Etxebarriko umeen eta gaztetxoen aldizkaria 51. alea, 2022ko EKAINA
UDALEKUAK...
PREST
GAUDE!!!!!!!!
ANTOLATZAILEA LAGUNTZAILEAK BULTZATZAILEA
Antzerki topaketak
Ikasturte osoan zehar, Kukullagako 5. mailako neska-mutilek
dramatizazio tailer bat egiteko aukera izan dute.
Tailer honetako gauzarik garrantzitsuenak gorputz-adierazpena,
ahotsaren proiekzioa, ideiak eta sentimenduak beste pertsona
batzuen aurrean adieraztea eta, batez ere, euskara eremu
ez-akademiko eta ludikoago batean erabiltzea izan arren,
garrantzitsua da ere antzezlan bat jendaurrean antzeztea.
Maiatzaren 4an ikasle guztiek beren obrak antzeztu zituzten
beste maila batzuetako
ikaskideen aurrean, eta
maiatzaren 10etik 25era XXII.
Haur Antzerki Topaketetan
parte hartu zuten.
Esperientzia paregabea
da ikasle guztientzat,
baita haien familia eta
irakasleentzat ere.
Zorionak!
Egileak: Kukullaga
ikastetxeko LH 5. mailakoak.
2 Etxebarri
Txiki
Barre apur bat egiteko:
-Zer egin duzu gaur?
-Ezer!
-Eta atzo, ez zenuen
hori egin?
- Bai, baina ez
nuen amaitu.
Jaimito negarrez iritsi zen
eskolara. Irakasleak galdetu zion:
-Zer gertatzen zaizu Jaimito?
-Lapurtu egin didate, andereño!
- Ai, ene Jaikoa …
Eta zer lapurtu
dizute?
- Etxerako lanak!
Hortzeko eskuilak
esaten du:
- Batzuetan lanik txarrena
dudala pentsatzen dut.
Eta komuneko paperak
erantzuten dio:
- Bai? Ziur zaude
Egileak: Kukullaga ikastetxeko LH 5. E mailakoak
Etxebarri 3
Txiki
Idazlea eskolan
Martxoaren 8an Anton Kazabon idazlea gure
eskolara etorri zen.
Bera etorri baino lehenago galdera batzuk
prestatu genituen berari egiteko eta bere
liburu bat irakurri genuen: “Beñaten
eskutitzak” deitzen da.
Gure izena galdetzen zigun eta bapateko
bertso bat asmatzen zuen, oso dibertigarria
izan zen!
Galderekin bukatu eta gero, lehiaketa txiki
bat egin zuen, hitz korapiloak irakurri behar
genituen, ez zen erraza izan!
Irabazten zuenak liburu bat lortzen zuen
gelarako.
Bukatzeko argazki batzuk egin genituen. Oso ondo pasatu genuen.
Bera joan eta gero, liburu bat idazteko gogoekin hasi ginen, eta batzuk
horretan gaude.
Egileak: Kukullaga ikastetxeko LH 3. mailakoak.
Txapeldunak!!! Maiatzaren 7an, ELKAR IGE-ko Etxebarriko
eskubaloi misto taldeak, Kukullaga B , Bizkaiko
txapelketa irabazi zuen.
Azken partidu hau Muskizen jokatu zen. 37 eta 36
irabazi zuten Bermeoko Lamerapunte taldearen
aurka.
Eskubaloi partiduek lau zati dituzte. Egun horretan
lehenengo biak galtzen ari ziren, baina era
ikusgarrian azken bi zatietan gain-azpi egin zuten
etxebarritarrek.
Hau izan da beraien lehen titulua. Ligan azken-
aurrekoak ziren eta azkenean txapeldunak bihurtu
dira. Lamerapunte taldearen aurkako lehenengo
garaipena izan da hau.
Aupa Kukullagako neska-mutilak!!! Aupa
etxebarritarrok!!!
Egileak: : Kukullaga ikastetxeko 6. mailako ikasleak.
4 Etxebarri
Txiki
Bide heziketa
Maiatzaren 11n, asteazkena, Kukullaga eskolako
3.mailako ikasleak Bide Heziketa egin genuen.
Etxebarriko Udaltzaingoak, Gurutze Gorrikoak eta
EUSTES-ekoak etorri ziren egoera desberdinetan
zer egin behar dugun irakasteko.
Gela bakoitzeko ikasleak bi taldetan banatu ginen eta talde bakoitza
ekintza batekin hasi ginen eta gero aldaketa egin genuen.
Ekintza bat zirkuito bat egitea zen, bidea egiteko konoak zeuden.
Taldeko batzuk oinezkoak ziren eta besteak gidariak.
Gidariak izateko kaskoa jarri behar genuen patinetean edo trizikloan
ibiltzeko. Zirkuitoan zehar, seinaleak, semaforoak, zebrabideak…
zeuden.
Gauzak txarto egiten bagenituen isuna jartzen ziguten.
Beste ekintza bat RCP-a nola egin behar den eta larrialdia
daukagunean zer egin behar genuen azaldu ziguten:
- Lehenengo laguntza eskatu ebhar da 112 telefonora.
- Bitartean, pertsona alboz jarri behar da, segurtasun posizioan.
- Arnasa hartzen duen jakiteko belarria bere ahoan jarri behar da.
- Gero RCP-a egin: esku bat luzatuta pertsonaren bularrean ipini eta
beste eskua gainean elkarrekin eta 30 konpresio egin behar dira.
- Azkenik bi aldiz ahoz-ahokoa egin.
RCP-a oso mekagarria denez bi pertsona egotekotan txandaka egin
daiteke.
Ekintza amaitu genuenean Buf bat eta bisera bat oparitu zizkiguten.
Egileak: Kukullaga
ikastetxeko LH 3. mailakoak.
Etxebarri 5
Txiki
Zientzia txokoa 2 urteko gelan
Zientzia txokoa ikerketarako eta manipulaziorako gune bat da.
Txoko honetan umeek esperimentazioaren bidez, hainbat materialekin,
ikasten dute.
Gune hau aukera bat da umeek inguruan azaltzen diren gertakizun batzuk
ulertzeko.
Logika-matematikara hurbilketa bat da eta hemen jolas eta esperimentu
batzuen bitartez umeek asetasuna, plazerra, harridura, jakinmina eta
gozamena adierazten dute.
URA-HOTZA-IZOTZA / Behatu, pentsatu,
ikutu, dastatu, margotu
SAILKAPENAK / Formak/koloreak…
6 Etxebarri
Txiki
MEMORIA SENTSORIALA / Begiak estalita
berdina topatu…
PSIKOMOTRIZITATE FINA LANTZEN:
Begi-esku koordinazioa lantzeko
proposamen ezberdinen bidez
Egileak: HH 2 urte gelakoak.
Etxebarri 7
Txiki
Itsasmuseora joan ginen,
hau zortea!!
ETA GELAN ANIMALIEN MAKETAK EGIN GENITUEN!
/ Tenperaz margotu, plastilinarekin
animaliak egiten, zelako lana!!!
8 Etxebarri
Txiki
Hauek gure maketak!
KUKULLAGA Adeliazgsnikfnaredrunaetikakkto,inz!!e! n
BARANDIARAN Egileak: HH 4 URTE A.
4 URTEKO UMEAK
Etxebarri 9
Txiki
Errezetak
BIMBO BIRIBILKIAK – Bimbo xerra bakoitza rollito txikietan
moztuko dugu, bost gutxi gora bera.
Osagaiak:
– E ta jatera!
– Lau bimbo xerra
– L au izokin edo urdailazpiko xerrak Nutrizio-informazioa:
– Lau gazta xerra
– Maionesa – Pintxo honek proteinak (izokin edo pernila
eta gazta), karbohidratoak (bimbo xerrak)
Tresnak: eta koipeak (maionesa) ditu.
– A rrabola Egileak: Kukullaga ikastetxeko LH 5. mailakoak.
– Tabla bat
Nola egin:
– Arrabola batekin bimbo xerrak zapalduko
ditugu.
– G eroago, bimbooren gainean, mayonesa
ipiniko dugu.
– O ndoren, maionesaren gainean, gazta
xerrak ipiniko ditugu.
– z okina edo urdaiazpikoa bimbo gainean
ipiniko dugu.
– B imbo ogiari bueltak eman behar zaizkie.
– Azkenik, labana hartuko dugu.
KAPRESE PINTXOA batzuk; sardexka batekin emultsionatu eta
pintxoak hautseztatu.
Osagaiak: – A zkenik, gainean piper pixka batekin ondu
eta zerbitzatu.
– Cherry tomateak
– Mozzarella gazta Nutrizio-informazioa:
– Albahaka
– Oliba olio birjina extra 100g bakoitzeko:
– Modenako ozpin baltsamikoa – K aloriak: 226 kcal
– Gatza – Koipeak: 9,40g
– K arbohidratoak: 24,70g
Tresnak: – P roteinak: 10,10g
– Labana bat Egileak: Kukullaga ikastetxeko
– Bol bat LH 5. mailakoak
– Sardexka bat
Nola egin:
– Lehenengoz, albahaka hostoak astiro-astiro
garbitu eta paper xurgatzailearekin lehortu.
– G ero, mozzarella dadotan moztu.
– O ndoren, tomateak moztu ditzagun.
– Dena moztuta daukagunean, 3 osagai
hauek txandakatuz muntatu pintxoak, ondo
dastatzeko sapore guztiak.
– E ta gero, katilu batean olio zorrotada on
bat jarri, ozpin baltsamiko eta gatz tanta
10 Etxebarri
Txiki
KAFE FLANA Tresnak:
Osagaiak: – Lapikoa
– Koilara
– Edalontzi bat kafe – Ontzia
– 8 lagunentzako flan errege-poltsa – Edalontzia
– Gozoki likidoa
– Krema Nola egin:
– Ontzi batean karamelu likidoa jarri.
– Krema litro batera kafea eta errege poltsa
bota.
– Erakiten hasten denean, lapikoa sutik
kendu.
– Gozokiarekin ontzira bota.
– Ontzia hozkagailuan jarri, eta 12 ordu
igarotzen direnean prest daukazu.
– On Egin!!
Nutrizio-informazioa:
– Gozoki-likidoa: karbohidratoa
– Flan-errege poltsa: bitamina
Egileak: Kukullaga ikastetxeko LH 5. mailakoak.
Txina
Hirugarren hiruhilabete honetan
Kukullaga eskolako 3.mailako
ikasleek “Txina” landu dugu.
Txinaren ezaugarriak ikastearekin
batera, txotxongilo hauek egin
ditugu.
Txotxongiloak egiteko tutuak,
haria, orratzak, oihala… erabili
dugu.
Jarduera honekin primeran pasatu dugu, eta josten ikasi dugu!
Egileak: Kukullaga ikastetxeko LH 3. Mailakoak.
Etxebarri 11
Txiki
Egipto; Nilo ibaiaren oparia
Bigarren hiruhilabetean, Kukullaga
ikastetxeko 3.mailako ikasleek, proiektu
polit bat egin genuen: “Egipto, Nilo
ibaiaren oparia”. Oso gustura egon
ginen proiektua lantzen eta Egiptoko
zibilizazioari buruz pilo bat ikasi
genuen. Buru belarri ibili ostean, jada
adituak gara. Ez duzue sinesten? Ikusi
eta ikasi!!!
Egipto Afrikako ipar-ekialdean kokatuta
dago. Egiptoko zibilizazioa, Nilo ibaiaren
inguruan sortu zen eta Nilo ibaia oso
garrantzitsua zen Egiptoko komunikazio eta
nekazaritzarako.
Urtero, mendietako elurra urtu egiten zen
udan, eta euriteak izaten ziren. Horregatik,
Nilo ibaiak gainezka egiten zuen. Bustitako
lurrak lupetz edo lohi izeneko lokatz
beltz batez estalita geratzen ziren eta
uraren maila jaisten zenean, lur horiek
nekazaritzarako oso aproposak ziren.
Hori dela eta, egiptorrek ibaiaren
inguruko muino eta tontorretan
eraikitzen zituzten hiri eta herri
gehienak.
Egiptoko gizartea piramide baten
moduan antolatuta zegoen. Faraoia
zen gizakirik garrantzitsuena. Botere
handia zuen eta jainko bat bezala
tratatzen zuten. Beraz, faraoia
piramidearen gailurrean zegoen.
Apaizak eta nobleak faraoiaren
azpian zeuden eta oso aberatsak
ziren. Funtzionarioak faraoiak emandako
aginduak betetzen zituzten, eskribak, adibidez. Azpitik,
merkatariak, artisauak eta soldaduak zeuden. Langileak eta
nekazariak piramidearen oinarrian zeuden. Esklaboak piramidearen
kanpo zeuden eta lan gogorrenak egiten zituzten.
12 Etxebarri
Txiki
Egipton, idazteko, sinboloak eta irudiak erabiltzen zituzten. Haien
idazkera ieroglifikoa deitzen zen.
Egiptoarrek jainko-jainkosa askotan sinesten zituzten. Ospetsuenak
hauek ziren: Ra, Osiris, Isis, Horus eta Anubis.
Egiptoko eraikin garrantzitsuenak ere landu genituen: piramideak,
tenpluak, esfingeak eta obeliskoak.
Proiektuari amaiera emateko Egiptoko
maketa egin genuen. Maketan ipintzeko,
eskulan batzuk egin genituen: piramideak,
sarkofagoak eta barruan bendaz egindako
momiak, ureztatzeko erabiltzen zuten xaduf izeneko tresna, plastilinaz
egindako animaliak, txalupak, landatzen ziren barazkiak eta frutak…
Egileak: Kukullaga ikastetxeko 3.mailakoak.
Etxebarri 13
Txiki
Erromako koliseoa
14 Etxebarri
Txiki
Erromako koliseoa
1. D
Etxebarri 15
Txiki
Hitz gurutzatuak
85
2 6 1. Zein da gure planeta?
3 2. Zein da azken planeta?
3. Zein daplanetarik handiena?
1 4. Txikiena?
5. Zein planetak ditu erastunak?
4 6. Zein da gure izarra?
7. Zer dira planetak, izarrak,
kometak, …?
8. Zein da bigarren planeta?
7
85
AS
RA
T2N EP TU N O 6
I 3 JU P IT ER
Z1 LU RR A G
A NU
4M ER K U R IO Z
RK
AI
7 A S TRO AK
1. Zein da gure planeta? 6. Zein da gure izarra?
2. Zein da azken planeta? 7. Zer dira planetak, izarrak, kometak, …?
3. Zein daplanetarik handiena? 8. Zein da bigarren planeta?
4. Txikiena?
5. Zein planetak ditu erastunak?
Egileak: Kukullaga ikastetxeko LH 5. mailakoak.
16 Etxebarri
Txiki
Alaiz Fernández Gento
Oier Berbia Cabezas
Amaiur Odriozola Marqués umorea
Egileak: Institutuko 1. mailakoak.
Etxebarri 17
Txiki
umorea Galder Cartón Pinto
Julen González Pozo
Egileak: Institutuko 1. mailakoak.
18 Etxebarri
Txiki
Laura Iturbe-Ormaetxe Virto
Nadia Prófumo Ramírez umorea
Egileak: Institutuko 1. mailakoak.
Etxebarri 19
Txiki
Nadia Prófumo Ramírez
umorea
Egileak: Institutuko 1. mailakoak. Naia García Varela
20 Etxebarri
Txiki
Unai García Caluran
Unax Aranzubia Jiménez umorea
Egileak: Institutuko 1. mailakoak.
Etxebarri 21
Txiki
Yamila Caballero Ortiz de Urbina
umorea
Egileak: Institutuko 1. mailakoak.
Txisteak
Soldadu batek galdetu dio beste bati:
-Zertan ari zara?
-Emazteari idazten!
-Eta zergatik idazten duzu hain poliki?
-Nire emazteak ez dakielako azkar irakurtzen!
Kartzelara iritsi berria den batek galdetzen dio beste bati:
-Eta zu zergatik zaude hemen?
-Ez didatelako ateratzen uzten.
Egilea: Nerea Herrero, Insitutuko ikaslea.
22 Etxebarri
Txiki
Txisteak
1.Txistea duelako niri oihuka.
- Baduzu wifirik? 7.TXISTEA
- Bai
- Eta zein da pasaitza? - Irakasle, irakasle, itsasoa
- Dirua eduki eta ordaindu. gogoratzen didazu!!
- Ai, Jaimito, zer daukazu! Zergatik
2.TXISTEA esan duzu hori?
- Mareatzen nauzulako!
-Nola esaten da “diarrea”
portugueses? 8.TXISTEA
-Catarata du traseiro
– Jaimito, zenbat da 2 x 2?
3.TXISTEA - Empatea
– Eta 2 x 1?
-Nola esaten da “nire amama - Oferta!
hil ganba hondatu batekin”
afrikarreras? 9.TXISTEA
-Gamba txunga yaya tumba
-Zergatik Jaimito doa
4.TXISTEA trajez eta gorbata jantzita
oftalmologiarengana?
- Aizu, zein da zure platerrik -Bere betaurrekoen graduaziora
gogokoena eta zergatik? joaten delako.
- Ba…sakona, janari gehiago sartzen
delako... 10.TXISTEA
5.TXISTEA Jaimito berandu iristen da eskolara
eta irakasleak galdetzen dio:
- Jaimito, matematikekin oso - Zergatik berandu etorri zara?
azkarra zarela esan didate. - Lo hartu nuen futboleko partidu
batekin ametsetan.
Ea, zenbat da 47 x 126? - Eta horrek zer zerikusirik dauka?
-328! - Ba… empatea, prorroga eta
- Baina ez zara hurbildu ere egin! penaltiak ere egon ziren.
- Bai, baina andereño… ez esan ez
naizela azkarra izan. umorea
6.TXISTEA
Klasean Jaimitori galdetzen diote:
- Ea, Jaimito, zein ikur da zure ama?
- Ba… harridura ikurra bat izan
behar du egun osoa pasatzen
Egilea: Ziortza Martinez, Insitutuko ikaslea
Etxebarri 23
Txiki
Twice
K-pop edo Koreako herri musika
genero zabala da. Oso ohikoa Asian.
Argazki honetan K-pop
emakumezkoen talderik onena ikus
dezakegu, Twice da haien izena.
Sari eta titulu asko dituzte eta muga
asko gainditu dituzte. 9 neskaz
osatutako talde honetan dantzaririk
onena, bisualik onena eta K-pop
industriako abeslaririk onena daude.
2015ean hasi ziren eta orduz geroztik arrakasta handia izan dute eta euren
abesti guztiak famatuak izan dira, baina orain arteko famatuena “Fancy” da.
https://youtu.be/kOHB85vDuow
Mesedez ikusi bere beste bideoak, merezi du.
Egilea: Ane García Farias, Institutuko 2.D mailakoa.
Rosalía
Rosalia Vila Tobella, Rosalía izenez ezagutzen den abeslari, konpositore, ekoizle eta aktore
espainiarra da. 1992ko Irailaren 25ean jaio zen Bartzelonan, Sant Cugat del Valles-en.
Guztira, hiru disko ditu Rosaliak, 2017an kaleratu zen lehena” Los Angeles” deitzen dena,
2018an “El mal querer” estreinatu zuen bigarrena eta azkena izan da “Motomami” kaleratu
duena duela bi hilabete.
Bi Latin Grammy sari jaso ditu “Malamente” lanagatik eta beste bost grammy “El mal Querer”
bigarren diskoagatik, beste askoren artean.
Lehenengo bi diskoetan, flamenkoa eta pop-a dira protagonista, baina hirugarren diskoan
estilo gehiago sartu ditu, adibidez: bachata, pop alternatiboa, reguetoi alternatiboa, pop
esperimentala…
Bere azken diskoa “Motomami” 16 abestiz osatuta dago: Saoko, Candy, La Fama (ft. The
Weekend), Bulerias, Chicken Teriyaki, Hentai, Bizcochito, G3N15, Motomami, Diablo, Delirio de
Grandeza, CuuuuUUte, Como un G, Abcdefg, La combi Versace(ft. Tokischa) eta Sakura.
Egilea: Celia Saez, Institutuko ikaslea,
24 Etxebarri
Txiki
Autoestimua
Autoestimua oso garrantsitzua da gure bizitzetan baina, ba al dakigu
zer den autoestimua? Zeintzuk dira honen mailak? Eragin positiboak
edo negatiboak ditu nerabeengan?
Autoestimua bakoitzak bere buruarengan duen balorazio pertsonala
da. Guztiok ez gara berdin baloratzen hainbat arrazoigatik,
adibidez, pertsona heldu batek ez du nerabe baten autoestimu bera.
Helduek garrantzi gutxi ematen diete besteok berarengan duten
pentsamenduei. Nerabeei, aldiz, garratzitsuagoa iruditzen zaie besteon
pentsamenduak haienak baino.
Autoestimuak hiru maila ditu: ziurtasunik eza, buruzaletasuna
eta narzisismoa. Ziurtasunik eza zure gorputza eta adimena
gutxitzean datza; buruzaletasuna bakoitza nolakoa den onartzea
da; eta narzisista bere burua gehiegi maitatzen duen pertsona da.
Narzisismoaren lehenengo gertaera antzineko Grezian izan zen.
Gaur egungo nerabeek autoestimu arazoak izaten dituzte. Arrazoi
nagusiena inguruan duten jendea da. Batzuei on egiten diete, baina
beste batzuei, aldiz, kalte egiten diete. Beste arrazoi bat da eskola/
institutua, ikaskideak batzuetan esaten eta egiten dituzten gauzak
min egiten dutelako. Badago beste arrazoi bat ez da hain ezaguna,
baina gaur egungo nerabeeengan eragin handia duena: sare sozialak..
Arrazoi honek kalte egiten die autoestimuan, sare sozialetan ikusten
dituzten pertsonak haiek baino bizitza hobeagoa dituztela uste
dutelako.
Sigmund Freud-ek esan zuen bezala “Autoestimu baxuarekin
diagnostikatu aurretik, lehenik eta behin ziurtatu ez zaudela idiotaz
inguratuta.” Hau da, zure bizitza oker egiten dizkizun gauzak edo
pertsonak kanpora bota eta bakarrik gauza onekin gelditu.
Egileak: Lohizune Sarabia eta Lucia Acebedo, Institutuko 2.B mailakoak
Etxebarri 25
Txiki
Heriotza-zigorra
Heriotza zigorra preso batzuek hilketa bat edo gehiago egitearen
ondorioz egokitu zaien zigorra dela esan dezakegu, baina zer da
heriotza zigorra zehatz mehatz? Nortzuk izaten dute zigor hau?
Zeintzuk dira hilketa-zigorrak? Zer baldintzak dituzte hil baino lehen?
Adituek diotenez, Heriotza zigorra lege prozesu bat da, pertsona bati
egin duen krimenagatik Estatuak hila izateko zigorra ezartzen diona.
Munduko zigor txarrenetako bat da.
Heriotza zigorrera epaitua eta exekuzioaren zain dagoen presoa,
kondenatua dela esan ohi da. Heriotza zigorra duten delituak
jurisdikzioaren arabera aldatzen dira, baina normalean arau hauste
larriak izaten dira, hala nola, hilketa, hilketa masiboa, haurren
bortxaketa, haurren sexu abusuak, terrorismoa, traizioa…
Exekutatzeko hainbat modu daude, eta ezagunenetakoa aulki
elektrikoa da. Presoek metodo hau aukeratzen badute, aurreko
egunean ilea guztiz mozten diete, heriotza fidagarriagoa izan
dadin. Badira beste metodo batzuk , hala nola injekzio hilgarria,
presoek gehien aukeratzen dutena, minik gabekoa delako. Arabiar
herrialdeetan beste metodo batzuk daude, adibidez urka edo
urkamendia, fusilamendua edo buru-mozketa, baina metodo oso
krudelak dira eta kendu nahi dituzte.
Presoei, beraien azken egunean, nahi duten janaria ematen diete,
baina aurrekontu bat badago; adibidez, Floridan 40 eurokoa da. Kasu
batzuetan presoek oso janari bereziak eskatzen dituzte; adibidez,
Gerard Lee Michel-ek gozoki poltsa bat eskatu zuen.
Egilea: Alain Muños, Institutuko 2.A mailakoa.
26 Etxebarri
Txiki
Marrazkiak
Haikuak, leloak, poemak eta beste
kontu batzuk
Egileak: Institutuko ikasleak. Etxebarri 27
Txiki
Egileak: Nahia Somoza, Institutuko ikaslea
ASMAKIZUNAK
1. Hitzak naukate, soinurik ez daukat, letra bat naiz. Zein naiz?
2. Eguzkia hasieran bukaeran lorea.
3. Animalia ornoduna, gizakiaren laguna, maiz ehiztari eta itsuen
laguntzailea.
4. Eskolako gauza bat da eta erabiltzen baduzu, gauzak desagertzen dira!
5. Gogorra eta eztia, gabonetako jakia.
Erantzunak
1. H letra
2. Eguzkilorea.
3. Txakurra
4. Borragoma
5. Turroia
Egileak: Institutuko ikasleak.
28 Etxebarri
Txiki
Denborapasak
HIZKI SOPA
Egileak: Nerea Herrero, Institutuko ikaslea
Haizea Juan, Insitututuko ikaslea.
ASMAKIZUNAK Zer da eta zer da kendu eta kendu
egin eta gero eta handiago egiten
Alrdebeza naiz, neguan biluzik eta dena.
udan arropaz beteta. Zuloa (agujero)
Zuhaitza (arbol)
Gona luzea du, mihia motza;
Bi mendiren artean tiro zaratatsua, urrutitik entzuten da haren kantu
sudurra itxiarazten duen tiro hotsa.
usaintsua. Zer da? Kanpaia (campana)
Puzkerra (pedo)
Bata bestearen gainean,
Agertu eta desagertu, desagertu eta hor daude zure gorputzean
agertu, kalean daramat nigandik musuka denbora guztian.
gertu. Zer da? Espainak (labios)
Itzala (sombra)
Egileak: Hugo Rojo, Institutuko 2. E
mailakoa.
Etxebarri 29
Txiki
Denborapasak 1. Asmatzen den denborapasa bat.
Egilea: Hugo Rojo, Institutuko 2. E mailakoa 2._________batean liburu asko
daude
3.Batzuk lau hanka dituzte eta beste
batzuk bi.
4._______ekipokoa naiz eta zuri
gorria da
5.Albisteak eta musika entzuten den
aparatua.
6.Hitzen esanahia jakitzeko liburua
da.
7.Jesusen_____ joan naiz ikustera.
1. Igarkizuna / 2. Liburutegi
3. Animaliak / 4. Athletic
5. Irratia / 6. Hiztegi
7. Jaiotza
Egilea: Haizea Martin, Institutuko ikaslea
30 Etxebarri
Txiki
Denborapasak
Egilea: Valentina Gonzalez, Institutuko ikaslea
Etxebarri 31
Txiki
Nire metamorfosia
Egun batean, nire herriko estolda batetik Hau ezinezkoa zen, beraz, nire betiko
sartu nintzen, New York-en. New York- formara bueltatzeko konponbidea
eko estolderia ikusi nahi nuen, duela bilatu nuen. Beste estolda batetik
gutxi “LAS TORTUGAS NINJA” ikusi sartu eta gela bat ikusi nuen. Gela hori
nuelako eta haiek estoldetatik sartzen arratoiz beteta zegoen. Niri, arratoiak
zirelako. nazkagarriak iruditzen zitzaizkidan, eta
horregaitik, berriro zorabiatu eta lurrera
Barruan nengoenean, esku-argi batekin erori nintzen.
dena ikertzen hasi nintzen. Tunel asko
zeuden, eta ez nuen bukaerarik ikusten; Esnatzean arratoiak ni inguratzen
beraz, martxan jarri nintzen. Musika zeuden. Lagundu egin zidaten, eta gazta
entzuten nihoan eta bat-batean, min pixka bat eman zidaten. Gero haiekin
handia sentitu nuen orkatilean, koska hitz egin eta esan zidaten konponbiderik
bat bezala. Minaren eraginez zorabiatu ez zegoela. Beraiei berdina gertatu
nintzen eta lurrera jauzi nintzen. zitzaiela esan zidaten. Beraz bizitza
berria hasi nuen, arratoi bezala. Eta
Esnatzean, leku berean nengoen, baina familia bat osatu nuen.
gauzak askoz handiagoak ziren, edo
txarrago, ni txikitu egin nintzen. Burua Egilea: Hugo Rojo, Institutuko 2.E mailakoak.
altxatu eta nire sabel grisa ikusi nuen,
eta honen bukaeran, buztan luze,
arrosa eta nazkagarria. Azkar, kristal
txiki batera aurreratu eta nire aurpegia
begiratu nuen. Bibote handiak nituen
eta… Arratoi bat nintzen!
Duela bi urte ni etxean nengoela, Hurrengo egunean,
telebista piztu nuen nire gustoko korriketan altxatu nintzen
programa bat ikusteko. Modakoa zen, ispilura begiratzeko. Zorionez, nire
eta neska politez beteta zegoen. Gaueko gorputzera bueltatu nintzen. Oso pozik
hamarrak zirenez, telebista itzali eta nengoen nire gorputzera bueltatzeaz,
lotara joan nintzen. Gau hartan, neska nahiz eta pena eman neska politaren
polit hori bihurtuko nintzela amestu gorputza atzean geratzea. Egoera honi
nuen, baina goizean, ohetik altxatu eta buruzko liburu bat idaztea pentsatu
komunerako bidean nengoela, susto nuen, baina ez nengoen oso seguru.
ikaragarria hartu nuen.
Urte bat pasa eta gero, nire familiari eta
Ispilura begiratu, eta gauean amestu lagunei kontatu nien pasatu zitzaidana.
nuen neska bihurtu nintzen. Hasieran, Nahiko “flipatuta” geratu ziren
abantaila bat izango zela pentsatu egoeragatik. Azkenean, jende askok
nuen, baina oso oker nengoen. Kalera jakin zuen ni bizitako egoera berezia.
atera nintzen, eta jende guztia hurbiltzen Jende askok liburu bat idazteko esan
zitzaidan argazkiak edo autografoak zidan. Gaur egun NIRE METAMORFOSIA
eskatzera. Egoera hori ikusita, etxera liburua argitaratu dut nire gertaera
bueltatu nintzen korrika, erosketak egin kontatzen.
eta gero. Ordua begiratzean, nahiko
berandu zen eta oheratu egin nintzen, Egilea: Iraia Parreño, Institutuko 2. c
hurrengo egunean nire gorputzera mailakoa.
bueltatzeko esperantzarekin.
32 Etxebarri
Txiki
nire metamorfosia
Nire bizitza tximeleta bat bezalakoa da. Gero tximeleta bere boltzatik aterako
Tximeleta hasten da beldarre bat izaten, da eta bere bizitza egiten hasiko da,
eta ni ume txiki bat. Niri asko gustatzen eta ni ere egingo dut heldua izaten.
zitzaizkidan panpinak, patineteak, Unibertsitatea bukatu eta gero, lan bat
pilotak… eta telebista ere bai, baina ez lortuko dut, norbaitetaz maiteminduko
asko, txikia nintzenean nahiago nuen naiz eta ezkonduko naiz. Gero umeak
andereñotara , medikura… jolastea eukiko ditut, tximeletak bezala. Denbora
telebista baino. Gainera asko gustatzen bat pasata amama bat izango naiz, oso,
zitzaidan denbora pasatzea nire oso, zaharra. Egun batean lotara joango
familiarekin, gehienbat nire ahizparekin. naiz,eta ez naiz esnatuko.
Orain beldarrea, tximeleta bihurtzen Tximeleta bezalaxe noizbait hil egingo
ari da, bere fisikoa, pertsonalitatea naiz. Tximeleta eta pertsonak oso
eta guzti aldatzen boltsan sartuta antzekoak direnez, ni, nire bigarren
eta ni ere, orain nerabea naiz. Ez zait bizitzan tximeleta bat izango naiz,
gustatzen panpinekin jolastea, bakarrik bueno… lehenengo beldarre bat, gero
mugikorrarekin,telebistarekin eta boltsan dagoen tximeleta eta beldarre
ordenagailuarekin gustatzen zait egotea. bat eta azkenez tximeleta bat. Eta
Ez naiz ia,ia ateratzen nere logelatik, tximeleta, pertsona bat bihurtuko da
tximeleta boltza batean sartuta dago bere bigarren bizitzan, lehenengoz ume
eta nik ere, nire logelan. Ez zait asko bat izaten,gero nerabea eta azkenez
gustatzen nire familiarekin denbora heldu bat.
pasatzea, eta gutxiago nire ahizparekin.
Egilea: Nahia Saiz DBH 2D.
Behin, igerilekutik atera ondoren, Tximeleta bihurtu nintzen.
aldagelera bideratu nintzen. Ile iluneko
neska bat zetorren nire atzetik eta Ez nekien zer egin, ezin nintzen horrela
aldagela berdinEra sartu ginen. Neska agertu nire familiaren aurrean. Hegoak
hori Laura deitzen zen, batzuetan igeri astindu nituen eta gauzak hartuta,
egiten ikusten nuen, baina ez nuen hegan egiten atera nintzen. Lurrera
berarekin inoiz hitz egin. Azkar dutxatu heltzean, Nerea bihurtu nintzen berriz,
behar nintzen gero nire familiarekin pertsona normal baten itxura hartuz.
geratu nintzelako. Orduan, lehenengoa
sartu nintzen dutxara. Nire sekretu berria zen, baina asko
gustatzen zitzaidan, beraz, ondo
Laura geroago sartu zen dutxan, koleta aprobetxatuko nuen.
luze batean lotuta zeraman bere ilea.
Minutu batzuk eta gero dutxatik atera Egilea: Nerea Herrero, Institutuko 2. E
nintzen. Arropa jantzi baino lehen mailakoa.
sabelean zerbait sentitu nuen. Arropa
jantzi nuen baina botaka egiteko gogoak
nituen. Komunera joan nintzen eta
botaka egin nuen, baina ez zen botaka
normala, larrosa baizik. Uste nuen
normala zela, baina bat-batean zerbait
atera zitzaidan sorbaldatik, hego handi
batzuk!
Etxebarri 33
Txiki
Ludoteka
Kaixo guztioi,
Etxebarriko ludotekako haurrak gara eta azken
hiruhileko honetan ludoteketan zer egin dugun
kontatu nahi dizuegu.
Urtea hasteko, elikadurari eta bizi-ohitura
osasungarriei buruz hitz egin eta lan egin genuen.
Gai honi dagokionez, inauterietarako fruta- eta
barazki-mozorroak egin genituen, hiru astez
ahalegin handia eginez, eta inauteriak ospatzeko
festa bat egin genuen gure mozorro ederrekin.
Bizimodu osasungarriarekin jarraituz, baratze
ekologiko bat jarri dugu Metacaleko ludotekan,
ondoren ilusio handiz bilduko ditugun
barazkiekin: letxugak, cherry tomateak, porruak,
tipulinak, piperrak, marrubiak eta perrexila.
Baratzea asko gustatu zaigu; izan ere, aldizka
ureztatu genuen, kartel batzuk egin genituen material
birziklatuarekin erein dugunaren izena jarriz, eta oso polita da gure
landareak nola hazten diren ikustea.
Aste Santuan Ludotekako udalekuetan egon gara, batzuk jantokiarekin
eta beste batzuk jantokirik gabe, eta herrian zehar jarduera asko
egin ditugu, hala nola: eskulanak, kirola, jolasak, dantzak, etab. eta
primeran pasatu genuen.
Azken hilabete honetan, ludoteketan sormenari
bide eman diogu, tailerrak eginez, eta horietako bat
hama beads izan da, arrakasta handia izan dutena,
etxera eramateko zintzilikariak edo giltzatakoak
egin gaitezkeelako.
Ikastaroa amaitzeko eta eguraldi ona
aprobetxatuz, familian gynkhanak prestatu
ditugu haur eta helduentzat. San Antonion egin
genuen Maiatzaren 20an, Ekainaren 3an egingo
dugu beste bat, San Estebanen.
Ikusdezakezuenez, herriko haurrentzat
sormen eta erakargarritasun jarduerak ditugu
beti, datorren urtean etortzera animatzen
zaituztegu.
Egileak: Ludotekako umeak.
34 Etxebarri
Txiki
Euskarazko libururik irakurrienak Etxebarrin
5 urtetik 8 urtera 2.Izenburua: Olivia eta
mamua.
1.Izenburua: Egilea:
Ohiana. Elvira Lindo.
Egilea: Argitaletxea:
Marina Gibert. SM, 2021.
Argitaletxea:
Kalandraka, 2021. 4.Izenburua:Kitty eta
tigrearen altxorra.
3.Izenburua: Peruk ogia Egilea:
erosi du inork lagundu gabe. Paula Harrison.
Egilea: Argitaletxea:
Nathalie Dargent. Mezulari, 2022.
Argitaletxea:
Ttarttalo, 2016. 6.Izenburua: Arrano
bikoitza.
9 urtetik 12 urtera Egilea:
Patricia Pérez.
5.Izenburua: Nur eta Argitaletxea:
zirku miragarria. Pamiela, 2022.
Egilea:
Toti Martínez de Lezea. 8.Izenburua: Onin eta
Argitaletxea: bidaia miragarria.
Erein, 2021. Egilea:
Ibon Martín.
7.Izenburua: Argitaletxea:
Desioa. Travel bug, 2022.
Egilea:
Bernardo Atxaga.
Argitaletxea:
Pamiela, 2022.
13 urtetik 16 urtera 10.Izenburua: Estudio
eskarlata.
9.Izenburua: Egilea:
Fake. Arthur Conan Doyle.
Egilea: Argitaletxea:
Donna Cooner. Denonartean, 2019.
Argitaletxea:
Desclée, 2022. 12.Izenburua: Malkoak
euritan.
11.Izenburua: Egilea:
Traidorea. Jordi Sierra i Fabra.
Egilea: Argitaletxea:
Pete Johnson. Elkar, 2021.
Argitaletxea:
Desclée, 2021.