The words you are searching are inside this book. To get more targeted content, please make full-text search by clicking here.

2022an sarituak izan diren narrazioak eta bertsopaperak biltzen ditu liburuxka honek.

Discover the best professional documents and content resources in AnyFlip Document Base.
Search
Published by Erandioko Euskara zerbitzua, 2023-04-03 03:06:10

Narrazio eta bertsopaper lehiaketa - 2022

2022an sarituak izan diren narrazioak eta bertsopaperak biltzen ditu liburuxka honek.

Keywords: Euskara,Erandio,ipuinak,bertsopapera

XXI. NARRAZIO LEHIAKETA XIV. BERTSOPAPER LEHIAKETA 2022


X . NARRAZIO LEHIAKETA XI . BERTSOPAPER LEHIAKETA XI V - 1 - MMXXII Ilustrazioak: “Rive” Inprimategia EUSKOGRAF Jose Luis Goioaga 9 48950 ERANDIO ERANDIOKO EUSKARA ZERBITZUA [email protected] 944890128 ELIZATEKO UDALA


- 2 -


- - 3 X . arrazio lehiaketa XI N X . Bertsopaper lehiaketa IV A - “ ” A “ ” A - “ ” B - “ ” Mendiko abentura - Eguzkilorearen abentura Herensuge gorriaren tenplua Renfeko hilketa San Valentineko sarraskia Zerumugarantz begira B - “ ” B - “ ” D - “ ” D - “ ” D - “ Xabi naiz Hain hurbil, hain urrun Amets arriskutsuak” D - “Biki ezezagunak” ........ .................. ... .......... ............... ........ ....... ......... ....................... . ... .............. ........................... ............... ......................................... ..... ................ ... ... ........... ................................................................ ............................................ ................................................... .................................................. Uxue Martínez de Igidua González Erlantz Sánchez Reguilón Aia Pinto Ezeiza Amets Elosegui Vélez Maitane Tejo Mezo Maialen Gregorio Marina Onintze Zubiaur Serna Lorena Azabal Pulido Eva Leal Fernández Uxue Ereñozaga Molero BP - “ ” BP - “ ” BP - “ BP - “ ” Doraemon Nire lehen bertsoa Nire herri txikian!” Jantokiko janaria .................... ............ .................. ............................. .................. ........... ................... .. ............. ... ... .......... ........... ................... ..... .. June Aretxabaleta Servin Leire Mera Méndez Aroa Camba Vitoria Olaia Pardo Intxaurbe 5 1 7 0 13 17 22 26 31 35 38 45 47 49 51 ....... ....... ....... ....... ....... ....... ....... ....... ....... ....... ....... ....... ....... ....... o.a. AURKIBIDEA


- - 4 X . NARRAZIO LEHIAKETA XI


MENDIKO ABENTURA Uxue Martínez de Igidua González (8 urte) - - 5 A maila


- - 6 Handik aurrera, elurra ikusten dugunean bizi izan dugun abentura gogoratzen dugu. Martiko egun batean eskolako lagun batzuk Anboto mendira igo ziren, Mariren kobazuloa ikusteko, baina Peiok ugerixo txiki-txiki bat ikusi zuen eta haren atzetik joan zen. Ordu bete pasata, Peio oraindik ez zen agertu eta denak kezkatuta zeuden. Ondoren elurra egiten hasi zuen eta kobazuloan sartu ziren. Han Ixonek ahots bat entzun zuen eta barrurago sartu zen baina, batbatean, aker beltz bat agertu zen eta denak korrika hasi ziren ihes egiteko. Irtetean hotz handia egiten zuen eta berehala Marik azken elur-mataza magikoa bidali zien desio bat eskatzeko eta denen artean erabaki zuten euren lagun Peioa agertzea. Gero, Izaro izeneko neska bat konturatu zen Peio desagertu zela eta besteei esan zien. Azkenean, Peio agertu zen, Mariri esker.


- - 7 EGUZKILOREAREN ABENTURA Erlantz Sánchez Reguilón (9 urte) A maila


- - 8 Hurrengo egunean, esnatzerakoan, gosari izugarri bat agertu zen, berehala konturatu ziren eguzki-lorearekin gauza onak bakarrik gertatzen zirela. Dorretxetik irten eta Akarlandaraino joan ziren. Martia zen eta horrexegatik euri asko egiten zuen, ez bustitzeko eta gaua pasatzeko haitzulo batean sartu ziren eta eguzki-lorea sarreran utzi zuten, haiek babesteko. Berehala Ander eta Endikak, hanketan, ziztadak nabaritu zituzten. Lurrera begiratu eta ardiz ( ) beteta zeudela ikusi zuten. Enarak eguzki-lorea hartu zuen eta ardi guztiak desagertu ziren. arkakusoz Bazen behin, Erandio izeneko herri bat. Han basapiztiak izeneko koadrila bat zegoen. Pertsona haien izenak Unai, Enara, Ametz, Endika, Ander eta Luka “ ” ziren. Egun batean pentsatu zuten Erandioko mendietatik paseo bat ematera joatea. Ibili eta ibili egin ondoren, dorre handi bat ikusi zute. Endikak esan zuen dorrera joateko eta horrela egin zuten. Zilbotaduna —Eguzki-lorea super magikoa da!! —esan zuten Lukak eta Endikak. Dorrera joateko baso eder bat zeharkatu behar izan zuten, bertan marigorringoak eta saltamatxinoak ikusi zituzten, ibai batean ugerixoak ere bazeuden. Bat-batean, Enarak lore eder bat hartu zuen eta ametsen liburu bat aurkitu zuen. Liburua irekitzerakoan Enarak aurkitutako lorearen marrazki bat agertu zen, eta eguzki-lore bat zela jartzen zuen. Eguzkiloreak Euskal Herriko etxeetako ateetan jartzen zirela azaltzen zuen liburuak, izaki txarretatik babesteko. Sarreran kartel bat zegoen, “Martiartu dorrea” jartzen zuen. Oinez jarraituz dorrera iritsi ziren. Egurrezko ate bat zeukan, leihoak txikiak ziren eta arkuen formak zituzten eta hormetan goroldioa eta landare igokariak zeuden. Atea jo zuten baina inork ez zuen ireki, horrexegatik sartu ziren.


Hortik aurrera koadrilako ume guztiek eguzki-lore bat jartzen zuten etxeko ateetan. Hori hala bazan, sar dadila kalabazan, eta atera dadila Astrabuduko plazan. - - 9


- 1 - 0 HERENSUGE GORRIAREN TENPLUA Aia Pinto Ezeiza (10 urte) A maila


- 1 - 1 Barkatu, oraindik ez naiz aurkeztu, nire izena Aia da eta tenpluak asko gustatzen zaizkit. Egunen batean tenplu batera joatea gustatuko litzaidake. Bidea, nahiz eta luzea izan, oso polita da eta animalia asko daude: saltamatxinoak, txori mota asko, basotxarriak, ugerixoak… Orain zubi bat pasatuko dut… Jeup! Iritsi naiz azkenean. Tenplua erraldoia eta gorria da. Barrura sartu naiz. Herensuge gorrien estatuez beteta dago: handiak, txikiak, ertainak… eta nire oinen aurrean kutxatxo txiki bat topatu dut. Ireki dut eta… herensuge ikaragarria agertu zait nire mutur aurrean!!! Zer pasatuko ote da? 2. KAPITULUA Ni Txinan bizi naiz. Txina oso leku polita da: etxeek oso forma arraroak dituzte eta dena berde-berdea dago. Mendi asko daude eta denak oso altuak dira. Herensugea gorria da, estatuen antzerakoa. Beldurtuta nago. Baina bat-batean dragoiak kaixo esan dit eta nik kaixo erantzun diot. Herensugeak nire izena zein den galdetu dit eta nik Aia deitzen naizela esan diot. Eta nik geroago, galdetu diot nola deitzen den bera eta esan dit Fifofu deitzen dela. 1. KAPITULUA Lagun handiak egin gara momentu horretan. 3. KAPITULUA BAI!! Nire gurasoek bihar Dragoi Gorriaren Tenplura joaten uzten didate, eta gainera, bakarrik. Oso kontent nago. Motxila prestatu dut: ura, bokata bat eta jertse bat. Banoa tenplura, motxila eta guzti. Bidea nahiko luzea da, baina seguru nago iristea lortuko dudala.


- 1 - 2 Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila Astrabuduko plazan. Pertsona bat sartu da tenplura eta kutxatxoa hartu du. Orduan, Fifofu desagertu da. Haserretu egin naiz eta galdetu diot: —Zer egiten ari zara? —Berak txarto erantzun dit eta ez dakit nola egin duen, baina hegaka hasi da ezustean. Eta bere atzetik joan naiz, baina bistatik galdu dut. Handik ordu batera eguzkia mendien artean nola sartzen den ikustera joan gara eta… Hori izan da nire amatxok eskolara joateko esnatu nauen unea. Irrikaz nago gaua iristeko amets zoragarri hori bukatzeko. Negarrez hasi eta Fifofu bilatzen hasi naiz, baina ez dut aurkitu. Bihar jarraituko dut nire laguna bilatzen. Gaur Fifofu bilatzera joan naiz eta orduak pasatu ditut bilatzen. Azkenean aurkitu dut, kutxatxoa hartu eta etxera abiatu naiz. Baina Fifofu kutxatxotik atera denean gizon maltzurrak eraso eta hil egin du. Ni negar bizian jarri naiz. Gizon gaiztoa joan da, ni hor negarrez utzita. Nire negar malkoak herensugearen gainean erori dira eta… herensugeak begiak ireki ditu eta niri besarkada bat eman dit. Ni oso-oso pozik jarri naiz eta orduan etxera eraman dut eta jaten eman diot. AMAIERA Zer pasatuko ote da? Betirako desagertuko da ala zerbait gehiago gertatuko ote da?


- - 13 RENFEKO HILKETA Amets Elosegui Velez ( urte) 11 B maila


- - 14 Bidaia ondo antolatu beharra zegoen. Sei pertsona joango ginen eta gure bidaia Indalecio Prieto tren geltokian hastea adostu genuen. Erlojuaren orratzek aurrera egiten zuten. Zerbait egin beharra zegoen, baina zer? Bagoian zegoen jende gehienak txantxa bat besterik ez zela uste zuen, ez genuen erabakirik hartu eta hiltzaileak esandako lau orduak eztabaidatzen eman genituen. Bilbon nengoen; bonolotora jolasten; nire familiarekin; eta tokatu zitzaigun dirua; hartu genuen dirua banketxetik eta ez genekien zer egin berarekin: aurreztu, etxe bat hartu edo … 2. Kapitulua: hiltzailearen zortea Desagertutako bikotea eraila izan zen? Posible da jarraian irakurriko duzun istorioak “Orient Express-eko erahilketa” istorioarekin antzekotasunak dituela pentsatzea baina zin egiten dizuet ez duela zerikusirik batak bestearekin, jarraitu irakurtzen eta disfrutatu. Nekea somatzen hasi nintzen eta logelara joatea erabaki nuen. Nirekin batera nire anaia etorri zen. Logelarako bidean geundela lurrean botata gorputz bat ikusi 1. Kapitulua: bidaia Zer egin ez genekiela, amak bere bizitzako ametsa zein zen kontatu zigun “Europan zehar trenez bidaiatu”. Elkarri begiratu genion eta primerako ideia iruditu zitzaigun. Zer hobeagotan xahutu genezakeen irabazitako dirua bidaiatzen baino? Bilbotik Alemaniarako bidean hainbat arazo tekniko izan genituen. Espainia eta Frantzia bereizten dituen muga zeharkatzen geundela, trena gelditu egin zen eta bagoietako argiak itzali ziren. Bagoiaren isiltasuna guztiz apurtu zuten bertan zeudenen oihu eta negarrek. Batbatean argia bueltatu zen. Dirudienez, tarte horretan, gurekin trenean zihoan bikote bat desagertu zen. Beren gelara hurbildu nintzenean, eserlekuetako batean notatxo bat aurkitu nuen: “hemendik 4 ordura hurrengo erailketa gauzatuko da”.


- - 15 Beste hilketa bat egongo zen zerbait egiten ez bagenuen. Bidaiariekin banan-banan biltzea erabaki nuen, horrenbeste miresten nituen Sherlock Holmes edota Hercules Poirot imitatze aldera. Bakoitzak azken orduetan zer egin zuen jakin nahi nuen. Denbora aurrera zihoan. Hildakoaren ondoan botila bat eta zapi bat zeuden, ez zegoen hiltzailearen beste aztarnarik. Bat-batean norbait niregana korrika zetorrela ikusi nuen. Jose zen. Arnasestuka zerbait esaten ari zen baina ezin nion ezer ulertu. Bidaia hasi genuenetik 8 bidaiarik galdu zuten bizitza tren madarikatu hartan. Bidaiari guztiok bagoi berberean bildu ginen. Hiltzailea nor zer aurkitu behar genuen ahalik eta azkarren. Edukitako elkarrizketak mentalki errepasatzen nenbilela, oihu bat entzun nuen nire gelatik hurbil. Korrika irten nintzen oihua zetorren lekurantz. Bagoiaren amaieran mutil bat zegoen oso urduri, negarzotinka; lurrean gorpu bat zegoen, hiltzailearen azkenengo biktima. 3. Kapitulua: hiltzailea. genuen. Korrika harengana hurbildu eta taupadarik zeukan ziurtatu genuen, nahiz eta bagenekien gorpu hark aspaldi eman zuela azkenengo hatsa.Hiltzaileak bere hitza bete zuen. Jose, nire anaia, biktimaren esku gogortuetan notatxo bat zegoela ohartu zen. Indar handia erabili genuen eskua zabaldu eta notatxoa hartzeko: “hurrengo hilketa bi ordu barru izango da”. Arnasa berreskuratu zuenean esaten zuena deszifratzeko aukera izan nuen: “TXAR- TE- LA" —Zer txartel, Jose? —galdetu nion nire aurpegian harridura aurpegia margoztuta. Trena berriz martxan hasi zen, matxura konponduta —Jose, lasai egon. Hartu arnasa —esan nion anaiari, neukan jakinmina ezkutatuta.


- - 16 Tren geltokira heldu ginenean polizia zain zegoen eta haiekin batera hainbat hedabidetako kamera eta esatariak. Halako batean norbait nire gainera etorri zen. Minutuak ordu bilakatu ziren bion arteko borrokaldi hartan, baina azkenean txikitan ikasitako judo mugimendu batekin nire aurkaria neutralizatu nuen. zegoela ematen zuen. Denak bere onera egiten zuela ematen zuen arren, gure artean hiltzaile bat zegoen. Gure helmugatik hurbilago geundelako ideiak nire egonezina lasaitzen zuen. Logelara hurbiltzea erabaki nuen lo-kuluxkatxo bat egiteko asmoarekin. Aurrez-aurre adinez oso nagusia zen emakumezko bat zegoen. Itxuraz ahula ematen zuen arren emakume indartsua zen. Begietan gorrotoa eta amorrua besterik ez zuen erakusten. —Jose, zatoz nire logelara. Harrapatu dut! Logelara bidean norbait nire atzetik zetorrela ohartu nintzen. Nire bihotzeko taupadak bizkortu egin ziren. Hiltzailea ote zen nire atzetik zetorrena? Emakumearen eskumuturrak leihoetan zeuden gortina batzuen zintarekin lotu ostean nire anaiari deitu nion. Bidaia hasi genuenean espero ez genuena gertatu zen, heroi bihurtu nintzen eta herrikide guztiek nire adorea miresten zuten. Berriro etxean, Plentzian. Poliziak hiltzailea eraman zuen eta guri RENFEko langileek dirua itzuli ziguten. Diru hori behartsuei ematea adostu genuen. Klasekoek ez naute heroitzat hartzen, ezta detektibetzat ere, baina badakit nire ingurua zaintzeko pertsonarik onena naizela. 4. Kapitulua: azkena.


- - 17 SAN VALENTINEKO SARRASKIA Maitane Tejo Mezo (12 urte) B maila


- - 18 Zuzendariak esan bezala, gelan geratu ginen, oso urduri geunden denok baina kontrolatzea lortu genuen eta albistea entzun genuenean oihuak gure barnean gordetzea lortu genuen. Guztiok genekien oihu egiteak ez zigula mesede handirik egingo. Gaur San Valentin da eta sasoi honetan nire adineko edozein neskaren tripetan txipillotak somatzen dira. Nire klaseko neska bakarra naiz lorerik gabe. Oso tristea da lorerik ez edukitzea egun honetan, baina, egia esan, niretzat lasaigarria da. Ni izan nintzen atzoko sarraskitik bizirik atera zen bakarra. Kaixo, nire izena Daniela da eta atzoko gertaera kontatuko dizut. Klasean 15 minutu generamatzan oihu bat entzun genuenean. Oihu hura, beldur oihua zen, oso arraroa zen, baina ez genion garrantzirik eman. Gu oso aspertuta geundenez, oihu haren igorlea nor zen pentsatzen hasi ginen. Zergatik egingo zuen pertsona horrek horrelako oihua? Batbatean klaseko bozgorailuetatik igortzen zen ahotsak nire pentsamenduetatik atera ninduen. Nire ikastola publikoa da eta karrejuetan ez dago bigilantziazko kamerarik. Atzo egun normal bat izan behar zen, nire lagunik minenarekin, Veronikarekin, eskolara bidean nengoen. Bidean gure bizitzaren inguruko txutxumutxuak kontatzen geunden. 8:30ak aldera klasera sartu ginen eta matematikako klasea ia hasita aurkitu genuen. Zuzendariaren ahotsa zen, oso urduri zegoela zirudien. Ahotsa dardaraz zuela, zera esan zigun: —Neska-mutilak, norbait, zerbait arriskutsuarekin, eskolan sartu da. Ez atera zuen klaseetatik, guk segurtasun-ateak eta leihoak aktibatuko ditugu eta guztiok babesten saiatuko gara. Irakasleak, zuek babestu ikasleak eta ez utzi geletatik irteten hurrengo abisura arte. Lasai egon.


- - 19 Mezua bidali eta denbora gutxitara norbait barrezka eta oihuka zebilela entzun genuen. Ez genuen ezer ulertzen, isiltasun osoz elkarri begiratzen hasi ginen. Irrika eta algaraka zegoen pertsonak gure atea jo eta irribarretxoa aurpegian zuela galdetu zuen: Andereño Nyak bere mahai handia eta sendoa hartu eta atearen atzean jarri zuen. Hura trabatzeko asmoz. Irakaslearen jarrera jarraituz ikaskideak eta nik berdina egin genuen, aulkiak eta mahaiak hartu eta tetris jolasa izango balitz bezala irakaslearen mahaiaren gainean eta inguruan kokatzen ahalegindu ginen.Horretan geunden bitartean beste batzuk mugikorrak hartu eta 112ra deitzen ahalegindu ziren. Halako batean, inork espero ez zuenean, elektrizitatea joan zen. Momentu horretan urduri jarri ginen guztiok eta gelako izkina batetara joan ginen korrika. Gure mateko irakasleak, Nyak, esan zigun lasaitasunez hartzeko. Gelan zeuden mahaiekin, aulkiekin eta armairu txikiekin atea trabatzen ahaleginduko ginela. Aldi berean korridorera ematen zituzten leihoak ere itxi egin genituen. Babeste aldera, nire ikaskideek eskolan enak egiteko erabiltzen zituzten makilak, sprayak, metxeroak, labanak, guraizeak... atera zituzten motxiletatik. Egia erran behar badut, beti pentsatu izan dut gauza horiek eskolara ekartzea lelokeria bat zela, baina gaurkoak iritziz aldarazi nauela onartu behar dut. cool Wifirik gabe galduta sentitu ginen. Eskerrak lagun batek oraindik datu mugikorrak zituela bere mugikorrean eta 112ra mezua bidaltzeko gai izan zela. Amonak beti esaten zidan esperantza zela galdetzen den azkenengo gauza eta egia esan momentu horretan gelditzen zitzaidan gauza bakarrenetakoa zen. —Ba al dago norbait hor barruan?


- - 20 Gu estatuak bezala geratu ginen. Irakasle eta ikasle guztiak makurtu ginen zer edo zer gertatzen bazen. Pertsona horrek, ezer entzun ez zuenean, oihu eta barre egin zuen, modu arraro batean. 15 minutu igaro ziren mezua bidali genuenetik, ematen zuen polizia gutaz ahaztu zela. Etsipena gure barnea konkistatzen hasia zen jada atea berriz kolpatu zutenean: —Ez fidatu, ez dugu entzun patruilarik, ez libratu atea oraindik. Klasean zeudenei berdin izan zitzaizkien nire berbak eta, irakaslea buru, mahaiak eta aulkiak kentzen hasi ziren. Veronicari niregana hurbiltzeko eskatu nion baina nitaz paso egin zuen irakasleari jarraitu baitzion. Lagun guztiak lanpetuta zeudela ikusita, leihoa zabaldu eta bertatik ihes egitea pentsatu nuen. Lehenengo pisuan geunden, ez nuen minik hartuko. Lurra ukitu bezain pronto nire indar guztiekin korrika hasi nintzen lagundu ahal zigun norbaiten bila. Denbora luze neraman korrika ertzain etxe batekin egin nuenean topo, bertako atea zabaldu eta desesperatuta laguntza eskatu nuen. Poliziak 5 patruila bidali zituen ikastetxera, ni haietako batean sartuta nengoen. Poliziak atera ziren eta —Kaixo! polizia naiz, zabaldu atea, pertsona arriskutsua harrapatu dugu —esan zuen pertsona batek. Ikasleek ez zioten irakasleari jaramonik egin. Polizia etorri zen eta argi esan zien pertsona arriskutsua atxilotua zegoela jada. Ikaskide batzuk aulkiak eta mahaiak ate ingurutik kentzen hasi ziren. Gertatutako guztia burutik pasatu zitzaidan denbora gutxian eta bertan geundenei, ausardia osoz, esan nien: —Ez dugu zabalduko atea oraindik, pixka batean itxarongo dugu —esan zuen Nyak oso harrituta.


- - 21 Badakit noizbait kartzelatik irtetea lortzen baldin badu, nirekin hitz egin nahiko duela, baina zin dagiot nire buruari inoiz ez diodala barkatuko. Egunkarietako lerroburuetan argi irakurri zitekeen “Eskolakideak hiltzeagatik kondenatua” Bai gaizkilea, beterrea, nirekin klasera etortzen zen, bera Ares deitzen zen eta nire lagunik onenetarikoa zen. ikastetxera sartu ziren pertsona maltzurra atxilotzeko nahiarekin. Polizia batek gomendatu zidan ez ateratzeko kotxetik, baina ez nion kasurik egin, korrika atera nintzen eta klasean norbait zegoen begiratzera joan nintzen. Leihotik kiku egin nuenean guztiak lurrean geldi-geldi ikusi nituen, gehienak odoleztatuta, guztiak hilda. Negar malkoek hartu zuten protagonismoa nire begietan baina, hala eta guztiz ere, Veronica non zegoen aurkitu behar nuen. Han zegoen, arbelaren ondoan bost tirokin. Panorama ikusita leku hartatik aldendu nintzen, nire eskuekin negar malkoak kendu ezinik. Gaur berriro nago klasean atzokoari bueltaka. Dena dago garbi, ez da gertatutakoaren arrastorik gelditzen. Azkenean poliziak gaizkilea harrapatzea lortu zuen.


- - 22 ZERUMUGARANTZ BEGIRA Maialen Gregorio Marina (13 urte) B maila


- - 23 Hogei egun baino gehiago igaro dira martia hasi zenetik, non ez elurrak, ez hotzak, ez baitzioten utzi jaiotzen ikusi zuen hiri hartako kale luzeetan barrena ibiltzen, eta handik gutxira desagertzen. Egun gutxi batzuk lehenago argiz eta bizitzaz beterik egon ziren, jendea hara eta hona mugitzen zen beldurrik gabe, baina bat-batean erlojua amesgaiztoz betetako gau ilun luze batean gelditu balitz bezala geratu zen. Kateryna, 12 urterekin, neska samurra eta ilusioz betea dago, baina momentu honetan bere sentimenduak geldirik daude. Goizero, Paule esnatzen da ilusioarekin irribarre bat egiten ikusteko eta bere beste alaba bat bezala maite duen neska. Egun on musua ematen dionean, ile hori luzeak azal zurbil aurpegitxo estaltzen dio, izotzezko begiekin. Udaberria da, zelaiak loratzen hasi dira eta marigorringoak eta saltamatxinoak ikusten dira. Pozik daude, askeak dira, nahi duten lekutik hegan egin dezaketelako, baina Katerynak ez, harrapakin hau, nahiz eta bere Zaporiyia maitearengandik hiru mila kilometro baino gehiagotara egon. Dena oso azkar joan zen, ez zuen izan denbora askorik gauzak pentsatzeko ez eta gehien maite zituen pertsonei agur esateko ere, nahikoa izan zen motxila batean zeraman pasaportea, musu bat, besarkada bat eta inoiz galduko ez den aita-alaben begirada bat. Sirenak jotzen hasi ziren, eta hegazkinek hiria bonbardatu zuten, horren ondorioz, neskatoak han utzi zuen zeukan guztia eta gehien maite zuena: aita bere lurraren alde borrokan eta ama, bera jaio eta hilabete gutxitara hil zena.


- - 24 Naiak, ez duenak begiratzen utzi, bere mugikorreko argazkiak erakustea erabakitzen du, non bere lagunak agertzen diren, bere senideak, bere zaletasunak eta abar, horrela elkar ezagutzen dira, haren gustuak jakin ahal izateko. Badirudi ideia ona izan dela eta Katerynari gustatu zaiola, biak argazkiak partekatzen hasi direlako, azkenean Kateryna barre egiten hasi da. Gaztañaga-Hormazabal familiari bizitza ere aldatu zaio, egoera berria da, orain bat gehiago dira eta ez da dirudien bezain erraza. Familia arrunt bat da, Gorka aita, kable fabrika batean lan egiten duena eta Paule etxeko andrea, goizetan bakarrik lan egiten duena herriko frutadenda batean. Gauza asko partekatu behar dira, zaila da komunikatzea, baina eskerrak teknologiei, Googleren itzultzaileari esker pixkanaka elkar ulertzen ari dira. Katerynak Naiarekin partekatzen du logela. Naia bere adin berekoa da eta futbolarekiko eta naturarekiko zaletasuna ere partekatzen dituzte. Gaur hasi da ikastolan eta zorteak berriro elkartu ditu. Gela berean daude eta “Neska Indartsuak” futbol taldeak arazorik jartzen ez badu, ostegunean futboleko taldekide berri bat izango da. Katerynak ia ez du hitz egiten, bere lagunik onena mugikorra da, ez da berarengandik bereizten. Badirudi bi neskak oso ondo moldatzen direla, baina Katerynaren begirada galduta dago oraindik. Gaur, eskola amaitu ondoren, Hiru Gurutzetara igo dira eguzkia nola ezkutatzen den ikustera, baina Katerynak bere familia eta bere lurraldea, Ukraina, ez ditu bere burutik ateratzen. Ez du ulertzen bizitza hain


- - 25 Azkenean osteguna da, eta taldeak onartu egin du. Gaur entrenamendua dago, bi lagunak motxilak prestatzen ari dira. Garrantzitsuena jokatzeko ilusioa eta futboleko botak dira. Dena prest! Egunak aurrera doaz eta Kateryna gero eta hobeto sentitzen da bere familia berriarekin, bere lagun berriekin eta bere bizitza berriarekin. bidegabea izatea berarekin. Eta ez du ulertzen, ezta ere, ezagutu gabeko familia batek bizitzen jarraitzeko aukera bat ematea. Apurka-apurka bere burua defenditzen ari da euskararekin, eta "neska indartsuak" taldean atezaina da eta Larrabetzuko Aste Santuko txapelketan atezain onenaren trofeoa irabazi du. Naiarentzat ere ez da batere gaizki joan, sei gol sartu ditu. Gutxi geratzen da ikasturtea amaitzeko, laster udako oporrak emango dizkiete eta nork daki egunen batean bere herrialdera itzuliko den eta Naiari bere hiria erakutsi ahal izango dion. Baina oraingoz Altzaga auzoan jarraituko du, nahiz eta egunen bateko itxaropena ez galdu, aitari besarkatuta esnatu. Baina badaki oraingoz horrek itxaron egin beharko duela, zeru ertzera begira jarraitu beharko duela indarrak hartzeko.


- - 26 XABI NAIZ D maila Onintze Zubiaur Serna ( urte) 14


- - 27 Xabi naiz, 22 urteko mutil gazte eta homosexuala. Orain dela gutxi nor naizen onartzen hasi naiz, eta horregatik aspaldi hasi zen istorio polit hau kontatuko dizuet. Luzaroan egon ginen elkarri begira, hark eskua luzatu arte. Mikel deitzen zela esan zidan, 10 urte zituela eta klasetik kanpo zegoela buruko minaren erruz. Momentu hartan bihotza ezin azkarrago zebilen taupadaka nire bular barruan. Ez nekien zer sentitzen nuen, baina ezer esan aurretik, haren gurasoak agertu eta Mikel eraman zuten. Etxe berrira bueltatzean saltamatxino bat nire eskuan jarri, begietara begiratu, eta jauzika, pixkanaka-pixkanaka, urruntzen joan zen. Gau hartan lo egin barik geratu nintzen Mikelen aurpegian pentsatuz, ez nekien zergatik nengoen hain Urte asko daramatzat gauza berberari bueltak ematen. Buelta eta buelta, zabu baten moduan. Hamar urte betetzeko zorian nengoela, eskola berri batean hasi behar izan nuen, herriko ikastola txikian. Ikastola zaharra zirudien, zenbait gela, komun gutxi eta hainbat haur zeudela ikusi nuen. Gurasoek zuzendariarekin hitz egiten zuten bitartean, ni, patiotik bueltaka nenbilela bainugelen eta futbol-zelaiaren arteko izkina batean ikusi nuen kamiseta berdedun mutiko altu eta ile horiak ezin mugiturik utzi ninduen. Zaila da, oso zaila da. Txikitatik “ezberdina” naizela dakit, eta horrek, pixkanaka-pixkanaka, amatatu egin nau. Zarautzetik 33 minutura zegoen herri batean lana aurkitu zuen, Mutrikun. Maletak prestatu eta ilen goizean harantz abiatu ginen ordurarte ezagutzen genuen guztia, lagunak, etxea, familia atzean utzita bizimodu berri bat hasteko asmoz. Amak esaten duenaren arabera, 2000. urteko otsailaren 5ean jaio nintzen Gipuzkoako herri txiki batean, Zarautzen. Ama medikua eta aita psikologoa da. Ama ez bezala aita, lan falta dela eta, mundutik bueltaka ibili izan da. Garai luze batez zorterik izan ez bazuen ere, bat-batean argi txiki bat piztu zitzaion.


- - 28 arraro, horrelakorik, aurretik, inoiz gertatu ez zitzaidalako. Aste bat pasa ondoren, paperak eta matrikula eginda, ikastolara joaten hasi nintzen. Oso beldurtuta nengoen. Ez nekien zer egin Mikel berriro ikustekotan, hitz egingo nion? ez nion hitzik esango? eta hari gauza berdina gertatuko ote zitzaion?. Uztailak 2, uda hasita. Mikel eta biok partidu baten ondoren, haren etxera joan ginen lo egitera. Momentua zen, bai, momentua. Gaueko 11k ziren. Haren logelan geunden, logela zuria, 2 ohe, telebista handia eta mahai txiki bat aulki batekin. Harekin hitz egin nahi nuela esan nion, begietara begiratzen geratu zitzaidanez, pentsatu barik, burua hurbildu eta musu bat eman nion, ezpainetan. Hor zegoen, sartu bezain laster ate baten ondoan zegoen, haren lagunekin. Denak buelta eman eta nigana etorri ziren, Mikel eta beste lagun bat izan ezik. Galdera pare bat egin zizkidaten. Nondik nentorren, herriko zer lekutan bizi nintzen, familia neukan ala ez, nire izena…, pertsona arruntek egiten dituzten galdera berdinak. Haiekin hitz egiten hasi eta, berehala Mikelek urrunetik begiratu ninduen eta irribarre polit bat eskaini zidan. Ondo moldatu nintzen ikastola berrian, lagunak egiteaz gain, Mikelengandik hurbil nengoen. Handitu eta lagun egin ginen, baina, egia esanda, posizio zail batean nengoen. Momentu hartan 15 urte nituen eta, Miren izeneko neska lagun bat nuen arren, lagun min bat gustatzen zitzaidan. Neure burua kokatu beharra nuen, ez nengoen ziur neskak ala mutilak nituen gustuko, ezta gustatzen zitzaidan mutil bakarra Mikel zen. Erantzunak nik bakarrik nekizkiela konturatu nintzenean, ikaratu egin nintzen. Mikelek eskua altxatu eta masaileko bat eman zidan. Gorputza dardarka geratu zitzaidan momentuan, hark eskua nire masailean jarri eta beste musu bat lapurtu zidan. Oso urduri baina, leun-leun aldendu nintzen. Begietara begira geratu zitzaidan, bihotzak edozein unetan bularretik aterako zitzaidala sentitu nuen.


- - 29 Hortik 3 egunera, herritik joan ginen. Hurrengo egunean goiz joan nintzen haren etxetik, ez nekien gertatutakoak zer esan nahiko zuen, eta horregatik asteburu osoa etxean igaro nuen gertatutakoa ulertzen saiatzeko. Betikoa, bueltak eta bueltak buruari. Oso buru zaharra zutenez, batxilergoa beste hiri batean egitera behartu ninduten. Ez zuten nahi herri osoak ni “marigorringo” baten moduan ezagutzerik nahi. Gau hura negar batean pasa nuen. Ez zidaten uzten Mikelekin kontaktuan jartzen ezta kalera ateratzen ere. Kotxean loak hartu ondoren esnatzerakoan Gernikan nengoela ohartu nintzen. Malko luzea nire masailetik jausten hasi zen. Poliki-poliki. Urteak eta urteak pasatu nituen Mikelen falta sentitzen. Pisu horrekin kargatzeaz nekaturik, bere bila joango nintzela agindu nion neure buruari, aurkitu arte. Bost hilabete ondoren, institutuko festa batean harrituta geratu nintzen. Mikel hor zegoen. Pentsatu barik besarkada handi bat eman nion. Denbora luzez egon ginen hizketan, baina zortea hor bukatu zen. Mutiko bat nire atzetik etorri zen. Mutiko guapoa zen. Mikelen aurpegia hartu eta musu bat eman Mikelek denbora gutxi behar izan zuen ni berriro bilatzeko. Astearte goizean, etxeko atarian zegoen atea jo ala ez erabaki nahian leihotik begiratu nuenean. Gau osoa horrela igaro genuen. Atea ireki bezain laster ez genuen jakin zer esan, baina, ondoren, nire ezpainetara bota zen. Goiz osoa logelan igaro genuen. Logelan egotea, errutina bihurtu zen. Eguneroko ohikeria saihesteko, aste batzuk pasata, gure harremana publiko egitera ausartu ginen. Lehenengo egunak, txarrenak izan ziren. Lagunek arraro begiratzen gintuzten baina gurekin egoten jarraitu zuten. Batxilergoa hasteko egun batzuk geratzen zirenean, gure gurasoak jakinaren gainean jarri genituen.


- - 30 Gaur egun, oraindik, haren hutsunea sentitzen dudan arren, bere falta beste era batera eramaten ikasi dut, eta horregatik bere izena entzuteak ez dit min handirik ematen. zion. Bihotza apurka-apurka apurtzen hasi zitzaidala nabaritu nuen. Masailetik malkoak kendu eta atzerantz begiratu barik etxera bueltatu nintzen. Jakin nahiko nuke zer gertatuko zen inoiz joan izan ez banintz. Baina berandu da jakiteko, ezta? Harrezkero ez dut Mikel ikusi, deiak eta deiak utzi zizkidan baina ni ez nengoen prest bere gezurrak entzuteko.


- - 31 HAIN HURBIL, HAIN URRUN D maila Lorena Azabal Pulido ( urte) 16


- - 32 Bazen behin neskato bat Oxana deiturikoa Ukranian bizi zena. Alaba bakarra zen eta bere gurasoekin bizi zen, Txernobil inguruko hiri batean. Txernobilen izandako hondamendiak biztanlerian izan zituen ondorio txarrengatik Oxana bizi zen hiriko hainbat ume Euskal Herrira etor zitekeen uda pasatzera. Oxanaren gurasoek aukera hori aprobetxatzeko animatu zuten nahiz eta jakin bere falta handia sumatuko zutela. Azkenean, Oxanak 1991ko ekainaren 13an Euskal Herrirako bideari ekin zion eta bi egun beranduago bere harrerafamiliarekin zegoen. Aitor eta Arantza Elantxoben bizi ziren eta ez zuten seme-alabarik; biek umeak zituen gustuko baina ezin zuten semealabarik izan. Hori dela eta, urtero, marti aldean, euren burua aurkezten zuten Ukraniako umeak hartzeko. 1991ko uda izan zen proiektu horretan parte hartu zuten lehen urtea, baina ez azkena. 1991tik 1998ra udaro Oxana Elantxobera joaten zen eta hor egoten zen Aitor eta Arantzaren senideekin ekainetik irailera arte, bere herrialdera itzultzen zenean. Hala ere, 1998. urtean Elantxobera joateari utzi zion urte horretan 18 urte egin zituelako eta heldua izanda ezin zuelako Euskal Herrira etortzeko proiektuan parte hartu. Une hartatik aurrera Oxanak ezin izan zuen itzuli, ez baitzuen beharrezko baliabiderik, baina, hala ere, harremanetan jarraitu zuten. 24 urte eta gero, 2022. urtean Oxanak 42 urte ditu eta bi seme-alaba ditu. Zoritxarrez, ez du gurasorik; duela urte batzuk hil ziren eta badirudi Txernobileko efektu negatiboek zerikusirik izan zutela. Bere gurasoak hil eta gero beste hiri batera joan zen bizitzera bere familiarekin eta 2022ko otsaila arte bizitza lasaia zeraman bertan. Otsailaren 24an Oxanaren bizitzak eta Ukrainiako biztanleria guztiaren bizitzak izugarrizko aldaketa jasan zuen. 2014. urtean hasitako gudak. Errusia eta Ukraniaren artekoak, aurrera pausua ematen zuen orain. Ukrainiako presidenteak etxean geratzeko eskatu zien hiritarrei eta horixe egin zuen Oxanak bere seme-alabekin. Beldur handia zeukan egoeragatik eta bi haurrekin bakarrik zegoelako. Izan ere, bere senarra gudara joan zen euren herrialdea defendatzeko.


- - 33 7 egun horiek eta gero, lehen albiste ona: lehen autobusak ailegatu ziren; hiru ziren. Zoritxarrez, ez ziren nahikoak zeuden guztientzat baina lurrean geratu zirenei autobus gehiago etorriko zirela esan zieten. Oxanak bere seme-alabekin autobus batean sartzea lortu zuen egun asko zeramatzatelako aterpean. Otsailaren 26an Oxana harremanetan jarri zen Aitor eta Arantzarekin. Haiek esan zioten bera eta bere familia Euskal Herrira ekartzen saiatuko zirela ahal bezain laster. Ilenean, otsailaren 28an, Oxanak bere hiritik ateratzea erabaki zuen. Hasteko, Kiev hirira joatea lortu zuen; autobusez joan ziren eta geltokira iristean lehenak izan ziren autobusean sartzen, besteek hurrengo egunera arte itxaron beharko zuten. Zenbait ordu igaro eta ondoren, Ukraniako hiriburura iritsi ziren. Bertan hainbat egunez geratu ziren, geltokiko lurrean etzanda eta ehunka pertsonarekin espazioa partekatuz. Egoera penagarria zen baina geltokian zeudela eztandak saihesten zituzten. Martiaren 1ean Poloniara ailegatzeko bidaiari ekin zioten. Orduko bidea askoz luzeagoa eta zailagoa izan zen. Kiev-etik Korczowa-ra 8 ordu zeuden baina Oxanak egindako bidaiak ia 24 ordu iraun zuen. Korcwowara ailegatzean harrera-zentro batera joan ziren baina beste tokiren batera joateko itxaropenaz. Bitartean, Oxanak, Aitor eta Arantzarekin kontaktuan jarraitzen zuen. Haiek ONG batekin ari ziren hitz egiten Ukraniako jendea Euskal Herrira ekartzeko eta harrera-familia batekin egon zitezen. Harrera-zentroan 7 egun pasatu zituzten. Goizeko 8:00etan esnatu ohi ziren, zeozer gosaltzen zuten eta arropaz aldatzen ziren. Ondoren bazkaltzen zuten eta ahal zuten moduan pasatzen zuten arratsaldea. Azkenik, afaldu eta oheratzen ziren. Gauak oso luzeak eta zailak egiten ziren, hotz handia egiten zuen eta. Gainera pertsona asko ziren harrerazentroan eta ez zuten material nahikorik. Horrela eman zituzten egunak Oxanak eta bere seme-alabek eta beste askok. Zentroan zeudenak emakumeak eta haurrak ziren, gizonak beraien herrialdean geratu baitziren.


- - 34 Gaur, martxoak 23, Oxana, bere seme-alabak, Arantza eta Aitor Guggenheimen inguruan paseatzen ari dira, hiria hobeto ezagutu dezaten egiten duen eguraldi zoragarria aprobetxatu dute. Egia da beste arrazoi batzuengatik eta senarrarekin Euskal Herrira etorri izana gustatuko litzaieke, baina, hala ere, zoriontsu eta esker onekoak dira. Martiaren 13an, azkenean, Oxana eta bere seme-alabak Bilbora iritsi ziren. Intermodal autobus geltokian ukraniarrak jasoko zituzten familiak itxaroten zeuden beraien “senide berriak” ezagutzeko gogoz. Hor, noski, Aitor eta Arantza ere zeuden, Oxana hainbeste urte geroago berriro ikustean malkoei eutsi ezin izan zituztenak. Haiek ikusi bezain laster Oxana, Aitor eta Arantza besarkatzera hurbildu zen korrika eta 5 minutuz elkar besarkatu zuten. Lau egun iraun zuen bidaiak Korczowa-Euskal Herriraino, Bilboraino, zehazki. Bidaia ez zen batere erraza izan. Autobus bakoitzean jende asko zihoan eta batez ere, haur anitz. Egunean behin soilik gelditzen ziren beraien oinarrizko beharrak asetzeko eta zerbait jateko eta gareztiko orduak autobusaren barruan ematen zituzten.


- - 35 AMETS ARRISKUTSUAK Eva Leal Fernández ( urte) 16 D maila


- - 36 Gaur arte ez naiz beldurtzen hasi, kointzidentziak izatea oso zaila izan arren, ez baitziren txarrak. Baina gaurkoa desberdina izan da. Amets egin dut norbait aldamio batetik erortzen ikusten nuela. Eta horixe gertatu da, nik, institutura nindoala, aurreko eraikineko obrako langileetako bat ikusi dut erortzen. Oso minduta nengoen eta norbaiti kontatu behar nion. Beraz, klaseen artean, nire lagunik onena zegoen karrejura joan eta kontatzea erabaki dut. —Bale... —Lasai, gaur lo egingo duzu eta ziur amets egiten duzuna Hamargarren aldia zen hau gertatzen ari zitzaidana, hasieran garrantzirik gabeko gauzak ziren, adibidez, amarekin izango nuen elkarrizketa bat edo institutura joateko autobusa galduko nuela; eta kointzidentzia gisa hartu nuen, baina gero eta gauza garrantzitsuagoak ziren eta ezin ziren kointzidentziak izan, eta kosta egiten zitzaidan neureganatzea. Etorkizuna nire ametsetan ikus nezakeen. —Ez dut uste erotuta zaudenik eta kezkatuta zaudela ulertzen dut, baina leba handiegia ematen diozu. Zure irudipenak izango dira. —Kaixo, zer moduz? —Ez oso ondo, gauza bat esan behar dizut, baina entzun egin behar didazu ezer esan aurretik, erotuta nagoela pentsatuko baituzu, baina ez nago erotuta. —Uste dut etorkizuna ikus dezakedala nire ametsetan. —Ikusi nuen nola begiratzen zidan, nik iragarri bezala, erotuta banengo bezala. —Egun batzuk daramatzat eta hasieran ez nintzen kezkatzen, baina gertatzen diren gauzak gero eta okerragoak dira. —Begiratu zidan eta bere irribarrerik onenarekin esan zidan. —Ez, ez duzu ulertzen, oso gogaikarria da, eta gehiegitan gertatu da kointzidentziak izateko. —Kaixo.


- - 37 ez zaizula bihar gertatuko, ados? —Bale. Hori egin nuen, eta bezperan baino hamar aldiz kezkatuago esnatu nintzen. Auto batek harrapatzen ninduela amestu nuen. Beldur nintzen. Ez nuen institutura joan nahi, baina amari kontatzen banion, zalantzan nengoela pentsatuko zuen. Joan eta nire lagunari kontatzea erabaki nuen. Bide osoa egin nuen ahalik eta kontu handienarekin, eta ez zitzaidan ezer gertatu. Aurreko eguneko gauza bera esan zidan. PUNBA! Egun osoan ez zait ezer gertatu. Gaua zen. Agian arrazoi zuen nire lagunak eta gehiegikeriatan ari nintzen.


- - 38 BIKI EZEZAGUNA Uxue Ereñozaga Molero (1 urte) 6 D maila


- - 39 Masaila autobuseko leihoari itsatsita daukat. Amak jakingo balu zer egiten ari naizen, ez nuke berriro egunaren argia ikusiko. Gaur Martiaren 12a da, nire hemezortzigarren urtebetetzea. Hala ere, ez naiz pozik sentitzen, gaur ere, 10 urte bete baitira gurasoak dibortziatu zirenetik eta Julene ahizpa bikiarengandik banatzera behartu nindutenetik. Nire gurasoak 8 urte nituenean banandu ziren eta bakoitza bikietako batekin geratu zen. Niri amarekin tokatu zitzaidan. Ez naiz kexatzen, ondo konpontzen gara. Okerrena da erabat debekatuta daukadala aita ikustea, amak: «mozkorti hutsa da eta ez du zure arreta merezi» esaten duelako. Beraz, azken 10 urte hauetan ez dut behin ere nire ahizpa ikusi. Dibortzioaren ondorengo lehen hilabeteak oso txarrak izan ziren: epaiketak, mudantzak, eskolaz aldatzea, etab. Ni txikia nintzen, ez nuen ezer ulertzen, ez nekien zergatik egoten ginen egunero pisu bila, eta ez nuen ulertzen zergatik amak ez zidan erantzuten aita eta Julene non zeuden galdetzen nionean. Kezka lausotuz joan zen denborarekin. Azkenean, berriro ez galdetzea erabaki nuen, galdetzen nuen bakoitzean ez nuelako erantzunik jasotzen. Hainbat urtez ez nuen gaia aintzat hartu, duela hilabete batzuk arte. Etxeko lanak egiten ari nintzela Instagramen eskaera bat iritsi zitzaidan: “@julenegarcia_ eskaera bat bidali dizu”. —Zer? -—pentsatu nuen. Onartu egin nuen, eta berehala mezu bat iritsi zitzaidan. —Kaixo Irune, zure arreba naiz, Julene. Hilabeteak daramatzat sare sozialetan zure bila. Hortik hasi ginen egunero hitz egiten; Instagramez —Kaixo!


- - 40 —Aurrez aurre ikusi nahi zaitut. —Esadazu —Ulertzen dizut. —Oh, noski. Eskerrik asko. lehenik eta telefonoz geroago. Dena bikain zihoan, bazirudien inoiz ez ginela distantziatu, denetarik hitz egiten genuen; bikoteak, lagunak, ikasketak. Baita gure gurasoei buruz ere. —Joan naiteke ni, baina ez dakit ama ikusteko gogorik dudan. Pixka bat gehiago hitz egin genuen eta telefonoa zintzilikatu genuen, hurrengo egunean klasea zegoelako. Mugikorra itzali bezain laster, pentsatu nuen nolakoa izango zen arratsalde batean nire bikiarekin egotea, ahizpa arrunt batzuen antzera, eta nostalgia sartu zitzaidan. Berarekin egon nintzen une guztiak gogoratu eta, erabaki nuen: hara joateko planeatzen hasi nintzen. Nire urtebetetzea ostiral bat zen, orduan nire amari esan niezaioke asteburua lagunekin pasako nuela. Hara joan eta hotel batean geratuko nintzen. Ez nuen aita ikusteko gogorik, eta are gutxiago bere etxean lo egiteko. Ilen batean esan zidan: Irribarre deserosoa egin nion eta autobusetik jaitsi nintzen. Maleta hartu eta Juleneri deitu nion. —Badakizu amak ez didala utziko hara joaten. Ia 18 urte ditut eta 21:30ean etxean egon behar dudala esaten dit. Zuk zer uste duzu esango lidakeela galdetuko banio ea haraino joan nintekeen? Bat-batean esnatzen naiz norbaitek besoa ukitzen didala sentitzen dudanean. _____________ —Neska, iritsi gara. Autobusetik jaitsi behar zara.


- - 41 Giltza sartu eta atetik sartzean, zigarro eta alkohol usain ikaragarriak jo ninduen. Aurrean neukan karrejua begiratu nuen, Julenek esan zidanaren arabera bere logela korridorearen amaieran zegoen. Harantz abiatu nintzen, baina egongelaren albotik pasatzean ikusi nuen gizon zilbot bat sofan lotan, garagardo botila bat eskuineko eskuan eta zigarro bat bestean. —Zer gertatzen da? —Beno, hemendik nola ateratzen den esatea behar dut. Kamera piztu dut, bideo-deia aktibatu eta nire ingurura enfokatu dut. —Eta nik nola jakingo dut…. ZER!? _____________ Hotelera iritsi ginenean, nire pijama bat utzi nion arropaz aldatzeko. Pijama eman bezain laster komunera joan zen aldatzera. Gero, lotara joan ginen. —Zure laguntza behar dut Hurrengo goizean, paseo bat ematera joan ginen, eta bazkaltzeko ordua iritsi zenean, Julene konturatu zen ez zeramala diru nahikorik, beraz, bere etxera joan ginen. Iritsi aurretik, aspalditik ikusten ez zuen lagun batekin egin zuen topo, eta esan zidan ea nik diruaren bila joan nintekeen, ez kezkatzeko, aita ez zegoela etxean. Baietz esan nion. Nire bila dator korrika eta elkar besarkatu dugu. Elkarrengandik banandu garenetik, xuxurla bat entzuten dut: « ». Zertaz ari zen galdetzera nindoan, baina bere aurpegia ikustean, eta ikusi nuenean pozez negarrez ari zela, indar handiagoz besarkatu nuen berriro. Ondoren, taberna batera joan ginen kafe bat hartzera. Arratsalde osoa eman genuen han, nekatuta sentitzen hasi nintzen arte. Denbora gehiago geratzeko eskatu zidan, eta azkenean esan nion nirekin etortzeko hotelera lotara. azkenean, norbait dator


- - 42 —Dirua hartzera etorri naiz! —esan nion garrasika, ondo entzun ziezadan. Kajoi batean arakatzen nenbilen, zerbaitek iletik heldu eta lurrera bota ninduen arte. Esnatzean, ospitalean nengoela ikusi nuen. Julene nire ohe ondoko aulki batean zegoen aldizkari bat irakurtzen. —JULENE!? NON ZAUDE!? Jotzen jarraitu zuen, ate nagusia irekitzen ari zela entzun nuen arte. _____________ Apenas ez nuen ezagutzen, hori nire aita zen. Ni hari begiratzen nengoela, pixka bat mugitzen hasi zela ikusi nuen, orduan azkar joan nintzen Juleneren gelara diruaren bila. Ez nuen nahi ni nintzela jakitea. Beraz, ezer ez balitz bezala erantzun nion. Ez zuen erantzun, eta dirua bilatzeari ekin nion. —Nor demontre zarela uste duzu kanpoan lotara joateko nire afaria egin gabe? Txistua egin zidan aurpegian. Zutitzen saiatu nintzenean, haizerik gabe utzi ninduen zaplazteko bat eman zidan. Kolpeka hasi zitzaidan, sudurretik odola ateratzen hasi zitzaidan arte. Segundo bat gelditu zenean, ahalik eta azkarren zutitu nintzen handik korrika irteteko, baina zutik jarri nintzenean, aitak zangoa jarri zidan. Oinarekin estropezu egin eta aurrerantz erori nintzen, horma batekin aurpegia kolpatuz. Zaratagatik arreta galdu zuela ikusi nuenean, zutitzen saiatu nintzen, baina minagatik ezin izan nuen. Zutitze saiatzen jarraitu nuen, baina minagatik eta esfortzuagatik desmaiatu nintzen.


- - 43 Esnatu nintzela ikusi zuenean, gure aita atxilotu zutela eta gure ama bidean zegoela azaldu zidan. —Aita etxean zegoela bazekien? —Gauza berbera gertatu zaidalako askotan. Etxetik ihes egiten saiatu naizen bakoitzean. —Bai. —Bai. —Zuk polizia deitu zenuen? —Eta nola zenekien jotzen ari zitzaidala? —Eta hala ere, zure etxera igotzeko esan zenidan. —Bai. —Bai. —Zoaz pikutara, Julene! —Ia hil arte jipoitzea itxaron zenuen poliziari deitzeko? —Eta zergatik ez zenien deitu hark zu jotzen zintuenean? Zergatik utzi duzu hau niri gertatzea? —Eta ze erru daukat nik? —Zergatik!? Abandonatu ninduzuen! Maltratadore horrekin giltzapetuta utzi ninduzuen, zuek zoriontsu bizi zineten bitartean. —Ez dakit, 10 urte hauetan sentitu behar izan dudan guztia jakitea nahi nuen.


- - 44 X . BERTSOPAPER LEHIAKETA IV


DORAEMON June Aretxabaleta Servín (12 urte) - - 45


- - 46 Nobitu negarrez ez da hain polita bere lagunen bila ... Doraemon nekatuta pistola hartuta Nobita hain haserre Etortzen da etxera Jo dute Nobita biak hil zituen zoratu egin zen Erraldoi ta Suneok haserre bizian besteei jotzea Nobita joango da Doraemonenganaino Erraldoi ta Suneo paperak galduta. pistola bat gorde du lagundu mesedez. bere poltsikoan Neurria: kopla txikia Doinua: ama begira zazu Auzora heldu ziren ... poliziak azkar etorkizunera hemen bukaera ta hiltzailea arin istorio honek dauka atxilotu behar Doraemon joan zen laster


NIRE LEHEN BERTSOA Leire Mera Méndez ( urte) 12 - - 47


- - 48 Inprobisatuko dut oso zaila dal, errimatu dezan Hanka luze, hanka motz, triple salto atzerantz Bertsotan hasi naiz ta ez dakit zer esan. e(g)itea bezala. Hirugarren kopla da, ez daukat ideirik. Ez zait ezer atera Hau azken kopla da ta egoteagatik hauxe esaten dut nik: eskerrik asko adi ta ez dakit zergatik. Neurria: kopla txikia Doinua: ai zapotxin


Click to View FlipBook Version