komunikazioa
  • 14
  • 0
LAIA 13
BDS KOOP osatzen dugun erakundeek argi dugu eredu kooperatiboa bultzatzea dela gure herriaren panorama sozio-ekonomikoa eraldatzen lagundu dezakeen gakoetako bat. Horregatik, kooperatiba ereduaren alde arraunean aritu eta kooperatibismoa eta ekonomia soziala asmoz sortu genuen Eraldaketa Fabrika programa ia-ia BDS KOOP bera sortu genuen une beretan. Ekonomia Sozialetik eraginez, Bidasoaldeko beharrei erantzungo dien ekintzailetza programa da Eraldaketa Fabrika; ekonomia herritarrengandik herriarentzako eginez Behe Bidasoa eraldatu nahi duena.

Baina panorama sozio-ekonomikoa irauli nahi badugu, ezin dugu kooperatiba sortzean bakarrik geratu. Hau ez da bakoitzak bere proiektua sortu eta mundua jango duten ekimenak sortzeko gunea, hau mahaia denon artean atondu, guztientzako aulkiak mahai bueltan ipini eta jatekoa denon artean sortu eta guztien artean banatuko duen jatordua antolatzeko espazioa da. Partekatzera gatoz hona, dakiguna kontatu eta ez dakigunaz ikastera.

Interkooperazioaren bidez, kooperatiba eta Ekonomia Sozialean murgilduta gabiltzan agenteak elkarren artean saretu eta ekosistema indartsuak eraikitzera jo behar dugu. Hori da BDS KOOPek hasiera hasieratik izan duen bokazioa, eta hori da berez BDS KOOP, elkarte eta kooperatiba ezberdinek, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen alde lan egiteko sortu genuen tokiko ekosistema txiki bat. Geure artean elkartu eta bizi ditugun lurraldeak biziberritzeko espazio aktibo bat.

Bide horretan lanean ari diren proiektu ezberdinak aurkezten dizkizuegu ale honetan: Orexa bezalako udal txiki batek, herria bizigarriago egiteko bultzatu duen herri proiektu interesgarri batetik hasi, eta 70 miloi biztanle dituen estatu bateko legedian onartu eta araututako lankidetza polo kontzeptu eraldatzaile bateraino.

Han eta hemen topatu ditugun ereduak aurkeztuz, haietaz hausnartzea eta geurerako baliagarriak liratekeen ideiak geureganatu eta martxan jartzeko bideak topatzea da gure lana.
View Text Version Category : 26
  • Follow
  • 0
  • Embed
  • Share
  • Upload
Related publications