91 7. Berba konposatuez Atal honetan berba konposatuez jardungo dugu batetik eratorriak eta bestetik elkartuak bereiziz. Lehen liburukian berba guztien esangurak eta testuak ematen dira, hemen, ostera, morfologiaren ikuspuntutik aztertu gura ditugunez gero, molde bakoitzeko adibideak emango baditugu ere, ez ditugu jasoko guztiak aurkeztuko. Adibideekin batera funtzioez eta erabileraz egingo ditugu iruzkin batzuk. Datuak prozesatzeko eta aztertzeko metodologiari dagokionez, Iglesiasek (2014 eta 2016) ebakitako bideari jarraitu diogu. Atala azpi-atal bitan banatuta aurkezten dugu, lehen azpi-atalean berba eratorriak ikusiko ditugu eta bigarrenean elkartuak. 7.1. Berba eratorriak Erandioko euskaran berba eratorri asko agertzen diren arren, eurak sortzeko atzizki asko behin honezkero ihartuta daude eta ez dira bat ere emankorrak. Atzizki bat emankorra den ala ez erabakitzea ez da erraza izaten, honako guk aukeratu dugun irizpidea kuantitatiboa izan da, hau da, atzizki baten bidez gutxienez sei berba jaso baditugu orduan agertuko da. Oso emankorrak diren atzizkiekin adibide bakar batzuk baino ez ditugu emango. Azpi-atal hau lau sekziotan bananduta aurkezten dugu atzizkien bidez sortzen diren kategorien arabera: izenak, adjektiboak, aditzondoak eta aditzak. Atzizkiak kategoria horien barruan alfabetikoki ordenaturik ematen dira. 7.1.1. Izenak Sekzio honetan izenak sorrarazteko erabiltzen diren atzizkiak eta euron gaineko adibide batzuk aurkezten ditugu alfabetikoki ordenatuta.
92 ADA/KADA Atzizki honek erabilera nagusi bi dauzka; batetik ekintza, mugimendu bortitza edo kolpea adierazten duten berbetan agertzen da (7.1. taula) eta, bestetik, neurriak ere adieraz daitezke beronen bidez (7.2. taula) adarkade adarkada bultzekede bultzada kaskade kaskada agarrade errieta burukade burukada kutxillade aiztokada arraskade urratunea dardakade dardakada labankade labankada arrikede harrikada erreskade erreskada ostikede ostikada biorkade bihurkada garrotade egurkada plastade plastada 7.1. taula: “ADA/KADA” atzizkia, mugimendu bortitza edo kolpea adierazten dutenak. baldekade baldekada kamikade kamioikada sardinade sardinada basukede basukada lapikokade lapikokada sestakade zarankada besartekade besakada platerkade platerkada sonbrerukade kapelakada boltzakade boltsakada sakutede zakutada tripekade tripakada gurdikede gurtada sarankade zarankada unekade unekada 7.2. taula: “ADA/KADA” atzizkia, neurria adierazten dutenak. ADE/DADE/TADE Atzizki hau maileguetan agertzen da batez ere, gaztelaniaz “-TAD” edo “-DAD” amaierako izenak izaten dira mailegukiak. 7.3. taulan adibide batzuk erakusten dira. alanbrade alanbrada borontade borondatea libertade askatasuna amistade adiskidantza ermandade ermandadea posibilidade posibilitatea argaldade argaltasuna kalidade kalitatea propiedade jabetza autoridade autoritatea kantidade kantitatea senserrade zentzerrada bariedade barietatea konformidade adostasuna sosiedade elkartea 7.3. taula: “ADE/DADE/TADE” atzizkidunak. DI/TI Atzizki hau landareen izenekin agertzen da eremua adierazteko; “-TI”, “-DI” eta “-UDI” aldakiak agertzen dira (7.4. taula). arboladi arboladia masti mahastia sintudi zintudia aresti hareztia pinudi pinudia sitzudi zitzudia gastañadi gaztainadia sagardi sagardia yingudi jungudia gastañudi gaztainadia sagasti sagastia 7.4. taula: “DI/TI” atzizkidunak. ERI Atzizki hau mailegatuko berbetan agertzen da merkataritza guneak adierazteko batez ere (7.5. taula). Gauza edo pertsonen multzoa adierazteko ere erabiltzen da (7.6. taula). barberi bizartegia funerari ehorztetxea kordeleri kordeleria drogeri drogeria ganaderi ganaderia panaderi okindegia erreri errementeria guarderi haurtzaindegia pasteleri pasteldegia ferreteri burdindenda kaldereri galdaragintza pelukeri ileapaindegia fruteri frutadenda karneseri harategia sapateri zapata denda 7.5. taula: “ERI” atzizkidunak, merkataritza guneak adierazteko.
93 artilleri artilleria kaballeri zalditeria makineri makinaria beseri bezerotza lateri lateria morroskeri morroskeria gasteri gazteria maketeri maketeria saborreri zaborreria 7.6. taula: “ERI” atzizkidunak, multzoa adierazteko. ERA Atzizki hau maileguetan erabiltzen da egilea adierazteko (7.7. taula) andrazkoa denean (gizonezkoak adierazteko “-ERU” erabiltzen da); bestalde, tresna edo lekua adierazteko ere erabiltzen da (7.8. taula). Adjektibo batzuekin neurria adierazten du: lodiere: lodiera, lusere: luzeera, sabalere: zabalera. barrendere garbitzailea enfermere erizaina kosinere sukaldaria bendejere bendejera erregatere erregatera letxere esneketaria besere bezeroa karamelere karamelera panadere okina 7.7. taula: “ERA” atzizkidunak, egilea adierazteko. bañere bainuontzia kafetere kafegailua marinere marinera barrere barrera karbonere ikaztokia nebere hozkailua bolandere bolandera karrere karrera papelere paperontzia gasolinere gasolindegia kartere kartera simintere mintegia kabesere kabezera mangere mangera tartere tartera 7.8. taula: “ERA” atzizkidunak, tresna edo lekua adierazteko. ERU Atzizki hau egile funtzioa adierazteko erabiltzen da, egilea gizonezkoa denean (7.9. taula). Egilea ez eze, lekua eta tresna ere adieraz dezake, aldakia “-ERO” da (7.10. taula). abarketeru abarketaria barkilleru barkillogina denderu dendaria almaseneru biltegizaina barrakeru barrakaria erederu oinordekoa arrieru mandazaina basureru zaborbiltzailea erreru perratzailea bankeru bankaria bayeru bahe saltzailea ferreteru burdindegikoa barberu bizargina bonberu su hiltzailea fruteru fruta saltzailea 7.9. taula: “ERU” atzizkidunak, egilea adierazteko. astillero ontziola inbernadero berotegia metxeru metxeroa baberu mosuzapia kandeleru kandeleroa morteru morteroa basureru zabortegia kulero kuleroa pandero panderoa erroperu arropategia labadero ikuztokia seniseru hatsontzia gallinero oilotokia matadero hiltegia sonbreru kapela 7.10. taula: “ERU/ERO” atzizkidunak, lekua edo tresna adierazteko. KERIA/ERIA Atzizki honen bidez kualitate abstraktuak adierazten dira gehienetan ñabardura peioratiboarekin (7.11. taula). arrokeri harrokeria golferi golferia porkeri zaborreria astokeri astakeria inusentekeri inuzentekeria saskeleri saskeleria barrabaskeri barrabaskeria lotzabakokeri lotsabakokeria selebrekeri xelebrekeria fanfarroikeri fanfarroikeria miskeri mizkeria txarrikeri txerrikeria 7.11. taula: “KERIA/ERIA” atzizkidunak.
94 KERA Atzizki honen bidez aditz izenak egiten dira (7.12. taula), inesibo kasuarekin denborazko esaldiak egiteko erabiltzen da (ikus 10.2. azpi-atala). asikere hasiera esakere esaera isekere izaera bajakere baxakera etorkere etorrera urtekere irteera 7.12. taula: “KERA” atzizkidunak. LARI/ARI Agenteak adierazteko erabiltzen da atzizki hau, egilea baino erabiltzailea adierazteko erabiltzen da (7.13. taula). bertzolari bertsolaria kantari kantaria soñulari soinularia errementari errementaria merkatari merkataria txistulari txistularia errotari errotaria pelotari pilotaria yantzari dantzaria jotalari jotalaria probalari probalaria yokalari jokalaria 7.13. taula: “LARI/ARI” atzizkidunak. MENDU Gehienetan ekintza edo efektua adierazteko erabiltzen da, gaztelaniaren “-MIENTO” atzizkiaren parekidea da; “-MENTU” eta “-MINTU” aldakiak dauzka (7.14. taula). alimentu elikagaia entendimintu adimendua kanpamentu kanpalekua aparkamintu aparkalekua entrenamintu entrenamendua konosimintu ezagutza armamentu armamentua erreglamentu arautegia mandamintu agindua ayuntamentu udaletxea istrumentu tresna monomentu monumentua departamentu saila jurementu biraoa testamentu testamentu 7.14. taula: “MENDU” atzizkidunak. NTZI Atzizki hau maileguzko berbetan agertzen da, gaztelaniaz “-NCIA” amaierakoak izaten dira (7.15. taula). anbulantzi anbulantzia erentzi herentzia inorantzi jakineza bijilantzi zaintza erreferentzi erreferentzia inportantzi garrantzia denuntzi salaketa erresidentzi zahar egoitza konpetentzi konpetentzia diferentzi desberdintasuna esijentzi exijentzia lisentzi baimena distantzi distantzia esperientzi esperientzia okurrentzi burutapena 7.15. taula: “NTZI” atzizkidunak. ORE Atzizki honen bidez agentea adierazten da (7.16. taula) eta objektua edo tresna (7.17. taula). Gaztelaniazko “-DOR” amaierako berbak mailegatzeko erabiltzen da “-ORA” ere beronen aldakia izan daiteke.
95 afiladore zorroztailea ditadore diktadorea kobradore kobratzailea ajustadore ajustadorea enterradore ehorztailea profesore irakaslea aministradore administradorea erradore perratzailea segadore segalaria aparejadore aparejadorea errentadore errentadorea seladore zaina diretore zuzendaria kantore kantaria soldadore soldadorea 7.16. taula: “ORE” atzizkidunak, agentea adierazteko. aparadora aparadorea enfardadora enfardadorea labadora ikuzkailua asensora igogailua eskabadore zulagailua markadora markadorea batidore irabiagailua koladora iragaztontzia mostradore mostradorea bentiladora haizagailua komedora jantokia ordenadora ordenagailua despertadora iratzargailua konjeladora izozkailua pasadora iragaztontzia 7.17. taula: “ORE/ORA” atzizkidunak, tresna adierazteko. OYA Atzizki hau oso maiz erabiltzen da; gaztelaniako “-ON” amaierako berbak mailegatzean erabiltzen da (7.18. taula). Azentuari dagokionez, beronen bidez berba azentudunak sortzen dira: “balóya”, “limóya”, e.a. abioya hegazkina bagoya bagoia jugoya jugoia algodoya algodoia batalloya batailoia kajoya tiradera almidoya almidoia berdeloya berdeloia kamioya kamioia arkoya arkoia biberoya biberoia kartoya kartoia armasoya armazoia bidoya bidoia koltxoya koltxoia 7.18. taula: “OYA” atzizkidunak. PE Atzizki honen bidez beheko aldea adierazten da, berba askotan ñabardura hau galdu da eta berba erabiltzen da atzizki bakoa balitz bezala (7.19. taula). arbolape arbolapea birope biropea lurpe lurpea arripe harripea errape errapea munepe munapea aterpe aterpea gerespe gerizpea sagarpe sagarpea besape besapea korupe korupea tejabanape tejabanapea 7.19. taula: “PE” atzizkidunak. SINO Atzizki hau oso ugaria da, gaztelaniazko “-CION” eta “-SION” amaierako berbak mailegatzean erabiltzen da. Aldakirik garrantzitsuena “-SINO” bera da (7.20. taula), baina badira “-SIÑO” (7.21. taula) eta “-TZINO” (7.22. taula) amaierakoak ere. abiasino abiazioa bakunasino txertaketa errasino errazioa abitasino gela bariasino bariazioa errepetisino errepikapena afesino zaletasuna bedeinkesino bedeinkazioa eskursino txangoa alimentasino elikadura botasino hautaketa esplotasino ustiaketa anesino anexioa dibisino zatiketa esposisino erakusketa bakasino oporra diskusino eztabaida estasino geltokia 7.20. taula: “SINO” alomorfodunak.
96 deputesiño aldundia kostrusiño eraikuntza sesiño saila federasiño federazioa numerasiño zenbaketa telebisiño telebista jubilasiño jubilazioa operasiño ebakuntza usentasiño izentazioa 7.21. taula: “SIÑO” alomorfodunak. atentzino arreta laguntzino laguntza subentzino subentzioa kantzino kanta pentzino pentsioa tentzino tentsioa 7.22. taula: “TZINO” alomorfodunak. TASUN Atzizki honen bidez kualitate abstraktuak adierazten dira, atzizkia oso emankorra da (7.23. taula). aberastasune aberastasuna bisitasune bizitasuna esotasune hezetasuna argitasune argitasuna burutasune burutasuna garbitasune garbitasuna astotasune astotasuna damutasune damutasuna garrastasune garraztasuna aurretasune aurretasuna ekintasune ekintasuna gasitasune gazitasuna berotasune berotasuna errestasune erraztasuna gastetasune gaztetasuna 7.23. taula: “TASUN” atzizkidunak. TEGI Atzizki honen bidez gehienetan lekuak adierazten dira (7.24. taula); “sartegi” (zahartzaroa) eta “suritegi” (zurina, gaixoa) berbetan esangura desberdina da. artegi artegia lastategi lastategia sastegi sastegia gasundegi gatzundegia salditegi zalditegia sutegi sutegia 7.24. taula: “TEGI” atzizkidunak. TZA Kantitate handia adierazteko erabiltzen da (7.25. taula). Ondoko adibideetan ogibidea adierazteen da: “albañiltze” (igeltserotza), “kriedutze” (morroitza), “peoitze” (peoitza), “yoskiltze” (joskiltza). artotze artotza bedartze belartza dirutze dirutza basatze basatza bustitze bustitza edurtze elurtza 7.25. taula: “TZA” atzizkidunak. 7.1.2. Adjektiboak Sekzio honetan adjektiboak egiteko erabiltzen diren atzizkiak eta euron gaineko adibide batzuk aurkezten ditugu alfabetikoki ordenatuta. DUN Atzizki honen bidez gehienetan jabetza adierazten duten adjektiboak sortzen dira (7.26. taula); agentea adierazteko ere erabiltzen da: “yakitune” (jakituna), “yatune” (jatuna). Era berean
97 saltzailea adierazteko ere erabiltzen da: “muebledune” (altzari saltzailea), “peskaudune” (arrain saltzailea), “teladune” (ehun saltzailea). asidune haziduna errudune erruduna moñodune motoduna bixerdune bizarduna euskeldune euskalduna oriodune olioduna bueludune magalduna ikesdune ikazduna radiodune irratiduna burudune buruduna jasbanadune jazbanduna sulodune zuloduna dirudune diruduna koipedune koipeduna txapeldune txapelduna erdeldune erdalduna kordeldune kordelduna umedune umeduna 7.26. taula: “DUN” atzizkidunak. GARRI Atzizki honen bidez gehienetan adjektiboak egiten badira ere (7.27. taula), zenbaitetan izenak ere egin daitezke: aspigarri: azpigarria. ikeragarri ikaragarria lastimegarri lastimagarria negargarri negargarria kaltegarri kaltegarria lotzagarri lotsagarria penagarri penagarria 7.27. taula: “GARRI” atzizkidunak. OSO/OSA Atzizki hau gaztelaniatik mailegatutako “-OSO” amaierako berbetan agertzen da; 7.28. taulan agertzen den moduan maskulinoa ez eze, femeninoa ere onartzen du (“-OSE”). benenoso pozoitsua goloso gozozalea mañoso mainatia desgustoso desgustosoa gustoso gustosoa nerbioso urduria drogoso drogosoa jiboso konkorduna peligroso arriskutsua esponjoso apatza kapritxoso apetatsua poderoso poderosoa famose famatua kariñose amoltsua tranposo tranpatia famoso amatu kariñoso amoltsua tretoso tretatsua ganose gogotsua kostoso kostosoa txeposo konkorduna ganoso gogotsua kurioso itxurosoa txistoso txistosoa 7.28. taula: “OSO/OSA” atzizkidunak. RENGO Atzizki honen azpian “-REN” eta “-KO” atzizkiak daude; muturrekoa adierazteko erabiltzen da, adjektiboa ez eze, izena ere izan daiteke (7.29. taula). akaburengo azkena aurrerengo aurrerengoa goxetirengo goizetirengoa atzerengo atzerengoa berengo beherengoa ointzurengo oraintsurengoa 7.29. taula: “RENGO” atzizkidunak. TAR/STAR/AR Atzizki hau jentilizioak egiteko erabiltzen da gehienbat (7.30. taula), badira kasu bakan batzuk jentilizioak ez direnak: “ausotarra” (auzotarra), “baserritarra” (baserritarra), “kanpotarra” (kanpotarra). Atzizkiak hiru aldaki dauzka: “-STAR”, “-TAR” eta “-AR”.
98 arriostarra arriagarra gamistarra gamiztarra laukistarra laukiztarra berangostarra beragoztarra gernikarra gernikarra leyostarra leioarra bilbostarra bilbotarra goyerristarra goierriztarra loyustarra loiuarra erandiostarra erandioztarra katikarra gatikarra sondikestarra sondikarra 7.30. taula: “TAR/STAR/AR” atzizkidunak. TO Atzizki hau txikigarrietan sar daiteke, “samar” edo parekideak adierazteko erabiltzen da (7.31. taula). andito handitoa bajuto baxutoa lodito loditoa asito hazitxoa gisonto gizontoa mutilto mutikoa 7.31. taula: “TO” atzizkidunak. TZU Hau oso atzizki emankorra da ugaritasuna adierazten duten adjektiboak sortzeko erabiltzen da (7.32. taula). areatzu hareatsua dirutzu dirutsua menditzu menditsua armeratzu armeratsua indartzu indartsua saratatzu zaratatsua arritzu harritsua ixurtzu izurtsua sugetzu sugetsua bixertzu bizartsua lesatzu leizetsua uletzu iletsua 7.32. taula: “TZU” atzizkidunak. SKO Atzizki hauen bidez hainbat izenondo egiten dira, oso emankorra izaten da; 7.33. taulan adibide batzuk ematen dira. adokinesko adokinazkoa burnisko burdinazkoa gomasko gomazkoa alanbrasko alanbrazkoa egurresko egurrezkoa gurbixesko gurbitzazkoa algodoisko algodoizkoa felpasko felpazkoa iketzesko ikatzezkoa aluminiosko aluminiozkoa firusko firuzkoa kartoisko kartoizkoa andrasko andrazkoa fransesillesko frantzesilazkoa kobresko kobrezkoa aragisko haragizkoa giñarresko inarrazkoa kristalesko kristalezkoa 7.33. taula: “SKO” atzizkidunak. STO/DO Atzizki hauen bidez irainak edo mesprezuzkoak diren berbak sortzen dira. 7.34. taulan ikusten den moduan, bokalen ostean “-STO” aldakia erabiltzen da eta “r” eta “l”ren ostean “-DO”. babasto babaztoa sapasto zapaztoa sorristo zorriztoa bixerdo bizardoa saskeldo saskeldoa ugerdo ugerdoa 7.34. taula: “STO/DO” atzizkidunak.
99 7.1.3. Aditzondoak Sekzio honetan aditzondoak egiteko erabiltzen diren “-KI” eta “-KA” atzizkiak eta euron gaineko adibide batzuk aurkezten ditugu. IK Atzizki hau oso emankorra da izenekin, adjektiboekin eta aditzekin ere ager daiteke (7.35. taula); bertan erakusten den bezala, alomorfo bi agertzen dira “-IK” eta “-RIK”. alperrik alperrik bilusik biluzik gorririk gorririk bakarrik bakarrik bisirik bizirik ixarrik itxarrik baltzik beltzik esinik ezinik loirik lohirik baraurik baraurik gaixorik gaixorik majarik maxarik bernutzik bernutsik gasterik gazterik makalik makalik beterik beterik gordinik gordinik oinutzik oin hutsik 7.35. taula: “IK” atzizkidunak. KA Atzizki honen bidez aditzondoak sortzen dira (7.36. tauka); bestalde, adibideetan ikusten den legez, atzizkiak “a” bokal baxua igotzeko araua onartzen du (7.37. taula). adarka adarka burleka burlaka karraderaka karraderaka banaka banaka dardarka dardarka kojoka koxoka barreka barreka erostaka erostaka orroaka orroaka bekadaka bekekadaka girrintzeka irrintzika ostikedaka ostikadaka besaka besaka golpeka kolpeka santzoka zantzoka bueltaka bueltaka inderka indarka sarataka zarataka 7.36. taula: “KA” atzizkidunak, “a” bokala asimilatu barik. albainke albainka murruke murruka saltuke saltoka arrosike aharrausika musturke musturka satike zatika geike deika ostike ostika sokorruke sokorruka kukuke kukuka palatarrike palatarrika surrunke zurrunka mosuke mosuka puske puzka usinke usainka 7.37. taula: “KA” atzizkidunak, “a” bokala asimilatuta. 7.1.4. Aditzak Sekzio honetan aditzak egiteko erabiltzen diren “-TU” eta “-IDU” atzizkiak eta euron gaineko adibide batzuk aurkezten ditugu. TU Atzizki hau oso ugaria da, oinarrian izena edo adjektiboa egon daitezke (7.38. taulan adibide batzuk agertzen dira).
100 abarotu abarotu bellegitu beilegitu eskastu eskastu alargundu alargundu berotu berotu estutu estutu amostu amoztu bigundu bigundu garandu garandu anditu handitu bildurtu beldurtu garbitu garbitu argaldu argaldu bustertu buztartu gogortu gogortu argitu argitu epeldu epeldu gorritu gorritu 7.38. taula: “TU” atzizkidunak. IDU Atzizki hau erabiltzen da gaztelaniatik hartutako maileguetan, aditzaren amaiera gaztelaniaz “-ER” edo “-IR” denean (7.39. taula). añadidu gehitu detenidu atxilotu kabidu eden atendidu atenditu dibertidu libertitu konbidedu gonbidatu atrebidu ausartu dirijidu bideratu kontzegidu lortu batidu irabiatu diskutidu eztabaidatu korridu korritu defendidu defendatu eskribidu idatzi legidu irakurri despedidu kaleratu frijidu frijitu megidu neurtu 7.39. taula: “IDU” atzizkidunak. 7.2. Berba elkartuak Berba elkartuak euron kategorien arabera sailkatuta aurkeztuko ditugu; horrela bada, izenak, izenondoak eta aditzak bereiziko ditugu. 7.2.1. Izenak Sekzio honetan hiru izen elkartu mota ikusiko ditugu; izen bi kopulatiboak direnean, izen bi mendekotasunezkoak direnean eta izena eta izenondoa elkartzen direnean. 7.2.1.1. Izena + Izena kopulatiboak Mota honetako izenetan izen biak maila berean agertzen dira; gehienetan pertsonak eta familiartekoak izendatzeko izen bi elkartzen dira (7.40. taula). aite-semek aita-semeak lengusu-lengusinek lehengusu-lehengusinak amabitxi-aitebitxik amabitxi-aitabitxiak nebarrebak neba-arrebak andra-gisonak andra-gizonak neska-mutilek neska-mutilak arto-indabak arto-indabak nobie-nobiok andregai-gizonagaiak ate-bentanak ate-leihoak osaba-ixekok osaba-izekoak eskoi-eskerrak eskoi-ezkerrak santu-santak santu-santak iseko-osabak izeko-osabak seme-alabak seme-alabak 7.40. taula: Izen elkartu kopulatiboak
101 7.2.1.2. Izena + Izena mendekotasunezkoak Mendekotasunezko izenetan bigarren izena nagusia izaten da eta lehenak bigarrena zein motatakoa den adierazten du. Jarraian, maiztasun handi samarra daukaten izen nagusiaren arabera sailkatutako izen konposatu batzuk ematen ditugu; aukeratu diren izen nagusiak honako hauek dira: “arte” (7.41. taula), “bedarra” (7.42. taula), “buru” (7.43. taula) “egune” (7.44. taula), “erdi” (7.45. taula), “kume” (7.46. taula), “leku” (7.47. taula), “madari” (7.48. taula), “ordeko” (7.49. taula), “pilo” (7.50. taula), “sagarra” (7.51. taula) eta “txori” (7.52. taula). arriarte harri-artea gatzarte gatz-artea artoarte arto-artea isterrarte izterrartea basarte basartea kearte ke-artea besarte besartea lagunarte lagunartea eskuarte eskuartea pinuarte pinu-artea gariarte gariartea sasiarte sasi-artea 7.41. taula: “arte” izen nagusia daukatenak; lekua edo ingurunea adierazten dute. aski bedarra aski belarra sapa bedarra zapa belarra ayen bedarra aihen belarra sekule bedarra sekula belarra errosario bedarra errosario belarra tabako bedarra tabako belarra espata bedarra ezpata belarra txilintxoi bedarra txomin belarra girlu bedarra tirritxirri belarra txomin bedarra txomin belarra san bedarra zain belarra uste bedarra uzta belarra 7.42. taula: “bedar” izen nagusia daukatenak; lehen izenak belar mota adierazten du. asteburu asteburua gari buru gari burua berakas buru berakatz burua sapaburu zapaburua eskallera buru eskalera burua txarri buru txerri burua 7.43. taula: “buru” izen nagusia daukatenak. aberri egune aberri eguna pasko egune pazko eguna asentzio egune asentzio eguna san blas egune san blas eguna astegune asteguna san isidro egune san isidro eguna erramu egune erramu eguna san juan egune san juan eguna gabon egune gabon eguna urtebarri egune urteberri eguna gorpusti egune gorpuzti eguna yayegune jaieguna 7.44. taula: “eguna” izen nagusia daukatenak. Egun bereziak eta jaiegunak adierazten dituzten berbak izaten dira. asunbre erdi azunbre erdia kuartillu erdi koartilo erdia dosena erdi dozena erdia liberdi libra erdia gauerdi gauerdia litro erdi litro erdia kantara erdi kantara erdia metro erdi metro erdia kilo erdi kilo erdia ordu erdi ordu erdia 7.45. taula: “erdi” izen nagusia daukatenak. Berba gehienek neurriak adierazten dituzte. arkume arkumea txakurkume txakurkumea astokume astakumea txarrikume txerrikumea saldikume zaldikumea txorikume txorikumea 7.46. taula: “kume” izen nagusia daukatenak. “Ume” edo “kume” adierazten dute.
102 aska leku aska lekua feri leku azoka lekua bakarleku bakarlekua kakaleku kakalekua bearleku beharlekua kasa leku ehiza lekua bedarleku belarlekua probaleku probalekua bisileku bizilekua txixeleku txizalekua erleleku erlelekua yantza leku dantza lekua 7.47. taula: “leku” izen nagusia daukatenak. Lekua, gunea edo kokagunea adierezten dute. andramari madari andramari madaria kutxillo madari kutxilo madaria anita madari anita madaria san juan madari san juan madaria gabon madari gabon madaria san pedro madari san pedro madaria iñurri madari inurri madaria siridi madari sidiri madaria 7.48. taula: “madari” izen nagusia daukatenak. Hemen agertzen direnak madari motak dira. aisteordeko ahizpaordea arrebaordeko arrebaordea aiteordeko aitaordea nebaordeko nebaordea amaordeko amaordea osabaordeko osabaordea anajeordeko anaiaordea semeordeko semeordea 7.49. taula: “ordeko” izen nagusia daukatenak. Familia izenetan “ordekoa” edo “ordea” adierazten dute. bedar pilo belar piloa lur pilo lur piloa edur pilo elur piloa ota pilo ote piloa erle pilo erle piloa saspilo saspiloa 7.50. taula: “pilo” izen nagusia daukatenak. Piloa edo multzoa adierazten dute. andramari sagarra andramari sagarra san juan sagarra san juan sagarra anita sagarra anita sagarra san pedro sagarra san pedro sagarra san antonio sagarra san antonio sagarra urtebete sagarra urtebete sagarra 7.51. taula: “sagarra” izen nagusia daukatenak. Hemen agertzen direnak sagar motak dira. sasi txori sasi txoria gautxori gautxoria artatxori artatxoria larratxori larratxoria 7.52. taula: “txori” izen nagusia daukatenak. Txori espezie batzuk adierazteko erabiltzen dira. 7.2.1.3. Izena + Izenondoa Izenarekin eta izenondoarekin osatzen diren berba elkartu hauetan izenondoak mota adierazten du. Izenondo horiek kolorea, tamaina, sasoia eta abar adierazten dute. Jarraian adibide batzuk emango ditugu izenondoen arabera sailkatuta. Aukeratutako izenondoak “baltza” (7.53. taula), “berde” (7.54. taula), “gorri” (7.55. taula), “nagusi” (7.56. taula), “santu” (7.57. taula), “txikerra” (7.58. taula), “sarra” (7.59. taula) eta “suri” (7.60. taula) izan dira.
103 asukera baltza azukrea beltza indaba baltza indaba beltza begi baltza begi beltza lei baltza lei beltza bele baltza bele beltza lur baltza lur beltza burubaltza burubeltza matz baltza mahats beltza epertikere baltza ipurtikara beltza ogi baltza ogi beltza iderbaltza ilarbeltza okeran baltza okaran beltza iko baltza iko beltza ollo baltza oilo beltza 7.53. taula: “baltza” izenondoa daukatenak. abono berde ongarri berdea piper berde piper berdea arto berde arto berdea saltza berde saltsa berdea 7.54. taula: “berde” izenondoa daukatenak. baña gorri baina gorria lur gorri lur gorria edoi gorri hodei gorria okeran gorri okaran gorria elgorri elgorria ollo gorri oilo gorria estegorri hestegorria patata gorri patata gorria indaba gorri indaba gorria piper gorri piper gorria kinpulle gorri kipula gorria txapelgorri txapelgorria ladrillu gorri adreilu gorria ullegorri ulegorria lapiko gorri lapiko gorria urregorri urregorria 7.55. taula: “gorri” izenondoa daukatenak. arri nagosi harri nagusia meta nagosi meta nagusia euli naosi euli nagusia paloma nausi uso nagusia lapiko nausi lapiko nagusia saran nausi zaran nagusia mesa nagosi meza nagusia txirte nagosi txirta nagusia 7.56. taula: “nagusi” izenondoa daukatenak. aite santu aita santua kanposantu kanposantua aste santu aste santua ogi santu ogi santua espiritu santu izpiritu santua ortusantu ortusantua 7.57. taula: “santu” izenondoa daukatenak. baba txikerra baba txikerra malluki txikerra mailuki txikerra erreka txikerra erreka txikerra miru txikerra miru txikerra euli txikerra euli txikerra okil txikerra okil txikerra gabiloi txikerra gabirai txikerra otzara txikerra otzara txikerra gabontza txikerra gau-hontz txikerra paloma txikerra uso txikerra gari txikerra gari txikerra patata txikerra patata txikerra kako txikerra kako txikerra txakur txikerra txakur txikerra 7.58. taula: “txikerra” izenondoa daukatenak. agure sarra agure zaharra neska sarra neska zaharra atzo sarra atso zaharra sagusarra saguzarra gabon sarra gabon zaharra sardine sarra sardina zaharra mutil sarra mutil zaharra urte sarra urte zaharra 7.59. taula: “sarra” izenondoa daukatenak.
104 ar suri har zuria matz suri mahats zuria asukera suri azukre zuria ogi suri ogi zuria baska suri baska zuria okeran suri okaran zuria begi suri begi zuria ollo suri oilo zuria eguski suri eguzki zuria patata suri patata zuria iko suri iko zuria txakolin suri txakolin zuria indaba suri indaba zuria ulle suri ile zuria kinpulle suri kipula zuria urresuri urrezuria lei suri lei zuria urun suri irin zuria 7.60. taula: “suri” izenondoa daukatenak. 7.2.2. Izenondoak Izenondorik ugarienak dira “bako” postposizioarekin (7.61. taula), eta “barri” (7.62. taula) eta “sale” (7.63. taula) adjektiboekin egiten direnak asibako hasi bakoa flekobako kirten bakoa bautisabako bataiatu bakoa ganorabako ganorabakoa bixerbako bizar bakoa krintzabako krintza bakoa entzunbako entzun bakoa lotzabako lotsa bakoa erlijinobako erlijio bakoa sustentzibako suntantzi bakoa eskolabako eskola bakoa titulubako titulu bakoa estudiobako estudio bakoa tostabako igertu bakoa 7.61. taula: “bako” daukaten izenondoak. eskonparri ezkonbarria yayoparri jaiobarria inparri eginbarria jubilaparri erretirabarria 7.62. taula: “barri” daukaten izenondoak. babasale babazalea ganadusale ganaduzalea dirusale diruzalea tabernasale tabernazalea 7.63. taula: “sale” daukaten izenondoak. 7.2.3. Aditzak Sekzio honetan biltzen ditugunak aditz esapidetzat jotzen direnak dira; ugarienetariko batzuk ematen ditugu. Aukeratu ditugun aditz konposatuak aditz nagusiaren arabera sailkatuta ematen ditugu, aukeratutakoak honako hauek izan dira: “atara” (7.64. taula), “bota” (7.65. taula), “euki” (7.66. taula), “in” orokorrean (7.67. taula), fenomeno atmosferikoak adieraztekoak (7.68. taula), lehen konposagaia inesiboan (7.69. taula) eta lehen konposagaia “KA” atzizkiarekin (7.70. taula), “egon” (7.71. taula), “emon” (7.72. taula), “artu” (7.73. taula), “ibili” (7.74. taula), “isen” (7.75. taula), “jo” (7.76. taula) eta “koyu” (7.77. taula). axe ata haizea atera mukurrek atara mukurrak atera kontu atara kontu atera satzak atara satsak atera mesa ata meza atera txitek atara txitak atera 7.64. taula: “atara” aditz nagusia daukatenak.
105 bertzo bota bertsoa bota señe bota keinua bota karte bota gutuna bota subastara bota errematan bota lore bota lorea bota suertera bota zortera bota partide bota partida bota txirinbuelte bota txirinbuelta bota 7.65. taula: “bota” aditz nagusia daukatenak. akordu euki akordua eduki gorroto euki gorroto eduki alden euki aldean eduki kargu euki kargu eduki antza euki antza eduki kontu euki kontu eduki ardure euki ardura eduki koxo euki herrena eduki begiskones euki begizkoa eduki lebe euki leba eduki bildurre auki beldurra eduki memorin euki gogotan eduki buruten euki burutan eduki parte euki parte eduki erreselo euki susmoa eduki sobra euki sobra eduki errespeto euki begirunea eduki tema euki tema eduki eskola euki eskola eduki ume euki umea eduki 7.66. taula: “euki” aditz nagusia daukatenak. asala in azala egin kargu in kargu egin ausi in ahausi egin laban in labean egin barre in barre egin lo in lo egin basi in basia egin min in min egin bat in bat egin negar in negar egin bear in behar egin proba in proba egin berba in berba egin putz in putz egin burle in burla egin sar in zahar egin gatx in gaitz egin sintz in zintz egin inder in indar egin uger in igeri egin kalte in kalte egin utz in huts egin 7.67. taula: “in” aditz nagusia daukatenak orokorrean. abasuse in abazuza egin euri in euria egin arri in harria egin kaskagarra in kazkaragarra egin asaro in azaro egin kristela in kristala egin bero in bero egin leye in leia egin edurre in elurra egin truboya in trumoia egin 7.68. taula: “in” aditz nagusia daukatenak, fenomeno atmosferikoekin. amestan in ametsetan egin krusen in gurutzean egin bertzotan in bertsotan egin narruten in larrutan egin erritan in errietan egin satzetan in satsetan egin erroldan in errondan egin tantun in tantoan egin juergan in parrandan egin toton in totoan egin kasan in ehizan egin yantzan in dantzan egin 7.69. taula: “in” aditz nagusia daukatenak, lehen osagaia inesiboan. adarka in darka egin ganeska in gainezka egin aginke in haginka egin musturke in musturka egin agirike in agirika egin txerpaka in txerpaka egin besaka in besaka egin usinke in usainka egin 7.70. taula: “in” aditz nagusia daukatenak, lehen osagaian “-KA” atzizkiarekin.
adi egon adi egon kolorga egon kolorge egon agerin egon agirian egon makal egon makal egon amesetan egon ametsetan egon ona egon ona egon amiotute egon amiotuta egon osorik egon osorik egon buelte egon buelta egon ostatun egon ostatuan egon faltan egon faltan egon sasoyan egon sasoian egon ixerratu egon izarratua egon sur egon zuhur egon kejas egon kexaz egon urdin egon urdin egon 7.71. taula: “egon” aditz nagusia daukatenak. amurru emon amorrua eman eskola emon eskola eman antoju emon antojua eman galge emon galga eman ardure emon ardura eman garrote emon garrotea eman askure emon hazkura eman gatza emon gatza eman atentzino emon atentzioa eman gorroto emon gorrotoa eman atze emon atzea eman lastime emon lastima eman bide emon bidea eman lore emon lorea eman buelta emon buelta eman lustre emon lustrea eman bultzekede emon bultzakada eman mosu emon mosua eman errespeto emon begirunea eman troñu emon troinua eman 7.72. taula: “emon” aditz nagusia daukatenak. arnase artu arnasa hartu sasik artu sasiek hartu buelta artu buelta hartu sue artu sua hartu burlesar artu burlazar hartu sustu artu ikara hartu loak artu loak hartu urek artu urak hartu 7.73. taula: “artu” aditz nagusia daukatenak. erronkan ibili erronkan ibili sur ibili zuhur ibili katxondeon ibili txantxetan ibili tranpan ibili amarruan ibili ondo ibili ondo ibili txikiteon ibili txikiteoan ibili 7.74. taula: “ibili” aditz nagusia daukatenak. al isen ahal izan esin isen ezin izan ardure isen ardura izan gause isen gauza izan arrabio isen arrabioa izan gorroto isen gorroto izan balio isen balio izan gurau isen gurago izan bardin isen berdin izan gure isen gura izan bat isen bat izan igual isen berdin izan ber isen behar izan kakalarri isen kakalarri izan bildur isen beldur izan kapas isen gai izan bisi isen bizi izan meresi isen merezi izan egarri isen egarri izan txixelarri isen txizalarri izan 7.75. taula: “isen” aditz nagusia daukatenak. arrak yo harrak jo mokilek jo mokilak jo errope jo arropa jo satorrak jo satorrak jo gari jo, yo garia jo txalo jo txalo jo karte yo karta jo txistu yo txistu jo 7.76. taula: “jo/yo” aditz nagusia daukatenak. arrabio koyu arrabioa koiu trete koyu treta koiu gatza koyu gatza koiu ugerra koyu ugerra koiu tranpan koyu amarruan koiu urtek koyu urteak koiu 7.77. taula: “koyu” aditz nagusia daukatenak. 106
107 8. Kasuen morfemak Atal honen helburua izenkien deklinabidearen kasuen morfemak eta euron erabileraren gaineko adibide batzuk ematea da. Deklinabidearen kasuen morfemak izenkiari artikulua erantsita ezartzen direnez gero, artikuluaz eta berau asimilatzeko gertatzen diren arauez lehenengo eta behin jarduteari beharrezko iritzi diogu. Deklinabidearen kasuen morfemak aurkezteko, deklinabidea bera ohikoak diren atal bitan banatuko dugu, hau da, bizidunen eta bizigabeen deklinabidea banan ikusiko ditugu. Informatzaileen sailkapena morfema bat baino gehiago eduki dezaketen kasuekin baino ez dugu egingo. Atala lau azpi-ataletan bananduta aurkezten dugu, lehen azpi-atalean artikulua oinari eranstean gertatzen diren arauak ikusiko ditugu, bigarrenean bizidunen deklinabidearen morfemak aztertuko dira, hirugarrenean bizigabeenak eta, azkenik, laugarren azpi-atalean informatzaileen sailkapena egingo dugu. 8.1. Artikulua Artikuluaren morfemak “-Ø”, “-a”, “-ak” eta “-ok” dira. Mendebaldeko garaiko barietate guztietan jazotzen den legez, hemen ere mugatzailea erastean aldaketa batzuk jazotzen dira. Aldaketa horiek azaltzeko ondoko arauok eman ditzakegu. 8.1. taulan deribazioen adibideak ematen dira. (1) a > ø / _____ ak ## (2) a > e / _____ a ## (3) V1 ---> ø / V_____ (4) a > e / i,u (C0)____
108 alaba+a seme+a idi+a asto+a esku+a lagun+a neska+ak Afijazioa alabaa semea idia astoa eskua laguna neskaak (1) - - - - - - neskak (2) alabea - - - - - - (3) alabe seme idi asto esku - - (4) - - - - - lagune - Azkenik alabe seme idi asto esku lagune neskak 8.1. taula: Artikulu mugatu singularra afijatzean egiten diren deribazioak. Silaba bakarreko bokalez amaituko erroekin (3) araua ez da betetzen; horrela bada, “mie” (mihia), “mea” (mehea), “loa” (loa), eta “sue” (sua) erabiltzen dira. “sue” berbarekin batera “sube” aldakia ere bada, hau da “u” eta “e” bokalen arteko “b” txertaketaren kasu bakarra. (1) adibide multzoan erakusten den bezala, silaba bakarreko erroekin beti ez da artikulua ezabatzen sintagmaren barruan. (1) "Ta a betata san ureas, ta gatza aputxu bet eta, an albon imini eta iteun bereinketu [2A]" (Eta hura betetzen zen urarekin, eta gatz apurtxo bat eta, han alboan ipini eta egiten zuen bedeinkatu) "Eta an ibil gintzesan, e, aiste ta biok aiteas, batuten eta olau bele baltza batek eron soskun dana ya, ta armosu bari itxi soskun [2A]" (Eta han ibili ginen, ahizpa eta biok aitarekin, batzen eta holako bele beltz batek eroan zigun dena ja, eta armosu barik utzi gintuen) "Eta bota ure aputxu bet, eta bota anil gotatxu betzuk [2A]" (Eta bota ur apurtxo bat, eta bota anil tantatxo batzuk) "Gatza fine erosten gendun paketetan, dendan [3A]" (Gatz fina erosten genuen paketetan, dendan) "Etzerako matza batzuk bai, baye txakoline iteko oiture asko es [2A]" (Etxerako mahats batzuk bai, baina txakolina egiteko ohitura asko ez) Erroan diptongoak agertzen direnean joera bi topatzen ditugu; batetik “loye” (lohia), “leye” (leia), “goye” (goia), “soye” (zohia) eta abarren modukoak eta, bestetik “oya” (ohea), “gastaya/gastaye” (gazta), “arraya/arraye” (arranoa), “elaya/elaye” (elaia), “laya/laye” (laia), “galbaya/galbaye” (galbahea) eta abarren modukoak. Amaieran “e” daukatenen kasuak azaltzeko ondoko arauak eman ditzakegu ordena horretan (8.2. taulan deribazioak erakusten dira). (4) a > e / i̯(C0)____ (5) i̯> y / V____ e lei+a loi+a arrai+a Afijazioa lei̯a loi̯a arrai̯a (4) lei̯e loi̯e arrai̯e (5) leye loye arraye Azkenik leye loye arraye 8.2. taula: Artikulu mugatu singularra afijatzean egiten diren deribazioak, “e” daukaten diptongodun berbekin.
109 Amaieran “a” daukatenen kasuak azaltzeko arauak ondoko ordenan eman ditzakegu (8.3. taulan deribazioen adibideak ematen dira). (5) i̯> y / V____ a (4) a > e / i̯(C0)____ oi+a gastai+a arrai+a Afijazioa oi̯a gastai̯a arrai̯a (5) oya gastaya arraya (4) - - - Azkenik oya gastaya arraya 8.3. taula: Artikulu mugatu singularra afijatzean egiten diren deribazioak, “a” daukaten diptongodun berbekin. Beste aukera bat da proposatzea “ya” amaierakoetan azpiko erroak “gastae”, “oe”, eta “galbae” modukoak direla. Honelakoetan arauak honako hauek lirateke (8.4. taulan deribazioak erakusten dira). (6) a > e / i (C0)____ (7) e > i / _____a (8) i > y / _____V loi+a lei+a gastae+a oe+a galbae+a arrai+a arrae+ak Afijazioa loia leia gastaea oea galbaea arraia arraea (6) loie leie - - - arraie - (7) - - gastaia oia galbaia - arraia (8) loye leye gastaya oya galbaya arraye arraya Azkenik loye leye gastaya oya galbaya arraye arraya 8.4. taula: Artikulu mugatu singularra afijatzean egiten diren deribazioak, “a” daukaten diptongodun berbekin (bigarren aukera). 8.2. Bizidunak Azpi-atal honetan bizidunen deklinabidea hartuko dugu aztergaitzat. 8.1. irudian kasurik kasu erabiltzen diren morfemak agertzen dira. Taula horretako kasuez gain mugagabe erara baino erabiltzen ez diren partitiboa, prolatiboa eta instrumentala ere ikusiko ditugu. 8.1. irudia: Bizidunen morfemak singularrean eta pluralean.
110 Kasu bakoitzak azpi-atal honetako sekzio bat osatuko du; singularrarekin eta pluralarekin osatu ditugun tauletan deklinatuko diren berbak honako hauek izango dira: “neska”, “seme”, “txori”, “asto”, “katu”, “gison”, “lagun”, “bei”, “sar” eta “abade”. 8.2.1. Absolutua 8.5. taulan absolutibo kasuaren singularraren eta pluralaren adibide batzuk ematen ditugu. Tauletan singularrak eta pluralak baino ez ditugu paratu; honek ez du esan gura mugagabea erabiltzen ez denik. Mugagabea predikatu osagarri gisa erabiltzen da “egon” aditzarekin (2) eta baita berba berezi batzuekin ere (3). Plural hurbila ez da oso erabilia izaten; hala ere, (4) adibide multzoan erakusten den moduan, noizean behin agertzen da. Singularra Plurala neska neské néskak seme semé sémek txori txorí txórik asto astó ástok katu katú kátuk gison gisoná gisónak lagun laguné lagúnek bei beyé béyek sar sarrá sárrak abade abadé abádek 8.5. taula: Absolutuaren singularrak eta pluralak. (2) “Ori erreke loi dau [1G]” (Erreka hori lohi dago) “Au gasi dau [1G]” (Hau gazi dago) “Soli ba, soli soli dauna [2A]” (Zoli ba, zoli zoli dagoena) “Ta barri barri dau, au estau asko usata barri barri dau [2A]” (Eta berri berri dago, hau ez dago asko erabilita berri berri dago) (3) “Sagarrak loratan daus [1G]” (Sagarrak loretan daude) “Orrek eguskiten egon dire [2A]” (Horiek eguzkitan egon dira) “Badau garra andies ba suten on da, baye ostantzen ba, sube gitxi badau, ba, erretan on da, baye badau sube andi ba suten on da [2A]” (Badago gar handiarekin ba sutan egon da, baina osterantzean ba, sua gutxi badago, ba, erretzen egon da, baina badago su handia ba sutan egon da) “Ta bota gero uretara, eta uretan urteten deu, e, olan kursek eta, itzeleko serak, urtetan deude [2A]” (Eta bota gero uretara, eta uretan irteten du, hola gurutzeak eta, itzeleko zerek, irteten dute)
111 (4) “Asko etor dire baye danok yango du afari [2A]” (Asko etorri dira baina denok jango dugu afaria) “Ba, suge gortara pasa san, danok iten gendun gorte [1A]” (Ba, sugea kortara pasatu zen, denok egiten genuen korta) “Orrek pinutxok egosi te orren ureas garbitu eta oso onak [2A]” (Luki buztan horiek egosi eta horien urarekin garbitu eta oso onak) “Egunokas estot ikusi [2A]” (Egunokin ez dut ikusi) 8.2.2. Ergatiboa 8.6. taulan ergatibo kasuaren singularraren eta pluralaren adibideak ematen dira. Singularrak eta pluralak gehienetan azentuaren bidez baino ez dira bereizten (5). Singularra Plurala neska neskék néskak seme semék sémek txori txorík txórik asto astók ástok katu katúk kátuk gison gisonák gisónak lagun lagunék lagunék bei beyék béyek sar sarrák sárrak abade abadék abádek 8.6. taula: Ergatiboaren singularrak eta pluralak. (5) “Gero urruko egunen, txarri txikerteun matarifek [1G]” (Gero hurrengo egunean, txerria txikertzen zuen matarifeak) “Morsillek ite seitun enbrak [1G]” (Odolosteak egiten zituzten andrazkoek) 8.2.3. Datiboa 8.7. taulan datibo kasuaren singularraren eta pluralaren adibideak ematen dira. Singularrak eta pluralak gehienetan azentuaren bidez baino ez dira bereizten (6).
112 Singularra Plurala neska neskéri néskari seme seméri sémeri txori txoríri txóriri asto astóri astóri katu katúri katúri gison gisonári gisónari lagun lagunéri lagúneri bei beyéri béyeri sar sarrári sárrari abade abadéri abáderi 8.7. taula: Datiboaren singularrak eta pluralak. (6) “Eta bueno altaren ote nas ni, abaderi laguntan [1G]” (Eta beno aldarean egoten naiz ni, abadeari laguntzen) “Diru aberatzari kendu te, pobreri edo txirori emote otzela ta olau gausek [2G]” (Diru aberatsei kendu eta, pobreei edo txiroei ematen ziela eta holako gauzak) 8.2.4. Genitiboa 8.8. taulan genitibo kasuaren singularraren eta pluralaren morfemen adibideak aurkezten dira. Singularrak eta pluralak gehienetan azentuaren bidez baino ez dira bereizten (7). Singularra Plurala neska neskéna néskana seme seména sémena txori txorína txórina asto astóna ástona katu katúna kátuna gison gisonána gisónana lagun lagunéna lagúnena bei beyéna béyena sar sarrána sárrana abade abadéna abádena 8.8. taula: Genitiboaren singularrak eta pluralak. (7) “Neure gixonan ama isen san, partere [2A]” (Neure gizonaren ama izan zen, emagina) “Frantzesille isete san frakantzat, morroskon frakantzat [2A]” (Frantzesilla izaten zen frakentzat, morroskoen frakentzat) 8.2.5. Soziatiboa 8.9. taulan soziatibo kasuaren singularraren eta pluralaren adibideak ematen dira. Informatzaileen arabera kasu honen “a” bokalaren asimilazioa onartzen da (8) edo ez (9); bestalde, denbora adierazpideetan ere erabiltzen da (10) adibideetan agertzen den moduan.
113 Singularra Plurala neska neskéas néskakas seme seméas sémekas txori txorías txórikas asto astóas ástokas katu katúas kátukas gison gisonáas gisónakas lagun lagunéas lagúnekas bei beyéas béyekas sar sarráas sárrakas abade abadéas abádekas 8.9. taula: Soziatiboaren singularrak eta pluralak. (8) “Bueno ta gero se iten dosu onekas kontukes ba? [2A]” (Beno eta gero zer egiten duzu kontu hauekin ba?) “Ona bidera oten da munarrikes au, au buelta dusti [2G]” (Hona bidera egoten da munarriekin hau, buelta hau osoa) (9) “Arrastellutxukas batu, ordun esan oten besterik eta [2G]” (Eskuareekin batu, orduan ez zen egoten besterik eta) “Area dusti eurok idikas ekarrite seudin etzera, ta etze majo da, e? [2G]” (Harea guztia eurok idiekin ekartzen zuten etxera, eta etxe majoa da, e?) (10) “Egunokas estot ikusi [2A]” (Egunokin ez dut ikusi) “Oin, oin, a, aspaldiko urteokas bai ekarten deure [2G]” (Orain, orain, aspaldiko urteokin bai ekartzen dute) 8.2.6. Destinatiboa 8.10. taulan destinatibo kasuaren singularraren eta pluralaren adibideak ematen dira; kasu honek morfema bi eduki ditzake, taulan paratu dugun “-ntzako” eta “-ntzat” ere bai (11). Singularra Plurala neska neskéntzako néskantzako seme seméntzako sémentzako txori txoríntzako txórintzako asto astóntzako ástontzako katu katúntzako kátuntzako gison gisonántzako gisónantzako lagun lagunéntzako lagúnentzako bei beyéntzako béyentzako sar sarrántzat sárrantzat abade abadéntzat abádentzat 8.10. taula: Destinatiboaren singularrak eta pluralak. (11) “Eta pobrentzat eukite yen makallo, eta aberantzentzat, gisedu [1A]”
114 (Eta txiroentzat edukitzen zuten bakailaoa, eta aberatsentzat, gisatua) “Eta i eun ori etze seme-alabantzat [2A]” (Eta egin zuen etxe hori seme-alabentzat) “Frantzesille isete san frakantzat, morroskon frakantzat [2A]” (Frantzesilla izaten zen frakentzat, morroskoen frakentzat) Gure corpusaren laginean “-tzat” morfema 47 aldiz (% 46,1) agertu da eta “-tzako” 55 aldiz (% 53,9). 8.11. taulan alomorfo bakoitzaren kopuruak eta ehunekoak ematen ditugu informatzaileen generoaren arabera; bertan agertzen den bezala, “-tzat” alomorfoaren ehunekoa handiagoa da andrazkoetan gizonezkoetan baino; aldea estatistikoki esanguratsua da (χ 2 = (a.m.: 1) 5,759; p = 0,016). 8.12. taulan datuak ematen dira informatzaileen belaunaldien arabera; bertan ikus dezakegu, “-tzako” alomorfoaren ehunekoa handiagoa dela lehen eta bigarren belaunaldietan besteetan baino; alde hau estatistikoki esanguratsua da (χ 2 = (a.m.: 3) 15,855; p = 0,001). “-tzat” “-tzako” Kopurua % Kopurua % Andrazkoak 30 57,69 22 42,31 Gizonezkoak 17 34,00 33 66,00 8.11. taula: Destinatiboaren aldaki bien kopuruak eta ehunekoak informatzaileen generoaren arabera. “-tzat” “-tzako” Kopurua % Kopurua % 1. bel 5 27,78 13 72,22 2. bel 18 36,00 32 64,00 3. bel 18 81,82 4 18,18 4. bel 6 50,00 6 50,00 8.12. taula: Destinatiboaren aldaki bien kopuruak eta ehunekoak informatzaileen belaunaldien arabera. 8.2.7. Motibatiboa 8.13. taulan motibatibo kasuaren singularraren eta pluralaren adibideak ematen dira. Taulan agertzen diren adibideez gain amaierako “k” barik ere erabiltzen da (12); bestalde, “-gaiti(k)” morfema honen ordez batzuetan “-t(e)arrik” ere erabiltzen da (13). Singularra Plurala neska neskéaitik néskakaitik seme seméaitik sémekaitik txori txoríaitik txórikaitik asto astóaitik ástokaitik katu katúaitik kátukaitik gison gisonáaiti gisónakaitik lagun lagunéaitik lagúnekaitik bei beyéaitik béyekaitik sar sarráaitik sárrakaitik abade abadéaitik abádekaitik 8.13. taula: Motibatiboaren singularrak eta pluralak.
115 (12) “Inte simintere ta satzas betetu te gero, ba alanbre imini txorikaiti [2G]” (Eginda mintegia eta satsarekin bete eta gero, ba alanbrea ipini txoriengatik) “Seme-alabak esate otzin aitari, ta esate otzin, surokaiti estakigu guk euskera [2A]” (Seme-alabak esaten zioten aitari, eta esaten zioten, zuengatik ez dakigu guk euskara) (13) “Seitearrik estai pa, gero egon san motorren bearren [2G]” (Zergatik ez dakit ba, gero egon zen motorrean beharrean) “Eta orretarrik emeas kontu andi orretan koite seun [4G]” (Eta horregatik emearekin kontu handia horretan koiuten zuen) 8.2.8. Adlatiboa 8.14. taulan bizidunen adlatibo kasuaren singularraren eta pluralaren adibideak erakusten dira; bertan ikusten den legez, “a” bokalaren asimilazio araua ez da behin ere betetzen (14). Singularra Plurala neska neskéana néskakana seme seméana sémekana txori txoríana txórikana asto astóana ástokana katu katúana kátukana gison gisonáana gisónakana lagun lagunéana lagúnekana bei beyéana béyekana sar sarráana sárrakana abade abadéana abádekana 8.14. taula: Adlatiboaren singularrak eta pluralak. (14) “Imini ite neuntzesan, eron sapateruana, eta olan, beste narru bet [2A]” (Ipini egiten nizkion, eroan zapatariarengana, eta hola, beste larru bat) “Aiteana etor san usandre [2A]” (Aitarengana etorri zen ugazabandrea) 8.2.9. Partitiboa Kasu hau mugagabe erara erabiltzen da eta beronen morfema “-(r)ik” da; (15) adibideetan erabilera erakusten da; bestalde, beste barietate batzuetako “-z” instrumentalaren ordez agertzen da esapide batzuetan (16). (15) “Estau deretxorik estau ontarako gero, e? [2G]” (Ez dago eskubiderik ez dago honetarako gero, e?) “Oin akaba di orrek dustik, oin estau infernurik es purgatoriorik, es, e, serurik, bat es beste, dana kople [2G]”
116 (Orain amaitu dira horiek guztiak, orain ez dago infernurik ez purgatoriorik, ez, zerurik, bat ez beste, dena kopla) “Asun egon da emen, e, Txorierrin isen danik eta, plasarik ederrena, eta, eta bai, e, gasterik ederrenak gure denporako, milek personak batzen gintzesan or domeka dustitan [2G]” (Asuan egon da hemen, Txorierrin izan denik eta, plazarik ederrena, eta, eta bai, gazterik ederrenak gure denborako, milak pertsonak batzen ginen hor igande guztietan) (16) “Errosario errestan ibilte san gure ama etzerik etze [2G]” (Arrosarioa errezatzen ibiltzen zen gure ama etxerik etxe) “Eta baserririk baserri ibilte sin saltzen telak [3A]” (Eta baserririk baserri ibiltzen ziren saltzen ehunak) “Andi gero, solorik solo, solorik solo, Durongora, ta allega gintzesan Durongora [1G]” (Handik gero, sororik soro, sororik soro, Durangora, eta ailegatu ginen Durangora) 8.2.10. Prolatiboa Prolatiboa mugagabe erara erabiltzen da, beronen morfema “-tzat” da. (17) adibideetan ikus daitekeen moduan, kasu honek “a” bokalaren asimilazio araua onartzen du. (17) “Gerra denporan bonbardeotan ta olan, e, mune aspitan ta olan refujiok in sien, ba orrek dustik orrek kuebatzat esi leis euki es [2G]” (Gerra denboran bonbardaketetan eta hola, muna azpietan eta hola aterpeak egin ziren, ba horiek guztiak horiek kobatzat ezin litezke eduki ez) “Se alimentutzet esteu balio, beste bedar klase dustik obeto esateko, ganaduntzako alimentutzet serbitan deu, balio deu baye orrek es [2G]” (Ze elikagaitzat ez du balio, beste belar mota guztiak hobeto esateko, ganaduarentzat elikagaitzat balio du, balio du baina horrek ez) “A geu dustitan egote san tabernan erdi moskortu denpora asko, bertzok botaten, baye ori bertzolaritzet esenki kontau ba [2G]” (Hura gau guztietan egoten zen tabernan erdi mozkortu denbora asko, bertsoak botatzen baina hori bertsolaritzat ez zenezake kontatu ba) 8.2.11. Instrumentala Instrumental kasua mugagabe erara erabiltzen da eta beronen morfema “(e)s” da. Kasua oso erabilia ez den arren (18) adibide multzoan beronen erabilera ikus daiteke; bestalde, askotan agertzen da “beterik” aditzondoarekin batera (19). (18) “Etor berren, burus, se burus en jeneral jayoten dire geyenak [2A]” (Etorri beharrean, buruz, ze buruz gehienetan jaiotzen dira gehienak) “Emeti Laukisera oñes yon gintzesan ni te nire aiste areas [2A]” (Hemendik Laukizera oinez joan ginen ni eta nire ahizpa harekin, eta han gizon bat egoten zen konpontzen) “Ordun arginek asko egote sien, eskus ite seituen, e, ormak eta kristo dustik [2G]” (Orduan harginak asko egoten ziren, eskuz egiten zituzten, hormak eta kristo guztiak)
117 (19) “Ure imini aldas beran ureas ta andi ya danak, andi korritan, basas beterik [1A]” (Ura ipini aldats beheran urarekin eta handik ja denak, handik korritzen, basaz beterik) “Baye asko dau jente asko, otzak ilte, kafekoletxe bat artu esinik, eta misiris beterik [1A]” (Baina asko dago jende asko, hotzak hilda, kafesne bat hartu ezinik, eta miseriaz beterik) 8.3. Bizigabeak 8.2. irudian bizigabeen deklinabidean jaso ditugun kasuen singularren eta pluralen morfemak ematen dira. Ondorengo sekzioetan emango ditugun singularrarekin eta pluralarekin osatutako tauletan “lur”, “erri”, “etze” eta “taberna” berbak erabiliko ditugu. 8.2. irudia: Bizigabeen morfemak singularrean eta pluralean. (20) adibideetan mugagabearen erabileraren eredu batzuk erakusten dira; (21) adibide multzoan, ostera, mugagabea agertu beharko litzatekeen arren ez da erabiltzen. (20) “Senbet basotan egon sara? [2A]” (Zenbat basotan egon zara?) “Se etzetan egon sara? [2A]” (Ze etxetan egon zara?) “Se egunetan etor sara? [2A]” (Ze egunetan etorri zara?) “Atara dedikaten sarenen, bueno beste deporte edosein deportetan les [2G]” (Hartara dedikatzen zarenean, beno, beste kirol edozein kiroletan legez) “Edosein lekutara yoten di [2G]” (Edozein lekutara joaten dira) (21) “Edosein lekun urteta sen saldarrak [2A]” (Edozein lekutan irteten zuten zaldarrek) “Baye eskastu di, unekada baten edosein eskinen topaten sendusen [3G]” (Baina eskastu dira, unekada baten edozein izkinatan topatzen zenituen) “Eta atzamarrakas ukutute, koiteula mine sein lekun daun [2G]” (Eta atzamarrekin ukituta, koiuten zuela mina zein lekutan dagoen)
118 8.3.1. Inesiboa 8.15. taulan inesibo kasuaren singularraren eta pluralaren adibideak ematen dira. (22) adibideetan erakusten den moduan, beti ez da “a” bokalaren asimilazio araua betetzen. Singularra Plurala lur lurrén lúrretan erri errín érritan/érriten etze etzén étzetan taberna tabernán/tabérnan tabérnatan 8.15. taula: Inesiboaren singularrak eta pluralak. (22) “Eta erritan beti egon dires taldek [4A]” (Eta herrietan beti egon dira taldeak) “Loyu isen da, emen ingirutako erritan, yokolaririk geyen euki deun erri [2G]” (Loiu izan da, hemen inguruko herrietan, jokalaririk gehien eduki duen herria) 8.3.2. Adlatiboa 8.16. taulan kasu honen singularraren eta pluralaren erabileraren adibideak erakusten dira. (23) adibideetan ikusten den moduan, singularrean beti betetzen da “a” bokalaren asimilazio araua. Pluraletan, ostera, beti ez da betetzen (24). Singularra Plurala lur lurréra lúrretara erri erríre érritara/érritera etze etzéra étzetara taberna tabernára/tabérnara tabérnatara 8.16. taula: Adlatiboaren singularrak eta pluralak. (23) “Mendire igoten dola, bein, atxurreas emongo yotzon burun [3A]” (Mendira igotzen doala, behin, aitzurrarekin emango zion buruan) “Se sapok dino bein sartu barrure ta, ixi sue ate se sapok eukiko dus etzeaurren [3A]” (Ze zapoak dio behin sartu barrura eta, itxi ezazue atea ze zapoak edukiko ditugu etxaurrean) (24) “Gero atzera txikertu kodañeas, aspitara botateko sati txikerrak [3G]” (Gero atzera txikertu kodainarekin, azpitara botatzeko zati txikerrak) “Oñe edo kadera ba bitara esate isen du baye oñe en jeneral [1A]” (Oina edo kadera ba bietara esaten izan dugu baina oina gehienetan)
119 8.3.3. Ablatiboa 8.17. taulan ablatibo kasuaren singularraren eta pluralaren morfemen adibideak aurkezten dira. Kasu honen morfema “-ti” ere izan daiteke (25) adibideetan ikus daitekeen bezala. Denbora adierazteko erabiltzen denean, “-ti(k)” morfemaren ordez “-rik” erabiltzen da (26) adibideetan legez; galdera “nosik eta ona” izaten da. Singularra Plurala lur lurrétik lúrretatik erri errítik érritatik/érritetik etze etzétik étzetatik taberna tabernátik/tabérnatik tabérnatatik 8.17. taula: Ablatiboaren singularrak eta pluralak. (25) “Kadere apurtu akon baten, lasteiti yausi te kadere apurtu [2G]” (Hanka apurtu zitzaion baten, lastategitik jausi eta hanka apurtu) “Ain atzekalderriti yote san estratze [2G]” (Haren atzeko alderditik joaten zen estrata) “Iru metro ingiru edo olan dekos etzeti atzera estratzek [2G]” (Hiru metro inguru edo hola dauzka etxetik atzera estratak) (26) “Eta kutxilledaka il seles, ordurik eta ona areri geitzen dako Puñalade [2G]” (Eta aiztokadaka hil zutenez gero, ordutik eta hona hari deitzen zaio Puñalada) “Atzorik eta ona esta etorri [2A]” (Atzotik hona ez da etorri) “Nosik eta ona esta etorri? [2A]” (Noiztik ez da etorri?) “Arik eta ona, enas yon feri betera, ikusi bestot in gure ganadurik [2G]” (Harik eta hona, ez naiz joan azoka batera, ikusi ere ez dut egin gura ganadurik) “Bein ikus nendun, baye igual, e, metro bat eta erdi, edo igual giau, asala, asala suge batena, ta ordurik ona enintzen yon giau [3G]” (Behin ikusi nuen, baina igual, metro bat eta erdi, edo igual gehiago, azala, azala suge batena, eta ordurik hona ez nintzen joan gehiago) 8.3.4. Adlatibo direktiboa 8.18. taulan adlatibo direktibo kasuaren singularraren eta pluralaren morfemen adibideak aurkezten dira (27). Singularra Plurala lur lurrérantza lúrretarantza erri errírantza érritarantza/érriterantza etze etzérantza étzetarantza taberna tabernárantza/tabérnarantza tabérnatarantza 8.8. taula: Adlatibo direktiboaren singularrak eta pluralak.
120 (27) “An Mendigorrirantza sartzen garela, an be lotzen sien [2G]” (Han Mendigorrirantz sartzen garela, han ere lotzen ziren) “Unibersidaderantza sosela ondino Erandio da [3A]” (Unibertsitaterantz zoazela oraindino Erandio da) 8.3.5. Muga-adlatiboa 8.19. taulan muga-adlatibo kasuaren singularraren eta pluralaren morfemen adibideak aurkezten dira. Taulan “-rarte” morfemaren adibideak baino ez ditugu paratu; hala ere “- raño” (28) eta “-rarten” (29) ere erabiltzen dira. Singularra Plurala lur lurrérarte lúrretararte erri errírarte érritararte/érriterarte etze etzérarte étzetararte taberna tabernárarte/tabérnararte tabérnatararte 8.19. taula: Muga-adlatiboaren singularrak eta pluralak. (28) “Onaño bai se neuk euki dot pretendienta bat giputze ta [1A]” (Honaino bai ze neuk eduki dut gizongai bat giputza eta) “Ba yolasera yantzan etorte san, gero erromeritan, Areataaño Desierturaño ta [1A]” (Ba jolasera dantzan etortzen zen, gero erromerietan, Areetaraino Deserturaino eta) “Unibersidaden ondoraño do Erandio [1G]” (Unibertsitatearen ondoraino doa Erandio) "Bai, araño do, Txakursulo an egon san etze bat [1G]" (Bai, haraino doa, Txakurzulo han egon zen etxe bat) (29) “A pasa san boten Lutxanan, ba, emen Katean trenan yongo san Lutxanararten dinot nik [2A]” (Hura pasatu zen batelean Lutxanan, ba, hemen Katean trenean joango zen Lutxanaraino diot nik) “Bilbon asi te Santurtzirarten or, e, ikusten sendun lotu barik [2G]” (Bilbon hasi eta Santurtziraino hor, ikusten zenuen lotu barik) “Erramak asten dien lekurarten a tronko suritu, ordun ite seudin [2G]” (Erramak hasten diren lekuraino enbor hura zuritu, orduan egiten zuten) Hiru morfemetarik ehunekorik handiena daukana “-raino” da (% 63,3), gero “-rarten” (% 24, 5) eta gero “-rarte” (% 12,2). 8.20. taulan datuak ematen dira informatzaileen generoaren arabera; bertan ikusten den moduan, “-raino”ren ehunekoa handiagoa da andrazkoetan eta beste biena, berriz, gizonezkoetan; aldea estatistikoki esanguratsua da (χ2 = (a.m.: 2) 14,621; p = 0,001). 8.21. taulan datuak informatzaileen belaunaldien arabera ematen dira; bertan ikus dezakegu “- raino” belaunaldi guztietan agertzen dela ehuneko handiarekin, baina gainerako biak ez direla belaunaldi guztietan agertzen; aldeak estatistikoki esanguratsuak dira (χ2 = (a.m.: 6) 17,398; p = 0,008).
121 “raino” “rarte” “rarten” Kopurua % Kopurua % Kopurua % Andrazkoak 24 85,71 2 7,14 2 7,14 Gizonezkoak 7 33,33 4 19,05 10 47,62 8.20. taula: Muga-adlatiboaren aldakien kopuruak eta ehunekoak informatzaileen generoaren arabera. “raino” “rarte” “rarten” Kopurua % Kopurua % Kopurua % 1. bel 13 72,22 4 22,22 1 5,56 2. bel 9 52,94 0 0,00 8 47,06 3. bel 7 70,00 0 0,00 3 30,00 4. bel 2 50,00 2 50,00 0 0,00 8.21. taula: Muga-adlatiboaren aldakien kopuruak eta ehunekoak informatzaileen belaunaldien arabera. 8.3.6. Genitiboa 8.22. taulan leku genitibo kasuaren singularraren eta pluralaren morfemen adibideak aurkezten dira. “-ko” atzizkia beste kasu bateri atxiki dakioke, (30) adibideetan adlatiboari atxikita ikus daiteke; bestalde absolutuaren gainean ere erabil daiteke (31). Singularra Plurala lur lurréko lúrretako erri erríko érritako/érriteko etze etzéko étzetako taberna tabernáko/tabérnako tabérnatako 8.22. taula: Genitiboaren singularrak eta pluralak. (30) “Baye Desiertu Erandioti etorte atesen, e, santagedarako ber deurela ta beste ta, eroteuren, e, bruse [2A]” (Baina Desierto Erandiotik etortzen zitzaizkidan, santagedarako behar dutela eta bestea eta, eroaten zuten, brusa) “Askordinetarako ba ixeten san en jeneralmente, seraas, txapako burneyas erre [2A]” (Azkordinetarako ba izaten zen gehienetan, zerarekin, txapako burdinarekin erre) “Astokas ta yatordu egun dustireko, famelik etorte sin [2G]” (Astoekin eta jatordua egun osorako, familiak etortzen ziren) (31) “Emeretzi urte dekos, karrere iten dabil, eta gero, amar urteko mutiltxu bet [1G]” (Hemeretzi urte dauzka, karrera egiten dabil, eta gero, hamar urteko mutiltxo bat) “Lau urteko ume bat etor da [2A]” (Lau urteko ume bat etorri da) “Erote seitun gure ixekok, aldardi bietan, e, ogei litroko bi eta bitarten, beste bat apur bet txikerrau, eta, txikerrak gero partitako litro bikok edo irukok edo, esnek, bakotxari, e, eroteko litro bi edo iru edo [2G]” (Akordatzen naiz, ba eroaten zituen gure izekoak, alderdi bietan, hogei litroko bi eta bitartean, beste bat apur bat txikerragoa, eta, txikerrak gero banatzeko litro bikoak edo hirukoak edo, esneak, bakoitzari, eroateko litro bi edo hiru edo)
122 “Nik entzute dekot oin olan modu ortan eleila eser be saldu, kajatan iminte bost edo sei kiloko kajatxutan [2G]” (Nik entzutea daukat orain hola modu horretan ez daitekeela ezer ere saldu, kaxatan ipinita bost edo sei kiloko kaxatxoetan) 8.4. Informatzaileen sailkapena Informatzaileen belaunaldien eta generoaren araberako sailkapenak aurkeztuko ditugu azpiatal honetan. Sailkapenak egiteko destinatiboan eta muga adlatiboan agertu zaizkigun alomorfoen emaitzak erabiliko ditugu. Multzokatze azterketa hierarkikoa egiteko alomorfo bakoitzaren probabilitateak kalkulatu dira eta 8.3. irudian erakusten den matrizea osatu da. 8.3. irudia: Alomorfoen probabilitatean informatzaile multzoko. Matrize hori normalizatuta 8.4. irudian agertzen den distantzia matrizea egin da; bertan ikusten den moduan distantziarik txikiena 1A eta 3A multzoen artean gertatzen da (0,112) eta handiena 3G eta 4G multzoen artean (2,584). 8.4. irudia: Informatzaile multzoen arteko distantzia matrizea. Multzokatze hierarkikoaren azterketaren ondorioz 8.5. irudiko dendrograma lortzen da; bertan ikusten den bezala, generoaren araberako banaketa garrantzitsuena da, izan ere, 2G eta 3G B multzoan agertzen dira eta 1G eta 4G ere A multzoaren azpi-multzo gisa.
123 8.5. irudia: Informatzaileen sailkapen hierarkikoa probabilitateen arabera. 8.23. taulan kalkulatu ditugun dibertsitate indize guztien emaitzak ikus daitezke informatzaile multzoko. Bertan ikusten den moduan, indizerik baxuenak 4G (Menperatzea), 3G (Simpson), 2G (Shannon, Homogeneotasun eta Doitasuna), 2A (Menhinick) eta 3A (Margalef) informatzaileek dauzkate eta altuenak 3G (Menperatzea), 4G (Simpson, Homogeneotasuna, Menhinick, Margalef eta Doitasuna) eta 1G (Shannon) informatzaileek dauzkate. Infor Menpera. Simpson Shannon Homoge. Menhinick Margalef Doitasuna 1A 0,331 0,669 1,238 0,862 0,970 1,059 0,893 1G 0,316 0,684 1,372 0,789 1,147 1,358 0,853 2A 0,306 0,694 1,247 0,870 0,641 0,819 0,900 2G 0,495 0,505 0,954 0,649 0,756 0,900 0,688 3A 0,333 0,667 1,095 0,996 0,866 0,805 0,997 3G 0,500 0,500 0,989 0,672 0,894 1,001 0,714 4A 0,318 0,682 1,252 0,874 1,155 1,207 0,903 4G 0,167 0,833 1,290 1,211 1,500 1,443 1,174 8.23. taula: Dibertsitate indizeak informatzaileko. Indize hauen emaitzak erabilita, informatzaileen sailkapena egiten dugunean 8.6. irudiko distantzia matrizea lortzen dugu; bertan agertzen den bezala, 2G eta 3G multzoen artean distantziarik txikiena dago (0,009) eta 2G eta 4G multzoen artean handiena (0,494). 8.6. irudia: Informatzaile multzoen arteko distantzia matrizea dibertsitate indizeak erabilita.
Multzokatze azterketa hierarkikoa eginda, 8.7. irudiko dendrograma lortzen dugu. Bertan agertzen den bezala, A multzoan bigarren eta hirugarren belaunaldietako multzo biak kokatzen dira eta B multzoan lehen eta laugarren belaunaldietakoak. 8.7. irudia: Informatzaileen sailkapena dibertsitate indizeen arabera. 124
125 9. Izen morfologiaren kategoriak Aurreko atalean kasuen morfemen gainean jardun dugu izenen eta adjektiboen deklinabideari dagokionez bereziki; oraingo honetan, berriz, izen morfologiaren gainerako kategoriekin arduratuko gara. Osatu ahal izan ditugunetan deklinabide taulak paratu ditugu, molde guztiak beti ez dira testuetan agertzen eta batzuen erabilera oso urria denez gero, ez ditugu galderen bidez osatu. Edozelan ere, kategoria guztietan erabileraren adibide argigarriak emango ditugula uste dugu. Atal hau bost azpi-ataletan bananduta aurkezten dugu; lehen azpi-atalean adjektiboez arduratuko gara, bigarrenean erakusleak aurkeztuko ditugu, hirugarrenean izenordainak, laugarrenean aditzondoak eta bosgarrenean zenbatzaileak. 9.1. Adjektiboak Azpi-atal honetan adjektiboaren erabileraz jardutean, konparaketak egiteko erekin baino ez gara arduratuko. Konparaketak egin behar direnean, “-en” (1), “-ago” (2), “-egi” (3) eta “-txu” (4) graduatzaileak eta euron bidez osa daitezkeen lokuzioak erabiltzen dira. (1) “-en” graduatzailea adjektiboei eta aditzondoei eransten zaie (1a). Gehienetan izenari “-rik” partitiboaren kasu marka eransten zaio (1b). Multzo bateko elementuen artean aukeraketa bat egin behar denean morfema hau erabiltzen da (1c). Graduatzaile honen bidez lokuzio batzuk ere egiten dira (1d). (1a) “Ondoen dauna au da [2A]” (Ondoen dagoena hau da) “Ori mutil gasteena da [2A]” (Hori mutil gazteena da) “Ori onena da [2A]” (Hori onena da) “Ori txarrena da [2A]”
126 (Hori txarrena da) (1b) “Ba basorik, e, andiena ba gorbea da [2A]” (Ba basorik, handiena ba Gorbeia da) “Erriko neskarik lodiena esta etorri [2A]” (Herriko neskarik lodiena ez da etorri) “Ori etzeko mutilik gasteena da [2A]” (Hori etxeko mutilik gazteena da) (1c) “Andran arteti gasteena esta etorri [2A]” (Andreen artetik gazteena ez da etorri) “Umeen arteti andiena au da [2A]” (Umeen artetik handiena hau da) (1d) “Ekar ber da al dan txikerrena [2A]” (Ekarri behar da ahal den txikiena) “Al dan andiena eros ber da [2A]” (Ahal den handiena erosi behar da) “Goxen al dan arinen yongo nas [2A]” (Goizean ahal den arinen joango naiz) (2) “-ago” graduatzailea batzuetan osorik agertzen den arren, gehienetan “-au” moduan erabiltzen da (2a). Graduatzaile honen bidez esaldi konparatiboak egiten dira, bai nolakotasunak bai kantitateak konparatzeko (2b). Era berean, hainbat lokuzio egin daitezke “asko, askos” (2c), “geroau” (2d) eta “senbet” (2e) gehituta. (2a) “Ori andiau da [2A]” (Hori handiagoa da) “Ori txikerrau da [2A]” (Hori txikiagoa da) “Ori fasilau da [2A]” (Hori errazagoa da) “Ori txarrau da [2A]” (Hori txarragoa da) (2b) “Ni su baño gasteau nas [2A]” (Ni zu baino gazteagoa naiz) “Ori su baño sarrau da [2A]” (Hori zu baino zaharragoa da) “Euri be, oin baño giau in be iteun orduko denporatan [2G]" (Euria ere, orain baino gehiago egin ere egiten zuen orduko denboretan) “Jilgeruk ordun nekes egoten sin, oin baño gitxiau [3G]” (Kardantxiloak orduan nekez egoten ziren, orain baino gutxiago)
127 (2c) “Askos fasilau da [2A]” (Askoz errazagoa da) “Askos gatxau da [2A]” (Askoz gaitzagoa da) “Ekar deudi asko giau [2A]” (Ekarri dute asko gehiago) “Asko gitxiau eros deudi [2A]” (Asko gutxiago erosi dute) (2d) “Geroau te gause giau dau [2A]” (Geroago eta gauza gehiago dago) “Geroau te ume gitxiau dau [2A]” (Geroago eta ume gutxiago dago) “Ori gerorau sarrau da [2A]” (Hori geroago zaharragoa da) “Ori gerorau te andiau da [2A]” (Hori geroago eta handiagoa da) (2e) “Senbet eta gorau igon obeto ikusten da [2A]” (Zenbat eta gorago igo hobeto ikusten da) “Senbet eta parajeau obeto entzuten da [2A]” (Zenbat eta parajeago hobeto entzuten da) “Senbet eta txikerrau obeto [2A]” (Zenbat eta txikerragoa hobeto) “Senbet eta andiau txarrau [2A]” (Zenbat eta handiagoa txarragoa) (3) “-egi” graduatzailea adjektiboari erantsita erabiltzen den arren (3a), berau ez da aukera bakarra, “lar” ere erabil daiteke (3b) eta “lar... -egi” ere bai (3c). (3a) “Ori txarregi da [2A]” (Hori txarregia da) “Ori onegi da [2A]” (Hori onegia da) (3b) “Ba in deudi lar ondo [2A]” (Ba egin dute lar ondo) “Lar ona mundu ontarako [2G]” (Lar ona mundu honetarako) “Brimile ta lauen lotu nitzen, ya enintzen ibili lar ondo be ordun [3A]” (Bi mila eta lauan lotu nintzen, ja ez nintzen ibili lar ondo ere orduan)
128 (3c) “Isen san ona mutile, e? Egi da, lar onegi isen san, baye esaten gustetan, esaten gustetan [2A]” (Izan zen ona mutila, e? Egia da, lar onegia izan zen, baina ez zitzaidan gustatzen, ez zitzaidan gustatzen) “Aste san lar, lar arinegi etorte san [2G]” (Hazten zen lar, lar arinegi etortzen zen) (4) “Ostxu dekosu esne [2A]” (Hoztxo daukazu esnea) “Txikitxu da [2A]” (Txikitxoa da) “Eta an itxi barik ba, sakontxuau sartzeko, ba egurretxu imini [2A]” (Eta han utzi barik ba, sakontxoago sartzeko, ba egurtxoa ipini) 9.2. Erakusleak Erakusleak “au”, “ori” eta “a” dira, (5a) adibideetan ikusten den moduan izenaren aurrean eta atzean ager daitezke; hala ere, erabilerarik arruntena izenaren aurrean agertzea da, izenari mugatzailea deutsela (5b). Erakusleak, jakina, izenaren ostean ere ager daitezke, bai esaldi arruntetan (5c) erreferentzia dagoenean, bai esklamazio batzuetan aurrez aurreko berbakideari erreferentzia egiten zaionean (5d). (5a) “Ori gixon ori, manejate san, gaur erropa espesialak dabis [2G]” (Gizon hori moldatzen ze, gaur arropa bereziak darabiltza) “Se klaro ori argi ori ikusten da, jolin! Ba se esangotzu ba igual eun metroti [2G]” (Ze jakina argi hori ikusten da, jolin! Ba zer esango dizut ba igual ehun metrotik) “Barrio dustitan batan bat egote san eukiteuna ori katxarro ori [2G]” (Auzune guztietan baten bat egoten zen edukitzen duena katxarro hori) (5b) “Ori etze sarra da [2A]” (Etxe hori zaharra da) “A gixona kanpoko da [2A]” (Gizon hura kanpokoa da) “Au neske da emeko [2A]” (Neska hau da hemengoa) “Onek ogik ekar doas [2A]” (Ogi hauek ekarri ditut) “Emen nabil onekas gausekas [2A]” (Hemen nabil gauza hauekin) (5c) “Egun orretararten emen egongo gara [2A]” (Egun horretara arte hemen egongo gara) “Aste ontan yon ber du [2A]” (Aste honetan joan behar dugu)
129 “Erri orretan egonas [2A]” (Herri horretan egon naiz) “Egun orretati estot ikusi [2A]” (Egun horretatik ez dut ikusi) (5d) “Sobresaltaten badau berbatan edo ser, saus isilik batxi sopa ori! [2A]” (Nabarmentzen badago berbetan edo zer, zaude isilik batxi zopa hori!) “Eta papau esaten da, isilik on saites papau ori [4A]” (Eta papau esaten da, isilik egon zaitez papau hori) “Lelo ori! Saus isilik [2A]” (Lelo hori! Zaude isilik) Erakusle arruntez gain indartuak (“autxe”, “oritxe” eta “atxe”) erabiltzen dira (6) eta berrindartuak (“beori” eta “bera”), hauetan lehen gradukoak ez ditugu jaso (7). (6) “Ta orretxetearrik, nik, eukite nendun, txototxu bet gauetarako [2A]” (Eta horrexegatik, nik, edukitzen nuen, txanotxo bat gauetarako) “Ser batzuk basten ganen iminte akosenak, kantiflorak eta serak iminteko, otzarak bai, asto otzarak, orretxek [2G]” (Zer batzuk bastaren gainean ipintzen zitzaizkion, kantinplorak eta zerak ipintzeko, otzarak bai, asto otzarak, horiexek) “Neutzako olan esta, es ori beti isen da Santimami te Santimamitxu, Santimami egunen abade etorten da Erandioko, ta Santimamitxu egunen etorten da Layoako, oritxe da diferentzi dauna, osten garisteko [2G]” (Niretzat hola ez da, ez hori beti izan da Santi Mami eta Santi Mamintxo, Santi Mami egunean abadea etortzen da Erandiokoa, eta Santi Mamintxo egunean etortzen da Leioakoa, horixe da aldea dagoena, ostean garaitekoa) “Autxe tautxe tautxe pasa yaku, dana esplika neutzen, e? [1G]” (Hauxe eta hauxe eta hauxe pasatu zaigu, dena azaldu nion, e?) (7) “In deu bearra beretzat [2A]” (Egin du beharra beretzat) “Ori etorko baletike ingo nenko berba beraas [2A]” (Hori etorriko balitz egingo nuke berba berarekin) “Bera etor ber letike [2A]” (Bera etorri behar litzateke) “Au ekar du beorrentzat [2A]” (Hau ekarri dugu berorrentzat) “Orre pe beorren usena deko [2A]” (Horrek ere berorren izena dauka) “Beraas in deudi berba [2A]” (Berarekin egin dute berba) “Beorren etze erre dako [2A]” (Berorren etxea erre zaio) “Beorren amak beti iten dotzo euskera [2A]” (Berorren amak beti egiten dio euskaraz) “Orrek ekar deu libru beretzat edo berantzat [2A]”
130 (Horrek ekarri du liburua beretzat edo berarentzat) “Au bera etor da [2A]” (Hau bera etorri da) “Etorko baletike dendara berak erosko leko [2A]” (Etorriko balitz dendara berak erosiko luke) Jarraian jaso ditugun erakusle arrunten (9.1., 9.2., 9.3. eta 9.4.) , indartuen (9.5. eta 9.6.) eta berrindartuen (9.7. eta 9.8.) taulak emango ditugu dela singularrean dela pluralean. hau hori hura Absolutua au orí a Ergatiboa onék orrék arék/ak Datiboa onéri orréri aréri/áiri/ári/ayéri Genitiboa onéna orréna aréna/ayéna/áina/áiña Soziatiboa onéas orréas/órras aréas/ágas/áyas/ayégas/ayéas Destinatiboa onéntzat/onéntzako orréntzat/onéntzako aréntzako Motibatiboa onéaitik orréaitik aréaitik Adlatiboa onéana orréana aréana/agána 9.1. taula: Erakusle arrunt singularrak bizidunen kasu marken arabera. hau hori hura Inesiboa ontan orrétan/ortan atan Ablatiboa onétara/ontara orrétara/ortara atara Adlatiboa onétatik/ontatik orrétati/ortati atati Muga-adlatiboa ontaraño ortaraño/orretararten ataraño/ataño Genitiboa onétako/ontako orrétako/ortako atako 9.2. taula: Erakusle arrunt singularrak bizigabeen kasu marken arabera. hauek horiek haiek Absolutua ónek órrek árek/áyek/aik Ergatiboa ónek órrek árek/áyek/aik Datiboa óneri órreri áreri/áyeri/áiri/ári Genitiboa ónena órrena árena/áyena/áina Soziatiboa ónekas órrekas árekas/áikas/áikes/áyekas Destinatiboa ónentzako órrentzako árentzako Motibatiboa ónekaitik órrekaitik árekaitik Adlatiboa ónekana órrekana árekana 9.3. taula: Erakusle arrunt pluralak bizidunen kasu marken arabera. hauek horiek Inesiboa ónetan órretan Ablatiboa ónetara órretara Adlatiboa ónetati órretati Genitiboa ónetako órretako 9.4. taula: Erakusle arrunt pluralak bizigabeen kasu marken arabera1 . 1 Hirugarren gradukoetan “áyetan/áitan” baino ez dugu jaso.
131 hauxe horixe huraxe Absolutua autxe orítxe atxe Ergatiboa onétxek orrétxek atxek Datiboa onétxeri orrétxeri arétxeri Genitiboa onétxena orrétxena arétxena Soziatiboa onétxeas orrétxeas arétxeas/atxéas Destinatiboa onétxentzako orrétxentzako arétxentzako Motibatiboa onétxeaitik orrétxeaitik arétxeaitik Adlatiboa onétxeana orrétxeana arétxeana 9.5. taula: Erakusle indartu singularrak bizidunen kasu marken arabera. hauexek horiexek Absolutua ónetxek órretxek Ergatiboa ónetxek órretxek Datiboa ónetxeri órretxeri Genitiboa ónetxena órretxena Soziatiboa ónetxekas órretxekas Destinatiboa ónetxentzako órretxentzako Motibatiboa ónetxekaitik órretxekaitik Adlatiboa ónetxekana órretxekana 9.6. taula: Erakusle indartu pluralak bizidunen kasu marken arabera. berori bera Absolutua beorí berá Ergatiboa beorrek berák Datiboa beorreri berári Genitiboa beorréna beré/berána Soziatiboa beorreas beráas Destinatiboa beorréntzat/beorrentzako berétzat/berántzako Motibatiboa beorreaitik beráaitik Adlatiboa beorreana beráana 9.7. taula: Erakusle berrindartu singularrak bizidunen kasu marken arabera. eurek eurok Absolutua éurek éurok Ergatiboa éurek éurok Datiboa éureri éurori Genitiboa éurena éurona Soziatiboa éurekas éurokas Destinatiboa éurentzat/éurentzako éurontzat/éurontzako Motibatiboa éurekaitik éurokaitik Adlatiboa éurekana éurokana 9.8. taula: Erakusle berrindartu pluralak bizidunen kasu marken arabera. Informatzaile batzuek, ondoko adibideetan ikus daitekeen legez, “eu” diptongoaren ordez “au” erabiltzen dute (8). (8) “Normalen asko esin dake ebei, ese auro pe adarragas, kontrola iten de [4G]” (Normalean asko ezin zaie ebaki, eze eurok ere adarrarekin, kontrola egiten dute) “Beti oten dis auron ya, e, koxute auron serak [4G]” (Beti egoten dira euron ja, koiuta euron zerak) “Orrek esteudi yakin gure eser bes, aurona, eta su or konpon [2A]” (Horiek ez dute jakin gura ezer ere ez, eurona, eta zu hor konpon)
132 Oso bakanetan ba da ere badaude “a-” morfema gehitzen duten aditzondo indartuak ere (9) (9) “Aorrek ermite esan dotenak, San Kristobalko ermite bakisu non daun or goyen? [2G]” (Haorrek ermita esan dudanak, San Kristobaleko ermita badakizu non dagoen hor goian?) “Eguno estot ikusi entzun aori, es asukereas es [3G]” (Egundo ez dut ikusi entzun haori, ez azukrearekin ez) 9.3. Izenordainak Izenordainei dagokienez, pertsona izenordeen deklinabidea, galdetzaileak, izenordain zehaztugabeak, bihurkariak eta elkarkariak aurkeztuko ditugu. Pertsona izenorde arrunten deklinabidea 9.9. taulan aurkezten dugu eta izenorde indartuena 9.10. taulan. Ondoko adibideetan erakusten den moduan, berrindartuak ere erabiltzen dira (10). (10) “Esaten de okele obeau emek iten daula ta giau, baña ni neu pe beti oin be etzen, txarri arra [4G]” (Esaten dute okela hobeagoa emeak egiten duela eta gehiago, baina nik neuk ere orain ere etxean, txerri arra) “Ba ikusten dosu selan, a, jentek yokatan deun diru, batzuk giau beste batzuk gitxiau, esta? Baye, orre esteko, ni neuk estot yokatu inos, e? [2G]” (Ba ikusten duzu zelan, jendeak jokatzen duen dirua, batzuek gehiago beste batzuek gutxiago, ezta? Baina, horrek ez dauka, nik neuk ez dut jokatu inoiz, e?) kasua ni gu zu zuek Absolutua ni gu su suok/súrok Ergatiboa nik guk suk suok/súrok Datiboa nirí gurí surí suori/súrori Genitiboa niré guré suré suona/súrona Soziatiboa níes/nías gúes/gúas súes/súas suokas/súrokas Destinatiboa nítzako gútzako sútzako/sútzat súrontzako Motibatiboa níaitik gúaitik súaitik súrokaitik Adlatiboa níana guana súana súrokana 9.9. taula: Pertsona izenordain arruntak. kasua neu geu zeu zeuek Absolutua neu géurok2 /geu seu séurok Ergatiboa neuk géurok/geuk seuk séurok Datiboa neurí géurori/geuri seurí séurori Genitiboa neuré géurona/geure seuré séurona Soziatiboa néuas géurokas séuas séurokas Destinatiboa néutzako/néutzat géurontzat séutzako/séutzat séurontzako Motibatiboa néuaitik géurokaitik séuaitik séurokaitik Adlatiboa néuana géurokana séuana séurokana 9.10. taula: Pertsona izenordain indartuak. 2 “geurok” oso gutxitan agertzen da.
133 Galdetzaileekin singularrak erabil daitezke “nor”, “sein” eta “ser” eta pluralak “nortzuk”, “seintzuk” eta “sertzuk”. 9.11. taulan singularren deklinabidea ematen dugu. kasua nor zein zer Absolutua nor sein ser Ergatiboa nok séinek sek Datiboa norí séineri seri Genitiboa nóna séinena sena Soziatiboa nóas séineas séas Destinatiboa nóintzat/nóintzako séinentzako - Motibatiboa nóaitik séineaitik seaitik Adlatiboa nóana séineana - 9.11. taula: Galdetzaile singularren deklinabidea. Izenordain zehaztugabeetan “seoser/seuser/segoser” (11), “eser” (12), “inor” (13) eta “edosein” (14) erabiltzen dira. (11) “Danak etorri arren ba yango du seoser [2A]” (Denak etorri arren ba jango dugu zer edo zer) “Datorren dustin dakar seoser [2A]” (Datorren guztietan dakar zer edo zer) “Entretenidute daunen seuseas asustau eta kitaten dala, estait iten bada, e? [1A]” (Entretenituta dagoenean zer edo zerekin ikaratu eta kentzen dela, ez dakit egiten den, e?) “Daus bide batzuk pastan dinak sure, sure terrenotik pasatan dire eta, seuser deko ausokok an, seuser deretxoren bat edo seuser pastako, eta esin dosu ixi [4G]” (Daude bide batzuk pasatzen direnak zure, zure terrenotik pasatzen dira eta, zer edo zer dauka auzokoak han, zer edo zer eskubideren bat edo zer edo zer pasatzeko, eta ezin duzu itxi) “Bai da, ollona segoser baye oin estakitzut esaten [3A]” (Bai da, oiloena zer edo zer baina orain ez dakitsut esaten) “Bai olau segoser isen san, pipite kendu edo pipite ebai edo olau segoser [3A]” (Bai holako zer edo zer izan zen, pipita kendu edo pipita ebaki edo holako zer edo zer) (12) “Estot ekarri eser [2A]” (Ez dut ekarri ezer) “Kilometro askotan estau eser bes, edo esta ikusten eser [2A]” (Kilometro askotan ez dago ezer ere ez, edo ez da ikusten ezer) “Emen berreun metro ingirun esin da in eser [2A]” (Hemen berrehun metro inguruan ezin da egin ezer) “Eros dosu eser? [2A]” (Erosi duzu ezer?) (13) “Estot ikusi inor [2A]” (Ez dut ikusi inor) “Ikus dosu inor? [2A]” (Ikusi duzu inor?) “Begiskones inok esteyoen in [1A]” (Begizkoa inork ez diezaion egin)
134 (14) “Edosein etor letike [2A]” (Edozein etor liteke) “Ori edosein lekuten topa senki [2A]” (Hori edozein lekutan topa zenezake) “Edosein lekutera yongo dire [2A]” (Edozein lekutara joango dira) Azkenik, bihurkariak egiteko, barietate askotan legez, “buru” (15) erabiltzen da eta elkarkariak egiteko “alkar” (16). (15) “Bere buru bota deu errekara [2A]” (Bere burua bota du errekara) “Neuk ikus dot neure buru espillun [2A]” (Neuk ikusi dut neure burua ispiluan) “Buelte emon ta bururi tiro bat emo tzen [2G]” (Buelta eman eta buruari tiro bat eman zion) (16) “Orrek lengusuk eskondu sin alkarreas [1G]” (Lehengusu horiek ezkondu ziren elkarrekin) “Emen denpore emoten du alkarreas ondo [1G]” (Hemen denbora ematen dugu elkarrekin ondo) “Alkarren atzen yarri gara [2A]” (Elkarren atzean jarri gara) 9.4. Aditzondoak Aditzondoen azpi-atal honetan leku, denbora eta modu aditzondoen gaineko adibideak eta oharrak baino ez ditugu bilduko. Erakusleetatik erakartzen diren leku aditzondoak arruntak (9.12. taula), indartuak (9.13. taula), eta berrindartuak (9.14. taula) izan daitezke. “a” gehitzen duten aditzondo indartuak ere agertzen dira; “abor” berorren aldaki bat da (17). Leku galdetzaileak 9.15. taulan ematen dira. hemen hor han Inesiboa emen or an Adlatiboa ona orra ara Ablatiboa eméti órti ándi Adl. direk. onantza orrantza arantza Muga-adlatiboa onáño/onárte/onárten orráño/orrárte/órrárten aráño/arárte/arárten Genitiboa emeko orko ango 9.12. taula: Leku aditzondo arruntak.
135 hementxe hortxe hantxe Inesiboa eméntxe órtxe ántxe Adlatiboa onátxe orrátxe arátxe Ablatiboa emétxetik/emétitxe(k) órtitxek/órtxetik ántxetik/ánditxek Genitiboa emékoxe órkoxe ángoxe 9.13. taula: Leku aditzondo indartuak. bertan Inesiboa bertán3 Adlatiboa bertára Ablatiboa bertátik Adl. direk. bertárantza Muga-adlatiboa bertárarten Genitiboa bertáko 9.14. taula: Leku aditzondo berrindartuak. (17) “Niri imini ostin Edurne, aor dau jusgadun [2A]” (Niri ipini zidaten Edurne, haor dago epaitegian) “Satorra be bai abor dekot, etze aurren [3G]” (Satorra ere bai haor daukat, etxe aurrean) “Nik aor be dekoas or, siminteran, piperrak [3G]” (Nik haor ere dauzkat hor, mintegian, piperrak) “Guk esaten du, bagos Erandiora bada, Erandio aona [2A]” (Guk esaten dugu, bagoaz Erandiora bada, Erandio haona) “Bai, aor, aortxe goyen, or, e, patatalen, or, yarri edo intxun te, usigite, garbitu! [3G]” (Bai, haor, haortxe goian, hor, patatatzan, hor, jarri edo etzan eta, haginka eginda, garbitu!) “Eta yoten gintzesan aorra abarora, ta txoriso batzuk edo urdi sati bat edo eroten gendun [1A]” (Eta joaten ginen haorra basora, eta txorizo batzuk edo urdai zati bat edo eroaten genuen) Galdetzailea Inesiboa non Ablatiboa nondi(k) Adlatiboa nora Adl. direk. norantza Muga-adl noraño/norarte/norarten Genitiboa nongo 9.15. taula: Leku galdetzaileak. Konposatu zehaztugabeetan “inon4 ” (18), “bata bat” (19), “nonon” (20) eta “edonon” (21) aditzondoen adibideak topa ditugu. (18) “Ordun esetu neun pagetan, e, inongo fabrikek [1G]” (Orduan ezagutu nuen ordaintzen, inongo fabrikak) “Estot inon topa [2A]” (Ez dut inon topatu) 3 “berton” oso bakanetan agertzen izan zaigu. 4 Adibide bakan batzuetan “iñon” modukoak ere erabili dira.
136 “Orrek estos inora be [2A]” (Horiek ez doaz inora ere) “Estatos inondi [2A]” (Ez datoz inondik) “Ingirutan inon topetan isen badot, e, solo bat edo lantzar bat ebaiteko, beti erosten eta, urte baten karu pagetan isen badosu urreko urten giau [2G]” (Inguruetan inon topatzen izan badut, soro bat edo lantzar bat ebakitzeko, beti erosten eta, urte baten garesti ordaintzen izan baduzu hurrengo urtean gehiago) “Eseun inongo andra batek urtetan etzetik, Begoñati edo Erandioko elixati edo elixa bateti, bereinketu barik [1A]” (Ez zuen inongo andre batek irteten etxetik, Begoñatik edo Erandioko elizatik edo eliza batetik, bedeinkatu barik) “Baye atxine, esales egoten argirik iñon be, semet ilunau, ordun ikusten sendusen dana bete, ixarratu itzela [2A]” (Baina antzina, ez zenez egoten argirik inon ere, zenbat ilunago, orduan ikusten zenituen dena bete, izarratu itzala) “Urte bete sagarrak, iru edo lau klasetako urte bete sagarrak negukok, oin estoas ortariko bariedaderik oin estau, estot inon ikusten iminte [2G]” (Urte bete sagarrak, hiru edo lau motatako urte bete sagarrak negukoak, orain ez ditut horietariko barietaterik orain ez dago, ez dut inon ikusten ipinita) “Aitek esate yoskun guk espadu iten euskera nok ingo dau, baye momentu atan guri ite yoskuen burle, euskera eiteitearrik, inon dinak esate yoskuen [3A]” (Aitak esaten zigun guk ez badugu egiten euskara nork egingo du, baina momentu hartan guri egiten ziguten burla, euskara egiteagatik, inon direnak esaten zizkiguten) (19) “Orrek bata batera dos [2A]” (Horiek baten batera doaz) “Bata bateti datos? [2A]” (Baten batetik datoz?) “Onek begiskones deko, eron in ber da bata batera, bereinketuten edo mesa bat entzuten [1A]” (Honek begizkoa dauka, eroan egin behar da baten batera, bedeinkatzen edo meza bat entzuten) “Goyen edo, batan baten bisi isen san jente, ondino ointzurarte [2A]” (Goian edo, baten baten bizi izan zen jendea, oraindino oraintsura arte) (20) “Nonondi datos [2A]” (Non edo nondik datoz) “Ixeko bat ibili san lelau, Loyuko bateas, eta on san, e, gerra denporan, ba, estaldute etzen nonon [2A]” (Izeko bat ibili zen lehenago, Loiuko batekin, eta egon zen, gerra denboran, ba, estalduta etxean non edo non) “Gordeko dotzut nonon eta estosu yakingo non [4A]” (Gordeko dizut non edo non eta ez duzu jakingo non) (21) “Edo bata batera dos edo edonora dos [2A]” (Edo baten batera doaz edo edonora doaz)
137 Denbora aditzondoei dagozkien galdetzaileak “nos”, “nosik eta ona”, “nos arte(n)” eta “nosko” dira. Aditzondo konposatu zehaztugabeetan “inos”, ezezko (22) zein baiezko (23) esaldietan, “nosonos” (24) eta “edonos” (25) jaso ditugu. (22) “Enas egon inos or [2A]” (Ez naiz egon inoiz hor) “Ni neuk estot yokatu inos, e? [2G]” (Nik neuk ez dut jokatu inoiz, e?) “Ba niri ara etxat suerta yoterik ayeas arrias inos be [2G]” (Ba niri hara ez zait suertatu joaterik harri harekin inoiz ere) (23) “Inos esan du, adar bera jo iten deu onek, adar bera jo iten deu [4G]” (Inoiz esan dugu, adar behera jo egiten du honek, adar behera jo egiten du) “Inos in da idian bateri adarra ebei be bai [4G]” (Inoiz egin da idiren bati adarra ebaki ere bai) “Inos in deu oin arten ba, e? Estait nik baye urte batzuk badi in dena, e? [3G]” (Inoiz egin du orain artean ba, e? Ez dakit nik baina urte batzuk badira egin dutena, e? (24) “Nosonos etor dires [2A]” (Noiz edo noiz etorri dira) “Nosonos ba ogian bat iten baseun, yayetarako olantxe baye es esan, esan, e [2G]” (Noiz edo noiz ba ogiren bat egiten bazuen jaietarako holaxe baina ez ez zen, ez zen) “Eta gero nosonos kotxe bat badator eta badator an jente edo ba bakotxak eskapa [2A]” (Eta gero noiz edo noiz, kotxe bat badator eta badator han jendea edo ba bakoitzak eskapatu) (25) “Edonos bata batek bota deunen buru, aor enbra batek bota euna ba, beran buru bota deu uretara [2A]” (Inoiz baten batek bota duenean burua, haor andrazko batek bota zuena ba, beraren burua bota du uretara) “Ikus dot edonos besapen eron, ume txikerra isen danen [2A]” (Ikusi dut inoiz besapean eroan, ume txikerra izan denean) “Lar estutuesko edo batzutan errakuntze eukite, kasku lar ebagi edo olan, eta koxotute artesau esineko idik, e, egon di edonos, beyek be bai [2G]” (Lar estutzeko edo batzuetan errakuntza edukita, kaskua lar ebaki edo hola, eta koxotuta arteztu ezineko idiak, egon dira inoiz, behiak ere bai) Modu aditzondoei dagozkien galdetzaileak “sélan” eta “sélao/sélau” dira. Erakusleetatik erakartzen direnen aditzondo arruntak “ólan”, “ólantxe” eta “álan”, “álantxe” dira batetik eta “ólau”, “ólautxe” eta “álau”, “álautxe”, bestetik; “a” gehitzen dutenak ere badaude (26). Konposatu zehaztugabeetan “selan edo alan” (27), “esetara” (28) eta “edosetara” (29) jaso ditugu. (26) “Gero goyen tximine, guk auki gendune aolan isen san, olan, e, erredondo bat [2A]” (Gero goian tximinia, guk eduki genuena haola izan zen, hola, biribil bat)
138 (27) “Selan edo alan ingo du [2A]” (Zelan edo hala egongo dugu) “Selan edo alan akaba in ber da [2A]” (Zelan edo hala amaitu egin behar da) (28) “Ori esetara be esengi in ondo [2A]” (Hori ezertara ere ez zenezake egin ondo) (29) “Ori edosetara ingo du [2A]” (Hori edozertara egingo dugu) 9.5. Zenbatzaileak Zenbatzaileak hiru multzo nagusitan banatzen ohi dira: zehaztuak, zehaztugabeak eta orokorrak. Erandion zenbatzaileei dagokien galdera “senbet” da eta salgaien prezioa eskatzeko “segan” erabiltzen da. Azpi-atal honetan zenbakiak eta euron erabileraren gaineko adibide batzuk baino ez ditugu emango. 9.16. taulan jaso ditugun zenbaki batzuk agertzen dira. Zenbakien erabileraren adibide batzuk ematen ditugu (30) multzoan. Zenbatzaile ordinalak egiteko “garren” erabiltzen da (31); morfema hau denbora adierazteko ere erabiltzen da eta izenarekin batera ager daiteke (32). “-na” morfemarekin batera banakariak egiten dira (33). Azkenik, kantitatea gutxi gora beherakoa dela adierazteko “-ta” eransten zaio zenbakiari eta artikulu plurala izenari (34). 1 bat 11 amaka 30 ogetamar 2 bi 12 amabi 40 berrogei 3 iru 13 amairu 50 berrotamar 4 lau 14 amalau 60 irurogei 5 bost 15 amabost 70 irotamar 6 sei 16 amasei 80 larogei 7 saspi 17 amasaspi 90 larotamar 8 sortzi 18 amasortzi 100 eun/aun 9 bederatzi 19 emeretzi 1000 mile 10 amar 20 ogei 2000 brimile 9.16. taula: Oinarrizko zenbakiak. (30) “Akortanas, e, emen Errekalden il san usandre, larota amabi edo amairu urte euki seitun [2G]” (Akordatzen naiz, hemen Errekalden hil zen ugazabandrea, laurogeita hamabi edo hamahiru urte eduki zituen) “Batzar bat euki du, eta abogadu betek irotamar euro bakotxari kendu oskun, eta gara eun de amar sosio edo eun de amabi gara ondino [2G]” (Batzar bat eduki dugu, eta abokatu batek hirurogeita hamar euro bakoitzari kendu zigun, eta gara ehun eta hamar bazkide edo ehun eta hamabi gara oraindino) “Klase bat oin berrotamar daus, baye ordun esan egoten klase bat baño [2G]” (Mota bat orain berrogeita hamar daude, baina orduan ez zen egoten mota bat baino)
139 (31) “Eta, gero sortzigarren egunen yoten sintzen Begoñara [1A]” (Eta gero zortzigarren egunean joaten zinen Begoñara) “Eta ito i aken ume bigarrena, sei edo saspi ilebeteas [2G]” (Eta ito egin zitzaien ume bigarrena, sei edo zazpi hilabeterekin) (32) “Egungarrenetan, irugarren egunen edo ba, urtengo eun gora, uren ganera [2G]” (Egungarrenetan, hirugarren egunean edo ba, irtengo zuen gora, uraren gainera) “Paga dosunik, doble, iteuren, urtegarrenen, baye, erdi, pentzuterako [2G]” (Ordaindu duzunik, bikoitza, egiten zuten, urtegarrenean, baina, erdia, pentsuetarako) “Ordun opera nitzen buler bateti, gero saspi urtegarrenen i osten barriro [3A]” (Orduan operatu nintzen bular batetik, gero zazpi urtegarrenean egin zidaten berriro) (33) “A be eskas, ogitxu bana, bakotxari emote otzin errasino [2G]” (Hura ere eskas, ogitxo bana, bakoitzari ematen dioten errazioa) “Gisonak barrure txikito bana edaten eta kastaña bineas etor sien kanpora [1A]” (Eta biok kanpoan, eta gizonak barrura txikito bana edaten eta gaztaina binarekin etorri ziren kanpora) (34) “Ogeta egunek in gendusen deskantzauten [1G]” (Hogeita egunak egin genituen deskantsatzen) “Baye eundek daus emen [3G]" (Baina ehundak daude hemen)