The words you are searching are inside this book. To get more targeted content, please make full-text search by clicking here.

Proiektu ekonomikoak aurrera ateratzeko modu ezberdinak badaudela esatea ez da nahikoa enpresa bat antolatu nahi duen lagun talde batek, bizi proiektua modu alternatibo batean sortu dezan lortzeko. Hasiera bat da, noski, baina bestelako modu horien ereduak ikusi eta haiengandik ikasteko aukerarik izan ezean, dakien bidetik jotzeko joera du gazteak.

Kooperatibismoari buruz hizketan hastean, munduaren aurrean puztu-puztu eginda agertzeko joera duen herri honek, aukera gutxi eskaintzen dio enpresa mundura jauzi egin nahi duenari kooperatibismoan murgildu eta proiektu kooperatibo berriak sortzeko. Geure inguruko garapen agentzia publiko askok, haur batek ohe azpian begiratzen duen bezala begiratzen diote kooperatiba ereduari, beldurrez. Zorionez, joera hau aldatzen hasia dela iruditzen zaigu, esango genuke, hein handi batean, Ekonomia Sozial Eraldatzaileaz hausnartu eta berau bultzatzeko azken 10 urtetan Euskal Herrian indartu den ekimen komunitarioari esker.

Bide horretan jaio zen BDS KOOP, eta hori du bere funtzio nagusietako bat: Kooperatibismoan hezi eta proiektu kolektiboak sortzearen abantailez jabetu gaitezen laguntzea. Helburu horrekin sortu genuen Eraldaketa Fabrika deitzen diogun programa, zeinak egitasmo ekonomikoak martxan jarri nahi dutenei, bidelaguntza eskaintzen dien, beti Ekonomia Sozialaren klabeetan. Enpresa berriak sortu eta Ekonomia Sozialeko ehunean txertatzea bilatzen du, lurralde estrategia partekatuaren bidez Tokiko Garapenean aktibo izan daitezen.

Eraldaketa Fabrika programaren bidez kooperatiba bilakatu diren bi esperientzia berri dakarzkigu horri hauetan, eta porrot egin zuen proiektu bat biziberritzeko kooperatiba eredua aukeratu zuen beste hirugarren bat. Jakitun gara honek ez duela mundua aldatuko, baina eredu kooperatiboan murgildu nahi duenari, bide erreal bat dela erakusten lagunduko diolakoan gaude.

Discover the best professional documents and content resources in AnyFlip Document Base.
Search
Published by komunikazioa, 2024-03-20 03:58:41

LAIA 12

Proiektu ekonomikoak aurrera ateratzeko modu ezberdinak badaudela esatea ez da nahikoa enpresa bat antolatu nahi duen lagun talde batek, bizi proiektua modu alternatibo batean sortu dezan lortzeko. Hasiera bat da, noski, baina bestelako modu horien ereduak ikusi eta haiengandik ikasteko aukerarik izan ezean, dakien bidetik jotzeko joera du gazteak.

Kooperatibismoari buruz hizketan hastean, munduaren aurrean puztu-puztu eginda agertzeko joera duen herri honek, aukera gutxi eskaintzen dio enpresa mundura jauzi egin nahi duenari kooperatibismoan murgildu eta proiektu kooperatibo berriak sortzeko. Geure inguruko garapen agentzia publiko askok, haur batek ohe azpian begiratzen duen bezala begiratzen diote kooperatiba ereduari, beldurrez. Zorionez, joera hau aldatzen hasia dela iruditzen zaigu, esango genuke, hein handi batean, Ekonomia Sozial Eraldatzaileaz hausnartu eta berau bultzatzeko azken 10 urtetan Euskal Herrian indartu den ekimen komunitarioari esker.

Bide horretan jaio zen BDS KOOP, eta hori du bere funtzio nagusietako bat: Kooperatibismoan hezi eta proiektu kolektiboak sortzearen abantailez jabetu gaitezen laguntzea. Helburu horrekin sortu genuen Eraldaketa Fabrika deitzen diogun programa, zeinak egitasmo ekonomikoak martxan jarri nahi dutenei, bidelaguntza eskaintzen dien, beti Ekonomia Sozialaren klabeetan. Enpresa berriak sortu eta Ekonomia Sozialeko ehunean txertatzea bilatzen du, lurralde estrategia partekatuaren bidez Tokiko Garapenean aktibo izan daitezen.

Eraldaketa Fabrika programaren bidez kooperatiba bilakatu diren bi esperientzia berri dakarzkigu horri hauetan, eta porrot egin zuen proiektu bat biziberritzeko kooperatiba eredua aukeratu zuen beste hirugarren bat. Jakitun gara honek ez duela mundua aldatuko, baina eredu kooperatiboan murgildu nahi duenari, bide erreal bat dela erakusten lagunduko diolakoan gaude.

Keywords: ESE,BDS,BDSKOOP,Ekonomia,Ekonomia Sozial Eraldatzailea

Auzoen birgaitzea trantsizio ekosozialerako erronka 05 32 Oñati oinarrizko zerbitzuak, herritik hobeto Gizagune zentroa zahartze aktibo baterako bideak elkarrekin jorratzen 18 hamabigarren alea ⁓ 2024


Argitaratzailea: BDS Eraldaketa Fabrika, Ekonomia Soziala etaTokiko Garapena Sustatzeko Elkartea Koordinatzailea: Gari Garaialde Diseinua eta maketazioa: Lucía Calvo (Lulumka) Inprenta: Antza Komunikazio Grafikoa 1.500 ale Lege gordailua: LG D 00583-2020 ISSN: 2660-4523 Aldizkari hau paper birziklatuan inprimatu da. BDS Koop Eraldaketa Fabrika @Bds_Koop [email protected] www.bdskoop.eus Staff


03 // LAIA EDITORIALA Proiektu ekonomikoak aurrera ateratzeko modu ezberdinak badaudela esatea ez da nahikoa enpresa bat antolatu nahi duen lagun talde batek, bizi proiektua modu alternatibo batean sortu dezan lortzeko. Hasiera bat da, noski, baina bestelako modu horien ereduak ikusi eta haiengandik ikasteko aukerarik izan ezean, dakien bidetik jotzeko joera du gazteak. Kooperatibismoari buruz hizketan hastean, munduaren aurrean puztupuztu eginda agertzeko joera duen herri honek, aukera gutxi eskaintzen dio enpresa mundura jauzi egin nahi duenari kooperatibismoan murgildu eta proiektu kooperatibo berriak sortzeko. Geure inguruko garapen agentzia publiko askok, haur batek ohe azpian begiratzen duen bezala begiratzen diote kooperatiba ereduari, beldurrez. Zorionez, joera hau aldatzen hasia dela iruditzen zaigu, esango genuke, hein handi batean, Ekonomia Sozial Eraldatzaileaz hausnartu eta berau bultzatzeko azken 10 urtetan Euskal Herrian indartu den ekimen komunitarioari esker. Bide horretan jaio zen BDS KOOP, eta hori du bere funtzio nagusietako bat: Kooperatibismoan hezi eta proiektu kolektiboak sortzearen abantailez jabetu gaitezen laguntzea. Helburu horrekin sortu genuen Eraldaketa Fabrika deitzen diogun programa, zeinak egitasmo ekonomikoak martxan jarri nahi dutenei, bidelaguntza eskaintzen dien, beti Ekonomia Sozialaren klabeetan. Enpresa berriak sortu eta Ekonomia Sozialeko ehunean txertatzea bilatzen du, lurralde estrategia partekatuaren bidez Tokiko Garapenean aktibo izan daitezen. Eraldaketa Fabrika programaren bidez kooperatiba bilakatu diren bi esperientzia berri dakarzkigu horri hauetan, eta porrot egin zuen proiektu bat biziberritzeko kooperatiba eredua aukeratu zuen beste hirugarren bat. Jakitun gara honek ez duela mundua aldatuko, baina eredu kooperatiboan murgildu nahi duenari, bide erreal bat dela erakusten lagunduko diolakoan gaude.


04 // LAIA AURKIBIDEA Auzoen birgaitzea trantsizio ekosozialerako erronka 05 Indart3d, etorkizuna modu kooperatiboan inprimatzen 23 Amillubi, lurra taupaka. Lurra oinarri etorkizun eraldatzaile eta desiragarriak egikaritzen 13 Maïa permaculture lurraren zaintza, pertsonen zaintza eta bidezko banaketa 27 Gizagune zentroa, zahartze aktibo baterako bideak elkarrekin jorratzen 18 Oñati Oinarrizko zerbitzuak, herritik hobeto 32


AUZOEN BIRGAITZEA TRANTSIZIO EKOSOZIALERAKO ERRONKA TESTUA: MIKEL VALERO (HIRITIK AT), JULEN LUZURIAGA (LZB ARKITEKTURA) ETA AIALA ZUBIETA (ISLADAK) 05 // LAIA


06 // LAIA Erakunde publikoetatik auzo hauen birgaitzea bultzatzeko hainbat ekimen bultzatu dira; EAE-n, besteak beste, etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko finantza-neurriak bultzatzeko aginduak, Birgaitze Integratuko Area (BIA) eta Area Degradatuen (AD) izendapenak, edo duela gutxi iragarri den erkidegoko hamalau auzotan hiri, ingurumen, gizarte eta ekonomiaren arloko berroneratzeari ekiteko programa (Open gela). Kontuan izan behar dugu auzoen birgaitzea ezin dela izan eraikuntzahobekuntza hutsa. Auzoa, hiria, aldatu nahi bada baldintza fisiko, politiko eta sozialak jokoan jarri behar dira. Ildo horretan, EBko Europako Hiri Jasangarriei buruzko Leipzig-eko gutunak bi esparru handitan laburbiltzen ditu bere edukiak: Hirigarapeneko politika integratuak gehiago erabiltzea (hiri-politikaren funtsezko arloen alderdi espazialak, sektorialak eta denborazkoak koordinatzea) eta egoera ahulenean dauden auzoei arreta berezia eskaintzea. Gure inguruan orain arte ohikoa izan da auzo-mailako esku-hartze integralak eman ordez, esku-hartze partzial edo puntualak ematea; honen ondorioa izan da egindako obra askok ez dutela balio izan auzoak nabarmen hobetzeko. Gehienetan, auzoerkidegoek, haien arteko koordinaziorik gabe, eraikuntza-enpresen eta finkaadministratzaileen esku utzi dituzte birgaitze-lanak, aholkularitza handirik jaso gabe. Jarduteko modu hau ez da egokiena, izan ere, aipatutako EB-ko Hiri Jasangarriei buruzko estrategian jasotzen den moduan, premiazkoa da auzoen birgaitzea era integratuan lantzea. XX mendeko 50. eta 80. hamarkaden artean gure hirietako aldirietan langile-auzo ugari eraiki ziren, hirien hazkunde azkarraren ondorioz. Auzune hauetako askotan, arazo ugari eta oso anitzak pilatzen dira: hiri-ekipamenduen urritasuna, isolamendu termiko eta akustiko eskasak, bizigarritasun baldintza pobreak, instalakuntzen eraginkortasun txikia, hiri-espazioen kalitate maila baxua... eta horiez gain, auzotarren errenta-maila ere, batezbestekotik behera egon ohi dena.


07 // LAIA Gainera, emergentzia klimatikoa eta energiaren krisiak prozesu hauek azkartzea eskatzen digu, trantsizioa azkartu beharrean gaude; hiru ikuspegitatik nagusiki: TRANTSIZIO ENERGETIKOA Energia ekoizteko, hornitzeko eta kontsumitzeko eredu aldaketa suposatzen du, azken helburuetako bat kontsumoa murriztea delarik eta kontsumitzen den hori modu deskarbonizatuan egitea. Guzti horretan hartu daitezken estrategiak anitzak dira, eraginkortasun neurrietatik, energia berriztagarriak instalatzera edota eraikuntza-, mugikortasun-, industria-eredu jasangarriak sustatzeraino. ALDAKETA KLIMATIKOA Trantsizio energetiko horrek, aldaketa klimatikoa moteltzen lagunduko du, izan ere, deskarbonizazioak berotegi efektuko gasen isuriak arintzea edo murriztea ekarriko du. Dena den, aipatu aldaketa errealitate bat da jada eta gure hirietan eta herrietan modu espezifikoan pairatzen ari garena (bero boladak nagusiki, baita ibai-uholdeak ere). Honen aurrera “aldaketa klimatikoaren aurreko egokitzapenak” bilatu behar dira. Beste behin, hauek ezin dira energia kontsumoan oinarritu (haize egokitu edo bestelakoak) eta horrenbestez, soluzio jasangarriak behar ditugu aipatu auzunetan, hala nola, naturan oinarritutako irtenbideen bidez auzune horiek biernaturalizatzen eta ekosistemek eta hauen zerbitzuek eskaintzen dituzten onuretan oinarrituz. eta azpiegitura berde-urdinetan oinarrituak izango dira. DESBERDINKERIA SOZIALAK AREAGOTU GABE Agerikoa da denok ez ditugula aukera berdinak trantsizio honetan murgildu eta aktibo izateko, horregatik garrantzitsua da trantsizio justu bat egitea, hau da, sozialki modu orekatu eta ekitatibo batean garatzea. Hau zaindu behar da eta hori azpimarratu nahi da eko-”sozialaz” ari garenean. Auzuneetan aukera gutxiago dituzten familiak bizi ohi dira. Hauekin lan egin behar da, atzean utzi ez eta trantsizioan agente aktibo izateko aukerak eskaintzeko. Beraiek gabe, trantsizio ekologikoa ez baita ganoraz egiteko aukerarik izango.


TRANSIZIO ENERGETIKOA A Z P I E G I T U R A BERDE-URDINAK JUSTIZIA SOZIALA AUZOAK ... 08 // LAIA AUZOEN BIRGAITZE EKOSOZIALERAKO ALTERNATIBAK Auzoen birgaitzeari modu integralean ekin nahi badiogu hainbat ildo dira kontutan hartu behar direnak: energiaren auzia, irisgarritasuna eta mugikortasuna, etxebizitzen bizigarritasun baldintzak, espazio publikoaren egokitasuna eta bernaturalizazioa, auzo ekipamenduak eta hondakinen kudeaketa besteak beste. Alor guzti horientzako, esperientzia eredugarriak exisititzen dira. Ondoren, horietako batzuk azaltzen ditugu: Friburgoko Vauban auzoa Vauban barrutia Alemaniako Friburgoko hirigunetik 4 km hegoaldera dagoen 5.000 biztanle eta 600 lanpostutarakoko diseinatutako auzoa da. “Eko-auzo” kontzeptupean eraiki zen, Frantziar armadaren base ohi baten instalazioetan, 1992 urtean frantziarrek basea utzi ondoren. Basearen zati bat (4 hektarea) okupatu egin zen hasieratik; gainontzeko 34 hektareak Friburgoko udalak erosi zituen 1993an, eta bertan “eredu iraunkorreko auzo” bat eraikitzea erabaki zuen. Hasiera-hasieratik oso garrantzitsua izan zen jendarte eta erakundeen arteko kolaborazioa: 1994an “Forum Vauban” delako elkartea sortu zen, udal arduradunekin batera auzoaren diseinuari buruzko erabakiak hartu


09 // LAIA zituena. 1998an auzoaren eraikuntza lanak hasi ziren, Kohlhoff & Kohlhoff arkitektoen plangintzaren arabera. Proiektuaren oinarrizko ideia dentsitate ertain-altuko (Friburgoko ohiko dentsitatearekin alderatuta) auzoa eraikitzea izan zen; kotxerik gabeko kale eta espazio publikoarekin; berdegune zabalekin; etxebizitzen energia-kontsumo oso txikiarekin (etxebizitza pasiboak); eta herritarren parte hartzearekin auzoari dagozkion erabakietan. Bordeleko Grand Parc Bordeleko “Cité du Grand Parc” deritzona, 1960 hamarkadan eraikitako 4000 etxebizitzako auzoa da. Auzoko eraikinen eraldaketaren lehen fase bezala, proiektu honetan etxebizitza sozialeko 3 bloke handi (G, H eta I blokeak, 10-15 solairukoak, guztira 530 etxebizitza) eraldatu ziren, etxebizitzen kalitate eta erosotasuna hobetzeko helburu nagusiarekin. Eraldaketak etxebizitza guztiei espazioeta bizi-kalitate berriak eman dizkie, mantendu beharreko ezaugarriak eta osatu beharrekoak orekatuta. Negutegi eta balkoi handiak gehitzeak aukera eman du apartamentu bakoitzean argi natural gehiago sartu, erabilera-malgutasuna handitu eta inguruarekiko ikuspegiak hobetzeko; lehendik zeuden leiho txikiak negutegi berrietara irekitzen diren beirazko ate lerragarri handiek ordezkatu dituzte. Eskailera guztietan, lehendik zeuden bi igogailuen ordez igogailu handiago bat jarri da, eta igogailu berri bat ere erantsi da. Sarrera-atariak ere berritu dira, bai eta eraikinen inguruko lorategiak. Bartzelonako Superilles Bartzelonako “super-etxadiak” hiritestuinguru oso zehatz batean garatu diren esperientziak dira: Bartzelonako Cerdá zabalgunea. 2016an udalak “superilles” programa abiatu zuen, lehenengo hiru esku-hartzerekin (Sant Antoni, Poblenou eta Hortako super-etxadiak), espazio publiko osasungarriagoa, berdeagoa, seguruagoa eta erresilienteagoa lortzeko helburuarekin klima-aldaketaren ondorioen aurrean. Cerdák XIX. mendean proposatutako bilbean oinarrituta, bederatzi etxadiko multzoa hartu eta autoen zeharkako zirkulazioa perimetrora mugatu zen, tarteko kale eta bidegurutzeetan abiadura murriztuz (10 km/h), trafikoa lasaituz eta bizikleta eta oinezkoei lehentasuna emanez. Mugikortasun-eredu berriak sustatzeaz gain, helburu nagusiak bi izan dira: alde batetik espazio publikoa hobetzea, egoteko espazio berriak sortuz eta adin guztietarako atseginak eta erabilgarriak diren espazioak sortuz; eta bestetik hiria aldaketa klimatikoaren aurrean prestatzea, landaredi- eta zuhaitz-eremuak zabalduz, euri-uren kudeaketa zainduz eta biodibertsitatea sustatuz. «Kontuan izan behar dugu auzoen birgaitzea ezin dela izan eraikuntza-hobekuntza hutsa. Auzoa, hiria, aldatu nahi bada baldintza fisiko, politiko eta sozialak jokoan jarri behar dira.»


10 // LAIA Valladolid-eko Urban GreenUP Espainian nagusi den hirigintzaereduak, jardueren dibertsifikazioa eta biztanleriaren hazkundea ezaugarri dituenak, lehendik zeuden hirigintzaarriskuak eta ingurumen-arazoak larriagotu ditu, hala nola lurzoruaren, energiaren eta uraren kontsumo altuak, airearen kutsadura, autoen etengabeko erabilera, bero-uharte efektua, berdeguneen arteko konektibitate eza, etab. Valladolideko udalerriak hiriurbanoaren ereduaren aldeko apustua egiten du. Bere helburua Valladolideko bizi-kalitatearen hainbat alderdi hobetzea izanik, hiri-inguruneari orokorrean erreparatuz, baina baita, bereziki, hirigintzari, mugikortasunari, energiaren erabilera arrazionalari eta baliabide naturalei dagokienez ere, besteak beste. Horregatik, Valladolidek, beste hainbat udalerrik bezala, hirietako ingurumeninpaktuei eta klima-aldaketari aurre egiteko natura hirira itzultzen ari da, Naturan Oinarritutako Irtenbideak ezarriz. Egindako esku-hartzeak hiri osoan zehar zabaltzen dira. Hurrengoak aipatu ditzazkegu: • El Campillo merkatuaren estalki berdea (2020) • Santa Maria kaleko landare-toldoak (2021) • Hiri altzari berdea • Fatxada berdea (2020) BIRGAITZE INTEGRALERAKO ESTRATEGIAK Open gelak Open gelen planteamendua Eusko Jaurlaritzako sailaren etxebizitza parkearen birgaitzen integralerako planteamenduan kokatzen da. Etxebitzen parkearen birgaitzeari aurre egiteko martxan jarritako tresnak (irisgarritasuna edota efizizientzia energetikoari bideratutako laguntzak edo hirigintza plan bereziak) nahikoa ez direla kontutan hartuta, birgaitzea modu integralean eta auzoka sustatzeko tresna da Open Gela. Auzo zaurgarrien diagnostikoa osatu ondoren, zeinak eraikuntza zein aspektu sozio-ekonomiko desberdinei erreparatzen dien, zenbait Open gela edo Auzo bulego martxan jarri dira auzo horietako batzuetan: Bilboko Otxarkoaga eta Eibarko Txonta auzoak izan dira lehenak. Udalaren edota udal enpresa publikoekin elkarlanean, auzo bulego horiek jarri ziren, auzoen birgaitzerako dinamizazio eta aholkularitza integrala eskaintzeko asmoz, eraikinen birgaitzeaz gain, aspektu ekonomikoei edo sozialei erreparatuz ere. Eredu hori auzo gehiagora zabaldu da (Lasarteko Basaundi-Baiara, Durangoko Aramotz, Pasaiako Andonaegi...). Esperientzia bakoitza desberdina da, auzo bakoitzeko espezifikotasunak kontutan hartzen baititu. Aramotz auzoa Aramotz auzunea Durangon kokatuta dago eta 50. hamarkadan eraiki zen. 16 eraikinez osatuta dago eta 136 etxebizitza ditu (60-65 m2-ko azalerakoak). Erabat zaharkituta dagoen auzoa da, gainera, eraikin berriz inguratuta dago. 2014an bertako auzo elkarteak San Fausto auzorako proiektu proposamena ezagutu zuen (auzoaren birgaitze integrala planteatzen zuen proiektua baina ez zen burutu) eta beraien auzorako horrelako planteamendu bat behar zela hausnartu zuten. Hortik aurrera, Udalarekin elkarlanean, auzoaren birgaitze proiektu integrala lantzen hasi ziren zeinak bi berroneratze ildo planteatzen dituen: • Etxebizitzen birgaitzea (irisgarritasun eta efizientzia energetikoaren ikuspegitik) • Espazio publikoaren berriztatzea eta inguruaren bernaturalizazioa


11 // LAIA 2016an auzoaren birgaitzerako aurreproiektua garatzen da udalaren finantziazioarekin eta 2018an udala eta Eusko Jaurlaritza finantziazio akordio batera heltzen dira auzoa birgaitzeko. 2022an Next Generation funtsetatik eta udal aurrekontuetatik eratorritako finantziazio gehigarriak lortzen dira ere. Guztira 11 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua duen proiektua da udalak espazio publikoaren berriztatzea bere gain hartzen duelarik eta bizilagunek eraikinen birgaitzea (50.000 euro inguru aurreratuko ditu etxebizitza bakoitzeko jabeak eta dirulaguntza desberdinak jasoko ditu ondoren). Kontutan hartu behar da ere, zenbait biztanleen egoera ekonomiko zaurgarria dela eta, aurreratu beharreko dirua lortzeko izan dituzten zailtasunak. Horreri konponbidea emateko, kredituo kolektiboak lortu dituzte bizilagun komunitate bakoitzarentzako. 2017an, Durango eraikitzen enpresa publikoa proiektuan inplikatzen da Auzo bulegoa sortuz. Bulego horrek 2 langile ditu (administraria eta teknikaria). Besteak beste, dirulaguntzen kudeaketan eta bizilagunen arretan dihardute. Teknikarien papera ezinbestekoa izan da proiektuak aurrera egin ahal izateko. Auzo bulegoko langileen papera garrantzitsua izan bada, horrenbeste gertatzen da auzo elkartearen rolarekin. Aramotzen auzo elkarte indartsua dago eta auzo elkarteko kideak izan dira prozesu guztiaren motorea. Prozesuaren sustatzaile nagusiak izan dira eta bere biziko papera jokatu dute antolaketa sozialari dagokionez. Estrategia amankomuna garatzea puntu gakoetako bat izan da. Auzunerako proiektu bakar bat landu dute kolektiboki adostasunetara helduz. Elkarren arteko konfiantza garatu behar izan da eta auzo elkarteko kideen lidergoa eta lana ezinbestekoak izan dira beste behin ere hori lortzeko. ↖


12 // LAIA


TESTUA: AMILLUBIKO TALDE ERAGILEA ARGAZKIAK: DANI BLANCO / ARGIA AMILLUBI, LURRA TAUPAKA lurra oinarri etorkizun eraldatzaile eta desiragarriak egikaritzen 13 // LAIA Orain hiru hamarkada Biolurrek eredu ekologikoaren aldeko apustua egin zuen, norabide nagusiena beste bat bazen ere, baserritar eta herritar batzuk, beste lurralde batzuetan geratzen ari zenarekin inspiratuta, batu eta aurrera begirako bestelako ekoizpen eta kontsumo eredu baten aldeko bidea irekitzeari ekin zioten. Lurra, pertsonak, animaliak eta komunitatea zaintzeko helburuz. Biolur irabazi asmorik gabeko elkartea da. Egun, 330 bazkide ditu, ekoizle, herritar, kooperatiba, udal eta eragile anitzez osatua, eta, beraz, izaera kolektiboa du. 1993 urteaz geroztik, jendarteari elikagai osasuntsuak bermatzeko eta tokiko elikagaietan oinarritutako sistema iraunkorrak eraikitzeko -ekoizpenetik hasi eta kontsumorainoko kateanlanean gabiltza. Ibilbide horretan, ekoizpen ereduari lotutako alderdiak lehen lerrora ekarri ditugu, elkarlanean ikasten, eta nekazaritza eta abeltzaintza agroekologikoa eta iraunkorra sustatzea gure helburu nagusia izanik. Orain, 30 urte beranduago, eta bizi dugun krisi ekosozialari aurre egiteko asmoz Biolurrek berriro ere mahai gainean jarri nahi izan du bere proposamena, Amillubi proiektua, hastapeneko ardatz berdinetan oinarrituz, agroekologiatik eta kolektibotik komunitatea eta lurra zainduko duen egitasmoa.


14 // LAIA BAINA, ZERTAN DATZA AMILLUBI? Fisikoki Amillibia baserria (toponimiaren araberako izena errespetatuz) eta loturiko lur eremua Zestoako udalerrian dago, Urola ibaiak Iraetan sortzen duen meandro naturalean kokatuta. Zehazki 25.000m-ko nekazal eremua, 15.000m-ko belardi naturalak eta 5 hektarea baso osatua. Balio agroekologiko handiko eremua da, bai agronomikoki dituen ezaugarriengatik (besteak beste, lurraren ezaugarriak, biodibertsitate handiko eremua edo eremu laua izatea lanerako), baita ere elikagaien ekoizpen anitzerako ematen dituen aukerengatik (ortugintza, frutagintza, eta abar).Gainera, basogintza zein nekazaritza eredu ekologikoak eta iraunkorrak sortzeko  ezinbesteko baliabide naturalez osatua dago (ura, egutera, basoa…)  krisi klimatikoaren aurrean lurrari lotutako elikagaiak zein arnas gune sozioekologikoak sortzeko eremu interesgarria bihurtuz. AMILLUBI egitasmoaren kokapenak ere garrantzi berezia hartzen du Eusko Jaurlaritzako Visesa enpresa publikoaren 26 hektareako nekazaritza lur eremuaren alboan dagoelako, aurrera begira proiektua hedatzeko aukera esanguratsuak eskainiz. Horretaz gain, proiektuaren garapenerako interesgarri eta baliagarria izango den mugikortasunari begira, kokapen estrategikoa du, erraztasun logistikoak eskaintzen dituelako, bai herritarrei elikagaien eskuragarri jartzeko baita ere ekoizleentzat bertan garatu ahal diren bitarteko logistikoak eskuratzen laguntzeko; adibidez: elikagaik Gipuzkoako kontsumo elkarte desberdinetan banatzeko, hornikuntza unitate bat sortzeko Amillubin bertan edota eraldaketa gune bat ekoizleentzat. Ezaugarri guzti hauek egiten dute Amillubi elikadura burujabetzaren bidean eremu estrategiko. Baina Amillubi Lurra Taupaka hori baino gehiago da. Etorkizunari esperantzaz, ilusioz, emozioz, arduraz, txikitasunetik eta kolektiboan erantzun nahi dion proiektua da. Eusten gaituen lurra ondasun kolektibo izateko bokazioa du, guztion eskubide soziala den elikadura osasuntsua ekoizteko helburua duena.


15 // LAIA Bide horretan, eta Lurzaindia inspirazio eta iparrorratz izanda, Amillubi Euskal Herriko hegoaldeko-Lurzaindia izateko lehenengo hazia izan nahi du. Horrekin, sektorearen egoera ikusarazten jarraitu eta zaharkituta edota bioteknologian oinarritutako elikadura sistema eredu zapaltzailearen aurrean alternatiba eraikitzeko beharra aldarrikatu nahi du, gizarteak eraikuntza kolektibo horretan izan dezaken konpromezuarekin atxikitzeko aukera emanaz. Jabegotza eta funtzionamenduari begira, hastapenetan formula ezberdinak mahi gainean jarri baziren ere, proiektuaren lidergoa Biolur elkartearena izatea erabaki zen, elkarteak kolektibotasunari dagokionez eta lurra elikadura sortzeko izango denaren bermea eskaintzen duelako. Dena den, Amillubi egitasmoa aurrera ateratzeko, ezinbestekoa den sarearen babesa azpimarratu behar da. Biolur elkarteko kide zirenez gain, Amillubi aukera estrategikotzat ikusten duten hainbat eragile publikopribatu eta sozialekin lankidetzan ari gara. Aurrerantzean emango diren urratsek eta prozesuek esango dute zein antolaketa eta formula juridikoa den egokiena gure egitasmoa iraunkorra izan dadin, baina edonola ikuspegi komunitarioa eta herri onura izango du ardatz AMILLUBI, LURRA OINARRI Egungo testuinguruan, non nekazaritzarako lurretan 80.400 hektarea galdu diren  1990 eta 2018 urte bitartean, artifizializaturiko azalera bikoiztuz eta elikadura sistemaren krisi orokortuan kokatutako lehen sektorearen errelebo falta larriaren aurrean, Biolurretik Amillubirekin aukera errealak mahai gainean jarri nahi ditugu, gure txikitasunetik baina arduraz eta erantzukizunez, eta elkarteak beti izan duen izaeratik, ekitetik. Proiektua 2023ko abenduaren batean jendarteratu bada ere, ia bi urteko ibilbidea egin dugu eta hurrengo hilabeteetan ere hainbat urrats eta fasez osatutako duten ibilbide orria dugu, prozesu bat izaten ari delako, prozesu bizia. Zentzu horretan, Amillubiren baitan gauzatuko diren proiektu zehatzen garapena diseinu fasean dago. Baina,


16 // LAIA gauzatu daitezkeen proiektu horiek ez dira hutsetik sortzen, izan ere, Biolurren 30 urteko eskarmentu oparoak eta baserritarren errealitateak hainbat behar identifikatzeko gaitasuna eman digu. Era berean, lankidetzan aritzen garen eragile eta proiektu erreferenteak ere lehentasunak markatzeko lagungarri dira. Lehen unean, epe laburrean, bi ekimen multzo aktibatuko dira: i) jendarteratzeko eta diru bilketarako lagungarriak izan daitezkeen lehen ekoizpenak egitea, auzolanaren filosofiatik (babarruna, artoa,...); ii) Biolurreko ekoizleen lantaldeen eskura jarri (okinen taldearen gari herrikoien probak, esperimentaziorako ekimenak,...) Bigarren fase batean, epe ertain eta luzean, proiektua gidatzen ari den Amillubi Talde Eragileko kideok esku artean dugun proiektu posibleen mapa lantzen ari gara, lan lerro ezberdinak martxan jarri eta proiektu zehatzak egikaritzeko helburuz. 1) Labore estentsiboak, abeltzaintza eta fruta ekoizteko aukera. Azpimarratu behar da egun Euskadik frutagintzan duen menpekotasuna, eta horien ekoizpen eta kontsumo jasangarria sustatzeko AMILLUBIko eremuaren ezaugarri teknikoek eskaintzen duten aukera 2) Ekoizpen anitzetan, lehen sektoreko belaunaldierreleboa lantzeko Trebalekua izatea, hau da, lehen sektorean jarduteko proiektu berrien ekintzailetzarako probalekua izatea. 3) Elikagaien ekoizpenerako oinarrizkoak diren baliabide amankomunak sortu eta lantzea.


17 // LAIA Izan ere, ekoizleen jarduera bideragarria egiteko baldintzak sortzeko bidean, hainbat ekoizpen elementuren eskuragarritasuna eta partekatzea lagungarria da; adibidez, Baratzezaintzarako mintegi kolektiboa, elikagaien merkaturatzerako gune logistikoa garatzeko aukera, edo eta, makineriaren gune amankomunatua sortzea. 4) Ikerketa eta esperimentaziorako gune finkoa sortzea, elikadura eta nekazaritzako beharrei zuzenean erantzuteko, eragile akademiko eta sozialak elkarrizketan eta lanean jarriko dituena. 5) Elikadura eta ekoizpen ekologikoaren jakintza sortuko duen gunea izanik, dibulgazio zein hezkuntzarako espazioak eta baliabideak sortzea. 6) AMILLUBI eskuratuta, eta estrategia gisa, beharrezko egitura ekonomiko eta soziala sortzea, AMILLUBItik harago, euskal herriko leku desberdinetan erabiltzen ez diren landa lurrak berreskuratzeko eta nekazaritza proiektuen esku jartzeko. ETORKIZUN ERALDATZAILE ETA DESIRAGARRIAK EGIKARITZEN Amillubiren ibilbidea beraz, hasi besterik ez da egin. Maiz, krisi klimatikoa sentsazionalismotik eta alarmismotik jorratzen da, askotan beldurra eta blokeoa sortuz. Elikadura sistemaren testuinguruan, egoeraren kudeaketa eta soluziobideak bioteknologia eta elikagai sintetikoen norabidetik bideratzeko proposamenak ikusten ari gara, baliabideak eta etekinak esku gutxitan utziz eta are zaurgarriagoa eginez lurra oinarri dituzten elikadura iraunkorreko ekoizle eta proiektuen bizigarritasuna. Biolurrek hiru hamarkada luzean egin duen lana eta irakaspenak oinarri hartuta, eta eraiki duen ekoizleen eta lankidetza sareaz baliatuz, Amillubi egitasmoarekin egingo dugu aurrera, etorkizun ederra irudikatuz eta amestuz. Amestea baita etorkizun eraldatzaile eta desiragarriak egi bihurtzeko lehen pasua, bizitza bizigarri eta iraunkorren bidean. Amillubiko metro karratu bat lur babestu nahi duzu? Animatu, zabaldu, gerturatu! Biolurrera edota www.amillubi.eus. ↖


18 // LAIA TESTUA: BDS KOOP ARGAZKIAK: GARI GARAIALDE ZAHARTZE AKTIBO BATERAKO BIDEAK ELKARREKIN JORRATZEN


19 // LAIA Maria Jesus Vicente eta Maitane Eceiza, duela hamar urte baino gehiago sortutako Gizagune Zentroa birpentsatu eta eraldatzeko prozesuan murgilduta dabiltza BDS KOOPek eskaintzen duen Eraldaketa Fabrika programa baliatuz; Urteen poderioz ikasitako batzuk desikasiZ, besteak berrikusiZ eta ideia berriak proposatuz. Haiekin eseri gara proiektua ezagutzeko.


20 // LAIA —Zer da Gizagune? —Maria Jesus: Gizagune da adineko pertsonek, mendekotasunik izan edo ez, osasun egoera fisiko zein mental onean mantentzeko jarduerak egiteko aukerak ematen dituen zentroa. Egoitza mundutik gentozen bi kidek zerbaiten falta sumatu genuelako sortu genuen. Egoitzetatik edo eguneko zentroetatik kanpo geratzen zen jendea zegoela ikusi genuen. Ohartu ginen bazegoela gabezia bat: senideek zainduak diren pertsona horiek joateko toki bat, askatasun-tarte bat izan eta gauzak lasai egin ahal izateko. Babestuta egon daitezela, espazio seguru batean..., horrela jaio zen. —Gizagune aldaketa prozesu batean murgilduta dago orain, ez? —MJ: Bai, urteen poderioz, eboluzionatuz joan da pertsonen beharren arabera, baina, orain, aldaketa handiago bat egin behar izan dugu. Izan ere, lehenik eta behin, adinekoek Alzheimer motako gaixotasun kognitiboak, dementziak eta abar pairatzeko duten beldurra oso benetakoa da; inork ez ditu bere oroitzapenak eta autonomia galdu nahi; eta, gero, osasuneredu instituzionala aldatu beharra dago, pertsona eta familia ardatz dituen eredu baterantz. Pertsonek haien neurrirako arreta behar dute, diagnostiko edo gaixotasun batetik haratago, bakoitzaren egoeratik haratago. Gizagunek pertsona bakoitzaren ezaugarrietara eta pertsona horren etapa bakoitzera egokitutako zerbitzua eskaini dezake. Jarduera, autonomia edo autosufizientzia-beharrak ahalik eta gehien asetzeko ahalegina egiten dugu. Eraldatu egin gara aldaketa demografikoaren beharrei erantzuten jarraitu ahal izateko. Gero eta adineko pertsona gehiago dago, eta gero eta gehiago bizi gara. Erretiroa hartzean benetako zaletasunik ez badugu, gure gizartezirkulua, entretenimenduak edo autonomia galtzen baditugu, burua eta gorputza nolabait estimulatzen ez baditugu, pixkanaka atrofiatu egiten gara. Gizagune Irungo Lapitze auzoan dago, Miguel de Ambulodi kalean, Lapitzeko Auzo-elkartearen ondoan. Guk uste dugu auzoek auzo izan behar dutela berriro, zerbitzuak dituzten auzoak. Azken urteetan konturatu gara zer esan nahi duen zerbitzurik gabeko auzo edo hiri batean bizitzeak. Gizaguneren kokalekua nahita aukeratu genuen, Lapitze auzoan adineko pertsona asko dagoelako, nolabaiteko mendekotasun egoera dutenak. Hurbiltasun hori eskaintzen dugu, beti autoen edo beste garraioen mende egon beharrik gabe. Jakina, hiriko edozein etor daiteke, baina guk uste dugu garrantzitsua dela adineko pertsonak bizi diren ingurunean geratzeko aukera izatea; elkarrekin bizi garenok, bizilagunekin hitz egitea, adinekoak, gazteak eta haurrak elkarrekin nahasteko topalekuak sortzea... —Maitane: Auzoari nortasuna ematea da gakoa. Auzoan bizi diren pertsonak dira, eta auzokideak ezagutzen dituzte, nahiz eta haien izenik jakin ez. Auzo honetan bizi banaiz, auzo honetan erosi badut, ahal dudan neurrian, zergatik joan behar dut


21 // LAIA beste hiri edo beste auzo batera aktibo mantendu ahal izateko? Ez da gauza bera ezagutzen ez duzun jendearekin joatea edo esatea: «nire auzoan dagoen zentrora nator, etxetik bost minutura dagoena, eta, gainera, nire bizilaguna ere, toki berera etortzen da». Horrela asko sustatzen da adinekoen arteko interakzio soziala, hori baita galtzen den lehen gauzetako bat. Bai heriotzen eta halakoen ondorioz, bai, azkenean, zahartzen zarenean, benetako isolamendua gertatzen delako; sozializatzeko gaitasunak ez dira berdinak; ezin duzu kalera hainbeste irten, edo ezin duzu ordutegi berean atera, ezta sarri ere, ez duzulako nora joan. Auzoan egoteak elkargune sozial bat ahalbidetzen die, harremanak ezartzeko gune bat, zentrotik at ere mantendu edo zabaldu daitezkeenak. Gure helburuen artean dago zahartze demografikoari aurre egitea. Gero eta urte gehiago bizi gara, eta gero eta adineko «Auzoari nortasuna ematea da gakoa. Auzoan bizi diren pertsonak dira, eta auzokideak ezagutzen dituzte, nahiz eta haien izenik jakin ez. Auzo honetan bizi banaiz, auzo honetan erosi badut, ahal dudan neurrian, zergatik joan behar dut beste hiri edo beste auzo batera aktibo mantendu ahal izateko? .»


22 // LAIA pertsona gehiago gara gizartean. Adineko pertsonen tasa hirukoiztu egingo da datozen hamarkadatan. Zahartzarorako trantsizio jasangarri bat lortu behar dugu; zahartze aktibo bat bultzatu behar dugu, eta, horretarako, eredu aldaketa bat planteatu behar dugu: nire etxean geratu ezin badut ere, gauza bizigarriak egingo ditut, entretenigarriak iruditzen zaizkidanak, ingurune ezagun batean, segurtasuna ematen didan eremu batean... Ikuspegi sozial batetik begiratuta, biztanleriaren sozializazioari eutsi diezaiokegu bizitzaren amaierara arte, gure bizitzaren azken etapara arte, eta hori zoragarria da. —Zer da zahartze aktiboaren kontu hori? —M: Zahartze aktiboa, zahartzea sailkapenetako bat da. Bere helburua da, eguneroko bizitzako jarduera instrumentalak gauzatzeko arazoren bat duten pertsonek autonomia-maila nahikoa mantentzea, jarduera-maila osasuntsua, gauza baliagarriak egitea, baliagarri sentitzea, ondo sentitzea, kirolak egiten jarraitzea eta elikadura on bat mantentzea; ez ulertzea zahartzaroa zure bizitzako azken etapa gisa, baizik eta beste etapa bat hasten dela, zeure baitan lanean jarraitu behar duzuna. Perspektiba nahiko berria da, eta kostatu egingo da barneratzea. —Gizaguneren aro berri honetarako, kooperatiba bihurtzea erabaki duzue. Zergatik? —MJ: Niretzat modu naturalean etorri da. Autonomoa izan naiz, eta, beste batentzat ere, lan egin izan dut, eta esperientzia hau Maitanerekin hasteko gogoa daukat. Maitane praktikak egiten hasi zen nirekin, Gizagunen bertan, eta zentrotik oso hurbil bizi da, bere familia osoa ezagutzen dut; oso ondo egiten du lan. Kooperatibarena proposatu nionean, baiezkoa eman zidan berehala, pozik hartuko zuela erronka. Orain arte bizi izan ez dudan esperientzia bat da, baina sakonki sinesten dudana da. —M: Maria Jesusek askotan esaten du elkarrekin lan egiten duten eta euren artean kolaboratzen duten pertsona multzo gisa ulertzen duela kooperatiba. Bi pertsona gara, bi alor desberdinetatik gatozenak baina helburu komun bat dutenak: adinekoen ongizatea, eta bakoitzak dakiena jartzen du mahai gainean. Gauza desberdinak dakizkigu, esperientzia desberdinekin eta gauza desberdinak ikasitakoak; adinez ere desberdinak gara eta bizi-prozesu arras deberdinekin; Horregatik aukera interesgarri ugari eskaini diezaiekegu artatzen ditugun pertsonei. Kooperatiba ereduak aukera ematen dizu berdintasunegoera batetik abiatzeko, inor egon gabe bestearen gainetik eta esateko: “tira, nik badakit hau egiten, zuk beste hori, eta ikusiko dugu zer egiten dugun bion artean”. Hori beste enpresa ereduekin ezinezkoa da. —Kooperatiba bilakatzeko prozesu honetan, BDS KOOPeko Eraldaketa Fabrika programa baliatu duzue. Zer ekarpen egin dizue horrek? —MJ: Niri lasaitasuna ekarri dit. Nik sekula ez nuke ahal izango Eraldaketa Fabrikako talderik gabe. Izan ere, hona etorri nintzenean, informazio eske etorri nintzen Larrea eta Laboreren esperientziak ezagutzen nituelako, adibidez, eta sareko lankidetza oso interesgarria iruditu zitzaidalako. Interesgarria iruditu zitzaidan eredu horietatik ikastea, zer zen ondo ateratzen ari zitzaiena eta zergatik, baina nik, batez ere, laguntza behar nuen. Eta izan dut babes eta laguntza hori. Eta lasaitasun handia eman dit. —M: Niri ere izugarrizko lasaitasuna eman dit, oso babestuta sentitzen zarelako; lehenik eta behin, prestakuntza bat duzu, oso beharrezkoa dena, oso gutxi ezagutzen diren ereduak direlako. Horrez gain, prozesua zure erritmora doa; hau da, oso moldagarria da. Oso erraza egiten da jarraitzea, ez baituzu presiorik sentitzen. Bizitza ez da egoera egonkor bat, eta hemen oso ondo ulertzen da hori; horregatik, bide-laguntza mota hori oso atsegina da; beti sentitzen zara babestua. Informazio gehiago: http://www.gizagune.com/ ↖


23 // LAIA INDART3D ETORKIZUNA MODU KOOPERATIBOAN INPRIMATZEN TESTUA: GARI GARAIALDE ARGAZKIAK: GARI GARAIALDE, INDART 3D Bidea eten zuen SL baten errautsetatik kooperatiba bat sortu, eta aurrera egiteari ekin zioten bi gazteren proiektua dakarkizuegu honako lerrootan. Ondo egindakoak kontuan hartu, eta, hain ondo egin ez zirenak baztertuta, proiektu kolektibo bat sortzea amestu zuten


24 // LAIA 3D inprimagailuak diseinatu, fabrikatu, muntatu eta saltzen dituen kooperatiba bat da Indart3D, eta, 2020ko otsailaren amaieran, oinarrian zeregin bera zuen Tumaker SL enpresako langile ziren bi lagunek sortu zuten. Tumaker SL enpresak egindako apustu komertzial berria gaizki atera eta aurrera ezin eginik geratu zenean, bertako I+D arloan lanean ia 10 urte zeramatzaten Ivan Sardon eta Aitor Garciak abentura berri bat hasteko modua ikusi zuten, Tumakerren egiten zuten lan berari jarraipena emateko. Oinarrira jo, eta Tumakerren arlo industrialari soilik heltzea erabaki zuten, funtzionatzen zuen eta emaitzak ematen zituen ibilbidea bazegoelako bertan. SL izatetik kooperatibara egindako jauziaz galdetzean, “aurreko proiektuan gu langile hutsak ginen; ez genuen inolako partaidetzarik enpresan, eta benetan langileak proiektuaren parte diren enpresa bat nahi genuela ohartu ginen” aitortu digu Ivanek. Hasiera batean, ez zuten hain argi zein eredu hartuko zuten; aukera guztiak zituzten aztergai, baina argi zutena zen sortuko zuten proiektu berrira gehituko zen jendea ez zela soilik langile edo zenbaki bat izango, proiektuaren kide baizik. Ideia hori argi izanik, bidean eskatutako aholkuek kooperatiba sortzera bideratu zituzten. Proiektu guztien sorrerak izaten dira malkartsuak, eta, areago, Aitorri eta Ivani gertatu gisa, kooperatiba sortu bezain laster COVID19aren pandemia eta hark eragindako etxeratzea topatzen baduzu aurrez aurre, baina, Ivanek dioenez, Indart3D-k bazuen karta bat bere alde, karta on bat. Tumaker SL enpresatik zetozen Aitor eta Ivan, eta, Tumaker desagertu zenez, han eta hemen ziren Tumaker inprimagailuen mantenua egin eta kontsumigarriak saltzeaz arduratuko zen norbait behar zuten inprimagailu horien jabeek. Horrez gain, Tumakerren lanean aritutako urteetan egindako kontaktu eta bidelagun guztiak lagungarriak izan dira proiektu berria aurrera ateratzeko. Enpresa berria da Inadrt3D, baina negozio eremu ezagun batean jarduten du.


25 // LAIA Duela lau urte bi lagunek sortutako kooperatibak 9 langile ditu gaur egun. Horietako zortzi kooperatibako bazkide dira jada, eta, azken sartu denari, kooperatibaren bazkide egiteko proposamena luzatu zaio hasierako froga garaia bukatu berritan. Orokorrean, gaztea da Indart3Dren langileria; Irungo Bidasoa eta Errenteriako Don Bosco Lanbide Heziketako institutuekin eta Tecnun eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin ekin dituzten harremanak direla eta, ikasketa praktikak egiteko jendea hartzen dute ikastetxe hauetatik, eta, beharren arabera, bertan lanean geratzeko eskaintza egiten zaie. Gaur egun Indart3D osatzen dutenak bide horretatik iritsi ziren proiektura, eta ondoren kooperatibaren parte izatera pasatu dira. GIZA EHUNAK INPRIMATZEN I+D+i arloari ematen dioten garrantzia dela eta, teknologiarekin esperimentatzeko duten joeratik abiatuta, 3D inprimaketak eskaini ditzakeen aukera ezberdinak ikertu izan dituzte kooperatiban. Hau «Material ezberdinekin inprimatzeko aukerak direla eta, ekonomia zirkularraren kontzeptuari heldu nahi diote Indart3Dn.»


26 // LAIA dela eta, adibidez, Nanoprint izena duen Bio proiektu interesgarri batean dabiltza murgilduta Gipuzkoako beste bi enpresarekin: CIC Nanogune eta Polymat ikerketa zentroarekin, eta, 3D inprimagailuak erabiliz, medikuntzan erabiltzeko giza ehunak eta organoak sortzea helburu duen proiektuan ari dira elkarlanean. Prozesu hori egiteko, Elektrospinning tekniketara egokitu eta zelulekin lan egiteko egokia den 3D inprimagailu berezi bat behar da, eta gailu hori diseinatu eta sortzea litzateke Indart3D kooperatibaren lana. Sardon jaunaren hitzetan, oinarrian, 3D inprimagailu gisa definitu daiteke X, Y eta Z ardatzetan aurrera eta atzera, ezker-eskuin eta gora edo behera mugituko den gailu bat izango delako, baina Polymat diseinatzen ari den hidrogel edo material berezi bat erabiliko du. Etorkizunean, paziente bakoitzaren zelula amekin lan egiteko aukera izango dela aurreikusi dute ikertzaileek, eta, zelula horietan oinarrituta, ehunak sortu ahal izango dituzte, medikuntzako profesionalek azterketa pertsonalizatuak egin eta paziente bakoitzak botika eta terapia jakin batzuei nola erantzungo dien ebaluatzeko. ZIRKULUA ITXI Gaur egun, 3D inpresioak egiteko, ia edozein material erabili daitekeela azaldu du Ivanek: ”3D sistemako inprimagailuetan erabili daitezkeen materialak infinituak dira; plastikoarekin hasi zen, baina gaur egun zeramikoak, metalak edo janariak ere erabiltzen dira”. Hormigoia erabiliz inprimatzen duten aparailuak ere badira gaur egun, adibidez, eraikuntzarako pieza handiak egiteko. Gakoa hormigoi horren formulazio egokia topatzea da, ez bakarrik pieza eraikitzeko, baizik eta eman nahi diogun erabilerarako egokia izan dadin erresistentzia, gogortasuna edo iraupenaren aldetik. Material ezberdinekin inprimatzeko aukerak direla eta, ekonomia zirkularraren kontzeptuari heldu nahi diote Indart3Dn, eta epe motzean plastiko birziklatuarekin pieza berriak inprimatzeko aukerak aztertzen ari dira kooperatiban. Lehen pausua izan da 3D teknikaz inprimatutako pieza zaharrak birziklatuta pieza edo inpresio berriak sortzeko prototipoa eraikitzea, baina, aurrera begira, edozein plastiko birziklatzeko aukera aztertu eta plastiko birziklatuekin altzariak egiteko moduak ari dira ikertzen. BIDASOA KOOPERATUZ BDSKoop Eraldaketa Fabrika elkartetik (Bidasoaldean Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta tokiko ekonomia sustatu eta balio kooperatiboak indartu asmoz) iaz martxan jarri genuen “Bidasoa Kooperatuz” sariketaren irabazleetako bat izan zen Indart3D kooperatiba. Erakunde eta enpresa kooperatiboak definitzeko erabiltzen diren 7 printzipioak gure eskualdean nola gauzatzen diren jakin eta balioan jartzea da sariketa horren helburua, eta eskualdean ditugun 100 kooperatiba eta lan sozietate baina gehiagoren eguneroko lana ikusgarri egin nahi genuen. Bi sari izan zituen sariketaren lehen edizioak; Indart3D enpresak irabazi zuen, alde batetik, Izaera Demokratikoa hartzen zuena kontutan, eta, bestetik, Komunitatea eta Beste Kooperatibekiko Lankidetza eta Interesa saritzen zuena. ↖


27 // LAIA MAÏA PERMACULTURE LURRAREN ZAINTZA PERTSONEN ZAINTZA ETA BIDEZKO BANAKETA TESTUA: IDURRE ETXABURU ARGAZKIAK: GARI GARAIALDE


28 // LAIA Euskarazko Wikipediak dioenez, «Permakultura, gizakiok lurrean kokatzeko sistema jasangarria eta harmonikoa da, inguruan integratzeko modu egokia kontsumismotik kanpo eta naturaren baliabideak gordetzen dituena. Hitza ingelesetik dator, eta bi hitzen arteko kontrakzioa da: permanent eta culture, hau da, kultura iraunkorra. Permakulturak, izadian behatutako patroiak jarraituz, giza-habitat iraunkorrak sortu nahi ditu. Diseinu ekologikoa, ingeniaritza ekologikoa eta ingurumen diseinua konbinatzen ditu eredu berri bat sortzeko». Egia esateko, Wikipediako artikuluaren sarrerak bitan egiten dio erreferentzia nekazaritzari, eta hori da jende askoren ustetan permakulturaren helburua, nekazaritza jasangarria edo nekazaritza eredu ezberdin bat sortzea. Berez, hortik zetorren hitza, nekazaritza iraunkorra esan nahi duen ingelesezko «permanent agriculture» esamoldetik, baina definizio hori «permanent culture» edo kultura iraunkor gisa eguneratu da, eta nekazaritza baino gehiago hartzen du bere baitan permakulturaren teoriak; gaur egun, bizitzako esparru guztietara eraman daitekeen jardueratzat hartzen dute permakultura praktikatzen dutenek. Hiru printzipio etikotan oinarritzen da permakultura: lurraren zaintza, pertsonen zaintza eta bidezko partekatze edo banaketan, eta, printzipio horiek erabiliz, diseinuak egiteko metodologia gisa definitzen da. Edozein proiektu diseinatzeko —ez bakarrik baratze edo nekazaritza eremuak— erabilgarri izan daitekeen metodologia da. Bizitza ekologiko eta jasangarrirako diseinu-sistema da, landareak, animaliak, eraikinak, pertsonak eta komunitatea integratzen dituena. Permakultura 70eko hamarkadan sortu zela esan ohi da, eta Bill Mollison eta David Holmgren, Australian jaiotako bi gizon zuri, jotzen dira kontzeptuaren sortzailetzat, ingurumen-krisiari erantzun positibista emateko, baina, kontzeptuari baino sakonekoari begiratzen badiogu, beti hor egon den ideia bat dela ohartzen gara.


29 // LAIA Behar batetik sortu da permakultura; geure gizarteek naturarekin zuten harremana eten zutela ohartu eta lokera hori berrantolatu eta arbasoen jakinduria berreskuratzeko beharretik sortutakoa; baina deskonexio hori munduko gizarte batzuetan gertatu da soilik. Mundu osoan zehar topa ditzakegun beste lurralde batzuetan, beste gizarte batzuetan, permakulturak dakarren teorizazioaren beharrik gabe, modu permakultural batean bizi direla ikusten dugu, ez baitute arbasoengandik ikasitakoa sekula ahaztu, ez eta naturarekiko zuten konexioa apurtu. Gizarte deskonektatuek harreman hori berreskuratzeko beharra dugunok behar dugu kontzeptuaren teorizazio eta garatze bat. MAÏA PERMACULTURE Mayi Lekuona hondarribiarraren eta Ivan Tellaetxe bilbotarraren proiektua da Maïa Permaculture, eta Permakulturaren teoriaren inguruko ikasketak egiten zebiltzala ezagutu zuten elkar.


30 // LAIA Mayi Biologia eta Itsas-biologia ikasketak egin eta mundua bazter ugaritan bizi izan da azken 20 urtetan, eta Quebec-en bizi zen garaian ezagutu zuen permakultura. Lehen harremana nekazaritza ekologikoaren bidetik egin zuen, jende gehienak egin ohi duen moduan, baina zaintzaren inguruan antolatuta dagoen mundu oso bat zela ohartu zen bertan murgiltzen hasi zenean. Permakulturaren inguruko profesionaltasunziurtagiria lortu zuen lehenik, eta, ondoren, diplomatura ikasketak egin zituen Academia de Permacultura Ibera elkartean. Ivan Tellaetxe Zuzenbidea eta Ekonomia ikasketak egin, eta enpresa ezberdinetan ibili zen lanean bizitzaren une batean, hiriko bizitzarekin erabat eten eta bizimodua erabat aldatu zuen arte. Zenbait urtetan munduan zehar harantz eta honantz nomada moduan ibili ondoren, naturarekin birlotzeko bidean zegoela ezagutu zuen permakultura. Baserrikoak zituen amama eta aititaren munduarekin konektatzeko Delika herrira itzuli zenean, Permakultura ikasketetan sakontzeko Academia de Permaculturan sartu, eta bertan ezagutu zuen Mayi. Hasiera batean, bakoitzak bere aldetik abiatu zuen permakultura lantzeko proiektu bana; Hasiera batean, permakultura lantzeko proiektu bana abiatu zuten bakoitzak bere aldetik; Aiaraldean, Ivanek eta Bidasoaldean, Mayik. baina, bakarkako ibilbideak dituen zailtasunak probatu ondoren, talde proiektu bat nahiago zutela ikusi zuten biak. Elkarrekin lan ezberdinak egindako eta zenbait diseinu landutakoak ziren Ivan eta Mayi akademia garaian, eta, Urduña inguruan egin beharreko diseinu batzuetan berriro elkarrekin kolaboratu ondoren, bien proiektuak elkartu, eta bideari elkarrekin ekitea erabaki zuten: bizimodu bat sortu, egiten dutenarekin gozatu, konpartitu eta eraldaketa prozesuak laguntzeko; finean beste era batera bizitzeko. Talde-lanean hasi zirenetik, elkarrekin landu dituzte Urduñako eskolako patioaren diseinua eta hiriko espazioak berreskuratu eta birnaturalizatzeko proiektuak, besteak beste. ERALDAKETA FABRIKA Mayi Bidasoaldera bizitzera itzuli zenean, Sorburu Baratza elkarteko bazkide egin, eta, Sorbururen bidez, bizHIRIak proiektuan izan zuen parte-hartzearen ondorioz ezagutu zuen BDSKOOP elkartea. Coworking espazio batetik ari zen lanean Mayi, baina ez zuen talde lanerako girorik sumatzen bertan, eta ez zuen ekonomia soziala bultzatzeko gune gisa sentitzen hura. Proiektu ekonomiko ezberdinetan aritzen den jendeak egiten zuen bertan lan; zenbait baliabide partekatzen zituzten, edo coworkingak berak eskaintzen zituen zerbitzuak erabil zitzaketen, baina horraino iristen zen, bertan ez zuen kolektiborako planteamendurik sumatzen Mayik. Maïa Permaculture proiektuari buruz BDSKOOPeko kide batzuekin hitz egin ondoren erabaki zuten proiektu edo ideia bat zena, bientzako ekimen ekonomiko erreal batean bilakatzea Eraldaketa Fabrika programaren bidez.


31 // LAIA Azken hilabeteetan, Eraldaketa Fabrikan eginiko prozesuan proiektua garatzen ibili ondoren, Ekonomia Sozialean oinarritutako kooperatiba sortu dute programak eskaintzen duen bide-laguntza baliatuta. Mayi eta Ivanen hitzetan, Eraldaketa Fabrika prozesuak eta BDSKOOPeko parte izateko aukerak komunitate bateko kide izatea ekarri dio Maïa Permaculture ekimenari. Bai taldearen babesa, harreman sarea, jakinduria eta elkar-zaintza, bai eta lanerako espazio fisiko bat ere, espazio fisiko hutsa izatetik partekatze eta proiektuak elkarlanean egiteko gune kolektiboa hain zuzen. ETORKIZUNARI BEGIRA Maïaren helburu nagusia bizimodu ekologiko eta jasangarriranzko bidean laguntzea da, sistema integralen diseinupentsamendua erabiliz. Horretarako, datozen urteetarako helburuak eta funtsezko emaitzak ari dira definitzen. Hiru lan arlo aurreikusten ditu Maïak: espazioen diseinua, prozesu parte hartzaileak eta heziketa. Espazioen diseinuari dagokionez, Amurrion birgaitze fasean dagoen baserri baten 3 hektareako lursaila diseinatzen, eta bertan, baso jasangarri bat proiektatzen ari dira. Irungo Labore Txingudi kontsumo elkartea eta Hendaiakoop denda kooperatiboarekin batera, Bidasoaldeko elikadura burujabetza lantzeko prozesu parte-hartzailea antolatzen ari dira, eta, hezkuntzaren arloan, ikastetxe batzuekin ari dira lanean, lehen hezkuntzako ikasleentzako oinezko ibilbide pedagogikoak antolatzen 3 egunez kanpoan lo eginez. Horrez gain, permakulturaren inguruko tailer eta formakuntzak sortzen ari dira, eta, horien artean, profesionaltasun ziurtagiria euskaraz emateko aukera lantzen ari dira, oraindik ez baita posible ikasketa horiek euskaraz egitea, eta nola ez, guztiaren gainetik, proiektua sendotzea eta Maïa Permaculture Mayi eta Ivanentzako bizi proiektua bilakatzea. Gehiago jakiteko: https://maiapermaculture.com/. ↖


32 // LAIA OÑATI OINARRIZKO ZERBITZUAK, HERRITIK HOBETO TESTUA: GARI GARAIALDE


33 // LAIA Elektrizitatea gaur egungo gizartearen oinarrizko elementua da, baina, ala ere, ia ezinbestekoa den ondasun honek herritarrengan eta haien ekonomian eragin izugarria duten gorabehera handiak jasaten ditu salmenta prezioan. 33 // LAIA Kontsumitzaileek ondasun hori eskuratzen duten azken prezioa ulertzeko, ezinbestekoa da haren merkatuaren funtzionamendua eta bertan parte hartzen duten eragileak ulertzea. Espainiako estatuko energia ekoizle handienak diren eta banaketa guztia eta elektrizitate merkaturatzearen zati handi bat kontrolatzen duten bost enpresen esku dago argindarraren merkatua. Aipaturiko 5 enpresek osatzen duten oligopolio egoera dela eta, enpresa horiek nagusi dira elektrizitatemerkatuan, eta, horrela, argindarraren salmentako enkante prezioa haien mesedetan baldintzatzen dute, bai eta argindarra hedatzeko azpiegituren jabe diren banatzaileei komertzializatzaileek ordaintzen dieten kanona ere; horrela, izugarrizko irabaziak lortzen dituzte euren kontuetan, botere publikoen araudiak babestuta. Horiek guztiak, azken finean, kontsumitzaileon bizi baldintzetan eragiten du. OÑATIKO KILOWATTEN ABERASTASUNA, HERRIARENTZAT Hiritarrek behar dituzten oinarrizko zerbitzuak udalak eskaini beharko lituzkeela pentsatzen du Oñatiko udalak, eta, argindarra oinarrizko zerbitzutzat hartzen duenez, herritarren beharrak asetzeko beharrezkoa den argindarra herritarrei helaraztea udalaren ardura beharko lukeela uste du. Bide horretan, aurreko mendean hartutako erabaki batzuei esker, udal enpresa batek sortzen zuen argindarra, udalaren jabetzakoa zen azpiegitura baten bidez herritarrei helarazteko prozesua abiatu zuen Oñatiko udalak, horretarako sortutako Oñargi Sozietate Merkantil publikoaren bidez. 60ko hamarkadaren amaieran, Bilbon, argindarra sortu eta banatzeko eraikitako Iberduero enpresa indarra hartuz joan eta herri eta hirietako argindar banaketa sarea erosteari ekin zionean, Oñatiko udalak uko egin zion herriko sarea saltzeko eskaintzari, Gipuzkoako gainerako herri gehienek ez bezala. Hurrengo mugarria 1989an koka dezakegu, Eli Galdos alkate zela, Oñatiko Ur Jauziak elkarte anonimoa sortu eta herrian argindarra sortzeko zeuden azpiegituren jabegoa lortu zuenean, Euskadiko Energiaren Erakundearen partizipazio txiki batekin. Herriari zorpetze handia ekarri zion apustua izan zen hura, baina, gaur egun, udala lantzen ari den burujabetza ikuspegitik begiratuz gero, bide malkartsua izan den arren, udalbatzak ez du uste erabaki txarra izan zenik. Gaur egun, Goiener Kooperatibaren laguntzaz, merkaturatzaile propio bat sortzeko azterketa egiten ari da udala. Gaur egun, legezkoa litzateke merkaturatzaileak prezio adostu batean erostea argindarra, hura sortzen duen enpresarekin akordioa egin eta enkante espekulatiboan parte hartu gabe. Hau da, merkaturatzaile bat sortuz gero, sozietate horrek, zuzenean, Oñatiko Ur Jauziei eros liezaioke elektrizitatea udalak adostutako prezio batean, eta tasa kontzeptuarekin ezarritako prezioan jarriko litzateke herritarren eskura. Horrela, oinarrizko zerbitzu baten burujabetza jorratzen da; tarifa neurtua, egonkorra eta merkea eskaintzeko aukera du udalak, kostu errealen arabera erabakitakoa eta ohiko enpresen irabazi asmoetatik kanpo.


34 // LAIA Argindarra banatzeko azpiegitura herriarena izateak baino, berau sortzeko sorgailuak udalarenak izateak zabaldu dio aukera hau udalari, baina, baliteke bere garaian herriko sarea Iberduerori saldu ez izanak eragina izatea 1989an sorkuntza azpiegiturak erosteko hartu zen erabakian. Gaur egun dugun panoramarekin eta krisi ekosozialari aurre egiteko udal batek dituen aukerei begiratuta, argindarraren gaineko burujabetza horren abantailak errazago uler daitezke. Burujabetza bideak ibiltzea eta oinarrizkoz zerbitzuak herritik kudeatzea positiboa dela erakutsi digu Oñatiko esperientziak; gutxienez, kudeaketa publikoak defizitarioak diren ideia ezbaian jarri du. Oñargiren diru-sarrerek herriari eragiten diote, oñatiarrek kontsumitzen duten energia elektrikoa iturri berriztagarrien bidez sortzen da, eta, erabiltzaileari, arreta zuzena, hurbiltasuna eta zerbitzua eskaintzen zaizkio modu honetan. TELEKOMUNIKAZIO EREDUARI KOSK Oñargik herriko argindar azpiegitura edo azpiestazio sarea kudeatzeko zuntz sare bat zuela ohartu zen; zuntz sare hori hiritarren neurgailuak irakurtzeko etxe guztietara iristen zirela ikusi eta argindar sektorean hainbat urtetako esperientzia positiboa dutela iritzita, azpiegitura horri bigarren erabilera bat ematea erabaki zuen udalak. Burujabetza ikuspegitik, argindarrarena bezala, internet konexioa herritarrentzako oinarrizkoa dela barneratua du Oñatiko udalak, eta, ahal duen neurrian, udalak berak —zerbitzua herritik kudeatzeko aukerak aztertzen aritu ondoren— Onaro telekomunikazio operadorea sortu du Izarkom operadore kooperatiboaren laguntzarekin, herritarrei zerbitzu "integrala" eskaintzeko. Ahots asko dira kudeaketa publikoa ekonomikoki defizitarioa izaten dela diotenak, edo erakunde publikoei, gutxienez, buru hausteak besterik sortzen ez dizkiela, baina Oñatiko zinegotzi den Xabier Igartuak dioenez: «arreta zuzena, gertukoa eta engainurik gabea eskaintzeko aukera ematen du udalak sorturiko sozietate merkantil baten bidez egiteak». Horrela, herritarren beharrak herritik erantzuten dira, bertako hornitzaileekin elkarlanean; eta oinarrizko zerbitzuak herritik hobeto kudeatzen diren konbentzimendu osoa du udalak. Lehen mailako zerbitzuen pribatizazioari buruz gero eta gehiago entzuten den garai hauetan, zaintza eta garraioak modu pribatuan kudeatzen direla ikusi dugu; herritarrok ezinbestekoa dugun ura geure etxetara ekartzeko zerbitzuak pribatizatzearen aldeko aldarriak, ere, entzuten hasiak gara; beraz, udal bat kontrako norabidean pausu finkoak ematen ikusteak esperantzari toki bat uzten dio. ↖


www.bdskoop.eus Aixin Zolua 5, B lokala. 20304 IRUN


Click to View FlipBook Version