komunikazioa Download PDF
  • 13
  • 0
LAIA 08
Gure aurrekoek bide bat egin zutelako gaude gu hemen. Langilegoaren eskubide eta bizi baldintzak hobetzeko asmoz, XIX. mende amaiera eta XX.aren hasieran Europan eta Euskal Herrian sortu zen olatu kooperatibo haren ondorio gara, modu batean edo bestean. Haiek egin zutenetik ikasi, orduko eztabaida eta kezkak gaurkotu eta gaur egun ditugun erronkei aurre egiteko baliagarri izango zaizkigun tresnen bila gabiltza. Aurrera begira, baina atzekoari begirik kendu gabe. Orduan bezala, produkzio sistema eta merkatuak berezkoak omen dituzten baldintza makurrei aurre egin, eta alternatibak landu eta eskaintzen.

Duela, jada, 2 urte, LAIA honen lehen alea zuen esku jarri genuen unetik gabiltza mantra bera errepikatzen, behin eta berriz: badira alternatibak. Badira beste modu batera pentsatu, sortu eta abiatu diren proiektuak ekonomikoak. Ekonomia norberaren onura hutsa lortzeko bide bezala hartu beharrean, onura kolektibo baten bidez, ongizatea bilatzeko mekanismoa bezala ulertuz sortu diren ekimen ekonomikoak; komunitarioak, demokratikoak, ekitatiboak, inklusiboak eta jasangarriak.

Baina sarri ez da erraza izaten batzuen eta besteen artean bereiztea. Erakusleiho gehinek bideratzen gaituzte kontsumo azkarrera, merkatuak, den-dena nahasian eskaintzen digu eta bila gabiltzanean, ez dugu jakiten nora begiratu, zertan oinarritu beharko genukeen topatu dugun hori alternatiba justua den jakiteko. Estatu espiniarreko legediak ez du batere argi uzten zer den ekonomia soziala, noraino iristen den alternatiba izate hori. Sozial hori definitzen joateko aukera ezberdinak landu izan dira (Adibide bezala, LAIAren 5. eta 6. aleetan landu genuen adierazle sistemaren beharrari buruzko artikuluak) eta definizio horien arabera sailkatutako ekimen eta proiektuak elkarrekin saretu izan dira, aurreko LAIAn aipatu genuen moduan, indarrak batu eta elkarkooperatuz, ahal den neurrian kapitalaren aurka borrokatzeko.

Balio beza ale honetan eskaintzen dugun Merkatu Sozialaren adibideak, alternatiba horiek, egon badirela barneratzeko. Bidea luzea bada ere, ibilian-ibilian goazela erakutsi, eta bidea gurekin batera egin nahi duena gonbidatzeko.
View Text Version Category : 0
  • Follow
  • 0
  • Embed
  • Share
  • Upload
Related publications