KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE CULTURA Etxebarriko euskaltegiko ikasleek egina 2022ko NEGUA 2023KO UDA ETXEBARRIKO EUSKALTEGIKO IKASLEEK EGINA Aholkua Iritzia Kexa Eskerrak ematea Eskaria Aurkezpena Gogoeta Iradokizuna Kezka
KULTURAS AILA DEPARTAMENTO DE CULTURA AURKIBIDEA Zebarri aldizkaria honakoe rakundeei esker gauzatu da: Etxebarriko eraikin historikoak Legizamongo madarikazioa Urteko jarduerak argazkitan Blogean blogari Gazteon uda Elkarrizketa Crowdfundingean Zer hobetu Etxebarrin N-634 errepidea Metrorik ez udan Etxebarrin aparkatzea, ezinezko eginkizuna!!! Errezetak Denbora-pasa 3 6 7 10 13 14 14 15 16 16 17 18 19
Bekosolo parkea Bekosolo Parkea udalerri erdian kokatuta dago. Aintzinako Bandas, gaurko Arcelor, lantegiaren bizitegi-auzoaren eraldaketaren ondorioz sortu zen. Garai hartako bizilekuetan Liburutegia, Udal Euskaltegia eta Haurreskola daude, besteak beste. Bertan zuhaitz mota asko, iturria eta pasealekua daude. Amezola Jauregia Amezola Jauregia eraikin biko multzo arkitektonikoa da, Manuel María Smithen proiektua, eta 1905ean egin zen. Amezola jauregiak bolumen kubikoa du. Goialdeko gorputza bistako adreiluzkoa da, hagindun banden artean arku itsu bidez zabaltzen dena. Ezaugarri berberak ditu etxeko atariak baina hemengo adreilu dekorazioa konplexuagoa da. Sarrera nagusia txikitutako arku erakusle baten azpian azaltzen da eta honen dobelatan “AMEZOLA” titulua azaltzen da. Santa Ana Baseliza Santa Ana baseliza, San Esteban parrokiarena da. 1740ean eraikia. Bere lehen kokalekua plaza izan zen, udaletxe aurrean eta Amezola etxetik hurbil. 1963an bota egin zen eta 1990ean berriro inauguratu zen Etxebarriko Ibilalditxoa Etxebarrin zehar Etxebarriko Euskaltegiaren eguna aitzakia hartuta, ikasleek Etxebarriko zenbait eraikin hobeto ezagutzeko aukera izango genuen. Ibilaldia zirkularra izan zen, Bekosolon hasi eta amaitu zen, eta 1,5 orduko iraupena izan zuen, geldialdiak barne. (Eraikinen gaineko informazioa Udalaren webgunetik hartu eta moldatu dugu) 3
hirigunea eta Legizamon poligonoa lotzen dituen zubi ondoan. Gaurko Santa Ana ermita, baseliza zaharraren erreprodukzioa da. Neurri txikiko ermita da,eta bertan, Santa Ana, San Antonio Abad eta San Ignazio Loiolakoa irudiak gurtzen dira. Santa Ana eguna uztailaren 26an da, meza eta erromeria herrikoia. Lehen uztailaren 25ean ere meza esaten zen, Santiago Apostol egunean. San Antonio Abad egunean, urtarrilak 17, goizez meza egoten zen eta arratsaldez ermitaren kanpoaldean abereak bedeinkatzen ziren. Etxebarriko haurren bat hiltzean, ermita honetako kanpaia jotzen zen; gaur egun San Antonio Paduakoa parrokian dagoena. Zubiondo Errota Errota zahar hau Sabino Arana zubiaren ondoan dago, Legizamon aldean. Baserri neoklasiko handi bat da. Lau errotarri, estolda, presa eta ibilgu lokaztuak gordetzen ditu. 1745 – 1746ko agiri batzuetan Juan Antonio de Lezama Larragoiti jaunaren jabetzakoak diren bi errota aipatzen dira lehen aldiz. Tradizionalki Legizamonen errota bat zegoen baina harrezkero bi aipatzen dira; gero 1799ko Propio eta Erabakimenetan gehiago zehazten da eta errota berria eta goiko errota aipatzen da, biak Juan Antonio de Lezama Leguizamonen jabetzakoak. Beraz, badirudi gaur egungo errota, 1746an agertzen den errota berria dela. Irin errota zen eta XIX. mendean artisau paperaren fabrika bihurtu zen; orduan teilatutik ateratzen den eguterak paper resmak sikatzeko balio zuen. 1972ko uholdeak geroztik ez du funtzionatzen. 1983ko uholdeek eraikinari atxikitako egitura eraman zuen, bost errotarri zituena. Gaur egun kanpoko itxura ederra du eta ez da jarduerarik burutzen bertan. Legizamon Etxebarrin egoitzazko arkitektura barruan, Legizamon Jauregia nabarmentzen da. XVIII. mendekoa da. Izen bereko auzoan kokatzen da eta Lezama-Leguizamon familiarena da. 4
Eraikin barroko honek T itxurako oinplanoa du eta zortzi isurkiko estalkia. Aurrealdeko fatxadan Legizamon familiaren armarria dauka. Jauregi ondoko pabilioi batean Santiagoko gurutzea daraman beste armarri bat dago moztuta eta behealdean giltza gurutzatuak. Legizamon parkea Udalerrian egin den azkenetako parke hau (2009an bukatu zen egiten), Nerbioi ibaiaren ezkerraldean kokatzen da. Uribarri parkea Uribarri parkea, Santa Ana Ermita tartean dela, Ametzola parkearen ondoan dago, Nerbioi ibaiaren eskuinaldean. Doneztebe Eliza Etxebarriko egungo San Esteban parrokia ez da historikoa, Manuel Maria Smithen 1907ko berreraikitze integral modernoa baizik. Estilo neohistorizista du, eta dorrea Burgoseko Huelgas monasteriokoaren modukoa da Eraikin honen ezaugarri nagusia da Amezola eta Lezama Leguizamon familientzako hilobikriptak dituela, neurri handi batean, eurek ordaindu baitzuten berreraikuntza. San Esteban eliza zaharra, honen aurretikoa, Kukullaga auzoan zegoen. Montikulo parkea Montikulo parkea San Esteban eliza, Barandiaran ikastetxea eta Futbol zelai ondoko muinoan dago. Lursail hauetan lehengo udal hilerria zegoen, eta oraindik ere bertan daude orduko atari originala eta sarbidean zegoen burdinazko atea. Estetika kalitateagatik eta balore historikoagatik zaindu den Amezolatarren Panteoia ere hor dago. 5
Sinopsia Mikel zirujaua da eta Galdakaoko ospitalean hasi da lanean. Tolosa ondoko herri batekoa denez, urruti du lantoki berria; beraz, etxebizitza erosi du Etxebarrin. Baina ez da edonolako etxea. Dorretxea da, dorretxe bitxia; izan ere, misterio batek harrapaturiko eraikina da. Hala ere, Mikel bertan bizi izaten hasi da. Bigarren gauean, antigoaleko altzari baten barruan Mikelek medikuntzako liburu zahar bat aurkitu du. Bere balio historikoak erakarrita, irakurtzen hasi da, eta zorigaiztoko susmo batek harrapatu du. Hala ere, bere senari ez dio jaramonik egin, eta gau bakar batean irentsi du liburua. Hurrengo egunean, Mikel oso nekatuta iritsi da ospitalera, baina, hala ere, oso ebakuntza zailak arrakastaz egin ditu. Emaitzak harrigarriak izan dira, bere ibilbideko aurreko edozein baino hobeak. Hurrengo egunetan ere antzera jarraitu du, baina asaldagarria den zerbait gertatu da. Zergatik jakin gabe, Mikelek pazienteak ondo operatu ondoren, arazo larriak izaten hasi dira. Esate baterako, Mirenek, Mikelek miopia zuzendu zion Lemoako emakume batek, bizkarrezurrean mina izan du, eta egun gutxitan tetraplegiko gelditu da. Beste paziente batzuekin ere antzekoa gertatu da, eta ebakuntza egin aurretik zeuden baino okerrago daude orain. Komunitate medikoa nahasita dabil arazo horien aurrean, eta ezin du inolako azalpenik aurkitu. Hala ere, Etxebarriko adineko gizonemakumeak Legizamonen madarikazioari buruz marmarrean hasi dira. Legizamongo kondaira antzinako mediku bati buruzkoa da. Mediku hark debekatutako ezagutzak bilatzen zituen. Mikelen ospea handitu ahala, bere tratamenduen ustekabeko ondorioek erasandako pazienteen kopurua ere handitu egin da. Mikel etsipen eta erru zikloan harrapatuta sentitu da, zer gertatzen ari den eta nola gelditu ulertzeko borrokan. Erantzunak aurkitzeko asmotan, Mikel etxearen historian murgilduko da, eta Legizamongo medikua erabiltzen zituen metodo esperimental eta ilunengatik zela ezaguna jakingo du. Zurrumurruek diote ituna egin zuela deabruarekin gizakientzat debekatuak diren ezagutzak lortzeko. Informazio hori jakinda, Mikel bilaketa arriskutsu batean murgilduko da, liburuaren sekretuak argitzeko eta bere bizitzaz jabetu den madarikazioa apurtzeko. Baina Legizamonen iragan ilunean sartu ahala, gero eta erronka beldurgarriagoak izango ditu, eta erabaki beharko du noraino iristeko prest dagoen bere burua askatzeko eta bere pazienteak salbatzeko. “Legizamongo Madarikazioa”n, Mikel medikuntza eta ezagutza esoterikoak elkartzen diren mundu batean sartuko da, bere barneko deabruei aurre egingo die eta maite duen guztia suntsitzeko mehatxu egiten duten indar beltzen aurka borrokatuko da. Legizamongo madarikazioa (fikziozko istorioa) 6
Urteko jarduerak argazkitan Inauteriak (otsaila) Sekreturik ez magia ikuskizuna (abendua) Luze edo Motz ikuskizuna (urrian) Mintzodromoa (azaroa) 7
Inauteriak (otsaila) Negu kulturala: IRATI filma (martxoa) 8
Euskaltegiaren eguna (maiatza) 9
BLOGEAN Goizeko B2 taldeko ikasleak blogari aritu dira nork bere zaletasunetako bat oinarri hartuta. 1) Igeriketa Kaixo, herritarrok! Hemendik gutxira irekiko ditugu kanpoko igerileku berriak gure herrian, eta ideia ona iruditu zait igeriketari buruz hitz egitea. Murgildu zaitez nirekin bitxikeria hauetan! Non sortu zen igeriketa? XIX. mendearen hasieran, 1837an, National Swimming Society of London izeneko elkartea sortu zen, eta antolatzen zituen txapelketei esker hedatu zen munduan kirol gisa. Baina hau ezustekoa! Ezagutzen den lehen igerilekua Kristoren aurreko bigarren milurtekoa izan zen, eta badirudi 1539an idatzi zuela Nikolaus Wynmann alemaniarrak igeriketari buruzko lehen instrukzio liburua. Igeriketa estiloak Badakizue, lau dira: bular-igeriketa, crawl, bizkar-igeriketa eta tximeleta-era. Baina zein izan zen lehena? Dauden lau estiloetatik zaharrena bular-igeriketa da, eta jakin dezazuen, guztien artean motelena da. Crowl-a da azkarrena. Joko olinpikoak eta igeriketa Lehenengo lehiaketa Atenaseko lehen joko olinpikoetan izan zen, 1896an hain zuzen ere. Harrezkero, beti izan da kirol olinpikoa. Nork lortu ditu domina gehien igerian? Michael Phelpsek, 2004 eta 2016 artean, urrezko 23 domina irabaztea lortu zuen. Errekorra zaila da hausten! Hala ere, ezin dugu ahaztu Mark Spitz mitikoa! Lehiaketa olinpiko bakar batean 7 urre lortu zituen lehen kirolaria izan zen. Historian munduko txapelketetan domina gehien lortu dituen emakumea Ona Carbonell izan zen (Bartzelona, 1990). Emakume historikoa! Eta Euskadin? Ramón Lavín Ortega, bilbotarra, izan da historiako euskal igerilaririk onenetakoa. Igeriketa paralinpikoan Richar Orive (Donostia, 1974) nabarmentzen da Garun-paralisia duen kirolari honek munduko palmaresik onena du. Igeriketa paralinpikoa Kirol honetan igerilariak ezgaitasunaren arabera sailkatzen dira: S1-S10: desgaitasun fisikoa edo garunparalisia dutenentzat S11: itsuentzat S12-S13: ikusmen edota adimen desgaitasuna dutenentzat. Gustuko dituzuen bitxikeriak • Titanic igerilekua eta gimnasioa izan zituen lehen transatlantikoa izan zen. • Munduko igerilekurik sakonena Varsovian dago eta 45 metroko sakonera du. • Munduko igerilekurik handiena Txilen dago eta 1013 metro luze da. • Ura iragazteko sistema 1910ean hasi zen erabiltzen. Bitxikeria horien ondorioz, igeri egiteko gogoa piztu zaizu? Zer onura ditu igeri egiteak? Besteak beste: • Mugitzeko gaitasuna hobetzen du. • Inpaktu gutxiago eragiten die hezurrei eta artikulazioei. • Gaixotasun batzuk kontrolpean izaten laguntzen du. • Bihotzaren eta biriken gaitasuna handitzen du. • Garuna aktibatzen du. • Estresa eta antsietatea gutxitzen ditu. • Kaloriak erretzen ditu Orain igeri egitera!!! (Cristina) 10
2) Manga Kaixo, neska mutilok! Gaur egun, gero eta gazte gehiago gaude mangarekin harrapatuta. Eta ez da harritzekoa, izan ere, denetariko istorioak eskaintzen dizkigute: fantasiazkoak, abenturazkoak, misteriozkoak, erromantikoak eta abar. Alabaina, Japonian mangak ez dira sailkatzen gaiaren arabera, baizik eta irakur zaleen adinaren arabera. Istorioaren atal guztiak aleka pilatu baino lehen, astean edo hilean behin atal bakarra argitaratzen da, behin erabiltzeko aldizkarietan. Aldizkari bakoitza adin baterako zuzenduta dagoenez, manga guztiak ez dira aldizkari berean argitaratzen. Hasteko, bakoitzaren ezaugarriak zein diren adieraziko dizuet. Mutilak diren nerabeentzat zuzendutako mangak Shonen dira; gehienak abenturazkoak ohi dira. Adin bereko neskontzat direnek berriz, Shojo dute izena, eta amodiozkoak dira. Bestetik, gizon helduentzakoak Seinen izendatzen dira eta istorio ilunak eta misteriozkoak izan ohi dira. Emakumeei zuzendutakoak Josei dira. Shojoaren moduan, amodioa dute gai nagusi, baina bikote helduagoak dituzte protagonista eta istorioak beti dira katastrofikoak. Gainera, azken aldian feminismoari buruz ere hitz egiten dute, matxismoari aurka egiteko asmoz. Azkenik, ume txikiei zuzenduta daudenek Kodomo dute izena eta ez dute gai zehatzik. Bestalde, japoniako eta mundu osoko mangarik ospetsuena One Piece da. Horrez gain, nire gogokoena ere bada. 1997ko ekainaren 22an argitaratu zen bere lehen atala Shukan Shonen Jump aldizkari famatuan. Haren bertsio animatua aldiz, 1999ko urriaren 20an atera zuten Toei Animationen eskutik. Harrez geroztik, 517 milioi ale baino gehiago saldu ditu, eta horregatik Guinness errekor bat irabazi du. Bere idazlea Eichiro Oda da. Aspaldi Gol D. Roger piraten erregeak One piece izeneko altxor bikaina ezkutatu zuela esaten du elezaharrak, eta aurkitzen duen pertsona piraten errege berria bilakatuko da. Hortaz, helburu hori betetzeko asmoz, Monkey D. Luffy gaztea abentura zirraragarri eta luze batean itsasoratuko da, eta bidean tripulazio txikia baina indartsua sortuko du.. Zergatik ez animatu mangaren mundu zoragarri honetan sartzera? Korri hurbilen duzun liburutegira! (Gabriela) 3) Kirola Txikitatik beti egin dut kirola. Denboraldi batzuetan maizago eta beste batzuetan gutxiago, baina modu batera edo bestera, beti egon naiz zaletasun honekin lotuta. Pandemia geroztik kirola egitea modan dagoela dirudi: jendea korrika egitera irteten da, udako denboraldian gimnasioak bete egiten dira, eta badago jende asko etxean bertan kirola egiten duena. Nire kasuan dena hasi zen txikia nintzenean. Atletismo klubean izena eman zuen eta beste udalerri batzuetan lehiaketak egin nituen. Urte batzuk pasa eta gero, utzi egin nuen gaur arte. Orain dela urte bat inguru, zaletasun hori berreskuratzea erabaki nuen, eta gimnasiora apuntatu nintzen lehenengo kontaktua izateko. Denbora falta dela bide, bakarrik spinning egiteko izena eman nuen. Denbora gutxian konturatu nintzen kirol mota hori izugarri gustatzen zitzaidala, eta horretaz aparte, energia dezente ematen zidala. Kirola egitea makina batera igotzea dela uste dugun arren, gauza asko hartu behar dira 11
kontuan, aurretiko beroketa, elikadura eta atseden ona, besteak beste. Elikadurari dagokionez, oso faktore garrantzitsua da nire ustez, dieta orekatua izatea, eta ez bakarrik jatea, jende gehienak pentsatzen duen bezala. Nahiz eta ez uste izan, kirola egiteak onura asko ditu osasunerako, hau da, endorfinak askatzean, zorionaren hormona askatzen dugu, eta horregatik sentitzen gara hain ondo ariketa fisikoa egiten dugunean. Depresioa eta antsietatea bezalako buruko arazoak dituen jendearentzat ere oso onuragarria da egoerari aurre egin ahal izateko. Animatzen zaituztet kirola zuen bizitzaren parte izan dadin! (Nagore) 4) Perretxikotan Zer da zaletasuna? Aisialdian egiten den jarduera da. Denik dauzkagu zaletasunak. Nik hainbat ditut, baina horietako bat mikologia da. Oso gustuko dut mendira joatea eta perretxikoak hartzea. Ni ez naiz profesionala; beraz, bakarrik hartzen ditut ezagutzen ditudanak. Perretxiko eta ziza mota asko daude, eta batzuk elkarren oso antzekoak dira. Hori oso arriskutsua da, batzuk pozoitsuak baitira: gaixotu edo aluzinazioa sor dezakete; beste batzuek hil dezakete. Horregatik, beti gomendatzen diot jendeari ondo ezagutzen dituenak hartzeko bakarrik. Udazkena da mendira perretxikotan joateko urte-sasoia, batez ere urrian eta azaroan biltzen dira. Uzta jasotzera joateko oinarrizko tresnak hauek dira: - Mendiko oinetakoak: oso inportantea da eroso egotea, denbora luzez ibiliko gara eta. - Zumezko saskia: perretxikoak saskian jarrita esporak lurrera eroriko dira, eta horrela, ugaldu ahal izango dira. Horregatik, debekatuta dago plastikozko poltsak erabiltzea. - Labana: perretxikoak labanarekin moztu behar dira, ez ditugu inoiz sustraitik atera behar. - Pazientzia: denbora luzea emango dugu mendian, eta agian, ez dugu ezer aurkituko. Pertsonako sei kilo baino ezin ditzakegu hartu egunero. Gogoan izan mendia denona dela!! (Laura) 5) Ehun mendiak Kaixo, lagunak! Ezagutzen al duzue Euskal Mendizale Federazioak (EMF) 100 mendi igotzeko proposatzen digun lehiaketa? Ehun mendi lehiaketa da. Duela ehun bat urte sortu zen eta orain EMF-k bultzatu egin nahi du. Mendizaleok erronka polita daukagu Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako, Nafarroako, Iparraldeko eta inguruko tontorrak ezagutzeko. Puntugarriak diren mendien katalogo bat dago: https://emf.eus/Centenarios?Id=&idioma=eu Ehun mendiren araudia oso erraza da: - 100 mendi igo behar dira 5-10 urteko epean. - Egunean bakarra igo daiteke, eta urtean 20 gehienez. - Federatuta egon behar da. - Lehen, klubeko txartela datu pertsonalak idatzita utzi behar izaten zen gailurreko postontzian, baina orain ez dira ia erabiltzen. Tontorrari edo postontziari argazki bat egin diezaiokezue; dena dela, norbere hitzarekin nahikoa da. Azkenean, engainatzeak ez dauka zentzurik, erronka pertsonala baino ez da, eta helburua bakarra: mendizaletasuna eta naturazaletasuna bultzatzea, eta Euskal Herriko txoko eta bazterrak ezagutzea. Behin 100 mendiak igota, gainditutako erronkaren poza da lortzen duzun gauzarik garrantzitsuena. Etxetik gertu daukagun batetik has zaitezke, Ganguren eta Pagasarri badaude katalogoan, eta gero urrunago daudenekin jarrai dezakezu. Anima zaitez! (Monika) 12
Gazteon uda Herri Aldizkariko irakurle gazteok: Udaren atarian gaude, eta urtero bezala, nerabe guztiok galdera bera egiten diozue zuen buruari: zer egin udako aisialdi luzean? Gazteok ez zaudete ohituta hainbeste denbora libre izatera, eta, horregatik, uda heltzen denean plan berdinak egiten dituzue egunero: hondartzara joan, igerilekuan igeri egin… Baina zer bestelako gauza egin ditzakezue? Adin nagusiko gazteok hondartzako txosna batean has zaitezkete lanean diru pixka bat irabazteko. Gainerako hilabeteetan zehar graduetarako edo unibertsitateetarako ikasten egon ohi zarete, eta ez duzue denborarik izaten dirua irabazi ahal izateko etorkizunerako; beraz, uda oso sasoi ona da zuek lanean hasteko. Txosnak oso aukera onak dira, oso giro ona egoten delako, eta gazteetan aukera paregabekoa da beste nerabe batzuekin harremanak izateko. Zer hobe ongi pasatzea eta aldi berean dirua irabaztea baino? Gazteagoak zaretenok, berriz, sukaldatzen ikasi ahal duzue. Gaur egun, heldu batek baino gehiagok ez daki janaria prestatzen, eta, horregatik, aurrez prestatutako elikadura edo zabor-janaria erosten dute beraien egunerokotasunean jan ahal izateko. Etorkizunean ondo elikatu zaitezten, gaztetatik ikasi behar duzue sukaldatzen. Zuen gurasoak ez dira beti zuoi otorduak prestatzen egongo, etorkizunean independizatuko zaretelako eta gauza guztiak zuen kabuz egin beharko dituzuelako. Azken jarduera hau gazte guztiok egin dezakezue: beste hizkuntza bat ikasi. Agentzia asko daude ikasi nahi duzun hizkuntza duen herrialdeko familia baten etxera bidaltzen zaituztenak. Esperientzia ahaztezina da; izan ere, beste hizkuntza bat ikasteaz gain, herrialdeko kultura ezagutzen eta ikasten duzu, atzerritarrak ezagutu, herri eta hiri berriak… Nik, zuen adina neukanean, Irlandan igaro nuen udako hilabete oso bat, eta nire erabakirik onena izan zen. Irlandan izan nuen familia oso atsegina zen, eta haiekin era guztietako gauzak egin nituen, hemen egingo ez nituenak. Noski, ingelesa asko ikasi nuen ere. Urteak igaro badira ere, oso harreman ona izaten jarraitzen dut haiekin, eta behin baino gehiagotan gonbidatu naute beste hilabete bat haiekin igarotzera. Uda oso luzea da, eta ondo aprobetxatzen jakin behar da. Ondo dago noizean behin hondartzara joatea lagunekin batera, baina bestelako planak ere egin behar dira. Eman ditudan aholku eta jarduerekin espero dut zuen uda ez izatea aurrekoak bezain aspergarria. (C1 Batxi) 13
Elkarrizketa Gure protagonistak txiki-txikitatik D ereduan ikasi du, baina norberaren gorabeherengatik utzi behar izan zuen ikaste-prozesua. Elkarrizketa honen bidez, prozesuaren berri emango digu Cristinak berak. - Kazetaria: Zenbat denbora daramazu euskara ikasten? - Cristina: Ni duela urte asko hasi nintzen. Txikitatik aritu naiz D ereduan, baina gero, nigandik kanpoko arazoengatik, Batxilergoa gaztelaniaz soilik egin behar izan nuen, eta amaitzean, euskara ez ahazteko euskaltegi batean erabaki nuen izena ematea. Hemen nago B2 maila prestatzen, atera nahian. - Kazetaria: Zure etxean hitz egiten da euskaraz? - Cristina: Zoritxarrez, ez. Gurasoak galiziarrak dira eta horren ondorioz, ez dakite euskara; ni, ordea, beti saiatzen naiz lagunekin euskaraz egiten. - Kazetaria: Zure ingurukoek ba al dakite euskaraz? Zer deritzote hizkuntza horri? - Cristina: Bai. Nire lagun guztiek dakite eta bizi dira euskaraz. Oso hizkuntza deberdina iruditzen zaigu , eta zaila da ulertzen, baina, aldi berean, hizkuntza ederra da. - Kazetaria: Nolakoa izan da zure bilakaera hizkuntza honekin? - Cristina: Esan dudan bezala, txikitatik izan dut harremana euskararekin, eta ez zait asko kosta ulertzea. Eskolan D eredua beti ikasi dudanez, irakasleekin euskaraz egitera behartzen gintuzten, nahiz eta eskolen atsedenaldian egon. Horren ondorioz, hainbeste denbora hitz egin izanak mesede izugarria egin dit hizkuntzarekiko trebetasunak garatzeko. - Kazetaria: Euskara ikasteko asmorik baduzu ikasturte honen ostean? - Cristina: Bai, nira asmoa C1 titulua ateratzea da, ea lortzen dudan! - Kazetaria: Etorkizunean, familia osatzen baduzu, uste duzu seme-alabak euskaraz heziko dituzula? - Cristina: Bai, jakina. Nire ilusioa eta lana transmitituko dizkiet seme-alabei, eta espero dut normaltasun osoz biziko direla; izan ere, gizarte horretan euskarak osasun ona izango du. (Arratsaldeko B2) CROWDFUNDING-A Akademia irekitzea crowdfunding-aren bitartez Urtero herriko Batxilergoko ikasleen % 20k ikasitakoa finkatzeko eta batez ere selektibitateko proba prestatzeko, Bilboko edo Basauriko akademiren batera joan behar izaten dute herrian ikastetxetik kanpo ikasteko tokirik ez dutelako. Horregatik, Etxebarrin ikasketetarako zentroa irekitzeko asmoa dugu herriko gazteek edozein azterketa presta dezaten. Lehenik eta behin, gure helburu nagusia herrian ikasten ari derenei erraztasuna ematea izango litzateke. Izan ere, ondoko herrietara egin behar izaten dituzten joanetorrietan denbora luze ematen dute, eta horrek azterketa garaian estresa eragiten die. Horrez gain, irakasleek eskolak neskamutilen beharretara egokituko lituzkete ikas-prozesuan aurrerantz egin ahal izateko, eta ebaluazioetan zalantzak argitzeko saio bereziak antolatuko lituzkete. Bestalde, egitasmoa martxan jarri nahian gabiltza, baina hainbat oztopo aurkitu ditugu, batik bat bankuetakoekin mailegua emateko orduan negozioa errentagarri ikusten ez dutelako, eta jasoko bagenu, arlo guztietan erabat kontrolatuta egongo ginateke. Hortaz, egokia izango litzateke herritarrek 10 euroko ekarpena egitea, eta etekinak edukiz gero, emandakoa itzuliko litzaieke. Amaitzeko, herriko aldizkariko hurrengo alean, baita sare sozialetan ere egitasmoaren xehetasun guztiak emango ditugu. Halaber, proiektuan parte hartuko luketenek erabakiak hartzeko eskubidea izango lukete, adibidez, langileen lan baldintzetan,soldatetan eta abar. JUAN CRESPO C1 taldekoa 14
Etxebarriko Herri Aldizkariko irakurleok: Etxebarritarrok garen aldetik, aldizkari hau aprobetxatu nahi dugu herria hobetzeko gure proposamenak partekatzeko. Herri izugarrian bizi gara, baina bada hobetzerik; beraz, zer ote da beharrezkoa idilikoa bihurtzeko? Gure ustez, honako hobekuntzak izan litezke. Lehenik, ondo legoke merkataritza arloa sustatzea merkatua ipiniz , eta bertan gure produktuak saltzeaz gain, kultura ekitaldiak ere antola genitzake. Azokaz gain, beharrezkoa izango litzateke negozio gehiago sortzea; izan ere, uste dugu komertzioa oso eskasa dela ez daukagulako ez zapata dendarik, ez arropa dendarik, ezta apaingarri dendarik ere. Ekimen horri esker, giro hobea izango genuke, orain arte ez bezala, gure erosketak Etxebarritik kanpo egin behar ditugulako. Bigarrenik, gurean etxebizitza asko egiten ari dira, baina ez daude guztien eskura salneurriak ikaragarriak baitira; hortaz, ezinbestekoa da Babes Ofizialeko etxebizitzak eraikitzea gure gazteek ondoko udalerrietara alde egin ez dezaten; fenomeno hau gertatuz gero, gure herria zaharkitua bilakatuko litzateke eta. Hirugarrenik, oso garrantzitsua da beste herrialde batzuek ondo gauzatu dituzten egitasmoak eta gizarte-politikak eredutzat hartzea, esate baterako, txirrindulak alokatzeko udal zerbitzua martxan jartzea eta honekin batera, bidegorria zabaltzea Bilbao eta Basauriraino ailegatu ahal izateko. Azkenik, gero eta biztanle gehiago gara eta horren adibidea da gure udalerriak jaiotzetasa handiena duela azken urteotan; hala ere, oraindik ez dugu pediatrarik arratsaldez. Horri ere gaineratu behar diogu ez dugula inolako espezialistarik eta horren ondorioz, beste herri batzuetara jo behar dugula horretarako. Espero dugu gure iradokizunak Udalak kontuan hartuko dituela, gure herriak epe laburrean etorkizun hobea izan dezan. (Arratsaldeko B2 taldea) Zer hobetu Etxebarrin 15
Metrorik ez Basauritik Boluetara 2024ko eta 2025eko udan Etxebarri eta Bolueta bitartean dagoen trenbidea hondatuta dago, bi geltokien artean dauden zubietakoa, zehatz-mehatz. Zubiek duten hormigoizko geruza ez da behar bezain erresistentea, eta urteak pasa ahala apurtzen ari da. Zubiak eraiki zirenean, hormigoi-geruza handiagoa egitea proposatu zen, baina azkenean ez zen horrela gauzatu. Beraz, orain, konponketak egin behar dira geruza hori gogorragoa izan dadin. Hori gutxi balitz bezala, Boluetako geltokian ere berriztatze-lanak egin behar dira, lurraren maila igo egin behar baita. Bizkaiko Foru Aldundiaren esanetan, 5,5 milioi euroko kostua izango dute lan horiek, eta 30 hilabete behar izango dira burutzeko. Horietatik 8 aste urte bakoitzeko (uztailean eta abuztuan, hain zuzen) trenak geldirik egongo dira. Metro Bilbao enpresak ziurtatu du, trenaren ordez jarriko dituzten autobusen maiztasuna metroarena bezalakoa izango dela. Askotan ikusi ohi dugun bezala, horrelako lan batean materiala aurrezteak sekulako kalteak ekar ditzake. Eta nork sufritzen ditu beti? Guk geuk, herritarrok. Alde positiboa bilatzearren, zorionez, uztailean eta abuztuan ez dugu metroaren burrunba entzungo. (Eguerdiko C1 taldea) Trenbidea konpontzeko egingo diren lanak direla kausa, metroko zerbitzua eten egingo da. Hori dela eta, autobus-zerbitzu berezia jarriko dute Basauri, Ariz, Etxebarri eta Bolueta lotzeko. N-634 errepidea Industrializazio garaian, 1950. urtetik aurrera, Etxebarri asko hazi zen; izan ere, etorkin ugari etorri zen gure herrira bizitzera. Ordura arte San Esteban auzoa besterik ez zegoen, baina industrializazioak eragin zuen inmigrazioaren ondorioz, jendea San Antonio izenez ezagutzen dugun auzoan ezarri zen. Nahiz eta bi auzoek herri bat osatu, banatuta dago Bilbotik Galdakaora doan N-634 errepidearen erruz. Hori dela eta, bai biztanleok, bai Udalak errepide hori lurperatzea nahi dugu, eten geografikoa eta soziala desager daitezen. Egon badago trazadura-proiektu bat aurkeztuta. Lanak kilometro eta erdiko luzera izango luke, Basconia deritzon zubitik Bilboko mugatik gertu dagoen gasolindegiraino, hain zuzen ere. Hainbat urte daramate proiektu horrekin lanean, eta 2007an Bizkaiko Foru Aldundiak obrak egiteko baimena eman zuen arren, oraindik ez da eperik jarri egiten hasteko. Horren ondorioz, herritarrok errepide horrek eragiten dituen kalteak jasaten jarraitu behar dugu: sartzeko eta irteteko trafiko handia, istripuak, distantzia sozial nabarmena, besteak beste. (Etxebarriko Udalaren webgunetik hartutako argazkia) Ikusiko ahal dugu noizbait!!! (Eguerdiko C1 taldea) 16
Etxebarrin alkate berria atera denez (ongi etorri!!!), herritar gehienok daukagun kezka helaraztea erabaki dugu, eta Zebarri aldizkarian egitea aukera ezin hobea dela iruditu zaigu. Etxebarrin aparkatzeak gero eta zailagoa dela dirudi; hori dela eta, Etxebarriko auzokideok denbora luzea daramagu konponbide baten zain eta oso nekatuta baita haserre ere sentitzen gara. Honi buruz asko hausnartu ondoren, jarraian arazo nagusiak aurkeztu eta konponbideak proposatuko ditugu. Azken 20 urteotan, Etxebarriko biztanleria %70 inguru igo da metroaren eta etxebizitza berrien eraginez. Auzi honi lotuta dago gure oztopo nagusiena: asteburuetan gure herria aparkaleku masibo bihurtzen da. Izan ere, Bizkaian existitzen diren Metro Bilbaoko lau disuasorioetako bat gurea da. Gainera, Bilbotik hurbilen dagoena da, eta adibidez, Athleticek jokatzen duen egunetan egoera asko okertzen da. Horregatik, aparkaleku gehiago beharko genituzke. Horretaz aparte eskolako eta kiroldegiko eraikinak egin zituztenean, ez zen kontuan hartu, egun, leku guztietara joateko autoa behar dugula eta orain ez dago aparkaleku nahikorik horretarako. Horrek ere egoera eragozten du. Nahiz eta duela urte batzuk TAO ezarri, asteburuetako masifikazioa ez da konpontzen orain duen ordutegiarekin; horregatik, gure proposamenetako bat TAO larunbatetan luzatzea da. da. Bestalde, hain zaila denez parking berriak eraikitzeko lekuak topatzea, ditugunak moldatzea ondo legoke: batetik, gorantza solairu gehiago kokatuz gero, aparkaleku gehiago izango ditugu orube berean. Bestetik, erabiltzen ez diren partzelak ahalbidetzea (Bekosolokoa adibidez), behinik behin inguruko langileentzat. Bukatzeko, hutsik dauden garaje partzelak Udalak eros litzake eta merke alokatu. Alde batetik, pena da hutsik egotea, baina beste alde batetik, oso garestiak dira. Beraz, herriak plazak erosteko aukera izanez gero, arazo hori konponduko litzateke. Honenbestez, ziur gaude gure artikulutxoa behar duenak irakurriko duela, eta pentsatzen dugu legealdia hasteko modu oso egokia izan litekeela. Horrela balitz, gure ongietorria bihotzez izango litzateke... (Goizeko C1 taldea) ETXEBARRIN APARKATZEA, EZINEZKO MISIOA !!!!!!!!! 17
ERREZETAK MARMITAKOA Osagaiak 4-6 pertsonarentzako: • 2 kilo Egalabur • 3 tipula. • 2 Piper gorri • 3 Piper Berde. • 4 Hortz Baratxuri. • 10 Patata Ertain. • 2 Koilarakada piper Txorizero • 2 Litro Arrain – Salda • Piperbeltz • Olioa • Erenoitz hosto bat • Edalontzi txiki bat ardo zuri. Prestatzeko prozedura: Bizkotxoa prestatzen hasi bano lehen, labea Lehenik, barazkiak zati txikietan zatitu. Hartu lapikoa olioarekin eta, ondoren, barazkiak bota. Ortuariak erregosi bitartean, patatak zati ertainetan puskatu behar dira. Barazkiak erregosita daudenean, piper txorizeroa bota behar zaio eta dena nahastu. Ondoren, behin dena nahastuta, patatak eta ardoa bota behar dira eta berriz nahastu, ardoaren alkohola lurrundu behar da. Jarraian, salda eta erenoitza gehitu eta hogeitabost minutuan itxaron behar da, patatak egosita egon arte. Patata egosi bitartean hegalaburra zatitu. Bukatzeko, patatak egosita daudenean, hegalaburra bota, eta, atoan, sua jaitsi behar da. Ondoren, bi minutuz itxaron eta sua amatatu. ON EGIN! (A1-A2 maila) LASAGNA OSAGAIAK LAU PERTSONARENTZAKO: • 1 Tipula handi • 1 Piper berde edo gorri • 300 gramo txerri okela eta 300 gramo txahal okela • 2 Hortz berakatz • 2 Azenario • 2 Edalontzi ardo zuri do beltz • 300 gramo tomate birrindu • Gazta • 12 Xafla-pasta • Piperbeltza • Gatza • Olioa • Besamela egiteko: • 1 litro esne • 70 gramo olio • 70 gramo irin • gatza Prestatzeko prozedura: Ezeri ekin baino lehen, eskuak garbitu. Hasteko, barazkiak txikitu eta olioarekin batera, zartaginera bota. Ondoren , barazkiak suabe-suabe suestitzen diren bitartean, pasta-xaflak egosi. Barazkiak suestitzen direnean, nahastu zartaginean okelarekin eta tomatearekin, eta kozinatu 10-15 minutuz. Gogora ezazue xaflak egosita daudenean atera behar direla! Bitartean, besamela egingo dugu. Lehenik, olioa bota lapiko batean, eta ondoren hirina bota eta nahastu 3-4 minutuz. Gero esnea bota behar zaio poliki-poliki, nahasteari utzi gabe 15 minutuz. Bukatzeko, ontzi batean, lasaña prestatuko dugu, osagai guztiak elkartuz. Oinarrian, zartaginean dugun saltsa bota behar da, geruza mehe batean, eta, gero, pasta-xaflez estali behar da, beste geruza batekin. Prozesu hori errepikatu behar da, geruzak tartekatzen, osagaiak amaitu arte. Azkenik, besamela eta gazta bota behar zaizkio gainetik. Azkenengo pausua labean 5 minutuz labean gratinatzea da. ON EGIN! (A1-A2 maila) 18
● Topa itzazue ahal beste lokailu R U B E R A Z A H C N Q A J L B M Z E D G Ñ X C O I L N Q D S S E D G B G A O A R T Z I R R E B A T R O T J C Q O P P I I B R H B B L E I M O H N M E A Z K E N I K M A E L G S G G H S E O I L R F A T F H O E T A D E A H T E H X O T T E D R U T I K A S Z C T E L E E O K O R D U A N F T A ● Topa itzazue 10 izen/sentimendu abstrataktu (eta egipziar jainko baten izena) A B E G I T A S U N A P A K G R I N A I I E T S E D O I Z N M S D U Z T A U R R R M O A M N X B L Z R U B A D R I A L G X O O R F R I O R A D A K U T F A A O M E J H N X P O K E U A F S G L O P L A K U R Z O M M B R O B E K A I Z K E R I A A N B Z K E M E N A N G I A T L B M B A A M T H (A1-A2 maila) Topa itzazue ahal beste lokailu Topa itzazue 10 izen/sentimendu abstrataktu (eta egipziar jainko baten izena) (A1-A2 MAILA) DEMBORAPASA ● Topa itzazue ahal beste lokailu R U B E R A Z A H C N Q A J L B M Z E D G Ñ X C O I L N Q D S S E D G B G A O A R T Z I R R E B A T R O T J C Q O P P I I B R H B B L E I M O H N M E A Z K E N I K M A E L G S G G H S E O I L R F A T F H O E T A D E A H T E H X O T T E D R U T I K A S Z C T E L E E O K O R D U A N F T A ● Topa itzazue 10 izen/sentimendu abstrataktu (eta egipziar jainko baten izena) A B E G I T A S U N A P A K G R I N A I I E T S E D O I Z N M S D U Z T A U R R R M O A M N X B L Z R U B A D R I A L G X O O R F R I O R A D A K U T F A A O M E J H N X P O K E U A F S G L O P L A K U R Z O M M B R O B E K A I Z K E R I A A N B Z K E M E N A N G I A T L B M B A A M T H (A1-A2 maila) 19
Etxebarri Udala - Ayuntamiento 2023 UDA Trinkoak Bilbon/Etxebarrin Astelehenetik ostiralera EKAINA (B2, C1) 5etik 30era 08:30-14:00 280€* UZTAILA (B1, B2, C1) 3tik 28ra (25ean jai) 08:30-14:00 ABUZTUA (B1, B2, C1) 1etik 31ra (14an, 15ean eta 25ean jai) 08:30-14:00 IRAILA (A2, B1, B2, C1) 4tik 29ra 08:30-14:00 / 15:30-21:00 C2 mailako trinkoa Bilbon (C2 azterketa prestatzeko) Astelehenetik ostiralera IRAILA 4tik 29ra 15:30-21:00 365€* *Etxebarritarrek 105€ Autoikaskuntza Bilbon hilabete batez- B1, B2 eta C1 mailak** 2. azterketaldia prestatzeko ikastaro berezia IRAILA Tutoretzak eta talde-saioak astero 140€* **Baldintza: 2022-2023 ikasturtean zehar euskaltegiren batean ikasitako ikaslea izatea *Etxebarritarrek 60€ Bekosolo Parkea – ETXEBARRI 944262802 [email protected] Gardoki, 3 – BILBO - 944 162 472 www.ulibarri.eus - [email protected] Eusko Jaurlaritzak homologatua – HABEk diruz lagundua 2023 UDA Trinkoak Bilbon/Etxebarrin Astelehenetik ostiralera EKAINA (B2, C1) 5etik 30era 08:30-14:00 280€* UZTAILA (B1, B2, C1) 3tik 28ra (25ean jai) 08:30-14:00 ABUZTUA (B1, B2, C1) 1etik 31ra (14an, 15ean eta 25ean jai) 08:30-14:00 IRAILA (A2, B1, B2, C1) 4tik 29ra 08:30-14:00 / 15:30-21:00 C2 mailako trinkoa Bilbon (C2 azterketa prestatzeko) Astelehenetik ostiralera IRAILA 4tik 29ra 15:30-21:00 365€* *Etxebarritarrek 105€ Autoikaskuntza Bilbon hilabete batez- B1, B2 eta C1 mailak** 2. azterketaldia prestatzeko ikastaro berezia IRAILA Tutoretzak eta talde-saioak astero 140€* **Baldintza: 2022-2023 ikasturtean zehar euskaltegiren batean ikasitako ikaslea izatea *Etxebarritarrek 60€ Bekosolo Parkea – ETXEBARRI 944262802 [email protected] Gardoki, 3 – BILBO 944 162 472www.ulibarri.eus - [email protected] Eusko Jaurlaritzak homologatua – HABEk diruz lagundua