The words you are searching are inside this book. To get more targeted content, please make full-text search by clicking here.
Discover the best professional documents and content resources in AnyFlip Document Base.
Search
Published by izaskuna, 2022-06-09 11:05:21

Zebarri - ekaina 22

Zebarri - ekaina 22

2022ko
UDA

Etxebarriko euskaltegiko ikasleek egina

San Juan…basugtialenkeor…reteko

KULTURA SAILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA

AURKIBIDEA Sanjuan sua 3
4
ere erre dugu ikasturtea 5
INAUTERIAK 8
Euskaltegian 9
11
la Horra - María La esparrabá 12
Euskaraldia 14
Iñaki Anton De 16
16
LuBzizakkaeitkaUokdalegrekuaunkaoezhbkaiudstatueikaakko 18
Areto-futbola 20
22
Ehuneko bat 2022 23
2U0d2a2rkaokfoesutdiabraalkaokfEeusstkeanElreHrgeuerztreeitgaainka 25

Horoskopoa

Denbora pasa

Zebarri aldizkaria honakoe rakundeei esker gauzatu da:

KULTURAS AILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA

San Juan sua

Horrelaxe hasten da Bizkaia inguruan, San Juan bezperan, iluntze aldera, baserrietan eta
kaleetan suteak egiten diren bitartean, oihuka esaten den konjuruetako bat:

San Juan bagileko
denpora ederreko,
artoak eta gariak kaxan gordeteko
zapoak eta sugeak sutan erreteko.
Gora san Juan!

Uda ekainaren 21ean hasi arren, tradizioz, udako solstizioa San Juan bezperan, ekainaren 23an,
ospatu ohi da, horixe baita urteko egunik luzeena, eta hortaz, gaurik laburrena ere bai.
Erriturik zabalena eta ezagunena sanjuan sua dela esan genezake; berori da jaiegun honetako
sinbolorik adierazgarriena.
Sanjuan suak gizakia garbitu eta azaleko gaixotasunetatik babesteko ahalmena du; horregatik,
ausartenek saltoak egiten dituzte suaren gainetik. Abereei ere errauts gainetik pasarazten
zitzaien, kalte guztietatik libre izan zitezen. Baina horrez gainera, soroetara joaten ziren sutan
zeuden gabilak eskuan hartuta, konjuruak esanez, lurrak ere lapurrengandik, sorginkerietatik
eta pizti kaltegarrietatik babesteko.

3

EuIskeakrstarulrettedkeougesigkaoulnaizekkaranpesoktoujarrdtueeraak

ots2a0il22ekano2Bg0oe2igz1oeeaAknloaTbaaablzkeaanndgiuapzautneingAukronraneatzaonliaeertniaakbairblraiastaashiaoold-enegaainnrrzaKizutuiloteuan.r,Etxean.

Zinea

euskaraz

Udalak antolatutako NEGU KULTURALA ekintzaren Etxebarri
barruan, YESTERDAY (jatorrizko bertsioa
ingelesez, euskaraz azpititulatua) eta IGELAK Udala - Ayuntamiento
filmak proiektatu genituen, goizeko ikasleentzat
Talka Gaztegunean eta arratsaldekoentzat ZINEA EUSKA2R0A2Z2Negu KulturalaEtxebarri
Kultur Etxean. Deialdia irekia izan zen, herritar
guztientzat, alegia. ZINEA EUSKARAZ (helduentzat)

Otsailak 9 asteazkena

“Yesterday “2019. AEB.
Jatorrizko Bertsioa Ingelesez euskaraz azpititulatua.(116´)
10:00 - Talkan
19:00 - Kultur Etxean

Otsailak 17 osteguna

“Igelak”. Euskal Herria.
Zuzendaria: Patxo Telleria(98´)
10:00 - Talkan
19:00 - Kultur Etxean

*Leku erreserba hemen:
[email protected]

Izen abizenak eta tfnoa jarri.

4

2022ko martxoan Inauteriak

Martxoaren 1ean INAUTERI EGUNA antolatu genuen, bai goizeko taldekoekin, bai
arratsaldekoekin. Bi txandetan ginkana egin genuen, baita mozorro eta tostada lehiaketak ere.
Parte hartu zuten ikasleen artean sariak banatu genituen.

5

eNbMeuraAaansrkZkdtuIaxeOslorttAeaaergRkmeiokTnooEar8KsbeamOaanlo,jkEaEzoGr.MiraUinAgN,eKAgnUurueMreennEbhAaaRbrEierNasa,
filmElatdxbieruebrnarerfrniilkmXoIXlKa.ubZluitrurkrruaEikttuexaeu.asEknuaisrzkaaaznlizzkeiunnsetmLeAkaoBgUainuRtkzBaeIrrReaAnizeEarunaskgkueansrgauazekrnro.i

E2hGhetu0aoaxr2sruetrk2eubeakktarzaooarunrroeaie.rrnpGandi;luuraeairlklltdeaeuxebiiakkkkaonaioeiansKtelaaeeok,nueirbmstrhaekieekkranltoldaateeunbgraziriztaeaearnlkdne,oKngIioñinrarekinkika,,
izenean.
jMaradiautezreakiozzaaenzzkazeteennn,o2.eGs0ut2oes2igzkkueaoanltneemagminaaeinEanuatdszrik-ietadxaliatnrenegEngiuoaikraseakGnsalaeelntggeguuugnzriataeienrakenmntpoeaelnragtdteuui-hntgoaaenr.nttzuoeerkrneo.rEaaguukneroasiozkaon

6

EGUERDIAN BAZKARIA ASIERREK ETA LAGUNTZAILEEK PRESTATUA

BAZKALOSTEAN KANTUAN
ARRATESUASLKDAEÑAONLOITIIHSAIKNUVSEKGIZAURNENA

7

IÑAKI ANTON DE LA HORRA

Euskaltegiko aurtengo ikaslerik nagusiena dugu, eta 1.mailako
goizeko taldean dago. Aurtengo Korrikan euskaltegiaren lekukoa
eraman du.

Hementxe duzue egin diogun elkarrizketa:

- N on jaio zinen? San Antonio auzoan, baina gurasoak
Burgosekoak ziren.

- Zenbat urte daukazu? 64

- Z ergatik ikasten duzu euskara? Hemen bizi garelako. Betidanik bizi izan naiz hemen oso gustura.
Hemengo hizkuntza euskara da, eta horregatik bakarrik ikasi behar dugu. Nire seme-alabak ikastolara
joan ziren, eta oso harro sentitzen naiz euskaldunak direlako. Hizkuntza oso inportantea da.

- Z ergatik ez duzu lehenago ikasi? Ez neukalako denborarik.

- Zure inguruan baduzu aukera euskaraz praktikatzeko? Seme-alabekin, emaztearekin, bilobekin
egin ahal dut. Saiatzen naiz euskaraz egiten, batez ere 4 urteko bilobarekin.

- Zein da zure helburua? Bilobekin hitz egitea.

- Zenbat urte daramazu? Non hasi zinen? Duela 6 urte langabetu-talde batean hasi nintzen Etxebarriko
euskaltegian. Garai hartan langabetua nintzen, baina lanean hasi nintzen eta utzi behar izan nuen. Iaz,
jubilatu eta gero, berriro hasi nintzen.

- Z ergatik erabaki zenuen Korrikaren lekukoa eramatea euskaltegiaren izenean? Seme nagusiak,
duela urte batzuk, eraman zuen, eta aurten ertainak eraman du. Nik ere nahi nuen. Hunkigarria izan
zen semeari lekukoa pasatu nionean. Oso esperientzia polita bizi izan genuen.

MARIA “LA ESPARRABÁ”

María Vocero, María “la Esparrabá”, Kordobakoa
da (eta handik ekarri zuen ezizena), baina 60
urte daramatza Etxebarrin, San Antonion. Egun
92 urte ditu.

9 seme-alaba eduki zituen, eta horietatik 7 Kordoban jaio ziren, beste biak
Etxebarrin, haien artean Vero gure taldekidearen ama.

San Antonion, María oso ezaguna da urtero, Inauterietan, prestatzen zituen
mozorroengatik. Badirudi urte osoa ematen zuela mozorroa egiten.

Baina bere zaletasun handiena azken urteotan petanka izan da.

Kukuiaga Petanka taldekide famatuenetakoa da, eta nagusiena, dudarik gabe. 70 urte zituela hasi zen
pentankan jokatzen oso ondo pasatzen zuelako. Garai hartan Etxebarriko pista inauguratu zuten. Dena
den, lehenago ere aritzen ziren gaur egungo kiroldegian zegoen zelaian.

2004.urtean Espainiako Ligako 2.postuan geratu ziren Zaragozan Euskadiko emakumeak.

2012.urtean Maríak eta Asun Rodríguezek Bizkaiko binakako txapelketa irabazi zuten. Eta horri esker
Cantabrian egin zen Espainiako txapelketara joan ziren.

2012ko martxoan bakarkako Espainako txapelketara joan zen. Ez zen podiumera igo, baina oso
esperientzia ona izan zen berarentzat.

Aurrekoaz aparte asko dira irabazi dituen dominak eta kopak.

8

EUSKARAEULSDKAIRAAELUDISAKARALDI
Aurten 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra .
Zer da Euskaraldia?
Euskarazko erabilera bultzatzeko ekimen bat da.
Euskaraldiaren hasiera:
Lehen euskaraldia 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra gauzatu zen, Euskal Herri guztiko
ehunka herritako milaka parte hartzailerekin . Bigarrena, hamabost egunez , 2020ko azaroaren
20tik abenduaren 4ra egin zen.
Zein da helburua?
Ekimenaren helburua da euskaraz dakiten pertsonak hizkuntza ohiturak aldatzera eta
erabiltzera bultzatzea, bai modu aktiboan, hitz eginez , bai pasiboki erabilera erraztuz.
Bereziki ariketa edo praktika kolektibo bat da. Ariketa horretan maila pertsonalean edo
kolektiboan parte hartu ahal izango da.
Parte hartzeko bi rol daude:
Alde batetik ¨Belarriprest¨ eta beste aldetik ¨Ahobizi¨.
¨Belarriprest¨ ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egingo ez dutenak dira . Gutxienez
euskara ulertu behar da. Hala ere, nahi eta ahal beste egin dezake euskaraz ; baina besteek
euskaraz egin diezaioten eskatuko du. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean .
¨Ahobizi¨k euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du uneoro. Euskaraz ulertzen ote
duten ez dakienean lehen hitza , beti , euskaraz izango da ; euskaraz ulertzen badu , euskaraz
jarraituko du. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da .
Azken euskaraldian 500 etxebarritarrak parte hartu zuten eta arrakastatsua izan zen .
Etxebarriko euskaltegiko ikasle bezala animatu nahi zaituztegu parte hartzera eta ea aurten
jende gehiago garen .

9

2022KO EUSKARALDIA

Hitzez ekiteko garaia lemapean Euskaraldia ageri ziren euskaraz, eta bertan jolasen
aurkeztu zen Etxebarrin maiatzaren 26an. gaineko azalpenak azaltzen ziren. Horrez
Aurten azaroaren 18tik abenduaren gain, parkeetan gurasoek umeekin erabili
2ra bitartean izango da Euskaraldia, ohi dituten ohiko esaldiak ere bazeuden:
eta maiatzeko hitzorduan Etxebarriko ‘nahi duzu jolastu?, ‘joango gara txirristara?,
Euskaraldia Batzordeak aurtengo egitasmoa ‘kontuz’ … Dokumentua Interneten jarri
aurkeztu zuen herritarren laguntzari esker zen, eta QR kode baten bidez ere kontsulta
grabatutako Asko gara! bideoarekin batera. zezakeen nahi zuenak.
Ekainean Haurren aurrean helduok heldu
dinamikari eutsiko diote berriro Etxebarrin.

Haurren
aurrean,
helduok heldu

Euskal Herriko zenbait herritan bezala, Egitasmoa abenduaren 3ean amaitu zen.
Etxebarrin ere Haurren aurrean, helduok Amaierako ekitaldi hartan kalejira bat egin
heldu aktibazio ariketa egin zen joan den zen Zintururitik abiatuta, eta ondoren
udazkenean. Haurren erreferente diren dantzaldia izan zen herriko plazan.
helduen hizkuntza-praktikak aldatzea eta
euskara gehiago erabiltzea izan zuen helburu Ekainean Haurren
Euskaraldia Batzordeak antolatutako aurrean, helduok
egitasmoak. heldu jardueraren
beste bi saio
Ekimenak eta 0 eta 12 urte arteko haurren antolatu ziren,
zuzeneko heldu erreferenteetan eragin hilaren 2an
nahi izan zuen, guraso, hezitzaile, zaintzaile, kiroldegi aurreko
senide eta lagunengan, hain zuzen ere. plazan eta 9an
Batez ere, hiru jokaera indartu nahi izan Eusebio Arzelai
ziren: solaskideek euskara dakiten kasuetan plazan.
euskaraz egitea; lehen hitzak euskaraz
egitea beti —baita ezezagunekin ere—; eta
euskaraz hitz egin ez, baina ulertzeko gai
direnekin euskarari eustea, elkarrizketa
elebidunak sustatzeko xedez.

Euskararen erabileran aurrerapausoak
emateko, antolatzaileek beharrezkoa
deritzote belaunaldi gazteek hizkuntza
erabiltzeari, eta, horretarako, helduek ba
omen dute zeresana eta zeregina. Izan ere,
euskara egoera eta testuinguru guztietan
erabil daitekeela jakin behar dute haur eta
gaztetxoek.

Arazoaren 22tik abenduaren 2ra bitartean
antolatu ziren jarduerak herriko parkeetan,
gurasoak seme-alabekin euskaraz aritzera
bultzatzeko. Batzordekoek prestatu zuten
dokumentu batean parkeetako ohiko jolasak

10

EGUNA ONDO HASTEKO
LUZAKETEN ERRUTINA

Badatorkigu uda gainera, eta horrekin batera igerilekura, hondartzara edota txiringitoetara
joateko gogoak. Hori horrela delarik, ariketa fisikoa egiteko alfergurak bahitzen gaitu, eta
hori gutxi izango balitz bezala, ez ditugu kiroldegirik zabalik ikusten. Beraz, artikulu honen
bidez, eguna ganoraz hasteko eta etxetik egin ahal daitezkeen 5 luzaketa proposatu nahiko
genizkizueke, zuen gorputzek udak eskatzen duen erritmoari jarraitu ahal izateko asmoarekin.

Katuaren luzaketa

Eskuak eta belaunak lurrean jarri. Begirada eskuen artean mantenduz,
bizkarra luzatuko dugu bizkarrezurra deskonprimituz.
Burua aurrera botaz, bizkarra okertu eta ornoak artikulatuko ditugu.
Ariketa hau 5 aldiz errepikatuko dugu.

1. Lepo luzaketa

Ohearen ertz batean eseriko gara bizkarra zuzen dugularik eta aurrera
begiratuz.
Eskuin eskua ezker belarrira eramango dugu, besoa buruaren gainetik
igaroz.
Guzti hau, ezker besoa lurrerantz luzatuko dugun bitartean.
Horrela gaudelarik, eskuin besoaz lagunduz, eskuin belarria sorbaldara
hurbilduko dugu, zamaren luzaketa kontrolatuz.
Horrela mantenduko gara 10 segunduz.
Ariketa berdina errepikatuko dugu beste aldearekin ere: 3 aldiz alde bakoitzarekin.

2. Lunbarren luzaketa

Ahoz gora etzanda, eskuak belaunen azpitik jarriko ditugu,
belaunak bularrera eramateko, bizkarrak lurrarekin kontaktuan
jarraitzen duen bitartean.
Horrela mantenduko gara 5 segunduz, jarraian berriro ere posizio
erlaxatura bueltatzeko. Ariketa hau 10 aldiz errepikatuko dugu.

3. Bikiak eta koadrizepsak

Eskuineko hanka gure gorputzaren aurrean jarriko dugu.
Gorputza aurrerantz okertuko dugu, bere pisua ezkerreko hankan mantenduz.
Eskuineko eskua luzatuko dugu eskuineko oinaren punta ukitzeko asmoz.
Oinaren puntara heltzen bagara, gureganantz erakarriko dugu luzaketa
kontrolatuz. Puntara heltzen ez bagara, zaitez ahalik eta gehien gerturatzen
ahaleginduko gara modu kontrolatu batean.
Horrela mantenduko gara 10 segunduz.
Ariketa hau 4 aldiz errepikatuko dugu hanka bakoitzarekin. 

4. Sorbaldaren luzaketa

Zutik gaudelarik, beso bat sorbaldaren altueraraino igoko dugu. Beso hau ukondotik
hartuko dugu beste eskuarekin eta gureganatu egingo dugu.
Horrela mantenduko gara 10 segunduz.
Ariketa hau 4 aldiz errepikatuko dugu beso bakoitzarekin.

11

BIZKAIKO LEKU EZKUTUAK

Uda gainean daukagu eta eguraldi onarekin aukera izan dezakete. Hori da, hain zuzen,
batera, kalera ateratzeko eta planak egiteko basoaren magia, umeen jostailuak, umeen
gogoa izaten dugu. Askotan, aukeratzen ametsak.
ditugun lekuak betikoak dira eta ez gara
konturatzen zein gertu dauzkagun leku Lehenengo kilometroak egin eta gero, zubi
bereziak eta hain ezagunak ez direnak gure batera iritsiko zarete, ondoan borda ireki bat
inguruan. daukana, eta orduan hasiko zarete igotzen.
Ez larritu! Igoera ez da batere latza, oso
Beraz, bai naturazaleak bai kaletarrak erosoa baizik. Ordu erdi bat pasa ostean,
bazarete hiru toki eder aukeratu ditugu zuei bidegurutze batera helduko zarete, eta
ideiak emateko: hemen bi posibilitate dituzue: eskuinekoak
Argañedako urtegira eramango zaituzte eta,
● • Karrantzako ur jauzi magikoak ezkorrekoak gure ur jauzietara. Ezkerrekoa
hartuko dugu. Segi gora, lasai, beste ordu
● • Arraiz mendia erdi bat behar izango duzue helmugara
heltzeko. Heldutakoan, eta lekuarekin
● • Bilboko Zollo kalea gozatu ondoren, atera hamaiketakoak eta
propio dagoen mahaian jarrita, utzi naturak
KARRANTZAKO UR JAUZI zuek gonbida zaitzaten. Ongi ibili!
MAGIKOA

Karrantza Harana izango da Bizkaiko alde ARRAIZ MENDIA
ezezagunetako bat, zabaleran handiena den
arren. Antzinatik, abeltzantza eta nekazaritza Esan dugun bezala, gaur hitz egingo dizuegu
izan dira karrantzar jendearen bizimodua, eta Arraiz mendiari buruz. Jakingo duzuen
horretan aritzen dira gaur egun. Ohikoa da bezala, Arraiz mendia Bilbon dago. 352
haran osoan zehar ikustea landa aldapatsu metroko altuera dauka eta bere maldetan
eta berdeak behiz, ardiz eta zaldiz beteta balio handiko altxorrak banatzen dira,
eta, zuhaitz mota anitzak ibiltarientzako besteak beste, “La fuente del soldado”,
pasabide ederrak osatzen dutenak bidearen “Gernikako zuhaitzen kimetz bat” eta, nola
ezker-eskuin. ez, “Gaztelu karlista baten hondakinak”. Ikusi
ahal duzuenez, ez dago Arraiz mendia ez
Horrelako bidea da orain proposatuko bisitazeko arrazoirik.
dizueguna. Ederra, erreza familian egiteko
eta laburra. Bikaina, ezta? Goazen, bada! Ezin dugu aipatu barik utzi mendian egon
zen harrobiko lana, gaur egun haristegi bat
Ibilbidearen hasiera Aguasal auzoan hasten dena, eta datorren urterako prest izango
da. Auzo txiki hau, Conchatik 4 kilometrora da jende aurrean irekitzeko. Arraiz mendia
dago, Lanzas Agudas auzorantz doan kobazuloz beteta dago, batzuk besteerekin
errepidean. Baina, kontuz! Lanzas Agudasera lotuta eta bide luzeak osatzen dituzte. Gaur
ez da igo behar, errepide laua bukatzen
denean eta igotzen hasiko zaretela ikustean,
eskuinean zubi bat eta pista bat ikusiko
dituzue. Hor utzi autoa eta bertan hasiko da
ibilbidea.

Lehenengo 2 kilometroak oso lauak dira, eta
bide erdiaren eskuinaldean, BASO MAGIKOA
izeneko baso txiki eta erakargarria dago.
Gorantz suabe-suabe doan aldapatxoaren bi
aldeetan ezkutatutako hainbat figura magiko
aurkitzearekin entretenituko zarete eta, nahi
izanez gero, familiako txikiek haien panpin
edo jostailu txikiak hor betiko gordetzeko

12

egun, gehienak itxita daude Bizkaiko Foru ZOLLO
Adundiak eta Eusko Jaurlaritzak ez dutelako KALE
dirulaguntzarik ematen leku polit horiek
berreskuratzeko. TXIKIA

Arraizeko kobazulo bat Bilbo erdian dagoen txoko
Arraizeko harrobia (lehen) mediterranear xarmangarria
Arraizeko harrobia (orain)
Santorinira joateko dirurik ez? Lasai, guk
aurkeztuko dizuegu Bilboko perla grekoa.
Eta ez duzue sinistuko, baina ziur askotan
pasatu zaretela aurretik konturatu barik. San
Mames zumardira iritsi eta 11. zenbakian
urre koloreko markoa duen atea aurkituko
duzue. Bertan artisau denda bitxi batek,
Molkris izenekoak, ongi etorria egingo dizue
kale txiki eder honetara.

Aipatutako dendan koadroetarako eskuz
egindako markoak egiten dituzte aspaldi,
beste inon aurkitu ezin direnak. Dendaren
alboan, Aire izeneko arte galeria topatuko
duzue. Adolfo Ramirez-Escuderok, Fito
ezizenez ezaguna eta EHUko arte ederretako
fakultateko irakasleak, bere bi semeekin
batera sortu zuen galeria 2018an. Haien
ilusioa zen arte ederretako ikasleen eta
irakasleen lan artistikoari ikusgarritasuna
ematea galeria honen bidez.

Kale txiki honetan ikus daitezkeen leihoak zein
ateak urdin kolorekoak dira eta hormak zuri-
zuriak. Haien artetik paseatzean, Greziako
irletako kaleak etor dakizkiguke burura,
eta horrela une batean Mediterraneoko
giroarekin amets egin genezake.

Toki bikain honen beste bitxikeria bat da
sartzeko ordutegia duela. Gogoratu Molkris
dendatik sartu behar dela, beraz dendak
duen ordutegia hartu behar duzue kontuan
bisita egiten duzuenean. Molkrisen ordutegia
hauxe da: astelehenetik ostiralera 09:00-
13:30 eta 16:00-19:30

13

UDARAKO BIDAI PROPOSAMENAK

Bi uda hemen pasa ondoren, oporrak Euskal ikusgarria dela uste duguna, Tulum da.
Herritik kanpo igarotzeko unea heldu da. Tulum Mexikoko Yucatan penintsulako
Gehienetan, oso zaila egiten zaigu nora karibeko kostaldeko herri bat da. Maien
joan erabakitzea. Izan ere, natura guneak antzinako portuhiri baten aztarna ongi
(besteak beste, hodartza eta mendia) edota kontserbatuengaitik da ezaguna. Tulumen
hiriguneak bisitatu nahi dituzten pertsonak gauza asko bisitatu ditzakezu: hondartzak,
aurki daitezke. Hortaz, artikulu honen aztarnak…Hauek dira gure ustez bisitatu
bidez, C-1eko ikasleek helmuga ezberdin ahal ditzakezun hoberenak;
batzuk proposatu nahiko genituzke, Tulumeko aztarnak, Tulumeko aztarna os-
mundu guztiak oporretaz goza dezan. petsuak Riviera Mayako leku emblematiko
bat dira. Ez da eskualdeko gune arkeologiko-
Costa Rica rik izugarriena baina bakarra da daukan ko-
kapenagaitik. Benetan gomendatzen dugun
Motxila bizkarrean bidaiatzea gogoko leku izugarria da.
dutenentzat, Costa Rica erabaki ezin hobea Urpekaritza; Tulumera bidaiatzen baduzu,
da. Herrialde zoragarri honek aske bizi diren bai ala bai urpekaritza probatu behar duzu.
dortokak behatzeko, tximino ulularien begi Oso jarduera desberdina eta entretenigarria
adimentsuetara begiratzeko edota oihaneko da, ikusten diren uretako animaliengaitik.
soinuekin esnatzeko aukera eskaintzen digu. Baina, batez ere, ezin zara Tulum-etik
Ingurunea errespetatzen den benetako joan, “Caribe Swing” bisitatu gabe. Bertako
paradisua. Horretaz aparte, ezin zara etxera diskotekarik onena delako, ez zara damutuko.
bueltatu Arenal sumendia eta La fortuna
ur-jauzia ikusi gabe, bere ke-tximinia eta Santa Cruz de Tenerife
iturri termalekin. Egia da La Fortuna herria
nahiko turistikoa izan daitekeela, baina, Santa Cruz de Tenerife munduko leku
hala eta guztiz ere, merezi du bere taberna onenetako bat da. Espainiari dagokion
tipikoetan guanábana bat hartzea eta, noski, Maroko alboko artxipielagoaren irla bat da.
eskailerak jaistea ur-jauzian refreskatzeko. Zure helburua leku turistikoak bisitatzea
Beste esperientzia ahaztezinetakoa, Costa bada, itzelezko aukera da. Alde batetik,
Rican ikusi beharreko gauzen gailurrean, “Loropark” izeneko zoo moduko bat
ilargirik gabeko gau batean Tortuguerora daukazu, non hainbat txori espezie ikusi
joatea da; dortoka berdeek arrautzak jartzen ahal dituzu. Bestetik, zoragarria da Teide
duten gunea, hain zuzen. Tortuguero herri sumendiaren parke nazionalean egotea.
txikia da, guztiz isolatua, ur-bidez inguratua, Izugarria da han goitik begiratzea Marteren
itsasontziz edo hegazkinez soilik sar itxurarekin sortzen den basamortua. Edo
zure helburua parranda bada, berriz, leku
Tulum egokia da. Hainbat herrialdetatik kultura

Hondartza maite duten pertsonentzat,
gehien konbentzitu gaituen lekua eta toki

14

desberdinetako pertsonak joaten direnez, Itsasontziz
hango festetan sortzen den giroa bikaina da. Mediterraneotik
Gainera, ohikoa da parrandak eta gero han
dauden ur garbiko hondartzetan bainu bat Proposatzen dizuegun beste bidai bat MSC
hartzea. Croisières konpainiak eskaintzen duena
da. Kasu honetan, Mediterraneoan zehar
ALGARVE igaroko den itsasontziak hiriburu eta herri
hauek ditu helmuga gisa; Bartzelona,
Mugimenduan egotea nahiago baduzu, Cannes, Genova, “La Spezia”, Erroma eta
Algarve izango da zure helmuga uda Palma Mallorca. Leku bakoitzean, herritik
honetarako. Naturaz inguratuta pasako solte eta aske egoteko aukera izango duzue,
dituzu egunak eta gauak, eta hau da egunean 11 ordu baino gehiago turismoa
furgonetarekin bidaiatzearen alde ona. egiteko, monumentuak ikusteko, dendetan
Portugaleko janariaz, eguraldiaz, parajeetaz sartzeko eta erosteko…
gosatuko duzu. Algarveko parkinak eta
kanpinak oso merkeak baitira. Furgonetan Hasteko, Bartzelonan ikustekoa eta
edo Karabanan bidaiatzetik gehien gustatzen zoragarria dena “La sagrada familia” izeneko
zaidan kontua edozein momentuan edonora katedrala da, beste toki batzuez gain.
mugitu ahal izatea da. Futbolzaleentzako Camp Nou estadioa
Algarve inguruan halako hauek bisita dago, hau da, Barça taldearen etxea. Eta
ditzakezu, adibidez: ausartentzako, Port Aventura parkea dago
- Benagileko koba milaka atrakzio eta ikuskizunekin.
- Alfueirako ingurune naturala
- Silves herria eta gaztelua Jarraian, Cannes-era abiatuko gara, toki hau
- Tavira hiria Frantziako Itsas Alpetako departamenduko
Nahiz eta badakigun aurtengoa ez dela hiria da. Bere Nazioarteko Zinema Jaialdia
furgonetaz bidaiatzeko urte egokiena, ezaguna eta ikusgarria da.
proposamen hau luzatzen dizuegu datorren
urteetan aintzat hartu dezazuen. Horren ostean, Genova hiria bisitatuko dugu,
Italiako Liguria eskualdeko hiriburua eta
hiririk handiena da. Mediterraneoko kostako
herri tipiko zein ederra da, “La Spezia”
bezalakoa eta haren antzekoa.

Geroago, Erromara bidaiatuko dugu eta
bertan hainbat ekitaldi eta bisita esanguratsu
egingo ditugu elkarrekin, hala nola koliseora
joan, Vaticano hiria ikusi etab.

Azkenik, Palma de Mallorca-ra abiatuko gara,
bertako hiriek eta irlekk ez dute deskripziorik
beha. Jaiak ospatzeko eta hondartzan
egoteko tokirik egokiena da.

15

ARETO-FUTBOLA

XIX. mendean futbola sortu zen, eta hortik hainbat arazo egon dira areto-futbolean,
aurrera garrantzi handien duen kirola izan AMF eta FIFAren artean, areto-futbolaren
da. Mundu osoan zabaldu zen, eta oso erraz kontrola nork duen eztabaidagai .
lortu zuen arrakasta.
Arazoak alde batera utzita, nola jokatzen
Artikulu honetan futbola alde batera utziko den azaldu behar da; izan ere, ez da batere
dugu, eta bere anaiari buruz arituko gara, futbolaren antzekoa. Hasteko, atezainak
areto-futbolaren inguruan hain zuzen ere. bost segundu ditu baloia ateratzeko,
40x20 metroko eremu estalian jokatzen da, bandatik edo kornerretik ateratzen duenak
eta taldeek bosna kide dituzte: 4 jokalari gehi ere bai, bost segundu. Kategoria askotan,
atezaina. baloia zelaitik ateratzen den bakoitzean,
denbora gelditzen da, berriz atera arte.
Baina, hau guztia nondik dator? Juan Carlos Atezainak mugatua du baloia hankekin
Cerianik, Uruguay-ko hezkuntza irakaslea ikutzea. Hainbat arau geihago daude, eta
zenak, sortu zuen 1930ean. Hasiera batean, horregatik eta beste gauza batzuengatik,
“indoor soccer” izena jarri zioten kirol honi. areto-futbola askoz zailagoa da jokatzeko
Sortu zen urte berean Mundu Kopa antolatu futbola baino.
zen, eta normala zenez, Uruguay-k irabazi
zuen. Horren ondoren, mundu osoan Amaitzeko, hemen Etxebarrin dugun taldeak
zabaldu zen, bai Hego Amerikan, bai beste aipamen berezia behar du: Gazteen A taldea
kontinenteetan. maila gorenean dago, Senior B taldea Euskal
Ligara igotzear eta Senior A 3. mailan.
1965. urtea oso garrantzitsua izan zen bi Kukuiagan maila handia dago, eta horrela ari
arrazoirengatik: batetik, Hego Amerikako dira erakusten.
selekzioen lehen txapelketa egin zen, eta
bestetik, Aretoko Hego Amerikako Futbol Aupa, zuek!!!
Konfederazioa sortu zen. 1971n FIFUSA
(areto-futboleko nazioarteko erakundea)
sortu zen, orain AMF izenekoa, eta 2000ra
arte iraun zuen. Urte horretatik aurrera,

EHUNEKO BAT 2022

Bi urteren ostean Ehuneko Bat jaialdia Etxebarriko Rekesound elkartetik kanpo
Etxebarrira bueltatu da. Aurten, zeuden lagun batzuek, elkartean esku
antolakuntzak inoiz baino lan gehiago egin hartzea erabaki zuten 2014. urtean, herriko
du eta ekarri dizkigun taldeak lehen mailako jaietako programazioan musika aniztasuna
taldeak izan dira. Antolatzaileek diotenez, bermatzeko asmoarekin. Horrela, Udalari
aurtengo edizioa oso arrakastatsua izan eta Tresparock elkarteari esker, Ehuneko
da, bai taldeengatik eta baita jendearen Bat jaialdiaren lehenengo edizioa aurrera
erantzunagatik ere. Artikulu honetan, eramatea lortu zuten 2015eko Irailaren 5ean.
jaialdiaren nondik norakoak azalduko ditugu,
beraz jarrai ezazue irakurtzen! Finantziazioari dagokionez, autogestioa
eta diru-laguntza publikoak dira jaialdiaren
Zer da Ehuneko Bat eta oinarri ekonomikoak. Alde batetik, behar
duten diruaren %20a diru-laguntza
nola sortu zen? publikoetatik jasotzen dute. Bestalde,

16

faltan duten %80a loteria, merchandising, Auzokideen jarrera
jaialdiko sarrera, barra eta San Antonioko
jaietako txoznan irabazten duten diruarekin IKER, 18 urte (gaztea)
kudeatzen da.
“Oso ondo pasatu nuen. Horrelako jaialdi
Aurtengo edizioa gehiago egin beharko lirateke Bizkaian, musika
mota hau zuzenean entzuteko aukera gehiago
Urte honetan jaialdiaren kartela ezin hobea nahi ditugu. Gainera giroa ezin hobea izan
izan da, estatu mailako Punk Rock eta Ska zen eta antolakuntzak oso ondo prestatu zuen
talde ugari etorri dira gure herrira, tartean, guztia”.
Def con Dos, Lendakaris Muertos, Tropa
do Carallo… Sarrerei dagokienez, bi prezio IRATXE, 65 urte (jubilatua)
ezberdinetako sarrerak saldu dira. Alde
batetik, eguneko sarrera, Ostiraleko sarrerak “Ez zait bat ere gustatu gazte guzti hauek nire
15 euroan saldu dira eta larunbatekoak herrira etortzea musika zaratatsua entzutera.
berriz, 25 euroan. Bestalde, egun biak barne Nork ordaintzen du guzti hau? Auzokideok?
hartzen dituen bonuak 35 euroan saldu Gainera zaborrez eta zikinkeriaz beteta utzi
dira. Sarrerak interneten, Irudi kafe-n eta zuten parkea, eta frontoia ere sakon garbitu
Bilboko Brixton dendan salgai egon dira. behar izan dute udaleko langileek. Eta noski,
Antolatzaileen ustez, harrera nahiko ona guzti hau herritarrok ordaintzen dugu. Espero
izan du sarreren salmentak. dut urte hau azkena izan dadila”.

Jaialdia Maiatzaren 20ko asteburuan ospatu ANTXON, 38 urte (tabernaria)
zen, hain zuzen ere Bekosolo parkean.
Antolakuntzak, euriari aurre egiteko, “Oso ondo iruditzen zait herrian honelako
karpa handi bat ipini zuen beharrezkoak ekitaldiak egitea, izan ere, herriari bizia ematen
ziren zerbitzu guztiekin (komunak, barra, dio eta ikuspuntu ekonomikotik begiratuta
eszenatokia, etab). Gainera, urtero bezala, herriak irabazi egiten du. Gainera, eguraldi
antolatzaileek leku berezi bat prestatu zuten ona izan dugunez, jendea animatu egin da,
ikusleek lo egiteko aukera izan zezaten. nahiz eta kontzertuak ikustera ez joan, giroan
Azken urteotan frontoian kokatu dute lo parte hartzera animatu direlako.”
egiteko espazio hori.
Hau da herritar batzuek duten iritzia
Aurten, aurreko edizioan bezala, bi egunetan jaialdiarekiko. Argi dago ezin dela herritar
egin dira kontzertuak. Ostiralean 20:30etan guztien gustua egin.
The Lio taldeak zabaldu zuen jaialdia eta
hauen ostean Obsesión Fatal eta Tropa do Hurrengo edizioei
Carallok, La Pollako Evaristoren talde berriak, begira
jo zuten. Evaristoren hitzetan izugarrizko
giroa bizi izan omen zuten. Antolatzaileen esanetan, nahiz eta aurtengo
edizioak espektatiba guztiak hautsi dituen,
Larunbatean, arratsaldetik hasi ziren lanean dabiltza hurrengo urtean ospatuko
kontzertuak, Shóck taldeak eman zuen den 8. edizioa aurtengoa baino hobea izan
lehen kontzertua 17:15etan, jarraian Def dadin. Norbaitek 7. Edizio hau galdu badu,
con Dos talde mitikoak eskaini zuen bere datorren urterako data erreserba dezala.
emanaldia eta abeslariaren esanetan, jaialdi Argi dago Ehuneko Bat jaialdia mapan kokatu
hau erreferentetzat hartu beharko litzateke dugula, eta hemendik aurrera inork ez duela
estatuko edozein lekutan. galdu nahiko.

17

UDAKO FESTIBALAK
EUSKAL HERRIAN

Bi urte pasa dira azken udako jaialdietaz BBK LIVE – Kobetamendi
fundamentuz gozatu ahal izan genuenetik,
baina itxaronaldiak merezi izan du. Bueltan (Uztailak 7, 8 eta 9)
daude jaialdiak, berriro izango dugu festa
hauekin ondo pasatzeko aukera. Jendeak Bi urte geldituta egon ondoren, Bilbao BBK
gogoak ditu gorputzak musikaren erritmora Live jaialdia energia berrituekin itzuliko
mugitzeko eta ziur gaude ez dutela dantzarako da Kobetamendira uztailaren 7an, 8an eta
grina galdu. Astelehen eta asteazkenetako 9an. Antolatzaileek iragarri dute 100 artista
C1 mailako klasetik proposamen ezberdin baino gehiago bilduko direla; horien artean
batzuk luzatu nahi dizkizuegu: inguruko J.Balvin, The Killers, Stromae, WOS, Alizz edo
jaialdi ospetsuenetatik hasi eta eszena Silitia dira aipagarrienak. Hala ere, ohitura
alternatiboago batean dauden jaialdiak alde den bezala jaialdi honek ez ditu bertako
batera utzi gabe. artistak alde batera utziko eta Nogen
edo Chil Mafia bezalako taldeak ikusteko
HAIZETARA – Zornotza aukera izango dugu ere. Kobetamendiko
kontzertuez gain, antolakuntzak beste
(Ekainak 24, 25 eta 26) hainbat ekitaldi antolatu ditu Bilbo osoan
zehar, Hirian 2022 izeneko programazioaren
Haizetara Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) barne. Hiriko puntu ezberdinetan kokatuko
udaleko kultura sailak antolatutako diren eszenatokietan dohanik ikusi ahalko
kaleko banden nazioarteko lehiaketa da. ditugu Potato, La Albany, Samantha Hudson
Lehiaketa hau oinez egiten da, hau da, edo Sex Museum, besteak beste.
bandak Zornotzako kaleetatik oinez doazen
bitartean jotzen dute. Aurten, La Marmaille Kobetamendiko kontzertuetarako egun
post-fanfare frantsez banda, Brassass banda guztietarako bonuak 154€-tan daude salgai
Argentinarra, La tromba banda Txiletarra apirilaren 28tik, eta eguneko sarrerek ere
esta hainbat talde gehiagok hartzen dute (66 €) salgai jarraitzen dute. Gainera, sarrera
parte. Lehenengo edizioa 2006an ospatu bakoitzaren erosketarekin 5 eurorainoko
zen eta handik aurrera urtero egin izan da dohaintza egiteko aukera dago eta diru hori “
(pandemiak behartutako salbuespenekin), Asociación Socio-Cultural y de Cooperacion al
aurtengoa XV. edizioa izanik. Esan bezala, Desarrollo Ucrania-Euskadi” elkartearentzat
mundu osoko bandak hurbildu ohi dira izango da.
herrian sortzen den giro onak eta sarien
zenbateko altuek erakarrita. Jaialdi hau Antolakuntzak egun guztietarako bonoarekin
bai familiarekin bai lagunekin gozatzeko batera eskuratu daitekeen kanpingerako
aproposa da, egitarauaren zati handiena pasea eskaintzen du, kanpotik datozenek
egunean zehar ospatzen baita. Sarrera Kobetamendin bertan gaua pasatu ahal
dohakoa da ikusleentzat eta antolakuntzak izateko.
ez du kanpingerako gunerik prestatzen.

18

Jazzaldia-San Sebastián EUSKAL HERRIA ZUZENEAN

Uztailak 21-25 Aurtengoa jaialdi honen hogeita seigarren
ekitaldia izango da eta uztailaren 1ean,
Jazz jaialdi hau urtero ospatzen da Donostian 2an eta 3an ospatuko da. Jaialdia Irisarrin
uztaileko 3. astean (1966an izan zen ospatzen da, Iparraldeko 600 pertsona
lehen ekitaldia). Festibal hau estatuko jazz inguruko herri txiki batean. Oraindik
festibalik garrantzitsuenetakoa bilakatu da aurtengo ekitaldiaren inguruko informazio
azken urteotan eta BB King, Gloria Gaynor, guztia ez badaukagu ere, hurrengo asteetan,
Branford Marsalis edo Bebo Valdés bezalako antolatzaileek, emateko falta den informazio
musikariak hartatu ditu. Jazzaldiak 100 guztia luzatuko dute. Momentuz, onfirmatuta
ikuskizun inguru antolatzen ditu ekitaldi dauden artistak hurrengo hauek dira: Niko
bakoitzean, gehienak dohainik dira eta Etxart, Ezpalak, Ibil Bedi, Caling Marian, Fizt &
Donostiako 12 eszenatokitan antolatzen dira. Furiuz, Bulego, Madelyn Ann, Eesah Yasuke,
Ekitaldi jendetsuenak Zurriolako hondartzan Amorante, Joseba Tapia, Frigo, Klimok,
eta Kursaaleko terrazan izaten dira, naiz eta Merina Gris eta Vulk.
badiren barnealdeetan antolatzen diren
beste ikuskizun handiak ere. Genero askotako musika entzuteko aukera
ezinhobea eskaintzen digun jaialdia da
Aurtengo emanaldi esanguratsuenetako bat, hau eta, horrez gain, egun osoan zehar
Gregory Porter musikari estatubatuarrarena askotariko ekintzak egiteko aukera ere
izatea espero da. Egungo jazz eszenako badugu. Sarrerak webgunean saltzen ari
artista garrantzitsuenetako bat da Porter eta dira eta hiru egunetako sarrerak 45 eurotan
generoaren berrikuntzan aitzindari izaten saltzen ari dira maiatzaren 25era arte. Egun
ari diren influentzia handieneko artistetako bateko sarrerak ekainako 1ean hasiko dira
bat da. Bere emanaldirako sarreren prezioa saltzen.
45€koa da.

Espero dugu aukera hauen artean batenbat
zuen gustukoa izatea eta zuen lagunekin edo
familiarekin hurbiltzera animatzea. Jaialdi
oso anitzak dira aurkeztu dizkizuegunak eta
poltsiko ezberdinetara egokitzen dira. Ez
galdu aukera!

19

2022ko UDARAKO
FESTEN EGUTEGIA

Bi urtez etxean formal-formal egon ondoren, Ekainak 24 – San Juanak
heldu zaigu udako festez gozatzeko unea.
Horretarako, Etxebarriko euskaltegiko Ohiturari jarraituz Euskal Herriko herri
goizeko B2 klasean udako jaien egutegi bakoitzean sua egin ohi da gauza txarrak
bat egitea pentsatu dugu, azken urteetan erre eta zorte ona edukitzeko. Toki batzuetan
parrandetan lehen urratsak eman behar sua ikusi bitartean jaki eta edari ezberdinak
zituzten gazte despistatuei eta erritmoa kontsumitzeko ohitura dago, adibidez,
berreskuratu nahi duten ez hain gazte Exebarrin txokolatea hartzen da sua ikusten
despistatuei laguntzeko asmoz. den bitartean.
San Juanak Eibarko jaiak dira eta eskualdeko
Udako festetan zehar Euskal Herriko herriak jai garrantzitsuenak izaten dira. Horren
kolorez, musikaz, pozez, buruhandiz, erakusgarri da aurtengo egitarauean
erraldoiez eta koloretako zapiz betetzen dira, Tanxungeiras edo ETS bezalako taldeen
besteak beste. Berezitasun modura Euskal presentzia. Eibarko San Juanetako osagarri
Herriko festek egitarau anitza izaten dute, ezinbesteko bat zezenketak izaten dira eta
hein handi batean, egitarau ofizialaz gain, aurreko mendean emandako inmigrazioak
herri bakoitzeko txosnaguneetan antolatzen eragindako aniztasunak Extremadurako
diren egitarauak direla eta. Topaketak bezalako ekimen bereziak egotea
eragiten du.
Aurkezten dizuegun egutegirako, gure ustez
ezinbestekoak diren festen aukeraketa Ekainak 29 – San Pedroak
egin dugu, euskaltegian urtean zehar
ikasitako guztia praktikan jartzeko aukera Euskal Herriko kostaldeko herri askotan
izan dezazuen Euskal Herriko jai onenetan San Pedroak ospatu ohi dira, patroi honek
barrena. itsasoan lan segiten dutenekin duen
harremanagatik. Herri hauen artean Lekeitio
EKAINA aurkitzen da eta, bertan, Kaxarranka, Kilin-
kala eta emakumeen aurreskua bezalako
Ekainak 13 – San Antonioak dantzak egiten dira zaindariaren omenez.
Horrez gain, meza nagusiaren ostean San
Paduako San Antonioren egunean milaka Pedroren omenezko prozesioa ospatzen
lagunek parte hartzen dute Urkiolako da Andra Mari elizatik portura eta, bertan,
Santutegiko erromerian. Ohiturak agintzen santua uretara botatzearen keinua egiten
duen modura, bertaratzen direnek zazpi da.
vuelta eman behar dizkiote “tximistarri”
izenez ezagutzen den harkaitz handiari Erromesak Urkiolako harriari biraka
San Antoniori eskainitako santutegiaren bikotekidea lortzeko asmoz.
aurrean. Horren truke, bikotea aurkitzeko
edo mantentzeko bermeak jasotzen dituzte
erromesek.

Ekainak 16 – Corpus Christi eguna

Algortako Portu Zaharrean ospatzen dira
ekainaren 10ean. Corpus Christia Abarako
portuan zurezko txalupen bilerarekin hasten
da, bertan antzinako hainbat txalupa eder
ikusteko aukera izaten da. Honen ondoren
meza egin ohi da eta jarraian musikaz
girotutako herri bazkaria antolatzen dute
herriko koadrilek.

20

UZTAILA ABUZTUA

Uztailak 7 – San Ferminak Abuztuan jai ugari dago Euskal Herrian,
baina, horietatik garratzitsuenak hegoaldeko
San Fermin Nafarroako patroia da eta hiriburuetan ospatzen direnak izaten dira.
erkidego osoa zuri-gorriz janzten da Normalean modu honetan antolatzen dira:
patroiaren jaiak ospatzeko. Iruñako San Gasteizeko jaiak abuztuko lehenengo astean
Ferminak diren ospetsuenak zezenketengatik izaten dira, Donostiakoak bigarren astean eta
eta nazioartean hartu duten ospeagatik. Bilbokoak hirugarren astean. Festa hauetara
Hala ere, badago San Ferminak ospatzeko jende asko hurbildu ohi da bai parte hartzera
beste aukera bat: Lesakan hain zuzen ere. eta bai giro berezi hori ikustera, orokorrean
Alde batetik, jende gutxiago egoten da eta ekintzen sorta anitz eta ugaria egoten delako.
beste aldetik hainbat ikuskizun tipikoa ikus Hiriburuetako udalek diru kopuru handiak
ditzakegu, errekako ezpadantzarien dantzak bideratzen dituzte herritarrek ondo pasatzeko.
adibidez.
Abuztuko lehen astea
Uztailak 16 – Karmengo jaiak Andra Mariaren Zuria

Karmen da Santurtziko zaindaria eta bere Celedon da protagonista nagusia.
omenez egiten diren jaiak 10 egunez luzatzen Abuztuaren 4an, San Miguel elizaren balkoitik
dira. Egun horietan ekintza ugari antolatzen beheko plazara jaisten denean hasten dira
dituzte. Horietatik sardinada herrikoia eta jaiak. Hurrengo egunean Andra Maria Zuria
Karmengo amarentzako lore eskaintza ospatzen da. Jaien hirugarren egunean
dira aipagarrienak. Herritarren jantziek haurrak elkartzen dira, beraz, familian
Santurtziko ikurriñaren kolorea dute: morea. egiten den festa handi bat ospatzen da
Kolore hau zapian, gonan, praketan etab. egun horretan. Amaitzeko,festetako azken
Ikus daiteke. Bestalde, Santurtziko jaiak eguneko goizean, Zeledon San Miguel elizara
ospetsuak dira inguruetan bertan antolatzen igotzen dute lehen egunean egindako bidea
diren kontzertuengatik. Ikaragarriak izaten alderantziz eginez festari bukaera emateko.
dira eta. Horrez gain jaietan hainbat kontzertu, herri
kirolak, ardo upelen lasterketak eta beste
Uztailak 31 – San Inazioak ikuskizun asko egoten dira.

“Saninaziyuek” Azpeitian ospatzen dira Abuztuko bigarren astea
bertan jaio baitzen Loiolako San Inazio. Hori Donostiako Aste Nagusia
dela eta, bertako jaiek lotura handia daukate
erlijioarekin: mezek eta prozesioek garrantzi Urtero, Alderdi Ederretik jaurtitzen den
handia daukate. Milaka bisitari hurbiltzen ohiko kanioikadarekin hasten dira jaiak.
dira bertako festetara urtero eta zezenketak Kañoikadarekin batera piratek portua
izaten dira erlijioarekin protagonismoa hartzen dute hiriburuko gazteek antolatutako
partekatzen duten ekintzak. Arropei abordaje batean. Abordajerako koadrila
dagokienez, ohitura da herriko koadrila bakoitzak ontzi antzeko bat prestatzen
bakoitzak peto ezberdin bat janztea. du gainontzeko koadrilak menperatzeko
helburuarekin. Aste Nagusiaren beste
Lesakako dantzariak. elementu garrantzitsuenetariko bat su
artifizialen lehiaketa da. Lehiaketa honetan
mundo osoko konpainia ospetsuenek
hartzen dute parte. Musika ere oso
garrantzitsua izaten da festetan eta udalak
hainbat eszenatoki kokatzen ditu hirian
zehar musikaz gozatu ahal izateko. Horrez
gain, kirolen eskaintza handia izaten da
hiriko hondartzetan batez ere: igeriketa
lasterketak, volley txapelketak, hondartza
rugbya, zaldi lasterketak, etab.

21

Abuztuko hirugarren astea emateko Mari Jaiari su ematen zaio Udaletxe
Bilboko Aste Nagusia parean Arriagatik abiatutako bidaiari amaiera
emanez.
Bilboko jaiak Arriaga antzokiko balkoitik
jaurtitzen den txupinazoarekin hasten dira. Marijaia Arriaga antzokiko balkoian.
Horren lekuko nagusi izaten dira Marijaia, Festa jarraitzeko gogoarekin geratu bazarete,
Txupinera eta Pregoilaria. Bilboko jaiei bizitza https://fiestas.net/estekan sar zaitezkete
ematen dien pertsonaia da Marijaia. Astean festetako data eta toki gehiago bilatzeko.
zehar, hiriko txoko guztietatik igarotzen
da askotariko ekintzak bisitatzen. Bilboko Ondo pasa pasatu gabe!
jaien beste osagai garrantzitsuenetako bat
Konpartsak dira: bilboko herritarrek jaiak
ospatzeko antolatutako taldeak. Talde hauek
lan handia egiten dute txosnen muntaian eta
kudeaketarekin, txapelketa gastronomikoen
antolaketarekin eta bestelako ekintzekin
(kontzertuak, desfileak, txarangak, etab.).
Azken urteetan eztabaida handia egon
bada ere, Bilbon lehen mailako zezenketak
ospatzen dira aste osoan zehar. Horrez
gain, eskaintza kulturala askotarikoa izaten
da kale antzerkiekin, zirkuarekin, balearen
desfilearekin, gargantuarekin, txikiteroen
bilbainadekin, barrakekin etab. Festei agurra

UDARAKO ERREZETA FRESKOAK

GAZPATXOA MOJITOA

OSAGAIAK (4 Pertsonarentzat) OSAGAIAK
- Tomate kilogramo bat
- Pepino bat - 4 cl Kubako rona
- Piper verdea - 3 cl lima-zukua
- Bi agin baratzuriak - 6 ozto mendafin
- 40 gramo ogia - 2 Koilarakada txiki azukre
- 30 mililitro Jerezeko ozpina
- 240 mililitro ur hotsa zuria
- Gatz pizka bat - Isotza txikituta
- Soda
ERREZETA
1. H asteko, barazki osoak ondo garbitu eta ERREZETA
1. E dukiera oneko edalontzi batean, gehitu
dena moztu zati txikietan.
2. U r hotsetan sartu ogia bustitzeko eta bi koilaratxo azukre eta 7-8 menda hosto
2. B irrindu osagaiak astiro-astiro
biguntzeko.
3. O sagai guztiak ontzi batean bota morteroarekin edo tresna lau batekin.
Hamar kolpe baino gehiago ez.
irabiagailuarekin irabiatzeko. 3. G ehitu ron zuria, ur distiratsua (soda) eta
4. H artu nahazketa eta txanotik pasatu estali izotzarekin.
4. N ahastu osagai guztiak koilara batekin.
pikorrik eduki ez dezan. 5. G ehitu izotz gehiago aurkezpenerako, eta
5. H otsgailuan sartu jateko ordua ailegatu arte. apaindu menda adar batekin.
6. H otz egotenean, serbitzatu nahi duzun
Bukatuta,
belar usaintsuekin. disfrutatu
zure mojitoa!
On egin!

22

Horoskopoa Egonezina duzu eta oso urduri zabiltza
azken aldian. Zergatia ezagutzen ez
KAPRIKORNIO duzun arren, bila eta bila ari zara. Kirola
egiteko beharra duzulakoan zaude,
Abenduaren 21etik urtarrilaren 20ra baina behar duzuna lasaitasuna da,
beraz, hartu lasai edo gozatu bizitzaz!

AKUARIO Zure haserrearen ondorioz, litekeena
da norbait zurekin konprometitzea eta
Urtarrilaren 21etik otsailaren 20ra gero huts egitea. Hala ere, itxaronaldi
horrek amets egitera eramango zaitu,
inork lapurtu ezingo dizkizun ametsak
izango dira!

PISZIS Izugarrizko poza nabarituko duzu
hilabete osoanzehar.Bizitzazgozatzeko
Otsailaren 21etik martxoaren 20ra aukera eta gogoa uztartzen badituzu,
urteak hobera egingo du zalantzarik
gabe, beraz, hartu daukazun energia
guztia, eta aurrera!

ARIES Hilabete honetan, zure egoera
emozionalak aldaketa anitzak pairatuko
Martxoaren 21etik apirilaren 20ra ditu, eta gogorik gabeko momentuak
biziko dituzu. Hala ere, eutsi goiari,
denak hobera egingo du eta!

TAURO Hilabete hau, energia sutsuarekin
biziko duzu eta egiteke dituzun gauza
Apirilaren 21etik maiatzaren 20ra guztiak aurrera eramateko eta hauei
amaiera emateko momentu egokia
izan daiteke. Ez utzi biharko gaur egin
dezakezuna!

GEMINIs Hilabete honetan hobe zenuke
konpromisoan jarriko zaituen ezer ez
Maiatzaren 21etik ekainaren 20ra sinatzea, gutxienez, abokatu batek
begiratu aurretik. Kontuz ibili!

23

Kantzer Aldaketak datoz, beraz, heldulekuei
heltzea tokatzen zaizu. Familian tirabirak
Abenduaren 21etik urtarrilaren 20ra biziko dituzue eta ez da bat ere erraza
izango arazoei aurre egitea. Oraina bizi,
etorkizunean pentsatu gabe!

Leo Burua eta bihotza desadostasunean
murgilduta dituzu, bakoitzak gauza bat esan
Urtarrilaren 21etik otsailaren 20ra eta eskatzen dizu. Sentimenduak adieraztea
da biderik egokiena. Sentitzen duzuna
askatu eta ezagutzera eman!

Virgo Azken aldian norbaitekin oso gaizki jokatu
duzu eta pertsona horrek, planetako
Otsailaren 21etik martxoaren 20ra pertsona doilorrena zarela pentsaraziko
dizu. Eskarmentu ederra jasoko duzu!

Libra Hilabete honetan ekintza profesionalei
emango diezu garrantzia, aurreko asteetan
Martxoaren 21etik apirilaren 20ra sentimenduen itsasoan noraezean ibiltzeak
zorabiatu egin zaituelako. Beldur zara, ez
duzulako itsaso horretan berriz murgildu
nahi. Hartu arnasa eta lasaitu!

Eskorpio Urte honetako hilabeterik onena izango
ez den arren, kezkatzen zaituen guztia
Apirilaren 21etik maiatzaren 20ra saihestez saiatu beharko zara, horrela,
alaiago sentituko zara eta eramangarriagoa
egingo zaizkizu asteak. Maitasun kontuetan
ordea, udarak , beroarekin batera, berri
onak ekarriko dizkizu!

Sagitario Oinak lurrean jarri eta irudimena
kontrolatzen saiatu behar duzu. Errealitatea
Maiatzaren 21etik ekainaren 20ra den bezalakoa dela onartzea tokatzen zaizu.
Izan nahiko zenituzkeen gauzetan pentsatu
beharrean, pentsa ezazu eskura dituzun
gauza guztietan eta duten garrantzia eman
iezaiezu.

24

DEMBORAPASA

Logika jokoa Miren euskaltegiko ikaskide ohien bila hasi da sare
LAGUNA sozialetan, eta batzuk aurkitu ditu. Ea asmatzen
duzun nongoak diren, non lan egiten duten eta zer
lanbide duten.

NONGOA BIZILEKUA LANBIDEA

1. Mirenek Galdakaon aurkitu du Jon, erizain lanetan.
2. Ana ez da ugaotarra, ezta argentinarra ere.
3. Zaratamoko laguna Bilbon bizi da, baina ez du Rosa izena.
4. Zamorakoa eskolako atezaina da, ez administraria.
5. Buenos Airesekoa ez dabil unibertsitatean.
6. Rosa ez da Ugaokoa, ez eskolako atezaina.
7. Ana Basaurin bizi da, eta ez da ikaslea ez administraria
8. Langabea Arrigorriagan bizi da, baina ez da Nerea.
9. Koldo Bilbon jaioa da, eta ez da Etxebarrin bizi.

Letra zopa OD L A K A R A QWR A
B T Y UOP S D F GGH
Bilatu Hego Uribe eskualdea L J KLÑZXCVAAB
osatzen duten 9 herrien ETXEBARR I J LK
izenak ONMQ E I MR R G D L
BWOM T A R A Z N AM
L J RÑUOO I P A K S
I Y TUGAOC F Z A Y
BBH I GF VDBTOV
N I R U A S A BWP Ñ Z
X R AUK S DO L X C E
A R R ANKUD I AGA

Erantzuna: Erantzun zuzena:
Jon-Ugao-Galdakao-erizaina
OD L A K A R A QWR A Ana-Zamora-Basauri-eskolako atezaina
B T Y UOP S D F GGH Rosa-Buenos Aires-Etxebarri-administraria
L J KLÑZXCVAAB Koldo-Bilbo-Arrigorriaga-langabea
ETXEBARR I J LK Nerea-Zaratamo-Bilbo-ikaslea
ONMQ E I MR R G D L
BWOM T A R A Z N AM
L J RÑUOO I P A K S
I Y TUGAOC F Z A Y
BBH I GF VDBTOV
N I R U A S A BWP Ñ Z
X R AUK S DO L X C E
A R R ANKUD I AGA

25

E T X E B A R R I KO E U S K A LT E G I A

Etxebarri 2022ko udako
ikastaroak
Udala - Ayuntamiento

TRINKOAK / INTENSIVOS. Bilbon edo Etxebarrin

UZTAILA 1 - 29 08:30 - 14:00
(B1, B2, C1)

IRAILA 1 - 30 08:30 - 14:00 15:30 - 21:00
(A1, A2, B1, B2, C1)

Etxebarritarrek 105 €
Ez erroldatuek / no empadronados 265 €

C2 MAILAKO IKASTAROA (azterketa prestatzeko)

IRAILA 1 - 30 15:30 - 21:00

Etxebarritarrek 105 €
Ez erroldatuek / no empadronados 345 €

www.etxebarrikoeuskaltegia.com

94 426 28 02

[email protected]


Click to View FlipBook Version