiak ematen ditugu; taulan agertzen diren “zuek” morfemaren alomorfoez gain, laginean erroari dagozkion aldaki fonetikoak ere jaso ditugu; horrela bada, “ago” (4, % 1), “ao” (3, % 0,8) eta “au” (384, % 98,2) erabiltzen dira erroetan. ni nau hi au hura dau gu gaus zu saus zuek sausie/sause/sausi haiek daus 11.3. taula: Egon aditzaren NOR. 11.4. taulan “joan” aditzaren NOR saileko adizkiak ematen dira. Asuan “noa”, “doa”, “goas”, “soas”, “soasi” eta “doas” ere batu ditugu (Gaminde, 1985). Gure laginean gehien erabiltzen den erroa “o” da (49, % 84,5), “oa” ere (9, % 15,5) agertzen da. 11.5. taulan datuak informatzaileen generoaren arabera ematen dira; bertan ikus daitekeen moduan, gizonezkoetan “oa” erroaren ehunekoa hainbat handiagoa da, aldea estatistikoki esanguratsua da (χ 2 = (a.m.: 2) 4,677; p = 0,031). 11.6. taulan datuak ematen ditugu informatzaileen belaunaldien arabera, hor ikus dezakegu “oa” lehen eta bigarren belaunaldietan baino ez dela agertzen; edozelan ere, aldea ez da estatistikoki esanguratsua. Azkenik, NOR-NORI sailean, “ni” denean, 11.7. taulako adizkiak jaso ditugu.


154 ni no hi oo hura do gu gos zu sos zuek sosi/sose/sosie haiek dos 11.4. taula: Joan aditzaren NOR. “o” “oa” Kopurua % Kopurua % Andrazkoak 30 93,75 2 6,25 Gizonezkoak 19 73,08 7 26,92 11.5. taula: Joan aditzaren erroen kopuruak eta ehunekoak informatzaileen generoaren arabera. “o” “oa” Kopurua % Kopurua % 1. bel 12 92,31 1 7,69 2. bel 23 74,19 8 25,81 3. bel 12 100 0 0 4. bel 2 100 0 0 11.6. taula: Joan aditzaren erroen kopuruak eta ehunekoak informatzaileen belaunaldien arabera. ni hari noko zuri notzu zuei notzue haiei noke 11.7. taula: Joan aditzaren NOR-NORI saila “ni” denean. 11.8. taulan “etorri” aditzaren NOR saileko adizkiak ematen dira eta 11.9. taulan NOR-NORI sailekoak. ni nator hi ator hura dator gu gatos zu satos zuek satosi/satose haiek datos 11.8. taula: Etorri aditzaren NOR. ni hura haiei niri datoste datostes hari natorko datorko datorkos guri datosku datoskus zuri natortzu datortzu datortzus zuei natortzue datortzue datortzues haiei natorke datorke datorkes 11.9. taula: Etorri aditzaren NOR-NORI.


155 11.10. taulan “ibili” aditzaren NOR saileko adizkiak ematen dira eta 11.11. taulan NORNORI sailekoak. Ibili ni nabil hi abil hura dabil gu gabiltzes zu sabiltzes zuek sabiltzesi/sabiltzes(i)e haiek dabiltzes 11.10. taula: Ibili aditzaren NOR. ni hura haiei niri dabiste dabistes hari nabilko dabilko dabilkos guri dabisku dabiskus zuri nabiltzu dabiltzu dabiltzus zuei nabiltzue dabiltzue dabiltzues haiei nabilke dabilke dabilkes 11.11. taula: Ibili aditzaren NOR-NORI. Laburbilduz NOR saileko pertsona morfemetan (11.3. irudian) aldaki bakarra “zuek” morfemari dagokiona da. Bestalde “ator” erroaren “r” galdu egiten da pluralaren frikariaren aurrean. 11.3. irudia: Aditz trinko iragangaitzen morfemak (NOR). NOR-NORI saileko morfemak 11.4. irudian agertzen dira, oraingoan “ator” eta “abil” erroen “r” eta “l” galtzen dira pluralaren NORI morfemaren frikariaren aurrean. 11.4. irudia: Aditz trinko iragangaitzen alomorfoak (NOR-NORI).


156 11.1.2. Aditz trinko iragankorrak Sekzio honetan aditz trinko iragankorren adizkiak jasoko ditugu: “jakin”, “eduki”, “eroan”, “ekarri”, “erabili”, “esan” eta “eretxi”. 11.12. taulan “jakin” aditzaren NORK-NOR saileko adizkiak biltzen dira. NORK-NORINOR sailean adizki bi baino ez ditugu jaso: “dakitzut” (nik-zuri) eta “dakitzuet” (nik-zuei); era berean, iraganean “ekien” (zekien) jaso dugu hura haiek nik dakit daki(d)es/dakites hik (m) dakik dakisek hik (n) dakine dakisena hark daki dakis guk dakigu/dakiu dakigus/dakius zuk dakisu dakisus zuek dakisue/dakisude dakisues haiek daki(d)e daki(d)es 11.12. taula: Jakin aditzaren NORK-NOR. 11.13. taulan “eduki” aditzaren NORK-NOR saileko adizkiak biltzen dira eta 11.14. taulan NORK-NORI-NOR sailekoak. hura haiek nik dekot dekoas/dekotes hik (m) dekok dekosak hik (n) dekona dekosena hark deko dekos guk deku dekus zuk dekosu dekosus zuek dekosue/dekosude dekosues/dekosudes haiek deke dekes 11.13. taula: Eduki aditzaren NORK-NOR. “deke” adizkiarekin batera “dekie”, “deki”, “deuke”, “deukie” eta “dekode” erabiltzen dira. “dekes” adizkiarekin batera “dekis”, “dekies”, “deukes” eta “dekese” ere erabiltzen dira. niri hari guri zuri zuei haiei nik dekotzet dekotzut dekotzuet dekotziet hark dekoste dekotzo dekosku dekotzu dekotzue dekotzie guk dekotzu - - dekotzu zuk dekostesu dekotzesu - dekotzesu zuek dekostesue dekotzesue - dekotzesue haiek dekestie dekotzie dekoskue dekotzue dekotzue dekotzie 11.14. taula: Eduki aditzaren NORK-NORI-NOR. 11.15. taulan “eroan” aditzaren NORK-NOR saileko adizkiak biltzen dira eta 11.16. taulan NORK-NORI-NOR sailekoak.


157 hura haiek nik darot daroas hik (m) darok darosak hik (n) darona darosena hark daro daros guk daru(e) darus zuk darosu darosus zuek darosue darosues haiek dareude dareudes 11.15. taula: Eroan aditzaren NORK-NOR. “dareude” adizkiarekin batera “dareudi”, “dareudie”, “dareuri” eta “dare” ere erabiltzen dira. “dareudes” adizkiarekin batera “dareuris”, “dareudis” eta “dares” ere erabiltzen dira. niri hari guri zuri zuei haiei nik darotzet darotzut darotzuet darotziet hark daroste darotzo darosku darotzu darotzue darotzie guk darotzu - - darotzu zuk darostesu darotzesu - darotzesu zuek darostesue darotzesue - darotzesue haiek darostie darotzie daroskue darotzue darotzue darotzie 11.16. taula: Eroan aditzaren NORK-NORI-NOR. 11.17. taulan “ekarri” aditzaren NORK-NOR saileko adizkiak biltzen dira eta 11.18. taulan NORK-NORI-NOR sailekoak. hura haiek nik daka(r)t dakarres/dakardes hik (m) dakarrek dakasak hik (n) dakarrena dakasena hark dakar dakas guk dakargu dakargus zuk dakasu dakasus zuek dakasue dakasu(e)s haiek dakarde dakardes 11.17. taula: Ekarri aditzaren NORK-NOR. “dakarde” ez eze “dakardie” eta “dakardi” ere erabiltzen dira. “dakardes” ez eze “dakarris” eta “dakardis” ere bai. niri hari guri zuri zuei haiei nik dakartzet dakartzut dakartzuet dakartziet hark dakaste dakartzo dakasku dakartzu dakartzue dakartzie guk dakartzu dakartzu zuk dakastesu dakartzesu dakartzesu zuek dakastesue dakartzesue dakartzesue haiek dakastie dakartzie dakaskue dakartzue dakartzue dakartzie 11.18. taula: Ekarri aditzaren NORK-NORI-NOR. 11.19. taulan “erabili” aditzaren NORK-NOR saileko adizkiak biltzen dira; bertan agertzen den bezala pluralgile bi erabiltzen dira: “tzes” eta “s”.


158 hura haiek nik dabilt dabiltzeas/dabilteas hik (m) dabilek dabiltzesak hik (n) dabilena dabiltzesena hark dabil dabiltzes guk dabilgu dabilgus zuk dabiltzu dabiltzus zuek dabiltzue dabiltzues haiek dabildi/dabilde dabildes 11.19. taula: Erabili aditzaren NORK-NOR. 11.20. taulan “esan” aditzaren NORK-NOR saileko adizkiak biltzen dira eta 11.21. taulan NORK-NORI-NOR sailekoak. hura haiek nik dinot dinoas hik (m) dinok - hik (n) dinona - hark dino dinos guk dinu dinus zuk dinosu dinosus zuek dinosue dinosues haiek dineudi dineudis 11.20. taula: Esan aditzaren NORK-NOR. Taulan “dineudi” adibidetzat paratu dugun arren, adizki honek aldaki asko dauzka: “dineude”, “dinaude”, “dinoude”, “dinoudie”, “dinede” “dineuri”, “dinouri” eta “dine”. niri hari guri zuri zuei haiei nik dinotzet dinotzut dinotzuet dinotziet hark dinoste dinotzo dinosku dinotzu dinotzue dinotzie guk dinotzu - - dinotzu zuk dinostesu dinotzesu - dinotzisu zuek dinostesue dinotzesue - dinotzisue haiek dinostie dinotzie dinoskue dinotzue dinotzue dinotzie 11.21. taula: Esan aditzaren NORK-NORI-NOR. “Eretxi” aditza NORK-NORI-NOR erara baino ez da erabiltzen, guk jaso ditugunak “hari” dagozkionak dira. Erroari dagokionez “ere” da arruntena, baina “eri” ere ager daiteke. 11.22. taulan jaso ditugunak ematen dira. Taulan ikusten den moduan “hari” morfemaren “tz” palatalizaturik erabiltzen da. hari nik deretxet/deritxet hik (m) deretxek hik (n) deretxena hark deretxo/deritxo guk deritxu zuk deretxesu zuek deretxesue haiek deretxe 11.22. taula: Eretxi aditzaren NORK-NORI-NOR.


159 11.5. Irudian NORK-NOR sailean jaso ditugun alomorforik erabilienak aurkezten dira laburpen gisa. 11.5. irudia: Aditz trinko iragankorren alomorfoak (NORK-NOR). Nork pertsona morfemen inbentarioan paratu ditugunez gain beste alomorfo batzuk agertzen izan zaizkigu, nahiz euron erabilera oso murritza den. “guk” denean arruntena “u” bada ere, “gu” ere agertu da: “dakigu” eta “dabilgu”; eta “ue” “darue”. “zuk” denean “su” erabiltzen da, baina “erabili” aditzaren erroaren “l”ren ostean afrikatu egiten da “tzu” (“dabiltzu”) agertuz; gauza bera gertatzen da “zuek” denean (“dabiltzue”). “zuek” denean “sue” arruntena bada ere “sude” ere agertzen da (“dakisude”). Alomorfo gehien dauzkan morfema “haiek” da; hauetako batzuek “d” daukate eta beste batzuek ez. “de” daukatenetan lau alomorfo daukagu “de” bera (“dakide”, “dekode”, “dareude”, “dakarde”, “dabilde”, “dineude”), “die” (“dareudie”, “dakardie”, “dinoudie”), “di” (“dareudi”, “dakardi”, “dabildi”, “dineudi”) batzuetan “d” “r” bihurtuta ager daiteke (“dareuri”, “dakarris”, “dineuri”). “d” ez daukatenetan “e” daukatenak ditugu (“dakie”, “deke”, “dare”, “dine”), “ie” daukatenak (“dekie”) eta “i” daukatenak (“deki”). Arauei dagokienez, “akar” oinarriaren azken “r” desagertzen da frikari baten aurrean (“dakasu”) eta batzuetan “t”ren aurrean ere bai (“dakat”). “nik” morfemaren ostean pluralegilea dagoenean, aukera batzuk ditugu; arruntena “t”ren ordez “as” agertzea da (“dekoas”, “daroas”, “dabiltzeas”, “dinoas”), “a”ren aurrean “i” dagoenean asimilatu egiten da (“dakies”); “da” osorik baina bokala asimilatuta agertu zaigu behin (“dakides”); azkenik, “t” gordetzea beste aukera bat da loturazko “e” bokala erabilita (“dakites”, “dekotes”). “tzes” pluralgilea erabili aditzarekin batzuetan agertzen bada ere, arruntena “s” erabiltzea da adizkien amaieran; salbuespen bakarra “k” eta “na” morfemekin gertatzen da, izan ere, pertsona morfemaren aurrean agertzen da (“dekosak”, “dakisena”). “a” loturazko bokaltzat erabiltzen da (“dekosak”, “darosak”) baina, “a” disimilatu egiten da “e” bihurturik “na” pertsona morfemadunekin (“dekosena”, “darosena”). Bestalde “a” loturazko bokalak asimilazio araua onartzen du “i”ren ostean (“dakisek”). 11.6. Irudian NOR-NORI-NORK sailean jaso ditugun alomorforik erabilienak erakusten dira laburpena egitekotan.


160 11.6. irudia: Aditz trinko iragankorren alomorfoak (NORK-NORI-NOR). 11.2. Aditz jokatuen aspektuak Aditz jokatuen aspektuetan lau mota bereizten dira: burutua, ez-burutua, gertakizuna eta puntukaria; 11.7. irudian bakoitzaren esparrua grafikoki adierazten da denboraren gezian. 11.7. irudia: Aspektuen kokapen grafikoa denboraren gezian. Azpi-atal hau lau sekziotan banatuta aurkeztuko dugu aspektu mota bakoitzaren arabera; horrela bada, lehen sekzioan aspektu burutuen erabileraz jardungo dugu, bigarrenean aspektu ez- burutuen erabileraz, hirugarrenean gertakizunaren erabileraz eta laugarrenean puntukarien erabileraren gaineko adibide batzuk emango ditugu. 11.2.1. Aspektu burutua Aditz partizipioa, lexikoan agertzen den moduan, eta aspektu burutua bat dira aztertzen ari garen barietatean. Aspektu burutuan aditz partizipioek amaiera desberdinak eduki ditzakete (ikusi 11.2.2. sekzioko taulan). Partizipioen artean multzo garrantzitsua osatzen dute gaztelaniatik mailegatzen direnek. Gaztelaniatik hartzen diren maileguetan bereizi egiten dira alde batetik gaztelaniaz “-ar” amaiera daukaten partizipioak eta, bestetik “-er” edo “-ir” daukatenak. Gaztelaniaz “-ar” denean arruntena “-a” izaten da: “amata”, “gusta”, “kanta”, e.a. “-au” ere erabiltzen da: “amatau”, “aprobetxau”, “deskantzau”, e.a. Hiru silabakoak, azentu aldetik, partizipio markatuak izaten dira: “amáta”, “deskántza”, “akórda”, e.a. Gaztelaniaz “-er” edo “-ir” amaitutako partizipioekin “-idu”: “detenidu”, “segidu”, “legidu”, e.a. Hiru silabako “i” amaieran daukaten partizipioekin amaierako “i” ere galdu egin daiteke; adibidez: “ekar dot”, “ibil nas”, “imin dot”, “ikus dot”, e.a.


161 “a” eta “au” partizipioen amaieran banaketari dagokionez, erabili dugun laginean 641 agertu dira denetara; horietako 443 (% 69,1) “a” amaierakoak izan dira eta 198 (% 30,9) “au” amaierakoak. 11.23. taulan kopuruak eta ehunekoak ematen dira informatzaileen generoaren arabera; bertan agertzen den moduan, andrazkoen “a” amaierakoen ehunekoa askoz handiagoa da gizonezkoena baino, aldea estatistikoki esanguratsua da (χ 2 = (a.m.: 1) 59,475; p = 0,000). 11.24. taulan datuak informatzaileen belaunaldien arabera ematen ditugu; “au” amaierako ehunekoak handiagoak dira lehen eta bigarren belaunaldietan gazteagoetan baino, aldea estatistikoki esanguratsua da (χ 2 = (a.m.: 3) 38,642; p = 0,000). -a -au Kopurua % Kopurua % Andrazkoak 171 90,96 17 9,04 Gizonezkoak 272 60,04 181 39,96 11.23. taula: Aditz partizipioen “-a” eta “-au” amaieren kopuruak eta ehunekoak informatzaileen generoaren arabera. -a -au Kopurua % Kopurua % 1. bel 113 64,94 61 35,06 2. bel 222 63,25 129 36,75 3. bel 77 91,67 7 8,33 4. bel 31 96,88 1 3,13 11.24. taula: Aditz partizipioen “-a” eta “-au” amaieren kopuruak eta ehunekoak informatzaileen belaunaldien arabera. 11.2.2. Aspektu ez-burutua Aspektu ez-burutua egiteko hainbat alomorfo agertu zaizkigu, hala nola “-ten” (2992, % 83,2), “-etan” (240, % 6,67) , “-tzen” (193, % 5,37) eta “-tan” (171, % 4,76); Gehien erabiltzen dena “-ten” da (11.8. irudiko grafikoa). 11.8. irudia: Aspektu ez-burutuaren alomorfoen ehunekoak. Garaiko barietateetan gertatzen den moduan (Eguskiza et al., 2019, besteak beste), alomorfoak partizipioaren amaiera eta silaba kopuruaren arabera aukeratzen dira. 11.25. taulan partizipioen amaieren eta silaba kopuruen arabera gertatzen diren alomorfoak eta euren adibideak ematen ditugu.


162 Amaiera Partizipioa Aspektua Adibideak -a bota, ata ten botaten, ataten -e erre, gorde tan erretan, gordetan -o jo, yayo ten joten, yayoten +aho_i ekarri, imini ten ekarten, iminten -aho_i ikusi, yausi ten ikusten, yausten 2 sil_tu/du saldu, sartu tzen saltzen, sartzen 2.sil_txi, tzi, ki, ai itxi, yantzi, euki, ebai ten itxiten, yantziten, eukiten, ebaiten 3 sil_tu/du sabaldu, ulertu tan sabaltan, ulertan -idu kabidu, legidu tan kabitan, legitan -itu otzitu, utzitu tan otzitan, utzitan (ar)-a kita, akorda ten kitaten, akordaten (ar)-au pentzau, kantau etan pentzetan, kantetan -n egon, esan ten egoten, esaten -l il ten ilten 11.25. taula: Aspektu ez-burutuen alomorfoen banaketa partizipioen amaieren eta silaba kopuruen arabera. 11.25. taulan paratu ditugun adibideak dira sarrien gertatzen direnak; hala ere, badaude salbuespenak. Jarraian aditz partizipioen amaieren araberako oharrak egingo ditugu. “a”z eta “o”z amaituko aditz partizipioekin “-ten” erabiltzen da eta “e”z amaitutakoekin, ostera, “-tan”; adibidez: “ataraten”, “botaten”, “yayoten”, “yoten”, “erretan”, “gordetan”, “ernetan”, e.a. “e” amaitutakoen kasuan disimilaziotzat jo dezakegu “-tan” morfemaren “a”; “ata” (atera) aditzarekin “ataten” ohikoena den arren, disimilazioz “atetan” ere agertzen da (% 13,79). Aditz partizipioa silaba bikoa eta “tu” edo “du” amaierakoa denean, “-tzen” alomorfoa erabiltzen da; azken silaba kentzean oinarriaren amaieran bokala, diptongoa edo kontsonante ahostuna egon behar da (11.26. taula). Lehen silabaren kodan “s” egonez gero, azken silaba ez da kentzen eta orduan “ten” alomorfoa erabiltzen da: “aistuten” (ahazten), “ostuten” (osten). Partizipioa Oinarria Ez-burutua aitu ai aitzen artu ar artzen batu ba batzen eldu el eltzen galdu gal galtzen geitu gei geitzen kendu ken kentzen lotu lo lotzen saldu sal saltzen sartu sar sartzen sertu ser sertzen 11.26. taula: Aspektu ez-burutuaren “-tzen” alomorfoaren adibideak. Zenbait kasutan partizipioaren amaierako silaba ez da kentzen eta orduan “-tzen” alomorfoaren ordez “-ten” erabiltzen da: “batuten”, “elduten”, “geituten”, “kenduten”, “lotuten”, “salduten”, “sartuten”, eta “sertuten”; hauek oso gutxi dira (15, % 7,21). 11.27. taulan kopuruak eta ehunekoak ematen dira informatzaileen generoaren arabera; bertan ikusten den legez, aldea oso txikia da eta ez da estatistikoki esanguratsua. 11.28. taulan datuak informatzaileen belaunaldien arabera ematen ditugu, bertan agertzen diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak.


163 -tzen -ten Kopurua % Kopurua % Andrazkoak 65 92,86 5 7,14 Gizonezkoak 128 92,75 10 7,25 11.27. taula: “-tzen” eta “-ten” alomorfoen kopuruak eta ehunekoak informatzaileen generoaren arabera. -tzen -ten Kopurua % Kopurua % 1. bel 18 81,82 4 18,18 2. bel 118 95,16 6 4,84 3. bel 36 90,00 4 10,00 4. bel 21 95,45 1 4,55 11.28. taula: “-tzen” eta “-ten” alomorfoen kopuruak eta ehunekoak informatzaileen belaunaldien arabera. Silaba biko partizipioaren azken silaban afrikatua (“yantzi”, “itxi”), “xi” (“ixi”), ki (“euki”), “gi” (“usegi”) edo “ai” (“ebai”) egonez gero, “-ten” alomorfoa erabiltzen da: “yantziten”, “itxiten”, “ixiten”, “eukiten”, “usegiten” eta “ebaiten”. “i”z amaituko partizipioekin “-ten” erabiltzen da gehienetan; hiru silabako partizipioetan “i” ezabatu egiten da eta “-ten” eransten da: “egosten”, “erosten”, “ekarten”, “etorten”, “ibilten”. “-ten” morfemaren “e” “a” bihurtzen da aurreko silaban “e” bat badago: “igertan”. Beronek suposatzen du arinago /i/ galdu behar dela “e” disimilatu baino lehen (11.29. taula). Azken silaban afrikatua dagoenean, orduan “i” ez da ezabatzen: “erantzi” “erantziten”. egosi+ten etorri+ten igerri+ten Afijazioa egositen etorriten igerriten i > ø egosten etorten igerten e > a/ e (C0)___ - - igertan 1.29. taula: “-ten” afijatzean aplikatzen diren arauen adibideak. Silaba biko partizipioetan, orain arte aipatutako salbuespenetan izan ezik, “i” ezabatzen da eta “-ten” erabiltzen da: “asten”, “yausten”, “yosten”. Badaude salbuespen bakar batzuk, hala nola “yausiten” eta “yositen”. Hiru silabako “tu” eta “du”z amaituko partizipioekin “-tan” alomorfoa erabiltzen da gehienetan: “afaltan”, “agertan”, “agintan”, “apurtan”, “argitan”, “bajatan”, “beskaltan”, “beratan”, “berotan”, “bildurtan”, “eskastan”, “eskatan”, “eskontan”, “estaltan”, “garbitan”, “konpontan”, “laguntan”, “loditan”, “lotzatan”, “ondatan”, “osatan”, “sabaltan”, “sapaltan”, “sinestan”, “suritan”, “txikertan”, “ukutan”, “ulertan”, “usteltan”, “yokatan” e.a. Kasu batzuetan amaierako “tu” edo “du” kendu barik erabiltzen dira, orduan alomorfoa “-ten” da: “agertuten”, “arrotuten”, “garbituten”, e.a. “-tan” alomorfoa gehiagotan erabiltzen da (112, % 83) “-ten” alomorfoa baino (23, %17). 11.30. taulan datuak ematen dira informatzaileen generoaren arabera; bertan agertzen den aldea ez da estatistikoki esanguratsua. 11.31. taulan datuak informatzaileen belaunaldien arabera ematen ditugu, hemen ere aldea ez da estatistikoki esanguratsua.


164 -tan -ten Kopurua % Kopurua % Andrazkoak 49 79,03 13 20,97 Gizonezkoak 63 86,30 10 13,70 11.30. taula: “-tan” eta “-ten” alomorfoen kopuruak eta ehunekoak informatzaileen generoaren arabera. -tan -ten Kopurua % Kopurua % 1. bel 25 80,65 6 19,35 2. bel 59 85,51 10 14,49 3. bel 19 86,36 3 13,64 4. bel 9 69,23 4 30,77 11.31. taula: “-tan” eta “-ten” alomorfoen kopuruak eta ehunekoak informatzaileen belaunaldien arabera. Gaztelaniatik mailegatutako “idu” amaierako partizipioekin “-tan” alomorfoa erabiltzen da “du” silaba kenduta: “atenditan”, “atrebitan”, “despeditan”, “errepartitan”, “frijitan”, “kabitan”, “korritan”, “legitan”, “mogitan”, “partitan”, “segitan”, “serbitan” eta abar. Badaude salbuespen bakan batzuk: “kabiduten”, “korriten”, “legiduten”, “mogiduten” eta “pertenesiduten”. “-itu” amaiera daukaten hiru silabako partizipioekin “-tan” erabiltzen da “tu” kenduta: “otzitan”, “utzitan”; batzuetan, ostera, “-ten” erabiltzen da azken “tu” kendu barik: “otzituten”. Gaztelaniaz “ar” daukaten partizipioak mailegatzean, esan dugun bezala, aukera bi daude “a” edo “au” amaierako partizipioak egitea. Honelakoetan “a” amaierakoa denean “-ten” alomorfoa erabiltzen da: “abansaten, “akordaten”, “akabaten”, “altzaten”, “etxaten”, e.a. Haatik, badirudi eze, partizipioa “au” amaierakoa denean “-etan” alomorfoa erabiltzen dela beti: “abortetan”, “agarretan”, “akabetan”, “akordetan”. “altzetan”, “bordetan”, “desgastetan”, “eskapetan”, “enteretan”, “formetan”, eta abar. Ikusi berri ditugun alomorfo bitzuekin “akordau” eta “pasa” aditzek silaba bat galtzen da: “akortan” eta “pasten” “akordetan” eta “pasaten” aldakiekin batera. “n” amaierako partizioekin “-ten” alomorfoa erabiltzen da eta partizipioaren “n” kentzen da: “yoten”, “yaten”, “egoten”, e.a. “n” kenduta “e” geratzen den kasuetan aukera bi erabiltzen dira “iseten”, “urteten” eta “ieten” eta “isetan”, “urtetan” eta “ietan”; aldaketa hau disimilazioz gertatzen da. “-ten” alomorfoa gehiagotan erabiltzen da (220, % 79,4) “-tan” baino (57, % 20,6). 11.32. taulan datuak ematen dira informatzaileen generoaren arabera, bertan erakusten den moduan, gizonezkoen ehunekoa handiagoa bada ere, aldea ez da estatistikoki esanguratsua. 11.33. taulan datuak informatzaileen belaunaldien arabera ematen ditugu, aldea ez da estatistikoki esanguratsua. “isen” aditzarekin “-ten” erabiltzen denean, “iseten” ez eze, “isten” ere agertzen da (6 kasu, % 3,26). -ten -tan Kopurua % Kopurua % Andrazkoak 96 76,19 30 23,81 Gizonezkoak 124 82,12 27 17,88 11.32. taula: “-ten” eta “-tan” alomorfoen kopuruak eta ehunekoak informatzaileen generoaren arabera.


165 -ten -tan Kopurua % Kopurua % 1. bel 33 78,57 9 21,43 2. bel 113 76,87 34 23,13 3. bel 43 81,13 10 18,87 4. bel 31 88,57 4 11,43 11.33. taula: “-ten” eta “-tan” alomorfoen kopuruak eta ehunekoak informatzaileen belaunaldien arabera. Azkenik, “l”z amaitutako partizipio bakarra dago “il” eta beronekin “-ten” alomorfoa erabiltzen da agertu zaigun guztietan. 11.2.3. Gertakizuna Gertakizuna egiteko morfema “-ko” dugu, berau aditz partizipioari eransten zaio zuzenean: “erreko”, “gordeko”, “yoko”, “salduko”, “pasako”, e.a. “-n” amaituko partizipioekin “-ko”ren ordez “-go” erabiltzen da: “edango”, “emongo”, “esango”, “yango”, e.a.; ondoko arauaren arabera: (1) ko > go / n___ Hiru silabako “ri” eta “si” amaierako partizipioekin batzuetan, ez beti, “i” galtzen da: “etorko”, “ekarko”, “ikusko”, e.a. “imingo” partizipioaren kasuan ikusten den moduan, lehenengo “i” galtzen da eta gero “-ko” morfemaren “k” “g” bihurtzen da. 11.2.4. Puntukariak Puntukariak egiteko aditz trinkoen jokabidea erabiltzen da, jokatzen diren adizkiekin (ikusi 11.1. azpi-atala). Gainerakoan aspektu ez-burutua erabiltzen da “egon” (3) eta “ibili” (4) aditzekin batera. “izan” konposagaia daukaten aditzekin (“bisi isen”, “ber isen”, “gure isen”, “al isen”, “esin isen”) puntukaria ezelako marka barik erabiltzen da (5). (3) “Grabetan saus ori? [3A]” (Grabatzen zaude hori) “Mamarren modun saus berba iten edo [2A]” (Mamarraren moduan zaude berba egiten edo) (4) “Preparaten nabil, indabantzat, tomatentzat, danantzat nau iten, prepraten nabil [3G]” (Prestatzen nabil, indabentzat, tomateentzat, denentzat nago egiten, prestatzen nabil) “Or gabiltzes iminten, benenok iminten, erratoyak ilteko ta ortariko [2G]” (Hor gabiltza ipintzen, pozoiak ipintzen, arratoiak hiltzeko eta horietarikoa)


166 (5) “Misketute dau eta esteu yan gure eser [2A]” (Mizkatuta dago eta ez du jan gura ezer) “Ni ondo bisi ise nas, gaur bisi nas txarto [3G]” (Ni ondo bizi izan naiz, gaur bizi naiz txarto) “Txulete yan al deunak, yan dila okele pikau merkeau da [2A]” (Txuleta jan ahal duenak, jan dezala okela xehatua merkeagoa da) “Txapan iminten du, butanon porejenplo talo in ber dunen [2A]” (Txapan ipintzen dugu, butanoan esate baterako taloa egin behar dugunean) “Kontaten dotzitenen nire llobari esin dostie sinestu [3A]” (Kontatzen diedanean nire ilobei ezin didate sinetsi) 11.3. Aditz laguntzaileak Azpi-atal honetan jaso ditugun aditz laguntzaileak emango ditugu. Taulen oinarrian gure 1984. urteko Aditza Bizkaieraz izeneko liburuan (Gaminde, 1984, 1985) argitaratutakoak daude. Bertan lehen eta bigarren belaunaldiko hiru informatzaileren datuak erabili genituen (Arriaga, Erandioko Landa eta Asua). Datuak aurkezteko ohikoa den komunztaduraren araberako sailkapena egingo dugu, hots, NOR, NOR-NORI, NORK-NOR eta NORK-NORINOR. Gehien erabiltzen diren adizkiak NOR sailekoak dira (2964, % 47,73), gero NORKNOR sailekoak (2431, % 39,15), NORK-NORI-NOR sailekoak (559, % 9) eta NOR-NORI sailekoak (256, % 4,12), 11.9. irudian sail bakoitzaren ehunekoak ordenaturik ematen dira. 11.9. irudia: Laguntzaileen ehunekoak sailka. Sail bakoitzeko indikatiboak, baldintzak, subjuntiboak, ahalezkoak eta aginterak bereiziko ditugu. Taulak osatzeko itaun zuzenak egin behar izan ditugu, izan ere, adizki guztiek ez daukate maiztasun bera; horrela bada, gehien erabiltzen direnak indikatiboak dira (6036, % 97,34), gainerakoak askozaz gutxiagotan agertzen dira: baldintzak (21, % 0,34), subjuntiboa (69, % 1,11), ahalezkoa (28, % 0,45) eta agintera (47, % 0,76). 11.3.1. Nor Sail honetan indikatibo orainari eta iraganari, baldintza aurrekoei eta ondorioei, subjuntibo orainari, aginterari eta ahalezko orainari dagozkien adizkiak batzen ditugu. Tauletan orokorrenak diren adizkiak paratu ditugu; gero aldakien gainean oharrak egiteko. 11.34. taulan indikatibo orainari eta iraganari dagozkien adizkiak paratu ditugu.


167 Oraina Iragana ni nas ni(n)tzen hura da san gu gara/gare(s) gintzen zu sara sintzen zuek sari/sare/sarie sintzin/sintzen haiek dire siren/sien/sin 11.34. taula: NOR indikatibo orain eta iragan aldiak. Orain aldiko adizkietan taulan paratu ditugun aldakiez gain “haiek” da gehien dauzkanak: “dire” (39, % 17,81), “dires” (21, % 9,59), “die” (26, % 11,87), “dies” (7, % 3,20), “di” (81, % 36,99) eta “dis” (45, % 20,55). 11.10. irudiko grafikoan ehunekoak ematen dira ordenaturik. 11.10. irudia: “dira” adizkiaren aldakien ehunekoak. Iragan aldiko adizkietan askozaz bariazio handiagoa agertzen zaigu. Batetik, bigarren belaunaldiko informatzaile gizonezko batek “neiten/niten”, “geitesen/gintesen” eta “seitesen” erabili ditu; adizki hauek subjuntiboen itxura daukate baina indikatiboaren ordez erabiltzen dira, pentsa daiteke adizki aoristikoak direla. Gainerakoan, “ni” denean hiru aldaki erabiltzen dira “nintzen” (64, % 56,64), “nentzen” (11, % 9,73) eta “nitzen” (38, % 33,63). “gu” denean bederatzi aldaki agertu zaizkigu: “gintzen” (31, % 21,38), “gentzen” (2, 1,38), “gintzesan” (61, % 42,07), “gintzesen” (4, % 2,76), “gentzesan” (10, % 6,9), “gentzesen” (1, % 0,69), “ginen” (8, % 5,52), “giñen” (27, % 18,62) eta “gintesen” (1, % 0,69). “zu” denean lau aldaki agertu zaizkigu, “sentzen” (2, % 20), “sintzen” (6, %60), “sintzesen” (1, % 10) eta “siñen” (1, % 10). “haiek” denean hiru aldaki agertu zaizkigu, “siren” (77, % 14,18), “sien” (180, % 33,15), eta “sin” (286, % 52,67). Adizki hau gure laginean oso ondo ordezkatuta dagoenez gero eta kopuru handia daukanez gero, informatzaileen generoaren eta belaunaldiaren arabera aztertuko dugu. 11.35. taulan datuak ematen ditugu informatzaileen generoaren arabera; bertan ikusten den bezala, adizki laburragoen ehunekoa handiagoa da gizonezkoetan andrazkoetan baino, aldea estatistikoki esanguratsua da (χ 2 = (a.m.: 2) 19,276; p = 0,000). 11.36. taulan datuak ematen dira informatzaileen belaunaldien arabera, bertan agertzen diren aldeak ere estatistikoki esanguratsuak dira (χ2 = (a.m.: 6) 92,425; p = 0,000).


168 siren sien sin Kopurua % Kopurua % Kopurua % Andrazkoak 41 20,92 74 37,76 81 41,33 Gizonezkoak 36 10,37 106 30,55 205 59,08 11.35. taula: “ziren” adizkiaren aldakien kopuruak eta ehunekoak informatzaileen generoaren arabera. siren sien sin Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1. bel 35 38,04 45 48,91 12 13,04 2. bel 36 10,81 100 30,03 197 59,16 3. bel 2 2,11 28 29,47 65 68,42 4. bel 4 17,39 7 30,43 12 52,17 11.36. taula: “ziren” adizkiaren aldakien kopuruak eta ehunekoak informatzaileen belaunaldien arabera. 11.37. taulan baldintza aurrekoak (Baldintza1) eta baldintza ondorioak (Baldintza2) ematen ditugu. Baldintza ondorioetan, taulan paratu ditugun adibideez gain, badira honako beste hauek ere: “netike/neintike”, “leitike/litike”, “geintikes/gintikes”, “seintikes/sintikes”, “seintikesie/sintekesi” eta “leitikes/litikes”. Baldintza1 Baldintza2 ni banentike nentike hura baletike letike gu bagentikes gentikes zu basentikes sentikes zuek basentikesi sentikesi(e) haiek baletikes letikes 11.37. taula: NOR saileko baldintza ondorioak. Azkenik, 11.38. taulan subjuntibo orainari, ahalezko orainari eta aginterari dagozkien adizkiak aurkezten dira. Subjuntiboa Ahalezkoa Agintera ni neiten neitike/nentike hura daiten/deiten/diten leitike/letike gu gaitesan gintikes/gentikes zu saitesan sintikes/sentikes saites/saite/sites zuek saitesan sintikesi/sentikesi(e) saitese/sitese haiek daitesan/ditesen leitikes/letikes 11.38. taula: NOR saileko subjuntiboak, ahalezkoak eta aginterak. 11.3.2. Nor-Nori Sail honetako adizkiak dira gure laginean maiztasunik urriena daukatenak. Bestalde, indikatibotik kanpo gainerako moduak oso gutxitan agertzen dira. Sekzio honetan indikatiboa, orain eta iragana, aztertuko dugu bereziki eta 11.46. taulan subjuntiboaren eta ahalezkoaren adizki batzuk emango ditugu. Gehienbat, subjektuari dagokionez, hirugarren pertsonak erabiltzen dira “hura” eta “haiek”; horrez gain “ni” subjektuari dagozkion adizkiak jaso ditugu indikatibo orain aldian (11.39. taula).


169 ni hari nako zuri natzu zuei natzue haiei nake 11.39. taula: NOR-NORI indikatibo oraina “ni” denean. Indikatibo orain aldiaren, “hura” eta “haiek” direnean, adizkiak sortzen dira oinarriari pertsona morfemak gehituta eta “haiek” denean “s” pluralgilea amaieran erantsita. 11.11. irudian alomorforik arruntenak ematen dira. eta 11.40. taulan gehien erabiltzen diren adizkiak. 11.11. irudia: NOR-NORI orain aldiaren oinarrizko alomorfoak. hura haiek niri dat dates hari dako dakos guri daku dakus zuri datzu datzus zuei datzue datzues haiei dake dakis 11.40. taula: NOR-NORI indikatibo oraina “hura” eta “haiek”. Esaneko moduan, sail honetako adizkien oinarrian alomorfo bi ager daitezke; “da-” (67, % 64,4) eta “ya-” (37, % 35,6). 11.41. taulan datuak ematen ditugu informatzaileen generoaren arabera; bertan ikusten den bezala, “da-” oinarriaren ehunekoa handiagoa da andrazkoetan gizonezkoetan baino, aldea estatistikoki esanguratsua da (χ 2 = (a.m.: 2) 18,273; p = 0,000). 11.42. taulan datuak ematen dira informatzaileen belaunaldien arabera, bertan ikus dezakegu “ya-” oinarriaren ehunekorik altuenak belaunaldi zaharrenetan gertatzen direla, agertzen diren aldeak estatistikoki esanguratsuak dira (χ2 = (a.m.: 3) 35,264; p = 0,000). “da-” “ya-” Kopurua % Kopurua % Andrazkoak 40 86,96 6 13,04 Gizonezkoak 27 46,55 31 53,45 11.41. taula: “da-” eta “ya-” oinarrien kopuruak eta ehunekoak informatzaileen generoaren arabera.


170 “da-” “ya-” Kopurua % Kopurua % 1. bel 4 16,67 20 83,33 2. bel 33 70,21 14 29,79 3. bel 21 95,45 1 4,55 4. bel 9 81,82 2 18,18 11.42. taula: “da-” eta “ya-” oinarrien kopuruak eta ehunekoak informatzaileen belaunaldien arabera. Pertsona morfemei dagokienez, “niri” denean alomorfo bi dauzkagu “t” (“dat”) eta “st” (“dast”). “guri” denean alomorforik arruntena “ku” da (“daku”), Asuan “kue” agertu zaigu (“dakue”). “zuei” denean alomorforik arruntena “tzue” (“datzue”) da baina “tzude” ere agertu zaigu (“datzude”). “haiei” denean “ke” (“dake”) alomorfoarekin batera “ki” ere erabiltzen da (“daki”). Indikatibo iraganeko adizkiak sail nagusi bitan sailka daitezke; batetik oinarrian “ki” daukatenak (“akiden”) eta, bestetik, ez daukatenak (“aten”). “ki” daukaten adizkiak aoristikotzat jo daitezke; era honetako adizkiak oso arruntak dira inguruko herri batzuetan, hala nola Leioan (Gaminde, 1989, 2001) eta Sopelan (Markaida et al., 1993). 11.12. eta 11.13. irudietan sail bitzuetakoak egiteko erabiltzen diren morfemak ematen ditugu. 11.12. irudia: NOR-NORI iragan aldiaren morfema nagusiak “aki” oinarriarekin. 11.13. irudia: NOR-NORI iragan aldiaren morfema nagusiak gainerako oinarriekin. 11.43. taulan “ki” daukaten adizkiak ematen ditugu eta 11.44. eta 11.45. tauletan gainerako oinarriak dauzkatenak (“ki”dunak Arriagan jaso ziren eta “da-” daukatenak Asuan). hura haiek niri akiden6 akidesan hari akion akiosan guri akiun akigusen zuri akisun akisusenn zuei akisuen akisuesan haiei akien akiesan 11.43. taula: NOR-NORI indikatibo iragana “ki” daukaten adizkiekin. 6 “yakion” eta “yakien” ere agertu dira.


171 hura haiek hura haiek niri aten atesan daten datesan hari akon akosan dakon dakosen guri akun akusen dakun dakusen zuri atzun atzusen datzun datzusen zuei atzuen atzuesan datzuen datzuesan haiei aken akesan dakin dakisen 11.44. taula: NOR-NORI indikatibo iragana “ki” ez daukaten adizkiekin. hura haiek hura haiek niri yaten yatesan saten satesan hari yakon yakosan sakon sakosen guri yakun yakusen sakun sakusen zuri yatzun yatzusen satzun satzusen zuei yatzuen yatzuesan satzuen satzuesan haiei yaki(e)n/yaken yakiesan/yakesan saken/sakean sakesan 11.45. taula: NOR-NORI indikatibo iragana “ki” ez daukaten adizkiekin. Oinarrien maiztasunei dagokienez, laginean honako datuak jaso ditugu; “aki” (11, % 7,28), “yaki” (3, % 1,99), “a” (75, % 49,67), “da” (2, % 1,32), “sa” (10, % 6,62) eta “ya” (50, % 33,11). 11.14. irudiko grafikoan oinarri bakoitzaren ehunekoak ematen dira ordenaturik. 11.14. irudia: Adizkien oinarrien ehunekoak NORNORI indikatibo iraganean. Subjuntiboa Ahalezkoa niri dakiden lekit/leskit hari dakion/dekion lekio guri dakigun lekigu zuri dakisun lekisu zuei dakisuen lekisue haiei dakien lekie 11.46. taula: NOR-NORI saileko subjuntiboak eta ahalezkoak. 11.3.3. Nork-Nor Sail honetan “hura” eta “haiek” baino ez ditugu batu belaunaldi guztietan. Gainerakoak lehen eta bigarren belaunaldietan jaso ditugu (11.47. taula).


172 ni gu zu zuek nik saitut saituet hark neu gaitu/geitus saitu/seitu saitue guk zuk nosu zuek nosude haiek neude gaitue/geitus saitue saitue 11.47. taula: NORK-NOR saileko indikatibo orain aldiko adizkiak “hura” eta “haiek” ez direnean. Iraganari dagokionez “gusan” (gintuen), “geitusen” (gintuzten) eta “gusen” (gintuzten) jaso ditugu. Sail honetako adizkien ordez NORK-NORI-NOR sailekoak erabiltzen dira (6). Informatzaile gehienek “hura” eta “haiek” direnean sail honetako adizkiak erabiltzen dituzten arren (7), kasu batzuetan hauetara ere hedatu da paradigma aldaketa (8). (6) “Suk esetan dostesu [1G]” (Zuk ezagutzen nauzu) “Orrek yo in deust [1G]” (Horrek jo egin nau) “Ayek etzen, auki deusti [2A]” (Haiek etxean, eduki naute) (7) “Gixonto andi bet, ta, a ikusi dot umetan kantaten [2G]” (Gizonto handi bat, eta hura ikusi dut umetan kantatzen) “Da oin dau, askena ikusi dotena se isengo da, urte bete [3A]” (Eta orain dago, azkena ikusi dudana ze izango da, urte bete) “Bai fulanok il deu txarri, bai txarri bai, il in deu baye, gero, saltzen eron deudie, plasara [1G]” (Bai urliak hil du txerria, bai, txerria bai, hil egin du baina, gero, saltzen eroan dute, plazara) (8) “Mikeleri ikusi dotzet [1G]” (Mikel ikusi dut) “Orrek, pistiri, ollori te orreri, e, il iten dotze, eta odola txupa [3G]” (Horrek, piztiei, oiloei eta horiei, hil egiten ditu, eta odola xurgatu) Hau guztia kontuan hartuta, “hura” eta “haiek” objektuei dagozkien adizkiak aztertuko ditugu bereziki. Aztertuko ditugunak indikatiboari, orainari eta iraganari, baldintzari, subjuntiboari, ahalezkoari eta aginterari dagozkie. 11.15. irudian indikatibo oraina egiteko erabiltzen diren alomorforik arruntenak ematen ditugu; horien bidez osatzen dira 11.48. taulako adizkiak.


173 11.15. irudia: NORK-NOR indikatibo oraina egiteko oinarrizko alomorfoak. hura haiek nik dot doas hark deu deitu guk du dus zuk dosu dosus zuek dosue dosues haiek deude deitue 11.48. taula: NORK-NOR saileko indikatibo orain aldiko adizkiak “hura” eta “haiek”. Aldakiak asko direnez gero, eurak aurkezteko eta aztertzeko 11.48. taulan paratutakoak oinarritzat hartuko ditugu. Objektua “hura” denean honako aldakiak topatu ditugu; du: “deu” (243, % 92,4) eta “dau” (20, % 7,6). duzu: “dosu” hasierako “d” eta are gehiago silaba osoa gal daiteke (“osu” eta “su”). duzue: “dosue” da arruntena hasierako silaba gal daiteke (“sue”) eta “dosude” aldakia oso bakanetan jasota daukagu inkesten bidez. dute: “deude” (26, %16,15), “deudi” (13, % 8,07), “deudie” (4, % 2,48), “daudie” (1, % 0,62), “daudi” (1, % 0,62), “daue” (1, % 0,62), “deure” (18, % 11,18), “deuri” (1, % 0,62), “dere” (5, % 3,11), “dede” (4, % 2,48), “dee” (3, % 1,86) eta “de” (84, % 52,17). Objektua “haiek” denean topatu ditugun aldakiak honakoak dira; ditut: “doas” (44, % 89,8) eta “dotes” (5, % 10,2). ditu: “deitu” (13, % 33,33), “deitus” (10, % 25,64), “ditu” (3, % 7,69), “ditus” (8, % 20,51), “deus” (4, % 10,26) eta “deus” (1, % 2,56). dituzue: “dosues” da gehien erabiltzen dena, oso bakanetan “dosudes” ere agertu zaigu inkestetan. dituzte: “deitue” (9, % 42,86), “deitues” (5, % 23,81), “ditus” (1, % 4,76), “deudes” (1, % 4,76), “deudis” (1, % 4,76), “deures” (3, % 14,29) eta “des” (1, % 4,76). Bariazioaren azterketarako pluralen morfemeak eta euron erabilera aukeratu ditugu. “hark” eta “haiek” direnean, pluralaren morfemak “it” (25, % 42,4) “s” (10, % 16,9) eta biak batera izan daitezke (24, % 40,7). 1.49. taulan datuak ematen dira informatzaileen generoaren arabera; bertan ikusten den moduan, “it” eta “s” pluralgile hutsen erabileran gizonezkoek ehuneko handiagoa daukate eta pluralgile biak batera gehiago erabiltzen dute andrazkoek gizonezkoek baino; hala ere, aldea ez da estatistikoki esanguratsua. 11.50. taulan datuak informatzaileen belaunaldien arabera ematen dira; bertan agertzen diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak. it s it_s Kopurua % Kopurua % Kopurua % Andrazkoak 2 18,18 1 9,09 8 72,73 Gizonezkoak 23 47,92 9 18,75 16 33,33 11.49. taula: Pluralgileen kopuruak eta ehunekoak informatzaileen generoaren arabera.


174 it s it_s Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1. bel 3 30 0 0 7 70 2. bel 16 55,17 6 20,69 7 24,14 3. bel 4 25 3 18,75 9 56,25 4. bel 2 50 1 25 1 25 11.50. taula: Pluralgileen kopuruak eta ehunekoak informatzaileen belaunaldien arabera. 11.16. irudian indikatibo iragana egiteko erabiltzen diren alomorforik arruntenak ematen ditugu; horien bidez osatzen dira 11.51. taulako adizkiak. 11.16. irudia: NORK-NOR indikatibo iragana egiteko oinarrizko alomorfoak. hura haiek nik nendun nendusen hark eun seitun guk gendun gendusen zuk sendun sendusen zuek senduen senduesan haiek euden seituen 11.51. taula: NORK-NOR saileko indikatibo iragan aldiko adizkiak “hura” eta “haiek”. Orain aldiko aldakiekin egin dugun bezala, aldakiak asko direnez gero, eurak aurkezteko eta aztertzeko 11.49. taulan paratutakoak oinarritzat hartuko ditugu. Objektua “hura” denean honako aldakiak topatu ditugu; nuen: “nendun” (74, % 84,09), “neun” (11, % 12,5) eta “nun” (3, % 3,41). zuen. “eun” (204, % 54, 55), “aun” (18, % 4,81), “un” (32, % 8,56), “seun” (63, % 16,84), “saun” (11, % 2,94), “sun” (1, % 0,27), “yeun” (37, % 9,89), “yaun” (1, % 0,27) eta “yun” (7, % 1,87). genuen: “gendun” (232, % 99,57) eta “dun” (1, % 0,43). zuten: “euden” (48, % 13,68), “eudien” (19, % 5,41), “eudin” (112, % 31,91), “aurin” (1, % 0,28), “eden” (2, % 0,57), “een” (1, % 0,28), “en” (17, % 4,84), “eren” (5, % 1,42), “euen” (1, % 0,28), “euren” (24, % 6,84), “eurien” (7, % 1,99), “eurin” (2, % 0,57), “seden” (15, % 4,27), “seen” (9, % 02,56), “sen” (23, % 6,55), “seren” (4, % 1,14), “seuden” (13, % 3,7), “seudin” (4, % 1,14), “seuren” (3, % 0,85), “uden” (3, % 0,85), “udin” (3, % 0,85), “yen” (8, % 2,28), “yeuden” (8, % 2,28), “yeudien” (12, % 3,42), “yeudin” (1, % 0,28), “yeuren” (4, % 1,14), “yun” (1, % 0,28) eta “yuren” (1, % 0,28). Objektua “haiek” denean topatu ditugun aldakiak honakoak dira; nituen: “nendusen” (21, % 70) eta “neusen” (9, % 30). zituen: “seitun” (57, % 40,43), “seitusan” (3, % 2,13), “seitusen” (47, % 33,33), “situen” (1, % 0,71), “situn” (9, % 6,38), “situsen” (15, % 10,64), “yeusan” (1, % 0,71), “yeusen” (2, % 1,42), “eusen” (5, % 3,55) eta “seusen” (1, % 0,71). zenituen: “sendusen” (6, % 75) eta “susen” (2, % 25). zenituzten: inkestetan hiru aldaki topatu ditugu “senduesan”, “senduesen” eta “sendusen”. zituzten: “seituen” (27, % 54), “seitun” (2, % 4),


175 “seitusen” (2, % 4), “seitusien” (2, % 4), “seudesan” (1, % 2), “seuriesan” (1, % 2), “seusen” (1, % 2), “situen” (4, % 8), “situsen” (1, % 2), “yeudiesan” (1, % 2), “yeuresan” (1, % 2), “eudesan” (1, % 2), “eudiesen” (1, % 2), “euresan” (2, % 4), “eusan” (1, % 2), “eusen” (1, % 2) eta “esan” (1, % 2). Iraganean bariazioa aztertzeko ezaugarri bi aukeratu ditugu; bata “hark” eta “haiek” direnean adizkiaren hasiera eta bestea pluralen erabilera. Subjektuak “hark” eta “haiek” direnean adizkiaren hasiera hutsa izan daiteke (499, % 68,8), “s” (146, % 20,1) edo “y” (80, % 11). 1.152. taulan datuak ematen dira informatzaileen generoaren arabera; bertan ikusten den moduan, gizonezkoek ehuneko altuagoak dauzkate “Ø” eta “s”rekin eta baxuagoak “y”rekin; aldea estatistikoki esanguratsua da (χ 2 = (a.m.: 2) 18,985; p = 0,000). 11.53. taulan datuak informatzaileen belaunaldien arabera ematen dira; bertan agertzen diren aldeak estatistikoki esanguratsuak dira (χ 2 = (a.m.: 6) 260,996; p = 0,000). Ø s y Kopurua % Kopurua % Kopurua % Andrazkoak 219 64,04 67 19,59 56 16,37 Gizonezkoak 280 73,11 79 20,63 24 6,27 11.52. taula: Iragan aldiko “hark” eta “haiek” direnean agertzen diren hasierako morfemen kopuruak eta ehunekoak informatzaileen generoaren arabera. Ø s y Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1. bel 72 65,45 7 6,36 31 28,18 2. bel 394 83,30 66 13,95 13 2,75 3. bel 12 11,65 57 55,34 34 33,01 4. bel 21 53,85 16 41,03 2 5,13 11.53. taula: Iragan aldiko “hark” eta “haiek” direnean agertzen diren hasierako morfemen kopuruak eta ehunekoak informatzaileen belaunaldien arabera. Orain aldian bezala, iraganean ere, “hark” eta “haiek” direnean, pluralaren morfemak “it” (100, % 52,4) “s” (21, % 11) eta biak batera izan daitezke (70, % 36,6). 1.154. taulan datuak ematen dira informatzaileen generoaren arabera; bertan ikusten den moduan, “it” eta “s” pluralgile hutsen erabileran gizonezkoek ehunekoa handiagoa daukate eta pluralgile biak batera gehiago erabiltzen dute andrazkoek gizonezkoek baino; aldea estatistikoki esanguratsua da (χ 2 = (a.m.: 2) 86,900; p = 0,000). 11.55. taulan datuak informatzaileen belaunaldien arabera ematen dira; bertan agertzen diren aldeak estatistikoki esanguratsuak dira (χ 2 = (a.m.: 6) 45,670; p = 0,000). it s it_s Kopurua % Kopurua % Kopurua % Andrazkoak 13 16,46 7 8,86 59 74,68 Gizonezkoak 87 77,68 14 12,50 11 9,82 11.54. taula: NORK-NOR indikatibo iraganeko “hark” eta “haiek” direnean erabiltzen diren pluralgileen morfemen kopuruak eta ehunekoak informatzaileen generoaren arabera.


176 it s it_s Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1. bel 5 16,67 11 36,67 14 46,67 2. bel 88 63,77 10 7,25 40 28,99 3. bel 4 25,00 0 0,00 12 75,00 4. bel 3 42,86 0 0,00 4 57,14 11.55. taula: NORK-NOR indikatibo iraganeko “hark” eta “haiek” direnean erabiltzen diren pluralgileen morfemen kopuruak eta ehunekoak informatzaileen belaunaldien arabera. Sekzio hau amaitzeko 11.56. taulan baldintzak, subjuntiboak eta ahalezkoak ematen dira eta 11.57. taulan aginterak. Baldintza Subjuntiboa Ahalezkoa nik neko/nenko/nengo daiden nei/ni/nengi/neike hark leko dain/dein/din lei guk genko/geunke daigun genki/gengi zuk senko daixun senki/sengi zuek senki(e)/senkoe daixuen seye/senkie/sengie haiek leuki/leki dayen/deyen/dien leye 11.56. taula: NORK-NOR saileko baldintza ondorioak, subjuntiboak eta ahalezkoak. hura haiek hik ik isek zuk isu/ixu isus/ixus zuek isue/ixue isues/ixues 11.57. taula: NORK-NOR saileko aginterak. 11.3.4. Nork-Nori-Nor Sail honetako adizkiei dagokienez, esan behar da “zuk-guri”, “zuek-guri”, “guk-zuri” eta “guk-zuei” ez direla erabiltzen; “guk-zuri” eta “guk-zuei” horiei legozkiekeen adizkien ordez NOR-NORI sailekoak erabiltzen dira (“datzu”, “datzue”) eta “zuk-guri” eta “zuek-guri” adierazteko NORK-NOR sailekoak (“dosu”, “dosue”). Salbuespen horiek gomutan, 11.17. irudian adizki orokorrenak egiteko erabiltzen diren alomorfo nagusiak ematen ditugu. Alomorfo horiek erabilita eraiki ditugu indikatibo orainari dagozkion 11.58. taula singularretarako eta 11.59. taula pluraletarako. 11.17. irudia: NORK-NORI-NOR indikatibo oraina egiteko oinarrizko alomorfoak.


177 niri hari guri zuri zuei haiei nik - dotzet - dotzut dotzuet dotzit hark doste dotzo dosku dotzu dotzue dotzi guk - dotzu - - - dotzu zuk dostesu dotzesu dotzesu zuek dostesue dotzesue dotzesue haiek dostie dotzi doskue dotzue dotzue dotzi 11.58. taula: NORK-NORI-NOR indikatibo oraina (s). niri hari guri zuri zuei haiei nik - dotzeas - dotzudes dotzuedas dotzeas hark dostes dotzos doskus dotzus dotzues dotzes guk - dotzus - - - dotzus zuk dostesus dotzesus - - - dotzesus zuek dostesues dotzesues - - - dotzesues haiek dosties dotzis doskues dotzues dotzues dotzis 11.59. taula: NORK-NORI-NOR indikatibo oraina (p). Orain aldiko adizki laguntzaileekin sarritan lehen silaba galtzen da, batez ere aurrean “-ko” agertzen denean (9) (9) “Nik salduko tzut [3G]” (Nik salduko dizut) “Barre iten dotzu te pentzako tzu gusurre esaten dosula ta esta alan [2G]” (Barre egiten dizu eta pentsatuko dizu gezurra esaten duzula eta ez da hala) “Su lasai egon, nik lagunduko tzut [4A]” (Zu lasai egon, nik lagunduko dizut) Asko ez badira ere testu laginean eta inkestetan aldaki batzuk topatu ditugu. dit: “doste” eta “deust”. didate: “dostie”, “deusti”, “deuste”, “deusti”, “doste”. dio: “dotzi”, “dotze” eta “dotzode”. diet: “dotzit” eta “dotzet”. diote: “dotzi” eta “dotze”. diete: “dotzi”, “dotzie”, “dotze” eta “deutze”. Bariazioaren azterketarako erroan gertatzen diren aldaketak hartuko ditugu aztergai. Erroan, lehen silaba osoa galtzen ez denean, aukera bi agertzen zaizkigu “eu” (11, % 7,4) eta “o” (137, % 92,6). 1.60. taulan datuak ematen dira informatzaileen generoaren arabera; bertan ikusten den moduan, “eu” erroaren ehunekoa handiagoa da andrazkoetan gizonezkoetan baino, aldea estatistikoki esanguratsua da (χ 2 = (a.m.: 1) 6,664; p = 0,010). 11.61. taulan datuak informatzaileen belaunaldien arabera ematen dira; bertan agertzen diren aldeak ez dira estatistikoki esanguratsuak. “eu “o” Kopurua % Kopurua % Andrazkoak 9 13,64 57 86,36 Gizonezkoak 2 2,44 80 97,56 11.60. taula: NORK-NORI-NOR indikatibo orainaren erroen kopuruak eta ehunekoak informatzaileen generoaren arabera.


178 “eu “o” Kopurua % Kopurua % 1. bel 1 7,69 12 92,31 2. bel 8 8,70 84 91,30 3. bel 2 5,88 32 94,12 4. bel 0 0,00 9 100,00 11.61. taula: NORK-NORI-NOR indikatibo orainaren erroen kopuruak eta ehunekoak informatzaileen belaunaldien arabera. 11.18. irudian indikatibo iragana egiteko erabiltzen diren oinarrizko alomorfoak ematen ditugu. Alormorfo horien bidez eraiki dira 11.62. singularretarako eta 11.63. pluraletarako taulak. 11.18. irudia: NORK-NORI-NOR indikatibo iragana egiteko oinarrizko alomorfoak. Morfemen konbinazio batzuk egitean, kontuan hartu behar dira gertatzen diren arau fonologiko batzuk. Horrela bada “ie” beste “e” batekin elkartzean “e” bat ezabatzen da (otzie+e > otzien); “e” bi elkartzen direnean lehena “i” bihurtzen da (otze+e > otzien). Loturazko “a” bokalari asimilazio araua aplikatzen zaio (neutzusan > neutzusen). nik hark guk zuk zuek haiek niri osten ostesun ostesuen ostien hari neutzen otzen geuntzen seuntzen seuntzen otzien guri oskun oskuen zuri neutzun otzun otzuen zuei neutzuen otzuen otzuen haiei neutzin otzien geuntzen seuntzen seuntzen otzien 11.62. taula: NORK-NORI-NOR indikatibo iragana (s). Iragan aldiko adizki singularretan topatu ditugun aldakiak ematen dira jarraian. nion: “neutzen”, “neuntzen”, “nentzen”, “notzen” eta “nintzen”. nizun: “neuntzun”, “nontzun” eta “notzun”. nien: “neutzin”, “neuntzen” eta “neutzen”. zidan: “osten”, “eusten”, “esten”, “usten”, “seusten” eta “yosten”. zion: “otzen”, “otzon”, “eutzen”, “sotzen”, “sotzon”, “tzen”, “tzon”, “yotzen” eta “yotzon”. zigun: “oskun”, “soskun” eta “yoskun”. zizun: “otzun”, “sotzun” eta “yotzun”. zien: “otzien”, “otzen”, “otzin”, “eutzen”, “sotzen”, “yotzen” eta “yotzien”. genion: “geuntzen”, “gentzen” eta “gintzen”. genien: “geuntzen” eta “gintzen”. zenidan: “ostesun” eta “yostesun”. zenion: “seuntzen” eta “sintzen”. zidaten: “ostien”, “osten”, “ostin”, “eusten”, “eustin”, “usten”, “ustin”, “yestean” eta “yesten”. zioten: “otzien”, “otzen”, “otzin”, “otzean”, “eutzen”, “eutzin”, “tzen”, “utzen”, “sotzen” eta “yotzen”. ziguten: “oskuen”, “oskun”, “doskun”, “soskun” eta “yoskuen”. zizuten: “otzuen” eta “yotzuen”. zieten: “otzien”, “otzen”, “otzin”, “tzien”, “eutzen”, “yotzen”, “yeutzien”, “yetzen” eta “yotzien”.


179 nik hark guk zuk zuek haiek niri ostesan ostesusen ostesuesan ostiesan hari neutzesan otzesan geuntzesan seuntzesan seuntzesan otziesan guri oskusen oskuesan zuri neutzusen otzusen otzuesan zuei neutzuesan otzuesan otzuesan haiei neutziesan otziesan geuntzesan seuntzesan sentzesan otziesan 11.63. taula: NORK-NORI-NOR indikatibo iragana (p). Iragan aldiko adizki pluraletan topatu ditugun aldakiak honako hauek izan dira. nizkion: “neutzesan”, “nintzesan” eta “nintzesen”. zizkidan: “ostesan”, “eustesan” eta “seustesan”. zizkion: “otzesan”, “eutzesan”, “etzesen”, “tzesen” eta “yotzesan”. zizkigun: “oskusen” eta “yoskusan”. zizkien: “otziesan”, “otzesan” eta “yotzesan”. zizkidaten: “ostiesan”, “ostisen” eta “ustesan”. zizkioten: “otziesan”, “sotzesan” eta “yotzesan”. zizkiguten: “oskuesan”, “euskuesan” eta “oskusen”. zizkieten: “otziesan”, “otzesan” eta “yeutzesan”. Iragan aldiko adizkien bariazioa aztertzeko ezaugarri bi aukeratu ditugu; bata “hark” eta “haiek” subjektuak direnean adizkiaren hasiera eta bestea adizkien erroa. “hark” eta “haiek” subjektua dauzkaten adizkietan, lehen silaba galtzen ez denean, hasiera hutsa (208, % 71,7), “s” (14, % 4,8) edo “y” (68, % 23,4) izan daiteke. 1.64. taulan datuak ematen dira informatzaileen generoaren arabera; bertan ikusten den moduan, “s” hasiera behin ere ez da gertatzen gizonezkoetan; bestalde, gainerakoen ehunetakoetan ere alde handia gertatzen da; aldea estatistikoki esanguratsua da (χ 2 = (a.m.: 2) 51,261; p = 0,000). 11.65. taulan datuak informatzaileen belaunaldien arabera ematen dira; bertan agertzen diren aldeak estatistikoki esanguratsuak dira (χ 2 = (a.m.: 6) 119,491; p = 0,000). Ø s y Kopurua % Kopurua % Kopurua % Andrazkoak 63 50,81 14 11,29 47 37,90 Gizonezkoak 145 87,35 0 0,00 21 12,65 11.64. taula: NORK-NORI-NOR indikatibo iraganean “hark” eta “haiek” direnean adizkien hasieren kopuruak eta ehunekoak informatzaileen generoaren arabera. Ø s y Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1. bel 73 78,49 1 1,08 19 20,43 2. bel 124 87,94 9 6,38 8 5,67 3. bel 7 13,73 4 7,84 40 78,43 4. bel 4 80,00 0 0,00 1 20,00 11.65. taula: NORK-NORI-NOR indikatibo iraganean “hark” eta “haiek” direnean adizkien hasieren kopuruak eta ehunekoak informatzaileen belaunaldien arabera. Subjektuak “hark” eta “haiek” direnean, erroak “eu” (47, % 16,2), “o” (238, % 81,8) eta “e” (6, % 2,1) izan daitezke. 1.66. taulan datuak ematen dira informatzaileen generoaren arabera; bertan ikusten den moduan, “eu” erroaren ehunekoa handiagoa da gizonezkoetan andrazkoetan baino, beste erro biekin alderantziz gertatzen da, aldea estatistikoki esanguratsua da (χ 2 = (a.m.: 2) 7,771; p = 0,021). 11.67. taulan datuak informatzaileen belaunaldien arabera ematen dira; bertan ikus dezakegun moduan, “eu” erroaren ehunekoa apalduz doa belaunaldietan aurrera egin ahala, “o” erroarekin alderantziz gertatzen da (11.19. irudiko grafikoa), aldea estatistikoki esanguratsua da (χ 2 = (a.m.: 6) 36,593; p = 0,000).


180 “eu” “o” “e” Kopurua % Kopurua % Kopurua % Andrazkoak 12 9,68 108 87,10 4 3,23 Gizonezkoak 35 20,96 130 77,84 2 1,20 11.66. taula: NORK-NORI-NOR indikatibo iraganean “hark” eta “haiek” direnean adizkien erroen kopuruak eta ehunekoak informatzaileen generoaren arabera. “eu” “o” “e” Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1. bel 32 34,04 59 62,77 3 3,19 2. bel 14 9,93 125 88,65 2 1,42 3. bel 1 1,96 49 96,08 1 1,96 4. bel 0 0,00 5 100,00 0 0,00 11.67. taula: NORK-NORI-NOR indikatibo iraganean “hark” eta “haiek” direnean adizkien erroen kopuruak eta ehunekoak informatzaileen generoaren arabera. 11.19. irudia: “eu” eta “o” erroen ehunekoen bilakaera. Subjuntiboaren adibide batzuk ematen ditugu 11.68. taulan subjektua “hark” denean eta, sekzio hau mukurutzeko, 11.69. taulan baldintzak eta ahalezkoak ematen ditugu “hari” denean eta singularrean. Subjuntiboa niri diosten/disten hari dayon/deyon/diotzon guri dioskun zuri diotzun/ditzun zuei diotzuen haiei diotzin/deitzien/deyen 11.68. taula: NORK-NORI-NOR saileko subjuntiboak. Baldintza Ahalezkoa nik neskio neyo hark leskio leyo guk geskio geyo/geskio zuk seskio seyo/seskio zuek seskioe seye/senkie/seskiue haiek leskioe leye/leyue 11.69. taula: NORK-NORI-NOR saileko baldintzak eta ahalezkoak.


181 11.4. Aditz alokutiboak Azpi-atal honetan jaso ditugun adizki alokutiboak emango ditugu. Behin honezkero alokutiboak galduta daudela esan dezakegu. Hemen aurkezten ditugunak lehen eta bigarren belaunaldietako informatzaileek emanekoak dira. Laguntzaileen alokutiboak testuetan agertzen izan direnak dira eta adizki trinkoenak, bai gizonezkoenak, bai andrazkoenak, 1985. urtean Erandioko Landako Dionisia Aresti Madariaga andrearekin egineko grabazio aldi batean lortukoak izan dira. Adizki ez alokutiboekin egin dugun bezala, adizkiok komunztaduraren arabera aurkeztuko ditugu. Azpi-atala sekzio bitan penatuta aurkeztuko dugu; lehen sekzioan aditz laguntzaileen alokutiboak ikusiko ditugu eta bigarrenean aditz trinkoenak. 11.4.1. Aditz laguntzaileen alokutiboak Sail honetako aditzen gainean oso informazio gutxi jaso dugu; jarraian osatu ahal izan ditugun taulak eta ohar batzuk ematen ditugu; adizkien komunztaduraren arabera sailkatuta, hau da, NOR, NOR-NORI, NORK-NOR eta NORK-NORI-NOR sailetan bananduta. 11.4.1.1. Nor 11.70. taulan indikatibo orainari eta iraganari dagozkion gizonezkoen adizkiak ematen ditugu. Orain aldian andrazkoenak ere jaso ditugu: “nona”, “dona”, “gosena” eta “dosena”. Baldintzetan “balitikok” (balitz) eta “litikok” (litzatekek) ere jaso ditugu. Ahalezkoetan “leik” (litekek) ere jaso ahal izan dugu. Oraina Iragan ni nok nintzon hura dok son gu gosak geintzosan haiek dosak sosen 11.70. taula: NOR indikatiboaren oraina eta iragana. 11.4.1.2. Nor-Nori 11.71. taulan sail honetako indikatibo orainari eta iraganari dagozkien gizonezkoen adizkiak baino ez ditugu jaso. Oraina Iragana hura haiek hura haiek niri yatek yatesak yatean yatesan hari yakok yakosak yakoan yakosen guri yakuk yakusek yakun yakusen haiei yakek yakesak yaken yakesan 11.71. taula: NOR-NORI indikatiboaren oraina eta iragana.


182 11.4.1.3. Nork-Nor 11.72. taulan sail honetako indikatibo orainari eta iraganari dagozkien gizonezkoen adizki batzuk ematen dira. Horiezaz gain “lekok” (likek) baldintza eta “leik” (lezakek) ahalezkoa ere jaso ditugu. oraina iragana hura haiek hura haiek nik yot yosat niyoan - hark yok yosak yon yosan guk yuk yusek - - haiek yeudek yeudesak yeudien yeudesan 11.72. taula: NORK-NOR indikatiboaren oraina eta iragana. 11.4.1.4. Nork-Nori-Nor 11.73. taulan indikatibo orainari dagozkion adizkiak ematen ditugu; horiezaz gain, “yotzesak” (zizkiok) pluralean eta “leyok” (liezaiokek) ahalezkoan jaso ditugu. niri hari guri haiei nik yotzet yotziet hark yostek yotzek yoskuk yotziek guk yotzuk yotzuk haiek yostiek yotziek yoskuek yotziek 11.73. taula: NORK-NORI-NOR indikatiboaren oraina. 11.4.2. Aditz trinkoen alokutiboak Sekzio honetan jaso ditugun aditz trinkoen alokutiboak aurkeztuko ditugu. Batu ditugun adizkiak “egon” (11.74. taula), “joan” (11.74. taula), “etorri” (11.75. taula), “ibili” (11.75. taula), “jakin” (11.76. taula), “eduki” (11.77. taula), “eroan” (11.78. taula), “ekarri” (11.79. taula), “erabili” (11.80. taula), “eretxi” (11.81. taula) eta “esan” (11.81. taula) aditzei dagozkie. Egon Joan (m) (n) (m) (n) ni nayaok nayaona niok niona hura yaok yaona yok yona gu gayosak gayosena giosak giosena haiek yaosak yaosena yosak yosena 11.74. taula: “egon” eta “joan” aditz trinkoen alokutiboak. Etorri Ibili (m) (n) (m) (n) ni natorrek natorrena nabillek nabillena hura yatorrek yatorrena yabillek yabillena gu gatosak gatosena gabiltzesak gabiltzesena haiek yatosak yatosena yabiltzesak yabiltzesena 11.75. taula: “etorri” eta “ibili” aditz trinkoen alokutiboak.


183 Jakin hura haiek (m) (n) (m) (n) nik yakit yakitena yakiesat yakiesena hark yakik yakine yakixek yakixena guk yakiuk yakiune yakiusek yakiusena haiek yakiek yakiena yakiesak yakiesena 11.76. taula: “jakin” aditz trinkoaren alokutiboak. Eduki hura haiek (m) (n) (m) (n) nik yekot yekotena yekoasat yekoasena hark yekok yekona yekosak yekosena guk yekuk yekune yekusek yekusene haiek yekiek yekiena yekiesak yekiesena 11.77. taula: “eduki” aditz trinkoaren alokutiboak. Eroan hura haiek (m) (n) (m) (n) nik yaroat yarotena yaroasat yaroasena hark yarok yarona yarosak yarosena guk yaruk yaroune yarusek yarusena haiek yareudek yareudena yaresak yaresena 11.78. taula: “eroan” aditz trinkoaren alokutiboak. Ekarri hura haiek (m) (n) (m) (n) nik yakardeat yakartena yakardeasat yakardeasena hark yakarrek yakarrena yakasak yakasena guk yakarguk yakargune yakargusek yakargusena haiek yakardek yakardena yakardesak yakardesena 11.79. taula: “ekarri” aditz trinkoaren alokutiboak. Erabili hura haiek (m) (n) (m) (n) nik yabillet yabiltena yabillesat yabillesena hark yabillek yabilena yabiltzesak yabiltzesena guk yabilguk yabilgune yabilgusek yabilgusena haiek yabildek yabildena yabildesak yabildesena 11.80. taula: “erabili” aditz trinkoaren alokutiboak. Eretxi Esan (m) (n) (m) (n) ni yeretxet yeretxetena yinot yinotena hura yeretxek yeretxena yinok yinona gu yeretxuk yeretxune yinuk yinune haiek yeretxek yeretxena yinedek yinena 11.81. taula: “eretxi” eta “esan” aditz trinkoen alokutiboak. Aditz trinkoetan jaso ditugun datuak aztertuta arau batzuk agirian jar ditzakegu. Aditz iragangaitzetan ikusten den bezala, aditz erroaren aldaketa gertatzen da “joan” eta “egon” aditzekin subjektuak “ni” eta “gu” direnean (“nayaok”, “niok”; “gayosak”, “giosak”). NOR


184 morfemen “d” palatalizatu egiten da bai iragangaitzetan bai iragankorretan (“yatorrek”, “yakik”, “yeretxet”, e.a.). “k” eta “na” morfemak gehienetan adizkien amaieran kokatzen dira, hau da, NORK morfemaren ostean (“yakiek”, “yakiuk”, “yekotena”, “yinotena”, e.a.); “nik” denean kokagune hori aldatzen da eta NORK morfemaren aurrean kokatzen da eta ez amaieran (“yakit”, “yekot”, “yaroat”, e.a.) eta ez beste barietate batzuetan bezala amaieran (adibidez: “yakitek”, “yekotek”, “yarotek”, e.a.). Kontsonante bi elkartzen direnean, loturazko bokala “a” dela pentsa daiteke (“gatosak”, “yekosak”, “yakasak”, e.a.). “na” morfemaren aurrean “a” hori desimilazioz “e” bihurtzen da (“gatosak” baina “gatosena”; “yekosak” baina “yekosena”, “gayosak” baina “gayosena”, e.a.). Azkenik, “i” eta “u” bokalen osteko “a” “e” bihurrarazten duen asimilazio arauak ere eragiten dio (“yekosak” baina “yekusek”; “yakiesak” baina “yakiusek”, “yaresak” baina “yarusek”). 11.5. Informatzaileen sailkapena Azpi-atal honen helburua informatzaileen belaunaldien eta generoaren araberako sailkapena egitea da aditz laguntzaileen datuetan oinarrituta. Era bitako sailkapenak egin dira; bata, tasunen maiztasunetan oinarritzen da eta bestea dibertsitate indizeetan. Sailkapen biak egiteko hamabi tasuna aukeratu ditugu; hamabi horiek aukeratu dira, aurreko azterketetan ikusi den bezala, maiztasunik handienak dauzkatelako erabili dugun laginean. Hamabi tasun horietako bi NOR-NORI sailari dagozkio, sei NORK-NOR sailari eta lau NORK-NORI-NOR sailari. NOR-NORI saileko tasun biak pertsonen morfemen aurreko oinarriei dagozkie. Orain aldian “da-” eta “ya-” agertzen dira. Iraganean, berriz, alde batetik “ki” daukaten adizkiak [±ki] dauzkagu eta adizkien hasieran “Ø”, “s”, “y” eta “d” ager daitezke; 11.20. irudian aukerak laburbiltzen dira. 11.20. irudia: NOR-NORI iraganeko “hura”ren morfemen aukerak eta banaketa. NORK-NOR saileko sei tasunetako hiru orain aldikoak dira eta beste hirurak iragan aldikoak. Orain aldiko tasunetako bat, “NORK” morfemarik ez dagoenean edo berori hutsa denean, erroari dagokio; horrelakoetan erroa “eu” (“deu”) izaten da gehienetan, baina “au” (“dau”) ere


185 agertzen da zenbaitetan. Bigarren tasuna “haiek-hura” denean “NORK” morfemari dagokio; gehienetan “d” agertzen da (“deude”, “dede”, “deudie”, “deudi”), baina “d” “r” bihurtuta ere agertzen da (“deure”, “deuri”) edo, beste barik, “d” gal daiteke (“dee”, “de”). Hirugarren tasuna “hark-haiek” eta “haiek-haiek” adizkien pluralgileei dagokie; pluralgileetan hiru aukera gertatzen dira, “it” (“deitu”, “ditu”) erroaren aurrean agertzea, “s” amaieran agertzea (“deus”, “deudes”) eta biak erabiltzea (“deitus”, “deitues”). Iraganean aukeratu dugun lehen tasuna “nik” morfemari dagokio; gehienetan “nend” (“nendun”, “nendusen”), agertzen bada ere, “n” ere izan daiteke (“neun”, “nun”). Bigarrena “hark-hura” eta “haiek-hura” adizkien hasierari dagokio; hasiera hori hutsa izan daiteke (“eun”, “euden”), “s” (“seun”, “seuden”) eta “y” (“yeun”, “yeuden”). Azkenik, hirugarren tasuna “hark-haiek” eta “haiek-haiek” adizkien pluralari dagokio, orain aldian legez, hemen ere hiru aukera ager dakizkiguke “it” (“seitun”, “situen”), “s” (“eusen”, “eudesan”) eta biak batera (“seitusen”, “situesan”). NORK-NORI-NOR saileko lau tasunetan bat orain aldikoa da eta hiru iraganekoak. Orain aldiko tasuna adizkien erroari dagokio, aukera bi agertzen dira “o” (“dostesu”, “dosku”) edo “eu” (“deuste”, “deust”). Iragan aldiko lehen tasuna “hark” denean adizkien hasierari dagokio, berori hutsa izan daiteke (“osten”, “otzun”), “s” (“seusten”, “sotzun”) “y” (“yotzon”, “yotzun”) eta “d” (“doskun”). Bigarren tasuna “hark” eta “haiek” adizkien erroari dagokio, berori “o” izan daiteke (“otzun”, “oskun”), “eu” (“eusten”, “eutzun”), “e” (“esten”, “etzesen”) eta “u” (“ustin”, “utzen”). Azkenik, hirugarren tasuna “nik”, “guk”, “zuk” eta “zuek” subjektuekin ager daitekeen erroari dagokio; lau aukera agertzen dira “eu” (“neuntzen”, “geuntzen”), “e” (“nentzen”, “gentzen”), “i” (“nintzen”, “gintzen”) eta “o” (“nontzun”, “notzun”). Tasun horien datuak zenbatu ostean, bakoitzaren probabilitateak kalkulatu dira informatzaileen belaunaldien eta generoaren arabera matrizea eraikitzeko, 11.21. irudian matrize horren zati bat erakusten da. 11.21. irudia: Ezaugarrien probabilitateen matrizea. Orain artean egiten izan dugun bezala, matrizea normalizatuta multzokatze azterketa hierarkikoa egin dugu eta 11.22. irudiko dendrograma lortu dugu. Bertan ikusten den bezala, A multzoan lehen eta bigarren belaunaldietako gizonezkoak eta andrazkoak kokatzen dira eta B multzoan hirugarren belaunaldiko gizonezkoak eta andrazkoak; laugarren belaunaldiko gizonezkoak A multzoan kokatzen dira eta andrazkoak, berriz, B multzoan.


186 11.22. irudia: Informatzaileen sailkapena ezaugarrien probabilitateen arabera. Dendrograma egin ahal izateko distantzia matrizea egin behar izan da (11.23. irudia); bertan ikusten den moduan, distantziarik txikiena 1A eta 1G multzoen artean gertatzen da (2,149) eta handiena, berriz, 2G eta 4A multzoen artean (8,143). 11.23. irudia: Multzokatze hierarkikoaren distantzia matrizea. Beste atal batzuetan (ikusi 3., 4., 6. eta 9. atalak) egin dugun moduan, Past programaren bidez dibertsitate indizeak kalkulatu ditugu. 11.82. taulan indize guztien emaitzak ematen dira multzoko. Bertan ikusten den moduan, indizerik altuenak 2G (Menperatzea), 1A (Simpson, Shannon), 4G (Homogeneotasun eta Doitasuna), 4A (Menhinick) eta 2A (Margalef) informatzaileek dauzkate eta baxuenak 1A (Menperatzea), 2G (Simpson, Shannon, Homogeneotasuna, Menhinick eta Doitasuna) eta 3G (Margalef) informatzaileek. Infor Menpera. Simpson Shannon Homoge. Menhinick Margalef Doitasuna 1A 0,068 0,932 3,016 0,704 2,408 5,626 0,896 1G 0,077 0,923 2,868 0,587 1,448 4,784 0,843 2A 0,103 0,897 2,868 0,452 1,503 5,836 0,783 2G 0,128 0,873 2,514 0,412 1,089 4,373 0,739 3A 0,089 0,911 2,720 0,562 1,715 4,716 0,825 3G 0,095 0,905 2,685 0,611 1,583 4,229 0,845 4A 0,092 0,908 2,738 0,814 2,635 4,556 0,930 4G 0,079 0,921 2,748 0,822 2,271 4,237 0,933 11.82. taula: Dibertsitate indizeak informatzaile multzoko.


187 Indize hauen emaitzak erabilita, informatzaileen sailkapena egiten dugunean 11.24. irudiko distantzia matrizea lortzen dugu; bertan agertzen den bezala, 1G eta 3A multzoen artean distantziarik txikiena dago (0,015) eta 1A eta 2G multzoen artean handiena (0,416). 11.24. irudia: Dibertsitate indizeen araberako distantzia matrizea. Multzokatze azterketa hierarkikoa eginda, 11.25. irudiko dendrograma lortzen da. Bertan agertzen den bezala, A multzoan bigarren eta hirugarren belaunaldietako gizonezkoak eta andrazkoak kokatzen dira eta B multzoan laugarren belaunaldiko gizonezkoak eta andrazkoak; lehen belaunaldiko gizonezkoak A multzoan kokatzen dira eta andrazkoak, ostera, B multzoan. 11.25. irudia: Informatzaile multzoen sailkapena dibertsitate indizeen arabera.


189 12. Sintaxiaz Atal honetan sintaxiaz edo, zehatzago esanda, esaldi konposatuak egiteko agertu zaizkigun baliabideez jardungo dugu. Batetik, esaldi moten sailkapena egingo dugu eta, bestetik, mota bakoitzeko adibideak aurkeztuko ditugu; zenbaitetan interesgarri edo argigarri begitandu zaizkigun oharrak eta iruzkinak ere agertuko dira. Esaldi ereduak sailkatzeko era asko erabiltzen badira ere, guk hemen Makazagak (2007) egineko lanari jarraituko diogu neurri handi baten. Atala hiru azpi-ataletan banatuta aurkezten dugu 12.1. irudian erakusten den bezala. 12.1. irudia: Esaldi moten banaketa. 12.1. Juntagailuak Azpi-atal honetan jaso ditugun juntagailuen zerrendarekin batera, euron erabileraren adibidetzat agertzen izan zaizkigun esaldi eredu batzuk ere emango ditugu. Juntagailuen


190 gainean Euskaltzaindiak (1994) egin duen banaketan emendiozkoak, hautakariak eta aurkaritzakoak bereizten dira. 12.1.1. Emendiozkoak Emendiozkoetan “eta” (1), “bai... bai...” (2), “be bai...be bai...” (3) eta “es... es...” (4) juntagailuekin jaso ditugun esaldi eredu batzuk emango dira jarraian. (1) Emendiozko juntagailurik garrantzitsuena eta gehien erabiltzen dena “eta” da (1a). Esaldien orden logikoa aldatuz gero, hau da, “eta”dun esaldia amaieran erabilita, beronek ñabardura kausala hartzen du (1b). (1a) “Gaur astelena da ta bearren yon gara [2A]” (Gaur astelehena da eta beharrean joan gara) “Afaltan egon gara ta argi yon da [2A]” (Afaltzen egon gara eta argia joan da) “In dot yateko eta etze garbitu dot [2A]” (Egin dut jatekoa eta etxea garbitu dut) “Au da lepo eta gero erdiko asurre biskarrasurre [1A]” (Hau da lepo eta gero erdiko hezurra bizkar hezurra) (1b) “Es ikeratu txarra dok eta [1G]” (Ez ikaratu txarra duk eta) “Ondino, gixajo ori edo koitedu ori, gaste da ta [2A]” (Oraindino, gizajo hori edo koitadu hori, gaztea da eta) “Eta gero sedidu iyotzen a Apurtuarteri, kanpo iminteko ta [2A]” (Eta gero utzi egin zioten hura Apurtuarteri, zelaia ipintzeko eta) “Eta klaro dana labraute egote sales, mundu kanbiaute dau txori be giau ote san ordun, se yateko giau eukiteun, erain ite san asko ta [2G]” (Eta jakina dena landuta egoten zenez gero, mundua aldatuta dago txoria ere gehiago egoten zen orduan, ze jateko gehiago edukitzen zuen, erein egiten zen asko eta) “Esneas, e, nire ama Barakaldora yote san, gasolino pasate seun ta [1G]” (Esnearekin, nire ama Barakaldora joaten zen, gasolinoa pasatzen zuen eta) (2) “Lorak eta olan erote seitusen, bai soloko gausek bai lorak eta olan Bilbora [3A]” (Loreak eta hola eroaten zituen, bai soroko gauzak bai loreak eta hola Bilbora) “Baye esta diferentzi andi, bai emeti te bai Larrabetzu, unikamente da, batzutan dala garau, andiau [3G]” (Baina ez da desberdintasun handia, bai hemendik eta bai Larrabetzu, bakarrik da, batzuetan dela garaua, handiagoa) “Bai Loyun eta bai Mugien saltzen ibilten sienak, igualak isen sien, bat isen, se, orra etorte sien ganaduk, ekartesan en jeneral tratantek [2G]” (Bai Loiun eta bai Mungian saltzen ibiltzen zirenak, berdinak izan ziren, bat izan, ze, horra etortzen ziren ganaduak, ekartzen zituzten gehienetan tratanteek)


Click to View FlipBook Version