komunikazioa Download PDF
  • 16
  • 0
LAIA 06
Ale hau sortzeko lanean ari ginela, ezagutzen ez genuen termino batekin egin dugu topo: Hirugarren Leku hitzarekin. Hitzaren atzean zegoena aztertzen hasi eta Ray Oldenburg hiri-soziologoaren tesietan murgildu gara.
Atzera begira jarri eta BDSKOOPen sorrera ere Irungo Lakaxitan izan zela gogoratu dugu, egunero egiten dugun hau, gaztetxeetan ikasi eta landu genituen rlazioen garatze bat besterik ez dela mahai gainean jarriz. Berdinen arteko harremanak, barne emokrazia eta elkar-zaintza kontzeptuak arlo profesionalera
ekartzeko ahalegina da. LAIAren lehen alean Mikel Valerok esan zuen moduan, Gazte Asanblada, talde feminista eta Auzoetako jai batzordetatik gatoz, eta bertan ikasitakoa txertatu dugu gure jarduera berrietan.
Beraz, ale hau lantzerakoan, hitz berri bat ezagutu dugu, termino berri bat, baina kontzeptua ezaguna genuen jada. Jakin gabe ere, hirugarren lekuen antolaketa eta garatzeetan ibiliak gara, borondatez egindako norbanakoen arteko harremanen bidez, errepresentazio komunak sortuz eta espazioak partekatzeko modu berriak landuz; Indibiduotik kolektibora jauzi eginez.
Baina gure jatorria ez dago bakarrik gazte asamblada eta espazioak okupatu eta partekatzeko modu ezberdinak eztabaidatzen genituen gune horietan. Eztabaida hauek gure lan eremura txartatzen saiatu eta proiektu ekonomikoak sortu genituenean, modu kooperatiboan antolatzea erabaki genuen, sinetsita baikaude kooperatiba dela enpresa bat kudeatzeko dagoen modurik demokratiko eta transbertsalena.
Baina zer da kooperatiba? Kooperatiba izate hutsak bihurtzen al gaitu eraldatzaile edo solidario? Eztabaida interesgarriak daude kooperatiba eredu ezberdinen arteko korronteetan.
Eztabaida hauetan murgiltzeko asmoz artikulu sorta bat ekarriko dugu hona. Nondik datoz kooperatibak? Zein eredu kooperatibo dago? Izan al da eredu ezberdinen arteko gatazkarik? Kooperatibismo garaikidearen historia orokorretik hasi eta gaur geure herrian dugun honetaraino hurbilduko gara, bidean ikasi eta izan nahi dugun horri oinarri teorikoak sendo jartzeko.
View Text Version Category : 0
  • Follow
  • 0
  • Embed
  • Share
  • Upload
Related publications