LICOOF Txileko futbol liga kooperatiboa 05 27 Redciclanet elkartea Gertutasuneko elikagaiak 15 hamargarren alea ⁓ 2023
Argitaratzailea: BDS Eraldaketa Fabrika, Ekonomia Soziala etaTokiko Garapena Sustatzeko Elkartea Koordinatzailea: Gari Garaialde Diseinua eta maketazioa: Lucía Calvo (Lulumka) Inprenta: Antza Komunikazio Grafikoa 1.500 ale Lege gordailua: LG D 00583-2020 ISSN: 2660-4523 Aldizkari hau paper birziklatuan inprimatu da. BDS Koop Eraldaketa Fabrika @Bds_Koop [email protected] www.bdskoop.eus Staff
03 // LAIA EDITORIALA Esku artean ditugun proiektu ezberdinak direla medio, azken hilabeteetan BDSKOOP elkartean Irun eta Hondarribiko kooperatiba eta lan sozietateen inguruko azterketa txiki bat egin dugu. Lehen kolpean harritu egin gintuen bi herri hauen artean 216 kooperatiba edota sozietate laboral dagoela jakiteak. Ez dut uste inork eskualdeari buruzko irudi hori zuenik buruan; ez ginen jabetu hainbeste kooperatiba genituenik. Hala ere, azterketa horretan pixka bat gehiago murgildu eta lan erakunde hauekin harremanetan jartzen saiatu ondoren, benetako panorama lehen begi kolpean zirudiena baina ilunagoa dela ohartu gara. Lehenik, kooperatiba horietako asko eta askok lan aktibitaterik ez duela ikusi dugu, eta lan jarduera dutenetatik, asko dira kooperatiba izateko erabakia ez dutenak hartu ekonomia modu sozial eta eraldatzaile batean ulertu dutelako. Hamaika dira kooperatiba sortu izanaren arrazoiak eta hamaika eredu horretan jarraitu edo ez erabakitzera eramaten dituzten gora-beherak. Kooperatiba ugari dugu eskualdean, baina kooperatibismo eta lan kolektiborako izpiritua urria dela iruditu zaigu. BDSKOOP osatzen dugunok uste dugunez, kooperatiba izatea ez da, bere horretan, helburu bat. Kooperatiba, norberaren lan erakundearen erabakien gaineko eskumena izan eta autokudeaketarako ariketa bat antolatzen eta garatzen dugun bitartean, gizartea eta gizartearen funtzionatzeko moduak aldatzeko baliagarriak izan daitezken erramintak aztertu eta frogatzeko ahalmena ematen digun tresna da. Kooperatibismoa bizitzaren beste esparru batzuetara zabaltzearekin amesten dugu eta kooperatibismoa, inguratzen gaituena aldatzeko ikaskuntza-prozesu bat bezala ikusten dugu.
04 // LAIA AURKIBIDEA LICOOF Txileko futbol liga kooperatiboa 05 Piztia, As Bestasen atzealdean 22 Elkarrekin kooperatiba elkarrizketa 09 Reciclanet elkartea 26 Gertutasuneko elikagaiak 15 Sorburu baratza hiritarrak nekazari lanetan jartzeko elkartea 30
LICOOF TXILEKO FUTBOL LIGA KOOPERATIBOA Baloiaz birjabetzeko saiakera kolektibo bat. TESTUA: GARI GARAIALDE 05 // LAIA
06 // LAIA Hiru gauza behar omen dira futbolean jokatzeko: kantxa, pilota eta antolaketa pixka bat. Antolaketa ereduaz nazkatu, eta futbol amateurra ulertzeko eta praktikatzeko espazio eta modu berriak ireki nahi izan dituen proiektu bati buruzkoak dira hurrengo lerrook. Urrunekoa izanagatik ere, zelaian dauden jokalarien inguruan komunitate oso bat eraikitzeko proposamen alternatibo eta integratzaile bat sortzeko ahalegina interesgarria eta inspiratzailea iruditu zaigulako ekarri nahi izan dugu geurera. 1971n, Txileko Santiagon, Erreginaren Liga gisa ezagutu zen lehiaketa batean du hazia liga kooperatiboak. Txapelketak jokatzen zituzten klub berberek antolatzen zuten liga hura, eta, horrela, baloiaren atzetik korrika egiteaz gain, klubei eta jokalariei elkarrekin hazteko eta helburu komunak lortzeko aukera ematen zitzaien. Gaur egungo futbol ligen sistemak, horrenbestez, txapelketen antolaketa, diseinua eta kontrola ekoiztetxe pribatuei ematen dizkiela iritzita, Txileko Santiagoko hainbat ligatan esperientzia eta ibilbide luzea zuten zenbait klub amateurrek egoera horri buelta bat ematea erabaki eta irabazi-asmorik gabeko liga autogestionatua antolatzeko prozesua hasi zuten. Helburua, beraz, klubak, funtsezkoak izatea jokatzen zituzten txapelketa eta ligak antolatzeko, futbol ligen kudeaketa klub eta jokalariei itzultzea, alegia. Horrela, 2017ko udaberrian, A ras de Hierba, Unión San Gil, Deportivo All In eta Suko Zaka taldeetako ordezkariak bildu ziren, buruan zebilkien ideia horri nondik eta nola heldu aztertzeko. Erreferente kooperatibistei buruz ikertzen hasi ziren. Lehenengo bilerak tabernetan, etxeetan eta plazetan egin zituzten. Ez zen erraza izan beste klub batzuek proiektuan konfiantza jartzea, eta kirol gune batek liga kooperatiboa jaso nahi izatea uste baina bide malkartsuagoa izan zen, baina, pixkanaka, beste bidaide berriak aurkitu zituzten, futbolean aritzea asteburuero pilotari ostikoak ematea baino gehiago zela uste baitzuten kluben arduradun eta jokalariek, eta epe luzerako helburu utopikoak zituen eredu berri horrek elkarrekin haztera eraman zitzakeela pentsatu zuten. Horrela sortu zuten 2019an LICOOF, Futbol Liga Kooperatiboa. 2020an, Liga Kooperatiboak jada emakumezkoen eta gizonezkoen txapelketak hartzen zituen bere baitan, eta jarduera paraleloak sortu zituzten: «Futbola herriaren opioa dela diote; ahaztu egiten zaie posible dela haren inguruan komunitatea, elkargunea eta adiskidetasuna sortzea» Eduardo Partarrieu Bravo Txileko Futbol Liga Kooperatiboko presidente eta bazkidea
07 // LAIA futbolaz aritzeko mahai-inguruak, solasaldiak, festa kooperatibo bat... Eta garrantzitsuena: ligari eustea, larunbatero futbolean aritzea. LICOOFen klubak proiektuaren bazkide dira, eta ez, inoren bezero. Ligan parte hartzen duten taldeek hitza eta erabaki ahalmena dute hartzen diren administrazio- eta kirol-erabakietan. Sarrera eta gastuei buruzko informazio guztia ere eskura dute eta, kooperatiba indartzeko, gardentasuna, partehartzea, elkarrekiko konfiantza eta adiskidetasuna funtsezko printzipioak direla uste baitute, eta izan litezkeen irabazi edo soberakinak kooperatiba berean inbertitzen dira kirol- eta gizarteproiektua etengabe hobetzeko. FUTBOLA BAINO GEHIAGO Baina, arduradunek diotenez, ideia horren atzean, ez dago soilik futbola. Gaur egungo gizarte indibidualistetan, kooperatibismoa ikaskuntza-prozesu bat izatea nahiko lukete. Esan beharra dago Txilek, diktaduran eta ondorengo garaietan, pribatizazio eta merkantilizazio sakona jasan zuela bizitza publikoko arlo ugaritan. Baina argi dugu ez dela Txile edo Hego Amerikaren arazo bat, gure inguruak ere izugarrizko bilakaera jasan du azken 40 urteetan. Mundu globalizatu horretan, gehiago edo gutxiago, dena irentsi du liberalismoak. Futbola ere bide beretik joan da. Lehenik, futbol profesionala edo lehen mailakoa, baina, atzetik, oinarrizko futbola ere eraman du. Futbolaren gehiegizko merkantilizazioa munduko errealitate bat da. Duela urte batzuetatik hona, kirol klubek protagonismoa galdu dute kirol sozietate anonimoen aurrean, horiek hartu baitute taldeen kontrola bazkideen parte-hartzea zailduz. Egoera horren aurrean, han eta hemen, zale asko taldeka antolatu dira kluben balioak eta identitateak berreskuratzeko. Geurean, Union Tutera da, agian, adibiderik argiena. Kirola gizarte eraldaketarako tresna gisa erabili nahi duen klub berria da Union Tutera, futbola ere gizarte justuago, errespetutsuagoa eta inklusiboagoa garatzeko oinarrizko tresna izan daitekeela uste duena. Futbolean jokatu eta helburu komun baten inguruan, hazi nahi duen jendea da. Bide beretik (eta futbolean izandako esperientzia hori aprobetxatuz) eta sinetsita eredu kooperatibista zabaldu daitekeela lana, hezkuntza, osasuna edota bizitzaren beste esparru batzuetara, LICOOF eratu zuten bizitza publikoa komunitario egiteko ekarpenak sortzeko. «Kirola gizarte eraldaketarako tresna gisa erabili nahi duen klub berria da Union Tutera, futbola ere gizarte justuago, errespetutsuagoa eta inklusiboagoa garatzeko oinarrizko tresna izan daitekeela uste duena»
08 // LAIA Igandero mordoxka bat gaztetxo aritzen da futbolean. Klub amateurrek oso modu autodidaktikoan antolatzen dira sarri, eta jendeak musu-truk egiten du lan. Gehiago dira gastatzen diren baliabide propioak jasotzen diren onura ekonomikoak baino. Futbolarekiko duten pasioa partekatu, eta, aisialdirako, jarduerak antolatzen dituzte. Klubak egitea kolektibitatea eraikitzea da azken finean. Asteburuero klubeko lagunekin elkartu, kamiseta jantzi eta komunitatea eraikitzea da onena. Artikulu hau sarean topatutako lauzpa - bost artikulu ezberdinetatik lortutako informazioarekin osatu dugu, eta, LI - COOFeko arduradunekin harremanetan jartzen saiatu bagara ere, ez dugu eran - tzunik lortu. 2020tik ez da deus berririk argitaratu, eta sare sozial guztiak mortu daude azken bizpahiru urteetan, beraz, ideia utopiko baina zoragarri hori ere COVID19ak irentsi zuela pentsa deza - kegu, baina ikasteko balioko digulakoan ekarri nahi izan dugu hona. Kontzientzia hartu eta indarrak bide egokian erabiltzea da behar duguna. Futbola ez da negozio bat; gizartejarduera bat da, eta, jokatzen den bezala, lankidetzan oinarritu behar da antolaketa ere. LICOFFI BURUZKO ARTIKULUAK: • https://apuntesderabona.com/ligacooperativa-de-futbol-licoof/ • https://revistaobdulio. org/2019/08/02/liga-cooperativade-futbol-hecho-por-los-clubespara-los-clubes/ • https://www.thenews.coop/136770/ sector/community/chilean-fanscreate-co-operative-leaguerevolutionise-football/ • https://www.24horas.cl/deportes/ futbol-nacional/como-ser-partede-la-primera-liga-cooperativa-defutbol-amateur-de-chile-3052782 ↖ 08 // LAIA
9 // LAIA TESTUA: PAREAN ARGAZKIAK: ELKARREKIN KOOPERATIBA ELKARREKIN KOOPERATIBA ELKARRIZKETA Elkarrekin, irabazi asmorik gabeko gizarte intereseko kooperatiba bat da, bereziki gizarte-arloko emakume profesionalez osatua. 09 // LAIA
10 // LAIA bat sortu zuten: Ongi Etorri Eskolara proiektua. Honakoaren bidez ikastetxeei hezkuntza komunitate inklusibo baterantz kulturarteko eredu pedagogikoa martxan jartzeko akonpainamendua eskaintze zaie. 2016an, Donostiako Udaleko kultura aniztasunaren departamentuak diruzlagunduta, Donostiako haur eta lehen hezkuntzako eskola desberdinetan hasi zen martxan. Gaur egun, Donostiako, Andoaingo, Errenteriako ikastetxe desberdinetan dago, baita Irungo Dunboa LHLI ikastetxean ere. 2. Zein beharretan oinarritzen da zuen jarduna? Gizarte-egituraren ikuspuntutik, gizarte arrazista, kapitalista, hetereopatriarkal, kapazitista batean bizi gara, pertsonen arteko botere-harremanak sortzen dituena, eta, beraz, gehiengo baten diskriminazioa eta zapalkuntza. Hau aldatzeko beharrean oinarritzen da gure jarduna, eta eskola eta komunitate inklusibo bat eraikitzeko tresnak eta baliabideak eskaintzea da gure helburua. Ikerketa soziala egiten dute, pertsona migratu, bazterketa-arriskuan dauden pertsona eta adingabeak bezalako kolektibo ezberdinekin gizarte inklusio arloko esku-hartze eta sentsibilizazio proiektuak diseinatu eta gauzatuz. Eskolan, ikasle, irakasle, familia eta esparru komunitarioan kulturartekotasuna zeharka lantzen duen “Ongi Etorri Eskolara” proiektuaren inguruan hitz egiteko elkartu gara haiekin. 1. Noiz sortu zen Ongi etorri eskolara ekimena? Ekimen hau 2014an sortu zen, Donostiako Egia auzoko Aitor Ikastolako guraso talde batek bultzatuta (gizarte-arloan profesionalizatuak). Haurrak ikastolatik jasotzean, gurasoak beraien kultura antzekoa zuten gurasoekin taldekatzen zirela ohartu ziren. Auzoan edota hirian jaiotako guraso euskaldunak alde batetik, Hego Ameriketatik etorritako gurasoak bestetik... Taldekatzen honek kultura desberdinetako gurasoen artean harremanik ez egotea eragiten zuen, honek sustatzen dituen ondorio guztiekin; hau da, beste jatorri eta kultura bateko pertsonekiko aurreiritziak sortzea, eskolako familien arteko komunikazio eza, pertsona batzuen bazterkeria. Taldekatzeaz gain, jatorria beste herrialde batean zuten eta etorri berriak ziren familia askok eskolako funtzionamendua jarraitzeko zailtasunak zituztela ohartu ziren. Eskolan berriak izanik eta hizkuntza bezalako faktoreak zirela medio. Hau honela, Lola Boluda eta Dorleta Mikeok gidatutako taldea, kulturarteko harremanak sustatzeko Familia Laguna programa bilakatuko zen ideia garatzen eta martxan jartzen hasi zen. Lehenik modu boluntarioan eta ondoren Elkarrekin kooperatiba txikia (ikerketa eta gizarte ekintzako kooperatiba) bezala. 2016 urtean, programak zituen emaitza onak ikusita, Familia Laguna programa barne hartzen duen proiektu zabalago
11 // LAIA Eskolara eta auzora etorri berri diren familia migratu askok ez dituzte hezkuntza sistemaren eta harrera-gizartearen ezaugarriak eta funtzionamendua ezagutzen. Honek zaildu egiten die baliabide horiek eskuratzea eta semealaben hezkuntza prozesuan parte-hartzea. Ikastetxeak baliabide urriekin ikusten dira familia hauei harrera egoki bat egiteko. Hau kontuan izanik, gure lana bazterkeriaegoera horiek iraultzea da, hezkuntzakomunitate osoarekin lan eginez. 3. Zeintzuk dira proiektua garatzeko aurkitzen dituzuen zailtasunak? Denbora eta baliabide falta da ohikoena. Egiten dugun lana artisau-lana da, hurbiltasun-harremanetan oinarritzen dena, eta, beraz, denbora eta ahalegin gehigarria eskatzen du, askotan gure gizartearen produkzio-dinamikekin bat ez datorrena, nahiz eta frogatuta egon emaitzak lortzeko modurik eraginkorrena dela. Denboraz gain, esku hartzeko dinamika horiek gauzatzeko baliabideen (ekonomikoak hein handi batean) falta da aurkitzen dugun beste zailtasunetako bat. 4. Urte hauetan esperientzia politak bizi izango zenituzten...zein da gogoan duzuen bat? Lana edo etxebizitza lortu duten familiak ditugu. Euskara gerturatu eta ikastera animatu direnak edota eskolako eta auzoko elkarte, iniziatiba eta ekimen desberdinetan parte hartzeko pausoa eman dutenak. Bere jatorrizko kultura eta ama hizkuntza aitortzeari uko egiten zion neskato baten kasua izan genuen, garrantzitsua ez zela uste zuelako, eta ikasgelan amaren jatorrizko kultura balioesteko prozesu baten bidez, neska hori ama hizkuntzaz interesatzen hasi zen, eta Bereber ikastea erabaki zuen. «Eskolan, ikasle, irakasle, familia eta esparru komunitarioan kulturartekotasuna zeharka lantzen duen “Ongi Etorri Eskolara” proiektuaren inguruan hitz egiteko elkartu gara haiekin.»
12 // LAIA
13 // LAIA 5. “Arrazakeria eskolan errealitate isildua” lelopean Irungo Dunboa ikas komunitatean egin zenuten hitzaldia; uste baina arrazakeri egoera gehiago topatzen dituzue? Egunerokoan eta egoera eroso edota pribilegiatu batean bizi garenok ez gara ohartzen gure kideek pairatzen dituzten diskriminazio eta egoera askotaz. Honelako formakuntzek, aukera ematen digute arrazakeriaren gaia erdigunean jarri eta eguneroko bizitzan normalizatzen ditugun iritzi eta jarrera arrazistak identifikatzeko. 6.Eskolatze lege berriak zalaparta sortu du, familia etorri berrientzat ere eragina izango duela uste duzue? Lege berria eskola segregazioaren aurka kokatzen da eta hori familientzat onuragarria da, beti ere euskal hezkuntza sistema inklusibo bat eraikitzeko eta familia guztiek eskola-arrakastarako aukera berdinak izateko errotikako aldaketak proposatu eta honakoak bete daitezen kontrol neurriak eta irizpideak zehazten badira. Adibidez, familia zaurgarrienek edozein eskolatarako duten irisgarritasunari buruzko kontrol-neurriak oso zorrotzak izan behar dira familiek matrikulatzeko aukera izan dezaten, materialen prezioari, gurasoelkarteetako kuoten prezioari, txangoen prezioari ere erreparatu behar zaio. Bestalde, gure ustez, hainbat forotan euskararen eredu bakarrari buruz egiten «Egunerokoan eta egoera eroso edota pribilegiatu batean bizi garenok ez gara ohartzen gure kideek pairatzen dituzten diskriminazio eta egoera askotaz.»
14 // LAIA den aldarrikapena aurrerapausoak ekar litzake familien aukera-berdintasunari dagokionez. Eta, horretarako, beharrezkotzat jotzen dugu baliabideak eta errefortzuak aktibatzea, euskara ama-hizkuntza ez duten ikasleek euskara bereganatu ahal izan dezaten eta eskolan arrakasta izateko aukera berdinak izan ditzaten. 7.Nola lagundu dezakegu etorri berri diren familien harreran? Harrera denok inplikatzen gaituen kontua da, eta ezinbestekoa da gure eskola eta komunitatean elkarbizitza positibo bat egon dadin. Harrerari buruz hitz egiten dugunean, askotan pentsatzen dugu besteari laguntzean oinarritzen dela, baina familia guztien eskubidea da eskola-komunitatean babestuta sentitzea. Familien aniztasuna ezagutu eta aitortu behar dugu, eta horietara egokitu behar dugu eskola gisa. Proposatzen dugun harrera-eredua hizkuntza-aniztasuna, egoera eta premia sozial, ekonomiko eta kulturalak aitortzea eta, ahal den neurrian, horiei erantzutea da, aukera-berdintasuna eta eskolaarrakasta bermatzeko. Harrera jarraitua, familien eta haien beharren arabera aldatzen dena, eta ikuspegi holistikoa duena. Gizarte gisa, harreran parte har dezakegu iritsi berri diren familiengana hurbilduz, eskolara ongi etorriak direla transmitituz, haien beharrei erreparatuz eta gauzatzen diren dinamika eta ekimenetan haiekin kontatuz. 8.Zer suposatzen du zuentzat proiektu honen parte izatea? Proiektu honetan parte hartzea justizia sozialean eta aukera-berdintasunean sinestea da. Guretzat, mundu bidezkoagoa lortzeko ekarpen txiki bat da. ↖ «Gizarte gisa, harreran parte har dezakegu iritsi berri diren familiengana hurbilduz.»
TESTUA: LABORE TXINGUDI ETA HENDAIAKOOP ARGAZKIAK: GARI GARAIALDE GERTUTASUNEKO ELIKAGAIAK Askorentzat agroekologia hitz potoloa eta ulergaitza bada ere, prozesu ekologikoak oinarri dituen nekazaritza ekoizpen sistema edo praktika da. Ingurumen ikuspegi soiletik harago, tokiko ezaugarri soziokulturalak, ekonomikoak eta teknikoak barne hartzen ditu. 15 // LAIA
16 // LAIA «Gertutasun horrek abantaila ezberdinak ditu: urtaro bakoitzari dagokiona jateko erraztasuna ematen digu, freskoago eta egora hobean iristen da etxera, eta egin duen bidea, gainera, motzagoa denez bidaia horrek gutxiago kaltetzen du ingurumena.»
17 // LAIA Ezagutza eta praktika tradizionala oinarri, sistematizatizatzen, eta oinarri zientifikodun ezagutza metodologikoan bilakatzen da, ikuspegi holistikoa edo osoa duen ingurumenarekiko jasangarria, ekonomikoki efizientea eta gizartearekiko bidezkoa den nekazaritza eredua, alegia. Jatea ezinbestekoa dugu bizitzeko, eta gure eskualdean jateko ekoizten dena ezagutarazi nahi dugu hurrengo lerroetan eta eskualdeko elikagaietatik abiatuz; km-0 ideiaren atzean dagoen esanahia aletzen saiatu gara. Elikagaiak sortu eta kontsumitzeko ikuspegi arduratsua aintzat hartuta, distantzia ez-ezik, tokikotasunari lotutako bioaniztasuna, sasoiaren garrantzia, lurrarekiko errespetua eta prozesu hori posible egiten duten tokiko eragileen suspertze ekonomikoa izan ditugu kontutan izenez motza baina adieraz zabala duen agroekologia kontzeptua azaltzeko.
18 // LAIA KM-0 ELIKAGAIAK Gure eskualdean ekoitzitako elikagaiek oso bidaia txikia egin behar dute sortu diren tokitik gure platereraino. Gertutasun horrek abantaila ezberdinak ditu: urtaro bakoitzari dagokiona jateko erraztasuna ematen digu, freskoago eta egora hobean iristen da etxera, eta egin duen bidea, gainera, motzagoa denez bidaia horrek gutxiago kaltetzen du ingurumena. Elikagaiak gure etxetik gertu ekoizten direnean, Kilometro-0ko elikagaiak direla esaten dugu. Baina zein distantzia erreal da gertu? Zein baldintza bete behar da elikagai bat Km-0 dela onartua izateko? • Jatorria, gehienez, 100 km-ko erradioan izatea. • Sasoiko produktuak izatea. • Elikagaiak modu naturalean ekoiztea. • Ekoizleentzako ekonomia bidezkoago baten alde egitea eta tokiko ekonomia suspertzea, bitartekariak murriztuz eta ekoitzitakoaren onurak ekoizlearentzat izan daitezen. Horrenbestez, Km 0 izenez definitzen ditugun elikagaiak ez dira soilik gure etxetik gertu sortutakoak; Ingumena errespetatzen duten nekazaritza ereduak erabiliz eta tokiko ekonomia bultzatuz, nekazari eta ekoizleentzako justuagoak diren lan baldintzak ahalbidetu eta ba - naketan kutsadura gutxiago sortzen duten elikagaiak dira. NEKAZARITZA EKOLOGIKOA EDO BIOLOGIKOA Nekazaritza biologikoak, baliabide naturalak zentzuz erabilita, lurraren emankortasuna denboran mantentzeko eta hobetzeko helburua du. Modu horretan, teknika ezberdinak erabiliz eta jatorri kimikoa duten produktuak erabili gabe, elikagaiak eta ingurumena kutsatu gabe ekoizten da. Gizakiak ingurumenarekiko harremanean antolatzaile onak edo txarrak izan gaitezke. Naturarekiko gauzak gaizki, ondo ala oso ondo egiteko gai gara;
19 // LAIA Horregatik, antolaketa egoki baterako, naturak berak nola funtzionatzen duen jabetzea ezinbestekoa da. Ekoizpen ekologikoa bioaniztasunaren oreka mantentzean oinarritzen da naturak berak arazoei aurre egiteko dituen berezko moduak kontuan hartzen dituelako. Ekoizpen eredu horrek animalien ongizatea bermatzea ere izaten du oinarri. ABELTZAINTZA ESTENTSIBOA Animaliak ingurunean bazkatzen uzten dituen abeltzaintza motari deitzen diogu abeltzaintza estentsiboa. Animaliak ez daude itxita; eremu zabal batean ibiltzeko eta bazkatzeko aukera dute. Modu horretan, animaliak egoera hobean izaten dira. Animaliek bilatzen dute kontsumitzen duten janariaren parte handia; hortaz, abeltzainek ez diete janari guztia eman behar. Baina ez da hori ingurumenarentzako ezaugarri on bakarra: energia gutxiago
20 // LAIA kontsumitzen da haiek hazteko, ez baitute denbora guztian toki itxi batean egon behar. Animaliak, elikagaiak sortzeko ekosistemen parte direnez, bioaniztasuna mantentzen laguntzen dute. Abereak, ez dira soilik janaria; dauden tokian bazkatzen dutenean, eremu hori aberasten dute. Mendiari egiten dioten ekarpena handia da, mendien garbiketaz arduratzen dira suteak eragin ditzaketen sasiak gutxituz edo bideak mantenduz. Eta ez da ahaztu behar haien gorotza mendian sakabanatu eta ongarria dela naturarentzat. KONTSUMO TALDEAK, BARATZA, SASKI ETA DENDAK Kontsumitzaile edo erosle gisa tokiko elikagaiak non eskuratu argi izatea ez da beti erreza izaten. Azokak, ekoizleen produktuak lortzeko, ohiko tokiak izan dira, baina azokek egun eta ordutegi jakin bat dute, eta ez da beti erraza azokan egun, ekoizle eta kontsumitzaileek bat egitea. Egoera horren aurrean, ekoizle zein kontsumitzaileok elikagaiak saldu edota erosteko modu berriak bilatu behar izan ditugu. Horren adibide dira kontsumo taldeak: kontsumitzaileak talde batean bildurik ekoizleen elikagaiak lortzeko sistema edota aukera berriak. Kontsumo talde guztiak ez dira berdinak; gure eskualdean, adibide ezberdinak ditugu, eta, ekoizle zein kontsumitzaileei, elikagaiak banatzeko edo lortzeko aukera ezberdinak ematen dizkiete. Aukeren artean, kontsumo taldeetan dendak, baratza parte hartzaileak edota saski taldeak aurki ditzakegu besteak beste. Gure eskualdean, ekoizle eta kontsumitzaileen artean sortutako sareazoka bat ere badugu. Bertako elikagaien atzean, bertako nekazari, abeltzain eta ekoizle familiak daude. Gertutasun horrek, elikagai horiek nork ekoitzi dituen ezagutzeko aukera ematen digu.
21 // LAIA ERAGILE KOMUNITARIOAK. ELIKADURA ERDIGUNEAN BESTEENTZAKO ERE Ekoizleen lan egiteko modu jasangarria eta kontsumitzaile arduratsuen antolatzeko moduak ikusi eta gero, elikagaiak era jasangarrian sortu, lortu eta erabiltzearen ibilbidea itxita geratzen dela lirudike. Baina pixka bat pentsatzen hasiz gero, gure egunerokotasunean, ez dugu etxean prestatutakoa bakarrik jaten. Jangelan, lanean, tabernan edo jatetxean prestatutako janaria etxera eramatea, ohiko moduak dira elikagaiak kontsumitzeko. Ogia etxean egin badaiteke ere, askok eta askok egunero erosten dugu. Baina etxetik kanpo ere, tokiko elikadura erdigunean jartzea eta besteei eskaintzea erabaki duten aukera gehiago badugu gure eskualdean. Baditugu okin edota tabernak janari prestatua eskaintzen duen dendaren bat, bai eta oinarrian tokiko elikadura erabiltzen duen ikastetxe bateko jangela ere. Eskaintza horien atzean, tokiko elikagaiak eraldatu eta besteentzako eskuragai jartzen dituzten pertsonak eta taldeak daude. Taldean, komunitatean edota sarean, elikadura erdigunean jarri eta gure ingurumenaren alde ideiak garatu eta martxan jartzen baditugu, lortu dezakegunaren eragina handiagoa izango da. Horrela, emaitza hobeak lortu ditzakegu, finean, elkarrekin lan eginez indar handiagoa lortzen baita. ↖
22 // LAIA A S B E S TA S
Urruneko herrixka batean, bizilagunen arteko liskarrak. Hildako bat. As bestas, true crime motako film petoa, funtsean lurraz eta diruaz ari zaiguna; galderak eta zalantzak eragin zizkidan, baita nahasmendua, edo kirrinka, ere. TESTUA YURRE UGARTE AS BESTAS-EN ATZEALDEAN PIZTIA Ourenseko herrixka abandonatu batean 2010 urtean jazotako gertaerak ezagutzen nituen, eta, haietan oinarritutako fikziozko pelikula bat iragarri zenetik, ikusteko irrikan nengoen. Bo, hasteko, izenburua. Ez zitzaidan gustatu. As bestas*, piztiak. Baina, piztiak, nortzuk? Galdera erretorikoa da, noski; soilik bertakoak aritzen dira galegoz. Filma idatzi eta zuzendu zutenek argi zeukaten nortzuk ziren “as bestas”. Edo ez? Ezin uka, thriller eraginkorra suertatu zitzaidan: narrazioak tentsioa mantentzen zuen bukaeraraino, itxuraz inoren alde egin gabe, gainera. Bazegoen zerbait, ordea. Gertakizunak kontatzeko hartu ikuspuntuarekin zerikusia zuen. XXI. mendearen 23. urtean gauden honetan, hara, ez al dugu ikasi kolonialismoak hartzen dituen mozorroez, hippyen erromantizismo hutsalaz, turismoaz, globalizazioak edonon duen eraginaz edota sasi-ekologismoaz? Ez al zen filma aukera galdu bat? Herrixka hartakoak hiri-zentrista eta kapitalista ez den ikuspuntu batetik transmititzeko aukera galdu bat? Harrizko etxe erorien pilaketa nonahi, bataila baten ondorenean bezala. Denboraren poderioa da, baina. Etxe hondatu horien artean familia bakarra bizi izan da Santoallan, 1950.hamarkadan guztiz hustu zenetik. Ogia, ardoa eta txorizoa, etxean egindakoak. Desgaitasun intelektualeko 45 urteko semea hamar zakurrekin dabil. Ondoko herrian (autoz 25 minutu) bizi den seme bat etortzen zaie haziendarekin laguntzera. Telebista zahar bat beti piztuta: marra izoztu batek pantaila zeharkatzen du, soinurik eta mugimendurik ez dago. Arrano disekatu bat horman. Kablezko telefonoa. Elizak zutik dirau, eta, barruan, kandelen kutxan, txanpon batzuk: pezetak. Paisaiak erakarrita, 1997an, bikote holandar bat iritsi zen. Lur sail bat erosi zioten han bizi ez den jabe bati. Ahuntzen etxalde ekologiko bat eraiki zuten. Israelgo gaztea, Frankfurteko langilea, Connecticuteko hipsterra, unibertsitateko ikasle japoniarra edo Bilboko abokatua, finean, atzerriko boluntarioak, joaten dira ahuntzekin lagundu eta “bizimodu naturala” 23 // LAIA
24 // LAIA praktikatzera denbora laburrez. Bi familien arteko harremana oso ona omen zen hasieran. Baina, herri-basoetatik irabazitako etekinen parte-hartzea eskatu zuten momentutik aurrera, erlazioa izorratu zen. Herri-lurren etekinak jasotzeko baldintzak:beti herrian bizitzea eta soilik nekazaritzan lan egitea. Bizilagun “berriei” eskubidea ukatu izanak epaitegietan elkartu zituen bi familiak. Epaitegiak bikoteari arrazoi eman eta gutxira, gizaseme holandarra desagertu zen. Handik lau urtera aurkitu zuten haren gorpua, 2014an. Horraino, Santoallan gertaturikoak. Filmak ezaugarri batzuk eraldatu ditu, normala denez, fikzioa sortzeko. Bi familien arteko liskarretan ardaztuta dago, biztanle zaharrek “berriei” jartzen dizkieten traba gero eta larriagoetan. Hasieran aipatu dudan ikuspegiak lanbrotuta, testuinguruaren ertz batzuk ikusezin bihurtu dira. Paisaia natural orok, modu bihurrian, dinamika sozio-ekonomikoak ezkutatzen dituen moduan.
25 // LAIA Zergatik eta noiztik dago abandonatua herrixka? Nondik ateratzen du bizitzeko dirua bertako familia bakarrak? Zergatik heldu da hara bikote holandarra? Nolatan? Beti izan dituzte harreman txarrak? Eta, bikote holandarraren diru-iturriaz, zer? Tira, galdera horiei erantzunda ere, beste galdera bat: gizaseme holandarraren asasinatzea kontatzen duen istorio batek automatikoki ikuspegi urbano-zentrista eta kapitalista saihestuko luke? Ez. Bada beste adibide bat. 2016 urtean, Santoalla deituriko dokumentala filmatu zuten Andrew Becker eta Daniel Mehrer estatubatuarrek. Horretan, protagonistek hitz egiten dute, eta hil baino lehen auzotar holandarrak grabatu zituen bideoak ageri dira, besteak beste. Auzotarra desagertu zenetik gorpua azaldu arteko garaian filmatu zuten dokumental honek ere true crime-aren ezaugarriak esploratzen ditu. Tamalez, herrixkaren izenburua daraman arren, hango historiaz tutik ere ez dakar: goseaz, pobreziaz, emigrazioaz. Galiziaz! Bikote holandarraren bizi-proiektua da ardatza: “gitarra jotzen zuen, erromantiko bat zen”, “Noeren arka-ren antzekoa izango da gure zentro ekologikoa”, “bizilagunek mentalitate hertsia dute”. Eta, hiri “zibilizatu eta modernotik” heldu direnak “besteekin” kontrastean jartzen direnean, zera gertatu ohi da: “irekia eta zibilizatua”ren errelatoa gailentzen da beti. Ulergarria, bestetik. Ia guztiok baikara kalekumeak, hiri “kosmopolita” batetik abiatu zirenen antzekoak, landa-eremura soilik praktikak egitera joan nahi dugunak. Historian zehar, politikoki, bertikalki, abandonatutako jendartea, horizontalki ere, garraio eskasiagatik, beste herri eta jendarteekin konexioa galdu duena. Antza, 2006 urtean, alkate-auzoak Santoalla berreskuratzeko proiektu bat aurkeztu zion Galiziako Xuntari, biztanleak erakartzeko proiektu sozio-ekonomiko oso bat, baina ezzuen erantzunik jaso. Edonon gerta zitekeen, eta ez dira oraingo kontuak. Aldi berean, egun, lokalaren eta globalaren arteko haustura guztizkoa da, eta horren paradigma dira hona hizpidera ekarri ditudan bai herrixka, bai As bestas filma bera. Bestetik, ezin aipatu gabe utzi (genero aldagaiak beste artikulu baterako ematen duela jakitun) bi familietako emakumeak, ez kasualitatez antzeko rola jokatzen dutenak, nola mundu globalizatuaren erdigunetik etorritakoak, hala bazterrekoaren bazterrean bizi izan denak. Une honetan, Margo Pool alarguna da herrixkako biztanle bakarra. Azken aldian egin dioten elkarrizketa batean esan dituenak hunkigarriak dira. Bere diruiturria argitzeaz gain, auzokoek egindakoa ulertzen duela dio, eskuzabaltasunez eta herrarik gabe. Gainera, zalantza egiten du, agian, Margo bera haien lekuan egon izan balitz, ez ote zukeen gauza bera egingo... Agian, paisaia orok, W.H.Auden-en poema baten hitzok ere ezkutatzen ditu. Auzotar ziztrina maitatuko duzu zure bihotz ziztrinarekin. ↖ «Bi familietako emakumeak, ez kasualitatez antzeko rola jokatzen dutenak, nola mundu globalizatuaren erdigunetik etorritakoak, hala bazterrekoaren bazterrean bizi izan denak.»
26 // LAIA
Ordenagailuak berziklatuz komunitatean eragiten. Ukaezina da gailu teknologikoen erabilera ezinbesteko bihurtu dela egunerokoan, hasi lanerako zein hezkuntzarako eta ordenagailu zein tresna digitalen erabilerarekin segi, etab. Gainera, teknologiaren garapen azkarrak gailu elektronikoen zaharkitze goiztiarra ekarri du, batez ere ordenagailuena; ondorioz, sortzen dugun hondakin elektronikoen kopurua handituz doa. 27 // LAIA TESTUA: YAIZA ARRIZABALAGA SORAZU RECICLANET ELKARTEA
28 // LAIA Ukaezina da gailu teknologikoen erabilera ezinbesteko bihurtu dela egunerokoan, hasi lanerako zein hezkuntzarako eta ordenagailu zein tresna digitalen erabilerarekin segi, etab. Gainera, teknologiaren garapen azkarrak gailu elektronikoen zaharkitze goiztiarra ekarri du, batez ere ordenagailuena; ondorioz, sortzen dugun hondakin elektronikoen kopurua handituz doa. Egoera horren aurrean, gure ingurunean sortzen dugun hondakin elektronikoen inpaktua arintzeko, hainbat ekimen eta erakunde sortu dira, eta horietako bat ordenagailuak berrerabiltzeko Reciclanet Hezkuntza Elkartea da. Elkarte horrek, ordenagailuak eta beste hainbat gailu elektroniko biltzeaz gain, haien datuak modu seguruan ezabatu, konpondu eta berrerabiltzeko prest jartzen ditu. Zertarako? Beharrak dituzten komunitateei emateko edo prezio eskuragarrietan saltzeko. Izarkomen, hondakin elektronikoek sortzen duten aztarna ekologikoa murrizteko konpromiso irmoa dugularik, elkarlanerako hitzarmen bat sinatu berri dugu Reciclanetekin. Elkarrizketa honen bidez, elkartearen lana, birziklatze prozesua eta hondakin elektronikoen aurkako borrokan, haiekin lankidetzan aritzearen onurak ezagutuko ditugu. 1. Zein da Reciclaneten egitekoa, eta nola hasi zineten ordenagailuen berrerabilpen lanean? Reciclaneten, 2000. urtean hasi ginen material elektronikoa biltzen; gehienbat, Zamudioko Parke Teknologikotik biltzen genuen. Material horren zati bat, gero, garapen bidean zeuden herrialdeetara bidaltzen zen udalek finantzatutako tokiko proiektuen bidez. Hortik sortu zen ahalik eta material gehien berrerabiltzeko eta, Arrakala Digitalaren aurkako borrokan, laguntzeko proiektu bat sortzearen ideia. 2. Nola funtzionatzen du Reciclaneten berrerabilpen prozesuak, eta zein neurri hartzen dituzue jasotako ordenagailuen datuak modu seguruan ezabatzen direla ziurtatzeko? Berrerabiltze prozedura eraginkor bat dugu; prozedura horretan, gailuak ezabatze segururako prestatzen dira enpresa, instituzio, erakunde eta abarretako ordenagailuak jaso ondoren, informazio guztia modu seguruan ezabatzen duten nazioarteko estandarren araberako sistema automatizatuen bidez eta software librea erabiliz. Jarraian, Ubuntu sistema instalatzen diegu. 3. Zer egiten duzue hondakin elektronikoek ingurumenean duten inpaktua murrizteko? Berrerabiltzearen abantaila nagusia da ordenagailu berri bat fabrikatzean xahutzen den energia-gastuaren ehunekorik handiena (% 85 arte) saihetsi ahal izatea. Hondakin elektronikoetatik eratorritako mineral preziatuak eta berrerabil daitezkeen beste elementu baliotsu batzuk horien erauzketan diharduten enpresei ematen zaizkie, meategietan erauztea baino kostu eta inpaktu txikiagoa eragiten baitute. 4. Zer lan egiten duzue arrakala digitala gainditzeko? Batetik, bilketa guneak ezartzen ditugu komunitateetan, eta berrerabiltzeko prozesuaren hedapen aktiboa egiten dugu, Europar Batasuneko (EB) hondakinen hierarkiaren arabera BIRZIKLATU AURRETIK BERRERABILI egin behar baita. Bestetik, baliabide urriak dituzten herritarrei, prezio eskuragarrietan eta arreta arduratsuan oinarritutako sareko gure dendara sarbidea ematen diegu. 5. Aurkitu al duzue oztoporik ordenagailuak birziklatzeko lanean? Hala izanik, zer egin duzue? Araudiak gero eta zorrotzagoak dira, eta, nahiz eta beharrezkoak izan, ez dakite proiektu bat eta bestea bereizten. Burokrazia gehiegizkoa da, eta tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen arloaren garapen teknologikoa oztopatzen du. Geurea moduko erakunde txiki batentzat ez da erraza. 6. Ba al duzue harremanik beste eragileekin? Gugan konfiantza duten enpresekin, sinatutako lankidetza-hitzarmenetan oinarrituta egiten dugu lan, haien ordenagailuak ingurumenarekiko ahalik eta errespeturik handienarekin biltzeko eta datuen ezabaketa segurua bermatzeko. Gailuak zirkuitu sozialean sartuko dira
29 // LAIA berriro proiektuen, dohaintzen eta sareko erosketen bidez. 7. Etorkizunerako, zer erronka aurreikusten duzue? Alde batetik, Ubunturako (GNULinux) eta, oro har, software librerako aurrera pausuak ematen ari gara laguntza teknikoa eskaintzen. Bestetik, Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat (GKE) neurrirako aplikazioen garapena eskaintzen dugu. Ubunturen (hastapena, erdi maila eta maila aurreratuan) eta ordenagailuen diagnosia eta konponketaren inguruko hitzaldi eta tailerrak ere ematen ditugu. Eta, azkenik, egunero lan egiten dugun Lanbide Heziketako Ikastetxeentzat, laguntza-gune garrantzitsua gara. 8. Nola lagundu dezakete herritarrek ordenagailuak birziklatzen? Planeta babesteko jarrera kontzientea izanez eta duten ordenagailua Berrerabiltzeko Prestaketa Zentro batera eramanez, adibidez, Reciclanet Bilketa Gune baten bidez. Izan ere, garbigune batera eramanez gero, zuzenean, birziklatzeko errotara joango litzateke. 9. Zer onura ekar dakizkieke ordenagailu-emaileei, eta nola ziurta dezakete ordenagailua behar bezala berrerabilia izango dela? Ubuntu (Linux) moduko sistema eragile libre, sendo eta egonkor bat da gure erabiltzaileen asebetetze bermerik handiena. Gure gailu guztiek azken bertsio egonkorra dute instalatuta, urtebeteko bermearekin, eta, gainera, gure trazabilitate-sistemak gailuak non dauden jakiteko aukera ematen digu. Gailu guztiak modu egokian erabiltzen direla berma dezakegu, horien jarraipen zorrotza egiten dugulako. 10. Partekatu daitekeen lekukotza interesgarrik ba al duzue? Ordenagailuak birziklatuz, zuen erakundeak komunitate batean eragin positiboa izan duela erakusten duen adibiderik? Gizarte ekimeneko kooperatiba batek, maiatzean, egin digun azken aipamena da hau: «Gure esperientzia oso positiboa izan da Reciclanetekin. 10 gailu alokatu ditugu hilabetez tailer batzuk egiteko, eta jasotako arreta, alokairuaren prezioa eta gailuen baldintzak bikainak izan dira. Azkenean, gailuetako bat erosi dugu. Zalantzarik gabe, erakunde hori erreferentziatzat hartuko dugu etorkizunean, eta % 100 gomendatzen dugu. Zorionak ekimenarengatik!».↖
30 // LAIA Larunbata goiza da eta Hondarribiko Botika baserriaren alboko lurretan kuadrilatxo bat blagan ari da barazkiak sakietan sailkatzen dituzten bitartean. Sorburu Baratza elkarteko kideak dira, asteko gora-bereak elkarri kontatu, aitzurrari eragin eta etxera eramango dituzten barazki-saskiak prestatzen. SORBURU BARATZA hiritarrak nekazari lanetan jartzeko elkartea TESTUA ETA AARGAZKIAK: GARI GARAIALDE
31 // LAIA
32 // LAIA Baratza bat edukitzeko aukerarik izan ez baina baina baratzean aritzea gustuko duen jendeari aukera bat emateko sortutako elkarte bat da Sorburu. Bereziki kaletarrez osatutako dago, baserri munduarekin loturarik izan ez arren, barazki osasuntsuak etxera eramatea gustatzen zaion jendez. Elkarte kooperatiboa da, agroekologiaz ikasi eta berau bultzatzeko asmoz sortua. Hondarribiko Botika gunean dute baratza, bertako agroaldean. Hondarribiko Udalak bultzatutako proiektu bat da agroaldea, nekazaritzako sektorean enplegua sortu eta kalitatezko produktu ekologikoen eskaintza zabala garatzea duena helburu nagusi. Bertan, Sorburuk 5.000 m2-ko lursail bat du, 300 m3-ko negutegi bat eta 3.500 m2ko baratza bat hartzen dituena, bai eta baratza hau aurrera ateratzeko ureztaketa sistema egokia, hazitegia eta baratzeko atxamarta edo tresnentzako txabola bat ere. Sorburuko kide gehienak baserri mundukoak ez badira ere, honek ez du esan
33 // LAIA nahi nekazaritza gaietan ezjakinak direnik. Bada bertako kideen artean baratzean eskarmentua duen jenderik, hasiberri eta jakintza gutxiago dutenekin batera aritzen dena, jakintza partekatu eta denen artean gehiago ikasi eta agroekologia munduko teknikak landu eta praktikan jartzen. Bazkidez osatutako elkartea izan arren, bazkide bakoitzak ez du bere lursailtxoa landu eta norberak nahi dituen barazkiak lantzeko aukerarik. Kolektiboan egiten da dena: planifikatu, landu eta jaso. Urte osorako plangintza bat adosten dute Sorburuko kideek eta lursail osoa baratza bakar baten moduan lantzen dute. Astean zehar egin beharreko lanak, soldatapean kontratatuta dagoen langile batek egiten ditu, modu jarrai batean baratzaren beharrei erantzuteko, eta asteburutan bazkideek hartzen dute erreleboa. Bazkideek modu boluntarioan egiten dute lana, inor ez dago baratzean aritzera behartuta, eta txandaka antolatzen dituzte haien lanaldiak. Larunbata edota igande goizetan, 8;30etatik, 13:30etara joateko aukera izaten dute bazkideek, bakoitzak aukeratutako egunean egiten duelarik bere ekarpena. Erein, aldatu, belar txarrak kendu, uzta jaso, konposta zabaldu edo ureztatzea izaten dira bazkideek egin beharreko lanak, baratza batek eskatzen dituen ohiko lanak. Txanda guztietan dago arduradunen bat, egin beharreko lanari buruz badakiena, egin-beharrak txukun eta taxuz egin ahal izateko, lehen esan dugun bezala, bazkide gehienak nekazal-mundutik urrun bizi diren kaletarrak baitira. Aipatutako lanez gain, larunbata goizetan bazkideentzako saskiak hornitu eta antolatzea izaten da bertaratutakoek egin behar duten beste lanetako bat, larunbatero barazki saski jasotzen baitu bazkide bakoitzak, goiz horretan Botikara hurbildu diren bazkideek jaso, bildu eta atondutakoa; garaian garaiko 6-7 barazki ezberdinez osatuta izaten dira saskiak, eta bertara joan behar dute saskia jasotzera. Horrela, harremana estutzen da lanean ari diren eta saskiak jasotzera hurbiltzen diren familien artean. Bazkideek hilero kuota bat ordaintzen dute, elkarteko langilearen soldata ordaindu eta baratzak izan ditzakeen bestelako gastuei aurre egiteko. Kuota hau, berez, 59,00 €koa da, baina kide bakoitzak
elkartearekin duen inplikazioaren arabera, kopuru hau jaitsiz joaten da. Aipatu dugunez, ez da beharrezkoa baratzean lanean aritzea bertako kide izateko, baina lanean aritzen direnak, kuota merkeago ordaindu behar izaten du. Hala, urtean 4 lan txanda egiten dutenek, 52,00 € ordaintzen dute hilean, 7 txanda egiten dutenek, 47,00€ eta baratzean 10 lan saio egiten dutenek 42,00 €. Sorburuk ekoizten duen barazkien zatirik handiena bertako kideek kontsumitzen dute, saskietan etxera eramanez, baina astero-astero, zenbait ortuari eta berdura bideratzen dituzte Irunen saltokia duen labore Txingudi kontsumo elkartera, bertatik Sorburuko kide ez direnek ere erosteko aukera izan dezaten. Horrela, bazkideen ekarpenez gain, proiektuak aurrera jarraitzeko laguntza ekonomikoa eskuratzen da. ↖ ZUK ERE SORUBURUKO KIDE IZAN NAHI DUZU? Jarri beraiekin harremanetan: [email protected] 607 356 381 bidez. 34 // LAIA
www.bdskoop.eus Aixin Zolua 5, B lokala. 20304 IRUN