The words you are searching are inside this book. To get more targeted content, please make full-text search by clicking here.

Zergatik tematzen gara batzuk, beti, gauza guztiei abizenak jartzen? Ezin ahal dugu gustura igeri egin gizarte ekonomia deitzen dioten itsaso zabal horretan?

Erantzuna ez da. Ez gaitu asetzen, gaur egun, gizarte ekonomiaren definiziopean geratzen den esparru zabal horrek. Ekonomia soziala zabalegia iruditzen zaigu eta helburuetan zehaztasuna falta zaiola argi dugu. Bai, erakundeon egiturak eta forma juridikoek garrantzia dute, noski. Barrura begira, gure enpresa modu demokratiko eta justu batean gobernatu beharraz konbentzituta gaude eta kooperatibismoaren balore guztiak egiten ditugu geure; baina onartu beharra dugu ez gaituela asetzen inguruneari egiten diogun ekarpen bakarra Hezkuntza eta Sustapen Kooperatiborako ekarpenaren bidez soberakin edo irabazien banaketa gizarteari bideratzea izateak.

Ez digu balio gurekin lan egiten dutenen bizi-baldintzak bermatzeak, inguratzen gaituzten beste guztien egoerari erreparatzen ez badiogu, edo gure jarduna aurrera eramateko nor kaltetzen dugun aztertu gabe. Gizarte ekonomia deitzen diogun horren helburu sozialak kezkatzen gaitu, bai eta helburu hori aurrera eramateko egindako bideak.

Gizartearekiko solidario izan nahi dugu; ez karitateez, konbentzimendu osoz baino, hurkoa, ere, gu delako eta gure bizitza, bizitza kolektiboa, hobetzea delako helburua; eta horretarako indarrean dagoen ekonomiaren eta gizartearen eraldaketa bilatzen dugu. Horregatik jarri dizkiogu abizenak Ekonomia Sozial kontzeptuari. Badugu borroka bat abizen horren inguruan, eta bakoitzak berea definitzen dituen zehaztasunei ematen diogu garrantzia, baina sistema sozio-ekonomiko alternatibo baterantz jo nahiak batzen gaitu.

Hertzainak taldeak kantatu eta Katakrakek bere egin duen leloa gureganatu eta guk ere ozen diogu hau dena aldatu nahiko genukeela, ez gaituelako asetzen indarrean dagoen ekonomia ereduak. Aurrera egin nahi dugu ekonomia sozialean eta oinarria aitortzen diogu, baina guk ekonomia kapitalistari alternatiba izan nahi dugu.

Discover the best professional documents and content resources in AnyFlip Document Base.
Search
Published by komunikazioa, 2024-11-27 03:56:38

LAIA 14

Keywords: BDS,BDSKOOP,ESE,Ekonomia,Ekonomia Sozial Eraldatzailea

Click to View FlipBook Version