KULTURA
KOMUNITATEA
HIRUGARREN 20 22
LEKUA
12 18
Guzti hori gara (II) Borderline fabrika
Ekonomia Sozial Arteetatik komunitate
Eraldatzailearen arteko nahasketaz
iparrorratza. gozatzeko gunea.
Staff Aldizkari hau paper birziklatuan
inprimatu da.
Argitaratzailea:
BDS Eraldaketa Fabrika, Ekonomia BDS Koop Eraldaketa Fabrika
Soziala etaTokiko Garapena @Bds_Koop
Sustatzeko Elkartea
Koordinatzailea: [email protected]
Gari Garaialde www.bdskoop.eus
Diseinua eta maketazioa:
Lucía Calvo (Lulumka)
Inprenta:
Antza Komunikazio Grafikoa
1.500 ale
Lege gordailua:
LG D 00583-2020
ISSN:
2660-4523
EDITORIALA 03 // LAIA
Ale hau sortzeko lanean ari ginela, ezagutzen ez genuen termino batekin egin
dugu topo: Hirugarren Leku hitzarekin. Hitzaren atzean zegoena aztertzen
hasi eta Ray Oldenburg hiri-soziologoaren tesietan murgildu gara.
Atzera begira jarri eta BDSKOOPen sorrera ere Irungo Lakaxitan izan
zela gogoratu dugu, egunero egiten dugun hau, gaztetxeetan ikasi eta landu
genituen erlazioen garatze bat besterik ez dela mahai gainean jarriz. Berdinen
arteko harremanak, barne demokrazia eta elkar-zaintza kontzeptuak arlo
profesionalera ekartzeko ahalegina da. LAIAren lehen alean Mikel Valerok
esan zuen moduan, Gazte Asanblada, talde feminista eta Auzoetako jai
batzordetatik gatoz, eta bertan ikasitakoa txertatu dugu gure jarduera
berrietan.
Beraz, ale hau lantzerakoan, hitz berri bat ezagutu dugu, termino berri bat,
baina kontzeptua ezaguna genuen jada. Jakin gabe ere, hirugarren lekuen
antolaketa eta garatzeetan ibiliak gara, borondatez egindako norbanakoen
arteko harremanen bidez, errepresentazio komunak sortuz eta espazioak
partekatzeko modu berriak landuz; Indibiduotik kolektibora jauzi eginez.
Baina gure jatorria ez dago bakarrik gazte asamblada eta espazioak
okupatu eta partekatzeko modu ezberdinak eztabaidatzen genituen gune
horietan. Eztabaida hauek gure lan eremura txartatzen saiatu eta proiektu
ekonomikoak sortu genituenean, modu kooperatiboan antolatzea erabaki
genuen, sinetsita baikaude kooperatiba dela enpresa bat kudeatzeko
dagoen modurik demokratiko eta transbertsalena. Baina zer da
kooperatiba? Kooperatiba izate hutsak bihurtzen al gaitu eraldatzaile edo
solidario? Eztabaida interesgarriak daude kooperatiba eredu ezberdinen
arteko korronteetan.
Eztabaida hauetan murgiltzeko asmoz artikulu sorta bat ekarriko dugu
hona. Nondik datoz kooperatibak? Zein eredu kooperatibo dago? Izan al da
eredu ezberdinen arteko gatazkarik? Kooperatibismo garaikidearen historia
orokorretik hasi eta gaur geure herrian dugun honetaraino hurbilduko gara,
bidean ikasi eta izan nahi dugun horri oinarri teorikoak sendo jartzeko.
AURKIBIDEA
05 26
Polisa edo komunalismo Kooperatibismo
hiritarra garaikidearen hastapenak
12 32
Guzti hori gara (II): Topmanta:
Ekonomia sozial Bidasoaldetik, ekimen
eraldatzailearen
iparrorratza interesgarri bat
bultzatuz
18
Borderline Fabrika:
Arteetatik komunitate arteko
nahasketaz gozatzeko gunea
04 // LAIA
POLISA EDO 05 // LAIA
KOMUNALISMO
HIRITARRA
TESTUA: IKER EIZAGIRRE
ILUSTRAZIOAK: LUCÍA CALVO SÁNCHEZ
06 // LAIA KONSPIRAZIOA DEMOKRATIKOA
Kapitalaren espazioetatik ihes, auzo babesera
jo eta Auzo Plana-rekin egin genuen topo
aurreko artikuluan. Behetik gorako leku-
gintzarako tresna komunitarioa, espazioaren
demokratizaziorako langai potentzial gisa
deskubritu genuen. Auzotarraren “praxi
sozio-espazialetik” (teoria/praktikoa baita),
beroaldi dialektikoan hipotesi bat luzatzen
amaitu genuen; “Eta demokrazia erradikalaren
gakoa, prozesu praktikoa espazioaren antolamendu
demokratikoan balego? Ez al litzateke hori
demokrazia material zuzena?”. Gaitza apustua.
KONSPIRAZIOA FABULATZEN
AURKEZTU DA “POLIS”-A
Honi eutsi nahirik, inguruko praktiken
behaketari beti lagungarri den irakurketa
gehitu diogu. Hiria, demokrazia, iraultza,...
terminoen ingurumarian Murray
Boockhin libertarioarekin egin dugu
topo1. Munizipalismoaz ari dela, liluratu
gaitu honen VI. Tesiak: “Polis”-ak, edo
munizipalitate garaikideak duen potentzia
1. 2006. urtean zendu zen AEBko historialaria, unibert-
sitateko irakaslea, ikertzailea, ideologoa eta ekintzaile
ekologista izan zen, ekologia sozialaren (ekoanarkismoa)
fundatzailea eta mugimendu ekologistaren aitzindaria.
Hasieran, marxismo tradizionalean koka dezakegu baina
sozialismo libertariorantz eboluzionatu zuen (...) egungo
mugimendu anarkistaren bizimodua apolitikoa zela irit-
zita, edo egungo anarkismoak gizabanakoaren autonomia
gehiegi azpimarratzen duela pentsatuta, askatasunaren
muin sozialista eta kolektiboa higatuz, bere burua ez du
anarkistatzat joko eta Komunalismoa deituriko ideologia
sozialista libertarioa sortuko du, marxista eta anarkista
pentsamenduen adiskidetzea bilatuko duena (iturria:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Murray_Bookchin)
politiko iraultzailea botere korporatiboak 07 // LAIA
suposatzen duen kontzentrazioaren
aurrean. Pentsalariaren hitzetan;
«Erabateko esanahi
erradikalarekin, polis
hitzaren sustraietara itzuli
behar dugu, eta jendearen
bizi-inkontzientearen
barruan, elkarren arteko
harreman arrazional,
etiko eta publikorako
espazio bat sortu, zeinak,
aldi berean, Komunaren
eta aro iraultzaileko
asanbladen ideala ekarriko
duen» (Bookchin, 1984)
08 // LAIA Historiaren azterketa lagun, urbanizazioak • Espazioa Vs. Leku-gintza
“polis”-a irentsi duela argitzen digu antagonismoa, metodo gisa: “Polis”-
Bookchinek: pertsonaren neurrira egokitu aren ortzi-muga garaikidea azaleratzen
zitezkeen elkar-bizitza eskala guztien duen borroka prozesua da espazioaren
suntsipena eragin du “urbanizazio” bezala demokratizazioaren aldeko borroka.
ezagutzen dugun erregimen politiko- Leku-gintza, pertsonaren tamainako
espazialak. Modernitate berantiarreko bizi-ingurumari baten aldeko praktika
hormigoi metastasiak “bizitza zibila da eta era berean, hau horrela ez
desagertzea ekarri du, zibilizazio hitzaren denaren salaketa.
erabilera justifikatzen zuena, bai eta
«politika» hitzari nortasuna eta esanahia • Auzo Plana, tresna gisa: Auzo-
ematen zion gorputz politikoaren heriotza komunitatea egiteko planifikazio
ere”. Pentsalari librezaleak eskaintzen digun prozesu gisa ezaugarritu duguna.
begiradak animatzen gaitu konspiraziotik Deskribaturiko metodoa martxan
abiaturiko hipotesiari eustera. “Bai, leku- jartzeko tresna. Habitata eta honen
gintza demokratikoa da demokrazia bera” biztanlean dialektikan jartzeko gailua.
eta “polis”-a izan liteke iraultzaren lekune,
abiapuntu eta zeru-muga. Harreman • Hiria, Polis-a zeru-muga askatzaile
sozietal horizontal eta aurrerakoiak gisa: Urbanizazioak gainezkaturiko
eraikitzeko tokia, gorputz politiko berria hiria (batzuetan hiri multzoa,
erditzeko eskala. metropolia) konplexuegia da ekimen
politiko herritarrerako. Hiria ez da
Auzotik polis-erako gakoen xerkan itxura herrigintzan sartzen ez bada zati txiki
berriz ageri zaizk igu gure kontzeptu eta sinpleagoetan banatzen. Demokrazia
maitatuak: zuzena ez da eskala eta konplexutasun
honekin bateragarria. Hiria pertsonon
neurrira ekarriko badugu, leku-gintza
izango bada, egun konplexuegia den ateak irekiko genizkioke. “1, 2, 3, 4... 09 // LAIA
urbanismo oro-hartzailea “polis” txikitu auzo plan” da leloa. Horrek laster
eta sinplifikatuetara ekarri beharko ekarriko du elkar-lanaren aukera eta
dugu. Horrek dakarren guztiarekin, beharra, planek auzoak banatu baino
des-hazkunde planifikatua (hortaz post- gehiago, auzo-federazioa hauspeatzen
kapitalista) tarteko dute hauek ito nahi dituen hiri
burokraziaren kontra
Hemendik saia gaitezen konspirazio
demokratizatzailearen lehen proiekzio 2) Auzoen Hiri Planetik Hiri
batekin.
Antolamendurako Plan Publiko-
HIRIAREN PLANIFIKAZIO
DEMOKRATIKOZ POLIS Komunitariora (HAPPK): Auzo-
GARAIKIDERA federazioak tenkaturik, Udalak
(zinegotzi eta arduradun teknikoek)
Auzotik ateratzeko, “small (but no behetik gorako proposamen hori eta
too much) is beautiful” leloa gure egin HAPO-a modu orekatuan uztartzeko
genezake. Aske izateko ez dugu aski, hiria betebeharra lukete. Egun baina
inguratu beharra dugu. Hemen taktika maizago egin beharreko ariketa:
gorakor bat. Bi pausotan: 15 urtetik behin egin beharrean
5 urtetik behineko berrikuspena
1) Auzo Planetatik Hiri Planera: Modu egin ahal izateko baldintzak sortu
popularrean definituriko Auzo Planak, beharko lirateke. Etengabe ber-
hiri mailako Auzo Bilguneetan (auzo- definitzen doazen Auzo eta Hiri
guneen koordinaziorako federazioa) Plan popular horien deklinazio
partekatu eta “Auzoen Hiri Plana”-ri juridiko/urbanistikoa litzateke Hiri
Antolamendurako Plan Publiko-
Komunitarioa (HAPPK). Hiria egiteko
10 // LAIA dialektika publiko-herritar berri bat politikoa irekiaz HAPPK-ren baitan.
sortuko genuke horrela, interes pribatua Polis-erako metodoa sintetizatzen du
bazterrera kanporatuz. Auzoen Hiri HAPPK-k, “parte hartzea”, “hiritartasuna”
Planaren eta Udal Hirigintza Planen eta “politika” esan nahi osoz integratzen
arteko tentsio sortzailea ikasketa baititu auzo-asanblada abiapuntu duen hiri
zurrunbiloa litzateke ziur. Zenbaitetan politikan. Prozesu horretan sortuko genuke
kaotikoa, baina hiritartasun kritikoaren hiria “ondare komun” gisa: bizitzarako
faktoria itzela. beharrezko ditugun ondare guztien
biltzailea polis-a, demokratikoki kudeatua.
Gure hirietan Auzo Planak estrukturalki Guztion “habitat”-a, guztion artean
txertatzeak hiria egiteko prozesuan planifikatu eta zaindua.
aldaketak ekarriko lituzke. Auzoa beren
planean murgiltzea eta honi loturiko ERRESONANTZIA
erabakimen momentuak irekitzeak, KOMUNALISTAK
hirigintzaren (zentzu zabalean) gaineko
debatea sozializatuko luke ahalduntze Bizpahiru urte badira Venezuela
kolektiboari bide emanez. Asanblada komunala bizitzeko aukera eman
eraldatzaileak non-nahi sortzeko lurra zitzaigula. Bertan liluratu gintuen
jorratzea litzateke. Esan bezala, polis-aren kontzeptu bizi batekin egin genuen
lehen zelulak bezala sustatu beharreko tupust: Toparkia. Sustrai grekodun
foro estrategikoak. Demokraziak beti hitzak (“topos” (leku) eta “arkhe” (lehena
eskertzen duen botere orekatze batera joko izan, agindu) “tokiaren gobernu sistema”
genuke epe motzean: [Auzo Bilguneak- adierazi nahi zuen. Tokitik tokiarentzat,
UdalGobernua-Hirigintza teknikariak] komunetan antolaturiko lurralde berrien
erpinen arteko distantzia txikituko litzateke auto-gobernuaren lehentasuna. Komunak
prozesuan. Bizilagun antolatuei espazio lurraldeen gobernua pertsonon neurrira
«Auzotik ateratzeko, 11 // LAIA
“small (but no too much) is
beautiful” leloa gure egin
genezake. Aske izateko ez
dugu aski, hiria inguratu
beharra dugu.»
ekartzeko formula politiko-soziala ziren. Konbentzituak gara hala dela. Finean,
Komunalismoa, lurraldea ulertzeko eta Bizitza eta hau sustengatzen dugunok
egiteko logika humanista, kolektibista eta dugun eskubideaz ari garela. Gure bizi-
jasangarri erreal bilakatua. ingurumariaren gainean, lurraldeetan
erabakiak hartzeko botereaz eta horrekin
Leku-gintza, auzo-gintza, demokrazia, gure izateari ere forma emateko borondate
polis-a, toparkia, publiko-komunitarioa, eta ausardiaz. Modu kolektibistan libre
komuna, munizipalismoa, lurraldea, izateko irrikaz, Euskal Herrietan, bizitza
bizitza, hiria ondare komun gisa...Ez al posible egiten duten baldintzen gaineko
dira bizitza egiteko logika demokratiko burujabetza berreskuratuaz. Kanpo
bertsuez ari? Lurraldearen (elkarrekin interesen biolentzietatik aske.
dugun komunik oinarrizkoena) modu
demokratikoan antolatzeaz? Egin dezagun bada polis-a!. ↖
GUZTI HORI
GARA (II):
EKONOMIA SOZIAL
ERALDATZAILEAREN
IPARRORRATZA
TESTUA: MIRENE BEGIRISTAIN ETA ENEKOITZ ETXEZARRETA
12 // LAIA
13 // LAIA
EKON
S ATARIKOA
14 // LAIA Ekonomiak sozial eta eraldatzaile
izenondoak jarrita zer eman nahi dugun
aditzera azaltzeko saiakera egin genuen
aurrekoan, eta horrekin, Ekonomia Sozial eta
Eraldatzailearen (ESE) baitan kokatzen diren
proiektu, enpresa edota kolektiboek nondik
nora ari diren zehazten da, lehen lehenik,
ekonomia deritzogun hori jendartearen
benetako beharrizanak ase eta jendarte eredu
justu eta iraunkorra eraikitzeko.
Eta zentzu honetan azpimarratzen
genuen: ESE proposamenaren bitartez
ekonomia sozialekoak diren enpresa eredu
ez kapitalistak, jendarte eraldaketarako
proposamen politikoa artikulatzera datoz.
Bizitzaren iraunkortasuna bermatzen
duten elementu ugariren lanketa
txertatzera egunerokoan, eta jendarteari
begira duten bokazio politikoa antolatzera,
jardute dinamika ezberdinetan eraginez.
Eta galdera hau zuri-beltzean jarri
genuen: Baina, nola antolatu “–tasunez”
ESEari lotzen dizkiogun helburuak?
Ekintzailetza sozial kooperatiborako
NOMIA
adierazle sistemaren proposamenarekin, bezalakoak). Metodologia ezberdinak 15 // LAIA
baliagarriak izan daitezkeen mekanismoak sortu izan dira eremu ezberdinetan
eta horien benetako aplikazio erreala (nekazaritza, enpresa kudeaketa, energia
neurtzeko tresna bat proposatuz. sektorea, basoen kudeaketa, garraioa eta
logistika, hondakinen kudeaketa, txikizkako
BAI, BAINA… ZERTARAKO banaketa, …) eragin ekonomiko, ekologiko
EKINTZAILETZA SOZIAL eta sozialak ebaluatzeko, dela enpresaren
KOOPERATIBORAKO ADIERAZLE kudeaketa mailan dela lurralde baten
SISTEMA BAT!? proiektu batek duen eragina ebaluatzeko.
Adierazle sistema: garai tarte jakin batean Eta ESEren paradigmaren baitan
biltzen diren datu edo datu multzoak dira,
zeintzuk erakunde batek edo erakunde zertarako adierazle sistema bat?:
bateko talde batek aurrez finkatutako
helburu batzuen lorpen edo joera maila Jakiteko, hausnartzeko, ahalduntzeko
neurtzen duten. eta eraldatzeko. Ekintzailetza sozial
kooperatiboko proiektuak ESEaren
Adierazle sistemen eraikitze-prozesuetan ikuspegitik aztertzea, ezagutzetan eta
bi joera nagusi egon izan dira: adierazle gakoetan sakontzeko eta sortzen ari diren
sintetikoak eraikitzea (adibidez zailtasunetan eta ikuspegi berrien eta joera
aztarna ekologikoa edo ingurumenaren aldakorren inguruan hausnartzeko balio
iraunkortasunaren indizea), edo helburuen dezake. Baita proiektuen abiapuntuko
araberako adierazle nagusiak ezartzea eskaeren irizpideak zehazteko ere
(egun hain ezagunak egin diren Garapen eta ESEko proposamen ororen auto-
Jasangarrirako Helburuen Adierazleak ebaluzioarako tresna (ispilua) gisa berdin.
Enpresen eta kolektiboen praktiken
sistematizaziorako tresna baliagarria izan
daiteke halaber, proiektuen exekuzioa
ESE ADIERAZLE SISTEMAREN HELBURUAK
ETA IRIZPIDEAK*
1LANAREN 2EKIMEN
KOLEKTIBOA
BURUJABETZA
Gardentasuna
Lanaren kontzeptua Banaketa justua
Lan autoeratua Prestakuntza
Parte hartze integral,
demokratiko eta
inklusiboa
16 // LAIA hobetzeko, ezagutza berriak sortzeko, EKINTZAILETZA SOZIAL
lan taldean garatu eta lan taldearen KOOPERATIBORAKO ADIERAZLE
gaitasunetan sakontzeko eta ahalduntzeko. SISTEMA – ESE IPARRORRATZA
Eta egiten duguna jaso eta kontatzeko,
borrokak eta alternatibak legitimatu eta Adierazle sistemaren eraikuntza
boteretzeko, horretarako ere bai. prozesuak erakutsi digu orea bazela. Kide
baten hitzetan: ESE nola materializatzen
Arrazoi nahikoak badiruditen arren, den ezagutzeko balio du, eraldaketaz ari
gorputzak berak eskatzen du horrelako garenean zertaz ari garen ikusteko, eta zentzu
zerbaitetan murgiltzeko adierazle horretan ideologia eta kokapen politikoa
sistema horren eraikuntza ere beste ematen dio gure lanari.
modu batera egitea, bestelako ekonomiak
bestelako modu batean eraikitzako Emaitza, 5 helburu, 16 irizpide
tresnak izan beharko direlako. Horrekin eta neurgarriak egiten dituzten 42
sinistuta prozesua abiatu genuen 2019ko adierazleetan zehaztu dugu.
udaberrian, Koopfabrika eta Olatukoopeko
kideekin. Abiapuntu hartan, ESEaren Prozesu honen balioztatze
helburu, irizpide eta beharrezkoak fase desberdinek tresna honen
ziren adierazleekin proposamen baten baliagarritasuna eta izaera erakutsi
zirriborroa egin genuen, hainbat kontu dizkigute: plangintza estrategikoak
argitan beste batzuk lainotan. Ostean, lantzeko diagnostikoak egiteko
Koopfabrikan izandako saioetan zuen heldulekua, proiektuen prozesuetan
proposamenak martxan jarri dituzuen helburuen lanketa ordenatu eta
zenbait proiektu bidelagun izan zarete mailakatua zehazteko termometroa,
abiapuntuko zirriborroari iparrorratz ESEan garatu beharreko helburuak
lurreratuagoa emateko. zein prestakuntza eta formazioak behar
ditugun identifikatzeko zoom-a, eta
3LURRALDEA ETA 4BIZITZA ERDIGUNEAN
Natur baliakideekiko
GIZARTE ERALDAKETA harremana
Merkaturatze
Intzidentzia politikoa eta banaketa politika
Interkooperazioa eta Zikloaren itxiera
izaera banatua Alor reproduktiboaren
Kultura eta ondare lanketa
komunainklusiboa Rol eta lan banaketa
komunikazio tresna ere bada, barrura 5IRAUNKORTASUN 17 // LAIA
zein kanpora begira narratiba partekatu EKONOMIKOA
baterako elementuak komunikatzeko. Egonkortasun
ekonomikoa
Berriz, prozesu honek sortu ditu Elkarrakikotasun
ere zalantzak, ez baita erreza gure ekonomikoa
egunerokoan funtzionaltasunak
gorpuzteko aukerarik izatea, kide *irudian ESE adierazle sisteman garatutako
baten hitzetan: Adierazle sistema bat
sortzeak eta mantentzeak duten kosteak helburuak eta irizpideak jasotzen dira.
bere eraginkortasuna justifikatzen du? Helburu eta irizpide horien definizio zehatza
Adierazle sistemak iparrorratz gisa edota horien neurketarako adierazleak
duen baliagarritasuna bermatzeko jakin edo eskuratu nahi izanez gero jarri
nahitaezkoa da kolektiboki harremanetan Olatukoopeko kideekin edota
lantzea, lankideekin batera edota idatzi honetako egileekin
akonpainamendu batekin, edota lan
eremu berdin edota desberdinetan
dauden beste proiektuetako kideekin.
Beraz, nahitaezkoa da denbora eta
pertsonak behar ditugula ohartzea, modu
kolektiboan eta antolatuan, iparrorratza
modu egoki eta iraunkorrean erabili
dadin. Modu horretan errealitate
konkretuei erantzun kokatuak eskaini
ahal dizkigun magnetizatutako orratza
izango dugu. ↖
18 // LAIA B ORDERLINE
FABRIKA
ARTEETATIK KOMUNITATE ARTEKO
NAHASKETAZ GOZATZEKO GUNEA
TESTUA ETA ARGAZKIAK: GARI GARAIALDE
Tarte luze batez espazioa ZER DA BORDERLINE FABRIKA? 19 // LAIA
eraldatzen ibili ondoren, NONDIK DATOR PROIEKTUA?
azkenik, 2021eko martxoan
zabaldu zuten Borderline Hasiera batean, 3 lagunen gogoaren ondorioa
Fabrika; Hendaiako da Borderline Fabrika. Hendaian, elkar-
geltokiaren albo batean dagoen topatzeko gune bat sortzeko beharra ikusi
‘lan egin eta topatzeko lekua’. genuen hiru lagunen gogoa. Gerora, hiru lagun
Proiektua ezagutzeko asmoz, horiek arte-eszenikoetako jendea izanik,
bertako kide eta bultzatzaile lanerako espazio bat edukitzeko proiektua
den Ander Fernandezekin egin bilakatu zen. Lanerako espazioak behar
dugu zita, kontatu diezagun genituen, behar ditugu; hasteko, sortzeko gune
zer den Bordeline Fabrika baten beharra genuen, artearen inguruan
eta zerk bultzatu zituen lan egiteko, eta sortutakoa partekatzeko
Hendaian horrelako ekimen espazio bat. Horretarako taberna bat leku
bat abiatzera. aproposa iruditu zitzaigun. Horrez gain,
bulego lanak egiteko espazio bat behar
genuen, artista garen arren, bulegoan lan asko
egiten baitugu. Hiru horiek biltzen ditu gune
honek: batetik taberna, sozializatzeko eta
sortutako partekatzeko gune bezala, bestetik
praktikarako toki bat, bai guretzako, lanabes
bezala, baina baita ere transmisio gune bezala,
tailerrak egiteko eta azkenik bulegoak.
Borderline elkarte bat da, duela 5 urte espazio
bati begira sortu zen elkarte bat. Hemen bi
20 // LAIA «Proiektu bat aurkeztu behar Elkartea zabaltzen joan da bidean, deialdi
izan genuen, sinesgarri bihurtu, ezberdinak egin genituen, bilera ireki pila
bat, gaur egun dagoen lantaldea sortu
atzean modelo ekonomiko arte. Hala ere, esan behar dugu elkartea
bideragarri bat genuela frogatu, lanean aritu dela lokalik edo espaziorik
izan ez dugun urteetan ere, eta proiektuak
aurrekontuak, ekipo bat... eta bizirik mantendu dugu; bere bidea egin du.
negoziazio luzeen ondoren, Formakuntzak egin ditugu urte hauetan,
akzioak han eta hemen, irrati saioak
proiektua onartu egin ziguten.» kalean, antzerkiak, kontzertu txikiak...
modu intinerantean, ahal izan dugun
ideia edo bidek egin zuten topo: Alde moduan, baina aktibo jarraitu dugu.
batetik, udalak, Mendizolan, Hendaiako
6-7 konpainia profesionali bulegoak utzi Espazioa eraldatzeko lanak oso luze joan
zizkigun, lehenago aipatu dudan bulego zaizkigu, atzerapen handiak izan dira
lan horiek egin ahal izateko eta bertan arrazoi ezberdinengatik eta martxa hartua
profesioko jendea elkartzen ginen, eta zuenean, pandemia mundiala etorri zen.
paraleloki, SNCFek eginiko deialdi bati Mal de ojo antzeko bat izan dugula esan
erantzunez Hendaiako geltokian dagoen daiteke, baina azkenik, iaz amaitu ziren
gune hau ezagutu genuen. SNCFek, lanak eta gaur egun, Borderline fabrika
Akitania zaharreko tren geltoki ugaritako Hirugarren Leku bat da.
espazio hutsak tiers-lieu edo hirugarren
leku formatuko proiektuetan bilakatzeko NOLA ANTOLATZEN DA
deialdi bat egin zuen, eta espazio baten BORDELINE FABRIKA?
beharra ikusten genuen hiru lagunek
interesgarri ikusi genuen geltokiko Elkarte bat da Borderline. Kooperatiba
espazio hau. bilakatzeko ideia dago hasieratik, baina
gaur-gaurkoz ez da gauzatu. Antolaketa
Udalak utzitako bulegoetan lanean aldetik, kopresidente talde bat dago,
ginen jendea elkartu eta espazio honi ardura legalak dituena eta etxekoak izena
begira proiektu bat aurkeztea bururatu duen talde eragile bat dago. Erabakiak
zitzaigun. Proiektu bat aurkeztu behar etxekoek hartzen dituzte, estatutuen
izan genuen, sinesgarri bihurtu, atzean arabera, baina beti presidentekideekin
modelo ekonomiko bideragarri bat genuela elkarlanean egiten dugu.
frogatu, aurrekontuak, ekipo bat... eta
negoziazio luzeen ondoren, proiektua Gero, beste maila batean bazkideak daude,
onartu egin ziguten. proiektuari babesa ematen diotenak.
Bazkideekin ez dugu nahiko genukeen
lanketa egin; babes ekonomikoa ematen
diote Fabrikari, baina hausnarketa irteteko. Arautegi bat dugu, azaltzen duena 21 // LAIA
bat dugu egiteko, pentsatu beharra zein pausu eman behar diren etxeko berri
dugu ze onura eman bazkideei, nola bat sartzeko... Oraindik ez da gertatu,
inplikatu bazkideak proiektuan. Badira baina, bokazioz zabaltzeko izpiritua du. Ez
planteamenduak, bazkideak tabernan edonori, ez edonola, urte asko baitira jada,
modu boluntarioan parte hartu dezaten, lan asko egin da eta nahiz eta eboluzionatu
ekitaldi ezberdinen antolakuntzan eta beharko duen, oraindik ez da gertatu... egia
kudeaketan inplikatzeko... Jada egin dira esateko, hasi berria da proiektua, oraindik
halakoak eta egiten dira, baina gehiago ia-ia ez da martxan hasi; naturalki etorriko
zabaldu nahi da. da. Inplikatuko den jendea behar da,
parte hartuko duena, proiektua ulertuko
Hori da organigrama. Gero lantaldeak duena... Hori dugu argi, etxekoa izango da
daude, elkarte guztietan bezala, arlo proiektua ondo ulertu eta proiektuarekin
bakoitzaz arduratzen den lantalde bat. jarraituko duena. Zaindu behar dugu nola
Hilabetero egiten ditugu bilkurak, lantalde berritu, baina berritu beharko da.
guztiak batera, eta asteko bilkurak libreak,
ahal duena etorri dadin. Elkarteko kide HASIERAN AIPATU DUZU, BAINA
ugari intermitenteak dira eta horrek, ZERGATIK TABERNA BAT? ZER
aukera ematen digu lana liberatzeko. BILATZEN ZENUTEN TABERNA
ZABALTZEAREKIN?
ETXEKOAK DEITZEN DIOZUEN TALDE
HORI, TALDE ITXIA DA? Alde batetik, uste dugu Hendaian horrelako
gune-taberna bat falta zela. Jendeak asko
Bai, berez, talde itxia da, baina badaude eskertu du taberna zabaltzea eta bestetik,
moduak berritzeko, jendea sartu eta hasieran aipatu bezala, leku egokia delako
22 // LAIA sozializatzeko. Hendaiak badu gabezia bat EGIA DA TREN GELTOKI BATEK
komunitate arteko nahasketari dagokionez. KOMUNITATE NAHASKETA
Komunitate ezberdinak daude herrian, oso HORRETARAKO EGOKIA EMATEN
elkarte indartsuak, baina bakoitza berera DUELA TREN GELTOKI BATEK
doa, oso atomizatuta dago. Komunitateen
arteko elkar-trukea egiteko paper aproposa Bai, tren geltoki bat komunitate-arteko
jokatu dezakeela uste dugu; hutsune hori nahasketarako oso interesgarria da. Kontzeptu
bete dezakeela. Gainera, nahasketa hori bezala, pasabidearen ideia oso erakargarria
artetik, kulturatik egingo duen toki bat da. egin zitzaigun hasieratik. Jendea atzera eta
Hor egin dezake Borderlinek, komunitate aurrera ibiltzen da hemen, ez euskaldunak
horien nahasketan. Ez da bakarrik zerbezak bakarrik, aldi berean urrutiko jendea ere
hartzeko toki bat. Ez du hori izan nahi. badago, Normandiako jendea pasatzen da
Taberna bat toki egokia da, buila handian, bertatik, ingelesak, Andaluzak... Portugesak
juergan jendea nahasteko, komunikatzeko ere ugari; mundu guztiak ezagutzen du
eta bizipenak elkartrukatzeko, baina Hendaiako tren geltokia. Topoa ere bertara
baita ere modu lasai batean disfrutatu, iristen da.
gozatu eta gero horren inguruan hitz
egiteko. Emanaldiak eta kultur ekimenak Gainera, ez da geltokia bakarrik. Guk argi
egiteko espazio bat da. Bertako kideek, dugu auzoan kokatuta gaudela eta garrantzi
hasierako ideiari jarraituz, gure sorkuntzak handia ematen diogu inguruari. Bertatik eta
jendaurrean erakusteko toki aproposa da. bertarako egiten dugu lan, auzoari begira.
Hasiera-hasieratik, oraindik gune honetan
Gainera, ipar-hego trukaketarako toki lanean hasi aurretik, ekintza artistikoak
estrategikoa da. Bi aldeetako jendea honat egin izan ditugu auzoan, auzoko jendearen
ekartzeko, haien arteko tratuak egin eta etxeetan, auzoaren memoria berreskuratzeko
sareak sortzeko. lanak egin dira, zirkuitu artistikoak,
ikuskizunak ekarri dira auzora. Asmoa da
ingurua habitatu eta espazioa eta auzoa astero izatea formakuntza tailerrak. Guzti 23 // LAIA
bizitzea, auzoan bizitzea. Bai eta kanpotik hori antolatzen hasi beharko dugu, orain
jendea hona ekartzea ere. makinaria martxan jartzen ari dira horretaz
arduratzen direnak. Gaur gaurkoz maila
TABERNAREN ESPAZIOAZ GAIN, ezberdinetako Tango ikastaroak daude,
BULEGOAK ETA LAN ELKARTUKO zirku tailerra izan da, haur eta gurasoentzat,
GUNE BAT ANTOLATU DUZE. NORI eta profesionalentzako ikastaro trinkoak
ZUZENDUTA DAGO COWORKINA? egin nahi dira, zirku sorkuntzarako
formazioak, Zirku dramaturgia tailerra
Ez dakigu oso ondo, ez dugu definitu. Roberto Magrorekin... Baina gazteentzako
Guk eskaintza bat argitaratuko dugu, eta modu jarraian antolatzen hasi nahiko
eskaintza horretan ondo txertatzen den genuke, asteroko eskaintza garatzen hasi.
edonorentzako izan daiteke aproposa. Ez Boluntarioak izanik, gauzak ahal direnean
du zertan arte edo kultur munduko jendea egiten ditugu, beste erritmo bat eraman
izan beharrik. Suposatzen dugu, naturalki, behar dugu. Pazientzia izaten ikasi dugu eta
arte munduko jendea hurbilduko dela, hala ibili behar dugu.
baina guk ez dugu morretara mugatuko.
Interesa duen edonorentzako dago irekita. ZEIN TOKI DU EUSKARAK
BORDERLINE FABRIKAN?
AIPATU DUZU FORMAKUNTZA SAIOAK
EGIN DITUZUELA. ZERTAN DA HAU? Borderline Fabrika Elkartean erdi eta
erdi izango gara euskaraz dakigunak
Orain arte modu puntualean egin izan dira eta ez dakigunak, baina badago
formakuntza tailerrak, baina asmoa da euskararekiko sentsibilitate eta gogo
modu jarraian antolatzeko. Nahiko genuke bat. Badakigu, sarri, gogotik edo asmotik
24 // LAIA praktikara salto bat izaten dela, baina HIRUGARREN
ezin dugu deus egin, baizik eta jendeari LEKUAK
gogoa piztu ulertzeko eta praktikatzeko.
Elkartearen sorrerako manifestu Komunitate-eraikuntzan, hirugarren
artistikoan adierazi zen euskarari lekua, ohiko bi gizarte-inguruneetatik
garrantzi emango zitzaiola. Barnera bereizita dagoen ingurune soziala
begira, ez dugu bilerak euskaraz egiteko da. Norberaren etxea litzateke
gaitasunik, baina kanpora begira, lehen tokia eta lantokia, jendeak
komunikazioa jarduera guztietan denbora gehien pasatzen duen
euskara lehenesten da. esparrua litzateke bigarren tokia
(mugikortasun triangeluarrei eta
LEHENTXEAGO HITZ EGIN DUZU pendularrei lotutako kontzeptua da).
IPAR-HEGO HARREMANARI BURUZ.
BA AL DU BORDELINEK MUGAZ Ray Oldenburg hiri-soziologo
GAINDI ERAGITEKO GOGORIK? estatubatuarrak asmatu zuen
Hirugarren leku terminoa eta
Bai noski, gogoa bai. Borderlinek mugaz Celebrating The Third Place eta Great
gaindi lan egin nahi du eta eragin nahi Good Place liburuetan jardun zuen,
du. Mugaren bi aldetara begira lan egin sakon, bilgune publiko informalen
nahi badugu ere, argi dugu ez dela erraza garrantziaz.
mugaz gaindi jardutea. Bakoitzak bere
ingurua du eta hizkuntzak ere badu Oldenburgen hitzetan, hirugarren
eragina. Gainera, muga geografikoetan lekuak garrantzitsuak dira gizarte
baino, muga kulturaletan edo gizarte- zibilarentzat, demokraziarentzat,
multzoen arteko mugetan ere eragin konpromiso zibikoarentzat, eta
nahiko genuke; lehen esan bezala, muga espazioaz jabetzeko eta partekatzeko
guztiak puskatu nahiko genituzke, baina beste moduak ahalbidetzen dituzte.
ez gara iristen. Azkenean funtzionatzen Gizabanakoak elkartu, bildu eta
duten gauzak egingo ditugu. modu informalean bizipenak
truka daitezkeen eremuak dira.
Borderlineko kideen intereserako Osagai osagarritzat hartzen da,
gauzak egingo dira eta gauza horiek komunitatearen bizitza sozialera
komunikatzen eta zabaltzen saiatu, bideratua. Hirugarren lekuak,
pentsatuaz jende gehiagori interesatuko orduan, bizitza komunitarioaren
zaiola. Gogoa badugu mugak hautsi "aingurak" dira, eta elkarreragin zabal
eta jendea erakartzekoa, baina ez dakit eta sortzaileagoa sustatzen dute.
zein den bidea, ez da erraza asmatzea Bestela esanda, "zure hirugarren lekua
norengana jo. Hain da zabala gizartea! jendartean erlaxatzen zaren lekua
Beraz, erantzuna litzateke bai, gogoa bai, da, aurpegi ezagunekin topo egin eta
baina ez dakigu nola. ↖ berriak ezagutzen dituzun tokia".
Hirugarren lekua, beraz, subjektiboa
da, norbaiten hirugarren lekuak ez du
zertan beste batzuen hirugarren leku
izan behar, eta komunitate batek
hirugarren lekutzat hartzen duen
esparrua, batzuetan, kanpokoek
gotorleku edo alferrekotzat har
dezakete.
“The Great Good Place” liburuan,
→Oldenburgek hirugarren lekuen
puntu komunak azaltzen ditu
LUR NEUTRALA NUKLEO GOGORRA
Hirugarren lekuen okupatzaileek ez Ohikoak diren erabiltzaileak izaten dira,
daude bertan egotera behartuta. Ez dago espazioari giroa eta ezaugarri zehatzak
ematen laguntzen diotenak; baina ohikoek
gonbidatu/anfitrioi bezalako erlaziorik etorri berriak erakarri eta haiei bertan
eta adiskidetasuna sortzen edo garatzen egokitua sentitzen laguntzen diote,
multzoarekin bat egiteko gogoak izatera
laguntzen dute.
bultzatuko du.
LEKU IREKIA PROFIL BAXUA
Oldenburg-ek "Leveler" izena ematen dio Ez da erakusteko leku nabarmen bat.
ezaugarri honi, Ingalaterrako gerra zibilean Jarrera esnob edo itxurakeria eta
gizarte-klaseak eta sistema hierarkikoak handikerietatik urrun daguden espazioak
indargabetzea helburu zuten ezker muturreko dira. Baldintza guztietako jendea onartzen
prestakuntza politikoei erreferentzi eginez. dituzten leku atseginak dira.
Norberaren egoera sozio-ekonomikoak
ez du garrantzirik hirugarren lekuetan, eta
erabiltzaileen arten komunaren sentsazioa
garatzen laguntzen du.
KOMUNIKAZIOA GIROA 25 // LAIA
Oldenburgek ikusten du, lehen bi ezaugarriei Giroak alaia izan behar du, eztabaidak
batak bestea errespetatuz egiten dira,
esker, pertsona talde batek modu erosoan beti adiskidantzazko tonu batean eta ez
tentsioz e do etsaitasunez markatuta; beti
komunikatzeko aukera izan dezakeela, eta ere, iritsi berria parte hartzera gonbidatuz.
beraz, garrantzia ematen dio hirugarren lekuan
komunikazio egokia presente egoteari.
ATSEGINA ETA IRISGARRIA ETXETIK KANPOKO ETXE
Bizi-estiloan edo bizi-erritmoan egon Goxoa behar du eta partaidetza sentsazioa
daitezkeen desberdintasunen aurrean, eskaintzen die bertan direnei, espazioan
errotuta izatea sentitzeraino; norberaren
garrantzitsua da hirugarren leku bat garatzean etxea bezain erabilgarri edo
irisgarria izatea, baita bertan egoteko
erosoa ere, erabiltzaileen nahiei erantzun erabilgarriago izan daitezke.
eta lagunekin topo egiteko aukerak
eskainiko dituena.
26 // LAIA KOOPERATIBISMO
GARAIKIDEAREN
HASTAPENAK
TESTUA: IKER EIZAGIRRE
Kooperatibismoa kapitalismoaren erregimen
sozialak erditu du. Kapitalak “giza lana” erabili nahi
du (beharginak) aberastasuna etengabe metatzeko,
“baliabide humano”-ra mugatu nahi du gizakia
eta horren aurrean altxa da kooperazioa. Ez da
harritzekoa beraz, kooperatibismo garaikidearen
koordenadak XIX.mendea eta Ingalaterra izatea.
XVI. mendetik XVIII-ra irlan “jatorrizko Baldintza berri hauetan, nekazari, 27 // LAIA
neskame, kale garbitzaile, eskale, emagin...
metatzea” deitu zaion prozesua emana den masa horrek hiri-baldintza oso kaxkar
eta berrietan bizitzen ikasi beharko du.
da: Lur komunalak pribatizatu dira, itxi: Alde izango ditu hiri-kaotiko berrietan
nekazariak zirenak proletargo lehenik nahasiko diren erresistentzia tradizio,
eta hirirako ondotik emigrante bilakatu usadio zein instituzioak; eskulangintzako
dira. Bitartean, kolonizaturiko lurrekin gremioen tradizio osoa kasu. Baina mundu
komertzioan, burgesia komertzial eta hori desegiten ari da eta zerbait berria
finantziero indartsua sortu da. XVIII- asmatu beharko dute, mutualismo edota
XIX. zenturietan hamarkadatan jorratu “astelehen santuez” harago. Proletarizatzen
den konbinazioak eztanda eginen du: ari den behargin berriak, bere kontura
Industrialismoa. Hego globalaren aberasten ari diren ugazaben arrandia
aberastasuna britainiar metropolian begi-bistan du bere familien miseriarekin
metatu duten horiek, burgesek, lehen batera. Txiri-txiri, baldintza indibidual
fabriketan inbertituko dute, landatik ezberdinak jazarpen bertsuaren pean
datozen beharginak merke kontratuz eta egotearen intuizioa elaboratzen joango
kapital-metatze aro berri bat abiatuz. Gizon, dira azpiratuak direnak. Eguneroko
emakume zein haur ehungintza fabriketara bizitzaren kultura erresistentetik, nahita
deitua izango da 16 ordu arte lan egitera. Hiri- kodifikaturiko balio jakin batzuen kultura
bilbeek gainezka eginen dute: Zabalkunde batera. Ideologia proletarioa eta klase
ordenatuaz harago txabolismoak inguratuko
ditu hiri industrialaren lehen urteak. kontzientzia ari dira hezur-mamitzen.
Arrandiak miseria gorrienetik babesa bilatuko
du, burgesiaren gustu on eta finak kaleetako Prozesu honekin guztiarekin klase
kirats, biolentzia eta zakarkeriari alde egiteko
ahaleginak eta bi egingo ditu. Dena Estatua sozializazio modu berriak eman dira,
lagun. Modernitatea bete betean.
zeinak aipatu gisa, elkar-laguntza
Rochdale Pioneers (Co-op Group, CC 2.0 lizentzia)
28 // LAIA izan duten osagai lehena. Harreman bilakatu ditu industrialismoak. Leku hobe
modu horiek hiri kapitalistaren toki eta bila hasi dira zenbait, “sozialista utopiko”
momentu ezberdinetan eman direnez, deituak gero sozialista zientifikoen ahotik.
Horien artean bat, R.Owen begirunez atxiki
sozializazioa modu espezifikoetan joan du kooperatibismoaren historia ofizialak.
da instituzionalizatzen: Era berean, langile klasearen auto-
1. Sindikatuetan fabrikan lan baldintzen antolaketa gorakorra da XIX. mendeko
alde batera egiteko
40.hamarkadarako. Ingurumari horretan
2. Alderdi politikoak kontzientzia elkartuko dira “Rochdale-ko aitzindariak”
komun hori indar iraultzaile 1844. urtean eta denda kooperatibo bat
bilakatzeko, beharrezkoa bada Estatu sortuko dute (hasiera batean irina, azukrea,
burgesean parte hartuz oloa, gurina eta kandelak baino edukiko ez
dituen kontsumo kooperatiba bat). Narratiba
3. Mutualitateetan ezbeharren aurrean ofizialak lehen kooperatibaren sortzaile eta
(heriotzak kasu) laguntza funtsak kooperatibismo garaikidearen oinarrien
sortzeko eta egiletzat hartuko ditu gero;
4. Kooperatibetan Modernian zentrala “Ingalaterra iparraldeko Rochdale hiriko kotoi-
bilakatu den “eremu produktiboan” fabriketan lan egiten zuten 28 artisauk ezarri
eragin ahal izateko. Adiera anitzak, zuten lehenengo enpresa kooperatibo modernoa,
baina behargin kondizioa eta honi Rochdaleko Aitzindarien Bidezko Elkartea
loturiko elkar-laguntza dinamikak (Rochdale Society of Equitable Pioneers) Rochdaleko
guztietan daude presente. Aitzindariak izenaz ere ezaguna zena (...), kotoi-
fabriketako ehuleek lan-baldintza miserableak eta
XIX.-nean burges jatorriko asko ere soldata apalak zituztenez, elikagai eta etxerako
asaldatuak dira beharginen bizi baldintza beste gaien prezio altuak ezin zituzten ordaindu.
material zein espiritualen degradazioarekin.
Hiriak humanitatearen putzu beltz
Rochdale Pioneers Museum (Reading Tom, CC 2.0 lizentzia)
Horregatik, zeuzkaten baliabide urriak bildu eta Ingalaterratik Alemaniara salto eginez, 29 // LAIA
elkarrekin lan egitea erabaki zuten, oinarrizko “aitzindaritzan” koka genitzake Wilhelm
kontsumo-ondasunak prezio baxuagoan eskuratu eta Herman, zeinak 1862-an “beste eredu
ahal izateko.” (Nazioarteko Aliantza Kooperatiboa, kooperatibo bat garatu baitzuten, lehen
https://www.ica.coop/es/cooperativas/historia- kreditu kooperatibak sortuz” (NAK).
movimiento-cooperativo) Eremu ekonomikoari aplikaturiko
“beharginen kooperazioa” azkar zabalduko
28 horien artean emakume bakarra da Europako zenbait herrialdeetan eta
zen bazkidetua, nahiz eta pentsatzeko askok Rochdaleko ereduari segiko diote.
den emakumeen benetako eragina
askoz handiagoa izan zela praktikan: KRISIA, LANGILE MUGIMENDUA ETA
Familia eta ez norbanakoa dira orduan KOOPERATIBISMOAREN ZALANTZAK
gehiago erreprodukzio sozialaren oinarria,
emakumeak dira “etxeko ekonomiaren” 1873-1890 urteen artean, lehen
kudeatzaile nagusi eta Rochdale-koa
ekonomato bat da. Dena den Rochdaleri globalizazioari loturiko krisi ekonomiko
garrantzia eman bazaio, gerora luzea emango da. Epe honetan
“kooperatibagintzaren printzipioetan” kooperatibagintzak behera egingo du
ezarri zituztelako da. Beren baren barne (kooperatiba kopurua), baina krisia gaindituta
araudian jasoriko zenbait, mugimendu asko haziko da. Kapital kontzentrazio prozesu
itzela emango da aipatu krisian, trust eta
kooperatibo osoaren printzipioak kartelak sortuz (integrazioz sorturik mega-
enpresak). Hauek lurralde, merkatu eta
bilakatuko ziren 1895-etik aurrera. baliabideen kontrolagatik lehia sustatuko dute
Zehazki: atxikimendu askea eta erretiro etengabe. Estatu-potentzien lehiak etorriko
dira, lehen mundu gerlaren ereitea hasia da.
librearena, kontrol demokratikoarena, 1890.hamarkada da, inperialismoaren garaia.
neutraltasun politikoarena eta
etengabeko hezkuntzarena.
Klase gatazka Europan indartsu dago: eta bertan egon beharra dute. Eliza bera
1871-an Paris kooperatibaz beteko ere jabe da mugimenduan den eztabaida
duen iraultza komunala eman da. Lehen honek ordena sozialerako eduki dezakeen
internazionalaren desegitearen ostean inpaktuan eta Leon XIII aita-pontekoaren
(1864-1887) bigarrena sortuko da Europan irizpide sozial berrietan (“Rerum novarum”,
iraultza posible dela sinistuta (1889). 1905- 1891), kooperatibismo inter-klasistaren
eko gertakariek arrazoia emango diote aldeko enfasi berezia egingo da.
eta langileen autogestioan oinarrituriko
eredu sozial baterako forma politiko Non dago kooperatibismoa, iraultza
garaikidea erdituko da Petrogradon:
Soviet-a, behargin delegatuen biltzar sozialistarekin edo balizko kapitalismo
politikoa. Kooperatibagintzaren eta
langile mugimenduaren arteko aliantza humano batekin?. Hori da aipatu
liluragarriak ezagutuko dira: Britainia anbiguetatearen aurrean dagoen galdera.
Handian, inongo bazkidetza baldintza Garaikideak diruditen hauek, puri-purian
gabe 1893an kooperatibek 35.000 libera ziren XIX. mendearen akaberan ere.
ingururekin lagunduko diete langileen Ikusi dugunez, 1890 hamarkadan krisitik
kultur etxeei eta langileen greba askori. ateratzearekin batera, kooperatibagintza
Garai batez hau ez-ohikoa izatetik urrun asko handitu zen, zilegitasuna irabazi
egongo da. zuen eta “boteretu” egin zen. Hamarkada
honetan sortuko da Nazioarteko Aliantza
Kooperatiboa.
30 // LAIA Enbor beretik etorriak izan arren NAZIOARTEKO ALIANTZA
(kooperatibagintza eta langile KOOPERATIBOA ETA 7 PRINTZIPIOAK
mugimendua), XIX.-naren amaierarako
ez ziren gauza bera. Ordurako 1895 sortu zen Londresen eta berehala,
1896-ean bere “neutraltasun politikoa”
kooperatibismoaren “anbiguetate azpimarratu zuen. Rochdaleko ereduari
jarraiki kooperatiben zenbait oinarri
genetikoa” agerikoa zen. Lan elkartuko definituko dira. Ez da dudarik geografia/
kooperatiben kasura etorriz (eta honi historia ezberdinetan kooperatibismoak
ematen zioten garrantzia berezia bai genealogia eta esannahi espezifiko bat
Marx bezalako iraultzaileek eta baita duela, dena den kooperatibek mugimendu
kontserbadoreek ere), ekoizpenerako bat osatzen badugu, narratiba ofizialaren
bazkidetzen/kooperatzen zuen pertsonaren baitan bederen, printzipio jakin batzuek
kondizioa bikoitza da: Behargina da partekatzen ditugulako da. Lehen
bere lanaren menpe delako bizirauteko, printzipioak 1937. urtean lehenik eta 1966.
baina enpresari bat ere bada ekoizpen urteetako kongresuetan berrikusi ziren.
bitartekoen jabe ere badelako. Ez da Egungoak 1995. urteko berrikuspenean
burgesa izango, ez baitu besteren lana berretsi ziren.
esplotatzen eta hortaz bizitzen (hasiera
batean), baina bere interes eta leialtasunak Hauek bada nazioarteko mugimendu
dudakoak dira. Kapitalismoaren zenbait kooperatiboaren 7 printzipioak:
erreformatzailek sistema hobetzeko tresna
bezala ikusiko dituzte kooperatibak, “klase 1. Atxikimendu boluntarioa eta irekia.
arteko aliantza” baten baitan, kooperatiba- 2. Bazkideen kontrol demokratikoa.
enpresa mundura ekarriz. Iraultzaileek 3. Bazkideen parte hartze ekonomikoa.
klase gabeko jendartea prestatzeko tresna 4. Autonomia eta independentzia.
potentziala ikusiko dute kooperatibatan, 5. Hezkuntza, formazioa eta informazioa.
besteak beste, langileen autogestio 6. Kooperatiben arteko elkarlana.
gaitasuna trebatzen laguntzen duelako, 7. Komunitatearekiko interesa
ekonomiaren berjabetza proletargoa
ahalbidetzen duelako eta berehalako bizi (xehetasunak hemen ikusgai: https://coop57.
baldintzak hobetzen dituelako. Honela, II. coop/eu/informacion/kooperatibismoa)
Internazionalak irizpideak markatuko ditu:
Militante sozialistek kooperatibak sustatu
Gil da San Vicente-k adibidez, NAZIOARTEKO MUGIMENDU 31 // LAIA
kooperatibismo interklasistaren garaipentzat KOOPERATIBOAREN 7
joko ditu oinarriak. Bereziki “autonomia PRINTZIPIOAK:
eta independentzia”, kooperatibagintza
mugimendu emantzipatzaileetatik aldentzeko ATXIKIMENDU
erabilitako printzipio gisa sortu eta BOLUNTARIOA ETA
historikoki ere erabilia izan delako. Orobat, IREKIA
printzipioek ingurumari duten jendarte
kapitalistaren baldintzapenak guztiz iluntzen BAZKIDEEN KONTROL
dituzte, kooperatibismoa mugimendu DEMOKRATIKOA
zabalagoetatik (klase borroka) banatzen
dute eta ekonomia “moralaren” esparruan BAZKIDEEN PARTE
kokatzen dute eremu politikoan (boterearen HARTZE EKONOMIKOA
aferan) baino gehiago.
AUTONOMIA ETA
Dena den, modu desberdinez, baina II. INDEPENDENTZIA
Mundu gerla arte, langile mugimenduak HEZKUNTZA,
FORMAZIOA ETA
kooperatibaren balio emantzipatzailea INFORMAZIOA
azpimarratzen jarraitu zuen. Trotsky KOOPERATIBEN
edo Lenin-ek adibidez aldaketarako eta ARTEKO ELKARLANA
ekoizpenerako indarren sozializazio eta
demokratizazioa prestatzen laguntzen zutela KOMUNITATEAREKIKO
iritzi zuten. Klase gabeko jendartea behargin INTERESA
kooperatiba handi gisa irudikatu zuten
zenbaitek. Iraultzaile bakanen ekarpenez
harago, Cophenague-ko II. Internazionaleko
kongresuak horrela idatzia utzi zuen 1910-
ean: “Langile-klaseak, kapitalismoaren
aurkako borrokan, interes handiena du
sindikatuek, kooperatibek eta Alderdi
Sozialistak, beren autonomia eta batasuna
mantenduz, gero eta harreman intimoagoak
izan ditzaten”. Iraultza soziala egiteko 3
zutabe eta aliantza mapa zedarritu zen
Kongresuan, eta militanteek kooperatibetan
jarduteko irizpideak ezarri.
Aitzitik, iraultza permititu baino lehen,
eztanda egingo du Modernia kapitalistak:
1914 lehen mundu gerla hasiko da.
Militarizazioak indar sozial denak,
material eta espiritualak gerrarako nahi
ditu, garai zailak izango dira langile
mugimenduarentzako eta autogestiorako.
Soka gehiegi estututa Errusian Iraultza
piztuko da eta honen ereduak Europa osoa
dardaratuko du. Gerla ondo miserablea,
kontinente zaharrak ezagutu duen urte
gorrienetakoak izango dira: Lantoki
autogestionatuak, iraultza sozialista
saiakerak, II. Errepublika euskal lurretan,...
baina horiek hurrengo otordu baterako
bazka dira. ↖
32 // LAIA TOPMANTA
Bidasoaldetik, ekimen
interesgarri bat bultzatuz
TESTUA BDS KOOP
Wikipedian begiratuz gero, Top manta, Espainiar
estatuan, pirateriaz ekoiztutako musika eta
film-diskoak eta beste imitazio produktuak kalean
saltzeko jarduera da. Gehienetan etorkinek bizimodua
ateratzeko jarduera izan ohi da. Izenak produktuak
lurrean zabaltzeko erabiltzen duten manta edo
maindireari egiten dio erreferentzia.
Kale salmentan ibiltzen diren manteroen ELKAR-KOOPERATZEN 33 // LAIA
arabera, sarri, egiten duten jarduera
tonu gutxiesgarrian izendatzeko modua Manteroen borroka ez da berria. Urte
da top manta, diskriminazio-ekintza bat. asko dira lan eta kultura arrazoiak medio,
Baina kale saltzaileek beraiek, kontzeptua modu batera edo bestera artikulatzen
aldarrikatu eta hitza duindu nahi izan hasiak zirela. Senegalgo kulturan
dute, eta elkartasun, borroka, aldarrikapen gertatu ohi den moduan, antolatu eta
termino bihurtu. Bide horretan, Top Manta harremantzeko kodeak zituen elkartasun-
izeneko arropa marka bat sortu zuen sare zabala osatzen zuten Bartzelonako
Bartzelonako Saltzaile Ibiltarien Sindikatu afrikar jatorriko saltzaile ibiltariek.
Popularrak; hasiera batean handizkariei Hiriko beste ekimen batzuekin hartu-
erositako zapatila eta elastikoetan marka emanean zebiltzan, poliziaren tratu txar
ezarriz kopiak eta faltsifikazioak saltzen eta erakundeen partetik jasaten duten
dituztela dioten diskurtsoak gainditu eta inbisibilizazioaren aurkako protesta gisa
faltsifikatutako materiala erabiltzeagatik, kalean presentzia izateko, baina beren
industria-jabetzaren aurkako delitua borroka bertako kode politikoetara
aitzakia, jasaten duten jazarpena moldatu beharra sumatu zuten.
saihesteko.
Kolektiboko paperik gabeko hiru kidek
2015 urtean sortu zuten sortu zuten Sants auzoko Ciutat Invisible kooperatibaren
sindikatua, Bartzelonako kaleetan lan aholkularitza jaso zuten eta hilabete luzeko
egiten zuten saltzaile ibiltariek, kalez lanaren ondoren, ekonomia sozial eta
kaleko salmenta beste edozein lan solidarioan oinarrituta koooperatiba bat
bezalakoa dela azpimarratu eta beraien sortu zuten Saltzaile Ibiltarien Sindikatu
eskubideak aldarrikatzeko. Mercadillo Popularrean bildutako manteroek; kalez
Rebelde bezalako beste erresistentzia kaleko salmentatik prekarietatean, gizarte-
ekintzak baliatuz, salmenta ibiltaria bazterketan eta administrazio-bazterketan
mafiaren ideiarekin nahasten duen edo bizirauten duten pertsonei bizi-alternatiba
legez-kanpoko ekintzekin zerikusia duen posible bat eskaini eta kolektiboaren
jarduera bezala hartzen dituen mitoen autonomia indartzeko asmoz. Gainera,
aurka lanean dabiltza, Bartzelonako kooperatiba izateak aukera eman zion
beste erakunde batzuen eskutik, kalez kolektiboari espazio horizontal baten aldeko
kaleko salmenta despenalizatzeko lege- apustua egin eta lokal bat eskuratzeko;
proposamena aurkeztu eta gizarte horrela, artisautza eta beraiek sortutako
kolektiboekin harremanak sendotuz. arropak saldu eta hitzaldiak edo bestelako
Hitzaldi, bideo eta sare sozialetako ekitaldiak eskaini ditzakete bertan.
presentziaren bidez, kalez kaleko
salmentari buruzko kontakizuna eta Bartzelonako Saltzaile Ibiltarien Sindikatu
diskurtso berri bat sortzen lagundu du Popularrak arropa-bilduma bat aurkeztu
sindikatuak. zuen, etiko, solidario eta kolektiboa den Top
manta markapean. Manteroen bizi-baldintzak irabazteko dagoen guztia da haien frontea
hobetu eta arrazismoa eta jazarpenaren eta beraien autonomiatik lortu nahi dute;
aurkako borrokarekin jarraitzea da baina bide zail honetan, kolektiboak hiriko
legez kanpoko jendeak egindako legezko kontsumitzaile etikoei egiten die dei,
arropa linea honen helburu nagusia; Saldu bidelagun izan daitezen.
ohi dituzten imitaziozko produktuen
alternatiba bat sortzea, Top manta Dei honi erantzuteko asmoz, BDS
produktuak, balioak partekatzen dituzten KOOPetik eskaera kolektibo bat abiatzea
tokiko tailer txikietan ekoitziz. erabaki dugu, kooperatibako kideen
bizi-baldintzak hobetzeaz gain arrazakeria
“Hiriaren erdigunean borroka jarraitu behar borrokatzeko ekimen interesgarri hau
da espazio publikoa gure gorputzak arriskatu Bidasoa alde honetan ezagutzera eman
gabe okupatu ahal izateko. Guk diogu espazio eta haiengandik ikasteko izan dezakegun
publikoa bat eta bakarra dela eta mundu guztia barneratzen lagunduko ligukeen
guztiaren erabilerarako dela.” harreman bati hasiera emanez. ↖
34 // LAIA Gaur egun, elkarteak ehungintzako lanbide KANPAINAREN
heziketako tailerrak eta hizkuntza eskolak BERRI IZATEKO,
eskaintzen ditu. Gainera, bi tailer ditu ETA ESKAERAK
Top Mantako produktuak eta kanpoko EGITEKO, SARTU:
beste enkargu batzuk garatzeko eta 25
lagun baino gehiagori lana eskaintzen https://www.bdskoop.eus/top-
die lana bertan; bata joskintzakoa eta manta-eskaera estekan
bestea serigrafiakoa. Argi dute ezin direla
kanpotik etorritako inori itxaroten egon,
Etxean edo
lantokian jateko
OTORDU ZAPORETSU ETA OSASUNGARRIAK
Asteroko Aukera Eskaerak Egun
menuak beganok online berezietarako
Tel: 772 249 869
[email protected]
Eguzkitzaldea 17, behea. IRUN
www.larrea.eus
Aixin Zolua 5, B lokala.
20304 IRUN
www.bdskoop.eus