Testuinguru
komunikatiboaren garrantzia
Eduki bera
paperean, webgunean eta infografian
Papera
TUBERKULOSIARI BURUZKO INFORMAZIOA
Zer da tuberkulosia?
"Koch-en baziloa" deritzon bakterioak sortzen duen gaixotasuna da tuberkulosia.
Kasu gehienetan, gaixotasun honek birikei erasaten die, baina gorputzeko beste organo batzuei ere
eraso diezaieke. Biriketako edo eztarriko tuberkulosia oso kutsagarria da; gorputzeko beste ataletan
aurkitzen dena, ordea, gutxitan izaten da kutsakorra.
Tuberkulosia agintari sanitarioei deklaratu beharreko gaixotasuna da. Aurre egiteko, beharrezkoa da
gaixoak eta infektatuak goiz detektatzea eta tratamendu urgente eta luzea, kasu bakoitzerako
agintzen denaren arabera.
Zein dira sintomak?
Biriketako tuberkulosia denean:
o bularreko mina
o odolezko karkaxak
Tuberkulosia edozelakoa izanda:
o ondoez orokorra
o ahulezia
o pisu galera eta apetitua galtzea
o sukarra edo gauean izerdia
Gaitza biriketatik kanpo badago, eta erasaten dion organoaren arabera:
o beherakoak
o gorabeherak gernu aparatuan
o hezurretako mina
Nola kutsatzen da?
Tuberkulosia airearen bidez kutsatzen da pertsona batetik bestera. Bakterioak airera irteten dira
tuberkulosia daukan pertsona batek eztul edo usin egiten duenean.
Tuberkulosiaz infektaturiko pertsona askok ez dute sekula gaixotasuna garatzen. Pertsona
hauengan, tuberkulosiaren bakterioa ezkutuan egoten da bizitza guztian, gaixotasuna eragin gabe.
Baina beste batzuengan, batez ere sistema immunologiko ahula daukatenengan, bakterioak aktibatu
eta gaixotasuna eragiten dute.
Nola jakin infektatuta zauden ala ez?
Infektatuta zauden jakiteko erarik eraginkorrena da larruazalean ezartzen den tuberkulinaren aurkako
erreakzioa detektatzen duen proba egitea. Proba hori besaurrean tuberkulina injektatzean datza, eta,
48-72 ordu geroago, azaltzen den erreakzioa neurtzean.
Infekzioa oraindik gertatu berria bada, emaitza negatiboa ez da guztiz fidagarria, eta gomendagarria
izan daiteke aste batzuk geroago proba berriz egitea. Bestalde, BCG txertoa hartu dutenek erreakzio
positiboa aurkez dezakete tuberkulinaren proban.
Gaixotasuna detektatzeko erabiltzen diren beste proba batzuk dira toraxeko erradiografia eta karkaxa
laginen analisia.
Tuberkulosia baduzu, tratamendua hartu behar duzu?
Bai, 6-9 hileko tratamendua beharko duzu, ezkutuko tuberkulosia izan zein gaixotasuna garatu.
Zalantzak argitzeko, deitu telefono honetara: XXXXXXXXX
Webgunea
Tuberkulosia
Tuberkulosia agintari sanitarioei deklaratu
beharreko gaixotasuna da. Aurre egiteko,
beharrezkoa da gaixoen eta infektatuen
detekzio goiztiarra eta tratamendu urgente eta
luzea, kasu bakoitzerako agintzen denaren
arabera.
"Koch-en baziloa" deritzon bakterioak sortzen
duen gaixotasuna da tuberkulosia.
Kasu gehienetan, gaixotasun honek birikei
erasaten die, baina gorputzeko beste organo
batzuei ere eraso diezaieke. Biriketako edo
eztarriko tuberkulosia oso kutsagarria da;
gorputzeko beste ataletan aurkitzen dena,
ordea, gutxitan izaten da kutsakorra.
Zein dira sintomak?
Nola kutsatzen da?
Nola jakin infektatuta zauden ala ez?
Tuberkulosia baduzu, tratamendua hartu behar duzu?
(adibide gisa, jarraian lotura honi dagokion testua)
6-9 hileko tratamendua beharko duzu, ezkutuko tuberkulosia izan zein gaixotasuna garatu.
Antibiotiko jakin batzuk
Tuberkulosia erabat sendatzen da botika egokiak hartuta, baina tratamendua ez da INOLA
ERE eten behar.
Isolamendua
Gaixo kutsakorrak –eztul eta karkaxan ahotik baziloak botatzen dituztenak– isolatu egin
behar dira. Horrez gain, pazientearen famili nukleo berean bizi direnek tratamendu
prebentibo bat jarraitu beharko dute, eta, arriskurik altueneko kasuetan, txertoa jarri.
Atsedenaldia
Lehenengo 15 egunetan atsedena hartzea komeni da. Lehenbiziko kontrolarekin batera,
atsedenaldia erdizkakoa izango da: etxetik ez ateratzearekin nahikoa. Tratamenduak eragin
ahala, bizimodu normalagoa egin ahal izango da. Ez da komeni ohean denbora gehiegi
ematea.
Elikadura egokia
Neurriz jan daiteke, baina ezin da alkoholik edan. Erretzailea bazara, erretzeari erabat utzi
beharko diozu edo ahalik eta gehien murriztu.
Higienea
Lehenengo 20 egunetan gela ongi aireztatzea komeni da, eta eztula egiteko, gasa batekin
ahoa tapatzea. Arropa edo jateko tresnak bereiztea ez da beharrezkoa.
Oso garrantzitsua da gaitza eta tratamendua kontrolatzeko programatutako kontsultetara joatea.
Eta, tratamendua ondorengo urtean ere kontrolatzen jarraitzea.
Informazio gehiago hemen: www.xxx.eus
Infografia