komunikazioa
  • 16
  • 0
LAIA 11
Txikiak bagaituk elkartu egingo gaituk, guztion hortzekin ausiki egiteko. Hala oihukatu zigun Kuraia musika taldeak duela hogei urte baino gehiago kaleratu zuten Bizi Gera kantan. Hori da hurrengo orrietan bildu ditugun testu eta artikuluekin zabaldu nahi dugun ideia: bizi garela. Bizi nahi dugu eta bertan bizi nahi dugu; lurralde hauek bizi nahi ditugu. Baina bizi behar badugu elkarrekin egin behar dugu gure lurraldeak guztiontzako bizigarri bilakatzeko bidaia.

Ezin da ukatu dimentsio ugariri dituen krisi batean dagoela murgildurik gure mundua. Arretaz begiratuz gero, badirudi dena doala pikutara, dena doa hondora eta guk, bakarka, bakoitzak bere aldetik mugitzen ditugu oinak eta alatean mantentzen saiatzen gara, baina esfortzu horretan, nahi gabe ere, besteen gainean jartzen ditugu oinak, besteak erabiltzen ditugu gu ez itotzeko.

Joera hori irauli eta guztion artean, txikitik, behetik gora, gure ingurunea bizigarriago egiteko trantsizio bat hasi beharra dugu. Indarrak neurtu, aukerak aztertu eta territotio bakoitzak eskatzen duen eskalan egin ditzakegun aldaketak barneratu eta lanean hasteko unea dugu. Auzo mailan eta herri edo udalen esparruan hasi eta aliantza ezberdinak topatuz mundura jauzi egin beharra dugu.


Non daude kapitalismo globalizatuak eragindako krisi eta arrakalei aurre egiteko bideak?
Non bilatu bizitzak erdigunean jarriko dituen eredu baterako erreferentziak?
Non landa ditzakegu beharrezkoa dugun itxaropenaren haziak? Bide horretan egin diren saiakera ezberdinak dituzu hurrengo orrietan.

Piraina deitu nauk, tiburoi zikinak; hik aho handia duk, baina ni, jateko zaila nauk.
View Text Version Category : 0
  • Follow
  • 0
  • Embed
  • Share
  • Upload
Related publications