komunikazioa
  • 15
  • 0
LAIA 10
Esku artean ditugun proiektu ezberdinak direla medio, azken hilabeteetan BDSKOOP elkartean Irun eta Hondarribiko kooperatiba eta lan sozietateen inguruko azterketa txiki bat egin dugu. Lehen kolpean harritu egin gintuen bi herri hauen artean 216 kooperatiba edota sozietate laboral dagoela jakiteak. Ez dut uste inork eskualdeari buruzko irudi hori zuenik buruan; ez ginen jabetu hainbeste kooperatiba genituenik.

Hala ere, azterketa horretan pixka bat gehiago murgildu eta lan erakunde hauekin harremanetan jartzen saiatu ondoren, benetako panorama lehen begi kolpean zirudiena baina ilunagoa dela ohartu gara. Lehenik, kooperatiba horietako asko eta askok lan aktibitaterik ez duela ikusi dugu, eta lan jarduera dutenetatik, asko dira kooperatiba izateko erabakia ez dutenak hartu ekonomia modu sozial eta eraldatzaile batean ulertu dutelako. Hamaika dira kooperatiba sortu izanaren arrazoiak eta hamaika eredu horretan jarraitu edo ez erabakitzera eramaten dituzten gora-beherak. Kooperatiba ugari dugu eskualdean, baina kooperatibismo eta lan kolektiborako izpiritua urria dela iruditu zaigu.

BDSKOOP osatzen dugunok uste dugunez, kooperatiba izatea ez da, bere horretan, helburu bat. Kooperatiba, norberaren lan erakundearen erabakien gaineko eskumena izan eta autokudeaketarako ariketa bat antolatzen eta garatzen dugun bitartean, gizartea eta gizartearen funtzionatzeko moduak aldatzeko baliagarriak izan daitezken erramintak aztertu eta frogatzeko ahalmena ematen digun tresna da. Kooperatibismoa bizitzaren beste esparru batzuetara zabaltzearekin amesten dugu eta kooperatibismoa, inguratzen gaituena aldatzeko ikaskuntza-prozesu bat bezala ikusten dugu.
View Text Version Category : 0
  • Follow
  • 0
  • Embed
  • Share
  • Upload
Related publications