The words you are searching are inside this book. To get more targeted content, please make full-text search by clicking here.

Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa

Discover the best professional documents and content resources in AnyFlip Document Base.
Search
Published by airin, 2017-09-11 03:15:42

Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa

Loturak, errekurtso erabilgarri eta praktikoa

Loturak,
errekurtso
erabilgarri eta
praktikoa

2

AURKIBIDEA
Sarrera ………………………………………………………………………………… 5
Loturetarako estilo aholkuak ……………………………………………….. 7
Nola gehitu loturak gure testuetan ……………………………………….17
Azken gomendioa ………………………………………………………………… 19

3

4

Loturak oso errekurtso erabilgarria dira sareko testuak aberasteko. Testu elektronikoetako
loturen bidez, irakurlea sareko beste gune batzuetara bideratzen da. Desplazatzeko aukera
horiez baliatzean, erabiltzaileak “nabigatu” egiten duela esaten da.

Webean bi motatako loturak erabiltzen dira:
- Nabigazio-loturak: Webgunea osatzen duten orriak lotzen dituztenez, haien arteko

konexioa ahalbidetzen dute. Edukia orri berean irekitzeko konfiguratzen dira, eta
nabigatzailearen Aurrera eta Atzera aukerak erabil daitezke horrela konfiguratzen
denean.
- Hipertestu-loturak: Edukia aberasteko, webgunetik kanpo dagoen informazio osagarrira
bideratzen dute irakurlea (beste web-orri batzuetara edo PDF zein beste formaturen
batean dauden dokumentuetara). Lotura sortzean, komeni da beste orri batean
irekitzeko konfiguratzea, horrela erabiltzaileak ez du une horretan dagoen orria galduko.
Horrez gain, argi adierazi behar da esteka horri sakatuta uneko gunetik aterako dela
beste batean sartzeko.

5

Loturek bi osagai nagusi dituzte:
● Aingura-elementua da erabiltzaileak testuan sakatuko duen puntua beste eduki
batera joateko. Aingura-puntu hauek testuan grafikoki nabarmenduta azaltzen dira,
azpimarraz, kolorez zein letra lodiz.
● Hipertestu-erreferentzia edo URLa da erabiltzaileak aingura-elementuan klikatzean
aktibatuko den orri edo dokumentua zein den zehazten duen helbidea.

6

Loturetarako estilo aholkuak

Jarraian aurkituko dituzun aholkuek lotura argi eta praktikoak sortzen lagunduko dizute:
1. Zaindu loturen eta testu arruntaren arteko kontrastea
Testuetan loturak txertatzeko ez da beharrezkoa aingura-elementuaren letra-tipoa eta letra-
tamaina aldatzea. Instalatuta daukazun programak berak bereizten du aingura-elementua,
kolorez, azpimarraz edota lodiz. Hala ere, loturek kolore korporatiboa izan dezaten,
programek editatzeko aukera ematen dute.

2. Ez erabili hipertestu-erreferentziak (edo URLak) aingura elementu gisa
Ohiko akatsa da http:// helbideak aingura-puntu gisa erabiltzea: ez dira batere
esanguratsuak eta testua desitxuratzen dute; aitzitik, helburua ondoen deskribatzen duten
hitzetan ezarriko dugu aingura.

Adibide honetan, aukeratutako hitzek ez dute egoki deskribatzen helburuko edukia:

Zure eskabidea burutu ahal izateko, ziurtagiri digitala edo itsasontzien jokoa izan behar
dituzu. Lotura honetan duzu informazio guztia nola lortu ditzakezun jakiteko. Eusko
Jaurlaritzako langilea bazara, eskabidea linean egin dezakezu xlNets-eko erabiltzailearekin.

Hitz horien lekuan, hobe helburuko edukiak ongi deskribatzen dituzten hitzak erabiltzea:

Eskabidea linean egin ahal izateko, ziurtagiri digitala edo itsasontzien jokoa izan behar
dituzu. Eusko Jaurlaritzako langilea bazara, eskabidea linean egin dezakezu xlNets-eko
erabiltzailearekin.

7

3. Ez bete testua loturekin, eta saihestu alferrikakoak
Ez da komeni lotura gehiegi erabiltzea. Loturen helburua irakurketa aberastea da, baina
loturaz betetako testuek irakurlea behin eta berriro oztopoen aurrean jartzen dute, eta
orriaren mezu nagusia nahaspilatu dezakete.
Egokiena da beharrezko ez diren loturak saihestea eta esanguratsuenak aukeratzea.
Irakurleari trabarik ez egiteko, txertatu soilik beharrezko direnak, eta, zalantza kasuetan,
gehitu zehatzenak eta baztertu orokorrak.

4. Desberdindu mailak tipografikoki
Esan bezala, egokiena lotura esanguratsuenak aukeratzea da, baina gerta daiteke bigarren
mailako loturak mantendu nahi izatea arrazoiren batengatik. Halakoetan, tipografikoki
bereiztea da onena, irakurleak informazio mailak desberdindu ditzan.
Aurkezteko modu bat honako hau izan daiteke: letra lodia gehi azpimarra erabiltzea lehen
mailako loturetan eta bigarren mailakoak nabarmentzeko azpimarra soilik erabiltzea.

8

5. Erabili behin soilik
Erabiltzailea behin baino ez dugu bideratuko helburu batera, nahiko deserosoa baita behin
eta berriz toki berean sartzea. Beraz, aingura-testua errepikatzen den kasuetan, lehenengo
aipamenean jarriko dugu lotura, eta hortik aurrera testu arrunt gisa aurkeztuko dugu.

Sinadura bidaltzailea identifikatzeko elementua da, eta horrez gain, identitate hori
hedatzen die beste erabiltzaile batzuei mezua birbidaltzean. Zerbitzari gehienek
sinadura pertsonalizatu eta modu automatikoan eransteko aukera ematen dute.
Sinadura bidaltzailea identifikatzeko elementua da, eta horrez gain, identitate hori
hedatzen die beste erabiltzaile batzuei mezua birbidaltzean. Zerbitzari gehienek
sinadura pertsonalizatu eta modu automatikoan eransteko aukera ematen dute.

6. Argi erlazionatu aingura-testua eta helburuko edukia
Irakurleak argi antzeman behar du lotura baten atzean ezkutatzen den edukia: galduta
sentituko da lotura batean sartu eta espero zuena bistaratzen ez bada.
Lotura argiak idazteko:

● Ez erabili hitz ezezagunak loturetan: erabiltzaileak loturan sakatuta aurkituko duena
argi aurreikusi behar du, eta, hitz edo termino ezezagunekin topo eginez gero, ez da
loturan sartuko.

● Erlazionatu loturak edukiaren tituluekin: lotura batek ez gaitu eraman behar titulu
ezberdina duen eduki batera. Lotura eta edukiaren titulua ondo erlazionatzen
baditugu, erabiltzaileak gune egokian dagoela jakingo du.

9

7. Lehenetsi aingura laburrak
Lotura laburrak dira gomendagarrienak, zenbat eta laburrago orduan eta gutxiago
oztopatuko baitute irakurketa. Egokienak hitz batekoak edo bikoak dira, baina testuaren
ezaugarriak direla-eta, posible ez bada, saiatuko gara ahalik eta lotura laburrenak ematen.

Ikerketa batzuek 7-12 hitzez osatutako loturak proposatzen dituzte. Gure ustez, batzuetan,
hitz ugariz osatutako loturak justifikatuta egon daitezke (esate baterako, argitalpen baten
titulua denean, edo erakunde baten webgunearekin lotzen denean), baina, arau orokor
legez, laburren aldekoak gara.

Nolanahi ere, oztoporik gabeko irakurketa lortzeko, funtsezkoa da, batetik, testua
erredaktatzean lotura argiak sortu behar ditugula kontuan izatea, eta, bestetik, testuaren
ezaugarrien araberako aukera onena hautatzea.

Adibidez, erakunde bati erreferentzia egiten diogunean eta izen osoaren jarraian siglak
jartzen ditugunean, komeni da lotura izen laburrenean jartzea.

Nazio Batuen Erakundea. NBE

8. Erabili aingura-testu esanguratsuak

Ez erabili “sakatu hemen”, “egin klik” edo “irakurri” bezalakoak. Aukeratutako hitzek
aditzera eman behar dute zein den loturaren atzean dagoen edukia, eta, are gehiago,
dokumentua zein formatutan irekiko den erakutsi behar dute. Irakurleak loturen esanahia
ulertu behar du paragrafo osoa irakurtzeko beharrizanik gabe.
Loturak jartzeko hitz egokienak substantiboak dira, eta testuinguruaren arabera, aditzak,
adjektiboak eta adberbioak ere izan daitezke. Ez da gomendagarria loturak izenordain (hau,
hori, hura…), juntagailu (eta, baina, edo…) eta, oro har, testu-antolatzaileetan jartzea, ez
baitira batere esanguratsuak.

Laguntza

HIH zerbitzuaren bitartez honako hauek egin daitezke:

EHAAren harpidetzaren alta tramitatzea. Informazio gehiago nahi izanez gero,
sakatu hemen
Harpidetzaren datuak aldatzea. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu
hemen
Harpidetzaren baja tramitatzea. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu
hemen
Pasahitza gogoraraztea. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen

Laguntza

HIH zerbitzuaren bitartez honako hauek egin daitezke:
− EHAAren harpidetzaren alta tramitatu
− Harpidetzaren datuak aldatu
− Bajak
− Pasahitza gogorarazi

10

9. Saihestu loturak edukian jartzea
Ahal dela, ez ditugu loturak testuan kokatuko.
Loturak non jarriko ditugun aurrez erabaki gabe idaztea gomendatzen da. Behin testua
idatzita, lotutako edukia hobekien deskribatzen duten hitzak aukeratuko ditugu lotura
jartzeko. Aukera on bat izan daiteke esaldi edo paragrafoaren bukaeran jartzea, baina hobe
da testutik ateratzea, irakurleek ez dezaten arreta galdu.
Testutik ateratzea erabakitzen badugu, testuaren azpian aurkez daitezke zerrendatuta;
horrela, ez dira oztopo izango.

10. Eman lehentasuna loturak esaldi, klausula edo paragrafoen bukaeran jartzeari
Aipatu dugu hobe dela loturak testutik ateratzea, baina beti ez da posible. Nolanahi ere,
egokiena lehenbizi uneko orriko edukia irakurtzea da, eta behin hori irakurrita, sakatzea
beste dokumentu edo webgune batera eramango zaituen loturan; horregatik komeni da
paragrafo edo esaldiaren bukaeran jartzea.
Lotura esaldi luze baten hasieran jartzen badugu, irakurleak bi aukera hauen artean hautatu
beharko du:

● Loturan sakatu informazioa bistaratzeko, esaldi osoa irakurri gabe (agian,
esaldi osoa irakurrita ez zuen sakatuko).

● Ez sakatu loturan esaldi osoa irakurri arte, gogoan gorde geroago sakatzeko
asmoa, eta, behin irakurrita, atzera egin loturan sartzeko.

Beraz, egokiena loturak esaldiaren bukaeran eskaintzea izango da.
11

11. Bideratu irakurlea informazio zehatzera, eta ez gunearen atarira
Irakurleak eskertu egingo du sarbide zuzena izatea testuaren edukia osatzeko informazio
espezifikoagora. Halaber, hobeto sentituko da lotutako orriaren informazioa baliagarria
bada.

Horrek esan nahi du hobe dela irakurlea web-orri zehatzera gidatzea, eta ez webguneko
atarira eramatea; horrela eginez gero, irakurleak berak egin beharko baitu bilaketa lana.
Hasierako orrira bideratzen badugu, denbora tarte bat eskaini beharko dio bilaketa lanari,
eta lan hori erraz ekidin zitekeen hipertestu-erreferentzia zuzenago bat jarrita.

12. Zehaztu lotutako dokumentuaren formatua eta tamaina
Lotura gehienak HTML (Hypertext Marcup Language) orrietan irekitzen dira, baina ez da beti
horrela gertatzen. Beste formatu batzuetan dauden dokumentuekin ere lotzen dira: PDF
(Portable Document Format), DOC (Microsoft Word-eko dokumentua), XLX (Microsoft Excel-
eko dokumentua), eta abar. Halako dokumentuak oso astunak izan daitezke, eta, kasu
askotan, programa bereziak aktibatu behar dira dokumentuak deskargatu eta ikusi ahal
izateko. Hori dela eta, komeni da irakurleari ohartaraztea zein dokumentu mota den eta zein
pisu daukan.

Irakurleari dokumentu zehatz bat irekiko dela ohartarazi ezean, pentsa dezake HTML
formatuko orri bat irekiko zaiola eta ez duela beharko bestelako programa espezifikorik
dokumentua irekitzeko, eta ez da horretaz ohartuko lotura ireki arte. Horregatik,
gomendatzen da datu hori loturaren aldamenean jartzea.

12

Gogoratu, gainera, gunetik kanpo dagoen informazio osagarriarekin lotzen diren hipertestu-
loturak beste leiho batean ireki behar direla, era horretan, erabiltzaileak ez baitu uneko orria
galduko.

13. Jarri lotura ezberdina den testu zatian
Antzeko egitura duten lotura-zerrenda batean errepikatutako elementuak ageri direnean,
loturak komunikatiboagoak izango dira baldin eta ezberdina den zatia soilik hautatzen
badugu ainguratze-testurako, eta item bakoitzeko bereizgarria nabarmentzen badugu.

Unibertsitatez kanpoko tituluen kudeaketa

Jakinarazpen ofizialak

● Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren idatzia (2015-12-03): ordainketen
kudeaketa

● Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren idatzia (2015-08-18): tituluak tramitatzeko
egutegi orokorra

● Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren idatzia (2015-02-06): aplikazioa hobetzen
● Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren idatzia (2015-02-02): LGEaren tituluen

ordainketa (LOGSEaren aurrekoak)

Unibertsitatez kanpoko tituluen kudeaketa

Jakinarazpen ofizialak

● Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren idatzia (2015-12-03): ordainketen
kudeaketa

● Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren idatzia (2015-08-18): tituluak tramitatzeko
egutegi orokorra

● Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren idatzia (2015-02-06): aplikazioa hobetzen
● Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren idatzia (2015-02-02): LGEaren tituluen

ordainketa (LOGSEaren aurrekoak)

13

14. Kontuz irudiak lotura gisa erabiltzearekin
Irudiak lotura gisa erabiltzeak ekar dezake ez ohartzea lotura direla, eta, ondorioz, loturek ez
betetzea haien helburua.

Argazkiko ikonoen azpian loturak jarri dira, baina erabiltzailea ez da konturatzen loturak direnik harik eta
gainean jarri eta eskuaren ikurra ikusi arte.
Bestalde, erabiltzaile batzuek ez dituzte irudiak deskargatzen azkarrago nabigatu ahal
izateko, eta, halakoetan, ez dira bistaratzen irudietan kokatutako loturak.
Adibidea:
Erabiltzaileak mezu elektronikoz jaso du eduki hau, eta bertan ez dira irudiak ikusten. Erabiltzaileak
irudiak deskargatzeko aukera sakatzen ez badu, ez dira bistaratuko. Egiten ez badu, irudien atzean
ezkutatzen den informazioa galduko du.

14

Irudiak deskargatzeko aukera sakatzen badu, honela ikusiko du, baina hasieran esan bezala, izan
daiteke erabiltzaileak irudi horiek ez ikustea lotura gisa.

15

15. Egiaztatu loturen funtzionamendua
Idatzi dugu testua, eta dituen ezaugarriak kontuan hartuta loturak jarri ditugu ahalik eta era
argienean. Baina gure lana ez da hor bukatzen, erabateko garrantzia baitaukate mantentze-
lanek. Mantentze-lan egokia egiteko, sarri egiaztatu behar da loturen funtzionamendua, huts
egiten duen lotura batek zalantzan jarriko baitu guneko edukien balioa eta indarraldia.
Beraz, barruko nabigazio-loturak (gure gunekoak) testuak aldatzen ditugun bakoitzean
egiaztatuko ditugu, eta hipertestu-loturak (kanpoko eduki edo guneetara garamatzatenak)
maiz. Esan behar da beti ez dela hain sinplea, eta loturen mantentze-lana arazo bihur
daitekeela webgune iraungikor edo kontrolaezinekin lotzen dugunean.

Lotura hauetan sakatuta, honako hau bistaratzen da.

16

Nola gehitu loturak gure testuetan

Azaldutako estilo-aholkuak aplikatzen badituzu, testu argiago eta komunikatiboagoak
sortuko dituzu. Baina, badakizu nondik gehitu behar dituzun loturak? (Microsoft Officeko
dokumentuetan aplikatzekoa).

A aukera

− Hautatu aingura-elementua: zein hitz edo testu zatitan jarriko duzun lotura (ikusi irudian
1).

− Klikatu Txertatu menu-barran (ikusi irudian 2).
− Hautatu Hiperesteka (ikusi irudian 3).

17

B aukera

Hiperesteka botoiaren irudia hauxe da:
− Klikatu Hiperesteka botoian (ikusi irudian 1).
− Pantailan leiho bat agertuko da, eta, bertan, aukera emango dizu lotu nahi duzun URLa

itsatsi edo idazteko (ikusi irudian 2).
− Sakatu Ados hiperesteka testuan txertatzeko (ikusi irudian 3).

18

Azken gomendioa

Gogoan izan helburu nagusia irakurleek mezua erraz jasotzea dela, eta, era berean,
oztoporik gabeko irakurketaz gozatzea. Hori lortzeko, aplika itzazu zure testuetan
aipatutako gomendioak eta lotura argiago eta komunikatiboagoak idatziko dituzu.

19


Click to View FlipBook Version