The words you are searching are inside this book. To get more targeted content, please make full-text search by clicking here.

Bide bati ekiteko, ibiltzen hasteko, hori egin behar da, hasi; Ibiltzen hasi. Lehen pausua emateko argi eduki behar dugu egitera goazen bide hori nondik hasten den eta norantz abiatu bahi dugun. Gure erabakia da ibiltzen hastea eta indar guztiak jartzen ditugu hasiera horretan, lehen pausu horretan.

Discover the best professional documents and content resources in AnyFlip Document Base.
Search
Published by komunikazioa, 2020-11-17 02:52:54

LAIA 02

Bide bati ekiteko, ibiltzen hasteko, hori egin behar da, hasi; Ibiltzen hasi. Lehen pausua emateko argi eduki behar dugu egitera goazen bide hori nondik hasten den eta norantz abiatu bahi dugun. Gure erabakia da ibiltzen hastea eta indar guztiak jartzen ditugu hasiera horretan, lehen pausu horretan.

Keywords: ESE,Ekonomia,BDS,BDSKOOP

bigarren alea ⁓ 2020

09 22 30

Auzogintzaren Arraina Zer ekarriko digu,
unea Euskal Diseinuan 5G teknologiak?

Auzoa eta honen apologia Elikadura sistema lokal Ez da dena saldu
egiteko lau zutabe. eta iraunkorrak. nahi diguten bezain eder.

Staff Aldizkari hau paper birziklatuan
inprimatu da.
Argitaratzailea:
BDS Eraldaketa Fabrika, Ekonomia BDS Koop Eraldaketa Fabrika
Soziala etaTokiko Garapena @Bds_Koop
Sustatzeko Elkartea
Koordinatzaileak: [email protected]
Gari Garaialde eta Aitziber Zapirain www.bdskoop.eus
Diseinua eta maketazioa:
Lucía Calvo (Lulumka)
Inprenta:
Antza Komunikazio Grafikoa
1.500 ale
Lege gordailua:
LG D 00583-2020
ISNN:
2660-4523

EDITORIALA 03 // LAIA

Bide bati ekiteko, ibiltzen hasteko, hori egin behar da, hasi; Ibiltzen hasi.
Lehen pausua emateko argi eduki behar dugu egitera goazen bide hori
nondik hasten den eta norantz abiatu bahi dugun. Gure erabakia da
ibiltzen hastea eta indar guztiak jartzen ditugu hasiera horretan, lehen
pausu horretan. Baina bidea egiteko, benetan erabakigarria bigarren
pausua da; hasitako bide horri jarraitzeko indarra eta adorea dugula
erakusten duena. Hirugarren pausua emateko abiada emango diguna.
Bidea ibilian egiten da.

Hau da esku artean daukazuna: indar eta ilusio betez abian jarri genuen
LAIA aldizkariaren bigarren alea. Lehen pausuak eskatu zigun esfortzua
eta nekea gainditu, indarrak neurtu eta bidean pausuz-pausu, poliki
baina segur jarraituko dugula erakusten duen bigarren pausua.

Ale honetan gure hirian ibiliko gara, oinez, kale-artean galdu eta
auzokoekin blagan, eskolara joan-etorrian. Emakumeok kale eta
plaza horietan ibiltzerakoan dugun segurtasun edo segurtasun ezaren
pertzepzioari arreta jarriko diogu; auskalo nork, auskalo nola diseinatzen
dituen haur parkeetan jolastuko gara. Auzoan biziko gara eta auzoa
biziko dugu.

Covid19aren itxialdi garaian, arratseko zortzietan balkoi eta leihoetara
txalo egitera atera direnean bizilagunak ezagutu dituzten jendea badela
entzun eta irakurri dugu; Jakin dutela nor bizi den alboko etxean, nor
pareko balkoian. Non urtu zaizkigu auzokideekin genituen harremanak?
Noiz egin zitzaigun arrotz gure plaza? Ukaezina da, bizigune ditugun hiri
eta auzoak direla, neurri batean, murgilduta gauden bizitza sistemaren
erantzule eta hiri eta auzo horien antolaketa eta eraikuntzak sistema
kapitalistaren ondorio direla. Kurpil zoroa da. Guk hipotesi bat dugu
eta horri helduko diogu. Hiriari, hiri antolamenduari arreta jarri nahi

diogu, gure hiriak irauli arte.

Elkarrekin ibiliko gara, kezkak mahai gainean jarri eta bidea erraztuko
diguten erabakiak hartuz. Zatoz gurekin bidea egitera.

AURKIBIDEA

05 20

Arrosa sarea Ekonomia gure
bizitzetara hurbiltzen

09 22

Auzogintzaren Arraina euskal
unea diseinuan

14 31

Txirrita parkea Zer ekarriko digu
5G teknologiak?
16

Hirigintza inklusiboa,
hiriaren ertzak ikusmiran

04 // LAIA

ARROSA 9 8
SAREA 6
45 7
Euskaraz bizi eta komunikatzen
duten Euskal Herriko irrati 3
komunitarioen sarea da Arrosa. 2
Juridikoki izaera ezberdineko eta
euskal probintzia guztietako 24 1 05 // LAIA
irrati biltzen ditu sareak.

AITZIBER ZAPIRAIN

Euskarak batzeaz gain, komunikatzeko ereduak ere elkartzen
ditu denak. Paper gainean, udal irrati, irrati libre, elkarte edo
komunitario izan arren, adierazpen askatasunaren aldeko
aldarria burutzen baitute denek egunerekoan. Norberak bere
eremu geografikoan, bakarka batzuetan, taldeka besteetan,
ala denek elkarrekin, astelehenetik ostiralera Zebrabidea
magazinean egiten den gisan. Arrosak ekoizten duen irrati saio
bakarra da Zebrabidea, eta helburu finkoa du: sarea osatzen
duten irratien uhinen bidez, Euskal Herria osoa aintzat
hartzen duen kalitatezko irrati magazin bat eskaintzea.

Gainontzean, tokiko irratiak dira irrati saioak Arrosa
sareari eskaintzen dizkiotenak, ttikia izanik ere, ahalik eta
programazio zabal eta txukunena eskaintzea baitu xede
bakoitzak.

1980.hamarkadan, irrati libreen mugimenduak goraldia
ezagutu zuenean, Euskal Herria ez zen salbuespena izan,
gainera, olatu hark eragin nazionala izan zuen geurean eta
irrati libre ugari sortu ziren han eta hemen.

IRRATIEN 9 8
MAPA 6
45 7 10

3 14 11
2
16
13

12

06 // LAIA ARABA 1

1 Hala Bedi (Gasteiz) GIPUZKOA

(bat) Lautada eta Aramaio 107.4 FM 10 Arraio (Zarautz)
(bi) Gasteiz 88.8
Getaria, Aia 99.3 FM
2 Aiaraldea Irratia (Laudio)
11 Ataria (Tolosa)
Aiaraldea 101.1 FM
Tolosaldea 107.6 FM
3 Uhinak Irratia (Laudio)
12 Ataun (Ataun)
Aiaraldea 96.5 FM
www.ataunirratia.com
BIZKAIA
13 Kkinzona
4 Bilbo Hiria (Bilbo)
Urretxu eta Zumarraga 98.0 FM
eta ingurua 96.0 FM
14 Kontrako Eztarrixe
5 97 irraita (Bilbo)
Azkoiti 94.2 FM
97,0 FM 15 Oiartzun Irratia Oiartzun
www.97irratia.info
107.0 FM
6 Biztu (Gernika-Lumo)
16 Txapa (Bergara)
Busturialdea
biztuirratixe.astragernika.net/ 97.20 FM

7 Eup! (Markina-Xemein) 17 Zintzilik (Orereta)

eup-irratia.info 100.0 FM

8 Radixu Irratia (Ondarru)

105.5 FM

9 Uribasterra Irratia (Arrieta)

uribasterrairratia.wixsite.com/
ortukouhinak

20

18 19

17 27 15

26

25

1 24

22 NAFARROA
21
21 Irati (Aribe)
23
Aezkoa, Erroibar, Orreaga, Luzaide eta
Agoitz 107.7 FM eta 107.5 FM 07 // LAIA

LAPURDI 22 Esan Erran (Jauntsarats)

18 Antxeta (Hendaia) Ultzamaldea 107.9 FM eta 105.7

Bidasoa eskualdea 89.7 FM 23 Eguzki (Iruñea)

19 Gure irratia (Uztaritze) Iruñerria 107.7 FM

Lapurdi, Bidasoa, Oraso, Donostialdea 24 Xorroxin (Elizondo)
106.6 FM
Baztan, Bertizarana, Bortziriak,
20 Radiokultura (Hazparne) Malerreka, Urdazubi eta
Zugarramurdiko bailarak : 107.1 FM
www.radiokultura.eus
BEHE NAFARROA

25 Irulegi (Donibane Garazi)

Baxe Nafarroa osoa 91.8 FM

XIBERUA

26 Xiberoko Botza (Maule)

Zuberoa osoa 95.5 FM

EUSKAL HERRIA

27 NAIZ Irratia (Donostia)

Euskal Herria Bilbo Handia 92.2 FM,
Urola 91.8 FM, Goierri 102.2 FM,
Donostialdea 93.8 FM, Leitza 95.1 FM,
Gasteiz 91.5 FM, Bortziriak 103.1 FM

20 Herria Mugi! ekimenak, Joxemi Zumalabe Fundazioaren
laguntzarekin, 2001eko udaberrian Euskal Herriko Herri
18 19 Mugimenduen III. Topaketak antolatu zituen Barrian (Araba).
Ekimen horretako Komunikazio lan taldeak proposatuta, Euskal
24 Herriko irrati mordoxka bat deitu ziren planteamendu garbi
22 batekin: irratien arteko elkarlana areagotu, eta haien baliabideei
probetxu hobea ateratzeko ezer egin ote zitekeen hausnartzea.
23 Euskal Herria Zuzenean festibalean egin zen sortze bilera, Arrosa
herrian, eta bertatik datorkio izena sareari.
08 // LAIA
Bertan, eta ondoren egindako bileretan finkatu ziren gaur egun
arte Arrosaren oinarriak direnak:

• Euskal Herri osoan lanean dabiltzan irratien topalekua izan
nahi du, eta hala da hein haundi batean.

• Irrati ezberdinak bildu arren, hainbat behar eta nahietan bat
egin dezakegu. Badugu elkarri zer hartu eta zer emana.

• Komunikabideen eremuan egunetik egunera enpresa handiak
nagusitzen ari direnez, gertuko komunikazio horretan
aritzen garen euskarazko komunikabideek elkartu eta indartu
beharra dugu, enpresa handiei aurre egingo badiegu.

• Irrati bakoitzaren i2za6era errespetatu beharra dago,
bakoitzaren beharrei moldatzeko gaitasuna izan behar du

25 Arrosak.
• Arrosak Euskal Herria du erreferentzia eremua eta euskara
hizkuntza.
• Elkarlana da, beraz, Arrosaren izateko modua, eta hau
irratsaioen elkartrukean gauzatzen da, batez ere. Hala,
sarekide diren irratietan beste irratietako irratsaioak
igortzen dira.
• Horretarako, gure tresna nagusia, arrosasarea.eus webgunea
da. Ez da, baina, webgunearen funtzio bakarra: edonork entzun,
jaitsi eta elkartruka ditzake irratsaioak webgunearen bitartez.

21 Sareko irratiok ekoizten dugunaren erakusgarri ere bada, eta
Euskal Herriko irratigintzaren plaza ere bai, neurri batean.

Delako olatua gainera, ez zen hamarkada hartan gelditu. Azken
urteetan, irrati gehiago sortu baitira Euskal Herrian. Baxe
Nafarroako Irulegiko Irratiak esate baterako, Amikuzeko Irratia
sortu du berriki, eskualdean bertan. Euskal Irratiak federazioa
gisa horretan, bost irratik osatzen dute egun (Antxeta Irratia, Gure
Irratia, XIberoko Botza, Irulegiko Irratia eta Amikuzeko Irratia).

Azken hau adibide bat besterik ez da.

Ongi etorriak dira dira guztiak, erronka mardula baita
frekuentzien mundua euskalduntzea.

Uhinen esparruak interesa piztu badizu, www.arrosa.eus atarian
topatuko gaituzu, eta ArrosApp aplikazioaren birez, Euskal
Herrian zauden tokian zaudela bertako irratia entzun ahal izanen
duzu. Klik ttiki batek, tokiko komunikazioaren garrantzi eta
edertasuna eskainiko dizkizu. ↖

AUZOGINTZAREN 09 // LAIA
UNEA

Auzoa eta honen apologia egiteko lau zutabe.

IKER EIZAGIRRE

10 // LAIA Hipotesi bat dugu, eta egin ahalak partekatzen dugun hiri eremu jakin
egingo ditugu praktikan frogatzeko: bat da, noski. Gure hiriak hiru garai
historikoren uztarketa espaziala
Auzoa parez pare ditugun erronka direla esan dezakegu: Hiri historikoa
(alde zaharrak), sarri “nortasun
askori erantzuteko tresna da. Ez da, aldarrikatuaren” lekune, hiri modernoa
inondik inora, hipotesi nostalgiko bat, XIX. eta XX. Mendeko zabalkundeen
kapitalismo-pandemiko globalaren ondorio (egungo auzoen garaia) eta
garaikide da. Ez da inportatua, gero hiri neoliberala. Hiri neoliberal honek
eta hiritarragoa den Euskal Herritik lurraldea merkantzia bezala ulertzen
egina da. Dena likido bihurtzen ei den du (kapitalak erakartzeko bide), eta
garai hauetan, historiaren azkartze fase gure hiriak eraikin esanguratsu, ebento,
zoroan, Joseba Azkarragak darabilen higiezin-burbuila, azpiegitura handi,
“harrigintza berrirako” heldulekua da edota “start up” eta negozio eredu
auzoa. “cool”-ekin betetzen ditu. Sarri hiriko
auzoen enklasamenduan sakonduz, eta
BAINA ZE AUZO KONTZEPTU BEHAR turistifikazio prozesuak eraginez.
DUGU HORRETARAKO?
Baina hiri gune-ezberdinduetan sortzen
Hasteko Auzoa gertakari espazial bat diren harreman sozialek egiten dute
baino gehiago da. Erraza da bizipen eta espazioa komunitate bizi eta bereizgarri.
senez auzo bat identifikatzea; zailagoa Egoiliarren artean partekatzen dugun
ordea, definizio bat eskaintzea. Guk “habitat” hori hobetzeko antolaketa
honen ulermenerako hiru dimentsio prozesuetan ehuntzen dira auzoak
proposatzen ditugu: Espazioa, errealitate sozial gisa, hirian izaera
espezifikoa duten komunitate auto-
antolaketa soziala eta identitatea.

Hasteko, antzeko kondizioa dutenekin

kontziente. Horren erakusgarri dira sozial eta historiko bat da, behetik
auzo-elkarteak, komunitate espazial honen gora egiten dena, komunitatea duena
erakunde izanik, berehalako bizi-baldintzak oinarri eta baduena beti errebeldiarako
hobetzeari begira hiriarekiko klabe tendentzia. Hortaz, auzoa bizi edo ez
antagonistetan hezurmamitzen direnak. gure esku dago.

Era berean, behetik gorako antolaketa “Auzoak egin egiten dira. Auzoa 11 // LAIA
hori nortasuna indartzeko prozesu bat guztiaren gainetik fenomeno
da. Hiriaren baitan ni-gu-haiek erlazioa sozial eta historiko bat da, behetik
gora egiten dena, komunitatea
antolatzeko erreferentzia da auzoa; duena oinarri eta baduena beti
errebeldiarako tendentzia. Hortaz,
beraz, badu “dimentsio identitario” bat. auzoa bizi edo ez gure esku dago.”
Ulertzen dugun eta ulertzen gaituen
kolektibo lurraldetu baten parte izatearen Garaia da auzo-gintza mota honen
prozesua. Arrotz gertatzen zaigun hiriaren apologia egiteko. Historiaren
zabaltasunean, “errepublika txikiago” eta azkartze fase honetan gainera, lehen
gertuagoko baten parte aktibo izatearen lerroko egiteko bat bezala aurkezten
harrotasunean adierazten dena. Hito za igu. Pisuzko lau elementu
handirik gabe, egunerokoan, parke, jolastoki,
komertzio ezagunen eguneroko hartu- ditugu, gutxienez, honen apologia
emanetan loratzen den lotura. Garai zoro sustengatzen dutenak.
hauetan, komunitate ezagun bat, ziurtasun
bat, helduleku bat emanez auzotarrei.

Esandakoak ondorio pozgarria du
guretzat: Auzoak egin egiten dira.
Auzoa guztiaren gainetik fenomeno

1.HIRI DEMOKRAZIAN 2.TOKIKO GARAPENA HIRIAN
SAKONTZEKO GARAIA GAUZATZEKO GARAIA

Demokrazia borrokarako kontzeptua da, Ogia erostera joateak, bazkal osteko
adierazle hutsa berez, indar korrelazio terrazako kafetxoak, farmaziara joateak,
sozialen arabera zehazten dena praktikan. etab. auzo-gune berberean egin ahal
Izan ere, hiri, udalerri edo auzo jakin izateak sustraitzen ditu materialki gure
batean herritarrek parte hartzeko sistema eguneroko harremanak. Auzoa da
eta praktika konkretuak dira, indarrean gertuko ekonomiaren esparrua, berau
dagoen demokrazia eredua zehaztuko humanizatzen duena eta konfiantzan
dutenak. “Parte hartzearen” inflazio oinarritzen dena; termino horietan indartu
diskurtsiboa bizi dugun garai honetan, beharra dago.
gakoa da demokraziaren zentzu praktikoa
gure egitea. Errentagarritasun kapitalistaren legeak,
lurrarekin espekulatu du, merkatal gune
2008Ko krisi kapitalistak ekarri zuen klase handiak eraikiz hiri periferietan, eta
politikoaren deslegitimazio azkarrari enplegu edota kontsumo beharrean, gure
aurre egiteko erantzunetako bat, “parte kotxetan sartu gaitu, hara eta hona mugitu
hartzearen burbuila” puztea izan zen. araziz, denbora galduz joan-etorri hauetan.
Han-hemen prozesuak, han-hemen balizko Mugimendu honek sortutako denbora
parte hartze esperientziak. Gehienak parte galtze horren aurrean, on-line salmenta
hartze esperientzia puntualak, garapen aurkeztu digu kapitalak. Guzti honek,
eskasekoak eta beti arduradun tekniko/ auzoa ahuldu du erlazionatzeko espazio
politikoen beto eskubideak baldintzatuta. gisa. Etxea-kotxea-lana-kotxea-etxea
Salbuespenak salbuespen balantze eskasa eskemarekin arautzen diren bizi-moduak
utzi digun apustuak: Hiritarron erabaki oso kaltegarriak dira auzogintzarako.
gaitasun erreala ez da hazi/hobetu eta
“parte hartzea”-rekiko mesfidantza zabaldu Edozein komunitatek bezala, auzoak
da. Paradigma hau agortua dago. badu ahalbidetzen duen oinarri
ekonomiko-material bat, eguneroko
Auzo-gintza behar dugu, gure hartu-eman sozialak oztopatu edo
hirietan erabakimen eskala eroso eta errazten dituena. Auzoan bizi eta auzoa
eraginkorragoak eraikitzeko, iraunkorrak egin ahal izateko, tokiko garapen
eta termino humanoetan jasangarriak. komunitarioan oinarrituriko estrategia
Auzoetan, hirian ez bezala, gaitasun behar dugu gure hirietan, auzoa, lehen
hori duten subjektu komunitarioak lerroko eremu ekonomiko bezala
indartzeko abagunea handia da. Hortaz, landuko dituena, gure egunerokoa
hiri demokrazian sakontzeko, honen bertan egitea ahalbidetuz.
gobernu sistema eraldatzeko leku
nagusi dira auzoak.

12 // LAIA

3.HIRI ANTOLAMENDUA ETA 4. KOMUNITATEEN ITZULERA 13 // LAIA
ESPAZIOAREN EKOIZPENA PRESTATZEKO GARAIA
DEMOKRATIZATZEKO GARAIA
Gu-tasuna “ni”-aren ezinbesteko osagarria
Lurralde antolamendua, hiriaren
ekoizpena eta hortaz, gure bizi eremuaren da. “Ni”-tik harago doan pertenentzia
diseinu eta ekoizpena hiritarroi hau, toki askotan bilatu daiteke: familian,
historikoki ebatsi zaigun eskubide korronte politiko batean edota FaceBook-
kolektibo bat da. Batzuetan espekulazio eko orri batean, adibidez. Kapitalismo
pribatuaren mesedetan, beste askotan berantiarrak eta tarteka honen abangoardia
arau/legedi ulergaitzek ahalbideratua. kulturalean egon diren jarrera eta ikuskera
Honi loturiko prozesu parte hartzaile postmoderno askok, indibidualismoarekin
gehienak oso esku hartze puntualei begira lotu dute askatasuna, “komunitatea” inposizio
eginak dira: Parkearen nolakotasuna eta askatasun faltarekin lotuz.
edota irisgarritasun oztopoen inguruko
“inkestak”. Emantzipazioa eta hiriaren inter-sekzioan,
komunitatea ezinbesteko osagaia da, izan
Hiriaren planifikazio eta ere, komunitateak izan dezake adiera
demokratizaziorako tresna eta sistema politikoa: Bere izaera kolektiboaz jabe den,
berriak behar ditugu eta auzoak, horiek eta harreman sare trinko eta horizontalez
martxan jartzeko abagunea ematen digu. josia den subjektu botereduna izan daiteke.
Zergatik? Praktikan, demokratikoagoa
izan daitekeelako hiria, norberak Identitatea eta honen erreferentzia den
ezagutzen duen eremutik planifikatzen komunitatearen ehuntzea, ez da eztabaida
hastea. Gertuko komunitatearekin, parte metafisikoa inondik inora: Egunerokoan
hartze espazio eroso eta ulergarrietan. baldintzatzen gaituen duen afera guztiz
materiala da. Kalean lasai ibili eta
Hiria eta espazioaren eraikuntza segurtasun sentsazioa izatea da, zaintzak
demokratiko baterako, behetik gorako kolektibizatzeko espazioa eraikitzea da
logikak eraiki behar ditugu, eta hauek (haurrak parkean uzteko lasaitasunez),
auzoetatik hasten dira hauentzako behekoen arteko elkartasuna ehuntzeko
eraginkorrak izango diren planifikazio lur-zorua da (jatorri, genero edota kultur
tresna berriak erabiliz. aniztasuna egunerokoan balio positibo
bilakatuz), eta bada finean, gero eta
hiritarragoa den Euskal Herri honetan,
pertsona bezala garatu ahal izateko “habitat”

sozio-espazial ziur eta aurrerakoi bat

eraiki ahal izateko lehen orubea.

Gure hiri konplexu eta gatazkatsuetan,
pertsona eta kolektibo bezala garatu
ahal izateko ingurumariak eraiki
beharrean gaude, komunitarioak
eta anitzak. “Gu”-tasun berri eta
emantzipatzaile horien eskala, berriz ere

auzoa da. ↖

behin batean

TXIRRITA
PARKEAN

ANE ZEBERIO BEREAU ETA JULEN LUZURIAGA

14 // LAIA

Hiri-jolastoki batek ezin du naturak (basoak, mendiak,
itsasoak...) ematen dituen jolaserako aukerak ordezkatu, baina
jolas askeago eta aberasgarriagorako euskarri fisikoa izaten
saia daiteke. Saiakera horren emaitza da Txirrita parkea.

Bazen behin jolasteko mundu berrien bila unibertsora –Izebarekin mendira joaten naizenean bezala izatea nahi 15 // LAIA
jotzea erabaki zuen haur talde bat. nuke! Belarretan oinutsik ibili, zuhaitzetara igo, harriak
pilatuz jolastu!
Ahalduntze-kohetea eraiki eta amesten zuten jolas-
parkearen bila abiatu ziren. Batek salto-saltoak nahi –Nik berriz lagunekin hondartza noanean bezalakoa!
zituen, beste batek txirristak; txikienek eskuak zikindu
ahal izatea besterik ez zuten nahi... Azkenean denon Makina liluragarriaren magiak eremuan zehar belar,
artean ados jarri eta ametsetako mundu berri hari hondar eta legarrezko putzu eta kraterrak zabaldu
“Unibertsolandia” izena jarri zioten. zituen, eta ondoren dozenaka enbor eta motzondo
sakabanatu zituen.
Orereta izeneko planeta ezezagun bateko lursail batean
lurra hartu zuten. Lekuak erdi utzia zirudien, baina Eta pixkanaka, makil batzuk han, soka batzuk hemen,
aukeraz betea. Zuhaitzez jositako malda baten azpian amestutako jolas-unibertsoa osatzen joan ziren.
zegoen, espazio-ontzi arriskutsuez ondo babestua, eta
bizitzaz beteriko herrigune batetik oso hurbil. Bat-batean, berez lotsatia zen mutil batek, besteei
zuzenduz garrasi egin zuen:
–Hau da bila genbiltzan lekua – esan zuen haurretako
ausartenak – aske eta gure kabuz jolasteko leku hoberik ez dugu –Itxoin! Gauzarik garrantzitsuena ahaztu zaigu! Hau gabe
aurkituko! Ekin diezaiogun lanari! ez dago ez jolasterik, ez bizitzerik! URA!!!!

–Baina... nondik helduko diogu? Nola eraikiko dugu jolastoki Gainontzeko lagunek, mutilaren ausardiagatik
bat guk bakarrik? - galdetu zuen, apal, beste batek. harrituta, isil-isilik begiratu zioten momentu labur
batez, eta berehala txalo zaparrada batean eztanda
–Erraza da! Nahiak gauzatzeko makina besterik ez dugu behar! egin zuten, mutilak izandako burutazioarekin, pozik.
Barre eta algarak entzunda herriguneko helduak
Esan eta egin. Lursailaren ertz batean makina miragarria gerturatzen hasi ziren, ea zer gertatzen zen ikustera,
muntatu eta desiraz elikatzen hasi ziren, desirak helduei dena ondo kontrolatzea gustatzen baitzaie...
makinaren alde batetik botaz: Neska txiki batek, parean jarri eta bidea moztuz,
honakoa bota zien:
–Gora eta behera, salto eta korri, gelditu gabe ibili nahi dut beti!
Izarretaraino hegan joan! - esan zuen neskato bizi batek. –Et, et, et... leku hau guretzako eraiki dugu! Zuek nahi
baduzue eseri inguruan, banku batzuk jarriko ditugu
–Ba guri korrika eta saltoka ibiltzea ez zaigu gustatzen, nahiago zuentzat, baina utzi guri lasai jolasten!
dugu lasai-lasai erdi-ezkutuan hizketan aritzea... - bi mutil
koskorrek. Horrela izan zen, eta haur beldur-
gabe haiek munduan gehien gustatzen zitzaienari
Makinaren beste aldetik zabuak, txirristak, maldak, ekin zioten: jolasteari.
mendixkak, eskailerak... ateratzen hasi ziren
lehenengoarentzat; eta lurrazpiko tunel bat eta labirinto Eta hala bazan edo ez bazan, sar
zabal bat beste bi lagunentzat. dadila kalabazan eta atera dadila Txirritako plazan.

HIRIGINTZA
INKLUSIBOA,

hiriaren ertzak ikusmiran

Hiria ez da neutroa. Hiria diseinatzerako
orduan, askotan oharkabean geratzen
diren hamaika erabaki hartzen dira.

PAREAN ELKARTEA

16 // LAIA

Zerk du garrantzia autoa, eta berau Hirigintzak nahitaez inklusiboa behar du
erabiltzeko errepideek, ala oinezkoentzat izan, hirian bizi garen kolektibo guztiei
zuzendutako espaloi eta bidegorriek? Nola leku eginez eta bakoitzak dituen behar
kudeatzen dugu garraio publikoa? Bidaia espezifikoei erantzuna emanez. Berdin
luzeei erantzunez? Ala hirian ditugun haur eta nerabeak izan, adineko herritarrak
gertuko zerbitzuetara eramango gaituen izan, aniztasun funtzionala eduki ala
garraioa lehenetsiz? Non eraikitzen ditugu emakumeak izan… Denak gara herritar
eskolak? Zer nolako argiztapena ipintzen eta denak dugu hirigintzan aintzat hartuak
dugu hirian ? Eta zein espazio publiko izateko eskubidea.
ditugu gure inguruan?
Hirigintza inklusiboa herria ikusi, aztertu
Udalerrien hirigintza antolamendua eta proiektatzeko orduan begirada berri
definitzea lan teknikoa da, izan ere eskaintzen duen hirigintza eredua da.
indarrean dagoen legedia aintzat hartu Ikusmira aldatu eta ikuspegiak zabaltzen
behar da. Baina, zirt ala zart erabakitzen dituen hirigintza eredua.
diren elementu hauek eragin zuzena dute
herritarren egunerokoan. Eta hortxe dago Gaur egun, seguru behar beste ez
koska: herritar guztiek ez dugu berdin baina dezente hitz egiten da hirigintza
jokatzen hirian eta beraz, ez dugu berdin inklusiboaz eta genero ikuspegia hirigintza
ariketan txertatzearen garrantziaz. Haatik,
bizi hiria. 2010. urtean, gaia bogan ez zegoenean

Irungo Bilgune Feminista Irungo puntu 17 // LAIA
beltzen mapa diseinatzeko lanetan

murgildu zen. Orduan, Hirigintza
inklusiboa zer zen jakin gabe, emakumeek
hiri eremuan duten segurtasun edo
segurtasun ezaren pertzepzioari arreta jarri
eta hiriko espazio publikoetan emakumeen
segurtasuna bermatua ote zegoen
aztertzeko ariketa egin zen.

Landetxako eta Arbes Errotako
auzo elkarteen eskutik, auzoko

“Hirigintza inklusiboa herria ikusi, emakumeenagana iritsi eta haiek
aztertu eta proiektatzeko orduan
begirada berri eskaintzen duen protagonista izan ziren prozedura garatu
hirigintza eredua da.”
zen. Topagune ezberdinetan puntu beltzak
zer ziren eta hauek nola identifikatu ikasi
ostean, martxan jarri ziren bi auzo hauetako
emakumeak. Auzoko dendari txikiak, batez
ere emakumeak, bidelagun hartuta emakumeei
galdetegi txiki bat luzatu zieten, auzoko
emakumeek inguratzen dituen espazioan
izandako bizipenak parteka zitzaten.
Hamarnaka eta hamarnaka emakumek
emandako erantzunak sailkatu, mapan kokatu
eta emakumeek auzoa nola bizi zuten ikusi
ahal izan genuen ariketa honekin.

Guzti honekin, Irungo Udalaren atea jo zuen
Irungo Bilgune Feministak, bi auzoetako
lana erakutsi eta hiri osoko emakumeei
hitza emango zion prozesu bat abiatzeko
galdegin zion. Horrela jaio zen Irungo Hiri
Debekatuaren Mapa. Ariketa horretan hirian
barna zeuden 42 puntu beltz identifikatu
ziren, poliki-poliki konpontzen joan
zirenak. 2017an, berriz, mapa eguneratzeko
konpromisoa hartu zuen udalak.

18 // LAIA

Karrerapeek eragiten dituzten bazterrek, edota erosketa-orga, haur kotxea ala
tunelek ala apenas argitasunik gabeko gurpildun aulkia garraiatzeko oztopoak
espazioek eragiten duten ikararen jabe zerrendatu zituzten emakumeek. Genero
izan gara ariketa hauekin. Kontzienteki ikuspegia txertatzea beraz, emakumearen
ala inkontzienteki, emakumeok hiriko segurtasuna bermatzetik haratago doan
praktika bat dela frogatuz.
zenbait bide saihesten ditugu eta beraz,
zenbait espazio, modu batean bada ere, Udal-plangintzan eta hirigintzan genero-
debekatuak ditugula esan dezakegu. ikuspegia sartzeaz mintzo garenean
beraz,   besteak beste, gizonek eta
Ala baina, emakumeen iritziak biltzerako
orduan irrist egiten duten maldak; emakumeek lurraldeko baliabide eta
egunerokoari erantzuten ez duten garraio ekipamenduetara sarbide-aukera bera
publikoak; eskola bide aldapatsuak
izateaz ari gara. ↖

19 // LAIA

EKONOMIA

gure bizitzetara hurbiltzen

EGILEAK: IONE F. ZABALETA ETA ENARA I. DOMINGUEZ
(ARA!GORPUTZ ELKARTEA)

20 // LAIA

Ara!Gorputzen landu ditugun ildo nagusiak
hilerokoaren kultura eta auto-kudeatutako
ginekologia izan dira, baina badakigu
ekonomiak hauek zeharkatzen dituela.

Hasieratik, modu esperimental eta praktikoan zoriontasun eta pilaketa etengabeko kultura honetan 21 // LAIA
izan bada ere, ekonomia eraldatzaile prozesu ilusiozko beharrizanak sortzen joan gara, beharren
ezberdinetan izan gara. Ekonomia Feminista Eskola zerrenda propioa egingo al dugu?
dinamizatzea eskaini zigutenean beraz, beldurrei
eskutik helduz, zalantzarik gabe aurrera egitea ZAINTZA
erabaki genuen. Oinarrizko beharrizana da eta bizitza duen
guztiak behar du, intentsitate eta modu
Orain arte ikasitakoaz elikatzen dugu gure ekonomia ezberdinetan bada ere. Eta bizitzez ari garen
feministaren zentzua eta hemen hainbat nondik heinean, zaurgarritasunaz eta eko-inter-
norako azaltzen ahaleginduko gara. dependentziaz ari gara. Gabezia izateaz urrun,
za intzak, oinarrizko beharrekin, eskubideekin
Denboraren ziklikotasuna aintzat hartzea eta ardura kolektiboarekin zerikusia dute. Ba ina
oinarrizkotzat dugu, bai gorputzetan, bai lurrean zaintzak, egun, eremu pribatuetan ematen dira
baita ekonomian ere. Eta noski, ikasketa eta batez ere, enplegu prekarizatuetan, ekonomia
eraldaketa prozesuetan. Edonola, arrazionalizazio informalean edo ekonomia hegemonikotik at.
kapitalistan hau ez da honela ulertzen eta Noski, alor feminizatua da oraindik ere eta
etengabeko garapenaren ilusioa inokulatuta dugu. arrazializatutakoa. Ekonomiaren ardatz nagusia
izan beharko litzateke bizitza zaintzea, eta ez
ENPLEGUA ETA LANA merkatuak, egun gertatzen den moduan.
Lana da oinarrizko beharrizanak asetzera bideratzen
den energia guztia, izan ordaindua, regulatua ala ez. Mesoamericanas en Resistencia por una Vida
Baina, enplegu mundutik at dagoen lanari, batez Digna-ko kideek sortutako jakintza eta bizipen
ere emakumeek egiten dutena, ez zaio oro har baliorik programa batetatik abiatuz, Mundubat fundazioak
ematen. Beraz, ekonomia feministaz mintzatzen 2016tik aurrera Ekonomia Feminista Eskolak
garenean enpleguaz gain, ekonomia informalean edo ahalbidetzen ditu Euskal Herrian zehar. Urrian
ekonomiatik “kanpo” dauden lanetan jartzen dugu Oiartzunen hasiko gara Ekonomia Feminista
arreta. Bizitza mantentzeko ezinbestekoa da lana, Eskolarekin. Bederatzi hilabeteko iraupena
baina ze bizitza mantendu nahi dugu? Nolakoa da bizi duen talde prozesua izanen da. Bertan, teoria,
nahi dugun bizitza? egunerokotasuna, errituak eta jolasak uztartuko
ditugu, herri ikasketa ardatz metodologiko izanik,
BEHARRAK ekonomia feministan murgilduko gara.
Bizi nahi dugun bizitza definitzeko beharrizanen
inguruko hausnarketa beharrezkoa dugu, bizitza Bidean pausuak emateko gogotsu gaude, taldea
mantentzeko ezinbestekoak baitira beharrizanak, ia-ia egituratua dago eta soilik, Gorputzak
beraz. Zeintzuk dira bizitzeko ditugun beharrak? konfiantzaz eta modu zaindu batean bertan
Nola asetzen ditugu? Ze ondoriorekin?. Beharren egotea falta dugu. Berez, ekonomia egin
inguruan hitz egiterakoan ezinbestean planteatzen
zaigu pribilegioen afera, ikusi eta hauetaz egiten dugulako, orain aitortza eta honen
arduratzea dugu erronka. Kontsumismo, plastikozko
errekonozimendua egiteko prest gaude. Ja r
ditzagun (behingoz) Bizitzak erdigunean, egin
dezagun gure alde dagoen ekonomia eredu bat. ↖

22 // LAIA

Elikadura sistema lokal 23 // LAIA
eta iraunkorrak,

ARRAINA
EUSKAL
DISEINUAN

TESTUA: IMANOL ESNAOLA, GAINDEGIAKO KOORDINATZAILEA
ARGAZKIAK: GARI GARAIALDE

Bizkor aldatzen ari zaigu ingurua. Orain
10 urte gora-behera finantzarioek
mundu osoko pertsona eta komunitateen
ongizatea dantzan jarri zuten. Geroztik,
antzeko gertaerak bat bestearen atzetik
etorri dira, oso bizkor. Inor gutxik uste
zuen petrolioaren kultura auzitan jartzera
iritsiko ginenik, eta orain, elikagaien
mugikortasun globala ezagutu dugun
moduan zailduko duten aldaketak datoz.

24 // LAIA Iraunkortasun paradigma sendoak forma Elkarte Ekonomikoak 1962an abiatutako
hartzen hasi dira eta uste baino bizkorrago Nekazaritza Politika Bateratuak
ezartzeko aukera dago. Azaroan Wuhanen elikagaigintzara emandako komunitateak
abiatutako pandemiak martxorako indartuz lurraldeak biziberrituko zituela
mundu mailako elikagai salerosketan uste izan zuen. Horrek, ordea, landaguneen
gatazka handien aroa datorrela ikusteko espezializazioa, mekanizazioa eta
zantzu argiak eman zituzten. Hamaika gainbehera soziodemografikoa besterik
ikusteko jaioak gara. Gure esku ote ditugu, ez du eragin. Eta bide batez, elikagaiak
ordea,egoera horretan erantzuteko tresnak? gure jendartean betetzen duen funtzioaren
debaluazioa. Izugarria izan da debaluazio
Komunitateen elikadura burujabetza horrek eragindako galera, besteak beste,
dago mundu mailan forma hartzen doan Euskal Herrian. Lurralde espezializazioa
iraunkortasun paradigma berriaren indartzeak lurralde desoreka ekarri
du. Europako Batasunak prozesu hori
oinarrietan. Aldaketa klimatikoak autokritikoki aztertu eta zuzentzeko
eta petrolioaren paradigma aldaketak asmoa adierazi badu ere, komunitate
mugikortasunean izan dezakeen eraginak bakoitzari dagokio erabakitzea nola ekarri
gure arreta osoa hartzen du, logikoa denez, iraunkortasuna paradigma berria bere
baina ez da begi zolia behar elikadura elikadura sistemara.
ereduari bete betean eragingo diola
jabetzeko. The Lancet argitalpena famatu egin da
Sars-Cov-2 birusak osasunean duen
Bigarren Mundu Gerraren ondoko diseinu eraginaz egindako lanarekin. The Lancet
ekonomikoak mendebaldeko ekonomietan aldizkariak ordea, urteak daramatza bere
ardatz industrialari erabateko lehentasuna lanean eta badu elikaduraz arduratzen
eman zion eta horren ondoan, elikagaiak den batzorde bat ere. 2019an argi
ekoizteak duen balioa murriztu. Europako

adierazi zuen batzorde horren txostenak, tokian toki adostasun zabalak eraikitzeko, 25 // LAIA
“elikadura da eragile indartsuena giza demagun ekoizle eta kontsumitzaileen
osasuna eta inguruaren iraunkortasuna artean, edo administrazioa, ekoizleak eta
optimizatzeko” (Eat-Lancet Comission herritarren artean. Ipar Euskal Herriko
Report (Willet, et al. 2019). herri elkargoak, hain zuzen, eredu horren
alde egin du eta inplementatzen hastera
Ez alferrik, mundu mailan elikadura doaz Herri Elkargoaren aro berrian.
sistema lokalak eta hauek gobernatzeko
erakunde zabalak gorpuzten ari dira. Esandako guztiak, beraz, bete betean
Gure artean, Etxalde mugimenduak dakarkigu gaia, eta kostaldetik hurbil
elikadura iraunkorraren aldeko dauden komunitateetan arrainak zein
dinamizazio sozialari ekin dio; Gasteiz eta funtzio bete behar du?
Durangaldeko eragile sozioekonomikoak
eta instituzionalak bidea urratzen hasi Euskal Sukaldaritza liburuetan arraina
dira; eta kontsumo elkarteak elkarren aski ezaguna da, bazirudien ez zegoela
artean hornikuntza proiektu zabalagoa elikadurarik bakailaoa edo sardinarik
abiatu nahian dabiltza. Urrun gaude, gabe. Gaur egun, ordea, gure arrain
ordea, beste hainbaten aktibaziotik,
hortxe, beste beste, Bristolgo Food Policy kontsumoa jaisten ari da eta gehien
Council delakoa, beste hainbaten artean. hazten ari diren kontsumo espezieak

Eskala funtsezko aztergaia da, ordea, ez daude gure itsasoetan (2019 urtean,
edozein ekimen sozioekonomiko abian batez beste 25,6 kilo arrain edo itsaski
jartzean. Eta dagoeneko badakigu, kontsumitu ditu biztanle bakoitzak.
hurbileko eskala kudeatzeak soluzio guztiak 2008an kopuru hori 33 kilokoa izan zen).
ematen ez baditu ere, funtsezkoa dela Arrain eta itsaskien kontserbetan ez dago
kontsumoaren jaitsierarik, baina arrain
freskoetan bai.

“Ekonomia globalizatuan Euskal sukaldaritzaren goraldi betean
bizi gara, zeinetan munduko bertako kontsumo ohiturak zeharo aldatu
edozein bazterretatik etor zaizkigu, harik eta, iraunkorra ez izateraino
daitekeen elikagaia, sarri (ez inguruari dagokionez, ez enpleguari
askotan, bertakoa baino dagokionez, ez lurraldeari dagokionez).
merkeago. Salgaiaz gain,
ordea, elikadura joera Bidasoako muga administratiboak Hego
berriak ere iritsi zaizkigu.” eta Ipar kulturalki edo administratiboki
bereizteaz gain, hamarkadetan bereizi
zituen arrantza politikari dagokionez. Izan
ere, Frankismoaren autarkiak penintsulako
portuak, eta euskal portuak batez ere,

26 // LAIA

arrantzontziz bete zituen. Ontzi berriak eta desagertzen ari dira, bertako itsasoa
erauzketa gaitasun handikoak. Diru-sartze modu iraunkorrean ustiatzen dutenak.
izugarri horiek hamarkada gutxian aldatu Azpisektore horrek, ordea, Ipar Euskal
zuten arrantza sektorearen dimentsioa, Herrian Hegoaldean baino luzaroago
gure portuen fisonomia eta gure itsasoaren iraun du. Orotara, baxurako arrantzarako
gaitasuna. Espainiako Estatua Europako 69 ontzi daude egun. Zentsuaren arabera
Elkarte Ekonomikoan sartzeaz batera, sare txikiekin eta artisautza teknikekin
ordea, sektoreak erabateko birmoldaketa aritzen diren beste 209 ontziek osatzen
bizi izan zuen. dute artisau-arrantzako ontzidia. Lapurdin
artisau-arrantzarako tradizio handia dago
Ontzi arras gutxiago dago geroztik eta eta Euskal Herriko flotaren erdiak baino
artisau arrantzakoak eta baxurakoak gehiagok bertan du atrakalekua. Artisau-
arrantzako eta baxurako itsasontzien
kopurua aspalditik ari da gutxitzen: egun 27 // LAIA
2004 urtean baino 113 ontzi gutxiago daude
euskal kostaldean, ordutik desagertutako
ontzi gehienak artisau-arrantzakoak dira.

Beraz, ekonomia globalizatuan bizi

gara, zeinetan munduko edozein

bazterretatik etor daitekeen elikagaia,
sarri askotan, bertakoa baino merkeago.
Salgaiaz gain, ordea, elikadura joera
berriak ere iritsi zaizkigu. Bizitza eredu
berriak, elikadura praktika berriak, bai eta
agroindustria deitzen denaren marketin
gaitasun izugarria ere, gure elikadura
ohituretan eraginez bere produktuen
kontsumo masiboa bilatzen duena, ez
dezagun ahantzi. Nork jan nahi du sardina,
snack bat jan dezakeenean lantokitik
gimnasiora bidean? Arraina izango da ziur
aski, lehia horretan galtzaile nagusia.

Elikadura joera berriak aztertzen ditu
munduko hainbat erakundek eta horien
artean, indar betean datoz, joan etorrian
zizka-mizka jan daitezkeenak, mikrouhin
labean di-da prantatu daitezkeenak,
behar bereziak dituztenentzat super-
elikagiak, eta abar. Euskal elikadura
joera berriak oso lerratuta datoz
joera horiekin. Elikagai freskoa eta

bertakoaren kontsumoak gero eta

harrera hobea badu ere, kontsumitzen

dugunaren %3a baino ez da.

Aipatutako faktoreak kontutan hartuta,
Bizkaiko Golko osoa euskal herritarren
elikagai kontsumoa asetzeko eremu naturala
dela ulertuz gero, egun baxuran zein alturan
arrantzatutakoa aski da Euskal Herriko
arrain kontsumotik eratorritako beharrak

28 // LAIA asetzeko. Euskal herritarrek 76.000 tona gabeko proportzio txiki bat galdu egiten
itsas-produktu kontsumitu zituzten baita. Bestetik, euskal herritarrek urrunean
iaz, eta 301.200 tona arrantzatu ziren arrantzatutako espezieak nahiago dituztela.
Bizkaiko Golkoan. Donostiatik Galiziako
Fisterrarainoko kosta hartzen duen Urruneko itsasoetako produktuak ugariak
itsas eremuan (27.8.c izenekoa).bakarrik dira Euskal Herriko saltokietan, eta 2019
152.000 tona arrantzatu ziren urte berean. urtean, Hego Euskal Herrira Amerikatik
Alderaketa honetan, ordea, bi elementu itsasoko produktuetan 26.340 tona iritsi
hartu behar dira kontuan.
ziren: besteak beste, Espainiako Industria,
Batetik, bizirik arrantzatutako tonak ez Merkataritza eta Turismo Ministerioko
direla bere horretan iristen merkatuko datuen arabera prozesutako 5.700 tona
salerosketara, espezieen arabera zehaztu arrain iritsi ziren AEBetik, 990 tona
krustazeo Ekuadorretik eta arrain lehor zein

“Etorkizunak erronka ugari
ekarriko digu elikadura
alorrean. Gai izango ote gara
elikadura sistema lokalak
artikulatzeko? Sistema horiek
lortuko al dute kontsumo joera
domestiko eta kolektiboetan
bertako arraina sartzea? .”

hornidura gaitasuna handia da hainbat 29 // LAIA
espezietan. Hala gertatzen da berdelaren
gazitu kopuru esanguratsua Groenlandiatik kontsumoarekin, baita sardina, antxoa,
(900 tona) eta Kanadatik (560 tona). Horrek legatza, lupia eta atunarekin ere. Halere,
ez du esan nahi inportazio guzti horiek Hego Bizkaiko Golkoan arrantzatutakoa ez da
Euskal Herrian kontsumitu direnik, baina aski Euskal Herriko zapoaren kontsumoa
saltokietan presentzia nabarmena dute. asetzeko, ezta txipiroiena edo urraburuena
Euskal arrantzak produktu horiekin edo asetzeko ere. Besteak beste, horregatik,
akuikulturako prezioekin lehiatu beharra euskal ontziak alturako arrantzan urrun
dauka. abiatzen dira.

Bizkaiko Golkoan arrantzatutakoa eta Etorkizunak erronka ugari ekarriko digu
Euskal Herrian kontsumituriko arrantza
produktuak espezie nagusien arabera elikadura alorrean. Gai izango ote gara
behatuz gero, Bizkaiko Golkoaren
elikadura sistema lokalak artikulatzeko?

Sistema horiek lortuko al dute kontsumo
joera domestiko eta kolektiboetan bertako
arraina sartzea? Eguneratuko al ditugu
salerosketa moldeak bertako arrainaren
erosketa eta prezioa bermatzeko?
Portutik sukaldera doan bidean arraina
transformatu eta eroso kontsumitzeko
formulak eta azpiegiturak sortuko al ditugu?
Bertako arrainarekin gure elikadura eredu
iraunkor egin behar badugu, elkarlan
handia eta elikadura politika publikoak
norabide horretan jarriak beharko ditugu. ↖

5Gmsudagarei,ekrhaasoaatbrleaerrikletetsaenhnzanoeoelbdnrbleeoauerdlgnatadiuigtutaizkuig,nnugotuaketutleolodenekm,rifoheotbeaganegnsurroauinrdinriteiiaaatkrus,ouageannbbiaaa.edkuora

30 // LAIA

ZETREEKKNAODRLIROGIGUKIO5AGK? 31 // LAIA

GARI GARAIALDE

Euskal Herrian ere, baditugu HIRI-GUNE ETA LANDA
itzalguneak, 4G teknologia EREMUEN ARTEKO
behar bezala iristen ez
diren herri eta aranak edo ARRAKALA
internet konexio txukun bat
edukitzera iritsi ezin diren HAUNDITUKO DA
hiritarrak.”

32 // LAIA 5 G sarean, datuen transferentziaren behar bezala iristen ez diren herri eta
abiadura gaur egungo 4G sarea baino aranak edo internet konexio txukun bat
hamar aldiz azkarragoa izango dela edukitzera iritsi ezin diren hiritarrak.
ziurtatzen digute. Edukiak, digitalki,
azkarrago eta modu eraginkorragoan Oraindik arrakala hori gainditu ez
partekatzeaz gain, ibilgailu autonomoek dugunean, dagoen teknologia denon esku
elkarren artean komunikatzea eta urrutiko jarri eta guztiontzako estaldura ziurtatu
eragiketa medikoak egitea ahalbidetuko ordez, 5G eskaintzeko azpiegitura berriak
duen teknologiara konektatzeko gertu eraiki eta milioika telefonia dorre eta
gaude, zientzia-filmetan soilik ikusten lurreko antena berri jartzea proposatzen
genituen bizimoduetara hurbilduz. dute, hiri-gune eta landa eremuen arteko
arrakala digitala sakontzen lagunduko
EZ DA DENA SALDU dutenak.
NAHI DIGUTEN BEZAIN EDER.
Kezka ekologikoa sortu du azpiegituren
Konektatuta bizi garen eta konektatu berri honen eraikitzeak, garapen digitala
ezin direnen arteko arrakala izugarria baita berotegi-efektuko emisioen
da mundu zabalean eta denok online igoeraren funtsezko elementuetako bat.
funtzionatzen dugula eta gure baliabideak Azterketa batzuen arabera, 5Gk munduko
hobetu behar ditugula sinetsita gauden energia-kontsumoa % 170 handituko du
honetan, jende asko ari gara atzean 2026ra arte.
uzten, oinarrizko internet konexiorik
gabe. Arazoa gainera ez da lehen mundu Frantziar estatuan, udaberrian hasi behar
eta hirugarren munduaren arteko zen 5G lizentzien enkantea, sei hilabeteko
ezberdintasuna bakarrik, Euskal Herrian atzerapenarekin hasi da, eta tarte horrek
ere, baditugu itzalguneak, 4G teknologia 5G sareen aurkako iritziak areagotzeko

ENERGIA KONTSUMOA

+%170

2026RA ARTE

aukera eman du. Aurka azaldu diren talde Deloitte aholkularitza-enpresaren Digital 33 // LAIA
batzuen ustez, 5G sareak arriskutsuak dira Consumer Trends 2020 txostenean ere
ingurumenerako, eta alferrikakoak eta agerian geratzen da kontsumitzaile
defizitarioak ikuspuntu ekonomikotik.
multzo batzuk eszeptikoak direla
Bada beste arazo gehigarri bat: gaur
egungo 4G zerbitzuek oso estaldura eta 5G teknologiak ekar ditzakeen
transmisio-abiadura ona dute hirietan, 5G
teknologia hedatzeko ahalegin handiena onurekiko. Pandemiak gogoeta eragin
egingo den guneetan. Honi azken urtetako dio kontsumitzaile askori eta gazte askok
joera gehitzen badiogu, operadoreen ez du babesten azken hamarkadetan
aldetik prestazioak gehitu ahala, prezioak ziurtzat jotzen zen kosta ala kosta
jaisten joatearena, 5Gra aldatzea teknologian aurrera egin beharraren
zaila izango dela aurreikusten da. 5G ideia hori.
smartphoneak eta eskainitako zerbitzuak
orain arteko preziotan mantentzeak Datu hauek ikusita, zail ematen du
lagundu lezake aldaketa, baina ez dirudi inbertsio izugarria suposatuko duen
hala izango denik. azpiegitura berri hau errentabilizatzeko
aukera izango denik. Nork ordainduko
Badirudi, oraingoan ere 2 edo 3 mailan du, orduan, azpiegitura hau? Gaur egun
banatuko dutela jendea: 5Ga erabiltzeko ere, dirulaguntza eta lehiaketa publikoen
ahalmen ekonomikoa izango duten bidez, guztion diruarekin instalatutako
hiritarrak, orain arteko zerbitzuari eutsi zuntza enpresa indartsu eta talde handien
beharko dioten hiritarrak eta zerbitzu duin esku uzten da. Hau dela eta, kezkaz
baten eskean jarraitu beharko duten herri begiratu behar diogu etorkizunari:
txiki eta landa eremuetako biztanleak. berriro ere, esku pribatuetan geratuko

den azpiegitura hau, gugeuk, gure

zergen diruarekin ordaintzeko aukera

handiak ikusten ditugu.

Inbertsio izugarria 5G ARRAKALA
suposatuko duen DIGITALA
INBERTSIOA TEKNOLOGIAREN haundituko da
ONDORIOAK
Gizartearen ENERGIA
KONTROL kontsumoa
igoko da
haundiagoa
AZPIEGITURA
Komunikazio LIBREAK
digitala ENPRESA baztertuko dira

HANDIEN ESKU
geratuko da

BURUJABETZARI OZTOPO egoera bat sortu eta herritarrok azpiegitura
libreak eraikitzeko aukerak baztertuz;
Interneteko azpiegitura tradizionala burujabetza teknologikoa garatzeko aukerak
azpiegituren jabeek datuen trafikoaren ezer-ezean utziz. Herriaren komunikazio
gaineko kontrola izan zezaten eragozteko digital guztia, mozkina metatzea beste
moduan eraiki ziren, baina 5Gak guztiaren helbururik ez duten enpresa transnazionalek
kontrol osoa uzten die jabeei. Horregatik ari oso-osoki kontrolatuko dituzten antenen bidez
dira azpiegitura hau menderatzeko borrokan gauzatuko da, eta haiek erabakiko dute zer
Estatu Batuak eta Txina. Gatazka Europako ikusi, zer argitaratu eta norekin hitz egiteko
5G azpiegitura nork eraikiko duen da, nork aukera izango dugun.
zelatatuko gaituen, Txinak ala Estatu Batuak.

34 // LAIA 5G teknologiak gizartearen kontrol “Gizadiaren norabidea
handiagoa ahalbidetuko luke, ahotsez eta alda lezakeen etapa
irudiz herritar guztien etengabeko zaintza batean sartzear gaude.”
beren ekintza guztietan. Gizadiaren norabidea
alda lezakeen etapa batean sartzear gaude, Gobernantza tranbertsal bat eskatzen
etorkizun automatizatuago eta kontrol duen gai estrategiko baten aurrean
handiagoko baterantz, aurretik inoiz ikusi
gabeko teknologiekin, baina askatasunak are gaude, eta horregatik, eztabaida publikoa
gehiago arriskuan jar litzaketenak. baten beharra aldarrikatzen dugu, 5G-k
gure bizimoduari, kontsumoari eta lanari
Telekomunikazio estrategia osoa 5G buruz duen eragina behar bezala aztertzeko.
teknologia bidez garatzen bada, teknologia 5G-rekin herrialde-eredua dugu jokoan. ↖
hau baliatzeko azpiegiturak enkante bidez
esleituko direnez, enpresa handien esku
bakarrik geratuko da hedatzea, oligopolio

35 // LAIA

Aixin zolua 5, behea - 20304 Irun www.LZBarkitektura.com
+34 943 63 21 86 [email protected]

Aixin Zolua 5, B lokala.
20304 IRUN
www.bdskoop.eus


Click to View FlipBook Version