The words you are searching are inside this book. To get more targeted content, please make full-text search by clicking here.

Duela urte eta erdi, LAIA aldizkariaren proiektua hasi genuenean, argi genuen gure lan eremua Irun, Hendaia eta Hondarribiak osatzen duten badia hau izango zela. Inguru geografiko natural hau izango genuen abiapuntua eta hemendik ahaleginduko ginen beste herrietara hedatzen: Mendebalderuntz Oarso eta Donostialdera, Bidasoren urak igoz, nafarroan barrena, eta ibaia zeharkatuz, Urruña, ziburu eta ahal bazen, haruntzago. Logikoa zirudien helburuak eta egingarria proposamenak, baina sarri, sarriegi, gertatzen zaigun moduan, mugan gelditu ginen.

Discover the best professional documents and content resources in AnyFlip Document Base.
Search
Published by komunikazioa, 2021-10-18 05:26:09

LAIA 05

Duela urte eta erdi, LAIA aldizkariaren proiektua hasi genuenean, argi genuen gure lan eremua Irun, Hendaia eta Hondarribiak osatzen duten badia hau izango zela. Inguru geografiko natural hau izango genuen abiapuntua eta hemendik ahaleginduko ginen beste herrietara hedatzen: Mendebalderuntz Oarso eta Donostialdera, Bidasoren urak igoz, nafarroan barrena, eta ibaia zeharkatuz, Urruña, ziburu eta ahal bazen, haruntzago. Logikoa zirudien helburuak eta egingarria proposamenak, baina sarri, sarriegi, gertatzen zaigun moduan, mugan gelditu ginen.

Keywords: ESE,Ekonomia,BDS,BDSKOOP

bostgarren alea ⁓ 2021

12 24

Guzti hori gara (I) Itsasoiko

Ekonomia Sozial Herritarren otzarak tokiko
Eraldatzailearen artisau arrantzarekin betetzea
proposamena. helburu duen egitasmoa.

Staff Aldizkari hau paper birziklatuan
inprimatu da.
Argitaratzailea:
BDS Eraldaketa Fabrika, Ekonomia BDS Koop Eraldaketa Fabrika
Soziala etaTokiko Garapena @Bds_Koop
Sustatzeko Elkartea
Koordinatzaileak: [email protected]
Gari Garaialde www.bdskoop.eus
Diseinua eta maketazioa:
Lucía Calvo (Lulumka)
Inprenta:
Antza Komunikazio Grafikoa
1.500 ale
Lege gordailua:
LG D 00583-2020
ISSN:
2660-4523

EDITORIALA 03 // LAIA

Duela urte eta erdi, LAIA aldizkariaren proiektua hasi genuenean, argi
genuen gure lan eremua Irun, Hendaia eta Hondarribiak osatzen duten
badia hau izango zela. Inguru geografiko natural hau izango genuen
abiapuntua eta hemendik ahaleginduko ginen beste herrietara hedatzen:
Mendebalderuntz Oarso eta Donostialdera, Bidasoren urak igoz,
nafarroan barrena, eta ibaia zeharkatuz, Urruña, ziburu eta ahal bazen,
haruntzago. Logikoa zirudien helburuak eta egingarria proposamenak,
baina sarri, sarriegi, gertatzen zaigun moduan, mugan gelditu ginen.

Gu ez gaituzte mugako kontrolek gelditu, gendarmeek Bidasoa
zeharkatzen ahalegintzen diren paperik gabeko etorkinak gelditzen
dituzten moduan. Ez digu poliziak debekatu muga zeharkatzea, gu geu
izan gara; ardura geurea da.

Nahi baino gehiago dugu muga hori erraietan, eta hegoaldetik asko
kostatzen zaigu santiago zubitik haruntza begiratu eta Hendaiako berri
jasotzea. Onartuko dugu, Hondarribiara ere, nahi baino gutxiago begiratu
dugula, Irunen gehitxo zentratu garela, baina horrek ez gaitu hainbeste
kezkatzen. Hondarribiko notiziak jasotzea errazagoa zaigu, baina

Proiektu interesgarriak daude mugaren bi aldeetan eta baina gutxik
du zubia gurutzatu eta auzokoak egiten duenari erreperatzeko
ohitura. Arrazoiak eta traba errealak izango dira, baina gainditzen
errazak liratezkeen aitzakiak ere, ez dira gutxi. Hendaiako Reaciclarte
ekimenaren berri dakargu ale honetan, Irunen abiatuko den Bir-ziklatu
proiektuarekin hantza haundia duena. Adibide txiki bat da, baina adibide
polit bat.

Ez dugu beteko ez dugun hitzik eman nahi, baina geratu dadila

idatzita, ahalegina egingo dugula. Hurrengo aleetan, begirada altxatu
eta sarriago begiratuko dugu abenida zubitik haruntza garatzen diren
proiektuei. Saiatuko gara bederen.

Neurri haundi batean mugak gugan daude; geure esku dago hesi
horiek ezabatzea.

AURKIBIDEA 25

05 Itsasoiko

Auzo Planak eta Leku-gintza

12 28

Guzti hori gara (I): Recicl'arte:
Ekonomia Sozial Baliabideak berreskuratu
Eraldatzailearen
proposamena eta berrerabiltzeko
Hendaiako elkartea

18

Bizibusean eskolara

04 // LAIA

AUZO PLANAK 05 // LAIA
ETA LEKU-GINTZA

Espazioaren demokratizazioa Ipar (I)

TESTUA: IKER EIZAGIRRE
ILUSTRAZIOAK: LUCÍA CALVO SÁNCHEZ

06 // LAIA “Hiria eta espazioaren eraikuntza demokratiko

baterako, behetik gorako logikak erabili behar

ditugu. Hauek auzoetatik hasten dira hauentzako

eraginkorrak izango diren planifikazio tresna

berriak erabiliz” (Laia. 2. alea)

Aipuan hitz potoloz iragarritakoa aletzeko
momentua heldu zaigu. Ariketa konstatazio
ageriko baina dramatiko batetik abiatu nahi
dugu: Gure bizitzen euskarri eta baldintza
den espazioaren gainean erabakiak hartzeko,
gure habitata definitzeko eskubidea ebatsi
zaigu herritarroi. Lurraldean gara, baina
gehiengoen hitz eta beharrak ez daude
lurralde eta hiri antolamenduan islaturik.
Leku antroplogikoaren porrota ez-leku hiper-
modernoaren aurrean uka ezina da.

Putzu goibel honetatik hasita, dinamika
espazial antidemokratiko hori ezaugarrituko
dugu: Kapitalaren espazioa hartuko dugu
hizpide. Honen aurrean, auzoak eta auzo
planak aldarrikatuko ditugu beharrezko
dugun “leku-gintza”-rako. Bidai espazialerako
prest beraz.

KAPITALAREN EZ-LEKUAK ETA
DEMOKRAZIA ESPAZIALA

Lurralde antolamendua eta hirigintza
ekonomia politikoaren muinera doan
afera da1. Hau horrela, kapitalismoak bere
genealogiatik lurralde dimentsio hau metaketa
logikan azpiratzea izan du xede. Bi arrazoi
medio geografia eta honen nolakotasuna
funtsezkoak dira kapitalismoarentzat:

1, Hirigintzak hiria ordenatu eta egiten du, landa zein
hiri lurrak kalifikatu, klasifikatu eta aprobetxamenduak
zehaztuz. Lurralde antolamenduak aldiz, hiriaz gaindiko
eskala ordenatzeko egitekoa du: Hirien hedapena
aurre-ikusi eta bideratu, hauen arteko harremanak,
erakarpen poloak definitu, garapen teknologikorako
azpiegiturak, garraio azpiegitura sare estrategikoa
marraztu, etab.

Espazioa negozio borobila delako: 07 // LAIA

Kapitalismoaren aurreko pentsamendu
ekonomikoak, lurra (lana eta diruarekin
batera) salerosketa harremanetik babesten
zuen: Jendartearen sustengurako oinarrizko
baliabide dela ondotxo zekiten eta honela
usadiozko arau berezitua zuen lurrak.
Liberalismoak lotura sozial hau birrindu eta
lurra salerosketarako merkantzia bilakatu
zuen. Beste edozeinen pare jarriz, zorua
espekulazio eremu bilakatu zen. Hirien
hedapenari loturik, eraikinak, hirigintza
zein azpiegituren ekoizpena estatu babesa
zuen negozio ziur eta borobil bilakatu ziren
segituan. Kapitalaren inbertsio nitxo kuttun
XIX. mendetik gaur arte.

Kapitalak espazio jakin batzuk behar

dituelako: Nola joan egunero lanera, nola
ekoiztuko genuke egungo baldintzetan
errepide, portu, aireportu, antena, internet
hari, trenbide,... gabe? Horiek denak eredu
ekonomiko jakin bati erantzuten dion
ekoizpen bitarteko eko-sozial eta tekniko
erraldoi bat osatzen dute. XIX. mendetik
hasi eta egungo kapitalismo global eta hiper-
bizkorraren lurraldera iritsi arte. Marx-en
hitzetan, kapitalak espazioa denboraren bidez
deuseztatzeko misioa izan du bere sorreratik.
Botere politikoa, teknifikazioa, azpiegiturak
eta lurralde artikulazio jakin bat izan dira
burgesiaren arma nagusiak egiteko honetan2.
Honezkero konturatu ginen super-portu, AHT,
zentral termiko, konurbazio, merkantzia tren
hari eta errepide berriak... ez direla egiten gure
ongizatearen mesedetan. Ezta?

Hortaz konbentzitu gaitezen: Egun bizi
dugun espazioaren nolakotasuna, kapitalaren
mesedetan eraikia da. Herritarron erabakimen
eremutik kanpo kokatu da lurralde
planifikazioa, zentzu sakon batean gure

2. Esamolde eder honekin, kapitalak bere metaketa
zikloan denborak azkartzeko duen beharraz ari zaigu
Marx. Geografia gainditzeko beharra distantzia-denbo-
ra erlazioa murriztuz. Inbertsio bat egiten denetik, lan
prozesura, merkantzia ekoizpenera, banaketa, salmenta
eta ordainketarako denbora ahalik eta txikiena izatea
bilatzen du kapitalak. Kreditu beharra ekidin eta ez
zorpetzeko, metaketa azkarragoz lehiakorrago izateko.
Abiadura gero eta azkarragoko garraiobideak eta tele-
komunikazioen “berehalako” teknologiak dira, egungo
adibide esanguratsu batzuk

08 // LAIA bizi-habitat alienatuak izan garelarik. Adibide argiena gure herri gehienetan
Demokrazia espaziala hutsala da gure ditugun alde zaharrak dira: Bertan gure
jendartean: Ez dugu gure bizien euskarri historia harrietan irakur daiteke, aurreko
eta baldintzatzaile izango den espazioren belaunaldiak espazioan daude lekua
gainean inolako erabakimen gaitasunik. zentzuz bustiz.
Ez dago agendan eta ez dago horretarako
tresna efektiborik ere. Kontrako muturrean ez-lekuak. Gure
aroan kapitalarentzako eraikitako espazio
Espazioaz ari garela ekarri dezagun des-sozializatuak. Hauetan garapen
Marc Augé antropologoa. Etnologo tekniko ultra-azkarra antzeman daiteke,
frantsesak espazio sozializatuaren baina ez bertan bizi den komunitatearen
zentzu sakon bat laga zigun, “leku aztarnarik. Anonimatuaren tenpluak
antropologikoa”: Espazioaren eraikuntza ei dira. Aireportu, mega-geltoki, zentro
sozial eta kulturalak ematen du lekua komertzial, goitik behera azkar batean
ondorio gisa, espazioaren lanketa sozial- eraikitzen diren hiri gune erraldoiak... izan
komunitarioaren ondorio da lekua. daitezke hiper-modernitatearen ez-leku
Normalki geldo laboratzen den obra adibideak. Gero eta gehiago dira tamalez.
historikoa. “Lekua, esan-nahi eta zentzu
biltegi da, bertan bizi direnentzat eta Honela, espazioaren ekoizpen
ulergarritasunaren printzipioa behatzen demokratikoaren aldarria bada zentzu
duenarentzat” diosku Augé-k. Zer esan batean, ez-lekuen kontrako eta leku
nahi du honek? Ba jendartea bera, bere sozialaren, hortaz sozietatearen aldeko
antolaketa sozial, politiko eta mundu- borroka bat ere. Kapitalari gure lurraldea,
ikuskerarekin espazioan zizelkatua dela. hiria eta auzoa berreskuratu eta gure izate
Espazioarekiko dialektika geldoan bertan kolektiboa bertan islatzeko eskubidea
islatua dago, modu batean “gogortua”. erdiestea.

BIDEAN, PLANIFIKAZIO da. Tresna garrantzitsua, egun prozesu oso 09 // LAIA
TRESNEN GARRANTZIA anti-popularrez definitzen dena4. Honen
osaketan ematen den parte hartzeaz hara-
Auzora jaitsi baino lehen argipen bat: go, hiritarroi, hiriaren planifikazioan parte
Kapitalak ez du zuzenean agintzen eta hartzeko esparru arautuak desagertu egiten
dekretuz antolatzen lurraldea eta hiria. zaizkigu gehienetan.
Botere politikoa lagun eta jakintza, gaitasun
eta diskurtso hiper-teknifikatua zilegitasun Arau, burokrazia eta super teknifikazio
iturri, eliteek “antolamendu tresna” ezberdinen honen aurrean, planifikaziorako eskala
erabilera egiten dute horretarako. Aipatu egokiagoak aukeratzera behartuak gaude.
logika eta esan ezin diren interes partikular Leku-gintza ahalbidetuko duten eskalak, au-
horiek, plan jakinetan lurraldetzen dira, rrez-aurreko komunitateen espazio/denbora
planifikazio tresnak erabiliz. Gida lerro, plan eta logikei leku egingo dieten gertuko eskalak.
eta arau multzoz ordenatzen da espazioa3. Horiek lantzeko tresna eta prozesu berriak...
Baina zein? Gaur eta hemen gure apustua
Hiritarrongandik gertuen dagoena Hiri argia: Auzo Planak.
Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO)

3. Asko sinplifikatuz 3 dira gure bizi-habitata planifikatzeko tresnak, eskala handienetik gertukoenera: Lurralde
Antolamendurako Gidalerroak, LAG (EAE antolatzen duena), Lurralde Plan Partzialak, LPP (LAG-aren pean eta honek
zedarritzen dituen 15 eremu funtzionalak ordenatzen dituena, Behe Bidasoa “Donostialdeak” LPP”-ak ordenatuko du)
eta Hirigintza Antolamendu Plan Orokorra, HAPO (aurrekoek diotenari men egiten dion udala arau nagusia hirigintza-
ri dagokionez). Demokrazia espaziala borrokatzera bagoaz, hauen ezagutza funtsezkoa da. Hemen eskuragarri: https://
www.euskadi.eus/informazioa/lurralde-antolamendurako-tresnak/web01-a3lurral/eu/

4. Legeak parte hartzeari begira ezartzen dituen betebeharrak: Dokumentuen zabalpen publikoa egitea, saio bat egitea
eta 2 hileko alegazio fasea irekitzera (Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea)

FEMINISMOA

3. ADINA ESPAZIO
PUBLIKOA
10 // LAIA ROZESU KOMUNITARIOA
AUZO
ZERBITZU P AUZO EKONOMIA
PUBLIKOAK PLANA

EKIPAMENDUAK k-LEKUA-K SEGURTASUN
ETAB. KOMUNITARIOA

AUZO PLANA Ehuntze komunitariotik, ehuntze

Labur auzo-gune batek, gaitasun komunitariora doa: Auzo Plan batean
komunitarioan oinarrituz (behetik gora) eta abiapuntua bere inguru hurbilaren
auzo-deliberazio zabal batean oinarrituz gainean erabakiak hartu nahi dituen
osatzen den agenda propioa da Auzo Plana. subjektu kolektibo bat da. Auzo elkartea
Hortaz leku-gintzarako prozesua eta tresna eta auzo-komunitatea hobetzea xede duen
da aldi berean. Bi ezaugarri nagusi ditu: bulkada. Honetarako espazioren gaineko
deliberazio prozesua aktibatzen da eta
Lurraldearen lanketa integrala egiten espazioa diseinatzeko parte hartzean,
komunitatea bera ere indartzea da. Leku
du: Agenda honek hirigintza ikuspegi antropologikoaren nozioa berreskuratuz,
hertsia gainditzen du gehienetan. Izan ere, komunitate horren behar eta izaera
abiapuntua ez da araudia, auzo-kideen auzoan islatzea bilatzen da, honen oraina
behar eta proposamenak baizik. Honela, zizelkatu espazioan etorkizun hobe
espazio publikoa eta hirigintzaz gain, auzo ba terako5.
bizitzan eragiten duten aspektu anitzak
integratzen dira agendan: Ekipamenduak, Auzo Plan bat osatzeko prozesu
auzo-ekonomia, berdintasuna, kultur- komunitarioak oso ezberdinak izan
artekotasuna, gazteak, 3. adina, segurtasuna, daitezke, auzoaren ezaugarriak baitira
kultura, etab. “Habitat” hori den auzoa abiapuntu. Abstrakzio metodologikoa
zeharkatzen duen edozein dimentsio da aplikatuz fase hauek bete ohi direla
balekoa kolektiboki hala ebazten bada

5. Aurreko artikulu batean erabili genuen K-P/Z-K’ zikloa erabil genezake oraingoan ere; kasu honetan Komunita-
tea-Lekua-Komunitatea’ (K-L-K’) zikloa aipatuz. Hau da, espazioa leku bilakatzeko prozesu deliberatiboan indartzen
den komunitatea da Auzo Planak bilatzen duena: K’ bere egin duen hiri-espazio kolektibizatu batean

esan genezake: Talde eragile baten dituen jakintza bereizien zentzugabekeria
osaera (auzokide eta bide-laguntza gaindituz. Bukatzeko auzo-kideak talde
teknikoa normalki), auzoaren eragileko kideak izateak prozesuaren
diagnostiko kualitatiboa, deliberazio kontrola ematen die, hau auzoan errotuz
fasea (diagnostikoa, ildo estrategikoak eta auzogintzarako potentzia endogenoa
eta esku-hartze konkretuak handituz.
adosteko baliatua), auzo agendaren
definizioa (prozesua txostenera modu KONSPIRAZIO
ordenatuan eramateko ariketa), DEMOKRATIZATZAILEAN
auzoari aurkezpena eta jarraipena PULUNPATUZ... ETA ESPAZIOA
(Planaren egikaritzeari loturiko prozesu BALITZ GAKOA?
iraunkorra). Azken ariketa iraunkor
honek sarri, auzogintzaren potentzia Egun, Auzo Plana esperientziak badira,
handitzeko bideak irekitzen ditu, baina ez daude arautuak, ez dira
bertako elkartegintza harremanetan halabeharrezkoak HAPO bat izan
jarriz agenda komunaren bueltan eta daitekeen bezala. Ez dira planifikazio
Auzo Elkartea gaindituz eta auzo tresna onartuak. Baina... eta izatea
koordinadorei bide emanez. lortuko bagenu? Eta Plan Orokorra
Auzo Planetatik abiatuko balitz, Auzo-
Plan batzuek badute udalaren Planen “Hiri Plan” parte hartu bat edukiz
begirunea, beste batzuek mespretxua abiapuntu? Eta horretarako hirian, Auzo
udal autoritatea higatuko dutenaren Bilgune indartsu bat eraikiko bagenu?
beldur edo. Mesfidantza honek inertzia Herritar eskola ahalduntzerako, Auzo
zentralista eta burokrazia zalea du aurrekontuak Auzo Planak aurrera
oinarri. Izan ere, udala ere garaile ateratzeko... HAPO-a Auzo Planen
prozesu hauetan: Behar konkretuak deklinazio juridiko-urbanistiko gisa...
zeintzuk diren identifikatzen laguntzen Demokrazia espaziala eraikitzeko
baitu auzo-prozesuak, udal politiken prozesu anbizioso bat irekitzen ariko
eraginkortasuna handitzeko pistak ginateke... ezta?
emanez.

Esperientziak dio, Auzo Planak prozesu Ondo pentsatuta, ba al dago hiritarrok 11 // LAIA
egokiak direla hiritarrak hirigintzan komunean dugun elementurik, gure
murgildu eta subjektu erabakitzaile habitat-a baino garrantzitsuagoa
gisa ahalduntzeko. Besteak beste, ez dena? Gure egunerokoa baldintzatzen
duelako araua abiapuntu, zorroztasun duenik, isilpean baina etengabe? Ez al
metodologikoa alboratu gabe kode da espazioa, materiala den guztia biltzen
eta lengoaia herritarragoa delako eta duen “komunal” handia? Gure bizitzen
faseen epeak ere auzo erritmora egokitu sustengu materialaren oinarri erraldoia
daitezkeelako. Gainera, planifikatzen den lurraldea?
eremua gertukoagoa denez askoz hobe
ezagutzen da eta honen planifikazioa Hau horrela, lurralde planifikazioaren
gertuko komunitatearekin (auzoa) demokratizazioa, demokrazia bera litzake,
egiten denez, esperientzia erosoago zentzu zabalenean. Eta demokrazia
eta eraginkorragoa da. Demokraziak erradikalaren gakoa, prozesu praktikoa
auzoan, gozamen popular eta festa itxura espazioaren antolamendu demokratikoan
ere har dezake askotan. Prozesuaren balego? Ez al litzateke hori demokrazia
inpaktuak epe motzagorako eta nabariak material zuzena?
izan daitezke batez ere udalaren babesa
badago. Landu beharreko aferak Galdera gehiegi testu itxiera baterako.
aurretik determinatuak ez egoteak, Hurrengo alean amesteari utzi, eta
lanketa integral eta inklusibo bat egitea konspirazio hau, planifikatzen hasi
ahalbidetzen du goi-teknikak markatzen beharko dugu. ↖

GUZTI HORI
GARA (I):

EKONOMIA SOZIAL
ERALDATZAILEAREN
PROPOSAMENA

TESTUA: ENEKOITZ ETXEZARRETA
ETA MIRENE BEGIRISTAIN

12 // LAIA

13 // LAIA

14 // LAIAEKON
ZER DA ZER EKONOMIAN?

Ekonomia sozial eta eraldatzailea.

Okertua behar du gero lehen izen honek,
ekonomiak, nolabait edertu nahi eta bi izenondo
jarri behar izateko. Zer ote du ba ekonomiak,
herritarrentzako atseginagoa, gertukoagoa,
etxekoagoa den adiera bat eman nahian,
horrenbeste adjektibo behar izateko?

Ez gara noski ekonomiak diziplina zientifiko
gisa izan dituen gora beherez jardungo
lerrootan. Soilik abiapuntuko lehen ideia
bat jarri nahi dugu mahai gainean: sozial
eta eraldatzaile izenondoak jarrita aditzera
ematen da, lehen lehenik, ekonomia deritzogun
hori oso urrun aurkitzen dela herritarron
kontrolpetik eta are, jendartearen benetako
beharrizanak ase eta jendarte eredu justu eta
iraunkorra eraikitzetik.

Hortaz, zertaz ari gara: bestelako enpresa
ereduak garatzeaz ari gara, bestelako ekonomia
eredu bat ezartzeko.

Ekonomia gaur egun ulertzen dugun
moduan eskola neoklasikoak duela bi mende
pasatxo eginiko sinplifikazio ariketa erraldoi
baten emaitza da. Ariketa honen arabera,
ekonomia diziplina gisa merkatuan gertatzen
diren ondasun eta zerbitzuen ekoizpen eta
elkartrukeen analisira mugatzen da; merkatu
honek bere arau propioak ditu,bestelako

15 // LAIA NOMIA

jendarte eta kultur balioez apartekoak; enpresa
eredu kapitalista da merkatu ekonomia
honetara egokien doitzen den enpresa eredua,
eraginkorrena den neurrian merkatuak
bultzatzen dituen lehia dinamiketan
bizirauteko.

16 // LAIA Sinplifikazio ariketa hau, garaiko EKONOMIA
burgesia gorakorraren interesen neurrira SOZIALA
eginikoa zen eta merkatutik kanpo eta
eremu ikusezinean utzi zituen jarduera helburu soziala
ekonomiko haiek garatzea posible izatea lehenesten duten
egiten zutena (dutena); hots: natura, enpresak, kooperatibak
etxeak eta komunitateak, eta beraien eta kooperatibak ez
ekarpenen doakotasuna ziurtzat jo.
Etxeetan eta Komunitateetan tradizionalki direnak.
emakumeek* eginiko jarduerak ikusezin
bihurtzea interesetik eta indarkeria engaiaturiko egitasmoak direla esanda, zer
modu desberdinetatik egiten da posible. gehitu diogu egiazki lehen izenari? Bistan
Hor garatzen da Homo Economicus denez, “sozial” hori definitzeko moduak,
terminoa, eta hurbilen dagoen haragitzea jendarte ereduak ulertu eta irudikatzeko
“gizon, zuri, heldu, hetero, osasuntsu eta moduak bezainbeste dira.
hizkuntza hegemonikoetan mintzatzen”
dena da. Horren aurrean, ekonomia Ekonomia sozialak, historian zehar gauzatu
begirada ez ortodoxoek erakusten digute duen praktikaren bitartez, erantzun ditu
homo economicus-ak ez dituela giza nolabait galdera horiek. “Sozial” izate hori
portaerak azaltzen, baizik eta ekonomia hiru ardatz nagusiren gainean eraikitzen
menderatzailearen teorian sartzen du: pertsonak, kolektiboki antolatuak, eta
den eta menderatze patriarkalaren eta komunitate bati atxikiak, lurralde batean
kolonialaren sistemen interesei erantzuten txertatuak. Beraz, pertsonak erdigunean
dien gizabanakoa idealizatzen duela. Horrek jartzen dituen enpresa ereduez dihardu, jabego
esan nahi du mendebaldeko merkatu kolektiboan eta erabakimen partekatuan
kapitalistaren forma idealetik kanpo geratzen antolatuak direnak eta komunitatearen
den antolaketa ekonomiko eta sozial oro beharrizanetatik sortuak eta horri emanak
desagerrarazteko ahalegina egin dela. eta hor kokatua. Hiru ezaugarri horiek argien
hezurmamitu dituen enpresa eredu nagusia,
Erdigunean jarri ziren (jartzen dira) hortaz, historikoki, eredu kooperatiboa izan da.
merkatu ekonomia eta enpresa eredu Enpresa eredu kooperatiboa, funtsean, lan
kapitalista, eta bazterretara kondenatu komunitate bat da, botere, erabakimen eta
bizitzaren iraunkortasunerako ezinbestekoak errenta birbanaketa mekanismo berdinzaleen
ziren eta diren bestelako harreman eta bitartez, pertsona ororen duintasuna jartzen
jarduera oro. Ekonomia sozial eraldatzailea duena lehen planoan. Pertsona burujabeek
ertz horietako baten oinordekoa da. osaturiko enpresa eredua da, jabegoa

SOZIALA IZATEAK ZER GEHITZEN DIO
BA EKONOMIARI?

Ekonomia neoklasikoak hegemoniko
bilakaturiko ekonomiaren adiera
menderatzaile honen aurrean, ekonomiak
behar luke jendarteari eta bere inguruneari
lotua, eta hargatik behar luke izan
sozialagoa. Baina soziala esanda, zer
esaten ari gara, zehatz mehatz? Sozialki

antolaturiko enpresa sare hori, ez al da
ba nahikoa, izate hutsez, egungo jendarte
ereduaren alternatiba hedatu eta bestelako
eredu ekonomikoa sendotzeko?

EKONOMIA SOZIAL ERALDATZAILEA IZANGO DA, 17 // LAIA
ETA ERALDATZAILEA EDO EZ DA IZANGO

Sistema Kapitalista Galderak berak erakusten du erantzuna:
Patriarkala gainditu ez da, ez denez. Enpresa hauek eredu ez
kapitalistetan antolatzeak ez du eraldatzen
eta ordezkatzea sistema ekonomiko neoliberala, hedadura
helburu, praktikatik natural gisa, espero beharreko ondorio
teoriara, ekintzailetza moduan. Kontra, alderantzizkoa gertatu izan
kooperatiboa berdefinituz da gehiagotan: enpresa ez-kapitalista asko eta
eta horren memoria eta askori gertatu zaio historian zehar, sistema
kapitalistaren legeen pean jardun behar eta
errelatoa jasoz. enpresa eredu kapitalistetan antzaldatzea.

kolektiboki partekatzearen ondorioz Konstatazio historiko honek eskatzen
demokrazia ekonomikoko mekanismoen du alerta egoera bat mantentzea beti,
bidez arautzen dena. Baina hori baina gehiago autokonplazentziatik urruntzea eta
ere bada: komunitate bati loturiko egitasmoa praktika errealen gaineko etengabeko
da, bertatik sortu eta berorri emana, gehien berrikusketa egitea. Eskatzen du ere iparra
gehienean jendartearen enplegu, elikadura, argitzen joatea etengabe, antolakuntza
etxebizitza, hezkuntza eta bestelako beharrei logika ez kapitalista eta patriarkalen
emandako erantzun komunitarioaren emaitza irudira eginiko jendarte eredu baterako
baitira enpresa kooperatiboak. proposamen politikoa zedarritzea,
partekatzea eta jendarteratzea.
Merkatu logiketatik askatu eta jendarteratu
beharreko ekonomia hori, beraz, modu Horretara dator ba ekonomia sozial
horretan jendarteratzen du ekonomia eraldatzailearen proposamena: ekonomia
sozialak: herritarren esku utziz ekonomiaren sozialekoak diren enpresa eredu ez
gaineko kontrola, pertsonari itzuliz dagokion kapitalistak, jendarte eraldaketarako
sortzetiko duintasuna eta komunitatearen proposamen politiko batean artikulatzera,
beharrizanetara lerratuz jarduera hain justu. Jendarte eraldaketarako
ekonomikoa. proposamen honek, bizitzaren
iraunkortasuna bermatzen duten elementu
Kitto! Hasieran planteaturiko ”ekonomia” ugariren lanketa txertatzen du enpresen
terminoen arazoak ebatziak dirudite. Kapitala egunerokoan, eta jendarteri begira duen
eta lanaren arteko gatazka klasiko hura bokazio politikoa antolatzen du jardute
konponduta! dinamika ezberdinetan eraginez.
Eta zertara dator orduan bigarren izenondo
hori, eraldatzaile hori? Ekonomia soziala, Baina nola antolatu -tasunez, ekonomia
enpresa eredu ez kapitalisten bitartez sozial eraldatzaileari lotzen dizkiogun
helburuak? Erantzunak eman nahi izan
ditugu kolektiboki sortu eta antolatu dugun

Ekintzailetza sozial kooperatiborako

adierazle sistemaren proposamenarekin,
baliagarriak izan daitezkeen mekanismoak
eta horien benetako aplikazioa erreala
neurtzeko tresna gisa. Bada bigarren
alerako orea. ↖

18 // LAIA

BIZIBUSEAN
ESKOLARA

Bizibusa (bizikleta eta autobus hitzak batzen dituen
kontzeptua) eskola eta institutuetara ikasleak era
antolatuan eta taldeka bizikletaz joatea sustatzen
duen ekimena da.

TESTUA: OIER MARTINEZ VIOLET 19 // LAIA

Helburu nagusia mugikortasun aktiboa taldeka eta era seguruan lanera
eta jasangarria sustatzea izanik, haur eta
nera been autonomia garatzea bilatzen joateko sustatzen da.
du era berean. Ekimen hau jada ezaguna
den eskola-bidearen osagarria da, eta Burutazioa, pandemia honetako
distantzia luzeetarako pentsatuta dago; asmakeria badirudi ere, lehenagotik
bi ekimenak osagarriak dira. datorren ekimena da bizikleta eta
mugikortasun aktiboa sustatzen duen
Bizibusa, orokorrean, hezkuntza mundura kontzeptu hau. Reggio Emilia edota
(lehen eta bigarren hezkuntza, batez Genovako kasuak, biak Italian kokatuak,
ere) lotua dago, baina, badira antzeko 2003an hasi zuten beren ibilbidea;
ekimenak beste esparru batzuetan ere. beraz, ez da berrikuntza bat, aurretik
Adibidez, Hego Amerikan, bizikletaz, existitzen den kontzeptu bat baizik.
Izan dira antzeko proiektuak Europako

beste hainbat hiritan, baina ez dira
asko gertuago ikus ditzakegun ereduak.
2012An, Leganesen (Madrilen) eta
Kataluniako hainbat hiritan (2010-
2015) zenbait saiakera egin ziren,
baina, ikasturte batetik bestera, ez zuten
jarraipenik izan.

Aurreko ikasturtean, Kataluniako hainbat
hirik Bizibus berriak abiatu dituzte.

20 // LAIA NOLA FUNTZIONATZEN DU Orokorrean, bizibus lineek bidegorriak
BIZIBUSAK? erabiltzen dituzte, izan ere, gaztetxoen
segurtasuna baita lehentasuna, baina
Bizibus linea batek autobus linea baten horrek ez du esan nahi bidegorriak
antzera funtzionatzen du (horregatik dauden lekuetan soilik garatu
‘bus’ hitza); hau da, ibilbide definitua daitezkeenik bizibusak. Bartzelonako
dauka, eta, bertan, hainbat geltoki, kasuan, adibidez, ibilbidearen zatirik
non ikasleak bizibusera igo daitezkeen. handiena trafiko irekian egiten dute
Ikasleak geltokian izaten dira, bizibusa (errail bat edo bi dauden barrutietan), eta
iritsi zain, eta, bertatik pasatzean, bidegorritik doan atala murritza da oso.
taldera batzen dira. Ez larritu, gaztetxoak seguru joaten dira!
Segurtasunaren gakoa taldean eta pelotoi
Lehenengo geltokian, bizibusari hasiera modura joatean datza; Era horretan,
emateko, ikasleak biltzen dira, eta, beste ibilgailuek (auto, motor, kamioi
partaideen adinaren arabera, guraso edo autobusek), bizibuseko partaideak
edo arduradun talde bat izaten da ikustean, abiadura moteltzen dute.
haiekin. Ikasle guztiak bertan daudela
berretsi edo baieztaturik, ibilbide Teorian, edozein lekutan funtziona
aurreko argibide batzuk gogorarazten dezake bizibusak, baina, praktikan,
dira, hala nola, bidegorria ez dagoen eskolak edo institutuak gutxieneko
tarteetan errail erditik joatea edota irisgarritasun bat izan behar du:
taldean batera joatea, eta, ostean, leku oso aldapatsu batean kokatua
ibilbideari hasiera ematen zaio. ez egotea, etab, eta ikasleak ezin dira
Bizibusaren hasieran, ‘gidari’ bat joaten urrunegi bizi. Horrelakorik ez badago,
da bidea markatzen. esperientziak erakutsi du bizibusak
funtzionatuko duela.
Bizibusa geltoki batera gerturatzean,
bertan itxaroten dauden ikasleak jaso,
eta bertara ‘igotzen’ dira. Inor atzean
ez uzteko, ikasleek, aldez aurretik, izen-

ematea egin behar dute, adieraziz lineko

zein geltokitan itxaroten egongo diren.
Era horretan, bizibusak ez duela ikaslerik
ahazten ziurtatzen da. Kataluniako
ereduan, adibidez, izen-ematea App
bidez egiten da. Horrela, geltokiz-geltoki,
ikastetxera iritsi arte. Katalunian antolatu
diren Bizibus ekimenek ez dute egunero
funtzionatzen; egun bakar batean egiten
dute ibilbidea, gehienetan ostiraletan, baina
proiektua aste osora eraman daitekeela
argi dago.

bitartekoak) eskolara bizikletaz joatea
lortzea.

Hasiera batean proiektu oso txiki bat

bezala sortu zena, eskola bakarreko 20
ikasle inguruk hartu baitzuten Bizibusa,
ikasturte amaierarako, Kataluniako 16

hezkuntza zentro baina gehiago batu ziren,

eta, ostiralero, 400 ikasle baino gehiago,

bizikletaz joaten ziren eskolara.

Proiektu hau ez da soilik herri edo hiri
txikietan garatu. Tamaina guztietako
udalerrietan ibili ziren bizibusak aurreko
ikasturtean: Amposta (20.000 biztanle),
Lleida (137.000 biztanle) eta Sabadell
(250.000 biztanle), besteak beste. 1,6 milioi
biztanle duen Bartzelonan ere, garatzen

hasia da proiektua.

ETA ZERGATIK AGERTU Hasieran paperaren bidez egiten zen 21 // LAIA
DIRA ORAIN BIZIBUSAK? izen-ematea, birpentsatu egin zen Bizibusa
hazi bezain azkar, eta soluzioa App bat
Gaur egun bizitzen ari garen garatzea izan zen. App hau ere hasierako
pandemia egoerak, era nabari batean, sustatzaileen artean garatua izan
mugikortasunaren inguruko kontzientzia zen. Elementu berri honekin, bizibusen
piztu du. Zehatzago, mugikortasun antolakuntza erraztu, eta mugikortasun-
jasangarri eta aktiboago bat sustatu du; hau ohituren aldaketen inguruko datuak
da, oinez edo bizikletaz gehiago mugitzera jasotzea ahalbidetu zuen.
eraman gaitu. Horrela, pandemia aurretik,
ibilbideak auto pribatuan egiten zituen Izan ere, bizibusek, eskolara bidean
jende ugari, ibilbide horiek oinez edo mugikortasun aktiboa sustatzeaz gain, hasiera
bizikletaz egitera pasa da. Eskolatik eta batean espero ez ziren helburuak lortu ditu.
eskolarantz egiten diren ibilbideak logika Ostiralero, eskola sarreretan 200 auto
eta joera horren barruan sartzen dira. baina gehiago pilatzea ekidin du, baina,
horrez gain, seme-alabak eskolara autoz
Baina geure seme-alabak (gazteenak batez zeramatzaten gurasoen ehuneko altu bat,
ere) joan al daitezke eskolara era autonomo bizibusa dagoen egunean, bizikletaz joaten dira
batean? Prestatua al dago gure ingurunea? seme-alabekin batera eskolara, eta, bertatik,
bizikletaz lanera. Bizibusa mugikortasuna
Aurreko ikasturtean, 45.000 biztanle dituen aldatzeko bektore egokia da.
Kataluniako Vic herriko eskola bateko
hainbat guraso eta irakaslek erronka Hiri eta herri horietan Bizibus ekimena
hau planteatu zuen: guraso-elkarte, ikasle egunero garatuko balitz, bertako
eta irakasleen artean antolatuta, haur eta mugikortasun ohituretan ekarriko lukeen
lehen hezkuntzako ikasleak (3 eta 12 urte aldaketa adierazgarria litzateke. Argi
dago, horretarako, udalerri bakoitzeko
administrazioak bizibusak gauzatzen
lagundu behar dutela, ezin da ikastetxeetako
guraso-elkarteen esku utzi proiektu osoa.
Horretan ari dira jada Kataluniako udalerri
eta administrazio asko, besteak beste,
Bartzelonako Zona Metropolitanoa (AMB).

22 // LAIA EGUZKITZA LHIren
ESPERIENTZIA

TESTUA: BDS KOOP

IRTEERA: 08H20'

Kanpoko adibideak ondo
daude, baina beti galdera bera
etortzen zaigu burura: Gurean
funtzionatuko luke?

Irungo Eguzkitza ikastetxea aspalditik dabil Eskola
Bidea proiektuan murgilduta eta Eguzkitzara
oinez etortzen diren ikasleen kopurua oso altua da.

IRTEERA: 08H20'

Ikastetxea urtero saiatzen da Ikasturtea amaitu aurretik Eskola Bidea lantzen duen 23 // LAIA
Eskola Bidean ekimena bultzatzen Oharki Elkarteak jakinarazi zien, Irungo Udalak,
eta hobetzen, urtero ikasleekin Kataluniako Vic herriko bizibusa heredu hartuta,
hitz egin eta jarduerak antolatzen proposamen bat luzatu nahi ziela ikastetxeei, ikasturte
dira, bideak aztertu eta familiei honetako mugikortasun astea baliatu eta egun batean
gogorarazi, eta udalarekin biltzen eskolara bizikletaz etortzeko. Eguzkitza ideia horren
dira, bidea hobetze aldera. atzetik zebilen jada, beraz, udalaren proposamena
onartzea erabaki zuten.
Eskola Bideak bultzatzen
dituen baloreetan sakondu eta Bi ibilbide antolatu ziren: lehena, Oxinbiribiletik
eskaintza zabalzeko asmoz, abiatu zen, Palmera-Monteroko bidegorria
bizikletaz eskolara etortzeko baliatuta Eguzkitzaruntz joateko, eta bigarrena,
aukeraz ausnartzen hasi ziren iaz Olaketa ingurutik, Euskla Herria etorbideko
ikastetxean. Baina ez da gauza bidegorrian barrena, ikastetxeraino. Eguzkitzako
bera haurrak eskolara oinez zuzendaritzaren hitzetan, esperientzia pilotu hau
etortzea edo bizikletaz etorri oso positiboa izan da eta 70 bat lagunek hartu
daitetzen proposatzea; Berez, ezin zuten parte.
dira bizikletaz espaloitik etorri,
ikastetxera bidegorri sarea aztertu Sortu duen interesa ikusirik, eta kasle batzuk, jada,
edo errepideak dituen arriskuak eskolara bizikletaz joateko ohitura hartu dutenez,
planteatu beharko lituzke, Eguzkitzako zuzendaritzak eskolara bizikletaz eta
gaztetxoek kaskoa jantziko zutela segurtasunez joateko bidea finkatu nahiko luke,
bermatu... eskolak kanpaina baina horretarako ikastetxeak eskaitza txukundu
hastekotan, gauzak ondo egin egin beharko lukeela argi du Polen Mendizabal
behar zituen zuzendariak. ↖

EGUNGO ARTISAU ARRANT

24 // LAIA

ITSASOIKO 25 // LAIA

Herritarren otzarak tokiko
artisau arrantzarekin betetzea
TZA helburu duen egitasmoa

ITSASOIKO LAN-TALDEA

Euskal baxurako flotaz ari garenean, inguraketa
sareekin dabiltzan arrantza-ontzi handiak dira
gehiengoari burura datozkigunak; eta haiei lotuta,
berdela, antxoa, sardina, txitxarroa, hegaluzea…
Baina, batez ere kostaldeko herritara gerturatuz gero,
bada flota honen barruan kokatzen den bestelako
arrantza jarduera bat: eguneko artisau arrantza.

26 // LAIA Horrela aritzen diren arrantzaleak egunero kostaldetik dakartzaten hainbat eta hainbat
irteten dira itsasora; oro har, ontzi txikietan arrain espezie ezezagunak dira, edota ez dira
lan egiten dute, gehienez hiruzpalau lagunek ohiko otorduetako jaki.
osatutako taldeetan (bakarrik dabiltzanak
ere badaude), arte txikiak erabiliz, gehienbat Elikadura burujabetza pixkanaka eta pauso
eskuz lan eginaz eta arrainak banaka-banaka txikiz bada ere bere tokia irabazten ari den
ontziratuz. garaiotan, geroz eta arreta gehiago jartzen
dute kontsumitzaileek lurreko produktuak
Munduan zehar halako arrantza-ontziak non eta nola ekoitzi diren jakiteko. Modu
gehiengoa badira ere, azken hamarkada honetan, tokian tokiko produktuaren kalitatea
honetan, Euskal Herrian, artisau arrantzan baloratzen da, nolabait. Itsasotik datozen
dabilen ontzi kopurua erdira jaitsi da. Bai, produktuen kasuan, ordea, zailagoa izan ohi
datuak harridura eragin dezake, baina da. Paneka, barbarina, mihi-arraina, kakajalea,
kostaldeko herrietara gerturatzea besterik lirioa, arraigorria… Batzuk ezagunagoak,
ez dugu, azken hamarkadatako bilakaeraz besteak ez hainbeste, baina gehienak bizirik
jabetzeko: arrantza kutsua zuten herrietako iristen dira portura, eskuz jasoak izan dira, eta
portu gehienak, egun, kirol-portu bilakatu dira. kalitate handiko arrainak dira. Herritarrok
Eta, eskala txikiko arrantza jarduera honen gure eguneroko otzaran ordea, gutxitan
galerarekin batera, gure kostaldeko herrietako sartzen ditugu. Eta herria bertako arrainaz
kultura-ondarearen zati handi bat galtzen elikatu nahi bada, inguraketa-arrantzatik
ari gara. Ez baita soilik gure portuek eman kostera ezberdinetan datozkigun berdel,
duten itxura aldaketa, edota gure herrietan antxoa edota hegaluze aski ezagunak ere
kontsumitzen den arrainaren gehiengoa ez beharrezkoak dira. Baina gure arrantzarekin
datorrela bertako portuetan deskargatutako dugun kontaktua horretara mugatzen
arrantzatik. Honetaz gain, herritar jarraituz gero, arrantzaren jarduera hori
gehienentzat gure arrantzaleek egunero gure bakarrik geratuko da gure artean.

Kezka hauekin guztiekin lotuta sortu da ITSASOIKO 27 // LAIA
proiektua, itsasoa eta sasoiko produktuen elikadura uztartuz,

gure tokiko elikadura sistemaren hornikuntzan eguneko
artisau arrantzaren aldagaia txertatzea helburu duena.

Bi urteko iraupena izango duen egitasmo hau (2021 – 2022), Ondarroa 12 Milia eta Bizilur
elkarteen elkarlanetik sortu da, eta hiru ardatz nagusitan oinarritzen da:

Lehen helburua, bertako eta sasoiko arrainaren eta honen
arrantzaren inguruan sentsibilizazio materialak sortzea da; hala
nola, laster kaleratuko den eguneko artisau arrantzak harrapatutako
sasoiko espezieen gida, edo arrantza sektorearen bilakaeraren inguruko
dokumental bat, azken hau 2022rako aurkeztuko dena.

Proiektuaren bigarren ardatzak kostaldeko herrietan kezka

zabaldu eta balizko alternatibak herri mailan pentsatu, adostu eta

aktibatzea bilatzen du. Esate baterako, Mutrikun, eguneko artisau
arrantza arraindegietan identifikatzeko zigilu bat sortu dute, herrian
arrain horren kontsumoa bultzatzeko martxan jarritako kanpainaren
baitan. Getarian ordea, errelebo faltan dute jo-puntua. Bertan, gainera,
datorren Azaroaren 19-20 eta 26-27an, ‘OTZARRAIN: Arrantzarekin
herritarren otzara bete’ izenburupean Nazioarteko jardunaldiak
antolatuko dituzte, aipatu gai hauen guztien inguruan eztabaidatu
eta arrantza eta tokiko elikadura sistemaren arteko lotura estutzen
lagunduko duten ekimen puntualak abian jartzeko asmoz.

Eta azkenik, hirugarren ardatza, herrietako ekimen horiek aurrera

eraman eta herritarren artean zabaltzeko, hurbileko instituzioen

lanketa amankomuna bultzatzea da, besteren artean, Udal bakoitzak,
bere gogoetatik abiatuz, dituen baliabideak aktibatu eta herritarrek
martxan jarriko dituzten ekimenen mesedetan jarriz gero, haien etekina
handituko delako. Izan ere, arrantza-kudeaketa aldatzea zailagoa den arren,
arraindegian eguneko artisau arrantza erostea, edota herriko gazteak ogibide
honetara gerturatzea, hori, herritarron esku baitago. Eta hori da ITSASOIKO
proiektuak bilatzen duena: arrantza sektorearen alde herrietatik ekimen
edota ekarpenak sustatu eta, bereziki, kinka larrian dabilen arte txikien
arrantzaren biziraupenaren alde egiteko moduak bilatzea. Honetarako, haiek
porturatutako eguneko arraina lehentasunez herritarron elikadura sisteman
txertatzea modu bat da. Baina erronka herri bakoitzak bere errealitatetik
abiatuz tokian tokiko ekimenak martxan jartzea da, artisau arrantza ez
dadin gure portuetatik desagertu. ↖

28 // LAIA Baliabideak
berreskuratu eta
RECICL'ARTE berrerabiltzeko
Hendaiako elkartea

GARI GARAIALDE

Reciclarte sistema ekonomikoa
aldatzeko asmoz sortutako proiektua
da. Ingurumenean eragiteko asmoa
zuen lagun talde batek eratu zuen
2015ean; ideietatik ekintzetara pasa
nahi zuen lagun talde batek. Sortzen
ditugun hondakinak murriztea
zen haien asmoa, berrerabiltze
eta konpontze ohiturak hedatzea,
kontsumo arduratsuak bultzatuz.
Finean, zaharra geratu omen den
guztia zaborretara botatzeko dugun
ohitura aldatzea.

29 // LAIA

30 // LAIA HELBURU JUSTU BAT, jarduera ekonomikoan eragitea bilatzen
HORIZONTALKI ANTOLATUA. zuten; onura soziala sortzea.

Enpresa ezberdin bat sortzea zen asmoa Elkarte moduan antolatu ziren hasieratik -Argi
hasieratik. Ingurumenean bezainbeste genuen erakundeekin ere lan egin nahi genuela;
eragingo zuena gizakiarengan, guzti-guztiekin egin nahi genuen lan: hondakinak
jendartean; Gustuko lana izatea zuten sortzen dituzten enpresekin, hondakin horiek
helburu eta zentzua izango zuena; murriztu nahi dituzten erakundeekin eta modu
askatasun-marjinak aldatzeko eta batean edo bestean kontsumo katean eragin nahi
gizabanakoen autonomia garatzeko duen, baina nola egin ez dakien publikoarekin- esan
aukera eskainiko ziena. Gure artean du Reciclarteko sortzaile den Claire XXXk.
erlazionatzeko ditugun bideak eraldatuz, Frantziar estatuan, erakundeen laguntzarekin
erresilientzia-gaitasuna handitu eta jarduera ekonomiko bat egitea ahalbidetzen

ezarriko zituen administrazio kontseilu bat
izatea ez zitzaien idei ona iruditu. Reciclarten
ezarri duten eredu honi abantailak besterik
ez dizkiote ikusten, asko errazten baitu
partaide bakoitzak lasaitasunez hitz egitea,
esan beharrreko guztia ondo zukutu, ideiak
erraz adierazi eta aldatu beharrekoak
aldatzeko. Buruan zuten eredu hau lortzea
borroka garrantzitsua izan zen eta gaur egun,
iparraldeko beste leku batzuetara zabaldu dute
elkartea antolatzeko darabilten sistema.

Duela 20 urte ez zen hain erraza jendea,
kontsumoak ingurumenari egiten dion kalteaz
jabetzea, berrerabiltzearen eta birziklatzearen
garrantzia barneratzea. Gaur egun, gizartean
bada kontzientzia hori, baina, Clairek
dioenez, jende ugarik ez daki nola egin; ez
dakite gauzak nola berrerabili edo konpondu
-Reciclarte ezagutza partekatzen dugun lekua da,
jendeak bere bidea egin dezan-.

Era guztietako konponketa-tailerrak 31 // LAIA
antolatzen diru Reciclartek, arropa
duen forma juridikoa da elkartea, eta bertan moldatzeko, bizikletak erreparatzeko...
lan egiteak askatasun handia ematen du. ‘Repair cafe’deituriko tailerrak ere antolatzen
dira bertan, mota guztietako objektuak
Gaur egun, 4 langile eta 800 bazkidek osatzen konpontzeko. Ia-ia edozer gauza konpondu
dute Reciclarte elkartea. Modu kooperatiboan omen daiteke bertan. Autoak edo labadorak
funtzionatzen du egiturak, ‘modu berezi eta antzeko gailu haundiak izan ezik, etxean
batean’ Claire-ren hitzetan, langileak ere eduki dezakegun edozer konpontzen ikasteko
administrazio-kontseiluaren parte baitira. guneak dira tailer hauek. -Herri heziketan
Langileak direnez elkartearen eguneroko murgiltzen saiatzen gara, jakintza eta egiteko
martxa eta beharrak bertatik-bertara ikusten moduak transmititzen ditugu- dio Clairek.
dituztenak, haien iritziak kontutan hartu Jendea hurbildu daitekeen gune edo une batzuk
beharrekoak direla ebatzi zuten sortzaileek. sortu dituzte, tresna eta ezagutza guztiak partekatuz,
Erabakiak goitik-behera, modu bertikal batean kontsumo ohiturak elkarrekin aldatzeko. Tailer
parte-hartzaileak dira. Norbera bilakatzen da bere
konponketaren aktore, eta ez du bizikleta konpontzea
soilik lortzen, ezagutza jasotzen da, hurrengoan

32 // LAIA

zuzeuk zeure bizikleta konpondu ahal izateko. 33 // LAIA
Pentsatzeko modu bat partekatzen dugu. Egungo
munduari buruzko azterketan eta ditugun kontsumo
ohiturei egiten diegun kritikan bat egiten dugu.
Publizitate eta ekoizpen edo kontsumo-sistemarekin
oso ohituta gaude hautsita dagoena bota eta berria
erostera; zaharkitua alboratu eta azken modeloa
eskuratzera. Reciclarten aurkako bidea jorratu nahi
dugu. Gauza politak bizitzen ditugu; Esperimentatu
egiten dugu guztien artean, ezagutza partekatu.
Bakoitzak konponbidearen zati bat baino ez du,
baina guztien artean, ezagutza partekatuz, gure
helburua eskuratu dezakegu.
Askotan, jendeak uste du youtuben den-dena
dagoela. Tutorial bat ikuste hutsarekin badakizula
nola konpondu aparailuak, baina sarri ez da horrela
izaten. Etxean, bakarrik, ahalegintzen zarenean,
askotan amore ematen duzu, trabatu egiten zarelako,
nola jarraitu ez dakizulako. Keinuak behar dituzu,
laguntza behar duzu, laguntza morala behar duzu,
erraminta zehatzak... Hemen hori guztia partekatzen
dugu. Gainera, une gogaikarri bat izan beharrean,
une atsegin bilakatzen da. Jendearekin partekatzen
duzu une hori, konturatzen zara ez zaudela bakarrik.
Ordenagailu aurrean, zure etxean, bakarrik zaude,
hemen egiten ditugunak lorpen kolektiboak dira.
Gure eskuak erabiltzen baditugu, hauek dira
dauzkagun lehen tresnak, lanabes jakin batzuekin
eta beharrezko ezagutzarekin ia dena konpontzea
lortzen dugu. Oso polita da, konturatzen baikara
indibidualismoak geldiarazi egiten gaituela, mugatu
egiten gaituela. Bakarrik ezin dugu, lagunekin bai.
Horrela, poliki-poliki txipa aldatuz doa. Hemen
egitea lortzen baduzu, pixkanaka konturatzen zara
etxean ere, zure kontsumo-ohiturak alda ditzakezula.
Hemengo langileok esperientzietan irabazten

34 // LAIA dugu. Ez dugu aberastu nahi, ez dugu soldata Reciclarteren helburua ez da bazkideengan
handirik, diru askorik ematen ez digun jarduera bakarrik eragitea, eta horregatik, barneratzen
ekonomikoa da, baina beste aberastasun batzuk duten ezagutza guztia jendartean ahalik
ematen dizkigu. eta gehien zabaltzen saiatzen dira. Ekitaldi
eta tailer ezberdinak egiten dituzte kalean,
Bizikletak konpontzeko tailerra da gehien jende guztiarenzako zabalik, eta beste herri
erabiltzen dena. Azken urteotan bizikleta batzuetatik gonbidatzen dituzte ekintza eta
erabiltzeko kontzientzia asko indartu da. animazioetara. Ahal duten neurrian, halako
Horri, azken urtean Covid19ak ekarri duen proposamen guztiei baiezko erantzuna
egoera aldrebes hau gehitzen badiogu, ikusi ematen saiatzen dira, Reciclarteren
daiteke eremu batzuetan jende asko ari da proposamenak elkartean ez dagoen publiko
bizikleta erabiltzen. Hori guztia nabaria da batengana iritsi daitezen.
Reciclarteren lokala erabiltzera etortzen den
jende kopuruan. Ekitaldi eta ekintza hauetako asko
asteburuetan izaten dira eta larunbatetan
Hendaiako Lekueder karrikan dago ere tailerrak antolatzen dituzte, aste barruan
Reciclarteren egoitza. Elkarteko bazkideek lan egiten duen bazkide ugari dagoelako eta
bakarrik baliatu ditzakete instalazioak ezingo liratekeelako gerturatu asteburutan
eta bertan eskaintzen diren baliabideak, tailerrik egin ezean. Jai egunetan lanik ez
eta haiek bakarrik hurbildu daitezke egitea da helburua, baina bizitza eta lana
konponketa tailerretara. Astean 5 bider uztartu behar direnez, langileak heuren
egiten dira bizikletak konpontzeko tailerrak, artean antolatzen dira elkarren arteko
hilean bitan josteko tailerrak, hilean bitan, zaintza bermatzeko.
ere, ‘Repair-Cafe’ edo nahi duzun guztia
konpontzeko bilkurak eta sormenezko edo Bazkideei zerbitzua eman behar zaie, baina gure
gauzak fabrikatzeko tailerrak. familia-bizitza zaindu behar dugu. ↖

Eraldaketa telefono
dei batekin hasten da

Telefonia Telefonia Internet
mugikorra finkoa konexioa

Zatoz gurekin!

943 569 214
[email protected]

www.izarkom.eus

Aixin Zolua 5, B lokala.
20304 IRUN
www.bdskoop.eus


Click to View FlipBook Version