bizHIRIak Bizi nahi ditugun lurraldeak 05 28 Eskualde garapena eta eskualde eskalaren garrantzia larrialdi klimatikoaren garaiotan Blokeak transizioan Jabekide urbanoen komunitateak kooperatibizatzeko eta eraldatzeko esperimentu bat 17 hamaikagarren alea ⁓ 2023
Argitaratzailea: BDS Eraldaketa Fabrika, Ekonomia Soziala etaTokiko Garapena Sustatzeko Elkartea Koordinatzailea: Gari Garaialde Diseinua eta maketazioa: Lucía Calvo (Lulumka) Inprenta: Antza Komunikazio Grafikoa 1.500 ale Lege gordailua: LG D 00583-2020 ISSN: 2660-4523 Aldizkari hau paper birziklatuan inprimatu da. BDS Koop Eraldaketa Fabrika @Bds_Koop [email protected] www.bdskoop.eus Staff
03 // LAIA EDITORIALA Txikiak bagaituk elkartu egingo gaituk, guztion hortzekin ausiki egiteko. Hala oihukatu zigun Kuraia musika taldeak duela hogei urte baino gehiago kaleratu zuten Bizi Gera kantan. Hori da hurrengo orrietan bildu ditugun testu eta artikuluekin zabaldu nahi dugun ideia: bizi garela. Bizi nahi dugu eta bertan bizi nahi dugu; lurralde hauek bizi nahi ditugu. Baina bizi behar dugu elkarrekin egin behar dugu gure lurraldeak guztiontzako bizigarri bilakatzeko bidaia. Ezin da ukatu dimentsio ugariri dituen krisi batean dagoela murgildurik gure mundua. Arretaz begiratuz gero, badirudi dena doala pikutara, dena doa hondora eta guk, bakarka, bakoitzak bere aldetik mugitzen ditugu oinak eta alatean mantentzen saiatzen gara, baina esfortzu horretan, nahi gabe ere, besteen gainean jartzen ditugu oinak, besteak erabiltzen ditugu gu ez itotzeko. Joera hori irauli eta guztion artean, txikitik, behetik gora, gure ingurunea bizigarriago egiteko trantsizio bat hasi beharra dugu. Indarrak neurtu, aukerak aztertu eta territorio bakoitzak eskatzen duen eskalan egin ditzakegun aldaketak barneratu eta lanean hasteko unea dugu. Auzo mailan eta herri edo udalen esparruan hasi eta aliantza ezberdinak topatuz mundura jauzi egin beharra dugu. Non daude kapitalismo globalizatuak eragindako krisi eta arrakalei aurre egiteko bideak? Non bilatu bizitzak erdigunean jarriko dituen eredu baterako erreferentziak? Non landa ditzakegu beharrezkoa dugun itxaropenaren haziak? Bide horretan egin diren saiakera ezberdinak dituzu hurrengo orrietan. Piraina deitu nauk, tiburoi zikinak; hik aho handia duk, baina ni, jateko zaila nauk.
04 // LAIA AURKIBIDEA BizHiriak, Bizi nahi dugun lurraldeak 05 Ehundu, Bergaran lankidetza publiko komunitarioa bultzatzeko tresna 22 Trantsizio Ekosoziala aztergai 10 Eskualde garapena 28 Blokeak transizioan 16
BIZHIRIAK BIZI NAHI DUGUN LURRALDEAK TESTUA: DORNAKU LANZ 05 // LAIA Berotegi globala, zahartze demografikoa, zaintzen krisia, plastikoz betetako itsasoak, ur eskasia eta desertifikazioa… krisi multidimentsional baten aurrean gaude, eta, zerbait egin ezean, hauen ondorioak betikoek jango dituzte: hirugarren munduko herrialde txiroek, langileriak, kolektibo migratuek, emakumeek, umeek eta zaharrek.
06 // LAIA Naomi Clein-en “shock-aren doktrina”-ri jarraituz gero, halako tsunami baten aurrean blokeatuta gera gaitezke, eta hark gu harrapatzeko zain gelditu, edo bestela, dugun guztiarekin erantzun. HIRITIK Munduko biztanleen erdia hirietan bizi da, eta, 2050erako, 10etik 7 izango dira halako guneetan bizi direnak. Bidasoaldean (Nafarroa, Lapurdi eta Gipuzkoako lurrak hartuta), dagoeneko, 10etik 7 dira hirian bizi direnak. Honek, ezinbestean, hiria bilakatzen du trantsizio ekosozial honen eszenatoki. Gure patua oligopolio handien esku dagoela pentsatzen dugu sarri; politika eta gobernua urrun daudela eta bakoitzak, bere arazoei, bere kabuz ekin behar diela. Baina arrai txikiak, bakarrik, ezer gutxi du egiteko arrai handiaren aurrean. Elkarrekin, taldean erantzun behar zaio arrai erraldoiari, kolektiboan. Baina nola heldu gaiari? Nondik hasi? Nola egin? Hori da, hain zuzen ere, BizHiriak proiektuaren bidez gure eskualdera ekarri nahi izan duguna. Trantsizio ekosoziala era progresibo eta kontziente batean egiteko bide aukeren mahaia da BizHiriak. Arazo globalei tokikotik erantzuteko, bide ezberdinen mapa osatu nahi izan da, honako osagai amankomun hauek abiapuntutzat hartuta: BizHiriak Bidasoa be he
07 // LAIA TRANTSIZIO EKOSOZIALA HELBURU Iparra beti krisi multidimentsionalari herritar guztion, zein gure ingurumenaren hobe beharrez hartu daitezkeen neurrien bueltan izan da. Xedea da krisi anitzei erantzuteko bideak lantzea bizitza zentroan jarriz. BEHETIK GORA Trantsizio pautatu honek herritarren behar eta desiretatik hasi behar du guztion hobe beharra zaintzeko sortu bada. Honenbestez, egitura demokratiko erradikaleko prozesu parte hartzaile eta horizontala izan behar du. Gobernantza eredu berriak asmatu eta praktikara eramatea eskatuko duen prozesua da. BEHE BIDASOAN dagoeneko beste lekuetan martxan dauden trantsizio ekosozialerako proiektuak ezagutu eta ekarri dira, betiere, Irun, Hendaia eta Hondarribian eduki dezaketen lurreratzea balioetsiz. Eraldaketa lurraldetik hasten da, eta, lurraldea espazio jakin batean dauden agente guztiek osatzen dutela ulertuta, BizHiriak prozesua eskualdeko erakunde publiko, herri mugimendu, auzo elkarte, enpresa eta herritar xeheekin batera eraman da aurrera. Lau osagai hauekin osatu da BizHiriak mugimendua, hau da, bizitzea merezi duten bizitzak sostengatuko dituzten hiriak sortzeko prozesu herritarra.
08 // LAIA FEMINISMOA Zaintzen hiria; hirigintza feminista eta urbanismo bizigarria, Blanca Bayasen azterketa lana hizpide. AUZOGINTZAHIRIGINTZA Auzo planetatatik hasita; hiria era parte hartzailean eraiki eta egiteko planak, auzo elkarteekin batera lantzeko tresna moduan. Landetxa, Amute eta Artiako auzo elkarteak eredu, eta Balazta elkartea, mugikortasunean. Foro edo espazio hau burujabetzetan antolatu, edo banatu da, hau da, erabaki edo politikak definitzeko eskubidea aitortzen zaien alor edo ikuspegi ezberdinen arabera: energia elikadura zaintza auzoak km 0 BizHiriak
09 // LAIA Eredu hauek gure lurraldetasunera ekarrita antolatutako foroetan jasotako edukia karta edo manifestu batean jaso dira: Behe Bidasoan trantsizio ekosozialerako 15 proposamen. 15 neurri hauek saretze eta elkarren laguntzaren ondorioz jaso diren esperientziak lurraldeko agente guztiekin partekatu, eta hauek gauzatzeko duten aukeren arabera hautatu dira. Ez da maila teorikoan soilik interesgarriak diren ekinbideak, baizik eta oinez ibiltzen hasteko mapa erreala. Krisi anitz globalari, Behe Bidasotik, hemen eta orain, ekiteko lerro bide zehatzak. Auzo bat, auzo plan bat; isuriak jaisteko desmugikortasuna, auzoetatik planifikatu; energia, elikadura eta zaintza, auzoetan eta auzoetatik bermatu; Bidasoa Km0 karta: elikadura, konpromisoari atxiki; eskualdeak, 8/80 ikuspegia bere egitea, eta, Txingudin, trantsizio ekosoziala bultzatzeko erakunde bat sortzea dira, besteak beste, gurera ekarri nahi ditugun proiektuak, eta, are gehiago, Behe Bidasoan gauzatzeko potentziala duten proiektuak. BizHiriak-en mahai gaineratutako lan lerro asko abian daude jada: auzo planak eratzeko prozesua aktibatua dago, eta, horrekin batera, agente honek dituen potentzial guztiak; agroekologia karta osatzeko bidean da, apustu publikokomunitario baten oinarriak ezarriz, etab. Arrai batek ezin du, baina 100.000 arraik hau dena dugu egiteko. ↖ AGROEKOLOGIA Urduñako proiektua eredutzat hartuta elikadura burujabetza aktibazio ekonomiko jasangarrirako tresna moduan. SARE LIBREAK Oñatiko eta EHKom proiektuak jarraiki, telekomunikazio sare libre eta publikoak sortzeko bidea ireki, Interneterako konexio unibertsala bermatzeko bidean. MUGAZGAINDIKOTASUNA erronka globalei tokikotik erantzuteko, ezinbestean gainditu behar dira muga administratiboak, eta horren adibide ditugu Euroeskualdea, Agenda 2030 Debagoiena, Ehunduz Bergara eta Udalbiltza.
10 // LAIA TRANTSIZIO EKOSOZIALA AZTERGAI
11 // LAIA TESTUA: IÑAKI BARCENA HINOJAL KONTRAESANAK ETA AUKERAK
12 // LAIA horixe bera argudiatzen zuen. Aldaketa klimatikoa alarma bat omen dela sistema ekonomiko oso bat konpontzera deitzen gaituena, dagoeneko porrot egiten ari zaiguna. Kleinek zioen, gure berotegi emisioak nabarmen murriztea gure aukerarik onena dela aldi berean desorekak murrizteko, gure demokrazia hautsiak berriro irudikatzeko eta gure ekonomia lokalak berreraikitzeko baita ere. Bere aburuz, klima aldaketaren ebidentziak ukatzaileen desesperazio ideologikoa berresten du eta batera geo-ingeniarien engainu mesianikoak eta ekimen berde ugarien pesimismo tragikoak ere. Eta erakusten du, hain zuzen ere, zergatik merkatu kapitalistak ez duen klima-krisia konponduko, aldiz gauzak okerrera eramango dituela, gero eta ustiapen eta erauzketa metodo muturrekoago eta ekologikoki kaltegarriagoekin, hondamendi kapitalista berriak ekarriz. Eta perspektiba ezkor horren aurrean, zer egin? TRANTSIZIO EKOSOZIAL EKOSOZIALISTA ETA FEMINISTA 2016ko Iraileko azken astean Bilbon bildutako Nazioarteko 3. Topaketa Ekosozialistetako manifestuan, bertan bildutako eragile sozio-politikoek, ekologistek eta sindikalek hauxe esaten zuten: “Nahi zein ez, ekonomiaren esfera materialaren deshazkundera eramango gaituzten trantsizio ekosozialen prozesura goaz. Ulertzen dugu trantsizio ekonomikoek (eredu produktiboa eta energetikoa), sozialak (zaintzaren antolaketa soziala), kulturalak (hezkuntza), legislatiboak eta lurralde mailakoak (trantsizioan dauden udalerriak), sozialki justuak izan behar dutela pertsonen eta komunitatearen zerbitzura, ingurumen aldetik orekatuak eta demokratikoki erabakiak, bestela, gero eta pertsona gutxiagok (botere handiek) euren egungo bizitza-estiloarekin jarraitu ahal izan dezaten, beharrezkoa da gero eta jende gehiago biziraupen duina bermatuko dien gutxieneko materialetara ez iristea”. Trantsizioa, bide hori da hain zuzen, gure ikerketetan ondoko irudiarekin adierazi Trantsizioa ekosoziala, trantsizio ekologikoa, trantsizio energetikoa… zein da “trantsizio” kontzeptu horren esanahia? Nire uste apalean planeta osoan pairatzen ari garen zibilizazio-krisi multidimentisonalaren (biodibertsitatearena, klimatikoa, humanitarioa, arrazista, patriarkatuarena, energetikoa…) aurkako botika edo medizina osasungarri eta ahalguztiduna. Orain dela 30 urte “garapen sustengarria”- rekin gauza bera gertatu zen. Gizartea, natura eta garapen ekonomiko orekatuz gero, Nazio Batuek etorkizun oparoa agindu ziguten; baina imperio kapitalistan harreman sozialek eta naturarekikoek ez dute hobera jo, nabaria denez. Hori bai, kosta ala kosta hazkunde ekonomikoa izan da, antza, gure elite buruzagien helmuga bakarra. Herritarren eta ekosistemen egoera ez du hobera egin oro har, baina Barne Produktu Gordinaren gorakada helburu bakarra omen dugu. Artikulu honetan trantsizio ekosozialaren gaineko eztabaida eta proposamenei so egingo dizkiegu. Klima aldaketa eta energia krisia batera. Jorge Riechmann-ek dioen bezala, XXI. mendean aktibismo sozio-ekologikoan eragingo duten funtsezko bi kausa edo dinamikak hauexek dira: Berotze globala (klima-egonkortasunaren amaiera, ozeanoen azidifikazioa, ekosistemen suntsipena, gizarte-disrupzioa) eta petrolioaren muga (energia merkearen amaiera, energia-jaitsiera) eta oinarrizko beste baliabide natural batzuen eskasia (J.Riechman, 2013). Bi parametro horiek, zientzilariek ohartu diguten moduan, aldaketa politiko eta sozial sakonak ekarriko dituzte. Txanpon beraren bi aldeak iruditzen zaizkit niri. Eta ikuspegi zaila erakusten digute, non gizateriak funtsezko aldaketei aurre egin beharko dien, ekoizteko eta kontsumitzeko moduak eta, azken batean, egungo eta etorkizuneko belaunaldien bizitzeko erak goitik behera aldatuko dituztenak. Naomi Klein-ek bere liburuan “This Changes Everything: Capitalism vs. the Climate- Honek dena aldatzen du: Kapitalismoa vs. Klima”
13 // LAIA nahi duguna. Triangelu erreferentzial horretan mugitzen gara, non energiaiturrien aldaketei eta beharrezko aldaketa teknologikoei buruzko gaiak, gizarte- eta politika arloetan eman behareko eraldaketa sakonetik ezin ditugu bereizi. Sistema kapitalistak ezartzen dituen baldintza eta ereduetatik harago, gizarte, natura eta ekonomiaren arteko oreka berriak bilatu behar baditugu eta erronka horretarako herri mugimendu alternatiboetatik jasotako heredentzia ideologikoa aktibatu beharrean gaude. Hasteko, ekologismo sozialaren ekarpenetatik ikasiz, “sustengarritasuna” modu sustantiboan ulertzen dugu, ez adjetibo dekoratibo moduan, ekosistemen iraupenerako ziklo naturalak aintzakotzat harturik. Egun, edozein negozio edota ekimen komertzial kapitalistak “sustengarria” dela esaten digute. Paperek eta publizitateak dena jasatzen omen dute baina azterketa zientifikoek ez dute hori onartzen. Kosmetika ekologistaren ariketa faltsuek ez dute etorkizunik. Berdin gertatzen da “hazkunde berdearen” leloarekin. Honek ez ditu mugak ezagutu nahi, baina limite ekosistemikoak egon badaude eta aspalditik ari gara gainditzen. Irizpide ekonomiko berriak behar ditugu, baina ez dira kapitalismo berdearenak baizik eta ekonomilari feminista eta ekologistenak. Hots, ekonomia bada jatorriz “oikos” (etxea) amankomunaren zaintza, trantsizio ekosozialaren ekonomian, eredu koloniala, patriarkala eta errekurtsoen suntsitzailea den horrek ez du kabitzerik. Eta bide hori hautaturik, trantsizioa justua eta demokratikoaren alde egiten dugu. Horrela konturatzen gara, trantsizio ekosoziala ez dela kontzeptu edo ideia adostu bat. Bere baitan, alderantziz, eztabaida eta esanahi oso desberdinak topatzen ditugu. Trantsizio edo aldaketa hori prozesu konplexu gisa ikusten dugu, denborazikloekin eta askotariko eragileekin, TRANTSIZIO EKOSOZIALERAKO ARLOAK ETA ARDATZAK. TRADENER proiektuan oinarriturik. EKONOMIA EKO-FEMINIS TA NI GURU M E N SUSTENTAGARRITASUNA GIZARTE JUSTIZIA ETA DEMOKRAZIOA TRANSIZIO EKOSOZIALA ALDAKETA KULTURALA GIZARTE ERAIKUNTZA ETA ERAGIN POLITIKOA PRAKTIKA KOLEKTIBOAK
aldagai eta eskala anitzekin, eta elkarri lotutako arazo eta kontraesanekin. Adibidez, "La gran encrucijada. Sobre la crisis ecosocial y el cambio de ciclo histórico” liburu kolektiboan (Prats et al, 2016) ziklo luzeko trantsizio konplexu bat ikusten da, hamarkada edo mendeetakoa, gainbehera zibilizatorio mingarria duena, eta horren aurrean, egileek ziklo labur batean premiaz erantzutea hobesten dute, hainbat eremutan sortzen diren mehatxuak bideratzeko, hala nola energia-klimanatura-elikadura kateatzea eta batera ihardestea. Riechmannek bezala, energiaren eta klima-aldaketaren arteko binomioa funtsezko ardatza dela iradokitzen dute, desegonkortze global ekosozialera garamatzan inertzia murrizteko eta ziklo historiko berri baterantz modu zibilizatuan igarotzen saiatzeko, bizi-segurtasunaren eta gizarte-justiziaren ikuspegitik. Eta Euskal Herrian zer? Gurean ere trantsizio ekosozialaren eztabaida aurrezaurre daukagu. Aurreko galderari modu sintetiko batean erantzunez, hurrengoa esango genuke: Euskal herritarrok dugun dema eta ahulezi nagusia gure kontsumo maila altuari nola helduko diogun errekurtso energetiko eta materialen falta nabaria denean. Gure zor ekologikoa oso handia da eta gutxitu beharrean gaude, ezinbestean. Aldiz, Euskal Herriko elite ekonomiko eta gobernarien ikuspuntutik “trantsizioa” hazkunde ekonomiko sustengarri eta lehiakorrerako parada izango dugu. Hala dio adibidez, “Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketaren EAE14 ko lege proeiktua (2023): “Trantsizio horri // LAIA esker, ekoonomia, enpresa, ingurumen eta gizarte aukera berriak sortuko dira eta EAEko eragile horiek aprobetxatu ahal izango dituzte ekonomia berri baten eta epe ertain eta luzean lehiakorragoak izango diren euskal enpresen oinarrika finkatzea, balio ekonomiko handiagoa eta euskal gizartean ongizate maila hobeak erdietsiz”. Filosofia horrekin “trantsizioa” baino “business as usual” (betikoa) lerroan dihardugu. Hor dago koxka! Bestalde aukerak eta indarrak ere baditugu. 3 milioiko biztanle herri txikia gara, hiru Administrazio desberdinetan banaturik, baina euskal gizartearen baitan ehundaka esperientzia kolektiboalternatiboak ari dira jorratzen eta trebatzen trantsizio ekosozialaren bidean. Komunitate energetikoetatik hasita elikagai subiranotasunaren aldeko apostuetaraino, basogintza eredu berria edo pentsionisten mobilizazioak barne. Gizarte aberatsa gara proposamen eta praktika antikapitalistetan eta gurea ekosozialismo feministaren hasiak ernetzen ari dira. Hor ditugu “Su Txikien Itxasoa”-ren ekimena Euskal
15 // LAIA Herriko Eskubideen Gutun Soziala martxan jarri berri duena edo aurtengo Azaroaren 30erako deitutako Greba Feminista Orokorra, zaintzarako eskubide kolektiboaren alde. Ikusi dugunez, trantsizio ekosozial bidezko eta demokratikoaren erronkak gai, helburu, eragile, eskala eta esperientzia anitzen bilduma bati egin behar dio aurre, eta kontuan hartu behar da, jakina, trantsizioprozesuak, desberdinak eta konbinatuak, aurkari indartsuak izango dituela hori lortzeko. Ekologismo sozio-politikoak lehentasunezko zeregina du erronka hori bere gain hartzea. Milaka pertsona daude martxan, ekimenak eta kanpainak, baina horien egituraketa, gizarte-mugimenduen eta erakundeen arteko aliantzak eraikitzea, behetik gora, hasi baino ez da egin. Pausuz pausu eta urratsez urrats bidezko trantsizio ekosozialari ekingo diogu. Hala bedi!! Iñaki Barcena Hinojal Ekopol ikerketa taldea (UPV-EHU) eta Ekologistak Martxaneko kidea. ERREFERENTZIAK: • Klein, Naomi ( 2014) This Changes Everything: Capitalism vs. the Climate. Simon & Schuster. New York. • Nazioarteko 3.Topaketa Ekosozialistak .Manifestua. https://www.alterecosoc. org/eu/nazioarteko-iii-topaketaekosozialistak-bilbon- • Prats, Fernando et al ( 2016) La gran encrucijada. Sobre la crisis ecosocial y el cambio de ciclo histórico. MadridBarcelona: Libros en Acción-Icaria. • Riechmann, Jorge. (2013) El siglo de la gran prueba. Ed. Baile del Sol, Tenerife. • Steinfort, Lavinia eta Angel, James (2023) Energy Transition Mythbusters. https://www.tni.org/en/article/ energy-transition-mythbusters. • Energia trantsizioak: iraunkortasuna eta demokrazia energetikoa. Universidad del País Vasco /Euskal Herriko Unibertsitatea. Bilbo. • Urkidi, L.; Lago, R.; Basurko, I.; Barcena, I.; Mantxo, M.; Akizu, O. (2016). ↖
16 // LAIA
TESTUA: JOSE LUIS FDEZ. CASADEVANTE KOIS ARGAZKIAK: TANGENTE COOP BLOKEAK TRANTSIZIOAN JABEKIDE URBANOEN KOMUNITATEAK KOOPERATIBIZATZEKO ETA ERALDATZEKO ESPERIMENTU BAT 17 // LAIA Ebidentzia zientifikoak argi utzi digu baliabide eta energia gutxiago izango ditugula bizitzeko ingurumenaren aldetik gogorragoak eta ekologiaren aldetik hondatuagoak izango diren inguruneetan. Atsegina ez den ziurtasun horren aurrean, hiriek autosufiziente itxura eman nahi dute, eta prozesu horiek sakonki ukituko dituztela erakusten saihesten saiatzen dira, alde batera utzita, ezinbestean, egokitzeko eraldaketa sakonak egin beharko dituztela. Ziurtasun horren aurrean, itxaroteak ez dirudi aukera oso zentzuduna; beraz, auzo-ehunetatik eta ekonomia solidariotik hipotesi bat aztertzeari ekin diogu. Etxebizitza-blokeen eta jabeen komunitateen eskalan lan egitean, dirua aurreztu, inpaktuak murriztu eta jendearen bizi-kalitatea hobetu dezakegu aldi berean. Ez da erromantizismo inozo bat, askotan dinamika akastunez eta gatazka enkistatuz beteta dauden auzo-harremanen aurrean. Zailena eta garrantzitsuena da bizikidetzaunitateak kolektiboa berreskuratu eta gizartelankidetza erresilientzia-faktore nagusitzat hartuko duten komunitate bihurtzea.
18 // LAIA «Trantsizioko blokeak formula bat da, bai ekonomia komunitarioak sortzeko, bai auzo-lankidetzako prozesuak suspertzeko, eta, aldi berean, gizarte-ekonomia auzoetara hurbiltzen da.» Etxebizitza-blokeak estrategikoak dira bidezko trantsizioaren agenda hiri finkatu eta hauen periferietara eramateko orduan, aldez aurretik sentsibilitate handirik izan ez arren, aldaketak egin ditzaketen pertsonengana iritsiz. Eskala horri esker, aurrea har diezaiokegu auzo pobretuetan bizi direnen intuizioari, hau da, hiri-trantsizio saihetsezinetan berriro galtzaile izango diren intuizioari. Blokeak Trantsizioan, izan ere, Madrilgo Vallecas auzoko proiektu bat da, Grupo Cooperativo Tangente-k eta Asociación Vecinal de Palomeras Bajas elkarteak sustatzen dutena. Proiektu horren oinarria jabekideen komunitateei laguntzea da, eraikinetan aldaketa arkitektoniko eta teknologikoak bultza ditzaten (energia berriztagarrien autokontsumo kolektiboa, birgaitze energetikoa, eremu komunen egokitzapen klimatikoa, bizilagunen lorezaintza, objektuak berrerabiltzea...), bai eta biztanleen bizimoduan eta antolatzeko moduan ere (elkarri laguntzeko eta zaintzeko dinamikak handitzea, mugitzeko edo elikatzeko ereduak). Lan hori guztia Bidezko Trantsiziorako Bulegoak egiten du. Bulego horren jarduera prestakuntzako eta sentsibilizazioko doako jardueren agenda bat sortzea da. Jarduera horiek honako hauek dira: argiaren faktura interpretatzea, energia berriztagarrien autokontsumo kolektiboko instalazioak bultzatzeko gomendioak, zaintzako auzo-sareak eta mugikortasun jasangarriko kontsumotaldeak bultzatzea. Gainera, La Pablo Renovable kooperatibak bultzatutako Rivas Vaciamadrid eguzki-auzoa edo Orcasitaseko Poblado Dirigidoren birgaitze energetikoa bezalako auzoekimen arrakastatsuak bertatik bertara ezagutzeko aukerak eskaintzen dira. Ideiek baino gehiago, adibide onak inspiratzen dituzte. Ekintzamultzo horri esker, komunitateekin konfiantzazko harremanak ezarri dira, hasierako errezeloak, zerbait saldu nahi izateko beldurra edo finkak administratzen dituztenen hasierako ulertezintasuna murriztuz.
19 // LAIA Eredu ekonomikoak hiri eredua baldintzatzen badu, gakoetako bat hiri ekonomia minimoki eraldatzea da. Trantsizioko blokeak formula bat da, bai ekonomia komunitarioak sortzeko, bai auzo-lankidetzako prozesuak suspertzeko, eta, aldi berean, gizarte-ekonomia auzoetara hurbiltzen da; izan ere, sostengatzen ditugun erakunde aliatuak eta gomendatzen ditugun zerbitzuen hornitzaileak ekosistema ekonomiko alternatibo horien parte dira Lehen urteko balantzea oso positiboa da, ia hogei jabekide-erkidegorekin lankidetzan aritu baikara, mila etxebizitzatara baino gehiagotara iritsiz, eta lau laguntzaproiektu abiarazi dira. Inflazioak eta energiaren prezioen igoerak markatutako aldi batean hasi ginen, eta, beraz, gai hori izan da erakargarriena hasieran, eta, ondoren, beste gai batzuk txertatzen joan ginen, hala nola zainketen beharra blokeen barruan eta elkarri laguntzeko dinamikak sortzea auzokideen artean, bereziki jende zaharragoa bizi den lekuetan.
20 // LAIA Ikuspegiak komunitateak sentitzen duen behar zehatz batetik abiatzea ahalbidetzen digu, eta, hortik, ahalik eta estrategia integralenetarantz aurrera egitea. Komunitateek blokeetan bultzatu nahi dituzten ekimenak aukeratzen dituzte eskaintzen zaien katalogo baten barruan. Horrela, prozesua norberaren beharretara egokitzen dela bermatzen dugu, eta, konpromisoa sustatzeko eta aldaketak bizkortzeko formula gisa, laguntza adosten joan gaitezke, baita proiektuak eraikinean egingo dituen inbertsio txikiak ere. Komunitateen kultura- eta antolaketainertziak garaitzeaz gain, laguntzaprozesuetan trantsiziorako laguntzak diseinatuta daudela egiaztatu dugu, eta, beraz, premia handiena dutenentzat, eskuraezinak direla. Kofinantzaketa bidez bideratu edo inbertsioak aurretu beharrak kanpoan uzten ditu pertsona prekarizatuenak bizi diren blokeak. Irizpide horiek berrikusi, eta auzoen eta bertako biztanleen errealitatera egokituko diren mekanismoak pentsatu beharko lirateke. Trantsizioko Bulegoa moduko tresnak ezinbestekoak dira laguntza publikoetarako
21 // LAIA sarbidea demokratizatu nahi badugu; ezagutzen ez diren lekuetara hurbildu nahi badugu; beldurrak gutxitzeko aholkuak eman nahi baditugu, eta izapideak erraztu nahi baditugu. Etxebizitza-blokeek, hala nola partekatutako baliabide ororen kudeaketak, konpromiso eta betebehar kolektiboak eskatzen dituzte; hirian, logika komunitarioak berreskuratzeko ate potentziala dira. Gure interdependentzia onartzeak baldintza hobeagoetan jartzen gaitu gure ekomendekotasunaz arduratzeko. Talde sozial pribilegiatuek beren kontu korrontea dute datozen krisi garaietara egokitzeko beharrezkoak diren aldaketa asko finantzatzeko. Gizarte-talde behartsuek lankidetzan aritzeko gaitasuna baino ez dute izango. Trantsizioko Blokeak zure zerbitzurako tresna bat dira. Jose Luis Fdez. Kois, ezkongaia. Trantsizioko Blokeak proiektuaren koordinatzailea.. ↖
22 // LAIA
23 // LAIA TESTUA ETA ARGAZKIAK: GARI GARAIALDE BERGARAN LANKIDETZA PUBLIKO KOMUNITARIOA BULTZATZEKO TRESNA
24 // LAIA Zer da Ehundu? Ander Zangitu- Herriko beharrak herriko egitura komunitario burujabeekin asetzeko bidea eman nahi duen ekimena da EHUNDU, herritarrak ahalduntzea duena helburu, gaur egungo erronka sozialak eta behar komunitarioak aintzat hartuz Bergara kohesionatu, iraunkor eta justuago bat eraikitzeko, eta ikuspegi komunitarioa indartzeko. Finean, herri proiektu bat da, eragile askoren konfluentzia gune eta lankidetza publiko-komunitariorako espazio bat. Zergatik sortu da Ehundu, zerk bultzatu zaituzte? Ander Zangitu- Pandemia garaian ikusi zen herri mailan behar batzuk bazirela eta behar hoiek, pertsona edo indibiduengandik haratago zihoaztela eta kolektiboari eragiten ziotela, eta horri erantzun bat emateko beharra ikusi zen. Herritarrak antolatu eta talde ezberdinak sortu ziren, bai zaintzen inguruan edo hezkuntzan eta elikaduraren inguruan, baina gero ustezko normalitatera itzultzean, ikusi genuen mugimendu horiek, inertziaz edo, ahultzen joan zirela; eta orduan geure buruari galdetu genion ea posible zen pandemia garaian eman genituen erantzun horiek denboran jarraikortasun bat izatea. Hori izan zen lehenego abiapuntua egitasmoak aurrera egiteko. Herritarrekin bi saio antolatu ziren, herriko eragile eta ordezkari batzuek ere hurbildu zirena, eta hortik eman ziren lankidetza publiko-komunitarioan oinarritutako eraldaketa sozialerako marko berri horren lehen pausuak. Markel Azkargorta-Udalak, bere aldetik ikusi zuen EHUNDU herri poriektua izanik, ezinbestekoa zela bertan parte hartzea. Herrian baditugu erronka handiak, bai transizio energetikoaren mailan, zaintza sistema duin bat erakitzea, tokiko elikadura sistem indartzea... Nolabait ikusi genuen moduren batean jasotzen zuela 70. hamarkadan herrian izan zen mugimenduaren elkar-naia, eta bazela Bergaran egosten ari den ekimenak kuriositatea sortu digunez, EHUNDU egitasmoko kidea den Ander Zangitu Orbearekin eta Markel Azkargorta, EHUNDU proiektuan Bergarako udala ordezkatzearen ardura duen zinegotziarekin elkartu gara proiektua ezagutu eta etorkizuneko erronkez hitz egiteko hitz egiteko.
25 // LAIA Bergaran potentzialitatea, jakinduria eta esperientzia erronka guzti horiei aurre egiteko, eta udalak ezin zuela alde batera gelditu. Pandemia aipatu duzue, pandemiako itxialdian sortutako galdera batzuei erantzuteko tresna bezala abiatu zela. Galdera horien apian dauden kezkak, pandemia garaian sortu zitzaikizuen, ala lehenagokoa da interesa? Z- Lehenagotik bagenituen identifikatuta kezka edo behar batzuk, herri mailan, eta aibidez EreindaJan bezalako ekimenak martxan zeuden jada, urte batzuk lehenagotik, orduan, bai ematen ziren osagarri batzuk halako egitasmo bat aurrera eramateko. M- Konparaketa egitearren, 60. hamarkadan dena zegoen eraikitzeko eta gainera diktadura erregimen batean ginen eta erabakiak ez ziren herrian hartzen. Iruditzen zait orain bizi dugun momentu edo konstestu sozial-politiko honetan, badirela elementuak gobernatzari buelta bat eman behar zaiola erakusten digutenak, eta lankidetza publikokomunitariotik herri bizigarriago batzuk eraikitzen lagunduko digutenak.. Nork osatzen du Ehundu? Nola egituratzen da? Z- Gaur egun EHUNDU elkarte bat da, baina hasieran, markoa eraikitzeko hitzarmen bat sinatu zen Bergarako Udala, Olatukoop, Debagoiena 2030 eta HUHEZIko LANKIren artean, eta lehen urtean izan zen gobernantza eredu berriarentzako markoa eraikitzeko pausuak emateko sasoia. Gaur egun, hitzarmenak indarrean jarraitzen du, baina gobernantza eredu berri honen markoa eraikitzen ari gara poliki poliki. Beraz, batetik, koordinazio mahai bat dago, aipatutako eragileez gain, Udal ordezkari eta udal teknikoek osatzen dutena, eta beste alde batetik, talde eragile bat dago, herritarrez osatutakoa, gehienbat lan-ildo ezberdinetan lanean dabiltzanak, eta Markelek ere, udal ordezkari bezala hartzen du parte bertan. M- Talde hoenk begirada estrategikoa ematen dio EHUNDUri eta proposamenak bideratzeko balio du. Zein arlo lantzen ditu edo zaintzen ditu Ehunduk? Z- Aipatu dugun moduan, hasieran hezkuntza, zaintza eta elikadura oiharri hartuta hasi zen egitasmoa, baina EHUNDUren helburua da Bergarrarron bitza beharrak asetzeko arloak jorratzea eta gaur egun martxan daudenak lirateke teknologia, hezkuntza, kultuta, energia eta elikadura. Egia da, beste batzuk ere baditugula identifikauta eta datorren kurtsora begira martxan jarri nahiko genituzkeenak eta dira etxebizitza, zaintza eta merkataritza, ikusita herriko merkataritzak zein eboluzio izan duen ikusita. Beharrezkoa iruditzen zaigu komutitatea eta udala elkarlanean aritzea behar hauek asetzeko. Ze harreman duzue udalarekin? B- Aurreko legegintzalditik beste gobernantza eredu bat martxan jartzen saiatzen ari zen, hemen aipatu diren erronkez gain, badirelako herrian beste erronka batzuk ere, eta uadalak horiei modu komunitarioan erantzun nahiko lieke, erabakiak herritarrekin batera hartuz. Beraz, badabil udala ere, herritarrekin erabakiak hartzeko guneak zabaltzen eta
26 // LAIA bide horretan bat egiten dugu EHUNDUk plantatzen dituen helburuekin, herritarren baldintzak hobetu, eraldaketa sozialean sakondu eta prozesuak demokratizatu. Horregatik, hasierako hitzarmenaz gain, EHUNDUren ekosisteman dauden mahai ezberdinetan parte hartzen du, zinegotzi eta udal-teknikarien bidez. Udalaren eginkisun nagusienetako bat beharko luke proiektuak aurrera ateratzeko, sektore edo eragile bakoitzari, behar dituen baliabideak erraztearena. Horretarako teknikariekin bilerak egin, urtea planifikatu eta aurrekontuak zehazten dira, benetan sinesten elako eraldaketa sozialean eta proiektu publiko-komunitarioan. M- Horrez gain, EHUNDUren bulego hau dago, eraldaketa sozialerako bulegoa dena, herria eta udalaren arteko topagune bezala funtzionatzen duena. Badira beste topaguneak, arlo bakoitzeko lantaldeetan, baina espazio fisiko honek ahalbidetzen du herriko behar ezberdinak identifikatu edo jende gerturatzeko toki erreferentzial bat izateko. Bertatik ere, hemendik bultzatu nahi dena da egitura kolektiboak aurrera ateratzea eta aholkularitza ezberdinak eskainzten dira, eragile ezberdinen bidez, herritarren beharrei erantzuteko, adibidez, Berener energia berriztagarrien kooperatibak energia aholkularitza eskaitzen du hilabetero, SOSO Arrazakeriarekin ere aholkularitza eskaintzen da, eta hemendik aurrera begira ere, aholkularitza zerbitzu berriak lotu nahi ditugu, behar batzuk identifikatu ditugulako eta horiei erantzun nahiko geniokeelako. Ulertu dudanez, EHUNDU gaur egun dena izatera iristeko, garratzitsua izan da Udalarekin izandako sintonia ona. Udal gobernuak aldatu daitezkeen heinean, nola bermatzen duzue Udal aldaketa batek proiektuari ez eragitea? Kezkatzen zaituztete udala ekimenetik aldentzeak? Z- Hasieratik bultzatu dugu herri proiektu bat izan zedila eta hasieratik kolore ezberdinetako herritar eta alderdi politikoekin izan ditugu bilerak gure proiektua azaltzeko. Gainera, lana gaika edo arloka egiteak dakarren gauza onetako bat da, kolore oso ezberdienko jendeak izan dezakela atxikimendua gai zehatz batekin eta prest egon daitekeela elkarrekin lana egiteko. Egia da udalarekin sintonia oso ona izan dela hasieratik, eta hori proiektuarentzako aberatsa eta ezinbestekoa izan dela, baina ez dugu nahi izan horretara mugatzea, eta gerturatu izan zaigu sekula espero ez genuen jendea ere. M- Garrantzia eman beharrean udalarekin dauden harremanei, hobe da herritarrekin harreman horiek lantzea, sare bat sortzea... nolabait lurra ondu, uneren batean udalarekin sintoniarik ez balego, proiektua ez dadin erori. Z- Bai, Markelek dioen moduan, pauso garrantzitsua da sare hori ondo eraikitzea,
27 // LAIA eta horretan ari gara, ze azken finean, errealitateak erakutsi digu planteatzen diren beharrei erantzutea oso konplikatua dela eta ez udalak bere aldetik, ez eta herritarrok geure aldetik ezin diegula aurre egin, beraz, elkarlan hori beharrezkoa da; eta gerora, udal aldaketarik balego, horrek erakutsiko digu ea eraikitako sarea indartsua den edo ez. M- Antolaketa sanoa bada eta indartsu badago, iraun egingo du. Ze bide egin du Ehunduk? Z- Lehen aipatu moduan, abiapuntua herritar talde batek abiatu zuen 2020an eta lehengo elkarrizketak hasi ziren. 2021ean lankidetza publiko-komunitario eta gobernantza eredu berrien marko berria eraikitzen hasi ginen. Klabea izan da bulego fisiko hau herritarren esku egotea eta honek ahalbidetu digu proiektuak hitzetatik gauza fisikoetara joatea eta jendeak ikustea badirela egitasmoak martxan. Leku erreferentzial bat edukitzeak lagundu du, lan ildo ezberdinen arteko elkar ezagutza eta interakzioa. Adibidez, Zibergarako jendea teknologia libreen inguruan egiten ari den pedagogiaren ondorioz, Berenerrekoek ulertu dute beraiek energia berriztagarrien inguruan planteatzen duten burujabetza, beste esparru batuetara zabaldu daitekeela eta Next Cloud bezalako plataforma libre batera pasatu dira. Ibilbide motza du oraindik, Azaroan urte izango dira proiektua herriari aurkeztu genionetik, eta gabonetan urtebete egingo du egoitza inauguratu genuenetik, eta bidean Berener sortu da, Azoka eraberritzeko proiektua aurrera doa... Zeintzu dira epe motz eta eratinerako dituzen erronkak? Z- Oinarrizkoa da martxan ditugun proiektuak finkatu eta aurrera ateratzea lortzea bada, bere horretan, erronka edo lan bat, eta gero, sortuko diren lanildoetan, jakitea nola erakarri jende berria. Azken finean, jendea inbolukratzea gero eta zailago den garai honetan, argi dugu herriaren partaidetza ezinbestekoa dela proiektuak aurrera ateratzeko, eta hori lortu behar dugu. M- Nire ustez, garrantzitsua da hemen sortutako proiektuek, gerora, autonomia bat lortu dezatela. Hau izan dadila, ez zait hitz egokiena iruditzen, baina, ideien bidero eta elkargune bat, baina bakoitzek beren bidea egin dezatela. Bai egon daitezela EHUNDUren orbitan, garrantzitsua delako eraldaketa sozialaren ikuspegi hori txertatuta izan dezatela proiektu horiek, funtzionamendu demokratiko bat izan dezatela, baina gurasoen eskutatik askatu, eta oinez ibiltzen hasi daitezela. ↖ 27 // LAIA
28 // LAIA ESKUALDE GARAPENA
29 // LAIA ETA ESKUALDE ESKALAREN GARRANTZIA LARRIALDI KLIMATIKOAREN GARAIOTAN Debagoiena 2030aren koordinatzaile nagusia TESTUA: ELENA HERRARTE
30 // LAIA Pentsatu duzu inoiz 3023. urteko jendarteak (ordurako oraindik holakorik geratzen bada) 2023ko gure komunitateak eta ingurunea aztertzen dituenean zer pentsatuko duen? Zeintzuk izango diren egingo dituen analisiak? Agian, planetaren gaitasun biofisikoak argi eta garbi (datu eta ondorio ukigarriekin) gainditzen dituen jendarte bat ikusiko du; horretarako, batzuen ongizate eta bizi maila altua (altuegia, absurduraino batzuetan) eramana duena, biztanleen erdia baino gehiago bizi baldintza minimoetara iristen ez den bitartean, osasuna, elikadura eta ura bermatzerik eta pertsona gisa garatzeko ia aukerarik gabe. Segurutik, garbi pertzibituko du, gero eta abiadura handiagoan eta ebidentzia argiagoekin galtzen ari den ekosistema oreka prozesu bat, nagusi den bizi eredu batekin zuzenki lotua dagoena. Eta jada mendebalde osoko ikastetxeetan haur eta gazteek antropozentrismo kontzeptua lantzen badute ere, nagusi den eredu sozio-ekonomikoa aldatzeko eman beharreko urratsak emateko sendotasun handirik aktibatzeko gai izaten ari ez dena. Tenperaturen igoera, suteak, fenomeno metereologiko muturrekoak, lurraldeen desertifikazioa, milaka espezie eta kultur adierazpenen galera, muturreraino txiroturiko komunitateak, bizitzeko esperantza baten atzetik itsasoetan hiltzera kondenatutako pertsona asko eta asko… Horixe da XXI. mendearen hasierako testuingurua. Paradoxa hutsa dirudi. Etorkizunetik begira, Erromako inperioaren azken egunetan ardoa edan eta mahatsa jaten legokeen enperadorearen antzera ikusiko gaituzte agian, gure ingurunea, bizi eredua, dena, hankaz gora daukagun bitartean. TRANTSIZIO SOZIO-EKOLOGIKOA, XXI. MENDEKO ITSASARGIA Bai. XXI. mendearen lehen laurdena betetzen ari garen honetan, jada ez dago zalantza izpirik. Gizateria eta planetako ekosistema guztien biziraupena kinka larrian dago. Nazio Batuen Erakundeko Batzarreko María Fernanda Espinosa Garcés (Ecuador) Lehendakariak zioen moduan, “We are the last generation that can prevent irreparable damage to our planet”. Halaxe da, hurrengo belaunaldien etorkizuna bermatzea nahi badugu, ezinbestean garapen eredua eraldatu behar dugu, eta eredu iraunkor baterako jausia bultzatu, azkar eta ondo. Gure bizi eredua lurraren muga biofisikoen barnean kokatzea da erronka eta trantsizio sozio-ekologikoa bultzatzea da bizi eta garapen eredu iraunkor baterako egin beharreko bidea. Garapen eredu iraunkor baterako jausiak jendartea eta ekonomia osatzen duten azpi-eremu askoren sistema konplexua ia bere osotasunean eraldatzea eskatzen du. Elkarrekin korapilaturik diharduten eremu anitzetan sakoneko aldaketak egitea: energia, jarduera ekonomikoak, mugikortasuna, materialen erabilera, elikadura, lurraldeen kudeaketa, balio sistemak… garapen eredu iraunkor baterako jausiaz ari garenean, hauek eta beste arlo handi eta txiki askorekin osatutako sistema konplexu bat birrasmatzeaz ari gara; ezagutzen dugun (ia) dena ertzetik-ertzera zeharkatuz. Erronka konplexua zalantza izpirik gabe, aukera bakarra bestalde. ESKUALDEAK SARETU TRANTSIZIO SOZIO-EKOLOGIKOA SUSTATZEKO BIDE GISA Erronka honek gainera dimentsio planetarioa du. Baina bere konplexutasun sakonaren ondorioz, ezinbestean eragin behar da eremu eta eskala orotan, garapen eredua errotik eraldatzea lortzeko. Nazioarte mailan, adostasunak eta bide orri partekatuak definitu beharko dituzte, estatuek bere egingo dituztenak eta mekanismo zehatz bilakatuko dituztenak, lege, finantzazio tresna… Baina eraldaketarako olatua tokiko eskalaraino ekartzea ere beharrezkoa da: eskualdeetara, herrietara, lantegi, ikastetxe, familia, auzo, etxebizitza, kirol elkarte edo lagun koadriletara. Eskala lokala beharrezkoa du trantsizio sozioekologikoaren sustapenak, jendarte eta ekonomiaren atal, eragile eta herritar guztietara kapilarizatzea beharrezkoa izango baita helburuak lortzeko. Eskualde eskala, zentzu horretan, interesgarria da: batetik, beste eskala
31 // LAIA batzuetan aktibatzen ari diren mekanismoak lurreratzeko zubi izan daitekeelako. Herritar zein arlo ezberdinetako eragileekin lankidetza sareak eta, finean, inplikazio zehatzak lantzeko gertutasuna eskaintzen digu. Herri txikien kasuan gainera, beraien kabuz lantzeko indarrik izango ez luketen gaiak beste batzuekin lankidetzan jorratzeko aukera eskaini diezaieke. Era berean, izaera ezberdinetako herrien artean (industrialak, landa eremukoak, kostakoak, barnekoak…), alegia, erronka eta aukera ezberdinak dituztenen arteko lankidetzak lurralde orekaren ikuspegian sakontzen ere laguntzen du, eta elkarrekin erantzun egokiagoak asmatzen. Trantsizio sozioekologikoaz irmoki loturik dauden erronka eremuak, direla, energia, mugikortasuna edo elikadura adibidez, eskualde eskalan lantzeak aukerak biderkatzea ekar lezake gainera, herrien arteko lankidetza eta elkarreraginen emaitzetatik. Horregatik, eskualde mailan trantsizio sozio-ekologikoa sustatzeko lankidetzazko sareak aktibatzea aproposa da XXI. mendeko erronkei erantzuna emateko estrategia gisa. Debagoiena 2030aren ikuspegitik, eskualde sare hauek izaera ezberdinetako eta arlo ezberdinetan (publikoa, industria, herrigintza, berrikuntza…) diharduten eragileak elkarlanean jartzera bideratuak egon behar dute, ipar partekatu baten bueltan antolatuta, indarrak batuz, eta horrela, inpaktu altuagoko ekimenak bultzatuz. Nolabait esanda, proiektu zehatzen logika mugatuak aberastea proposatzen du D2030aren ereduak, erronka bakoitzaren bueltan, eskualde edo ekosistema gisa inplikatu eta askotariko ekimen-proiektu multzoak bultzatzea lortzeko. Adibide bat jarri genezake ilustratzaile izan daitekeena: tokiko elikadura sistemak eredu iraunkorretara eraldatzeko bertako ekoizpena merkaturatzeko gune bat susta daiteke, eta horrek eragin konkretu batzuk sortuko ditu. Baina, horretaz aparte, lehen sektorea indartu beharko da, ekoizleen aukerak haziz, horretarako, Udalek finantzazioa eman dezakete, edo hobari fiskalak garatu, edo haratago, sor daitezkeen subjektu komunitario berritzaileen parte ere izan daitezke. Industriako eragileek ere finantzazioa eskaini dezakete batetik, baina beraien jangela kolektiboak tokiko ekoizpen proiektuekin elkarlanean ere jar ditzakete; ikastetxeek ere ekarpen handia egin dezakete, bai maila pedagogikoan, ikasle, guraso eta langileekin, eta baita beraien jangeletan tokiko produktua eskainiz, … Adibide honek erakusten du, proiektu zehatzek logikak baino eskualdea bere zabaltasunean inplikatzearen artean dagoen ikuspegi eta inpaktu aldaketa. Noski, eskualdeko eragile anitzen arteko elkarlan sareak artikulatzeak, eta elkarlanaren onurak zerrendatzetik, lankidetzatik ekintza sorta konplexuak diseinatzera iristeak, bere zailtasunak eta ezerosotasunak ere badakartza, dena ez da kolore arrosakoa: ikuspegi, behar eta interes ezberdinak dituzten pertsonei entzutea, sakon entzutea, aitortza egitea, elkarrekin aukerak identifikatu eta adostasunetara iristea… esaten errazak baina egiten konplexuak diren kontuak ditugu. Beste logika batzuetan aritzera ohituta baikaude oro har. Funtsean, lankidetza sareek kultura aldaketa sakon baten proposamena dakarte, eta hori ez da goizetik gauera lortzen. Baina duten potentziala garatzea lortu ahal izateko, hastea ezinbestekoa da: has gaitezen ezberdinon artean erronkei buruz hitz egiten, eta batez ere, besteei sakon entzuten; ulertzeko entzuten (ez bakarrik gure proposamenekin erantzuteko); gure ikuspegiak aberasteko entzuten; eta ezberdin pentsatzen dutenei ere duten zilegitasuna aitortzen. Besteari arrazoia zuzenean eman gabe, baina has gaitezen elkarrizketa sakon eta sanoak sortzen, eta bidean, horretarako behar ditugun entzute eta elkarrizketa gaitasun tekniko zein emozionalak garatzen. Gure mugak ikusi eta onartzen, gure emozionalitateak pertzibitu eta eraldatzen, bakoitzarenak eta kolektiboak. ESKUALDEEN ARTEKO LANKIDETZA Eskualdeetan gertutik egiten den aktibazio eta eraldaketa esperientzien arteko lankidetza sareak ere inportanteak dira: ez gaitezen denok gurpila asmatzen egon eta ireki ditzagun bideak elkarren artean sortzen ari garen ezagutza eta tresnak partekatzeko, elkartasunez, guztion iparra izan behar duen trantsizio sozioekologikoaren onuran. Honek bidea erraztu eta azkartuko du, ziur.
32 // LAIA ESKUALDETIK TRANTSIZIOA: ERRONKAK ETA AUKERAK Trantsizio sozio-ekologikoa egiteko erronka ez da makala, berdin da nondik begiratzen zaion. Baina bidea erraztu diezaguketen heldulekuak ere badira, eta horiek ikustea ere garrantzitsua da. Bidean izango ditugun erronken artean, askatzeko ditugun korapiloek duten konplexutasuna da bat: erronka energetikoa da agian azpimarratzekoa. Bere baitan, aldaketa estruktural sakona eskatzen du, mundu ikuskeretatik hasi, ekonomia eta lurraldeak antolatzeko ditugun ereduetatik pasa, teknologia beharrak ukitu eta arlo konkretu anitzak berrantolatzeko beharrera iristen dena: mugikortasuna, industria, elikadura, etab. Erronka bakar gisa izendatzen dugu, sinplea balitz bezala, baina bere baitan azpi-eremu ugari batzen ditu. Korapilo asko eta anitzak aintzat hartzea eskatzen du, eta loturik dauden elementuen arteko oreka konplexu baten ikuspegitik landu beharra dago. Energiarena bezalako erronka baten aurrean, inertzia egon daiteke, soluzio edo erabaki sinple eta itxiak planteatzekoa, energia sortzeko azpiegituren auziaren muturretan geratzen den gisan: adibidez, azpiegitura handiak sustatzea beste kontu batzuk aintzat hartu gabe, biodibertsitatea, landa eremuen garrantzia eta etorkizunean lurralde gisa elikadura sortzeko izango dugun aukera, baliabide horien inguruko jabetza eta erabakimen ereduak adibidez. Datuei begiratuta, bai, ziurrenik beharko ditugu tamainako azpiegiturak energia berriztagarri sortzeko, baina beste gai batzuk ere eztabaidan sartu beharko dira, bai ala bai, garapen iraunkorraz ari bagara. Beste muturrean, azpiegitura handiak hemen nahi ez ditugula diogunean ere, antzekoa gertatzen da, euskal ongizate ereduaren oinarrian dagoen industriari uko egiteaz ari gara? Guk nahi ez ditugun ingurumen kalteak beste lurralde ahulago batzuetara eramateaz? Klima aldaketa eragiten duten erregai fosilekin bizitzen jarraitzeaz? Ba segurutik ez, baina ezezko horrek, agian, behar du lanketa zabalagorik, biharko euskal bizi eredua nola antolatuko dugun adosteko, ondorio guztiak kontuan hartua. Finean, erronka nagusia beraz, konplexutasuna bera «Lankidetza sareek kultura aldaketa sakon baten proposamena dakarte, eta hori ez da goizetik gauera lortzen. Baina duten potentziala garatzea lortu ahal izateko, hastea ezinbestekoa da: has gaitezen ezberdinon artean erronkei buruz hitz egiten, eta batez ere, besteei sakon entzuten.»
33 // LAIA da agian, garapen eredu iraunkor baterako bidean askatu beharreko korapiloen izaera. Eta honekin lotuta, erronka izango da baita ere, konplexutasun horri erantzuteko aukera eskainiko diguten lanketa espazio eta metodologiak, gaitasunak eta baliabideak lortzea. Konplexutasunari erantzuteko aukera onena bestalde, konplexutasuna bera da. Buru bakarretik eta ikuspegi linealetik baino, gure eskualdeetan dugun ezagutza, esperientzia eta baliabide anitzen uztarketatik erantzutea da aukera onena. Komunitatea bera (herritarrak, eragiteak, harreman sareak, askotariko baliabideak, …) eta bertan dagoen ezagutza, gaitasuna eta energia dira segurutik, bidea bilatzeko dugun aukera onena. Adimen kolektiboaz asko hitzegiten den garaiotan, eskualde garapenaren oinarri izaten asmatu behar dugu. Norabide honetan, eskualdeetan erronka konplexuen aurrean epe luzerako bideak diseinatzeko deliberazio prozesuek rol garrantzitsua joka dezakete, adimen kolektibo hori antolatzeko tresna gisa erabilgarriak izan daitezke adibidez energiarena bezala, erpin eta ondorio asko eta konplexuak dituzten gaiei erantzuteko, adostasun zoruak lantzeko, aukerak eta mugak kolektiboki definitzeko, helburu bateratuak markatzeko, etab. Hau eta beste hamaika lanabes, gaitasun, ilusio eta baliabide beharko ditugu aurrera egiteko eta bizi eredu, ekonomia eta lurralde iraunkorretara iristeko. Bidea egiteko eta helmugara iristea lortzeko, oinez hastea da lehen urratsa. 3023. urteko Euskal Herrian jaioko da agian June, bizigarritasun ona duen komunitate batean, ekosistemak eta kulturak zaintzen dituen ingurune batean, auzoan ekoitzitako jakiek osatuko dute bere elikaduraren zati handia, karbono aztarnarik sortuko ez duen etxebizitzan bizi eta ibilgailuetan mugituko da. Bere aisialdian eta kontsumo ohituretan ere ez dio inguruneari kalterik eragingo. Bere komunitateko kideei entzuten ohitua egongo da, eta parte hartuko du orduan izango dituzten erronken langintzan. Eta pozik sentitu daiteke gainera, atzera begiratu eta ulertzen duenean, mende batzuk atzera, eredu bizigarri bat lortzeko erronkari tinko heldu zion komunitate batekin lotuta dituela bere sustraiak. Hori posible izan dadin, eman ditzagun pausoak gaurtik. ↖
34 // LAIA
www.bdskoop.eus Aixin Zolua 5, B lokala. 20304 IRUN