The words you are searching are inside this book. To get more targeted content, please make full-text search by clicking here.

Esku artean duzun LAIA honekin 3 urteko ziklo bat bete dugu. 2020ko udaberrian argitaratu genuen
lehen alea, gogoz handiz eta ilusioz beterik bidea egiteko prest. Jada ia-ahaztu badugu ere, Covid-19ak
sortu zuen krisi haren hasieran ginen. Elkar-zaintzari ordura arte baina serioago begira, komunitate
sentsazioa indartu nahian eta komunitate horrek lurraldeari lotuta behar duela ozen oihukatzen.
3 urte bete dugu baina ez ditugu asko aldatu aldizkarian jorratu ditugun gaiak. Honako ale honetan ere,
orduko hartan egin genuen moduan, zaintza, bizi garen lurraldea edo bizi dugun espazioa, etxe
kooperatibak eta burujabetza ezberdinak jorratu ditugu, besteak beste. Horiek baitira gure kezkak: nola
izan burujabe, nola harremandu geure artean, non harremandu, nolako espazioak sortu, zein harreman dun
espazioarekin...
Gaiak errepikatzeri dagokionez (eta ez dugu nahita egin!), LAIAren lehen ale hartan internet eskubideaz
aritu zitzaizkigun Izarkom Kooperatibako kideak, eta oraingoan, proiektuak 5 urte bete berri dituela
probestuz, operadoraren ibilbideari buruz galdetu diegu. Zein izan da Izarkomen ibilbidea 2017 hartatik
gaur arte? Zergatik sortu ziren? Zeintzuk ziren ametsak?
Ibilbide bat behar dute proiektu guztiek ametsetatik lurrera jaitsi eta ibilian hasteko. Pausoz-pauso bidea
egiten ikasi eta norabideak hobeto aukeratzeko, helburu berriak ezartzeko eta egindakoari harro
begiratzeko. Hori egin du Izarkomek azken bost urte hauetan; aurrera jo. Presarik gabe, ezker-eskuin ondo
begiratuz eta emandako pausuak ondo aztertuz, baina bidea egin. Eta hori egin du LAIAk sortu zenetik:
Eztabaidak bultzatu, aurrera begirako erronka berriak hartu, baina atzera ere begiratuz; garrantzitsua baita
amets hura zerk piztu zuen argi edukitzea.
3 urte bete ditugu, baina beste hainbeste betetzeko gogoz gatoz. Ekonomia bere zentzu zabalenean,
sozialenean hartu eta gure kezkak mahai gainean jartzera.
Zatoz gurekin!

Discover the best professional documents and content resources in AnyFlip Document Base.
Search
Published by komunikazioa, 2023-02-27 05:16:36

LAIA 09

Esku artean duzun LAIA honekin 3 urteko ziklo bat bete dugu. 2020ko udaberrian argitaratu genuen
lehen alea, gogoz handiz eta ilusioz beterik bidea egiteko prest. Jada ia-ahaztu badugu ere, Covid-19ak
sortu zuen krisi haren hasieran ginen. Elkar-zaintzari ordura arte baina serioago begira, komunitate
sentsazioa indartu nahian eta komunitate horrek lurraldeari lotuta behar duela ozen oihukatzen.
3 urte bete dugu baina ez ditugu asko aldatu aldizkarian jorratu ditugun gaiak. Honako ale honetan ere,
orduko hartan egin genuen moduan, zaintza, bizi garen lurraldea edo bizi dugun espazioa, etxe
kooperatibak eta burujabetza ezberdinak jorratu ditugu, besteak beste. Horiek baitira gure kezkak: nola
izan burujabe, nola harremandu geure artean, non harremandu, nolako espazioak sortu, zein harreman dun
espazioarekin...
Gaiak errepikatzeri dagokionez (eta ez dugu nahita egin!), LAIAren lehen ale hartan internet eskubideaz
aritu zitzaizkigun Izarkom Kooperatibako kideak, eta oraingoan, proiektuak 5 urte bete berri dituela
probestuz, operadoraren ibilbideari buruz galdetu diegu. Zein izan da Izarkomen ibilbidea 2017 hartatik
gaur arte? Zergatik sortu ziren? Zeintzuk ziren ametsak?
Ibilbide bat behar dute proiektu guztiek ametsetatik lurrera jaitsi eta ibilian hasteko. Pausoz-pauso bidea
egiten ikasi eta norabideak hobeto aukeratzeko, helburu berriak ezartzeko eta egindakoari harro
begiratzeko. Hori egin du Izarkomek azken bost urte hauetan; aurrera jo. Presarik gabe, ezker-eskuin ondo
begiratuz eta emandako pausuak ondo aztertuz, baina bidea egin. Eta hori egin du LAIAk sortu zenetik:
Eztabaidak bultzatu, aurrera begirako erronka berriak hartu, baina atzera ere begiratuz; garrantzitsua baita
amets hura zerk piztu zuen argi edukitzea.
3 urte bete ditugu, baina beste hainbeste betetzeko gogoz gatoz. Ekonomia bere zentzu zabalenean,
sozialenean hartu eta gure kezkak mahai gainean jartzera.
Zatoz gurekin!

Keywords: ESE,Ekonomia,BDS,BDSKOOP,Ekonomia Sozial Eraldatzailea

Etxe-merkeak eta kooperazio sozialista 05 20 Izarkom 5 urtez euskal herria telekomunikazio burujabetzan ahalduntzen Is the space, stupid! Espazio urbanoaren kudeaketaz 15 bederatzigarren alea ⁓ 2023

Argitaratzailea: BDS Eraldaketa Fabrika, Ekonomia Soziala etaTokiko Garapena Sustatzeko Elkartea Koordinatzailea: Gari Garaialde Diseinua eta maketazioa: Lucía Calvo (Lulumka) Inprenta: Antza Komunikazio Grafikoa 1.500 ale Lege gordailua: LG D 00583-2020 ISSN: 2660-4523 Aldizkari hau paper birziklatuan inprimatu da. BDS Koop Eraldaketa Fabrika @Bds_Koop [email protected] www.bdskoop.eus Staff

03 // LAIA EDITORIALA Esku artean duzun LAIA honekin 3 urteko ziklo bat bete dugu. 2020ko udaberrian argitaratu genuen lehen alea, gogoz handiz eta ilusioz beterik bidea egiteko prest. Jada ia-ahaztu badugu ere, Covid-19ak sortu zuen krisi haren hasieran ginen. Elkar-zaintzari ordura arte baina serioago begira, komunitate sentsazioa indartu nahian eta komunitate horrek lurraldeari lotuta behar duela ozen oihukatzen. 3 urte bete dugu baina ez ditugu asko aldatu aldizkarian jorratu ditugun gaiak. Honako ale honetan ere, orduko hartan egin genuen moduan, zaintza, bizi garen lurraldea edo bizi dugun espazioa, etxe kooperatibak eta burujabetza ezberdinak jorratu ditugu, besteak beste. Horiek baitira gure kezkak: nola izan burujabe, nola harremandu geure artean, non harremandu, nolako espazioak sortu, zein harreman dun espazioarekin... Gaiak errepikatzeri dagokionez (eta ez dugu nahita egin!), LAIAren lehen ale hartan internet eskubideaz aritu zitzaizkigun Izarkom Kooperatibako kideak, eta oraingoan, proiektuak 5 urte bete berri dituela probestuz, operadoraren ibilbideari buruz galdetu diegu. Zein izan da Izarkomen ibilbidea 2017 hartatik gaur arte? Zergatik sortu ziren? Zeintzuk ziren ametsak? Ibilbide bat behar dute proiektu guztiek ametsetatik lurrera jaitsi eta ibilian hasteko. Pausoz-pauso bidea egiten ikasi eta norabideak hobeto aukeratzeko, helburu berriak ezartzeko eta egindakoari harro begiratzeko. Hori egin du Izarkomek azken bost urte hauetan; aurrera jo. Presarik gabe, ezker-eskuin ondo begiratuz eta emandako pausuak ondo aztertuz, baina bidea egin. Eta hori egin du LAIAk sortu zenetik: Eztabaidak bultzatu, aurrera begirako erronka berriak hartu, baina atzera ere begiratuz; garrantzitsua baita amets hura zerk piztu zuen argi edukitzea. 3 urte bete ditugu, baina beste hainbeste betetzeko gogoz gatoz. Ekonomia bere zentzu zabalenean, sozialenean hartu eta gure kezkak mahai gainean jartzera. Zatoz gurekin!

04 // LAIA AURKIBIDEA Etxe-merkeak eta kooperazio sozialista 05 Izarkom: 5 urtez Euskal Herria telekomunikazio burujabetzan ahalduntzen 20 Esea eta emozioak II 12 Kafetxo bat? 28 Is the space, stupid! Espazio urbanoaren kudeaketaz 14 Zein adinetan eman behar zaie mugikorra nerabeei 31

TESTUA: IKER EIZAGIRRE 05 // LAIA Lehen mundu gerla ostean (1914-1918) etxebizitzaren arazoa asko larrituko da Europan. Bigarren industrializazioa hirien bueltan eman da eta langile asko erakarri ditu. Burgesiak ez dio errentagarritasunik ikusten dirurik ez dutenentzat eraikitzeari: Zeinek pagatuko ditu bada etxebizitzak? Estatu espainiarra ez da salbuespena. Merkatuaren utzikeria matxinadako bolbora da gain-populaturiko hirietan. Honenbestez, indar publikoak erregulaziora joko du: 1911.urtean etxemerkeen eraikuntza masiborako araubidea eta neurriak ezarriko ditu Estatuak lehen aldiz. Euskal Herrian etxe-merke gehienak Bizkaian eraikiko dira. 1921-1936 urteen artean 64 etxe-merke urbanizazio eraikiko dira egungo EAE-n formula kooperatiboa erabiliaz. Horietako 56 Bizkaian sortuko dira. Gehienak industrializazioaren eta burgesiaren utzikeriak eragindako hiri-metastasi arriskuan dagoen Bilbo inguruan eraikiko dira. Hiru uholde nagusitan altxako dira urbanizazioak (1922-1924, 1924-1927 eta 1927-1936). Kooperazio sozialistak 1930 urte arte ezingo sustaturiko iniziatiben dimentsio ezkertiarra aldarrikatu, izan ere diktadura garaiak izango dira (Primo de Rivera-ren diktadura 1923-1930). Hau gaindituta 1930.urtean bertan Pablo Iglesias kooperatiba osatuko da Madrilen eta honek eragina izango du Euskal Herrian ere. Hemengo erreplikek Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Basauri, Bilbo eta Portugaleten eraikiko dute besteak beste. Gipuzkoan industrializazioa txikiagoa eta orekatuagoa izango da. Haatik etxebizitza arazoa oso presente egongo da. Honen aurrean Tolosan bi kooperatiba sortuko dira (Pablo Iglesias eta La Victoria) eta Errenterian beste bat. Hala ere, herrialdeko esperientziarik garrantzitsuenak ez dira Donostian edota Arrasaten emango, Bidasoko hirian baizik. Irunen inon baino etxe-merke gehiago eraikiko baitira dira formula kooperatiboz. Horietako bat, maizter sindikatutik jaioko da eta honela mugimendu sozialistaren arrakasta eta porrotei lotu joango den utopia izango da. ETXE-MERKEAK ETA KOOPERAZIO SOZIALISTA IRUNGO “LA IRUNESA”-REN KASUA (1924-1936)

ekingo dio lanari: honen lehen dinamika jabeen kontrako salaketa judizial eta publikoak izango dira. Maizterren sindikatuak konfrontazio dinamikan den bitartean, etxe-merkeen aukera udaletxetik hasiko da mugitzen. Laster helduko da proposamena Borreda zinegotziaren eskutik: Elizatxoko kuartelak estatuaren eskumenetatik udalekora pasatzean, bertan, etxebizitza merkeak eraiki beharko lirateke indarrean den legedia probestuz. Udal mugimendu honen aurrean aktibatuko dira laster bi eraikuntzarako ekimen kooperatibo. Garrantzitsuena “La Irunesa” bezala ezagutuko den eta Anaka auzoan urbanizatuko duen “Sociedad Cooperativa de Casas Baratas” izango da. Hau hirian egituratzen ari den sozialismoaren apustua izango da (“Cooperativa Irunesa: Irun Moderno” gisa era azaltzen da iturri batzuetan). 1927 hasiko ditu obrak eta 130 etxebizitza altxako ditu. Bigarrena “Cooperativa de Casas Baratas Ciudad Jardin” izango da. Formula kooperatiboan babestuko bada ere oso bestelako izaera izango du. Lur-jabeak diren eta legedia probestuz lurrei errentagarritasuna atera nahi dioten jabe-politikari-teknikoek sustaturiko egitasmoa izango da “Ciudad Jardin”. Joera eskuindarreko zuzendaritza izango du kooperatibak. Azken honek Lapitze auzoko Elizatxo inguruan eraikiko ditu bere 118 etxebizitzak 1927aren bueltan. Hauen arteko liskarrak ez dira faltako. Mertxe Trancheren arabera hau ez da bi proiektu urbanistikoren arteko lehia soila izango. Hori baino gehiago gerlan talka egingo duten bi sektore sozialen arteko gatazka izango da. Bi mundu ikuskera, bi proiektu sozial zeinak koiunturak historikoak etxebizitzaren eta eremu urbanistikoaren zelaira eramango dituen. Honetan ere, irabazle eta galtzaileen rol-a berdin banatuko da. 2.2. “LA IRUNESA” KOOPERAZIO SOZIALISTAREN ONDARE URBANISTIKO ETA POLITIKOA 1924. urtean maizterren sindikatuak ezkerrera egingo du Florencio Iratxeta presidente izendatuz. Maizterren eta jabeen arteko liskarrek sona handia hartu dute Bidasoako hirian. Kalean, iritzi publikoan eta baita udalean ere. Maizterren aurrerapausoen aurrean jabeek ere beren klase antolakundera joko 06 dute laster. // LAIA 2. “LA IRUNESA”. MAIZTER SINDIKATUTIK KOOPERATIBARA, KOOPERATIBATIK KONFISKAZIO FRANKISTARA. (1924-1936) 2.1. MODERNIZAZIOA, ETXEBIZITZA ARAZOA ETA LEHEN ERANTZUNAK 1920. hamarkadan Irun hiri moderno egingo da. Honen modernizazio iturriak proiektu burgesliberalaren garaipen militarretik etorriko dira: 1839. urte ostean aduana ekonomikoa ekarriko dute Bidasoaldera eta 1863. penintsula eta Europako merkatuak lotzeko trena helduko da. Bi faktore hauek baldintzatuko dute hiriaren garapen industriala eta urbanizazioa. Azken guda karlistaren ostean (1872-1876) modernizazioren azkartzea emango da: Aduana-trena-industrializazioa hirukotearen sinergiak populazio ugari erakarriko du Irunera: Funtzionarioak, merkatariak eta baita landa inguruetatik kanporatuak diren behargin asko ere. Etxebizitzari dagokionez, 1914-1924 hamarraldia latza izango da beharginentzat eta auziak eztabaida publikoan zentralitatea hartuko du. Indar kontserbadoreak izango dira arazoari heltzen lehenak. Hau ez da harritzekoa, izan ere gatazka agerikoen aurrean antolatzen ari diren indar iraultzaileak apaltzeko “ispilu lan desmobilizatzailea” egitea ohikoa da ordenaren aldeko indarren partetik. Sindikalgintzan, alderdietan eta kooperatibismoan ikus daiteke estrategia hau. Honela “Casa Social Catolica”-k bilera irekia deituko du Udaletxean eta 1924-ko urtarrilaren 20-rako maizterre liga sortuko dute. Juntan zinegotzi diren bi pertsona daude eta izango diren lau. Aitzitik, lehen junta honetan begi-bistaz galdu ezin dugun militante sozialista begiztatuko dugu: Florencio Iracheta1 . Ligak, egoitza eskuratuko du arin (Eliza kaleko 13.na) eta segituan 1. Florencio Iracheta (1895-1938) irungo militante sozialista aktiboa izan zen. Madrildik etorri zen Aduanetan lan egitera eta laster hasi zen behetik langileria antolatzen eta honetarako erakunde ezberdinen sorreran murgiltzen. Besteak beste erakunde hauen lehen lerroan egon zen Florencio: Maizterren sindikatua, Cooperatiba Casas Baratas de Irun “La Irunesa” eta klase erakundea zen “Aduanetako langileen elkartean”. Primoren diktadura garaian deserrira kondenatua izan zen (hilabete batzuk baino ez zituen egin) eta bueltan egin zitzaion ongi-etorrian Errenteriako eta Eibarko Maizter Sindikatuko, “La irunesa” kooperatibako eta Gipuzkoako maizter federazioko ohorezko lehendakari izendatu zuten. Errepublika garaian zinegotzia izan zen irungo udalean eta 1932an irungo UGT-ko buru izendatu zuten. Altxamendu frankistaren aurrean irungo defentsa batzordearen buru izendatu zuten. 1938.urtean fusilatu zuten faxistek Burgoseko espetxean.

1920 hamarkadako irudirik ezin izan dugu topatu. Hauek beranduagokoak dira, 1940 amaierakoak. Bilbo inguruko magaletan errealitate bat zen txabolismoaren nolakotasuna irudikatzeko baliagarriak dira. Besteak beste Otxarkoaga, Banderas mendia, La Peña, Atxuri edo La Camparen auzune aitzindariak horrela sortu ziren. Portugaleteko kooperatibak etxe bakarra egin zuen 1936 urtean. 115 bazkiderentzako urbanizazioaren lehena zen. Altxamendu faxistak errotik moztu zuen egitasmoa (http://mareometro.blogspot.com/2014/02/los-conde-pelayo-y-la-cooperativa-de.html) 07 // LAIA

08 // LAIA Posizio sozialisten indartzearekin, salaketa dinamika alboratu gabe sindikatuak alternatiba posibleen bidea irekiko du. Udalak jarritako zenbait traba gainditu ostean, batzar eratzailea “Biteri Eskoletan” egingo da 1925-ean: kooperatibaren araudia landu eta 200 bazkiderentzako inskripzio epea irekiko da bertan. Behin araudia onartuta, ez ohiko Asanbladan Zuzendaritza Batzordea eratuko du kooperatibak: Salbuespen bat kenduta zuzendaritzako 11 kideak Irungo mugimendu sozialistako kideak izango dira. Honez gain, kooperatibak honela arautuko du: maizter sindikatuko kide izatea ezinbestekoa da kooperatibaren onuradun izateko. Agerikoak beraz kooperatibaren eta “sozialismo sozietario”2 gisa irudika dezakegu munduaren arteko lotura. 2. Sozialismo sozietarioa-rekin beharginen bizi-kondizioetatik, gehienetan elkar-laguntza terminoetan sortzen diren asoziazio formen nahasmasa irudikatu nahi dugu. Garaian mundu burges eta proletarioaren arteko banaketa zurruna izan ohi zen (baita urbanistiko-espaziala ere). Honela, hirietara heltzen ziren beharginek sozializazio eta elkar-laguntzarako eragile asko sortzera jo zuten, egunerokoan aurrera egiteko (egoitzak, elkarteak, kooperatibak, ofiziokako sozietateak eta baita egiturarik gabeko kolektibitate asko ere, auzunea adibidez). Mundu proletario hau sozialismoaren ideiak ereiteko lur aproposa izan da noski. Hau gerora etorriko den alderdi eta adarkako sindikatu boteretsuagoek gidaturiko mugimendu sozialistaren ezberdina da zentzu askotan. Zer esanik ez eskala lokalean. 1925. urtean egingo dio kooperatibak udalari laguntza eskaera eta eztabaida garratzen ostean baiezkoa jasoko du: 15.000 pezeta eta urbanizazio planifikazioan laguntza. Olaketako lur batzuetan egingo da lehen saiakera baina horien jabeak garestiegi jarriko ditu. Anaka inguruetan saltzailea topatuko du kooperatibak (San Migel langile auzunetik gertu). Liskar mailaren erakusle, lehiakide den “Ciudad Jardin”-ek salmenta ekiditeko kanpaina egingo du. Publikoki salatuko du lur horiek “txiro, zarpail, inozo eta sindikalista” multzo bati saltzeko arriskuan direla. Presioak presio, lurrak eskuratuko ditu kooperatibak. Traba administratiboek 1927 arte atzeratuko dute erosketa. 1928.urtean, eraikiko diren 130 etxeetatik lehen 7ak altxako dira. 1930. urtean iritsiko dira lehen biztanleak. 1926-1930 urte arteko argazkia. Avenida del Ferrocarril ardatza begizta dezakegu San Migel auzune proletariotik begiratua. Itxura hau zuen Irungo zabalkundeak gertakari hauek jazotzen ari zirela.

09 // LAIA Egun eraitsia den Biteri eskolan sortu zen La Irunesa Kooperatiba. Eskola egungo iparralde kalean kokatua zegoen (1906-1908) Urbanizazio-kooperatibaren ideia sozialista utopikoetatik hartua da. Zentzu honetan eragin handiko egilea izan zen Howard hirigilea. Bere proposamenen baitan, partzelazioak landagunearekiko lotura berreskuratzeko desiraz egingo dira: Etxebizitza bakarreko etxeak eta honi loturiko berdeguneak diseinatuko dira hortaz (lorategi eta baratza). Norabide berean topografiak eta etxebizitza-orientazioan arreta handia jarriko da. Hauez gain etxe-merkeek berehalako beste bi premisa izango dituzte: ekonomikoak eta osasungarriak izan behar dute. Ideia hauekin lerrokatua den “La Irunesak” bi solairuko familia etxeak eraikiko ditu, bazkideko bat. Sukaldea, jantokia, logela eta bainugela izango dira behean eta lau logela lehen solairuan. Etxeek ortua jartzeko lekua izango dute eta honez gain lorategi txiki bat, eremu domestikoaren eta kalearen arteko filtro lana egingo duena. Berdintasun absoluturik ez da egongo eta hiru kategoriako etxeak egingo dira. Prezioak 6.000, 9.000 eta 12.000-koak izango dira. Florencio Iratxetak berak lehen mailakoa egingo du bere bizitoki, egun ere ikus dezakegun “Villa Eraiki ziren etxebizitza familiarren adibide bat

10 // LAIA de la Libertad” eraikina. Bazkideak, kooperatiban sartzearekin batera kuota bat ordaintzen hasiko dira eta behin etxean bizi direla, alokairua pagatuko dute eraikuntza gastuak itzuli arte. Era berean biztanleek auzo zerbitzuei eusteko ekarpena egiteko bete-beharra izango dute. Honenbestez, auzunea bertako biztanleen artean kudeatuko da. Garaian gora zetorren nazionalismoaren sintoma estilo “neo-euskotarra” hautatuko da. Etxebizitzaz gain erabilera kolektiborako espazioa ere altxako da: Pieza urbanistikoaren zentroan dagoen egoitza soziala. Plangintza urbanistikoan, bideak bertara emateko diseinatuko dira, honela auzunea barrura begira jarriz. Auzoan, alkohol salmenta debekatuko du kooperatibak. Esan denez lehen biztanleak 1930.urtean iritsiko dira. Tamalez, denbora urria izango dute urbanizazio kooperatibo honen aukerak bizitzeko. 1.3. ANAKAKO ETXE-MERKEAK: FUSILATZEAK ETA GERLA BOTINA Anakako etxe-merkeen auzunea sozialismo utopikoaren idealak bizitzeko toki aproposa izan zitekeen edo ez, ez dugu inoiz jakingo. Hastapenetan bezala, honen bilakaera gordintzen joango den giro politikoari lotua egongo baita. Jakina denez, biurteko errepublika-sozialari CEDA-k gidaturiko biurteko eskuindarrak segituko dio. 1936. urtean Frente Popularrak irabaziko ditu hauteskundeak eta jarraian, eskuinak herriaren borondatea onartu ezin eta altxamendu militarra etorriko da. Abuztuaren 27- tik Irailaren 5 arte emango da Irungo bataila. Kronika ugariren arabera oso gogorra izan zen enfrentamendua. Bidasoko hiria ere bonbardatua izango da faxisten esku geratuko den arte. Eskuindarrak laster hasiko dira, irizpide politikoak gidaturiko desjabetze masiboarekin. Ezkutatu gabe, izan ere hau 1939-an sortuko duten “Ley de Responsabilidades Políticas” sasi-legeaz egingo dute desjabetzea. Irungo sozialismoaren auzunea gerla botin gisa hartua izango da. Tamalgarria bada ere, gerlako galtzaileek eraikitako bizi-tokia faxistek lapurtuko dute. Ordurako egoiliar gehienek Bidasoaz bestaldera ihes egingo dute. Anakan geratuz gero zetorkien etorkizun ilunaz jabe baitira. 1933. urteko argazkian auzunea egin berri ikusi daiteke. Irudian ikusten denez, etxebizitzetan negozioak ere martxan jarri ziren, kasu honetan pintura salmenta eta tailerra. Hortaz bizi-toki hutsa baino gehiago zen urbanizazioa, bizitzarako eremu produktibo eta erreproduktiboa zen.

11 // LAIA «Anakako etxe-merkeen auzunea sozialismo utopikoaren idealak bizitzeko toki aproposa izan zitekeen edo ez, ez dugu inoiz jakingo.» 1954. urteko argazkian auzoa ikus daiteke. Era berean trenbide inguruarekiko duen gertutasuna antzeman daiteke Horien artean Hiriaren Defentsa Batzordeko buru izendatua izan den kooperatibako kidea. Bai, berriz ere Florencio. Iratxetak Bidasoa gurutzatuko du hiria galdu ostean. Haatik, laster itzuliko da borrokara: Galdames aldera itsasontzia hartuko du eta Matxitxakoko batailan hartuko du parte. Han egingo dute preso eta Ondarretako espetxera eramango dute. Arin, gerla epaiketa egin eta hiltzera kondenatuko dute buru militar matxinatuek. Besteak beste, faxistek ezkertiarrei egotzitako Irungo erreketan parte hartzea egotzita. 1938. urteko martxoaren 10-ean fusilatuko dute Burgoseko Cardeñas espetxean. 43 urte ditu orduan, Madriletik Irunera etorri zen eta Bidasoko hirian sozialismoaren antolaketan zuen onena eman zuen militanteak. Nahiz eta asko urritu duten atzean duen historia, Florencio urte gutxiz hartu zuen etxeak zutik dirau. Honekin batera altxa zen auzunea ere bai. Etxeak aurrean duen errotondak Florencio Iratxeta izena du egun. ITURRI NAGUSIAK • Leyre Arrieta Alberdi, José Antonio Rodríguez Ranz, Miren Barandiaran Contreras, Alazne Mujika Alberdi (1998). El movimiento cooperativo en Euskadi (1884-1936) • Merche Tranche (2017). Los buenos hijos • http://www.cofradia-anaka.com/Cofradia/ Historia/Casas%20baratas/casas%20baratas.htm • https://fpabloiglesias.es/entrada-db/10925_irachetaquilez-florencio/ • https://www.euskadi.eus/contenidos/recurso_ tecnico/descarga_publicaciones/es_descarga/ adjuntos/EDOBVI-vol-2.pdf. ↖

Lehenengo aitortza zugandik dator. Zuk badakizulako barruan mugitzen zaizuna zure ardura dela hein handi batean. Batzuetan nagitasunak hartuko zaitu, beste askotan emozioak ez dira une aproposean etorriko. Ezta? Ulertzen zaitugu. Baina emozioak ukatzeak ez du ezer onik ekartzen... Eta aurrekoan esan bezala, oso zaila da (ezinezkoa ez bada), tsunami bat alfonbra-pean ezkutatzea. EMOZIO OHIKOENAK ETA GORPUTZETAN ERAGINA Emozio bakoitzak eragin fisiko batzuk ekartzen ditu gurera. Adi eta auto-ezagutza prozesu aktibo batean murgildurik bagaude, emozio hauek azkarrago edo motelago hautemateko gai izango gara. Zeintzuk dira zure egunerokoan maiz sentitzen dituzun emozioak? Ezagutzen dituzu? A!G-ko kideon kasuan haserrea eta tristura ohikoak izaten dira. Amorruak TESTUA ETA IRUDIAK: ARA!GORPUTZ ESEA ETA EMOZIOAK II Gure bidaitxo honen lehen atalean, galdera batzuk utzi genituen mahai-gainean: Nola egin dezakegu bizitza produktiboari denbora “lapurtzeko” eta denbora hau, gure alde jartzeko? Emozioak jasotzeak altxorrak ekartzen dituela aipatu genuen. Goazen ba bigarren txango honetan, pausuak izan nahi duten 12 hitzak jartzera. // LAIA

13 // LAIA izerdia eragiten digu, bihotzaren taupadak areagotzen eta arnasa bizkortzen dizkigu. Kasu hauetan guretzat hoberena, gorputza mugitzea eta espazio seguru batean barrena hustea da. Musika jarri eta dantzatuz, edo mendira (abiadura azkarrean) joanez. Tristurak ordea, negarra eragiten digu. Batzuetan eztarriannonbait trabatua geratzen da. Baina malkoak ateratzen direnean, askatze sentsazioa lasaigarria da. Hau jasotzeko, guretzat hoberena, denbora tarte batez tristuran murgiltzea izaten da. Bakarka edo lagunduta jaso daitezke emozioak. Norberak bere burua jaso dezake, baina askotan, guk esaten dugun moduan, “lagunekin hobe” izaten da. Modu batean zein bestean, jakintza ederrak sortzen ditugu prozesu hauetan eta lehenago edo beranduago ikasitakoa partekatzeak jakintza kolektiboa sortzera garamatza. GURE BARNEKO ALTXORRAK Izotz-mendiaren behealdetik egiten gabiltzan txango honetan, ideia hau gurera ekarri nahi dugu: prozesu emozional konplexu eta luzeetan ontzen direla jakintza sakonak, perlak, eta maiz, alfonbra-pean ditugun emozioetatik abiatzen direla hauek. Perlak, batzuetan, lotsagarri egiten zaizkigu. Ez zehazki duten dirdira ikusten dugunean, baizik eta, zaurgarritasun eta zauriez osaturiko prozesua ikuskatzean baizik. Baina oso zaila izaten da hitzik ezean benetan sentitzen ari garena balioztatzea. Eta balioztapenik gabe, arriskutsua da gure barne putzuan igerian (batzuetan ito arte) geratzea. Altxorrak aberastasun komunitario bilakatzea erronka ederra da zalantzarik gabe. Baina gure ustetan, emozioak elkarrekin ere landu beharrekoak dira, honela lortuko baitugu benetako zaintza komunitario bat ehuntzea. Banakako perla hauek, kolektiboaren zerbitzura ere jarriaz. BIZITZAREN MAPA Bizitza, lana eta enplegua uztartzen goazen ESE bidai (zirraragarri) hauetan, bizi ditugun prozesu emozionalen inguruko informazioa partekatzea ezinbestekoa dela uste dugu. Honetarako guretzat oso eraginkorra den ariketa erraz bat proposatzen dizugu. Hartu paper txuri bat eta jarri zure izena erdigunean. Bertatik, atera alboetara doazen marra batzuek. Listo? Hauetako bakoitzean, daukazun energia eta denbora mugatua dela kontuan izanda, idatzi zure bizitzan zertan inbertitzen duzun denbora eta energia. Arlo bat, marratxo bat. Gogoratu bertan zaintza lanak, harremanak, enpleguak, prozesu pertsonalak, eta abar... aitortzea. Behin amaitu duzunean (zure egunerokotasunarekin alderatzea gomendatzen dizugu): zeintzuk dira ohiko emozioak ildo hauetako bakoitzean? Ba al dago behin eta berriz errepikatzen den emoziorik? Uste duzu emozio bat oso presente egoteak zure bizitzako beste eremuetan eragina duela? Ze estrategia duzu hau jasotzeko? Zer da partekatu izan duzuna? Norekin? Zeintzuk dira zure kooperatiban edo enpresa komunitarioan emozioak partekatzeko hautematen dituzun zailtasunak? Guk ez ditugu galdera potolo guzti hauen erantzunak, elkarrekin erantzunak topatzeko guneak behar ditugu. Hasiera batean “denbora galtze” bat iruditzen bazaizue ere, “bizitzea merezi duen bizitza” hori emozioak jasoak eta zainduak egotetik hasten dela pentsatzen dugu. Gorputzetan erantzun asko ditugu. Jar gaitezen elkarrekin entzuten. ↖

14 // LAIA

15 // LAIA Is the space, stupid! Espazio urbanoaren kudeaketaz TESTUA: ANDONI EGIA OLAIZOLA Hirigintza da kapitalismoak ingurune naturalaz eta gizatiarra bereganatzeko modu hori eta, logikoki erabateko nagusitasunean garatuz, espazio osoa bere dekoratu gisa berregin dezake eta egin behar du orain. (G. Debord 1957).

16 // LAIA SARRERA Hiria, ekonomia eta jendartearen arteko harremana eztabaida teoriko garratz zein sakonen iturria izan da aspaldidanik. Engles-en1 klasiko hartatik, Chicagoko eskolaren erreferentea izan zen Robert Ezra Park-en lanera pasatuz2 , edo Deborden goiko aipu hortatik3 , Harvey-en produkzio teorikora4 ailegatuz. Eztabaida horretan eskua sartu eta Kapitalismo Globalak bere kontraesan propioak gainditu nahian erabilitako estrategia espazialen inguruan arituko naiz jarraian. Nere ustetan, espazioaren ekoizpena eta kudeaketa izan dira Kapitalak 1970. haramarkadaz geroztik, aipatu kontradikzioak gainditzeko erabili duen estrategia nagusia, egungo metaketa zikloari hasiera eman diolarik, Globalizazio Neoliberalaren zikloari, alegia. Horrela, Bill Clinton-ek esan zuen esaldi famatu hura, Is the economy, stupid! haren oinarrian, Is the space, stupid zegoela defendatzen saiatuko naiz; ekonomia kapitalistaren hazkundearen azkeneko zikloaren oinarrian espazioaren produkzioa eta kudeaketa egon direla adieraziz. Argudio nagusia, kapitalistek inbertsioen irabazi tasa berreskuratzeko erabilitako estrategia nagusia espazioaren ekoizpen eta kudeaketa direla izango da, ekoizpen eta kudeaketa hori ekonomiaren azkeneko hedapen zikloaren oinarria izan dela arrazoitzen saiatuko naizelarik. EZ DA KRISIA, KAPITALISMOA DA. Egungo Krisiaren jatorria 1970-80 ko hamarkadetan elite ekonomiko eta politikoek giro neoliberalaren bidez 1. ENGELS, F. Contribución al problema de la vivienda. 1873 2. PARK E. R ). La ciudad y otros ensayos de ecología urbana. 1999 3. DEBORD, G. La Sociedad del Espectáculo. 1967 4. HARVEY, D. Hiriaren inguruan lan egin duen eta egun bizirik dagoen intelektual nagusiena. inposatu zuten garapen ereduaren porrotean kokatzen da. Garapen eredu hori 1960ko hamarkadatik aurrera herrialde industrializatuenetan gainbeheran zetorren errentagarritasun indizea berreskuratzen saiatu da, erreforma politiko eta ekonomiko sakonen bidez. Horrela, ekoizpen eredu zurrun, hierarkiko eta Fordista batetik, sare forma duen egitura malguan eta sistema finantziero inmobiliarioan oinarritzen zen eredu batetara igaro ginen, sistema ekonomikoaren berretiuraktea bi ardatzen inguruan gauzatu zelarik nagusiki: 1) Espazioaren ekoizpena Kapital Fijoaren forman; 2) Espazioaren ekoizpena Kapital Merkantil gisa. 1) ESPAZIOAREN EKOIZPENA KAPITAL FIJO/FIJATUAREN FORMAN. ESKALAREN BERRGITURAKETA: Neoliberalizazio prozesuak egitura politiko, ekonomiko eta sozialen oinarrian

17 // LAIA zegoen eskala nagusia, Estatu eskala, berregituratze prozesu sakon batetan murgildu du: eskala subnazionala, nazionala eta supranazioanalaren ber-artikulazio antiz eta konplexuak eragin dituelarik. Horrek, eskala subnazioanalaren eta supranazionalaren artean zeuden harreman eta interakzioak modu zuzenean ematea eragin du, hau da, nazioartean lehiakor izateko eskuhartze territorialak eskala subnazionalean egin behar izatea, edo nazioartean ematen diren berregituraketek tokiko eskalan eragin zuzena edukitzea ekarri du. Horren adibide argi bat Globalizazioaren oinarrian dagoen deslokalizazio produktiboarentzako ezinbestekoak diren azpiegitura fisikoen ekoizpenean daukagu. Azpiegitura horiek portuak, aireportuak, AHT-ak autobideak, Internet lineak etab...mundu mailako intregrazio ekonomikoa ahalbidetzen duten arren, toki zehatzetan garatzen dira, eskala subnazionalean hain zuzen ere. Integrazio ekonomiko horrek, inbertsioen errentagarritasun indizea berreskuratzea «Egungo Krisiaren jatorria 1970-80 ko hamarkadetan elite ekonomiko eta politikoek giro neoliberalaren bidez inposatu zuten garapen ereduaren porrotean kokatzen da.»

18 // LAIA lortu du, kapitalak eskala ezberdinetan zehar eragiten duen “Garapen Geografiko Desiguala” ustiatuz metaketaren mesedetan. Azpiegitura territorial horien bidez gertatu den berregituratze produktiboak Geografia Ekonomiko berri bat eratu du, nazioarteko ekoizpen katean balio gutxien duten prozesuak periferiara deslokalizatuz, balio gehien sortzen dutenak (diseinua, jakintza, finantzak, kudeaketa estrategikoa) zentroko hirietan kokatzen diren bitartean. Geografia Ekonomiko Berri horrek era berean, sistemaren zentroan kokatzen diren hirien arteko lehia areagotu du nazioarteko kapital fluxuak bereganatu nahian. Horrela bada, gainointzeko hiriekin lehiatu ahal izateko, hiri horien garapen eredua “metropolitanizazioan” oinarritu da. “Metropolitanizazio” horren adibide ezin hobe bat “Euskal Hiriarena” da, zeina EAE-ko hiru hiriburuak AHT-ren bidez lotuz, nazioarteko kapitalen, jakintzen eta pertsonen fluxuak bereganatzeko helburua duen unitate funtzional lehiakor bat sortu nahi den. Modu hoetan, Neoliberalizazio prozesuaren oinarrian dagoen eskalaren berregituraketa ahalbidetu nahi da, eskala supranazionalean lehiatzeko helburua duen eskala subnazionaleko egitura metropolitano lehiakor bat sortuz, alegia. 2) ESPAZIOAREN EKOIZPENA KAPITAL MERKANTIL BEZELA: Hau da merkatura bideratuta dagoen ekoizpen espaziala. Ekoizpen espazial hau da ekonomiaren finatzarizazio prozesuaren oinarrian dagoena, finatzarizazio honen oinarri materiala. Azkeneko hamarakadetan ikusi ahal izan dugun bezela, inbertsio industrialen errentagarritasunaren beherakadaren ondorioz, espekulazio urbanisitikoa izan da merkatu finantziero horren lehengai nagusia. Fenomeno hori, mundu mailan eman zen finantza sektorearen liberalizazio prozesuak hauspotu zuen interes tipoen beherakaden bidez, klase

19 // LAIA sozial guztiek mailegu hipotekarioak lortzea ahalbidetu zuelarik. Zentzu horretan, komeni da gogoratzea azkeneko finantza-krisiaren jatorria EEBBetan eman ziren “zabor hipoteka” horietan dagoela, kreditu hipotekarioak klase pobreenetera zabaldu, eta, hauek maileguak itzuli ezin izan zituztenean egundaino darraien fintantza krisia hasi baitzen. Horrela bada, horrek guztiak Lefebvrek (1974) planteaturiko hipotesia5 onartzera garama, hots, kapitalaren zirkuito nagusiak, hau da, produkzio merkantilak errentagarritasuna galtzen duenean, zirkuito sekundarioa, hau da, sektore inmobiliario-espekulatzailea nagusi bihurtzen dela dioen hipotesia alegia. Modu zehatzagoan esanda, orain arte azaldutako fenomeno eta estrategia guztien ondorioz, sektore inmobiliarioa eta espazioaren ekoizpena bihurtu dira kapitalaren metaketarako jardun nagusia, 2007an 5. LEFEBVRE, Henry. La Producción del Espacio. 1974 gertaturiko bonboila inmobiliarioaren eztandak argi eta garbi erakusten duen moduan. Azkenik, eta ondorio politiko nagusi gisa, proposatutako hipotesia zuzena dela ondorioztatzen badugu, hau da, espazioa kapital metaketarako lehengai nagusia bada, eta ondorioz, desjabetutako klaseen zapalkuntzarako elementu nagusia bada; egungo Klase Borrokaren helburua espazioaren ekoizpen eta kudeaketaren sozializazioa eta kolektibizazioa izango direla aldarrikatuko dut. Orain arte klase borroka fabriketan kokatzen bazen, egun, espazioaren eta lurraldearen jabetza, ekoizpen eta kuadeaketa-eredua ditu ardatz nagusi. Horrenbestez eta bukatzeko, nagusiki urbanoa den mundu honetan, iraultza urbanoa izan eta helburua hiriaren produkzioa eta jabetza sozializatzea izango da, edo ez da izango. KALEA ETA ASKATASUNA!

20 // LAIA

21 // LAIA 5 urte bete dituzue jada, baina baliteke oraindik Izarkom ezagutzen ez duen jendea izatea gure irakurleen artean. Beraz, lehenengo galdera, zer da Izarkom? Iker Garaialde: Izarkom telekomunikazio operadora bat da, gainontzeko operadora guztiek eskaintzen dituzten zerbitzu berak eskaintzen dituena, baina egia esateko, operadore bat dela esatea, besterik gabe, motz geratzea da. Izarkom, berez, herrigintzarako proiektu bat da, hau da, herri batek edo gizarte batek, bere telekomunikazio zerbitzuak nola jaso nahi dituen erabaki eta lantzeko proiektua da. Gainontzeko operadoreek eskaintzen dituzten zerbitzuak eskaintzen dituela esan duzue, baina zein zerbitzu dira horiek? Amaia Oca: Internet konexioa modu ezberdinetan, zuntz bidez, irrati lotura bidez, edo 4G bidez, telefono mugikor lineak eta telefono finko zerbitzua. TESTUA ETA ARGAZKIAK: GARI GARAIALDE 5 urtez Euskal Herria telekomunikazio burujabetzan ahalduntzen Izarkom Telekomunikazio Kooperatibak 5 urte bete berri dituela aitzakia bezala hartuta, bertako hiru kiderekin eseri gara proiektuaren nondik-norakoak ezagutzeko. Mahaian eseri zaizkigu Iker Garaialde zuzendaria, Amaia Oca errektoretza kontseiluko lehendakaria eta Yaiza Arrizabalaga komunikazio arduraduna. IZARKOM

22 // LAIA Bestalde, erakunde edo enpresentzako telekomunikazioen inguruko aholkularitza ere eskaintzen dugu. Noiz eta zergatik sortu zen Izarkom? I.G. Izarkom 2017ko maiatzean erregistratu genuen kooperatiben erregistroan, baina sortze data 2017ko abenduaren 14a hartzen dugu, egun hartan egin genuelako proiektuaren aurkezpena Iruñean eta ordutik aurrera hasi ginelako hazten. Zergatik? I.G. 2011. urtetik hona, Nazio Batuen erakundeak zenbait ebazpen eta txosten argitaratu ditu Internet Giza Eskubide gisa babestu beharraren inguruan eta gobernuei Interneterako konexioa herritar guztien eskura jarri zezatela eskatuz. Informaziorako, hezkuntzarako edo beste eskubide garrantzitsuetara heltzeko ezinbesteko tresna bihurtu da. Interneterako sarbidearen merkantilizazioaren ondorioz baina, erakunde publikoek, zailtasun eta oztopo handiak dituzte Internet sarbide duin bat hedatzeko. Honela, Interneterako sarbidea, hirietan eta maila ekonomiko ertain eta altuenetako gizarte taldeetan zabaldu da bereziki eta landa eremuetako edota dirusarrera gutxieneko biztanleek zailtasun handiak dituzte. Horregatik Euskal Herrian Interneterako konexioa izateko eskubide hori demokratikoki gauzatu ahal izateko herri proiektua da Izarkom. Telekomunikazio zerbitzu horiek enpresa pribatu eta transnazionalen bidez jaso beharrean, gizarte bezala antolatu eta behar ditugun zerbitzuak guk geuk eskuratzeko helburua duena. Yaiza Arrizabalaga: Beste zenbait zerbitzu modu publikoan jasotzea normalizatuta dugu eta horiek pribatizatzea eskandalutzat joko genukeen, aldiz, gure gizartearentzako oinarrizkoak diren telekomunikazio zerbitzuak enpresa pribatuen bidez jasotzen ditugu eta barneratuta dugu joko-zelai hau. Gizartearen arrakala digitalaren gainean hausnartu, eragin eta zerbitzu hauek beste modu batean eskuratzeko proiektua da Izarkom. Zerk bereizten du Izarkom, gainontzeko beste telekomunikazio operadora horietatik? A.O. Alde batetik oraintxe aipatu ditugun helburuak daude. Izarkom beste operadorengandik bereizten duena, batez ere, proiektuaren filosofia da. Alde praktikoan, edo eguneroko funtzionamenduari dagokionez, euskaraz sortutako proiektu bat da eta erabiltzaileenganako komunikazioa eta arreta zerbitzua euskaraz ematen dugu. Horrez gain, gertuko arreta zerbitzua eskaintzen dugu. Kezka edo arazo bat duenak Izarkomera deitzen duenean, pertsona bat topatuko du linearen beste aldean, eta guk ere, argi dugu pertsonekin ari garela hizketan eta hori asko eskertzen du erabiltzaileak. Zerbitzuen kalitateari buruz, beste edonork eskaini dezakeen moduko zerbitzua eskaintzen dugu, ez gutxiago. Y.A. Gainera, Izarkom ez da ahalik eta gehien saltzeko helburua duen enpresa bat. Bazkidearen neurrira egokitutako zerbitzua ematen dugu; bere beharretan oinarrituta. «Izarkom, berez, herrigintzarako proiektu bat da, hau da, herri batek edo gizarte batek, bere telekomunikazio zerbitzuak nola jaso nahi dituen erabaki eta lantzeko proiektua da.»

23 // LAIA

24 // LAIA Izarkomek ez du eskaintza deigarrien bidez ahalik eta gehien saltzea bilatzen, eta hori sumatu egiten du Izarkomera informazio eske deitzen duenak. Gure filosofiarekin eta helburu teorikoekin du zerikusia, baina egunerokoan, erabiltzailearekin dugun harremanean eragin handia du. A.O. Hori da, guk entzun egiten dugu eta horri erantzun bat ematen diogu, zerbitzu bat eskaini. Guk ez dugu produktu bat saltzen, zerbitzu bat eskaintzen dugu. Jende askok ez du argi zer den 100Mb/seg.ko abiadura izatea edo zenbat diren 15 Gb datu; zenbat eta gehiago, orduan eta hobeto ideia sartu digute barruraino eta askotan ez dugu hainbeste behar izaten. Gainera behar baino gehiago kontsumitzeak aztarna ekologikoaren areagotzea dakar. Kooperatiba eredua erabaki zenuten Izarkom martxan jartzeko, baina zergatik eratu zenuten kooperatiba bat? I.G. Gure helburuak bete ahal izateko eredu aproposena zela iruditu zitzaigulako aukeratu

25 // LAIA genuen Kooperatiba eredua. Guk proiektu ireki eta parte-hartzaile bat sortu nahi genuen; proiektura gehituko zen lagun orok bere ahotsa izan eta erabakietan parte hartzeko aukera edukiko zukelarik. Proiektu kolektibo bat jarri nahi genuen martxan eta elkarlaneko proiektu hori juridikoki antolatzeko modu aproposena kooperatibaren eredua iruditu zitzaigun. Gainera, langileen antolaketa beste eredu batzuk baino modu demokratikoago eta horizontalagoan egiteko aukera ematen du kooperatibak. Langileak ez dira nagusi edo jabe baten enplegatuak, proiektuaren parte diren unetik proiektuaren erabakietan ahotsa eta botoa dute. Argi genuen, telekomunikazio arloko aferei erantzun bat eman nahi bagenien, barne antolaketa eta langileei zegozkien esparruei ere arreta jarri behar geniela. Lehentxeago aipatu duzue telekomunikazio zerbitzu hauek transnazionalen eskutik jasotzera ohituta gaudela. Izugarrizko enpresak dira, publizitatean diru asko gastatzen dutenak eta presentzia izugarria dute marka horiek gure egunerokoan. Nola moldatzen da Izarkom itsaso horretan, nola bilatzen du Izarkomek bidea erraldoi horien zelai berean jokatzen? A.O. Ez nuke esango bi liga direnik, bata haiena, lehen mailakoa eta beste bat geurea, baina esparru ezberdinetan jokatzen dugu. Haiek nahi, behar eta helburu jakin batzuk dituzte eta guk beste batzuk, zeharo ezberdinak direnak. Askoz gehiago kostatzen zaigu gure burua ezagutzera ematea, ez baitugu publizitate kanpaina erraldoirik egin nahi eta horren ordez jasangarritasunean eta komunikazio ez bortitzean sinisten dugulako. Filosofia berdinarekin bat egiten dugun eragileen artean indarrak batzeko sare bat sortzen ari da; Izan Goiener, Ondalan Koop, Eraman, BDS Koop, Ekhilur…eta hori da gure bidea. Izarkomeko bazkide diren norbanakoen inplikazioarekin ere gure proiektua ezagutzera emateko urratsak ematen ari gara. Y.A. Desazkundearen filosofiaren baitan badago herritar kopuru bat, gure ustez haziz doana, bere eguneroko aukerak eta erabakiak, aipatu duzuen liga horren kontra hartu nahi

26 // LAIA dituena, bizitza koherenteago baten bila ibilbide bat egiten hasi duena. Jende guzti horrek bidean aurkituko gaitu. Bilaketa horretan ari ez denak, kezka horiek ez dituenak, zailago aurkituko gaitu. Beraz, Izarkomek zerbitzua gizartearekiko jarrera zehatz bat dutenei eskaintzen die? A.O. Ez, ez, Izarkomek nahi duen orori eskaintzen dio zerbitzua, baina esan nahi genuena da, plazara ateratzeko besteek duten grin horrekin bat egiten ez dugunez, alternatibak bilatzen dabiltzan horiek topatuko gaituztela errazago. I.G. Izarkomek zerbitzua edonori eskaintzen dio, baina zerbitzua eskaintzetik jaso ditzakegun etekinak zertan erabiltzen diren kezka duen jendeak bilatuko gaitu, edo Euskarari garrantzia ematen diotenek adibidez. Hala ere, egon badago euskalgintza, herrigintza edo telekomunikazio eredua aldatzeari garrantzirik eman nahi ez eta arreta zerbitzu egoki baten bila etortzen denik ere; horientzako ere bada Izarkom, noski. Y.A. Hori da, gu ez gara jendea erakartzeko prezioen norgehiagoka horretan sartzen, hasiera batean ez gara merkeenak, lehen aipatu bezala, ez ditugulako sekulako es - kaintzetan oinarritutako kanpainak egiten (handik urtebetera prezioa igotzeko) baina beste hamaika arrazoi dago Izarkomek eskaintzen dituen zerbitzuen alde apustu egiteko. Norberak bere arrazoiak bilatu behar ditu. I.G. Hori da, gainera, prezioen lehia hori, normalean, beste norbaiten kaltetan izaten da, langileen lan baldintza edo soldataren kaltetan edo erabiltzailearen edo zerbitzuaren kaltetan. Izarkomek hori ere zaintzen du, lehen esan bezala, langileak proiektuaren parte dira eta barne araudia edo jai egunen antolaketa, adibidez, bazkideekin elkarlanean erabaki dira. Esan dugu 5 urte bete berri dituela Izarkomek. Zer egin du Izarkomek 5 urte hauetan. Zein izan da egindako ibilbidea. I.G. Gehienbat egin duguna proiektua

27 // LAIA finkatzea izan da. Proiektua ezagutzera ematea izan da lehen lana eta garrantzitsuena. Hortik aurrera, polikipoliki zerbitzuak gehituz joan gara eta horrek indarra eman dio Izarkomi, hasieran aipatzen genuen Euskal Herriko telekomunikazio burujabetzan ahalduntzeko prozesu horretan pixkanaka murgiltzeko. A.O. Herrigintzan proiektu ezberdinekin aritu gara lanean. Adibide batzuk aipatzearren: Gazte Martxak internet konexioa behar izan duenean guk eskaini diegu baita 2019an Biarritzen ospatu zen G7koen goi bileraren aurkako mugimenduari ere. Covid19aren pandemiaren hasieran, hego Euskal Herrian eskolak eten eta ikasleak etxera bidali zirenean, irakasle bat ohartu zen ikasle askok arazoak zituztela internet bidez klaseak jarraitzeko, ez baitzuten behar adinako konexiorik. Kasu honetan, eskola eta udal batzuekin akordioak egin ondoren, 1.200 ikasle baino gehiagori internet konexioa ahalbidetu genien, klaseak jarraitu eta arrakala digitala handitu ez zedin. Horrez gain, Irungo Harrera Sarearentzako mugikorrak eskuratzeko elkarlanean ibili gara bertatik pasatzen diren pertsona migratzaileentzako. I.G. Horrez gain, sare propioak garatzen eta hedatzen hasi gara, sare libre eta irekiak, bai irrati lotura bidez eta bai zuntz optiko bidez, adibidez, Usurbilen, Areson eta baita Hernanin ere, nzeinetan Hernani Burujabe proiektuaren baitan sareak hedatzen gabiltzan. A.O. Udal batzuen telefonia zerbitzu eta azpiegiturak Izarkomek kudeatzen ditu, eta honek herri horietako plaza eta gune garrantzitsuetan herritar guztientzako wifi sare libreak sortzeko aukera eman die, dela Zaldibia edo Artean besteak beste. I.G. EH Kom sortu dugu Udalbiltza eta Hiritik At kooperatibarekin batera, Euskal herrian sare libreak maila nazionalean sortu eta kudeatzeko proiektua, eta honek ahalbidetuko du Izarkomez gain, beste eragile batzuk saregintza horretara gehitzen joatea. Eta zeintzuk dira datozen urtetarako Izarkomen erronkak? A.O. Alde batetik zabalpen geografikoa. Gaur egun Hego Euskal Herrian bakarrik ematen dugu zerbitzua, horregatik Euskal Herri osora zabaldu eta Iparraldean zerbitzuak eskaintzeko pausua eman nahi dugu. Bulego bakarra Irunen dugu gaur egun, eta beste puntu fisiko batzuk ireki nahi genituzke beste hiri batzuetan. Horrez gain, orain arte beste eragile batzuekin egindako elkarlanean jarraitu nahi genuke. I.G. Esan dezakegu gure erronka aipatu ditugun helburu horietan pausuak ematen jarraitzea, bidea ibiltzea, azken finean, beste herri batzuetan sare aske eta libreak sortu eta zabaltzen joatea eta Euskal Herrian zehar proiektua zabaldu eta ezagutzera ematea direla. Horregatik dei egin nahi diogu proiektuarekin bat egiten duen orori zabalpen honetan lagundu dezan. ↖ «Prezioen lehia hori, normalean, beste norbaiten kaltetan izaten da, langileen lan baldintza edo soldataren kaltetan edo erabiltzailearen edo zerbitzuaren kaltetan. Izarkomek hori ere zaintzen du.»

28 // LAIA TESTUA: OIHANA GALARDI OGALLAR KAFETXO BAT?

29 // LAIA Arabiga aromatsua (Coffea arabica), kafeina gutxiagokoa, usain sarkor eta zapore finekoa ala Robusta sendoa (Coffea canephora), zernahi ekintza hasteko neke eta loak uxatzeko gai dena. Munduko hirugarren edaririk kontsumituenak hori du, elikagai edo edari batetik harago, soziologikoki kontuan hartzeko ekintza da: errituala; egunero ordu berean hartzekoa, soziala; elkartzeko aitzakia bera, estimulatzailea; azterketa garaian dagoenari galdetu bestela! Europar gizartea da biztanleko kafe kopuru handienak kontsumitzen dituena, produktu honen ekoizle nagusi diren herrialdetako populazioaren gainetik, Brasil, Vietnam edota Indonesia zein gure imaginarioan kafearen ekoizpenarekin lotzen ditugun Kolonbia, Ekuador edota Etiopiako herritarren aldean. Azken herrialde honetan, Abisiniako mendi eta goi lautadetan du jatorria kafeak. XV. mendearen erdialdean Yemenen ekoizten zen, arabiar herrialdeetan zabaldu eta XVII. mendearen hasierara arte ez zen Europara iritsiko. Amerikar kontinentera mende horren amaiera aldera, Estatu Batuetatik, kontsumo gai gisa sartu zen. XVIII. mendean, Europan, edari honen kontsumoaren hedapenarekin ekoizpena kolonietara zabaltzen hasiko da, Asiatik Amerikar Karibera eta hortik Hego Ameriketara. XIX. mendera arte ez zen Kolonbiara iritsiko. Nahi izan ezkero, kafearen fenomeno soziologikoari, mito intelektuala ere gehi diezaiokegu. XV. mendetik gaurdaino, edari honen zabalpena debekuz eta polemikaz betea egon da, bere efektu estimulatzaileek egonkortasun politiko eta erlijiosoa kolokan jartzen zituela egotzi baitzaio herrialde, kultura eta une historiko ezberdinetan. Kafeari aitortutako ohiturak, beste edari askoren kontsumoaren atzean aurkitzen baditugu ere, tea, beste belar infusio edota hainbat edari alkoholdunetan esaterako, tradizioari eta tokikotasunari erantzutetik oso urrun daude. Gure kafe kontsumo tradizioa hirurehun urteren bueltakoa bada ere, garai jakin batetako modako gosari edariaren bilakaeratik haratago, garaiko koloniek Europar gizarteari eskaintzen zioten aukera ekonomikoetan, gerora harreman komertzial horiek izan duten bilakaeran eta historikoki kontsumo ohitura eta pisu handiagoa izan duen tearen merkatuaren lehiakortasunean oinarritzen da. Aurrekari ekonomiko horiek ahazten ez baditugu, errazago konprenituko dugu jatorrizko kafearen prezioa merkatu internazionaletan finkatzea, munduko kafe ekoizpenaren %70 familia mailako esplotazioetan sortzen bada ere. Merkatu internazional horietako burtsa artekariek ekoizpenari lotutako faktoreak kontuan hartzen badituzte ere desorekari eragiten dioten beste hainbat sartzen dituzte jokoan: banatzaile handien stock erreserbak, herrialde ezberdinetako gobernu politikak, espekulazioa eta ekoizpenari lotuak ez diren hamaika egoera ere. Honek guztiak, finkatutako prezioen gorabehera handia eta ezegonkorra sortzen du, hala nola, prezioa ekoizpen kostuen azpitik zehaztea. Ondorioz, nekazari askoren lana eta bizi baldintzak arriskuan jarri izan dira pobrezia egoeratara bultzaturik. Hamaika aldiz proposatuko zizuten gonbidapena ala zuk zeuk iradokitakoa. Goizean goiz esnatu ahala, lanean sartu aurretik, goiz erdian, bazkalostean, lagun batekin geratzeko aitzakia, nahiz eta gustatu ez ere!

30 // LAIA Kafearen Jatorrizko ekoizpenari ezarritako prezioetan familien bizi bidaltzetan desberdintasunak sortzen dituen eredu honen aurrean, erantzun duin gisa sortzen da Bidezko Merkataritzaren kontzeptu eta ideia. Ekoizpen kostea eta bizi eta lan baldintza duinak bermatzen dituen prezio minimo bat zehaztea izango da erosketa prezioa ezartzeko irizpide nagusia. Bidezko merkataritzak, ekonomia sozial eta solidarioaren baitan kokatuta, bilakaera eta ibilbide handi bat izan du bai bultzatzaile, kontsumitzaile zein ekoizpenaren aldetik. Ekoizpen eredu agroekologikoan oinarritu izan da eta sozialki eta ekonomikoki jasangarria zen eredu batetik, ingurumenarekiko iraunkorragoak diren ekoizpen ekologikoetarako egokitzapen logikoak integratzen joan da. Oinarrizko 10 printzipioz osatzen da, ekoizpen eta komertzializazio eredu konbentzionalak historikoki ekoizle txikienei ukatu dizkien eskubideen lorpenera bideratuak : 1. Aukerak sortzea desabantaila ekonomikoak dituzten ekoizleentzat. 2. Gardentasuna eta erantzukizuna 3. Bidezko merkataritza-jarduerak 4. Bidezko prezioa ordaintzea 5. Haurren lanik eta behartutako lanik ez egotea ziurtatzea 6. Ez baztertzeko, genero-berdintasuna lortzeko eta elkartzeko askatasuna (sindikala) izateko konpromisoa 7. Lan-baldintza onak bermatzea 8. Gaitasunak garatzen laguntzea 9. Bidezko merkataritza sustatzea 10. Ingurumena errespetatzea EKOIZLEEN KOOPERATIBAK Lehenago adierazi bezala, mundu mailako kafe ekoizpenaren bi herenetik gora, familia ekoizpenak dira. Kafearen kontsumoari erreparatuz, jatorrizko herrialdeetatik kanpora modu nabarmenagoan egiten dela ikusi dugu, horrek, Bidezko Merkataritza europar gizarte “kontzientziatuetako” merkatu aukera gisa sortutako mekanismotzat ikustera eraman gaitzake. Hein batean horrela ulertu daiteke, merkatu internazionalean egoten jarraitzeko alternatiba hobeago bat. Beste aldetik, Bidezko Merkataritzaren bilakaera aipatu da. Bere sorreratik familia eta komunitateen kooperazioan oinarritu da, familientzat ezezik komunitateetan inpaktu positibo bat izatea ahalbidetzen zuten kooperatiben sorrera eta sendotzearekin. Munduko edozein ekoizle txikirentzat ekoizpenetik komertzializaziorako lan guztia bere gain hartzea ia ezinezkoa da. Ekoizpenari dagokion egokitze, berrikuntza eta produktibitatetik, komertzializazio modu berrienetara. Jatorrizko ekoizleen kooperatiba horietatik, egun garapenerako eragile, asoziazio eta kooperatiba berriak sortu dira, jatorrizko salmenta baldintzak bermatu eta printzipio guztiak garatzera begira ezezik, banaketa prozesuetan parte hartzera bideratutakoak, tokiko ekoizle eta kontsumitzaileen artean harreman ekonomiko solidarioak eraikitzera, edota amaierako kontsumitzaileak kafearengatik ordaintzen duen prezioaren irabazietan parte hartzera. Ekonomia motak honek azken urteetan jaso duen nazioarteko finantzalankidetzari esker ohiko ekonomiaren hainbat jardueretan ere lehiatzen hasi da. ↖

31 // LAIA Nerabeek sakelakoa izate bidean laguntzeko helduentzako gida bat sotzen ari gara ZEIN ADINETAN EMAN BEHAR ZAIE MUGIKORRA NERABEEI TESTUA ETA ILUSTRAZIOA: YAIZA ARRIZABALAGA SORAZU

Azken 15 urteetan analogikotik digitalerako jauzia eman ostean, modu digitalean heztearen erronka ez da makala. Analogikoan hezten badakigu. Imitazio bidez, haurrari errepidea igarotzen irakatsi diezaiokegu, edo marrazten. Baina gaur egungo etxeetan digitalean hezterako orduan zalantza askoren aurrean aurkitzen gara. Eta natibo digitaltzat dauzkagun haurrei, inolako aurretiazko prestakuntza edo argibide zehatzik gabe, internetera konexioa duen gailu bat uzten diegu eskura. Ondorioz, umezurtz digitalak direla esaten da gailuaren erabilera desegokia egitera daramatzatenak. Izarkomen gure bazkideen beharrei erantzuten saiatu izan gara beti eta bada azken hilabete hauetan zabaldu den kezka bat. Noiz eta nola eman bihar diegu nerabeei lehen mugikorra? Galdera honek erantzun zuzenik ez badu ere, gure etxeetako ingurune digitala ahalik eta errespetuzkoena, hezitzaileena eta pedaogikoena izan dadin gida bat egitea beharrezko jo dugu. Gida honetan gailu bat eskuratzeko beharrak identifikatu, erabilerari buruzko kontzientzia hartu, horren gainean hausnartu eta azkenik, erabilerari buruzko akordio bat egiteko baliabideak eman nahi ditugu. GURE GOMENDIOA: 16 URTETIK GORA, ETA AHAL DELA, 18TIK GORA. Neurologoek diotenez, 16 urtetik aurrera lortzen du gure garunak halako gailu bat egoki erabiltzeko heldutasuna. Adin horretatik aurrera errazagoa izango da erabiltzailea izatea gailua kontrolatuko duena eta ez alderantziz. Izan ere, mugikorretan 32 eta orokorrean internetera konektatzeko // LAIA Neurologoek diotenez, 16 urtetik aurrera lortzen du gure garunak halako gailu bat egoki erabiltzeko heldutasuna. Adin horretatik aurrera errazagoa izango da erabiltzailea izatea gailua kontrolatuko duena eta ez alderantziz.

33 // LAIA erabiltzen ditugun gailuetan instalatuta ditugun aplikazio asko, menpekotasuna sortzeko diseinatuta daude. Scroll infinituak, etengabeko jakinarazpenak…adikzioa sortzen dute, eta ez da kasualitatea, interneteko industria erraldoien helburua horixe baita: bideojokoen industria, ikus-entzunekoen edukiena, sareena eta sare sozialena..., dendenak gure arreta bereganatzeko lehia bizian dabiltza. Gaur gaurkoz Euskal Herrian batez beste 12-13 urterekin erosten zaie haurrei lehenengo sakelakoa. Baina segapotoa eman aurretik, erabilpen egoki bat egiten irakastea gomendatzen dute adituek. Afera honen inguruko lanketa egiten dabiltza hainbat guraso elkarte, esaterako Tolosako “Altxa-burua” eta Zarauzko “Bidelagun”, bertako Salbatore ikastolako guraso talde baten gidaritzapean. Zarauzko ekimenean diharduen Miren Rosek ere badaki «zirikatzailea» eta “utopikoa” izan daitekeela proposamena, baina eskaintzen dituen hitzaldi eta eskolen bidez helburu argia du: lehen mugikorra izateko adina ahalik eta gehien atzeratzea. Gure erronka laguntzaile gisa beraz, gazteak, bere nortasun heldua eraikitzeko bidean, mugikorraren erabilera bere beharren arabera eta bizitzako gainerako jarduerekiko (ikastea, lan egitea, harremanak izatea, garatzea eta bizitzako esperientzia guztiak) orekan autoerregulatzeko beharrezkoak diren gaitasunak garatzea izango da. Ildo horretan, gure gidak ondorengo hiru zutabeak ditu oinarri. BEHARRAK IDENTIFIKATU Bi dira funtsean: Bata, nerabeak ez duela ondokoa baino gutxiago izan nahi: “Ikasgelako bakarra naiz mugikorrik ez duena”. Lagun eta ikaskideen artean mugikorraren erabilera orokortzen hasten denean bere burua taldetik kanpo soma dezake. Bestetik, segurtasun sentsazioa ematen digu helduoi gure umeak uneoro non dabiltzan jakiteak. Gure beldurrak lasaitzeko dugun grinari erantzuten dio, ez umeak duen behar bati.

34 // LAIA bizHIRIak trantsizio eko-sozialaz hiri ereduaz txingudin behetik gora Non daude kapitalismo globalizatuak eragindako krisi eta arrakalei aurre egiteko bideak? Non bilatu bizitzak erdigunean jarriko dituen eredu baterako erreferentziak? Non landa ditzakegu beharrezkoa dugun itxaropenaren haziak? BDSKoop-etik hipotesi bat dugu: Erantzuna lurraldea da. Atzo eta gaurko esperientzientziek, proiektu eta asmoek, pertsona eta aliantzek osatzen duten lurraldean daude merezi dugun etorkizuna eraikitzeko lehengaiak. Behe Bidasoa, Txingudi da gure lurraldea, gure abiapuntua. Bertatik etorkizun ekosozial posibleak begiztatzeko bidea egingo dugu Martxoan eta Apirilean zehar. Etorkizun duin baten alde egin nahi duten lagun ugari batu dira txangora honezkero. Animatuko al zara zu ere? Ikuspegi horretatik abiatuta, hauxe da gure proposamena: nerabeari lehen telefonoa ematerakoan, ikusi ea familia edo bizikidetza unitateko kide modura elkarren artean koordinatzeko premia dagoen edo ez. Hala bada, ondoren aztertu ea interneterako konexioa duen smartphone bat den beharrezkoa edo ez. Esate baterako, 11- 13 urte inguruko nerabe batek garraio publikoan bidaiatu behar badu, helmugapuntura iritsi dela ziurtatzea baino ez dugu behar, edo, gehienez ere, ibilbidean zehar edozein ezustekoren aurrean laguntza eskatzeko aukera baduela jakitea. Kasu horretan, soilik deiak egin eta jasotzeko aukera duen telefono mugikor bat edukitzearekin nahikoa litzateke. Daturik gabeko tarifa bat kontratatzeko aukera izango genuke, adibidez, eta etxean daukagun sakelako zaharrak balioko liguke jarri dugun adibidea gertatzen denetan. Premia baina, lagun-taldetik kanpo ez geratzeagatik badator, gurasoen gailuarekin has daiteke nerabea mugikorra erabiltzen (eta sare sozialetean gurasoen profilarekin). Proposamen honek gurasoa bidelagun bihurtzen du mugikorraren erabileran. MUGIKORRAREN ERABILERAZ HAUSNARTU Mugikorra ematea erabakitzen dugunean, denon ardura da (bai nerabeak baina baita helduak ere) gailuari emango diogun benetako erabileraz konsziente izatea. Izarkometik ere kontsumo arduratsua sustatzeaz gain, telefonoaren erabilera kontzientea bultzatzearen aldeko jarrera dugu. Argi dugu mugikorra tresna bat dela, eta ez opari bat. Beraz, erabilerari buruzko argibideak, arauak, mugak…garrantzitsuak dira funtzionamendu egoki bat bermatzeko. Hori esanik, gurasoen eta gazteen arteko elkarrizketa eta adostasuna funtsezkoa da: erabilerak justifikatuta egon behar du, eta bi aldeen akordioaren ondorio da. Ezin dugu ahaztu ibilbide honetan gurasoak eredu eta gidari izango direla: nerabeen pantailaren kontrola, helduen pantailen autokontroletik dator. Urteetako ibilbidea da. Haurtzarotik edo nerabezaroaurretik hasi eta 18 urte ingurura arte. Horrenbestez erabilera honek mailakatua behar luke izan. Lehen hezkuntzako 5 eta 6. mailetan hasten dira konpetentzia digitalak lantzen, beraz hortik aurrera zentzuzkoa litzateke gailua helburu didaktikoekin erabiltzen hastea adibidez. ERABILERA HITZARMENA Erabilera Hitzarmena, izenak adierazten duen moduan, helduaren eta nerabearen artean mugikorra erabiltzeko baldintzak adostetik ateratzen den dokumentua da. Hitzarmen hau egiteko unerik onena mugikorrik ez dagonean da, eta berau eskuratzeko baldintza gisa. Gainera, dokumentu hau eguneratuz joan behar da nerabeak kontzientzia eta erantzukizuna hartu eta bere beharrak aldatu ahala. Behin hitzarmena adostuta, dokumentua sinatu eta erraz kontsultatu ahal izateko lekuren batean gordeko da, bi aldeek gogoan izan dezaten. ↖

bizHIRIak trantsizio eko-sozialaz hiri ereduaz txingudin behetik gora Non daude kapitalismo globalizatuak eragindako krisi eta arrakalei aurre egiteko bideak? Non bilatu bizitzak erdigunean jarriko dituen eredu baterako erreferentziak? Non landa ditzakegu beharrezkoa dugun itxaropenaren haziak? BDSKoop-etik hipotesi bat dugu: Erantzuna lurraldea da. Atzo eta gaurko esperientzientziek, proiektu eta asmoek, pertsona eta aliantzek osatzen duten lurraldean daude merezi dugun etorkizuna eraikitzeko lehengaiak. Behe Bidasoa, Txingudi da gure lurraldea, gure abiapuntua. Bertatik etorkizun ekosozial posibleak begiztatzeko bidea egingo dugu Martxoan eta Apirilean zehar. Etorkizun duin baten alde egin nahi duten lagun ugari batu dira txangora honezkero. Animatuko al zara zu ere?

www.bdskoop.eus Aixin Zolua 5, B lokala. 20304 IRUN

Click to View FlipBook Version