komunikazioa Download PDF
  • 13
  • 0
LAIA 07
Umetan, zirkuko trapezistak airean jauzika ikusten genituenean, argi izaten genuen sarerik gabe aritzen ziren horiek, azpian sarea zutenak baina arrisku handiagoa izaten zutela. Deskuiduan, txilinbueltan huts egin eta trapezio-kidearen eskua heldu ezinik, goitik behera jauzteko arriskua dagoenean, sareak erorketaren ondorioa txikitzen du. Berdin-berdin erori zitezkeen sarea zutenak, baina eroriz gero, zauria txikiagoa zen.
Antzeko zerbait gertatzen zaigu, orokorrean, geure eguneroko bizitzetan: Sarerik gabe ibiltzeak arriskuak handitzen ditu. Ez bakarrik erorikoetatik babesteko, eroritakoan minak gutxitzeko; sareak ez erortzeko ere balio du. Inguruan behar bezala ehundutako sare bat duenak errazago ikusten ditu arriskuak, arinago bilatzen ditu soluzioak eta errazago ekiditen erorikoak. Eta beste guztiak huts egin eta istripua izanez gero, gutxitu egiten ditu ondorioak. Horregatik bilatzen dugu taldea gure bizitza aurrera eramateko.
Lana ere, bizitzaren parte izanik, taldean antolatuz gero, bideragarriago izan daiteke. XIX. mende amaierako giro industrial zapaltzaile eta itogarri hartan, langile klaseak sortu zituen kontsumo kooperatibak, haien familien ustengua eta elikagaiak modu ustuago batean eskuratzeko sare autoeratuak izan ziren. Klase proletarioak, saretuz gero, kapitalaren aurkako borrokan aukera gehiago dituela barneratu zuten jada duela mende luze bat.
Horretan dihardugu gaur egun ere. Ez garai bateko egoera dramatiko hartatik, baina langileak saretuz egien dugu etorkizuna, kapitalaren aurka ahal den neurrian borrokatzeko. Kontsumo elkartetan saretzen gara merkatuaren basakeriaren aurrean; kontsumo ohiturak aldatzeko aukerak eskaintzen diguten sareak osatzen ditugu; sortzaileak saretzen gara, saltzaile handiek kontrolatzen duten oihanean bizirik mantendu eta beste modu batean jarduteko modua dagoela erakutsiz. Gurekin batera borrokatu nahi duten udal eta erakundeekin saretzen gara, eredu publiko-komunitarioak landu eta gaur egungo bizimodurako beharrezkoak ditugun telekomunikazio sareak sortu eta hedatzeko.
Azken finean, bildu egiten gara elkarren artean, batu, sareak sortu eta guztien arteko batura horrek borroka bideragarriagoa egin diezagun. Edo gutxienez, bakarrik borrokatu ordez, taldean borrokatzeko aukera lantzeko.
View Text Version Category : 0
  • Follow
  • 0
  • Embed
  • Share
  • Upload
Related publications